Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

36

description

Eskola Antolakuntza eta Hezkuntza-Sistema 2009/2010

Transcript of Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

Page 1: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)
Page 2: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

Asier Korta Ibarra

Haur Hezkuntza 3.maila

32.Taldea

2

Page 3: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

AURKIBIDEA

1-Sarrera 42-Ikertzailearen datuak 63-Informatzaileen datuak 74-Argazkia 85-Argazkiaz datu orokorrak 96-Eskolaumeen identifikazioa 107-Eskola erakuntza 148-Garai bateko eskola eta Praktikum I-aren konparaketa 249-Ondorioak 2710-Bibliografia 2911-Eranskinak 30

3

Page 4: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

SARRERA

Lan bat egiteko orduan zailena haria aurkitzea izaten da. Nondik tiratu

asmatzea. Kasu honetan bagenekienez ikerketaren gakoa argazki bat izan

behar zela, lehen pausua, zailena, eman da zegoela zirudien. Baina, ezta antzik

ere! Niri behintzat, argazkia aurkitzea asko kostatu zait. Larregi, esango nuke.

Hainbeste, lehendabiziko saiakeran utzi egin nuela eta guzti.

Lehendabizi, nire amamaren atea jo nuen. 94 urte ditu eta burua ondo duenez

bere gogorapenak oso interesgarriak iruditu zitzaizkidan. Baina atoan ikusi

nuen nire asmoak ezinezkoak izango zirela, amamak ez zuelako orduko

denborako argazkirik eta, gainera, bere orduko oroipenak ez zirelako batere

zehatzak. Badaezpada, Zeanuriko (nire amama Zeanurin jaioa da) udaletxean

XX. mendeko hasierako argazkiekin egindako liburu bat eskuratu nuen, baina

amamak ez zituen ezagutzen argazkietakoak eta utzi egin nuen.

Lehen bala gastatu eta gero, nire amari galdetu nion, eta beste huts bat. Amak,

ezta orduko bere lagunak, ez dituzte eskolako argazkirik. Gero osaba eta

izekoengana egin nuen, nire ama baino gazteagoak direnez suposatu nuen

izango zutela gordeta eskola garaiko argazkiren bat, baina ezer ere ez. Inork ez

zeukan orduko erretraturik, "Orduan, askoz jota, urtero argazki bat ateratzen

ziguten eta nork daki non egongo diren argazki horiek”, errepikatzen zidaten.

Bertan behera uzteko nengoenean, nire lankide batek esan zidan bere aitaren

etxean eskola garaiko erretraturen bat ikusita duela eta hortik jo nuen.

Berarekin ipini nintzen kontaktuan eta egun batzuk beranduago, bera eta bere

arrebarekin (Itziar) batu nintzen Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko eskolaren

gorabeheretaz berba egiteko (herria Munitibar lez ezagutu arren izen ofiziala

Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitz da) .

Josu (hori zen nire kontaktu berriaren izena) eta bere arreba (eta beste lau

neba-arreba) Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitz-ko eskolan ikasi zuten bere gazte

4

Page 5: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

denboran. Hemen kontatutakoak 1955/56 urtekoak dira eta lana egiteko

erabiltzen dudan argazkian Josu, Itziar eta haien anaia-neba (Jon) agertzen da.

Eranskinetan gehitzen dudan argazki batean agertzen da ere Arantxi, lan

honetako giltza den argazkian falta den neba-arreba.

Behin elkarrizketa eginda, Itziarrek beste argazki batzuk aurkitu zituen eta

hauek ere eranskin moduan jarri ditut, Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko gaur

egungo beste argazki batzuekin batera.

5

Page 6: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

IKERTZAILEAREN DATUAK

Izen abizenak: Asier Korta Ibarra

Helbidea: Ganguren kalea 2, 3. A

Herria: Galdakao

Telefonoa: 94 4568327/606297100

6

Page 7: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

INFORMATZAILEEN DATUAK

Izen abizenak: Itziar Aspiazu Apoita

Jaioturtea: 1948/11/1

Helbidea: San Bartolome 23, 1. Ezk.

Herria: Gernika

Izen abizenak: Josu Aspiazu Apoita

Jaioturtea: 1949/12/24

Helbidea: Iturriaga 76, 4. C Esk.

Herria: Bilbo

7

Page 8: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

ARGAZKIA

8

Page 9: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

ARGAZKIAZ DATU OROKORRAK

Urtedata: 1955-1956 urtekoa

Eskolaume kopurua (neska/mutil kopurua): 62 inguru (32 neska eta 30 mutil

gutxi gora behera; argazkian ez dira denak agertzen).

Ikastegia: Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko eskola.

Herria: Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitz.

Maisu- maistraren izena eta jatorria: Don Antonio Rodriguez (Valladolid), Don

Fernando (Bilbo), Doña Marina Rodríguez (Ciudad Real, erretratuan ez da

agertzen eta bakarrik nesken andereñoa zen), Dorita (Leon).

Kurioso da gogoratzen dituzten maisu eta maistra guztien izenak Don edo

Doña-tik hasten direla Doritarena izan ezik; horren zergatiarengatik galdetuz

gero, ez Josuk ezta Itziarrek ez zeukaten erantzun argirik. Itziarren ustez,

agian, tratua desberdina zen Doritak "euskararekiko begirune handiagoa

zeukalako".

Ikasmaila: 6-13 urte inguruko umeak joaten ziren.

Argazkia gordea dagoeneko lekua edo erreferentzia: Itziar Aspiazuren

etxean zegoen gordeta.

