Elorrioko historia laburra
-
Upload
aitor-elorrio -
Category
Documents
-
view
231 -
download
6
description
Transcript of Elorrioko historia laburra
ELORRIOKO HISTORIAREN LABURPENA
Elorrioko zenbait baserriren
konponketa lanen ondorioz aurkitu
diren aztarnagatik badakigu , Elorrion
VII. mendean bazegola bertan bizi zen
jendea. Asentamentu hauek Hegoaldera
begira dauden auzunetan kokaturik
zeuden, batez ere, eguzkiagatik eta
herriaren eremu zabal hauetako lurren
kalitate onagatik kokatu ziren bertan.
Auzune hauetan ,gaur egun
Gazeta,Aldape,Berrio,Zenita, Mendraka; Miota,
Leiz, izenagatik ezagutzen ditugunak oso ondo
antolatutako komunitate txikiak ziren.Beraien
bazeliza,hilerria eta erritualetarako zein beste
ekintza batzuetarako lekuak zituzten, toki
hauetan baserriak lurrez , lastoz eta zurez
eginikoak ziren.Baserrietan obrak egiterakoan aurkitu diren aztarnagatik, badakigu
ere, garai horretako baserri gehienetan sagardoa
egiten zutela, beraz pentsatsekoa da Elorrion
sagarrondo ugari izango zela hasierako mende
hauetan.Sagardo hau oso ondo zetorkien batez ere ur
manantialak euriagatik edo zikin zetoztenerako.
Baina Elorrio ez zen bakarrik sagarrondoez bizi eta Zerealak ere
(garia,oloa,garagarra) ereiten zituzten , kondairak dioenez Guipuzkoa aldetik zereala
lapurtzen sartzen zirenez Diego Lopez De Arok (Bizkaiako jauna bera) Don TELLO
jaunari Elorrio sortzeko agindua ematen dio 1356. urtean.Hortaz, esan genezake
Elorrio urte horretan fundatzen dela nahiz eta badakigun lehenegotik ere bizitzarik
bazegoela. Hasiera baten Elorrio harresi batez inguraturiko hiribildua baino ez zen, bi
kale izango zituen: Erreka kalea eta Kanpo kalea.
Etxe hauek hasiera batean egurrezkoak ziren .Beheko solairua abereentzako
zen, bigarren solairuan bizitza egiteko lekua eta azkeneko pisuan edo ganbaran
hortuariak eta fruituak gordetzeko
lekua zuten.
Hiribilduak sei ate omen zeuzkan,
hauetako bat errekara ematen
zuena,gainontzekoak hirigunetik leku
desberdinetara irteerak
ahalbideratuko zituztenak lirateke.
Baina ,Nafarroako eta
Gaztelako koroien eraginez
garai horretako Elorrion ere 2 bando edo leinu osatu ziren :Oinaztarrak eta
Ganboarrak.Biak borrokatuko ziren Elorrioren kontrola izateagatik eta burruka
hauetako batean 1468 . urtean 185 pertsona hil ziren.Elorrioko historiaren puntu
beltz honetan erabili ei ziren lehen aldiz lonbardak edo suzko bolak.
.
Historian aurrera eginez aipatuko dugu Elorrio San Agustineko
elizatearen lurretan sortu zela, nahiz eta 1630.artean San Agustineko
elizatea Elorriori atxikituko zitzaion, hasiera batean behintzat hiribilduak
berak ez zeukala elizarik eta jendea San Agustineko eleizara joan
beharrean aurkitzen zela, bide horretan lapurren erasoak zirela eta gaur
egunean ezagutzen dugun “Sortzez Garbiaren” elizaren
eraikuntzari ekin zioten, hau guztia 1459 .urtean erabaki
zuten ,50 urte baino gehiago emango zuten lan
honetan.Azkenik eta etenik gabeko aldaketen ondorioz
gaur egun duen itxura hartu arte.
Behin eliza bukatuta, beste kale batzuren sorkuntza etorriko zen,Orduan
“arrabalak” deiturikoak eta gaur egun Berriotxoa , Elizburu, Buskantz izenekin
ezagutzen ditugunak, denboraren joan etorriaz orain dugun alde zaharra guztiz osatu
den arte.