Capreolus capreolus © F. Gómez

8
© F. Gómez Capreolus capreolus

Transcript of Capreolus capreolus © F. Gómez

Page 1: Capreolus capreolus © F. Gómez

© F

. Gó

mez

Capreolus capreolus

Page 2: Capreolus capreolus © F. Gómez

• Erbia (Lepus spp.)

• Untxia (Oryctolagus cuniculus)

• Azeria (Vulpes vulpes)

• Basurdea (Sus scrofa)

• Oreina (Cervus elaphus)

• Adarzabala (Dama dama)

• Orkatza (Capreolus capreolus)

Oro har, ehizan aritzeko ordutegia eguzkia sortu baino ordubat lehenago hasi eta sartu eta ordu batera bukatuko da.Egutegitik hartuko dira sortzearen eta sartzearen orduak.

179E/2021 Foru Agindua, uztailaren 14koa, Landa Garape-neko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2021-2022 kan-painarako ehiza debekualdiei buruzko xedapen orokorra ones-ten duena.

Foru agindu honek, oro har, ehiza barrutietarako ehizaldiakfinkatzen ditu; horrek, dena dela, ez du zertan eraginik izanEhiza Antolatzeko Planetan ageri diren beste ehiza-jardueraonetsi batzuetan. Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko17/2005 Foru Legetik eratortzen ahal diren ehiza modalitateberriak aurreikusita egonen dira Ehiza Antolatzeko Planean,edo Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuakespresuki baimendu beharko ditu.

• Antzara hankagorrizta (Anser anser)

• Basahatea (Anas platyrhynchos)

• Zertzeta arrunta (Anas crecca)

• Eper gorria (Alectoris rufa)

• Galeperra (Coturnix coturnix)

• Faisaia (Phasianus colchicus)

• Kopetazuri arrunta (Fulica atra)

• Hegabera (Vanellus vanellus)

• Oilagorra (Scolopax rusticola)

• Istingor arrunta (Gallinago gallinago)

• Pagausoa (Columba palumbus)

• Txoloma (Columba oenas)

• Birigarro arrunta (Turdus philomelos)

• Birigarro txikia (Turdus iliacus)

• Durdula (Turdus pilaris)

• Garraztarroa (Turdus viscivorus)

• Mika arrunta (Pica pica)

• Belea (Corvus corone)

Ehizari buruzko 2021-2022ko arauak

Ehiza-espezieak

Nafarroan, 2021-2022 kanpainan, ondoko espezie

hauek harrapatzea izanen da zilegi

Hegaztiak

Ugaztunak

Ordutegia

Eraztuna duen hegaztiren bat aurkitzen baduzu edo lepokoanahiz belarritakoa duen basurdea botatzen baduzu, abisueman lehenbailehen Basozainak - Ingurumena Zaintzeko Tal-deari.

Mila esker zure laguntzagatik.

Erne, ehiztari!

Basoen eta Ehizaren Zerbitzua Ehiza gaietarako telefonoa: 848 426 733

Ehiza-lizentzia berritzeko:

- [email protected]

- 848 426 259

- https://administracionelectronica.navarra.es/cazapesca/

LicenciaListado.aspx

- Nortasun Agiri Nazionala -

- Ehiza-lizentzia, indarrean dagoena -

- Arma-lizentzia eta jabetza-gida -

- Ehiztariaren nahitaezko asegurua -

- Ehiza-barrutian ehizatzeko baimena

EHIZTARIAK HONAKO HAUEK ERAMAN BEHARKO DITU ALDEAN

Page 3: Capreolus capreolus © F. Gómez

1993ko abuztuaren 1etik aitzina, bakarrik ehiza-barrutietan egindaiteke ehizan eta debekatuta dago lurralde libreetan.

Modalitate hori bakarrik praktikatzen ahalko da onetsitako EhizaAntolatzeko Planetan ezarri diren eremuetan. Eremu horiek era-biltzeko epea honako hau izanen da: 2021eko abuztuaren15etik 2022ko otsailaren 27ra arte, ostegun, larunbat eta igan-deetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetanere. Faisaiaren ehiza prestatua egiten ahalko da uztailaren 6ko11/2012 Foru Aginduan ezarri ziren eremu, egun eta baldintze-tan, arau horren bidez baimendu baitzen Nafarroako ehizabarrutietan faisaiak jare uztea.

