Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea

5
Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea Nekane Goikoetxea, MU/HUHEZI-SORguneak ikertegia EUSKAL HEDABIDEEN ETXEA, tokikoen ikuspegitik TOKIKOMen Gogoeta taldea, 2013ko udazkena TOKIKOM jardunaldietan emandako hitzaldia laburbiltze aldera oinarrizko ideia hau azpimarratu nahiko genuke: hedabideak tresna ahaltsuak dira gaur egungo gizartean euskal komunitatea eraikitzeko orduan. Beraz, hitz gakoak dira: tresna, XXI. mendea, euskal eta komunitatea. Has gaitezen hitzaldiko edukiak kokatuz. Hasteko esan beharko litzateke Sarrik idatzi eta Ruperrek kantatu bezala “mendea eta segundua” batzen ditugula uneoro; gugan daude ibilbideak eman ohi digun sakontasuna eta aktualitatearen pultsua. Mende bateko perspektibak egin beharko liguke argi egungo aukera berrietan asma dezagun. Asmo horrekin landu ziren Topagunearen baitan Sorguneak ikertegiak gidatutako Oinarriparrak. Batzorde bat osatu zen euskara elkarteen gizarte mugimenduak aurrera begira bere egin behar zituen ezaugarri, zeregin eta norabideak adosteko. Dokumentua 2011ko otsailean gehiengo osoz onartu zen Bilbon egindako kongresuan. Beraz, dokumentu horretan bildutako ideiak dira euskara elkarteen etorkizuneko norabidea markatzen dutenak, oinarri eta ipar. Hitzaldi honek hartzailetzat ditu Topagunea federazioaren baitan kokatzen diren hedabideak baina uste dugu euskal komunitatea elikatzeko asmoz diharduten gainontzeko komunikabideentzat ere topa litezkeela bertan hausnarketa-gaiak. Zer iragaz genezake Oinarriparren dokumentutik TOKIKOMen bildutako hedabideei begira? 6 gako nagusi hauek: IZAN.

Transcript of Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea

Page 1: Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea

Euskal hedabideak eta hiztun komunitateaNekane Goikoetxea, MU/HUHEZI-SORguneak ikertegia

EUSKAL HEDABIDEEN ETXEA, tokikoen ikuspegitik TOKIKOMen Gogoeta taldea, 2013ko udazkena

TOKIKOM jardunaldietan emandako hitzaldia laburbiltze aldera oinarrizko ideia hau azpimarratu nahiko genuke: hedabideak tresna ahaltsuak dira gaur egungo gizartean euskal komunitatea eraikitzeko orduan. Beraz, hitz gakoak dira: tresna, XXI. mendea, euskal eta komunitatea.

Has gaitezen hitzaldiko edukiak kokatuz. Hasteko esan beharko litzateke Sarrik idatzi eta Ruperrek kantatu bezala “mendea eta segundua” batzen ditugula uneoro; gugan daude ibilbideak eman ohi digun sakontasuna eta aktualitatearen pultsua. Mende bateko perspektibak egin beharko liguke argi egungo aukera berrietan asma dezagun.

Asmo horrekin landu ziren Topagunearen baitan Sorguneak ikertegiak gidatutako Oinarriparrak. Batzorde bat osatu zen euskara elkarteen gizarte mugimenduak aurrera begira bere egin behar zituen ezaugarri, zeregin eta norabideak adosteko. Dokumentua 2011ko otsailean gehiengo osoz onartu zen Bilbon egindako kongresuan. Beraz, dokumentu horretan bildutako ideiak dira euskara elkarteen etorkizuneko norabidea markatzen dutenak, oinarri eta ipar.

Hitzaldi honek hartzailetzat ditu Topagunea federazioaren baitan kokatzen direnhedabideak baina uste dugu euskal komunitatea elikatzeko asmoz dihardutengainontzeko komunikabideentzat ere topa litezkeela bertan hausnarketa-gaiak. Zer iragaz genezake Oinarriparren dokumentutik TOKIKOMen bildutako hedabideei begira? 6 gako nagusi hauek:

IZAN.