9

Page 10: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

ESKOLAUMEEN IDENTIFIKAZIOA

10

Page 11: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

Ilarak goitik behera eta ezkerretik eskumara doaz:

LEHEN ILARA:

1. Dorita (andereño)

2. Belen Lejarcegui (Gerrikaitz auzoa/Sagarra baserria)

3. Itziar Aspiazu (Munitibar/Betijai baserria). Lana egiteko datuak eman

dizkidana

4. Nieves Atxurra (Munitibar/Errinele baserria)

5. Rosario Uberuaga (Uriona auzoa/Goikoetxebarri baserria)

6. Mª Asun Etxebarria (Gerrikaitz auzoa/Bonitxaparrone baserria)

7. Begoña Lapresa (Munitibar/Azkarreta baserria)

8. Victoria Gerrikabeitia (Munitibar/Oloste baserria)

9. Mª Carmen Bengoetxea (Aldaka auzoa/Aldaita baserria)

10. Mª Carmen Arriaga (zendua) (Totorika auzoa/Golapitxene baserrikoa)

11. Soledad Altamira (Aldaka auzoa/Bizku baserrikoa)

12. Mª Carmen Irazabal (Munitibar/Otsatei baserrikoa)

13. Jesus Mª Altamira (Aldaka auzoa/Bizku baserrikoa)

14. Jesús Gerrikabeitia (Munitibar/Oloste baserrikoa)

15. Juan Arriaga (Totorika auzoa/Golapitxene baserrikoa)

16. Pedro Mª Zabala (zendua) (Totorika auzoa/Urtieta)

17. Miguel Angel Muniozguren (Munitibar/Ikanene baserria)

18. Jose Belaustegui (Gerrikaitz auzoa/Bartieta baserria)

19. Luis Mª Arteach (Gerrikaitz auzoa/Txoriene baserria)

20. Juan Luis Irazabal (Gerrikaitz auzoa/Arotzene baserria)

21. José Mª Arriaga (zendua) (Totorika auzoa/Golapitxene baserria)

22. Toribio Zabala (Totorika auzoa/ Urtieta baserria)

23. Don Fernando (Maisua)

BIGARREN ILARA:

24. Lourdes Uberuaga (Gerrikaitz auzoa/Antorrene baserria)

25. Cristina Irazabal (Gerrikaitz auzoa/Arotzene baserria)

26. Rosario Gerrikabeitia (zendua) (Munitibar/Oloste baserrikoa)

11

Page 12: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

27. Rufina Urkiola (Uriona auzoa/Gunengu baserria)

28. Ana Mª Arteach (Gerrikaitz auzoa/Txoriene baserria)

29. Marisol Zenarruzabeitia (Munitibar/Azkarreta)

30. Maritxu Zabala (Totorika auzoa/Urtieta baserria)

31. Fernando Ibaibarriaga (Munitibar/Mintegi baserria)

32. Jesus Mª Lapresa (Munitibar/Azkarreta auzoa)

33. Jose Ignacio Ibaibarriaga (Munitibar/Mintegi baserria)

34. Jose Antonio Gerrikabeitia (Munitibar/Oloste baserrikoa)

35. Juan Jose Intxausti (Munitibar/Errota baserria)

36. Jose Ignacio Arteach (Gerrikaitz auzoa/Txoriene baserria)

37. Jose Rementeria (Munitibar/Errementariko baserria)

38. Jon Aspiazu (Munitibar/Betijai baserria). Itziar eta Josuren neba eta anaia.

39. Josu Aspiazu (Munitibar/Betijai baserria). Itziar Aspiazuren neba da eta lana

egiteko datuak ekarri zituen ere.

HIRUGARREN ILARA:

40. Begoña Uberuaga (Uriona auzoa/Goikoetxebarri baserria)

41. Mª Carmen Belaustegui (Gerrikaitz auzoa/Bartieta baserria)

42. Miren Alcibar (Munitibar/Errota baserria)

43. Mª Isabel Alzea (Munitibar/Betijai baserria)

44. Belen Urkiola (Uriona auzoa/Gunengu baserria)

45. Tere Jesus Etxabe (Munitibar/Sindikatu baserria)

46. Mª Jesus Etxabe (Munitibar/Sindikatu baserria)

47. Juanita Arriaga (Totorika auzoa/Golapitxene baserria)

48. Nieves Artetxebarria (Munitibar/Santosene baserria)

49. Javier Zuazo (Gerrikaitz auzoa/Bostekone baserria)

50. Santi Zenigaonaindia (Munitibar/Barrenengo baserria)

51. Ruben Quintana (Munitibar/Ayuntamiento)

52. Luis Mª Alzaa (Munitibar/ Betijai baserria)

53. Reinaldo Quintana (Munitibar/Ayuntamiento)

54. Jesus Mª Etxebarria (Gerrikaitz auzoa/Txaparrone baserria)

55. Norberto Muniozguren (Munitibar/Ikanene baserria)

12

Page 13: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

56. Juan Jose Irusta (Munitibar/Iturriko baserria)

Izen-abizenaren eskumatara auzoa eta baserriaren izenak jarri ditut. Ikusi

daitekeenez, asko familiartekoak dira (neba-arreba, lehengusuak…). Gehienak

Munitibarkoak izan arren, herriaren erdialdekoak ezan genezake, askok herriko

auzoetan bizi izan ziren, eta hauetatik batzuk egunero 3 km inguru egin behar

izaten zituzten eskolara joateko, eta beste 3 km etxera itzultzeko.

Gure interlokutorek esaten digute ere, hauek ez direla orduko Munitibar-

Arbaiztegi Gerrikaitzko gazte guztiak, beste askok herriko auzo desberdinetako

eskoletan ikasten zutelako. Adibidez, Ganbe, Berreino eta Gerrikako eskoletan.

Esaten dutenez, hauetako bakoitzean 30 ume inguru egongo omen ziren.