Txakurrak trebatzeko eremuak, Ehiza Antolatzeko Planetan bai-menduta daudenak, erabiltzen ahalko dira dagokion planeankasu bakoitzerako ezarrita dagoenari jarraikiz.

Hegan doazen hegazti migratzaileak ehizatzeko postuetan,Frantziako ehiza elkarteekin konpartitzekoetan, Frantzian dau-den baldintza berberetan egin behar da ehiza udazkenekomigrazioan, baina bakar-bakarrik Nafarroan baimendutakoespezieak harrapatzen ahal dira.

• Tiro egiteko postuak, bai bakarrik bai ilaran daudenak, finkoakizanen dira eta mendilerroen tontorretan edo horien magalengoiko aldean egon beharko dute. Debekaturik dago eskopete-kin batetik bestera ibiltzea eta armak zorroetatik kanpo izandaehiza postuetatik at ibiltzea, ehiztaria postutik hurbil erori denusoa jasotzera joaten den kasuetan izan ezik, kasu horietanarma kargatua eramaten ahalko baita; birigarroaren kasuanarma deskargaturik eraman beharko da.

• Debekatuta dago usoak uxatzeko edozein bide erabiltzea: sei-naleak, tiroak edo beste edozein prozedura, usoen ibilbidearrunta desbideratzeko asmatua. Nolanahi ere, zilegi da legearijarraituz ezarritako txaboletan, itsutu eta elbarritu gabekoapeuko uso biziak erabiliz usoak harrapatzea, betiere horrekusoari bere bidea utzarazten ez badio eta, horren ondorioz,legez paratutako beste postuetako ehiza galarazten ez badu.

• Usoak edo birigarroak ehizatzeko postu bat ez bada erabili ondozondoko hiru urtetan, hor aritzeko baimena galduko da.

• Pase-sasoian usoak botatzeko, eta birigarroak ehizatzeko baimena duen postu bakoitzean, gehienez ere hiru ehiztari

1.- Lakioak edo amuak eta mota guztietako tranpa eta zepoak,saihets edo zepo txikiak, sareak edo baleztak, zuloak, nasaketa eper-sareak barne.

2.- Arbolatxoa, hagaxkak, lika-adarrak, barraka edo parany dela-koa eta likarekin erabiltzen diren tresna edo metodo guztiak.

3.- Babestutako espezieetako animalia biziak edo bezatuak erabil-tzea apeu gisa, edo bestelako animaliak, hilik nahiz bizirik, itsuturik edo elbarriturik, eta mota guztietako apeu elektrikoedo mekanikoak, grabazioak barne, usategietako ehiza tradi-zionalean erabiltzen diren uso biziak izan ezik.

4.- Animaliak elektrokutatu edo moteltzeko aparatuak.

5.- Faroak, ispiluak eta bestelako argi artifizial edo itsugarriak.

6.- Sare mota guztiak edo sareen bidez funtzionatzen duten tra-mankuluak, hala nola sare eraisgarriak, laino-sare edo sarebertikalak eta kanoi-sareak, bai eta sare japoniarrak eta txalu-pa italiarra ere.

7.- Karnata mota guztiak, keak, gasak edo arrastoa uzten dutensubstantziak, pozoiak, substantzia moteltzaileak, sorgorgarriak,erakargarriak edo uxagarriak, bai eta lehergaiak ere.

8.- Kargadorean bi kartutxo edo gehiago eduki ditzaketen armaerdiautomatiko baino automatikoak, aire konprimatukoarmak, eraztun-perkusioa duten 22 kalibreko errifleak, isilgai-lua edo gauez tiro egiteko bisorea duten armak, substantziamotel-tzaileak injektatzeko jaurtigaiak jaurtitzen dituztenarmak eta baleztak.

9.- Hudoak.

10.- Mota guztietako aireontzi eta uretako ontzietatik edo lurrekoibilgailu motordunetatik tiro egitea.

