BIZKAIKO HITZA - berria.eus · bak dira, Gundinen arabera, eta argudio hori bera nahikoa da ho-rien...
Transcript of BIZKAIKO HITZA - berria.eus · bak dira, Gundinen arabera, eta argudio hori bera nahikoa da ho-rien...
BIZKAIKOHITZA
MA
RIS
OL R
AM
IREZ / F
OKU
Heziberri eta PISAko probak egin dizkiete Bizkaiko hainbat ikasleri azken hilabeteetan, baina badiraazterketei planto egitea erabaki dutenak ere b Asteazkenean hasiko dira selektibitateko probak b 2-3
Azterketen
lasterketa
Ea Nuklearren aurkakoborrokek erein zuten hazia
aztertuko dute asteburuan
12Lekeitio Igandean egingo duteEuskal Eskola Publikoaren
27. Jaia, ‘Zapran gagoz’ leloarekin
5Ostirala
2018ko ekainaren 1aIX. urtea355. [email protected]
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 1a2 b Astekoa
Ainhoa Larrabe Arnaiz
Azterketa ga-
raia izan ohi
da ekaina Eus-
kal Herriko
ikastetxeetan;
ikasturteari
zenbakia ezartzeko sasoia. Nahi-
ko, bikain ala ondo; bost, bedera-
tzi eta zazpi. Gero eta gehiago dira
gaur egungo ebaluazio eredua za-
lantzan jarri eta kalifikazio siste-
ma bertan behera uzteko eska-
tzen duten adituak. «Ebaluazio-
ak, oro har, zertan hobetu behar
den ezagutzeko balio behar du,
eta baita hobekuntza horretarako
zer bitarteko jarri behar diren
erabakitzeko ere. Pertsonaren-
gan eragina duen testuingurua-
ren ebaluazioa egitea beharrez-
koa da, orain arteko kalifikazio
sistema bertan behera utziz, une
oro ikasleen autonomia zainduz
eta autoebaluazioa landuz». Hala
dio Hik Hasi elkarteak, hezkuntza
arloko dozenaka adituren ekar-
penekin batera, heziketa hobe-
tzeko osatutako proposamenak.
Harago doa eztabaida, ordea.
Tokian toki, gelaz gela eta irakas-
gaiz irakasgai, ikasleei egiten
zaizkien azterketez gain, kanpo-
tik diseinatutako bestelako proba
batzuk ezarri dituzte aurten ere:
martxotik hona, PISAko azterke-
tak eta Heziberrik eta LOMCEk
marraztutako ebaluazioak egite-
koak zituzten Araba, Bizkai eta
Gipuzkoako 138 zentrotan. Ho-
rietatik 78, Bizkaian. «Kanpotik
ezarritako azterketak» direla ar-
gudiatuta, planto egitea erabaki
dute Bizkaiko hainbat eskolatako
ikasleek. Katea ez da eten orain-
dik, datorren asteazkenetik osti-
ralera bitarte unibertsitatera sar-
tzeko hautaprobak egingo baiti-
tuzte milaka bizkaitarrek. Kate
luze baten azken katebegia izan-
go da datorren astekoa.
Orotara, sei mailatan egin di-
tuzte azterketak martxoa eta
maiatza bitartean, eta lau azter-
keta mota dira ezarritakoak. Bat:
ISEI Irakas Sistema Ebaluatu eta
Ikertzeko erakundeak ebaluazio
diagnostikoak egin ditu Lehen
Hezkuntzako 4. mailan eta Derri-
gorrezko Bigarren Hezkuntzako
2. mailan. Bi: LOMCE eta Hezibe-
rriren ezarpenaren ondorioz ja-
rritako kanpo ebaluazioak, LHko
6. mailan eta DBHko 4. mailan.
Hiru: PISAko probak, 2002an
jaiotako 15 urteko gazteei. Eta
laugarrena eta azkena: datozen
egunetan, hilaren 6tik 8ra egingo
den unibertsitatera sartzeko hau-
taproba edo lehen selektibitatea
izenez ezaguna zena.
Kanpo ebaluazioei «planto»Otsailean iragarri zuen Hezkun-
tza Plataformen Topaguneak
«azterketa eta errebaliden laster-
keta» zetorrela. Eta ISEIren eba-
luazio probak ez ezik gainontzeko
guztiak ere ikastetxeetatik kanpo
diseinatutako probak direla argu-
diatuta, horiei planto egiteko deia
egin zuten plataformako kideek:
LOMCEk eta Heziberrik zehaztu-
tako LH 6ko eta DBH 4ko probak
zein PISAko azterketak ez egitera
animatu zituzten ikastetxe zein
ikasleak.
Ikasle Abertzaleak taldeak pro-
ba horietan parte ez hartzeko deia
egin du ikasleen artean, «azter-
keta arrotzak» direla argudiatu-
ta. Intsumisio gida ere sortu du
erakundeak; proben aurretik eta
egunean bertan zer egin azaltzen
dute bertan. Halaber, Ikasleok
Zorrotz dinamika aurkeztu zuten
urtarrilaren bukaeran Bizkaiko
dozenaka ikaslek. Lurraldeko
ikastetxeetako azterketa «arro-
tzei» planto egiteko kanpaina
egin dute dinamikan bildutako
gazteek ere.
PISA egin duten ikastetxe ber-
beretan egin behar zituzten
LOMCE eta Heziberriko probak,
Bizkaiko 73 zentro ingurutan. Ez
dituzte programatutako guztie-
tan egin, ordea, aztertzaileak
agertu orduko azterketetan parte
ez hartzea erabaki baitute hain-
bat zentrotan. Romo Artatza ins-
titutuan, Algortako Aixerrota
zentroan, Santurtziko Axular
ikastetxean, Portugaleteko Asti
Lekun, Sestaoko Anglea Figera
eta Saturninon, Basauriko Uriba-
rri ikastetxean, Ondarroako Zubi
Bizkaiko 78 zentrotan LOMCEk eta Heziberrik marraztutako azterketak eta PISAko probak eginbehar zituzten martxotik hona, baina planto egitea erabaki dute hainbat tokitan, «kanpotikinposatutakoak» direla salatuta. Asteazkenean hasiko dira unibertsitatera sartzeko hautaprobak.
Ebaluazioaren ebaluazioa
Hilaren 6tik 8ra bitarte egingo dituzte unibertsitatera sartzeko hautaprobak. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 1a
Zahar herri ikastolan, Santutxu-
ko Karmelo ikastolan eta Luis
Briñas ikastetxean, esaterako,
plantoak egin dituzte. Denek
aipatu dute argudio bera: «Kan-
potik inposatutako azterketak»
dira bai PISArenak eta baita
LOMCE eta Heziberrik zehaztu-
takoak ere.
Ikasle zein herritarrek eginda-
ko mobilizazioetan, tokian tokiko
hezkuntza ereduaren alde aurre-
rapausoak egitea beharrezkoa
dela aldarrikatu dute. Bilboko
Santutxu auzoko mobilizazioak
dira, guztien artean, esangura-
tsuenak. Karmelo ikastolak eta
Luis Briñas ikastetxeak bildu eta
eskola eremutik harago doazen
sareak josi dituzte: ikasleak, gura-
soak, ikastetxeak eta, oro har, au-
zokideak bildu dituzte kanpo az-
terketen kontrako ekitaldietan.
Ikastetxetik auzora jauziDuela hiru ikasturte jarri zuten
lehen hazia Santutxun. Hala azal-
du du Patxi Gundin Karmelo
ikastolako gurasoak. «Heziberri-
ren bidez LOMCE ezarri nahi zu-
tela konturatzean, haren kontra-
ko kanpaina abiatu genuen Kar-
melo ikastolako hainbat gurasok,
gaiarekiko genuen kezkatik tira-
ka. Lan batzorde mistoa osatu ge-
nuen gaia jorratzeko, zentroko
irakasleekin batera, eta ikasleek
ere parte hartu dute azkenaldiko
batzordeetan. Euskal Herriko
beste herri askotan baino beran-
duago hasi ginen lanean; izan ere,
ordurako, Ezkerraldean eta Gas-
teizen lanean zen Hezkuntza To-
paguneen Plataforma». Haiekin
harremanetan jarri ondoren era-
baki zuten dinamikara gehitzea,
eta auzoko hezkuntza komunita-
tea josten aritu dira ordutik.
