E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... ·...

367
E.T.A Hoffmann Ipuin fantastikoak euskaratzailea: Antton Garikano

Transcript of E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... ·...

Page 1: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

E.T.A Hoffmann

Ipuin fantastikoak

euskaratzailea: Antton Garikano

Page 2: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Antton Garikano.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 1992Jatorrizkoaren data: 1814

E.T.A. Hoffmann euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=175

Informazio gehiago:http://armiarma.com/emailuok/?p=1001

Page 3: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

HITZAURREA

Ernst Theodor Amadeus Hoffmann (1776-1822) genero fantastikoaren sortzaileetakoadugu eta istorio laburraren bilakaeran mugarri.

Erromantizismo alemaniarraren garaian ida-tzi zuen, 1790 eta 1820 arteko urrezko aroan.Gainerako herrietan ez bezala, Alemanian gara-tzen den erromantizismoak gizakiaren barnebizitza hartzen du aintzat batik bat, eta bidehorretatik ahalegintzen da edertasunaren bila.Ez dago bertako idazleengan bizitzaren aurrekoasaldura edo teatraltasunik: zuhurki bizi dira, etagogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ereburgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez, nahiz gogoz kontra eta bizimodua ateraahal izateko bakarrik.

Obraren gaineko kontrol hori gorabehera,badago hausturarik, hala eta guztiz ere, batekonorbera dena eta besteko izan nahi lukeenarenartean, edo berez dena eta ustez denarenartean. Ildo horretatik, sarritan igartzen zaio iro-

Page 4: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

nia samina Hoffmannen idazkerari, artearen sailguztietan maisu izan nahi eta ezinak sortua.

Erromantizismoak artistaren izaera bakanaaldarrikatu zuen, horretarako beste gainerakogiza erregelen menpe ez dagoen norbait bezalaazalduaz. Bere herrikideen gidari modukotzatere hartu zen artista, errealitatea hautematekogaitasun berezia zuelakoan. Hala, erlijio batenantzekoa litzateke artea, eta artista, berriz, ini-ziatuaren gisakoa.

Maila horretan, bizitzaren transformazioabilatzen da, beti ere artearen bidez: pintura,musika eta literatura. Hoffmannek berak hirurakala hirurak ere landu zituen, eta zalantza handi-tan bizitu zen sarritan, hirurotan zeini aurreeman edo zeinetarako sortua ote zen. Hiru bidehorien bitartez gure barreneko altxor edo galdu-tako ondasun hori bilatzeko gonbitea luzatzendigu artistak, inoren baitako musika arretazentzun dezagun. Aipatu dugun aldaketa asmohori gauzatzeko, berriz, abiapuntu nagusieneta-koa ametsak izango dira, epifania edo betiereko-ari tankera emateko biderik baliosenak bezala.Novalisen esaldia argigarria izan daiteke: Mun-

Page 5: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

dua amets egiten da, eta ametsa mundu. Hauikuspegi izpiritualean kokatuko da beti, fantasia-rik bizienari bide emanaz.

Ordea munduaren alderdi ilun hori, arrazoia-ren bidez argitu ezin den hori, eguneroko bizi-tzan txertatzen zaigu, kezka eta beldur iturribihurtuz. Gaitz horri aurre egiteko, idazleak maizjoko du zientziarantz: sail horretakoa dugu, adi-bidez, Chamissoren Peter Schlemihlen istoriomiresgarriak. Hoffmanni dagokionez, sarritanaurkitzen ditugu bere lanetan hipnosia eta aberemagnetismoa, geure barrena aztertu eta halagure ezinen sendabidea aurkitzeko modu bezala.Gai beretsuak landu zituen Heinrich von Kleistekbere istorio ospetsuetan ere, misterio gehiegizjositako mundu kaotikoa aurkeztua

Halaber, Hoffmannen iritziz gizakia indararrotzen arteko gatazkaren erdian dago, batekozeruko indarra eta besteko infernukoa, berak einfeindliches Prinzip deitzen duen hori; eta nolabata hala bestea ere geure arimen jabe nondikegingo dabiltzalarik erakusten dizkigu. Honek,jakina, eleberri gotikoa eta izuzko ipuinak gogo-rarazten dizkigu, Horace Walpole eta M. G. Lewi-

Page 6: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

sen modukoek aurrez idatziak. Horregatik azal-tzen dira Hoffmannen ipuinetan hainbestemamu, zoro, amandre, arima erratu eta abar,inor eromeneraino eraman arte.

Horien bidez Hoffmannek unheimlich edo izu-garriaren zirrara bilatzen du, askotan gizakiarenalderdi tragiko eta groteskoenak azpimarratuz;argi aurkitu dugu hau, esate baterako, EtxeHutsa-ko administatzaile zaharragan (ez deza-gun ahaztu beste jardueren artean gure idazleakarikaturagilea zela). Alderdi hau da, hain zuzenere, gainerako erromantikoengandik gehienbereizten duena, haiengan nabariagoa baita liri-kotasun joera, natura ederraren aurrean.

1809garrenean idatzi zuen lehen eleberria,Glück Zalduna. Obrarik ospetsuenak DeabruarenElixirrak eta Ipuinak ditu, eta azken honetanSerapiondar Anaiak izeneko bilduma batez ere.Bere sorketa lanean ia elkarrengandik bereiziezinak dira artearen beste arloak ere, musikaeta pintura alegia, jadanik aipatu dugunez.Horregatik dira horren ugariak musika eta pintu-rari buruzko aipamenak ondoren datozen ipuine-tan, tartean Hoffmannen beraren iritziak tarteka-

Page 7: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tzen direlarik, eta horrekin batera, noski, erro-mantizismo alemaniarrarenak.

Automatak ipuinean, esate baterako, pareko-tasun argia dago Ludwig pertsonaiaren eta Hoff-mannen iritzien artean. Bertan azaltzen zaiguargiro arteak berezko zerbait izan behar duela,gizakiaren barreneko musikaren isla leiala, Lud-wigek dioen bezala: Ziztrina eta nazkagarria iru-ditzen zait makinen musika, eta neure ustez gal-tzerdi makina on batek askoz balio gehiagodauka musikazko ordulari dotore, perfektuenakbaino . Ipuin horretan agertzen dira, besteakbeste, amodioaren ezina, amodio galdua, patugaiztoa, maitaleak bereizten dituen indar beltza,edo kantuaren botere erabatekoa. Egunerokobizitza leialki erakusten saiatzen da Hoffmannberaz, baina bere irudimenaren ispilutik iragaziostean. Hori, halere, ez da inolaz ere ikuspegizentzuzko bati jarraituz bideratuko, eta gandueta laino artean utziko da, horrela irakurlea betizalantzan utziaz; zentzu horretan, argigarriakdira Theodorren esaldiak Automatak ipuinean:Desatseginagorik ez dago, ipuin edo eleberrianfantasiaren mundua harrotu ondoren, bertako

Page 8: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zorua erratzaz hainbeste pasatzearen poderiozazkenean ondar ale edo hauts ipitz bat ere ezgeratzea baino; eta jakinmin guztiak asetutaetxeratzean inongo irrikarik ez antzematea gor-tinaren atzean berriro kirika egiteko. Ipuin abe-rats baten zenbait zati anima barruraino sar-tzeak, aldiz, nire fantasiari hegalak eman etaluzaz dirauen atsegina eragiten dit.

Hoffmannen istorioetan ederki elkarturik iku-siko ditugu irudimen oparoa eta pertsonaienazterketa psikologikoa, askotan digresio zabalakedo azpi-istorioen bidez, kontaeraren hariak har-tarako aukera ematen duenean. Ondoren doaz-kizunak, irakurle, lagunartean kontatutako isto-rio laburren eran daude antolatuak, SerapiondarAnaien elkartean, eta horregatik azaltzen diramaiz bertan bilerako entzule lagunen iritziak tar-tekaturik. Ipuinok ez dira E.T.A. Hoffmannenipuin bilduma zabaleko ale bakar batzuk beste-rik, zuk ere, irakurle, liburuan barneratu ahala,gizakia bezain antzinakoak diren ikarak zirrarabatekin senti ditzazun, bertako protagonistekbezalaxe.

Page 9: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

BANPIRO ISTORIOA(Eine Vampit-Geschichte)

— Banpirismoari buruzko elkarrizketan —hartu zuen Cyprianek hitza—, izugarrizko isto-rioa bururatu zait, antzina irakurri edo entzunbide dudana. Ziurrenik azkenekoa izango da,gogoan baitaukat istorioa benetan gertatu zelagaineratu zuela kontalariak, eta bertako kondea-ren familia eta oinetxea ere aipatu zituela. Bainaistorioa jadanik argitaratua egon eta ezagunabazaizue, eten iezadazue berehala hitza, aspal-ditik ezagutzen diren gauzak azaltzen uzteabaino aspergarriagorik ez dago eta.

— Ikusten nago —mintzatu zen Ottmar—berebiziko izugarrikeriaren bat aurkeztuko digu-zula berriro. Gogoan izan ezazu bederen Sera-pion santua, eta ahal bezain labur izan zaitez,hartara gure Vinzenzek ere hitz egiteko paradaizan dezan; izan ere konturatu naiz egonezinikdagoela guri aspaldi hitz eman zigun ipuinaberritzeko.

Page 10: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Lasai, lasai —hots egin zuen Vinzenzek—.Ezin diot nire buruari ezer hoberik opa Cyprianekatzekalde guztian oihal beltz eta iluna eskegi-tzea baino, horrela gero nire irudi koloretsu eta,nire ustetan, ipursaltokarien emanaldi mimikoplastikoa bere edertasunagatik nabarmen dadin.Hasi honenbestez bada, ene Cyprian, eta izanzaitez goibel, beldurgarri eta baita lazgarriagoaere, oraindik irakurri ez dudan Lord Byron banpi-rozalea baino.

Hyppolit kondea —hasi zen Cyprian— bidaialuze eta urrunetik itzuli zen, berriki hildako aita-ren ondare aberatsaz jabetzera. Oin-jauregiaingururik eder eta atseginenean zegoen etaondasuneko mozkinekin apainketa garestitarakoaskitzen zen. Bere bidaian barrena eta batik batIngalaterran xarmangarria, fina eta bikaina irudi-tu zitzaion guztia ikusi nahi zuen berriro begiaurrean ernaturik. Bere deia entzutean beha-rrezko artisau eta artistak bildu, eta berehalahas zen jauregiaren berregitea eta parke zabalbaten ezarketa eskalarik handienean; hartara

Page 11: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

eliza, hilerria eta apezetxea inguratu eta basoitxurako haren zati zirela ematen zuen. Kondeakberak zuzentzen zituen langile guztiak, horreta-rako behar den jakintza bazeukanez; buru-bela-rri murgildu zen jardun hartan, eta urtebeteigaro zuen hala, inoiz emakume gazteen aurreanbere jakinduria agerian jartzea bururatu gabe,modu horretan, eta osaba zahar baten aholkuarijarraiki, emazterik eder, on eta prestuena egokizekion.

Marrazketa mahaian zegoen goiz batez eseri-ta, egoitza berrirako egitura taxutzen, baronesazahar baten etorrera adierazi ziotenean, aitarenahaide urruna. Baronesaren izena entzun zue-nean, Hyppoliti berehala gogoratu zitzaion andrezahar hari buruz hitz egiterakoan aitak agertzenzuen arbuioa, baita higuina ere, eta harenganahurbildu nahi zutenei bazterrean mantentzeagomendatzen ziela, inoiz arriskuaren arrazoiaaipatu gabe. Zehaztasunak eskatuez gero,berriz, gauza batzuetaz isiltzea hitz egitea bainohobe zela esan ohi zuen. Kontu ziur bakarra zenzurrumurru ilunak ibili zirela binan barrena auzikriminal bitxi, bakan bati buruz, zeinak baronesa

Page 12: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

senarragandik bereizi eta bere bizileku urrunetikjoanarazi zuen, eta printzearen errukiari eskerutzi omen zen epaia bertan behera. Hyppolit osomodu desatseginean hunkiturik sentitu zen bereaitak higuintzen zuen pertsona haren hurbiltzea-rekin, nahiz eta berak ere arrazoia jakin ez.Ordea kanpo alde hartan indarrean zegoen osta-tu legeak enbarazuzko bisita hura onartzerabehartzen zuen.

Behin ere ez zuen inortxok kondeagan baro-nesak adinako higuina sortu itxura hutsarekin,batere itsusia ez izan arren. Sartu orduko suzkobegiradaz kondea zeharkatu, ondoren begiakbeheratu eta bisita harengatik barkamen eskatuzuen apaltasunez. Bere kexa izan zen kondearenaitak heriotzako ordurarte gorrotatu zuelaaurreiritzi arraro, jende makurrak zitalkeriaztxertatutakoengatik, eta miseria gorrian ia akitu-rik eta lotsatzeko egoeran ikusi arren sekulan ezziola laguntzarik ñimiñoena ere eskaini. Azke-nean, diru mordoska baten jabe ustekabe eginik,aukera zeukan bina utzi eta herriska urrun bate-ra aldegiteko. Bidaia hartan zihoalarik ez omenzion eusterik izan gizon haren semea ezagutze-

Page 13: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ko gogoari, begirune handia baitzion, bidegabe-ko gorroto adiskidezin hura eta guzti. Baronesa-ren hizketa doinu egiati harekin ezezik, hainbatgehiago hunkitu zen kondea andre zahar harenaurpegi zatarretik begirada saihestu eta aldame-neko andereño polit, lirain, eta miresgarrianbegirada pausatzean.

Baronesa isildu baina kondea ez zen agidanean ohartu, mutu geratu baitzen. Baronesakeskatu zion lotsakizunari leporatzeko sartu etaberehala bere alaba Aurelia ez aurkeztua.Orduan berreskuratu zuen kondeak mintzoa, etagaztetxoen maitemin zoroz gorri-gorri eginik,baronesari arren eskatu zion uzteko konpontzenaitaren hutsegite hura, inondik ere gaizkiulertu-ren bati egotzi beharrekoa, eta ezer baino lehenbere jauregian ostatua onartzeko.

Bere borondaterik onenaren seinaletzat baro-nesaren eskua estutu zuen, baina nola hitza halaarnasa ere trabatu eta hotzikarek barrena zehar-katu zioten. Heriotza punturaino sumindutakohatz haien artean harrapaturik sentitu zueneskua, eta baronesaren gorputz ihar luze hura,berriz, ikusmenik gabe begira zeukana, koloreta-

Page 14: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ko arropa zatarrez dotoretutako gorpua irudituzitzaion.

— Jainko santua, zoritxar honek oraintxe ger-tatu behar zuenik ere! —hots egin zuen Aureliakahots ezti, erdiragarriz. Atsekabez esan zuenama gajoa aldian behin tetano gaitzak jotzenzuela ez non eta ez han, baina bere gisara joatenzitzaiola handik guttira. Ezinean aritu ondorenbaronesagandik libratu eta Aureliaren eskuariheldurik ezpainen kontra sutsuki estutu zue-nean, kondeari amodio gozoaren bizitasun opa-roa itzuli zitzaion.

Ia gizontasunera heldurik, kondeak lehenaldiz nabaritu zuen pasioaren indar guztia, etaezin izan zituen bere sentimenduak gorde; Aure-liaren jatortasunak bera onartzerakoan, berriz,itxaropenik ederrenak erne zituen beragan. Han-dik minutu guttitara baronesa tetano gaitzetikesnatu eta kondeari ziurtatu zion, arestiko egoe-ra hartaz deusik oroitu gabe, anitz estimatzenzuela denboraldi bat jauregian geratzeko eskain-tza eta denak batera barkatzen zituela bereaitak egindako bidegabeak.

Page 15: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Honela aldatu zen bat-batean kondearenetxea, eta bera sinisturik zegoen fortunarenmesede berezi batek eskuratu ziola hainbesteotoiztutako emazte maitagarria, munduan izandaitekeen zorionik handiena ekar ziezaiokeenbakarra. Lehengoan jarraitu zuen baronesarenjokaerak, isila, seriosa, bere baitaratua, izakeraxamurrekoa aukera zuenean eta bihotz itxikoagutizia xalo guztien aurrean. Kondea azkenerakoohitu egin zen andre zaharraren aurpegi zurbil,beldurgarri eta mamu itxurakoarekin, eritasunharengatik zelakoan; baita bere grina goibelharekin ere, mirabeengandik jakin baitzuensarritan joaten zela gauez paseatzera parkeanbarrena kanposantu aldera.

Kondea lotsaturik zegoen aitaren aurreiri-tziek hainbeste eragin ziotelako, eta indar guztiagaldu zuten osaba zaharraren agindu irmoek,alegia sentipen hura gainditu eta jarrera hurautz zezan, lehenago edo beranduago inor honda-menean amilduko zuela eta.

Aureliaren benetako maitasunaz erabat kon-bentziturik, haren eskua eskatu zuen. Pentsa-tzen ahal da zeinen pozik onartu zuen eskaintza

Page 16: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

hura baronesak, bere burua miseria gorritikirtenda zorionaren altzoan ikusirik. Zurbiltasunaeta itxura berezi hura, bihotz kargatuaren seina-le, desagertu egin ziren Aureliaren aurpegitik;maitasun bozkarioa zerien bere begiei eta gorrizdistiratzen zioten masailek.

Ezkonegun goizeko halabehar hunkigarribatek kondearen asmoak zapuztu zituen. Kanpo-santutik urruti gabe baronesa parkeko lurreanahopez hilda aurkitu zuten, eta jauregirantzzeramaten. Kondea, jaiki berritan, kanpora begi-ra zegoen zorion atseginez. Betiko gaitzak jokozuela baronesa uste zuen, baina alferrik izanziren hura oneratzeko ahalegin guztiak, hildazegoen eta.

Oinaze sakonetan murgildu beharrean, Aure-lia mututu egin zen kolpe harekin, malkorik isurigabe, barreneraino doluturik bezala. Kondeabere maiteaz arduratu zen, eta eztiro eta goxokiausartu zitzaion gogorazten umezurtz geratuzela, eta gizalegea alde batera utziz benetakogizalegeaz jokatu behar zutela; hots, ama hilarren ezkontza ahalik gehiena bizkortu beharzutela. Hura entzutean Aurelia kondearen beso-

Page 17: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

etara jausi eta hala oihukatu Zion ahots erdira-garriz, malkoak begietatik mara-mara:

— Bai, bai! Santu guztien izenean, nire zorio-nagatik, bai!

Kondeak hunkialdi bortitz hura barreneaneduki bide zituen ideia saminei leporatu zien:bakarrik geratua, nora joanik gabe, eta jauregianjarraitzea berriz itxura ez.

Aureliak andre zahar prestu bat eduki zezanarduratu zen kondea, lagungarri moduan. Hala,aste guttiren buruan ezkoneguna iritsi zen berri-ro; oraingoan inongo halabehar gaiztoren ozto-porik gabe, Hyppolit eta Aureliaren arteko zorio-na zigilatu zuen. Bitarte hartan guztian Aureliaoso urduri egon zen. Ama galdu izanaren oina-zeak ez baizik eta larritasun garratz, hilgarrirenbatek ematen zuen jarraitzen ziola etengabe.

Maitasun hizketarik eztienean ere bat-bateanizuturik bezala eta hildakoaren zurbiltasunazbesarkatzen zuen kondea, malkoak mara-mara,heldulekua nahi balu bezala eta botere gaiztoikusezinen batek hondamenera eraman ez zezanoihuka:

— Ez. Inoiz ez, inoiz ez!

Page 18: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Orduan ematen zuen, kondearekin ezkonduondoren, lehengo urduritasuna desagertu eginzela, joan zitzaiola larritasun izugarri hura. Jaki-na, Aureliaren barrena kaltetzen ari zen misteriozitalaren susmoa bazeukan kondeak, bainaordurarte ez zitzaion gisakoa iruditu Aureliariharen galdera egitea, urduritasun hark iraun etabera isilik egon bitartean. Une hartan ausartuzen aldarte bitxi haren arrazoia zein izan ote zenemeki galdetzera. Aureliak adierazi Zion arinaldihandia zuela senar maiteari bihotza zabal-zabalegitea. Eta kondea gogotik harritu zen jakiteanamaren jardun doilorrak sortu zuela Aureliarenatsekabe nahasgarri hura.

— Izugarriagorik ba ote da —hots egin zuenAureliak— norberaren ama gorrotatu, higuindubeharra baino?

Aita eta osabarenak ez ziren gezurretakoaurreiritziak beraz, eta baronesak ongi hausnar-tutako zurikeriaz lortu zuen kondea engainatzea.Kondeak adur onekotzat hartu zuen ama gaiztoaezkonegunean zendu izana, eta ez Zion horigorde Aureliari. Baina honek azaldu zion ama hilbezain laster ideiarik goibel, beldurgarrienak

Page 19: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

erne zitzaizkiola: ezin omen zen estuasun izuga-rri hartatik aldendu, alegia hildakoa piztu etamaitearen besoetatik leizezulo beltzera jaitsara-ziko ote zuen.

Aureliak gandu artean gogoratzen zuen,artean ume zelarik (bere esanaren arabera), goizbatez, lotatik esnatu berritan, sekulako ardailaharrotu zela etxean. Ateak indarrean zabaldu etaitxi, eta ahots ezezagunen istilua entzun zen.Azkenean giroa baretzean umezainak Aureliabesoetan hartu eta gela handi batera eramanzuen, non gizon asko zeuden bilduak; bertan,mahai zabal baten gainean, Aureliarekin sarritanjolastutako gizona zegoen etzanda, berari gozo-kiak eman eta alaba deitzen ziona. Eskutxoaluzatu eta muxu eman nahi izan zion. Bestetakoezpain epelak izozturik zeuden ordea, eta Aure-lia negar hipaka hasi zen, zergatik jakin gabe.

Umezainak etxe arrotz batera eraman zuen,non luzaroan egon zen, harik eta emakume batagertu eta zaldikotxean eraman zuen arte. Hurazuen ama berria, eta handik lasterrera hiriburu-ra bidaiatu zuen Aureliarekin.

Page 20: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Aureliak hamasei urte inguru edukiko zituenbaronesarenean gizonezko bat azaldu zenean,pozez eta konfidantzaz hartua izan zena, aspal-diko ezagun kuttuna bailitzan. Geroz maizagoetortzen zen, eta aurki baronesaren etxeanabarmen aldatu zen. Teilatuazpian bizi, erro-mes moduan jantzi eta otordu kaskarrak janbeharrean, gela eder batera bildu zen hirikoauzorik ederrenean, arropa apainak eskuratuzituen, eguneroko bazkaldar zuen arrotzarekinbapo jan eta edaten zuen, eta hiriburuak eskain-tzen zituen josteta guztietan esku hartzen zuen.Baina arrotzari eskertu beharreko hobekuntzahark ez zuen Aureliagan inongo eraginik izan.Gela barruan geratzen zen giltzapean, eta lehenbezain erromes, baronesa arrotzarekin diberti-tzera zihoan bitartean.

Arrotzak, nahiz eta ia berrogei urteak aldeanizan, oso itxura fresko, gaztea zeukan, gorputzaltu eta lerdenekoa zen eta aurpegiz ere egokiantzekoa. Alabaina, desatsegina iruditzenzitzaion Aureliari; izan ere, jokabidez maila gore-na erakutsi nahi izan arren, sarritan baldarra,gordina eta zarpaila zen.

Page 21: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Aureliari begiratzen hasi zen moduak, ordea,sekulako beldurraz bete zuen, baita higuinazere, nahiz eta arrazoiari igarri ezin. Ordurartebaronesak ez zuen lanik hartu Aureliari arrotza-ren gainean txintarik ere esateko. Orduan aipatuzion Aureliari baroiaren izena, aberats okitua etaurrutiko ahaidea zela gaineratuz. Bere lerdenta-suna eta eskuarteak goraipatu eta zer iruditzenzitzaion galdetuz bukatu zuen. Aureliak ez zuenezkutatu arrotzarekiko bere higuina, bainaorduan baronesak suzko begiz begiratu, barre-nean beldurra sortzeraino, eta txoro eskasadeitu zion.

Handik guttira inoiz baino jatorrago hasi zenbaronesa Aureliarekin jarduten. Arropa ederrakeman zizkion, baita modazko apaingarri ugariere, eta jende arteko ospakizunetan esku hartze-ko parada izan zuen. Aureliari atsegin ematekoarrotzaren eginahalek gero eta higuingarriagobihurtzen zuten. Baina jota geratu zen bereandereño zentzu xamurra, kasualitate zitalezarrotza eta ama galduaren arteko lotsagarrikeriabaten lekuko suertatu zenean.

Page 22: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Handik egun batzuetara arrotzak erdi moz-korturik besarkatu zuenean Aurelia, asmo jakina-rekin, etsipenak gizonezko indarra eman, atzera-ka boteaz arrotza baztertu, ihes egin eta gelabarruan giltzaperatu zen.

Baronesak hoztasunez eta irmoki argitu zionAureliari, arrotzaren bizkar bizi zirenez etalehengo miseriara itzultzeko inongo gogorik ezzeukanez, kaltegarri eta alferrikakoak zirelaxotilkeria tuntun haiek; Aureliak men egin beharziola arrotzaren borondateari, beste gaineran-tzean bertan utziko zituen amenazua egin bai-tzuen. Aureliaren otoi saminak, malko beroakaintzat hartzeko ordez, halako moduan hasi zenandre zaharra isekati barrez bizitzako atseginguztiak eskuratuko zizkion jarrera bati buruz, etaizugarrikeria likitsekin gizalegea gaitzesten nonAurelia arrunt izutu zen. Bere buruaren honda-mendia ikusirik, berehalako ihesari iritzi zion sal-batzeko bide bakarra.

Etxeko giltza lortu ondoren, Aureliak pre-miazko huskeriak bildu eta ezkaratze motel argi-tuan barrena abiatu zen gauerdia eta gero, amalokarturik zegoelakoan. Bazihoan isil isilik irtete-

Page 23: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ra, bat-batean etxeko atea zalapartan irekizenean, zarata eskaileretan gora zabalduz. Ezka-ratze erdian Aureliaren oinetara oldartu zenbaronesa, ator zarpail, zikinez jantzia, bularbesoak agerian, ile urdina banatua eta istilubizian. Atzetik zuen arrotza, marru batean:Zaude, deabru madarikatua, infernuzuloko sorgi-na, zure ezteieguneko otorduaren ordaina eman-go didazu eta! Iletatik helduta gela erdirainoarrastaka eraman eta berarekin zeraman makillodiarekin hasi zitzaion indartsu joka.

Baronesak ikaragarrizko garrasia bota zuen,eta Aurelia, ozta-oztan bere buruaren jabe,laguntza eske hasi zen leihotik oihuka. Poliziaarmatu patruila bat suertatu zen orduantxe han-dik igarotzen. Berehala sartu ziren etxean.Harrapa ezazue —hots egin zien baronesak poli-zia soldaduei amorru eta oinazez kizkurturik—,harrapa ezazue! Eutsi gogor! Begiraiozue bizka-rrean! Bera da .

Baronesak izena aipatu orduko, patruila buruzen sarjentuak oihu egin zuen pozez: Hara!Azkenean atzeman haugu, deabru. Eta horren-

Page 24: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

bestez arrotza atxilotu eta indarrean eramanzuten, berak gogor egin arren.

Gertatua gertatu, baronesak ongi igarri zionAureliaren asmoari. Mementuz nahikoa iritzi zionAurelia besotik zakar oratu, gela barrura botaeta giltzapean uzteari, txintarik esan gabe. Biha-ramunean baronesa norabait joan eta iluntzeraarte ez zen itzuli. Bitarte horretan Aureliak, beregelan espetxean bezala giltzaperaturik, ez zueninor ikusi edo entzun eta egun osoa igaro beharizan zuen jan eta edan gabe. Honela jarraituzuen zenbait egunez segidan. Anitzetan begira-tzen zion baronesak amorruzko begiz, erabakiahartu ezinik bezala, harik eta gau batean pozga-rriak ziruditen gutunak aurkitu zituen arte. Buru-gabe alaena —esan zion baronesak Aureliari—,hi haiz guztiaren errudun, baina jadanik berdinzion. Neuk ere ez dinat opa izpiritu gaiztoak eza-rri dinan zigor beldurgarria. Handik aurrera jato-rragoa bihurtu zen berriro; Aureliak, berriz, gizonhiguingarri hark aldegin zuenetik ihesarenaahazturik, askatasun handixeagoa eskuratuzuen berriro.

Page 25: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Zenbait egunen buruan Aurelia bere gelanbakarrik escrita zegoelarik, iskanbila gogorrahas zen kalean. Gelariak, presaka sartuz, jakina-razi zion orduantxe zekartela borreroaren semea***tik, hilketakiko lapurretagatik bertan marka-tua izan eta espetxeko bidean zaindariei aldeginziena. Beldurrezko susmoak harturik, Aureliakbalantza egin zuen leiho ondoan. Ez zegoenoker: arrotza zen handik zehar zaindari ugarizinguratua zeramatena, gurdiari estuki loturik.Zigorra betetzera zekarten berriro. Aurelia zora-biatzeko zorian erori zen besaulkira, gizonezkoa-ren begirada basati ikaragarriarekin egokitu etahark behetik amenazuzko keinuarekin ukabilaleiho aldera luzatu zionean.

Baronesak etxetik kanpo joaten jarraitzenzuen maiz, Aurelia beti bertan utzita; hala, betigogoeta triste eta goibelen artean bizi zen, berepatuari buruz eta ustekabeko arrisku posibleeiburuz. Gelariak, berriz, gaueko gertakari harenondoren etxera etorri zenak, ongi ezagutzenzuen bilau hark baronesarekin izandako harre-man estua, eta esan zion errukia ziotela barone-

Page 26: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

sari hirian, gaizkile zirtzil hark halako modu zita-lean engainatu zuelako.

Aureliak sobera zekien kontua besterik zela,eta ezinezkoa zirudien arrotza baronesarenetxean atzeman zuten poliziak behinik behinkonbentziturik ez egotea borreroaren semea etabaronesaren arteko ezaguera onaz, bere izenaaipatu eta bizkar markatua salatu baitzien bista-ko gaizkile ezaugarritzat. Gelariak han hemenka-ko esamesak ere adierazi zizkion zalantzaartean; gauza jakina omen zen auzitegiak iker-keta sakonak burutu zituela eta baita baronesaohoragarria atxilotzearekin mehatxatu ere,borreroaren seme zitalaren aitorpen bitxiak zire-la medio.

Aurelia gajoa berriro jabetu zen amaren iza-kera okerraz; izan ere bazuen hiriburuan bizitzenjarraitzeko kemena, gertaera izugarri harenostean. Azkenean, ordea, susmo lotsagarri etafunts sendoko haietatik ihes, urrutira aldeginbeharrean gertatu zen. Bidaia horretan zihoaze-larik kondearen jauregira heldu, eta arestiankontatua gertatu zen bertan.

Page 27: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Aurelia pozez gainezka zegoen, kezka ilunguztietatik urrun; baina hura izua eman zion,bere zorionean zeruko paru dohatsuari buruzamari hizketan hastean, honek infernuko suga-rrak begietan zituelarik oihu egin zionean: Hihaiz nire zorigaitza, ume makur zirtzila, bainahire zorion amestu horren erdian aurkituko haumendekuak, heriotza azkar batek naramanean.Hire jaiotzak sortu zidan tetano gaitzaren bidez,Satanas maltzurrak... Hemen trabatu zen Aure-lia, eta kondearen bularrean hondoratuz, ameneskatu zion ez errepikarazteko baronesak amo-rru zoroan esandako guztia. Lur jota sentitzenzen parte gaiztoko indarrek hartutako amarenmehatxu harekin oroitzean, edozein izugarrike-ria gainditzen baitzuen.

Kondeak ahal hainbat adore eman zionemazteari, nahiz eta berak ere gorputzeanbarrena herio hotzikarak nabaritu. Bera erelasaitu zenean, aitortu beharra izan zuen baro-nesaganako arbuioak, hilik egon arren itzal bel-tzez estaltzen ziola bizitza, eguzki distirazkoauste zuena.

Page 28: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Handik denbora guttira Aurelia nabarmenkihasi zen aldatzen. Aurpegiko herio zurbiltasunaketa begi ahulduek eritasuna adierazteaz gain,Aureliaren izakera nahasi, urduri eta izutiaksekretu berriren bat iragartzen zuen, bere buruahondatzen ari zena. Senarragandik ere ihes,gelan giltzapean itxi ala parkeko txokorik bakar-tienak bilatzen zituen; ondoren ikusiez gero,negarrarekin puztutako begiek eta aurpegi desi-txuratuak oinaze latzen bat salatzen zuten. Alfe-rrik ahalegindu zen kondea egoera haren jatorriaikertzen.

Mediku ospetsu baten susmoak atera zuenzeharoko atsekabetik: hots, kondesak agertzenzuen asaldura eta aldaketa seinale mehatxukorguztiak ez ote ziren bikote zoriontsuarentzatesperantza ona besterik. Mediku hura bera, kon-dea eta kondesarekin mahaian eserita zegoenbatean, ustezko esperantza on haren aipamenluzetan ari zen. Bazirudien kondesak entzungoregiten zuela, axola ez eta, baina bat-batean adi-adi jarri zen, medikua hizketan hastean emaku-meek halako egoeran nabari obi dituzten guraribitxiei buruz, eutsiezinak gainera, beren osasuna

Page 29: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

kaltetu gabe haurragan ere eragin txarrik ezdutenak.

Kondesak galderez josi zuen medikua, etahonek etengabe berritu zituen kasurik irrigarrieta zelebreenak, bere esperientzia praktikotikbilduak.

— Halere —esan zuen—, badaude guraribihurrienen adibideak ere, emakumeak ekintzalatzenetara eraman dituztenak. Esate baterako,errementari baten emazteari halako gurarieutsiezina piztu zitzaion senarraren haragiareki-ko non ez zuen atsedenik izan harik eta egunbatez, senarra mozkorturik etxeratu zitzaionean,ustekabean laban handi batez eraso eta bertansarraskitu zuen arte, handik ordu guttitara azkenhatsa eman behar izateraino.

Medikuak hitz hauek jalki orduko kondesazorabiaturik hondoratu zen besaulkian, eta ozta-oztan atera ahal izan zuten jo zion nerbio atake-tik. Orduan jabetu zen medikua arinkeriaz jokatuzuela emakume neurasteniko haren aurrean ger-taera beldurgarri hura aipaturik.

Kinka gaizto hura kondesaren mesederakoizan zela zirudien.

Page 30: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Lasaitu egin zen, nahiz eta handik lasterrerabere izakera zurrunak, begietako su ilunak etahildako kolore areagotuak kondea zalantza min-gots berritan murgildu zuten.

Kondesaren egoerako alderdirik argiezinena,ordea, janaririk ez zuela hartzen zen, berebizikohiguina baitzion, bereziki haragiari; hala, betihiguinezko keinurik bizienez joan behar izarenzuen mahaitik. Medikuaren jakintzak huts eginzuen; ez kondearen erregurik sutsu, eztienek etaezta beste ezerk ere ezin zion kondesari botikatantotxo bat harrarazi.

Asteak, hilabeteak igaro ziren kondesakmokadu ttiki bat ere ahoratu gabe, eta misterioargiezina zenez halere bizirik jarraitzea, medi-kuak iritzi zion han tartean bazegoela zerbaitgiza ezagutzaren esparrutik kanpo geratzenzena. Aitzakiaren baten pean joan zen jauregitik,baina kondea argi ohartu zen mediku trebeariulergaitza ezezik izugarriegia ere iruditu zitzaio-la kondesaren egoera, zer eta eritasun ikertuezinharen aurrean zain jarraitzeko, lagundu ahal izangabe. Pentsatzen ahal da zer nolako aldarteangeratu zen kondea. Baina ez zen hori dena izan.

Page 31: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Garaitsu hartan azaldu zion morro zahar leialbatek kondeari, bakarrik aurkitu zuen batean,kondesa gauero jauregitik irten eta egunsentianitzultzen zela. Izozturik geratu zen kondea.Orduantxe bururatu zitzaion azkenaldian ez-ohizko logaleak hartzen zuela gauerdi aldera,eta emazteak isuritako edari loarazleren batiegotzi zion; hala lortzen zuen, nonbait, gizalegefinaren aurka senarrarekin elkarbanatzen zuenganberatik oharkabean aldegitea.

Juzkurik ilunenak erne zitzaizkion animan;ama sorginarekin gogoratu zen, agian harenjoera piztu baitzen alabagan, sasiko harremanzantarren batekin, borreroaren seme zirtzilare-kin...

Hurrengo gauak azalduko zion sekretu izuga-rri hura, emaztearen egoera argiezinaren arrazoibakarra bide zena. Kondesak senarrari tea pres-tatzeko ohitura zuen gauero, ondoren joan egi-ten zelarik. Egun hartan ez zuen tantorik edan,eta ohiturari jarraituz ohean irakurtzen hasteanez zuen bestetako logalea nabaritu gauerdian.Halere burko gainean ezarri eta lozorroan zego-en itxura egin zuen. Kondesa ohantzetik isil isilik

Page 32: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

atera, senarragana hurbildu, aurpegian argi egineta ganberatik irten zen.

Bihotza taupaka, kondea jaiki, berokian bildueta atzetik joan zitzaion. Ilargi gaua izanik kon-deak garbi bereizi zezakeen zuriz jantzitakoAureliaren irudia, nahiz eta aurre handi samarrahartua zion. Parketik zehar kanposanturantzegin zuen kondesak, bertako hormaren pareandesagertuz.

Korrika joan zen kondea atzetik, zabalik aur-kitutako kanposantu hormako atetik barrena.Aurrez aurre eta ilargi distirapean, irudi beldur-garri, mamu tankerako batzuk antzeman zituenelkarren jiran. Ile banatuko atsoak zeudenlurrean makurtuta erdi bilutsik. Gizonezko batengorpua zeukaten erdian, eta gosepasaturik ariziren hari harrapazka. Eta Aurelia ere tarteanzen!

Kondeak, izulaborriaren zoramenaz, korrikaaldegin zuen bere onetatik aterata parkeko bide-zidorretan barrena, herio beldurrak eta infernu-zuloko izuak xaxaturik, egunak argitzean bereburua jauregiko ate aurrean topatu zuen arte,izerditan blai. Zorabiaturik, ezer garbirik burura-

Page 33: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tu ezinik, eskailerak korrika igo eta geletanzehar zalapartan sartu zen kanberaraino. Hantxezegoen kondesa etzanik, itxuraz loaldi ezti goxo-an. Amets higuingarria izan zuela sinistarazi nahiizan zion kondeak bere buruari; edo bestela,ihintzaz basitutako berokiak ezagun baitzuengauean batera eta bestera ibili zela, ikuskarinahasleren batek larritu zuela zeharo.

Kondesa iratzarri zain egon gabe ganberatikjoan, jantzi eta zaldiz atera zen. Goizgiro ederre-ko ibilaldi hartan, zuhaiska urrintsuetan barrena,esnatutako txorien kanta hots alaiak agurturik,aienatu egin ziren gaueko irudi beldurgarriak.Indar berriz eta alaiturik itzuli zen jauregira.Baina biak, senar emazteak, mahaian bakarrikeseri eta kondesak nazka imintzioz jangelatikirtetekoa egin zuenean haragi egosia zerbitzatuzutelako, modu latzean agertu zitzaion kondea-ren animari gauean ikusitakoaren egia. Sumin-dura basatiz zutitu eta ahots beldurgarriz hotsegin zion:

— Infernuzuloko abere madarikatua, ezagu-tzen dut gizonen otorduari diozun nazka, hilo-

Page 34: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

bian harrapatzen baituzu jatena, emakume dea-brua!

Kondeak hitz hauek esandakoan kondesauluka oldartu eta bularrean hozkatu zuen hienenamorruz. Kondeak figura gaizto hura beragandiklurrera jaurti, eta azken hatsa ematen ikusi zuenestasi ikaragarrian. Kondea, berriz, erotu eginzen.

— Bejondeizula! —esan zuen Lothark unebatez besteak bezala isilik egon ondoren—. NireCyprian paregabea, ederki bete duzu hitza. Zureistorioaren aldean banpirismoa benetako ume-jolasa da, barrez lehertzeko haute komedia. Ez,bertako guztia izugarri interesgarria da, etahainbeste dago asa foetida-z ondua non ahosa-bai aztoratuegi batek, janari natural osasuntsueizaporerik hartzen ez dienak, atsegin aurkileza-keen bertan.

— Halere —hartu zuen Theodorek hitza—,gure lagunak hainbat alderdi isildu eta bestehainbatetik lasterka igaro da zirrara beldurgarriarin bat bakarrik sortzeko, eta eskertzekoa da

Page 35: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

hori. Oraintxe datorkit gogora liburu zaharbatean irakurri nuela mamu istorio latz hori. Ber-tan, ordea, zehatz-mehatz kontatzen zen dena,eta bereziki atsoaren higuinkeriak aurkeztenziren con amore. Osotasunak irudipen gaiztoautzi zidan, luzaroan gainditu ahal izan ez nuena.Pozik nengoen berriketa zatar hura ahazturik etahobe nuen Cyprianek atzera gogorazi ez balit,nahiz eta aitortu beharra daukadan berak, gureSan Serapion patroia gogoan, dardarizo galantaksortu dizkigula, bukaeran behinik behin. Denokzurbildu gara apur bat, baina bereziki kontalariabera.

Page 36: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

MAGNETIZATZAILEA(Der Magnetiseur)

Ametsak apar huts dira— Ametsak apar huts dira —esan zuen baroi

zaharrak eskua kanpai lokarrirantz luzatuz, loge-larako bidean argia eman behar zion Kasparzaharrari deitzeko.

Berandu zen. Udazken haize hotza zebilenudako sala gaizki atonduan, eta Mariak, beretxalean bil-bil eginda, bazirudien ezingo ziolaloari luzaroan eutsi, begiak erdi itxita.

— Hala ere —jarraitu zuen baroiak eskuaberriro bildu eta besaulkian kizkurturik bi besoakbelaunetan jarriz—, hala ere gogoan dauzkatnire gaztaroko hainbat amets berezi!

— Ai, aita jauna —eten zion Ottmarek—, zeinamets ez ote da berezia! Alde batetik agerraldibakanen bat iragartzen duten ametsak dauzka-gu, alegia Schilleren hitzez Destinua aurreraekartzen diguten izpirituak , eta, bestetik, gurebegirada lotsatiak ezinez soilik ikus dezakeenerresuma ilun, misteriotsu baterantz bultzatzen

Page 37: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

gaituzten ametsak; bi amets mota horiek diraberebiziko indarraz atxikitzen gaituzten baka-rrak.

— Ametsak apar huts dira —errepikatu zuenbaroiak ahots lodiz.

— Materialisten esaera horretan ere —gaine-ratu zuen Ottmarek—, non miresgarria gauzaarruntzat hartzen den, baina arrunta ere sarritangauza geza eta sinistezintzat; esaera horretan,nire ustez, badago alegoria zuzen bat.

— Zer zentzu aurkitzen diozu atsotitz zahartuhorri? —galdetu zuen Mariak aharrausi eginaz.

Irribarretsu erantzun zuen Ottmarek Prospe-roren hitzez:

— Zeure begietako leihatilak zabaldu etaentzuidazu gogoz! Izan ere, Maria maitea,horren loti egon ez bazina, aise antzemangozenuen giza bizitzako agerraldi ezin bikainagoeiburuz ari garela hizketan, ametsez alegia. Apa-rrarekin alderatzean, berriz, burutapenik finenakdatozkit. Txanpaina gainezkari, txistuegile, txin-partatsuaren aparrari buruz ari naiz, zeuk edanohi duzun hori, nahiz eta andereñoen gisaraardoa baztertu, kaltegarria delakoan. Begiraiezu

Page 38: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

milaka burbuila ñimiño horiei, edontzian goratxinparta artean igo eta aparraren gainean iraki-ten: horiek dira izpirituak, lurreko loturetatikaskatzen ari direnak, ezinegonez. Horrelaxe bizida izpirituaren oinarri gorena aparretan, mate-riaren eraginetik libre, hegoak astinduz hitzeman zaigun erresuma zerutiar urrunerantz,bere kideko izpiritu gorenekin pozik elkartzekoeta agerraldi miresgarri guztiak beren zentzuriksakonenean ulertu eta ezagutzeko. Baliteke,beraz, ametsen sorrera apar horixe izatea, nongure bizitzaren izpirituek pozik eta libre irakitenduten, loak gure bizitza hertsia kateatzen due-nean; orduan hasten da, agian, bizitza zabalgorenagoa, eta igarri ezezik orduan ezagutzenditugu ere izpirituen mundu urruneko agerraldiguztiak, leku eta denbora esparruen gainetik.

— Hizketako tankera hori —eten zion baroizaharrak, murgilduta zegoen oroitzapen batetikindartsu aldenduz bezala—, zure lagun Albanenairuditzen zait. Badakizue zuen aurrean inoizamore ematen ez duen kontrarioa nauzuela.Esan berri duzun guztia berez oso atsegina daentzuteko, hau da, zenbait anima hunkibera edo

Page 39: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

hunkitzaile gozatzeko, nahiz eta egia ez izanbere alderdikeria horrengatik. Izpirituen mun-duarekiko lotura eta nik dakita zeri buruzko zureberriketen ondoren, pentsatzekoa litzateke ame-tsak egoerarik zoriontsuenean jarri behar lukee-la inor. Zenbait amets, ordea, niretzat gogoan-garriak direnak halabeharragatik nigan nolabai-teko eragina izan dutelako —halabehar, bidebatez esanda, elkarren arrean harremanik ezdueen gertaera arrotzak elkartzeari deitzen diot,gero guri denak batera agertzen zaizkigularik-;amers horiek guztiak, nioen moduan, desatsegi-nak ziren eta baita mingarriak ere; amets horieksarritan gaizkitu ninduten, nahiz eta hausnarke-ta guztiak neure golkorako gorde, orduan orain-dik ez baitzegoen ohiturarik naturak gugandikurrundu duena atzeman nahian jarduteko.

— Badakizu, aita jauna —gaineratu zuen Ott-marek—, zuk halabehar, gertaeren elkarketaedo antzeko zernahi aipatzen duzunean nirelagun Albanen iritzi bera dudala. Eta hausnarke-tarako ohiturari dagokionez ziur zaude antzinakoohitura dela hori, giza izaeran sustraiturik dago-ena. Saisen dizipuluak ere...

Page 40: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Zaude! —zutitu zen baroia—. Ez gaitezengehiago murgildu solas horretan, arrazoi askibaitaukat zure miresgarri zaletasun larregiajasateko aldartean ez egoteko. Aitortu beharradaukat gaztaroko oroitzapen batek atxiki nauelagaur bertan, irailak bederatzi, eta ezin dudalauxatu. Abentura hura kontatuko banizue, hantxeaurkituko luke Ottmarek frogaturik zeinen kalte-garria gertatu zitzaidan amets edo erdi-ametse-tako egoera hura, errealitatearekin halako loturabitxia zuena.

— Agian, aita jauna —esan zuen Ottmarek—,adibide ederren bat emango diguzu Albani etabioi, loa eta ametsak ikertzen dituen magnetis-moaren esperientzia ugarientzat.

— Magnetismo hitzak berak dardarka jartzennau —haserretu zen baroia—. Baina nork berealorrean jardun beza. Arrakasta opa dizuet,naturak onesten badizue zuen esku traketsezberari errezela urratzea, eta ez dezala zuenjakinmina heriotzarekin zigortu.

— Ez dezagun eztabaidatu, aita jauna —eran-tzun zuen Ottmarek—, segurantzia osotik erne-

Page 41: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tzen diren gauzetaz. Baina zure gaztaroko oroi-tzapen hori ezin al diguzu jakitera eman?

Baroia hondoraino eseri zen berriro besaul-kian, eta barrena asaldatua zeukanean egin ohizuen bezala begirada modu adierazkorrean gorazuzendu eta hasi zen:

— Badakizue nobleziaren B.ko akademianjaso nuela nire heziketa militarra. Bertako ira-kasleen artean bazen gizon bat inoiz ahaztukoez dudana; ordea oraindik ezin naiz berarekinoroitu barreneko dardara edo izu tankerako batgabe. Sarritan iruditzen zait mamuen gisan sar-tuko dela atetik ezkutuan.

«Gizon tantai hura are nabarmenagoa bihur-tzen zen bere zimelean, gihar eta zain hutsezosatua ematen baitzuen; agian gizaseme egokiaizango zen gaztetan, oraindik ere jaurtitzen bai-tzuten bere begi beltz handiek suzko begiradabat, aurre egiten zaila denontzat. Berrogeitamarurtetik gora samartua, halere gaztetxo batenindarra eta iaiotasuna zeukan, bere mugimenduguztiak azkarrak eta tinkoak ziren. Inor bainotrebeagoa zen esgriman, nahiz labana eta nahizezpatarekin, eta zaldirik basatiena ere apalduko

Page 42: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zukeen, antsika jartzeraino. Soldadu danimarka-rren artean komandante izana, ihes egin beha-rrean gertatu omen zen, bere jenerala dueloanhil zuelako ezpataz. Hau askoren ustez ez zendueloan gertatu, baizik eta jeneralaren irainbaten ondoren sartu omen zion ezpata gorpu-tzean, bere burua babesteko betarik eman gabe.Aski bedi esatea Danimarkatik ihes egin etakomandante graduarekin ipini zela gotorlekuan,gol mailako irakaskuntzan. Txit suminkorra, hitzedo begirada hutsarengatik jar zitekeen sutaneta ongi hausnartutako laztasunaz zigortzenzituen ikasleak; bere inguruko guztiak, ordea,ukitu misteriotsua zeukan. Behin batean araueta erregela guztien kontra ikasle bati emanda-ko tratu gogorrak buruzagien arreta erakarri etaikerketa zabaldu zen; baina orduan ikasle hare-xek bere burua errudun egin eta halako grinazmintzatu zen komandantearen alde non salake-ta guztietatik libre utzi zuten.»

«Beste batzuetan, berriz, ez zuen bera zenikematen. Bere ahots lodiaren bestetako doinuzalapartariak ozentasun zehaztuezin bat hartzenzuen, eta ezin izaten zen beragandik begirada

Page 43: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

saihestu. Onez onean hartzen zituen akats ttikiguztiak, eta bazirudien arrakastaren bat lortuzuen norbaiti bostekoa ematen zionean beremorroi bihurtzen zuela, eutsiezineko azti-indarbatez; eta inori bat-bateko heriotzarik saminenaopatzen bazion, bazirudien bete egingo zelabere desioa. Halako egunen biharamuneanekaitz izugarria lehertu ohi zen, denok gorde edoaldegitera behartuz. Berak orduan egunsentianDanimarkako uniforme gorria jantzi eta erral-doiaren adinako pausoak emanaz irteten zenakademiaren jauregi aldameneko lorategi zaba-lera, nola uda hala negua izan, egun osoa norae-zean ibiltzeko. Ahots beldurgarri eta imintzionabarmenekin entzuten genion danieraz hizke-tan, ezpata atera eta arerio izugarri batekinborrokan arituko balitz bezala, kolpeak jaso etamoztuz, harik eta kolpe artetsu baten ondorenarerioa bota arte; orduan birao eta madarikazio-rik latzenak esanez gorpu hura ostikoka mastra-katzen zuela zirudien. Ondoren ziztu bizian alde-giten zuen zumardietan barrena, arbolarik altue-netara igo eta isekati algaraka, geure geletatikaditzen genionoi zainetako odola izoztuz. Berro-

Page 44: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

geitalau orduz jarduten zuen hala, eta paroxis-mo hark egunez bezala erasotzen zion gauezere. Hurrengo egunean bazirudien aurreko bereibilera guztiak ahaztuak zituela; bestetan bainozakar, suminkor eta gogorrago agertzen zen,lehengo aldarte atseginera etorri arte.»

«Ez dakit nondik jaio ziren berari buruzkozurrumurru harrigarri, sinistezin haiek, akade-miako mirabe eta herriko jende xehearen arteanere zabalduak. Ziotenez, sua amatatu eta gai-tzak sendatzeko gauza zen, eskuak gainean ipiniedo baita begirada hutsarekin ere; izan ere,gogoan daukat behin batean makilka uxatuzituela zenbait lagun, modu hartan senda zitzanetorriak. Nire zerbitzuko agure elbarri batekzuzenean aipatu zidanez, denek zekiten koman-dantea parte gaiztokoa zela, eta deabru zitalaagertu zitzaiola aspaldi ekaitzaren erdian itsaso-an, heriotzatik salbatzeko aukera eta nolanahikoekintza miresgarriak egiteko gizagaindizko inda-rra eskainiaz; berak orduan onartu eta deabrua-ren menpe geratu omen zen. Agi danean orainmaiz zeukan borrokatu beharra deabru harekin,azaldu egiten baitzitzaion lorategi inguruetan,

Page 45: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

nahiz zakur beltz eta nahiz beste edozein anima-lia zatarren itxuran; baina lehenago ez bazenberanduago komandanteak burua makurtubeharko omen zuen, modu ikaragarrirenbatean.»

«Kontaera zoro eta ments haiek gorabehera,ez nion barne hotzikarari eusterik izaten, etanahiz komandanteak nirekiko agertzen zuenzaletasunari atxikimendu leialez erantzutennion, gizon berezi harenganako nire sentimen-duetan zerbait ulertezina nahasten zen, etenga-be jarraitzen zidana eta neuk ere argitu ezinnuena. Bazirudien goiko izakiren batek hertsa-tzen ninduela gizon harekin leial izatera, maita-sun haren amaitze ordua nire heriotzako orduabalitz bezala. Berarekin elkartzen nintzeneanatsegin antzeko bat nabaritzen nuen, baina baitabeldur antzeko bat ere, eutsiezineko estuasuna-ren sentimendua, parte onekoa ez zen moduanlarritu eta barrena hotzikaraz jartzen zidana.Aspalditik nengoenez bere ondoan, jator joka-tzen zuen nirekin eta gauzarik bitxienak konta-tzen zizkidan, begirada nigan josirik ohitura zuenmoduan, eta eskutik helduta; aldarte bakan hark

Page 46: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

leher eginik uzten ninduen. Zorabiatzeko zorianibiltzen nintzen ondoezik eta nekatuta. Aipatze-ke uzten ditut nire lagun eta nagusiarekin izatennituen eztabaida bitxi guztiak nire ume jokoetanparte hartzen zuen aldietan, neroni, babes legezorrotzenei jarraituz, lorategian egiten ari nin-tzen gotorleku garaitezin hura altxatzen lagun-tzen zidanean. Baina harira joan nadin.»

«17-garren urteko Irailaren zortzitik bedera-tzirako gauean, zehatz-mehatz gogoratzen naiz,ametsa egin nuen, bizi bizia eta benetan gerta-tua zirudiena. Komandanteak atea isilik zabaldu,nire ohe ondora etorri eta eskuineko eskua eza-rri zidan bekainean, bere begizulo beltzekin bel-durtzeko moduan niri so, zinez nire aurrean zutikbaneuka bezala. Hasperen egin nuen, ezinego-nez eta izuz. Orduan ahots lodiz hitz egin zidan:«Gizakume gizarajoa, aitor nazak hire nagusi etajauntzat! Zergatik ahalegintzen haiz alferrik hiremorroi uztarria astintzen? Hire barrena dakusanJainkoa nauk, eta inoiz bertan gordetako edogorde nahi duan guztia argi eta garbi zeukat nireaurrean. Baina lurreko zizare hori, nik higandudan boterearen zalantza egiten ausart ez

Page 47: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

hadin, hire gogoeten errota ezkutuan sartzekoasmoa diat, heuk ere ikus dezakean moduan».Bat-batean tresna zorrotz distirant bat ikusi nioneskuetan, eta kaskezurra zulatzen has] zitzaidanbere harkintxe. Atera zitzaidan izu oihuarenpoderioz esnatu egin nintzen, izerdi patsetan,zorabiatzeko zorian. Nire oneratzea lortu nue-nean giro sargori zakarrak betetzen zuen gelaosoa. Oraindik ere komandantearen ahotsaentzuten nuela iruditzen zitzaidan, urrutitik nireizenaz deika behin eta berriro. Amets latz harenondoriotzat hartu nuen; ohetik jauzi egin etaleihoa ireki nuen, haize garbiak gelako sargoriaegurasteko. Baina hura beldurra nirea ilargigauaren erdian komandantea ikusi nuenean uni-formez jantzita, nire ametsean agertu bezalaxe,kanpora zeraman burdinazko aterantz zihoalarikzumardian barrena. Zabaldu atea, zeharkatu,bere atzean itxi eta erro nahiz krisketen burdinzaratak oihartzuna harrotu zuen gau isilean.«Hara! —pentsatu nuen nire artean—. Zer nahiote du komandanteak kanpora irtenda?», etaberebiziko larria eta kezka abaildu zitzaizkidan.Eutsiezineko indarrak bultzata bezala presaka

Page 48: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

jantzi eta inspektore jauna iratzarri nuen, hiruro-geitamar urteko agure alaia, komandanteakbere paroxismo gaiztoetan aintzat hartzen zuenbakarra; izandako ametsa ere kontatu nion,ondorengo gertakariarekin batera. Agurea adi-adi jarri eta esan zuen: «Nik ere entzun dut atehots handia, baina neure irudipena zelakoannengoen; nolanahi ere, baliteke komandantearizerbait berezia gertatu izana eta hobe izangodugu bere gelan begiratzea».»

«Txirrina jota ikasle eta irakasleak esnatueta, kandelak hartuta, prozesio itzaltsuan bezalajoan ginen pasabide luzean barrena komandan-tearen gelarantz. Atea itxita zegoen eta giltzanagusiarekin irekitzen alferrik saiatu ondoren,barrenetik morroiloa emanda egongo zela jabetuginen. Ate nagusia ere, lorategira irteteko erabi-li beharko zukeena itxita eta morroiloa emandazegoen, lehenago bezala. Oihuek erantzunik ezzutenez azkenean logelako atea behartu zuten:begirada josita eta ahotik apar odoltsua zeriolazegoen komandantea, Danimarkako uniformegorria soinean, esku okertuarekin ezpatari hel-

Page 49: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

duta, lurrean hilda! Alferrik izan ziren hura zuz-pertzeko ahalegin guztiak.»