Tresna izan. Hedabideak egiteko zehatza dute: euskarazko komunikazio esparrua eraikitzea euskal komunitate osasuntsu eta iraunkorra sortzen jarraitzeko eta elikatzeko. Euskara elkarteek eta horrenbestez bere hedabideek hizkuntza-komunitatea jardueraren erdigunean kokatu dute euskaldunen arteko bestelako ezaugarri soziopolitikoen gainetik. Horregatik, beren ibilbidea berme garrantzitsua da aurrera begira.

Urtez urte auzolanean aritutako hamaika lagunen ahaleginari esker lortu da halako harreman-sarea sortzea. Herriz herri egindako lan

Page 2: Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea

txukunari esker eraiki da zoru hau. Oinarriparrek abiapuntu hori dute, hamarkadetan hutsik egin gabe jende askokegindako ibilbidea.

Gizarte mugimendu izan. Sarritan subalternitate-egoerara bultzatzen gaituztenen markoa dugu eredu. “Normalegiak” gara batzuetan. Subordinazio egoeraren jakitun den gizarte mugimenduko kide izatea dagokigu. Bi funtzio behintzat atxiki izan zaizkie gizarte mugimenduei: instituzioen eta eragile sozialen diskurtsoak auzitan jartzea eta ilusioa sortzea gizartean. Gure iritziz, euskaraz aritzeaz gain XXI. mendeak eskatzen duen konplexutasunez heldu behar diogu ariketa honi. Euskara elkarteek eta beren baitako hedabideek asmatu dute gehienetan alderdikeriatan ez erortzen baina bere lekua topatze horretan kritikotasuna kamusten joan da. Birpentsa liteke egiteko modua?

Komunitate izan. Behar-beharrezkoa ikusten dugu euskara elkarte eta hedabideen arteko estrategia bateratua. Ziurrenik biak berrasmatu beharko dira beren egitekoa bete dezaten eta lokaltasuna berrirakurri beharko da etengabe. TOKIKOMen bidez bultzada handia jaso dute hedabideek baina euskara elkarteengandik urruntzeko arriskua dugu. Zein zentralitate du jardunaldiaren izenburuak TOKIKOMen baitan? Gure ustez, handiagoa beharko luke.

EGIN ETA ERAGIN.

Komunitatea egin behar dugu baina, aldi berean, euskaldunen bateragune izatean eragin behar dugu. Zein albistek, zein pertsonak edo dinamikak sor dezakete nuklearizazioa?

Zein “euskal” canon eragin behar ditu euskal hedabide batek? Zein tipo linguistiko bihurtzen ditugu hegemoniko? Nola jartzen ditugu auzitan euskara-jendearentzat kaltegarriak diren diskurtsoak? Nola eragin genezake euskaldunaren autoestimuan? Nola egin euskal mundua erakargarri? Nola eraiki euskarari lotuko zaion framing berria?

Eragite lan horiek garrantzi handiagoa hartu beharko lukete gure hedabideetan.Galdera horiek guztiak erantzun profesionala behar dute. Zein da gure hedabideetako profesionalen profila? Elikatzen al da formazio ardatz hori?

ELIKADURA ARTIKULATU.

Gure zereginaren sakontasunaz jabetzeko ekintzen eta gogoetaren arteko oreka bilatu behar da. Euskara elkarteetan beharrezkoa bada, bereziki konplikatua da hau komunikazio esparruan. Zein tarte eskaintzen diogu gogoetari, formazioari? Zein eratako formazioaz ari

Page 3: Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea

gara hitz egiten? Iritzi publikoan eragingo dutenen profila nola sortzen da?

Oinarriparretan esaten genuen moduan XXI. mendeak nolako paradigma ekarri duen hausnartu beharko genuke eta nola eragin dion horrek gure dinamikari. Beraz, gaitasun estrategikoa duen dinamika nahi badugu, hots, epe ertain eta luzerako urratsak kateatzeko gaitasuna duena, aroarekin bat datozen lan-ildoak abiarazi beharko ditugu. Gogoeta-ekintza dinamika bat eskatzen du horrek, horretarako elikadura espazioak antolatzea. Egiten ari garenaren kontzientzia ez digu egite hutsak ematen.

