Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5....

61
Etapako proiektua ERLIJIO ETA MORAL KATOLIKOA DBH giltza 1

Transcript of Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5....

Page 1: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Etapako proiektua

ERLIJIO ETA MORAL KATOLIKOA

DBH

giltza

1

Page 2: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

1. Giltza: Proiektu baterako baliabideak

1.1. Giltza argitaletxearen hezkuntza-proiektua

1.1.1. AURKEZPENA

Giltza argitaletxeak, hezkuntzan bere bidea eginez doan argitaletxe honek, bere liburu eta material didaktikoen garapenaren gidari den hezkuntza-proiektua ezagutarazi nahi dio hezkuntza-komunitateari.

Argitaletxeak, gizarte berrira zabalik, gaur egungo behar eta erronkei eustea du eginkizun, eta zeregin horretan alderdi hauei erreparatzen die batik bat:

— Hezkuntzaren kalitatea eta zuzentasuna bermatzea ezagutzaren gizartea deritzon honetan.

— Balio sozial eta etikoekin konpromisoa hartuko duten herritarrak heztea, gaur egun dugun kultura anitzeko errealitatean bizi eta jarduteko gai izan daitezen.

— Gazteen lanbide-gaikuntza eta etengabeko prestakuntza segurtatzea, bizitza osoan zehar.

— Gazteen ezagutzak aberastea, aisialdiko ekintzetan eta guneetan.

Gure hezkuntza-proiektuan, lanean erabiltzen ditugun prestakuntza-xedeak nahiz lanaren printzipioak azaltzen ditugu, printzipio horiek gure material didaktikoetan nola gauzatzen diren zehaztuta.

2

Giltza hezkuntza-proiektua:

— Proiektuaren funtsa:

• Argitaletxearen lana gidatzea eta bideratzea.

• Gizartearen eskaerei erantzutea.

— Xedeak: pertsonaren heziketa oso edo integrala.

— Hezkuntza-printzipioetan oinarritua: norbanakoa eraikitzeko prozesua da hezkuntza, eta horregatik, hain zuzen ere, norbanakoari egokitua.

— Hezkuntzari zerbitzua emanez zehazten da:

• Gazteen heziketa: etapa guztietarako eta era askotako material eta euskarriz hornitua.

• Hezitzaileen heziketa: irakasle, guraso eta abarrei zuzendua…

— Emaitza: balioetan oinarritutako bizitza-proiektu bat eratzea, norbanakoari gizartean jarduten lagunduko diona.

Page 3: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

1.1.2. HEZKUNTZAREN XEDEA: pertsonaren heziketa oso edo integrala

Heziketa osoa: pertsonaren alderdi guztien garapen harmonikoa eta bizitzarako balioen onarpena.

1. Alderdi fisiko eta psikomotorra— Trebetasun fisikoak garatzea: koordinazioa, oreka, indarra...— Norberaren gorputza ezagutzea eta onartzea.— Ohitura osasungarriak hartzea.Balioak:— Autoestimu egokia eta norberaren burua kritikatzeko gaitasuna.

— Estereotipo sozialekiko jarrera kritikoa.

— Gogoaren eta gorputzaren arteko oreka.

2. Alderdi intelektual eta kognitiboa— Pentsamena indartzea, ikaskizunak barneratzea eta erabiltzea.— Hizkuntza garatzea ikaskuntza- eta komunikazio-tresna gisa.Balioak:— Ikasteko interesa, ahalegin pertsonala, ekimena...

— Pentsamenduaren autonomia. Aldaketak onartzeko irekitasuna.

— Askatasun zuhurra eta erantzukizuna.

3. Alderdi afektibo eta emozionala

— Nortasuna garatzea.— Norberaren buruarekiko nahiz gizartearekiko konpromisoak hartzea.— Besteekiko harremanak izatea eta elkarlanean jardutea.Balioak:— Oreka emozionala. Nork bere burua arautzeko gaitasuna.

— Harreman afektibo zintzoak.

— Ontasuna, bidezkotasuna, koherentzia…

4. Alderdi soziokulturala— Herritartasun-kontzientzia.

— Besteekiko errespetua eta begiramena izatea.

— Mundu bidezkoago bat eraikitzen ahalegintzea.

Balioak:

— Maitasun- eta adiskidetasun-sentimenduen garapena.

— Tolerantzia eta izaera demokratikoa.

— Justizia- eta elkartasun-sena.

— Natura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua.

5. Alderdi etiko eta transzendentea— Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala.— Galderak egitea eta erantzunak bilatzea.— Haraindikoaz ardura sentitzea.Balioak:— Bizitzaren eta historiaren zertarakoaz jakin-mina.

3

Page 4: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

— Gizakiaren nahi sakonenak hautemateko irrika.

— Bizitzari eta munduari buruzko galdera muinezkoenak egiteko gaitasuna.

1.1.3. HEZKUNTZA-PRINTZIPIOAK

1. Hezkuntza norbanakoaren eraikitze-prozesua da.Azalpena— Ikaslea pertsona gisa hazten eta hezten da, elkarrekintzan inguruarekin, kideekin, beste batzuekin...— Ikaslea erantzule eta eragile nagusia da bere jakituria eraikitzeko lanean.— Ikasteak informazioa berrantolatzea esan nahi du, adimenaren jarduera biziari esker.Giltzaren erantzuna— Gogoeta eta ikaskuntza estrategikoa gauzatzeko jarduerak proposatzen ditu.

— Eskolako edukien eta bizitza errealaren arteko harremanak sustatzen ditu.

— Jarduera askotarikoak sortzen ditu, talde-lana bultzatzen du, sormena kitzikatzen du…

2. Pertsona ardatz hartzen duen prozesua da.Norbanakoari zuzendutako hezkuntza da, pertsonalizatua.Azalpena— Ikasle bakoitza bera eta bakarra da, hiru koordenaturen eraginez taxutua:a) Banakotasuna. Bakoitza izaki bakarra, originala eta ezin errepikatuzkoa da.b) Gizarteratze edo sozializazioa. Besteei irekitzea. Pertsonak, bere gizartearen kultura eta balioak bereganatzeaz gain, aztertu eta eraldatu ere egiten ditu. Gizarteratzen garenean, hurkoa eta hurkoaren duintasuna onartzen ditugu.c) Autonomia. Pertsona libre eta arduratsu bihurtzen da, bere garapenaren eta existentziaren eragile: nork bere bizitza-proiektua zertzen du...Giltzaren erantzuna— Era askotako baliabideak eskaintzen ditu, zailtasun-maila desberdinekoak.

— Sormena eta bakantasuna sustatzen ditu, problemak ebazteko tresna baitira.

— Gizartearen kultura-edukiei eta orotariko sentsibilitateei irekia.

— Komunikazioa eta elkartrukea bultzatzen dituzten jarduerak planteatzen ditu.

— Ondo funtsatutako iritzi pertsonalak eratzen laguntzen du.

— Ezagutzaren gizarte berriaren erronkei eusteko tresnak eskaintzen ditu.

3. Helburuak dituen prozesua da. Zentzuz ikastea.AzalpenaZentzuz ikasteak bide ematen die ikasleei:— beren barne-eskemak zabaltzeko eta aberasteko.— eskema horiek oinarri sendoagoetan finkatzeko.— eskema horien xedea ulertzeko.— testuinguruaren arabera aplikatzeko.— errealitatea argiago ulertzeko.Giltzaren erantzuna— Metodologia zehatzen bitartez, edukien arteko erlazioak bilatu, eta eduki horiek egitura zabalago eta osoagoetan txertatzen dira.

— Diziplinartekotasuna bultzatzen du hainbat arlotako edukien artean.

— Mailaz maila aurkezten ditu edukiak, ikasleen aldez aurreko ezagutzak abiapuntutzat hartuz.

4. Prozesu partekatua da. Besteekin batera ikastea.Azalpena— Gizakia talde-lanetik ikasteko gai da.— Besteekin lan egiteak ikasbide handiak zabaltzen ditu.— Gaur egungo gizarteak ikastetxetik kanpo ere eskaintzen dituen hezkuntza-aukerak baliatu beharra dago.Giltzaren erantzuna

4

Page 5: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

— Taldean lan egiteko jarduerak proposatzen ditu.

— Kooperaziorako edo elkarlanerako aukerak eta baliabideak eskaintzen ditu.

— Eskolaz kanpoko ikaskuntza-jarduerak proposatzen ditu.

5. Hezitzailea ikas-prozesuko bitartekaria da.Azalpena— Aditu gisa aritzen da irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuetan, eta lankidetza sustatzen du.— Gidaria da, gero eta jarduera-tarte askeago eta araugabeagoa uzten die ikasleei, beregainago edo autonomoago izan daitezen pizgarri.— Kontuan hartzen du aniztasuna.— Zubi-lana egiten du familiaren eta eskolaren artean.Giltzaren erantzuna— Baliabide eta material askotarikoak eskaintzen dizkio irakasleari.

— Ikasleen sormena sustatzea errazten dio irakasleari.

— Ikasleen askatasuna handitzera bultzatzen du irakaslea.

1.1.4. GILTZAREN HEZKUNTZA-PROIEKTUA NOLA ZEHAZTEN DEN;GILTZA HEZKUNTZAREN ZERBITZUAN

Testuliburuen bitartez

Bere hezkuntza-printzipioei eutsiz, Giltza argitaletxeak lan-ildo zehatz baten arabera taxutzen eta mamitzen ditu ikasliburuak. Irizpide horien haritik:

— Proiektu bat egituratu du hezkuntza-sistemaren etapa bakoitzerako.— Proiektu hori etapa bakoitzeko ziklo eta mailetako programazioetan zehazten da.— Proiektu eta programazio horiek erabat osaturik baina aldi berean irekiak aurkezten ditu, ikastetxeei eta hezitzaileei beren beharretara moldatzeko eta dinamizatzeko aukera emanez, kasuan kasuko hezkuntza-proiektuen arabera.— Kontuan hartzen ditu etapa bakoitzaren batasuna eta jarraitutasuna, baita etapen arteko igarotze-uneak ere.— Argitaletxearen hezkuntza-printzipioak ziklo eta maila bakoitzeko ezaugarrietara moldatzen ditu. Aintzat hartzen ditu, hartara, ikasleen beharrak, garapen-aldia eta curriculumean ezarritako xedeak.Metodologia

— Edukiei dagokienez, ikuspegi globalizatzailea dauka, eta jakintzagai edo arloen arteko diziplinartekotasuna zaintzen du.— Bere egiten ditu ikasten ikasteko beharra eta ikaskuntza esanguratsua.— Talde-lana eta besteekin batera ikasteko gogoa bultzatzen ditu.Edukiak

— Edukiak garatzen ditu, arlo bakoitzak berezkoa duen didaktikari erreparatuz eta edukiak ikasleen inguruarekin lotuz, ikasleak ikasitakoaren baliagarritasunaz ohart daitezen.

— Arlo guztietan zehar-lerroak txertatzen ditu (Giza eskubide- eta bake-hezkuntza, Ingurumen-hezkuntza, etab).

Aniztasunaren trataera

— Ahalik eta ikasle gehienei erantzun nahian, aniztasunera moldatzeko baliabideak eskaintzen ditu.

Ebaluazioa

— Irizpideak eta proposamen praktikoak eskaintzen ditu ebaluazio mota guztietarako.

Etapa bakoitzeko ikasleek berezko ezaugarriak dituztela-eta, lan-ildoak ez dira berdin gauzatzen etapa guztietan.

5

Page 6: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Irizpide didaktikoak

Hona hemen etapa bakoitzeko curriculum-materialak lantzeko irizpideak:

— Eskakizun-maila pixkanaka goratzea, gero eta ezagutza handiagoa eta estrategia landuagoak eskatzen dituzten irakaskuntza-ikaskuntza egoerak planteatuz.

— Ikaskuntza berriei ekin aurretik, aurrekoen oinarria finkatzea.

— Ikaskuntzen osotasuna eta baliagarritasuna azpimarratzea, ahalik eta esanguratsuenak gerta daitezen.

— Ikasleen garapen-unearen mailako arrazoibideak eskaintzea, metodo eta pentsaera zientifikora pixkanaka hurbilarazteko.

— kasten denari eta ikasteko moduari buruzko gogoeta kritikoa sustatuko duten jarduerak lehenestea.

— Zehar-lerroen tratamendu hezigarria indartzea.

— Talde-jarduerak zein taldeen artekoak erraztea, gizarteratze-saioak diren aldetik.

— Pentsamendua argi eta zehatz adierazteko ereduak sustatzea, ahozkoak zein idatzizkoak.

— Behar adina errefortzu- eta zabaltze-jarduera proposatzea.

— Ebaluazioaren izaera hezigarria sendotzea, ikas-prozesuaren gaineko kontzientzia indartzeko eta irakasleei ikasleen garapenerako mesedegarriak izango diren erabakiak hartzen laguntzeko. DBHn, gainera, ebaluazioaren xedeetako bat orientatzea da, ikasleak beren etorkizuneko ibilbideari ekiteko moduan egon daitezen.

Irizpide horiek ikasleen garapen-aldi desberdinetara egokitzeko, Giltzak koordinatu egiten ditu arloetako proiektuak, etapa bakoitzean landuko diren edukien banaketa eginez, edukiak zehaztuz eta unitate didaktikotan antolatuz.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan

Ikuspegi ebolutibotik, aldakuntza da DBHk hartzen duen aldiaren ezaugarri behinenetakoa, aldaketak nonahi eta erruz sumatzen baitira: gorputzean (pubertaroko aldaketak), eremu kognitiboan, garapen afektiboan (beste sexukoekin harremanak izateko interesa), gizarte-harremanetan (taldeetan sartzea eta pixkanaka familiatik lokabetu edo emantzipatzea) eta moralaren esparruan (orduan azaleratzen hasten dira norberaren balioak, pertsona helduaren bizimodua eta beregaintasuna taxutuko eta indartuko dituztenak).

Bizitzaren aldi honetan, garapen kognitiboak pentsamendu konplexuagoetarantz jotzen du, eta kontzeptualizazio eta abstrakzio handiagoa eskatzen duten ezagutzen beharra pizten da. Gainera, zientifikotasunean eta kausa-aniztasunean errotuago dauden eskemak aplikatzearen ondorioz, gizakia gai da gero eta problema korapilatsuagoak ebazteko.

Norbanakoaren bilakaera hori gogoan eta etaparen curriculum-egitura errespetatuz, gure argitaletxeak diziplinartekotasunean oinarritutako metodologia globalizatzailea proposatzen du, horren bidez uztartzen baitira ezagutzaren arlo guztietako helburuak eta edukiak.

Etapa honetan, bestetik, nabarmenago azaleratzen da ikasleen aniztasuna. Horrek ageriagoan jartzen du errefortzu- eta sakontze-materialen eta proposamenen beharra, baita curriculuma egokitu beharra ere.

DBHko urteak une erabakigarria dira gizarte-harremanak ehuntzeko eta gizarte-ekimenetan esku hartzen hasteko. Gizarte-ezagutza horren eta norberaren nortasunaren ezaugarrien bitartez, ikaslea bere bizitza-proiektua lantzen hasten da; alegia, beregain edo autonomo bihurtuko duten tresnak itxuratzen.

6

Page 7: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Hori guzti hori liburuetan eta ikasmaterialetan islatzen du Giltza argitaletxeak, ikasgelako jarduna malgutzeko eta, aniztasunari jaramon eginez, denentzakoa den hezkuntza bermatzeko.

1.2. Curriculuma zehazteko lehen urratsa

Curriculum-materialak lantzeko, Giltzak bere printzipioen eta hezkuntza-xedeen arabera moldatu du curriculuma. Giltzaren hezkuntza-ereduaren bereizgarri nagusiak pertsonaren heziketa osoa edo integrala eta balioetan oinarrituriko prestakuntza dira.

Lan hori laguntza handikoa gerta dakieke ikastetxeei zehaztapen-prozesuan. Horregatik izendatu dugu «Lehen urratsa».

7

Hezkuntza-administrazioek etapa bakoitzerako finkatu duten curriculumean, ikasleek jaso beharreko oinarrizko prestakuntzaren berri ematen da. Oinarrizko hezkuntzako curriculumetan, etapa bakoitzeko oinarrizko gaitasunak, helburuak, edukiak, metodo pedagogikoak eta ebaluazio-irizpideak zehazten dira, hain zuzen ere.

Bestalde, ikastetxe bakoitzak bere hezkuntza-proiektua landu behar du. Proiektu horretan, bere printzipio pedagogikoak, pertsona-eredua eta hezkuntza integralerako eredua zehazten ditu, baita horiek ikaslearen zerbitzura jartzeko zer baliabide erabiliko dituen ere.

.

Hezkuntza-proiektua aurrera eramateko, ikastetxeak etapa bakoitzerako curriculuma osatu, zehaztu eta garatu beharko du, bere printzipio pedagogikoei eta nortasunari jarraituz. Hala, ikastetxe bakoitzak curriculumaren zehaztapena azaldu behar du bere hezkuntza-proiektuaren barnean.

Curriculuma zehazteko ardura hori zuzendaritza-taldeari eta irakasleei dagokie; hots, ikastetxeak ez du curriculumak beren horretan zertan aplikatu, eta izan ere, irakasleek moldaketak egin ohi dituzte ikasgelan, ikastetxeak hezkuntza-proiektuan ezarritako irizpideei jarraituz eta proiektuan aurreikusten den eran.

