ELKARREKIN JOLASTUKO GARA?...Gure lorategian antzerkia, bideoa, itzalak eta marrazkiak nahasten dira...
Transcript of ELKARREKIN JOLASTUKO GARA?...Gure lorategian antzerkia, bideoa, itzalak eta marrazkiak nahasten dira...
ELKARREKIN JOLASTUKO GARA? ANTZERKIRA JOATEKO GONBIDAPENA.
Hezitzaileek parte hartzen duten ikasgeletan egiteko proposamena,
programako baliabide pedagogikoak erabiliz.
Opari sorpresa iritsi da gelara eta neska-mutilen jakingura pizten du: Zer da?
Guretzako al da? Ireki al dezakegu?
Paketea ireki eta barruan irudi-ontzi bat aurkituko dugu. Irudiek lorategi bat
iradokitzen dute eta hau ezagutzeko gogoa pizten zaigu. Ontzia mugitzen
badugu hostoen formak, zuhaitzen berdea, loreen koloreak, negua estaltzen
duen elur zuria, iturritik datorren ura…ikusteko aukera izango dugu.
Behatzen jarraitzen badugu bi lagun aurkituko ditugu: Andres eta Arrate. Oso
gustuko dute antzerkia egitea beraien lorategi txikian. Egun batzuk barru
eskolara etorriko dira beraien istorio txikia kontatzera: “LORATEGIAN”.
Bitartean neska-mutilek irudi ontziarekin jolasteko aukera izango dute, honi
birak emanez aurpegi bakoitzean dauden paisaia desberdinak aurkituko
dituzte lorategia alde batetik bestera mugituz. Gainera Arrate eta Andresen
argazkiak behatuko dituzte bi pertsonaiak hobeto ezagutzeko.
Irudiei esker ikuskizunaren gaia eta hau egingo duten aktoreak hobeto
ezagutuko ditugu “LORATEGIAN” ikustera joateko gogoa piztuz.
“LORATEGIAN” IKUSKIZUNA ANTZEZLANA.
"LORATEGIAN" antzezlana Belgikako La Guimbarde konpainiarekin batera
ekoiztu dugu eta Charlotte Fallon-ek zuzentzen du. 2005eko maiatzaren
19an estreinatu zen Charleroi-ko (Belgika) "KULTURA ETA LEHEN HAURTZAROA"
nazioarteko jaialdian. Horrez geroztik, 1.000 emanaldi baino gehiago egin
ditu eta herrialde ugaritan izan da (Estatu Batuak, Kanada, India, Singapur,
Brasil, Txile, Argentina, Mexiko, Frantzia, Italia, Norvegia, Finlandia...).
Proposamenaren orijinaltasunari eta kalitate artistikoari esker, antzezlanak
nazioko zein nazioarteko hainbat sari jaso ditu.
Ikuskizunak 45 minutuko iraupena du gutxi gorabehera, eta une osagarriak ditu:
emanaldia eta ondoren, aktoreek haurrekin egingo duten jokoa.
“Lorategian eseritako emakumea
ametsetan dago. Gizon bat iritsiko da
eta irudien munduan zehar egiteko
bidai batera gonbidatu du. Elkarrekin,
zuhaitzen artean, oihala topatuko
dute, eta oihal hori orri zuri bilakatu
da irudiak sortu eta eraldatzeko...
jolasteko eta zirrarak irudikatzeko
lekuan.
Adin samurrenetik hasita, haurrak
irudien munduan sartuta daude, nahiz
eta gehienetan modu pasiboan izan.
Gure lorategian antzerkia, bideoa, itzalak eta marrazkiak nahasten dira haurrei
jolaserako bizipen bisuala eta aktiboa proposatzeko.”
Ikusle txikiek beren indar eta hauskortasunaren arteko kontrastearengatik
harrituta uzten gaituzte. Hor egoteko duten gaitasunetik datorkie indarra, unean
beti eskuragarri, jakiteko beti prest. Hauskortasuna, berriz, mundura zabaltzetik
datorkie, zirrarei oztoporik ez jartzetik.
IRUDI BILDUMAGILEAK OIHARTZUN ARTISTIKOAK IKASGELAN
“LORATEGIAN” ikuskizunak seguru izugarrizko oihartzuna sortu duela neska-
mutilengan eta baita irakasleengan ere. Hau egoera pribilegiatua da, ikasgelan
sormena lantzea ahalbidetzen duelako irudien bidez lorategiaren inguruko gaia
landuz.
