Bloggeraurreratua eusk

18
Blogger aurreratua BLOGGER AURRERATUA

Transcript of Bloggeraurreratua eusk

Page 1: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

BLOGGER AURRERATUA

Page 2: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

2

Edukien aurkibidea

Edukien aurkibidea ...................................................................................................2 Sarrera.....................................................................................................................3 Zer da blog bat........................................................................................................3 Diseinua pertsonalizatzea......................................................................................4 Zure konfigurazioa sortzea....................................................................................9 Blogeko beste tresna batzuk...............................................................................18

Page 3: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

3

Sarrera

Gustatuko al litzaizuke iritziak zure webgunean bertan argitaratzea? Ez da beharrezkoa programatzen edota diseinatzen jakitea. Ez duzu ezer ordaindu beharrik ere. Interesatzen al zaizu beste erabiltzaile batzuen iruzkinak eskuratzea? Zure blogean nork irakur eta idatz dezakeen erabaki dezakezu, eta gustatzen ez zaizuna ezabatu ahal izango duzu. Eta taldeko blog bat sortu ahal izango bazenu, hainbat lagunek eguneratzeko? Horrela, zuen informazioa osatu egingo zenukete eta erregistratuta geratuko litzateke. Eta segundo gutxian irudi bat argitaratu ahal izango bazenu? Haren gainean beste batzuek duten iritzia eskura zenezake... Hori guztia edozein lekutatik egin ahal izatea irudikatzen duzu? Orain, mugigarritik ere egunera dezakezu zure bloga. Bloga da hori egiteko modua

Zer da blog bat

Bloga eguneroko pertsonala da. Hizlariaren tribuna. Lankidetzarako eremua. Oholtza politikoa. Berri txundigarrien iturria. Esteken bilduma. Zure iritziak adierazteko baliabidea. Mundu guztiarentzako komunikatuak. Zure bloga zuk izatea nahi duzun bezalakoa izango da. Forma eta neurri desberdineko milioika daude. Ez da eredurik jarraitu beharrik. Bloga erraz defini daiteke erabiltzaileak aldizka edozein gairi buruz idazten duen webgune gisa. Azken idatziak goiko aldean ageri dira, bertara sartutakoek informaziorik berriena zein den jakin dezaten. Informazio hori irakurritakoan, iruzkinak egin ditzakezu, harekin esteka sortu edo egileari mezua idatzi; hala ere, ezer ez egitea ere erabaki dezakezu. Guneek hainbat ezaugarri eskaintzen dituzte, esaterako: helbideen liburuxka automatikoki nola eguneratu, ikusgai dauden profilak... Blogger 1999an merkaturatu zenetik, blogek webgunearen izaera aldatu dute, politikan eragina izan dute, kazetaritzan iraultza eragin dute eta milioika laguni ahotsa eman eta besteekin harremanetan jartzeko baliabidea eskaini diote. Eta ia ziur gaude hau hasiera besterik ez dela. Blog batek iritziak Interneten adierazteko aukera ematen dizu. Interesgarria iruditzen zaizun guztia bildu eta partekatu ahal izango duzu: iritzi politikoak, eguneroko pertsonala edo gogoratu nahi dituzun webguneetarako estekak. Blogen fenomenoarekin, Internet eta komunikabideak jarduera parte-hartzaile bihurtzen ari dira. Askok bloga ideiak antolatzeko bakarrik erabiltzen dute, aldiz, beste batzuek mundu guztiko milaka laguni beren iritziak helarazteko erabiltzen dute.

Page 4: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

4

Kazetari profesionalek eta zaletuek blogak erabiltzen dituzte berri txundigarriak argitaratzeko, eta batzuek pentsamendu barnekoenak adierazteko erabiltzen dute, egunerokoa balitz bezala.

Diseinua pertsonalizatzea

Txantiloien edizioko Bloggerren funtzioa erabiltzeko oso erraza da eta HTML edo CSSren inguruko ezagutzarik izan beharrik gabe txantiloiak editatu eta pertsonalizatu ahal izango dituzu. Zure bloga egiteko txantiloi asko dituzu aukeran; aukeratu zure beharretara ondoen egokitzen dena. Gainera, zure blogaren diseinua pertsonaliza dezakezu intuiziozko interfazea erabiliz gero, elementuak arrastatu eta kokatu ahal izango baitituzu, esaterako, zure blogaren goiburua eta alboko zutabea. Gadgets erabilgarriak gehi ditzakezu, esaterako, aurkezpenak eta erabiltzaile-inkestak. Gainera, oso modu errazean blogeko koloreak eta letra-tipoak alda ditzakezu. Eta azkenik, blogaren diseinuaren inguruko kontrol zehatzagoa nahi baldin baduzu, HTML edizioaren funtzioa ere erabil dezakezu.