Page 8: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Azkenean, Giltzaren hezkuntza-baliabideak ikastetxe bakoitzaren ekarpenez aberastuta iritsiko dira ikasgelara.

Era horretan, ikastetxearen hezkuntza-proiektuan zehaztutako heziketa-eredua landu ahal izango dute irakasleek ikasleekin.

1.3. Oinarrizko gaitasunak Giltza argitaletxearen hezkuntza-proiektuan: azalpena eta zehaztapena

Giltzak hainbat alderdi eta azpigaitasunetan antolatu ditu oinarrizko gaitasunak, ikasleak oinarrizko eta derrigorrezko hezkuntzako ikasketak amaitzean barneratuta eduki beharrekoak.

HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNA

Alderdia: HITZ EGITEA ETA ENTZUTEA

Azpigaitasunak:

— Entzute aktiboa lantzea eta elkarrizketarako jarrera izatea.

— Ahozko mezuak interpretatzea.

— Norberaren mintzaldia komunikazio-egoeraren arabera moldatzea.

— Ahozko mezua koherentziaz eta kohesioz antolatzea, eta erraztasunez adieraztea.

— Ahozko gizarte-hedabideak, eskuarki, modu kritikoan eta arduraz erabiltzea.

— Ahozko hizkuntzarekin erlazionaturiko jarduerekin gozatzea.

Alderdia: IRAKURTZEA ETA IDAZTEA

Azpigaitasunak:

— Autonomiaz irakurtzeko hainbat estrategia erabiltzea. / Erraztasunez irakurtzea.

8

Page 9: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

— Askotariko testuak ulertzea.

— Ideiak, emozioak eta abar idatziz adieraztea, hiztegi egokia erabilita eta egoera bakoitzaren arabera moldatuta.

— Askotariko testuak idaztea, hizkuntzaren arauak betez.

— Informazioa antolatzea, laburtzea eta lotzea.

— Hedabide idatziak, eskuarki, modu kritikoan eta arduraz erabiltzea.

— Hizkuntza idatziarekin erlazionaturiko jarduerekin gozatzea.

Alderdia: ELEANIZTASUNA

Azpigaitasunak:

— Eleaniztasunaren onuraz jabetzea eta aberastasun gisa hartzea.

— Hainbat hizkuntza ulertzea eta erabiltzea.

— Hainbat hizkuntzatan idaztea.

MATEMATIKARAKO GAITASUNA

Alderdia: ESPAZIOA NEURTZEA ETA ADIERAZTEA

Azpigaitasunak:

• Neurriak

— Oinarrizko magnitudeak neurtzea, egoera bakoitzerako tresna eta unitate egokiak erabilita.

— Egoera errealetan magnitudeen arrazoizko estimazioak egitea.

— Askotariko egoeretan distantziak, perimetroak, azalerak eta bolumenak kalkulatzea.

• Geometria

— Eguneroko egoeretan forma eta erlazio geometrikoen ezagutza erabiltzea.

— Egoera errealetan espazioa adierazteko sistema konbentzionalak erabiltzea.

Alderdia: HAINBAT ALDAGAIREN ARTEKO ERLAZIOAK ULERTZEA ETA ADIERAZTEA

Azpigaitasunak:

• Zenbakiak eta kalkulua

— Egoera erreal eta ezagunetan matematika-hizkuntza erabiltzea eta interpretatzea.

— Zenbakizko informazioa eta informazio sinbolikoa erabiltzea eguneroko egoerak ebazteko.

— Errealitatearen alderdi kuantitatiboetan eragiketa aritmetikoak aplikatzea.

— Egoera errealetan hainbat zenbaki motaren arteko kalkuluak egitea, kalkulurako propietate eta metodo egokiak erabilita (buruz, algoritmoen bidez, kalkulagailuz…).

— Egoera errealetan eta testuinguru jakinetan ehunekoen kalkulua aplikatzea.

— Egoera ezagunetan zenbakizko proportzionaltasuneko eta proportzionaltasun geometrikoko erlazioak identifikatzea.

9

Page 10: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

• Problemak ebaztea

— Testuinguru jakinetan kokatutako problemak era estrategikoan ebaztea.

— Problemak ebaztean, prozesua eta soluzioak argi, era ordenatuan eta ongi arrazoituta adieraztea.

— Matematikako ezagutzak gainerako gaietako ezagutzekin uztartzea.

10

Page 11: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Alderdia: ZORIA ETA PROBABILITATEA ULERTZEA ETA ADIERAZTEA.

Azpigaitasunak:

• Informazioaren tratamendua

— Testuinguru errealetako datuen interpretazioarekin eta antolaketarekin erlazionaturiko problemak formulatzea eta ebaztea.

— Informazioa taulen, grafikoen eta parametro estatistikoen bidez interpretatzea eta adieraztea, eta baliabide horiek gizartean duten erabilgarritasuna aintzat hartzea.

— Estatistikako problema praktikoak ebazteko kalkulu-teknikak era egokian aplikatzea eta errealitatearen estimazio doiak egitea.

• Zoria

— Probabilitateari lotutako hurbileko egoera eta fenomenoak bereiztea.

— Probabilitateak kalkulatzeko problema praktikoak ebaztea.

ZIENTZIA-, TEKNOLOGIA- ETA OSASUN-KULTURARAKO GAITASUNA

Alderdia: MUNDU NATURALA, EZAGUTZA ZIENTIFIKOA ETA TEKNOLOGIKOA ULERTZEA

Azpigaitasunak:

— Zientzien oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin eta prozesuekin erlazionatzea, legeen, ereduen eta teorien bidez.

— Testuinguru errealetan datu, gertaera, tresna eta prozedura zientifiko eta teknologiko adierazgarriak erabiltzea.

— Ezagutza zientifikoa eta beste pentsamendu-molde batzuk bereiztea.

— Aurrerapen zientifiko eta teknologikoek ingurumenean, gizartean eta kulturan duten eraginari buruzko gogoeta egitea.

Alderdia: ERREALITATE NATURALA ETA TEKNOLOGIKOA AZALTZEA

Azpigaitasunak:

— Mundu naturalari buruzko azalpenetan ezagutza zientifikoak baliatzea.

— Hainbat iturritako informazioa interpretatzea, eta grafikoak, taulak, eskemak eta abar egitea.

— Behatutako objektuak eta fenomenoak deskribatzeko testuak lantzea.

— Hainbat iturritan zientziari, teknologiari edo osasunari buruzko informazioa bilatzea eta aukeratzea.

Alderdia: IKERKETA ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOAREN GILTZARRIAK EZAGUTZEA.

Azpigaitasunak:

— Metodologia zientifikoaren prozedurak erabiltzea.

— Jarduera zientifikoaren eta teknologikoaren aukerak eta mugak identifikatzea.

— Giza jarduerak, jarduera zientifikoak eta jarduera teknologikoak osasunean eta ingurumenean duten eraginaz jabetzea.

Alderdia: EZAGUTZA ZIENTIFIKO ETA TEKNOLOGIKOAK KONTUAN HARTZEA ERABAKIAK HARTZEKO

11

Page 12: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

ORDUAN

Azpigaitasunak:

— Dietak, higieneak eta bizimoduak norberaren osasunean eta ongizatean duten garrantzia aztertzea eta nork bere buruaren irudi zehatza izatea.

— Ingurumeneko arazo nagusiak deskribatzea eta aztertzea, erabakiak hartzeko.

INFORMAZIOA TRATATZEKO ETA TEKNOLOGIA DIGITALA ERABILTZEKO GAITASUNA

Alderdia: INFORMAZIOA EZAGUTZA BIHURTZEA

Azpigaitasunak:

— Hainbat euskarritan bildutako informazioa eskuratzea.

— Informazioa erregistratzea, aztertzea, hautatzea, antolatzea eta adieraztea.

— Informazioa laburtzea, askotariko tekniken bidez (azpimarratzea, eskemak egitea…).

— Informazioa eta ezagutzak ongi egituratuta eta premiaren eta testuinguruaren arabera moldatuta komunikatzea.

Alderdia: IKT-AK ETA HAIEN MINTZAIRAK ERABILTZEA

Azpigaitasunak:

— Zeregin bakoitzean (informatzea, trebatzea, komunikatzea) baliabide teknologikorik egokienak erabiltzea.

— IKTen mintzairak (testua, zenbakiak, ikonoak, ikusizko mintzaira, grafikoa eta soinu-mintzaira) askotariko egoeretan aplikatzea.

— IKTak modu kritikoan, etikoan eta arduraz erabiltzea.

— Informazio-iturri berriak eta berrikuntza teknologikoak beren baliagarritasunaren arabera balioestea eta aukeratzea, arrazoibide kritikoari jarraituz.

GIZARTERAKO ETA HERRITARTASUNERAKO GAITASUNA

Alderdia: NORBERAREN AUTONOMIARAKO ETA EKIMENERAKO GAITASUNA

Azpigaitasunak:

— Gizarte-harremanen arabera jarduteko jarraibideak ezagutzea eta aplikatzea.

— Bizikidetzan emozioak behar bezala kudeatzea.

— Gizalegez jardutea.

— Gatazkak konpontzeko orduan harreman- eta komunikazio-trebetasunez baliatzea.

— Jarrera altruista eta besteei laguntzeko jarrera izatea.

Alderdia: TALDEAN LAN EGITEA

Azpigaitasunak:

— Talde-lanean aritzea, helburu komunak lortzeko.

12

Page 13: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

— Iritziak eta ideiak trukatzea, errespetuz, jarrera positiboarekin eta hobekuntzari begira.

— Esleitutako zereginaren erantzukizuna nork bere gain hartzea eta zeregin hori gauzatzeko lanak eta denbora egokitzea.

— Talde-lana aztertzea eta hobekuntzak proposatzea, adostasunean oinarrituta.

Alderdia: MUNDU SOZIALA ULERTZEA

Azpigaitasunak:

— Gaur egungo errealitate sozial eta kulturalaren historia ezagutzea, ingurunea hobeto ulertzeko eta aztertzeko.

— Parte-hartze demokratikorako irizpideak eta herritarren eskubideak eta betebeharrak zein diren jakitea.

— Gaur egungo gizartearen ezaugarri nagusiak zein diren jakitea, norberaren iritzia finkatzeko.

— Gertaera historikoen eta gaur egungo egoera jakin batzuen oinarrizko arrazoiak identifikatzea.

Alderdia: KULTURARTEKOTASUNA

Azpigaitasunak:

— Hainbat kulturak gizateriaren ondareari egindako ekarpena identifikatzea eta aintzat hartzea.

— Norberaren kultura alde batera utzi gabe, kultur aniztasuna errespetatzea, bakezko bizikidetzari begira.

— Gaur egungo gizarteen aniztasunaz ohartzea, eta horien arteko desberdintasunak eta osagarritasuna aintzat hartzea.

Alderdia: HERRITARTASUNEZ JARDUTEA

Azpigaitasunak:

— Mundu globalizatuan iritzia ematea, jarrera adieraztea eta erabakiak hartzea.

— Gizarteko baliabideak gizarte-garapenaren mesedetan erabiltzea.

— Gizarte bidezkoagoa eraikitzeko konpromisoa hartzea eta zeregin horretan parte hartzea.

GIZA ETA ARTE-KULTURARAKO GAITASUNA

Alderdia: ARTEAREN MINTZAIRAK EZAGUTZEA ETA ERABILTZEA

Azpigaitasunak:

— Artelanak ulertzea (mezua, testuingurua, balio etikoak…).

— Adierazpenerako kodeak, teknikak eta baliabideak ezagutzea eta erabiltzea.

— Proiektuak prestatzea, gauzatzea, ondorioak ateratzea eta hobekuntza-proposamenak egitea.

Alderdia: ARTEA ETA KULTURA GIZARTEAREN BAITAN ULERTZEA

Azpigaitasunak:

— Artearen bidez pentsamenduaren bilakaera ezagutzea.

— Norberaren kulturaren eta beste kultura batzuen ondare kulturala eta artistikoa ezagutzea, interpretatzea, aintzat hartzea, errespetatzea eta babestea.

13

Page 14: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

IKASTEN IKASTEKO GAITASUNA

Alderdia: NOR BERE GAITASUNEN JAKITUN IZATEA (metaezagutza)

Azpigaitasunak:

— Norbera gauza berriak ikasteko dituen aukerez eta gabeziez jabetzea.

— Helburuak finkatzea epe laburrera, ertainera eta luzera begira.

— Nork bere ahalmenak eta ezagutzak kudeatzea eta kontrolatzea, prestakuntzari begira.

— Ikaskuntza berriak garatzeko baliabideak, teknikak eta estrategiak eraginkortasunez erabiltzea.

Alderdia: LORPENERANTZ BIDERATZEA (motibazioa)

Azpigaitasunak:

— Ikasteko konfiantza eta zaletasuna izatea, eta ikaskuntzez gozatzea.

— Ezagutza berriak askotariko testuinguruetan aplikatzea.

— Ikaskuntzan ardura eta konpromiso pertsonalak hartzea eta tinko jardutea.

NORBERAREN AUTONOMIARAKO ETA EKIMENERAKO GAITASUNA

Alderdia: ARDURATZEA ETA FIDATZEA ERABAKIAK HARTZEKO

Azpigaitasunak:

— Nor bere ahalmenez eta gabeziez jabetzea.

— Norberaren garapenean, zaintzan eta ongizatean autonomia izatea eta mendekotasunik gabe jardutea.

— Eguneroko bizimoduko egoerei aurre egiteko erabakiak era autonomo eta arduratsuan hartzea.

— Informazioak eta iradokizunak modu kritikoan aztertzea eta aintzat hartzea, errealitatearen ikuspegi doia lortzeko.

Alderdia: BERRITZEA

Azpigaitasunak:

— Ideiak, proposamenak eta abar adieraztea askotariko testuinguru eta egoeretan, eta ideia horiek gauzatzea.

— Ikaskuntza edo egoera berrietara egokitzea, aurretiko esperientzietatik abiatuta.

— Lankidetza-proiektuak abian jartzea.

14

Page 15: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

2. Erlijio eta Moral Katolikoa arloko proiektua

2.1. ERLIJIO ETA MORAL KATOLIKOA ARLOA

Erlijio eta Moral Katolikoa arloa curriculumeko aukerako modalitate bat da, izaeraz konfesionala, eta, sinestun izan nahiz ez izan, gurasoek edo tutoreek hala eskatuz gero irakasten zaie ikasleei.

Erlijio eta Moral Katolikoa arloaren curriculumean, fede katolikoaren eta beste sinesmen batzuen kultura- eta arte-ondare oparoaren parte bat aztertzen da, eta aukera ematen du gaur egungo erlijio handien edukien eta ildo nagusien analisi konparatua egiteko. Nolanahi ere, arlo honetan hainbat egokitzapen egin daitezke, ikasleen adinaren, gaiaren beraren premien eta hezkuntza-sistemaren kultura-ingurune eta eskakizun didaktikoen arabera.

Arloaren xedea

Erlijio eta Moral Katolikoaren irakaskuntzan, ezagutza, balio eta jarrera jakin batzuk proposatzen eta garatzen dira, eta horien bidez egiten dio ekarpena arlo honek hezkuntzari. Era berean, ikasleen heziketa osoa sustatzen du.

Arloak formazio integralari egiten dion ekarpenaren alderdi esanguratsuena hauxe da: ikasleen ahalmen transzendentearen garapena; hain zuzen ere, bizitzaren zentzuari buruzko proposamen bat egiten die ikasleei, eta bizikidetza aske, bakezko eta solidarioa eraikitzeko balio komunen oinarria argitzen du.

Ahalmen transzendentea, gizakiak bere izatearen sakonean atxikita daramana, hainbat bidetatik aurkituko dute ikasleek: inguruneko sinbolo eta zeinuen bidez, gizakiaren beraren garapen eta humanizazioaren bidez, Bibliaren hizkeraren bidez, identifikazio-eredu kristauen bidez eta, batik bat, Jesu Kristoren beraren eta hark kristau-elkartean izandako presentziaren bidez.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Erlijio eta Moral Katolikoa arloa landuz honako helburu hauek lortu nahi dira:

— Kristautasunaren mezua aditzera ematea, fedearen eta kulturaren arteko sintesia egiteko moduan.

— Ikasleei historiaren, munduaren eta gizakiaren ikuspegi kristaua ematea eta, ikuspegi horretatik, bizitzaren zentzua aztertzera eta historiarekin konpromisoa hartzera bultzatzea.

— Kristau-fedea gizartea kritikatzeko tresna modura aurkeztea, eta ikasleari kristau-mezutik jaiotzen diren betebehar moralez ohartzen laguntzea.

— Elizaren eginkizuna zein den jakitea, eta bere lekukotasunaren eta hitzaren bidez egiten duen lana balioestea.

— Humanismo kristauaren balioak erakustea, ikasleek elkartasun-konpromisoak har ditzaten, Elizaren dotrina sozialari jarraituz.

— Fedearen jakintza eta gainerako jakintzak uztartzea.

— Ikasleei beren buruaz, beren ekintzez eta beren gaitasunez jabetzeko giltzarriak ematea, elkartasun-konpromisoa har dezaten.

— Ikasleak prestatzea gure gizarte anitzeko beste sinesmen eta kultura batzuekin elkarrizketa egiteko eta errespetuz jarduteko.

— Pertsonaren alderdi espirituala lantzea, prestakuntza osoaren baitan.