Ikastetxetik auzora egin zuten
jauzi. «Luis Briñaseko gurasoe-
kin harremanetan jarri eta zubiak
eraikitzen hasi ginen berehala».
Hezkuntza eremuan izandako
murrizketen harira hainbat mo-
bilizazio eginak zituzten Luis
Briñas ikastetxean, eta berehala
jarri ziren bi zentroetako kideak
elkarlanean. Basarrateko plaza
dute elkargune eta sinbolo: ber-
tan atera zuen hezkuntza komu-
nitateak lehen argazkia, duela
hiru ikasturte. Martxoan berriz
hartu zuten plaza. «Ez ditugu
egingo LOMCEk inposatu eta He-
ziberrik arautzen dituen kanpo
azterketa horiek». Karmelo ikas-
tolari DBHko 4. mailako ebalua-
zioa eta PISAko azterketak egitea
zegokion, eta LHko 6. mailakoa
Luis Briñas ikastetxeari.
Auzoko eragile eta elkarteekin
elkarlanean aritu dira aurtengo-
an. Gundin: «Martxoaren 20an,
giza katea egin genuen Luis
Briñas ikastetxean, LHko 6. mai-
lako azterketaren plantoaren au-
zia ahalik eta gehien zabaltzeko».
Apirilaren 20an ere kalejira egin
zuten auzoan zehar. «Karmelo
ikastolaren txanda iritsi zen gero.
Maiatzaren 3an, 15 urteko gazteei
PISAko azterketak egitera etorri
ziren aztertzaileak». Ikasleak
prest ziren ordurako. «%100ean
egin zen planto». Maiatzaren
17an, DBHko 4. mailako proba
egitera joan ziren aztertzaileak,
baina ikasleek planto egin zioten
horri ere. «Bi egun lehenago, hi-
laren 15ean, giza katea egin ge-
nuen auzoan, eta azterketa egu-
nean elkarretaratzea egin zen».
Gainontzeko herrietan bezala,
Santutxuko auzokideek «inposi-
zio» gisa definitzen dituzte azter-
keta horiek. Hezkuntza komuni-
tatetik kanpo adostu diren pro-
bak dira, Gundinen arabera, eta
argudio hori bera nahikoa da ho-
rien aurka egiteko. Hezkuntza
eredua non eta zertarako zehaz-
ten den dago auziaren oinarrian.
Azterketen ezaugarriakZer dira eta zer neurtzen dute, ze-
hazki, probek? OCDE Ekonomia
Lankidetza eta Garapenerako
Erakundeak bultzatzen du PISA,
eta nazioartean sona handia izan
ohi dute probaren emaitzekin
osatzen dituzten rankingek, he-
rrialde zein autonomia erkideko-
en hezkuntza sistemaren «kali-
tatearen» neurgailu gisa hartzen
baitira emaitzak. 15 urteko gazte-
ei egiten zaie azterketa, hiru urte-
an behin, eta hiru aztergai nagusi
ditu: irakurmena, matematika
eta zientziak. Aldi bakoitzean,
arlo bat hartzen dute lehentasu-
nezko gisa, nahiz eta besteak ere
neurtzen dituzten; 2018koan, ira-
kurmena izan da gai nagusia.
Orotara, nazioarteko 80 estatuk
parte hartu dute azterketa horie-
tan.
2015ean egindako probetan
emaitza kaxkarrak jaso ziren Ara-
ba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta alar-
mak piztu zituen Jaurlaritzak.
Egoera iraultzeko neurriak ere
iragarri zituen. Kasualitatez edo
ez, urtarrilean, irakurketa plana
osatu zuen Eusko Jaurlaritzako
Hezkuntza Sailak; hain zuzen,
PISAko azterketa egin behar den
urte berean eta irakurmena gai
nagusia denean. Oro har, kritika
asko egiten zaizkio PISAri. Asko-
ren iritziz, heziketa helburuak
baino gehiago, xede ekonomiko-
ak gordetzen ditu OCDEk bultza-
tzen duen probak, eta hezkuntza
sistemak norabide zehatz bat
hartzera bideratzen ditu hiru ur-
terik behin kaleratutako rankin-
gekin.
LOMCE eta Heziberrik zehaz-
tutako ebaluazio sisteman, berriz,
lau azterketa ageri dira, eta, batxi-
lergo bukaerakoa izan ezik, era-
gin akademikorik gabeak dira de-
nak. LHko 6. mailako eta DBHko
4. mailakoak dira aurten egin di-
tuztenak, baina DBHko
3. mailan ere egin zituz-
ten iaz, hainbat ikaste-
txetan. Ikasle zein ikas-
tetxe askok erabaki zu-
ten azterketa ez egitea.
Euskara, Gaztelania,
Ingelesa, Matematika eta
Zientziak neurtzen di-
tuzte LHko 3. eta LHko 6.
mailako azterketek.
DBHko 4. mailakoek, be-
rriz, Euskara, Gaztelania,
Ingelesa, Geografia eta
Historia, Matematika,
eta ikasle bakoitzak hautatutako
adarreko bi ikasgai.
LOMCE legeakhasieran defini-
tutako errebaliden proposame-
netik geratzen diren hondarrak
dira proba horiek. «Azterketa na-
zional» gisa aurkeztu zituen erre-
balidak PPk, eta LOMCE legearen
bizkarrezurra ziren. Hala, azter-
keten bidez, edukien kontrolean
are gehiago esku hartzeko balia-
bideak ziren errebalidak Espai-
niako Hezkuntza Ministerioaren-
tzat. Baina oposizioa sortu zuen
proposamenak, eta atzera egin du
PPk; hasierako errebalida horiek
eragin akademikorik ez duten az-
terketa gisa utzi dituzte.
Adituek diote gaur egungo
ebaluazio sistemak sailkatu egi-
ten dituela haur eta gazteak, eta
gero eta gehiagotan esaten da
gaiari heltzeko beharra dagoela.
Azken urteetan, ebaluazio ere-
duari buruzko hausnarketa eta
aldaketa eske dabiltza Euskal
Herriko hezkuntza eragileak zein
sindikatuak, eta ildo beretik
jotzen du Hik Hasi taldeak ere
hezkuntza hobetzeko egin duen
proposamenean. Hala dio:
«Hautaprobak edota selektibita-
tea bezalako probak kentzea,
ikasketa prozesua modu desego-
kian baldintzatzen dutelako».
Unibertsitatera sartzekoakKate luze baten azken katebegia
izango da datorren astea batxiler-
goa bukatu eta unibertsitatera
joan nahi duten ikasleentzat. As-
teazkenean hasiko dute uniber-
tsitatera sartzeko proba. Bi fase
ditu: orokorra, bost ikasgaitako
probekin; eta borondatezkoa,
nota igotzeko balio duena. Lehe-
nengo zatian bost azterketa egin-
go dituzte: Euskara eta Literatura;
Gaztelania eta Literatura; Azterri-
ko Hizkuntza; Espainiako Histo-
ria; eta batxilergoko adarrari da-
gokion irakasgai baten azterketa.
Uztailaren 4tik 6ra bitartean
egingo dituzte bigarren deialdiko
azterketak.
Historikoki, azterketa eredu
horren aurka azaldu da ikasle
mugimendua, batxilergoko hezi-
keta prozesua azterketa horiek
gainditzeari begira bideratzea
eragiten duelako.