11.- Balinak, postak edo lehertzen diren balak, eta jaurtigaia mani-pulaturik duten mota guztietako balak. Kartutxoetan sartzendiren jaurtigaiak postatzat hartuko dira 2,5 gramo edo gehia-goko pisua badute.

12.- Ahate-kanoiak.

13.- Hezeguneetan berunezko perdigoiak erabiltzea ehizarako,araudi aplikagarriaren arabera.

14.- Debekatua dago eperra apeu bidez botatzea.

15.- Debekatua dago inurri hegaldunak harrapatu, eduki edo mer-katuratzea, baita beita gisa erabiltzea ere.

Ehizakien babesa

Animaliak harrapatzeko debekatuta dauden metodo edo bitarteko orokorrak

Zein lurretan den debeku ehizan egitea

Ehiza prestatua

Txakurrak trebatzeko eremua

Usoak eta birigarroak ehizatzeko baimenduta dau-den postuak

Hegazti migratzaileak

Page 4: Capreolus capreolus © F. Gómez

Txakurren jabeak eta/edo edukitzaileak izanen du txakurreninguruan indarrean dagoen legeria betetzeko erantzukizuna.Ehiztari bakoitzak su-arma edo arku bakar bat eramaten ahal-ko du.Postuetan, uxaldietarako, gutxienez lau ehiztarik bildu behardute.

egoten ahal dira aldi berean. Ehiztari bakoitzak eskopetabakarra edukitzen ahalko du postuan.

• Tiro egiteko postuek, bai itxuragatik, bai erabilitako materia-lengatik, ongi eman behar dute paisaiarekin. Ehiza barrutia kudeatzeko arduradunaren eta aprobetxa-menduaren titularraren erantzukizuna da ingurua garbi edu-kitzea. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamen-tuak, hala badagokio, legezko neurriak hartuko ditu baldin-tza horiek betetzen ez dituzten postuetan ehiza eragozteko.

• Uso migratzaileak edo birigarroak ehizatzeko baimendutakopostu edo txabolak tokiz mugitzeko baimena LandaGarapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak emanbeharko du Ehiza Antolatzeko Planean.

• Postuak aprobetxatuko dira barrutiko administrazioak ezarri-tako arauei jarraikiz.

• Postu bakoitza jarri beharko da beste postuen ohiko tirabi-detik kanpo. Postu batetik bestera gutxienez ere 50 metrokotartea egonen da.

• Postuen artean interferentziarik bada, zaharrenak izanen dulehentasuna. Lehentasuna duen postuaren eraginkortasunagutxitzen denean eta postuen titularren artean batera ehi-zatzeko adostasunik ez dagoenean esaten da interferentziadagoela.

Ehizakiak etxera eraman baino lehen lumatzen edo larrutzenbadira, burua eta hankak kendu gabe eduki behar dira, iden-tifikatu ahal izateko.

Behar diren seinaleak jarriko dira, bideetan eta sarbideetan.Segurtasun neurri gisa, ehiztariek eta uxatzaileek kanpotikikusgarritasun handiko txalekoak edo jantziak jantzi beharkodituzte, laranja kolorekoak, ahal bada, eta gutxienez bularral-dea eta bizkarraldea estaliko dituztenak. Era berean, gomen-datzen da buruko aski nabarmenak erabiltzeko. Eite handikonekazaritzako laboreetan egiten diren uxaldietan, postuakgoratuak egonen dira, lurraren gorabeherak aprobetxatuz, edoegitura berariazkoen gainean. Tiro egiteko postuen diseinuaneta kokaeran, hobetsiko dira animaliari uxalekuetatik kanpoeta arma-lerroa pasatuta dagoenean tiro egiteko kokalekuak.Baimenduta dauden txakurrak: debekatua dago heltze txa-kurren bidezko ehiza. Debekatua dago, uxaldietan, honakotxakur arraza hauek eta haien arteko mestizoak erabiltzea:doba-txakurra, bulldoga, pitbulla, rottweilerra, boxerra, dober-mana eta Kanarietako heltze-txakurra. Ehizaldietan, ohikoarrasto txakurrekin batera, gehienez, arraza hauetako edohaien hibridoetako bi txakur erabiltzen ahalko dira: alanoa,Argentinako dobatxakurra eta mastina.