Beste arloekiko lotura

15

Page 16: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Erlijio Katolikoa funtsezko osagaia da gizakiak historian zehar bere buruari egin izan dizkion galderei erantzuteko; eta erlijioa ezinbesteko kultura-egitatea izanik, lotura estua du ikasleek landu beharko dituzten gainerako arlo guztiekin.

Hala, Erlijio eta Moral Katolikoa arloan diziplinarteko erlazioak sortzen dira curriculumeko beste arlo batzuekin; honako hauekin, hain zuzen ere: Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia; Naturaren Zientziak; Musika; Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza; Matematika; Teknologia; Kultura Klasikoa; Etika; eta Euskara eta Literatura.

Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. Errealitate historiko, geografiko, sozial, ekonomiko, kultural edo politikoa aztertzea ezinbestekoa da erlijiotasuna nola sortu den eta historian nola garatu eta adierazi den jakiteko eta ulertzeko.

Naturaren Zientziak. Ingurune fisiko naturala da gizakiaren elkarreraginen gertalekua, eta iturri horretatik ateratzen ditu ezagutza zientifikoa eraikitzeko esperientziak. Erlijioari dagokionez, ezagutza zientifikoak garrantzi handia du giza bizitza irizpide kristauen arabera ulertzeko eta bideratzeko. Fedea eta zientzia elkarren osagarri dira.

Musika. Musika garrantzi handiko bitartekoa izan da Elizan mezu erlijiosoa igortzeko. Horren erakusgarri dira himnoak, kantuak...

Plastikaren eta Ikusizkoen Hezkuntza. Artearen bidez, irudien bidez (pintura, eskultura…), kultura- eta arte-ondare unibertsala ulertzen eta aintzat hartzen ikasten dute ikasleek, eta horrek fedearen edukiak —fede katolikoarenak batik bat— egituratzeko eta sistematizatzeko aukera ematen die.

Matematika. Errealitatearen analisietan, ezinbestean parte hartzen du matematikaren arrazoibide logikoak. Arlo horrek ondasunen banaketari loturiko gizarte-jarduerak arautzeko giltzarriak ematen ditu. Erlijioak, analisi horretatik abiatuta, berdintasunerantz eta justiziarantz gidatzen du sinestunaren morala.

Teknologia. Gizartearen garapenari esker, etapa kultural berri bat hasi da. Etapa berri horren ezaugarri nagusia da teknologiak giza bizitzaren hainbat alderditan hartu duen indarra, hala nola bizi-baldintzetan, gizartearen ohituretan… Erlijioak ere errealitate horretara moldatu beharra dauka: mezu erlijiosoa teknologia eta ohitura berrietara moldatu behar du, transmisiorako bide eraginkorrak diren aldetik.

Kultura Klasikoa. Kultura Klasikoaren edukien bitartez, erlijio nagusien testuinguruan kokatuko dira ikasleak.

Etika. Erlijioarekin lotura estuena duten esparruetako bat da. Etikak giza morala aztertzen du, arrazionaltasun kritikoaren ikuspegitik; erlijioak, berriz, balio jakin batzuen arabera eta zentzu erlijiosotik eratorritako moralaren arabera egiten du azterketa hori. Moral horren bidez, irizpide, balio eta jarrera jakin batzuk barneratzen ditu sinestunak, eta gizarte justuagoa eta humanoagoa eraikitzeko konpromisoa hartzen du, Jainkoaren nahiarekin bat eginik.

16

Page 17: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Euskara eta Literatura. Hizkuntzak gizartearen adierazpen kulturalak biltzen eta adierazten ditu. Komunikazio-tresna da, baina garrantzi handiko dimentsio soziala ere badauka. Erlijioak, hizkuntzaren bidez, bizipenak eta sinesmenak adierazten ditu, eta literaturaren bidez iritsi zaigun mezu erlijiosoa zabaltzen du, batik bat Bibliaren mezua, Jainkoaren Hitza, Jainkoak gizakiarekin duen komunikazioa.

2.2. ERLIJIO KATOLIKOAK NOLA LAGUNTZEN DUEN OINARRIZKO GAITASUNAK ESKURATZEN

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak ikuspegi integratzailea du eta ikasleek barneratutako jakintzak aplikatzeko joera sustatzen du. Ezaugarri horiek kontuan hartuta, ikasleek egin beharreko ikaskuntza oinarrizko gaitasun jakin batzuetan oinarritzea komeni da. Hain zuzen ere, derrigorrezko hezkuntza amaitutakoan ikasleek barneratuta eduki beharreko gaitasunak hartu behar dira oinarri: nork bere burua taxutzeko, herritar aktiboa izateko, heldutasunera egokitzeko eta bizitzan zehar etengabe ikasten jarraitzeko gaitasunak.

Erlijio Katolikoaren irakaskuntzak izateko eta munduan bizitzeko modu bat eratzen du bere ekarpenen bidez. Irakaskuntza horretan barneratutako printzipio, balio eta jarrerei esker, ikasleek tradizio kulturalari erreparatzen diote, kultura sortzen duten kristautasunaren oinarrizko elementuez jabetzen dira, eta gizartean lankidetzan eta jarrera kritikoz jarduteko prestatzen dira.

Erlijio Katolikoaren irakaskuntzak proposamen transzendenteak eta biziak egiten ditu, Jesu Kristorengan berarengan gauzatuak; hala, bizitzaren zentzuari erantzun diezaioke, eta erantzun egiten dio.

Nolanahi ere, arlo honetan lantzen diren hainbat osagai funtsezkoak izango dira derrigorrezko hezkuntza guztian zehar oinarrizko hainbat gaitasun barneratzeko, hala nola pertsonarteko gaitasunak, kulturartekoak, gizarterako eta herritartasunerakoak, eta hizkuntza-komunikaziorakoak. Eta ildo horretatik, esperientzia pertsonala eta soziala eraikitzeko oinarri sendoak dira.

Erlijio Katolikoak gaitasunei egiten dizkien ekarpenak multzokatzeko eta definitzeko, pertsonaren ahalmen transzendentearen garapenari erreparatu behar zaio, ekarpen espiritual eta erlijiosoari. Ekarpen horren bitartez, bizitzari zentzua emateko gaitasuna garatuko du ikasleak.

Zortzi esparru aintzat hartu dira oinarrizko gaitasunen barruan:

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Ikasten ikasteko gaitasuna

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Matematikarako gaitasuna

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna

Erlijio eta Moral Katolikoa arloak, Elizaren gizarte-doktrinaren bidez, gizakiari ingurumen fisikoarekin eta bere

17

Page 18: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

buruarekin duen elkarreraginean sortzen zaizkion galderak eta soluzioak argitzen ditu. Zientziaren eta teknologiaren erabileraren gaineko ikuspegi etikoa eskaintzen du. Ekologiari loturiko trebetasunak sustatzen ditu eta zentzua ematen die.

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Erlijio eta Moral Katolikoa arloan erlijio-irakaskuntzaren berariazko hizkera erabiltzen da: hizkera biblikoa, adierazpen-aberastasun eta aberastasun sinboliko handikoa; doktrina-hizkera, kontzeptuen, analisien eta argudioen zorroztasuna ezaugarri duena; eta hizkera liturgikoa, herri kristauaren sinboloen hurbilekoa. Askotariko iturrietan era inplizituan nahiz esplizituan agertzen diren ahozko hizkerak eta hizkera idatziak baliatzen ditu. Fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketak Jainkoaren Hitza entzutea, haren edukiak azaltzea eta eduki horiek gizarte-bizitzan eta kulturan aplikatzea eskatzen du. Pentsamenduak, sinesteak, bizipenak eta iritziak adierazteko gaitasuna eta aukera ematen dizkio ikasleari, baita fedearen diskurtso koherente eta egituratua barneratzeko bidea ere. Hiztegia aberasten laguntzen du, Erlijioko eskoletan gizarte-gertaerei buruz egiten diren analisien eta gogoetaren bidez.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Erlijio eta Moral Katolikoa arloan, humanizazioaren oinarrizko osagaiak lantzen dira, osagai pertsonalak, pertsonartekoak nahiz kulturartekoak; baita gizarte-bizitzan eta bizitza profesionalean eraginkortasunez eta era eraikitzailean parte hartzeko portaera-moldea ere. Pertsonaren garapenaren bidez, lankidetzaren eta herritartasun demokratikoaren oinarriak finkatzen dira, eta norberaren gizarte-errealitatearen ulermena sustatzen da, inguruneko balioak barneratuta eta balio-sistema propioa eraikitzeko eta Jesusen proiektuarekin bat eginik bizitzeko ahalegina eginez. Humanizazio-jarduera horren baitan, ikasleen nortasunaren alderdi morala eta soziala hezteko balioak eta bertuteak azaltzen, oinarritzen eta antolatzen ditu, eta lagundu egiten die erantzukizuna partekatzen eta elkartasuna, lankidetza, askatasuna, justizia, berdintasuna eta karitatea gauzatzen; hori guztia, Jesu Kristoren ereduaren bidez eta bizitzaren zentzuari buruzko galdera nagusien erantzun gisa. Pertsonaren alderdi morala finkatzen laguntzen du, zuzen-zuzenean; norberaren portaeraren sustraietara jotzen eta Ebanjelioaren balioetan oinarrituriko kontzientzia eraikitzen laguntzen die ikasleei.

Elkarrizketa, barkamena eta errukia aldarrikatzen ditu gatazka-egoerak konpontzeko. Anaitasun unibertsalaren balioa lantzen du. Balio demokratikoen eta herritartasunaren gaineko gogoeta eta analisi kritikoa proposatzen du, Ebanjelioan eta Elizaren gizarte-doktrinan oinarrituta.

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

Erlijio eta Moral Katolikoa arloan, kristautasunak sorreratik gaur egunera arte erlijio-egitateaz egindako adierazpenak ezagutzeko eta aintzat hartzeko urratsak egiten dira: adierazpen artistikoak, plastikoak, historikoak, sinbolikoak, literarioak, ohiturak, errituak, jaiak, balioak eta bizimoduak. Kristautasuna kulturarekin uztartuta lantzen da, fedearen jakintza gainerako jakintzen multzoan txertatuta. Norberaren kultura aintzat hartzea eta beste tradizio kultural eta erlijioso batzuekiko begiramena sustatzen ditu. Kultura- eta arte-ondarearen kontserbazioan era aktiboan parte hartzen laguntzen du.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Erlijio eta Moral Katolikoa arloaren helburua pertsona barnetik heztea da; norberaren burua, aukerak, duintasuna

18

Page 19: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

eta zentzua sakon ezagutzea. Jesu Kristo proposatzen du egiara eta bizitzara iristeko bide gisa, fedea Jesu Kristorengan bizi duen, aitortzen duen eta ospatzen duen Elizaren bidez. Ongira eta egiara bideratutako norberaren autonomia eta ekimena sustatzen ditu. Gizon-emakume santuen lekukotasuna funtsezko erreferentea da balio kristauak barneratzeko. Gizarteratzea errazteko jarrerak eta jokabideak sustatzen ditu. Iritzi kritikoa eta, beraz, iritzi kristaua autonomiaz finkatzen laguntzen du.

Ikasten ikasteko gaitasuna

Erlijio eta Moral Katolikoa arloak ikasteko gaitasunak sustatzen ditu: arreta, oroimena, esperientzia, talde-lana, informazioa laburtzea eta iritzia adieraztea. Ikasleei ikaskuntzaren protagonista izaten laguntzen die, Jainkoaren egitasmoan era aktiboan eta askatasunez parte har dezaten. Norberaren sinesteen arabera borondatez onartutako erreferentzia-esparru bat proposatzen du, egia eta ongia bilatzeko abiapuntu izango den erreferentzia-esparru bat. Gizakiak Jainkoaren seme-alaba izateaz harro egoteko eta motibatuta egoteko oinarria eskaintzen du, ikasteko eta ikasten jarraitzeko.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Erlijio eta Moral Katolikoa lantzeko, ezinbestekoa da informazioa bilatzea, eskuratzea, irizpide kritikoen arabera hautatzea eta tratatzea. Ildo horretatik, garrantzi handia du ikasleek eta irakasleek hainbat baliabide teknologiko eskuragarri izateak, lana errazten dutelako eta aplikazio berrietarako bidea ematen dutelako.

Matematikarako gaitasuna

Erlijio eta Moral Katolikoa arloak estatistikak erabiltzen ditu gizarte-errealitatea deskribatzeko eta aztertzeko.

2.3. BALIOAK ETA ZEHAR-LERROAK

Gure hezkuntza-proiektuaren helburu nagusia ikaslearen garapen osoa da, esan bezala. Horretarako, ezinbestekoa da etapako ikasgaietan gaur egungo garaiari dagozkion balioak lantzea eta zehar-lerroen oinarrizko hezkuntza-elementuak txertatzea.

Balioetan oinarritutako hezkuntza Erlijio eta Moral Katolikoa arloan

Erlijio Katolikoaren irakaskuntzak lan-jarrera eta ohitura jakin batzuk sendotu behar ditu, ikasleari lagungarri gertatuko zaizkionak arloaren xedeaz jabetzeko, arloa lantzeko garaian bere trebetasunetan konfiantza izateko eta beste giza alderdi batzuk lantzeko: norberaren autonomia, pertsonarteko harremanak, etab.

Hona hemen Erlijio eta Moral Katolikoa arloan lantzen diren hainbat balio aipagarri:

— Erlijio nagusiek bizitzaren zentzuaren gaineko galderei ematen dizkieten erantzunak eta sinestunen konpromisoa estimatzea.

— Bere seme Jesu Kristoren bidez eta Elizaren —Kristoren Gorputzaren— bidez bekatuaren eta heriotzaren salbazioa dakarren Jainkoaren maitasunaren berrikuntza aintzat hartzea.

19

Page 20: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

— Erlijio Katolikoari, tradizioei eta ohiturei atxikitako historia, kultura- eta arte-ondarea errespetatzea.

— Norberak arazoei aurre egiteko dituen gaitasunekiko konfiantza izatea, eta elkarrizketa, jarrera kritikoa eta tolerantzia bizikidetzarako ezinbesteko bidetzat hartzea.

— Gizarte- eta erlijio-aniztasuna baloratzea; norberarenaz bestelako tradizioekiko errespetua eta tolerantzia adieraztea; eta beren eskubideez gabetuta dauden herriekiko, gizarte-taldeekiko eta pertsonekiko elkartasuna garatzea.

— Informazioa aurkitzeko eta lantzeko baliabide teknologikoak erabiltzen ikasteko interesa izatea.

— Arloko hiztegi espezifikoa preziatzea, hizkuntza zehaztasun handiagoz erabiltzeko eta komunikazioa hobetzeko.

Zehar-lerroak Erlijio eta Moral Katolikoa arloan

Ikasleen garapen osoa sustatzeko, ezinbestekoa da zehar-lerroetan jasotako oinarrizko hezkuntza-elementuak arloetan txertatzea.

Hala, bada, Erlijio eta Moral Katolikoa arloan zehar-lerroak nola txertatu diren azalduko dugu jarraian, labur-labur.

Giza eskubide- eta bake-hezkuntza

— Ebanjeliotik jaiotzen diren eta kristauak gizartearen alde jarduteko konpromisoa hartzera daramatzaten balioez jabetzea.

— Norberak eta beste pertsona batzuek familian, gizartean, munduan eta Kreazioan duten erantzukizuna aztertzea.

— Hainbat erlijioren balio etikoak eta moralak aztertzea, aintzat hartzea eta Jesusen Ebanjeliokoekin alderatzea. Gizartea elkarrekin nola eraiki dezakegun aztertzea.

— Bazterketaren eta gizarte-bidegabekeriaren eragileen gaineko gogoeta eta azterketa egitea, eta besteen premiekiko eta arazoekiko sentsibilizazioa garatzea.

— Gizarte-desoreken arrazoiak eta kristauek arazo horiei aurre egiteko hartu beharreko jarrerak aztertzea.

— Elizaren lana eta besteen ongizatearen alde eskuzabaltasunez lan egiten duten beste erakunde batzuen lana balioestea.

— Gizartearen mesederako lan egitea, eta elkartasunezko eta konpromisozko jarrerak hartzea.

— Beste talde eta herri batzuen ohiturak, tradizioak, elezaharrak eta historia aztertzea eta estimatzea.

— Nork bere burua onartzea, bere bertute eta akatsez jabetzea, eta besteekiko onespena, errespetua eta tolerantzia lantzea.

— Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren edukia aztertzea eta haren ondorioez jabetzea.

— Beste herri batzuen kultura-testuingurua ezagutzea eta haiekiko errespetuzko jarrera hartzea.

— Giza eskubideak errespetatzen diren eta urratzen diren egoerak bereiztea.

— Bakezko elkarbizitza errazten duten jarrerak eta portaerak aztertzea: elkarrizketa, onespena, errespetua, barkamena…

— Besteekin solasean jardutea eztabaidatzea, azalpenak ematea eta iritzia adieraztea, komunikazio-trukerako arauak betez eta besteak mindu gabe.

20

Page 21: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

— Besteak onartzeko eta aintzat hartzeko eta eguneroko harremanetan sortzen diren gatazkak gainditzeko bideak bilatzea.

— Munduko bakea arriskuan jartzen duten arazoei buruz Elizaren gizarte-doktrinak zer dioen jakitea.

— Historia ikuspegi kritikotik lantzea eta aztertzea, garaian garaiko egoerak eta ezaugarriak aintzat hartuta.

— Jarrera kritikoa eta eraikitzailea izatea besteen sinesmenei, ideologiari eta izaerari dagokienez.