13

Page 14: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

ESKOLA ERAKUNTZA

• Ikastegi edo eskola mota

Herriko eskola zen, publikoa eta unitarioa (adin eta maila desberdineko ikasleak

dituen maisu-maistra bakarreko eskola). Itziar eta Josuk gogoratzen dutenez,

1.956 arte mutilen eskola udaletxe zaharraren gela batean zegoen, baina

ordutik aurrera, eta eskola berriak egin arte, Munitibarko San Bizente elizaren

saloi batera eraman zuten. Neskak, aldiz, elizaren alboan zegoen etxe baten

azpiko partean ikasi zuten (etxe honetan ezkonduta zeuden maisu-maistrak

bizitzen ziren ere) eskola berriak egin arte.

1.959an Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko eskola berriak egin ziren (egun

oraindik herriko eskolak direnak) eta ikasleak bertara eraman zuten. Mutilak

goiko gelan ikasten zuten eta neskak, behekoan. Bertan, oraindik dago

Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko herri eskolaren egoitza, non, gaur egun, 30

inguru ume ikasten dute haur eta lehen hezkuntza mailetan banatuta.

Josuk eta Itziarrek eskolari buruzko bere garaia baino lehenagoko datu askorik

ez zeukatenez, informazio berria lortzen neure kabuz saiatu nintzen. Ez zen bat

ere erraza izan, Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzeri buruz ez dagoelako gauza

askorik bilduta, nik behintzat ez dut aurkitu. Lehendabizi, Udaletxera jo nuen,

baina handik Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegi Historikora bidali ninduten,

non, mila paper artean, lan honetara ekartzen ditudan datu batzuk aurkitu

nituen.

Hala eta guztiz ere, informazio kuriosoenetarikoa interneten aurkitu nuen Lea

Ibarra Udal Mankomunazgoaren web orrian (http://www.leaibarra.com/lea-

ibarra-amankomunazgoa/herriz-herri/munitibar-historia.php). Honetan esaten

da Munitibar (Arbatzegi paperetan) eta Gerrikaitz herriek batzea erabaki zutela

bakarka ezin zituztelako ordaindu eskoletako maisu eta maistren soldatak. Ziur

beste arrazoi asko egongo zirela, baina, dirudienez, orduko herritarren

pazientzia gainezka egin zuena umeen heziketa ezin ziurtatzea izan zen.

14

Page 15: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

Hau dena XIX. mendearen amaieran izan zen, Euskal Herria osoa

hondamendian zegoenean gerrateen ondorioz. Orduan, zorrek herriak itotzen

zituzten eta soluzio borobilak aurkeztu behar ziren. Lea Ibarra Udal

Mankomunazgoaren web orriak horrela kontatzen du:

" Itxuraz, Arbatzegik eta Gerrikaitzek herri bi zirela, sarri edukitzen zituzten istilu

txikiak. Hala ere, gehiagotan izaten zituzten bestelako gorabeherak, hau da,

bakarrik egin edo bete ezin eta elkarren laguntzaz egin beharrekoak.

Horrelakoetan herri biak Zubialde zubian batzen ziren, han zegoelako bien muga.

Lekurik aproposena zen, azken finean, ez gehiago eta ez gutxiago, bata

bestearen pareko zirela erakusteko.

Horrelako zerbait gertatu zen 1882. urte inguruan. Jakina, horrelako batzarretara

heltzeko, aurrez giroa egokitu behar izaten zen, eta ez zen bat-bateko gertaerako

batzarra egiten. Aldi hartan herriak behea jota zeuden, gerrateko zorrak eta

ondorenak zirela eta, lepoa ezin jasota. Beste herri askotan berdintsu gertatzen

zen. Eta Aldundia bera ere herrietatik dirua hartzeko gertuago zegoen, emateko

baino. Urte haietan hasiak ziren herri txikiak ere umeen eskolez eta heziketaz

arduratzen, eta ezin ziren heldu maisu edo maistra ordaintzera. Horrelako

estuasunak eraginda hasi ziren herri biak hartu-emanetan eta halako batean

erabaki zuten herri bien arteko elkartasun osoa gauzatzea.

Aurrez baimena eskatu zen Gobernu Zibilera, eta baimena lortu ondoren herri bien

arteko batzar orokorra egin zen Zubialdea deitutako tokian. Batzar hartan bi

alkateek hitz egin zuten, elkarren arteko kontu garratzak zituztela eta euren

egoera larria adierazi gura zutela esanez. Zoritxarrez, ez Arbatzegik eta ez

Gerrikaitzek, ez zeukatela umeentzako lehenengo mailako eskolei eusteko dirurik.

Hor zeudela zaharrak eta gaixo behartsuak ere, eta osabidea emateko edo

horretan lagundu zezaketen osagileentzat ere ez zeukatela nondik eman, eta

errazago zela horrelako lanak elkartasunean eramatea eta herri biek batera

jokatzea, batek ezin zuena biren artean ahal zutelako.

Gero, herri bietako kontuak aztertu eta erabaki ostean, 1883ko apirilaren lehen

egunaren eguerdiko hamabietan egin zuten elkartu ondorengo lehen batzar

ofiziala."

Ondorioz, dirudienez, Munitibar-Arbatzegi eta Gerrikaitzko lehen eskola garai

ordukoa da. Nik Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegi Historikoan aurkitu nituen

lehendabiziko datuak garai horietakoak dira ere (aurkitutako informazio guztia

15

Page 16: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

Munitibar 36-41 eta 63 kaxetan dago). Adibidez, Felipe Morquillaz Barrio

maisuak 1891/92 eskola-urteko egindako presupuesto bat aurkitu nuen, eta

1893ko uztailaren 2an Teodora Zabalrrazcoa maistrak sinatutako beste bat

(orduko, aurrekontuak 206 pezeta ingurukoak ziren). Daten arabera, eta

kontuan hartuz Munitibar (Arbatzegi) eta Gerrikaitz 1883. urtean batu zirela,

baliteke, Felipe Morquillaz Barrio eta Teodora Zabalrrazcoa Munitibar-Arbatzegi

Gerrikaitz herri berriaren lehen maisu maistrak izatea, bata mutilena eta bestea

neskena.