Ehizakiak

Ehiza larriaren uxaldiak eta mendi-ehizaldiak

Orkatz eta oreinendako zigiluak

Ehiza xeheko zigilu eta txartelak

Ehizako kirol-txapelketak egiteko beharrezkoa izanen da LandaGarapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko Basoen etaEhizaren Zerbitzuaren aldeko txosten bat, aldez aurretik emana.Foru agindu honetan ezarritako kopuruak gainditzen ahalko diraLanda Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak aldezaurretik onetsitako ehizako kirol-txapelketetan. NafarroakoEhiza Federazioak soilik antolatu ahalko ditu ehizako kirol txa-pelketak.

Eperraren, erbi iberiarraren, erbi europarraren, oilagorraren etagaleperraren aprobetxamendu egokia egiteko, ehiza barrutieta-ko adjudikaziodunek zigilu edo txartel sistema bat ezarri behar-ko dute ehiza egun bakoitzean eta ehiza-denboraldi bakoitzeanharrapatutakoak kontrolatzeko, ehizatzen diren unetik beretik.

Ehizako kirol-txapelketak

Nahitaezkoa izanen da zigilu zenbakidunak erabiltzea, harrapa-tutako orein eta orkatzei paratzeko, dagokion Ehiza Antola-tzeko Planean ezarritako kupoen arabera. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak ema-nen ditu zigiluak, ehiza barrutia kudeatzeko arduradunak eska-tuta.Ehizan ateratzen den bakoitzean, hil nahi diren animaliak adinazigilu eraman behar dira gutxienez. Animalia hil ondoren, ezinda handik mugitu harik eta zigilua paratu eta harrapaketareneguna markatu arte. Uxaldietan edo mendi-ehizaldietan soilik,eta ehizaldiaren arduradunari jakinarazi ondoan animalia harra-patu dela, hura zigilurik gabe eramaten ahalko da hurbilendagoen mendiko pistaraino, eta bertan jarriko zaio zigilua. Horiez da aplikatuko bakarkako zelata-ehizan.Eseki-lekuko tendoiaren eta hankaren artean paratuko da zigi-lua; ondoren, itxi eta, erauziz, zein egunetan harrapatu denmarkatuko da. Adarrak dituzten animalien kasuan, prezintoaerrosetaren gain-gainean paratuko da, baldin eta harrapatuta-ko animalia aski handia bada (prezinto itxia adarretik ez atera-tzeko adinakoa).

Page 5: Capreolus capreolus © F. Gómez

BasurdeaBaimena ematen da basurdea ehizatzeko, 2021eko abuztuaren15etik 2022ko otsailaren 27ra arte, ostegun, larunbat eta igande-etan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere, suarmaz uxaldietan eta mendi-ehizaldietan, eta arkuz uxaldietan,mendi-ehizaldietan, eta bakarka. 2021eko abuztuaren 1etik2022ko uztailaren 31ra bitarte, basurdea egunero ehizatzen ahal-ko da su armaz edo arkuz, zelatan eta gaueko itxaronaldietan. Atalhoni dagozkion modalitateetan jarduteko eskualdeko Basozain-tzari abisatu behar zaio 48 ordu lehenago. Gaueko itxaronaldiak egiteko eta zelata-ehizan aritzeko, EhizaAntolatzeko Planean gaueko itxaronaldietarako baimendutakopostuak erabiliko dira. Gaueko itxaronaldietan, segurtasun arra-zoiak direla eta, baimena ematen da su armari edo arkuari lotuta-ko linternak erabiltzeko, tiroa egin edo gezia bota aurre-aurrekounerako bakarrik. Eraginkortasun arrazoiak direla-eta, baimendutadago substantzia usaintsuak erabiltzea, petrolioaren eratorriak ezbadira, gehienez 10 cm x 10 cm-ko azaleran zabalduta.Nekazaritzako laboreetan kalteak izateko arriskua dagoen ehizabarrutietan, uxaldian ehizatzen ahalko da, Ehiza AntolatzekoPlanean adierazitako uxalekuetatik kanpo.Orkatzen zelata-ehizan basurdeei tiro egin ahal izanen zaie, ehizabarrutiaren titularrak horretarako baimena emanez gero.