— Elizak bakea eraikitzeko bideratzen dituen ekimenak eta bakea eraikitzen diharduten pertsonen ereduak ezagutzea eta aintzat hartzea.

Sexu-berdintasunerako hezkuntza

— Ikaskideak ezagutzeko, errespetatzeko eta aintzat hartzeko interesa izatea, haien sexua eta itxura gorabehera.

— Sexu batekoak nahiz bestekoak izan, pertsona guztiekin lankidetzan jardutea.

— Sexua dela-eta edonolako bereizkeria gertatzen den egoerekiko jarrera kritikoa izatea.

— Norberari egokitutako lanak nork bere gain hartzea (gizona edo emakumea izateagatik egin ohi diren bereizketak alde batera utzita).

Osasun-hezkuntza

— Bizitzari eta osasunari zerk kalte egiten dion jakitea.

— Giza bizitza aintzat hartzea, balioestea eta babestea; eta norberaren zein besteen bizitzarekiko erantzukizuna adierazten duten jarrerak hartzea.

— Giza bizitzari erasotzen dion guztiaz ohartzea: atentatuak, eutanasia, abortua, drogak… Eta bizitzari buruzko jarrera arduratsua hartzea.

— Eliza eta giza bizitzaren alde diharduten erakundeak eta pertsonak aintzat hartzea.

— Osasunaren zaintzan diharduten erakunde erlijiosoak zein ez-erlijiosoak ezagutzea, eta haien lana aintzat hartzea.

Kontsumo-hezkuntza

— Kreazioko ondasunak zaintzen eta horiei buruz lankidetzan jarduten ikastea, pertsona eta izaki guztien zerbitzura jartzeko.

— Kontsumo-produktuen ikuspegi objektiboa izatea, eta produktu horiek era arrazionalean eta orekatsuan erostea nahiz kontsumitzea.

— Kontsumo-gizarteari erreferentzia egiten dioten gertaerak kristau-ikuspegitik aztertzea. Lurreko ondasunak berdintasunez banatzen laguntzea eta banaketa orekatsuaren alde egitea.

— Elizaren gizarte-doktrina aztertzea, gizartearen arazoei ematen dizkien erantzunei erreparatuta: lana, gizarte-bazterketa, gerra...

Ingurumen-hezkuntza

— Naturaren eta ingurumenaren ondarea ezagutzea eta balioestea, eta ondare hori kontserbatzeko

21

Page 22: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

lankidetzan jardutea.

— Natura eta ingurumena hondatzen dituzten portaerak errefusatzea.

— Ingurumenaren alde noiz ari garen eta noiz ari ez garen aztertzea.

Sexu-hezkuntza

— Giza sexualitatearen funtsaz jabetzea eta maitasunaren ikuspegitik baloratzea.

— Gorputza (norberarena eta besteena) eta sexualitatea neurriz aintzat hartzearen garrantziaz ohartzea.

— Hedabideek giza gorputzean eta sexualitatean duten eraginaz ohartzea eta gogoeta egitea, eta horri buruzko neurriak hartzea.

— Ezkontza eta gizon-emakumeen arteko harremana maitasunean oinarrituriko harreman osagarri eta aberasgarria direla ohartzea.

— Bizitzan egiten diren aukeren bidez pertsonek beren sexualitateari ematen dioten norabideaz ohartzea eta norabide horiek aztertzea (ezkontza, zelibatua...).

Bide-hezkuntza

— Besteen bizitzaren erantzule garela jabetzea eta ikuspegi horretatik zirkulazio-arauak betetzeak duen garrantziaz ohartzea.

— Errepidean gertatzen diren gorabeherak aztertzea, eta bizitzaren errespetua eta haren aldeko ardura adierazten duen erantzun kristaua ematea.

— Elizak errepideko apostolutzari buruz duen arduraren berri izatea.

Informazio-teknologia hezkuntza

— Teknologiaren onurez eta abantailez jabetzea, aurrerabidea sustatzea eta gizadiaren onurarako izan dadin lan egitea.

— Informazio-teknologiak dakartzan onurak aintzat hartzea, eta norberaren burua taxutzen laguntzen duten eta gizarte-ongizatea dakarten aurrerapen teknologikoak eta zientifikoak balioestea.

— Aurkikuntza eta aurrerapen teknologikoen eta zientifikoen bidez Kreazioarekin lankidetzan diharduten pertsonak ezagutzea eta estimatzea.

2.4. ANIZTASUNAREN TRATAERA

Ikasgelan aniztasun handia izaten da, ikasteko estilo, maila zein erritmoetan, baita interes eta gaitasunetan ere, eta ezinbestean arreta eman behar zaio aniztasun horri. Gure materialetan hainbat bide proposatzen ditugu horretarako:

— Ikasketaren hurrenkeretan eduki berriak lantzeko lehen urratsak ematen dira, eguneroko bizitzatik ateratako adibideen bidez; horietatik abiatuta, ikasleek errazago ulertzen eta orokortzen dituzte edukiak, ereduen, eskemen edo dilemen bitartez. Jarduerek osatuko dute ikasleei kontzeptuak, prozedurak eta balioak barneratzen laguntzeko sarea.

22

Page 23: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

— Azalpen-testuak eta definizioak bereziki zaindu ditugu, ikasle guztiak funtsezko ideiak identifikatzeko eta informazioa antolatzeko eskemak lantzeko kapaz izan daitezen.

— Ariketak eta jarduerak zailtasun-mailaren arabera antolatuta daude, ikasle guztiek eskura ditzaten oinarrizko gaitasunak.

— Unitateen programazioan errefortzu- eta sakontze-baliabide espezifikoak zehaztu dira. Errefortzu-baliabideen azken xedea arloko oinarrizko edukien ikaskuntza sendotzea da. Sakontze-baliabideen helburua, berriz, aurrekoekin lotura duten beste eduki batzuk lantzea da. Material horiek fitxa fotokopiagarrietan daude.

— Baliabideen karpetak ikasgelan lantzeko material osagarriak biltzen ditu: transzendentzia-atariko esperientziaren balioak lantzeko horma-irudia eta laminak.

2.5. METODOLOGIA

Erlijioa eta Moral Katolikoa arloaren curriculuma mezu kristauaren sintesi moduko bat da, ikaslearen adinaren, inguruneko premia kulturalen, hezkuntza-sistemaren eta, jakina, gaiaren eskakizun epistemologikoen arabera moldatua.

Fenomeno erlijiosoaren hainbat alderdi hatzen ditu kontuan:

— Alderdi kulturala eta historikoa: gizarteen ondare kulturalak eta historikoak esanahi erlijioso nabarmena du, eta gaur egungo mundua hobeto ulertzen laguntzen du. Erlijio Katolikoak ekarpen handia egin du, eta egiten du, esparru horietan.

— Alderdi humanizatzailea: Erlijio Katolikoak pertsonaren formazio osoan laguntzen du. Izan ere, ikaslearen galderei erantzuten die eta transzendentziarako atea zabaltzen du, pertsona askeak, kritikoak, sortzaileak eta solidarioak heziz.

— Alderdi etiko-morala, mezu kristauaren oinarri moralak azaltzen dituena. Erlijio Katolikoak bizitza ideia eta sinesmen jakin batzuen arabera ulertzeko eta jarduteko modua eskaintzen du, hainbat printzipio eta baliotan oinarrituta.

Hiru alderdi horiek lantzeko, erlijioaren eta teologiaren zientziei ematen zaien izaera zientifiko bera hartzen da oinarritzat. Horien berezko izaera epistemologikoak eskolan lantzen diren beste jakintza eta arrazionaltasun mota batzuekin topo egiten du, eta haiekin elkarrizketan eta eztabaidan dihardu hezkuntzaren arloan.

Etapa honetan, ikasleek helburu hauek lortu beharko lituzkete:

— Fenomeno erlijiosoaren egituraren eta adierazpen historikoaren osagaiak ezagutzea eta interpretatzea, erlijioak ulertzeko.

— Erlijio nagusiek gizakiaren jatorriari eta azken xede edo patuari buruzko galderei ematen dizkieten erantzunak arrazoitzea.

— Biblia ezagutzea: jatorria, egitura, xedea eta interpretazio egokia, Israelen esperientzia erlijiosoarekin eta historiarekin bat etorrita, eta Jainko Aitaren Agerkundearen adierazpen gisa.

— Gizakia Jainkoak sortua dela eta Jainkoaren seme izatea dagokiola azaltzen duten kristautasunaren edukiak ezagutzea.

— Jesu Kristo Jainkoaren Semea eta gizakien salbatzaile haragitua dela ohartzea, haren mezua, bizitza eta Espiritu Santuaren bidezko presentzia aztertuz.

— Elizaren zentzua eta xedea aztertzea eta aintzat hartzea, Kristok gizakiari eskaintzen dion humanizazioaren eta salbazioaren zerbitzuan diharduen erakundea denez gero; eta Elizak Espainiako eta Europako historiako prozesu nagusietan egindako ekarpena aztertzea.

— Sinestunek mezu eta ekintza kristauari Elizan ematen dioten erantzuna ezagutzea eta balioestea.

— Kristoren zeregin salbatzailea eta sakramentu bakoitzean zer ospatzen den ikastea eta bereiztea.

23

Page 24: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

— Eliza Katolikoaren irakaspen morala justifikatzen duten eta gizakiak Jainkoarekin, bere buruarekin, besteekin zein munduarekin duen harremanaren oinarri arrazionalak eta goi-argituak ezagutzea.

— Kristauek Jainkoarekiko, beren buruarekiko eta besteekiko harremanetan dituzten betebeharrak eta konpromisoak aztertzea, eta gizarteko eta erlijio nagusietako beste aukera batzuekin alderatzea.

— Kristau-fedeak Elizaren historian, kulturaren obra handietan eta jaietan ezarritako mugarri nagusien berri izatea eta aintzat hartzea.

— Kristau-fedea betiereko bizitzan oinarritzen duten printzipioak aztertzea eta erlijio nagusien proposamenen gaineko iritzi kritikoa ematea.

Hori guztia egiteko, ikasleentzat erraza eta ulergarria izango den hizkera erabiliko da, haiek baitira ikaskuntzaren benetako protagonistak. Metodologia horren bidez, ikasleek Erlijio Katolikoaren oinarrizko hiztegia ulertu eta barneratuko dute.

Era berean, askotariko bitartekoak erabiliko dira —adibidez, iruzkina, eztabaida, azalpena—, esperientziak gogora ekartzeko, erlijioari loturiko edukiak azaltzeko, ikasleei horiek ikuspegi kritikotik eta eraikitzailetik adierazten eta ikasten laguntzeko, eta, aldi berean, besteen irizpideak eta ekarpenak errespetatzen eta balioesten ikasteko eta transzendentziarako bidea egiteko.

Erlijio Katolikoko liburuaren metodologia espezifikoa agerikoa da unitate didaktiko bakoitzaren egituran: abiapuntu gisa, esperientzia bat proposatzen du, norberaren errealitatearekiko eta esperientziarekiko lotura gisa; ondoren, edukien azalpena egiten da, zenbait jardueraz lagunduta; arteari eta dokumentuei buruzko atal espezifiko batzuk ere badira, ikasitakoa sakontzeko; eta, amaitzeko, autoebaluazioa proposatzen da. Baliabideen atal batean, irakurgai, film eta abesti hautatuen bilduma ere eskaintzen da, ikasteko motibazio gisa.

Arlo hau lantzeko, honako material hauek ditugu: maila bakoitzeko ikaslearen liburua; Orientabideen eta Baliabideen karpeta, unitate didaktiko bakoitzari buruzko sendotze-, sakontze- eta ebaluazio-jarduerak biltzen dituena; eta ikasgelan lantzeko beste material osagarri batzuk, karpetatxo batean.

2.6. IKT-AK ERLIJIO ETA MORAL KATOLIKOA ARLOAN

Sarrera

Azken urte hauetan, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek (IKT) berebiziko garrantzia hartu dute gure gizarte osoan, eta batik bat, nerabeen artean.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako finkatutako helburuetako bat informazio-iturriak erabiltzeko oinarrizko trebetasunak garatzea da, ezagutza berriak modu kritikoan barneratzeko asmoz; eta helburu horren barruan ikasleek IKTen arloan oinarrizko prestakuntza hartzea ere bilatzen da. Kontuan hartu beharra dago gaur egungo gizartean oinarrizko eta behar-beharrezko gaitasuna dela arlo horren ezagutza, idazten edo zenbatzen jakitea bezain garrantzizkoa.

IKTak hezkuntzan txertatzea ikasleak motibatzeko faktore erabakigarria da, eta izango da. Teknologia horien bidez, errazago egin daitezke ikaskuntza-erritmoen araberako moldaketak, ikaskuntza kooperatiboa sustatzen dute eta talde-lanerako aukera ematen dute. Era berean, informazioa bilatzeko eta aukeratzeko trebetasunak lantzen laguntzen dute, eta adierazpen- eta sormen-gaitasuna hobetzen dituzte. Horrek guztiak eskola-porrotari aurre egiteko aukera eman dezake, ezen kontuan hartu beharra dago, halaber, IKTek abantaila handiak dakartzatela hezkuntza-baliabide berriei eta irakaskuntza-jardueraren planifikazioari dagokienez.

Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala: oinarrizko gaitasun bat

Azken urteotan gizartean gertatu diren aldaketen ondorioz, gaur egun funtsezkoa da oinarrizko prestakuntza sendoa edukitzea eta bizitzan zehar etengabe ikasten jarraitzea. Izan ere, hezkuntza-etapetako ikasketa-planetan gaitasun digitala txertatu da, ikasleek oinarrizko alfabetatze digitala lortzeko.

24

Page 25: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Gaitasun horren funtsa informazioa lortu, prozesatu eta komunikatzea da, informazioa ezagutza bihurtzeko. Horretarako, zenbait trebetasun uztartzen ditu, informazioa eskuratzen denetik informazio hori landu eta hainbat euskarriren bitartez transmititzen den bitarteko prozesuan baliatu beharrekoak; horien artean, informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, informazioa jasotzeko, ikasteko eta besteekin komunikatzeko. Horrez gainera, ezinbestekoa da hizkuntza-komunikazioaren zenbait alderdi ere lantzea, ez baitugu ahaztu behar gaitasun hori barneratzeko ez dela aski informazio-teknologiak ezagutzea. Bestalde, gaitasun digitalak barne hartzen du, halaber, lanean nahiz aisialdian informazioaren eta komunikazioaren teknologiak segurtasunez eta modu kritikoan erabiltzea.

Informazioa tratatzeak informazioa bilatu, aukeratu, erregistratu eta aztertzea esan nahi du. Horretarako, askotariko teknikak eta estrategiak erabil daitezke, baliatzen diren iturriaren eta euskarriaren arabera (ahozkoa, inprimatua, ikus-entzunezkoa, digitala edo multimedia). Eta horretarako, beharrezkoa da oinarrizko zenbait mintzaira espezifikoz jarduten jakitea (testu-mintzaira, ikusizkoa, grafikoa, soinu-mintzaira), baita askotariko egoera eta testuinguruetan informazio-iturriak eta informazio motak aplikatzeko gaitasuna izatea ere.

Baina informazioa eskura edukitzeak ez du berez sortzen ezagutza, eta ez du esan nahi informazioa egoki erabiltzen denik ere. Informazioa ezagutza bihurtzeko, arrazoibideari loturiko trebetasun jakin batzuk garatu behar dira, informazioa antolatzeko, lotzeko, aztertzeko, laburtzeko, konplexutasun handiagoko edo txikiagoko inferentziak egiteko eta ondorioak ateratzeko; azken batean, informazioa ulertu eta aldez aurretiko ezagutza-eskemetan txertatzeko. Era berean, barneratutako informazioa eta ezagutzak komunikatzea esan nahi du, askotariko adierazpen-baliabideen bitartez, mintzaira eta teknika espezifikoak ez ezik, informazioaren eta komunikazioaren teknologiek eskaintzen dituzten aukerak kontuan hartuta. Halaber, gaitasun hori lagungarria da informazioa behar bezala prozesatzeko eta kudeatzeko, arazo errealak konpontzeko, erabakiak hartzeko edo lankidetzan jarduteko, komunikazio-ingurune zabalagoetan eta ikaskuntza-komunitate formal nahiz informaletan parte hartuz; eta ekoizpen arduratsuak eta sormenezkoak eratzeko ere bai.

Gaitasun digitalak informazioaren eta komunikazioaren teknologiei dagozkien ekipamenduak eta tresnak erabiltzea ere eskatzen du. Horrek esan nahi du softwarearen eta hardwarearen ohiko arazoak identifikatzeko eta konpontzeko estrategiak baliatu behar direla. Gaitasun hori ordenagailuen erabileran oinarritzen da: ordenagailuen bidez lortzen, ebaluatzen, biltzen, ekoizten, aurkezten eta trukatzen da informazioa, eta ordenagailuen bidez bidera daiteke komunikazioa eta lankidetza-sareetako partaidetza, Internetez baliatuta.

IKTek aukera ematen diete ikasleei informazioaren eta komunikazioaren gizartean trebeki eta segurtasunez jarduteko, bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko eta jendearekin komunikatzeko, muga geografikorik gabe eta ikastetxeko ordutegi zorrotzetatik at. Gainera, informazioa antolatzeko, prozesatzeko eta ikaskuntzara, lanera nahiz aisira bideratzeko tresna gisa erabil daitezke teknologia horiek.