Aldundiko paperetan aurkitutakoaren arabera, Teodora Zabalrrazcoa jubilatu

zenean, 1.895eko ekainaren 8an, Leona Uriarte Odriosolak hartu zuen bere

lekua. Maistra berriak 22 urte zituen, Zeanuriko alaba zen eta berehala

udaletxearekin auzitan hasi zen, bere ustez, eman zioten gela ez zelako

"ganorazkoa" ezta "lekutsua".

Felipe Morquillaz Barrioren ordezkoa mutilen maisu bezala, Jose Martin Zaldua

izan zen, 1903ko otsailaren 28an sinatutako dokumentu batzuetan ikusten den

bezala. Zaldua helduen eskolaren maisua zen ere. Ziurki, bere atzetik Manuel

Alonso Herran etorri zen, berak idatzi zuelako 1916/17 ikasturteko memoria; eta

beranduago, Esteban Dominguez Rodriguez eta Mario De las Heras Alonso.

Azken hauek, maisuaren postua hartu zuten 1929ko irailean, orduan 2.000

pezetako soldata zutelarik. Baliteke, Leona Uriarte Odriosolaren ordezkoa Maria

Gonzalez izatea, 1923ko irailean bera izendatu zutelako.

Segidan, http://www.bizkaia.net/hirigintza/udal_harremanak/pdf/munitibar.pdf

helbidean publikatutako Munitibar-Arbatzegi Gerrikaitzeri buruzko aitamen

historiko txiki bat aipatuko dut:

Arbatzegi: Busturiko merindadeko eleizatea. Gernikako Batzar Nagusietan 26.

eserlekua eta botua eukazan.

Herritarrak zazpi auzunetan banatuta egozan: Gerrika, Uriona, Arbatzegi,

Munitibar, Totorika, Aldaka eta Berreño.

16

Page 17: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

Arbatzegin honako oinetxe eta armaetxeak egozan: Jauregi, Munditibar,

Zubialdea, Zubikoa, Totorika, Goikolea, Garro eta Bengolea.

1376an Arbatzegiko hogei etxe Gerrikaitz uriko fogerazinora batu ziran. 1402an

uriko herritartzat hartu ziran Arbatzegiko zergapeko nekazariak, eta Gerrikaitzegaz

ermandadea egin eben alkar babesteko eta laguntzeko.

Azken baten, 1882an, bat egin ziran uria eta eleizatea.

Gerrikaitz: Bizkaiko uria, Gerrikaitzeko bailaran dago. 1366an

sortu eban don Tello konteak, Bizkaiko jaunak, Miranda de Ebron egindako

pribeligioaren bidez, eta Munitibar izena ipini eutsan. Juan infanteak, Bizkaiko

jaunak, berretsi egin eban pribilegioa 1372an.

• Eskola ordutegia eta egutegia

Eskolara goizez eta arratsaldez joaten ziren astelehenetik ostiralera. Goizean,

9:00etan hasten zituzten klaseak eta 12:00etan amaitu, bitartean ordu erdiko

jolasaldia eginez 11.00tatik 11.30etara. Arratsaldez, 14.30etatik 16.30 aldera

egoten omen ziren. Eguerdian etxera joaten ziren bazkaltzera gehienak, baina

urrun bizi zirenak ogitarteko bat elizpean bazkaltzen zuten (batzuk Oiz

mendiaren azpitik zetozela gogoratzen du Josuk). Hauek, neguan, eguraldi

txarra zegoenean, herriko denda batean etxetik ekarritako ogitartekoa

bazkaltzen zuten.

Iraila erdialdean, “Santa Eufemia ostean” gogoratzen du Itziarrek, hasten

zituzten klaseak, ekainaren bukaeran, San Juan bueltan, amaitzeko. Aste

Santutan eta Gabonetan oraingo antzeko oporrak izaten zituzten.

• Ikasgaiak

Ikasten zituzten ikasgaiak hauek ziren:

- Geografia

- Historia

- Matematika

- Mintzaira

- Marrazketa

- Gaztelania

17

Page 18: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

- Erlijioa

Ez zeukaten norbere libururik, ikasteko liburuak eskolan zeuden eta maisuak

edo andereñoak gordetzen zituzten. Itziarrek gogoratzen du Geografia eta

Historia ikasgaiak liburu bakarrean ikasten zutela eta Matematika “lau edo bost

orriko liburutxu batean”. Halaber, ikasten zuten historia bakarrik Espainiakoa

zen, eta Geografia ikasgaian, Espainiako hiriburuak, errekak eta mendiak.

Marrazketan kutxa batean gordeta zeuden egurrezko figura batzuk perfilatzen

zituzten, gero margotzeko. “Inoiz ez genuen aukerarik izan mendi bat edo

horrelakorik marrazteko”, dio Itziarrek. Erlijioa eskolako ikasgaia bezala aipatu

arren, eskola ordutegitik aparte ikasten zuten. Arduraduna abadea zen eta

elizaren barruan hartzen zituzten klaseak astean behin.

Honetaz aparte, neskek astean behin laboreak egiten zituzten: puntoa, josi…

Bitartean mutilak pilotara jolasten zuten. Gainera, egunero neskek eta mutilek

esne-hautsa prestatzen zuten, jolasaldira irten baino lehenago eskolan bertan

zegoen berogailu batean berotzen zena eta ikasle guztiak hartu behar zutena.

