Emakumeak Euskal Herriko inauterietan

5
2014KO MARTXOAREN 23A 25 ERDIKO KAIERA ORENSETIK DALMATIARA eta Sardiniatik Nafa- rroara dago zabaldua hartz bortitz, arlekin koloretsu, joaldun zaratatsu edo dantzari apain mozorrotzeko ohitura. Eta emakume. Emaku- mea, edo haren irudia bederen, behin eta berriz ageri zaigu inauterietan. Gizonek maite dute emakume mozorrotzea, andre nobia ain- geruar edo emagaldu likits, trabestismoa goza- garri zaie gizonei. Soineko, ileorde, ezpain margotu eta titi parea soinean, beren gizonta- suna zalantzan jarri gabe emakume jantzi eta emakume gorpuzteko aukera ederra eskain- tzen dio gizonari inauteriak. Gizon nortasuna, bere genero duintasuna urratzeko kezkarik gabe gainera. Are gehiago, gizontasuna alda- rrikatzeko ere baliagarri izan liteke. Bai, ema- kume irudia ohikoa da inauterietan, gorpuzten duena gizonezkoa baldin bada. Beste kontu bat da emakumeak mozorro festan parte hartzea. Transgresioa gizonezko- en barruti esklusiboa bailitzan formulatzen dugu mozorro festa. Askatzailetzat saltzen Emakumeak Euskal Herriko inauterietan Inauteria transgresioa, urraketa, haustura da. Gure nortasuna ezkutatu, eta beste norbait izatera pasatzen gara, beste zerbaitetan transformatzen gara. Mozorrotzean gure eguneroko identitatea ezabatzen dugu, eta tarte batean, beste zerbait izatera jolasten gara. Egunerokoan kateatuta bizi diren norbanako arruntak izateari utzi eta ametsetako zein amesgaiztoetako mozorroak izatera pasatzen gara. Zintzotasun aspergarria utzi eta anonimatuak ausart, zirikatzaile, lotsagabe, transgresore izateko aukera eskaintzen digu. | OIER ARAOLAZA | Argazkiak: Gari Garaialde

Transcript of Emakumeak Euskal Herriko inauterietan

Page 1: Emakumeak Euskal Herriko inauterietan

2014KO MARTXOAREN 23A 25�

ERDIKO KAIERA

ORENSETIK DALMATIARA eta Sardiniatik Nafa-rroara dago zabaldua hartz bortitz, arlekinkoloretsu, joaldun zaratatsu edo dantzari apainmozorrotzeko ohitura. Eta emakume. Emaku-mea, edo haren irudia bederen, behin etaberriz ageri zaigu inauterietan. Gizonek maitedute emakume mozorrotzea, andre nobia ain-geruar edo emagaldu likits, trabestismoa goza-garri zaie gizonei. Soineko, ileorde, ezpainmargotu eta titi parea soinean, beren gizonta-suna zalantzan jarri gabe emakume jantzi etaemakume gorpuzteko aukera ederra eskain-tzen dio gizonari inauteriak. Gizon nortasuna,bere genero duintasuna urratzeko kezkarikgabe gainera. Are gehiago, gizontasuna alda-rrikatzeko ere baliagarri izan liteke. Bai, ema-kume irudia ohikoa da inauterietan, gorpuztenduena gizonezkoa baldin bada.

Beste kontu bat da emakumeak mozorrofestan parte hartzea. Transgresioa gizonezko-en barruti esklusiboa bailitzan formulatzendugu mozorro festa. Askatzailetzat saltzen

EmakumeakEuskal Herriko inauterietan

Inauteria transgresioa, urraketa, haustura da. Gure nortasuna ezkutatu, eta beste norbaitizatera pasatzen gara, beste zerbaitetan transformatzen gara. Mozorrotzean gure eguneroko

identitatea ezabatzen dugu, eta tarte batean, beste zerbait izatera jolasten gara. Egunerokoankateatuta bizi diren norbanako arruntak izateari utzi eta ametsetako zein amesgaiztoetako

mozorroak izatera pasatzen gara. Zintzotasun aspergarria utzi eta anonimatuak ausart,zirikatzaile, lotsagabe, transgresore izateko aukera eskaintzen digu.

| OIER ARAOLAZA |Argazkiak: Gari Garaialde

Page 2: Emakumeak Euskal Herriko inauterietan

ERDIKO KAIERA - EMAKUMEAK EUSKAL HERRIKO INAUTERIETAN

26 � 2014KO MARTXOAREN 23A

dugun errituala, gizonezkook gizarteandugun posizio hegemonikoa sendotzekobaliatzen dugu. Lan erritmoarekin hautsidezakegu inauterien bidez; Zer esanik ezseriotasunarekin, ordenarekin, isiltasunare-kin, otzantasunarekin... Baina genero bereiz-keta ukiezina zaigu nonbait. Hausturarimugak, genero mugak jartzeko, asmatzekogai garela erakusten dugu inauteriaren bidez.

Inauteriaren askatasuna Atenaseko demo-krazia zaharraren pareko gertatzen da. Politi-koki aitzindaria zen Greziako sisteman hiritarguztiek zuten gobernu erabakietan parte har-tzeko eskubidea. Hiritarrak gizonezko libreaksoilik ziren ordea, emakume eta esklaboek ez

zuten txartelik zozketa horretarako. Eta hor-txe bertan daukagu jarrita zepoa orain ere.Tradiziozko festaren pedigria aldarrikatu nahiduten zenbait inauteritan, anabasaren erdianarauak, genero bazterketa gauzatzen jarraituahal izateko arauak, asmatzen dituzte orain-dik, erritualaren, sinbologiaren edo tradizioa-ren izenean. Noiz eta araurik gabekotzat aur-kezten dugun aroan bertan.

Mozorrotzea akzio transformatzailea da.Aztikeriak ez du sobera irauten, ordu batzuk,egun batzuk gehienez, hordialdiaren arrastoadesagertu arte. Baina magia indarrean den tartehorretan, oskolaren eraldaketak identitateberria eskaintzen digu. Ordura arte gurea izandenarekin zerikusirik ez duen nortasun berriadaramagu soinean eta mozorroa jokatzen duguinoiz besterik izan ez bagina bezala. Mozorro-ak ez du gurekin lotura handirik, ez da gu, etatamainaz aparte, ez dauka gure antzik ere.

Txirikorda atzerakoi absurdoa da zenbaitmozorro janzteko genero mugak jartzen ibil-tzea. Edozein testuingurutan ulergaitza dena,zentzugabea bihurtzen da inauterietan. Udalakdesfilea antolatzea da inauteri bat hiltzen saia-tzeko estrategia on bat. Beste bat, mozorro-tzeko arauak ezartzea. Eskerrak aratusteakarau hauste bihurtu nahiak inau-teri gehienetarako sarbidea eskai-ni dien emakumeei. n

Argazki gehiago webgunean:www.argia.com

Page 3: Emakumeak Euskal Herriko inauterietan

2014KO MARTXOAREN 23A 27�

Page 4: Emakumeak Euskal Herriko inauterietan

ERDIKO KAIERA - EMAKUMEAK EUSKAL HERRIKO INAUTERIETAN

2014KO MARTXOAREN 23A�28

Page 5: Emakumeak Euskal Herriko inauterietan