Kanpo azterketen «lasterketa zoroari» aurre egiteko deia egin zuen Hezkuntza Topaguneen Plataformak martxoaren hasieran. MONIKA DEL VALLE / FOKU
Astekoa b 3
LOMCEk eta Heziberrikzehaztutako azterketak LHko 6. eta DBHko 4. mailakoikasleen artean egin dituzte
Santutxun, auzoko hezkuntzakomunitatea bildu etaazkerketen aurka egin duteazken hiru ikasturteetan
Leioa, Ondarroa, Getxo,Basauri, Sestao etaPortugaleteko hainbat ikaslekplantoak egin dituzte
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 1a4 b Iritzia
RZIPRIZTINAKNerea Ibarzabal
Entrenamendua
Argi daukat noizbait
umerik izatekotan
aisialdirako zeregin
serioak bilatu behar
ditudala aurretik». Hori edo
antzerako zerbait —hitz zehatzak
ez baititut oroitzen ajearen
ondorioz, nire aisialdia oraindik
serioa ez den seinale— esan zigun
lagun batek Zegama-Aizkorri
mendi-lasterketa ikustetik buel-
tan.
Inguruko beste neska talde
batzuetan ere sarri aipatutako
gaia da aisialdiaren kudeaketare-
na, kirola egitea eta kirol-probe-
tan parte hartzea geroz eta heda-
tuago dagoen honetan batez ere.
Haurrik gabe norbere aisialdia
errespetatzea eta errespetaraztea
zaila baldin bada, zer ote da
guraso izan ondoren!
Horregatik aipatzen zuen gure
lagunak zeregin «serioen» kon-
tua, errazagoa baita zure denbo-
ra tarteak kontuan har ditzaten
lortzea egiten duzun hori entre-
namendu/entsegu bat bada,
ezinbestekoa, jendaurreko proba
baterako prestatuko zaituena
—eta, tartean lehia badago,
oraindik hobeto—. Edo, ustekabe
baten ondorioz, zer utziko zenu-
ke bertan behera lehenago: fut-
boleko entrenamendua ekipoko-
ekin, edo zerbeza bat zeure
lagun batekin? Argi dago, ezta?
Biak dira aisialdi, baina batean
dagoen konpromiso maila altua-
goa da, nahiz eta agian zuk zer-
beza hori munduan beste ezer
baino gehiago behar izan.
Familia bakoitza kasu bat
izango da, baina zenbakiak zen-
bakiak dira oraindik. Emakume-
ok ez dugu osatzen taldekako
kiroletan urteetan jarraikortasu-
nez dabiltzanen gehiengoa, ezta
kirol-probetako izen-emateena
ere. Tamalez ez dira ohikoak
amatxo txirrindulari taldeak
errepideetan igandero —kirol bat
aipatzearren—, edo aitatxo uhol-
deak bide ertzetan karro eta
umeak hartuta ama animatzen
—bai, noski, batzuk badirena,
baina ez ausartu kopuruak kon-
paratzera—. Gero gainera entzun
egin behar ea Lilatoian zergatik
ezin duten parte hartu.
Horregatik pentsatzen dut beti
txarto aitatxoen podiumetako
argazki hunkigarriak ikusten
ditudanean, irribarretsu, bi ume
besoetan hartuta; sentitzen dut,
askotan ez dute mereziko zalan-
tzan jartzea, baina, portadetan
agertzen ez diren beste aldeko
argazki gehiegi ikusi ditudalako
edo, beti egiten ditut galdera
berberak. Nork zaindu ote ditu
ume horiek aitaren entrenamen-
du orduetan? Nor atera da gal-
tzen aisialdiaren negoziazioan?
Esanguratsua da honetarako
prestatu behar izatea, urrutitik
usaintzea amaren aisialdia aita-
rena baino gehiago kuestionatu-
ko dela, eta argudioz hornitu
behar izatea gaurdanik. Buruari
bueltaka ibili naiz, eta, momen-
tuz, «seriotzat» hartuko diren
nire balizko aisialdi aukerak
hauek dira: musika banda,
zumba, bertsolari eta txintxon
txapelketak, txakur lasterketak,
hitz-joko lehiaketak, janari kilo-
ak denbora tarte batean jateko
norgehiagokak.
Edo hori, edo lagun batekin
zerbeza bat hartzearen seriota-
suna defendatzea hil arte.
Tamalez ez diraohikoak amatxo
txirrindulari taldeakerrepideetan
igandero –kirol bataipatzearren–, edoaitatxo uholdeak
bide ertzetan karroeta umeak hartutaama animatzen
Bizkaiko Hitzak irakurleen es-
kutitzak plazaratzen ditu. Ez di-
tuzte 1.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak bar-
ne, eta Bizkaiko Hitzak mozteko
eskubidea du. Helbide honetara
bidali behar dira, izen-abizenak
eta herria adierazita: Bizkaiko Hi-
tza, Uribitarte kalea 18-3.C,
48001 Bilbo. Eskutitzak Internet
bidez bidaltzeko aukera ere ba-
dago, ondoko helbidera idatzita:
%
Harrobian zaurituziren langileetakobat hil da
OROZKO bBi langile larri zauritu
ziren asteartean Orozkoko ha-
rrobian. Makina bat konpontzen
ari ziren, eta gainera erori zi-
tzaien. Gurutzetako ospitalera
eraman zituzten biak ala biak.
Horietako bat hil egin zen. 54
urte zituen. Arcanor enpresako
beharginak ziren, eta Arriberriko
harrobian ari ziren lanean.
Irudia b Gernika-Lumo
Girotik bueltan, bero hartu dute Pello Bilbao herrianPello Bilbao gernikarrak harrera beroa eta hunkigarria jaso du Italiako Girotik itzuli berritan. Astelehen iluntzean, txalo zaparrada artean hartu zuten la-
gunek eta familiak hiru astetan egin duen lan eta esfortzuaren aitorpen gisa, lan horrek guztiak emaitza izan du eta. Gernikarra seigarren geratu zen
nazioarteko txirrindularitza proban. Hala, lehen etapan egindako postuari eutsi zion bukaeraraino. Haritz Orbe eta Amets Txurruka txirrindulari ohiak
ere han izan ziren. Eskerrak eman zituen Bilbaok, hunkituta. Lagun eta senideen harreraz gain, Gernika-Lumoko eta Foruko alkateek ere ongietorria
egin zioten gazteari beste ekitaldi batean. ANE MARURI / BUSTURIALDEKO HITZA
Gaur hasiko dahondartzadenboraldiaGETXO bEguraldiak bestelakorik
iradokitzen duen arren, gaur ha-
siko da hondartza denboraldia
Bizkaian. Irailaren 30era arte
iraungo du sasoiak, eta, ezuste-
korik izan ez dadin saiatzeko, 273
behargin arituko dira hondartze-
tako segurtasuna eta garbiketa
zaintzeko lanetan. 154 sorosle eta
30 hondartzain arituko dira Biz-
kaian, eta beste 89 pertsona txan-
dakako garbiketa lanetan.
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
«Zapran gagoz». Hala diote
lekeitiarrek pozarren. Zorioneko
sentitzen dira. Euskal Eskola
Publikoaren Jaia dute herrian
igandean, eta milaka lagun jaso-
tzeko irrikan daude. Lekeitiarrek
berezko duten hizkerarekin
harro, bertokoek soilik erabiltzen
duten esamolde bat hartu dute
jaiaren 27. ediziorako lelotzat.
«Itsasotik datorren esamolde bat
da», azaldu du Lekeitioko esko-
lako guraso Unai Zubiaurrek
Zapran gagoz leloaren esanahia:
«Arrantzaleek esaten zuten,
arrantza ona egiten zutenean.
Orain, edozein unetan erabiltzen
da zapran gagoz». Zorioneko
daudela adierazteko esamoldea
da, zortea dutela ospatzekoa. Eta
halaxe sentitzen dira eskola
publikoen jaia jasotzeagatik.