OreinaBaimena ematen da orein arrak bakarkako ehizan harrapatzeko2021eko irailaren 12tik urriaren 3ra arte, egunero, Ehiza Antolatzekokasuan kasuko Planean xedaturikoari jarraikiz. Horretarako, ehizta-riak 24 ordu lehenago jakinarazi beharko die eskualdeko basozainei,Guardia Zibileko Natura Babesteko Zerbitzuari eta ForuzaingokoIngurumena Babesteko Brigadari.Baimena ematen da 2021eko urriaren 12tik 2022ko otsailaren 27raarte uxaldietan eta mendi-ehizaldietan ehizatzeko, ostegun, larunbateta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetanere, Ehiza Antolatzeko Planak ezarritako kopuruak gainditu gabebetiere. 2022ko martxoaren 15a baino lehen, erabilitako besokoengordekinak eta erabili gabeak aurkeztu beharko dira Landa Gara-peneko eta Ingurumeneko Departamentuko bulegoetan. Erabili ga-beko besokoak eta erabilitakoen gordekinak itzultzen ez badira, lite-keena da hurrengo denboraldian ehiza larriaren aprobetxamenduaegiteko debekua jartzea

AdarzabalaBaimena ematen da adarzabala uxaldietan eta mendi-ehizaldietanehizatzeko, 2021eko urriaren 12tik 2022ko otsailaren 27ra arte,ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako etaherriko jaiegunetan ere.

Page 6: Capreolus capreolus © F. Gómez

OrkatzaEhiza Antolatzeko Planean zehaztutako kupoak beteko dira. 2022eko otsailaren 27ra arte erabilitako besokoen gordekinak, baitaeme eta kumeen besoko erabili gabeak ere, 2022ko martxoaren 15abaino lehen aurkeztu beharko dira Landa Garapeneko etaIngurumeneko Departamentuko bulegoetan. Udaberrian eta udanbakarkako ehizan aritzeko diren arrenak era berean aurkeztuko dira,2022ko irailaren 1a baino lehen.Erabili gabeko besokoak eta erabilitakoen gordekinak itzultzen ez badi-ra, litekeena da hurrengo denboraldian ehiza larriaren aprobetxamen-dua egiteko debekua jartzea.Uxaldiak eta mendi-ehizaldiak: 2021eko abuztuaren 15etik 2022kootsailaren 27ra arte ehizatzen ahalko da, ostegun, larunbat eta igande-etan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere. Bakarkako zelata-ehiza: modalitate horretan aritzen ahalko da2021eko abuztuaren 15etik 2022ko otsailaren 27ra bitarte, asteko egunguztietan. 2022ko apirilaren 1etik uztailaren 31ra arte, egunero ehizat-zen ahalko da, bakarkako modalitatean, Ehiza Antolatzeko Planekokupoaren barrenean sartu baina denboraldian ehizatu ez ziren orkatzarrak, baita baimenduriko modalitateetan otsailaren 27ra arte ehizatuez ziren orkatz arrak ere. Horretarako, ehiztariak 24 ordu lehenago abi-satu beharko die eskualdeko basozainei, eta erabiliko den besokoak zerzenbaki duen adieraziko die, baita jarduketaren eremua/azalera ere.Ehiza egun horietarako ehizazaina duten ehiza barrutietan, honek ema-nen die abisua eskualdeko basozainei, eta erabiliko den besokoarenzenbakia eta jarduketaren eremua/azalera jakinaraziko dizkie. Horrezgain, jarduera koordinatuko du eta bakarkako ehizan parte hartzenduten ehiztarien eguneroko kontrola eramanen du.

