CURRICULUM JARDUERAK BLOGAREKIN

2
Curriculum jarduerak blogarekin Zalantzarik gabe, blogak dira irakaskuntzan laguntzeko gehien erabiltzen diren IKT baliabideetakoak. Izan ere, bultzatu egiten dituzte ideien lanketa eta bateratze-lana,komunikazioa, sozializazioa, lankidetza, etab.; eta, horrela, ikasteko esperientzia ugari sorrarazten dituzte. Blog fenomenorako aplikatzeko ideiak eta testuinguruak ezin konta ahala daudenez, zehaztearren, El blog sabio (blog jakintsua) izenburua duen ariketa proposatzen dizuegu. Ariketa irakasgaiaren bloga diseinatzean datza. Bertan, kurtsoko gai edo unitate didaktiko bakoitzerako, ikasleek multimedia post osagarri bat sortu beharko dute, unitatean landutako edukietakoren bat zabaltzeko (pasadizo bilduma, ikerketa labur, etab. gisa). Post bakoitza idazteko ardura lan-talde txikitan banatuko dugu. Gelako gainerako ikasleek aurkeztu den proposamenaren egokitasuna aztertzeko iruzkin-post bat egiten dutenean osatuko da dinamika.

description

irakasgelaren bloga

Transcript of CURRICULUM JARDUERAK BLOGAREKIN

Page 1: CURRICULUM JARDUERAK BLOGAREKIN

Curriculum jarduerak blogarekin

Zalantzarik gabe, blogak dira irakaskuntzan laguntzeko gehien erabiltzen diren IKT baliabideetakoak. Izan ere, bultzatu egiten dituzte ideien lanketa eta bateratze-lana,komunikazioa, sozializazioa, lankidetza, etab.; eta, horrela, ikasteko esperientzia ugari sorrarazten dituzte.

Blog fenomenorako aplikatzeko ideiak eta testuinguruak ezin konta ahala daudenez, zehaztearren, El blog sabio (blog jakintsua) izenburua duen ariketa proposatzen dizuegu.

Ariketa irakasgaiaren bloga diseinatzean datza. Bertan, kurtsoko gai edo unitate didaktiko bakoitzerako, ikasleek multimedia post osagarri bat sortu beharko dute, unitatean landutako edukietakoren bat zabaltzeko (pasadizo bilduma, ikerketa labur, etab. gisa). Post bakoitza idazteko ardura lan-talde txikitan banatuko dugu. Gelako gainerako ikasleek aurkeztu den proposamenaren egokitasuna aztertzeko iruzkin-post bat egiten dutenean osatuko da dinamika.

Page 2: CURRICULUM JARDUERAK BLOGAREKIN

Curriculum jarduerak blogarekin

Ikasgelako taldea 4-5 laguneko taldetan banatzea proposatzen dugu. Horietan, rolak, zereginak eta erantzukizunak banatuko lirateke. Helburua da talde bakoitza, bere postaren egile ez ezik, gainerako ikasleen irakurle eta analista izatea.

Era berean, ariketa honetan irakaslearen zeregina izango da Blog sabioa (blog

jakintsua) eraikitzea, ikasleek parte hartu ahal izan dezaten konfiguratzea eta gelako ikasleei aurkeztea, proiektua hasi aurreko urrats gisa.

Hortaz, ariketa egiteko urratsak honako hauek dira:

A) Bloggeren Blog sabio (blog jakintsua) izeneko bloga sortzea.

B) Jardueraren dinamika garatu ahal izateko beharrezkoak diren sartzeko eta parte hartzeko baimenak konfiguratzea.

C) Blog jakintsuaren atalak sortzea, horietan postak kokatzeko, eta parte-hartzea sustatzeko zerbitzu gehigarriak gaineratzea (adibidez, jorratutako gai edo unitate bakoitzerako inkesta-modulu bana).