Bilbora joan dira poza adierazi,
herritarrak jaira gonbidatu eta
egun osorako prestatu duten egi-
taraua aurkeztera. Herrian, ma-
kineria guztia martxan dute. Zen-
bat jende hartuko duten ez daki-
tela diote, baina, milaka izango
direnez, herrian izaten den jende
uholderik handienean hartzen
dituzten neurriekin alderatu di-
tuzte oraingo prestaketa lanak:
«Antzara eguna hartu dugu oina-
rritzat», azaldu du Koldo Goitia
alkateak.
EHIGE gurasoen elkarteak
urtero antolatzen duen jaia
Lekeitioko haur eskolako, esko-
lako eta institutuko kideekin
elkarlanean prestatu du aurten.
Eta Bilboko aurkezpenean egon
dira horien ordezkariak: ikasleak,
gurasoak eta irakasleak. Guztion-
tzako izango den euskal eskola
publikoa aldarrikatu du Ana
Puente EHIGEren presidenteak;
guztiontzako izan behar duenez,
«laikoa», nabarmendu du.
Lekeitioko eskola publikoa jarri
dute, hain zuzen, aldarrikatzen
dutenaren adibide: «Eskola alaia
eta koloretsua, gizarteari herrian
errotutako kalitatezko euskal es-
kola publikoa eskaintzearekin in-
plikatuta dagoen hezkuntza ko-
munitatea». Mezu zuzenagoa
igorri du Zubiaur gurasoak:
«Euskal hezkuntza siste-
maren ardatzak publikoa
izan behar du».
Ohi denez, festa giroan
egingo dute aldarrikapena
igandean, eta askotariko egita-
raua prestatu dute horretarako.
Euskal Eskola Publikoaren Jaia
kostako herri batean izanik, itsa-
soarekin lotutako jardunek ga-
rrantzi berezia izango dute. Por-
tuan, esaterako, ontzigintza tra-
dizionalarekin lotutako tailer eta
erakustaldiak izango dira, Albao-
laren eskutik. Eta hondartzara jo-
aten direnek piraguan zein arrau-
nean aritzeko aukera eta Garraitz
irla bisitatzekoa izango dute.
Baina bestelako ikuskizunak
ere izango dira egun osoan: kon-
tzertuak, erromeriak, tailerrak,
pailazoak, kale animazioa eta
bestelako ikuskizunak. Atseden
hartu nahi duenak hondartza on-
doko parkea izango du horretara-
ko leku aproposa.
Lekeitiora iristeko, garraio pu-
blikoa indartuko da igandean; ohi
baino Bizkaibus gehiago egongo
dira Bilbotik zein Durangotik.
Eta, egun handia etzi izango
den arren, bihar ere izango dira
Lekeition euskal eskola publiko-
aren aldeko ekitaldiak, beroketa
gisa. 17:30ean egurrezko jolasak
eta talo tailerrak egingo dituztela
jakinarazi du Elene Ibarzabal
ikasleak, 20:00etan erromeria
izango dela Laket taldearekin, eta
22:30ean Lekittoko Deabruak tal-
dearen Zapran sutara goaz ikus-
kizuna izango dela.
Dena prest Lekeition, EuskalEskola Publikoaren Jaia hartzekoIgandean izango da EHIGEk Lekeitioko eskolekin antolatutako eguna b Lekeitiarrennolakotasunaz eta eskola publikoen onurez harro, ‘Zapran gagoz’ leloa aukeratu dute
Igandeko ekitaldiak aurkezteko Bilbon egindako agerraldian ikasleak pozarren, zapran daudela ospatzen. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Euskal hezkuntza sistemaosoaren oinarriak publikoaizan beharko lukeelaohartarazi dute gurasoek
Gaiak b 5BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 1a
EGITARAUA
Eskola
10:30.Hasiera ekitaldia: Kaxarran-
ka eta Eguzki dantza.
11:00.Zapran gagoz kalejira.
11:30.Atzekabe folk-rock taldea.
13:00.Herri kirol parte hartzaileak.
13:30.Kantukolore animazio musi-
kala.
14:30.Asfaltoan surfeatzen:
Axi Muniain-Carver.
16:30.The Uski’s rock taldea.
Egun osoan.Bideojokoak, zezen
mekanikoa, gladiadoreak, barre-
dora, tirolina, slackline eta kutxen
jolasa.
Atea
12:00 eta 16:00.Sentsibilizazio
tailerrak. Kirol egokitua.
Egun osoan.Musta perkusio tai-
lerra, puzgarriak, dantza, ipuinak.
Eskolape
Taldeen guneak. Zapran Gagoz
informazio gunea eta denda, Gure
Platera Gure Aukera, Ongi Etorri
Errefuxiatuak, Goiener, artisauak.
Kalerik kale.Aittitta Makurra txa-
ranga, Itxaropena txistulari elkar-
tea, Aratuste Alai Estudiantina, Re-
percusion Feminista batukada,
EinGO kanta eta dantza, Burrun-
dada musika elkartea, eta Lekitto
musika banda.
Plaza
12:00.Borobilean. Pirritx, Porrotx
eta Marimotots.
13:00.Funky erakusketa.
13:30.Bazkaria.
15:00.Sardina Freskue ikuskizu-
na, Eidaberen eskutik.
16:00.Herri kirol parte hartzaileak.
18:00.Zapran gagoz kanta, eta
erromeria Trikizio taldearekin.
Egun osoan.Piraten irla tailerrak,
kirol jarduerak, Hiru3 Gorritxo eta
3Txuloko 2TTOR.
Parkea
11:00.Oihal akrobaziaren tailerra.
12:00.Altzuan, 0-3 urte arteko
haurrentzat.
13:00.Oihal akrobaziak. Ikuskizu-
na.
14:00.Txan magoa.
16:00.Oihal akrobaziaren tailerra.
17:00.Altzuan ekitaldia 0-3 urte ar-
teko haurrentzat.
Hondartzan, egun osoan.Big
sup, piraguak, arraunketa eta irlara
bisitaldiak.
Portua
12:00.Albaola. Ontzigintza tradi-
zionala.
12:30.Sasoia: osasun hezkuntza.
Egun osoan.Lekeitioko Untziola
egur lantaldea, elikadura eskola
eta tailerrak.
Aitziber Laskibar Lizarribar
Lurraldea antolatzeko eredua al-datzea premiazkoa dela ohartara-zi du Mañariko alkate eta UrkiolaLanda Garapenerako Elkartekolehendakari Endika Jaiok (Maña-ria, 1983). Lurrei industria etamerkataritza gune handiak ezar-tzeko leku gisa soilik begiratu or-dez, bertoko elikagaiak sortzekooinarri gisa begiratu behar zaiela.Nekazaritzaren eta abeltzaintza-ren aldeko apustua eskatu du.Oinak Lurrean jardunaldiak egin
berri dituzue. Zergatik lurralde
antolaketari buruzko jardunal-
diak egiteko beharra?
Aurtengoa bigarren edizioa izanda. Lehen edizioan, Durangoko
Amankomunazgoak lurralde an-tolaketarako jardunaldi batzukantolatu zituen, sasoi hartanJaurlaritza Lurralde Antolaketa-rako Zuzendaritza berrikusten arizelako. Eskualdetik berrikuspenhorri ekarpenak egitea nahi ge-nuen, eta horregatik antolatu zi-ren jardunaldiak. Nahiko teori-koa izan zen, eta pentsatu genuenbigarren saio hau egitea, prakti-koagoa, martxan zeuden proiek-tuak gurera ekarrita. Lehen sek-torera ere zuzendu nahi genuen,eta horregatik antolatu diraoraingoak Urkiola Landa Garape-nerako Alkartearekin ere.Eskualdearen antolaketa eral-
datzeko beharra dagoela dio-
zue. Zer aldatu behar da?