Labur esanda, informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala garatzeak hauxe dakar: informazioa eta informazio-iturriak nahiz tresna teknologikoak autonomiaz, eraginkortasunez, arduraz, modu kritikoan eta zuhurtasunez aukeratu, landu eta erabiltzea, baita eskura dugun informazioari buruzko jarrera kritikoa eta zuhurra edukitzea eta informazioa egiaztatzea ere, eta informazioa eta informazio-iturriak erabiltzeko euskarriak arautzeko gizartean adostutako jokabide-arauak errespetatzea. Hori guztia lortzeko, ezinbestekoa da irakasleak orientazio egokia ematea.

IKTen funtzioak eta fidagarritasuna hezkuntzan

IKTak hezkuntzaren esparruan txertatzeak aukera ematen du funtzio berezi batzuk ezartzeko eta funtzio horietatik hainbat onura ateratzeko.

Ikasleei dagokienez:

— Norberaren ekimena eta erabakiak hartzeko gaitasuna garatzen laguntzen dute.

— Etengabeko elkarreragina ahalbidetzen dute ikasleen eta baliabideen artean (ordenagailua, Internet…).

— Talde-lana errazten dute; hau da, ikasketa kooperatiboa, ideien trukea eta nortasunaren garapena. Ideiak, materialak eta lan kooperatiboa partekatzeko aukera ematen duten komunikazio-bideen erabilera sustatzen dute, hala nola posta elektronikoarena, txatena, bideokonferentziena…

25

Page 26: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

— Adierazpen-gaitasuna eta sormen grafikoa, idatzia eta ikus-entzunezkoa hobetzen laguntzen dute.

Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuei dagokienez:

— Ikaskuntzarako lagungarriak dira, motibazioa areagotzen dutelako eta erakargarriak direlako.

— Ikaskuntza-prozesuak norberaren erritmoaren arabera moldatzeko aukera ematen dute, baita nork bere ezagutzak ebaluatzeko aukera ere.

— Diziplina edo jakintzagai asko uztartzen dituzte.

— Alfabetatzea errazten dute arlo digitalean eta ikus-entzunezkoenean, bai ikasteko baliabide gisa erabilita baita informazioraino eskaintzen duten irispideagatik ere.

— Malguagoak dira eta ez dira ikasgelaren ingurune tradizionalera mugatzen.

— Informazioa bilatzeko eta aukeratzeko trebetasunak garatzen laguntzen dute.

— Bereziki egokiak dira premia bereziak dituzten pertsonentzat, IKTek pertsona horiek ikastea ez ezik, integratzea ere errazten baitute.

Irakasleei eta ikastetxeei dagokienez:

— Irakasleen eta ikasleen arteko komunikazioa errazten dute.

— Ikasleek ikasitakoaren ebaluazioa eta kontrola errazten dute, norberaren erritmoa kontuan hartuz, eta bestalde, ikasleek ere beren eta ezagutzen autoebaluazioa egiteko aukera ematen dute.

— Irakasleei beren gaitasun digitalak hobetzeko eta etengabe prestatzen jarraitzeko aukera ematen die. Horrela, beren gaitasun profesionala hobetu dezakete, ikasleen heziketa lantzearekin batera.

— Gainera, ikastetxeei dagokienez, hobetu egin dezakete administrazioa eta kudeaketa; komunikazio-bide berriak zabal ditzakete ikastetxearen, irakasleen, gurasoen eta ikasleen artean (ikastetxearen webgunea, intranet, posta elektronikoa, etab.); ikastetxearen irudia hedatzen laguntzen dute; eta ikasle-irakasleek sortutako hezkuntza-baliabideak partekatzeko aukera ematen dute.

Tresna didaktiko eta informazio-iturri gisa:

Orotariko informazioa, askotariko hezkuntza-baliabideak eta ikaskuntza-inguruneak eskaintzen dizkiete ikasleei nahiz irakasleei, irakasleak ezagutza-iturri bakarra izateari uzten baitio.

Informazioa prozesatzeko tresnak dira, datu-baseak, txostenak, kalkulu-orriak, testu-prozesagailuak, irudi-prozesagailuak eta abar erabil baitaitezke horien bidez.

Adierazpen-baliabidea da: idazteko, marrazteko, aurkezpenak prestatzeko, softwareak erabiliz webguneak sortzeko eta informatikako programen bidez hainbat motatako simulazioak ikusteko aukera ematen dute.

Informazio-iturri eta baliabide-iturri oparoa dira, prentsa, irrati, telebista, Internet, bideo, DVD, CD-ROM eta antzekoei esker.

Prestakuntza-egoera berriak sortzeko aukera ematen dute, ikaskuntza-ingurune birtualen bidez.

IKT tresna nagusiak eta erabilgarritasun didaktikoa

26

Page 27: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Gaitasun digitalari buruzko atalean esan dugunez, teknologia berriek askotariko baliabideak eskaintzen dituzte: diapositibak eta bideoa ikustea, aurkezpenak ikustea, multimedia baliabideekin lan egitea, Interneten informazioa bilatzea, kalkulu-orriak eta testu-prozesagailuak erabiltzea, edo baita, IKTen erabilerarekin loturiko ariketa konplexu gisa, ikasleek web-orriak sortzea ere.

Multimedia zer den gogoratzea komeni da. Material multimediek elementu hauetako batzuk edo guztiak konbinatzen dituzte: testua, irudi finkoak, mugimendu-irudiak eta audioa. Elementu jakin batzuk zenbat denboratan aurkeztuko diren edo aldagai jakin batzuen balioak erabiltzaileak berak erabaki baditzake, material multimedia interaktiboa dela esango dugu. Materialaren egituran elementu atxikiak edo estekak badaude, eta erabiltzaileak horietan barrena nabigatzeko aukera badu, berak erabakitako ordenari edo sekuentziari jarraituz, material hipermedia deritzo (hipertestuaren eta multimediaren arteko konbinazioa).

Kontuan hartu beharra dago teknologia berriekin batera irakurketa-molde berri bat zabaldu dela, askotariko elementuz (irudi estatikoak nahiz dinamikoak, audioa, bideoa...) taxuturiko hipertestuen irakurketa, hots, testu ez-linealena, testu interaktiboena). Webguneak dira baliabide horren adibiderik argiena).

Hona hemen IKT tresna nagusiak eta horien erabileren adibide batzuk:

— Testu-prozesagailuak, idazteko, ortografia zuzentzeko, laburpenak egiteko, izenburu, irudi, hiperesteka, grafiko eta eskema errazak atxikitzeko, eta abar.

— Kalkulu-orriak, informazioa antolatzeko (datuak) eta aurkezteko (era grafikoan batzuetan)...

— Diseinu grafikoko programak.

— Datu-baseak.

— Posta elektronikoko programak.

— Nabigatzeko programak.

Prentsako albisteetarako sartzea konparazioak egiteko, informazio eguneratua eskuratzeko, hemeroteketan sartzeko edo ikerketa bibliografikoak egiteko.

Bilatzaileak erabiltzeko.

Informazioa ateratzeko (estekak), bilatzaile nagusi bakoitzaren direktorioetatik abiatuta.

Giltza-hitzen bidez bilaketa errazak nahiz aurreratuak egiteko baliabideak erabiltzeko.

Gogokoen zerrendak sortu eta antolatzeko, baita kontsultatutako URLen informazioaren jarraipena egiteko eta informazio hori eguneratzeko ere.

— Entziklopedia birtualak (CDak eta www sarea).

— Periferikoak: eskanerra, inprimagailuak eta abar.

— Bideokonferentzia, txata eta antzekoak.

— Aurkezpenetarako programak (PowerPoint eta antzekoak): lan multimediak, testuen sormenezko aurkezpenak, eskemak edo diapositibak.

— Webguneak editatzea.

Internet

Internet deritzon sareak informazio kantitate handia biltzen du. Baina sareko informazioaren tratamenduak baditu zenbait eragozpen: barreiadura, bilaketa-metodorik eza, informazio gehiegizkoa edo azalekoegia eta, oro har, edukiak testuingurutik kanpo jasotzea. Sareko informazioaren kalitatea ez da beti ona izaten, informazio hori ez delako egiaztatu, sinpleegia delako, zorroztasun zientifikoaren itxura besterik ez duelako edo, besterik gabe, gaizki idatzita dagoelako. Datuen iraunkortasunik eza gehitu behar zaio horri guztiari; hau da, batzuetan, informazioa

27

Page 28: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

denbora laburrean egoten da eskuragarri, atariek funtzionatzeari uzten diote, edo estekek (linkek) ez gaituzte eramaten espero genuen informaziora. Ikasteko tresna gisa Internet erabiltzeak, beraz, hainbat zailtasun ditu; hasteko, ikasleek ez dutela konprobatzen, gehienetan, aurkitutako informazioa.

Nolanahi ere, zailtasunak zailtasun, hezkuntza-esparruan Internetek lagundu egiten du aniztasunari arreta ematen eta kulturartekotasunaz jabetzen, eta informazio- eta komunikazio-bide soilez haratagoko aukerak eskaintzen ditu. Internetek, gainera, informazioari buruzko hainbat ikuspegi eman ditzake, testuliburuak ez bezala. Baliabide honen ahalmen gorena irakasleen, ikasleen eta hezkuntza arloko administrazio eta kudeatzaileen arteko elkarlanari esker geratzen da agerian; hau da, eragile guztiek irakaskuntza-ikaskuntzako jarduerak lantzeko elkarrekin lan egiten dutenean irakasle, guraso eta ikasleen arteko komunikazioa sustatzeko, ikastetxearen intranetaren eta webgunearen bidez, eskola-ordutegiaren zurruntasunetik at, eta tutoretza, foro eta hezkuntza-komunitate birtualen bidez.

Sarritan erabili ohi dira estekak Interneten baliabide eta informazio berriak eskuratzeko, eta, beraz, garrantzi handikoa da sarean oinarrituriko ikaskuntza-jarduerak lantzea. Hala, informazioa erabiltzeko gaitasunak (IEG) hartzea da helburuetako bat. Gaitasun horiek bereziki erabilgarriak dira Interneten pilatutako informazio kantitate izugarria kontuan hartuta. Horregatik proposatzen da webquest jarduerak egitea.

Webquestak (WQ)

1995ean, San Diegoko unibertsitateko Bernie Dodge irakasleak baliabide berezi bat diseinatu zuen, Internet bidezko irakaskuntza-eredu bat, labur esanda, irakasleak berak azaldu zuenez.

Definizio zabalago baten arabera, ikaskuntza gidatuko jarduerak dira webquestak, ikerketara bideratuak eta, oro har, taldean egitekoak. Aurreikusitako zeregin batzuetatik abiatuta, informazioaren analisia, antolaketa, lanketa, laburpena eta amaierako komunikazioa sustatzen dituzte.

Webquestak World Wide Web sarearen kontrolpeko erabilera sustatzen du. Ildo horretatik, abantaila nagusietako bat da sarean informazioa bilatzen denborarik ez galtzea; hau da, informazioaren tratamendua du ardatz. Informazioaren lanketa horrek, beraz, analisia eskatzen du.

Webquestak ongi definitutako eginkizun bat proposatu behar du, baliabide egokiak eskaini behar ditu eta argi eta garbi adierazi behar du zer helburu lortu nahi diren. Webquestetan, honako elementu hauen bidez lantzen da lehen aztertutako gaitasunen eredua: lanaren definizioa, informazioa bilatzeko estrategiak, informazioa aurkitzea eta eskuratzea, informazioa erabiltzea, laburtzea eta prozesua ebaluatzea.

Webquest jarduerek ez dute iraupen finkorik. Badira epe laburrerako proposamen batzuk, adibidez astebeterakoak; eta badira epe luzeagorakoak ere, hilabeterakoak, esaterako.

Honako hauek dira webquestaren ezaugarri nagusiak, jarduerari dagokionez:

— Banakakoak nahiz taldekoak izan daitezke, eta, hala, ikaskuntza kooperatiboa susta dezakete.

— Gai bakar bat izan dezakete ardatz, edo diziplinartekoak izan daitezke (gogoan izan posible dela webguneko informazioaren parte handi bat ingelesez, frantsesez edo beste zenbait hizkuntzatan egotea).

— IKTak erabiltzeko eta lan-eremu simulatuak sortzeko motibazioa sustatzen dute.

— Ikerketara bidera daitezke, baina informazioa aztertzea, laburtzea eta ebaluatzea ere eskatzen dute. Hala, hainbat gaitasun lantzen dira, hala nola ikerketa, pentsamendu kritikoa, sormena, erabakiak hartzeko gaitasuna…

— Ikaskuntza-prozesuak antolatzen eta egituratzen laguntzen diete irakasleei. Jarduera proposatu eta abian jarritakoan, irakasleak utzi egiten dio protagonista eta ezagutza-iturri ia bakar (testuliburuaz gain) izateari, eta atazari eta ikaskuntza-inguruneari esker motibazio handiagoa izango duten ikasle taldeen gidari bihurtzen da.

— Jarduerak egindakoan, erraz gainbegiratu eta gaurkotu daitezke, curriculumen eta ikasleek berek egindako ekarpenen arabera.

28

Page 29: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

— Aniztasunari arreta emateko baliabide gisa har daitezke, ikasleei taldean txertatzen laguntzen baitiete eta prozesuetan zehar aldi baterako laguntza eman baitakieke, hainbat eratan.

— IEGak sustatzen dituzte, Internetetik lortutako informazioa erabiltzeko trebetasunen multzoa nagusiki. Webquestak informazioa erabiltzera bideratzen du ikaslea eta informazioa bilatzen denbora galtzea saihesten du. Hala, webgunean kontsulta egiteko baliabide sinple eta tipikoa osatzen du, helbide edo esteka bat besterik eman gabe egiten dena, edukiak zabaltzeko aukera emanez, besteak beste.

— Jarduera taldean egitekoa bada, elkarrekin lotzen ditu ikasleak, baina aldi berean, taldearen barruan banakako erantzukizunak hartzera ere bultzatzen ditu (ataza espezifikoa) eta talde-erantzukizuna sustatzen du (kide guztiek parte hartzen baitute taldean). Era berean, prozesuak aurrera egin ahala ikasleak bere eginkizunean duen eraginkortasuna handitzen laguntzen du.

Miniquestak

Webquesten bertsio laburtua dira. Prestatzeko denbora gutxiago eskatzen dute eta saio bakarrean gauzatzekoak dira. Izan ere, hiru urrats baino ez dituzte: testuingurua, ataza eta produktua. Webquestak bezala, taldekoak nahiz banakakoak izan daitezke.

Miniquest motak:

— Aurkikuntzakoak. Unitateari ekin aurretik lantzekoak.

— Ikerketakoak. Unitatean bertan lantzeko. Eduki jakin bat ikasi eta lortzera bideratuak.

— Azken burukoak. Amaieran lantzeko. Oinarrizko ezagutza bat eskatzen dute.

Esan bezala, hiru urrats hauek dituzte:

— Testuingurua. Planteatutako arazoa edo auzia konpontzeko testuinguru erreal bat zehazten du.

— Ataza. Informazioa eskuratzeko diseinatutako galderak. Oso egituratua, sareko gune espezifikoen helbide eta guzti.

— Produktua. Ikasleek auzi edo arazo nagusiari erantzuteko zer egin behar duten deskribatzen du. Prozesuaren nolabaiteko ebaluazioa egiteko bidea eman beharko luke. Gainera, laburpena eduki behar du, ezagutza eraikitzeko bitarteko gisa.

Altxor bila (Treasure hunts)

«Ezagutza bila» edo knowledge hunt ere esaten zaio. Altxor bila jarduera webquestaren antzeko jarduera da (informazio baliagarria delako, ezagutza jakin bat eraikitzeko oinarri-oinarrizkoa), baina bestelako egitura du. Lan praktikoa da, banaka nahiz taldeka egitekoa, galdetegi batean oinarritua, eta gai bakarra ardatz duena.

Galdera-zerrenda ez oso zabal batetik abiatuta, baliabide sorta bat eskaintzen da sarean, ikasleek baliabide horiek kontsulta ditzaten, planteatutako galderak ebazteko eta argitzeko. Jakina, jarduera-proposamena paperean inprimatuta bana daiteke; ez dago zertan eskuratu euskarri digitalean.

Webquestak ez bezala, «Altxor bila» jarduerek galdera gutxi eta nahiko baliabide gutxi dituzte, eskola-saio batean edo etxeko lan modura egiteko planteatzen baitira, gairen bati sarrera egiteko edo eduki jakin bat sakonago lantzeko.

Galdera-zerrenda baten egitura izan dezake, bertan adierazitako esteka batean erantzunak dituela. Baina egitura konplexuagoa ere izan dezake, honako eskema honetan oinarritua: sarrera, galdera-zerrenda, informazioa aurkitzeko baliabideen zerrenda, eta, amaitzeko, galdera nagusia, aurrekoen ondorio gisako erantzuna edo aurrekoak biltzen dituen erantzuna dagokiona. Ebaluazioa egiteko proposamena ere izan dezake.

29

Page 30: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Helburuetako bat, webquestarena bezala, Interneten informazio bila denborarik ez galtzea eta edukia irakaslearen asmoari begira egokia izatea da.

Ezinbestekoa da galderak egiteko moduak eta informazio hautatua duten estekek testuak ulertzen laguntzea eta informazioa bilatzeko gaitasuna garatzeko egokiak izatea.