“Esne-hautsa ekartzen zuten eta guk egunero prestatu behar genuen jateko,

gero sobratzen zena herriko pobreei ematen zen”, gogoratzen du Josuk.

Liburuen faltan, koadernoak zituzten etxerako beharrak egiteko. Koaderno

horietan kopiatzen zituzten andereñoak edo maisuak etxean egiteko edo

ikasteko arbelean idazten zituztenak. Denak arbel txiki bat zeukaten ere,

gauzak apuntatzeko edo kontuak egiteko erabiltzen zutena.

• Eskola irteerak

Ez zuten irteera askorik egiten, urtean behin askoz jota. Josu eta Itziarrek

gogoratzen dituzten irteerak Gaztelugatxeko Donienera, Estibalizko

Santutegira, Arantzazuko Santutegira, eta horrelakoak dira. Autobusean joaten

ziren eta egun osorako zirenez bakoitzak bere ogitartekoa eraman behar zuen.

Itziarrek komentatzen du orduan “guretzat San Juan de Gaztelugatxe edo

18

Page 19: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

Bermeora joatea Karibera joatea lez” izaten zela. Askok irteera hauei esker izan

zuten aukera itsasoa ezagutzeko.

Bidaiak abadeak antolatzen zituen (Don Roman Jauregui) eta irteera bat egiten

zuten bakoitzean kanta bat ikasi behar zuten. Itziarrek eta Josuk kantatzen

zituzten kantetatik bi gogoratzen dituzte:

Arratzua ta Gernika, Forua ta Murueta

Laida, Busturi, Sukarrieta, hurrengo Mundaka

Laida, Busturi, Sukarrieta, hurrengo Mundaka

Handikan laister Bermio, Gaztelugatze, Bakio,

Munitibarrek egiten dio agur eta adio.

Aldaka ta Totorika, Berreino ta Gerrika

Gerrika haitz goian da, erdian Munitibar

Gora, gora, gora, gure Munitibar

Zahar eta gazte umeak eta abar.

Munitibarrak gara gu

izate honek poztuten gaitu

Azkeneko kanta honetan Munitibarko auzo guztiak aipatzen dira.

• Erritualak

Egunero eskolara sartzean eta bakoitzak bere poltsa utzi eta gero, “Cara al sol”

kantatzen zituzten, besoa goian zutela eta horman eskegita zegoen bandera

espainolari, gurutzeari, eta Franco eta Jose Antonio Primo de Riveraren

argazkiei begira. “Por dios por la patria” (Oriamendiko martxa), “Con cinco

flechas” (Cancion de los Flechas) eta halakoak ere abesten zituzten. Hau egin

ondoren “Gure aita” otoitz egiten zuten. Irteterakoan ere otoitz egin beharra

zegoen (garrantzi handia ematen zitzaion otoitz egiteari).

19

Page 20: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

Itziarrek gogoratzen du maiatzean eskola barruan prestatzen zutela aldare bat

Ama Birjinaren iruadiarekin eta lorekin, non arratsalde guztietan otoitz egiten

zuten eta “Toma Virgen pura” abestia kantatu.

Astean birritan eskola garbitzeko txandak egiten ziren. Neskak eta mutilak

komunak garbitzen zituzten eta erratza pasatu. Gainera, urtean bi aldiz inguru,

eskolako mahaian errekan garbitzen ziren. Ikasleak mahaiak errekara eramaten

zituzten etxetik ekarritako xaboia eta espartzurekin garbitzeko. Mahaiak tintaz

lohi egoten zirenez, kristalarekin arraspatuz garbitu behar ziren.

Bestetik, 10.30ak inguruan egunero neskek eta mutilek esne-hautsa prestatzen

zuten, gero, jolasaldira irten bahi lehenago, hartzeko. Hortik aparte, irakasleari

etxerako eta eskolarako egurra ekarri behar zioten; eta, egunean batek,

irakasleari gozaria ekarri behar zion ere.

• Eskola tresneria arrunta

Eskolako tresneria arrunta honakoa zen:

Arbela edo tableroa (denak aurrez zutela), Espainiako mapa hormatik zintzilik,

irakaslearen mahaia eta ikasleen mahai eta aulkiak (egurrezkoak).

Material didaktikoa beraiek erosi behar zuten (eskolan zeuden liburuak salbu):

arbel txikiak, tiza, koadernoak, arkatzak, plumak, borragoma, liburuak

eramateko telazko karterak eta boltsak...

Normalean arbel txikitxo bat eta tiza erabili ohi zuten eta garbitzeko trapu busti

bat. Komentatzen dute zuzen idazteko bi lerro zeuzkaten koadernoak erabiltzen

zituztela ere. Koadernoan lehenengotan lapitzarekin idazten zuten eta geroago,

idazten ikasten zutenean, maisuak bere mahaian zuen zulotxo batean zegoen

tintan bustitako luma batekin.

Klasean mutilak alde batean eta neskak beste batean esartzen ziren.

20

Page 21: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

• Ordutik gaurdaino gordetako materiala

Itziarrek ezta Josuk ez dute orduko materialik gordeta. Bere inguruko jendearen

artean eta orduko ikaskideen artean galdetu dugu eta ez dugu aurkitu inor garai

hartako materialik gordeta duenik.

• Euskara arloa

Eskolan euskaraz egitea guztiz debekatuta zegoen. Halere, haien artean

euskaraz hitz egiten zuten, ez baitzekiten erdaraz. Aldiz, irakasleak ez zekiten

euskaraz.

Gainera, herrian egoera gorapilatsua zen, irakasleek ez zietelako uzten ikasleei

euskaraz egiten, eta aldi berean, abadeak ez zielako uzten gaztelaniaz egiten.