Baroia isildu egin zen. Ottmar zerbait esate-ko zorian zegoen bina eutsi egin zion; eskuakopetan jarrita, bazirudien lehenbizi bere barre-nean taxutu eta itxuratu nahi zuela kontaerahartaz esateko zeukana. Mariak isilune hura etenzuen, esanaz:

— Ene bada, aita jauna! Hori pasadizo ikara-garria! Nire aurrean ikusten dut komandantebeldurgarria Danimarkako uniformez jantzi etabegirada nigan josita. Hondatu dit gaurko loa.

Franz Bickert pintoreak, baroiaren etxekolagunmina azken hamabost urte haietan, ezzuen ordurarte parterik hartu elkarrizketan, ohi-tura zuenez; aldiz, gurutzatu besoak bizkarreaneta sinu zelebre ugari eginaz ibilia zen harat-honat, noizean behin jauzi barregarriak egitenahaleginduz. Azkenean honela ekin zion:

— Baronesak arrazoi osoa du. Zertarako ditu-gu ikarazko kontaerak eta pasadizo hunkigarriaklotarako tenorean? Loa eta ametsei buruz dau-kadan teoriaren kontra dago hori, milioi pare batesperientziatan bakarrik oinarriturik dagoen teo-

Page 50: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

riaren kontra, hain zuzen ere. Baroi jaunak orainartean zorigaiztozko ametsak besterik ez badituegin, hori da nire teoria ezagutzen ez duelakoeta ezin duelako, beraz, horren araberan jokatu.Ottmarek aipatzen duenean magnetismoa, pla-neten eragina eta auskalo zer kontu, balitekearrazoirik falta ez izatea baina nire teoriak ilargiizpiei ere sartzen uzten ez dien armadura osa-tzen du.

— Dagoeneko irrikitzen nago zure teoriabikain hori entzuteko —esan zuen Ottmarek.

— Utzi Franzeri lasai hizketan —eten zionbaroiak—. Laster konbentzituko gaitu nahi duenguztiaz eta nahi duen eran.

Pintorea Mariaren parean eseri, finezia barre-garria eta irri gozo, bitxi batekin atzaparkadatabako hartu eta honela hasi zen:

— Lagunarte ohoragarria! Ametsak apar hutsdira. Alemaniako atsotitz jator esanguratsu batda hori, baina Ottmarek hainbeste xehatu du,hainbeste zehaztu du non berak hitz egin bitar-tean nire buruan antzeman baititut lurretik jaioeta gorantz zihoazen burbuilak, izpirituarenoinarri gorenarekin batzera. Baina ez al da geure

Page 51: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

izpiritua legamia prestatzen duena, gero hortikbeste zati xeheago horiek harrotzen direlarik,oinarri bakar eta beraren emaitza direnak? Aur-kitzen al ditu gure izpirituak bere baitan legamihori prestatzeko osagai guztiak, ala kanpotikdatorkio laguntza? Hori ere galdetu eta berehalaerantzuten dut: Natura osoa, bere agerpen guz-tiekin, ez dago horren eskura, bere lantegiarenluze-zabala eskaintzen digunean; gure izpirituaknagusi libre dela uste du, baina naturaren helbu-ruei jarraituz aritzen da. Gutaz kanpoko gauzeidagokienez hain gaude lotura psikiko eta fisikoestuan naturarekin non beragandik libratzeak,halakorik ahal balitz, gure bizitza suntsitukolukeen. Gure bizitza mugatua delako hori bestezabalago horrek hesitzen du, horrexen isladabesterik ez baita; halere, irudiak eta imajinakispilu sakon batean jasota bezala ikusten ditugualdaturik, eta beraz modu harrigarri eta arro-tzean sarritan, nahiz eta karikatura horren jato-rria bizitzan bertan egon. Ene ustez gizakiakbehin ere ez du gogoeta edo ametsik egin natu-rakoak ez diren osagaiekin; horiek gabe ez lego-ke ezertarako. Alde batera utziaz gure gogoa

Page 52: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

asaldatu eta geurezkoa ez dugun estuasuneanjartzen gaituzten kanpoko eragin bazterrezinak,hala nola bat-bateko izua, nahigabe larria e.a.,ene iritziz gure izpiritua bere horretan egoten daezarri zaion barrutian, bizitzaren agerraldi bikai-nenetarako legamia prestatzen, gerora bertatikburbuilak goratuko direlarik, alegia ametsenaparra eraikitzen duten horiek, Ottmarek dioenmoduan. Nik neuk, batez ere ilunabarretanhumore agortezinekoa bainaiz, denek aitortzendidaten eran, artez prestatzen ditut gau bakoi-tzeko ametsak, nire burura hamaika gauza irri-garri erakarriz; eta gauez nire fantasiak kolorebizi eta tankera zoragarrienaz aurkezten dizkit.Neure antzerki emanaldiak maite ditut gehien.

— Zer esan nahi duzu? —galdetu zionbaroiak.

— Ametsak iraun bitartean —jarraitu zuenBickertek—, eta idazle azkar batek jadanik aipa-tu duenez, antzerki idazle eta antzezlerik onenakgara, zeren gutaz kanpoko pertsonaiak berenezaugarri berezi guztiekin interpretatu eta guztizegia antzean aurkezten baititugu. Horretan oina-rrituaz, egunez gogora ekartzen ditut bidaietan

Page 53: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

gertatu zaizkidan hainbat abentura barregarri,nirekin bizitutako pertsona barregarriak, etagauean neure irudimenak munduaren antzezpe-nik atseginena aurkezten dit, lagun horiek berenezaugarri bitxi eta kaikukeria guztiekin azalduaz.Gaua baino lehen, ikuskizunaren oihala edo zirri-borro antzekoa egiten dut, eta ametsean poeta-ren borondatearen arabera taxutzen da denagatza eta piperrarekin. Nire barruan daramatSacchiren konpainia osoa, eta bizitzatik hartuta-ko zertzeladekin hain bizi antzezten ditu Gozzi-ren ipuinak, non ikuslegoak, berori ere neu nai-zelarik, egiatzat hartzen dituen. Esan bezala,nahita sumatutako amets horietatik bazter uztenditut bai kanpoko halabeharrek piztutako aldar-teak, bai kanpoko beste eragin fisikoren bateksortuak. Izan ere, ia denok noizbait oinazetu gai-tuzten amets guztiak, alegia dorretik erortzea,burua moztea e.a., gorputzeko oinazeren bateksortuak izaren dira; izpirituak, lotako orduan ani-maliazko bizitzatik aldendu eta bere konturalanean ari delarik, bere eran konprenitu etaasmatzen du jatorri fantastikoren bat oinaze

Page 54: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

horrentzat, emanaldiarekin ahalik ongiena ego-kitzeko moduan.

«Gogoan daukat pontxearen inguruko lagu-narte alai batean gertatu nintzela behin ametse-tan. Ofizial harroputz ezagun bat etengabe arizen estudiante bati zirika, harik eta honek aurpe-gira edontzia hustu zion arte. Borroka zabalduzen denean, eta nik, bakea jarri nahian, minahartu nuen eskuan, erresuminez esnatzeraino.Eta hara! Eskua odoletan ez neukan bada, man-tan gordeta zegoen orratz gogor batekin urratu-ta!»

— Bada aizu, Franz! —hots egin zionbaroiak—. Ez zen oso amets atsegina, prestatuzenuen horixe!

— Ai ene! —esan zuen pintoreak ahotslantu-rosez—. Ezer egin ote daiteke patuak sarritanezartzen digun zigorraren aurka? Neuk ere izanditut amets beldurgarri, oinazetsu, izugarriak,izerditan jarri eta nire onetatik atera nautenak.

— Horietaz mintza zaitez —hots egin zuenOttmarek—, horrekin zure teoria pikutara joangobada ere.

Page 55: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Baina Jainkoarren —kexatu zen Maria—, ezal duzue batere begirunerik nigana?

— Ez! —hots egin zuen Franzek—. Akabo dirabegiruneak! Beste edonork bezain izugarriakegin ditut ametsak. Izan ere ez al ninduen Amal-dasongiko Printzesak tea hartzera gonbidatu? Ezal neukan soinean xingolezko txamarrarik zora-garriena, txaleko brodatua eta guzti? Ez al nuenitalierarik garbiena hitz egiten, lingua toscana inbocca romana? Ez al nengoen andere zoragarriharekin maitemindua, artisten eran? Ez al nituengauza bikain, zerutiar eta poetikoenak esaten,halako batean behera begiratu eta ohartu nin-tzen arte, izuarekin zeharo pasata, modurik itxu-razko eta gisakoenean nengoela jantzia bainaprakak ahaztu zitzaizkidala?

«Baina nabarmenkeria horrekin inor haserre-tu baino lehen —jarraitu zuen aztoratuta—, ala-jainkoa! zer ez ote nezake esan nire ametsetakoherio oinazeez? Ez al nintzen nire hogeigarrenurtebetetze egunean andereño prestu harenga-na itzuli, dantzan egiteko irrikitan? Ez al nituennire azken sosak xahutu txamarra zaharrakberria eman zezan alderantzikoz gain jarraraz-

Page 56: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ten eta zeta zurizko galtzerdi batzuk ere eros-ten? Hala, heldu naiz azkenean milaka argi etagizonezko dotoreekin distiraz dagoen salako ateaurrera, eman dut nire txartela, eta infernukozakur atezain batek labezulo txiki bat ireki ez ditbada, itolarrizko fintasunez sartzeko erreguka,hura dela eta salako sarrera! Baina hauek denakhuskeriak dira, bart estutu eta larritu nauenamets garratzaren aldean. Ene! Paper orri batenerdiko errainua nintzen. Norbait —hain zuzen ereidazle deabru guztiz ezagun bat, baina aski bedinorbait esanda— harramazka aritu zait deabruz-ko bertso zarpailak izkiriatzen, bi pitzadurakikoantzar luma kamuts eta izugarri luzearekin.Beste behin ere ez al ninduen etsai anatomistabatek maniki baten eran bere gogora zatikatu,nirekin hainbat froga deabruzko egiteko? Esatebaterako zein itxura izango ote nukeen garondo-an hanka hazita, edo ezkerreko hankaren ordezeskuineko besoa ipiniez gero.»

Baroiak eta Ottmarek algara ozenez etenzuten pintorearen hizketa. Aienatua zen lehengogiro goibela eta baroiak honela ekin zion:

Page 57: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Ez al naiz lehen ere esana familiarte ttikihonetan Franz zaharra dela gure benetako maî-tre de plaisir? Bere mintzaldi hasiera patetikoa-ren ondoren are bikainagoak bihurtu dira bereeztenkada humoretsuak, azkenaldera usteka-bean jaurti eta leherketa indartsu batekin beza-la gure zurruntasuna apurtu dutenak; ez non etaez han aldatu gara izpirituen mundutik benetakobizitza pozgarrira.

— Etzazue uste —gaineratu zuen Bickertek—pailazoen moduan aritu natzaizuenik alaitunahian. Berehalakoan! Amets higuingarriokbenetan oinazetu naute eta baliteke neronekoharkabean prestatuak izatea.

— Gure Franzek —eten zion Ottmarek—esperientzia ugari ezagutzen ditu ametsensorrerari buruzko bere teoriarentzat, baina oina-rri hipotetiko horien arteko lotura eta ondorioentxostena ez da oso txalotzekoa. Gainera badagobeste amets mota gorenago bat ere, eta lotakoordu pizgarri pozgarrian haztamuka hurbilduondoren, gizakia harexez bakarrik balia daitekeizpirituen munduko printzak erakartzeko, horre-la jainko indarrez asetu eta sendotuz.

Page 58: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Begirozue! —esan zuen baroiak—. Ottmarbere zaldira igoko da laster, eta hala joan egingoda guk sinisgogorrok, Moisesek lur aginduabezala, urrutitik bakarrik ezagutu omen dezake-gun erresuma misteriotsu hartara. Baina galara-zi egingo diogu aldegitea, udazken gau zakarhonetan. Zer derizkiozue beste ordubetetxo iga-rotzen badugu elkarrekin? Tximiniako sua piztueta Mariak, berak ongi dakien eran, pontxegoxoa prantatuko digu, alaitasuna bizkortu etaazkartuko digun izpiritua, ustez behintzat.

Bickertek estasian bezala zeru sabaira begi-ratu, antsia egin eta Mariaren aurrean makurtuzen, eskari bat apalki egiten duenaren itxuran.Mariak, ordurarte isil samar eta bere baitaraturikeserita egon ondoren irribarre egin, ohiturabakana beragan, eta alegera zutitu zen pintorezaharraren jarrera zelebrea ikusita, dena baroia-ren nahiei jarraituz paratzeko. Bickert ere korri-ka ttikian zebilen batera eta bestera. Kasparriegurra ekartzen lagundu zion, eta belaun bakarbaten gainean saiheska jarri eta sugarrei haize-manez etengabe ari zen Ottmari hoska: erakus-teko zeinen ikasle saiatua zen eta bera marraz

Page 59: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zezala, aurpegiko su errainuei eta islada ederreizehatz erreparatuaz. Baroi zaharrak, gero etaalaiago, anbarrezko puntadun bere pipa luze tur-kiarra ekarrarazi zuen, soilik mementurik atsegi-nenetan egin ohi zuen gauza.

Turkiako tabakoaren urrin iheskorra salanhedatu eta Mariak limo zukua isuri zionean zila-rrezko pontxe-ontziko azukre txikitu berriari,izpiritu atsegin, etxekoi bat jaiki zela zirudien,eta hartatik sortutako barne patxadak une harengozamena areagotuko zuela, aurreko eta ondo-rengo mementu guztiak hutsaldu eta deuseztuz.

— Harrigarria da gero —hasi zen baroia—,Mariak beti hain pontxe goxoa prestatzea. Ez dutbeste inorena dastatzerik izaten. Alferrik azaldu-ko dizkizu zehatz-mehatz osagai guztiak. Behinbatean Katinka petralak nire aurrean prestatuzuen pontxea, Mariak bezalaxe, baina ez nuenbaso bakar bat ere irensterik izan; badirudi aztiformula batez edo hitz egiten diola Mariak eda-riari, indar magiko berezia emanaz.

— Ezin bestela izan —hots egin zuen Bicker-tek—. Heltzen dion guztia bizitzen du Mariak,bere airostasun liluragarri horrekin. Prestaketan

Page 60: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ikuste hutsarekin, pontxea goxoa eta apartabihurtzen da.

— Oso gisakoa —eten zuen Ottmarek—,baina zure baimenarekin, arreba maitea, hori ezda erabat egia. Ados nator aita jaunak dioeneanzuk prestatu edo zure eskuetatik igarotako edo-zein gauza dastatzeak edo ukitzeak barne patxa-da pizten duela inoren bakean, baita nigan ere.Hori sortzen duen magia, ordea, izpirituzkoharreman sakonagoetan bilatzen dut nik, eta ezBickertek bezala zure edertasun eta finezian;berak horri leporatzen dio, noski, zortzi urte zeni-tuenetik kortea egin dizunez.

— Zer ikusteko ote nago oraindik? —hotsegin zuen Mariak barrezka—. Gaueko fantasiaeta lilurak ozta-oztan gainditu ditut, eta orainberriz zer eta misteriozko zerbait aurkitzenduzue nigan. Beraz komandante beldurgarriekinedo bizkiekin ahaztu naizen arren, halere arris-kuan jarraitzen dut, alegia ni neu ere fantasmabihurtu eta ispilu aurreko neure isladarekin izu-tuko ote naizen.

— Tamalgarria litzateke —esan zuen baroiakirribarrez—, hamasei urteko neskatilak ispilura

Page 61: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

begiratu ezin izatea, bere burua fantasmatzathartzeko arriskuagatik. Baina nolatan ezin otegara gaur zorakeria fantastiko hauetatik urrun-du?

— Zeuk ematen didazu mementuero aukera,jauna, nahigabe bada ere —gaineratu zuen Ott-marek—, berriketa alfer eta kaltegarriak direla-koan zokoratzen dituzun gai horietaz mintzatze-ko, eta horregatik ezin duzu aurrean ikusi, onarezazu, ene Alban ona. Ezin da zigortu naturakberak txertatu digun ikerketarako grina eta jakinnahia; areago, badirudi zenbat eta handiagoaizan gugan daukan eragina, orduan eta errazagoigoko garela berak ipini dizkigun mailetan gora.

— Eta nahikoa gora iritsi garela uste dugu-nean —eten zion Bickertek—, zorabioak hartueta lotsagarri erortzen gara zilipurdika, goialde-ko arnasa fina gure buru astunentzat desegokiadela jabeturik.

— Ez dakit zer pentsa zutaz azkenaldi hone-tan, hain zuzen ere Alban etxean dagoenetik —gaineratu zuen Ottmarek—. Lehen hezur etamami besarkatzen zenuen miresgarri zen guztia,

Page 62: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tximeleta hegoen irudi berezi eta abardureiburuz hausnarrean, eta baita lore, barri...

— Zaude —hots egin zuen baroiak—. Aurkigara bestela lehengo solasean. Zoko-moko guz-tietan edo trasteen ganbara fantastikoan zureAlban mistikoarekin aurkitu nahi duzun zerahorri, ahalik eta gero funts sendorik gabeko erai-kuntza altxatzeko, zera horri ametsa derizkiot,alegia apar hutsa, nire teoriaren arabera. Edaria-ri darion aparra geldiezina da, zaporerik gabea;horrelakoak dira ere zuen lan sakonen emaitzak,tornutik ateratako txirbilak bezain hutsarenhurrengoak, hau da, nahiz eta kasualitateakforma jakina eman sekula artelan gorentzat har-tuko ez direnak. Gainerakoan Bickerten teoriahain da argia non praktikara eramaten saiatukonaizen.

— Ez garenez ametsetatik aldentzen —esanzuen Ottmarek—, zilegi bekit duela gutti Albanekberritu didan pasadizoa kontatzea, gure oraingogiro atseginean mantenduko gaituena.

— Baldintza batekin —gaineratu zuenbaroiak—: azken esan duzun horretaz ziur ego-

Page 63: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tea eta Bickerteri uztea nahi hainbat ohar erans-ten.

— Horixe nerabilen buruan, aita maitea —esan zuen baroiak—. Izan ere, Albanen kontaki-zunak latzak eta izutzekoak ez badira ere, gehie-netan hain zirraragarriak dira non eragin onga-rria duten inorengan, nahiz akiturik utzi.

— Pozik geratuko da nire Maria jatorra —gai-neratu zuen Ottmarek—, baina ezin ditut Bicker-ten oharrak onetsi, ametsei buruzko bere teoriabaieztatuko baitu nire kontakizunak. Nire aitajaunak, ordea, konbentzitu beharra edukiko duoker dagoela Alban onari buruz eta bere dohainhorri buruz, Jainkoak emana praktika dezan.

— Ahora datozkidan ohar guztiak pontxeare-kin irentsiko ditut —esan zuen Bickertek—, bainalibre izan behar dut nahi hainbat aurpegi imin-tzio egiteko.

— Onartua izan bekizu —hots egin zuenbaroiak, eta beste hitzaurrerik gabe hasi zen Ott-mar kontatzen:

— Albanek J.ko unibertsitatean gazte bat eza-gutu zuen, bere itxura egokiagatik ikusi ordukodenak erakarri eta leku guztietan ongi-etorria

Page 64: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

jasotzen zuena, konfidantza eta begikotasunez.Biak medikuntza ikasleak eta jakinduri egarrizeskolara iristen lehenak izaki, elkarrekin egotea-ren poderioz harreman estura heldu ziren, etaazkenean, leialtasunik handienaz jokatzen bai-tzuen Theobaldek (hala deitzen zion Albanekbere lagunari), adiskide min bihurtu ziren. Theo-baldek izakera samurra, ahula, ia emakumezkoaagertzen zuen, eta baita aztoramen idilikoa ere;aro honetan, hain zuzen ere zapaltzen duenaga-tik axolarik gabe eta trumoi urratsez bazterrakzanpatuz aurrera doan erraldoi gotor batenantzeko aro honetan, beste guztien aldean Theo-bald hain ttipi eta gozo nabarmentzen zen nongehienek barre egiten zuten bere bizkar. Albanzen, bere lagunaren samurtasunari ederretsita,lotsarik gabe jarraitzen Zion bakarra bere lorate-gitxo fantastikoetan barrena, nahiz eta sarritansaiatzen zen berriro bizitzako ekaitzaldietaraitzul zedin, eta horrela barrenean agian zeuzkanindar eta kemen txinpartak nondik piztuko. Izanere Albanek uste zuen bere lagunari hainbestezor ziola, unibertsitate urte haietan bakarrikernatu eta sendotu baitzitzakeen Theobaldegan

Page 65: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

beharrezko ziren indarrak, ahalik eta aurre eginahal izateko bai gorabehera gogorrei eta baizorigaitzen ustekabeko zigor guztiei, eguraldisargoriko tximisten antzekoei.

«Theobalden asmoak, bere inguruari bakarrikerreparatzen zion pentsakera xume haren neu-rrikoak ziren. Ikasketak amaitu eta doktoradutzaeskuratu orduko bere sorterrira itzuli nahi zuen,guraso ordeengana joan (umezurtza zen) etahaien alabarekin ezkontzeko, elkarren ondoanhaziak baitziren biak; eta hartara, itxurazkoondasun baten jabe eginik, bere buruari etajakintzari bakarrik begira bizitzeko. Garai hartanberriro zabaltzen ari zen abere magnetismoabere animaz nagusitu zen, eta gai horretaz ida-tzitako guztia gogotsu ikasi zuen; era berean,Albanen gidaritzapean esperimentutan jardunbitartean, baztertu naturako indar psikikoenaurka omen zihoazen baliabide fisikoak, etamagnetismo barbaro izenekora itzuli zuengogoa, hau da, izpiritualisten eskola zaharrera.»

Ottmarek magnetismo hitza aipatu orduko,Bickerten aurpegian imintzioa agertu zen, hasie-ran astiro baina ondoren gihar guztietatik cres-

Page 66: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

cendo zihoana, harik eta azkenean, fortissimo-aren gisan, keinu ezin zelebreago hura baroiaga-na zuzendu zuen arte; berau barrez lehertzekozorian zegoen, Bickertek zutitu eta hizketan has-tekoa egin zuenean. Orduantxe Ottmarek basobat pontxe luzatu zion eta honek maltzurki edanzuen, Ottmarek bere kontakizunarekin jarraitzenzuen bitartean:

— Buru-belarri murgildu zen Alban hipnosian;isilpean ereiten zuen han-hemenka abere mag-netismoaren ikasbidea, mesmerismoari bereburua guztiz eskainirik; halaber, Theobaldi hainhiguingarriak zitzaizkion krisi bortxatu haienalde zegoen ere. Bi lagunen iritzi desberdintasunhura hainbat eztabaidatarako gai izanik, horranon Theobalden zenbait esperientzia ukatzerikez eta eragin psikikoei buruzko Theobalden azto-ramen eztiak erakarrita, Albani berari ere mag-netismo psikikorako joera handitu zitzaion; azke-nean, Puysegurenak bezala bi alderdiak ekar-tzen dituen eskola berriaren jarraitzaile egin zenAlban. Aitzitik, hain konbentzimendu arrotz etaarinak zituen Theobald ez zen bere sistematik

Page 67: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

den guttiena ere aldendu; aldiz, temati baztertuzituen baliabide fisikoak oro.

«Bere beta guztia eta beraz bizitza osoa era-bili nahi zuen eragin psikikoen osin misteriotsue-tan ahalik eta gehiena sakontzeko, eta hartara,izpirituz beti hari atxiki eta oztopo guztietatikurrunduz, naturaren dizipulu duin bihurtzeko.Horrela, bada, bere bizitza kontenplatzaileakapaizgo baten antzekoa izan behar zuen, harta-ra, gero eta ordenazio gorenago baten moduanIsisen tenplo handiko barne geletan sartzekobedeinkazioa jasotzearren. Lagunaren grina harkitxaropen emanda, Albanek haizea eman zionTheobalderi xede hartarako, eta azkenean berehelburua erdietsi eta sorterrira itzultzerakoanhonako hauek izan ziren Albanen azken hitzak:hasitakoari tinko eusteko.»

«Handik lasterrera jaso zuen Albanek berelagunagandik eskutitz bat, eta bertako zentzurikezatik argi ageri zen zoramenak hartu zuela,etsipenak ezezik. Bere zorion bakarra, idaztenzion, gerrara joatea zen, bere bihotzeko maiteakhara aldegin baitzuen sorlekutik, eta heriotzakbakarrik arin zezakeen bere orduko atsekabe

Page 68: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

hura, erabat akitzen ari zuena. Alban ez zen ber-tan egonean geratu; berehala abiatu zen laguna-gana, eta alferrikako hainbat saioren ondorenzertxobait behintzat lortu zuen malerus huralasaitzea. Tropa arrotzak handik igarotzerakoan,kontatu zion Theobalden maitearen amak, ofizialitaliar batek bere etxean hartu omen zuen osta-tu; lehenengo begiratuan maitemindu zen era-bat neskatilarekin, eta baita bere aberrikoekohizkoa duten sugarraz ekin ere; emakumeenbihotza eskuratzeko xarma guztiak erabiliz,halako sentimendua piztu zuen harengan nonegun gutti barru Theobald gizarajoa ahaztu etaitaliarrarentzat baino ez zen bizi. Honek ordeagerrara bildu beharra izan zuen berriro, etaorduztik neskatxa errukarriari etengabe jarrai-tzen zion maitearen irudiak, nahiz gatazka garra-tzean odolusten nahiz lurrera jaurtita hiltzear,neskaren izena etengabe hots eginaz; hala,azkenean neskatxari zentzua nahasi zitzaion etaTheobald gizarajoa itzuli zenean andregaizoriontsua besoetan hartzeko itxaropenetan, ezzuen ezagutu ere egin. Albanek Theobald zuz-pertzea lortu bezain sarri, maitea berreskuratze-

Page 69: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ko bide ziur bat adierazi zion. Bere iritzien arabe-rakoa iruditu zitzaion Theobalderi Albanen ahol-ku hura, eta ez zuen mementu bakar batez erezalantzan jarri zeharoko arrakasta izango zuela;beraz, fede osoz lotu zitzaion lagunak egiatzataitortu zionari.»

«Badakit, Bickert, zer esan nahi duzun —etenzuen Ottmarek solasa—. Antzematen dut zureezina, eta Mariak horren jator luzatzen dizunpontxe basoari eusten diozun era etsi, barrega-rria atsegina egiten zait. Baina zaude isilik,arren. Irribarre gazigozo hori da zure oharrikbikainena, nire asmoa hondatzeko edozein hitzedo ateraldi baino askoz hobea. Zuei esatekodaukadana, ordea, hain da zoragarri eta atsegi-na non zu zeu ere goxotasunik handienean jarri-ko zaituen. Entzun bada arretaz, eta zeuk baiez-tatuko didazu, aita, nire hitza osoki bete duda-la.»

Baroiaren erantzuna «hm, hm» egitea izanzen, eta Mariak begirada argiz so egin Zion Ott-mari, aldi berean masaila eztiro esku gaineankokatuaz, ile adats horiak beren oparoan besoanbehera hedaturik.

Page 70: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Neskatilaren egunak oinazetsuak eta bel-durgarriak baziren —jarraitu zuen Ottmarek berekontakizuna—, gauek ere jota uzten zuten. Egu-nez jarraitzen zioten irudi beldurgarriak indarhandiagoz agertzen ziren gauez. Ahots erdiraga-rriz oihukatzen zuen bere maitearen izena, etabazirudien haren gorpu odolduaren alboan emanbehar zuela azken arnasa, itolarrizko haspere-nez. Gauean ametsek neskatila gajoa larritzenzutenean, amak haren ohe ondora joanaraztenzion Theobaldi. Hau aldamenean esertzenzitzaion, eta borondatearen indar guztiarekinizpiritua tinkatuaz, beragan josten zuen begira-da. Hainbat bider hartan aritu ondoren, ametseneragina ahuldu egiten zela zirudien, ofizialarenizenaren deiadarrek ez baitzuten inoren animazulatzerainoko lehengo indarra, eta hasperensakon haiek lasaitua ematen zioten bularrekoestuasunari. Orduan Theobaldek neskaren eskuabereen artean ipini eta isil isilik esaten zuen bereizena. Laster igarri zen ondorioa. Etenka bainoez zuen esaten ofizialaren izena; bazirudien sila-ba bakoitzarekin, hizki bakoitzarekin geratzenzela hausnarrean, bere irudien errenkadan zer-

Page 71: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

bait arrotza sartu bailitzan. Handik lasterrera ezzen batere mintzo; ezpaineko dardarak bakarrikerakusten zuen bere mintzatu nahia, kanpokoeraginen batek galarazia. Egoera hark zenbaitgau iraun zituen; ondoren Theobald esaldi ete-netan hasi zitzaion isilka mintzatzen, eskutikindartsu helduta. Haurtzaroa zekarkion gogora.Batean jolasten zebilen Augusterekin (oraintxeoroitzen naiz berriro neskatilaren izenaz) osaba-ren baratze handian, arbola altuenetatik gerezi-rik ederrenak berarentzat biltzen, beti molda-tzen baitzen beste umeengandik ezkutuanonena berari eskupetik emateko; bestean, luza-roan gogaitzen zuen osaba arren eta arren, hariketa honek nazio arrotzen janzkera liburu ederrauzten Zion arte. Orriak pasatzen aritzen ziren biumeak, besaulki gainean mahaiaren kontrabelauniko. Beti egoten zen beren lurraldekogizon emakume banaren irudia, eta hauek betiziren Theobald eta Auguste. Janzkera bitxikobazter arrotz haietan egon nahi izaten zutenbakarrik, lore eta belar ederrekin jolasteko...

«Gogotik harritu zen ama, gau batez Augustehizketan hasi eta Theobalden oroitzapenekin bat

Page 72: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

egin zuenean. Zazpi urteko neskatila zen beraere, eta biek jardun zuten jolasean. Augustekhaurtzaroko pasadizo aipagarrienak iratzarri ziz-kion. Oso sutsua zenez, sarritan egiten ziongogor ahizpa zaharragoari, honek maltzurkiamorrazten baitzuen arrazoirik gabe, hainbatgorabehera tragikomiko sortaraziz. Esate bate-rako neguko gau batez hiru umeak elkarrenondoan eserita zeuden, eta ahizpa zaharrena,inoiz baino elkorragoa, egoskor ari zen Augustettikia zirikatzen, berau haserre bizian negarrezzeukalarik. Theobald irudiak marrazten ari zenbeti bezala, gero haiei zentzuzko esanahiakemateko. Halako batean argia mukatu nahi izanzuen hobeto ikusteko, baina itzali egin zen uste-kabean; azkar baliatu zen Auguste aukera hartazeta zaplazteko gogorra eman zion ahizpa zaha-rrenari, hainbeste amorrazioren truke. Neskatxaoihuka joan zen lanturuan aitagana, Theobaldenosabagana, Theobaldek argia itzali eta jo eginzuela esanaz. Osaba berehala hurbildu eta Theo-balderi maltzurkeria zital hura aurpegiratzean,honek ukatu egin zuen errudunaz edo gaiztake-riaz ezer zekienik. Auguste nahigabez lehertzeko

Page 73: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zorian zegoen, Theobalderi egotzi zioteneanbera errudun egitearren itzali zuela argia etazartakoa eman; baina zenbat eta Augusterennegarra ugariagoa, orduan eta gehiago kontsola-tzen zuen osabak, esanaz gaizkilea aurkitu zute-la eta baita Theobald gaiztoaren bihurrikeriazapuztu ere. Bazihoan osaba zigorrari ekitera,Augustek bihotza hautsi eta egia aitortu zue-nean, bere burua errudun eginaz; aitorpen har-tantxe antzeman zuen osabak neskatxaren muti-laganako maitasun neurrigabea, eta Theobaldentinkotasun hura zela eta, zoriontsu baitzegoenAugusterengatik benetako heroismoz sufritzeko,umerik setosoena baino areago jipoitu zuen.Augusteren oinazeak ez zuen mugarik eta erabatdesagertu ziren bere zakarkeria eta agindunahia. Theobald gozoa bihurtu zen aurreran-tzean bere agintari, eta gogotsu egin zion men;nahi hainbat uzten zion bere jostailu eta panpi-narik ederrenekin ibiltzen, eta lehen neskatxa-ren ondoan egoteko sukalde ttikirako hosto etalore bila aritu behar bazuen, orain atseginezjarraitzen zion Augustek berak sasiartean barre-na, zurezko zaldi ausartaren gainean elkarrekin.

Page 74: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Baina neskatilaren anima osoki atxikitzeaz bate-ra, bazirudien sufritutako bidegabeak Theobal-den maitasun sugarra ere piztu zuela. Osabajabetua zegoen hartaz guztiaz, eta handik urtebatzuetara pasadizo haren egiazko nondik nora-koa harriturik jakitean ez zuen gehiago zalan-tzan jarri umeek erakutsi zuten elkarrekiko mai-tasuna, eta gogo osoz onetsi zuen bien ezkontzaasmoa, beren bizitza osorako nahi zutena. Gero-ra ere pasadizo tragikomiko harexek elkartubehar zuen bikotea berriro.»

«Osaba haserre sartu zen unetik hasi zuenAugustek bere jarduna, eta Theobaldek leialkiheldu zion bere paperari. Ordurarte Augusteegunez isilik eta bere baitaraturik egona zen,baina gau haren biharamunean amari bat-batean adierazi zion azkenaldian Theobaldekinegiten zuela amets, eta zergatik ez ote zen etor-tzen, ez eta ere idazten. Desira hau gero etanabariagoa zenez, Theobaldek ez zuen ezbaigehiago izan Augusteren aurrean azaltzeko,bidaiatik lehen aldiz orduantxe baletor bezala;izan ere, Augustek ezagutu ez zuen aldi izugarri

Page 75: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

barrez gero kontu handia izan zuen aurrean ikusiez zezan.»

«Augustek maitasunez gainezka eman zionongi-etorria. Handik guttira aitortu zion, malkougariren artean, huts egin ziola. Arrotz batekmodu arraroan lortu omen zuen beragandikurrunaraztea, eta indar arrotz hark atera zuelabere onetatik, harik eta Theobalden ametsetakoagerraldi mesedegarriek izpiritu gaizto, sorgin-tzaile hura uxatu zuten arte; aitortu beharraomen zeukan ere ezin zela arrotzaren itxurare-kin gogoratu, eta Theobald zela orain bere baita-ko biztanle bakarra. Nola Alban hala Theobaldere konbentzituta zeuden Augustek gaindituzuela bere arestiko eroaldia, eta ez zegoelabeste oztoporik bien elkartzea...»

Ottmar kontakizuna horrenbestez amaitzerazihoan, Mariari bat-batean garrasi lehor batatera zitzaionean; zorabiaturik erori zen eserle-kutik Bickerten besoetara, hau arin hurbilduondoren. Baroia izuturik altxa, Ottmar ere bere-hala Bickerteri laguntzera joan eta bion arteaneraman zuten Maria sofa gainera. Hildakoa

Page 76: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

bezain zurbil zegoen, bizitzaren zantzuak oroaurpegi oker, desitxuratutik ezkutatuak.

— Hilda dago, hilda dago! —egin zuenbaroiak oihu.

— Ez —hots egin zuen Ottmarek—. Bizi beha-rra dauka. Bizitzeko premia dauka. Albaneklagunduko dio.

— Alban! Alban! Hildakoak piztu ditzakeberak! –oihukatu zuen Bickertek.

Orduantxe atea zabaldu eta Alban sartu zen.Bere itzal berezi harekin joan zen isilik zorabia-tuagana. Baroiak amorruz begiratzen zion... inorez zen hitz egitera ausartzen. Alban Mariaz baka-rrik ohartzen zela zirudien. Beragan itsatsi zuenbegirada.

— Maria, zer gertatzen zaizu? —mintzatuzitzaion irmoki, dardara sortaraziz.

Eskutik heldu zion. Ondotik aldendu gabeesan zuen:

— Nolatan beldur hau, jaunok? Pultsua mote-la dauka baina etenik gabea. Kez betea dagogela. Ireki leihoa eta Maria berehala zuzpertukoda hutsaren hurrengo nerbio atake arin honeta-tik.

Page 77: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Bickertek hala egin eta orduan Mariak begiakzabaldu zituen. Albanengan pausatu zuen begi-rada.

— Utz nazazu, izugarri halakoa, oinazerikgabe hil nahi dut eta —murmuriatu zuen ozta-oztan entzuteko moduan.

Aurpegia Albanengandik saihestuaz sofakokuxinen artean gorde eta lo sakonean murgilduzen, bere arnasaldi sendoetatik antzeman zite-keenez. Irribarre bitxi, beldurgarri bat hegaldatuzen Albanen aurpegitik. Baroia zutitu egin zen,irmoki zerbait esan nahian bezala. Albanekgogor eutsi zion begiradaz, eta egoeraren larriaaintzat hartu gabe mintzatu zen barre zuri bate-kin:

— Lasai, baroi jauna! Umetxoa apur bat gaiz-kitu da baina lo ongarri honetatik itzartzendenean bihar goizeko seietan puntuan, aski izan-go da hemendik hamabi tanta ematea.

Sakelatik ateratako txarroa Ottmari luzatueta urrats motelez irten zen salatik.

— Sasi-mediku alena! —hots egin zuen Bic-kertek, Maria lokartua bere gelara eraman etaOttmar gelatik irtetean—. Azti begirada sakon

Page 78: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

hori, itzal hori, iragarpen profetikoa, elixir mires-garriaren txarroa... Zain nengoen airean lurrin-duko ote zen Schwedenborg bezala, edo agianbeltzetik gorrira aldatutako frakez salatik atera-ko, Beireis bezala.

— Bickert —erantzun zuen baroiak, Mariazeramatelako tristuraz besaulkian geldirik etamutu egon ondoren—, zer bilakatu da gure iluna-bar alaia? Baneukan irudipen hori barrenean,alegia gaur zorigaitzen batekin egokitu eta arra-zoi bereziren batengatik Alban ikusiko nuela.Ottmarek izendatu duen unean bertan agertuda, aingeru jagolea bezala. Esaidazu, Bickert, ezal da ate horretatik sartu?

— Noski! —gaineratu zuen Bickertek—. Etaoraintxe konturatzen naiz Cagliostroren antzerasartu digula ziria, arestiko gure larrialdian jabetuez garen arren; gela aurreko ate bakarra barru-tik itxi dut, eta hona hemen giltza... Nahastuegin ote naiz bada, eta irekita utzi?

Bickertek atea ikertu eta itzultzerakoan irri-barrez esan zuen:

— Ongi bukatu ditu Cagliostrok bere lanak.Atea lehen bezala dago sarrailez itxita.

Page 79: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Hm —jalki zuen baroiak—. Sasi-medikuaamarruzale ari zaigu bihurtzen.

— Tamalgarria da —gaineratu zuen Bicker-tek—. Albanek mediku trebearen ospea dauka,eta aspaldi hartan gure Maria osasuntsua nerbio-etako gaitz sendaezin hark jo eta botika guztiekkale egin zutenean ere aste guttiren buruanosatu zen Albanen kura magnetikoari esker.Azkenean behintzat hartu zenuen erabaki zailhura, Ottmaren kontseilu ugariei esker, bainabatez ere bestetan bere burua pozik eta alaieguzkitara luzatzen zuen lore zoragarria geroeta iharrago ikusten zenuelako.

— Ongi uste al duzu egin nuela Ottmarenaurrean amore emanda? —galdetu zuen baroiak.

— Une hartan bai —gaineratu zuen Bicker-tek—. Baina Albanen egonaldi luzatu hau ez dutbatere gogoko. Eta magnetismoari dagokionez...

— Zeharo baztertzen duzu —eten zuenbaroiak.

— Bai zera —erantzun zuen Bickertek—.Makinatxo bat froga ezagutu ditut, hartan sinis-tera naramatenak. Argi antzematen dut magne-tismoan daudela natura osoko bizitza organikoa-

Page 80: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ren harreman eta lotura miresgarriak. Hartazdakigun guztia, ordea, erabat zatikatua dago etagizakiak lortuko balu naturako sekretu sakonhorren jabe egitea, irudituko litzaidake amakustekabean lanabes zorrotz bat galduko lukeela,bere umeen atsegin eta pozerako hainbat gauzazoragarri sortzeko erabili duena; umeek topa-tuez gero mina hartuko lukete, amaren tankeranbeste hainbeste egiteko grina itsuan.

— Horixe da neure iritzia ere —esan zuenbaroiak—. Baina Albani berari dagokionez, orain-dik ez dakit nola bildu eta argitu bere ondoannagoenean nabaritzen ditudan sentimendu bere-zi guztiak. Batzuetan ondorio argi batera heldunaizela uste dut: bere jakinduri sakonak aztora-tu egin bide du, baina bere grinak, bere zorteakbesteon arreta erakartzen du! Ikusten ez duda-nean soilik iruditzen zait horrelakoa; hurbiltzenzaidanean beste ikuspegi batetik ikusten dut etaizuz betetzen naute bere aurpegiko egite oker-tuek, banaka azaltzen baitzaizkit zein baino zeinbeldurgarriago, baina denak batera ez. Duelazenbait hilabete Ottmarek aurkeztu ziguneanbere lagunik onena bezala, iruditu zitzaidan

Page 81: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

lehen ere noizbait ikusia nuela; gogoko nituenbere fintasun eta jokabide prestuak, baina bereagerraldi hura, oro har, ez nuen atsegin. Izan ereaskotan kezkatu nau Alban iritsi eta berehala,dakizuenez, Maria hain modu arraroan gaixotuizana, eta aitortu beharra daukat Albanek, azke-nean deitu ziotenean berehala ekin ziola kurari,eta gainera halako ahalegin paregabez, halakogogoz, halako maitasun eta leialtasunez nonbere arrakastak atxikimendu eta begirunerikzuzen eta garbiena irabazi zuen. Gustura okitukonukeen urrez baina zaila gertatzen zitzaidaneskerrak ematea; izan ere sendaketa magneti-koaren emaitzek, azaltzen ziren heinean, higui-nez betetzen ninduten eta Alban bera ere geroeta gehiago nuen gorroto. Batzuetan uste nuenarrisku latzenetatik salba nindezakeela, beraren-tzat inongo onurarik gabe. Bere itzal hori, beresolas mistikoak, bere hitzontzikeriak zumar, ezkieta beste hamaika zuhaitz magnetizatzeariburuz, edota besozabalik ifarrera begira mundu-ko izpiritutik indar berria eskuratzeari buruz;horrek denak urduri jartzen nau, nahiz eta biho-tzez gaitzesten dudan. Baina, Bickert, entzun

Page 82: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

arretaz! Denetan bereziena da, Alban hemendenetik inoiz baino sarriago pentsatu behardudala Danimarkako komandanteagan. Oraintxebertan ere hain isekati eta deabruaren antzerairribarrez eta bere begi beltz handiekin begira-tzen zidanean, hantxe neukan komandanteaaurrez aurre... nabarmena da elkarren artekoantza.

— Horra non argitu den bat-batean —etenzuen Bickertek— zure sentimendu arraroa, zureminberatasuna. Alban ez baina Danimarkakokomandantea da larritu eta oinazetzen zaituena.Mediku onbera horrek arrano sudurra eta suzkobegi beltzak izatearen errua besterik ez dauka;lasai zaitez eta uxatu etsaiak burutik. BalitekeAlban aztoratua egotea, baina denon ona nahidu eta hala lortzen du. Har ditzagun bere hitzon-tzikeriak kaltegarri ez den jostailutzat, eta begi-raiogun mediku trebe, begi zorrotzeko gisara.

Baroiak zutitu eta honela esan zuen, Bicker-ten bi eskuei helduta:

— Franz, zeure iritzien aurka mintzatu zara;egon behar du aringarriren bat nire larri eta ego-nez honentzat. Animaren barruan daukat erro-

Page 83: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tua: Alban da nire deabru galgarria. Franz, begi-rozu gero! Erne egon, aholku eman, lagundu etababes nazazu nire familiako egoitz akitua kolo-kan ikusten baduzu. Ulertu nauzu. Buka dezagunhonenbestez.

Lagunek elkar besarkatu zuten eta gauerdiaaspaldi igaroa zen nor bere gelara pentsakorjoan zenean, egonezaz eta urduri. Seietan pun-tuan itzarri zen Maria, Albanek iragarri bezala;txarrotik hamabi tanta eman eta handik bi ordu-tara alai eta distiratsu sartu zen egongelan, nonbaroia, Ottmar eta Bickertek besozabalik hartuzuten. Alban bere gelan itxita zegoen, presazkogutun batek egun osoa lanpeturik edukiko zuelaesanda.

Mariaren eskutitza Adelgunderi

Azkenean salbatu zara, beraz, gerra zitalareneraso eta moztadetatik, eta ihesleku libro, ziurraaurkitu. Ezin dizut hitzez adierazi, bihotzekolagun maitea, nolako zirrara nabaritu nuen hain-beste denboraren ostean zure idazkera ttiki,

Page 84: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

polita berriro ikustean. Egonezinik, guttigatik eznuen erabat hautsi hain gogor itxitako gutuna.Hasieran behin eta berriro irakurri eta halereezin nuen antzeman zer zioen, harik eta azke-nean lasaitu eta bozkarioz jakin nuen arte zureneba maitea, ene Hypolit laztana, ongi dela etaaurki ikusiko dudala berriro. Ez al zaizu orduannire gutunik heldu? Ai, ene Adelgunde! ZureMarie gaixo egon da, oso gaixo ere, baina hobe-tu naiz jadanik, nahiz eta nire gaitza hain tanke-ra ulertezinekoa zen non oraindik ere arras izu-tzen nauen hartan pentsatzeak. Ottmar etamedikuek diote oraindik daukadan sentimenduhau eritasunaren ondar bat dela, eta gainerasustraitik erauzi beharrekoa. Ez idazu eskatu zergertatu zaidan kontatzea, neuk ere ez dakit eta:ez oinazerik, ezta izenez esan daitekeen minikere, baina halere patxada guztia, alaitasun guz-tia eduki dut joana. Dena aldaturik heltzen zitzai-dan. Hitz ozenek eta urrats hotsek arantzekbezala zulatzen ninduten buruan. Batzuetan nireinguruko gauza guztiek ahotsa eta doinua zuteneta beren mingain miragarriekin zirikatu etaoinazetzen ninduten; susmo arraro batzuk bene-

Page 85: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tako bizitzatik aldenduta nindukaten. Sinistazu,ene Adelgunde, beldurgarrizko moduan sartuzirela nire bizitzan txori berdea, Trebisond-goFakardin printzea eta beste hamaika ipuin ergel,izeba Klarak hain ederki kontatzen zizkigunak,eta azti maltzurren batek nigan eragindako alda-ketaren menpe nengoen. Barregarria da esateainozokeria horiek nigan hain eragin gaiztoa izandutenik, nire ahulezia eta indarrik eza nabar-menduaz. Ezerez edo huskeriekin sarritan herio-tzeraino kezkatu, eta gero horrelakoxe bestehuskeria batek loriatzen ninduen bitartean, indarezezagun baten enbata gogorrak nire barruasuntsitzen ari ziren. Zenbait gauza bestetan ain-tzat hartzen ez nituenak, bat-batean bururatueta erabat oinazetzen ninduten. Konparaziobatera halako ezinikusia hartu nien lirioei nonzorabiatu egiten nintzen urrutira bakarren batloratuez gero ere; beren kokotsetik basiliskoleun, distiratsuak ikusten nituen miztoa ateratanigana jauzika. Saiatu besterik ez naiz egin,Adelgunde maitea, zuri nire egoeraren berriematen, nik eritasuna deituko ez nukeen egoera,

Page 86: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

pixkana makaltzen joan ez banintz; gero etaahulago, heriotza ikusi nuen atetan.

Baina orain zerbait berezia esan behar dizut.Alegia nire zuzpertzea gizaseme zoragarri batiesker izan dela, Ottmarek aurrez etxera ekarriaeta agi danean hiriburuko mediku handi eta tre-been artean bakarra, nirea bezalako eritasunberezia azkar eta ziur sendatzeko sekretua dau-kana. Baina benetan berezia zera da: nire ametseta lilura guztietan gizon serios, eder bat ager-tzen zela, gazte izan arren benetako begiruneapizten zidana; noiz era batean noiz bestean,baina beti sotana luzez jantzita, diamantezkokoroa buruan, ipuinetako izpirituen mundukoerrege erromantikoa bezala agertu eta aztikeriagaizto guztiak desegiten zituen. Bihotz bihotzezatxiki behar nintzaion bere babespean hartu bai-ninduen, eta nire burua zor nion horren ordaine-tan. Batzuetan Salomon jakintsuaren gisaraagertzen zitzaidan, eta bestetan, inongo zentzu-rik gabe, Xirula Magikoa-ko Sarastro ekartzenzidan gogora, lehenago hiriburuan ikusia nuena.Ai Adelgunde maitea, hura ikara hartu nuen nireametsetako errege erromantiko hura Alban zela

Page 87: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ohartu nintzenean, ikusi bezain laster. Alban da,hain zuzen ere, arestiko mediku berezi hori, Ott-marek aspaldi lagunmin moduan aurkeztu zigu-na; aurreneko bisitaldi labur hartan hain guttierreparatu nion non ondoren ez nintzen bereitxuraz ere oroitzen.

Ni sendatzeko deitu eta itzuli zenean, ordea,ezin nion nire orduko sentipenari inolako tanke-rarik eman. Nahiz Albanek bere itxura eta joka-bide guztian duintasuna eta agintari itxura horieduki, gainerako guztiengandik goraltzen duena,bere begirada zorrotz, seriosa nigan ezarri zue-nean honako hau iruditu zitzaidan: berak agindu-tako guztia egin behar nuela eta ni berea egite-ko bakarrik sendatu nahi ninduela. Ottmarekesan zuen magnetismo izenekoaren bidez izan-go nintzela sendatua eta zenbait bitarteko erabi-liz Albanek egoera asaldatu batean jarriko nin-duela, lo harrarazi eta ondoren loaldi horrenbarruan itzar nendin, hartara neuk ikusiko bai-nuen nire eritasuna, eta baita sendabidea finka-tuko ere. Ez dakizu,

Adelgunde maitea, larria ezezik zenbatekobeldurra eta izua nabari nuen korderik gabeko

Page 88: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

egoera goren horrekin gogoratzean, baina hale-re ongi nekien alferrik nuela Albanen erabakienaurka saiatzea. Bitarteko haiek erabili eta, nireikarak eta beldurrak gorabehera, ondorio mese-degarriak soilik antzeman ditut, zorionez. Itzulizait kolorea, alaitasuna, eta edozein huskeriaoinaze bihurtzen zidan lehengo estuasunarenordez lasai samar nago orain. Desagertu diraametsetako irudi burugabe haiek eta loak zuz-pertu egiten nau; gainera, bertan maiz agertzenzaizkidan zorakeriekin oinazetu beharrean bizitueta alaitu egiten naiz. Sarritan amesten dutorain, Adelgunde maitea, begiak itxita edukiarren eta zentzu berri bat ernaturik bezala,gauza naizela koloreak ezagutu, metaleak berei-zi, irakurri eta abar egiteko, Albanek hala nahiduen heinean. Anitzetan eskatzen dit ere nirebaitan begiratu eta esateko zer ikusten dudanbertan, eta zehatz-mehatz egiten dut. BatzuetanAlbanekin gogoratu behar izaten dut bat-batean,bera aurrean daukadalarik, eta murgiltzen joa-ten naiz amets antzeko batean; nire zentzuaklokartzen joan ahala, nire azken gogoetek ideiaarrotzak ekartzen dizkidate eta bizitasun bere-

Page 89: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ziz, edo areago, urre distirakoz zeharkatzennaute. Badakit Alban dela jainkozko ideiok niganpentsatzen dituena, barruan baitaramat beratxinparta bizkorgarri, goren baten antzera, etabera urrun baledi, izpirituz bakarrik gerta daite-keen gauza zeren urruntze fisikoak ez baituaxola, akabo nintzateke.

Berarekin eta beragan bakarrik bizi naiteke,eta nire izpirituaz erabat nagusitzea lortukobalu, nire bizitza mortu hila litzateke; izan ere,hau idazten dizudan bitartean ere argi antzema-ten dut beragandik datorkidala etorria nire buruaezagutzera emateko. Ez dakit, ene Adelgunde,zelebrea edo agian ameslari asaldatu horietakoairizten didazun, eta ezta ulertzen ote nauzun ere.Oraintxe bertan iruditzen zait Hypoliten izenairristatzen dela zure ezpainetatik, isilik etasaminki. Sinistaidazu inoiz ez dudala Hypolitorain baino gehiago maitatu; sarritan aipatzendut nire otoitzetan, osasun izan dezan. Zerueta-ko aingeruek begiratuko al dute gatazkako zaurigaiztoen mehatxutik. Hala eta guztiz ere Albannire jaun eta nagusi denetik, iruditzen zait berebitartez soilik maita dezakedala Hypolit gehiago

Page 90: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

eta sakonago, eta nire esku daukadala izpiritujagolearen antzera bera zaintzeko eta nire otoi-tzekin serafinen hego azpian bezala gordetzekoahalmena, inguruko heriotzaren begirada erneeta maltzurra zapuztuaz. Alban gizon prestu,zoragarri horrek bizitza gorenaren bidez kontsa-kratutako andregaia bezala narama Hypolitenbesoetara; baina umeak ezin du munduko ekai-tzetara bere nagusia gabe ausartu. Orain egungutti jabetu naiz Albanen benetako indarraz.Baina sinistu al dezakezu, ene Adelgunde, inoizbaino eriago eta suminkorrago jarri nintzeneannire jaun eta jabeari buruzko zalantza ziztrinakjaio zirela nire bularrean? Izan ere maitasun etaleialtasun haustura iruditzen zitzaidan nireHypoliten aldeko otoitzetan ere Albanen irudiajaikitzea, haserre eta mehatxukor, bakar-baka-rrik irten nahi nuelako berak ipinitako barrutitikume bihurriaren antzera, aitaren ohar hitzakahaztuz baratze baketsutik basora joateko, nonbasapizti odolzaleak sasiarte berde, ederrenartetik zelatan dauden.

Ai, Adelgunde! Izugarri oinazetzen nautezalantza horiek. Barre egingo duzu esaten badi-

Page 91: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zut zera ere bururatu zaidala: Albanek propionahaspilatu nahi nauela, eta baita nire barruanharagizko maitasuna piztu ere, zeruetako miraribaten itxurapean. Ai, Hypolit!

Duela gutti geunden eroso asko eserita gaubatez aita, neba, Bickert zaharra eta laurok; ohi-tura duenez, Alban bere paseo luze horietakobatean zen. Ametsez ari ginen hizketan, eta nolaaitak hala Bickertek ere zer konta miresgarri etaatsegin anitz zekiten. Orduan Ottmarek hitzahartu eta kontatu zuen bere lagun batek Alba-nen aholkuz eta gidaritzaz lortu zuela neskatilabaten amodioa irabaztea, hau deusez jabetugabe, lo zegoen bitartean aldamenean jarri etahonen gogoeta sakonenak magnetikoki bidera-tuaz. Hala, aitak eta Bickert zahar leialak ere,nire aurrean inoiz ez bezala, tinko eta gogor gai-tzetsi zuten magnetismoa eta, hein batean,baita Alban bera ere. Horrek indarbizitu eginzituen nire nagusiarekiko zalantzak: infernukobide ezkutuak ote zerabilzkien ni bere esklabuegiteko? Eta aginduko balit Hypolit utzi beharnukeela, gorputz eta animan bera bakarrik era-mateko? Inoiz ezagutu gabeko zorabioan erori

Page 92: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

nintzen larritasun hilgarriz; Alban ikusten nuenbere gelan tresneria ezezagun, landare eta ani-malia zatar eta metale distiratsuz inguratua,mugimendu ezinduen bidez beso eta eskuekinjira-bira bitxiak eginaz. Bere aurpegia, bestetanhain bare eta seriosa, har beldurgarri batena zeneta bere begi gorrietatik ziztu nazkagarrianlabaintzen ziren basilisko leun, distiratsuak,lehen lirio kokotsetan ikusi uste nituenak. Ibaiizoztu bat iruditu zitzaidan zihoakidala bizka-rrean behera dariola, eta egoera beretsuanesnatu nintzen zorabio hartatik; aurrean neukanAlban zutik, baina Jainko santua, inolaz ere ezzen bera, ez, nire irudimenak sumatutako harizugarria! Hura lotsa biharamunean bereaurrean! Albanek bazuen berari buruzko nirezalantzen berri, eta gozotasun jatorrez isilduzuen nik emandako itxura; izan ere, nire baitanbizi denez nire gogoeta ezkutuenak ere ezagu-tzen ditu, eta ni, debozio eta apaltasunez, eznaiz horiek gordetzen saiatzen.

Gainerakoan nire eritasunaz ezer gutti argituzuen, eta aitak gau hartan erretako tabako tur-kiarraren keari leporatu zion. Ikusi egin behar

Page 93: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zenuen, zenbateko seriostasun jatorrez, zenba-teko arretaz zaindu ninduen nire nagusi zoraga-rriak. Ez da gorputza bakarrik sendatzen dakie-na, ez! Izpiritua ere bizitza gorenerantz bidera-tzen du. Nahiago nuke hemen bazeunde, eneAdelgunde maitea, eta aspaldiko gure bake bizi-tza zoriontsu hark bizkortuko bagintu. Bickertbetiko agure alaia da, baina aita eta Ottmaraldarte txarrean jartzen dira batzuetan; bizitzanzaildutako gizonei sarritan ez zaie gure geldota-suna atsegin. Albanek zoragarri hitz egiten duantzinako Egipto eta Indiako saga eta mitoez;sarritan loak hartzen nau nahigabe, batik batparkeko bago handien azpian, eta ondorenindarberrituta esnatzen naiz. ShakespearerenEkaitza-ko Miranda bezala sentitzen naiz, Pros-pero alferrik saiatzen denean bere ipuina entzundiezaion. Prosperoren hitz berak erabiliaz esanzidan Ottmarek lehengoan: «Etsi ezazu zurenekearen azpian. Ezin duzu besterik egin.»

