Egunkaria 2002ko urriaren 19a - berria.eus
Transcript of Egunkaria 2002ko urriaren 19a - berria.eus
Egunkaria 2002ko urriaren 19a
INGURUMENA. Derivados Forestalesen Ternoseko lantegiak herritarren kezka eragin du
Eraginari buruzko inkesta zabalagoa eskatu dute CADEko ekologistek Aturriko Bokalean Seveso izendapena duten lantegi ugari daudela gogoratu du CADEk
Aitor Renteria I ANGELU
Ingurumenaz arduratzen den CADE elkarteak Aturriko Boka-1ean plantaturik dauden lantegien eraginari buruzko azterketa zabala egiteko eskatu du. «Derivados Forestalesek legeak agintzen dizkion baldintza guztiak betetzen ditu teorian; hala ere, biztanleen artean epidemiologia inkesta bat egin beharko litzateke, Aturriko Boka-1ean dauden lantegiek egiazki sortzen dituzten kalteak neurtzeko», dio CADEko kide Gerard Claveriek.
Angeluko Barraren Geroa taldeak eztabaida publikoa egin zuen, herenegun gauean, Derivados Forestales enpresak Ternosen eraikiko duen lantegi berriaren xedea aztertzeko, eta bertan egin zuen CADEk eskae-
ra. Bilera horretan, Angeluko Barraren Geroa elkarteak, Derivados Forestalesen zuzendari Joan Casasek eta CADEko Claveriek elkarrekin aztertu zituzten xede berriaren eraginari buruzko inkestaren emaitzak.
Derivados Forestalesek Seveso izendapena ukanen du , kolaren ekoizpenerako lehengai toxikoak erabiliko dituelako. Lantegiaren kokapenak ere hautsak harrotu ditu. Baionako portua baliatuz, Ternosen kokatuko da, Aturri ibaiaren boka-1ean, Angeluko Barraren parean. Lurrak Baionako Merkataritza eta Industria Ganberarenak dira, baina Derivados Forestalesek administratiboki Landetako Prefeturan aurkeztu behar izan du egitasmoa.
Eraginaren bigarren inkesta egiten ari diren uneotan, Baio-
na, Angelu eta Miarritzeko auzapezek aurkako jarrera adierazi dute. «Ez dut epaituko auzapezen jarrera, eraginaren inkestak auzapezek diotena indargabetzen duelako», adierazi zuen Casasek. Izan ere, Derivados Forestalesek legeak agintzen dizkion neurri guztiak betetzen ditu. Seveso izendapenaren ebazpenak banan-banan aztertu eta doakien egokipena eskaintzen die.
Arrisku handia eragin dezaketen lantegiek bi arau mota dituzte, larrialdiak aitzinikusteko. Batetik, zuzendariak berak lantegiko eremura mugatzen diren istripuei buru egiteko plangintza kudeatzen du. Istripuaren eraginak eremu hori gaindituko balu, Prefetak ukanen luke sorospen lanak antolatzeko erantzukizuna.
GERARD CLAVERIE CADEko kidea
«Epidemiologia inkesta egin beharko litzateke, Aturriko Bokaleko lantegien egiazko kalteak neurtzeko»
JOAN CASAS Derivados Forestaleseko arduraduna
«Ez dut epaituko auzapezen jarrera, eraginaren inkestak auzapezek diotena indargabetzen duelako»
Casasek dio egitasmoa Landetako Prefeturan onartu zutela, eta orain eraginari buruzko bigarren inkesta egiten ari dela. Halakoetan, Frantziako legeak herritarrei xehetasun guztiak ematera behartzen du enpresa.
Kezkak «Usu eztula daukagu, birikak harturik, begiak gorri eta ez dakigu zergatik», esan zuen Claveriek, eta Aturriko bokalean Seveso izendapena duten hainbat enpresa daudela gogoratu. Araudiak bete arren, herritarren osasun egoera zein den ikertu behar dela esan zuen.
Bi puntu nagusik piztu zuten eztabaida. Derivados Forestalesek geruza freatikotik 80 metro kubiko ur hartuko ditu orduro, Aturriko uretatik egin zezakeelarik. Gainera, 1.000 metro kubiko atxikiko ditu balizko sutea itzaltzeko. Bertzetik, usaian Iparraldetik jotzen duten haizeek Angelu aldera bultzatu dituzte lantegiko ke eta lurrun ak.
IRAK
Eusko Legebiltzarrak AEBen esku hartze militarrak gaitzetsi ditu
Agentziak I GASTEIZ
13
Eusko Legebiltzarrak legez besteko proposamena onartu zuen atzoko osoko bilkuran, «Iraken egoerari erreparatu» eta Amerikako Estatu Batuen (AEB) eta George Bushek zuzentzen duen gobernuaren politika militarra salatzeko. Hala, Bushek daraman «alde bateko estrategia» eta bere Gobernuak egin ditzakeen eskuhartze militarrak gaitzetsi zituzten, EAJ, EA, EB-IU eta Sozialista Abertzaleak taldeen babesarekin. PPk eta PSE-EEk osoko zuzenketak aurkeztu zizkioten proposamenari, eta, aurrera egin ez zutenez, ekimenaren kontra bozkatu zuten.
Legebiltzarrak «nazioarteko legedia urratzen duten ekintza guztiak» gaitzetsi zituen, eta eskaera egin zuen Iraken demokraziarako trantsizioa eman dadin; herritar guztien eskubideak eta eskubide kolektiboak errespetatu daitezen, «betiere, lurralde horretan den herri kurduaren egoerari arreta berezia j arri ta».
Bakea Ekialde Hurbilean Ildo beretik, EAJk, EAk, EB-IUk eta Sozialista Abertzaleek iraki arren kontrako zigorrak kentzeko exijitu zuten, legez besteko proposamena onartzearekin. Azkenik, Ekialde Hurbileko bake prozesuan aurrera egin beharra nabarmendu du Eusko Legebiltzarrak; «hori eragin ona izango delako, zalantzarik gabe, inguruko herrialdeen normalizazioari eta demokratizazioari begira».
Oiartzungo Udala Tradebi IRAGARKIA
Udal Osoak, 2002ko urriaren 8an egindako batzarraldian, Oiartzungo Arau Subsidiarioen 20 eremuaren (Mendibil) Aldaketaren" Aurrerapen proiektuaren tramitazioari ekitea erabaki zuen, espedientea Udaletxe honetako bulegoetan jendaurrean egongo delarik hogeita hamar eguneko epeaz egoki-tzat jotzen diren alegazioak eta proposamenak aurkeztu ahal izateko.
Oiartzun,2OO2ko urriaren 18an. ALKATEAK.
Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bere Oiartzungo bulegorako euskara teknikari bat
kontratatu behar du. Baldintzak:
1.- Euskara: 4.profila edo antzeko maila izatea. 2.- Diplomatura edo lizentziatura edukitzea. 3.- Frantsesa jakitea baloratuko da. 4.- Kontratua: lan edo zerbitzu zehatza burutu arte (bi urte inguru). 5.- Soldata (gordina): 1473,13 euro. 6.- Autoa ezinbestekoa da.