“Don Roman Jauregui euskaldun petoa zen eta gaztelaniaz egiten ikusten

bazizu belarrietatik heltzen zizun eta pin, pon”, esaten du Josuk, kolpe bi

emateko itsura eginez.

Eskolan, euskaraz egiten zuenari irakasleak botoi bat ematen zion eta ostiralera

botoiarekin ailegatzen zenak bi pezetako zigorra ordaindu behar izaten zuen.

Irakasleren batek, halere, zaplastekoren bat ere ematen zien euskaraz egiten

zutenei.

• Jolas arruntak

Gogoratzen dituen jokoak hurrengo hauek dira:

- Soka-dantza.

- Pelota (mutilen jokua eta eleizeko ormetan egiten zen).

- Korroa (abestiak erderaz).

- Aponak (tabak, nesken jokoa).

- Marroka (bata besteari harrapatzen, mutilen jokoa).

- Intxaurka (intxaurrak ileran ipini eta beste intxaur bat botata

ileratik ateratzen zituenak norberarentzako ziren).

- Paineloka.

21

Page 22: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

- Diaboloa (neskan jolasa).

- Tronpa (mutilen jolasa).

- Trukeme (lurrean marrak egin eta saltoka ibili, nesken jolasa).

- Tiragoma.

- Txori habiak topatzera.

- Harrika.

- Errekan arrantzan.

• Zigorrak

Gehien bat Itziarrek gogoratzen ditu orduko zigorrak. Bere ustez garai hartan

larregi zigortzen zen. Oroitzen du nola irakasleak ikasleak ipintzen zituen

belauniko ormara begira bi besoetan liburu bana eusten zuten bitartean edo

nola joten zieten eskuan palmeta batekin (egurrezko erregela antzeko bat)

puspuluak atera arte.

Ez du ahazteko behin abadearekin gertatu zitzaiona. "Katezismoan geunden

eta nire lehengusuak lurrera bota zuen banko bat abadean ankan jo zuen.

Orduan niri hartu ninduen eta belarritik tiraka hasi zitzaidan odola atera arte".

Josuk ireakasleak eta abedak emandako zaplaztekoak gogoratzen ditu bereziki.

"Gainera etxera joaten zinenean, jo zintuztela esaten bazenun, oraindik beste

bat hartzen zenuen", oroitzen du. Itziar eta Josuren ustez, gurasoak ez ziren

ausertzen irakasle eta abadearekin hitz egiten eta horregatik onartzen zuten

gertatutakoa, "zerbait egingo zenuen" ezanez.

• Gogorapen esanahitsuenak

Itziarrek eta Josuk oso oroitzapen onak dituzte eskolarenak. Oso gustura joaten

omen ziren eskolara, batez ere, lagunekin biltzen zirelako. Itziarrek jasotako

zigorrak nahigabetasunez gogoratzen ditu, Josuk, aldiz, ikasi baino gehiago

jolasten zutela dio.

22

Page 23: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

Haien gurasoek egunero derrigortzen zituzten eskolara joaten, ez omen zuten

ia inoiz huts egiten. Halaber, izan zituzten irakasle guztien izenak akordatzen

dituzte, eta kasu batzutan abizenak ere.

Itziarrek gogoratzen du hilean 5 peseta eraman behar zutela eskolara

andereñoak kontu korrontean sar zitzan. Helburua zen eskolan zeuden

bitartean 1.000 pezeta aurreztea, baina Josuk ezta Itziarrek ez dakite zer egin

zen diru horrekin. "Amak hartuko zituen" dio Itziarrek.

Eskolako komunak gogoratzen dituzte. Eskolara atxikitako txabola bat zen

errekara zuzenean zihoan zulo bat zeukana. Egunean ikasle batek gosaria

eramaten zion irakasleari, gehien bat Don Antoniori, mutilek baserriko

arrautzak, intxaurrak edota gazta; eta neskek, ortuko patatak, zerbak, edota

porruak.

Inoiz ez zuten izan irakasle euskaldunik eta, kanpotik zetozenak, ezkonduta

bazetozen "maisuen etxean" bizitzen ziren, baina ezkondu bakoak "Casa de

Alejandra"-n edo taberna baten gainean zegoen etxe batean .

23

Page 24: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

GARAI BATEKO ESKOLA ETA PRAKTIKUM I-AREN KONPARAKETA

Itziar Aspiazu eta Josu Aspiazuren testigantzak entzun eta gero bi gauzek

gehien harritu naute. Bata, 6 eta 13 urte bitarteko 60 ume inguru batera

ikasteak inolako arazorik gabe; eta bestea, gaztelaniaz tutik ez zekiten ume

batzuk nola ikasi ahal zuten hizkuntz arrotz batean.

Egun, egon badaude adin guztietako ikasleak batzen dituzten esperientziak,

eskola txikiak adibidez. Frantzian badira 8.000 école rural, eta 2-12 urte

bitarteko haurrek espazio bera eta bakarra partekatzen dute horietan; Euskal

Herrian ere baditugu horrelakoak (www.eskolatxikiak.org -aren arabera 26 bat

eskola), emaitza arrakastatsuak dituztenak.

Baina, niri funtzionamendua arraroa egiten zait, ez dut bat ere erraz ikusten

adin tarte horretako umeak batera ikas ditzaten, segurki nire esperientzian

horrelakorik ez dudalako ezagutu. Hala ere, honekin ez dut esan nahi eskola

txikietan gauzak ez direla ondo egiten, guztiz kontrakoa, entzun eta irakurri

dudanagatik emaitzak oso onak lortzen dituzte eta.