Elikaduraren gaia beti egon da bi-garren planoan, batez ere azken40 urteetan. Orain dela hamar baturtetik krisialdi bat bizitzen arigara, eta krisi hori orain arteko lu-rralde antolaketaren ondorio erebada. Herrietako edo herrialdekohirigintza plangintzak egin dire-nean beti eduki da kontuan hirilurzorua zein den eta industriaguneak non kokatu behar diren.Baina sekula ez gara jarri pentsa-tzen gure herrirako beharrezkodiren elikagaiak non sortuko di-tugun. Horren ondorioz, nekaza-ritzarako eta abeltzaintzarakoegokienak diren lurrak ez ditugusekula babestu, eta, gaur egun,horretarako egokienak diren le-kuak pabiloi handiekin edo mer-kataritza zentroekin okupatutadaude. Landa garapenerako el-karte baten ikuspuntutik, gai hauagendan sartzeko beharra ikusidugu. Zertan oinarritu behar litzateke
bestelako eredu hori?
Oso industriala den lurralde bate-an bizi gara, eta argi utzi nahidugu ez garela esaten ari industriaalboratu behar denik. Uste dugujarduera guztiak uztargarriak di-rela. Esaten duguna da hirigintzaplangintzak egiten direnean eli-kadura ere aintzat hartu behardela. Kontuan hartu behar delaelikagaiak sortu behar ditugula.Nekazaritzaren eta abeltzaintza-ren aldeko apustua egin behar da,baina, horretarako, lur horiek ba-besteko, neurri politiko batzukhartu behar dira. Parke naturalakbalio ekologiko handia dutelakobabesten diren bezala, abeltzain-tzarako eta nekazaritzarako ego-kiak diren lur horiek ere babestubeharko genituzke, horrek ber-matuko digulako etorkizuna. Gaur egungo egoeratik abiatu-
ta, nondik hasi urratsak egiten?
Nekazaritza parkeen esperientziabadago. Lur eremu handiak ba-bestu, eta nekazaritzarako jar-
dueretara bideratzen dira. Goierrialdean ere egin ziren halako iker-keta batzuk: ikusi zen zeintzuk zi-ren nekazaritzarako lur apropo-senak eskualdean, eta horiek ba-bestea proposatzen da. Arazoa daelikadura ez dagoela agenda poli-tikoan, eta agendan sartzea daegin behar den lehen gauza. Eli-kadura esaten dudanean, gure lu-rretan sortutako elikagai osasun-tsuei buruz ari naiz, nekazaritza-rekin eta abeltzaintzarekin lotuta. Elkarlana ezinbestekoa izango
dela nabarmendu duzue. Bada-
go aukerarik horretarako?
Horrelako gauzak ezin dira izanpertsona baten edo batzuenproiektua; adostasuna eta elkar-lana behar dituzte. Baina oraindikez gara kontziente gaiaren ga-rrantziaz, eta horregatik ez garahasi pentsatzen elkarlan hori sus-tatzeko beharrean. Uste dut etor-kizunean egongo dela elkarlana,baina berandu baino lehen hasibehar genuke, zeren lurra, petro-lioa moduan, mugatua da, etaamaitu egin daiteke. Eta jarraituden garapen ereduagatik oso mu-gatuta gaude dagoeneko; ez dau-de horrenbeste lur. Lur egokie-nek, leku gehienetan, beste oku-pazio bat dute. Gu, eskualdean,bagabiltza saretu nahian, eta lan-da garapenaren barruan elikadu-ra mahaia osatu dugu. Alderdi
nagusiak gaude bertan, eta pau-soak emango ditugu.Bide horretan, Durangaldean in-
dar handia hartu du eskoletako
jangelen eredua aldatzeko es-
kaerak.
Eskualdean badago mugimenduindartsu bat batez ere gurasoenaldetik horren inguruan, eta es-kualdeko alderdi guztiok sinatugenuen Berton Bertokoa mani-festua, gurasoek proposatutakoa.Landa garapenerako elkarte mo-duan ikusten dugu hori izan dai-tekeela lehen sektorerako aukerabat; urratsa litzateke hasiko bagi-na halako ereduekin gurean. Ba-dakigu bidea luzea izango dela,etorkizun oso hurbilean ez delaposible izango dena bertoko pro-duktuez hornitzea, baina presta-tzen hasi behar dugu. Borondatepolitikoa badago, posible da. Bidehorretan, Eusko Jaurlaritzara jo-tzea erabaki dugu eskualdean:plan integral bat eskatuko dugubertako produktuak eskoletansar daitezen eta eskoletan bertanpresta daitezen. Pauso ona litza-teke umeen osasunerako eta hil-zorian dagoen sektorea bultza-tzeko. Bertoko elikagai horieksortuko dizkiguten nekazariakbehar ditugu, eta lan hori duindu.Guk ahora produktu onak era-mateko nekazari asko eta onakbehar ditugu.
«Hirigintza planakegitean elikadura ereaintzat hartu behar da»
Endika Jaio b Urkiola Landa Garapenerako Elkarteko presidentea
Lurrik onenak industriarako eta azpiegitura handietarako hartu dira.Nekazaritzak ez du lekurik hirigintza plangintzetan. Elikaduraosasuntsua nahi bada ikuspegia aldatu behar dela azaldu du Jaiok.
ARITZ LOIOLA / FOKU
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 1a6 b Berbetan
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Euskaldunen hizkuntza ohiturak
astindu eta ohiko harremanetan
euskara erabiltzeko ariketa bat:
horixe proposatzen du Euskaral-
diak. Eta konpromiso horrekin
bat egin du Bilbok ere. Hiriko eus-
kaltzaleen mugimenduak, uda-
lak eta hainbat entitatetako or-
dezkariek bat egin dute proiektu
bera gauzatzeko indar metaketa
horretan. Azaroaren 23tik aben-
duaren 3ra bitartean herritarrei
ahobizi eta belarriprest izateko
deia egin diete, Euskaraldirako
Bilbon darabiltzaten prestaketa
lanen berri ematean: 11 egun eus-
karaz bizitzeko erronka hori abia-
puntua besterik izan ez dadin.
Atxikimenduen zerrenda za-
bala eta askotarikoa lortu dute
orain arte, eta astetik astera luza-
tuz doa. Hiriko auzo gehienetan
sortu dituzte lantaldeak. Haien
izenean mintzatu zen Igor Velez
Otxarkoagako Euskaraldiko ba-
tzordeko kidea astearte iluntze-
an, eragile eta erakundeen ordez-
kariek elkarrekin egin zuten aur-
kezpenean. 2015az geroztik,
hainbat euskaltzalek indarrak
batu eta hizkuntza ohiturak alda-
tzeko ekinaldi bateratua antolatu
zuten auzoan. Hala, Euskaraldia-
ren berri izan zutenean, berehala
egin zuten bat proiektuarekin.
«Herritik sortutako herri eki-
men» gisa definitu duen proiek-
tuaren filosofia auzoz auzo zabal-
tzeko arrazoia ere eman du: «Ba-
dakigulako elkarlana, saretzea eta
nork bere inguru naturalean era-
gitea ezinbestekoak direla ahalik
eta bilbotar gehienengana heltze-
ko».
Abusu, Zazpikaleak, Santutxu,
Uribarri, Indautxu, Deustu, San
Inazio, Altamira, Otxarkoaga, Mi-
ribilla, Irala, Errekalde eta Bilbo
Zaharra dira, besteak beste, atxi-
kimendua eman duten auzoak.
Lehen berba, euskarazEuskaldun gehien duen hiria da
Bilbo. Hala ekarri zuen gogora
aurkezpenean Juan Mari Aburto
alkateak. Hala ere, uste du ez dela
konformatu behar bilbotarren ia
erdiek euskaraz «ondo» edo
«nahiko ondo» egitearekin.
«Herritar euskaldunek euskara
lehenengo komunikazio hizkun-
tza gisa erabiltzea lortu behar
dugu: lehen berba, euskaraz».