OSAGARRITASUNAREN PREMISA.

Aipatu gogoeta horrek ere eragin beharko luke euskal hedabide sare ezberdinen arteko osagarritasuna. Elkarri bizkarra emanda egin da lan urte luzez. Garesti ordaintzen da hori hizkuntz komunitatearen aldetik. Aniztasuna ona da baina testuinguru subalternoan ezinbestekoa da gutxieneko estrategia batzuk adostea.

Aplika litezke hizkuntz ekologiaren printzipioak hedabide ezberdinekikoosagarritasunean? Esate baterako:

- Subsidiaritate printzipioa: bertako batek egin dezakeen oro ez luke egin behar hedabide globalago batek.-Funtzio esklusiboak behar ditu esparru bakoitzak.- Ekintza guztietan agertzen diren eragin soziolinguistikoak neurtu behar dira.

Euskal komunitatea herri mailako dinamikak nazio mailakoekin osatuko duenmugimendu artikulatua izango da. Errazagoa da esaten egiten baino, ezta?

HERRITARTASUN AKTIBOA: PROFESIONAL-BOLONDRESENUZTARKETA.

Gizarte-sare antolatuak eutsi dio euskarari mendez mende. Euskaltasuna bizitzeko hautua egiten duten pertsonek osatzen dute gizarte mugimendu hau ere: 20.000 bazkide, 400 langile, 3.000 boluntario eta 95 elkarteko sareaz ari gara. Baina gure dinamika aztertuz gero ikusiko dugu lan boluntarioa galtzen joan dela, ez dugula asmatu parte hartzeko aukerak eskaintzen. Gizarte mugimendu sendoa izango bagara lan militantearen artikulazioan inbertitu behar dugu.

Profesionalizazio mailarik altuena hedabideetan aurkitzen dugu. Nolanahi ere, sareko dinamiken bidez hor topatzen dugu herritar aktiboak erakartzeko sormen esparrua eta botere kulturala artikulatzeko gune interesgarrienetakoa.

Page 4: Euskal hedabideak eta hiztun komunitatea, nekane goikoetxea

LEHENTASUNAK: ETXE BARRUAK ETA NOLAKOTASUNAK (EZKOPURUAK).

Topagunea konpaktazioa helburu duen prozesu batean murgildu da. Zentzu horretan hedabideek ere etxe barrura begirako lanari lehentasuna eman behar diotela irizten diogu. Nola osotu eta osatu dugu elkar? Bakarrik elkar osatuz jarriko ditugu oinarriak kanpora begirako funtzioak betetzeko: diskurtso egile, presio talde eta erreferente sinboliko izateko.

Eta bidearen fase honetan kantitateak baino kalitateak du lehentasuna. Beti egongo da abangoardia bat. Uste dugu TOKIKOMen funtzioetako bat hori izan beharko litzatekeela: abangoardia izatea. Modu koordinatuan aldaketak esperimentatzeko plan pilotuak abiaraztea ikusten dugu biderik emankorrena; soro batzuetan landatzen hastea eta geroago aldatzea besteetara.

Ondorioz, gure iritziz ZERGATIK eta ZERTARAKO galderek zentraltasun handiagoa izan behar dute TOKIKOMen. Hedabideak izan litezke euskara elkarteen mugimenduaren traktore, XXI. mendera egokitzeko dinamismo izugarria erakutsi baitute (sare sozialak…).

Agortze-fase baten aurrean gaude eta elkarteak ahultzen joango dira eragin ezean. Fase berrirako mugimendu kontzientzia sortu behar da eta erantzukizuna batez ere elkarteek dute. Topaguneari berari aupada bat eman behar zaio horretarako, legitimitatea eman behar zaio. TOKIKOM aitzindaria izan liteke horretan. Birpentsa liteke euskara elkarteen dinamika komunikazioaren esparrutik?

Lan interesgarria duzue aurrean…Guk galderak egin ditugu ziztada gisa.