Kontatutakotik harritu nauen beste gauza bat da nola ikasi ahal zuten

gaztelaniaz euskaraz bakarrik hitz egiten zuten ume batzuk. Itziar, Josu eta

bere neba-arreba eta lagunek ez zekiten berba bat ere ez gaztelaniaz baina

hala eta guztiz hizkuntza horretan ikasi behar izan zuten. Itziarrek dio, barre

artean, “oso argiak” zirelako lortu zutela, baina ziur beste baldintza batzuk ere

egon zirela bitartean, adibidez, erabilitako irakasbidea (gauzak memorizatu

egiten ziren esanahiari garrantzia eman barik), beldurra, mehatxuak, zigorrak

eta horrelakoak.

Gaurko egoerarekin konparatuz, orduko eskolaren baldintzak oso txarrak ziren,

askotan berogailurik ere ez zegoen (gure solaskideen eskolan egurrezko bat

gutxienez funtzionatu omen zuen). Lehen, espazio oso txiki batean hainbat ume

egon behar ziren komun-zulo bat konpartituz. Gaur egun, aldiz, ohituta gaude

24

Page 25: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

kurtso bakoitzerako gela bat, musika gela, gimnasioa, psikomotrizitate gela,

bideo-gela, informatika gela, liburutegia, teknologia-gela, laborategia…

edukitzen.

Material askorik ez zen egoten geletan. Libururen bat, koadernoa, arkatza eta

idazlumak, arbela, mapak eta mahai eta aulkiak (oraindik harritzen nau garai

hartako umeek nola ikasten zuten idazten idazlumak tintan bustiz). Gaur

egunean kortxoa, muralak, ordenagailuak, kañoia, kolore guztietako

errotuladoreak, kartulina, puntzoiak, plastilina, tenperak, koloretako paperak….

Denetarik dute gaur eguneko eskoletan.

Irakasbidea ere desberdina zen. Gaur ikaslea da irakaskuntzaren gunea, lehen,

aldiz, irakaslea zen protagonista, orojakilea. Gauzak errepikatuz eta

memorizatuz ikasten ziren, esanahiari inolako garrantzirik eman barik. Gainera,

lehen irakaskuntza kontrol politiko eta erlijiosoaren bitarteko bat zen, egun

ostera, teorikoki gutxienez, aniztasuna aldarrikatzen da. Teorikoki diot,

larregitan eskola boterearen kulturaren zaintzaile izaten jarraitzen duelako,

beste kulturak baztertuz.

Erlijioari dagokionez gauzak aldatu dira, gehien bat. Ikastetxe erlijiosoetan

gauzak antzera jarrai dezakete, baina ikastetxe publiko eta ikastoletan egunetik

egunera indarra galduz doa. Lehen errezoekin hasi eta amaitzen zuten eguna.

Gaur egunean. aldiz, erlijioa hautazko ikasgaia da eta gero eta jende gutxiagok

aukeratzen du.

Gure solaskideen garaiko eskolaren antolakuntza era bat militartuta zegoen.

Neskak gelaren alde batean eta mutilak bestean lerrokatu behar ziren. Lerroak

zuzenak izan behar ziren eta maisuen agindupean sartu behar ziren eskolara;

eta eskolan frankismo garaiko kantak kantatu eta errezatu behar zituzten, dena

militar itxurako egoera batean.

25

Page 26: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

Orduan ez zegoen psikomotrizitaterik ezta antzekorik, segurki umeek egun

osoa egiten zutelako kalean jolasten. Jolasak oso fisikoak ziren, “akziozkoak”,

eta batzutan bortitzak, eta ez da esan beharrik sexistak zirela. Neskentzako edo

mutilentzako joko eta jostailu desberdinak zeuden.

Neskak eta mutilak banatuta egon ohi ziren (gela desberdinetan ez bazen ere,

fisikoki banatzen zituzten). Irakaslea eta haurren arteko erlazio oso piramidala

zen. Irakaslea goian zegoen eta haurrak behean. Haien artean ez zegoen

erlazio zuzenik.

Zigorren arloa ere ezberdina da. Lehen sarri zigorrak fisikoak izaten ziren.

Umeak markatuta joaten ziren etxera eta etxera horrela heltzean etxean ere

askotan beste jipoi bat izaten zuten egindakoarengatik. Irakasleari beti ematen

zioten arrazoia gurasoek. Gaur egunean jotzea inondik inora ez da burutik

pasatzen. Jarraian etor daitezke gurasoak eta salaketa jarri. Orain zigorrak jarri

egiten dira, baina kopiaketak, jolasordu gabe geratzea, izkina batera

pentsatzera joatea… eta horrelakoak izan ohi dira.

Lehen irakasleak gai guztiak irakatsi ohi zizkieten haurrei. Eskolak magistralak

ziren, norabide bakarrekoak eta partehartze bakoak. Gaur egunean gai

bakoitzerako espezialista bat dago, eskola partehartzailea da, elkargunea

bihurtu da eta norabide anitzeko izaten saiatzen da.

Adin guztietako umeak lehen batera egon ohi ziren gelan. Gaur egunean

bakoitza bere adinekoekin dago. Halere, egia da Europako hainbat herrialdetan,

6 urte bete arte behintzat, ume guztiak batera egoten direla.

Euskara debekatuta zegoen lehen, eta gaur egunean ez, baina leku askotan

arazoak dituzte euskaraz ikasteko. Nafarroako zonalde batzutan euskara ez da

ofiziala eta Ipar Euskal Herrian egoera ere ez da hobea. EAEn euskara

hizkuntza ofiziala da, baina unibertsitateko ikasketa asko ez da posible

euskaraz egitea.

26

Page 27: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

ONDORIOAK

Lana oso interesgarria iruditu zait, gehien bat egiteko materiala protagonisten

ahoetatik jaso dudalako. Hemen esaten den guztia garai hartako ikasleen

gogorapenak dira, bere xalotasun eta gordinkeriarekin.