Ikuskizunaren oihartzunak gelan aurkezteko irudiak erabiltzearen hautua
taldearen/ikasleen interesen eta irakaslearen gustuaren araberakoa da. Hiru
azterketa-eremu proposatzen ditugu:
nork bere buruaren eta munduaren ezaguera;
hizkuntzaren eta gaitasun kognitiboen garapena;
ahozko hizkuntza ez diren adierazpen-bideen garapena.
Bereziki hirugarren eremu hori jorratzea gomendatzen dugu. Izan ere,
ikuskizunaren gaiarekin zuzenean dago lotuta eta sormena zein irudien
sorrera lantzeko aukera ematen du; eta, ondorioz, txikien irudimena eta
adierazpen-teknikak pizteko bidea errazten du.
Proposamen bat: kartoizko kutxekin gauza zehatzak egitera jolastea 1.
1. OBJEKTUAREN AURKEZPENA.
Egun batean, antzezpena eta gero, ikasgelara iristean neska-mutilek pakete
handi bat ikusiko dute. Paketearen inguruan eserita
galderak egiten hasiko dira: guretzako al da? Nondik
iritsi da? Eta batez ere…Zer dago barruan?
Paketea estaltzen duen opari papera urratuz, gelara
iritsi zen lehenengo ontzia bezalako ontzi ugari
aurkituko ditugu, baina hauek zuriak dira, ez dute
irudirik …
2. OBJEKTUAREN AZTERKETA SENTSORIALA.
Haur bakoitzak ontzi bat hartuko du, norberak bere
irudi lorategia sortzeko. Objektu berri honek neska-
mutilei ontziarekin jolasteko grina piztuko die, birak
emanez, mugituz eta besteen ondoan kokatuz dorre
txikiak eratzeko.
1 Mota honetako kutxak Interneten aurki daitezke, besteak beste, Rajapack eta Ratiform webguneetan.
3. IRUDIAK SORTZEA.
Ontziarekin haur bakoitzak irudiak bilatu eta sor ditzake. Ontziaren aurpegi
bakoitzak adierazpen teknika desberdinak aztertzea ahalbidetzen du eboluzio
garapen desberdinen arabera:
Gustuko dugun animalia edo landare bat aukeratzeko irudiak bilatzea.
Lorategiko belarra irudikatzeko pintura teknika desberdinak lantzea.
Kolore eta ehundura desberdinak dituzten materialak erabiltzea loren
leuntasuna eta koloreak adierazteko.
Lorategien, loren eta animalien margolanak aurkitzea eta zirrara sortzen
digun bat aukeratzea.
Beste aukera batzuk aztertzea.
Collage bat sortzea irudien zatiekin, gometsekin, margoekin eta mutilaren
edo neskaren argazkiarekin. “Ni eta lorategia” gaiaren gaineko azterketa.
Ikastetxeak lorategirik badu edo bertatik gertu bateren bat aurkitzen bada
irteera txiki bat antolatu daiteke material desberdinak jasotzeko: hostoak,
loreak, fruituak, harri txikiak… Ondoren lorategi bat osatuko dute jasotako
guztiekin. Esperientzia hau kamerarekin grabatu daiteke gero eskolan
proiektatzeko.
4. IRUDIEKIN JOLASEAN.
Ontziaren eraldatze prozesua amaitzean edo prozesu horretan zehar joko
desberdinak sustatu daitezke arrazoitutako sorkuntzetan oinarrituta.
Lorategiko belar guztiak pilatzea zelai berde horizontal handi bat sortzeko.
Dorre txikiak egitea loren ehundurekin eta koloreekin.
Aukeratutako animalia eta landareekin jolastea mugimenduaren eta
soinuaren bidez bata bestearekin elkarrekin erlazionatuz.
Gelako neska-mutilen irudiekin lorategi-dorre handi bat eraikitzea.
5. JOKOAREN LUZAPENA.
Prozesua amaitzean ikasle bakoitzak irudiz betetako lorategi
aparta birsortuko du jolasten jarraitzeko balioko duena.
Lorategi berriak gelan utzi daitezke edo ikasle bakoitzak bere
etxera eraman ditzake. Irudi-ontzia eskolan garatutako
bizitza eta arte esperientziarekin zerikusia duen lotura
batean bihurtzen da eta gainera esperientzia hau
gurasoekin partekatu dezakete.