AzeriaBakarkako jauzi-ehiza: galeperra harrapatzen ahal den egun eta toki beretanehizatzen ahalko da, debekualdi erdian, eta 2021eko azaroaren 1etik 2022kourtarrilaren 30era arte, ostegun eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroakoeta herriko jaiegunetan ere. Uxaldiko eta taldeko modalitateak: 2021eko irailaren 5etik 2022ko otsai-laren 27ra arte ehizatzen ahalko da azeria modalitate horietan, ostegun, larun-bat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.Soilik azeria ehizatzeko uxaldietan, perdigoiez egin beharko zaio tiro, eta ehiz-tariek ikusgarritasun handiko txaleko edo jantziak jantzi beharko dituzte; laran-ja kolorekoak, ahal bada, eta gutxienez bularraldea eta bizkarraldea estalikodituztenak. Ikusgarritasun handiko txanoa erabiltzea gomendatzen da, halaber.Zelata-ehiza: 2021eko azaroaren 1etik 2022ko otsailaren 27ra arte ehizatzenahalko da, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako etaherriko jaiegunetan ere, azeri-zuloen inguruan.Orkatzaren bakarkako zelata-ehiza: azeriari balaz tiro egiten ahalko zaioorkatza bakarka ehizatu bitartean, 2021eko apirilaren 1etik uztailaren 31ra arte.Ehiza larriaren uxaldiak eta mendi-ehizaldiak: ehiza larriko modalitatehauetan, balak erabiliz ehizatzen ahalko da azeria, 2021eko abuztuaren 15etik2022ko otsailaren 27ra arte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baitaEspainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.Oro har, untxiek eragindako kalteen prebentziorako plan baimenduak dituztenehiza barrutietan, eta ehizaldi orokorretik kanpo untxiak ehizatzeko baimenadutenetan, azeria arestian azaldutako modalitateetan ehizatzeko baimenaematen da, baina debekatu egiten dira espezie honen harrapakarien kontrole-rako jarduketak, ehiza-barrutiaren titularrak behar bezala argudiatutako kasue-tan salbu.

EperraAnimalia hau ehizatzen ahalko da 2021eko azaroaren 1etik2022ko urtarrilaren 30era bitarte, igandeetan, eta Espainiako,Nafarroako eta herriko jaigunetan, 14:00ak arte. Barruti bakoitze-an gehienez ere 3 egunez ehizatzen ahalko da, betiere 2021ekoudaberrian ugalketarako eperren kopurua izan bada EhizaAntolatzeko Planean ezarritako ahalmenaren %50 edo gehiago. Ehiztari eta egun bakoitzeko gehieneko 2 eperren kupoa ezartzenda, eta taldeak ez dira inoiz izanen 3 ehiztari baino gehiagokoak.2021eko urriko larunbat eta igandeetan ehizatzen ahalko da,gehienez ere pertsona bakoitzeko lumarako 4 txakur erabilita.

ErbiaAnimalia hau ehizatzen ahalko da 2021eko azaroaren 1etik2021eko abenduaren 26ra bitarte, igandeetan, eta Espainiako,Nafarroako eta herriko jaigunetan, 14:00ak arte.

Erbi iberiarraBarruti bakoitzean zenbat egunez ehizatzen ahal den erabakitze-ko, aintzat hartuko dira Ehiza Antolatzeko Planean ezarritakoa,laginketak eta barruti bakoitzean ezarritako egutegia. Betierebarruti bakoitzean gehienez ere 2 egunez egiten ahalko da ehiza. Bakarkako jauzi-ehiza: eskopetaz harrapatzen denean, gehiene-ko kopurua izanen da erbi bat ehiztari eta egun bakoitzeko. Uxaldia: bi erbiko kupoa ezartzen da talde eta egun bakoitzeko.Erbia botatzeko taldeak ez dira inoiz hiru ehiztari baino gehiago-koak izanen.Xarlangoz (erbi-txakurrez) egindako erbi ehiza (eskopetarik etamakilarik gabe, gehienez ere 2 xarlango askerekin pertsonako edoehiza taldeko, beste 2 xarlango loturekin eta arrastoko usna bizakurrekin), epe horren barrenean, larunbatetan ere egiten ahalda, arestian adierazitako egunetan ez ezik. Kupoa 2 erbikoa iza-nen da pertsonako edo ehiza taldeko, eta taldea gehienez ere 6pertsonek osatua.Larreratzeko baimena ematen da 2021eko urriko larunbat etaigandeetan, gehienez ere 4 lumarako txakur edo arrasto-txakurerabilita pertsona bakoitzeko.