Blogger-en zure saioa hasteko, “Erabiltzaile-izena (e-maila)” eta “Pasahitza” idatzi behar dituzu "SARTU" botoian sakatu

Page 5: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

5

Bloga pertsonalizatzeko, pauso hauek bete behar dira

"Orriko elementuak" atala ageri da zuzenean Hemendik elementuak gehitu eta antolatu ahal izango ditugu

Page 6: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

6

Blogaren zati diren elementuak editatzeko aukera ere badago Horretarako, "Editatu" atala sakatu

Nahi dugun nabigazio-barraren konfigurazioa aukeratu eta "Gorde" atalean klik egingo dugu

Page 7: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

7

Gainera, blogean, orrialdeko elementuak nahi digun kokapenera eraman ditzakegu

Blogeko koloreak eta letra-tipoak konfiguratzeko "Letra-tipoak eta koloreak" aukeran klik egingo dugu

Page 8: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

8

Atal horretatik, blogean ikusiko ditugun koloreak aukeratuko ditugu HTML kodera sartzeko, “HTML edizioa” atalean klik egingo dugu

Gainera, hemendik, txantiloia editatu edo segurtasun-kopia bat egin dezakegu "Txantiloi berria hautatu” aukeran klik eginda, blogean txantiloi berria aukeratuko dugu

Page 9: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

9

Hasieran aukeratutakoa ez den beste txantiloi batekin ordezka dezakegu, baina orrialdeko elementuak bakarrik gordeko dira, ez “Letra-tipoak eta koloreak” atalean egindako aldaketak Zorionak! Badakizu blog bat nola pertsonalizatzen den

Zure konfigurazioa sortzea

Aukera hau aukerazkoa da, bloga zure gustura pertsonalizatzeko aipamen batzuk besterik ez dira. Zure blogaren izenburua pertsonaliza dezakezu. Sartuko direnentzat blogaren deskribapena jar dezakezu. Egin ditzaketen iruzkinentzat aukerak alda ditzakezu. Gainera, iruzkina edonork jartzeko moduan jar dezakezu, edo zure blogeko kideek bakarrik jartzeko moduan edo Blogerren erregistratutako erabiltzaileak bakarrik jartzeko moduan. Gainera, beste batzuei gonbidapena bidal diezaiekezu blogeko kide egin daitezen, artikuluak argitara ditzaten, blogarekin lagun diezazuten eta abar. Hori guztia eta askoz ere gauza gehiago egin ditzakezu konfigurazioko atalean.

Page 10: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

10

Blogger-en zure saioa hasteko, “Erabiltzaile-izena (e-maila)” eta “Pasahitza” idatzi behar dituzu "SARTU" botoian sakatu

Bloga konfiguratzeko, “Konfigurazioa” atalera sartuko gara, esteka honen gainean klik eginda

Page 11: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

11

Blogaren konfiguraziorako aukerak ataletan banatuta daude. Sartzean, zuzenean “Oinarrizkoa” atala ikusiko dugu Hemendik, blogaren oinarrizko aukerak defini daitezke, esaterako, izenburua eta deskribapena, bilatzaileen bidez eta Bloggerreko zerrenden bidez eskuragarri egongo den edo ez, sarrerak elkartrukatzea eta beste blog batzuekin sarrerak eta iruzkinak elkartrukatzea edota baita ezabatzea ere

Eta bakoitza aktibatu edo desaktibatu egin dezakegu goitibehera-menuko Bai edo Ez aukeran klik eginda Aukera bakoitzean, haren erabilgarritasunaren gaineko azalpena izango dugu

Page 12: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

12

Nahi ditugun datuak betetakoan, "GORDE KONFIGURAZIOA” botoian klik egingo dugu, egindako aldaketa guztiak biltzeko Aukera horiek blog guztietako konfigurazio orokorrean aplikatuko dira. Sarrerak errazago sortzeko eta haiek errazago itzultzeko tresnak gehitzeko balio dute

“Argitalpena” atalean, blogak izango duen helbidea definituko dugu, eta ostatu hartuta dagoen zerbitzariaren araberakoa izango da Blogspoteko helbide bat izatea izango da errazena. Blogspot Bloggerrek eskaintzen duen doako ostatua emateko zerbitzua da Baina beste zerbitzari batean gure espazioa baldin badugu, hemen defini dezakegu, jarraibideak beteta