Tira ba, Adelgunde! Hona hemen nire barnebizitza guztia, dena kontatu dizut eta horrek onegiten dit bihotzean. Aldameneko lerroak Hypo-litentzat dira, e.a.

Page 94: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Albanen Theobaldentzako gutunaren zatia

... atzean geratu da. Fedeak berarekin dakaronbeharra ere, baina on egite hori lagun hurkoaengainatzeko ezezik zurikeria hutsa ere bada,inork bere burua saindu gisara koroatzeko, urredistira faltsuko argizpien isladan atsegin hartuz.Brahman maite hori, atso zaharren moral zahar-kituak eraikitako bide bazterrean geratu zarenhori, ez al dira batzuetan zure bularrean erna-tzen bestelako sentipenak ere, on eta zuhurtzatdauzkazun zure sentipen horiekin bat ez datoze-nak? Ama Antzarraren ikasbidearen aurkakozalantza guztiok, sistema moralak hesitutakoibai bazter artifizialetik gainez egiteko joera guz-tiok, goietara hegaldatzeko grina eutsiezinak,sorbaldan antzematen ditugun hego lumadunakastindu nahiak, horiek guztiak Satanen akuiluka-dak dira, eta hauexen kontra ohartarazten gai-tuzte maisu aszetek. Ume sinisberak bezalabehar ditugu begiak itxi, naturak denean heda-

Page 95: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tzen digun Kristo sainduaren argi eta distirakitsutu ez gaitzan. Barne indarrez baliatzen direnjoera guztiek ezin dute gaitzesgarriak izan; izanere, giza naturan bertan ernatu eta oinarrituz,gure bizitzaren xedea betetzen saiatzen dira. Etazin da xede hori, non eta ez den gure indar fisi-ko eta psikikoak ahalik ongiena landu eta erabil-tzea? Badakit gehiago mintzatu gabe ere, enebrahman maitea (horrela eta ez bestela deitubehar dizut zure bizimodua ikusita), zuk bestela-ko iritzia duzula, iradoki besterik egin ez dizudannire uste honen aurka baitoaz zure ibilera guz-tiak.

Ongi derizkiot, zaude ziur, zure bizitza kon-tenplatzaileari eta baita zure ahaleginei ere,ikerketa zorrotzen bidez naturako misterioetansartzeko; nik ordea zu bezala egon beharreanbesoak gurutzatuta gozatzen, nahiz diamantez-ko giltza distiratsua eskuetan daukazun, nikadore eta kemenez heldu eta zabaldu egiten dutate misteriotsu hori, zuk beti aurrean edukikoduzun hori. Borrokarako prest egonik, zergatikzabartzen zara? Bizitza osoa da borroka etaborrokaren ondorioa. Gero eta gorago iristen

Page 96: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

den klimax batean eskuratzen du boteretsuakgaraipena, eta arloteak menperatuz indartzendu bere burua. Badakizu, Theobald maitea,borroka hori bizitza izpiritualean kokatu dudalabeti, eta erabat sinisturik nago naturako semea-alaba kuttun batzuk lortzen duten nagusitza izpi-ritual misteriotsu horrek, bereganatzen dutenaginte horrek gero eta ekintza gorenago batera-ko indarra eta bultzada ematen diela. Geurezindarra eta nagusitza daukagunoi eskura emanzaizkigu armak, nolabait esanik, borroka izpiri-tual honetan azpiko oinarriaren aurka borrokatueta irabazteko. Nolatan deitzen ote zaio magne-tismoa, baliabide ezezagunen bidez gutaz kan-poko izpirituaren oinarrian barneratze, geurega-natze eta menperatze horri? Izan ere izendapenhori ez da aski, edo areago, ez du adierazten gukulertzera eman nahi duguna, indar fisikoa baka-rrik hartzen baitu aintzat. Mediku bat izan damunduari nire sekretu horiek aipatzen lehena,eliza ikusezin batek altxor kuttunaren moduangordeta zeuzkan sekretuak hain zuzen, eta gai-nera errezela lodi batez estalita, kontsakratugabeen begirada soilarenzat zeharkatu ezina. Ez

Page 97: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

al da bada zorakeria pentsatzea izpirituarenerrege egiten gaituen talisman miresgarri horikonfiatu digula naturak, zer eta haginetako edoburuko mina edo auskalo zer sendatzeko? Ez,bizitzako izpirituaren oinarriaz erabat nagusitzensaiatzen gara, talisman horren botere indartsuagero eta hobeto ezagutzearen poderioz. Lilurahorren uztarripean, menperatutako izpiritu arro-tza gure bitartez bakarrik bizi daiteke, eta bereindarraz sendotu eta gogortzen gara! Izpirituguztiak elkartzen diren fokua Jainkoa da! Zenbateta izpi gehiago batzen diren suzko piramidean,orduan eta hurbilago dago fokua! Nola zabaltzendiren izpi horiek! Natura osoko bizitza organiko-an barrena hedatzen dira izpi horiek, eta izpiri-tuaren distirak erakusten dizkigu landare etaanimaliengan ere, gu ezezik hauek ere argitzenbaitituzte. Nagusitza horren atzetik ahalegintzeajainkotasunaren atzetik ahalegintzea da, etabotere sentipena zenbat izan, hainbeste dazoriona ere. Zorion guztien osotasuna fokuhorretan dago! Zein kaskarrak eta zirtzilak irudi-tzen zaizkidan zurrumurru horiek guztiak, konsa-kratuei emandako dohain zoragarriari buruz!

Page 98: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Izan ere gorentasun hori ikuspegi goren batenbidez bakarrik iritsi daiteke, norbere barrukokontsakrazioa eta gero.

Azken honen ondoren pentsatuko zenuenbitarteko fisikoak guztiz arrotzak direla nire jar-dunean, baina ez da horrela. Gizakiok ilunpetanhaztamuka gabiltza, izpiritua eta gorputzarenarteko harreman ezkutua argi ez daukagunbitartean, eta nire ustez baliabide fisikoak diraguri eskura eman zaizkigun aginte-ikur antzeko-ak, morroi ezezagunak makurrarazteko.

Neuk ere ez dakit, ene Theobald, nolatan ida-tzi dizudan honenbeste kontu hain desatseginhonetaz, hitz huts hauek zentzua eta sendotasu-na edukitzeko izpiritu barrenetik ernetako kon-bentzimendu osoa behar baita. Erantzun eginnahi nion zure salaketari, alegia bizkor hedatzendoan joera horren jarraitzaile eta zure ikuspegimoralaren arabera bekatari naizenekoa, bainaoraintxe jabetzen naiz baroiaren etxeko nire har-tuemanak era etenegian berritu dizkizudala,taxuz ulertzeko behintzat. Saiatzera noa, beraz,etxe honetako nire sarreraren hainbat alderdibiltzen, eta ene brahman fededun maiteak

Page 99: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

mementu batez jarraitu nahi banau nire espa-rruan gora hegaka, erru guztietatik arinduko dutnire burua.

Ottmar beste gizon horietakoa da, azkarraeta zuhurra ezezik zaletasun sutsukoa, zientzienarloko edozein aurkikuntza ulertzen duena;baina ulerpen hori da bere xede bakarra, eta for-maren ezagupena da erdiesten duen bakarra,bere barne indarrarekin pozik, neke guttirenostean. Ezagupen horri aski irizten dio bere izpi-rituak, barruko ideiei igarri ere egin gabe; beregogoak, hori behintzat ezin ukatu, sakonera guttidu. Ottmarek, dakizunez, oso gogoko nau etagaur egun hain ugariak diren korifeo gaztehorien pare onartu ondoren, gustura ekin diotberari adarra jotzeari. Nire gelan sartzeko dau-kan begirunea ikusita pentsa liteke Saisen ten-ploko areto ezkutu eta saindua dela, eta bereburua nire heziketa gogorraren menpe jarri nahiizan duenez, bidezkotzat jo dut berari jostailuxume batzuk konfiatzea, gero neska-mutileiharro erakutsi eta nagusiak dion maitasunagoraipatzen duelarik. Bere erreguei amore ema-naz aitaren ondasunetara joan nintzenean bera-

Page 100: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

rekin, bere aita agure egoskor bat zela aurkitunuen, aldamenean pintore zahar bitxi, umoretsubat zeukalarik, batzuetan pailazo moralzalenegartiarena egiten duena.

Ez naiz oroitzen Mariak nigan izandako zirra-raz lehen zer esan nizun, baina orain zaila izan-go dela iruditzen zait horretaz mintzatzea, zukulertzeko moduan behintzat. Zinez, ezagutzennauzula pentsatu beharra daukat, eta ulertzendituzula nire ibilerak herri xeheari beti arrotzzaizkion arlo gorenetan. Pentsatzen ahal duzu,beraz, nahiz eta liraina izan, kimu berritan hostoeta lore bikainez jantzitako landare zoragarria-ren parekoa; nahiz urruneko hodeiek ezkutatzendutenaren irrikaz diruditen beg, urdinak eduki;alegia, nahiz aingeruak bezain ederra izan, berabezalako neskatila batek ez nazakeela jarri mai-temindu barregarriaren egoera xamur, antsika-rian.

Bat-batean, Maria eta bion arteko harremanizpiritual ezkutuaz jabetu bezain laster, sentipenmiresgarrienak zeharkatu ninduen. Baina goza-men hari amorru zorrotz, arantzadun bat gehituzitzaion, Mariaren oposizioa sortuaz: indar arrotz

Page 101: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

gaizto batek aurre egiten zion nire eraginari, etaatxiloturik zeukan Mariaren izpiritua. Ahaleginaguztian nire izpiritua hantxe bilduaz etsai huraezagutu ahal izan nuen, eta borroka bizian bila-tu nituen Mariaren barrenetik nigana isurtzenziren izpi guztiak, erre-ispilu antzeko bateanatxikiaz. Besteek ez bezala begiratzen zidan pin-tore zaharrak; bazirudien Mariak nigan ernatuta-ko urduritasuna antzeman zuela. Begiradak sal-duko ninduen agian, zeren eta gorputza haindago izpirituari itsatsia non gorabeherarik ttikie-nak nerbioak dilindan jarri ezezik kanpoan ereeragiten duen, eta aurpegia edo behinik behinbegirada aldatzen duen. Anitz poztu ninduen,ordea, berak kontua hain isilik eramateak; ezzuen Hypolit kondea beste solasgairik, Mariarenezkongaia alegia, eta haren dohai bilduma opa-roa niri aurkezten aritzeak barre egiteko balioizan zidan, gizonek xaloki eta umekiro berenarrean eraikitzen dituzten harreman txoroen biz-kar, eta pozteko aukera ere eman zidan, naturakbilbatu dituen lotura motak ezagutzen ditudala-ko eta horiek arretaz zaintzeko ahalmena dauka-dalako.

Page 102: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Nire helburu bakarra Maria zeharo niregana-tzea zen, bere bizitza eta izaera guztia nirearilotzea, nigandik bereiziez gero bera suntsi zedin;horrek ni zoriontsu egin eta naturaren boronda-tea beteko zukeen. Emakumearekiko lotura izpi-ritual hau da Isisen apaizari komeni zaiona, ani-maliazko plazer handienen gainetik zeru sabai-raino hegaldatzeko; baina ezagutzen duzu niresistema puntu honi buruz eta ez dut jarraituko.Naturak emakumea pasiboa egin zuen denera-ko. Emakumeei dagokien bakarra zera da, oina-rri goren arrotz horri, hau da, haurren anima osa-tzen duen horri beren borondatez amore ema-tea, gogoz konprenitzea, onestea eta ohoratzea;eta emakumeen nagusi eta jabe egitea da,berriz, eduki daitekeen gozamenik handiena.Aurrerantzean ere, nahiz eta baroiaren ondasu-netatik berriro urrundu nintzen, dakizunez,Manaren izpiritu alboan jarraitu nuen, eta nahia-go ditut ez aipatu ezkutuan erabili nituen bitar-tekoak beragana gorputzez ere hurbiltzeko,berari gogorrago eragiteko, batzuk zirtzilakemango bailukete, aurreko nire xede hartarantzbideratuak egon arren.

Page 103: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Handik lasterrera Maria egoera harrigarrianmurgildu zen, Ottmarek noski eritasun nerbioso-tzat hartu zuena, eta mediku gisara itzuli nintzenetxera, aurrez pentsatua neukan bezala. Mariaohartu egin zen ni nintzela ametsetan nagusigisara agertzen zitzaion hura, botere menpera-tzailearen loriaz, eta ordurarte ilunpe arteansumatutako guztia argi eta garbi ikusi zuen izpi-rituko begiekin. Nire begirada eta borondate tin-koa behar izan nituen bera egoera sonanbuloanjartzeko, hau da, bere baitatik guztiz irten etanagusiaren goragoko esferara aldarazteko. Nigogoz onartu ondoren, neure izpirituak hegoakeman zizkion, gizonek inguruan eraiki ziotenespetxetik ihes egiteko. Nirekiko izate honenbidez bakarrik jarrai dezake Mariak bizitzen, etalasai eta zoriontsu dabil. Hypoliten iruditik arras-to xume batzuk besterik ez zaizkio geratzen, etahoriek ere aurki desegingo dira airean. Baroiaketa pintore zaharrak bekozko ilunez begiratzendidate, baina zoragarria da naturak oparitudidan indarrak horretarako ere duen balioa.Inondik ere sentimendu latza izango da, gogoregin arren ni nagusi aitortu beharra. Badakizu

Page 104: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zeinen modu miresgarrian bildu dudan ezkutukojakintzen nire altxorra. Inoiz ez duzu nire liburuairakurri gura izan, nahiz eta harrituta utziko zin-tuzkeen, inongo fisika tratatutan ez baitago lan-durik naturako indar ugarien eta beren eraginenhalako konbinazio zoragarria. Ez nau lotsatzenhauetako zenbait arretaz prestatu izanak; etairuzurra deitu al lekioke zerbait miresgarria dela-koan ahoa bete hortz dagoen jendaila beldurtueta harritzen duenari? Izan ere zerbaiten jatorriaezagutzeak ez du hondatzen berez miragarriadena, baizik eta harridura.

Hypolit koronel gisara dago ...n, gatazkale-kuan beraz. Ez diot heriotza opa; etortzea dunahi badu, hartara nire arrakasta bikainagoaizango baita, garaipena ziurra denez. Nik ustebaino indartsuagoa suertatzen bada arerioa, fidazaitez nire indarraz, eta abar...

Gaztelu bakartia

Atertu zuen ekaitza, eta ilunabarreko eguz-kiak, sugaldetan, urratu egiten zituen hodei goi-

Page 105: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

belak, ihes bizkorrean urruneko haran sakonetanlurrintzen ari zirenak. Arratseko haizeak berehegoak harrotu eta zuhaitz, lore eta belarrenurrinak uhin zabalen eran isuri zituen aire epe-lean barrena. Basotik irten nintzenean belazeloratuak inguratzen zuen herrixka atsegina, pos-tiloiak aurrez iragarritako moduan. Gorantz zuti-tzen ziren gazteluko dorre gorikoak eta leihoaksutan zeuden eguzki distirarekin, barruko garrekkanpora lehertu nahi balute bezala. Ezkilots etaeliz kantak heldu zitzaizkidan; segizio itzaltsubat ikusi nuen urruneko gaztelutik hilerri alderazihoana. Iritsi nintzenerako isildua zen kantua;bertako ohiturari segituz zerraldoa zabaldu etahilobi aurrean ipini ondoren, apaiza azken otoi-tzarekin ari zen. Zerraldoari estalkia jartzekozorian ziren, ondoratu eta hildakoari begiratunionean. Oso gizon adindua zen, okertu gabekoaurpegi argi, lasaiarekin, lozorro gozoan bailego-an. Hunkiturik esan zuen nekazari zahar batek:

— Begira zeinen atseden ederrean joan zai-gun gure Franz zaharra; niri ere eman biezatJainkoak hain azken pozgarria. Dohatsuak Jain-koaren alboan hildakoak.

Page 106: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Huraxe iruditu zitzaidan hileta ospakizunikegokiena zendu dohatsuarentzat eta nekazaria-ren hitz soil haiek, berriz, errezurik bikainena.

Zerraldoa ehortzi zuten, eta lur zokorrakzarata lehorrez erortzerakoan tristurarik mingo-tsenak hartu ninduen, nire bihotzeko lagunabalitz bezala lur hotzaren gaineko hura.

Gaztelua zegoen gailurrera igotzekoa nin-tzen, apaiza bidera irten eta hilobiratu berriarennortasunaz galdetu nionean. Franz Bickert pinto-re zaharra, azken hiru urteotan gaztelu hutseanbakarrik bizitu eta bertako zaindari bihurtu zenaehortzi omen zuten. Nire gaztelurako desioaaipatu nion; elizgizonak bere gain zeukan giltza,jabeak emana eskubidedun berria etorri arte.Ukatu ezinezko hotzikaraz sartu nintzen salazabal hustuetan, lehen gizonen bizileku alaia etaorain heriozko isiltasunaren erresuma zen har-tan. Azken hiru urte haietan gazteluan ermitaugisara egon zen bitartean harrigarriro jardunzuen artegintzan. Inongo laguntzarik gabe, eztaaparailu mekanikoena ere, goiko solairu guztiaestilo gotikoan pintatzeari ekin zion, bere gelaere bertan ipinita, eta lehenengo begiratuan

Page 107: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zentzu sakoneko alegoriak antzeman zitezkeenelementu bitxien multzo fantastiko hartan, eder-gintza gotikoaren antzera. Sarritan azaltzen zendeabru irudi zatar bat, neskatila lokartu batizelatan.

Bickerten gelarantz abiatu nintzen berehala.Eserlekua saihestua zegoen mahaitik, nonmarrazki bat egiten hasia zegoen, Bickert lanetikorduantxe altxa balitz bezala; beroki gris batzegoen adarretik eskegita, eta kapela gris ttikiamarrazkiaren alboan. Bazirudien segituan sartu-ko zela arrotzari bere lantegi hartara ongi-etorriabeso zabalik ematera aurpegi atsegin, dohatsu-ko agure hura, heriotza oinazeak desitxuratzerikizan ez zuena. Elizgizonari nire desioa adierazinion zenbait egunetarako, agian astetarako,gazteluan bizitzeko. Txunditua zirudien; senti-tzen zuela esan zuen nire desioa bete ezin iza-tea, eskubideduna etorri bitartean legez itxitajarraitu behar zuela gazteluak, eta Inongo arro-tzek ezin zuela bertan bizi.

— Eta neu banintz eskubidedun hori? —jarrai-tu nuen, Baron von F. bertako jabe egiten zuenbaimen agiria erakutsiaz.

Page 108: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Ez zen gutti harritu eta lausenguz bete nin-duen. Gela eskaini zidan parroki etxean, gazteluhutseko bizimodua gogoko izango ez nuelakoan.Baztertu egin nuen eskaintza; gazteluan geratunintzen, eta Bickertek utzitako paperak izanziren patxada orduetan gehien erakarri nindute-nak. Berehala aurkitu nituen orri bakar batzuk,egutegi antzeko ohar labur ezaxolatiak, familiaprestu hartako senide guztiek nozitutako honda-mendiaz argitasunak ematen zituztenak. Guztiakbildurik Ametsak apar huts dira izenburu umore-tsu samarraren pean, pintoreak modu berezirenbatean eskuratutako b gutun zatiekin borobil-tzen da dena.

Bickerten egutegitik

San Antonioren izenean ez al naiz hiru miladeabrurekin borrokan aritu, eta ez al diotkementsu eutsi? Inori tinko begiratuez gerohauts eta ke artean desegiten da. Albanek nireaniman irakurtzerik baleuka, nire barkameneskari eta ohore ordain bat aurkituko lituzke ber-

Page 109: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tan berarentzat, halako satanaskeriak leporatudizkiodalako, irudimen biziegiak kolore itsugarrizaurkeztuak neure damu edo ikasbiderako!

Heldu da! Gazte, osasuntsu, bikain; Apolorenadatsak, Jupiterren bekokia, Martitzek bezalakobegia, jainkoen mandatari itxuraz, Hamletekheroia deskribatzen duen bezala. Maria lurreanbizi beharrean, zeruan dabil hegaz. Hypolit etaMaria... honelako bikoterik!

Baina halere ez naiz berarekin fidatzen. Zer-gatik ixten da bere gelan? Zergatik ibiltzen dagauez hiltzaile zelatariaren antzera hanka punte-tan? Ezin naiz berarekin fidatu! Batzuetan irudi-tzen zait lehenbailehen sartu behar niokeelalabana eta ondoren pardonnez! esan adeitsu.Ezin naiz berarekin fidatu!

Harrigarria gertaera! Nire lagunari gelaralaguntzen ari nintzaionean pasabidean barrena,gauminera arte bihotzez bihotz hizketan arituondoren, irudi ihar bat presaka igaro da, batoizuriarekin eta kriseilua eskutan. Baroiak oihuegin du: Komandantea, Franz! Komandantea!Alban zen inondik ere, eta behetik zetorrenargiak okertu egiten zion aurpegia, zahar eta

Page 110: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

itsusia. Saihetsetik zetorren, Mariaren gela alde-tik. Baroiak alabagana joatea erabaki du. Jainko-aren aingeru dohatsua bezain lasai zegoen lo.Biharkoa da hain aspalditik irrikatutako eguna!Hypolit zoriontsua! Baina agerraldi horrek izuzbete nau, nahiz eta nire buruari Alban zela kon-bentzitzen saiatu. Gaztetan baroiari azaldutakodeabru gaiztoa ore dabil bere buru gainean zin-tzilik, hemengo bakea apurtuaz bere bizitzansartzeko? Baina utikan susmo ilunak! Konbentzinadin ametsetako zorakeria zatar horiek sarritansabeleko ondoezaren ondorio direla. Ez ore litza-teke Diavolinis hartu behar amesgaiztoen kal-teetatik begiratzeko?

Jainko zuzena, hil egin da hil! Maria baronesamaitagarriaren heriotza jakinarazi behar diotAibezari, familiaren artxiboetarako. Gaitasungutti daukat jarduera diplomatikorako. Jainkoakeskuko jaiotasun apur hau eman ez balit pinta-tzeko! Baina behintzat argi dago aldare aurreanHypolit besarkatzera zihoanean, Maria zerraldoerori dela, hilik. Jainkoaren zuzentasunaren eskuuzten dut gainerako guztia!

Page 111: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Bai, zeu izan zara, Alban, Satan zitala! Zeukhil duzu infernuzuloko azpikeriak erabiliz, Jainko-ak hala aitortu dio Hypoliti! Ihes egin duzu, bainazoaz, bai. Ezkuta zaitez lurraren barren-barre-nean, halere mendekuak aurkitu eta zirtzilatukozaitu eta.

Ez, ezin dizut barkatu, Ottmar! Zuk utzi duzuSatanasek lilura zaitzan, eta zuri eskatzen dizuHypolitek bere maitearen izpiritua! Gaur hitzgogorregiak izan dituzte elkarrentzat eta jadanikborrokak ez dauka bueltarik.

Hypolit hil egin da! Zorionekoa bera, Mariare-kin baitago. Ottmar dohakabea! Aita dohakabea!

Exeunt omnes! Bakea eta betiko atsedenahildakoei. Gaur gauerdian, irailak bederatzi, nirelaguna hil zait besoetan! Berebiziko kontsola-mendua daukat laster ikusiko dudala jakinda.Ottmar gatazkan hil dela jakiteak, horrela bereokerrak bikain garbituz, eten egin ditu lurrarilotzen ninduten azken hariak. Hemen geratunahi dut gazteluan, geletan barrena, beraiek bizieta maite ninduten lekuan. Sarritan entzungodut beren ahotsa. Maria dohatsu maitagarriarenhitz atseginek, lagun leialen ateraldi jatorrek

Page 112: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zuzpertu egingo naute izpiritu dei baten antzeraoihartzun eginaz, bizitzaren zama arintzeko. Bizi-tzak galdu du niretzat zentzu guztia. Igarotakoegun zoriontsuak han urrunean elkartzen dira,eta handik datozen lagun maiteen diosala irriba-rretsuek sarritan amets miresgarri eta dardaraatseginetan biltzen naute. Noiz ore? Noiz joangoore naiz beste alde horretara zuengana?

Eta beste alde horretan dago orain!

Page 113: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

AUTOMATAK(Die Automate)

Turkiar hiztunak sekulako arreta piztu zuen.Hiri guztia zeukan asaldatua: nola gazte halazaharrak, nola agintari hala eskekoak, jendearenemanak gauera arte irauten zuen. Orakuluaentzutera joaten ziren denak, irudi erdibizierdihil harrigarri haren ezpain geldiek kurioseixuxurlatzen zietena. Bere egitura guztiz bereziazen merkatu eta azoketan erakusgai egon ohidiren tramankuluen aldean, eta nornahi erakar-tzen zuen.

Behar-beharrezko altzariz bakarrik jantzitakogela ez oso handi baten erdian zegoen eseritagiza tamaina eta itxura oneko irudi hura, arropaturkiar aberatsez, hiru hankako aulki apal batengainean. Inork eskatzen zionean artistak bazter-tu egiten zuen aulkia, solairuarekiko edozeinlotura susmo gezurtatzeko, ezkerreko eskuabelaunaren gainean zeukalarik eta eskuinekoaberriz mahai huts, aparte baten gainean. Esan-dako moduan, irudi hark tankera bikaina zeukan,

Page 114: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

baina burua zen denetan bereziena: ekialdekobegitarte zuhur haren bizitasuna guttitan aurki-tzen da argizarizko irudietan, nahiz horiek giza-seme zuhurren izakera sendoko aurpegiak itxu-ratu. Hesi xume batek inguratzen zuen irudia,ondoraino hurbiltzea galaraziz; izan ere, sekre-tua igartzen saiatu gabe egitura ezagutu nahizuena edo zerbait galdetzera zihoana bakarriksar zitekeen barrura, irudiaren albora, beti ereartistari ongi iruditzen zitzaion heinean.

Galdera eskuineko belarrira xuxurlatuezgero, turkiarrak lehenik begiak eta ondoren gor-putz guztia galdetzaileagana jiratzeko ohiturazeukan; ahotik zerion arnasa ikusita, berriz, bazi-rudien bere erantzun isila irudi barrenetik zeto-rrela zinez. Erantzuna emateko garaia heltzenzenero, artistak irudiaren ezkerraldetik giltzasartu eta erloju mekanismo bati kuerda ematenzion, zarata handiarekin. Horretaz gain, leihatilabat irekitzen zuen eskatuez gero, eta irudi barre-nean gurpil askodun tresneria agertzen zen;hark ez zuen inolako zerikusirik automatarenmintzoarekin, baina betetzen zuen lekuarekinezinezkoa zen irudi txokoren batean inor ezkuta-

Page 115: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

turik egotea, nahiz ttikiagoa izan Augusto enpe-radorearen ipotx ospetsua baino, hostopilezkopasteletik irtendako hura. Erantzun bakoitzarenaurreko buru mugimenduaren ostean, turkiarrakaldian behin eskuineko eskua altxatzen zuen,behatzaz mehatxatu edo esku osoaz galderabaztertzeko bezala. Halakoetan, galdetzailearengrina berretuak erantzun nahasi edo elkor batbesterik ez zuen jasotzen; barruko gurpileriakburu eta besoen mugimendu hura ere erakutszezakeen, ezinbestean izaki pentsalari batenondorioa zela zirudien arren.

Gogotik saiatzen zen jendea harreman mota-ren bat sumatu nahian, nota horma hala aldame-neko gela eta altzariak ere ikertuz, baina alferrik.Irudia ezezik, artista ere mekanikari aski trebeenArgos-en begiek inguratzen zuten, baina zenbateta nabariagoa izan norbait begira zeukala,orduan eta ageriagoa zen artistaren lasaitasuna.Gelako bazterrik urrunenean aritzen zen ikuslee-kin hizketan eta txantxetan, eta berezko bizitzabalu bezala uzten zuen irudia, berarekiko lotura-rik behar izan gabe mugitu eta erantzun zezan.Artistak, ordea, ezin izaren zion irribarre ironiko

Page 116: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

antzeko bati eutsi mekanikariek aulkia etamahaia alde guztietatik inguratu eta ukitzenzutenean; beheratu eta berriro argitan jarritakoirudiari betaurreko eta handitzeko kristalez begi-ratzen zioten, gurpil multzo harrigarri hari dea-bruak bakarrik antzeman ziezaiokeela baiezta-tuz. Dena alferrik zen, eta irudiari ahotik zerionarnasa hauspo gordeen bidez sortua zenik etaartista sabeliztuna zeneko hipotesia ere bereha-la ezeztatu zen, artista ozenki aritzen baitzenhizketan ikusleren batekin, turkiarrak erantzunbitartean.

Irudi haren apaindura eta ezinulertu miresga-rri hura gorabehera, laster agortuko zen herrita-rren jakinmina artista gauza izan ez balitz besteera batean ikusleak bereganatzeko. Turkiarrakzabaltzen zituen erantzunen bizkar zegoen hori:galdetzaileari sakon begiratu ondoren, erantzu-nak batzuetan zuhurrak eta bestetan gordinsamarrak izaten ziren; zenbaitetan adimen etaazkartasunez beteak bihurtzen ziren eta, harri-garria bada ere, baita oinazea sortzerainokoakere. Sarritan etorkizunari buruzko iragarpen mis-tiko baten bidez txunditzen zuen inor, baldin eta

Page 117: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

galdetzaileak bere animarekin bat egitenbazuen. Are gehiago, turkiarrak sarritan galderaalemanieraz jaso eta galdetzaileak ere bazekienhizkuntza arrotz batean erantzuten zuen eta gai-nera ez omen zegoen erantzun borobilagoaematerik, edo hain hitz guttiz gehiago adierazte-rik, aukeratutako hizkuntz hartan baino!

Laburbilduz, la egunero izaten zen turkiarjakintsuaren erantzun erne eta zehatzen berri.Zer ote zen miresgarriagoa, gizasemea eta iru-diaren arteko lotura misteriotsua, edo bestelagaldetzailearen nortasunean sartze hura etaerantzunen azkartasun bakana; horrexez ariziren hizketan ilunabar batez lagunarteko bilerabatean, Ludwig eta Ferdinand ikaskideak ere tar-tean zeudelarik. Lotsatzekoa bazen ere oraindikturkiarra ez zutela bisitatu aitortu beharra zeu-katen, nahiz eta gizalegezkoa izan bertara joa-tea, galdera zorrotz bakoitzari emandako eran-tzun miragarria ondoren denetara zabaltzeko.

— Niri higuingarriak iruditzen zaizkit —zioenLudwigek—, giza tankera ez baizik eta giza itxu-ra isekatia duten irudi horiek guztiak, heriotzabizi edo bizitza hilaren estatuak. Mutil kozkorre-

Page 118: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tan negarrez korrika irteten nintzen argizarizkoirudi erakustokiren batera eramaten nindute-nean, eta gaur egun ere ezin naiz horrelako era-kustokietan sartu sentimendu latz ikaragarrianabaritu gabe. Agintari, heroe, hiltzaile eta lapurospetsu guztien begirada izoztu, hil, kristalezko-ak nigana zuzenduak ikusten ditudanero Mac-bethen hitzak datozkit gogora: Zergatik begira-tzen didazu ezin banauzu ikusi? Berez, ziur nagogizaki gehienek nire sentimendu ikaragarri haubera dutela, nigan nagusi dena adinakoa ezbada ere. Nabarmena da ere argizarizko irudierakustokietan jende gehiena isilka mintzatzendela eta guttitan aditzen dela ahots gorarik. Horiez da agintarienganako begirunez baizik etaikara eta laztasunaren ondorioa, azken horiekbehartzen baitute ikusleen pianissimo-a. Areago,irudi hilen gizaki itxurako mugimendu mekaniko-ei nazkagarriak derizkiet eta ziur nago zuen tur-kiar bizkor, miresgarri horrek bere begi okertze,buru jira eta beso altxatzeekin munstro nigro-manteak bezala jarraituko lidakeela lokartu ezi-neko gauetan. Ez naiz beraz bertara joan zale,

Page 119: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

eta nahiago dut besterengandik jakin hari edohoni adierazi dizkion ateraldi eta zuhurtasunak.

— Egiaz —hartu zuen Ferdinandek hitza—,ezeri gizaki itxura ematearen zorakeriaz etaargizarizko irudi erdibizi erdihilei buruz esanduzun guztia bihotz barrenean daukat errotua.Alabaina automata mekanikoetan artistaren lanegiteko moduak erabakitzen du dena. Nik inoizikusi dudan automatarik perfektuenetakoa Ens-leren Akrobata da; izan ere, bere mugimenduindartsu guztiak ikuskarriak izateaz gain, berebat-bateko geldialdiak soka gainean eta buruimintzio atseginak txit barregarriak ziren. Halereirudi horiek ez dute pizten jende sentiberarenartean bestelako beldur honi, hain ohizkoa dena.

Nire iritziz, ordea, gure turkiarra beste izaerabatekoa da. Ikusi dutenen deskribaketaren ara-bera, daukan tankera bikain prestua erabatbadaezpadakoa da, eta bere begi kizkurtze etaburu jiratzeak sekretuaren gakotik gure arretasaihesteko besterik ez dira. Turkiarrari ahotikarnasa dariola litekeena da, eta agian egia ereizango da, esperientziak hala erakusten duenez;horrek ez du esan nahi, baina, ebakitako hitzek

Page 120: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

sortzen dutenik arnasa. Ezbairik gabe, ikusizkoeta entzunezko aparailu gorde, ezezagunenbidez galdetzailearekin harremanetan dago nor-bait, aditu eta erantzunak xuxurlatzen dituenirudipena emanaz. Lotura mota horretaz inor-txok, ezta gure mekanikari trebeek ere aztarre-nik ttikiena bildu ezinak adierazten du artistarenasmakizuna zeinen burutsua den, eta horregatikmerezi du bere lanak gure arreta osoa.

Ordea niri askoz miresgarriagoa iruditu etagogotik erakartzen nauena gizaki ezezagunhorren izpirituko indarra da, galdetzailearengogoan barrena sartzen dela baitirudi: azkarta-sun eta argi-ilunpe izugarria ageri da maiz eran-tzunetan, hauek orakulu bihurtuaz, hitzaren zen-tzu estuan. Gai honetaz zenbait lagunengandikentzun ditudan gauzek hainbeste harritu nautenon ezin diodan gehiagoan nire grinari eutsi,ezezagunaren azti miragarri horri neurria hartze-ko; horregatik erabaki dut bihar goizean bertara-tzea. Hori horrela, Ludwig maitea, panpinabizienganako beldurrak baztertu eta lagun naza-zun gonbidatu nahi zaitut begirunez.

Page 121: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Gogor ekin arren, Ludwigek amore emanbehar izan zuen zelebretzat har ez zezaten, tal-deko gehiagok ere beharturik eta lagunarte ale-geratik alde batera ez geratzearren, biharamu-nean denak elkarrekin turkiar miragarriari tamai-na hartzera joateko.

Ludwig eta Ferdinand beste zenbait gaztealairekin Pan ziren, harako hitza emanak haiekere. Turkiarra, ekialdeko gorentasun ukaezinaeta, esan bezala, buru bikainekoa, Ludwigeribarregarria iruditu zitzaion sartu orduko, etaartistak giltza saihetsetik sartu eta gurpilakkirrinka hasi zirenean, buruzpide hari tankerabaldar eta antzua emanik oihuka ekin zion nahigabe:

— Begira, jaunak! Geuk sabelean haragierrea besterik ez baina gure jaun turkiarrak bur-duntzi osoa dauka barru horretan.

Denak hasi ziren barrez, baina artistari zirianonbait gustatu ez eta berehala utzi zion kuerdaemateari. Taldeko giro alai hura turkiar jakin-tsuari atsegin ez zitzaiolako edo goiz hartanaldarte onean ez zegoelako, kontua da galderaazkar eta zorrotzak izan asmo zuten gehienek

Page 122: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

erantzun zentzugabeak eta motelak jaso zituzte-la. Zorigaitzik handiena Ludwigena zen, oraku-luak la inoiz zuzen ulertzerik ez eta oso zalan-tzazko erantzunak jaso baitzituen. Haserre ziru-dien artista eta automatagandik bazihoazendenak, asmo guztiak zapuzturik, Ferdinandekesan zuenean:

— Egia da, jaunak, ez zaudetela oso pozikturkiar jakintsuarekin; baina gure galderetanbertan egon liteke koxka, agi danean ez baitzaiz-kio atsegin. Badirudi bere oraingo buru jiratzeeta esku altxaldiek (hala ari zen irudia egiten)nire susmoa baieztatzen dutela. Ez non eta ezhan beste galdera bat egitea bururatu zait, eran-tzun egokia jasoez gero automataren ohoreaberehala salbatuko duena.

Ferdinand irudiaren aurrean jarri eta hitzbatzuk xuxurlatu zizkion belarrira isilik; turkia-rrak besoa goratu zuen, ez zuela erantzun nahiadierazteko. Ferdinandek ordea lehengoari eutsieta azkenean turkiarrak beragana itzuli zuenburua.

Ferdinanden bat-bateko zurbiltasunaz ohartuzen Ludwig; laster berriro galdetu, ordea, eta

Page 123: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

berehala jaso zuen erantzuna. Irribarre behartubatekin hitz egin zion Ferdinandek lagunarteari:

— Jaunok, niri dagokidanez behinik behin tur-kiarrak bere ohorea salbatu duela ziurta deza-ket. Baina ahalik eta orakuluak orakulu misterio-tsu izaten jarrai dezan, zilegi bekit nik zer galde-tu eta berak zer erantzun didan isilik gordetzea.

Ferdinand bere barruko asaldura gordenahian aritu arren argi antzematen zitzaion egi-ten zituen ahaleginetan pozik eta bere oneanzegoela emateko. Turkiarraren erantzun mires-garri eta zuzenenak ere ez zukeen lagunarteanhain sentimendu arraroa, kasik beldurgarria sor-tuko, Ferdinanden estuasuna antzemanik. Joa-nak ziren aurreko alaitasunak, arestiko berritsu-ketaren ordez hitz solte bakanak jalki zituzteneta bekozko ilunez banakatu ziren.

Ferdinand Ludwigekin bakarrik geratu ordu-ko, honela hasi zitzaion:

— Adiskidea, zuri ezin dizut ezkutatu: turkia-rrak barren barrenetik hunkitu eta mindu nau,eta ez dut oinaze hau guztiz gaindituko orakulubeldurgarriak heriotza ez dakarkidan arte.

Page 124: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Harri eta zur begiratu zion Ludwigek laguna-ri, Ferdinandek aurrera jarraitzen zuelarik:

— Orain jabetzen naiz turkiarraren bidezgurekin harreman misteriotsuan dagoen izakiikusezin horrek botere aski daukala gure pentsa-mendurik gordeenetan indar magikoz sartzeko;botere arrotz horrek, agian, argi eta garbi ikusdezake etorkizunaren ernamuina ere, kanpokomunduarekiko lotura mistikoan gure baitan hazizdoana. Hartara, etorkizunean egokituko zaigunajakin lezake, heriotzako ordua iragartzekodohain hitsa daukaten gizonak dauden bezalaxe.

— Berebiziko zerbait galdetuko zenion —gai-neratu zuen Ludwigek—, baina agian garrantzihandiegia emango zenion orakuluaren erantzundudatiari; hala, turkiarraren bidez bere buruaezagutarazten duen gizon txatxu horren indarmistikoari leporatuko zenion hain hunkigarriaden zera hori, kasualitate hutsalen elkarketabitxi batengatik.

— Kontraesanean zaude —hartu zuen Ferdi-nandek hitza—, beste batzuetan kasualitateariburuz aho batez esaten dugunarekin. Dena jakindezazun eta gaur egun neure barrena zeinen

Page 125: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

aztoratua eta hunkitua dagoen kontura zaitezen,orain arte isilean eduki dudan neure iragan bizi-tzako zerbait adieraztera noakizu konfidantzan.

«Badira zenbait urte nire aitaren Prusia Ekial-deko ondasunetatik B.ra itzuli nintzela. K.ra hel-tzean gazte kurlandar batzuekin topatu nintzen,B.rako bidean beraiek ere, eta elkarrekin abiatuginen hiru zaldikotxetan. Pentsatuko duzunez,gaztaroko lehen ernealdi hartan diruzorroa ongibeteta mundutik bidaia genezakeenoi bizinahiakia lasaikeria gordineraino egiten zigun gainez.Barrez lehertzen egiten genituen eroaldirik han-dienak, eta oraindik gogoan daukat eguerdibatean M.ra iritsi eta zaldien ugazaba andreariilekosare guztiak lapurtu genizkionekoa; ondo-ren bere protestak aintzat hartu gabe sareakjantzi eta etxe aurrean tabakoa erreaz ibili ginenharantza eta honantza, sekulako jendetza eraka-rriz, harik eta postiloiaren adar-dei alaiarekinberriro bideari lotu ginen arte.»

«Aldarterik onenean heldu ginen D.ra, berta-ko bazter ederretan egun batzuk geratzekoasmoz. Egunero egiten genituen irtenaldi alaiak.Behin batean gauera arte ibili ginen Karlsberg

Page 126: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

eta inguruko bazterretan, eta ostatura itzultzeanzain geneukan aurrez agindutako pontxe goxoa.Itsas aireak arnasa berotuta, gogoz heldu genionharixe. Pultsua zainetan taupaka eta odola zai-netatik suzko ibaia bezala zihoakidan galdetan,berez mozkortuta ez egon arren. Azkenean niregelara itzuli ahal izan nuenean ohe gaineanetzan nintzen zerraldo, baina nekatuta egonaga-tik neure loak ametsetako gogoetaren antzagehiago zeukan, inguruko guztia aditzen bai-nuen. Bazirudien aldameneko gelan isilka arizirela hizketan, eta azkenean gizon ahotsa berei-zi nuen argiro esanaz:

— Orain lo egin ezazu eta garaia deneanprest egon.»

«Ateren bat ireki, ostera itxi eta isilune sako-na nagusitu zen denean, handik guttira pianobaten akorde xumeek eten zuena.»

«Badakizu, Ludwig, musika doinuen lilurazenbatekoa den beren oihartzuna gau isileanzabaltzean. Akorde haien bidez izpiritu batenahots xarmantak hitz egiten zidala ematen zuen.Zirrara atsegin hartan murgildu nintzen guztiz,fantasia edo musika piezaren batek jarraituko

Page 127: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zuelakoan, baina ez nintzen gutti harritu emaku-me ahots eder, zerutiar bat melodia bihotzerdi-ragarriz kantari hasi zenean:

Mio ben ricordatis’avvien ch’io mora,quanto quest’ animafedel t’amò.Lo se pur amanole fredde cenerinel urna ancorat’adorerò!»

«Nola azalduko dizut inoiz ezagutu eta inoizsomatu gabeko nire sentimendu hura, bateancrescendo eta bestean decrescendo zihoazendoinu luze haiek nigan piztu zutena? Melodiabakan, ezezagun hura —maitasunik saminena-ren malenkonia sakon, eztia— batean gorainoigotzen zen melisma xumez, kristalezko kanpaihotsekin, eta bestean beheraino jaisten zen,itxaropenik gabeko lanturu baten hasperenlodietan hiltzera balihoa bezala; berealditakopozak astintzen zuela nire barrena sentitu nuen,

Page 128: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

izugarrizko oinaze irrikatsuak bularra tinkatu,arnasak huts egin, eta hondoa jotzen nuela zeru-ko atsegin itzel haren pean. Ez nintzen mugitze-ra ausartzen eta nire anima osoa, nire gogo osoaneukan jarria huraxe entzuteko. Aspaldi mutu-tuak ziren doinu haiek, harik eta bertan suntsitu-ko ninduela zirudien tentsio hura negar jariobatekin hautsi nuen arte.»

«Azkenean loak hartu bide ninduen, adarhots ozen batek esnaturik zalapartan jaiki nin-tzenean goizargiaren distira baitzegoen niregelan. Agi danean ametsetan bakarrik bizitunuen neure ustez munduan aurki daitekeenzorion eta pozik handiena zen hura: hau da, nes-katila eder, egoki bat zegoela nire gelara sartu-ta. Kantaria zen, eta ahots goxo, xamurrez hitzegin zidan:

— Honela aise ezagutuko ninduzun, Ferdi-nand maitea, baina ongi nekien kantuan aritzeaaski nuela berriro zure baitan berpizteko. Izanere, doinu bakoitza zure bihotzean pausatu daeta ni ikusi orduko egin du oihartzun.»

«Hura poza hartu nuen nire maitemina zelaikusi nuenean, umetatik bihotzean neramana,

Page 129: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

patu gaiztoak apaldi nigandik urrundu eta orainzorionez berriro aurkitua. Baina nire maitasungartsuak desira sakonezko melodia hartantxeegin zuen oihartzun, eta gure hitzak, gure begi-radak doinu bikainak bihurtu ziren, suzko ibaianbezala elkarrekin dariola.»

«Erabat esnatu nintzenean onartu beharraizan nuen ametsetako irudi zoragarri hura ezzela antzinako inongo oroitzapenek sortua: lehe-nengo aldiz ikusi nuen neskatila eder hura. Builahandian eta gogot ari ziren etxe aurrean hizke-tan. Modu mekanikoan agudo jaiki eta inguratunintzen leiho aldera: gizon adindu, apain jantzi-nako bat postamutilei errietan ari zitzaien, orgaarineko zerbait hautsi zutelako. Azkenean denaantolatzez bukatu eta gizonak oihu egin zuengoiko aldera:

— Dena zuzen dago. Bagoaz.»«Orduan jabetu nintzen nigandik hurbil ema-

kume bat zegoela leihora aterata, eta berehalaezkutatu zen. Bidai sonbreru handi samarrazeramanez, ez nuen bere aurpegia ikusterikizan. Etxeko ataritik irten zenean jiratu eta gorabegiratu zuen, ni nengoen aldera. O, Ludwig,

Page 130: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

kantaria zen! Nire ametseko imajina. Begi zeru-tiar haiek nigan ezarri ziren eta iruditu zitzaidankristalezko doinu baten argi printzak jo zuelanire bularra eztenkada gori batek bezala, minanabaritu nuen gorputzean, dardarka neuzkanzuntz eta zain guztiak eta berebiziko plazer harklurrari josita nindukan. Laster sartu zen organeta postiloiak adarrari haizeman zion, txantxe-tan bezala piezatxo bizia osatuz. Berehala ezku-tatu ziren kale kantoian barrena. Ametsetanbezala geratu nintzen leihoan. Kurlandarrak nirebila sartu ziren gelara, aurrez erabaki genuentxangorako. Ez nuen txintarik esan eta gaixotzathartu ninduten: nola aipatuko nien bada gertatu-rikoaz ipitzik ere? Uko egin nion nire ondoan bizi-tutako arrotz haien galdera egiteari ostatuan,besteren ezpainetako hitzek nire bihotzekosekretu goxoa likistuko zutelakoan. Orduztikaurrera nire maite betikoa bihotzari atxikita era-man nahi nuen zinez, nahiz eta gehiago ikusiez.»

«Ulertu ahal izango duzu, bihotzeko enelaguna, nire orduko egoera. Horregatik ez didazuerrietarik egiten maite ezezagun haren aztarna-

Page 131: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ren bat biltzeko izan nuen zabarkeriagatik. Nirealdarte hartan kurlandar talde alaia desatseginabihurtu zitzaidan eta beraiek ezer igarri aurretikgau hartan bertan aldegin eta B.rako bidea hartunuen, nire lehengo asmoei jarraituz.»

«Badakizu ttikitatik ongi samar marraztududala. B.n maisu trebeen gidaritzapean jarrinintzen, miniaturen margogintzan, eta baitadenbora guttian hainbeste aurreratu ere nonnire helburu nagusia bete ahal izan nuen: hauda, emakume ezezagun haren ahalik eta irudirikantzekoena duintasunez margotzea. Ezkutuaneta giltzapean margotu nuen erretratua. Gizakia-ren begiek ez dute inoiz ikusi. Neurri berdinekobeste irudi bat markuan jarrarazi eta nahikoalanen ondoren maitearen erretratua gaineanipini nuen, orduztik bularrean daramadan bera.»

«Nire bizitzan lehenbiziko bider mintzatunatzaio inori nire inoizko mementurik garrantziz-koenaz eta zeu zara, Ludwig, nire sekretuarenpartaide egin dudan bakarra. Baina kanpokoindar zital hori barruraino sartu zait gaur. Turkia-rrari hurbildu natzaionean honela galdetu diot,bihotzeko nire maitea gogoan:

Page 132: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Bizituko al dut etorkizunean beste memen-turik, garai batean adinako zoriona ekarrikodidanik?»

«Turkiarrak ez erantzutekoa egin du, kontu-ratuko zinenez. Azkenean, amorerik ematen eznuenez, jartzen zait eta:

— Zure bularrari begira nago, baina aurrekourre distiratsuak ikusmena eragozten dit. Jiraezazu erretratua!»

«Ez daukat hitzik nire zirrara adierazteko.Ohartuko zara nire barruko hunkiduraz. Turkia-rrak esan bezalaxe neukan erretratua bularrean;inor konturatu gabe hura itzuli eta errepikatudiot galdera. Goibel hitz egin dit:

— Gizarajoa! Berriro ikusi bezain laster gal-duko duzu!»

Gogoeta sakonetan murgildutako laguna hitzadoretsuz zuzpertzen saiatzera zihoan Ludwig,orduantxe ezagun batzuk azaldu eta eten zituz-tenean.

Turkiar jakintsuak emandako erantzun miste-riotsu berriaren zurrumurrua hirian zehar zabal-tzearekin batera zer suman hasi zen jendea, eazein zorigaiztoko profeziak larritu ote zuen hain-

Page 133: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

beste Ferdinand arduragabea; barra-barra egi-ten zizkieten galderak biei, eta bere lagunaestuasun hartatik ateratzeko, Ludwig abenturaz-ko istorio bat asmatu beharrean aurkitu zen,jende artean zabaltzen zihoan heinean egiatikguttiago zeukana.

Ferdinandi turkiar harrigarria bisitarazi ziontalde hark astero elkartzeko ohitura zeukan.Hurrengo bileran bertan aipatu zuten turkiarra,Ferdinandengandik zerbait aditu nahian aldarteilun hartan jarri zuen gorabeheraz, bera alferrikgordetzen saiatu arren. Ludwig argi ohartzenzen bere lagunaren barrena ikaran zegoela; izanere indar arrotz, beldurgarri hark bularreko sako-nenean gordeta zeraman maitasun fantastikoa-ren sekretua ikusi ahal izan zuen. Bera ere Lud-wig bezain ziur zegoen, gauzarik sekretueneta-raino iristen zen indar haren begiradarentzatetorkizunaren nondik norako misteriotsua eregauza jakina izan zitekeela. Ludwigek orakulue-tan sinistu beharra zeukan, baina laguna meha-txatzen zuen adur gaiztoko aitorpen zital harenberri izatean ezinikusia hartu zion turkiarrarenbitartez mintzo zen izaki gordeari.

Page 134: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Horregatik egiten zien gogor irudiaren mires-le ugariei, eta norbaitek adierazi zuenean auto-mataren berezko mugimenduak ikuskarriak zire-la eta modu horretan orakulu antzeko erantzu-nek sortutako zirrara handiagoa zela, Ludwigekesan zuen turkiar prestuaren begi kizkurtze etaburu jiratzeak zelebrekeria hutsa iruditu zitzaiz-kiola. Eta gainera ustekabean aldegin zion ate-raldi hark humore txarrean jarri omen zuen artis-ta eta agian baita ezkutuan ziharduen izakia ere,ondorengo erantzunak anitzez motelagoak iza-teaz gain ez baitzuten batere zentzurik.

— Aitortu beharra daukat —gehitu zuen Lud-wigek—, sartu bezain laster, irudi hark nireintxaurrausteko ñimiñoa gogorazi zidala, arteanmutil kozkorra nintzelarik lehengusu batek behinEguberritan oparitua. Gizontxoak aurpegi petralbarregarria zeukan eta intxaur gogorren bat txi-kitzerakoan bere begi handi, nabarmenak kiz-kurtzen zituen barruko tresnaren bidez, irudiarihalako bizitasun zelebrea emanaz non ordutanaritzen nintzen huraxe hartuta jolasean, ipotxhura nire esku artean benetako mandragorabihurtzeraino. Handik aurrera txotxongilorik per-

Page 135: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

fektuenak ere traketsak eta geldoak ziren nireintxaurrausteko ederraren aldean.

«Erruz hitz egin zidaten Danzigeko arsenale-ko automata miresgarriei buruz, eta orain delaurte batzuk Danzigen suertatu nintzenean eznuen aukera hura huts egin nahi izan. Salansartu eta berehala Alemania zaharreko soldadubat nigana bizkor inguratu eta tiro egin zuenbere armaz, sabai zabalean barrena zakar zarta-tuz. Ahaztu ditudan antzeko beste bitxikeriagehiagok ere harritu ninduten, baina azkeneanbeste sala batera eraman ninduten, Mayorsgerraren jainko beldurgarria korte guztiarekinzegoen lekura. Martitz bera jazkera groteskosamarrez zegoen eserita mota guztiko armazapaindutako tronuan, zaindari eta gerrariz ingu-ratua. Tronu aurrera heldu ginen orduko danborjoka hasi ziren bi soldadu, eta txilibitu jotzaileakberriz ikaragarrizko hozki hotsarekin haizeman-ka, belarriak ixteko gogoa emateraino. Gerrarenjainkoak orkestra txarra zeukala iradoki nuen,jaun goren harentzat desegokia, eta arrazoieman zidaten. Azkenean danborrak eta txilibi-tuak isildu eta zaindariak burua jiraka eta hala-

Page 136: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

bardaz lurrean danbaka hasi ziren, harik etagerraren jainkoak begiak maiz okertu ondoreneserlekutik zutitu eta gugana etortzekoa eginzuen arte. Laster bota zuen ordea bere buruaberriro tronu gainera, eta beste danbor eta txili-bitu saio laburraren ostean dena lehengo lasaita-sun astunera itzuli zen. Automata haiek denakikusita, kanporako bidean nire artean esan nuen:«Nahiago diat nire intxaurraustekoa». Eta orainere, jaunak, turkiar jakintsua ikusi eta gero haladiot berriro: «Nahiago diat nire intxaurrauste-koa».»

Barre handiak egin zituzten, baina denakados zeuden Ludwigen iritzia benetakoa ez bai-zik eta txantxetakoa zela; izan ere aintzat hartugabe automataren erantzunek gehienetan zutenazkartasuna, ez eta ere gizaseme gordea etaturkiarraren arteko igarriezinezko lotura, irudia-ren bidez mintzatzeaz gain galderen araberakomugimenduak eragiten zituena; nolanahi eremiresgarria zen, eta azken batean mekanika etaakustikaren arloan maisu lana.

Hala onartu behar izan zuen Ludwigek berakere, eta aho batez goretsi zuten denek artista

Page 137: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

atzerritarra. Hartan agure bat altxa zen eserle-kutik, normalean gutti hitz egin eta ordurarteelkarrizketan esku hartu ez zuena, bukaeran iza-ten baitzuen hitzen batzuk gehitzeko ohitura,beti ere gaiari estuki lotuak. Hala, gizalege osozhasi zen:

— Arren entzun nazazuen eskatzen dizuetapalki, jaunak. Arrazoi osoz goraipatzen duzueaspaldi honetan hainbeste erakarri gaituen arte-lan bakan hori; baina hori erakusten duen gizonarrunta arrazoirik gabe izendatzen duzue artista,ez baitauka inongo zerikusirik lan horren bikain-tasunean. Horren jatorria artearen arlo guztietanjantzita dagoen gizon batengan dago, azkenurteotan gure hiriko murru artean bizi ezezik gukdenok ezagutu eta ohoratzen duguna.

Harriduraren harriduraz ekin zioten agurearigaldezka eta honek horrela jarraitu zuen:

— Aipagai dudan gizona X. profesorea da.Turkiarrak bi egun zeramazkien hemen jadanik,inork beragan ezer asko erreparatu gabe; profe-sorea ordea ezin egon harengana joan gabe,gogotik interesatzen baitzaio automata izenekoguztia. Turkiarraren erantzun pare bat jaso ordu-

Page 138: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ko, baina, eraman artista txokora eta hitz batzukesan zizkion belarrira. Hau zurbildu egin zen etagela sarrailez itxi zuen, bertaratutako kuriosbakarrak joan zirenean. Iragarkiak kale kantoie-tatik ezkutatu eta ez zen turkiar jakintsuaz bestekonturik aditu, harik eta handik bi astetara oharberriak azaldu ziren arte; orain hain misterioargituezina den buru eder berria eta gainerakoegitura guztiarekin azaldu zen turkiarra. Orduez-kero dira erantzunak hain azkar eta zentzuzkoakere. Ez dago inongo zalantzarik hori guztia X.profesorearen lana dela, artista egunero joatenbaitzen profesorearen etxera, automata ager-tzen ez zuen bitarte hartan; era berean, jakinada irudia jasota zegoen eta oraindik ere dagoenhoteleko gela berean izan zela profesorea zen-bait egunez erreskadan. Zeuok atera ondorioak,jaunak, baina jakin ezazue profesorea musikazkoautomata bikainenen jabe dela, eta denetarikomekanika eta magia gaiak direla eta ez direlagutunezko harreman etengabean dagoela aspal-ditik B. kontseilariarekin, eta zein baino zein ari-tzen direla biak; bere esku dauka, beraz, mun-dua harriduraz betetzea. Baina ezkutuan ari da

Page 139: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

lanean eta asmaketan, nahiz eta benetakogogoa eta zaletasuna daukatenei bere artelanbakanak atsegin handiz erakusten dizkien.