Gordinkeria diot, Aspiazu neba-arrebak garaia hartako gertaerak

gardentasunez gogoratzen dituztelako, zigorrak eta jolasak gehien bat; eta

xalotasuna, beraiekin berba eginda ez diruditelako jakitun jaso zuten

doktrinamendu politikoaz. Orduko garaiak alaitasunaz oroitzen dituzte, haien

esanetan eskola egunetan ikasi baino gehiago jolastu egiten zutelako.

Orduan egindakoak gaurkoekin konparatuz, oso erraza da esatea gauzak anitz

aldatu direla. Eraikuntzak askoz ere erosoagoak dira, egun erabiltzen den

materiala eta ordukoa konpara ezina da, edota antolakuntza eta irakasbidea

beste era batekoak dira. Agian, gehien aldatu dena irakasbidea da, eskolak ez

direlako magistralak (edo ez lukete izan behar), elkar partehartzea eta

aniztasuna bultzatzen delako, eta ikasleak irakaslea mugitu duelako

irakaskuntzaren erdigunetik.

Aspiazutarren garaian irakaskuntza zen bitarteko bat (hurrean nagusiena)

doktrinamendu politikoa eta erlijiosoa lortzeko, eta gaur egun ez da horrela.

Hala agian bai? Baliteke erlijioa gaurko eskola publikoan bigarren maila batean

egotea; hala eta guztiaz kontuan hartu behar da, gure eskolan oraindik ere ,

aniztasuna aldarrikatu arren, irakasten den erlijio nagusia katolikoa dela.

Baina nork dio ez dela oinarrizko bitartekoa doktrinamendu politikoa ezartzeko?

Lehen ikasleek frankismoaren ideologia jasotzen zuten eta gaur gure gizarte

neokapitalistarena. Eskola (instituzioa), nahiz eta protagonismoa ikasleari

eman, kontrolatzaile soziala izaten jarraitzen du eta umeengan gure gizartearen

baloreak (baikorrak eta ezkorrak) barneratzeko tresna ezin hobea da. Hau

teorian ez liteke txarra izan behar, batez ere gizakiok ezagutu behar dugulako

27

Page 28: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

nola bizi gure gizartean, baina arriskutsua bihurtzen da gure baloreak besteen

gainean ipintzen ditugunean. Kezkagarria da eskolak kultura menperatzailea

zabaltzen duenean, beste dibertsitate kulturalak alde batera utzita.

Horrelakoak pentsatzen ditut, adibidez, ikusten dudanean gutxi batzuk erantzun

diotela orain gutxi Lantaron-en gazte talde batek (denak 21 urte baino gutxiago

zeukaten) lau senegaldarri emandako jipoi ankerrari (2010/07/14); eta, aldiz,

emakume batzuk bere burua hiyab batekin estaltzeak komunikabideetan izan

duen neurriz gaineko oihartzuna.

Hala eta guztiz eskola ez da instituzioa soilik, eta hor daude esperientzi berri

asko (pedagogia kritiko berriak) pentsamendu kritikoa azpimarratzen dutenak,

dibertsitate kulturala eta premia etikoak aldarrikatzen dutenak, giza-aktore

guztien partaidetza bultzatzen dutenak..., adibidez, eskola demokratikoak (M.W.

Apple), ikasketa komunitateak (R. Flecha) edota askagintza etikoaren

pedagogia (P. Iztueta).

28

Page 29: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

BIBLIOGRAFIA

- Bizkaiko Aldundiaren Foru Agiritegi Historikoan lortutako dokumentazioa.

- Itziar eta Josu Aspiazuren testigantzak.

- Eskola Antolakuntza eta Hezkuntza Sistema 2009/2010 ikasturteko apunteak.

Didaktika eta Eskola Antolakuntza Saila.

- www.eskolatxikiak.org

- http://www.bizkaia.net/hirigintza/udal_harremanak/pdf/munitibar.pdf

- http://www.leaibarra.com/lea-ibarra-amankomunazgoa/herriz-herri/munitibar-

historia.php

- http://munitibarkoeskola.blogspot.com/

29

Page 30: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

ERANSKINAK

Munitibar-Arbaiztegi Gerrikaitzko gaurko Herri Eskola

Herri Eskola publikoa da eta bertan 2 eta 12 urte arteko umeak daude.

Informazio gehiago nahi izanez gero, http://munitibarkoeskola.blogspot.com/

kontsultatu ahal da.

Argazkiko eraikuntza 1.959an eraiki zuten eta ordutik aurrera Munitibar-

Arbaiztegi Gerrikaitzko eskola izan da. Egun, atzeko aldean jantoki berri bat

eraikitzen ari dira, lehen eskolako lorategia zen tokian

30

Page 31: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

Argazkia:

31

Page 32: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

1959arte nesken eskola

Irudiko baserri honen azpiko solairuaren eskuma aldean zegoen nesken eskola,

eta nesken eskolen gaineko solairuan maistren etxea.

Argazkia:

32

Page 33: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

1959arte mutilen eskolak

Lehendabiziko mutilen eskola udaletxe zaharraren atzeko aldean zegoen.

Argazkia:

Eta 1956-1959 artean, argazkian aurrez aurre ikusten den Munitibarko San

Bizente elizaren egoitza batera pasatu ziren.

Argazkia:

:

33

Page 34: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

Pelotan jolasteko pareta

Josu Aspiazu eta bere lagunak San Bizente elizaren pareta honen kontra

jolasten zuten pelotan goiz eta arratsaldero.

Argazkia:

34

Page 35: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

Orduko beste eskola argazki batzuk:

Itziar Aspiazu Apoita Arantzi Aspiazu Apoita

Nekane, Jon eta

Itziar Aspiazu Apoita.

35

Page 36: Eskola umeen argazkia eta eskola antolakuntza (lana)

Garai hartako liburuak:

36