Proiektuan zeintzuk konpro-
miso hartuko dituen ez zuen ze-
haztu, baina herritar guztiak dei-
tu zituen «egunero-egunero eus-
karaz gehiago egitera, denon
artean Bilbo gero eta euskalduna-
goa izatea lor dezakegulako».
Ahobizi eta belarriprest rolen bi-
dez, herritar denek batera euska-
ra elkarbizitzarako hizkuntza
dela erakusteko prest azaldu da,
«errespetuz eta ilusioz beterik».
Auzoak, instituzioak eta entita-
teak: hiru ardatz horietan banatu
dute Euskaraldiaren zabalkundea
Bilbon. Entitateen adarrean, au-
kera askotarikoa dute. Besteak
beste, atxikimendua agertu dute
Mutualiak, Mondragon, BAM eta
Deustuko unibertsitateek eta El
Corte Inglesek. Deustuko Uniber-
tsitateko Eleaniztasun zuzendari
Sara Muñiozgurenek argi du nor-
banakoaren hautua eta konpro-
misoa dela euskararen erabilera-
ren alde apustu egitea. «Hala ere,
hautu hori egingarri izateko, ingu-
rune abegikorra ere nahitaezkoa
dugu, euskaraz beldur gabe eta la-
saitasunez hitz egin ahal izateko».
Hori dela eta, «funtsezko» iri-
tzi dio Euskaraldia egunerokoa-
ren parte diren esparru guztietara
iristeari: «Eskolara, unibertsita-
tera, lanera, osasun zentroetara,
merkataritza guneetara, aisialdi-
ko ekimenetara...». Dei egin die
enpresei, kirol taldeei, kultur el-
karteei, sindikatuei, denei, Eus-
karaldira batu daitezen.
Euskaltegien, hainbat ikastetxe
eta ikastolaren eta Osakidetzako
langile askoren babesa ere lortu
dute. Besteak beste, AEK-k, El-
karlan taldeak, Bilbo osoko hez-
kuntza zentro publikoek eta
Urretxindorra, Abusu, Kirikiño,
Lauro eta Begoñazpi ikastolek bat
egin dute.
Eragile eta entitate horiek guz-
tiak kontuan hartuta, Irati Erkizia
Bilboko Euskaraldiko talde eragi-
leko kideak esan du «proiektuak
euskaltzaleen indarrak metatu»
eta «batera jokatzeko» aukera
eman duela. «Antolaketan, auzoz
auzoko dinamikak eta hainbat
sektoretakoak —hezkuntza, aisial-
dia, merkataritza, enpresak, kon-
partsak euskaltegiak eta beste—,
Bilboko Udalaren babesarekin ba-
tera, hiri osora zabaltzeko aukera
eskainiko du».
Hala ere, Bilboko Euskaraldia-
ren koordinatzaile Iñaki Etxarrik
argi utzi du Bilbon aspalditik da-
goela mugimendu euskaltzale
handia. «Euskaraldia ez da etorri
euskara salbatzera. Bilbon bazeu-
den euskara taldeak eta euskal-
gintza indartsua. Euskaraldiak
eman duena da tresna bat dina-
mika honen inguruan lan egiteko.
Espero dugu emaitza batzuk
emango dituela aurrera begira la-
nean jarraitzeko». Udazkeneko
11 egunek etorkizunerako hazia
erein dezaten.
Bilbo osora hedatu da Euskaraldiaprestatzeko konpromisoaAuzo gehienetan sortu dituzte lantaldeak b Gero eta atxikimendu gehiago jasotzen ari dirab Besteak beste, udalak eta Mondragon eta Deustuko unibertsitateek bat egin dute
Bilboko euskaltzaleen mugimenduak, udalak eta hainbat entitatek Euskaraldia aurkeztu zuten asteartean. MARISOL RAMIREZ / FOKU
Gaiak b 7BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 1a
Elkarlana, saretzea eta nork bere inguruaneragitea ezinbestekoakdira ahalik eta bilbotargehienengana iristeko»Igor VelezOtxarkoagako batzordeko kidea
‘‘«Herritar euskaldunekeuskara lehenengokomunikazio hizkuntzagisa erabiltzea lortubehar dugu»Juan Mari AburtoBilboko alkatea
‘‘«Ingurune abegikorraere nahitaezkoa dugu,euskaraz beldur gabe eta lasaitasunez hitz egin ahal izateko»Sara MuñiozgurenDeustuko Unibertsitateko zuzendaria
‘‘«Proiektuak aukera emango dueuskaltzaleen indarrak metatu etabatera jokatzeko»Irati ErkiziaEuskaraldiaren talde eragileko kidea
‘‘«Euskaraldia ez da etorriBilbo salbatzera. Bilbonbazeuden lehenagotikeuskara taldeak etaeuskalgintza indartsua»Iñaki EtxarriBilboko Euskaraldiaren koordinatzailea
‘‘
Natalia Salazar Orbe Bermeo
Oraingoan ez da inor zauritu. Ez
du utzi duela bost urte 70 herritar
kalean utzi zituen suteak bezala-
ko ondorio larririk. Baina Berme-
oko alde zaharreko etxeetan az-
ken bost urteetan gertatu den ha-
maikagarren sutea piztu zen joan
den larunbatean. Larrialdi zerbi-
tzuek herrira iristeko behar duten
denborari erreparatuta, Bermeo-
rako suhiltzaile talde finko bat
egoteari beharrezko eta ezinbes-
teko iritzi dio udalak.
Aurrekoetxea kaleko 45. zen-
bakian piztu zen sutea, 10:45 al-
dera. Hogei minutu inguru behar
izan zituzten suhiltzaileek Ber-
meora iristeko. Hala azaldu du
Benito Ibarrolaza alkateordeak.
Denbora hori gehiegizkotzat jo
du: «Denok dakigun bezala, sute
batean lehenengo minutuak oso
garrantzitsuak dira suaren kontra
egiteko».
Suhiltzaileak iritsi orduko, ha-
sierako une haietan Herri Babe-
sak esku hartu zuen. Eurentzako
esker hitzak izan zituen Ibarrola-
zak: « Zorionez, Bermeoko Herri
Babeseko boluntarioak izan ditu-
gu suteari lehenengo unetik aurre
egiten». Hala ere, urteetako eska-
riari inoiz baino biziago egin diote
aipamen: «Berriro ere eskaera
hau egin nahi diogu Bizkaiko
Foru Aldundiari, eta espero dugu,
oraingoan, gure eskaerari baiez-
koa ematea».
Aurrekoetxea kalean erretako
eraikinak hiru etxebizitza dauz-
ka. Hirurak hustu egin behar izan
zituzten. Sutea ganbarak dauden
azken solairuan piztu zen. Garren
ondorioz, teilatua erori egin zen.
Hainbat sute
Bermeoko alde zaharrean hain-
bat sute gertatu dira azken urtee-
tan. 2013ko apirilaren 11n piztu-
takoak eragin zuen kalte gehien.
Azken hamarkadetan Bizkaian
izandako larriena izan zen. 70 la-
gun geratu ziren kalean. Nardiz
Tar Jon kaleko 23. zenbakian piz-
tutako garrek, eraikina bera ez
ezik, ondokoak ere kiskali zituen.
Udaletxea ere harrapatu zuen
bete-betean, eta kalte larriak pai-
ratu zituen. Joan den otsailean,
Bidebarrieta kaleko eraikin bate-
an beste sute bat piztu zen. Denak
ala denak alde zaharreko eraiki-
nak dira.