Jarduera alderantziz ere plantea daiteke; hau da, ikasleek prestatzea bilaketa eta galdeketa; hala eginez gero, galderen eta proposatutako baliabideen kalitatearen arabera egingo da ebaluazioa.

Hot Potatoes motako jarduerak

«Patata beroak» edo hot potatoes deritzenak ebaluazio-jarduera sinpleak egiteko prestatutako software sorta bat dira (University of Victoria unibertsitateak garatuak). Nabigatzaile baten bidez exekutatzen dira, eta html mintzairan argitaratzen. Irakasleek eta hezkuntza-erakundeek doan erabil ditzakete. Software horrek aukera ematen du jarduera sarean jartzeko, baldin eta erabiltzailea erregistratuta badago, baita horietara mugarik gabe sartzeko aukera ere.

Sorgailuen bidez askotariko jarduerak sor daitezke; esaterako, hitz gurutzatuak, hutsuneak eta eremuak betetzeko jarduerak, aukera anitzeko galdetegiak, baliokidetasunezko ariketak, perpausak ordenatzekoak… aukera ematen dute, era berean, jarduera horietara guztietara sartzeko moduko pantaila bat eratzeko.

Halaber, erantzun zuzenen eta okerren ehunekoak kalkula daitezke, eta, horri esker, ikasle bakoitzaren kalifikazio doia zehaztu daiteke.

Weblogak eta fotologIak

Weblogak orrialde pertsonalak dira, sinpleak, kazetaritza-formatukoak; edukiari dagokionez, hurrenez hurreneko testu sorta bat izaten da, itsasontzietako liburuetakoen antzekoa, eguneroko gertaerarik adierazgarrienak biltzen dituena. Testuek gai jakin bat izaten dute ardatz, argitalpen tematikoen antzera.

Weblogek edo blogek aldizkakotasun jakin batez argitaratzen dituzte testuak eta ez da aldaketarik izaten argitaratutako artikuluen ordenan. Askotariko gaiei buruzko blogak daude, hezkuntzari buruzkoak barne, eta errazak dira sortzen; aski da editore bat izatea.

Fotologei dagokienez, irudiak testuaren gaineko nagusitasuna izaten du, eta irudiz eta horiei atxikitako iruzkinez osatuak izaten dira, batik bat.

Ondorioak

Informazioaren gizarteak, eta teknologia berriek bereziki, eragin nabaria dute hezkuntza-sisteman. Hortaz, alfabetatze digitala ikasleek barneratu beharreko oinarrizko gaitasuntzat jotzen da.

Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala funtsezko osagaiak dira irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuan, gaur egun. Informaziorako sarbidea menderatzea ikaskuntzaren oinarrizko alderdia da, eskolan nahiz eskolatik kanpo. Gainera, ikasten ikasteko tresnak ematen ditu (gero eta informazio ugari eta konplexuagoa prozesatzeko gai izateko) eta era autonomoan jarduteko. IKTen ezagutzak gaitasuna eman behar die ikasleei informazioa behar bezala kudeatzeko, erabakiak hartzeko, arazo errealak ebazteko, informazioa lankidetza-inguruneetan lantzeko eta produktuak edo materialak sortzeko.

30

Page 31: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

3. Erlijio eta Moral Katolikoa arloko curriculumaren zehaztapena

Orrialde hauetan, Erlijio eta Moral Katolikoa arloari dagozkion oinarrizko gaitasun orokorrak zerrendatu dira, eta horiekin batera, ikasmaila bakoitzeko helburuak eta ebaluazio-irizpideak. Ondoren, ikasmaila bakoitzeko edukiak ere zehazten dira, kontzeptu, prozedura edo balio gisa sailkatuta, kasuan kasu.

3.1. DBHko lehen maila

3.1.1. Oinarrizko gaitasunak

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Hizkuntza-baliabideak erabiltzea pentsamenduak, bizipenak eta iritziak adierazteko, eta kristau-fedearen diskurtso koherente eta egituratura ohitzea.

Erlijioko eskolan aurkeztutako gizarte-gertaerak aztertzea, hiztegia aberasteko aukera baliatuz.

Jainkoaren Hitza entzuten eta haren edukiak aurkezten trebatzea, eta kulturan zein gizarte-bizitzan aplikatzea.

Bibliako testuak ulertzen trebatzea, haien mezua ateratzeko eta Bibliako hizkera sinbolikoa ulertzeko.

Jainkoak gizakiaren aurrean agertzeko orduan erabilitako hizkerak eta komunikatzeko moduak bereiztea.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Antzinarotik honako erlijio-sinesmenak aztertzea, gizakia haien bitartez saiatu baita bizitzaren zentzuaz sortu zaizkion galdera handiei erantzuten.

Bizitzaren zentzuari buruzko galdera nagusien erantzunak bilatzea, Jainkoa badela jakinda.

Gatazkei aurre egitea, elkarrizketa, erruki eta barkamenaren bidez, benetako kristau-balioak direnez gero.

Balio demokratikoak eta herritartasunaren balioak modu kritikoan hausnartzea eta aztertzea, horien oinarrian Ebanjelioko eta Elizaren gizarte-doktrinako funtsezko printzipioak daudela jakinda.

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

Arte-, kultura- eta estetika-adierazpenetan eta adierazpen teologikoetan zein bizipenen adierazpenean erlijioaren ezagutzak dakartzan balioak ezagutzea, ulertzea eta barneratzea.

Arte erlijiosoaren zentzuaz eta sakontasunaz jabetzea, kultura- eta arte-ondarea zaintzen laguntzeko.

Ikasten ikasteko gaitasuna

Ikasteko gaitasunak sustatzea: taldeko lana indartzea; informazioa bilatzea eta laburtzea eta iritziak eratzea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Bizitzako egoera zehatzak aztertzea, eta epai kritikoak autonomiaz egitea, Ebanjelioaren balioetan oinarrituta.

Bizi-proiektua abian jartzea, norberaren ezagutzan eta norberarekiko eta besteekiko konpromisoan oinarrituta.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazioa jasotzeko, prozesatzeko eta transmititzeko.

31

Page 32: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

3.1.2. Helburuak

Historiaurreko, Egiptoko, Greziako eta Erromako erlijiotasunaren elementuak eta horien egitura eta adierazpen historikoa ezagutzea eta interpretatzea.

Erlijio primitiboek gizakiaren galdera nagusiei (gizakiaren jatorria eta azken xedea) emandako erantzunak arrazoitzea eta mitoen ezaugarrien berri izatea.

Gaur egungo beste erlijio batzuen elementuen berri izatea eta horiek interpretatzea, hala nola hinduismoarena eta budismoarena.

Hiru erlijio monoteisten (judaismoa, kristautasuna eta islama) ezaugarri orokorrak identifikatzea.

Zenbait erlijiok eta batez ere kristautasunak zorionari buruz egiten duten proposamena aintzat hartzea eta errespetatzea.

Biblia ezagutzea, Israelen historia eta esperientzia erlijiosoari lotuta, eta Jainko Aitaren Agerkundearen adierazpen gisa.

Jesusen herrialdea, haren bizitzari buruzko kontakizunak eta Jainkoaren Seme gisa eta gizakien artean haragitutako salbatzaile gisa aurkezten duten Bibliako testuak ezagutzea.

Jesu Kristo herri juduak itxarondako Mesias dela jakitea, eta Jainkoaren agerpideei buruz kristautasunaren barruan zer jarrera dauden jakitea.

Gizakia Jainkoak sortua eta Haren seme dela agertzen duen Jesu Kristoren mezua aztertzea eta ulertzea.

Jesusen hitzen eta eginen hizkera sinbolikoa ulertzea, haren mezua eta agindu berria ondorioztatzeko.

Elizari Espiritu Santuaren presentziaren bidez humanizazioaren eta salbazioaren zerbitzuan diharduen erakunde gisa dagokion egitekoaz ohartzea.

Elizaren testuak ulertzea, gizakiak bere buruarekin eta besteekin duen harremana gidatzen duen irakaspen morala balioesteko.

Nork bere buruari bizitzaren zentzuaz galdetzea eta galdera horiei erantzutea, eta bizitza Jesusen mezuari jarraituz askatasunez eta arduraz eraikitzeko emaniko oparia dela aitortzea.

Kristauen bizi-proiektua eta konpromisoa ezagutzea, Jesusenetik abiatuta, eta proiektu propio bat eratzea, Jesusen mezuaren balio sendoetan oinarrituta.

Erreferentziazko hainbat lagunen lekukotasuna mirestea eta aintzat hartzea, eta giza eskubideen aldeko hainbat GKEk nola lan egiten duten jakitea.

Kristauentzat gogoangarrienak diren gertaerak eta uneak ezagutzea eta liturgia-egutegiko ospakizunekin erlazionatzen jakitea, beste erlijioetatik egindako ekarpenei ere erreparatuz.

Kristok Ezkontzako sakramentuan gauzatzen duen salbazio-ekintza ulertzea eta bereiztea.

Ezkontza benetako bizitza- eta maitasun-proiektutzat hartzea, eta ezkontzaren kristau-konpromisoa, ezkontzaren errituala eta familiak etxeko Eliza gisa duen esanahia ezagutzea.

Jesusi eta Ama Birjinari buruzko artelanen hizkera sinbolikoa interpretatzea eta lan horiek mirestea eta aintzat hartzea.

3.1.3. Ebaluazio-irizpideak

Egungo kultura erlijiosoarekin zerikusia duten erlijio primitiboen elementuak adieraztea.

32

Page 33: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Antzinaroko kontaera mitikoen eta kristautasuneko Jainkoaren Agerkundearen arteko aldeak nabarmentzea.

Zorionaren esanahia, zoriona lortzeko bideak eta proposamen morala konparatzea budismoan, kristautasunean eta islamean.

Jesu Kristo Itun Zaharreko igurikimenekin lotzen jakitea.

Jesu Kristok fededuna bekatutik eta heriotzatik salbatzeak zer zentzu duen arrazoitzen jakitea.

Jainkoaren Erregetzako mezua eta Zoriontasunen mezua identifikatzea, Jesu Kristorekin identifikatzen den kristauaren bizi-proiektua denez gero, eta Erregetzaren parabolak Elizari aplikatzea.

Jesu Kristoren heriotza eta piztuera interpretatzen jakitea, Jainkoaren seme-alabentzako maitasun-, barkamen- eta itxaropen-iturri eta birjaiotza.

Kristau-moralaren oinarri diren printzipioak eta balioak argudiatzea, bizitzaren inguruko egungo problematikan aplikatuz.

Elizaren bizitzan Jainkoaren presentziaren ekintzen zeinuak bereiztea eta zehaztea.

Gizakiaren sorrera formulatzea, kristautasunaren arabera, bai eta haren ondorioak ere eskubide eta betebeharretan.

Munduaren eta bizitzaren jatorria eta esanahia azaltzea, Jainko Aitaren maitasunaren, errukiaren eta arduraren ondorio moduan.

Sexualitatea Jainkoak Bere Kreazio-lanean parte hartzeko emandako dohaina dela arrazoitzea, bizitza sexuala moral kristauaren printzipioetara egokituz.

Ezkontzaren sakramentutik bizitza osorako maitasuna, konpromisoa, fideltasuna eta ugalkortasuna ondorioztatzea.

Artelan erlijiosoak interpretatzea.

3.1.4. Edukiak

Kontzeptuak

Erlijioa Historiaurrean. Gizaki primitiboa eta ingurunea, heriotza eta haraindiko bizitza.

Gizakiari eta Jainkoari buruzko kontakizun mitikoak, dagoeneko desagertuta dauden erlijioetan: Mesopotamia, Egipto, Grezia eta Erroma.

Hinduismoaren eta budismoaren ezaugarri nagusiak. Zorionerako bidea budismoaren arabera.

Judaismoaren, kristautasunaren eta islamaren ezaugarriak.

Palestinako testuinguru soziopolitikoa, egoera erlijiosoa eta lurraldetasuna Jesusen garaian.

Jesusen bizitzari buruzko Ebanjelioko testuak.

Jesusen predikazioa: Jainkoaren Erregetzaren parabolak eta seinaleak. Zoriontasunak.

Kristoren izen batzuen zentzua eta esanahia Itun Berrian.

Ama Birjina, sinestunen eredu.

Maria, Jainkoaren Ama, artean.

Jainko Aita sortzaile, errukitsu eta arduratsua. Bizitzaren ikuspegi kristaua.

33

Page 34: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Gizakia Jainkoak sortua. Gizakiak, Jainkoaren seme-alabak.

Gizakia Jainkoagandik urruntzen da bekatuaren ondorioz. Kristok onbideratzen du eta hobetzen laguntzen dio.

Jainkoak gizakiari buruz duen planaren giltzarriak. Maitasunaren morala.

Jesusen bizi-proiektua, bizi-proiektu pertsonalerako eredua.

Maitasuna pertsonarteko harremanetan eta bizikidetzan.

Ezkontzako sakramentua. Ezkontzaren konpromiso kristauaren balioak.

Sexualitatearen zentzua eta oinarrizko xedea.

Prozedurak

Esperientziaren esparruko informazio-testuak, lekukotasunak, salaketak, mitoak eta elezaharrak iruzkintzea.

Bibliako aipuak bilatzea eta iruzkintzea.

Bibliako testuen hizkera sinbolikoa ulertzea.

Informazioa bilatzea eta sintetizatzea. Informazioa adierazteko materialak lantzea.

Mapak, eskemak eta kronologia-ardatzak interpretatzea eta lantzea.

Artelan erlijiosoen behaketa sistematikoa eta artelan horietan bildutako hizkera sinbolikoa irakurtzea.

Informazioa bilatzea bisiten, zuzeneko elkarrizketen bidez eta teknologia berrien bidez, eta informazioa laburtzea.

Kasuen eta dilemen gaineko eztabaidak eta azterketak antolatzea.

Norberaren esperientzien gaineko gogoeta egitea eta gogoetatik sortutako iritzia adieraztea.

Norberaren burua ezagutzen laguntzen duten gogoeta-galdetegiak betetzea.

Balioak

Gizakiaren bizitzari zentzua ematen dioten erantzunak aintzat hartzea.

Gaur egungo erlijio nagusien ezaugarriak ezagutzeko interesa eta erlijio guztietako sinestunekiko errespetua.

Jesus eta haren testuinguru soziopolitiko eta erlijiosoa ezagutzeko interesa.

Jesusen mezuaren eta aginduaren balioaz ohartzea.

Jesusen mezua igortzen duten artelanak balioestea eta mirestea.

Kristauen bizitzarekiko interesa eta errespetua: sinesmenak, ospakizunak, jaiak eta tradizioak.

Norberaren bizi-proiektua lantzen hasteko interesa eta zaletasuna.

Talde-jardueretan errespetuz parte hartzea.

Jainkoak gizakiaren sexu-nortasunari buruz duen egitasmoa aintzat hartzea.

34

Page 35: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Askatasunez baina arduraz harturiko erabakiak balioestea.

Gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren aldeko jarrera.

Familia eta ezkontza errespetatzea, gizarte-erakunde nagusi gisa hartuta.

Artea Jainkoaren maitasunaren transmisio-bidetzat hartzea.

Bizitzaren defentsari buruzko gogoeta eta konpromiso pertsonala.

35

Page 36: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

3.2. DBHko bigarren maila

3.2.1. Oinarrizko gaitasunak

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Hizkuntza-prozesuak erabiltzea, pentsamenduak, bizipenak eta iritziak adierazteko.

Erlijioko eskolan aurkezten diren gizarte-gertaeren analisia egitea. Horrek hiztegia aberastea dakar.

Jainkoak gizakiari errebelazioak egiteko erabili izan dituen hizkera eta komunikazio modu guztiak seinalatzea.

Jainkoaren Hitza entzutea, haren edukiak azaltzea, eta kulturan eta gizarte-bizitzako hainbat formatan aplikatzen saiatzea.

Bibliako testuak ulertzen saiatzea, mezua eta Bibliako hizkera sinbolikoa ulertzeko.

Gizarterako eta herritartasunerakoa

Antzinarotik honako erlijio-sinesmenak aztertzea, bizitzaren zentzuari buruzko galderei erantzuteko.

Bizitzaren zentzuari buruzko galderen erantzunak jakitea, Jainkoaren ezagutzan oinarrituta.

Gatazka-egoerak elkarrizketaren, barkamenaren eta errukiaren bitartez konpontzea; kristauen berezko balioen bitartez, alegia.

Senidetasun unibertsalaren balioa sustatzea; kristau-fedearen oinarria eta haren ondorioa, alegia.

Giza eta arte-kulturarakoa

Arte-, kultura-, estetika- eta teologia-adierazpenetan, eta bizipenen adierazpenean erlijioaren ezagutzak dakartzan balioak ezagutzea, ulertzea eta barneratzea.

Erlijio-artearen zentzua, sakontasuna eta ezaugarriak ezagutzea, kultura- eta arte-ondarea zaintzeko.

Norberaren kulturarekiko atxikimendua izatea, eta beste kultura- eta erlijio-tradizioak aintzat hartzea.

Ikasten ikastekoa

Ikasteko gaitasunak sustatzea: aditasuna, esperientzia, talde-lana sustatzea, informazioa bilatzea eta laburbiltzea, eta iritzia eratzea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerakoa

Eguneroko bizitzako egoera zehatzak aztertzea, eta haien epai kritikoa (eta hartara, kristaua) autonomiaz egitea, Ebanjelioaren balioetan oinarrituta.