Zinez, denek zekiten X. profesorea, bere fisi-ka eta kimika jakintza arlo nagusiez gain artelanmekanikoekin ere aritzen zela, baina lagunarte-ko bakar batek ere ez zuen igarri turkiarrarekikobere zerikusia, eta aditzeraz bakarrak ezagutzenzuten agureak aipatutako arte erakustokia. Fer-dinand eta Ludwigek asaldura bitxia nabarituzuten X. profesorea eta automata arrotz harenarteko loturari buruzko agurearen txostenarekin.

— Ezin dut zure isilpean gorde —esan zuenFerdinandek— itxaropena jalo zaidala; alegiaorain hain latz lotuta naukan sekretuaren aztar-na bilduko ote dudan, X. profesoreagana baldinbanoa. Izan ere baliteke bai turkiarra, edo area-go, orakulua bideratzeko darabilen pertsona gor-dea eta bai ni lotura harrigarrian gaudela jaki-teak nire burua lasaitzea eta hitz beldurgarrihaien zirrara guttitzea. Erabakia hartuta daukat,bere automatak ikusteko aitzakiarekin gizonmisteriotsu horren ahalik eta ezaguerarik estue-na egiteko, eta bere artelanak musikazkoak

Page 140: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

omen direnez zeuri ere interesgarria gertatukozaizu nirekin etortzea.

— Bestela ere nahikoa atsegina zait zuri nirebabesa ematea, hitzez eta egitez —erantzunzuen Ludwigek—. Ezin dizut halere ukatu, X. pro-fesoreak makina horretan duen eraginaz agurea-ri entzun ondoren ideia bitxi anitz igaro zaizkida-la burutik, nahiz eta gugandik hurbil dagoenaagian urruneko bidetan bilatzen ari naizen. Izanere ezin ote liteke izan, misterioaren argiagugandik hurbil bilatuz, pertsona ikusezin horreklehendik jakitea bularrean irudia zeneramala etahartara hitz konbinazio arrakastatsu batengatikegiaren itxura ematea? Zorigaiztoko iragarpenhori da, apika, guk turkiarraren jakinduriari egin-dako isekaren ordaina.

— Lehen ere esana dizut —erantzun zion Fer-dinandek—, animarik ez dagoela nire erretratuhori ikusi duenik, eta ez diodala nire bizitza guz-tian inori kontatu gertaera hunkigarri hori: ezi-nezkoa da turkiarrak horren berri izatea moduarruntean! Urruneko bidetan bilatzen duzuna,apika, askoz hurbilago dago egiatik.

Page 141: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Hona hemen nire ustea —esan zuen Lud-wigek—: automata hori ikuskizun aparta da,nahiz eta gaur nire iritziak desberdina ematenzuen; eta argi dago artelana itzaletik zuzentzenduen ezezagun honi askoz jakintsuagoa dela ino-zoen moduan ahoa bete hortz mirespenez begi-ra egoten direnek uste dutena baino. Irudia ezda komunikaziorako bidea besterik, baina ezdago ukatzerik oso trebe aukeratua daudela nolabere tankera hala bere mugimenduak, egokitutabaitaude inoren arreta sekretuari atxiki eta gal-detzailea airean jartzeko, horrela izaki erantzu-learen nahiari jarraituaz. Bistan da irudi barruanez dagoela gizaki batentzako tokirik, eta berazentzunezko trikimailuren batengatik iruditzenzaigu erantzunak turkiarraren ahotik datozkigu-la. Hori nola dagoen antolatua, erantzuten duenpertsonak nolatan daukan ahalmena galdetzai-lea ikusi, entzun, eta atzera ulertzeko moduanmintzatzeko, niretzat erabateko misterioa daoraindik. Guzti horretarako artistak ezagupenakustiko eta mekaniko onak behar ditu aldezaurretik, eta baina zentzu bikaina ere, edo hobe-to esanda maltzurkeria franko, ahal dituen bitar-

Page 142: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

teko guztiak baitarabilzki guri ziria sartzeko.Aitortu beharra daukat ere sekretu hori argitzeaguttiago interesatzen zaidala askoz gauzagarrantzitsuagoa dena baino, hain zuzen ere tur-kiarrak maiz galdetzailearen anima ikusten due-neko irudipena; alegia, berak zeuri frogatuaurretik aipatu zenuenez, zulatu egiten duelainoren gogo barruraino.

«Badirudi izaki erantzule horri posible zaiolaguretzat ezezagunak diren bideak erabiliz guganeragin psikikoa edukitzea, eta gurekin halakoizpirituzko loturan jartzea non gure gogoa etanortasun osoa atxikitzen dituen. Nolanahi ere, ezditu gure sekretu gordeak argiro adierazten bai-zik eta estasian bezala, inoren izpirituarekin bategin ondoren; hala, geure barrua izpirituarenbegiarentzat agerian jarri eta bertako zera guz-tiak azaleratzen dizkigu. Botere psikiko horrexekastintzen ditu bestela zarata nahasia bakarrikateratzen duten gure barruko sokak, dardarkaeta soinuan jarriz, eta hala argiro entzuten duguarmonia garbia. Baina geu gara gure buruarierantzuna ematen diogunak, kanpoko izpirituarrotzak barruko ahotsa guretzat ulerkorragoa

Page 143: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

egin ondoren; eta asmakizun nahasiak, pentsa-menduaren arabera taxuturik, orakulu argibihurtzen dira. Maiz ametsetan ahots arrotzbatek zerbait irakasten digunean bezala da, gukjakin ez edo behintzat zalantzan geneukana;ahots hori, halere, itxuraz jakintza ezezagunakeskuratzen dizkiguna, geure barrutik dator etaulertzeko moduan hitz egiten digu. Bistakoa daturkiarrak, atzeko izpiritu gorde horrek alegia,guttitan daukala beharra galdetzailearekinharreman psikikoan jartzeko. Ehundaka galdegi-lek azaleko erantzuna jasoko dute, beren norta-sunaren arabera; eta sarritan aski izango daerantzulearen berezko azkartasunak edo izpirituerneak behar bezala zorroztutako ateraldi zolia,galderaren sakonerak bestelakorik ezinezko egi-ten duenean. Galdetzaile aztoratuak modu des-berdinean hitz egingo dio turkiarrari eta honekorduan lotura psikikoa ezartzeko bideak finkatu-ko ditu, boterea emanaz galdetzailearen barren-barrenetik erantzuteko. Galdera sakonei bereha-la erantzuteko turkiarraren ukoa agian ez dabere bitarteko ezkutuak erabili ahal izateko betalortzearren besterik. Hori da nire iritzia, bene-

Page 144: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

benetan, eta ikusten duzunez, artelan horreninguruan ez naiz gaur sinistarazi nahi nizuenbezain axolakabe: baliteke seriosegi hartu izanaere! Halere ez nuke aipatu gabe utzi nahi, nire-kin ados baldin bazaude ere, ez dizudala ezeresan lasaituko zaituenik.»

— Oker zaude, lagun maitea —erantzun zuenFerdinandek—. Zure ideiak nire animako ilun-pearekin, bat etortze horrek harritzeko moduanlasaitzen nau. Neure esku bakarrik dago niresekretu maitea profanatua izan ez dadin, bai bai-takit nire lagunak ere leialki zainduko duela, kon-fidantzan emandako gauza sekretu bezala. Hale-re beste xehetasun bat ere aipatu beharreannatzaizu, orain arte gogoratu ez zaidana. Turkia-rrak zorigaiztoko hitz haiek jalkitzean, ustezbehintzat melodia lanturos hura aditu nuen, Mioben ricordati s’avvien ch’io mora, doinu eten,banakatutan; eta gero, berriz, aspaldiko gau har-tako ahots jainkotiar haren akorde luze, bakarraigaro zen nire buru gainetik.

— Neuk ere ez dizut ezkutatuko —esan zuenLudwigek—, zeuk erantzun isil hura jaso zenuenunean bertan, kasualitatez, artelana inguratzen

Page 145: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

duen itxituraren gainean neukala eskua jarrita;dardara nabaritu nuen eskuan eta neuri ere iru-ditu zitzaidan gelan barrena musika doinualabaintzen zela, kantu tankera ematerik izan eznion arren. Ez nion kasu handirik egin zerenondo dakizunez irudimena beti musikaz beteabaitaukat, eta hori dela eta nahasketa harriga-rriak izan ditut dagoeneko. Ez nintzen gutti harri-tu, halere, jakin nuenean zeinen lotura misterio-tsua zegoen, bateko doinu lanturos hura eta bes-teko turkiarrari galdera egitera bultza zintuenD.ko gertaera dohakabe haren artean.

Ferdinandek bere lagun maitearekiko harre-man psikikoaren frogatzat hartu zuen hark eredoinua aditu izana, eta gero eta gehiago murgil-tzen zirenez izpiritu hurbilen arteko lotura psiki-koen sekretuetan, eta beti ondorio bizi, miresga-rrietara iristen zirenez, azkenean Ferdinand arin-dua sentitu zen turkiarraren erantzuna jaso zue-nez gero bularra zapaltzen zion zama astunetik.Kementsu zegoen zorigaitz haren aurka ekiteko:

— Nola galduko dut bada —esan zuen—,neure baitako erregina dena eta hain sendo

Page 146: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

errotua egonik nire heriotza arte suntsituko ezdena?

Itxaropenez beterik ustez egiatzat zeuzkatensusmo haiekin, X. profesoreagana loan zirenazalpen argiagoen bila. Urtez oso aurrera etamodaz kanpo jantzitako gizona aurkitu zuten,itxura alai, modu desatseginean zulatzen zutenbegi gris ttiki, eta aho ertzean irribarre zuriare-kin.

Bere automatak ikusteko nahia adierazi zio-tenean, esan zuen:

— Hara! Artelan mekanikoen zale zarete? Aladilettante-ak agian? Europa guztian eta munduezagun guztian ere alferrik bilatuko zenuketenaaurkituko duzue hemen.

Bere artelanez hitz egiterakoan profesorea-ren ahotsa biziki higuingarria zen, tenore garra-silari disonante batena, marrukako saltzaileenantzekoa. Zarata handiarekin giltza hartu etaartelanak zeuzkan gela ireki zuen, fintasun etaapainduraz jarria. Erdian, koska baten gainean,piano handi bat zegoen; eskubitan, benetakoa-ren tamainako gizon irudia, eskuan txirularekin;ezkerretan, emakume irudia zegoen eserita

Page 147: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

piano antzeko musika-tresnaren aurrean, etahonen atzean bi mutiko, danbor handia eta trian-geluarekin. Gibelean, jadanik ezagutzen zutenorkestrioia ikusi zuten bi lagunek, eta musikazkoordulariak paretaren jira guztian. Hartan, profe-sorea orkestrioia eta ordularien artetik arin igaroeta automatak ukitu zituen pasaeran. Orduanpianoan eseri eta martxarako andantea hasi zenpianissimo jotzen; errepikatzerakoan, xirulariakxirula ahoan ipini eta leloa haizematen hasi zen,mutiko bat danborra emeki jotzen erritmoarijarraituz, eta bestea triangelua eztiro ukitzen.Handik guttira andrea elkartu zitzaien akordetxit egokiekin, teklak zapaltzean armonikarenantzeko doinua sortuaz. Aretoko giroa bizitzenzihoan, musikazko ordulariak erritmo zehatzezelkartzen ziren bata bestearen ondoren, mutiko-ak gero eta gogorrago astintzen zuen danborra,triangelua zorrotz entzuten zen gela guztian etaazkenean orkestrioiak turutotsei ekin zien fortis-simo, dena dardarka jartzeraino, harik eta profe-soreak eta bere makinek azken akorde batezamaitu zuten arte.

Page 148: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Lagunek txaloaldi batekin saritu zuten profe-sorea, bere irribarrezko begirada maltzur eta alaihark itxuraz irrikatzen zuen gauza. Automaten-gana hurbildu eta antzeko musika emaitzagehiago eskaintzeko zorian zegoen, baina bilagunek, aurrez erabaki balute bezala, egitekolarri bat aitzakiatu zuten aho batez eta denboragehiagoz geratzea ezinezkoa zutela esanaz,mekanikaria eta bere makinengandik loan ziren.

— Ez al zaizu dena oso artistikoa eta ederrairuditu? —galdetu zuen Ferdinandek.

Baina luzaroan haserreari eutsi ezinik egonbalitz bezala lehertu zen Ludwig:

— Gaizkitxo sartu digu ziria profesore mada-rikatu horrek! Non dira desio genituen azalpe-nak? Zertan dira profesore burutsu horrekin iza-tekoak genituen elkarrizketa aberatsak, Sais-erajoaten ziren ikasleenak bezalakoak?

— Horren ordez —esan zuen Ferdinandek—,berebiziko artelan mekanikoak ikusi ditugu.Baita musika bera aintzat hartuez gero ere! Agidanean xirularia Vaucanson-en asmakari ospe-tsua da, eta behatzen mugimendua arautzenduen mekanismo bera darabil emakume irudia-

Page 149: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

rekin ere, musika tresnetan oso doinu atseginaksortuaz. Bikaina da makinen elkarketa hori!

— Horrexek berak erotu nau bada! —ekinzion Ludwigek—. Makinen musikak, eta baitaprofesorearen piano emanaldiak ere halakojipoia eta egurra eman dit non hezur mamitarai-no sartu zaidan, eta ez dut luzaroan gaindituko.

«Gizakiak hildakoekin elkartze hori, gizakiengorpuzkera eta mugimendua itxuratuaz, hunki-garria eta zirraragarria da niretzat, izugarria eze-zik. Gogoan darabilt posible litzatekeela barne-tresneria gorde baten bidez irudiak arintasunezeta artistikoki dantzan jartzea; baita gizakiekinbatera dantzan ibili eta denetariko itzulinguruakeginaz jiratzen eta bihurrikatzen ibiltzea ere,dantzari biziak zurezko hila besotik hartutaharantza eta honantza. Jasango al zenuke hala-korik minutu bakar batez, barruko ikara nabaritugabe? Baina gainera ziztrina eta nazkagarria iru-ditzen zait makinen musika, eta neure ustez gal-tzerdi makina on batek askoz balio gehiagodauka musikazko ordulari dotore, perfektuenakbaino.»

Page 150: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

«Haizezko instrumentuek jo dezaten erabili-tako ahoko arnas jarioa bakarrik ote da, ala,aldiz, sokazko instrumentuei eragiten dietenbehatz zalu, malguak ote dira gu halako xarmazliluratzen gaituztenak eta gugan lur honetanberdinik gabeko sentipen ezezagun, adierazezi-nak pizten dituztenak, hau da, lurreko ezerekinhartuemanik ez duten sentipenak, izpirituenerresuma urrunaren eta gure izaera gorenarenirudipena sortuaz?»

«Ez ote da ordea anima bera izango organufisiko hori inoren bihotz barreneko hotsa bizitza-ra ekartzeko darabilena, denok entzutekomoduan, eta horrela guztion baitan oroitzapenberdinak iratzartzen dituena, ondoren izpirituarioihartzun armonikoan erresuma miresgarri horiirekitzeko eta bertatik doinuak suzko izpiak bai-liran jaurtitzeko?»

«Haizebide, malguki, haga, zilindro etamekanika saileko beste aparailuen bidez musikasortu nahi izatea zentzugabeko eginahala da,animaren barne indarrak bakarrik eman baitie-zaioke ezeri bizitza, baita mugimendu ñimiñoe-nean ere. Musikagileari lepora dakiokeen okerre-

Page 151: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

na sentimendurik gabe jotzea da, horrela musi-karen berezko izaera hondatzen baitu, edo,areago, musika horren bidez musika bera suntsi-tzen; hala eta guztiz ere, jotzailerik geldo etaelkorrena ere askoz hobea izango da makinarikperfektuena baino, ezinezkoa baita hari bereemanaldian barrena unetxo bakar batez erezirrararik ez sortzea, eta hori, noski, ez zaiomakinari inoiz gertatuko.»

«Mekanikoen ahaleginak giza organuak geroeta gehiago musika doinuen sorkuntzari egoki-tzeko edo makinen bidez ordezkatzeko, eneustez gerra aitortzea da izpirituaren oinarriari;azken horien botereak gora egiten du distiraz,bere aurka diharduten indarrak ugariago direnheinean. Hori horrela, mekanikaren ikuspegihorretatik perfektuena irizten zaion makina nire-tzat txatxukeria bat da, eta aitzitik organiloxume bat, alegia izan daitekeen gauzarik meka-nikoena, askoz nahiago dut Vaucanson-en xirula-ria eta armonika jotzailea baino.»

— Zeharo bat nator zurekin —esan zuen Fer-dinandek—. Hitzez adierazi duzu argiro aspal-dian barrenean eduki eta batez ere gaur profeso-

Page 152: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

rearen etxean bizi-bizian nabaritu dudana. Musi-kari zu bezain lotua eta atxikia ez nagoen arren,eta beraz nolanahiko akatsei horren azkar antze-maten ez diedan arren, halere betidanik higuin-garria iruditu zait makinen musika hotz, hil hori.Oraindik gogoan daukat mutil kozkorretan aita-ren etxeko harpa-ordulari handi batek izugarriz-ko egoneza sortzen zidala, bere ordueroko joal-diekin. Tamalgarria da hain mekaniko trebeekberen jakintza guztia kalterako huskeriatan era-biltzea, eta ez musika instrumentuen hobekun-tzan.

— Egia da hori —gaineratu zuen Ludwigek—.Teklazko instrumentuetan bereziki zeregin han-dia dago, arlo zabala irekitzen baitiote mekanikotrebeari; harritzekoa da, adibidez, zenbaterainodagoen aurreratua pianoaren egitura, horrekdoinua eta erabilkeran dauzkan ondorio ugarie-kin.

«Izan ere, ez al da musika saileko mekaniko-rik onena naturaren berezko hotsak zelatan adi-tzen dituena, denetariko gorputzen barruan bizidiren soinuak aztertzen dituena, gerora musikamisteriotsu hori tresnaren bati txertatzen ahale-

Page 153: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

gintzeko, gizakion nahia beteaz ukitu ahalahotsa atera dezan? Metale eta kristalezko zilin-dro, kristalezko hari, kristal nahiz marmolezkobarretatik doinuak ateratzeko ahalegin guztiak,edo sokak ohi ez bezala dardarkatuz jotzea txa-logarria iruditzen zait; era berean, naturanbarrena gordeta dauden soinu sekretuak ezagu-tzeko urratsak, akatsez beteak egon arren, edohandinahiak eta dirugoseak bultzata, perfekzio-rantzako asmakizun berritzat laudatu eta eraku-tsiko dira. Honexegatik azaldu dira azken alderahainbeste instrumentu berri, izen bitxi edo han-diosen pean batzuk, abiadura berean desagertueta ahanzturan utziak.»

— Musikaren mekanika bikain hori —esanzuen Ferdinandekikuskarri interesgarria da,baina ezin diet igarri ahalegin horien balio edojomugari.

— Funtsean —gaineratu zuen Ludwigek—,doinurik perfektuena bilatzea. Baina musika doi-nuari orduan eta perfektuagoa derizkiot zenbateta hurbilago egon naturaren hots ezkutuetatik,hots oraindik erabat desagertu gabeak lurretik.

Page 154: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Baliteke —esan zuen Ferdinandek—,sekretu horietan ni zu bezain sartua ez egotea,baina aitortu beharrean nago ez dizudala guztizulertzen.

— Utzidazu behinik behin argitzen —jarraituzuen Ludwigek— zein den nik horretaz dudanustea.

«Gizateriaren antzinatean, eta idazle jakintsubaten hitzez baliatuz (Schubert-enak, Natur zien-tzien alderdi ilunei buruzko iritziak), bizitza natu-rarekiko armonia dohatsuan zegoenean, iragar-pen eta poesiarako sen jainkotiarrak beteta; ezgizakien izpirituak natura, baizik eta naturakgizakien izpiritua bereganaturik zeukanean; amahorrek haur miresgarriari bere altzotik jatenematen Zion garaian, orduan, zorionezko haur-gintza minetan bezala, musika dohatsuaz besar-katzen zituen gizakiak, eta hots miragarriz eza-gutarazten zizkion bere etengabeko jardunarensekretuak. Antzinate horren osin ezkututik dato-rren oihartzunetako bat esferetako musikarenleienda zoragarria da; gazte denboran ScipiorenAmetsa-n lehen aldiz bere berri irakurri nueneangogoeta saminez bete ninduen, eta hala, ilargi

Page 155: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

gau isiletan erne egoten nintzen maiz, haizearenfirfir artean doinu miresgarri hura entzungo otezen. Halere, arestian esan dudanez, naturarenhots horiek ez dira erabat desagertu: horienartean daude Ceylango Airemusika edo Deabru-boza, lehengo idazle berak aipatuak eta gizagogoa hainbeste hunkitzen dutenak non lekuko-rik lasaienak ere ezin baitio eutsi barruko izusakon eta erruki erdiragarriari, giza lanturuenhain antzeko doinuen aurrean.»

«Berez, neuk ere behin naturaren gertakariantzekoa bizitu nuen Prusia Ekialdeko KurischesHaff-etik hurbil. Udazken mina zen eta aspaldi-txotik nengoen bertako etxalde batean. Gau isi-lean, haize leunarekin, argi aditu nituen doinuluze, geldi batzuk, behin organu hots sakonarenberdinak, beste behin ezkilots ito, dardarkorra-ren berdinak. Sarritan, zehatz bereizi nitzakeenfa lodia eta do bosgarrenaren zartada, eta mibemol ttiki hirugarrena ere sarritan aditu nuen;zazpigarrenen akorde zorrotzak, bada, aieneriksakonenaren doinuz, nire bularra tristura sarko-rrez bete zuen, eta baita izuz ere.»

Page 156: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

«Naturako hots aztarnagabeen sorrera, sen-dotze eta isilaldi horretan, badago zerbait guregogoa nahitaez atxikitzen duena, eta beren isla-da den instrumentuak ere beste hainbeste egin-go du gurekin. Horregatik iruditzen zait niri, doi-nuari dagokionez, eta gure animan duen eragi-naren arabera, armonika dela perfekzioarigehien hurbiltzen zaiona; eta ederki dago ikus-tea naturako hotsak hain poliki imitatu eta geurebarrena hain era miresgarrian hunkitzen dueninstrumentu horrek arinkeria eta itxura hutsariinolako biderik ez ematea, baizik eta berezkosoiltasun dohatsu horri eustea.»

«Honen inguruan, asmatu berria den armoni-kordio izenekoak ere emaitza oparoak agintzenditu, ezkilen ordezko mekanika ezkutu horrekin,teklak zapaldu eta zilindroa itzulikatzean sokakdardarka jarriaz. Doinuaren sorrera, sendotzeeta isilaldia, jotzaileak armonikarekin bainoaiseago menperatzen ditu ia, baina beste mun-dukoa dirudien armonikaren maila hori armoni-kordioak oraindik ez du iritsi.»

— Entzuna dut instrumentu hori —esan zuenFerdinandek—, eta aitortu beharra daukat bere

Page 157: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

doinua barreneraino heldu zitzaidala, nahiz etaene ustez artistak erdipurdi jo zuen. Gainerako-an, denean ulertzen dizut, nahiz eta zuk aipatu-tako natur hotsen eta instrumentu bidez sortzendugun musikaren arteko harreman estua orain-dik argi ikusten ez dudan.

— Geure baitan bizi den musika —gaineratuzuen Ludwigek—, izan al daiteke beste ezer, noneta ez den naturan gordetako sekretu sakonenberdina, zentzurik altuenaz bakarrik ikertu etainstrumentuen bidez bakarrik entzun daitekee-na, azti indartsuak bezala menperatu ondoren?Baina izpirituaren eragina psikikoa besterik ezdenean, ametsetan alegia, xarma hori deseginegiten da, eta instrumentu ezagunen bidez adi-tzen ditugu naturako hots horiek era miresga-rrian airean jaiotzen, gugana hegaldatzen, sen-dotzen eta oihartzun ematen.

— Eoloren harpa datorkit gogora —eten zionFerdinandek lagunari—. Zer derizkiozu asmaki-zun burutsu horri?

— Naturako hotsak jalkitzeko ahalegin horiek—gaineratu zuen Ludwigek—, txit bikain etagoragarriak dira; baina, ene iritziz, orain arte ez

Page 158: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

dizkiote jostailu kaxkarrak baizik aurkeztu natu-rari, eta honek gehienetan txikitu egin ditu, arra-zoizko haserrez bezala. Aireari igarotzen uztehutsarekin ume jostailu bihurtu diren Eolorenharpa guztiak baino burutapen hobea da egural-dizko arpa, behin bere berri irakurri nuenez:zabal samarrean lasatutako hari lodiak dardarkaipintzen ditu haizeak, hots indartsuarekin joaz.

«Hementxe daukate fisiko eta mekanikozuhur eta azkarrek arlo osoa lantzeko, eta nikuste, natur zientziek daramaten habaila ikusita,are sakonagotik ikertuko direla naturaren sekre-tu dohatsuak; eta era berean, orain iragarribakarrik egiten ditugun hainbat gauza ikusi etaentzuteko moduan argitaratuko direla.»

Bat-batean soinu bitxi baten zurrumurruahegaldatu zen airean barrena, etengabe cres-cendo, armonika zirudiena. Biak ala biak ere bel-dur bizian jarri zituen, lurrari josita bezala, zutik;orduan, doinu hura emakume ahots baten melo-dia lanturosa bilakatu zen. Ferdinandek lagunarieskutik heldu eta dardarizo batean estutu zuenbularraren kontra, baina isilik eta ikaraz esan

Page 159: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zuen Ludwigek: Mio ben ricordati s’avvien ch’iomora.

Hiritik kanpo zeuden, hesi eta arbola altuzinguratutako lorategi baten sarrera aurrean;hantxe bertan, belazean eserita jolasten arituta-ko neskatila polit bat bizkor zutitu zen, esanez:

— Zeinen ondo kantatzen duen ahizpa mai-teak. Lorea eramango diot, krabelin koloretsuakikusita askoz hobeto eta gehiago kantatzenbaitu.

Hartara, lore sorta handia eskutan, jauzikasartu zen lorategira eta bertako atea zabalik utzizuen, lagunek barrura begiratzeko moduan.Harridura ezezik, hura izan zen beldurra nabari-tu zutena X. profesorea ikustean lorategi erdian,lizar handi baten gerizpean. Lagunek bereetxean aurkitu zuten irribarre ironiko, beldurga-rriaren ordez, seriostasun malenkoniatsu sakonaageri zitzaion aurpegian, eta zerurantz zuzendu-tako begirada hark bazirudien transfiguraziozoriontsuan so egiten ziola hodei atzean gorde-tako munduaz bestaldeari, eta soinu zoragarrihaiek zireia hango berriemaile, haizeboladakbalira bezala airean hedatzen. Pauso geldi eta

Page 160: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

neurtuak eman zituen erdiko bidexkan gora etabehera, baina bera mugitu ahala piztu eta bizi-tzen zen inguruko guztia. Kristalezko soinuekzuhaiska eta arbola ilunen artetik distiratzenzuten, eta denek bat hartuta, suzko galdak beza-la kontzertu zoragarrian, ibaika sartzen zirennoten gogo barruraino, bertan gutizia zerutiargorenak piztuz.

Ilunabarra abailtzearekin, profesorea hesiarrean desagertu eta doinuak pianissimo ahituziren. Azkenean lagunak isiltasun sakonean itzu-li ziren hirira. Baina Ludwig aldentzera zihoa-nean lagunagandik, Ferdinandek bularraren kon-tra estutu eta esan zion:

— Izan zaitez leiala nirekin! Izan zaitez leiala!Indar arrotza nabari dut neure barrura sarturik,bertako soka gordeei atxiki eta nahi bezala era-ginaz, ni bertan suntsitu beharrean! Profesoreakbere etxean azaldu digun ironia gorrotagarrihura ez al zen azken batean guganako etsaitasu-naren seinale, eta ez al gaitu automatak eraku-tsita baztertu nahi izan, hartara zentzuen mun-duan nirekiko edozein harreman deuseztatzeko?

Page 161: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Baliteke arrazoi osoa izatea —erantzunzuen Ludwigek—. Neure susmoa ere zera da:nola-hala, oraingoz bederen misterio argitugabea guretzat, profesorea txertatu egin da zurebizitzan, edo, hobeto esanda, zuk emakume eze-zagun horrekin daukazun lotura psikiko, miste-riotsuan. Agian, bere gogoz kontra eta gogor eki-ten dion etsaitasun baten bitartez sendotu egi-ten du zuen harreman hori, borrokarekin indar-tuz baitoa; pentsatzekoa da beraz, zu beraganahurbiltzea gorrotagarria gertatzen zaiola, zereneta zure izpiritua bere nahiaren kontra, edoareago, bere asmo arrunten baten aurka jardu-teak harreman psikiko horren ondar guztiakharrotzen baititu, eta baita abiadura bizi berrianjarri ere.

Bi lagunek bitarteko guztiez baliatzea eraba-ki zuten X. profesoreagana hurbildu eta, hala,Ferdinand hainbeste hunkitzen zuen misteriohura argituko ote. Biharamunean profesorearenetxerako bigarren bisitaldiarekin kontua bidera-tuko zutelakoan, ez non eta ez han Ferdinandekeskutitza jaso zuen aitagandik, atzerapen ttikie-na ere gabe B.ra joan zedin; handik ordu guttita-

Page 162: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ra irten zen posta-zaldiz, lagunari ziurtatu ondo-ren ezerk ez ziola galaraziko berandu jota hama-bost egun barru atzera itzultzea.

Ludwigi txit harrigarria iruditu zitzaion X. pro-fesorea eta turkiar hiztunaren arteko zerikusiazhitz egin zien agure harengandik jakitea, Ferdi-nand abiatu eta laster, profesorearen artelanmekanikoak bigarren mailako denborapasa zire-la, eta bere aztergairik sakonena, bere eginaha-len benetako helburu tinkoa natur zientziak zire-la, oro har. Gizon hark profesorearen musikaarloko asmakariak goretsi zituen batik bat, orain-dik inori erakutsi gabe eduki arren. Agi daneanaldiriko lorategi eder bat zuen bere laborategimisteriotsua, eta bertatik pasaeran zirenek sarri-tan entzuten omen zituzten soinu eta melodiabitxiak, lorategi hura amandre eta izpirituen bizi-lekua bailitzan.

Hamabost egun igaro baina Ferdinand ez zenbueltatu. Azkenean, bi hilabete eta gero, Ludwi-gek eskutitza jaso zuen B.tik, honela zioena:

Page 163: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

«Harrituko zara ondorengo hau irakur-tzen duzunean, nahiz agian susmatukozenuen profesorearekin berriro elkartuondoren, baldinbaitere elkartuko al zineneta.

«P. herrixkan zaldiak aldatzen aridiren bitartean, ezertan pentsatu gabebazterrei begira nago. Halako batean hornon azaltzen den zaldikotxe bat eta ondo-ko eliza irekiaren aurrean gelditzen; soil-tasunez jantzitako emakume bat jaistenda, gizon gazte egoki bat atzetik duela,xingolekin apaindutako ehiztari uniformeerrusiarrez; bi gizon ere jaisten dira biga-rren auto batetik. Postazaina jartzen daeta: «Hori da Artzain jaunak gaur ezkon-duko duen bikote kanpotarra». Banoamekanikoki eliza aldera eta barrura sar-tzen naiz, apezak bedeinkazioaz ospaki-zuna amaitzen duen unean bertan. Begi-ratu, eta kantaria dela ikusten dut. Berakni ikustean zurbildu eta zorabiatu egitenda, eta atzean daukan gizonak besotanhartzen du. Nor izango eta X. profesorea.

Page 164: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

«Handik aurrera gertatutakoaz ezdakit fitsik, eta hain gutti nola heldu nai-zen hona: X. profesoreak ongi berritukodizu. Inoiz nabaritu gabeko lasaitasunaeta epeltasuna dauzkat animan. Turkia-rraren zorigaiztoko orakulua ez zen gezurmadarikatua besterik, tramankulu trake-tsen bidez itsu-itsuan asmatua. Galdu otedut nire maitea? Ez ote da beti neureaizango bihotzaren barne gartsuan? Ezduzu luzaroan nire aditzerarik izango. K.ranoa, eta agian handik ipar urruneko P.ra.

Hitz horietatik Ludwigek argi antze-man zion lagunaren gogo nahastuari, etaare misteriotsuagoa iruditu zitzaion dena,jakindakoan X. profesorea ez zela hiritikirten. «Ez ote da izango —pentsatuzuen—, zenbait jenderen arteko loturapsikiko miresgarrien tirabira moren bizi-tzan sartzen dela, eta norberak erakar-tzen dituela bere ingurura kanpoko ger-taerak, zentzu engainatuari sinetsarazizjatorria ez dagoela norberagan? Agiannire laguna noizbait jabetuko da orain

Page 165: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

neure barrenean daramadan ideia pozga-rri honetaz, eta modu horretan kontsola-tuko da! Bete da turkiarraren orakulu zita-la, eta honela agian baztertuko zen nirelaguna mehatxatzen zuen ukaldi latza».»

— Eta? —galdetu zuen Ottmarek, Theodorbat-batean isiltzean—. Hori al da dena? Nondago argibidea? Zertan dira bai Ferdinand, bai X.profesorea, bai kantari xarmanta, eta bai ofizialerrusiarra?

— Ez al dut aldez aurretik esan —gaineratuzuen Theodorek—, zati bat bakarrik aurkeztunahi nuela hemen? Ene ustez, gainera, turkiarhiztunari buruzko istorio gogoangarria hasieratikbertatik ‘ eskaini zen zatikaturik. Izan ere, irakur-le edo entzulearen fantasiak haize astindu gogorpare bat bakarrik jaso behar du, eta handikaurrera bere kabuz nabigatu. Baina, Ottmar mai-tea, Ferdinanden patuaz guztiz lasai egon nahibaduzu, oroit zaitez orain dela gutti irakurridudan operari buruzko elkarrizketaz. Ferdinandbera da, gorputz eta anima osasuntsuz, borroka-rako gogo alaiz zelaira irteten dena; honako

Page 166: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

honetan bizitzaren lehenagoko denbora bateanageri arren, dena ongi joan bide zaio logaraikomaitemindu honi.

— Gogoratu besterik ez dago —hartu zuenOttmarek hitza—, lehen ere gure Theodorek osobegiko zuela hainbat istorio miresgarri, zoroekininoren fantasia ahalik eta gehiena sustatzea,gero bat-batean eteteko. Berak guttiena usteduenean mistifikazio neurrigabea leporatukodiote, okerragorik ez bada. Garai batean erebere ibilera eta jardun guztiek zatikatuak ema-ten zuten. Bigarren aldeak bakarrik irakurtzenzituen, lehena edo azkenaz batere axolatu gabe;antzerkian bigarren eta hirugarren aktoa baka-rrik ikusten zituen, eta abar.

— Oraindik ere badaukat joera hori —esanzuen Theodorek—. Desatseginagorik ez dago,ipuin edo eleberrian fantasiaren mundua harrotuondoren, bertako zorua erratzaz hainbeste pasa-tzearen poderioz azkenean ondar ale edo hautsipitz bat ere ez geratzea baino; eta jakinmin guz-tiak aseta etxeratzean inongo irrikarik ez antze-matea gortinaren atzean berriro kirika egiteko.Ipuin aberats baten zenbait zati anima barrurai-

Page 167: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

no sartzeak, aldiz, nire fantasiari hegalak emaneta luzaz dirauen atsegina eragiten dit. Nor, ezzaio hala gertatu Goetheren intxaur kolorekoneskatilarekin? Batez ere Goetheren amandreipuin haren zatiak, bidaiariak kutxatilan sartutadaramazkien emakume ttikiari buruzkoak, zeha-ro liluratu ninduen.

— Aski da —eten zuen Lothark laguna—, askida. Ez dugu besterik jakingo turkiar hiztunareninguruan, berez istorioa nola-hala bukatua dagoeta.

Page 168: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

JESUITEN ELIZA(Die Jesuiterkirche in G.)

Leher eginik lepoa hautsi beharreko bidaiabaten ondoren, estu-estu eginda postakotxe ziz-trin batean, sitsek ere abandonatu egin zutenahala nola arratoiek Prosperoren itsasuntzia, G.raheldu nintzen azkenean, merkatuko ostatuaurrera. Zorigaitzik handienak gertatu zitzaiz-kion nire ibilgailuari, azken estazioko posta-zuzendariarenean puskaturik geratu zen arte.Hainbat ordu eta gero azkenean arrastaka era-man zuten haraino lau zaldi erkitu eta higatuktramankulu zirtzilatu hura, nire morroia eta zen-bait laborarik lagunduta. Jakitunak etorri, burua-ri eragin eta esan zuten zeharo zegoela konpon-du beharra, bizpahiru eguneko kontua.

Atsegina zirudien herriak, inguruak ere poli-ta, baina halere beldurrez nengoen mehatxatzenninduen geldialdi harekin. Irakurle jator hori,inoiz beharturik egon bazara hiru egun igarotze-ra herrixka batean, non inortxo ere ezagutzen ezeta denen aurrean arrotz zaren, eta oinaze sako-

Page 169: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

nen batek ez badizu behinik behin hondatulagun hurkoarekin harremanak izateko joera,jabetuko zara nire orduko ondoezaz.

Jakina da bizitzaren izpiritua gure inguru guz-tian dagoela zabaldurik; baina herri ttikiak berenburuentzat bakarrik jotzen duten orkestrak beza-la dira: beren piezak bakarrik entzuten dituztegarbi eta zuzen, doinu arrotzek hozkia eman etasegituan isilarazten dituztelarik.

Aldarte txarrean nenbilen nire gelan gora etabehera; hartan, bat-batean bururatu zitzaidannire herrikide batek, sarritan aipatzen zuenez,tratu handia eduki zuela gizon ikasi eta azkarbatekin aspaldi, G.n bertan urte pare bat eginzituen garaian. Izena ere gogoan neukan: Aloy-sius Walther, jesuiten kolegioko irakasle. Bertarajoatea erabaki nuen, nire lagunarekiko ezagutzahartaz baliatzera. Kolegioan esan zidaten Walt-her profesorea klasean zegoela baina aurkiamaituko zuela, eta aukeran eman zidaten gero-ago itzuli edo kanpoko salan itxoitea. Nahiagoizan nuen azkenekoa.

Jesuiten komentu, kolegio eta eliza guztiakestilo italiarrean daude eraikiak, antzinateko

Page 170: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

forma eta egituretan oinarriturik, edertasun etaospeari aurrea emanaz eta ez jaiera sakratu edohanditasun erlijiosari. Hala, han ere arkitekturaaberatsez zeuden apaindurik sala altu, egurastueta argiak, eta habe jonikoen artean saindu iru-diak zeuden han hemenka zintzilik, harritzekomoduan nabarmenduak, leihoarteetako jeinuendantza edo fruitu eta kutixi irudien alboan.

Profesorea sartu zenean nire laguna gogora-zi nion, eta bere abegikortasuna eskaini zidannire egonaldi behartu hartan. Lagunak deskriba-tu bezala aurkitu nuen profesorea: hiztuna etamunduko gizona; hau da, apez gorenak bezalaxesarritan breviarium-etik urrundurik zientziatanjantzi eta bizitzari begiratu ziona, bertako berrizehatza jakiteko. Bere gela ere dotorezia moder-noz paraturik ikusi nuenean berriro etorri zitzaiz-kidan gogora salan izandako burutapenak, etaprofesoreari jakinarazi nizkion.

— Egia da —erantzun zuen—. Baztertu egindugu gure eraikuntzetatik garai bateko jauntxozanpatzaileen garraztasun eta maiestate berezihura, eraikuntza gotikoen bidez bularra tinkatueta berebiziko izua sortzen ziguna. Txalogarria

Page 171: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

da, beraz, gure lanek antzinako bizitasun horierakustea.

— Hala eta guztiz ere —erantzun nion—, erai-kuntza gotikoen zerura iristeko maiestate etahanditasun saindu hori ez al du benetako kris-tautasunak sortzen, modu horretan aurre eginazantzinako izpiritu zentzukorrei, munduarenbarrutian geratutakoei?

Profesoreak barre egin zuen.— Bai zera —mintzatu zen—. Erresuma goren

hori mundu honetan bertan ezagutu behar da,eta ezagutza hori sinbolo alaien bidez esna dai-teke, zeren horiek erresuma hartatik mundukobizitzara jaitsitako izpiritua aurkezten baitute.Beste aldean dago gure bizilekua; baina hemengauden bitartean, gure erresuma mundu hone-takoa ere bada.

Hori da, pentsatu nuen: zuen ekintza guztie-tan erakusten duzue zuen erresuma munduhonetakoa dela, eta mundu honetakoa soilik. Eznion noski pentsatzen nuena Aloysius Waltherprofesoreari esan, eta honela jarraitu zuen:

— Hemengo gure egoitzaren apaindura dio-zun hori, itxura hutseko edertasuna da. Hemen,

Page 172: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

marmola garestiegia izan eta margogintzakomaisu handiek lan egin nahi izan ez dutenez,imitazioen bidez moldatu behar izan dugu joeraberrietara. Aski egiten dugu estukuzko estalkiakerabiltzearekin, eta gehienetan margolaria berada marmol mota desberdinak lortzen dituena;hori bera gertatzen da gure elizan, berriro aribaitira dekoratzen gure babesleen bihotzonariesker.

Eliza ikusi nahiko nukeela adierazi nion; pro-fesoreak behera eraman ninduen, eta habekorintiarrekiko elizbarnean sartu nintzenean,zeharo hunkitu ninduen neurri lirainen zirraraatseginak. Aldare nagusiaren ezkerretan alda-mio altua zegoen altxata, eta gizon bat zegoengainean paretak giallo antiko-z berriro margo-tzen.

— Zer moduz ari zara, Berthold? —hots eginzion profesoreak goikoari.

Margolariak gugana burua itzuli baina bere-hala jarraitu zuen lanean, ahots lodi eta ia entzu-nezinez esaka:

— Lan nekeza! Tresna baldarrak... erregelaerabiltzerik ez... abereak... tximinoak... giza aur-

Page 173: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

pegiak... giza aurpegiak! Ai, ene inozo erruka-rria!

Soilik barreneko oinaze minak sor zezakeenazkena esateko erabili zuen ahotsa. Modurikbitxienean sentitu nintzen asaldaturik; hitz haieketa bere aurpegiak, hasieran profesoreari luzatuzion begiradak artista dohakabearen bizitzaurratua ekarri zidan begi aurrera. Gizonak ezzituen berrogei urte baino gehiago izango; mar-golari arropa zikin, zarpail hark gorputza itxura-gabetzen zion arren, bazuen prestutasun bakanbat ere. Barreneko kezkak aurpegia koloregabe-tzen zion, baina ez zeukan itzaltzerik bere begibeltzetako distiraren sua.

Margolariaren berri galdetu nion profesorea-ri.

— Atzerriko artista da —gaineratu zuen—,eliza konpontzea erabaki zenean hemen gertatuzena. Pozez ekin Zion guk eskainitako lanari, etabere etorrera zorte handia izan zen guretzat:izan ere, ez hemen eta ezta inguru guztian ereez genukeen margolari iaioagorik aurkituko,hemen margotu behar den guztirako. Gainerako-an izan litekeen gizonik gisakoena da, denok

Page 174: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

maite dugu, eta horregatik izan zen ongietorriagure kolegiora. Bere lanagatik jasotzen duen sol-data mordoskaz gain mantenua ematen diogu;gastu ttikia da guretzat halere, oso jale urriabaita, bere gorputz gaixobera horri dagokionbezala.

— Halere —eten nion—, petrala ematen dugaur, urduri.

— Horrek baditu bere arrazoi jakinak. Goazensaihets aldareetako koadro eder batzuk ikustera,duela gutti kasualitate zoriontsuak eskuratu diz-kigunak. Original bakarra dago bertan, Domeni-chino bat; eskola italiarreko maisu ezezagune-nak dira besteak, baina aurreiritzirik ez baduzubehintzat izenik ospetsuena ere eduki lezaketelaaitortu beharko duzu.

Profesorearen esana berretsi nuen. Bitxia zenoriginal bakar hura izatea alerik kaskarreneta-koa, kaskarrena ez bazen; eta haren aldean zen-bait koadro izengaberen edertasuna zoragarriairuditu zitzaidan. Aldare bateko koadroaren gai-nean estalkia zegoen ipinia. Arrazoiaz galdetunuen.

Page 175: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Irudi hau da daukagun ederrena —esanzuen profesoreak—, gaur egungo artista gaztebaten lana; bere azken lana izango da inondikere, okertu egin baita bere jarduera guztia.Azken egunotan, eta zenbait arrazoi tarteko,gorde egin behar izan dugu koadroa baina agianbihar edo etzi erakutsi ahal izango dizut.

Galdetzen segi nahi nuen baina profesoreapresaka abiatu zen galerian barrena, argi aditze-ra emanaz niri beste erantzunik emateko gogo-rik eza.

Kolegiora itzuli eta pozik onartu nuen profe-sorearen gonbidapena, arratsaldean berarekinaldameneko leku atsegin bat bisitatzera joateko.Berandu etxeratu ginen, ekaitza lehertu zen etanire bizitegira iritsi orduko euria hasi zuen goian-behean. Gauerdi aldera zerua argitu eta urrutientzuten zen trumoia. Leiho irekitik aire epel,urrinez puztuak haizematen zuen nire gela sar-gorira; nekaturik egonarren, ez nion eusterikizan beste ibilalditxoa emateko tentazioari. Biordu zurrungan zeramatzan atezain zakarraesnatzea lortu, eta gauerdian paseatzera irtetea

Page 176: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

inongo erokeria ez zela adierazi ondoren lasternintzen kalean.

Jesuiten elizatik igarotzerakoan leiho batekoargi itsugarriaren distirari ohartu nintzaion.Saihetseko ate ttikia bultzata bakarrik zegoen;sartu eta zuzia ikusi nuen hutsune altu batenaurrean sutan. Gehiago hurbiltzean konturatunintzen hutsune aurrean lokarrizko sarea zegoe-la luzetaraka, eta atzean errainu ilun bat zebile-la eskaileran gora eta behera, itxuraz hutsunebarrena margotzen. Berthold zen, sarearen itza-la kolore beltzez zehatz markatzen. Eskailerarenondoan, asto altuaren gainean, aldare batenmarrazkia zegoen.

Harritu egin ninduen burutapen argi hark. Ira-kurle agurgarri hori, zertxobait ezagutzen badu-zu margogintzaren arte noblea, beste azalpenikgabe jakingo duzu zertarako zen Berthold hutsu-nean marrazten ari zen sarearen itzala. Berthol-dek barrutik kanporako aldarea margotu beharzuen hutsunean. Marrazki ttikia neurri handiraongi aldatu ahal izateko, eta ohizko bidearijarraituz, sareaz estali zuen bai zirriborroa etabaita margoa burutu beharreko gaina ere. Baina

Page 177: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

margotu beharreko hutsunearen azala ez zenlaua, baizik eta borobil erdia. Modu xume, bikainhartan lortzen zuen hutsunean sare lerro okerrekisladatzen zituzten laukiak zirriborro gaineanbateratzea, lerro zuzen eta proportzio arkitekto-nikoekin.

Kontu handia hartu nuen zuziaren aurretikigaro eta nire itzalak salatu ez nindezan; bainanahikoa hurbil geratu nintzen saihetsean, mar-golaria ederki ikusteko eran. Goizean ez bezala-koa iruditu zitzaidan; agian zuziaren distiragatikizango zen, baina aurpegia gorritua zeukan etabegiak irirka, barne lasaitasunaz; lerroakmarrazteaz bukatu zuenean eskuak gerrian jarrieta, lanari begira, doinu alai bat hasi zen txistu-ka. Gero itzuli eta sarea baztertu zuen. Orduanikusi ninduen.

— Aizak, aizak! —hots egin zuen—. Hi al haiz,Christian?

Agerian jarri eta elizara zerk erakarri ninduenargitu nion; eta itzalentzako sarearen burutapenazkar hura goraipatu ondoren, margogintzarenarte nobleaz jakitun eta praktikatzaile gisara

Page 178: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

aurkeztu nintzen. Harekin jarraitu beharrean,Bertholdek esan zuen:

— Christian alferrontzi hutsa da; nire ondoanigarotzekoa zuen gau osoa, baina inondik ere loegongo da dagoeneko. Aurrera jarraitu beharnuke lanean, agian bihar izugarri gaizki margo-tuko baita hutsunean, baina orain ezin dut baka-rrik ezer egin.

Nire laguntza eskaini nion. Ozenki barre egineta b sorbaldetatik helduz hots egin zidan:

— Zirikaldi ederra! Zer esango ote du Chris-tianek bihar jabetzen denean artaburua dela etaez dudala bere beharrik eduki? Zatoz bada, adis-kide eta lagun ezezaguna, lagunidazu lehenikaldamioa altxatzen.

Kandela batzuk piztu eta elizan barrena joanginen lasterka, astoak eta oholak arrastan era-manaz. Laster zegoen eraikirik aldamio altuahutsune aurrean.

— Ekiogun orain lanari! —hots egin zuenBertholdek, gorako bidean.

Harritu egin ninduen marrazkia neurri handi-tara aldatzeko Bertholden arintasunak; bizkorluzatzen zituen lerroak, inoiz hutsik egin gabe,

Page 179: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

artez eta txukun. Aurrez halakoetara ohitua nen-goenez ganoraz lagundu nion, batzuetan beregainaldean eta bestetan azpialdean, adierazita-ko tokietan erregela luzeak kokatu eta eusten,ikatz ziriak zorroztu eta ematen, e.a.

— Laguntzaile aparta zara —hots egin zuenpozarren.

— Eta zu berriz —gaineratu nuen— izan dai-tekeen eraikuntza margolaririk trebeenetakoa.Zure eskumutur bizkor horrekin ez al zara inoizbestelako margoketan aritu? Atrebentzia ezbada, noski.

— Zer esan nahi duzu? —mintzatu zen Bert-hold.

— Alegia —esan nuen— eliz hormetan mar-molezko habeak margotzeko baino zerbait hobe-rako zarela zu jaioa. Eraikuntzen margoketabigarren mailako zerbait da; historia edo pai-saien margolaritza goragokoak dira, zalantzarikgabe. Horrelakoetan izpiritua eta irudimenaairean barrena hegaldatzen ahal dira, lerro geo-metrikoen barruti estuetara mugatu gabe. Zuremargogintzak daukan fantasia bakarra ere, pers-pektiba liluratzaile hori, kalkulu zehatzen arabe-

Page 180: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

rakoa da eta emaitza ez da ideia bikain batenondorioa, baizik eta espekulazio matematikohutsa.

Nik hura nioen bitartean berak pintzela utzieta burua esku gainean ipini zuen.

— Lagun ezezagun hori —hasi zen ahots lodieta itzaltsuz—, bekatu handia da artearen alo-rrak beren garrantziagatik sailkatu nahi izatea,errege harro baten mirabeak balira bezala; etabekatu are latzagoa da ausartak bakarrik har-tzea aintzat, hau da, esklabu kate hotsarientzungor eta lurraren uztarriari muzin egin dio-tenak, argia eta bizitzaren gainetik sortu etaagindu nahi dutenak, libre eta Jainkoaren paredirelakoan. Ezagutzen al duzu Prometeorenfabula, kreatzaile bihurtu nahian zeruari sualapurtu zion hura, ahalik eta bere irudi hilei biziaemateko? Lortu zuen bere xedea: irudiak aurre-rantzean biziak ziren eta beren begiei zeruko suazerien, barreneko galda hartatik. Baina bekatarihura kondenatua izan zen betiko oinaze latz etagupidagabera, Jainkoena bakarrik zen ondasunhartaz jabetzeagatik. Jainkozkoa igarri eta mun-duaz bestaldearen irrika zeukan bihotz hura

Page 181: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

putre mendekatiak jan zuen, lotsagabe harenerraiez elikatuz. Zerura iritsi nahi izan zuen harkbetirako jasaten du lurreko oinazea.

Margolaria bere artean gogoetan geratu zen.— Baina Berthold —ekin mon nik—, zer harre-

man dauka horrek zure artearekin? Ez dut usteinor bekatari lotsagabetzat har daitekeenik, zereta gizakien irudiak egiteagatik, nahiz margozedo nahiz eskulturaz.

Ironia mingotsez bezala lehertu zen Bertholdbarrezka:

— Ja ja! Umekeriak ez dira bekatu! Izan ere,umekeria da pintzela margoen ontzian lasaisartu eta oihala igurtzitzea, gizakiak itxuratzekogrinarekin. Baina hori, beste tragedia hartanageri den bezala, naturako ezjakinen bat giza-kiak egiten saiatu eta gaizki irtetea bezala da.Bekatariak ez baizik eta txoro errugabeak dirahoriek! Baina, jauna! Tizianoren haragi grina ezbezala alderdi goren hori bilatzen duena, alegiajainkotasunaren alderdi gorena, Prometeorentxinparta gizakiagan, ene! amildegi ertzeandago, erori ez erori, osin beltza oinpean zabaldu-rik. Handik zehar nabigatzen da belauntzi ausar-

Page 182: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ta, infernuaren engainuz behera begiratu etabertan ikusten duen arte izarretan ikusi nahizuena.

Margolariak hasperen sakona egin, eskuakopetatik igaro eta gora begiratu zuen.

— Baina zertan ari naiz zurekin hizketan,adiskide, margotzeari utzi eta zorakeriak esa-ten? Begira, honi esaten diot nik zuzen eta artezmarraztea. Erregela baino zoragarriagorik! Lerroguztiak jomuga jakinerantz, erabakitako asmoargi baterantz. Zehatz neur daitekeena bakarrikda benetan gizatarra; hortik aurrerakoa, partetxarrekoa. Gizakiaz harantzagokoak Jainko alaDeabru izan behar du; ez al lituzke gizakiarenmatematikak biak gainditu behar? Ezin al litekepentsa Jainkoak gu propio bere etxeko lanak egi-teko sortu gaituela, arau eta neurri jakinen alo-rrean jardun dezagun, guk geure beharretarakozerratokiak eta ehundegiak egiten ditugun beza-la? Orain dela gutti Walther profesoreak baiezta-tzen zidanez, animalia batzuk besteek jan ditza-ten izan dira sortuak, eta hori azkenean gureprobetxurako omen da; hala, konparazio baterakatuak berezko sena du saguak jateko, hauek

Page 183: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

gosariko azukrea ostu ez diezaguten. Azkenbatean arrazoi du profesoreak: bai animaliak etabai gu ere ongi egituratutako makinak gara,errege ezezagunaren mahairako osagaiak landueta oratzeko eginak... Bizkor, bizkor adiskide,hurbildu ontziak! Eguzkiargi ederretan sailkatunituen atzo margo guztiak, zuziaren distiraknahastu ez nazan: txokoan daude zenbakiturik.Hurbil idazu lehenbizikoa, gazte! Grisa! Bai ido-rra eta nekeza izango litzatekeela gure bizitza,zeruko Jainkoak honenbeste jostailu koloretsueman ez baligu! Zuhurrak ez du jokatzen umekuriosak bezala, girtenari eragitean musikajotzen duen kutxa nondik apurtuko. Bere arteandio: Bistakoa da jotzen duela, girtenari eraginondoren. Nik zureria hau perspektiba zehatzezmarrazterakoan ziur nago ikusleak plastikokijasoko duela. Bigarren zenbakia honantza,gazte! Margo egokienekin ari naiz orain pinta-tzen... badirudi lau kanaz egiten duela atzera.Ongi menperatzen dut hau. Azkarrak gara gero!Nolatan ttikitzen ore dira gauzak urrunean? Txi-nar baten galdera inozo bakar batek zalantzanjar lezake Eytelwein profesorea bera ere; musika

Page 184: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

kutxari buruz, ordea, girtenari eragin dioneroemaitza bera jaso duela esan lezake. Lehen zen-bakiko bioleta, gazte! Beste erregela eta pintzellodi garbitua! Ene, zer dira gorenera heltzekogure lehia eta borroka guztiak? Haurraren egina-hal baldar eta zorabiatuak, bularra goxoki ema-ten dion inudea zauritzen dutenak! Bigarren zen-bakiko bioleta... Azkar, gazte! Ideiala amets ziz-trin gezurti bat da, odolaren irakinak sortua...Baztertu ontzi horiek, gazte, jaistera noa eta.Deabruak adarra jotzen digu, aingeru hegoakerantsi dizkien panpinekin.

Ez naiz gauza Bertholdek esandako guztiahitzez errepikatzeko, berak presaka margotu etani eskulangile moduan erabili ninduen bitartean.Hartan jarraitu zuen iseka saminak egiten mun-duko ekintza guztien murriztasunari; alafede, hil-tzorian zegoen anima zauritu baten barrutik hitzegiten zuen, eta ironiarik zorrotzenaz irteten zenbertako lanturu hotsa.

Egunsentia agertzen hasi eta zuziaren distiramotelduz zihoan, sartzen ari ziren eguzki izpie-kin. Bertholdek grinati jarraitzen zuen margoke-tan, baina geroz astiroago, eta bular hunkitu har-

Page 185: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tatik hots bakanak eta azkenean hasperenakbakarrik jalkitzen ziren. Aldare guztia abarduraegokiz zegoen estalia, eta erabat osatu gabe erejadanik miresteko moduan nabarmentzen zen.

— Zoragarria... Txit zoragarria! —hots eginnuen mirespenez.