Bermeon suhiltzaile taldefinko bat «ezinbestekoa»dela azpimarratu du udalak2013az geroztik hainbat sute piztu dira herrian; azkena, larunbateanb Suhiltzaileek iristeko denbora asko behar dutela salatu du udalak
Aurrekoetxea eraikineko 45. zenbakian piztu zen sutea. BERMEOKO UDALA
@fpzornotza
946 730 251
www.fpzornotza.com
DATAK
Aurrematrikula
ekainaren 4tik 15era
Matrikula
uztailaren 12tik 18ra
ESKAINTZA OSOA
GOI-MAILAKO ZIKLOAK
• Metal-Eraikuntzak
• Web Aplikazioen Garapena
• Mekatronika Industriala
ERDI-MAILAKO ZIKLOAK
• Merkataritza Jarduerak
• Erizaintzako Zaintza Osagarriak
• Mantentze-lan Elektromekanikoa
• Soldadura eta Galdaragintza
• Mikroinformatika-sistemak eta Sareak
ESKAINTZA PARTZIALA
• Erizaintzako Zaintza Osagarriak
• Soldadura eta Galdaragintza
ENPLEGURAKO PRESTAKUNTZA
• Langile/langabetuentzat ikastaroak
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 1a8 b Gaiak
Orrialde babestua b 9BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 1a
Iurreta Lanbide Hezike-ta ikastetxean admi-nistrazio eta informati-ka mintegiek ere emandituzte urratsak erron-ketan oinarritutako
irakaskuntza metodologiarekin.Halaber, datorren ikasturterakozehaztua daukate automozio etaarretako mintegietan metodolo-gia berdina ezartzeko plana.Orain arte lortutako emaitzak
positiboak izan dira ikastetxean.Ikaslearen rola aldatu egiten da;aktiboak eta parte hartzaileakizanik, gehiago ikasten dute,proiektu edo erronketan, egina-ren eginez eskatutakoa lortu arte.Informatika eta elektronikakomintegiak elkarrekin laneandihardute erronkak aurrera era-manez, ikasleen arteko harreman
estuago eta profesionalagoa lortunahian.Jon Odiaga eta Luis Zengotita-
bengoa Elektronikako irakasleeketa Alfredo Barrainkua Informa-tikako irakasleak azaldu dituzteerronketan oinarritutako irakas-
kuntzaren nondik norakoak, etaIurreta Lanbide Heziketa ikaste-txean egiten ari diren hainbatproiekturen gainean ere mintza-tu dira. Erronketan oinarritutako ira-kaskuntza metodologia ezarri
duzue Iurreta LH ikastetxean;zertan datza metodologia hori?Lanbide Heziketako sailburuor-detzak bultzatzen duen metodo-logia didaktikoa da: ikasketa pro-zesu berritzaile bat, non lan etaikasi egiten den proiektuen bidez.Lanbide heziketan, modulu/ikas-gai anitzen beharra izaten daerronka bati erantzuteko.Nola zehazten dituzue erron-kak?Erronkak zehaztea ikasketa pro-zesuaren aurreneko fasea da. Sor-kuntza lan bat dela sentitzendugu sarritan.Euskarari garrantzi handia
ematen diogu ikastetxean. Horre-gatik, pertsona ezagun bat gonbi-datzen dugu urtero, euskara egu-nean, euskara eta bere bizipenakkonta ditzan. Ikasturte honetan,adibidez, Eneko Sagardoy aktore-aren bisita izan dugu, eta izuga-rrizko harrera ona izatea lortu ge-nuen. Bertatik irten zen erronkabat egiteko aukera. Sagardoyrenesanetan, antzerkirako diru gutxiizaten da, eta, antzokietan aktore-ari bakarkako lanetan aritzea to-katzen zaionean, muntatze etateknikari lanak ere egin behar di-tu. Beraz, bakarkako lan horiekerrazteko erronka berria jaso ge-nuen: aktoreak ikuskizunean appbat izatea, antzeztokiko argiak,musika edo efektuak kontrola-tzeko. Jada jarri gara harremane-tan San Agustin kulturguneare-kin erronka berri hori lortzeko.Eta zer izan da emaitza?Erronka horrek informatika etaelektronika mintegien arteko el-
karlana behar du. Hilabete haue-tan, erronka hori lantzen gabiltza,eta datorren ikasturtean ikaslee-kin landuko dugu.Aurtengo erronka bat da Ga-llanda ibilgailua. Azaldu deza-kezue proiektu hori?Orain dela 5 urte, Gallandaauto-mobila sortu genuen, eta, proiek-tu horri jarraipena ematea eraba-ki ondoren, erronka komun batsortu zen, ikastetxe guztia bateraaritzeko: Gallanda ibilgailu elek-trikoa hobetzea.Hauek dira aurten Gallandan
egiten ari garen hobekuntza ba-tzuk: motorra eta transmisio be-rria jartzea; ibilgailuaren atal ba-tzuk telefono mugikorraren bidezkontrolatzea; ibilgailuaren erabi-lera baimentzeko sistema elek-tronikoa ezartzea eta autoarenegoera telemetria bidez jasotzeaeta grafikatzea.Ibilgailuan egindako hobekun-
tzak ekainaren 9an erakutsiko di-tugu, Gasteizen antolatuko denEuskelec ibilgailu elektrikoentxapelketan. Lehiaketa hau, Lan-bide Heziketako Sailburu orde-tzaren babespean, Tknikak (Lan-bide Heziketarako BerrikuntzaZentroa), MUISU fundazioak etaEAFFVA Euskadiko Automobilis-mo Federazioak antolatzen dute.Datorren ikasturteari begira,
berrikuntza gehiago ere aurrei-kusi ditugu.Horrez gain, aurtengo ikasleakzertan dabiltza lanean?Robot batzuekin ari gara lanean;energia iturri berriztagarrien era-bilera probak egin ditugu, siste-ma domotikoekin trebatzen arigara... Erronkak taldearen ezau-garrietara moldatzen ditugu.Zer erronkari aurre egin behar-ko diete datorren ikasturtekoikasleek ?Esku artean daukagu energia itu-rri berriztagarriekin lotutakoerronka bat. Eguzki panela etaerrota eolikoa baliatuz energiametatzea automobil elektrikoakkargatzeko.Horretaz aparte, erronka txi-
kiagoak ere izango ditugu, horie-tako batzuk ikastetxearen egune-rokoarekin lotura zuzena dute-nak: gasolio deposituaren mailaetengabe neurtzea, ikastetxekosare informatikoan metatuz etagrafikatuz; ikastetxeko argiteria-ren egoera monitorizatu eta ku-deatzea; ikastetxeko gune guztie-tako tenperaturak monitoriza-tzea; inauterietako mozorroetangailu teknologikoak txertatzea...
Iurreta Lanbide Heziketa ikastetxea
ERRONKETANOINARRITUTAKOIRAKASKUNTZAAzken ikasturte hauetan, Iurreta Lanbide Heziketa ikastetxeanerronketan oinarritutako irakaskuntza metodologiarekin lanean aritu dira fabrikazio mekanikoko eta elektronikako ikasketetan.
Administrazioa eta Finantzak zikloko ikasle batzuk, beren ikasgelan. IURRETA LANBIDE HEZIKETA
Informazio gehiagobildu nahi izanez gero,bisitatu webgune hau:www.iurretalhi.eus
@
Gallanda ibilgailu elektrikoa. IURRETA LANBIDE HEZIKETA
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Enplegua duten herritarrak ere ez
daude pobrezia eta bazterketa
arriskuetatik salbu. Lan prekario-
en, soldata txikien eta behin-
behinekotasunaren ondorioz,
asko eta asko dira hilabete bukae-
rara iristeko modurik ez duten
bizkaitarrak. Gizarte bazterketa
eta pobrezia arriskuan jartzen
ditu egoera horrek hainbat eta
hainbat herritar. Hala adierazi du
Gurutze Gorriak, 2017ko memo-
riako datuetan oinarrituta.
Datu zehatzik ez dute, baina
orain arte artatu behar ez zituzten
kasu ugariren berri izan dute.
Manu Calvo koordinatzaileak
eman ditu zehaztasunak: «Gizar-
tearen eraldaketa handia gertatu
da. Arrisku egoera berriak agertu
dira. Besteak beste, soldata izan
arren hil bukaerara iritsi ezinik
dauden herritarrak; beste batzuk
langabezian daude, eta ezin dute
lanik aurkitu; beste kasu bat en-
plegua lortzeko zailtasunak di-
tuzten gazteena da».