Bizi-proiektua abian jartzea, norberaren ezagutzan eta norberarekiko eta besteekiko konpromisoan oinarrituta.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzekoa

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, informazioa jasotzeko, prozesatzeko eta transmititzeko.

3.2.2. Helburuak

Erlijiotasuna osatzen duten elementuak ezagutzea eta interpretatzea (mitoak, errituak, sinboloak eta bitartekotzak), erlijioak ulertzeko oinarri diren aldetik.

Erlijio handiek gizakiaren galdera handiei eta azken errealitatearen bilaketari ematen dizkieten erantzunak

36

Page 37: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

arrazoitzea.

Bibliaren jatorria, egitura, helburua eta interpretazio garrantzitsua ezagutzea, Israelgo historia eta erlijio-esperientziarekin lotuta, eta Jainkoak gizakiari errebelazioak egiteko adierazpide den aldetik.

Itun Zaharra interpretatzea, salbazioaren historiaren parte den aldetik, eta Aliantzako gertaerak eta pertsonaia protagonistak nabarmentzea.

Jesu Kristo Jainkoaren Seme gisa identifikatzea, haren mezua eta zeinuak ezagutuz eta aztertuz (haiek ikusarazten dute Jainkoaren maitasuna).

Mariaren presentzia ikustea Jainko Aitaren salbazio-planean eta Jesu Kristoren bizitzan, eta lehen kristau-komunitateen ezaugarriak identifikatzea Espiritu Santuaren etorreraren ondoren.

Elizaren zentzua eta helburua aztertzea eta balioztatzea, Elizak Jesu Kristoren testigantza emateko, gizaki berria iragartzeko, Jainkoaren maitasuna ospatzeko eta maitasunaren agindua betetzeko konpromisoa hartzeko duen zereginean.

Sakramentu bakoitzaren bidez zer ospatzen den, eta sakramentu bakoitzak fedearekin eta pertsonen bizitzarekin zer harreman duen jakitea, baita errituek eta sinboloek kristau-liturgian zer zeregin duten ere.

Kristauen bizitzan otoitzak duen garrantzia ezagutzea, Jesusen esperientzia eta irakaspena oinarri hartuta.

Otoitz tradizional batzuen Bibliako jatorria ezagutzea, eta isiltasuna norberaren otoitzerako eta elkarrekiko otoitzerako oso garrantzitsua dela jakitea.

Elizaren zentzua eta helburua aztertzea eta balioztatzea, Kristok gizakiari eskaintzen dion gizatiartzea eta salbazioa gauzatzeko erakundea den heinean, alderdi hauetan arreta jarriz: borondatezko lana, Cáritas, Elizaren Irakasbide Soziala, bakearen aldeko ekintzak eta erlijioen arteko elkarrizketa.

Jesusek Jainkoaren Erregetzaz egiten duen aldarrikapena aztertzea, parabolen eta zoriontasunen bidez, eta aldarrikapen hori egiteko moduak ikustea gaur egungo ekintzetan eta pertsonetan.

Elizaren irakaskuntza moralaren oinarri arrazionalak eta agerpenez ezagutaraziak ezagutzea, eta norberaren bizi-proiektuan sartzea.

3.2.3. Ebaluazio-irizpideak

Erlijiotasuna eta haren adierazpide zehatza kristautasunean zer elementu nagusik osatzen duten hautematea.

Erlijio-esperientziak erlijio handietan eskaintzen duen bizitzaren zentzua azaltzea.

Bibliako testu eta gertaera batzuetako mezua erabiltzen jakitea, Jainkoaren adierazpenak egiaztatzeko, eta Jesu Kristo egiazko Jainkoa eta egiazko gizona dela arrazoitzea.

Giza bizitzaren eta Eukaristiaren sakramentuaren artean harremanak ezartzen jakitea.

Jainkoak Elizaren bizitzan duen presentziaren eta ekintzaren zeinu zehatz batzuk adieraztea.

Kristauek maitatzeko eta Jainkoaren maitasuna ospatzeko dituzten arrazoiak azaltzea, beren filiazioaren erroa den aldetik.

Adibide zehatzekin irudikatzea Elizak bere erakundeen bitartez egiten dituen ekintza sozialak.

Giza bizitzaren eta Bataioaren, Bakearen, Eukaristiaren eta Gaixoen Oliaduraren sakramentuen arteko harremanak ezartzen jakitea.

Liturgian seinalatzea Jainkoak bere seme-alabekin duen harremana eta haien erantzuna.

Bekatuak dakarren erantzukizuna arrazoitzea, norberaren kontra eta lagun hurkoaren kontra egindako

37

Page 38: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

kaltea eta Jainkoarengandik bereiztea den aldetik.

Kristau-fedearen zentzua azaltzea, Jesu Kristorekin identifikatzeko modu gisa eta hura betiko bizitzan gauzatzeko modu gisa.

Kristau-fedearen arabera, Jainkoak sortutako mundu berri batean, Jainkoaren Erreinuak bere osotasuna mundu berri batean lortuko duela azaltzea.

Jesu Kristoren heriotza eta pizkundea Jainkoaren seme-alabentzako maitasun-, barkamen- eta esperantza-iturri gisa eta jaiotza berriaren iturri gisa interpretatzen jakitea.

3.2.4. Edukiak

Kontzeptuak

Erlijiotasuna. Gizakiaren galdera nagusiak: pertsona eta erlijioa; mitoak eta errituak.

Erlijio-hizkerako sinboloak: sinbolo unibertsalak. Bitartekotzak: leku sakratuak eta garai sakratuak.

Salbazioaren istorioa Biblian. Israelgo herriaren jatorria: Abraham, Jakob eta Josef. Irteera, esklabotzatik askatasunera: Pazkoa, basamortua eta Aliantza. Epaileak, monarkia (Saul, David eta Salomon), erresumaren zatiketa, erbesteratzea, itzulera, eta greziarren eta erromatarren okupazioa. Profetak eta herriaren itxaropena.

Jesu Kristok Jainkoaren maitasuna erakusten du: sendakuntzak, Jainkoaren maitasunaren seinaleak.

Maria, Jainkoaren Ama, Jesu Kristoren bizitzan eta eginkizunean. Espiritu Santuaren etorrera, lehen kristau-komunitatea eta ebanjelizazio-ekintza.

Elizak Jesus ikusarazten du: kristau-konpromisoa, Elizaren testigantza munduan, Elizaren aldarrikapena eta kristauen borondatezko lana. Espiritu Santuaren presentzia Elizaren eginkizunean.

Elizak Jainkoaren maitasuna ospatzen du: kristau-liturgiako errituak. Kristau-ospakizunak.

Elizak Jesu Kristoren presentzia ospatzen du: sakramentuak eta fedea, sakramentuak eta bizitza. Hastapeneko, sendakuntzarako eta komunitateari zerbitzatzeko sakramentuak.

Otoitza kristau-bizitzan. Isiltasuna eta otoitza. Kristauaren otoitza: Jesusen otoitza, otoitz pertsonala eta elkarrekiko otoitza, eskaera batzuen jatorria.

Elizaren konpromisoa mundu berri baten alde: gizaki berriak Espiritu Santuaren indarrarekin eta Jesus maitatuz.

Elizaren Irakasbide Soziala: jabetzaren funtzio soziala eta lana. Erlijioen arteko elkarrizketa eta elkarlana. Mugimendu ekumenikoa.

Jainkoaren Erregetzaren aldarrikapena: parabolak eta zoriontasunak, zoriontsu izateko proposamena. Jainkoaren Erregetza, gaur egun.

Prozedurak

Esperientziaren planoarekin lotutako informazio-, testigantza-, salaketa- eta biografia-testuen, mitoen eta legenden iruzkinak egitea.

Bibliako aipuak bilatzea, eta haiei buruz hitz egitea.

Bibliako kontakizunen hizkera sinbolikoa ulertzea.

Elizaren Irakaspeneko testuak irakurtzea eta ulertzea.

38

Page 39: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Informazioa bilatzea eta laburtzea; informazioa adierazteko materialak eta multimedia-aurkezpenak egitea.

Lexikoa zabaltzea.

Mapak, eskemak eta kronologia-ardatzak interpretatzea eta egitea.

Artelan erlijiosoei sistematikoki erreparatzea, eta haien hizkera sinbolikoa irakurtzea.

Informazioa bilatzea, bisitak eta elkarrizketak aurrez aurre eginez, teknologia berrien bitartez, eta informazioa laburtzea.

Eztabaidak antolatzea, eta kasuak eta dilemak aztertzea.

Norberaren esperientziei buruz gogoeta egitea, eta, gogoeta horren ondorioz, iritzia adieraztea.

Bizi-proiektu pertsonala egitearen esparruan, norbera ezagutzen, introspekzioan eta konpromisoan laguntzen duten gogoeta-galderei erantzutea.

Balioak

Mitoak eta errituak galdera handiei erantzuteko modu gisa balioztatzea.

Sinbolo unibertsal batzuen esanahia jakiteko interesa, eta zenbait erlijioren leku eta garai sakratuekiko errespetua.

Bibliako pasarteen mezu sakona ulertzeko, haien testuinguru historikoa ezagutzeko eta generoen interpretazioan sakontzeko interesa.

Norberaren bizitzan Bibliako testuetako balioak aplikatzeko interesa: norberaren eta besteen gaitasunak eta besteen onerako haietan egiten den erabilera ebaluatzea, norberaren ekintzen erantzule izateko interesa, damuaren zintzotasuna, itunekiko lehiakortasuna…

Ebanjelioetan kontatutako Jesusen jokabideen esanahi sakona eta Elizaren ebanjelizazio-zeregina balioztatzea.

Erlijio-artearen hizkera sinbolikoa errespetatzea, eta kristau-liturgiako hizkera sinbolikoarekiko interesa.

Boluntarioen lan soziala balioztatzea, eta, Jainkoaren irudi den aldetik, gizaki ororen bizitzaren duintasuna errespetatzea.

Kristau-ospakizunak eta sakramentuetako zeinu batzuen erabilera sinbolikoa ezagutzeko interesa.

Isiltasunak pertsonen bizitzan duen garrantzia eta otoitz egiteko ezinbesteko baldintza dela balioztatzea, eta kristau-otoitz batzuen jatorria ezagutzeko interesa izatea.

Elizaren Irakasbide Sozialaren irizpideak gaur egun aplikatzeko interesa, eta Elizak munduan bakea egon dadin egiten dituen ahaleginak balioztatzea.

Zorionaren ideia bera Zoriontasunen proiektuarekin alderatzeko interesa, eta gainerakoekiko laguntza desinteresatuko jarrerak inspiratzen dituzten balioei garrantzia emateko interesa.

39

Page 40: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

3.3. DBHko hirugarren maila

3.3.1. Oinarrizko gaitasunak

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Jainkoaren Hitza entzuten eta haren edukiak aurkezten trebatzea, eta kulturan zein gizarte-bizitzan aplikatzea.

Hizkuntza-baliabideak erabiltzea pentsamenduak, bizipenak eta iritziak adierazteko, eta kristau-fedearen diskurtso koherente eta egituratura ohitzea.

Erlijioko eskolan aurkeztutako gizarte-gertaerak aztertzea, hiztegia aberasteko aukera baliatuz.

Jainkoak gizakiaren aurrean agertzeko orduan erabilitako hizkerak eta komunikatzeko moduak bereiztea.

Bibliako testuak ulertzen trebatzea, haien mezua ateratzeko eta Bibliako hizkera sinbolikoa ulertzeko.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

Gizakien arteko senidetasuna sustatzea, funtsezko balioa izateaz gain kristau-fedearen oinarria eta ondorioa baita.

Gatazkei elkarrizketaren, errukiaren eta barkamenaren bidez aurre egitea, benetako kristau-balioak direnez gero.

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

Norberaren kultura balioestea eta beste tradizio kultural eta erlijioso batzuk egokitasunez estimatzea.

Arte erlijiosoaren zentzuaz eta sakontasunaz jabetzea, kultura- eta arte-ondarea zaintzen laguntzeko.

Arte-, kultura- eta estetika-adierazpenetan eta adierazpen teologikoetan zein bizipenen adierazpenean erlijioaren ezagutzak dakartzan balioak ezagutzea, ulertzea eta barneratzea.

Ikasten ikasteko gaitasuna

Ikasteko gaitasunak sustatzea: arreta, oroimena, esperientzia, taldeko lana indartzea, informazioa bilatzea eta laburtzea, eta iritziak eratzea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

Bizitzako egoera zehatzak aztertzea eta epai kritikoak autonomiaz egitea, Ebanjelioaren balioetan oinarrituta.

Bizi-proiektua abian jartzea, nork bere buruaz duen ezagutzan eta bere buruarekiko zein besteekiko konpromisoan oinarrituta.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea informazioa jasotzeko, prozesatzeko eta transmititzeko.

3.3.2. Helburuak

Erlijio-fenomenoaren egituratzen duten elementuak eta fenomenoaren beraren agerpide historikoa ezagutzea eta interpretatzea, eta horrela erlijio monoteistak ulertzeko oinarria lortzea.

Hiru erlijio monoteista nagusiei dagokienez, haien jaiak, otoitzak eta bihozberritzeko prestaketa-aldia ezagutzea, eta elementu horiek erlijioen gertaera garrantzitsuak ospatzeko eta gogoratzeko modua direla ohartzea.

Bibliaren jatorria, egitura eta helburua ezagutzea, eta haren interpretazio egokia egitea, batetik israeldarren

40

Page 41: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

zein lehen kristauen historiaren eta bizipen erlijiosoen arabera, eta bestetik, Jainko Jaunaren Agerkundearen adierazpen gisa gizakienganako.

Itun Zaharreko zein Berriko liburu multzoak, literatura-generoak, idazketa-prozesua, ezaugarri komunak eta egileak ezagutzea, eta Ebanjelio kanonikoen kasuan, Jesu Kristoren bizitzaren, heriotzaren eta berpiztearen testigantza nagusia direla jakitea.

Jainkoaren salbazio-prozesua Biblia osoan zehar ageri dela ohartzea.

Lehen hiru mendeetako kristau-elkarteen jatorria, antolaera, ospakizunak eta bizimodua ezagutzea.

Jainkoak gizakia bere seme-alaba izateko sortu zuelako kontzeptua kristautasunaren zer elementutan oinarritzen den jakitea.

Jainko Aita Itun Zaharreko Jauna eta Itun Berriko Aita errukiorra dela jabetzea.

Jesu Kristoren mezua eta bizitza aztertzea, eta Jesus Espiritu Santu gisa ere bertaratzen dela ulertzea, Haren deituren arrazoia identifikatzeko: Jainkoaren Semea, gizakien artean haragitutako Salbatzailea, Mesias, Kristo eta Jauna.

Espiritu Santuaren presentziaz jabetzea: etorrera apostoluengana, fruituak, dohainak, sinboloak eta agerpen-bideak Elizan.

Elizak giza elkarte eta jainkozko elkarte gisa dituen zentzua eta eginkizuna aztertzea eta balioestea, eta bereziki, Eliza Jesu Kristok gizakiari eskaintzen dion gizatasun- eta salbazio-zerbitzuaren gauzapen instituzionala dela ohartzea.

Maria Elizaren Ama ezagutzea eta, haren Jasokundearen haritik, kristauek betiko bizitzan duten fede eta itxaropena zertan oinarritzen den hausnartzea.

Kristoren ekintza salbatzaileaz eta Sendotzako eta Ordenako sakramentuek dituzten ospakizun-ezaugarriez ohartzea eta ulertzea.

Eliza katolikoaren irakaspen morala hezurmamitzen duten printzipioak, arrazoizkoak zein errebelatuak, ezagutzea, haiexek gidatzen baitute gizakia Jainkoarekin, bere buruarekin, hurkoarekin nahiz munduarekin izan beharreko harremanetan.

Kristauak Jainkoarengana, bere buruarengana nahiz beste pertsonengana izan beharreko jokabidea eta konpromisoak aztertzea eta gizartearen alorrean horiei jarraitzea, batik bat biziaren aurkako mehatxuen aurrean hautu egiteko orduan.

Arte erlijiosoa fedearen adierazpide gisa balioestea, eta hizkera sinbolikoa interpretatzeko tresnak eskuratzea.

3.3.3. Ebaluazio-irizpideak

Jainkoak gizakientzat duen asmoaren muinari antzematea hiru erlijio monoteistetan.

Erlijio monoteistek gure herrialdeko kulturari egindako ekarpenetako batzuk ezagutzea.

Bibliako zenbait testuren literatura-generoa eta egilea identifikatzea.

Israelen askatzea bere herria maite duen Jainko Aitarekin erlazionatzea.

Jainkoaren Agerkundearen une garrantzitsuenak, hots, Jainkoaren Semearen haragitzerako prestaketa direnak, kronologikoki kokatzea, eta Jesu Kristoren bizitzaz eta eginez mintzo zaizkigun iturri historikoak ezagutzea.

Jainkoaren Agerkundeaz mintzo diren testu biblikoak gai bera duten Elizaren Tradizioko eta Maisutzako beste testu batzuekin erlazionatzea.

41

Page 42: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Lehen mendeko kristau-elkarteen fedearen oinarrizko ezaugarriak azaltzea, eta hori artearen bitartez nola islatu den deskribatzea.

Fedea Jainkoaren dohaintzat eta gizakiaren arrazoizko erantzuntzat hartzea.

Eliza-elkartearen funtsa arrazoitzea, eta haren zeinuak eta Espirituaren eraginez sinestunaren bizitzan duen eragina azaltzea.