— Zer esan nahi duzu —esan zuen Berthol-dek ahots ahulez—, hala-moduzko zerbait atera-ko dela? Egoki antzean marrazteko ahaleginguztiak behintzat egin ditut, baina orain ezin dutgehiago.

— Ezta pintzelkada bat ere gehiago, Bertholdmaitea! Harrigarria da honelako lana zenbataurreratu duzun ordu guttitan; baina gehieginekatzen zara eta indarrak alferrikaltzen dituzu.

— Hala eta guztiz ere —gaineratu zuen Bert-holdek—, hauek izaten dira nire ordurik emanko-rrenak. Agian gehiegi jardun dut berriketan,baina nire barreneko oinaze erdiragarria aska-tzeko hitzak baino ez dira izan.

— Zorigaitzak jota ematen duzu, gizarajo hori—esan nion—. Gertaera zitalen batek mingostudizu bizitza, nonbait!

Page 186: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Margolariak bere lanabesak kaperara astiroeraman eta zuzia itzali zuen. Orduan nigana eto-rri, eskutik heldu eta ahots dardartiz mintzatuzitzaidan:

— Une bakar batez ere lasaitu eta pozik ego-teko gauza izango al zinateke zu, bekatu gogoreta inoiz garbitzerik izango ez den bat burutuduzula jakinda?

Harri eta zur geratu nintzen. Eguzki printzekmargolariaren aurpegi zurbil okertuan jotzenzuten eta fantasma tankera zeukan ia, ate ttiki-tik kolegio barrenera alderoka sartu zenean.

Biharamunean desiratzen nengoen noiz iritsi-ko ote zen profesorearekin elkartzeko ordua.Hainbeste hunkitu ninduen iragan gaueko gora-beheraren berri xehea eman nion. Kolore bizizazaldu nion margolariaren jokaera harrigarriaeta ez nuen bere hitz bakar bat ere isilean gorde,hain gutti profesoreari berari buruzkoak ere.Baina zenbat eta bere arreta gehiago erakarrikonuela uste nuen, orduan eta axolakabeagoa iru-ditzen zitzaidan, eta oso modu desatsegineanegiten zuen barre nire bizkar; izan ere, ez nuenetsitzen Bertholderi buruz hizketan, eta gogor

Page 187: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ekiten nion ere gizarajo hartaz zekien guztiaesan ziezadan.

— Gizon harrigarria da margolari hori —hasizen profesorea—: barea, bihozbera, saiatua, jan-gartsua, lehenago ere esan dizudanez, bainazentzu guttikoa. Bestela ez zen, ez bizitzako ger-taera eta ezta inongo krimenengatik margolari-tza historiko ospetsutik hormen arrastogintzakaskarrera makurtuko.

Profesorearen ardura ezak ezezik, arrastogin-tza kaskarra esateak ere haserretu egin nin-duen. Erakusten saiatu nintzen Berthold oraindikaintzat hartzeko artista zela, eta gainera arreta-rik azkarrena merezi zuena.

— Tira —esan zidan azkenean profesoreak—,horrenbeste interesatzen bazaizu gure Berthold,zehatz-mehatz ezagutu behar duzu nik beratazdakidana, eta ez da gutti. Hasteko, goazen orain-txe elizara. Berthold gau osoa jo eta ke aritudenez lanean, atseden hartuko du goizez; bertanaurkitzen badugu, huts egingo dute nire asmo-ek.

Elizara iritsi eta profesoreak agerian jarrizuen koadro estalia. Distira liluragarriko oihala

Page 188: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

agertu zen nire aurrean, inoiz ikusi ez dudanbezalakoa. Konposizioak Raphaelen estiloa zeu-kan, xume eta zerutiarra: Maria eta Elisabethzelai eder bateko belaze gainean eserita, berenaurrean Joan eta Jesus haurrak zeudelarik, loree-kin jolasten. Atzekaldean, berriz, gizon bat otoi-tzean, saiheska.

Mariaren egite garden zerutiarrak, bere irudiosoaren gorentasun eta gartsutasunak harriduraeta mirespen sakonez bete ninduten. Ederrazen, munduan izan den edozein emakume bainoederragoa, baina era berean, Dresdetar Galeria-ko Raphaelen Mariak bezala, bere aurpegiakJainkoaren Amaren botere guztiahalduna erakus-ten zuen.

Ah, ez al zuten inoren bularrean irrikarikaseezinena harrotzen begi miresgarri eta itzalsakonez inguratutako haiek? Ez al ziren zerukozorion amaigabeaz mintzo, aingeruen koruabezala, ezpain fin, erdireki haiek? Sentimenduazalduezin batek ahopez jarrarazi ninduen Zeru-ko Erregin haren aurrean!

Hitzik esan ezinik, ez nintzen gai irudi pare-gabe hartatik begirada aldentzeko. Amabirjina

Page 189: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

era umeak bakarrik zeuden erabat bukaturik. Eli-sabethen irudiari ezkerreko eskua falta zitzaiolazirudien, eta gizon otoizlea arrean bigarren aldizmargotu gabe zegoela. Gehiago hurbiltzean,Bertholden egitea hartu nion gizon haren aurpe-giari. Berehala igarri nion profesoreak esangozidanari.

— Oihal hau da Bertholden azken lana. Oraindela zenbait urte jaso genuen Silesia GaraikoN.tik, gure kolegetako batek enkantean erosiondoren. Amaitu gabe dagoen arren, lehengoerretaula kaskarraren ordez jarri genuen. Bert-holdek etorri eta ikusi zuenean garrasi egin etalurrera erori zen konortea galduta. Aurreran-tzean kontu handia zeukan honixe ez begiratze-ko, eta sail honetako bere azken lana zela aitor-tu zidan. Espero nuen oihala bukatzera bildukonuela pixkana, baina izu eta higuinez baztertuzuen nire eskari bakoitza. Alai eta indartsuantzean egon zedin, oihala estalarazi behar izannuen berak elizan lan egin bitartean. Pasaeranbegiz joez gero ere eutsiezineko indar batek har-tura bezala korrika aldegin, bere burua negarzotinka lurrera bota eta sumindura haren ondo-

Page 190: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ren ez zen egun batzuetan deusetarako gauzaizaten.

— Gizarajo errukarria! —hots egin nuen—.Nongo deabruren ukailak atxikitzen zaitu halakoamorruz bizitza hondatzeko?

— O! —bota zuen profesoreak—. Gorputzeanbertan hazi zaio esku hori, era baita besoa ere.Bai, bai! Zalantzarik gabe bera izan da bereburuaren etsaia, barrenean infernuko sua piztuduen Satanas. Hala ezagun du behintzat berebizitzak.

Margolari gizarajo haren bizitzaz zekien guz-tia berehala esateko erregutu nion profesoreari.

— Luzeegia litzateke eta arnasa frankobeharko nuke horretarako —gaineratu zuen pro-fesoreak—. Ez dezagun berrikera hitsekin egunalai hau alferrikaldu! Gosaldu eta goazemazugero errotara, bazkaria edukiko dugu bertan zaineta, ederki asko prestatua.

Ez nuen nire eginahalean amore eman, etaitzulinguru anitzen ondoren, azkenean jakinnuen Berthold iritsi eta handik lasterrera kolegio-ko ikasle zen mutiko bat berarekin adiskidetuzeta, eta honi konfiatu zizkiola pixkana bere bizi-

Page 191: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tzako gorabeherak. Gazteak bere aldetik arretazidatzi eta Walther profesoreari eman zion eskuiz-kribua.

— Zure baimenarekin, jauna —esan zuenprofesoreak—, zu bezain saiatua zen bera ere!Baina margolariaren gorabehera harrigarriakidaztea behinipehin poliki etorri zitzaion estiloalantzeko!

Neke asko eta gero lortu nuen profesorearenpromesa, gaueko txangoaren ondoren eskuzkri-bua utziko zidala. Nahiz jakinmin ernagarriharengatik, nahiz profesorearengatik berarenga-tik, inoiz ez naiz egun hartan hainbat aspertu.Ezin nuen burutu profesorearen Bertholdengana-ko hoztasunarekin ere; baina bere kolega baz-kaltarrekin izan zuen elkarrizketak konbentzitu-rik utzi ninduen, bere jakinduria eta ohitura mun-dutar guztiak gorabehera, materialista porroka-tua zeta eta ez zeukala gorenerako interesik.Erabat sinisten zuen jatea eta jana izatearen sis-tema, Bertholdek aipatu zidana. Berak zioenez,bai izpirituzko eginahalak bai asmakizun eta sor-men indar guztiak ere errai eta sabeleko loturajakinen ondorio ziren, eta tartarrean aritu zen

Page 192: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

beste hainbat ateraldi zelebre eta bitxiri buruz;benetan sinisten zuen, adibidez, gogoeta bakoi-tza garuneko bi zuntzen arteko koitoak sortzenduela. Hartatik ulertu nuen kontu zoro haiekinnolako oinazeak eragin eta zenbat laban zorrotzsartuko zituen Berthold gizajoaren zauri odol-duetan, honek etsipen mingotsez egiten baitziengogor goietako eragin mesedegarri guztiei.

Azkenean ilunabarrean profesoreak orri ida-tzi batzuk eman zizkidan, hitz hauekin:

— Hemen duzu, lagun lehiatsu hori, ikaslea-ren erdipurdiko lana. Ez dago gaizki idatzia bainaoso zelebre bai, zeren egileak, arau guztienaurka, lehen pertsonan jasotzen baitu margola-riaren hizketa inongo azalpenik gabe. Gainerako-an, nire karguak ahalmena ematen didanez opa-ritu egiten dizut lan hau, bai baitakit zu ez zare-la idazlea. Fantasiak Callot-en eran idatzi duenakbere modu zoroan sasiantolatu eta berehalaargitaratuko luke, baina zurekin ez dut horrenbeldurrik.

Aloysius Walther profesoreak ez zekienBidaiari Saiatua zeta aurrean zeukana, nahiz etaigarri zezakeen. Honenbestez eskaintzen dizut

Page 193: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

bada, irakurle agurgarria, Berthold margolariazjesuiteneko ikaslearen kontaera laburra.

Bertan argituko zaizu niri agertu zitzaidanbezala, eta orduan jabetuko zara, irakurle,patuaren joko harrigarriek sarritan hutsegite kal-tegarritara garamatzatela.

«Utziozue semeari lasai Italiara joaten! Dago-eneko artista azkarra da eta hemen D.n ez zaioaukerarik falta original bikainenetatik ikasteko,baina halere ez du hemen geratu behar. Artistenbizitza librea ezagutu behar du artearen lurraldealaian; bertan sendotuko da bere ikasketa etaosatuko zaizkio ideiak. Kopiatze hutsa ez zaiojada lagungarri. Landare itsatsiak eguzki gehia-go hartu behar du, kimuak hazi eta fruituakeman ditzan. Zeuon semeak benetako artistaanima dauka eta ez zaitezte beste ezertaz kez-katu!»

Horrela mintzo zitzaien Stephan Birkner mar-golari zaharra Bertholden gurasoei. Hauek berenetxe behartsuan ezinbestekoa ez zuten guztiabildu eta bidaia luze hartarako hornitu zuten

Page 194: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

mutikoa. Horrela bete zen Bertholden desirariksutsuena, Italiara joatea.

«Birknerek nire gurasoen erabakia jakinarazizidanean, jauzi egin nuen pozaren pozez. Ame-tsetan bezala igaro nituen irteera iritsi bitartekoegunak. Ez nintzen gauza galerian pintzelkadabakar bat emateko ere. Artearen mintegia zenItaliaren berai eman behar zidaten, nahita-nahiez, inspektoreak eta Italian izandako artistaguztiek. Hurbildu ziren azkenean eguna etaordua. Samina izan zen gurasoengandik agur-tzea, ez baitzidaten joaten utzi nahi, gehiago iku-siko ez ninduten susmoarekin nahigabeturik.Aitak berak ere, bestetan gizon irmo eta tinkoazenak, nahikoa lan bazuen bere buruari eusten.«Italia! Italia ikusiko duzu!» hots egiten zidatenlagun artistek. Hala, haizea eman zioten nire irri-ka hari, tristurak indartu besterik egin ez zuena-ri, eta berehala abiatu nintzen... artistaren bideagurasoen etxe aurrean hasten zeneko irudipena-rekin.»

Margolaritzaren sail guztietan prestatua egonarren, Berthold paisaialaritzan jarduna zen batikbat, maitasun eta gogo osoz. Artearen adar

Page 195: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

honetarako larre gizenak aurkitu uste zituenErroman, baina ez zen hala gertatu. Bere inguru-ko artista eta artezaleek etengabe esaten ziotenhistoriaren margolaritza bakarrik zegoela gailu-rrean, eta gainerako guztia bigarren mailan.Hala, artista ospetsua izan nahi bazuen, aholka-tu zioten bere ordurarteko arlotik berehalaaldendu eta gorenago hari ekitea. Azken honigaineraturik Raphaelen Vatikanoko freskoekberagan izan zuten eragina, inoiz nabaritu ezbezalakoa, paisaialaritza saihestu zuen. Raphae-len antzera marraztu eta beste maisu ospetsuenoleo ttikiak kopiatu zituen. Zeukan trebetasunharekin dena irteten zitzaion ederki eta itxuraz,baina argiro antzematen zuen artista eta jakitu-nen laudorioak kontsolatu eta pozik edukitzekobakarrik zirela. Berak ere ikusten zuen beremarrazkiei, bere kopiei originalaren bizitasunafalta zitzaiela. Raphael eta Correggioren ideiazerutiarrek sormenerantz bultzatzen zuten (halauste zuen behintzat); baina irudimenean atxikinahi zituenean gandu artean bezala desagertzenziren, eta buruz marrazten zuen guztiak ez zeu-

Page 196: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

kan inongo mugimendu edo esanahirik, buruta-pen ilun eta nahasien antzera.

Alferrikako eginahal eta borroka haiek guz-tiek anima goibeldu zioten. Sarritan egiten zienihes lagunei, Erromako ingurumarietan zuhaiz-tiak eta paisaia zati bakanak ezkutuan marraztueta margotzeko. Baina hau ere ez zitzaion lehenbezain ongi irteten, eta, lehen aldiz, zalantzanjarri zuen bere artista izateko deia. Itxaropenederrenak aienatuz zihoazkiola zirudien.

«Ai, ene lagun eta irakasle prestua —idatzizion Birkneri—, gauza handietarako gai ikustenninduzun zuk; baina anima argitu behar zidanleku honetan jabetu naiz zuk arterako maisuta-suna deitzen zenuen hura ez dela talentu honda-rra besterik, eskuko trebetasun hutsa. Esaiezugurasoei aurki etxeratuko naizela mantendukonauen lanbideren bat ikastera, eta abar.»

Honela erantzun zion Birknerek: Oh, zureondoan egoterik baneuka, seme, zure nahigabehorretatik zuzpertzeko! Baina sinistaidazu: zurezalantzek ezagun dute artistarako deitua zarela.Bere indarrekiko konfidantza aldagaitzez eten-gabe aurrera egiteko asmoa daukana tentel

Page 197: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

hutsa da, eta bere burua engainatzen du; horre-lakoak faltan du borrokarako akuilu benetakoa,akastunaren gogoan bakarrik bizi dena. Saia zai-tez! Laster azkartuko zara eta orduan lasai egin-go duzu aurrerantz zeure buruak agintzen dizunbidetik, lagunen epai eta aholku oztopatzailerikgabe, agian ez dira zu ulertzeko gauza eta. Zero-rrek erabaki ahal izango duzu orduan paisaialari-tzan geratu ala historiaren margolari bilakatu,enbor beraren adarrak guttietsi daitezkeenikuste izan gabe.

Bertholdek bere aspaldiko irakasle eta lagu-nagandik kontsolamenduzko gutun hau jasozuen garai berean, Erroman Philipp Hackertenospea zegoen zabaldua. Bertan aurkeztutakobere lan batzuk, grazia eta argitasun miresgarri-koak, artisten arreta erakarri zuten eta historia-ren margolariek ere aitortu zuten naturaren imi-tazio garbi hura oso berezi eta bikaina zela. Bert-holdek lasai hartu zuen arnasa: ez zuen gehiagoentzuten bere arte maiteaganako isekarik, etagoraipatu eta ohoraturik zekusan huraxe beralantzen zuen gizona. Txinparta baten antzerapiztu zitzaion bere baitan Napolira joan eta Hac-

Page 198: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

kertekin ikasi behar zuela. Pozez gainezka idatzizien Birkneri eta gurasoei, borroka latzen ondo-ren bide zuzena aurkitu eta laster bere alorreanartista ospetsu bihurtzea espero zuela.

Atseginez onartu zuen Hackert aleman pres-tuak ikasle herrikidea, eta hau laster lotuzitzaion irakaslearen ereduari. Bertholdek trebe-tasun handia lortu zuen naturako arbola eta lan-dare mota desberdinak leialki itxuratzen; ez zenmakal azaldu gandu eta lainoekin ere, Hackertenkoadroetan ageri ziren bezala. Laudorio ugariirabazi zituen horrekin, baina batzuetan, osomodu berezian, bai bere eta bai irakaslearen pai-saiek zerbait eskas zutela irizten zion, izenezzehaztu ezinekoa, baina Claude Lorrainen koa-droetan eta Salvator Rosaren basamortu gorrie-tan aurkitzen zuena. Maisuaganako hainbatzalantza jaio zitzaizkion, eta zeharo sumindu zenHackertek berealditako lanak hartu zitueneanerregeak bidalitako ihizi hilak margotzen. Bainalaster gainditu zituen bere ustez gogoeta irain-garriak ziren haiek, eta begirune dohatsu etaahalegin alemanez jarraitu zuen irakaslearen

Page 199: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ereduen arabera lanean, handik guttira ia berepareko izatera heldu arte.

Azkenean, Hackertek berak aukera emanondoren, naturatik leialki margotutako paisaiahandi bat erakusketan ezarri behar izan zuen,gehienean Hackerten paisaia eta natura hilezosatua zegoen batean. Artista eta jakitun guztiakmiretsi ziren gaztearen lan fin, txukun harekin,eta gogotik laudatu zuten. Modu bitxian jantzita-ko agure bat izan zen ezertxo ere esan ez zuenbakarra, ezta Hackerten pinturei buruz ere;aldiz, era esanguratsuan egin zuen irribarre, jen-dearen goraipamenak barra-barra zabaltzenziren bitartean.

Berthold argiro konturatu zen ezezagun hark,bere paisaiaren aurrean aurpegi errukiorrezjarrita, burua astindu eta handik joatekoa eginzuela. Berthold harrotuxea zegoenez jendetzakeskainitako laudorio orokorrarekin, ezin izan zioneutsi ezezagun harenganako haserre minari.Aldameneratu eta honela galdetu zion, beha-rrezko zena baino doinu zakarragoz:

— Badirudi ez zaizula koadroa atsegin, jauna,nahiz eta artista eta jakitun azkarrenek ez duten

Page 200: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

erabat txartzat hartu. Esaidazu arren zein akatsduen, ahalik eta zure aholku jatorrari jarraituzhobetu dezadan.

Ezezagunak Bertholdi begirada zorrotzez soegin eta serioski esan zion:

— Gazte, zu urrutira iritsi zintezkeen.Berthold zeharo beldurtu zen gizon haren

begirada eta hitzekin; ez zuen kemenik izanbeste ezer esan edo atzetik jarraitzeko, hurasalatik astiro irten zenean. Laster sartu zen ber-tan Hackert bera, eta Berthold berehala joanzitzaion gizon harrigarri harekin izandako gora-behera kontatzera.

— Utikan! —hots egin zion Hackertek irribar-tsu—. Ez zaitez larritu! Gure agure purrustariazen, ezer atsegin ez eta denei gaizki iriztendiena. Sarreran egokitu naiz berarekin. Zelebreaberats hori Maltan jaioa da guraso greziarren-gandik, eta ez da batere margolari txarra; bainaegiten duen guztiak itxura fantastikoa du, inorhunkitzeko egokia. Izan ere, arteari buruzko osoiritzi aldrebesak dauzka, eta etsaiari ere baliokoez liokeen sistema artistikoa eraiki du. Ondoasko dakit ez dela batere nire zale baina gogo

Page 201: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

onez barkatzen diot, horrela ez baitu parterikizango bidezko dudan ospean.

Bertholderi iruditu zitzaion maltatar harkbarreneko txoko minberatu batean ukitu ziola,baina zirujilari ongiegilearen antzera zauriaaztertu eta sendatzeko. Laster ahaztu zen har-taz, ordea, eta lehen adinako ganoraz jarraituzuen lanean. Bere koadro arrakastatsu harkadore eman zion antzeko bati ekiteko. Hackertekberak aukeratu zuen Napoliren inguru aberatse-ko tokirik ederrentxoena, eta lehengo koadroakilunsentia aurkezten zuenez, oraingo paisaiakegunsentian egina behar zuen. Bertholdekzuhaitz ezezagun eta mahasti franko margotuzituen, baina bereziki lainoa eta gandua.

Egun batez barri handi baten gainean zegoenBerthold eserita, Hackertek aukeratutako tokianbertan, naturatik hartutako koadro handiagoa-ren zirriborroa amaitzen.

— Benetan egokia —entzun zuen bere albo-an.

Bertholdek gora so egitean maltatarra ikusizuen bere orriari begira, eta honek irribarre sar-kastikoz jarraitu zuen:

Page 202: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Gauza bakarra ahaztu zaizu, gazte maitea!Begiraiozu haranzko mahasti hura inguratzenduen hesi aihentsuari: erdi irekirik dago atea.Itzal sendoz ezarri behar duzu, ate ertirekiakberebiziko eragina du eta!

— Arrazoirik gabe ari zara txantxetan, jauna!—erantzun zion Bertholdek—. Horrelako kasuali-tateak ez dira zuk uste bezain hutsalak, etahorregatik ipintzen ditu nire maisuak. Gogorazaitez Herri Beheretako margolari zahar harenpaisaian eskegitako zapi zuriarekin: hura gabehondaturik legoke eragin guztia. Baina ez dirudibatere gogoko duzunik paisaialaritza, ni gorputzeta animaz eskaini natzaiona, eta horregatikerregutzen dizut lanean lasai jarraitzen utz naza-zun.

— Oso oker zaude, gazte —mintzatu zen mal-tatarra—. Berriro diotsut urrutira iritsi zintezkee-la; alderdi gorena bilatzeko etengabeko ahalegi-na ageri da zure lanetan. Baina ez duzu inoizzure helburua iritsiko, hartu duzun bideak ezbaitu hara eramaten. Esango dizudana arretazentzun ezazu. Agian lortuko dut, ezjakin hori,zure baitan neurriz gain eraikitzen saiatu zaren

Page 203: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

su hori berriro indartzen, bere gar beroek argizaitzaten; orduan ikusi ahal izango duzu zuganbizi den benetako izpiritua!

Horren ergela naizela uste al duzu, paisaienpinturak historiakoen azpian jartzeraino, biek alabiek ere helburu beraren atzetik saiatu behardutela antzeman gabe? Arrearen helburu sakra-tua natura interpretatzea da, izaki guztiak bizi-tza gorenerantz bideratzen dituen zentzu sako-nean. Eraman al dezake inoiz horretara naturakopiatze hutsak? Bai pobre, baldar eta behar-tuak ematen dutela hizkuntza ezezagun batetikegindako idatzizko kopiak, eskribauak ulertzerikez eta hainbeste nekez zirriborratzen dituen hiz-kiei tankera eman ezin dienean. Hala, zure mai-suaren paisaiak ere hizkuntza ezezagun batetikidatzitako originalaren bikoizketak dira. Bainainiziatuak naturaren ahotsa entzuten du arbola,sasi, lore, mendi eta urmaheletatik soinu mires-garrien bitartez ikertuezineko sekretuei buruzmintzo dena, iniziatu horren bularrean ideia gar-tsuak iratzarriz. Orduan iristen zaio etorria, Jain-koaren arnasa bezala, ideia hori bere lanetangauzatzeko.

Page 204: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Ez al duzu zirrara harrigarria antzeman,gazte, garai bateko maisuen paisaiei so egitean?Halakoetan ez duzu noski pentsatzen ezkiarenhostoak, pinuak eta platanondoak naturari leia-lago izan ote zitezkeen, atzeko giroa lausoagoaedo ura gardenagoa; baina hari darion izpirituakerresuma gorago batera igotzen zaitu, eta harenislada ikusi uste duzu. Naturaren alderdi mekani-koa gogoz eta arretaz ikastazu bada, ahalik etairudikapenaren praktika lortzeko, baina etzazupraktika hori artetzat beratzat hartu. Naturarenzentzu sakonagoan sartzen bazara, oparotasundistiratsuz agertuko zaizkizu bertako iduriak.

Maltatarra isildu egin zen. Baina Bertholdzeharo hunkiturik, burumakur eta txintarik ateraezinik zegoenez, hitz hauekin agurtu zen:

— Etzaitut inolaz ere zure bokazioan nahastunahi izan, baina badakit izpiritu gorena dagoelazure barrenean lozorroan. Berari hots egin diothitz tinkoz, esnatu eta bere hegalak lau haizeta-ra astin ditzan. Ongi izan!

Bertholderi iruditu zitzaion maltatarrak hitzezadierazi zuela berak izpiritu barruan irakiten zeu-kana. Barreneko ahotsa kanpora irten zen: Ez!

Page 205: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Eginahal hauek guztiak, neke hau itsuaren azta-rrika dudakor engainagarria da. Utikan, utikanorain arte txoratu nauena! Ez zen gauza izanbeste lerro bakar bat ere marrazteko. Maisuautzi eta harat-honat ibili zen eroa baino areago,maltatarrak aipatutako ezagupen goren huraager zekion otoi eskatzen.

«Amets eztietan bakarrik nintzen zoriontsu,erabat dohatsu! Egia bihurtzen zen orduan mal-tatarraren esana. Lamara sorginduak ferekatzenninduen zuhaiska berdeen artean etzanik, etanaturaren ahotsa haize bolada melodikoz entzu-ten zen baso ilunean barrena: «Entzun arretaz,iniziatu horrek! Aditu itzazu kreazioaren jatorriz-ko hotsak, gorputz harturik zure zentzuek jasoditzaten». Eta akorde haiek argitzen zihoazenheinean bazirudien zentzu berri bat itzartzenzela nigan, ordurarte ikertuezintzat neukan guz-tia gardentasun miresgarriz ulertzeko moduaematen zidana. Argitu berri zitzaidan misteriohura hieroglifiko bitxitan bezala marraztu nuensuzko lerroz airean; baina hieroglifikozko idazkihura paisaia harrigarri, miresgarri bat zen, nonzuhaitzak, sasiak, loreak, mendiak eta urmahe-

Page 206: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

lak doinu maitagarrien antzekoz mugitzen ariziren.»

Baina ametsetan bakarrik etortzen zitzaiondelako zoriona Berthold gizarajoari, indar guz-tiak akiturik eta barrena Erroman baino nahasia-go zeukalarik, historiaren margolaria izan nahizuen garai hartan. Baso ilunean zehar ibiliezgero berebiziko izuak atxikitzen zuen; handikirten eta urruneko mendiei begiratuez gero,berriz, atzapar izoztu antzeko batzuk heltzen zio-ten bularretik, arnasa gelditu eta lehertu beha-rreko estuasuna sortuz. Natura osoa, lehen hainirribarre atsegina eskaintzen ziona, munstro izu-garria bihurtu zitzaion; eta haren ahotsak berriz,garai batean ilunabarreko haize firfiran, ur xirri-paren parrastan eta ostrailaren zurrumurruanhitz goxoz diosala egiten zionak, orain honda-mendi eta heriotza albisteak besterik ez zekarz-kion. Azkenean, amets goxo haiek kontsolatzenzuten heinean joan zen lasaitzen, nahiz eta betiekiditen zuen soroetara bakarrik irtetea. Hala,margolari aleman bikote alai batekin elkartu etasarritan egiten zituen beraiekin irtenaldiak Napo-liko alderdi ederrenetara.

Page 207: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Haietako batek, dei diezaiogun Florentin,bere artearen azterketa sakona baino gehiagohartu zituen aintzat bizitzaren plazer atseginak,eta horren lekuko zen bere bilduma ere: neskati-la nekazarien taldekako dantzak, prozesioak,herrietako festak, ikusi ahala zekizkien Florenti-nek paperean berehala ipintzen, esku irmo etaarinez. Marrazki bakoitzak, zirriborroa besterikez bazen ere, bizitza eta mugimendua zeuzkan.Halere, Florentinen zentzuak ez zeuden inolazere alderdi gorenari itxita. Aitzitik, egungo mar-golari anitzek baino gehiago ikertzen zuen maisuzaharrek egindako koadroen gartsutasuna. Beremargo liburuan arrasto zabalez zeuzkan marraz-tuak Erromako kalostra zahar bateko freskoak,hormak pitzatu aurrekoak. Santa Katalinarenmartirioa erakusten zuten. Ezinezkoa zen Bert-hold hainbeste hunkitu zuten lerro haiek bainozoragarri eta txukunago burututako ezer ikus-tea. Tximisten distirak ikusi zituen ilunpe goibe-laren artetik. Azkenean Florentinen alaitasunjoera bera hartu zuen, eta hark naturaren xarmabizitasun azkarrez isladatzen zuenez, baina aregehiago giza alderdia, Bertholdek ere alderdi

Page 208: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

huraxe hartu zuen heldulekutzat, aurreko berehustasun hartan ez desegiteko.

Florentinek orduantxe topatutako talderenbat arinki marraztu bitartean, Bertholdek lagu-naren margo-liburua zabaldu eta Katalinarenirudi liluragarria kopiatzen saiatzen zen; hain-bestean irten zitzaion azkenean, nahiz eta Erro-man bezala alferrik ahalegindu bere irudiei jato-rrizkoaren bizitasuna txertatzen. Honetaz kexatuzitzaion Florentineri, bere ustez benetako maisu-tasun artistikoan erraz gainditzen zion hari, etakontatu egin zizkion ere maltatarrak berarekinarteari buruz izandako hitzak.

— Ai, Berthold maitea —esan zion Florenti-nek—, maltatarrak arrazoi du, eta nik elkarrenparean ipintzen ditut egiazko paisaiak eta mar-golari zaharren historiazko koadro dohatsu,garrantzitsuak. Nire iritziz ere, lehenik trebatuegin behar dugu aldameneko natura bizia itxura-tzen, gero gaueko erresuma horretan argitasunaaurkitu ahal izateko. Nire aholkua da, Berthold,irudiak marraztu eta bertan zure ideiak antola-tzen ohitu zaitezen. Agian horrela argiago ikusi-ko duzu dena.

Page 209: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Lagunak gomendatu bezala egin zuen Bert-holdek, eta bere bizitzaren gaineko hodei ilunakaienatu egiten zirela iruditu zitzaion. Nirebarruan ideia ilun baten antzera zegoena hiero-glifikoen bidez itxuratzen saiatu nintzen, harakoamets hartan bezala. Baina hieroglifikozko idaz-ki haren letrak giza irudiak ziren, argigune bateninguruan mugituz, lotura harrigarrian. Argigunehonek izan behar zuen margolari baten fantasiakinoiz erne duen irudirik zoragarriena: baina alfe-rrik saiatu nintzen hari tankera hartzen, ametse-tan agertzen zitzaidanean zeruko printzez ingu-raturik. Hura itxuratzeko nire saio guztiek hutsegin zuten modu lotsagarrian, eta irrikaz puska-tzen nengoen.

Florentin jabetu egin zen lagunaren egoeraeritasuneraino asaldatu hartaz eta ahal hainbatkontsolatu zuen, huraxe zela esanaz argitasune-rako sarrera. Baina ameslariaren antzera zebilenBerthold noraezean, eta bere saio guztiek umeahularen ekinaldi hutsak izaten jarraitu zuten.

Napolitik urruti gabe zegoen duke baten lan-detxea, artista kanpotarrei ostatu ematen ziena,baina batez ere paisaialariei, begiralekurik ede-

Page 210: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

rrena eskaintzen zuelako Vesuvio eta itsasoaldera. Berthold maiz aritu zen han lanean,baina oraindik maizago parkeko haitzuloan bereamers fantastikoekin jokoan. Haitzulo hartanzegoen egun batez eserita, bularra erdibitzenzion irrikaz, ezinean eta malko beroak zerizkiola-rik, arren eta arren zeruko izarrek bere bide ilunaargi zezaten; zurrumurrua entzun zuen orduanzuhaiska artean, eta emakume baten irudi lilura-garria agertu zen haitzulo aurrean.

Eguzkiaren printzek jotzen zuten aingeru aur-pegi hartan. Esanezinezko begiradaz so egitenzidan. Santa Katalina... Ez, areago, nire ideialazen, nire ideiala! Pozez zoraturik ahozpez jarrinintzen eta irribarre ezti batekin ezkutatu zenirudia! Entzuna izan zen nire otoitzik gartsuena!

Florentin haitzuloan sartu eta harritu eginzen Bertholdekin, begirada transfiguraturik bula-rraren kontra estutu zuenean. Malkoak zerizkionbegietatik:

— Lagun, lagun maitea! —totelkatu zuen—.Zoriontsua naiz, dohatsua! Aurkitu dut, aurkitu!

Berehala bildu zen bere lantokira; oihalazabaldu eta margoketan has zen. Jainkoaren eto-

Page 211: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

rriak azkarturik bezala, magiaz sortu zuen ema-kume zerutiar hura, bizitzaren su guztiarekin.

Handik aurrera zeharo aldatu zen bere barre-na. Bihotza akitzen zion tristuraren ordez zorio-na eta alaitasuna erne zitzaizkion. Gogoz etakementsu aztertu zituen antzinako margolarienmaisulanak. Kopia batzuk bikainak irten zitzaiz-kion, eta orduan hasi zen bere koadro propioakegiten, jakitun guztiak harriturik utziz. Paisaiekinahazturik zegoen jada, eta Hackertek berakaitortu zuen gazteak bere benetako bidea aurki-tu berri zuela.

Honela, zenbait lan nagusi margotzen hasizen, elizatarako erretaulak eta. Gehienetanleienda kristautako gai alaiak aukeratu zituen,baina ororen gainetik nabarmentzen zen bereametsetako irudi zoragarria. Jendearen iritzizAngiola T... printzesaren oso antzekoa zen, aur-pegi eta gorputzez; margolari gazteari ere aipa-tu zioten, eta zirikatzaileek isekati adierazi zutenandereño eder haren suzko begiradak bihotzbarreneraino zulatu zuela margolari alemania-rra. Berthold oso haserre zegoen Jendearen esa-

Page 212: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

mesa zoro haiekin, zerutiar zena mundu arrunte-ra mugatu nahi zutelako.

— Zer uste duzue —zioen berak—, halakoizakia mundu honetan bizi litekeela? Liluraldimiresgarri batean agertu zait misterio gorena;artistaren iniziazio unea izan zen hura!

Berthold pozik eta zoriontsu bizi zen orain,harik eta Bonaparteren Italiako garaipenarenondoren gudaroste frantziarra Napoliko erresu-mara hurbildu zen arte, zorion baketsu guztiaksuntsituko zituen iraultza piztuz. Erregea irtenegin zen Napolitik erreginarekin batera, etaantolatu egin zen città. Bikario jeneralak suetenlotsagarria erabaki zuen jeneral frantsesarekineta laster heldu ziren ordezkari frantsesak,ordaindu beharreko zerga jasotzera. Bikariojeneralak ihes egin zuen jendearen amorrua iku-sita, erabat sinisturik baitzeuden abandonatuegin zituztela bai hark, bai citták eta bai etsaienaurka babesa eman ziezaiekeen guztiek. Gizar-teko kate guztiak hautsi, herri xeheak anarkiabasatiz ordenu eta legeari barre egin, eta Viva laSanta Fede! deiadarka zebiltzan talde erotuakkaleetan barrena, handikien etxeak ostu eta

Page 213: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

sutan jarriaz, etsaien menpe utzi zituztelakoan.Alferrik ahalegindu ziren amorratu haiek man-tsotzen Moliterno eta Rocca Romana, herriarenkutunak eta buruzagitzarako aukeratuak. DellaTorre eta Clemens Filomarino dukeak erailakizan ziren, baina halere ez zen berdindu jendai-laren odol egarria.

Bertholdek etxe sutu batetik erdizka jantziriklortu zuen salbatzea. Herritar multzo batekintopatu zen, piztutako zuziekin eta labana disti-rantekin T.ko dukearen jauregirantz zihoazenak.Beren tarrekotzat hartu eta beraiekin joaterabehartu zuten. Zoro haiek guztiak Viva la SantaFede! oihuka, minutu guttiren buruan hila zutendukea, mirabeak eta aurre egin zien nornahi; etajauregia ere su galdetan zegoen.

Bultzaka sartu zuten Berthold jauregi barru-raino. Ke trinkoa hedatzen zen pasilo luzeetan.Korrika abiatu zen gela zabalduetatik zehar,sugarren artean hiltzeko arriskuz, irteeraren bilaalferrik. Beldurrezko garrasi zorrotza entzun etahor doa salan barrena lasterka. Emakume batborrokan ari da lazzarone batekin, heldu tinkoeta bularrean labana sartzeko zorian daukalarik.

Page 214: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Printzesa da, Bertholden irudi liluragarria! Bert-holdek izuarekin bere onetatik aterata jauzi egin,lazzarone-ari zintzurretik heldu, lurrera bota etaeztarrian sartzen dio labana hura bera. Hartzendu printzesa besoetan, eta badoa berarekin salasutuetan barrena korrika, eskaileretan behera,beti aurrerantz jendetza ugariaren artetik, denaixtant batean! Inork ez zuen oztopatu Bertholdihesean; izan ere, labana odoldua eskuetan,kedarrez belztuta eta jazki urratu haiekin herriaklapur hiltzailetzat hartu eta onetsi egin ziotensari hura hartua. Arriskuetatik ezkutatzeko, hiri-ko txoko bakarti batera joan zen senez korrika,eta murru zahar baten pean erori zen zorabiatu-rik. Itzartzean printzesa zeukan aldameneanbelauniko, bekokia ur hotzez garbitzen.

— O, eskerrak! —xuxurlatu zuen ahots goxo,maitagarriz—. Jainkoari eskerrak esnatu zaren,nire salbatzailea, nire bizitza!

Berthold tentetu eta ametsetan zegoela ustezuen; printzesagan josi zituen begiak. Bai, berazen! Zeruko irudi zoragarria, jainkozko etorriabere baitan piztu zuena.

Page 215: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Izan al liteke? Egia al da? Bizi al naiz? —hots egin zuen.

— Bai, bizi zara —esan zuen printzesak—.Niretzat bizi zara! Ez zinen itxaropentsu izateraausartzen, baina mirariz bezala gertatu da. Oh,nik ongi ezagutzen zaitut. Berthold margolarialemana zara, ni maitatu eta zure koadro ede-rrenetan goraltzen ninduzuna. Horrela ezin nin-tekeen zurea izan. Baina hemendik aurrerazurea nauzu, betirako. Aldegin dezagun elkarre-kin, aldegin dezagun!

Printzesaren hitz hauek entzutean sentipenarraroak hunkitu zuen Berthold, bat-bateko oina-zeak amets eztia hondatzen duenean bezala.

Baina emakume eder hark bere elur zurizkobesoetan hartu eta bularraren aurka estutu zue-nean grinati, inoiz ezagutu gabeko dardaragozoa nabaritu eta desira asaldatuaz hots eginzuen:

— Oh, ez da ametsetako irudi faltsua, ez!Nire andrea da besarkatzen dudan hau, inoizutziko ez dudana eta nire irrika egarbera hauasebeteko duena!

Page 216: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Ezinezkoa zen hiritik itzuri egitea; izan ereateetan zegoen gudaroste frantsesa, herriakazken bi egunetan sarrera galarazten ziolarik,nahiz eta txarki armaturik eta inongo gidaririkgabe jardun. Hondarrean, gordelekuz gordeleku,Bertholdek Angiolarekin hiritik aldegitea lortuzuen. Angiolak, bere salbatzaileaganako maita-sun suaz, muzin egiten zion Italian geratzeari.Familiak hildakotzat joko zuen eta Bertholdekberarentzat har zezakeen. Soinean zeramatzandiamantezko koilara eta eraztun garestiak askiizan ziren premia guztiak osatzeko Erroman,haraino heldu ondoren pixkana. Hala, azkeneanonik iritsi ziren Alemania hegoko M.ra, non Bert-holdek geratzeko asmoa zeukan, artearen bidezbizimodua atereaz.

Ez al zen inoiz amestu gabeko eta inoiz igarrigabeko zoriona, emakume eder, zerutiar, ame-tsik sutsueneko ideialaren senarra izatea, nahizeta bizitzako gorabehera guztiak murru gaindie-zinaren antzera zutitu bera eta maitearenartean? Bertholdek zorion hau ulertu ezin etaberebiziko plazer hartan zegoen murgildurik,harik eta barreneko ahots gero eta ozenagoak

Page 217: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

artea aintzat hartzeko gogorazi zion arte. M.koherrian koadro handi baten bidez bere ospeasendotzea erabaki zuen, bertako Amabirjinarenelizarentzat.

Burutapen soil bat izango zen irudiaren zirri-borro guztia: Maria eta Elisabeth baratze ederbateko zelai gainean eserita, eta Jesus eta Joanumeak haien aurrean belarretan jolasten. Bainaalferrik izan ziren koadroari ikuspegi izpiritualaemateko lehia guztiak. Bere krisiaren garaidohakabe hartan bezala lausotzen zitzaizkionirudiak, eta zeruko Amabirjina ez baizik eta mun-duko emakumea zen, Angiola bera, modu zata-rrean itsusiturik agertzen zena bere izpirituarenbegi aurrean.

Berataz jabetu bide zen indar latz hari aurreegitea erabaki zuen. Koloreak prestatu eta mar-gotzen hasi zen. Baina indarrak ahituta zeuzkaneta bere neke guztiak ume ezjakinaren eginahalahulak ziren, aspaldi hartan bezala. Hotza etamotela zen margotzen zuena, eta Angiola beraere, bere ideiala aurrean eserarazi eta margotunahi izan zuenean argizarizko irudi hila bihurtuzen oihalean, kristalezko begiekiko begirada gal-

Page 218: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

duarekin. Hala, atsekabe hitsa joan zitzaion ani-man sartzen eta bizi poz guztia hondatu zion. Ezzuen lanean jarraitu nahi, ez zen gauza, eta hala,miseria gorrian gertatu zen, hainbatez etsiga-rriagoa Angiolak kexu hitz bakar bat ere jalkitzenez zuenez.

«Nire barrenarekin ezin nuen, galdutakoindarrez baliatuko nintzen itxaropen faltsuaktristaturik, eta handik lasterrera eroaren parekoegoeran nengoen. Emazteak semea izan zueneta hori izan zen nire nahigabe guztien gailurra:luzaroan eutsitako nire arrangura, galda bizizkogorroto bihurtu zen. Bera zen, bai, nire zoritxarguztien sortzailea. Bera ez zen, ez, niri azalduta-ko ideiala; ni erabat hondatzeko ezkutatu zizki-dan maltzurki harako emakume zerutiar harengorputz aurpegiak. Etsipen zoroz madarikatunituen bera eta haur errugabea. Heriotza opatunien biei, hartara aske geratzeko ezten gorizzauritzen ninduen oinaze garratzetik! Burutapenzitalak jaio ziren nigan. Alferrik izan zen Angiola-ren aurpegi zurbilean, bere malkoetan nire joka-bide zakar, makur hura isladaturik ikustea...«Zuk eraman nauzu galbidera, andre bilaua»

Page 219: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

oihukatu eta ostikoz jota baztertu nuen nigandik,zorabiaturik lurrera erori eta belaunetatik hel-tzen zidanean.»

Emaztea eta haurraren aurkako Bertholdenjokabide latz, zoro hark auzokoen arreta erakarrizuen eta horiek agintariei jakinarazi zieten. Atxi-lotu egin nahi izan zuten, baina poliziak bereetxean sartu zirenerako aztarnarik utzi gabejoana zen emazte eta haurrarekin. Handik laste-rrera azaldu zen N.n, Silesia Garaian. Emazteaeta semea alde batera utzi eta gogo berriz ekinzion M.n alferrik bukatzen saiatutako koadroamargotzeari. Baina Amabirjina, Jesus eta Joanhaurrak bakarrik bukatu ahal izan zituen. Erita-sun beldurgarriak jo zuen, berak desio zuenheriotzaren ateetan jarriaz. Bere gaitz hartanlagundu nahian, lanabes guztiak erosi zizkioteneta baita bukatu gabeko koadro hura ere; nola-hala zuzpertu ondoren, arlote gaixobera, gizara-joaren antzera joan zen. Aurrerantzean bizimoduurria atera zuen han hemenka agintzen zizkiotenhormetako margoekin.

Page 220: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Bertholden istorioa izugarri latza da —esannion profesoreari—, eta berak zehazki aipatzenez duen arren, emaztea eta seme errugabeahilko zituen zitalki.

— Erdi eroa da —gaineratu zuen profeso-reak—, eta ez dut uste horretarako adorerikizango zuenik. Inoiz ez du horretaz argiro hitzegiten, eta jakiteko dago emazte eta semearenheriotzaren erruduntzat ote daukan bere burua.Marmola margotzea dagokio berriro ere, etagaur gauean bukatuko du aldarekoa. Umoretsuegongo da orduan, eta agian kontu gehiago ate-rako dizkiozu alderdi korapilatsu horretaz.

Bururatu zitzaidanean gauerdian Bertoldekinegongo nintzela, biok bakarrik elizan, dardarakzeharkatu ninduen burutik oinetaraino, bereistorio hura irakurri ondoren. Batzuetan etsaia-ren hurrengoa izan zitekeela uste nuen, bere iza-kera jator eta bihotz zabala gorabehera, etanahiago izan nuen eguerdiko eguzki argitanberarekin elkartzea.

Aldamio gainean aurkitu nuen petral antzeanbere baitan bildurik, marmol zainak puntuen

Page 221: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

bidez margotzen. Beragana igo eta txarroakeskuratu nizkion isilik. Harriduraz begiratu zidan.

— Zure eskulangilea naiz —esan nion emeki,beragan irribarrea sortuz.

Bere bizitzaz hizketan hasi nintzaion orduan.Dena nekiela jabetu zen, eta nonbait lehengogau hartan dena kontatu zidala uste zuen. Pixka-na-pixkana izugarrikeria hartaraino heldu, etaorduan bat-batean esan nuen:

— Zoramen amorratu hartan hil zenituenberaz ama semeak? Margoen txarroa eta pintze-la erortzen utzi eta honela oihukatu zuen, niribegirada garratza luzatu eta bi eskuak goraaltxata:

— Esku hauek garbi daude nire emazte etasemearen odoletik!

Horrelako hitz bat gehiago eta zurekin baterabotako dut nire burua aldamiotik behera, elizakozoruaren harrian txiki daitezen gure kaskezu-rrak!

Egoera estuan aurkitu nintzen orduan, etahitz beste egitea iruditu zitzaidan denetanonena.

Page 222: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— O, begira, Berthold maitea —esan nuenahal bezain lasai eta hotz—, horman behera doakolore hori iluna.

Bertholdek niri begiratu eta pintzelaz horiaigurtzi bitartean aldamiotik isilik jaitsi, elizatikirten eta profesoreagana joan nintzen nire bizkarbarre egin zezan, indiskrezio zigortu harengatik.

Nire ibilgailua konpondua zegoenez G.tikjoan nintzen, Aloysius Walther profesoreak irmo-ki zin egin ondoren Bertholdekin zerbait berezi-rik gertatuez gero berehala idatziko zidala.

Urte erdi inguru igaroa zen profesoreagandikeskutitza jaso nuenean, G.ko gure elkarraldihura luzaz goraipatuz. Ondorengo hau idaztenzidan Bertholderi buruz:

«Zu joan eta aurki aldaketa gogorra izanzuen gure margolari harrigarriak. Bat-bateanzeharo alaitu eta modurik zoragarrienean buka-tu zuen erretaula handi hura, orain denak txun-diturik uzten dituena. Desagertu egin zenorduan, eta berarekin ezer eraman ez zuenezeta handik egun batzuetara bere kapela etamakila aurkitu genituenez O... ibaitik urruti

Page 223: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

gabe, denok uste dugu bere buruaz beste eginduela.»

Page 224: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ETXE HUTSA(Das öde Haus)

Denak bat zetozen esaterakoan bizitzakogertaera benetakoak sarritan harrigarriagoakdirela, fantasia bizienak asma dezakeena baino.

— Froga ugari ematen ditu historiak —min-tzatu zen Lelio—. Horregatik dira hain motel etahiguingarriak eleberri historiko izenekoak. Haie-tan egileak bere burmuin zabarrean su motelezlokatutako umekeriak elkartu egiten ditu uniber-tsoan nagusi den indar betierekoarekin.

— Inguruan ditugun sekretu argituezinenegia sakonak —hartu zuen Franzek hitza— hala-ko indarrez atxikitzen gaitu non horretantxe eza-gutzen dugun gure gainetik agindu eta muga-tzen gaituen izpiritua.

— Ai! —jarraitu zuen Leliok—. Aipatzen duzunezagupen hori! Horixe da, jatorrizko bekatuarenostean, gure hondamenaren ondoriorik latzena:ezagupen hori falta zaigula!

— Anitz dira deituak —eten zion Franzeklagunari— eta gutti aukeratuak! Ez al duzu uste

Page 225: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ezagupen hori, gure mirarizko bizitzaren alderdioraindik ederragoak igartzeko gaitasun hori zen-baiti dohainean eman zaiela, sen berezi batenantzera? Konparazio zelebrea jarriko dizuet, inorgaltzeko erraza den eskualde ilun horretatikargitara irteteko: miresgarria ikusteko dohaina,igartzeko ahalmena daukaten gizakiei xaguxartankera ematen diet; izan ere, Spallanzani ana-tomista azkarrak seigarren sen bikain bat aurki-tu zuen xaguxarretan, ordezkari maltzurrarengisara gainerako sen guztiak adina ezezik denakbatera baino askoz urrunago heltzen dena.

— Ja ja! —eman zion Franzek algarari—. Har-tara, xaguxarrak lirateke berez naturako sonan-buloak! Baina buruan zeneukan argitasun asmohorri jarraituz tinko adierazi nahi dut seigarrensen gogoangarri horrek edozein agerraldi ikusdezakeela, nola pertsona, hala ekintza, gertaeraedo bitxikeria; hots, gure bizitza arrunteanantzekorik aurkitu ezean miresgarri irizten dio-gun guztia. Baina zer da bizitza arrunta? Ai! Hesiestu baten barruko zurrunbiloan ertz guztiekinbekainekoak hartzen aritzea, eta halere courbe-tte-ak egiten saiatzen gara, gure eguneroko ibi-

Page 226: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

lera geldo, akonpasatuan. Delako igartzeko ahal-men hori txit egokia da ezagutzen dudan norbai-tentzat. Horrek bultzata, egunetan zehar jarrai-tzen die maiz ibilera, jazki, hizketa, edo begiradaarraroko arrotzei; era berean, gertaera edo ekin-tzen baten aurrean, hitz bitan esanda baterearretarik merezi ez eta inoren arreta erakartzenez duen zerbaiten aurrean gogoetan jarri, zeriku-sirik gabeko gauzak elkartu eta loturak asma-tzen ditu, inori bururatuko ez litzaizkiokeenak.

Lelio ozenki mintzatu zen:— Zaude, zaude! Gure Theodorengatik ari

zara. Eta gainera, badirudi buruan zerbait bere-zia darabilela, hain modu bitxian begirada jositadaukanerako.

— Horixe bai —hasi zen Theodor, ordurarteisilik egon ondoren—. Horixe bai bitxia izangozela nire begirada, gogorapen benetan bitxibaten isladari begira bainengoen nire izpiritua-ren barrura. Oraindik orain bizitu dudan abentu-ra...

— O, konta ezazu, konta ezazu! —eten ziotenlagunek.

Page 227: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Gogo onez kontatuko dut —jarraitu zuenTheodorek—, baina lehenik esan behar dizut,Lelio maitea, gaizki samar aukeratu dituzula nireigartzeko ahalmena erakusteko adibideak. Ezbadakizu ere, Eberharden Sinonimo Hiztegianharrigarria hitzaz jakintza eta desiren edozeinagerraldi izendatzen da, zentzuaren bidez arra-zoitu ezin dena; miresgarria , berriz, ezinezkoeta ulertezinari derizkio, naturaren indar ezagunguztiak gainditzen dituenari, edo, nik gehitzendut hau, haren ohizko bideen aurka doala diru-dienari. Horren ondorioz, bada, nire ustezko igar-tzeko ahalmena dela eta ez dela, nahastu egitendituzu harrigarria eta miresgarria. Jakina da,ordea, harrigarria miresgarritik ernetzen delaeta maiz ez dugula enbor miresgarria ikusten,nondik adaska harrigarriak hosto eta lorez erna-muintzen diren. Berritu nahi dizuedan abentu-ran, ene ustez, ikaratzeko moduan elkartzen dirabiak, nola harrigarria hala miresgarria ere.

Hitz horien ondoren Theodorek bere agendaatera zuen, non, lagunek zekitenez, bere bidaieiburuzko hainbat ohar zeuzkan bilduak. Noiziketa behin bertara kirika eginez ondoko gertaera

Page 228: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

kontatu zien, zabalagorako ere nahikoa duinaematen zuena:

Badakizue (hasi zen Theodor), joan den udaosoa ***n igaro nuela. Bertan aurkitu nuenaspaldiko lagun eta ezagun mordoskak, bizitzaerosoak, arte eta zientzietarako etengabeko bizi-tasunak, horrek denak gogotik eragin zidan.Inoiz ez naiz gusturago sentitu eta irrikaz heldunion nire aspaldiko joerari: kalean barrena baka-rrik paseatzen noalarik, zintzilik jarritako kobrez-ko grabatu eta iragarkiei atseginez erreparatzea,edo bidean egokitutako pertsonak aztertu etanire artean zenbaiten horoskopoa ipintzea; izanere, arte eta luxuzko erakusgaien aberastasunakezezik, egoitza apain, oparo haiek ikusteak erehorretara bultzatzen ninduen.

Tankera hartako egoitzez inguratutako abe-nida, *** ateraino doana, topagune nagusia dabizitzako plazer finenak damatzen dituzten hiri-tar gorenentzat, nahiz maila nahiz aberastasu-nagatik. Jauregi altu, nasaien behe-solairuanluxuzko salgaiak eskaini ohi dira gehienetan, etagoiko pisuetan berriz, arestian aipatu jendea bizi

Page 229: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

da. Ostaturik prestuenak kale honetan daude,atzerriko ordezkariak ere hantxe bizi ohi dira, etaberaz, kontu egingo duzuenez, hiriburuan besteinon baino joan-etorri bereziagoa ageri da ber-tan, berez dagoena baino populazio ugariagoa-ren itxura emanez. Leku honetarako grinarenondorioz beharrak agindu baino bizileku ttikiago-tan etsitzen du zenbaitek, eta hartara familiabatzuen etxeak erlategien antzekoak dira.

Askotan ibilia nintzen abenida hartatik zehar,halako batean etxe bat begiz jo nuenean, gaine-rako guztietatik oso modu harrigarri eta bitxianbereizten zena. Pentsa ezazue etxe baxubatean, lau leihorekin zabalean, bi egoitza ederalturen arrean itota eta lehen pisua ozta-oztadaukalarik aldameneko etxeen behe solairukoleihoa baino goraxeago. Teilatu gutti zaindua,tarteka paperez estalitako leihoak eta hormauherrak jabearen utzikeriaren seinale ziren. Pen-tsa ezazue zenbat nabarmentzen zen etxe hura,luxurik finenaz apaindutako egoitza dotore haienartean.

Gelditu eta hurbilagotik begiratu ondoren,leiho guztiak okertuta zeudela ohartu nintzen,

Page 230: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

behe solairuko leiho aurrean horma zegoela erai-kia, sarrerarako ere bai jo zuen saihets ate nagu-sian ez zegoela ezkilarik eta ezta inolako sarrai-la edo krisketarik ere agerian. Konbentzituriknengoen etxe hark ez zuela bizilagunik edukiko,sarritan eta noiznahi handik igaro arren behinere ez bainuen giza zantzurik antzeman.

Bizilagunik gabeko etxea hiriko auzo hone-tan! Gertaera harrigarria! Hala eta guztiz ereagian arrazoia soil eta xumea zeukan, hau da,jabeari bidaia luzeren batek astia hartu edo urru-neko ondasunetan bizi izanik, barruti hau ezzuela ez inoren gain utzi nahi eta ezta alokatunahiko ere, hartara ***ra itzultzean berehalabertan bizitzen jarri ahal izateko. Horixe zen nireustea, eta nik neuk ere zergatik ez jakin arrenetxe aurretik igarotzen nintzenero lurrari erantsi-ta bezala geratzen nintzen begira, gogoeta harri-garritan, hausnartzen baino areago sorginduta.

Badakizue denok, ene gaztaro zoriontsukoadiskide iaioak, badakizue aspaldidanik jokatududala aztiaren gisara eta mundu miresgarrikoagerpen arraroren bat bizitzan sartu nahi izanzaidanero, arrazoi sendoz gezurtatzen jakin

Page 231: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

duzue! Tira, nahi hainbat sinu eta imintzio eginezazue. Aitortu beharrean naiz sarritan sartu dio-dala ziria neure buruari, eta etxe hutsarekin erehala gertatuko zela zirudiela, baina... Bukaerandator lur jota utziko zaituzten ikasbidea, etaentzun arretaz! Has nadin!

Egun batez, itxurak pasealekuan batera etabestera ibiltzea agintzen zuen orduan, hantxenago etxe aurrean, ohi bezala hausnarketanbegirada josita. Halako batean hot non jabetzennaizen, zuzenean so egin gabe, norbait nire alda-menean jarri eta begira daukadala. P. kondeada, elkarrizketa frankotan nire gogaide agertua,eta berehala jabetzen naiz inondik ere etxearenmisterioak bera ere atxiki duela. Are gehiagoharritu nintzen, ordea, hiriko auzorik jendetsue-neko etxe huts hark nigan izandako eraginbitxiari buruz hizketan hasi eta barreari emanzionean ironiatsu. Baina laster argitu zen dena.