Erbi europarraBarruti bakoitzean zenbat egunez ehizatzen ahal den erabakitze-ko, aintzat hartuko dira Ehiza Antolatzeko Planean ezarritakoa,laginketak eta barruti bakoitzean ezarritako egutegia. Arrasto txakurrekin ehizatzen ahalko da bakar-bakarrik. Talde ba-tean gehienez ere 6 ehiztari egoten ahalko dira, eta kupoa erbi1ekoa izanen da ehiztari edo talde bakoitzeko eta egun bakoitze-ko. Baimena ematen da arrasto txakurrekin larreratzeko, 2021eko iraileko, urriko, azaroko eta abenduko ostegun, larunbat eta igan-deetan.

Page 7: Capreolus capreolus © F. Gómez

Hegazti urtarrakBaimena ematen da antzara hankagorrizta, zertzeta arrunta, basahatea,kopetazuri arrunta, hegabera eta istingor arrunta ehizatzeko 2021ekoazaroaren 1etik 2022ko urtarrilaren 30era arte, ostegun, larunbat etaigandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.Basahatea 2021eko abuztuaren 15etik irailaren 16ra arte ere ehiza-tzen ahalko da, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako,Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere. Hegoaldean, aipatu epean, Ehiza Antolatzeko Planek baimendutakoeremuetan bakarrik ehizatzen ahalko da.

OilagorraBaimena ematen da oilagorra ehizatzeko 2021eko urriaren 12tik2022ko urtarrilaren 31ra arte, egunero, egunsentian hasi eta ilundubaino ordubete lehenagora arte, basoan, ohiko txintxarria –aldaketa-rik ez duena– daramaten txakurrak erabiliz, non dauden jakiteko etabeste erabiltzaile batzuekin gerta daitezkeen istripuak saihesteko.Armarik gabe larreratzeko baimena ematen da oilagorraren ehizabarrutietako basoetan, otsaileko egun guztietan, betiere lumarako lautxakurrekin gehienez. Ehiztari batek gehienez 3 ale harrapatzen ahalko ditu egunean. Ehizabarrutietako esleipen-hartzaileek zigilu edo txartel sistema bat ezarribeharko dute ehiza egun bakoitzean eta denboraldi bakoitzean harra-patutakoak kontrolatzeko. Debekatua dago oilagorra pasako postuetaneta uharketan botatzea. Ezohiko hotz boladetan, Landa Garapenekoeta Ingurumeneko Departamen-tuak deklaratzen ahalko du horiek zoriegunak direla, eta horrela ehiza debekatu. Hedabideen bidez jakinarazibeharko du. 2021-2022 ehiza-denboraldian, debekaturik egonen daoilagorra merkaturatzea.Segurtasun neurri gisa, ehiztariek kanpotik ikusgarritasun handikotxalekoak edo jantziak jantzi beharko dituzte, laranja kolorekoak, ahalbada, eta gutxienez bularraldea eta bizkarraldea estaliko dituztenak.Era berean, gomendatzen da buruko aski nabarmenak erabiltzeko.

Usoa

Pagausoa eta txoloma: ehizatzen ahalko dira 2021eko urriaren1etik abenduaren 31ra arte, baimendutako postu eta txaboletan,asteko egun guztietan.

Pagausoa: Ehizatzeko baimena ematen da, 2021eko azaroaren1etik 2022ko urtarrilaren 30era arte, ostegun, larunbat eta igan-deetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere.Gainera, hegoaldeko barrutietako galeper-guneetan eta iparraldekozuhaitz eremuetatik kanpo, jauzi-ehiza egiten ahalko da 2021ekoabuztuaren 15etik irailaren 16ra bitartean, ostegunetan, larunbate-tan, igandeetan eta estatuko, foruko edo tokiko jaiegunetan.

Hegoaldeko barrutietan, udako egunetan ere ehizatzen ahalko dausoen postuetatik.