Page 13: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

13

“Formatua” atalean, blogeko orrialde nagusiko sarrera kopurua definituko dugu, eta besteak beste, data eta ordua konfiguratuko dugu

Nahi ditugun aukerak betetakoan, "GORDE KONFIGURAZIOA” sakatuko dugu

Page 14: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

14

“Iruzkinak” atalak blogean sartuko direnen baimenak konfiguratzeko aukerak biltzen ditu Batez ere iruzkinak egiteko aukera izando duten ala ez definituko da, haiek zuzenean argitaratuko diren edo aurretik berrikusiko egingo diren

Amaitzean, “GORDE KONFIGURAZIOA” aukeran sakatuko dugu

Page 15: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

15

“Fitxategia” atalean, blogeko sarrerak zer maiztasunekin artxibatuko diren konfiguratuko dugu. Esaterako, hilabeteko fitxategi batek hilabeteko sarrera guztiak bilduko ditu, aldiz, asteko fitxategi batek astebeteko sarrerak bakarrik izango ditu Gainera, blogeko sarrera bakoitzak bere web orrialdea izatea ala ez zehatz daiteke

“Guneko feed-a" atalean, Feed-en bidez blogerako harpidetza-aukerak mugatuko ditugu. Baimenduz gero, irakurleek blogeko sarrera berriak jaso eta erabil ditzaten erabiliko ditugu, esaterako, haien web orrialdean bertan ager daitezen

Page 16: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

16

"Posta elektronikoa eta mugigarria" aukeran, kontaktuen helbideak idatz daitezke, argitalpen bat dagoen bakoitzean eguneraketa irits dakien Gainera, blogean sarrerak sortzeko beste modu batzuk zeahzten dira: telefono mugigarriaren bidez edo helbide jakinera e-maila bidaliz

OpenID identifikazio digitaleko sistema bat da, eta horrekin, erabiltzailea URL baten bidez web orri batean identifika daiteke. URLarekin, OpenID duten gune guztietara sar daiteke. Sistema horri buruzko informazio gehiago lor dezakezu hemen sakatuta

Page 17: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

17

“Baimenak” ataletik, bloga konfigura dezakegu egileak gehitzeko edo nahi ditugun irakurleei sarbidea baimentzeko. Horrela, taldeko blog bat bihur daiteke, egilea erabiltzaile talde bat izanik, edo talde jakin bati blogerako sarrera murritz diezaiokegu Zorionak! Badakizu blog bat nola konfiguratzen den

Page 18: Bloggeraurreratua eusk

Blogger aurreratua

18

Blogeko beste tresna batzuk

Tresna honi eman nahi dizkiogun erabilerak bezainbeste blog mota daude. Hau izan daiteke blogen sailkapen bat, haien edukietako gaien arabera:

o Pertsonalak: eguneroko tradizional gisa har litzatekeena izango da. Eguneroko esperientzien inguruan idazten duten pertsonak, kexak, poemak, maniak, zaletasunak... Besteen esku-hartzeetara zabalik dagoen eguneroko pribatua.

o Gogoetazkoak: egunerokotasunari aurre egiteko baino gehiago gure izatearen inguruko arloren baten gaineko gogoeta egiteko erabiltzen direnak, ikuspegi teknikoa baino filosofikoa izaten dute batez ere.

o Politikoak: gertaera politikoak lantzen dituzten gogoetazko blogak. o Teknikoak: gai jakin bat bakarrik lantzen dutenak, esaterako, ordenagailuak,

literatura, diseinua, sukaldaritza... Irudika daitekeen edozein kategoria mota. o Kazetaritzakoak: hainbat arlotako informaziori buruzko blogak, oro har,

egunkari fisiko bateko atalen antzekoak izan ohi dira. o Kolaboraziozkoak: pertsona batek baino gehiagok idatzitakoak eta

mantendutakoak. o Legezkoak: legearen arloko gaiak eztabaidatzeko erabiltzen direnak. o Korporatiboak: enpresa asko, eta ez kazetaritzaren ingurukoak bakarrik, hasi

dira blog "erdiofizialak" eskaintzen (ez dira zuzenean ofizialak), eta modu zuzenagoan langilearengana edota hornitzaileengana nahiz bezeroengana iristea lortu nahi dute.

o Audioblogak: zehaztutako genero mota batzuei eskainitako blogak, oro har, mp3 formatuan egon ohi diren soinu-adibideekin.