P. kondea ni baino askoz urrunago iritsia zen,eta hainbat konbinazio eta oharren ostean etxehartako buruzpidea ezagutu zuen; eta buruzpideharen sorburua hain istorio bitxian zegoen nonidazlearen irudimen bizienak bakarrik koka deza-

Page 232: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

keen bizitza arruntean. Kondearen istorioa berri-tzea nuke zuzenena, oraindik argi eta garbi gor-detzen baitut gogoan, baina gertatu zitzaidana-gatik oraindik daukadan urduritasunak etenikgabe jarraitzera behartzen nau.

Gogotik harritu omen zen konde jauna, etxehutsaren barruan zer eta gozogilearen konfitegiazegoela jakin zuenean, oparo jantzitako dendaondo-ondoan zuelarik. Horregatik zeudenmurruztaturik behe solairuko leihoak, labeenlekua hain zuzen ere, eta gozoak biltzeko lehensolairuko gela, berriz, eguzki eta eulien kontrakoleiho-sare lodiz gordea.

Kondearen hitz haiek entzutean ur blaituahartuta bezala geratu nintzen, edota poeten aur-kako deabru gaiztoak ameslaria atximurkatzenduenean bezala, minbera eta oinazez.

Azalpen arrunt hura gorabehera, pasaeranbeti neukan begiratu beharra etxe hutsera etabeti irteten ziren giltzape hartatik irudi bitxiugari, nire burua hotzikara emez zeharkatzenzutenak. Ezin nuen etsi gozotegi, mazapan,karamelu, opil, fruta konfitatu eta besterenideiara. Burutapen konbinazio bitxi baten bidez

Page 233: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

solas ezti, lasaigarriaren tankera eman nionguzti hari. Honela zioen, gutti gorabehera: Ezzaitez beldurtu, jauna! Umetxo goxo maitaga-rriak gara, baina laster trumoiak joko du pittinbat! Orduan pentsatu nuen berriro: Ni nauk niergela, arrunta dena miresgarri bihurtu nahian!Ez al didate lagunek arrazoiz bizkarreratzen aztiporrokatua naizela?

Ustezko argitasun haren ondoren, jakinazegoen moduan, etxean ez zen inongo aldaketa-rik izan. Hala, nire begirada ohitu egin zen, etaarestiko irudi zoro haiek, murruetatik jalkiak ziru-ditenak, aienatu egin ziren pixkana. Kasualita-teak iratzarriko zuen lozorroan zegoena.

Nahiz eta ahal nuen heinean eguneroko bizi-tzara itzuli nintzen, ez nion utzi etxe bakan haribegiz jotzeari; aise sinistuko duzue hori, neurez-koa baitut miresgarria den orori tinkotasun irmozatxikitzea. Hala, egun batez bazkalordu alderaohi bezala abenidan zehar nenbilelarik etxehutseko leiho estalietara zuzendu nuen begira-da. Orduan ohartu nintzen azken leihoko oihalak,gozotegi albokoak, mugitzen hasi zirela. Eskubat eta ondoren beso osoa agertu zen. Nire

Page 234: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

antzoki betaurrekoak atera eta argiro antzemannuen emakume esku zuri, itxura ederreko bat;haren behatz txikerreko harribitxi batek ohi ezbezalako dirdira zeukan eta brazalete bikainbatek izarniatzen zuen edertasun oparoz guritu-tako besoan. Leihoko koxkan kristal pitxer luze,forma arraroko bat ipini zuen esku hark eta oiha-laren atzean ezkutatu zen.

Zur eta lur geratu nintzen. Sentimendu mai-tagarri, beldurrezko, berezi batek zeharkatu nin-duen epeltasun elektrikoz. Zirkinik egin gabezorigaiztoko leihora begira nengoen, eta balitekebularrondotik irrikazko intziri batek ihes eginizana ere. Azkenean neure oneratu, eta motaguztiko jendez inguratua aurkitu nintzen, neubezala jakinmin aurpegiz gora begira. Amorraziegin nintzen harekin baina berehala gogorazinion nire buruari hirietan biltzen diren jendetzekbadutela antzik lotarako txano bat seigarrensolairutik zarrata bakar bat ere egin gabe erorieta ahoa bete hortz begira geratzen direnekin.

Isilean aldendu nintzen handik eta deabruarruntak garbi xuxurlatu zidan belarrira gozogi-learen emazte aberatsa ikusi berri nuela, igande

Page 235: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

soinekoz apaindua, leihoko koxkan arrosa urfineko pitxer hustua ipintzen.

Bat-batean, oraindik halakorik! ideia beldur-garria izan nuen. Itzuli eta zuzenean sartu nin-tzen etxe hutsaren aldameneko gozogilearendenda argitsuan.

Arnas hotzarekin txokolatearen apar beroagatilu ertzera haizemanaz hasi nintzen hizketajarioan:

— Hutsagaineko zabalpena eman diozu den-dari!

Gozogileak koloretako beste karamelo parebat bota zituen zorro barrura bizkor, eta irrikazzegoen neskatila politari luzatu ondoren ukalon-doak mostradore gainean jarri eta galderazkobegirada irribarretsuz so egin zidan, ezer ulertuez balit bezala.

P Errepikatu nion oso erabaki zuzena izanzela aldameneko etxean labea ipintzea, nahizeta horrela egoitza huts hura era hits, goibeleanbereizten zen ondoko beste alaietatik.

— Baina jauna! —hasi zen gozogilea—. Norkesan dizu alboko etxea geurea denik? Geurega-natzeko ahalegin guztiak zoritxarrez alferrik izan

Page 236: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

dira eta baliteke gainera hoberako izatea, albo-ko etxe hori hortik honakoa baita.

Jabetuko zarete, lagunok, zenbateko zirrarasortu zidan gozogilearen erantzunak, eta otoietxeaz mintza zekidan eskatu nion.

— Bai, jauna! —ekin zion—. Nik neuk ez dakitezer asko, baina ezaguna da etxea S.ko konde-sarena dela, bere ondasunetan bizi eta azkenurte hauetan ***ra etorri ez dena. Gure kaleaapaintzen duten egoitza bikainak artean ez zeu-denean ere agi danean etxea bertan zegoen,oraingo itxura berean; harrezkero azken orduansendotu dute beti, erabat gainbehera etorribaino lehen.

«Bi biztanle bakarrik ditu: adin handiko admi-nistratzaile elkor bat eta zakur antsilari, bizitzazaspertutako bat, aldian behin atzeko orubeanilargiari uluka aritzen dena. Zurrumurruaren ara-bera egoitza huts hori sorgindua dago; izan eredendako jabea den anaiak eta biok, gau isilean,Eguberri aldera, negozioa dela-eta hemen esnageundela, lanturu arraroak entzun genituenmaiz, nonbait aldameneko etxearen pareta atze-tik jalkiak. Ondoren arramazkada eta murmurio

Page 237: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

hots latza hasi zen, gu biok izu batean jartzerai-no. Ez da aspaldi ere iluntze aldera kantu bitxiaentzun zela, inolatan ere deskribatu ezin dizuda-na. Guk entzundako hura andre zaharraren bozazen, argi eta garbi, baina notak hain ziren oze-nak, eta hain goraino heltzen ziren kadentziaaberats eta xaramela luze zorrotzez, non, nahizeta nik Italia, Frantzia eta Alemanian hainbatkantari ezagutu izan, inoiz ez dudan antzekorikaditu. Nirekiko, frantses hitzak ziren baina ezinizan nuen zehatz antzeman eta ezta parte gaiz-toko kantu zoro hura luzaroan entzuten egonere, tentetuta baineuzkan buruko ileak.»

«Aldian behin, kaleko zarata guttitzendenean, atzeko gelan hasperen saminak aditzenditugu eta baita algara lodi baten durundia ere,lurrazpitik aterea dirudiena; baina belarria pare-tan ipiniez gero berehala antzematen da intziriaketa algarak alboko etxetik datozela. Begira(atzeko gelara gidatu eta leihotik erakutsi zidan),begira harako burdinazko hodi hari, hormatikazaltzen dena: batzuetan botatzen dituen kee-kin, baita ezer berotu beharra ez dagoen udanere, eta sutearen beldur, anaiak sarritan izan

Page 238: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ditu auziak administratzaile zaharrarekin. Honekberriz, otordua gertutzen ari den aitzakia. Jainko-ak bakarrik daki zein ote duen otordua, hodihorri kea barra-barra darionean oso usain bitxiberezia zabaltzen baita sarritan...»

Dendako ateak intziri egin zuen eta gozogileapresaka joan zen; sartu berriagatik niri keinu egi-naz, begirada esanguratsua zuzendu zidan. Bainik ederki asko ulertu ere. Beste inor izan al zite-keen halamoduzko kristau bakan hura, etxe mis-teriotsuko administratzailea ezik? Imajina eza-zue gizon ttiki, ihar bat, momia koloreko aurpe-gia, sudur kakoa, ezpain estuak, distira berdekokatubegiak, etengabeko barriduri txoroa, ileaantigoaleko eran kizkurtu eta hautsa emana,tentetu eta karakoilak erantsita, ileko sare han-diarekin, postillon d’amour, kafe koloreko jantzizahar maiztua baina ongi zaindu eta brozatua,galtzerdi grisak, oinetako handi, mutur zapalakharrizko hebilekin. Imajina ezazue gizon ttiki,ihar hori, bere ukabil handi, behatz luze sendoaketa gorputz mardularekin mostradorera hurbil-tzen dela; baina orduan, etengabeko barriduria-rekin eta kristal ontzitan jasotako gozokiak begi-

Page 239: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tik kendu gabe, ahots ezindu, errukarriz galdegi-ten duela:

— Bi laranja garratz konfitatu, bi almendratu,bi marron glacè, e.a.

Imajina ezazue hori eta zeuok juzka ezazuezerbait bitxia somatzeko arrazoirik nuen ala ez.Agindutakoa batu zuen gozogileak.

— Pisa ezazu bai, auzolagun agurgarria —esan zuen lanturu ahotsez gizon berezi hark.

Sakelatik larruzko zorro ttikia aiene eta arna-sestu artean atera eta diruaren bila hasi zennekez. Ohartu nintzenez mostradore gaineanzenbatzen ari zen diruaren artean denetatikzegoen, baita garai bateko txanpon sorta ere,jadanik baliorik gabea. Purrustan hasi zen mar-marka:

— Gozo, gozo! Gozo izan behar du oraindenak, niregatik gozo. Satanasek bere andre-gaiaren muturra igurtzitzen du eztiz, ezti hutsez.

Gozogileak niri irribarretsu begiratu etahonela mintzatu zitzaion agureari:

— Ondoezik ematen du. Urtetan aurrera etaindarrak ahitzen doazkio berorri ere, nonbait.

Page 240: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Begitartea aldatu gabe, boza goratuz hasizen agurea hoska:

— Urtetan aurrera? Urtetan aurrera? Indarrakahitzen? Ahul, kemena galduta? Ja ja, ja ja, ja ja!

Hartan, hezurrek hotsa ateratzeraino ukabilbatekin bestea jo eta jauzi egin zuen, airean han-kak bilduz; hainbesteko indarrez ere non dendaguztian sortu zuen burrunba eta kristal hotsa.Baina orduantxe antsi latza aditu zen, agureakzapaldu egin baitzuen zakur beltza, bere oinenbabesean ezkutatu eta etzanda zegoena.

— Piztia madarikatua! Infernuzuloko zakurzaharra! —heldu zion agureak aurreko lanturuhotsari, zorroa ireki eta zakurrari, almendratuhandi bat luzatzen ziolarik.

Zakurra, giza tankeran negarrez lehertzen,berehala isildu zen; atzeko hanken gainean zuti-tu eta kattagorriak bezala karraskatu zuenalmendratua.

Biek bukatu zuten batera, zakurrak almen-dratua klikatzez eta agureak zorroa itxi eta gor-detzez.

— Gabon dagizula, ene auzolagun prestua —esan zuen orduan, eta bostekoa luzatu ondoren

Page 241: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

hainbeste estutu zion eskua non gozogileakgarrasi egin zuen minez.

— Agure zahar ahulak gabon opa dizu, gozo-gile jaun prestua —errepikatu eta kanpora abia-tu zen, atzetik zakur beltza zuelarik muturrekoalmendratu kondarrak mihizkatuz.

Agurea ez zen jabetu nonbait neu ere bertannengoela, harridurak jota.

— Horratx! —hasi zen gozogilea—. Horratxnota jarduten duen agure harrigarri horrekaldian behin, hilabetean bizpahiru bider edo.Baina ez dago berari deus ere aterako dionik,ezpada lehen S. kondearen gelaria zela, orainetxea bere gain duela, S. kondearen familiaespero duela noiznahi (horretan gara azkenurteotan), eta horregatixek ezin duela maizterrikjarri. Gaueko zarata harrigarri horiengatik anaiabehin kexaka joan zitzaion batean lasai askoerantzun zion: «Bai, jendeak hala dio, etxea sor-gindua dagoela. Baina etzazu sinistu, ez da egiaeta.»

Ohiturak agindu zuen denda hura bisitatzekotenorea heldu zela. Atea zabaldu, jende apaina

Page 242: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

aukeran sartu eta ez nuen beste ezer galdetze-rik izan.

Honenbestez argi zegoen P. kondearen albis-teak etxearen jabegoa eta erabilerari buruz oke-rrak zirela; administratzaile zaharra, berak ukatuarren, ez zela bakarrik bizi; eta, inondik ere,sekreturen bat gordetzen zela han munduarenbegietatik. Ez al zen bidezkoa kantu bakan ikara-garri hari buruzko kontaera hura hartuemaneanjartzea leihoan beso eder hura azaltzearekin?Beso hura ez zegokion, ezinezkoa zen egokitzeaandre zahar, zimurraren gorputzari; eta gozogi-leak deskribatu bezalako kanta ere ezin zen eto-rri lore berritan zegoen neskatila baten eztarri-tik. Besoa zela eta ez zela, aise sinistarazi nionnire buruari agian gozogile izutuaren irudipenhutsa izango zela ahots hari adindu eta zorrotztankera ematearena, edo bestela belarriek oke-rreko gauza entzunaraziko ziotela.

Kea, usain arraroa eta neuk ikusitako formaharrigarriko kristal pitxarrarekin gogoratu bezainlaster, bizi-bizian azaldu zitzaidan begi aurreangizaki zoragarri baten irudia, azti tresna galgarri-tan harrapatua. Agurea belagile zital bihurtu

Page 243: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zitzaidan, azti madarikatu, agian S. kondearenfamiliarekiko inongo loturarik gabe, bere kabuzetxe hutsetik inori kaltea sortzea besterik bila-tzen ez zuena.

Nire fantasia lanean ari zen eta gau hartanbertan, ametsean baino areago lokartu garaikonahasmenean, behatzean diamante irirkariazeraman eskua ikusi nuen garbi, eta brazaletedistiratsua zeraman besoa. Pixkana-pixkana,laino gris xumearen altzotik sortua bailitzan, aur-pegi xamur bat ari zitzaidan hurbiltzen begiurdin, hits, errukarriz, eta ondoren lore berritanzegoen neskatila baten irudi xarmangarria. Las-ter konturatu nintzen lainotzat neukana ez zelalurrin fina besterik, irudiak esku artean zeukankristal pitxarretik goratzen zena, jira-bira bihurri-tan.

— Oi zu, irudi liluragarria! —egin nuen bozka-rioz oihu—, esaidazu non zauden, eta zeren gati-bu! Oi, zenbateko tristura eta maitasunez begi-ratzen didazun...! Badakit magia beltzak kateatuzaituela. Deabru maltzur horren esklabu dohaka-bea zara, gozotegietan barrena dabilen horrenakafe kolorez jantzita eta ileko sare handiarekin,

Page 244: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

jauzika bazterrak txikitu beharrean eta zakurtzaralmendratujaleak zapaltzen, hauei bost biderzortzi konpasean uluka ariarazi ondoren, infernu-ko iskanbilarekin. Oi, badakit dena, umetxo goxoederra! Zure barruko sugaldaren errainua dadiamantea! Ai, zure bihotzaren odola emangozenion edaten! Nola egin lezake bestela dir-direta milaka bristada jaurti, izaki hilkor batek inoizsomatutako maitasun doinurik bikainenekin?Baina ongi dakit eskumuturra inguratzen dizunuztaia katemaila dela, kafe kolorekoak magneti-koa dela dioena. Etzazu sinistu, ene aingerua!Ikusten dut su urdinak goritutako pegarrarengainean zintzilik. Nik hura irauli eta libre izangozara! Ez al dakit dena? Ez al dakit dena, ene ede-rra? Baina ireki itzazu, andereñoa, zure arrosaz-ko ezpainak, eta esaidazu...

Une hartan ukabil aihentsu bat nire sorbaldagainetik kristal pitxarrerantz luzatu, eta hau milapusketan pitzaturik birrindu zen airean. Haspe-ren leun batekin ezkutatu zen irudi zoragarriagau beltzean.

Ah! Zeuon irribarreetatik jabetzen naiz ames-lari zelebretzat hartzen nauzuela ostera. Baina

Page 245: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zinez diotsuet amets hark, oraingoan ere izenhori jarri nahi badiozue, liluraldiaren itxura osoazeukala. Sinisgogortasun arruntez jarraitzenduzuenez barrezka, nahiago dut horren gaineanezer ez esan eta lehenbailehen aurrera egitea.

Egunak argitu orduko, kezka eta irrikaz bete-ta abenidaraino korri egin eta etxe hutsarenaurrean jarri nintzen. Barruko leiho-oihalez gain,sare lodi batzuk zeuden ipiniak. Kalean ez zeninortxo ere ageri. Behe solairuko leihora hurbildueta arretaz entzuten jarriagatik ez nuen soinubakar bat ere aditu, hilobi barrua bezain isiladena. Egunak aurrera egin eta jendearen emanahasi zen. Aldegin beharra izan nuen.

Ezin gogaituko zaituztet kontatzen egunaskotan ibili nintzela edozein orduz inguruanzulomiran zantzurik ttikiena hartu gabe, azterke-ta eta ikerlan guztiek ez baitzuten inongo arra-kastarik izan, eta azkenean nire liluraldiko irudiederra aienatzen hasi zen.

Behinola, gautu ondoren paseatzetik etorre-ran etxe hutsera hurbildu nintzen batean ateazirrikitua zegoela ohartu nintzen. Hurbildu eta

Page 246: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

kafe kolorekoa azaldu zen. Hartua neukan era-bakia.

— Ez al da etxe honetan bizi Binder jauna,finantzen kontseilaria? —galdetu nion agureari,kriseiluak motelki argitutako ezkaratzera la bul-tzaka sartuz.

Agureak bere betiko irribarreaz begiratu etahonela esan zidan, emeki eta tinko:

— Ez, jaun hori ez da hemen bizi; inoiz ez dahemen bizi izan eta ezta biziko ere. Ez da abeni-da honetan bizi. Etxe honetan anima herratuakdaudela dio jendeak. Baina gezurra dela ziurta-tzen dizut. Hau etxe lasai eta ederra da eta biharbilduko da hona S.ko kondesa andrea, eta...gabon dagizula, jauna!

Horrenbestez, agurearen maniobrek kanporabidali ninduten eta atea itxi zuen nire atzean.Bere giltzapilo txintxinkaria hartura, arnasestueta eztul batean ezkaratzetik oinak arrastakazihoala entzun nuen eta ondoren eskailerak jais-ten zituela iruditu zitzaidan.

Denbora tarte labur hartan ohartu nintzenezkaratza antzinako tapiz koloretsuz apainduaeta sala baten eran zegoela jantzia, damasko

Page 247: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

gorriz estalitako besaulki handiekin, guztiari tan-kera harrisarria emanaz.

Orduan hasi ziren nire abenturak, etxe miste-riotsuko sartualdi hark erneta bezala. Pentsabestela: banoa hurrengo eguerdian abenidanzehar, urrutitik begirada etxe hutsari nahigabezuzendua, eta hor non ikusten dudan zerbaitendistira gol solairuko azken leihoan. Hurbildu etakanpoko leihosarea erabat zabalik dago etabarruko oihala erdizka. Diamanteak nire aurreanegiten du dir-dir. Jaungoikoa! Besoan bermatu-rik, nire lilurako aurpegia daukat begira, tristurazeta errukarri.

Nola egon ordea geldirik jendearen emana-ren erdian? Orduan jo nuen begiz paseatzaileen-tzat etxe hutsaren parean ipinitako bankua,nahiz eta bertan esertzen zenak atzea ematenzion. Abenidan zehar agudo joan eta bankuarenbizkarrean kuzkurtuz inork galarazi gabe begiraniezaiokeen zorigaiztoko leiho hari.

Bai! Bera zen, lehengo neskatila eder, zora-garri hura berbera! Baina begiradari buruz ezinezer esan. Ez zegoen niri so, nik lehen uste beza-la, baizik eta begiak herioarekin hoztuta bezala.

Page 248: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Bizitasun handiz margotutako koadro batekinnahasteko modukoa zen irudi hura, noizeanbehin besoa eta eskua mugitu ez balira.

Erabat murgildurik nengoenez leihoko izakiharrigarri haren ikusmiran, nire barrena hainbes-te asaldatzen zuena, ez nituen aditu purtxileroitaliar baten garrasi hotsak, agian aspalditik beresalgaiak etengabe eskaintzen ari zitzaidana.Azkenean besotik tira zidan. Berehala jira etagogor samar baztertu nuen, amorruz. Baina ezzion utzi niri erregutu eta gogaitzeari. Egun guz-tian ez zuela ezer irabazi eta arren arkatz parebat edo ahoko zotz zorrotxoa erosteko. Erama-nezinik, eskua sakelan sartu nuen poltsaren bila,nazkante hura ondotik airean bidaltzeko. Berakbadauzkat gauza polit gehiago ere esanaz, berekutxatilaren azpiko kaxoia atera, beste kristalenartetik sakela ispilu ttiki, borobil bat hartu etaaurrean jarri zidan saiheska, nigandik hurbil.Etxe hutsa ikusi nuen nire atzean, baina leihoaere, eta argitasun eta zehaztasunik handienaznire liluraldiko aingerua. Berehala erosi nion ispi-lua, posible egiten baitzidan leihoari eroso begi-

Page 249: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ra egotea, bizilagunen aurrean nabarmendugabe.

Ordea leihoko aurpegiari begira nengoela,sentipen arraro eta adieraezin bat joan zen nitazjabetzen, kasik esnatuzko ametsa dei nezakee-na. Iruditu zitzaidan katalepsia antzeko batekikusmena elbarritzen zidala, mugimenduakbaino areago, ezin bainituen begiak ispilutikaldendu. Lotsarren aitortzen dut gogora etorrizitzaidala nire inudeak mutil kozkorretan ohera-ko kontatzen zidan ume ipuina, iluntze alderaaitaren gelako ispilu handiaren aurrean jarri etabarrura begira egon zale nintzenean. Berak zioe-nez, haurrek gauez ispiluan begiratzen baduteaurpegi arrotz, likits batek so egiten die barrutiketa haurraren begiak bertan itsatsiak geratzendira. Beldurgarria zitzaidan hura, baina sarritan,izulaborriz bazen ere, ezin nintzen egon kirikaegin gabe, aurpegi arrotz hura nondik ikusiko.Halako batean begi sutsu izugarri batzuk ikusiuste izan nituen ispiluan dir-dir; garrasi egin etakorderik gabe erori nintzen zerraldo! Eritasunneketsu batek atxiki ninduen orduan. Oraindik

Page 250: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ere begi haiek benetan dir-dir egin zutelakoannago!

Beraz, mutil kozkorretako umekeria zorohaiekin gogoratu eta hotzikarak zabaldu zitzaiz-kidan denean. Ispilua harrika bota nahi bainaezin nuen, niri so baitzeuden irudi gozo harenbegi zerutiarrak. Bai, begirada nigana zeukanzuzendua, bihotzeraino argitzen ninduelarik.Lehengo izulaborria joan eta lekua utzi zion irri-ka gozozko min maitagarri bati, nire barrenaepeltasun elektrikoz su goritan jarriaz.

— Ispilu polita daukazu —esan zuen norbai-ten ahotsak nire aldamenean.

Esnatu ametsetik eta handia izan zen niretxundidura b aldetan aurpegi bana ikusi nue-nean, zalantzazko irribarrez niri begira. Gizonbatzuk zeuden eserita nire banku berean, etainondik ere nire begirada lotuarekin eta nireasalduran egin bide nituen sinuekin ikuskizundibertigarria eskaini nien.

— Ispilu polita daukazu —errepikatu zuengizonak nik erantzuten ez nionez, begiradarekinbeste galdera ere gaineratuz: Esaidazu baina,

Page 251: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zer dela ta jositako begirada zoro hori? Animaherratuak agertzen zaizkizu ala...?

Gizon hark, urtetan aurreratu samarra etaoso txukun jantziak, hizketako doinu eta begira-dan bazeukan bihotzoneko zerbait, konfidantzaeragiten zuena. Ezbaian egon gabe esan nionispiluan neskatila zoragarri bat ikusi nuela atze-ko etxe hutsaren leihoan jarrita. Areago, berakere begitarte gozo hura ez al zuen ikusi galdetunion.

— Haranzkaldean? Etxe zaharrean? Azkenleihoan? —galdetu zidan ostera agureak, zeharoharriturik.

— Bai, hantxe bertan —nik berriz.Orduan agureak barre egin eta honela hasi

zen:— Tira, nahasketa harrigarria da hori. Nire

begi zaharrak... Jainkoak zain biezaizkit! Et, et,jauna. Nik, berez, begi hutsekin bakarrik ikusidut leihoko aurpegi eder hori, baina oleozkoerretratu biziaren tankera eman diot.

Leihorantz itzuli nintzen azkar. Dena desa-gertu eta sarea jaitsia zegoen.

Page 252: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Bai —jarraitu zuen agureak—, ezertaz kon-bentzitzeko beranduegi da orain. Izan eremorroiak, nik dakidanez bakar bakarrik bizidenak S. kondesaren aldian behingo etxeko zain-dari bezala, oraintxe bertan eraman du koadroaleihotik hautsa kendu ondoren eta sarea jaitsidu.

— Ziur zaude koadroa zela? —galdetu nuenberriro, zeharo txunditurik.

— Fida zaitez nire begiez —gaineratu zuenagureak—. Zuk ispiluan koadroaren islada baka-rrik ikusi izanak handitu egin du ilusio optikoa,nonbait; baina zure adinean ez al zukeen neskaeder baten koadroak nire fantasia ere berpiztu-ko?

— Eskua eta besoa mugitu egiten ziren,ordea —eten nion.

— Bai, bai, mugitzen ziren. Mugituko ez zirenbada! —mintzatu zitzaidan agurea, sorbaldantapateko leun batzuk emanez.

Hala, zutitu eta gizabidetsu gur eginez alden-du zen nigandik, honela zioelarik:

— Begirozu ispiluei sinistu gero, gezurtihutsak dira eta. Zure esanetara geratzen naiz.

Page 253: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Imajinatuko duzue nola sentitu nintzen ames-lari kaiku, inozotzat hartu nindutenean. Konben-tzituta nengoen agureak arrazoi zuela eta nirebaitan bakarrik erne zela irudipen zoro hura,hain modu latzean nahastu ninduena, esatealotsagarria bada ere.

Haserre eta humore txarrez itzuli nintzenetxera, erabaki sendoa harturik etxe hutsarenmisterioei buruzko ideiak baztertzeko eta egunbatzuetan behinik behin abenida bar, muzin egi-teko.

Tinko lotu nintzaion honi eta gainera hurren-go egunetan idazmahai aurrean egon nintzenpresazko zenbait aferengatik, eta gauetan,berriz, lagun zirtolari, alai batzuen arrean; beraz,sekretu haiekin gogoratu ere ez nintzen la egin.Garaitsu hartan hasi nintzen batzuetan lotatikbat-batean esnatzen, norbaitek ukiturik bezala;argi zegoen nire liluraldian eta etxe hutsekoleihoan ikusitako izaki misteriotsuaren oroitza-penak itzartzen ninduela. Lanorduan ere, edolagunekin solasean ari nintzenean eta inolakozergatirik gabe oroitzapen hori jabetzen zennitaz bat-batean, tximistaren antzera.

Page 254: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Hala eta guztiz ere, iragaitzazko mementulabur batzuk izaten ziren horiek. Sakela ispilu tti-kia, erretratu eder hura sasi-isladatu zuena,etxeko erabilpen arrunterako neukan. Harexezbaliatzen nintzen gorbatari gorapiloa egiteko.Hala, lantegi garrantzitsu hori bukatzera nindoanbatean lausotua aurkitu nuen eta halakoetanohitura denez arnasa bota nion, gero igurtzizgarbitzeko. Odola zainetan izoztu eta barrenadardarka jarri zitzaidan, izu atsegin batekin! Bai,horrela iritzi behar diot nitaz nagusitu zen senti-penari, ispilura arnasa bota orduko ganduurdinskaren artetik aurpegi gozo hura ikusi nue-nean modu hits, erdiragarrian niri begira.

Barre egiten al duzue? Egin ditut zuekikoak.Ameslari porrokatutzat naukazue, baina zuekzernahi esan edo pentsa, aingeru hura ispilutikbegira neukan. Lurrina desegin bezain laster,ordea, ispiluko distiraren artean aienatu zen aur-pegia ere. Ez zaituztet nekatu nahi, ez dizuetondorengo une bakoitza banaka kontatu nahi,gertatu zen heinean. Esan nahi dizuedan bakarrada behin eta berriro errepikatu nituela nire aha-leginak ispiluarekin eta sarritan berreskuratu

Page 255: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

nuela irudi maite hura nire am asaren bitartez,nahiz eta beste batzuetan gogotik saiatu arrenarrakastarik eduki ez. Eroa baino areago joannintzen korrika etxe hutsaren aurrera leihorabegiratzeko, baina han ez zen kristaurik ageri.

Pentsamendu bakar harekin bizi nintzen,beste guztia hila zegoen niretzat, nire lagun etaikasketekin ere zabartzeraino. Egoera hura oina-ze lasaigarri edo ametsetako irrika bilakatzenzen batzuetan, irudiak indarra eta bizitza galdubalitu bezala; baina sarritan gailurra jotzen zuen,oraindik ere izulaborriz betetzen nauten memen-tutan.

Hondamenera eraman nindezakeen animakoegoera bati buruz mintzo naiz, sinisgogor hala-kook, eta ez dago bertan barre edo isekabideden ezer. Entzun eta erruki zaitezte nik jasanda-koaz.

Esan bezala, sarritan, irudi hura lainotzenzenean ondoezak hartzen zidan gorputza; ondo-ren irudia inoiz baino bizitasun eta distira han-diagoz agertzen zen, eutsi niezaiokeela uste iza-teraino. Baina orduan, eta modu beldurgarrian,irudia neroni nintzela iruditzen zitzaidan, ispiluko

Page 256: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ganduak inguratu eta bildua. Egoera garratzhura bularreko min zorrotz batekin amaitzenzen, erabateko nagitasunak jarraitzen ziolarik,hondarrean beti lehertu beharreko nekea uztenzidana. Halakoetan huts egiten zuten nire saioekispiluarekin, baina berriro indartu bezain lasteragertzen zen irudia ispiluan ostera, eta ezin ukadezaket hori nire gorputzarentzat pizgarri berezibat zela, ordurarte ezezaguna zitzaidana.

Aterunerik gabeko aztorapen hura kalterakoizan nuen. Hildakoa bezain zurbil eta zalantzabatean nenbilen, zeharo lur jota. Lagunek gaixo-tzat hartu ninduten, eta beren etengabeko oha-rren poderioz azkenean ahalik eta arreta handie-naz hausnartu nuen nire egoera. Ez dakit propioedo nahigabe, baina medikuntza ikasten zuenlagunetako batek bisitatu ninduen behin etaburuko gaitzei buruzko Reil-en liburua utzi zuennire etxean. Irakurtzen hasi eta lan hark bizikierakarri ninduen. Baina hura harridura neureburua ezagutu nuenean zoramen itsutuari buruzzioen guztian! Nire burua eroetxeko bidean ikus-tearen ikara latzak zentzatu eta erabaki sendoabartu nuen, berehala burutu beharrekoa.

Page 257: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Sakela ispilua hartu eta K. doktoreagana joannintzen segituan, eroen tratamendu eta senda-keta arloan ospetsua, eta baina oinarri psikikoa-ren jakinduriagatik ere, honek sarritan gorputze-ko eritasunak sortu eta atzera senda baititzake.Dena kontatu nion, gorabeherarik ñimiñoena ereisildu gabe, eta nire ustetan mehatxatzen nin-duen patu beldurgarritik salbatzeko erregutunion.

Lasaitasun osoz entzun ninduen baina harri-dura sakona antzeman nion begiratuan.

— Halere —hasi zen—, arriskua ez dagooraindik zuk uste bezain hurbil, eta ziur nagoerabat baztertu ahal izango dudala. Ezbairikgabe eragin psikiko bakan batek eraso dizu,baina oinarri gaizto baten erasoaz jakitun iza-teak gogor egiteko armak jartzen dizkizu eskura.Emaidazu sakela ispilu hori, zure adimen osoaeskatzen duen lanen bati lotu zaitez, ahaztu zai-tez abenida horretaz, ahal duzun bezain goizekin lanari, eta gero, ibilaldi eder baten ondoren,zoaz lagunartera, aspaldi honetan zure mirazegongo dira eta. Janari sendoak hartu eta ardobizkorgarri indartsuak edan itzazu. Ikusten duzu

Page 258: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zure ideia itsu hori erauzi nahi dudala, alegiaetxe hutsaren leihoan eta ispiluan aurpegi horiagertzen zaizun ideia, zure gogoa beste gauza-tara zuzendu eta gorputza zailduaz. Jarraiozunire asmo honi artez.

Zaila egiten zitzaidan ispilutik aldentzea.Medikuak, jadanik eskuetan zeukalarik, antze-man egin zuen. Arnasa bota eta honela galdetuzidan, nire aurrean jarriaz:

— Ezer ikusten al duzu?— Ezta ezertxo ere —erantzun nion, benetan

zen bezala.— Bota ezazu zerorrek arnasa —esan zuen

orduan medikuak, ispilua niri emanaz.Hala egin eta inoiz baino argiago azaldu zen

lehengo irudi miresgarria.— Horra hor! —oihukatu nuen.Medikuak bertara begiratu eta esan zuen:— Nik ez dut ezeren aztarnarik hartu, baina

ezin ezkuta diezazuket ispiluari begiratu diodanunean bertan dardara latz bat nabaritu dudala,berehala joan zaidan arren. Ikusten duzu osoegiazalea naizela, eta horregatixek merezi dutzure zeharoko konfidantza. Saia zaitez berriro.

Page 259: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Hala egin nuen. Medikuak besoaz inguratuninduen, bere eskua bizkarrezurrean nabaritzennuelarik. Berriro azaldu zen irudia. Medikua,nirekin batera ispiluari begira, zurbildu egin zen;orduan nire eskutik ispilua hartu, berriro begira-tu, idazmahaian giltzapean itxi eta nigana jiratuzen, eskua bekokian zuela segundo batzuez isi-lean egon ondoren.

— Jarrai itzazu —hasi zen—, jarrai itzazu nireaginduak zehazki. Aitortu beharra daukat zureonetatik atera eta zure baitan nabari dituzunoinaze une horiek oraindik misterio osoa direlaniretzat, baina espero dut laster izango naizelazuri horri buruz gehiago esateko gai.

Hobe-beharrez, borondate tinko eta irmoare-kin bizitu nintzen aurrerantzean, doktorearenaginduei segituaz. Laster antzeman nuen beste-lako gogoeten eta agindutako dietaren eraginmesedegarria, baina halere ez nintzen libratueguerdian hamabiak aldera, baina berezikigauerdian hamabiak aldera nozitzen nituenlarrialdi beldurgarrietatik. Lagunarte alaiarenerdian ere, edari eta kantuen orduan, bat-bateanlaban gori zorrotzek zeharkatzen zidatela barre-

Page 260: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

na iruditzen zitzaidan, eta nire kemen guztia ezzen hari autre egiteko aski; handik aldegin beha-rra izaten nuen eta zorabio antzeko hartatikesnatu arte ez nuen itzultzerik izaten.

Gau batez bilera batean nengoen, non indareta eragin psikikoari buruz eta magnetismoarenarlo ilun, ezezagunaz mintzo zen. Solasgai nagu-sia zen ea oinarri psikiko urrun batek inorenganeraginik izan ote dezakeen, eta aldeko adibideugarien bidez baieztatu zuten. Mediku gazte bataritu zen bereziki hizketan, magnetismoaren osozalea, esanaz beta eta beste anitz, edo areagomagnetizatzaile indartsu guztiak gauza zirelaurrunetik sonanbuloengan eragina izateko,borondatea azkarki tinkatze hutsarekin. Kluge,Schubert, Bartels eta bestek honi buruz esanda-ko guztia joan zen argitara ateratzen.

— Garrantzitsuena —hasi zen azkenean ber-tako bat, aztertzaile zuhurtzat zeukaten medi-kua—, nire ustez denetan garrantzitsuena da agidanean magnetismoak hainbat misterio azaltzendituela, nahiz eta guk nahiago izan gorabeheraarrunt eta xume iriztea, eta ez misterio. Bainajakina, kontuz epaitu behar dugu. Nolaz izan dai-

Page 261: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

teke inongo arrazoi agerikorik gabe, nahiz kan-poko nahiz barruko, eta gure ideien katea etenaznorbaiten edo gertakariren baten irudi argiagure gogo barrura bat-batean sartzea eta halakobizitasun harrigarriaz gu menperatzea? Aipaga-rriak dira ere gure lo garaiko asaldurak: lehenbi-ziko ametsa leize beltz batean hondoratzen da,eta amets berriak, arestikoarekin zerikusirikgabeak irudi berri bat agertzen digu sekulakobizitasunaz, gu lurralde urrunetara eraman etaaspaldi atzendutako jendeak aurkezten dizkigu-larik. Areago, askotan honelaxe begiratzen diegupertsona ezezagunei, agian amets hartatik urteaskotara lehen aldiz ikustean. Esaten duguneanere Ene Jainkoa! Harrigarria bada ere, gizon edoemakume hori ezaguna egiten zait, lehenago erenonbait ikusi dudalakoan nago, berez ezinezkoaizanik, agian horrelako amets baten oroitzapeniluna izan daiteke. Gure gogoeten katean bat-batean irudi arrotzak agertzea eta gu hainbeste-ko indarrez menperatzea ez ote da izango oina-rri psikiko arrotz baten lana? Ez ote da izpirituarrotza agian gai izango, baldintza batzuen peaneta inongo prestaketarik gabe lotura magnetiko

Page 262: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

hori bideratzeko, gu nahitaez jarraitzera behar-tuz?

— Horrela helduko ginateke —sartu zenbeste bat barrez— urrats handiegirik gabe sor-ginkeria, lilurak, mirariak eta bestelako siniske-ria bitxi eta zentzugabeen doktrinara, aspaldizaharkitutako garai ezjakin bateko zerak.

— Begirozu gero! —eten zion medikuak sinis-gogorrari—. Garaiak ez dira zaharkitzen eta inoizez da garai ezjakinik izan, non eta ez ditugunezjakintzat hartzen pentsatzeko ausardia edukiduten garaiak, geurea barne. Gauza bitxia daaskotan lege sendoen bidez ere finkatua dagoenzerbait ukatu nahi izatea eta, halaber, ez dutuste gure izpituaren sorterria den erresuma ilunmisteriotsu horretan lanparatxo bakar bat erepiztuta dagoenik gure begi eskasak argitzeko;baina halere jakina da naturak ez digula ukatusatorren sena eta trebetasuna. Hor saiatzengara, itsuak izan arren ilunpean barrena bideaurratzen. Baina hala nola antzematen duenitsuak mundu honetako arbolen hosto firfirankerizpe freskoa emango dion basoa, eta halanola egarberak ere uren zurrumurru eta plasta-

Page 263: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

dan aseturik utziko duen erreka, modu horretanbere desirak beteaz, gisa berean, izpirituarenarnasaz ukitzen gaituzten izaki arrotz horienhegalkada ozenetan igartzen dugu guk ereargiaren iturbururantz garamatzan erromesbi-dea, begiak zabalduko dizkiguna.

Ez nion nire buruari gehiagoan eusterik izan.— Ziurtzat jotzen al duzu orduan —esan nuen

medikuagana zuzenduz—, izpirituzko oinarriarrotz baten eragina, nahitaez jarraitu beharre-koa?

— Nire iritziz, eta sakonean sartu gabe —erantzun zuen medikuak—, eragin hau posibleaizateaz gain, antzekoak dira ere egoera magne-tikoari esker argitzen diren oinarri psikikoarenbeste hainbat operazio.

— Hartara —jarraitu nuen—, etsai gaizkileekeragin galgarria izan al dezakete gugan?

— Izpiritu erorien trikimailu zirtzilak dirahoriek —gaineratu zuen medikuak barrezka—.Ez gaitezen horien aurrean makurtu. Arren eska-tzen dizuet ere nire hitzak iritzi soiltzat har ditza-zuen, eta esandakoari gehitzen diot inolatan ereez dudala onartzen izpiritu batek beste bat arras

Page 264: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

azpira dezakeenik; aldiz, pentsatu nahi nukeegon behar duela menpekotasun, borondateahultasun edo harremanen bat nagusitza horiahalbidetzen duena.

— Oraintxe hasi naiz —ekin zion gizon adindubatek, ordurarte isilik eta arretaz entzuten ego-nak—, oraintxe hasi naiz zertxobait ohitzen gure-tzat ezkutukoak diren misterio horiei buruzkozure ideia bakan horiekin. Nahiz indar misterio-tsu kaltegarriek eraso gaitzaketen, geure izpiri-tua okerturik egoteak soilik oztopa diezagukegaraipenez borrokatzeko indar eta kemena. Hitzbitan, soilik izpirituko eritasunak, bekatuak ale-gia egiten gaitu oinarri galgarri horren morro.Argi eta garbi, antzinatean has eta egundaino,gure barrena astintzen duten asaldurarik naha-sienetan jardun dute etsai indarrek. Amodiozkoenkantamenduei buruz ari naiz, horietakozbeteak baitaude kronika guztiak. Beti azaltzendira halakoak sorgin epaiketa zoroetan, eta gauregun ere Estatu ospetsu baten legebildumanaipatzen dira amodio edabeak, eragin psikikoakizan omen ditzaketenak eta desirak oro har ira-tzartzeaz gain inor nahitaez liluratzen dutenak.

Page 265: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Hau dela eta gogora datorkit gertakari tragikobat, orain dela gutti neronen etxean ezagutua.

«Bonapartek bere gudarosteaz gure aberriagainezkatu zuenean, Zaldun Goardia italiarrekokoronel batek hartu zuen ostatu nire etxean.Armada Handia deitzen zaioneko ofizialen arteanbera zen jokabide isil, apal eta prestuagatikbereizten zen bakarretakoa. Bere hildako aurpe-gi zurbilak, bere begi hitsek eritasuna edo atse-kabe sakona ezagun zuten. Egun gutti zerama-tzan nirean, kasualitate arraro hura gertatuzenean, bere kalterako. Bere gelan nengoenorduantxe, ez non eta ez han antsi mingotsenartean eskua bularrera eraman zuenean, edoareago sabelaldera, herio-minetan bezala. Las-ter ez zen hizketarako gauza ere eta sofa gaine-ra bota behar izan zuen bere burua. Orduan berebegiek ikusmena galdu eta gogortuta gelditu zenkorderik gabe, estatuaren antzera. Dardarkaesnatu zen azkenean, amets erdian asaldatutabezala, baina nekearen nekez ez zuen puskabatean zirkin egiterik izan. Nire medikuak, bera-gana joanarazi ondoren, bestelako tratamendue-kin emaitza onik izan ez eta magnetismoa erabi-

Page 266: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

li zuen, itxuraz poliki antzean. Baina medikuakutzi egin behar izan zuen, bera ere gaitz jasane-zin batek bartzen baitzuen gaixoa magnetizatze-ko orduan. Gainerakoan koronelaren konfidantzabereganatu zuen eta honek esan zion Pisan eza-gututako emakume baten irudia urreratzenzitzaiola halako uneetan; haren begirada gartsuabarruratzen zitzaiola iruditu eta berebiziko oina-zeak nabaritzen zituela, kordea zeharo galduarte. Egoera haren ostean buruan min-zurria etaahidura bat geratzen omen zitzaion, amodioatseginetan murgildu ondoren bezala. Inoiz ezzuen adierazi emakume harekiko bere hartue-mana. Gudalosteak abiatu beharra zeukan. Koro-nelaren kotxea atarian prest zegoen, eta beragosaltzen. Baina Madeirako baso ardoa ahorazeraman unean eserlekutik erori zuela aitortuzuten.»

«Aste guttiren buruan, koronelari zuzenduta-ko gutuna iritsi zen nire etxera. Batere zalantza-rik gabe ireki nuen, koronelaren senideen xehe-tasunak jaso eta hartara bere bat-bateko herio-tza jakinaraziko nielakoan. Gutuna Pisatik zeto-rren eta hitz bakar hauek zeuden bertan, izenpe-

Page 267: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

rik gabe: «Errukarri hori! Gaur, ...ilak zazpi,eguerdiko hamabiak aldera, eta zure erretratuengainagarria amultsuki besarkatzen zuen bitar-tean erori da Antonia hilik zerraldo». Egutegirabegiratu nuen, markatua baineukan bertan koro-nelaren heriotza eguna, eta jabetu nintzen Anto-niaren ordu berean hil zela!»

Ez nuen entzuten jarraitu gizonak istorioarigehitu ziona. Izan ere, koronel italiarraren egoe-ra berean nengoela antzematean sortu zitzaidanizuarekin oinaze garratzezko halako irrika zoroaerne zitzaidan nire irudi ezezagunarekiko non,harexek menperatuta, berehala zutitu eta laster-ka irten behar izan nuen zorigaiztoko etxerantz.

Argi keinuak ikusi uste izan nituen urrutira,leihosare itxien tartetik, baina urreratu ahalaaienatu zen distira. Maitasun egarriz lehertzen,aterantz jo nuen; nire bultzadapean ireki etahantxe gertatu nintzen motel argitutako ezkara-tzean, aire astun, itogarriak bildua. Bihotzak ezi-negon eta kezkaz egiten zidan taupa. Orduandoinu luze zorrotz bat entzun zen etxean barre-na, emakume eztarritik aterea. Neuk ere ez dakitnondik nora egokitu nintzen bat-batean kandela

Page 268: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ugariz argitutako salo batean, antzinako dotore-ziaz jantzia, altzari doratu eta txarro japoniarbitxiz apaindua. Usain sendoko kea zetorkidangandu urdinezko uhinetan.

— Ongi etorri, ongi etorri, senargai laztana!Heldu da ordua gu biok ezkontzekoa! —oihukatuzuen emakume baten ahots ozenak.

Ez dakit nola iritsi nintzen saloi hartara, etahain gutti nondik nora agertu zen bat-batean,gandu artetik, jantzi aberatseko andre altu,gazte hura. Ongietorri, senargai laztana garrasi-ka errepikatuz urreratu zen niganantz besoakzabalduta... adinak eta eromenak zarpaildutakoaurpegi horixka zimur bat, zuzenean niri begira.Izu ikaraz dardarka, atzera egin nuen. Kriskitinsugearen begirada gartsu zorrotzak sorgindurikbezala, ezin nituen begiak urrundu atso zatarharengandik, eta ezta urrats bakar bat emanere.

Nigana hurbildu zenean iruditu zitzaidan aur-pegi higuingarri hura gasa finezko maskara batbesterik ez zela, atzean ispiluko irudi ederrarenegitea igartzen zelarik. Atsoaren eskuek ukitzennindutela nabaritu nuen, halako batean makako-

Page 269: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

rro eginaz lurrera jausi eta nire atzean ahots batoihuka hasi arte:

— Ene, deabrua berriro akerrarena egiten arida berorrekin. Ohera, ohera azkar, Aibeza, ezbadu nahi bizkarra galanki berotzea!

Berehala itzuli eta administratzaile zaharraikusi nuen mahuka hutsik, zigor luze bati burugainean eraginaz. Atsoa zehatzen hastera ziho-an bere harekintxe, antsika lurrean kuzkurtutazegoelarik. Besotik eutsi nion baina hark bazter-tu egin ninduen, oihu batean:

— Alafede, jauna! Satanas zaharrak hil egin-go zintuen ni tartean sartu ez banintz. Alde, alde,alde!

Saloitik itsumustuan irten eta alferrik bilatunuen kaleko atea, ilunpe bizi hartan. Zigorkadenziztua eta atsoaren aieneak entzuten nituen.Laguntza eske marru egiten saiatu nintzen, nireoinpeko zoruak huts egin zidanean. Eskailerabatean behera piririka erori eta hain gogor jonuen ate baten kontra non hau ireki eta gela ttikibatean erori nintzen zerraldo. Utzi berria ziru-dien ohe banatua eta aulkian eskegitako kafeko-

Page 270: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

lore txamarra ikusita, berehala antzeman nuenhura administratzaile zaharraren ganbera zela.

Handik guttira zalaparta hotsa aditu zeneskaileran behera; administratzailea logelabarrura oldartu eta belauniko jarri zitzaidan.

— Santu guztien izenean! —erregutu zueneskuak goraturik—. Nornahi zarela ere, eta sor-gin andere zaharrak nolanahi erakarri zaituelaere, isilean gorde ezazu hemen gertatua, beste-la ez zerurako eta ez lurrerako geratuko bainaiz!Andere goren eroak jaso du astindua eta oheanloturik dago. Oh, baina egintzazu lo patxadaneta gozo, jaun agurgarria! Bai, ederki egingoduzu uztail gau epel, atsegin honetan, ilargi dis-tirarik ez baina izarren irirrarekin! Gau lasai etazoriontsua izan!

Hitz egiten zuen bitartean agurea zutitu, kri-seilua hartu eta sototik kanpora bultzaka aterai-no eraman ninduen, ondoren morroiloz itxiaz.

Zeharo txundituta hartu nuen lehenbailehenetxerakoa. Jabetuko zaretenez, misterio izugarrihark erabat hunkiturik, lehen egunetan ez niongertatutakoari zentzuaren arrastorik ere har-tzen. Gauza bakarra zegoen argi: ordurarte men-

Page 271: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

peratu ninduen begizko maltzurra jadanik alden-dua zegoen nigandik. Aienatua zen ispiluko irudisorgindu hura ikusteko nire irrika samina, etaegoitza hutseko nire sartualdi hari, berriz, uste-kabean eroetxera egindako bisitaldiaren tankeraeman nion.

Inongo zalantzarik gabe administratzaileaodol prestuko emakume zoro haren zaindarigogorra zen, munduari ezkutatu beharreko ego-eran bizi zena. Baina ispilua... azti hura batikbat... Baina jarrai dezadan, jarrai!

Handik lasterrera P. kondearekin egokitu nin-tzen lagunarte jendetsu batean. Bazter bateraeramanaz esan zidan irribarretsu:

— Ba al dakizu argitzen hasi direla etxehutseko gure misterioak?

Adi-adi jarri nintzen entzuteko, baina kondeajarraitzera zihoanean jangelako ate bikoitza irekizen, mahaira joan gintezen.

Kondeak berritu nahi zizkidan sekretuekingogoeta sakonean, dama gazte bati besoa eska-tu eta mekanikoki bildu nintzen zeremonia geldi-ko segiziora. Eskaini ziguten leku librera niredama zuzendu ondoren, begiratzen diot orduan

Page 272: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

lehen aldiz eta... hor non ikusten dudan nire ispi-luko irudi berbera, inolaz ere nahastu ezinezkoa.

Jabetuko zarete barrenak dardara egin zida-la, baina segurtatu behar dizuet, halaber, ez zelaerne nigan lehenagoko nire maitasun grina zoro,galgarri haren aztarnarik xumeena ere, emaku-me irudi eder hura arnasaz ispilura erakartzera-koan antzeman ohi nuena. Nire harridura, edoizua areago, begiradan ageri nuen nonbait, nes-katxa zur eta lur baineukan begira; hala, beha-rrezkotzat jo nuen nire buruaren jabe egitensaiatzea eta ahalik lasaiena adieraztea nire oroi-tzapen bizi batek ez zidala zalantzarik edukitzenuzten lehenago bera nonbait ikusi izanaz. Bereerantzun laburretik jakin nuenean ezinezkoazela, bezperan iritsi baitzen bizitzan lehen aldiz***ra, txunditurik utzi ninduen.

Mututu egin nintzen. Neskatilaren begi ede-rrek zuzentzen zidaten aingeruzko soak bakarrikzuzpertu ahal izan ninduen. Badakizue honelako-etan hitzak neurri egokian jalki behar direla,goxo-goxo, emandako notak berriro joko duenpuntu zehatza aurkitu arte.

Page 273: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Hala egin nuen neuk eta laster konturatu nin-tzen nire alboan izaki xamur eta fin bat neukala,baina animako aztoramenen batek gaizkitua.Elkarrizketako zati alairen batean, bereziki nikCayenneko piperra bezain mina zen hitz ozar,zelebreren bat isurtzen nuenean bizitasunaeransteko, barre egiten zuen, baina saminki,zakarregi ukitu balute bezala.

— Ez zaude pozik, andereñoa. Goizeko bisi-taldiagatik izango da agian...

Honela esan Zion nire damari gugandik urru-ti gabe eserita zegoen ofizial batek. Bainaorduantxe ondokoak besotik heldu eta zerbaitesan zion belarrira. Bitartean mahaiaren bestal-deko emakume bat, masailak eta begiak sutan,ozenki ari zen hizketan Parisen ikusitako operaemanaldi zoragarriaz, egun hartakoarekin alde-ratzen.

Nire albokoari malkoak irten zitzaizkionmara-mara:

— Ni bai tuntuna —jiratu zen nigana. Migrai-nak izaten zituela esan zidan.

— Nerbioetako burukominen ondorio norma-la —gaineratu nuen doinu ezaxolatiz—. Horren-

Page 274: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tzako botikarik onena edari poetiko honenbitsean igeri dabilen izpiritu bizi, alaia da.

Hitz horien ondoren txanpaina isuri nionkopan, hasieran uko egin bazion ere, eta txurru-patzen zuen bitartean begiradaz eskertu zidangordetzerik izan ez zituen malkoei eman meninterpretazioa.

Bazirudien barrena poztu zitzaiola, eta denaongi joango zen nik aurrean neukan kopa ingele-sa tupustean jo eta soinu zorrotz, sarkor huraatera ez balu. Hildakoa hainbat zurbildu zen nirealbokoa eta ni ere bat-bateko izuak atxiki nin-duen, zarata hura etxe hutseko atso eroarenahotsa iruditu baitzitzaidan!

Kaferako orduan P. kondeagana hurbiltzekoparada izan nuen. Ederki jabetu zen zergatiaz.

— Ba al dakizu zure albokoa S.ko Edwine kon-desa zela? Ba al dakizu bere amaren ahizpa urte-tan daukatela etxe hutsean giltzapeturik eromensendaezin batengatik? Gaur goizean bisitatudute ama-alabek errukarria. Administratzailezaharra, kondesaren eroaldi bortitzak biderazitzakeen bakarra eta bere zaintzaren ardurazeukana, hiltzorian dago. Diotenez, ahizpak

Page 275: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

azkenean K. doktoreari sekretua konfiatu dio,eta honek azken ahaleginak egingo omen dituguttienez aldian behingo eldarnio latz horietatikgaixoa libratzeko. Oraingoz hori da dakidan guz-tia.

Zenbait jende hurbiltzean eten zen elkarriz-keta. K. doktore huraxe zen nire egoera misterio-tsu hartan bisitatu nuena. Pentsatzen ahal duzuelehenbailehen jo nuela berriro beragana. Orduz-tik gertatu zitzaidan guztia kontatu nion zehazkieta arren eskatu nion, nire lasaitasunerako, atsoeroaz zekien guztia esan ziezadan. Ez zuen inon-go oztoporik izan nik zeharoko diskrezioa hitzeman eta gero, ondorengo hau konfiatzeko:

— Angelika, Z.ko kondesak —hasi zen dokto-rea—, hogeitamar urtetik aurrera joana izanarren, oraindik loretan zeukan bere edertasuna,S.ko konde askoz gazteagoak hemengo korteanikusi zuenean. Bere xarmaren sarean jausirik,kondeak gorespen sutsuenen bidez ekin zion.Eta uda aldean kondesa aitaren ondasunetaraitzuli zenean ere atzetik joan zitzaion, aita zaha-rrari bere desiren berri emateko, Angelikarenjarrerak ez baitzuen itxaropenik gabe uzten.

Page 276: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

«Baina S. kondea heldu eta Gabriela, Angeli-karen ahizpa gazteena ikusi orduko, liluralditikbezala esnatu zen. Angelikak iharra eta zimelazirudien Gabrielaren aldean, honen edertasuneta airosiak guztiz aztoratu baitzuen S. kondea.Hartara Angelika gehiago aintzat hartu gabe,Gabrielaren eskua eskatu zuen eta baita Z.kokondeak pozik asko eman ere, Gabrielari ere S.kondeaganako zaletasun nabaria ageri zitzaiola-ko.»

«Angelikak ez zuen nahigaberik ñimiñoenaere azaldu senargaiaren hitz jatearekin.»

«— Utzi egin nauela uste du gizarajoak! Ez daohartzen ni ez baizik eta bera izan dela nire jos-tailua, eta orain harrika bota dudala.»