Karismek eta eliza-ministerioek Elizaren eginkizuna nola garatzen duten azaltzea.

Zoriontasunak oinarri hartuta, kristauaren jarrera-kodea laburbiltzen jakitea.

Azken judizioari buruzko testu bibliko batzuk aurkitzea, eta Andre Mariaren Jasokundearen jaia betiko bizitzaren itxaropenarekin erlazionatzea.

Askatasunak, egiaren eta ongiaren alde egitea izateaz gain, geure ekintzen erantzule egiten gaituela jabetzea.

Kristautasunaren printzipio moralak aplikatzea bizitzaren aurkako mehatxuei aurre egiteko.

3.3.4. Edukiak

Kontzeptuak

Jainkoaren egitasmoa judaismoan, kristautasunean eta islamean. Eragina gure herriko kulturan eta artean. Erlijio monoteistak: otoitzak, ospakizunak eta konpromisoa.

Jainkoaren Agerkunde-prozesua Israel herriaren aurrean. Judaismoaren sinboloak. Biblia: testuen sorkuntza-prozesua; literatura-generoak. Itun Zaharreko liburuak: sailkapena, ezaugarriak eta egileak.

Jesus eta Itun Berria: Jesusen bizitzari buruzko iturrien azterketa; Itun Berriaren sorkuntza-prozesua; literatura-generoak; liburuen sailkapena eta egileak. Ebanjelioak: idazketa-prozesua eta historikotasuna. Jainkoaren Hitza kristauen ospakizunetan.

Jesu Kristoren elkarketarako deia bere jarraitzaileei. Lehenengo kristau-elkarteak: apostoluen predikazioa; komunitateen aniztasuna.

Hasierako Eliza Apostoluen Eginak liburuan: kristautasunaren hedapena; Pauloren eta apostoluen misiolaritza. Apostoluen irudikapenak.

Eliza II. eta III. mendeetan. Kristautasunaren hedapena eta Milango Ediktua. Elkarteak bere fedea ospatzen du; elkarteak idatzi egiten du; elkartea antolatu egiten da (ministerioak). Artzain Ona eta katakonbak.

Jainkoa, batasunaren misterioa: Hirutasuna. Hirutasunaren irudikapenak. Sendotzako sakramentua. Jainko Aita: Jainkoa, Jauna; Abba, Aita errukiorra. Jesus, benetako Jainkoa eta benetako gizona: Israelen Mesias; Jainkoaren Semea. Espiritu Santua, sinestunen indarra eta bizigarria: Espiritua Elizan.

Eliza, Jainkoaren Herria eta elkarte-misterioa: jainkozko elkartea eta giza elkartea. Sinesteko arrazoiak eta sinestunen jarrerak. Zoriontasunak.

Elizaren eginkizuna. Elizaren antolakuntza zerbitzuari begira. Ordenako sakramentua. Maria, Elizaren Ama. Jainkoaren etorrera eta betiko bizitza.

Morala eta giza bizitza: bizitzaren aurkako mehatxuak gaur egun, eta bizitzaren defentsa; balio-eskala. Gizakiaren alderdi moralaren oinarriak: kontzientzia morala; askatasuna eta ongiaren eta egiaren aldeko aukera.

Prozedurak

42

Page 43: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Bizipenekin eta esperientziarekin zerikusia duten testuak (informazioak, testigantzak, salaketak, biografiak, kondairak) irakurtzea eta iruzkintzea.

Bibliako aipuak bilatzea eta haietaz jardutea.

Bibliako testuetako hizkera sinbolikoa ulertzea.

Elizaren Maisutzako testuak irakurtzea eta ulertzea.

Ikerketa-lanak egitea Dokumentalista ataleko gidalerroei jarraituz.

Informazioa biltzea eta laburtzea; azalpenerako materialak sortzea eta bildutako informazioaren multimedia aurkezpena prestatzea eta egitea.

Hiztegia aberastea.

Mapak, eskemak eta ardatz kronologikoak interpretatzea eta egitea.

Erlijio-artelanak era sistematikoan aztertzea eta haietako hizkera sinbolikoa irakurtzea.

Informazioa lortzea bisitaldien eta elkarrizketa zuzenen bitartez zein teknologia berriez baliatuz, eta bildutako informazioa laburbiltzea.

Kasuak eta dilemak aztertzeko eta haietaz eztabaidatzeko saioak antolatzea.

Nork bere esperientziez hausnarketa egitea, eta gai sozialen zein espiritualen inguruan iritzi pertsonala azaltzea eta arrazoitzea.

Autoezagutza, hausnarketa eta konpromisoa sendoagotzeko galdetegiei erantzutea.

Balioak

Erlijioen elkarbizitza eta elkarrizketa balioestea.

Erlijio monoteistak ezagutzeko interesa, eta erlijio guztietako sinestunak errespetatzea.

Bibliaren sorkuntza-prozesua ezagutzeko eta Jainkoa Bibliako kontaeretan nola agertzen den jakiteko interesa.

Jesusi eta lehen kristauei buruzko iturriak ezagutzeko gogoa.

Ebanjeliotik ondorioztatzen diren jokaerak balioestea.

Kristau-sinesmenak transmititzen dituzten artelanen balioaz jabetzea, eta jakin-mina izatea lan horietan erabiltzen den hizkera sinbolikoaz.

Kristauen bizimoldearen elementuak errespetatzea: sinesmenak, ospakizunak, jaiak eta ohiturak.

Kristauek gatazken aurrean duten jarrera balioestea.

Elizako partaide mota bakoitzari dagozkion eginkizunak ezagutu nahia.

Talde-jardueretan gizabidez jokatzea.

Askatasunez eta erantzukizunez hartutako erabakien balioaz ohartzea.

Artea Jainkoaren maitasuna adierazteko bide gisa balioestea.

Kristau-ospakizunetako sinboloak ezagutzeko gogoa.

Kristauek bizitzaren alde duten jarrera errotikoa balioestea.

43

Page 44: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Balio-eskala baten arabera jokatzearen garrantziaz jabetzea, eta balio kristauen koherentzia balioestea.

44

Page 45: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

3.4. DBHko laugarren maila

3.4.1. Oinarrizko gaitasunak

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

Hizkuntza-prozesuak erabiltzea, pentsamenduak, bizipenak eta iritziak adierazteko.

Erlijioko eskolan aurkezten diren gizarte-gertaeren analisia egitea. Horrek hiztegia aberastea dakar.

Jainkoak gizakiari errebelazioak egiteko erabili izan dituen hizkera eta komunikazio modu guztiak azaltzea.

Bibliako testuak ulertzen saiatzea, mezua eta Bibliako hizkera sinbolikoa ulertzeko.

Gizarterako eta herritartasunerakoa

Balio demokratikoei eta herritartasun-balioei buruz hausnartzea eta kritikoki balioztatzea, eta haien sustraiak Elizaren gizarte-doktrinaren eta Ebanjelioaren oinarriak direla ohartzea.

Bizitzaren zentzuari buruzko galderen erantzunak jakitea, Jainkoaren ezagutzan oinarrituta.

Gatazka-egoerak elkarrizketaren, barkamenaren eta errukiaren bitartez konpontzea; kristauen berezko balioen bitartez, alegia.

Senidetasun unibertsalaren balioa sustatzea; kristau-fedearen oinarria eta haren ondorioa, alegia.

Giza eta arte-kulturarakoa

Arte-, kultura-, estetika- eta teologia-adierazpenetan, eta bizipenen adierazpenean erlijioaren ezagutzak dakartzan balioak ezagutzea, ulertzea eta barneratzea.

Erlijio-artearen zentzua, sakontasuna eta ezaugarriak ezagutzea, kultura- eta arte-ondarea zaintzeko.

Norberaren kulturarekiko atxikimendua izatea, eta beste kultura- eta erlijio-tradizioak aintzat hartzea.

Ikasten ikastekoa

Ikasteko gaitasunak sustatzea: aditasuna, esperientzia, talde-lana sustatzea, informazioa bilatzea eta laburbiltzea, eta iritzia eratzea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerakoa

Eguneroko bizitzako egoera zehatzak aztertzea, eta haien epai kritikoa autonomiaz egitea, Ebanjelioaren balioetan oinarrituta.

Bizi-proiektua abian jartzea, norberaren ezagutzan eta norberarekiko eta besteekiko konpromisoan oinarrituta.

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarakoa

Natura mirestea eta balioztatzea, eta hura zaintzeko konpromisoa hartzea.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzekoa

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea, informazioa jasotzeko, prozesatzeko eta transmititzeko.

3.4.2. Helburuak

Erlijiotasuna osatzen duten elementuak ezagutzea eta interpretatzea, erlijioak ulertzeko oinarri direlako, eta, batik bat, kristautasunaren sinesteen oinarri.

45

Page 46: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Elizaren zentzua eta helburua aztertzea eta balioztatzea, Elizak Jesu Kristoren testigantza emateko, gizaki berria iragartzeko, Jainkoaren maitasuna ospatzeko eta maitasunaren agindua betetzeko konpromisoa hartzeko duen zereginean, eta fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketari eustea, giza ezagutzaren arlo guztietan.

Elizaren zentzua eta helburua aztertzea eta balioztatzea, Kristok gizakiari eskaintzen dion gizatiartzea eta salbazioa gauzatzeko erakundea den heinean, alderdi hauetan arreta jarriz: borondatezko lana, Cáritas, apostolutza laikoa, erlijiosoek behartsuekin egindako lana, Elizaren Irakasbide Soziala, bakearen aldeko ekintzak, indigenen defentsa eta erlijioen arteko elkarrizketa.

Elizaren misterioa osatzen duen dimentsio bikoitza –gizatiarra eta espirituala– ezagutzea, eta Eliza Kristoren Gorputza eta Jainkoaren Herria dela aintzat hartzea.

Historian zehar, erlijiosoen eta laikoen multzoek aintzat hartutako eredu ebanjelikoa bereiztea, eta espiritualtasun horietako bakoitzaren ezaugarriak balioztatzea.

Jesusek Jainkoaren Erregetzaz egiten duen aldarrikapena aztertzea, eta aldarrikapen hori egiteko moduak ikustea gaur egungo eta iraganeko ekintzetan eta pertsonetan.

Elizaren historiako hainbat garaitako erlijio-arteko obrak fedearen adierazpen gisa identifikatzea, eta haien sinboloak interpretatzen jakitea.

Elizaren irakaskuntza moralaren oinarri arrazionalak eta agerpenez ezagutaraziak ezagutzea, eta norberaren bizi-proiektuan sartzea.

Behartsuenekin konprometitutako kristau-erakundeen lana balioztatzea, eta errealitatea aztertzeko eta Ebanjelioaren argipean jarduteko zer metodo erabiltzen duten ezagutzea.

Hedabideen boterea ezagutzea, eta komunikazio-eredu berriak planteatzen dituen erronkak identifikatzea eta erlijio-egintza zabaltzeko zer ekarpen egiten dituen jakitea.

3.4.3. Ebaluazio-irizpideak

Elizak, mendeetan zehar Jesusen mezua eta bizitza osorik transmititzean emandako zerbitzuari buruz arrazoitzea.

Elizaren santutasuna eraginkorra dela balioztatzea, bere seme-alabek bekatu egin arren.

Elizak fedearen zerbitzuan burututako egintza batzuk beren testuinguru historikoetan kokatzea.

Kristauen bizi-ereduek garai bateko kulturari egindako ekarpena deskribatzea.

Kontzilioek fedea transmititzen nola lagundu duten arrazoitzea.

Erromesaldien erlijio-zentzua azaltzea.

Elizaren erreformen zentzua arrazoitzea, sustrai ebanjelikoen berritzeak diren aldetik.

Elizako santu eta doktore handiek Europaren eraikuntzari eta Ebanjelizazioari egindako ekarpenak aurkitzea.

Errenazimentuan eta Barrokoan, Elizak, bere instituzio eta pertsona garrantzitsuen bidez, kulturari egindako ekarpenaz jabetzea.

Elizak gaur egun burutzen duen hezkuntza- eta gizarte-ekintza deskribatzea.

Kristau-artearen mugarriak identifikatzea, eta herriaren fedea eta Jainkoak munduan egindakoaren adierazpenak direla jakitea.

Vatikanoko II. Kontzilioaren testu batzuetan, munduarekiko elkarrizketari buruzko Elizaren ekarpenak zein diren esatea.

46

Page 47: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

3.4.4. Edukiak

Kontzeptuak

Elizaren misterioa. Errealitate ikusgarria eta espirituala. Pertsonen eta Jainkoaren elkartzearen misterioa. Elizako pertsona ospetsuak historian zehar. Eliza, kristauak Gorputz bakar batean elkartzea, haren bizia Kristo izanik.

San Jeronimo eta San Agustin. Lehen kontzilio ekumenikoak. Doktrina-desbideratze batzuk. Fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketa, lehen mendeetan.

Europaren Ebanjelizazioa. Lekaidetza: benediktoarren araua. Ikonoklasiari buruzko eztabaida. Karlomagno eta Europa kristaua. Pontifize-estatuen sorrera. Basilika bisigotikoak eta erromanikoak.

Ekialdeko zisma. Erromesaldiak: Santiago bidea. Lekaidetzaren erreforma: Cluny eta San Bernardo. Behartsuen aldeko mugimendua eta eskeko ordenak: San Frantzisko Asiskoa eta Santo Domingo Guzmanekoa. Avignon eta Mendebaldeko zisma. Katedral gotikoa. Kantu gregorianoa.

Erreforma protestantea. Trento eta Erreforma katolikoa. Elijio-ordena berriak. Santu eta mistiko handiak: Santa Teresa Jesusena, San Joan Gurutzekoa eta San Ignazio Loiolakoa. Mundu berriaren Ebanjelizazioa: indioen defentsa eta Paraguaiko erredukzioak. Errenazimentuko eta Barrokoko kristau-artea. Literatura mistikoa.

Eliza gaur egungo munduan. Fedea-arrazoia gatazka. Gizarte-arazoekiko kezka. Hezkuntzan, osasunean eta arretan aitzindari diren erlijio-ordena berriak. Hezitzaile kristau handiak. Misioen hedatzea eta Elizaren presentzia «Laugarren Munduan». Zientzia eta erlijioa. Estatu-totalitarismoak eta haien hondamen morala.

Kristau-artearen gaur egungo adierazpena. Erlijioaren ikusmolde modernoa arkitekturan.

Modernitatearekin elkartzea eta barne-berritzea gaur egungo Elizan: Vatikanoko II. Kontzilioa. Konstituzioen ildo nagusiak.

Eliza gaur egun. Elizaren antolamendu nagusia eta banaketa gure herrialdean. Erlijio-gaien presentzia hedebideetan, eta iritzia sortzea.

Prozedurak

Esperientziaren planoarekin lotutako informazio-, testigantza-, salaketa- eta biografia-testuen, mitoen eta legenden iruzkinak egitea.

Bibliako aipuak bilatzea, eta haiei buruz hitz egitea.

Bibliako kontakizunen hizkera sinbolikoa ulertzea.

Elizaren Irakaspeneko testuak irakurtzea eta ulertzea, eta irudi historikoak interpretatzea.

Informazioa bilatzea eta laburtzea; informazioa adierazteko materialak eta multimedia-aurkezpenak egitea.

Lexikoa zabaltzea.

Mapak, eskemak eta kronologia-ardatzak interpretatzea eta egitea.

Erlijio-artelanei sistematikoki erreparatzea, eta haien hizkera sinbolikoa irakurtzea.

Informazioa bilatzea, bisitak eta elkarrizketak aurrez aurre eginez zein teknologia berrien bitartez, eta informazioa laburtzea.

Eztabaidak antolatzea, eta kasuak eta dilemak aztertzea.

Norberaren esperientziei buruz gogoeta egitea, eta, gogoeta horren ondorioz, iritzia adieraztea.

47

Page 48: Etapako proiektua - Edebe · Web viewNatura-, gizarte- zein kultura-ondarearekiko errespetua. 5. Alderdi etiko eta transzendentea Gogoeta etikoa eta dinamismo espirituala. Galderak

Bizi-proiektu pertsonala egitearen esparruan, norbera ezagutzen, eta introspekzioan eta konpromisoan laguntzen duten gogoeta-galderei erantzutea.

Balioak

Kristauen bokazio solidarioa bereiztea eta hurkoarekiko maitasuna balioztatzea, Elizaren oinarrizko adierazpenak diren aldetik.

Elizaren barruko aniztasunaren errespetua balioztatzea, Elizaren funtsezko adierazpena den aldetik.

Fedearen eta kulturaren arteko elkarrizketaren garrantzia balioztatzea, eta gainerakoen ideiak eta iritziak modu onuragarrian kritikatzea.

Kristoren bideari jarraitu dioten kristau eredugarrien mezua, testigantza eta bizimodua aintzat hartzea.

Kristau-sinboloen esanahia jakiteko interesa.

Europaren eta gure herrialdearen eraketa politikoan kristautasunak izandako garrantzia balioztatzea.

Hainbat garai eta lekutan, kristauek justiziarekin izandako konpromisoaz jabetzea.

Kristau-sinesteen arteko eta erlijioen arteko elkarrizketaren garrantziaz jabetzea.

Sentimenduak plastikaren bidez adierazteko moduekiko interesa.

Eliza, bere egitekoa zerbitzu-espirituz burutzeko, nola antolatzen den jakiteko interesa.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiek gizadiari eta Elizari egiten dioten mesedea balioztatzea.

48