BirigarroaBirigarro arrunta, garraztarroa, durdula eta birigarro txikia. Baimena ematen da jauzi-ehiza egiteko 2021eko azaroaren 1etik2022ko urtarrilaren 30era arte, ostegun, larunbat eta igandeetan,baita Espainiako, Nafarroako eta herriko jaiegunetan ere. 2021eko azaroaren 1etik 2022ko otsailaren 12ra arte, birigarroaehizatzeko postuetan ere ehizatzen ahalko da, asteko egun guz-tietan. Uso migratzaileen postu baimenduetatik ere botatzen ahalko dira2021eko urriaren 1etik abenduaren 31ra arte, usotarako baldin-tza beretan.

UsapalaSalbuespenez, eta aldi baterako izaeraz, zero harrapaketako ku-poa ezartzen da 2021-2022 ehiza denboraldirako, EuropakoUsapalaren Ehizarako Egokitzapen Planaren jarraibideei men egi-nez.

GaleperraNafarroako iparraldean ehizatzen ahalko da 2021eko abuztuaren15etik irailaren 16ra arte, ostegun, larunbat, igande eta jaiegune-tan, ehiza barruti guztietan, baina zuhaitzak dauden eremuetatikkanpo bakarrik.Hegoaldean, 2021eko abuztuaren 15etik irailaren 16ra arte ehi-zatzen ahalko da, ostegun, larunbat, igande eta jaiegunetan,Ehiza Antolatzeko Planetan ezarritako eremuen barnean.Bestetik, eper gorriarentzako barruti bakoitzean baimendutakoegun berberetan harrapatzen ahalko da galeperra. Iparralderako zein hegoalderako gehieneko kupo bat ezartzen da:ehiztari bakoitzak, eguneko, 10 ale harrapatzen ahal ditu.

Mika eta belabeltzaBeste edozein espezie harrapatzeko ezarritako garaietan ehizatzenahalko dira, baldintza beretan.

Faisaia Ehizatzen ahalko da 2021eko urriaren 1etik 2022ko urtarrilaren 30erabitarte, ostegun, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroakoeta herriko jaiegunetan ere, 11/2012 Foru Aginduaren eta Ehiza Antola-tzeko Planean ezarritakoari jarraikiz.

Untxia2021eko azaroaren 1etik 2022ko urtarrilaren 30era arte ehizatzen ahal-ko da, ostegun eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herrikojaiegunetan ere, Ehiza Antolatzeko Planari eta barruti bakoitzerako eza-rri den egutegiari jarraikiz. Ehiza Antolatzeko Planean horretarako ezarritako eremuetan 3 untxilarriko IKA (kilometroko ugaritasun indizea) duten barrutietan, eremuhorietan ehizatzen ahalko da, 2021eko abuztuaren 15etik irailaren 27raarte, larunbat eta igandeetan, baita Espainiako, Nafarroako eta herrikojaiegunetan ere. Horretarako, aldez aurretik Landa Gara-peneko etaIngurumeneko Departamentuan aurkeztu beharko dira laginketa bat,ehizazain batek sinatua, ehiza egin behar den egunak, eta ehizazaina-ren kontratazioa, udako ehiza egin behar den egunetarako dena.Ehizazainaren laguntza ezinbestekoa izanen da ehizaldietan.

Page 8: Capreolus capreolus © F. Gómez

LG NA 1605-2021

Basozainak

Barrutia Telefonoa Helb.elek.

D1 Bidasoa 608 245 812 [email protected]

D2 Aezkoa - Kintoa 686 502 927 [email protected]

D3 Erronkari - Zaraitzu 699 307 698 [email protected]

D4 Sakana Mendialdea 679 996 810 [email protected]

D6 Lizarra 1 686 504 345 [email protected]

D7 Iruñea 608 062 649 [email protected]

D8 Agoitz 608 062 669 [email protected]

D9 Lizarra 2 608 062 639 [email protected]

D10 Tafalla - Zangoza 609 907 084 [email protected]

D11 Tutera 609 904 957 [email protected]

Foruzaingoa - Ingurumena: [email protected]

SEPRONA: [email protected]