Horrela mintzo zen ironia harroz, eta berejarrera ikusita, benetakoa zirudien hizjale hareki-ko bere muzinak. Gainerakoan, Gabriela eta S.kokondearen arteko ezkon asmoak zabaldu zirene-tik, Angelika bakanka agertzen zen inora; ez zenmahaira biltzen, eta ziotenez bakarrik ibiltzenzen ondoko basoan barrena, aspaldi pasealeku-tzat aukeratu zuen hartatik.»

Page 277: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

«Gertakari berezi batek nahastu zuen jaure-gian nagusi zen ohizko baretasuna. Agi daneanZ. kondearen ehiztariek, hartara behartutakonekazari multzo handi batek lagundurik, ijitotalde bat atzeman eta azken aldera bailaran ger-tatutako hilketadun suteak eta lapurreta ugariakleporatu zizkieten. Jauregiko patiora ekarri zituz-ten, gizonak kate luze bati loturik, eta emakumeeta haurrak berriz gurdiari estekaturik. Zenbai-ten harrotasuna lapur eta hiltzaile izaerarekinegokitzen zen zeharo, tigre gatibuaren antzekobegirada basati, distiratsukoak baitziren; bainaemakume zatar bat nabarmentzen zen denenartetik, luze eta argala, burutik oinetaraino txalgorrian bilduta, gurdi gainean zutik eta jaistenuzteko aginduaz. Hala onartzea erabaki zuten.»

«Z. kondea patiora heldu eta taldeak jauregi-ko ziegetan banakatzea agindu zuen; bainaorduan, ilea askatuta, izu eta egonezaz aurpegiazurbilduta, Angelika kondesa agertu zen atetikzalapartan, eta ahots urragarriz hasi zen belau-niko oihuka:

— Utz itzazue libre, utz itzazue libre! Erruga-beak dira, errugabeak! Aita, utz itzazu! Beren

Page 278: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

odol tanta bakar bat isurtzen bada, laban hausartuko dut nire bularrean!»

«Orduan kondesak laban distiratsu batiairean eragin eta zorabiaturik erori zen.

«— Ai, nire poxpolina, nire kutuna. Banekienbai, ez zenuela honekin burutuko! —egin zuenmarru atso gorriz jantziak, eta kondesarenaurrean kuzkurtu eta muxu nazkagarriz bete ziz-kion aurpegi bularrak, etengabeko marmarrean:

— Umetxo laztana, umetxo laztana, itzar zai-tez, badator senargaia eta! E, e, badatorrelasenargaia!»

«Hartan atsoak txarro bat atera zuen, nonalkohol gardenetan arrain gorri bat arintasunezigeri zebilela zirudien. Atsoak txarroa kondesa-ren bihotz parean jarri eta berehala itzarri zen.Baina ijitoa ikusi orduko jauzi egin, indarrez etagartsuki besarkatu eta elkarrekin aldegin zutenjauregi barrenera.»

«Z. kondea, Gabriela eta bere ezkongaia,bien bitartean azalduak, geldi geldirik zeudenbegira, beldurrak hunkiturik. Buhameek ezertazarduratu gabe jarraitzen zuten lasai. Kateak

Page 279: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

askatu eta banaka lotuta ezarri zituzten ziege-tan.»

«Biharamunean Z. kondeak auzo guztia bil-duarazi eta aurrera ekarri zituzten ijitoak. Kon-deak jakitera eman zuen errugabe zirela ibarre-ko lapurreta haietaz, eta zilegi zutela bere lurral-deak zeharkatzea.»

«Hala, askatu eta nor bere baimenarekinlibre geratu ziren, harrigarriro. Gorriz jantzitakoemakumearen hutsunea antzeman zuten. Zurru-murruak zioenez, buhameen buruzagia, ezagunalepoan zeraman urre kateagatik eta hegal zaba-leko bere kapela beheratuko gandor gorriagatik,kondearen gelan egon zen joandako gauean.Gerora zalantzarik gabe egiaztatu zen buha-meek ez zutela inolako zerikusirik izan bailarakolapurreta eta hilketetan.»

«Hurbiltzen zihoakion ezkon eguna Gabriela-ri. Egun batean harrituta ikusi zuen altzariak, jaz-kiak, oihalak, hau da, etxeko tresneria oso bate-kin zenbait gurdi bete eta jauregitik zeramatza-tela. Biharamunean jakin zuen Angelika bezpe-ran abiatu zela, ondoan zituelarik S.ko kondea-ren gelaria eta emakume mozorrotu bat, txal

Page 280: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

gorriko atso buhamearen antza zeukana. Z. kon-deak misterioa argitu zuen esanaz beharturikegon zela, arrazoi batzuk zirela medio, Angelika-ren desio bitxiari amero ematera, eta ***ko abe-nidako etxea oparitzeaz gain, bertan aparte etabereizirik bizitzen utzi zion; horretarako, erabakiomen zuten ez aitak eta ez familiako inork ezzuela etxean sartzerik izango Angelikaren ones-pen argirik gabe. S.ko kondeak gaineratu zuenAngelikaren otoien aurrean honen esku utzibehar izan zuela gelaria ere, ***ra berarekinbidaiatzeko.»

«Ezkontza ospatu zen. S.ko kondea D***rajoan zen emaztearekin, eta beren pozak ez zuenurtebetean okerrik izan. Baina orduan kondeagaixotzen hasi zen, modu arraroan. Bazirudienoinaze ezkutu batek kemen eta bizi poz guztiaosten ziola. Alferrik izan ziren emaztearen ahale-ginak senarrari barrena suntsitzen zion sekretuhura ateratzeko. Azkenean zorabio gogor batzukbizitza arriskuan ipini ziotenean, medikuei obedi-tu eta Pisa aldera abiatu omen zen. Gabrielak ezzion laguntzerik izan, haur izateko zegoenez, eta

Page 281: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

handik aste batzuetara eduki zuen, hain zuzenere.»

«Hemendik aurrera —mintzatu zen dokto-rea—, S. kondesaren albisteak zatika osatzendira, eta begirada erneak bakarrik aurki dezakebertan nolabaiteko lotura. Aski bedi jakitea berehaurra, alaba, ulertu ezin daitekeen eran desa-gertu zela sehaskatik, eta hura aurkitzeko egina-hal guztiak alferrik izan zirela. Bere atsekabeaetsipeneraino iritsia zen kasik, garaitsu hartan Z.kondeak beste berri latza emanaz idatzi zionean:bere suhia, ustez Pisarantz zihoana, ***n aurkituomen zuten, Angelikaren etxean, nerbio atakeakjota hilik; agi danean Angelika zeharo erotu zen,eta kondeak berak ere ezin izango omen zituenhalako zoritxarrak askoz luzaroagoan jasan.»

«Gabriela, indarrak apur bat berreskuratuorduko, aitaren ondasunetara lehiatzen da.Gauez, lo hartu ezinik begi aurrean senarra etaalaba galduaren irudia dituela, negar zotin isilaentzun uste du bere logelako ate aurrean. Keme-na bildurik argimutileko kandelak piztu, kanporairten eta... Jainko santua! Lurrean kuzkurtuta etatxal gorrian bilduta atso buhameak so egiten dio

Page 282: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

heriozko begirada beragan josirik. Ume batdauka besoetan, egonezaz negar zotinka. Kon-desaren bihotzak indarrez egiten du taupa: berehaurra da! Desagertutako alaba! Hartzen dubuhamearen besoetatik indarrean, baina unehorretan esku artean bihurritzen zaio, bizirikgabeko panpina baten moduan. Kondesarengarrasi izutuek etxeko guztiak esnatzen dituzte;presaka bertaratu eta hilda aurkitzen dute andrezaharra, bizkorgarri guztiak alferrik dira, eta kon-deak ehortz dezaten agintzen du.»

«Geratzen den bakarra ***ra bidaiatzea da,Angelika zoroaren etxera, apika haurrarensekretua han argitzeko. Dena aldatua dago.Angelikaren eromenak neskame guztiak izutuditu eta gelariak bakarrik jarraitzen du bertan.Angelika lasaitu eta zentzatu egin da. Ordeakondeak Gabrielaren haurraren istorioa konta-tzen dionean, txalo egin eta algara artean jar-tzen zaio:

— Iritsi al da panpintxoa? Ongi iritsi? Ehortzi?Alajaina, bai dotore mugitzen dela urrezko faisa-na! Ez al dakizu ezer begi urdin eta sutsuekikolehoi berdeaz?»

Page 283: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

«Kondea izuturik konturatzen da eroaldiaitzuli zaiola. Ikusten duenean Angelikaren aurpe-gia bat-batean atso ijitoaren egitea hartzen aridela, errukarria bere ondasunetara eramateaerabakitzen du, nahiz eta gelari zaharrak beste-rik aholkatu. Izan ere Angelikaren eromena amo-rru eta sumindura bihurtzen da, bera etxetik era-mateko prestaketak hasten direnean.

«Argitasunezko une batean Angelikak malkosaminez erregutzen dio aitari bertan hiltzenuzteko, eta honek, barreneraino hunkituta, onar-tu egiten dio, nahiz eta alabaren ezpainetatik jal-kitako hurrengo ateraldiak erokeria berritzathartu behar izan. Izan ere, hor non aitortzen dionS.ko kondea beso artera itzuli zitzaiola, etabuhameak Z. kondearen etxera eraman zuenhaurra elkartze haren fruitu zela.»

«Hirian uste zen Z. kondeak bere ondasune-tara eraman zuela koitadua, baina zinez hantxeegon zen etxe hutsean gordeta, gelariaren ardu-rapean.»

«Bada denbora puska bat Z. kondea hil dela,eta S.ko Gabriela kondesa Edwinerekin etorri dafamiliarteko arazoak konpontzeko. Ezin izan dio

Page 284: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

bere buruari ahizpa ikustea ukatu. Bisita horre-tan ez-ohizko zerbait gertatu bide da, baina kon-desak ez dit horretaz deusik berritu. Soilik, etaoro har hitz eginez, gelari zaharra ahizparenalbotik urrundu behar dela esan dit. Behinbatean, eta denok dakigunez, izugarrizko gogor-keriaren bitartez bideratu nahi izan zituen eroal-di haiek, baina Angelikak urrea egiten zekielasinistarazi zionean, mota guztitako jarduerabitxiak burutzera eta zer behar hartaz hornitzerabultza omen zuen gelaria.»

«Alferrik litzateke —bukatu zuen doktoreak—, nori eta zuri adieraztea zenbateko harremanadagoen gauza hauen guztien artean. Ziur nagozeu izan zarela hondamendia sortu duena, etaondorio bezala emakume horren sendaketa edoheriotz lasterra ekarriko duela. Gainerakoan ezinezkuta dezaket ni zurekin lotura magnetikoanezarri ondoren ez nintzela gutti izutu neuk ereispiluan irudia ikustean. Biok ala biok ere dakiguEdwineren irudia zela.»

Doktoreak horrenbestez amaitzea iritzi zio-nez, neu ere ezin luzatuko naiz gehiago Angeli-ka, Edwine, neroni eta gelari zaharraren arteko

Page 285: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

harreman misteriotsuaren nondik norakoarekin,eta elkarrekiko harreman mistikoek antolatuzuten etsai jokoarekin. Gaineratu nahi dudanbakarra da gertakari hauen ostean sentipenastun, latz batek hiritik urrutiarazi ninduela,gerora desagertu zaidan arren. Uste dut patxadasakon bat sentitu nuen unean bertan gertatuzela atsoaren heriotza.

Honela bukatu zuen Theodorek kontaera.Lagunek oraindik beste pixka batean eztabaida-tu zuten bere abentura hura, eta denak adoszeuden esaterakoan bertan tankera bakan, bel-durgarrizkoan elkartzen zirela biak, nola harriga-rria hala miresgarria ere.

Elkarrengandik agurtzerakoan, FranzekTheodoren eskua hartu eta honela esan zion,goxoki astindu eta irribarre ia malenkoniatsuare-kin:

— Gabon, Spalanzaniren xaguxarra!

Page 286: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

GONBIDATU IZUGARRIA(Der unheimliche Gast)

Ekaitz erauntsi gogorra ari zuen, gero etanegu hurbilagoaren aitzindari. Hodei beltzakbidaltzen zituen aurretik, euri eta kazkabar jasa-ren ziztu zalapartak sakabanatzeko.

— Gaur biok bakarrik gaitun —esan zion G.koronelaren emazteak bere alaba Angelikari,hormako ordulariak zazpiak jotzerakoan—. Egu-raldi txarrak lagunak uxatu zizkigun. Nire sena-rra etxeratuko balitz behinik ehin!

R.ko Moritz kapitaina sartu zen orduantxe.Legegizon gazteak jarraitzen zion, bere humorebizkor eta agortezinarekin asteartero koronela-ren etxean biltzen zen taldea alaitzen zuen hark.Angelikak esaten zuenez, halako lagunarte etxe-koiarekin ez zen antzematen gizarte zabalagoa-ren hutsunerik.

Hotz egiten zuen salan. Koronelaren emaz-teak tximiniako sua astindu eta te-mahaia ingu-ratzeko agindu zuen.

Page 287: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Zuei bioi —mintzatu zen—, benetakoheroismo prestuarekin ekaitz eta erauntsianbarrena etorri zareten jaunoi, ezin eskatukodizuet gure te motel, ahularekin etsi dezazuen;beraz, mademoiselle Margeritek iparraldekogure edari bikaina prestatuko dizue, eguralditxar guztiei aurre egiteko egokiena.

Margerite frantsesak, hizkuntzagatik etaemakumeen beste trebetasun batzugatik Angeli-ka andereñoaren mirabea zenak nahiz eta Ange-likak baino urte bakar batzuk gehiago eduki,azaldu eta esandakoa egin zuen.

Pontxeari lurrina zeriolarik eta sua tximinianzirt-zart, elkarren ondoan jezarri ziren mahai tti-kiaren inguruan. Hotzez dardarka zeuden denak,eta arestiko jardun ozen eta alaiaren ordez isilta-suna zen nagusi orain. Ekaitzak kebidean harro-tutako ahots harrigarriek aditzeko moduan egi-ten zuten ulu eta txistu.

— Jakina da —hasi zen Dagobert legegizongaztea—, udazkena, haize erauntsia, tximiniakosua eta pontxea zein baino zein direla gurebatean hotzikararik gordeenak pizteko.

Page 288: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Txit atseginak dira halere —bat egin zuenAngelikak hizketarekin—. Nik behintzat ez dutsentipen ederragorik ezagutzen ametsen mun-dura kirika egiten dugunean gorputz guztianbarrena zabaltzen zaigun dardar eme hori baino,auskalo nola sortua.

— Horixe —jarraitu zuen Dagobertek—, hori-xe bera! Dardara atsegin hori nagusitu zaiguoraintxe denoi, eta ametsen mundura nahigabezuzentzera gindoazen kirika horrexek isildu gaituapur batean. Eskerrak joan zaigun eta ametsenmundutik itzuli garen, edari pozgarri hau eskain-tzen digun_errealitate ederrera!

Hartan zutitu eta bere aurreko basoa hustuzuen, koronelaren emazteari airostasunez guregin ondoren.

— Aizu eta —ekin zion Moritzek—, dardarahorren eztitasuna sentitzen baduzu zuk ere,andereñoak eta nik neuk bezala, zergatik ezgara gogo onez bertan murgiltzen?

— Begirozu gero, lagun! —hartu zuen Dago-bertek hitza—. Ez gara hizketan ari harakoamets haiei buruz, non izpiritua jolas zoragarrieta bihurritan aritzen den. Haize erauntsi, tximi-

Page 289: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ni eta pontxearen benetako dardara horiek ego-era ulertezin, misteriotsu baten lehen erasoakdira. Egoera hori berezkoa du gizakiak eta alfe-rrik egiten dio gogor izpirituak; kontu handiz ibilibehar dugu horrekin. Izuari buruz ari naiz, fan-tasmenganako beldurraz. Denok dakigu iratxojende beldurgarria gauez eta batez ere ekaitzadenean jaikitzen dela bere aterpe ilunetik,noraezean hasteko; zentzuzkoa da, beraz, hone-lako une batean gu bisita izugarriren baterakogertu egotea.

— Txantxetan ari zara, Dagobert —esan zuenkoronelaren emazteak— eta ezin dizut onetsibatzuetan nabari dugun ume izu hori geurezkoadugunik; areago, umeentzako ipuin eta fantas-ma istorio zoroei leporatzen diet, haurtzaroaninudeek guri frankotan kontatutako haiei.

— Bai zera, anderea! —hots egin zuen Dago-bertek bizikiro—. Haur denboran hain maitaga-rriak iruditzen zitzaizkigun istorio haiek ez luke-te gure animan hain sakon eta indartsu joko,oihartzun sokak geure barruan ez baleude. Ezdago zalantzan jartzerik izpirituen mundu miste-riotsuak inguratu egiten gaituela, eta sarritan

Page 290: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

doinu arraro eta lilura miresgarrien bidez ager-tzen zaigula. Ikararen, beldurraren zirrara mun-duko geure organismoaren bultzadagatik baka-rrik sor daiteke. Izpiritu espetxeratuaren oinazeada horrela mintzo dena.

— Ameslaria zara —esan zion koronelarenemazteak—, fantasia erneko gizon guztienantzera. Ulertzen dut zure ideia eta zinez ustedut izpirituen mundu arrotz hori gauza dela gureaurrean azaltzeko, doinu entzungarri eta lilurenbidez; baina ez dut ulertzen zergatik aurkeztendizkigun naturak hain modu itsusian erresumamisteriotsu horren menpekoak, inorengan izuaeta larria sortzeraino.

— Agian hortxe datza amaren zigorra —jarraitu zuen Dagobertek—, ume deslaiok berearta eta heziketatik ihes egin dugulako. Izan ereaspaldiko urre aro hartan gizakiak sustraitik bateginda bizi zirenean natura osoarekin, ez gin-tuen inongo izu edo larrik ezintzen, izadi osoarenzeharoko bake eta batasun zoriontsu hartan ezbaitzegoen etsairik halako ezer ekar ziezagukee-nik.

Page 291: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

«Izpirituen ahots arraroez aritu naiz lehena-go. Baina jatorri jakina duten natur soinuak erezer dela eta iruditzen ote zaizkigu lanturu sami-nak eta betetzen ote dute gure barrena larritasu-nik latzenarekin? Naturako doinu horien arteanaipagarriena Ceylango Airemusika edo Deabru-boza da, eta baita mugako lurraldeetakoa ere,Schubertek bere Natur Zientzien Alderdi Ilunakdelakoan aipatzen duena. Naturaren hots horiekgau isil, zohardietan gertatzen dira, giza ahotszinkurinatien antzeko, batean urruti-urrutitikbaletoz bezala eta bestean aldamenetik. Hain-beste hunkitzen dute inor non lekuko lasai etazuhurrenak ere ezin izaten dion izuari eutsi.»

— Hala da, bai —eten zion Moritzek laguna-ri—. Ez naiz inoiz izan ez Ceylan eta ezta muga-ko lurraldeetan ere, baina halere aditu dut natu-raren soinu lazgarri hori; eta nik ezezik, huraentzundako beste guztiek ere nabaritu zutenDagobertek deskribatu bezalako zirrara.

— Gogotik poztuko nauzu —gaineratu zuenDagobertek—, eta baita koronelaren emazteaguztiz konbentzituko ere, gertaera osoa kontabazeneza.

Page 292: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Badakizue —hasi zen Moritz—, frantziarrenaurka borrokatua naizela Espainian, Wellingto-nen agindupean. Zalduneria espainiar eta inge-leseko talde batekin akanpatuta nengoen Gas-teizeko gatazka baino lehen, zeruaren azpiangauez. Bezperako martxarekin akiturik lozorroannengoen, bat-batean lanturu zorrotz batek esna-tu ninduenean. Burua altxa nuen nire ondoanzaurituren bat heriotza intzirika zegoelakoan,baina inguruko kideen zurrungak besterik eznituen entzun.

Egunsenti gorriaren lehen izpiek ilunpe itxihura urratu zutenean zutitu eta lokartuengandikurrundu nintzen, zauritu edo hil hurran hura aur-kituko ote. Gau isila zen eta goizeko haizeakemeki-emeki astintzen zituen hostoak. Orduanlanturu are luzeagoak zeharkatu zuen airea biga-rren aldiz, eta motel desegin zen urrunean. Bazi-rudien hilen izpirituak gatazka zelaitik hegaldatueta beren oinaze garratza aldarrikatzen ziotelazeru sabai zabalari. Barrena dardarka, berebizi-ko izuak atxiki ninduen. Tokitan zeuden ordurar-te giza eztarritik entzun nituen intziri guztiaksoinu erdiragarri haren aldean!

Page 293: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Nire kideak ere lotatik esnatu ziren. Ozenagoeta beldurgarriago bete zuen airea lanturu harkhirugarren aldiz. Zur eta lur geratu ginen izula-borriz; zaldiak ere haizea botatzen eta ostikokaari ziren urduri. Espainiar batzuk belaunikatu etaotoitzean hasi ziren. Ofizial ingeles baten esane-tan maiz ezagutu zuen fenomeno hura hegoal-deko lurretan, eguratsean sortu eta jatorri elek-trikoa omen zuena, eta eguraldi aldaketaren sei-nale. Espainiarrak, miresgarria den guztia sinis-teko joeradunak, lurraz kanpoko izpiritu ahotsindartsuak zirelakoan zeuden, izugarrikeria hur-bilen baten aitzindari. Biharamuneko gatazkaburrunbak sendotu egiten zituen beren susmo-ak, eta baita beldurra areagotu ere.

— Ceylan edo Espainiara joan behar al duguberaz —mintzatu zen Dagobert—, naturarenintziri miresgarri horiek entzuteko? Ezin al gaituekaitz haizearen ulu erlatsak, kazkabar jasarenzaratak edo haize orratzaren marru eta orroakere berdin izutu? Tira! Arretaz entzun dezagunmila ahots izugarrik tximini horretan eskaintzendiguten musika zoroa, edo oraintxe kantari hasiden te-ontziaren fantasma abestia.

Page 294: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Zoragarria! —hots egin zuen koronelarenemazteak—. Dagobertek te-ontzira ere erakar-tzen ditu fantasmak eta intziri izugarriak jalkiazagertzera doazkigu!

— Gure laguna ez da oker ari, ama maitea —hartu zuen Angelikak hitza—. Tximiniako txis-tuak, zirt-zartak eta txinpartots harrigarriak dar-dara batean jar nazake benetan, eta te-ontziarenkanta lanturosa hain da beldurgarria non suaitzaltzera noan, lehenbailehen isil dadin.

Zutitzerakoan Angelikari zapia erori zitzaion,eta Moritzek agudo makurtu eta eskuratu zion.Angelikaren aingeruzko begiak Moritzengan pau-satu ziren; honek hartu eskua eta ezpainen kon-tra estutu zuen irrikaz.

Margeritek dardara egin zuen une bere har-tan, argindar kolpe batek jota bezala, etaorduantxe bete eta Dagoberteri luzatzera zihoanbaso pontxea lurrera erori zitzaion, mila puska-tan txikituaz. Margerite negar zotinka jaurti zenkoronelaren emaztearen oinetara, bere buruatuntuntzat hartuaz eta bere logelara biltzeko bai-men eske. Dena ulertu ez bazuen ere, arestikokontaera harekin beldurtu egin omen zen; bere-

Page 295: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

biziko egonezarekin zegoela tximini ondoan,gaixo sentitzen zela eta ohean etzan nahi zuela.Hala, koronelaren emazteari eskuetan muin egineta begietatik mara-mara zerizkion negar anpu-lu beroz busti zizkion.

Dagobertek eszena haren mingostasuna iga-rri zuen, eta baita egoera hari jira berri bat ema-teko beharra ere. Bera ere koronelaren emaztea-ren aurrean belaunikatu eta ahalik ahots negar-tienaz gupida eskatu zuen gaizkile harentzat,inoiz legegizon baten mingaina laztandu etabihotz izoztua epeldu zuen edaririk goxoenalurrera isurtzeko ausardia izan zuenarentzat.Zoru argizarituko lohidurari zegokionez berriz,zin egin zuen biharamunean oinazpian eskubilakerantsi eta korteko dantza irakasleen inbidiarikgabeko jirabira zoragarriak eginaz ibiliko zelaordubetez salan barrena zirrin-zarran.

Koronelaren emaztea, hasieran Margeriteribekozko ilunaz begiratzen bazion ere, alaitu eginzen Dagoberten ateraldi harekin. Biei eskuak irri-barretsu luzatuaz, honela esan zien:

— Altxa eta txuka itzazue zuen malkoak,gupida aurkitu baituzue nire epai-aulki gogorra-

Page 296: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ren aurrean. Hik, Margerite, hire abokatu trebea-ri eta pontxearen lohidura garbitzeko bereeskaintza heroikoari eskertu behar dion hirehoben latza gogorrago ez hartua. Baina ezindinat zigorra erabat barkatu. Beraz, ahuleritanpentsatu gabe salan itxuraz egon eta gure gon-bidatuei pontxea orain arte baino usuago bana-tzeko agintzen dinat; baina oroz gainetik hiresalbatzaileari eskerronezko muxu bat eman die-zaionan!

— Horrela nire bertutea ez da saririk gabegeratuko —hots egin zuen Dagobertek patetis-mo barregarriz, Margeriteren eskua eutsiaz—.Sinistazu, aingeru, munduan oraindik badaudelalegegizon heroikoak inozentzia eta zuzentasuna-ren alde beren buruak eskaintzen dituztenak!Baina tira! Egiogun men gure epaile gogorrari.Bete dezagun bere epaia, apelazio posiblerik ezduena.

Hala, Margeriteren ezpainetan muxu arin batpausatu eta lehengo eserlekura eraman zuenbegirune handiarekin. Margerite, gorri gorri,algara batean hasi zen, malkoen distira oraindikbegietan zuen arren.

Page 297: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Bai tuntuna naizena! —hots egin zuenfrantsesez—. Etxekoandreak agindutakoa egin-go dut! Lasai egon, pontxea banatu eta beldurtugabe entzungo ditut fantasma kontuak.

— Bejondeizula, aingerutxo —hartu zuenDagobertek hitza—. Zu nire heroismoak zuzper-tu zaitu eta ni berriz zure ezpainen gozotasunak!Berriro indarbizitu zait fantasia, eta gertu nagoregno di piantoko izugarrikeria zenbait kontatze-ko, gure gozamenerako.

— Uste nuen —esan zuen koronelaren emaz-teak—, isiltzera gindoazela berriketa galgarri,latz horiek.

— Mesedez, ama maitea —eten zion Angeli-kak—, utziogun jarduten gure lagun Dagoberte-ri. Esanak esan, aitortu beharra daukat umehutsa naizela eta entzutea gehien atsegin zaida-na fantasma istorio eder horiek direla, hainbestehotzikaratzen nautenak.

— Anitz pozten nau horrek —hots egin zuenDagobertek—. Ez da neskatila izukorra bainomaitagarriagorik, eta ez nuke inolaz ere ezkondunahi fantasmekin larritzen ez den emakumeare-kin.

Page 298: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Lehen zenioenez, ene Dagobert maitea —mintzatu zen Moritz—, amets ikaretatik fantas-menganako beldurraren erasotik bezala babestubehar dugu, eta horren zergatia zor diguzuoraindik.

— Ederki —esan zuen Dagobertek—. Beran-duago etortzen da ikara hori, eta ez lehenengoerasoaren dardara atseginean. Ondoren heda-tzen zaigu heriozko ezina, izu lazgarria. Badirudizirrara atsegin hori beita baten antzekoa dela,izpirituen mundu beldurgarriak gu sorgintzekodarabilena. Jatorri ezaguneko naturotsez mintza-tu gara arestian, eta gure zentzuengan duteneragin itzelaz. Baina aldian behin soinu bitxiago-ak entzuten ditugu, iturburu igarrezinekoak, izu-laborriz betetzen gaituztenak. Alferrik da pentsa-tzea, geure buruak lasaitzeko, animalia gorde,haize bolada edo beste edozein modu naturalezsortutako hotsak direla. Denok antzeman duguzurrumurru ttikiena ere gauez aldian-aldian erre-pikatzea aski dela guri loa galarazi eta barrenalarritzeko, geure onetatik ateratzeraino.

«Orain dela zenbait denbora, bidaian nindoa-larik ostatu batean geratu eta bertako ugazabak

Page 299: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

gela atsegin bat paratu zidan. Gauaren erdianesnatu nintzen bat-batean. Leiho irekitik ilargiakbere printzak jaurtitzen zituen, gelako altzariguztiak eta baita gauzarik ttikienak ere argironabarmenduaz. Hots bat entzun nuen orduan,euri tantak metalezko pertzan jotzen dueneanbezalakoa. Erne jarri nintzen! Aldian-aldian erre-pikatzen zen. Nire zakurra, ordurarte ohe azpianetzanda zegoena, arrastaka atera eta usnan hasizen gelan barrena aieska, hormak eta zoruaharramazkatzen. Izotzezko ibaiak nabaritunituen nire barruan, eta kopeta izerdi patsetan.Hala eta guztiz ere, kemen harturik oihu egin,ohetik jauzi eta gela erdiraino joan nintzen. Nireaurre aurrean erori zen berriro tanta, nire gorpu-tzean barrena pertzeraino, soinu ozena atereaz.Izulaborriz beteta balantzaka oheratu eta erdizorabiaturik gorde nintzen estalki azpian. Baziru-dien aldian-aldian errepikatzen zen soinu huragero eta emeagoa zela, airean dilindan. Loakhartu eta goiz-txinta arte ez nintzen esnatu.Zakurra ondoan neukan kizkurturik eta ni tente-tzean jauzi egin zuen ohetik, zaunka alaiekin,berari ere beldur guztiak joanda bezala. Soinu

Page 300: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

miresgarri haren jatorri arrunta agian ezkutuanzegoelakoan jabeari kontatu nion nire gauekogorabehera hura, oraindik gorputz guztia hotzi-karez. «Dena argituko zidak —pentsatu nuen—,eta aldez aurretik abisatu ez izana damutukozaiok».»

«Jabeak, zurbilduta, arren eta arren eskatuzidan inori ez berritzeko gela hartan gertatua,bestela ogibidea galtzeko zorian jarriko nuelaeta. Lehenago ere hainbat bidaiari kexatu omenzen ilargi gauetako soinu hartaz. Agi daneanzehatz-mehatz ikertua zeukan dena, baita gelahartako eta aldameneko zoru oholak altxaraziakere, auzoa gogotik aztertua ere bai, baina hotsbeldurgarri haren jatorriaz zantzurik bildu gabe.la urtebete zeramanez isilik, fantasma gaiztohartaz libre zelakoan omen zegoen; baina orain,entzuteak beldurra eman arren, berriro jardu-nean hasi bide zen. Inolaz ere ez omen zuen jen-dea parte txarreko gela hartan gehiago ipiniko.»

— Ene! —mintzatu zen Angelika, sukarrezbezala dardarka—. Beldurgarria da hori, beldur-garria denez ere. Ni bertan hilko nintzen, antze-korik egokituez gero. Sarritan gertatu zait lotatik

Page 301: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

bat-batean berebiziko larriarekin esnatzea, zer-bait izugarria gertatuta bezala. Halere, ez dutizaten ezeren ezaguera arrastorik edo ametsgaiztoen inongo oroitzapenik; aitzitik, heriozkozorabio batetik esnatu naizela iruditzen zait.

— Ezagutzen dut egoera hori —jarraitu zuenDagobertek—. Nahitaez men egitera behartzengaituzten eragin psikiko arrotzen seinalea da.Hala nola sonanbuloa bere ibilerez oroitzen ezden eta ezta gertatu zaionaz ere, baliteke, hala-ber, jatorri ezkutuko estuasun latz hori azti bote-retsu baten langitea izatea, geure buruongandikurrun gaitezen.

— Oraindik gogoan daukat beste aldi hura —mintzatu zen Angelika—, duela lau urte ingurunire hemeretzigarren urtebetetze egunekogauean esnatu nintzenean, zenbait egunetakoezina sortu zidan egonez izugarriarekin. Alferriksaiatu nintzen hainbeste larritu ninduen ametsazoroitzen. Gogoan daukat ametsetan batari etabesteari kontatu niola nire amets beldurgarrihura, baina bereziki aman; horrexez bakarrikoroitzen nintzen esnatzean, baina nondik nora-koaz deus ere ez.

Page 302: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Fenomeno psikiko miresgarri hori —gaine-ratu zuen Dagobertek—, harreman estuan dagohipnosiarekin.

— Gero eta gogaikarriagoa bihurtuko da gureelkarrizketa —esan zuen koronelaren emaz-teak—, pentsatze hutsa jasanezina zaidan kontu-tan galtzen bagara. Arren eskatzen dizut, Moritz,zerbait atsegina eta alaia konta dezazun bereha-la, fantasma istorio beldurgarriekin behingozamaitzeko.

— Gogo onez beteko dut zure eskaria —min-tzatu zen Moritz—, baldin eta zilegi bazait, horibaino lehen, aspalditik ezpain puntan daukadanbeste gertaera izugarri bakar bat aipatzea. Gai-nez ari zait barrena egiten, eta alferrikako ahale-gina nuke gauza pozgarriez mintzatzea.

— Arin zaitez bada —gaineratu zuen korone-laren emazteak— nozitzen ari zaren zama ikara-garri horretatik. Laster etxeratuko da senarraeta zuekin eztabaida bat edukitzeko gogoa dau-kat, edo zuei zaldi ederrez hizketan entzutekogrina gozoa, hartara fantasma berriketek sortudidaten urduritasun nabarmen honetatik irtete-ko.

Page 303: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Nire azken gatazkan —hasi zen Moritz—,teniente koronel errusiar baten ezaguera eginnuen: livoniarra jaiotzez, hogeitamar urte eska-sekoa. Halabeharrez arerioaren aurrean elkarre-kin luzaroan egonik, laster ginen lagunmin.Bogislavek, hala zuen teniente koronelak izena,dohain guztiak zeuzkan inguru guztian begiruneeta maitasunik handiena erakartzeko: itxuraprestua, bizkorra, begitarte atsegina, jantzia,ezin jatorragoa eta, halaber, lehoia bezain ausar-ta. Botilaren ondoan erraz alaitzen direnetakoazen, baina sarritan gogorapen lazgarriren batekatxikitzen zuen ez non eta ez han, noizbait ger-tatu zitzaiona edo, aurpegian dolurik saminena-ren arrastoak utzi zizkiolarik. Halakoetan isildu,lagunartetik aldendu eta noraezean ibiltzen zen.

Gauetan aitzinlekuz aitzinleku joaten zen zal-diz, gatazka zelaian barrena etengabe, eta soiliknekez lehertu ondoren hartzen zuen loak. Gaine-ra bere burua maiz arrisku bizian jartzen zueninongo premiarik gabe; bazirudien heriotza bila-tzen zuela borrokan, baina honek ihes egitenziola, gudurik gogorrenetan ere ez baitzuen

Page 304: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ezpata edo balakada bakar batek ere ukitu. Bis-takoa zen, bada, galera berreskuraezin edo ekin-tza arinegiren batek ekarri ziola hondamena.

Frantses lurretan jauregi gotortu baten jabeegin ginen indarrez. Bertan itxoin genuen egunpare batez, gudaroste nekatuak atseden harzezan. Bogislaven gela niretik pauso bakarbatzuetara zegoen. Gau batean, nire ateko joal-di isil batek esnatu ninduen. Nor zen galdetu,nire izena entzun eta Bogislaven ahotsa ezagu-tzean jaiki eta ireki nion. Nire aurrean neukanBogislav gauatorrez jantzita, eskuetan kriseiluapizturik, desitxuratuta, hildakoa bezain zuri, dar-darka, hitz bakar bat esan ezinik! Jainkoaren ize-nean! —esan nuen—. Zer gertatzen zaizu, eneBogislav? Zorabiatu hura besaulkira eraman etabizpahiru baso bete nizkion mahai gainean neu-kan ardo sendotik. Bere eskua nireetan tinkatueta kontsolatzeko hitzak esan nizkion ahal nuenheinean, ez bainekien egoera tamalgarri harenzergatia.

Pixkana zuzpertu ondoren Bogislavek lanturuegin eta ahots isil, erlatsez hasi zen: Ez, ez! Ero-tuko naiz, hainbeste desio dudan heriotzak bera-

Page 305: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

rekin ez banarama! Zuri, ene Moritz leiala, kon-fiatuko dizut nire sekretu izugarria. Beste noiz-bait ere esan nizun duela urte batzuk Napolingertatu nintzela. Herritar ospetsu baten alabare-kin maitemindu nintzen bertan. Aingeru harkbere ondoan onartu eta gurasoen baimenarekinerabaki zen gure bat egitea, nire ustez inongozoriontsuena izango zena. Ezkoneguna jadanikfinkatua zegoen, bat-batean konde siziliar batazaldu eta bion artean tartekatu zenean, nireandregaia irmoki berarentzat galdatuz. Argibideeske hasi nintzaionean iraindu egin ninduen.Elkarri joka ekin eta labana sartu nion sabelean.Andregaiagana joan nintzen berehala. Negarre-tan blai aurkitu nuen, eta bere maitearen hiltzai-le zitala deitu ondoren erdeinuz baztertu nin-duen. Lanturu etsian oihuka, konortea galdutaerori zen eskutik heldu nionean, eskorpioi pozoi-tsuak ukitu balu bezala! Oraindik halako izugarri-keriarik! Gurasoek ezin zuten konpreni alabarenaldaketa hura. Inoiz ez omen zituen kondeareneskariak aintzakotzat hartu.

Aitak bere jauregian gorde ninduen, eta aha-legina guztian saiatu zen Napolitik ezkutuan

Page 306: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

irten nendin. Anima apartaturik egin nuen ihesgelditu gabe San Petersburgoraino! Ez da niremaitearen leialtasunik eza, baizik eta misteriobeldurgarri bat ezintasun hau sortzen didana!Napoliko egun dohakabe harrezkero infernuarenizuikarak jarraitzen dit! Egunez sarri, bainagauez sarriago, heriotz antsi lodiak entzutenditut, batean urrun eta bestean aldamenean. Nikhildako kondearen ahotsa da izulaborriz bete-tzen nauena. Batailoieko kanoien burrunbagogor eta mosketen zirt-zarten artetik lanturuikaragarri hori entzuten dut belarri ondoan, nirebaitan amorrua eta zoramen etsia iratzarriz! Gauhonetan bertan...

Bogislav isildu eta biok ala biok ere izuakhartu gintuen aspalditik eusten egondako lantu-ru bihotzerdiragarri bat entzun genuenean, agidanean pasabidetik zetorrena. Norbait aiene etaantsika lurretik altxa ezinean ari zela zirudien,eta gero gugana zetorrela pauso astun, dudatiz.Bat-batean indarberrituta, Bogislavek besaulki-tik altxa eta oihu egin zuen ahots mardulez,begiak sutan: Azal hadi, bilaua, gauza baldinbahaiz! Hirekiko eta infernuko hire kide guzieki-

Page 307: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

koak egingo dizkiat. Izugarrizko danbatekoaentzun zen. Une hartan gelako atea zabaldu zenzaratatsu...

Ottmarek hitz hauek irakurtzearekin bateralorategiko atea ere zaratatsu zabaldu zen etalagunek irudi ilun, mozorrotu bat ikusi zuten,fantasma baten urrats isilez pixkana hurbiltzen.Lurrari josita zeuden denak arnasa joanda, izerdihotzak hartuta.

— Gizalege al da —egin zuen azkeneangarrasi Lothark, argiaren distirak irudi haren aur-pegian osoki eman eta Cyprian adiskidea ezagu-tzean—, gizalege al da jende finari fantasmake-ria txatxu horiekin adarra jotzea? Badakit zure-tzat ez dela aski nolanahiko lilura bitxi eta fan-tasma zoroez jardutea: gustura hartuko zenukezerorri fantasma, iratxoa bazina. Baina esanezazu, nondik azaldu zara horren ustekabeaneta nola aurkitu ahal izan gaituzu hemen?

— Hori! Esan, esan! —errepikatu zuten Ott-marek eta Lothark.

— Gaur nire bidaiatik etxeratu naizenean —has zen Cyprian—, Theodorengana joan, Lotha-

Page 308: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

rengana joan, Ottmarengana joan eta inor ez duttopatu. Atsekabeturik soroetara irten eta kasua-litateak nahi izan du hirira itzultzerakoan lorate-giko etxola honen ondotik igarotzen den bidearilotzea. Bat-batean ahots ezaguna iruditu, leiho-tik begiratu eta hor non ikusi ditudan nire anaiaserapiondar agurgarriak Ottmari Gonbidatu izu-garria entzuten.

— Hara! —eten zion Ottmarek lagunari—.Ezagutzen al duzu nire istorioa bada?

— Ahaztu al duzu —jarraitu zuen Cyprianek—, kontaera horretako osagarriak nigandik hartuzenituela? Neuk eman nizkizun ezagutzera Dea-bruboza eta Airemusika, eta baita gonbidatu izu-garria agertzearen ideia ere. Jakinminez nago eazer nolako jarraipena eman diozun nire gaiari.Bestalde, jabetuko zaretenez, Ottmarek salakoatea zabaltzearena irakurri duenean behartuanengoen neu ere beste horrenbeste eginazzuengana azaltzera.

— Kontuak kontu, ongietorria izan zaitez —hartu zuen Theodorek hitza—, ez gonbidatu izu-garri bezala baizik eta anaia serapiondar leiala-ren gisara, nahiz eta galanki ikaratu nauzun.

Page 309: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Eta gaur izpiritu itxura hartu nahi baduzu—mintzatu zen Lothar—, ez zaitez behinik behinizpiritu asaldatu horietakoa izan, baizik eta jeza-rri, kikararekin hotsik atera gabe tea edan etazure lagun Ottmari arretaz entzuiozu; izan erejakinminez nauka bere istorioak, agi daneanoraingoan bestek emandako gaiez landu omenduena.

Theodor gaixoalditik oraindik oso makalzegoenez, komeni baino gehiago hunkitu zenlagunaren ziriarekin. Hildakoa bezain zurbilzegoen eta alai tankera emateko ahaleginakegin behar zituen, modu nabarmenean. Cyprianhonetaz ohartu eta nahigabeturik zegoen izan-dako jokabideagatik.

— Izan ere! —jalki zuen—. Ez naiz oroitu nirelagunmina zuzpertu berria dela bere gaixoaldilarritik. Halako ziriak debekatzen dituen neurearauaren kontra aritu naiz, holakoen bidez erra-za baita inorengan izpirituen munduko larritasunlatza txertatu eta izulaborria sortzea. Gogoandut esate baterako...

— Utikan —esan zuen Lothark—. Etenaldiaski jasan dugu. Cyprian prest dago, ohi duen

Page 310: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

bezala, berak sumatutako oihan sorgindu, ilu-nean barrena gu denok gidatzeko. Arren eska-tzen dizut, Ottmar, aurrera egin dezazun.

Ottmarek kontatzen jarraitu zuen.Burutik oinetaraino beltzez jantzitako gizon

bat sartu zen, aurpegi zurbil eta begirada serios,irmokoa. Hurbildu jende prestuaren fintasunikhandienaz koronelaren emazteagana, eta barka-men eskatu Zion hertsiki, lehenagorako gonbida-tu eta hain berandu heldu zelako: bidali ezinekobisita batek atzeratu omen zuen, tamalez. Koro-nelaren emazteak, bat-bateko ikaraldi hartatikbizkortu ezinik hitz entzunezin batzuk totelduzituen, arrotzak eserlekua har zezan adierazinahian, gutti gorabehera.

Koronelaren emaztearen alboan ipini zuenaulkia, Angelikarekin aurrez aurre. Eseri etainguruko guztiak zeharkatu zituen begiradare-kin. Elbarriturik bezala, inork ezin zuen txintarikatera. Orduan hasi zen arrotza: bi aldiz eskatubehar zuela barkamen, bata hain berandu helduzelako eta bestea halako zalapartan. Bigarrenaere ez omen zen bere erruz izan, berak ez baizik

Page 311: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

eta sarreran topatutako morroiak zabaldu bai-tzuen atea halako indarrez.

Beldurra gainditzeko ahaleginetan, koronela-ren emazteak galdetu zion noren aurrean egote-ko plazera zeukan. Arrotzak galderari entzungoregin, nonbait, eta Margeriteri begira jarri zen.Honek, bat-batean izakeraz erabat aldaturikalgara egin, arrotzaren aurrean gerriei eragineta irribarretsu esan zuen frantsesez fantasmaistoriorik ederrenarekin gozatzen ari zirela, etakapitain jaunaren borondatez fantasma zital batazaltzera zihoala, bera, arrotza alegia, sartuzenean.

Antzemanik desegokia zela bere burua gon-bidatutzat aurkeztu zuen arrotzari izena eta jato-rria galdetzea, baina batez ere aurrean eduki-tzeaz larriturik, koronelaren emazteak ez zuengaldera errepikatu eta ezta Margeriteri errietarikegin ere, jokabide la nabarmen harengatik. Arro-tzak bukaera eman zion Margeriteren hizjarioari,besteengana burua jirata zegoen koronelarenemazteari hizketan hasiaz bailaran gertatutakopasadizo hutsalen baten gainean. Koronelarenemazteak zeozer erantzun eta Dagobert ere

Page 312: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

elkarrizketan sartzen saiatu zen, solas guztiaesaldi solte eta etenekoa bihurtu zen arte. Bitar-tean Margeritek kanta frantses baten koblabakar batzuk xaramelatzen ari zen, akordeakluzatuaz, gavotte-en jirabira berrienekin oroituzbezala, besteek mugitzerik ere ez zeukatelarik.

Bihotza kargaturik nabari zuten denek, arro-tzaren agerraldi hark ekaitz aurreko sargoriakbezala zapuzten zituen denak, eta denei hiltzenzitzaien ere hitza ezpainetan, gonbidatu izuga-rriaren begitarte zurbilari so egitean. Hala etaguztiz ere, honen doinua eta keinuak ez zirenbatere ezohizkoak. Aitzitik, mundu zabalekogizon jantzi, asko ikusia zela igartzen zitzaion.Alemana eta frantsesa mintzatzerakoan zeukanhizkera zakarra entzunda, pentsatzekoa zen ezzela izango ez alemana eta ezta frantsesa ere.

Koronelaren emazteak lasai hartu zuen arna-sa, etxe aurrean zaldiak gelditu eta barruansenarraren ahotsa entzutean.

Laster sartu zen koronela salan. Arrotza ikusiorduko berehala hurbildu eta esan zion:

— Ongi etorri nire etxera, konde maitea! Ongietorri, bihotz-bihotzez!

Page 313: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Eta ondoren emazteagana itzuliaz:— S...i kondea da, nire lagun begiko eta leia-

la, iparralde urrunean ezagutu eta berriro hego-an aurkitzen dudana.

Koronelaren emazteari lehen aldiz kezka guz-tiak joan eta irribarre gozo batekin adierazi zionkondeari senarra zela errudun bakarra, bisitaharen berri aurrez eman ez ziolako; horregatikhartu omen zuten modu zelebre samarrean, etaez konfidantzazko lagunei dagokien eran. Ondo-ren senarrari kontatu zion ilunabar osoa jardunzutela mamukeria eta izaki beldurgarriei buruzhizketan; Moritzek istorio ikaragarria kontatuzuela, bera eta bere lagun bati gertatua, etaMoritzek «Izugarrizko danbatekoa entzun zen»aipatutako unean bertan salako atea zabaldu etakondea sartu zela.

— Itzela! —bota zuen koronelak algara ozenbatekin—. Fantasmatzat hartu zaituzte, kondemaitea. Egiaz, badirudi nire Angelikak oraindikaurpegian dauzkala ikararen aztarnak, kapitainaez dela oraindik zeharo oneratu bere istorioarenzirraratik eta Dagobertek berak ere alaitasunagaldu duela. Esan ezazu, kondea, ez al da latza

Page 314: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zu mamutzat, anima herratu zirtziltzat hartuizana?

— Fantasma tankerako zerbait ote daramatsoinean? —erantzun zuen kondeak begiradaarraroarekin—. Gaur egun erruz aipatzen diralagunurkoagan lilura psikikoa eduki dezaketengizonak, inori kaltea sortzen diotenak. Agian neuere gai izango naiz lilura horietarako.

— Txantxetan ari zara, konde maitea —hartuzuen hitza koronelaren emazteak—, baina egiada grina handia zabaldu dela misterio bitxiekiko.

— Ume ipuin eta irudipen harrigarriekin eregaixotzen da jendea —gaineratu zuen kondeak—. Begirozue izurri horrekin! Baina unerik interes-garrienean eten dut nonbait kapitain jaunarenkontaera, eta bere entzuleek bukaera edo azal-pena hutsegin nahi ez dutenez arren eskatzendiot jarrai dezan.

Kapitainari konde arrotz hura izugarria ezezikhiguingarria ere iruditzen zitzaion, bere barre-nean. Hitz haietan iseka arrastoa igarriaz, etabereziki irribarre desatsegin haren aurrean,suzko begirada eta doinu zorrotzarekin erantzunzion beldur zela kondeak lagunarte goibel harta-

Page 315: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ra ekarritako alegrantzia hondatuko ote zuenbere lehengo ume ipuin harekin, eta nahiagozuela beraz isiltzea.

Kondeak ez zituen nonbait kapitainarenhitzak oso aintzat hartu. Eskuetan zeukan urrez-ko kutxatilarekin jolasean, koronelagana itzulizen andereño bizi hura jaiotzez frantsesa al zengaldetzeko.

Margeriteri buruz ari zen noski, salan barrenakorrika ttikian bere artean kantari zebilena.Koronela hurbildu eta erotu al zitzaion galdetuzion isilka. Te-mahaira beldurturik bildu eta ber-tan eseri zen, geldi-geldi.

Orduan kondea hizketan hasi zen azkenaldi-ko hainbat gertaerari buruz, oso modu erakarga-rrian. Dagobertek ezin zuen txintarik ere atera.Moritz zutik zegoen, txingarra baino gorriago,begiak sutan, borrokarako deiaren zain bezala.Joste lanean murgildua zirudien Angelikak, klis-katu ere egin gabe begiak. Azkenean, aldartetxarrean agurtu zuten denek elkar.

— Zorte oneko gizona zara —esan zuenDagobertek, Moritzekin bakarrik geratzean—.Etzazu zalantza gehiago egin: Angelikak biho-

Page 316: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tzez maite zaitu. Gaur begiradan argi antzemandiot zurekin zeharo maitemindua dagoela. Bainadeabrua beti ari da arto eder, loratuaren azpianloilo pozointsua erein nahian. Margerite erepasioaren suak hartu du. Oinaze garratzez maitezaitu eta bere anima gartsua erdibi dezakehorrek. Bere gaurko jokaera zoroa ez da izanjelosia amorratuaren leherketa eutsiezina baino.Angelikak zapia erortzen utzi eta zuk eman etamuin egitean, anima apartaturik jarri da Marge-rite errukarria. Eta zeu zara errudun bakarra.Ahal zenuen galanteriarik handienaz jardun duzufrantses eder horrekin. Badakit zure helburubakarra Angelika dela eta Margeriterentzakolosintxa ugariak ere bestearentzat zirela, bainatximista desbideratuek sua piztu dute. Zoritxarhandia da eta beldur naiz ez ote den guztia bere-biziko istilu eta nahasmenean bukatuko.

— Hartzazu bada zeuretzat Margerite! —gai-neratu zuen kapitainak—. Angelikak egiaz maitebanindu —ai, oraindik zalantza egiten dut!—zoriontsu izango nintzateke eta ez ninduketeardurako munduko Margerite guztien lelokeriek!Baina gaur bestelako ikara batek atxiki nau! Mis-

Page 317: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

terio ilun, goibelaren antzera agertu eta denokasaldatu gaituen konde arrotz, izugarri horrek ezal dirudi kalterako kokatua gure artean? Urrutikooroitzapen bat edo azaleratzen duela iruditzenzait, ametsa esango nuke kasik, konde hori ego-era beldurgarrian aurkezten didalarik! Iruditzenzait begiratzen duen lekuan gau iluneko zoritxarlatzen bat erneko duela, dena zeharo suntsitze-ko. Ohartu al zara zenbat bider ezarri dituenbegiak Angelikagan, eta nola honen masail zur-biletara gorritasun hits bat etorri eta joaten zen?Deabru hori konturatu egin da nire maitasunaz,eta horregatik ziren hain isekatiak niri zuzendu-tako hitzak. Baina heriotzeraino egingo diotaurre!

Dagobertek kondeari fantasmen patroi jarrizion goitizen, baina ez zutela begitan hartubehar esan zuen ere, agian guztiaren atzeanuste baino guttiago egongo zela eta; era berean,kondea agertu aurreko urduritasunari leporatuzion jasandako zirrara.

— Ekiegun izaki galgarriei adorez eta bizitza-ganako konfidantza tinkoz! —amaitu zuen Dago-bertek—. Indartsu eta kemen sendoz zutik

Page 318: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

dirauen burua ez du inongo botere beltzek apal-duko!

Hainbat denbora igaro zen. Koronelarenetxea gero eta sarriago bisitatzearen poderioz,kondea ia ezinbestekoa bihurtu zen bertan.Denak bat zetozen esaterakoan izugarriagoakziria kondeari huraxe bera leporatu ziotenak,alegia izugarria zela.

— Ez ote gintzakeen kondeak —esan zuenkoronelaren emazteak geuri ere arrazoi osoare-kin jende izugarria iritzi, gure aurpegi zurbilaketa jokabide bitxia ikusita?

Kondeak jakinduriazko etorri oparoa erakus-ten zuen solasaldi guztietan. Jaiotzez italiarraizaki, atzerriko doinua zeukan baina hitzaldiriksakonenean ere oso iaioa zen. Haren kontakizu-nen sugarrak nahitaez asaldatzen zuen inor;Moritzek eta Dagobertek ere, arrotzari ziotenezinikusia gorabehera, hizketan hasi eta harenaurpegi hits baina egoki eta adierazkorretik irri-barre alai hura hegaldatzen zenean gorroto guz-tiak ahaztu, eta Angelika bezala, beste guztiakbezala, harexek zer esango zain jartzen ziren.

Page 319: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Koronelaren kondearekiko adiskidetasunajaiotako erak ere gizonik prestuena zela erakus-ten zuen. Iparraldeko lurretan halabeharrezelkarturik, kondeak eskuzabaltasunik handienazlagundu zion koronelak irteten estuasun batetik,beste gainontzean diru ondasunetan ezezik ize-nona eta ohorean ere ondorio mingotsak izangozituena. Koronelak, eskerronez, kondearekin bategin zuen gorputz eta animaz.

— Heldu da garaia zuri esatekoa kondeahemen egotearen arrazoia —esan zion koronelakemazteaki bakarrik aurkitu zuen batean—. Bada-kizu kondea eta biok, gero eta lagunminagoginenez, azkenean elkarren ondoko gela bana-tan jarri ginela bizitzen P.ko herrian, nik bertanlau urte egin ondoren. Behin batean kondeakgoizean goiz bisitatu ninduen eta nirekin nera-man Angelikaren erretratu ñimiñoari ohartuzitzaion, mahai gainean. Hurbilagotik so eginorduko bere onetatik atera zen, harritzekomoduan. Nire galderei erantzun ezinik, harixebegiak josita zegoen, begirada saihestu ezinik,harik eta aztoraturik aldarrikatu zuen arte inoizez zuela emakume eder, zoragarriagorik ikusi;

Page 320: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

egundaino ez omen zuen maitasunik nabaritu,lehen aldiz barrena sugaldetan jartzen zionharen parekorik. Txantxetan hartu nuen erretra-tuaren eragin miresgarri hura; kondeari Kalafberria deitu eta zortea opa nion, nire Angelikazintzoa Turandot behintzat ez zela eta.

«Azkenik, itzulingururik gabe adierazi nionharrituxea nindukala bere urteekin, adindua ezbaina mutil gazte deitzerik ere ez baitzegoen,bat-batean hain modu erromantikoan erretratubatekin maitemindu zelako. Zinez hitz emanzidan orduan, bere aberrian ohitura den zora-men lehiatsuarekin, ikuskarri maite zuela Angeli-ka eta etsipenaren osinik sakonenean amildukoez bazen, arren utzi behar niola Angelikaren mai-tasuna eta ezkontza eskatzen. Horregatik etorrizaigu etxera. Segurutzat hartzen du Angelikarenonespena eta behar bezala aurkeztu zidan atzoeskaria. Zer derizkiozu?»

Koronelaren emazteak ez zekien zergatik,baina senarraren azken hitz haiekin bat-batekodardara baten antzekoa zabaldu zitzaion gorputzguztian.

Page 321: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Jainkoaren izenean —hots egin zuen—,konde arrotz hori gure Angelikarentzat?

— Arrotza deitzen al diozu —gaineratu zuenkoronelak bekozko ilunez—, ohorea, askatasunaeta agian bizitza bera ere zor diodanari? Aitor-tzen dut urtetan aurreratua dagoenez agian ezdela aproposena gure poxpolin gaztetxoaren-tzat; baina zalduna da eta gainera aberatsa, osoaberatsa.

— Angelikari galdetu gabe? —eten Zionemazteak—. Kondeak, maitasunarekin ergeldu-rik, agian ez du uste hainbateko zaletasunik edu-kiko beragana.

— Inoiz pentsarazi al dizut —hots egin zuenkoronelak, eserlekutik zutitu eta begiak sutanzituelarik emazte aurrean jarriaz— guraso zoro,tiranoa naizenik, nire alaba maitea nolanahi sal-duko lukeena? Utz nazazue baketan zuen ipuine-tako sentiberatasun eta fineziarekin. Makina batasmakeria sumatzen da bikoteren bat ezkontzendenero! Angelikak adi-adi entzuten dio kondeari;atseginez begiratzen dio; gorritu egiten da kon-deak eskuak ezpainen kontra estutzen dizkio-nean, berak nahita haren esku artean utzi ondo-

Page 322: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ren. Hortik ezagun dira neskatila lainoen zaleta-sunak, gizona zoriontsu egingo dutenak. Ez dagoipuinetako amodioen beharrik, zuen buruak hon-datu eta sorgindu besterik ez baitzaituztete egi-ten!

— Nire ustez —hartu zuen emazteak hitza—,Angelikaren bihotza ez da berak uste bezainlibre.

— Zer? —hots egin zuen koronelak sumindu-rik.

Bazihoan itsumustuan irtetera, hartan ateaireki eta Angelika sartu zenean, zintzotasun lai-nozko irribarre xarmantez.

Koronelak, haserre eta amorru guztiak bat-batean bazterturik, hurbildu eta muxu eman zionkopetan; eskutik heldu, besaulkira eraman etabere alaba ezti, maitearen ondoan eseri zengoxo-goxo. Ondoren kondeari buruz hasi zen hiz-ketan: bere nobletasuna, adimena, zuhurtziagoraipatu eta gogoko al zuen galdetu zion Ange-likari. Honek erantzun zion kondea hasieranarrotza eta izugarria iruditu zitzaiola, bainaorain, sentimendu hura gainditu ondoren begikozuela.

Page 323: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Ene! —hots egin zuen koronelak pozez gai-nezka—. Eskerrak Jainkoari, ni kontsolatu etasalbatzera datorrelako! S...i konde prestuakbihotzaren barren-barrenetik maite zaitu, alabakuttuna, eta zure eskua eskatu duenez ezin uka-tuko diozu.

Hitz hauek entzun bezain laster, ordea, Ange-likak antsi sakon bat jalki eta zorabiaturik beza-la erori zen atzeraka. Amak besoetan hartuzuen, senarrari begirada esanguratsua boteaz.Han, mututurik, alaba zurbil, errukarriari sozegoen.

Bere oneratzean mara-mara isuri zitzaizkionmalkoak Angelikari, eta ahots erdiragarriz hotsegin zuen:

— Kondea! Konde ikaragarria! Ez, ez, inoizere ez.

Koronelak gozotasun osoz galdetu zion behineta berriro, nolatan jotzen zuen kondea hain izu-garritzat. Angelikak orduan aitortu zuen, kon-deak maite zuela entzundako unean bertan ernezitzaiola indarbiziturik bere baitan, lau urte lehe-nago, bere hamalaugarren urtebetetze gaueanizandako amets beldurgarri hura, berebiziko

Page 324: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

larriaz esnarazi ziona, bertako irudi bakar bate-kin ere oroitu ezinik.

— Zuhaiska eta lore arraroz betetako baratzeeder batean nenbilela zirudien —esan zuenAngelikak—. Bat-batean arbola miresgarri batenaurrean gertatu nintzen, hosto ilun, lore handieta usain bitxikoa, intsusaren antzekoa. Erazoragarrian astintzen zituen adaskak eta keinuegiten zidan bere gerizpera gonbidatuz bezala.Indar ikusezin batek erakarri eta arbola azpikobelazean etzan nintzen. Airean zehar lanturuarraroak zebiltzala ematen zuen, haizearenantzera arbola ukituaz eta intziri beldurgarriakjalkiaz. Berebiziko minak hartu eta erruki sakonbat piztu zen ene baitan, zergatik jakin gabe.Halako batean argi printza gartsu batek zulatuzidan bihotza, erdibituz bezala! Sekulako larrita-sunak kargatzen zidan bularra eta bota nahi izannuen garrasia intziri motel bihurtu zen. Bihotzapitzatu zidan argi printza hura sasiarte ilunetikzelatan neuzkan bi begi ziren. Une hartantxeaurrez aurre jarri zitzaizkidan begi haiek eta elurzurizko esku bat agertu zen, nire inguruan zirku-luak egiten. Hauek gero eta estuagoak ziren eta

Page 325: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

suzko harien bidez inguratzen ninduten; azke-nean ez neukan mugitzerik ere sare trinko har-tan. Gainera bazirudien begirada izugarri harkbarrenetik atxikitzen ninduela, nire buruarenjabe eginaz. Izpi mehe batetik eskegita nengoe-la pentsatzeak heriozko larria sortzen zidan.Arbolak niganantz beheratu zituen loreak etagazte baten ahots maitagarria mintzatu zen hantartetik: «Angelika, neuk salbatuko zaitut,neuk!» Baina...

Angelikak eten egin behar izan zuen. P. kapi-taina iritsi zela adierazi zuten, koronelarekin lankontuei buruz mintzatzeko gogoarekin. Angeli-kak kapitainaren izena entzun orduko oihu eginzuen, negarra berriro mara-mara zeriolarik, oina-ze garratz batek jota bezala, amodio minik sako-nenak zauriturik dagoenaren antzera haspereneginaz:

— Moritz! Ai, Moritz!Sartzerakoan kapitainak hitz horiek entzun

zituen. Malkotan blai ikusi zuen Angelika, besoakberagana luzaturik. Bere onetatik aterata burukokaskoa kendu zuen, zarata artean lurrera eror-tzen utziaz. Angelikaren aurrean belaunikatu eta

Page 326: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

besoetan hartu zuen, irrika eta oinazez gainezkazerraldo erortzera zihoan unean. Bularraren kon-tra estutu zuen grinati. Koronelak harriduraz hitzegin ezinik begiratzen zion bikoteari.

— Baneukan elkar maite zuten susmoa —xuxurlatu zion emazteak—, baina ez nekien ezerzehatzik.

— R. kapitaina —ekin zion koronelak hase-rre—, zer harreman daukazu nire alabarekin?

Moritzek, segituan bere buruaren jabe eginikAngelika erdi hila xamurki besaulkian utzi, kas-koa lurretik jaso, aurpegia gorriturik koronelarenaurrean begimakur jarri eta bere ohoreagatikhitz eman zion bihotzaren barrenetik maite zuelaAngelika baina ordurarte bere ezpainek ez zute-la jalki bere sentimenduak ezagutaraziko zituentxintarik. Izan ere zalantza handiak zituen, Ange-likak ere antzeko sentimenduak ote zeuzkan.Zeruko zorion guztiak batera ikusten zituenlehen aldia omen zen hura, oraindik zergatik ezjakin arren; eta ba omen zeukan itxaropena ereaita prestu eta amoltsu hark ez ziola uko egingoelkartze hura bedeinkatzeko erreguari, maitasu-nik garbi eta barrukoena batuko zukeen hari.

Page 327: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Koronelak zorrotz aztertu zituen nola kapitai-na hala Angelika ere. Ondoren besoak antxuma-turik gelan gora eta behera ibili zen isilik, eraba-kia hartzeko kinkan dagoenaren tankeran.Emaztearen aurrean geratu zen, Angelika beso-etan hartu eta kontsolatzeko ahaleginetan arizelarik.

— Zer ikusi dauka kondeak hire amets txoro-arekin? —esan zuen koronelak amorruari eutsiz.

Angelika bere aurrean ahopez jarri, eskuetanmuin egin eta malkoz basitu ostean ahots erdiitoz mintzatu zen:

— Ai, aita! Aita maitea, barrenetik atxiki nin-duten begi beldurgarri haiek kondearenak ziren,eta parte gaiztoko bere eskuak bildu ninduensuzko sare hartan! Baina arbola miresgarriarenlore urrintsuen artetik deitu zidan gazte ahotskontsolatzailea Moritzena zen. Ene Moritzena!

— Hire Moritzena? —oihukatu zuen koronelakzakar jiratuz, Angelika ia lurrera erortzeraino.Ahots lodiz jarraitu zuen—: Maitasun ezkutuenamets ziztrinekin erantzuten al dien orduan aita-ren erabaki zuhur eta gizaseme prestu batenezkon eskariei?

Page 328: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Arestian bezala isilik ibili zen gelan gora etabehera. Azkenean Moritzeri jarri zitzaion eta:

— R. kapitain jauna, badakizu ez diodala inoiznire alabari zu baino subi jatorragorik opatu,hainbesteko begirune bai baitizut! Baina nirehitza emana diot S...i kondeari eta zorretan nagoberarekin, gizonen artean izan daitekeen maila-rik handienean. Etzazu ordea uste guraso tirano,tematiarena egingo dudanik. Kondeagana noaberehala, honen berri ematera. Zure amodioaauzi odoltsua izango da niretzat, agian heriotzaere ekarriko dit baina hala bedi. Amore ematendut! Zaude hemen ni itzuli zain.

Kapitainak tinko adierazi zion mila bidernahiago zuela herioak bera eramatea, koronelakarriskurik ttikiena nozitzea baino. Erantzun gabealdegin zuen koronelak bertatik.

Koronela gelatik irten bezain laster maitaleekalaiki elkar besarkatu eta leialtasun irmoa hitzeman zioten batak besteari. Orduan Angelikaksegurtatu zuen, kondearen ezkon eskarien berrientzundako unean bertan animaren barren-barrenetik jabetu zela Moritzi zion maitasunaz,eta nahiago zuela hiltzea, beste inoren emazte

Page 329: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

izatea baino. Bat-batean jabetu omen zen Mori-tzen maitasuna ere berea adinakoa zela. Berenmaitasuna adierazten zuten une haietaz oroituziren eta poz pozik zeuden, koronelaren purrus-ta eta haserre guztiak ahazturik, ume zorion-tsuen antzera garrasika. Koronelaren emazteak,maitasun itsatsi hartaz aspaldi oharturik etaAngelikaren joera onetsita, hunkiturik hitz emanzien gogotik ahaleginduko zela bere senarrakonpromezu hartatik askatzen, zergatik ez jakinarren berari ere hain higuingarri zitzaiona.

Ordubete inguru igaroa zen, atea zabaldueta, denen harridurarako, S...i kondea sartuzenean. Koronelak jarraitzen zion, begiradaarraiz. Kondea Angelikagana hurbildu, eskutikheldu eta irribarre mikatz, mingarri batekin jarrizitzaion begira. Angelikak dardara egin eta ahotsizpi batez xuxurlatu zuen, zorabiatzeko zorian:Ai, begi horiek!

— Zurbildu egin zara, andereño —hasi zenkondea—, zuen lagunartera azaldu nintzen lehenaldi hartan bezala. Fantasma beldurgarri batentankera hartzen al didazu? Ez gero! Ez zaitezizutu, Angelika! Eziozu ikararik izan gizon onbe-

Page 330: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ra honi, gaztetxoen sugar eta grina osoz maitezintuenari, bihotza jada besteri oparitua zeniolajakin gabe eta zure eskua eskatzeko bezain ino-zoa izan den honi! Ez! Aitaren hitzak ez dit inon-go eskubiderik ematen zuk bakarrik eskain deza-kezun zorionerako! Libre zara, andereño! Nirebegiradak ez dizu une goibelik gogorazi behar.Laster, agian bihar bertan itzuliko naiz nire sor-terrira!

— Moritz, ene Moritz! —hots egin zuen Ange-likak gozatsu, bere maitearen bularrean buruaezarriz. Kondeak gorputza dardarka zeukan,begiak sugalda bizian eta ezpainak ikaraz, mar-mar hots isil bat jalki zuenean. Axolarik gabekogaldera bat eginaz koronelaren emazteaganaburua jiratzea aski izan zuen bere sentimenduharrotuak baretzeko.

Baina koronela behin eta berriro ari zen:— Hau fintasuna! Hau gizonaren zuhurtasu-

na! Zu bezalakorik ez da! Nire bihotzeko lagunbetierekoa...

Koronelak orduan bularraren kontra besarka-tu kapitaina, Angelika eta emaztea, eta irribarre-tsu adierazi zien ez zuela besterik jakin nahi bere

Page 331: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

aurka sumatutako azpilan zatar hartaz; eta itxa-ropen zeukala aurrerantzean Angelikak ez zuelagehiago nozituko fantasma begien oinazerik.

Eguerdia aurreratua zegoenez koronelakotordua etxean bertan hartzera gonbidatu zituenkapitaina eta kondea. Dagoberteri ere deitu zio-ten eta laster agertu zen pozik asko.

Mahaian esertzen hasi zirenean Margeritefalta zen. Bere gelan geratu omen zen, esanazondoezik zegoela eta ez zela gauza jende aurre-ra agertzeko.

— Ez dakit zer gertatzen zaion Margeriteriazkenaldian —mintzatu zen koronelaren emaz-tea—. Kasketaldiak dauzka, arrazoirik gabe egi-ten du negar edo barre, eta sarritan jasanezine-raino behartzen du irudimena.

— Zure zorionak —xuxurlatu zion isilik Dago-bertek kapitainari belarrira—, Margeriterenheriotza ekarri du!

— Azti halakoa! —gehitu zuen kapitainak isi-lik ere—. Bakea emaidazu!

Koronela ez zen inoiz orduan baino alaiagoegon eta ezta emazteak ere barrena hain pozikeduki, alaba kuttunarekin aldian behin izandako

Page 332: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

kezkak bazterturik. Hori gutti bazen, Dagobertalegrantzia handiarekin ari zen jardunean etakondeak ere, bere dolua ahazturik, argitan jarrizuen bere izpiritu oparoaren bizitasuna. Hala,erramu koroa loratu batek mugatzen zuen biko-te alaiaren inguru guztia.

Ilunabarra abaildu zen. Ardo finak txinpartaegiten zuen basoetan eta ezkongaien zorionarenalde ari ziren denak edaten, barre eta algaraartean. Halako batean salako atea astiro irekieta Margerite sartu zen alderoka, gaujantzizuriarekin, ilea askatuta, hildakoa bezain zurbileta desitxuraturik.

— Margerite, zer ero zabiltza! —hots eginzuen koronelak.

Esandakoa aintzat hartu gabe Margeritezuzenean kapitainagana astiro joan, esku izoz-tua haren bular gainean ipini eta muxu eme bateman zion bekokian, ahots erlatsez marmarka:

— Hilzorian daudenen muxuak osasunadakarkio senargai alegerari!

Ondoren lurrera erori zen ziplo.

Page 333: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Horra hor zoritxarra —mintzatu zitzaionDagobert kondeari ahopeka—. Tuntun hori mai-temindua dago kapitainarekin.

— Badakit —gaineratu zuen kondeak—.Pozoia hartzeko burugabekeria egin du, nonbait.

— Jainkoaren izenean! —egin zuen Dagober-tek garrasi izuturik, zutitu eta gaixoa ezarrizuten besaulkirantz joanaz.

Angelika eta ama Margeriteri kopeta alkoholurez freskatu eta igurtzitzen ari ziren. Dagoberthurbildu bezain laster ireki zituen begiak. Koro-nelaren emazteak esan zuen:

— Lasai, ume maitea. Gaixo hago, bainajoango zain. Orduan Margeritek erantzun zuenahots erlatsez:

— Bai, laster joango zait dena... pozoia hartudut eta.

Nola Angelikak hala amak ere garrasi eginzuten, eta senarrak sutan hots egin zuen:

— Mila deabru! Zoro alena! Korri medikuaga-na... Azkar! Etor dadila aurkitzen duzuen lehen-bizikoa!

Morroiak abiatzera zihoazen, eta baita Dago-bert ere.

Page 334: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Geldi! —hots egin zuen kondeak, ordurar-te lasai egon eta Sirakusako ardo bizkorraz bete-tako kopa, gehien maite zuena alegia, atseginezhustu ondoren—. Margeritek pozoia hartu baduez da inongo mediku beharrik, neu naiz holakoe-tarako iaioena eta. Uztazue nire gain.

Margeriteren ondoan ipini zen. Hau etzandazegoen, zorabiaturik, eta batzuetan ezinezkodardarak egiten zituen. Aurrean makurtu etasakelatik kutxatila ateratzen ikusi zuten. Handikzerbait hartu, atzamar artean heldu eta eztiroigurtzi zituen Margeriteren garondo eta sabelgai-na. Beragandik urrundu eta honela esan zienbesteei:

— Opioa hartu du baina sendatuko da, nireesku dauzkadan bitarteko berezi batzuk erabi-liaz.

Kondearen esanari jarraiki Margerite gelaraigo eta berarekin bakarrik geratu zen. Bien bitar-tean, koronelaren emazteari orainurrena aginduzioten opio ontzia aurkitu zuen gelariak Margeri-teren ganberan, gajoak zeharo husturik.

— Kondea benetako mirarigilea da — esanzuen Dagobertek doinu ironiko samarrez—.

Page 335: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Dena igarri du. Margerite ikusi orduko jakin dupozoia hartu duela, eta baita zer nolakoa ere.

Handik orduerdira kondea salan sartu etaMargeriteren bizitza ez zegoela arriskuan ziurta-tu zuen. Moritzer zeharbegiratua bota ondoren,gaineratu zuen ustez behintzat uxatu zituelagaitz haren sustrai guztiak. Gelariak gaua Mar-geriteren alboan esna egitea nahi zuen, berakere aldameneko gelan igaroko zuela eta,badaezpada hurbil izateko. Aurretik, baina, ardooneko beste baso pare bat opatu zizkion bereburuari, mediku lan hartarako indartzeko aitza-kiarekin.

Hala, mahaian eseri zen gizonen ondoan etaaldi berean Angelika eta ama joan egin ziren,gertaerarekin hunkituta.

Koronela haserre zegoen tuntunkeria ziztrinharengatik, horrelaxe deitu baitzion Margerite-ren jokabideari. Moritzek eta Dagobertek nahas-men desatsegina sentitzen zuten. Baina horizenbat eta nabariagoa izan, orduan eta ugaria-goa zen kondearen etorri alaia, inoiz ez bezala-koa eta zinez ukitu beldurgarrizkoa.

Page 336: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Niretzat konde horrek —esan zion Dago-bertek lagunari etxerakoan—, izugarria izatenjarraitzen du. Lotura latzen bat daukadala bera-rekin iruditzen zait.

— Ai! —gaineratu zuen Moritzek—. Bihotzakargaturik daukat... zoritxarren batek nire mai-tea mehatxatzen ote duen susmo beltzarekin.

Gau hartan bertan hiriburuko mandataribatek iratzarri zuen koronela. Biharamuneanzurbil samar agertu zen emaztearen aurrera:

— Apartatu beharrean gara berriro, laztana—esan zuen lasaitasun bortxatuz—. Barealdilabur honen ostean berriro lehertu da gerra. Bartjaso dut agindua. Ahal bezain agudo, beharbadadatorren gau honetan bertan abiatuko naiz nireerregimentuarekin.

Erabat beldurturik, emazteak negarrari emanzion. Kontsolatu nahian mintzatu zitzaion koro-nela, esanaz ziur zegoela gatazka hura aurrekoabezain goragarria izango zela, eta bihotzeanzeukan kemenak ez ziola inongo zoritxarretanpentsatzen uzten.

— Bitartean —gaineratu zuen—, arerioaberriro oinperatu eta bakea ezartzen dugun arte

Page 337: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

gure ondasunetara joan zaitezke Angelikarekin.Laguntzailea emango dizuet, egonaldiarenbakardade eta moztasuna ahantzaraziko dizue-na. Zuekin joango da S...i kondea!

— Ene, Jainkoaren izenean! —hots egin zuenemazteak—. S...i kondea gurekin etorriko dela?Ezkongai baztertua? Azpilari italiar hori, daukanamorrua barruan gordetzen dakiena, aukeraduenean indar guztiarekin askatzeko? Zergatikden ez dakidan arren atzodanik inoiz bainohiguingarriagoa bihurtu zaidan hori?

— Hau da hau! —eten zion koronelak—. Ezdago burutzerik emakumeen fantasia eta ametstxoroekin! Ez diote igartzen zuhurtzia apartekogizon baten bihotz zabalari! Aurrez esan bezala,Margeriteren aldameneko gelan igaro du kon-deak gau osoa. Beste inori baino lehenago, bera-ri aipatu diot gatazka berriaren albistea. Sorterri-ra itzultzea ia ezinezkoa zaio. Jota geratu da.Nire ondasunetan geratzea eskaini diot. Zalan-tza handien ondoan baietz erabaki eta ohorezkohitza eman dit ahalegina guztiak egingo dituelazuek babestu eta zuen urrunaldia samurtzeko.Kondearekin zorretan egon eta nire ondasunak

Page 338: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

iheslekutzat erabil ditzakeela jakinik, ukatzeanahi al duzu?

Emaztea ez zen gauza, eta ez zeukan eskubi-derik ere ezer gehitzeko. Koronelak esanari eutsizion. Gau hartan bertan zabaldu zen abiatzedeia, eta bereizi beharraren oinaze latz eta nahi-gabe erdiragarriak hartu zituen bi maiteak.

Handik egun guttitara Margerite zeharo zuz-pertzean, harekin eta Angelikarekin irten zenkoronelaren emaztea ondasunetarantz. Kondeaere atzetik zuten, mirabe zenbaitekin.

Hasieran goxotasunik finenaz agertzen zenkondea emakumeengana, eskatutakoan besterikez; gainerakoan bere gelan geratu edo ibilaldibakartiak egiten zituen.

Hasiera batean bazirudien arerioaren aldejarri zela gatazka, baina laster erdietsi zirengaraipen loriosak. Kondea zen beti garaipenenberri jasotzen lehena, eta koronelak zuzenduta-ko erregimentuaren nondik norakoaz albisterikzehatzenak zeuzkana. Borrokarik odoltsuenetanere ez zitzaien balakada edo ezpata ukaldirikegokitu, ez koronelari eta ezta kapitainari ere.

Page 339: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Hala zioten behintzat koartel nagusiko gutunfidagarrienek.

Hartara, bada, garaipen eta zorionaren ain-geru zerutiarraren antzera agertzen zitzaien betikondea emakumeei. Horretaz gain, bere jokabi-de guztian atxikimendurik min eta gardenenaerakusten zuen Angelikagana, guraso xamur etaonbera baietz bezala. Ama-alabak aitortu beha-rrean zeuden koronelak zuzen epaitu zuela berelagun leiala, eta beren lehengo ezinikusia asma-kizun inozoa izan zela. Margeritek ere sendatuazirudien bere grina txoro hartatik eta betiko fran-tses alai, hiztuna zen berriro.

Koronelak emazteari zuzendutako gutunbatek, hain zuzen ere kapitainaren Angelikaren-tzako beste bat zekarrenak, kezka ondar guztiakaienatu zituen. Arerioaren hiriburua hartu etasuetena erabaki zen.

Angelika pozak zoratzen zegoen eta baitakondea ere, hau beti bizitasunik ernegarrienazari baitzen hizketan Moritz ausartaren balentriezeta haren andregai izatearen zorteaz. Behinbatean Angelikari eskutik heldu, bularraren kon-tra estutu eta beraganako gorrotoa lehen adina-

Page 340: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

koa al zen galdetu zion. Lotsaz gorriturik etamalkoak begietan, Angelikak ziurtatu zion berakgajoak ez zuela inoiz gorrotatu, baizik eta Moritzmaitatu zuela bihotz guztiarekin, kondeareneskari hark sortutako izua desegiteko. Zorrotzeta irmo hitz egin zion orduan kondeak:

— Har nazazu, Angelika, zure aitaren parekolaguntzat.

Muxu arin bat eman zion orduan bekokian,eta hark, ume dohatsuak, pozik hartu zuen, aitairuditzen baitzitzaion era hartan muxu ematenziona.

Itxaropena izatekoa zen, epe baterako behi-nik behin koronela etxeratuko zela, ez non eta ezhan bere gutun bat heldu zenean, arrunt latza.Kapitaina bere zaldi-morroiarekin herrixka bate-tik igarotzerakoan, laborari armatu batzuk erasoomen zioten, saihetsetik tirokatu eta lapurretaeginaz, eta ozta-oztan lortu omen zuen onik ate-ratzea. Horrela, etxe guztia bizitzen zuen pozta-suna bat-batean bihurtu zen izulaborri, oinazesamin eta lanturu etsi.

Page 341: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Koronelaren etxean etengabekoa zen joan-etorriaren ardaila. Eskaileretan gora eta beherazebiltzan librea dotorez apaindutako mirabeak;zalapartan iristen ziren jauregiko patiora zaldiko-txeak gonbidatuekin, eta koronelak itzaltsu ema-ten zien ongietorria, azken gatazkan irabazitakoohore dominekin bularrean.

Goiko gela bakarti batean zegoen eseritaAngelika, andregai jantzi distiratsuarekin, gazte-tako loraldi oparoaren edertasun gorenean, amaalboan zuelarik.

— Alaba maitea —esan zion—, askatasunosoz aukeratu dun S...i kondea hire senar izate-ko. Lehen aitak elkartze hau burutzeko zeukandesira handia izan arren, Moritz gizarajoa hilondoren ez din batere gogor egin. Biok hala biokere mingostasun bera nabari dugula iruditzenzaidan, eta ezin dinat ezkutatu. Ez dinat ulertzenhi Moritzekin horren azkar ahaztua. Hurbiltzenari dun ordu erabakiorra... kondearekin ezkon-tzera hoa... heure bihotza ongi azter ezan, orain-dik garaian haiz eta! Ahaztu dunan horren oroi-tzapenak inoiz ez dezala hire bizitzako argiaerrainu beltz batez goibeldu!

Page 342: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Inoiz ere ez! —hots egin zuen Angelikak,begietako malkoak ihintz tantak bezala disti-ran—. Inoiz ez naiz ene Moritzekin ahaztuko, etaezta inoiz beste inor bera hainbat maitatuko ere.Kondeaganako nire sentimendua beste tankerabatekoa da! Ez dakit nola piztu duen halako zale-tasuna nigan! Ez, ez dut maite eta ezin dutMoritz hainbat maite, baina bera gabe ezin naizbizi eta bere bitartez bakarrik pentsa eta sentidezakedala iruditzen zait! Izpiritu ahots bateketengabe esaten dit bere emazte izan behardudala, bestela lur honetan ez dela niretzat bizi-tzeko modurik izango eta. Zeruetako mintzoezkututzat daukadan ahots horri jarraitzennatzaio.

Gelaria sartu zen orduan, egunsentiaz gerodesagertutako Margeure oraindik ez zutela aur-kitu esanaz, baina lorazainak etxekoandrearen-tzat gutun bat ekarri berri zuela, agi danean Mar-geritek eskuratua, eginbeharrak bukatu eta jau-regira azken loreak ekarritakoan emateko agin-duta.

Honela zioen koronelaren emazteak zabalduzuen eskutitzak:

Page 343: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

«Ez nau berriro ikusiko. Halabehar goibelbatek narama berorren etxetik urrun. Arreneskatzen diot, benetako ama izan dudan horri,ez nazatela jarrai, bortxaz itzularazteko. Nireburua hiltzeko bigarren eginahalak izango al dulehenbizikoak baino arrakasta gehiago! Zorionosoa opa diot Angelikari, niri bihotza lehertudidan arren.

Ongi bizi bedi. Ahaztu malerus honetaz,Margerite.»

— Zer da hau ordea? —hots egin zuen etxe-koandreak irmoki—. Hemengo lasaitasuna apur-tzeko asmoa al dauka erdiero horrek? Makurke-riaz jardun behar al du senar maiteari eskualuzatu nahi dionanero? Alabatzakoa bezala zain-du eta begiratu dudan zuntzun esker gaizto horisekulan etxeratzen bada, ez naun berarekinbatere arduratuko.

Ahizpa galduarengatik lanturu bizian hasi zenAngelika, eta amak jainkoarren eskatu zion unegarrantzitsu haietan lekurik ez emateko erdierobatenganako oroitzapenei.

Page 344: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Jendea salan bilduta zegoen, orduak jotzeankapera ttikira biltzeko, non apaiz katoliko batekbikotea ezkondu behar zuen. Koronelak barruralagundu zion andregaiari; denak harriturik zeuz-kan bere edertasunak, soinekoaren dotorezia lai-noarekin nabarmendua. Kondearen zain zeudendenak. Ordu laurdenak erreskadan igaro bainaez zen ageri. Koronela haren ganberarantz abia-tu zen. Gelariarekin gertatu zen. Honek esan zio-nez, erabat janztez bukatzean kondea txarkisentitu eta parkera irten zen haizea hartuz biz-kortzera, atzetik jarraitzea debekatu ondoren.

Ezin zezakeen asmatu kondearen jokabidehark zergatik kargatu zion bihotza hainbeste, etaezta zergatik bururatu zitzaion zerbait beldurga-rria gerta zekiokeela kondeari.

Kondea aurki agertuko zela adieraz zezatenagindu eta ezkutuan deitu zion jendeartekomediku ospetsu bati. Honekin eta gelariarekinjoan zen parkera, kondearen bila. Zumardi nagu-sitik saihestu eta sasi itxiz inguratutako txokobatera joan ziren, non, koronelak gogoan zeuka-nez, kondeak luzaroan geratzeko zaletasunazuen. Bertan zegoen kondea eserita, erabat bel-

Page 345: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

tzez jantzita, izar domina distiratsu bat bula-rrean, eskuak eserleku gainean bildurik, intsusaloratuaren enborrari bizkarra emanda, begiradajosita geldi-geldi. Dardara egin zuten denek,kondearen begi huts, ilunen distirak ikusmenikgabea baitzirudien.

— Konde jauna! Zer gertatu da? —hots eginzion koronelak, baina han ez zen ez erantzun, ezmugimendu, ez arnasarik!

Medikua hurbildu, kondeari txalekoa urratu,lepokoa eta txamarra indarrean kendu, etakopeta ukitu zion. Koronelagana jiratu zen ahotslodiarekin:

— Alferrik da. Hilda dago. Oraintxe bertangeratu da nerbio atakeak jota.

Gelaria lanturu bizian hasi zen. Koronelak,zeukan indar guztiarekin bere izulaborria men-peratuaz, isiltzeko eskatu zion.

— Bertan hilko dugu Angelika, kontuz ezbagabiltza —esan zuen koronelak. Gorpua hartueta bidezidor bakartietan barrena eraman zutenpabiloi baztertu batera, koronelak soinean bai-tzeraman hango giltza. Gelariaren zaintzapeanbertan utzi eta jauregirantz abiatu zen berriro

Page 346: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

medikuarekin. Erabakia hartzeko zalantzan, ezzekien izugarrikeria hura Angelika gaioari isilduedo emeki-emeki esaten saiatu.

Salara sartzean, urduritasun eta nahasmenikhandiena zen nagusi. Elkarrizketa alaiarenerdian Angelikari bat-batean begiak itxi etaondoeza egin zitzaion. Aldameneko gelan zeuka-ten, sofan etzanik. Zurbildu edo desitxuraturikez, baizik eta masail gorriak inoiz baino bizi etafreskoago zeuzkan, ezin ederrago, aurpegi guz-tian zeruko loria hedaturik. Pozik handienaz oki-turik zirudien. Medikuak, arreta urduriz begiratuondoren, segurtatu zuen ez zegoela inolakoarriskutan, eta harrigarria bazen ere hipnotizatu-rik zegoela. Ez omen zen ausartzen indarreanesnatzera, laster itzarriko zela bere kabuz eta.

Bien bitartean zurrumurru misteriotsu batzabaldu zen gonbidatuen artean. Kondearenustekabeko heriotzaren berri heldu zitzaien,nonbait. Aldegiten hasi ziren denak pixkana, isi-lik eta goibel. Urruntzen zihoazen zaldikotxeenhotsa entzun zitekeen.

Koronelaren emazteari, Angelikaren gaineanmakurturik, alabaren arnasaldi bakoitza iristen

Page 347: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

zitzaion. Bazirudien hitz isilak xuxurlatzen arizela, inorentzat ulertezinak. Medikuak ez zuenutzi Angelikari arropak eranzten, ezta eskula-rruak kentzen ere, edozein ukitu kaltegarria izanzitekeelakoan.

Angelikak bat-batean begiak ireki, gora soegin eta garrasi batean zutitu zen:

— Hemen da! Hemen da!Anima apartaturik aldegin zuen sofatik atean

barrena, sala igaro eta eskaileretan behera.— Erotu egin da! —hots egin zuen izuturik

amak—. Oh Jainko santua, erotu egin da!— Bai zera! —lasaitu zuen medikuak—. Ez da

eromena. Berealditako zerbait gertatuko zen!Hori esan eta andereñoaren atzetik joan zen.Jauregiko atean zehar ikusi zuen bidean gora

eskuak altxata zihoala, ziztu bizian lasterka, hai-zeak xerrazko soineko ederra farfaildu eta ilekarakoilak askatzen zizkiolarik, jostailuak balirabezala.

Zaldizko bat hurbildu zen laukoan. Angelika-ren aldamenera heltzean jauzi egin eta besoetanhartu zuen. Atzetik zetozen beste bi lagun eregelditu eta zaldietatik jaitsi ziren.

Page 348: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Koronela, medikuari presaka jarraitu ondo-ren, hitzik gabe zegoen talde hari harridurazbegira, kopeta igurtziaz, gogoetek ihes ez egite-ko bezala.

Moritz zen bularraren kontra Angelika besar-katzen ari zena. Dagobert eta gizaseme lerdenbat zeuzkan ondoan, azken hau jeneral errusia-rren uniforme dotorez jantzia.

— Ezta sekulan ere! —zioen Angelikak behineta berriro, bere maitea besarkatuaz—. Sekulanere ez natzaizu infidela izan, ene Moritz maitelaztana!

Eta Moritzek orduan:— Badakit bai, ondo ere! Ene aingeru kuttu-

na! Infernuzuloko amarruak erabiliz liluratu zaitubeste horrek!

Artean ere elkarri helduta jauregirantz abiatuziren biak, besteek isilik jarraitzen zietelarik. Jau-regiko atera iristean egin zuen koronelak haspe-ren lehen aldiz, bere onera orduantxe etorribalitz bezala. Honela hots egin zuen, jakinminezinguruetara begira:

— Hauek gertaerak! Hau mirara!

Page 349: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Dena argituko da —esan zuen Dagobertek,eta Bogislav von S...en jeneral errusiarra bezalaaurkeztu zion koronelari arrotz hura, kapitaina-ren lagunik min eta leialena omen zena.

Behin jauregiko geletara heldu eta koronela-ren emaztearen harridura itzelaz jabetu gabe,begirada sutuz galdetu zuen Moritzek:

— Non da S... i kondea?— Hilen artean! —ihardetsi zion koronelak

ahots lodiz—. Orain dela ordubete eraman dunerbio atakeak.

Angelikak dardar egin zuen.— Bai, banekien —mintzatu zen—. Zendu

den unean bertan, nire barrenean kristal bat tin-tinotsez apurtu dela iruditu zait. Aldarte bitxibatean erori naiz... baina suntsitu egin da ametslatz hura, nire senera etortzean begi beldurgarrihaiek ez baitzuten inongo botererik nigan, suzkosarea etenda zegoenez... libre sentitu naiz...Zorionez gainezka... Halako batean Moritz ikusidudan arte... ene Moritz... nigana etortzen... etakorrika irten natzaio!

Hartan, bere maitea besarkatu zuen, berrirogaldu beldur balitz bezala.

Page 350: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Eskerrak Jainkoari —mintzatu zen korone-laren emaztea, begiak zerurantz zuzendurik—.Arindu zait bihotzeko astuntasuna, arrunt zanpa-tzen ari ninduena; aske naiz Angelikak zorigaiz-toko kondeari eskua luzatu beharrak sortzenzidan larritasun latzetik. Nire alaba kuttunaezkutuko botereekin ezkontzera zihoala irudi-tzen zitzaidan.

S...en jeneralak gorpua ikusi nahi eta haren-gana eraman zuten. Hilotza estaltzen zuen tapa-kia baztertu eta heriotzak gogortutako aurpegihura ikusitakoan jeneralak atzera egin zuen dar-darka, ozenki zioelarik:

— Bera da, bai! Jainkoaren izenean, bera da!Lo ezti batek hartu zuen Angelika, kapitaina-

ren besoetan. Ohera eraman zuten. Medikuareniritziz beste ezer baino mesedegarriagoa zen lohura, estuasun biziraino asaldatutako izpirituhura baretzeko. Eritasun arriskua aldentzeko eraaproposa omen zen.

Joanak ziren gonbidatuak jauregitik.— Orain da garaia —hots egin zuen korone-

lak—, misterio miresgarri guztiak argitzekoa.

Page 351: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Esazu, Moritz, zeruko zein aingeruk berpiztu zai-tuen.

— Badakizue —hasi zen Moritz—, nolakozitalkeriaz eraso ninduten S.ko lurraldean, suete-na erabaki ostean. Bala batek jota zerraldo erorinintzen zalditik. Ez dakit zenbat denboran egonnintzen heriozko zorabio sakon hartan lurreanetzanda. Lehen aldiz nire opera etorri nintze-nean, lauso artean, norabait ninderamatela iru-ditu zitzaidan. Gau beltza zen. Ahots batzuenzurrumurrua aditu nuen nire inguruan. Frantse-sez ari ziren. Beraz, larriki zauritua eta etsaienmenpe! Gogoeta horrek beldurrez bete eta berri-ro hartu ninduen zorabioak. Gero nire egoeraaldatu egin zen, eta orduztikakoak dira nirealdian behingo burukomin gogorrak.

«Goiz batean, argitasun osoz esnatu nintzen.Borla eta litxa handiz apaindutako eta zetazkogortinadun ohe txukun, la dotore batean nengo-en. Zetazko tapizez eta mahai eta eserlekuurreztatuz zegoen jantzia gela zabal hura, antzi-nako eran. Gizon arrotz bat neukan aurpegirabegira, makur makur eginda. Kanpai lokarriariheldu eta indartsu tira zion. Minutu gutti igaro

Page 352: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ziren atea zabaldu eta bi gizon sartu ziren arte,adinduenak antigoaleko jantzi brodatua eta Lud-wig gurutzea zeramatzalarik. Gazteena niganahurbildu, pultsua hartu eta frantsesez esan zionzaharrenari: “Arriskutik kanpo dago. Salbatuda!”»

«Adineko gizona T. chevalier-a bezala aur-keztu zitzaidan, jauregi hartako jabea. Bidaianzihoalarik igaro omen zen herrixka hartatik,lurrera bota ninduten nekazari zital haiek nilapurtzeko zorian zeuden unean. Ni askatzealortu zuen. Zaldikotxera igo eta bide militarreta-tik urrun zegoen bere jauregira eramanarazi nin-duen. Etxeko zirujilari trebea arduratu zen nireburuko zauri larriaren sendaketa neketsuaz,arrakastarekin. Nire hernia maite zuela aitortuzidan chevalier-ak; izan ere, iraultzaren garainahasi, arriskutsuetan laguntza eskaini ziotenbehin bertan, eta pozik zegoen niri mesede eginahal izateaz. Erosotasun eta kontsolamendurakonuen guztia eskura neukala bere jauregian esanzidan ere, eta ez zuela inolaz ni joaterik onartu-ko, nola zauria hala bideetako arriskua amaitu

Page 353: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

arte. Gainera ezinezkoa omen zen, tamalez, unehartan lagunei nire egonlekuaren berri ematea.»

«Chevalier-a alarguna zen eta seme-alabakurrun zituen. Bakarrik bizi zen jauregian beraz,zirujilaria eta mirabe frankorekin. Gogaikarrialitzateke luzaz kontatzen hastea nola joan nin-tzen sendatzen zirujilari iaioaren eskuetan, etanola ahalegindu zen chevalier-a nire ermitaubizitza hura goxatzen. Solasa zuhurragoa etabegirada sakonagoa zuen bere herrikoenganohitura dena baino. Artea eta zientziaz egitenzuen berba, nahiz eta ahal zuen heinean isilduazkenaldiko gertaeren kontuak. Ez dut hitz ema-ten hasi beharko nire gogoeta guztiak Angelika-rentzat zirela, eta anima sugaldetan jartzen zida-la jakiteak nire heriotzarekin oinazeturik egongozela! Etengabe erregutzen nion chevalier-ari niregutunak koartel nagusira helaraz zitzan. Ukoegin zion eskari hura bere gain hartzeari, ziurre-nik ere liskarrak berriro piztera zihoazela eta.Itxaropena eman zidan esanaz kosta-ahala-kosta arduratuko zeta, erabat osatzen nintze-nean, neure herrira onik ekartzen. Bere adieraz-penetatik igarri nuen gerra berriro lehertu zeta,

Page 354: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

eta aliatuen kalterako gainera, nahiz eta berakbegirunez isildu.»

«Aipamen solte horiek aski izan ziren Dago-berten susmoak baieztatzeko.»

«Ia sukarra joana zitzaidanean, gau batezamets tankerako egoera ulertezinean erori nin-tzen, oraindik ere dardarka jartzen nauena,nahiz eta hartatik oroitzapen iluna besterik gera-tzen ez zaidan. Angelika ikusi nuen, baina bereirudia gandu artean lausotzen zeta zirudien, etaalferrik lehiatzen nintzen hura atxikitzeko. Bestenorbait zegoen bion artean: nire bularraren kon-tra ezarri eta bihotz barrenetik eutsi zidan; oina-zerik garratzenean hondoratu eta atsegin arrotz,miresgarri batek zeharkatu ninduen. Biharamu-nean, beste ezer baino lehenago, ohe aurreaneskegitako koadroari ohartu nintzaion, ordurartenik inoiz bertan ikusi gabea. Anima barrenerainobeldurtu nintzen, Margerite baitzen bere begibeltz biziekin argi ematen zidana. Mirabeari gal-detu nion koadroaren jatorri eta irudiaren norta-sunaz. Chevalier-aren iloba zeta segurtatu zidan,T.ko markesa, eta koadroa beti egon zeta haneskegita; ez nintzaiola baina ordurarte ohartu,

Page 355: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

hautsak bezperan kendu zizkionez. Chevalier-akere hala berretsi zuen. Nahiz esna nahiz ametse-tan ni Angelika ikusteko gogoz, eta nire aurreannor egongo eta Margerite. Arrotza iruditzenzitzaidan neure burua, kanpoko botere batekagintzen zuen nigan, eta, nire izuan, uste nuenezin nintzela Margeritegandik aldendu. Inoiz eznaiz ahaztuko egoera ikaragarri haren oinazea-rekin.»

«Goiz batez banago leihoan, goizeko haizeakdakarkidan urrinaren freskuran, eta turutotsakentzuten ditut urrutira. Pozez betetzen naiz zal-duneria errusiarraren martxa alaia antzematean.Doinu haien bidez izpiritu zintzoen uhin antzeko-ak datozkit, ahots goxo, kontsolatzailez hizke-tan; badirudi bizitza berriak eskua luzatzen dida-la, botere maltzurrak itxita eduki nauen hilkutxa-tik jaiki nadin! Tximista bezain azkar agertzendira zaldun batzuk jauregiko patioan. Beherabegiratzen dut eta... «Bogislav, ene Bogislav»hots egiten dut erabat asaldaturik. Chevalier-anire gelan sartzen da, zurbil, txundituta, solda-duen ustekabeko helduera eta istilu latzei buruz

Page 356: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

totelka! Aintzat ere hartu gabe airean jaitsi etaene Bogislav besarkatzen dut!»

«Bakea aspaldi erabaki zeta jakin nuen, nizeharo harrituaz, eta gudaroste adar gehienaketxerantz zihoazela. Chevalier-ak isilean gordezidan hura dena, ni jauregian atxilotuaren pareedukitzeko. Ez nik eta ezta Bogislavek ere ezingenuen jokabide haren arrazoirik igarri, bainabiok susmatzen genuen han tartean bazelamakurkeriaren bat. Chevalier-a aurrerantzean ezzen lehengoa, ikuskarri petrala baizik, edozeinhuskeriarekin teman jarriaz. Eskerronez gartsukihizketan hasi nintzaionean ere, bizitza salbatuzidala eta, maltzurki egin zuen irribarre, amesla-ri erdiero bat baino areago.»

«Berrogeitazortzi orduko atsedenaren osteanabiatu zen Bogislav, eta baita ni ere berarekin.Pozik ginen gaztelu zahar hura atzean uzteare-kin, espetxe ilun, izugarriaren gogorapenak sor-tzen zizkidana. Baina jarrai ezazu orain zuk,Dagobert, zuri baitagokizu txanda, gertatu zaiz-kigun gorabeherak jalkitzeko.»

— Nola jarri zalantzan —hasi zen Dagobert—, gizakiak berezko duen igartzeko gaitasuna?

Page 357: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

Inoiz ez nuen sinistu nire lagunaren heriotza.Ametsetan geure barrenetik ulertzeko moduanhitz egiten digun izpirituak esaten zidan Moritzbizi zeta, eta uhal misteriotsu batzuk nonbaitlotuta zeukatela. Angelikak kondearekin bat egi-teak bihotza erdiratzen zidan.

«Duela zenbait denbora hona etorri, etaaitortu beharra daukat izutzeko moduko aldar-tean aurkitu nuela Angelika. Sekretu ezkuturenbat ikusi uste nuen, ispilu magiko antzekobatean. Horregatik itsatsi zen nire baitan atze-rrian barrena joateko erabakia, ene Moritz aurki-tu arte.»

«Igarriko diozue nire bozkario eta pozari,A.ko alemaniar lurretan Moritz aurkitu nuenean,S...en jeneralarekin. Anima apartaturik jarri zennire laguna, Angelika eta kondearen arteko bategitearen berri entzutean, baina Angelika infide-la izan zitzaiolako botatako birao eta lanturuerdiragarri guztiak isildu zituen nire susmoakjakinarazi eta ziurtatu nionean oraindik ere okerhura deusezteko moduan zegoela. S...en jenera-lak dardara egin zuen kondearen izena aipatunuenean, eta berak eskaturik aurpegi eta gor-

Page 358: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

puzkera deskribatu nizkionean honela oihukatuzuen: “Bai, inondik ere bera behar du izan!”»

— Harrituko zarete entzundakoan —eten zionjeneralak hizlariari—, Napolin duela zenbait urteS...i kondeak nire bihotzeko maitea lapurtu zida-la, bere eskura zeuzkan deabrukeriak erabiliaz.Hala, gorputzean labana sartu nion unetik aurre-ra infernuko itsumenak atxiki gintuen maitea etabiok, elkarrengandik betirako bereiziaz! Gerorajakin nuen nik sortutako zauriak ez ziola galara-zi eskua eskatzea, ai! eta ezkontzera zihoanegun berean geratu zela nire maitea nerbio ata-keak jota zerraldo!

— Jainko errukiorra! —hots egin zuen korone-laren emazteak—. Ez ote zuen nire alaba laztanapatu horrek berak mehatxatzen? Nolatan igarriahal izan ote diot?

— Izpiritu igarlearen ahotsak hitz egin dizu,anderea —esan zion Dagobertek.

— Eta Moritzek kontatutako agerpen latzhura —jarraitu zuen koronelaren emazteak—,kondea halako modu izugarrian etxean sartuzitzaigun arratsalde hartan?

Page 359: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Aldi hartan kontatu nizuenez —hartu zuenMoritzek hitza—, kolpe izugarria entzun etaheriozko lamara izoztuak haizeman zidan. Irudizurbil baten zurrumurru antzekoa zebilen gelanbarrena, errainu dardarti, ia antzemanezinez-koa. Kemen guztia behar izan nuen nire izuamenperatzeko. Nire onera etorri nintzenean hil-dakoa bezain gogor zegoen Bogislav. Etorrarazi-tako medikuaren ahalegin ugarien ondoren berekonortera itzuli zenean, saminki luzatu zidaneskua, esanaz: «Aurki... Bihar bertan bukatukodira nire nahigabeak».

«Berak iragarri legez gertatu zen, bainaberak uste ez bezala izatea erabaki zuen zerue-tako indar betierekoak. Biharamuneko gatazka-ren garratzenean, bala kartutxo ahul batek bula-rrean jo eta bota zuen zalditik. Bala mesedegarrihark mila puskatan txikitu zuen infidelaren iru-dia, oraindik bularrean zeramana. Erraz sendatuzitzaion ubeldura, eta orduez gero Bogislavek ezdu ezeren kalterik nozitu, bizitzara hondamenaekar diezaiokeenik.»

— Hala da, bai —mintzatu zen jenerala—. Etamaite galduarekin gogoratze hutsak oinaze goxo

Page 360: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

batekin betetzen nau eta mesede egiten dio nirebarruko izpirituari. Jarrai dezala gure lagunDagobertek kontatzen, ordea, zer gehiago gerta-tu zitzaigun.

— Lehenbailehen joan ginen A.tik —hartuzuen Dagobertek hitza—. Gaur egunsentian,hemendik set miliatara dagoen P. herrixkaraheldu gara. Ordu batzuetan atseden hartu, etaondoren zuzenean honako bideari jarraitzekoasmotan ginen. Anitz harritu gara Moritz eta biokMargeriterekin topatu garenean ostatuko gelatikateratzen, eromenezko aurpegi zurbilarekin.Kapitainaren oinetan makurtu, belaunak antsikabesarkatu eta bere buruari gaizkile doilorra deitudio, ehun aldiz heriotza merezi duena, eta arrenhan bertan hiltzeko eskatu dio. Moritzek higuinikhandienaz baztertu eta aldegin du.

— Bai —eten zion kapitainak lagunari—. Mar-gerite nire oinetan ikustean, chevalier-aren jau-regian pairatutako oinaze latz haiek guztiakabaildu zaizkit gainera, nire baitan inoiz ezagutugabeko amorrua piztuaz. Margeriteri bularretiklabana sartzekotan egon naiz, nire sua menpera-tuaz handik aldegin dudan arte.

Page 361: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

— Margerite lurretik altxa —jarraitu zuenDagobertek—, eta bere gelara eraman dut.Azkenean bera lasaitzea lortu dudanean, berehitz etenek nire susmoak egiaztatu dizkidate.Gutun bat eman dit, atzo gauerdian kondeagan-dik jasoa. Hona hemen!

Dagobertek gutuna atera, azala urratu etahonela irakurri zuen:

Egin ihes, Margerite! Galdua da dena. Bada-tor gorroto duguna. Nire jakintza guztia ez daaski, bizitzako puntu goren honetan atxiki nauenzorigaitz ilunaren aurka. Margerite! Beste edo-zein emakume suntsituko zuketen sekretutanbarrena gidatu zaitut. Baina zure kemen berezieta borondate irmo horrekin, maisu jakintsuarenikasle duina izan zara. Gogotik lagundu didazu.Zure bitartez menperatu dut Angelikaren gogoeta barrena. Horren ordainetan bizitzaren zorio-na eskuratu nahi nizun, zuk desio bezala; hala,talde ezkutu, arriskutsuenetan sartu zara, ni neuere sarritan izutzen ninduten ekintzatan hasiz.Baina alferrik da! Egin ihes, bestela noraezekoada zure hondamena eta! Azkenera arte ekingo

Page 362: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

diot ausardiaz indar gaizto honi! Baina heriotzaekarriko didala somatzen dut! Bakardadeanhilko naiz. Une horretan zuhaitz miresgarri har-tara joango naiz, biok misterio miresgarrieiburuz mintzatzeko sarritan erabili dugun harengerizpera. Margerite! Betirako bazter itzazusekretuok. Ama Natura beldurgarriak, haserretu-rik, bere kontra erabil daitekeen jostailu distira-tsua ematen die sasiko ume eta zelatari azka-rrei, baina hauek esku arinez urratzen diote aur-pegiko errezela. Behin emakume bat hil nuen,maitasun grinarik barrukoenaz besarkatu ustenuen mementuan. Horrek indarrak makaldu ziz-kidan, baina halere, ni bai inozoa, banuen itxaro-penik munduko zorionean.

Ongi izan, Margerite! Itzul zaitez zure sorte-rrira. S.ra zoaz. T.ko chevalier-a arduratuko dazutaz.

Ongi izan!

Dagobertek gutuna irakurtzez bukatzean,hotzikarak hartu zituen denak.

— Beraz —hasi zen isilik koronelaren emaz-tea—, nire animaren barrenetik uko egiten die-

Page 363: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

dan gauzetan sinistu beharra daukat. Hala etaguztiz ere, ezin nuen inolatan ere ulertu Angeli-ka Moritzekin hain agudo ahaztu eta kondeaondoan hartu izana. Jabetuta nengoen, halaber,la etengabeko asalduran zegoela eta honekberak ere kezka mingarriz betetzen ninduen.Gogoan dut Angelikaren kondeaganako zaleta-suna modu bitxian azaldu zela hasieran. Berakkonfiatu zidanez, la gauero egiten zituen ametsbizi eta atseginak kondearekin.

— Hori da —hartu zuen Dagobertek hitza—.Margeritek berak aitortu dit gau osoak igarotzenzituela Angelikaren alboan kondearen aginduz,honen izena ahots eztiarekin belarrira xuxurla-tzen. Kondea ere noizean behin sartzen omenzen gelan gauerdi aldera, eta minutu batzuzbegirada Angelika lokartuagan josita eduki ondo-ren joaten zen. Beharrezkoa al da, kondearengutun esanguratsu hau irakurri ondoren besteezer eranstea? Argi dago barne animari psikiko-ki eragiten ahalegindu zela botere ezkutuenbitartez, eta naturako indar bereziei esker lortuzuela hori. T.ko chevalier-arekin harremanetanzegoen, eta Frantzian eta Italian adarrak dituen

Page 364: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

beste eskola sekretu horretako partaide zen,P.ko eskola zaharraren ondorengoa bide dena.Berak bultzata atxiki zuen chevalier-ak kapitainajauregian, eta amodiozko hainbat sorginkeriazital praktikatu zituen berarekin. Inoren oinarripsikikoa menperatzeko kondeak zerabilzkienbitarteko misteriotsuei buruz hizketan jarrainezake, Margeritek azaldu dizkidan gisan. Zer-txobait azal nezake ere niri ezezaguna ez zaidanzientzi horri buruz, nahiz eta izenez aipatu nahiez dudan, gaizki ulertuko didazuen beldur... Utzi-dazue bada gaurkoz honenbestez bukatzen.

— Eta behin betirako —hots egin zuen koro-nelaren emazteak asaldatuta—. Ezta txinta batere gehiago izuikararen erresuma ilun, arrotzhorretaz! Eskerrak zeruko indar betierekoari,nire alaba kuttuna salbatu eta gu kaltetu nahianetxera sartu zitzaigun gonbidatu beldurgarri har-taz libratu gaituelako!

Biharamunean hirira itzultzea erabaki zuten.Koronela eta Dagobert geratu ziren bakarrik,kondearen ehorzketaz arduratzeko.

Angelika aspalditik zen kapitainaren emaztezoriontsu. Azaroko ekaitz gau batean familia

Page 365: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

osoa salan eserita zegoen, tximiniako su gar-tsuaren inguruan, S...i kondea atetik hain beldur-garriro sartu zen aldi hartan bezala. Orduanbezala nahasten ziren, oihuka eta txistuka,ekaitz haizeak lotatik iratzarritako ahots harriga-rriak.

— Gogoan al duzue oraindik? —galdetu zuenkoronelaren emazteak begi argiz—. Oroitzen alzarete oraindik?

— Fantasma istoriorik ez gero! —hots eginzuen koronelak.

Baina Angelika eta Moritz jadanik hizketan ariziren gau hartan nabaritu zutenaz, eta nola ordu-rako neurriz gain maite zuten elkar. Ez zutenbukatzen orduko xehetasun guztiak aipatzez,bateko beren maitasunaren distira garbia islada-tzen zela denean, besteko izuaren dardaraeztiak ere maitasun irrikak sortu zituela biengan;eta azkenik, gonbidatu izugarria izan zela, belea-ren makakorroek iragarri ondoren, laztasun guz-tien sortzailea.

— Ez al dirudi, bihotzeko ene Moritz —esanzuen Angelikak—, oraintxe entzuten ditugun

Page 366: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

ekaitz haizearen doinu bitxiak gure arteko mai-tasunaz ari direla goxoki hizketan?

— Arrazoi duzu —erantzun zion Dagobertek—. Eta te-ontziaren txistu, ziiteko eta zirt-zartak ezdu batere garratza ematen. Aldiz, barru horretanespetxeratutako iratxo jatorra lokanta eder batgogoratzen ari dela dirudi!

Moritz ezin zoriontsuagoaren bularrean gordezuen Angelikak larrosa galda bizizko bere aurpe-gia. Hark orduan emazte laztana besarkatu etaxuxurlatu zion:

— Ba ote da hau baino zorion handiagorik?

— Agi danean —mintzatu zen Ottmar, kon-taera amaitu eta lagunak zaputzean isildutageratu zirenean—, nire ipuina ez zaizue soberagustatu. Hartaz gehiago mintzatu gabe, bada,utz dezagun ahanzturak beregana dezan.

— Egin dezakegun onena —gaineratu zuenLothark.

— Hala eta guztiz ere —hartu zuen Cyprianekhitza—, nire lagunaren alde egin behar dut. Izanere, neu ere partaide nabarmena naizela esandezakezue, bere jakiko zenbait ongailu Ottmarek

Page 367: E.T.A Hoffmann - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=ETA Hoffmann, Ipuin... · gogoratu besterik ez dago Hoffmann bera ere burgesiaren partaide eta magistratu zela lanbi-dez,

nigandik hartu eta neure sukaldean maneiatudituenez. Beraz, ez da bidezkoa nik epairik luza-tzea. Ez gero errukirik gabe dena gaitzetsi,Radamanto alenak, aitortu beharra baitago Ott-maren kontaerako hainbat osagarri benetanserapiondartzat har daitezkeela, esate baterakohasiera...

— Hala da —eten zion Theodorek lagunari—.Te-ontziaren inguruko giroa oso bizia zen, etabaita ipuineko beste hainbat alderdi ere; bainaargi eta garbi, konde arrotza bezalako fantasmaantzeko pertsonaia desatseginek larritu egitengaituzte, eta zaila da beren berritasun edo origi-nalitatea nola-hala handitzea. Konde arrotzarenparekoa da Magnetizatzailea-ko Alban (ezagu-tzen duzue istorioa), eta kontaera hark Ottmare-naren oinarri berdina du. Arren eskatu nahinizueke, bada, nola Ottmari hala zuri ere, eneCyprianus, tankera horretako izugarrikerieiaurrerantzean biderik ez emateko. Ottmarek lor-tuko du, baina zuk, Cyprian, inoiz ere ezetz ustedut.