Gehien kaltetutako klaseen ar-
tean pobreziatik ateratzea are zai-
lagoa dela utzi dute agerian da-
tuok. Pobrezian eta gizartetik
baztertuta edo horretarako arris-
kuan zeuden 18.343 lagun artatu
zituzten 2017an; aurreko urtean
baino 577 gehiago. Profil zaurga-
rriena emakumeek osatzen dute:
25 eta 54 urte artekoak dira, eta
adingabeak dituzte euren kargu.
Esku hartzeen atalean artatzen
dituztenen %60 dira.
Adinekoen bakardadeaKezkatzeko beste sektore baten
berri ere utzi du urteroko azterke-
tak. Populazioaren zahartzearen
ondorioz, adinekoen bizi baldin-
tzetan antzeman dituzte gabe-
ziak. «Adinekoen bakardadeak
kezka eragin digu. Ez soilik hirie-
tan bizi direnenak. Baita nekaza-
ritza guneetan bizi direnenak
ere». Gertutasun sareak baliatu-
ta, bakarrik edo abandonatuta
bizi direnei laguntzen diete. Iaz,
4.763 adineko artatu zituzten.
Denera, 85.000 herritar baino
gehiago artatu zituzten iaz Guru-
tze Gorriak eskaintzen dituen
hainbat zerbitzutan —sorospen
edo larrialdi zerbitzuak, errefu-
xiatuak artatzekoak eta gizarte
esku hartzea—, eta 412.000 zerbi-
tzutik gora eskaini. Hala, erabil-
tzaile bakoitzak ia bost zerbitzu
jaso ditu, batez beste.
Gurutze Gorriaz gain, Caritas
ongintzazko erakundeak ere iaz-
ko esku hartzeei buruzko datuak
eman ditu. Gizartetik baztertuta
edo horretarako arriskuan dau-
den ia 11.000 pertsona eta fami-
liari eskaini zien laguntza. Aurre-
ko urteko datuen aldean, ia %4
areagotu da kopurua.
Kasu honetan ere, emakume
gehiago izan dira laguntza eskatu
eta jaso dutenak: %56, hain zu-
zen. Kopuru zehatzak ere eman
dituzte: artatutako 10.909 pertso-
netatik 6.112 emakumeak ziren.
Eta horietatik 3.242k seme-ala-
bak zituzten euren kargu.
Arloz arlo zehaztu dute zein-
tzuk laguntza eskaini dituzten.
Hainbat programa ditu-eta era-
kundeak. Harrera programetan
metatu dira gehienak: 4.791 per-
tsona artatu dituzte atal horretan.
Familia, haur eta gizarteratze
programari dagokionez, 2.836
pertsonari eman diete laguntza.
2.199 etxegabe artatu dituzte, eta
beste 1.566 enpleguaren arloan.
Denera, 1,6 milioi euro bideratu
ditu Caritasek Bizkaian familien
zein norbanakoen pobrezia egoe-
rak arintzeko erabilitako lagun-
tzetara.
Umeentzako kanpainakEgoera ekonomikoak hobera egin
duela iruditu arren pobreziak kro-
nifikatzen jarraitzen duen hone-
tan, umeentzako aparteko lagun-
tza sailak prestatu dituzte zenbait
eragilek. Esne Tanta elkarteak Bil-
boko pertsona ospetsuen zapatak
jaso ditu Alacanteko Elda zapaten
museoan erakuts ditzaten. Beste-
ak beste, El Consorcio taldeko ki-
deenak, Igor Yebra dantzariare-
nak eta Kepa Junkera trikitilaria-
renak jaso dituzte. Trukean, berta-
ko hainbat zapata ekoizlek zapa-
tak eta poltsak emango dizkiete.
Hala, Esne Tanta elkarteak enkan-
tea egingo du, eta, ateratzen duen
diruarekin, bazterketa arriskuan
dauden ume bilbotarrentzako za-
patilak erosiko dituzte.
Bestalde, La Caixaren obra so-
zialak esnea bilduko du Caixa-
Bank bulegoetan eta La Caixa zen-
troetan, ekainaren 4tik 15era bi-
tartean. 35.375 laguni laguntzen
die, urtero, programa horrek.
Gora egin du lan egin arrenpobrezian bizi direnenkopuruakDenera 85.000 laguni baino gehiagori emanzien laguntza Gurutze Gorriak, iaz b 11.000artatu zituen Caritasek b Umeentzako esneaeta zapatak lortzeko kanpainak abian dira
Euren kargu adingabeak dituzten emakumeek jasaten dituzte egoera zaurgarrienetakoak. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 1a10 b Gaiak
Nerea Bedialauneta Alkorta
Amoroto
1980an Xoxoa diskoetxearentzatespresuki egin zen MCI-JH636soinu mahaia berreskuratu duXabi Navarro Etxeberria Jota-k(Irun, 1963). Mahai hark zuen his-toria ikertuta, erosi egin zuen,Kantabriako herri txiki batean bihamarkadaz baino gehiagoz gor-deta egon ostean, erabat txikituta.Zelan eduki zenuen mahai histo-
riko horren berri?
Egun batean telefonoz deitu zida-ten, estudioko mahai bat eskain-tzen. Garai hartan nik konpondu-tako Tac Matchless mahai batnuen, eta oso pozik nengoen ha-rekin. Egia esan, mahai haregazmaiteminduta ere banengoen.Baina Xoxoa diskoetxe ezagune-ko MCI-JH636 soinu mahaia zelaesan zidatenean, jakin-mina sor-tu, eta ikusi egin behar nuela era-baki nuen. 2016ko martxoa zen.Deitu zizunak zelan lortu zuen
mahaia?
Saldu zidanak Xoxoa diskoetxea
itxi zenean hura husten ari zirelahartu zuen mahaia; bestelakoan,txatartegira botako zuten. Etahark gordeta eduki du urte luzezKantabriako herri txiki batekoetxe batean. Gutxi gorabehera,hamarkada bi edo gehiago gorde-ta edukiko zuela kalkulatzen dut. Hainbeste denbora gordeta
egon ostean, zer egoeratan ze-
goen mahaia?
Zikin-zikina, dena desmuntatu-ta, kanalak ere ez zeuden erabil-garri eta kea ateratzen zuten... la-burbiltzeko, erabat txikituta ze-goen. Erosi eta konpontzeaerabaki nuen. Zera esan nionneure buruari: «Mahai hau nik ezbadut konpontzen, inork ez dukonponduko eta». Gaur egun, ta-malez, ni bezalako zoro gutxi ge-ratzen dira.Zelakoa izan da mota horretako
altxor bategaz aurkitzea?
Beharbada oso erromantikoa izan-go naiz, baina oso gustuko dut pen-tsatzea mahai honen erraietatiktalde askoren kantuak sortu direla.Zein talde, esate baterako?
Jean Phocas teknikari famatua-ren eskuek gidatuta, mahai hone-txen bidez hartu ziren hainbat etahainbat talde eta bakarlariren no-tak airean, eta gorde, betirako.Zerrenda luzea da, baina aipatukoditut batzuk: Itoiz taldearen Eze-kieleta Alkoleadiskoak, Oskorri-ren lehenengo hirurak, Mikel La-boaren Lau-Bost, Ruper Ordori-karen lehen hiru diskoak,Errobiren Agur t’erdi diskoa,Txomin Artola, Izukaitz, Haizea…Zein da mahaiaren historia?
Mota honetako mahaiak ez zirendendetan saltzen, enkarguz egi-ten ziren. Mahai hau oso prezia-tua zen, gainera. Chicagoko [AEB]MCI markaren fabrikari enkar-guz egiteko eskatu zuten, eta ma-haia 1980an ekarri zuten Xoxoa-ko estudioetara.Badu berezitasun aipagarririk?
Teknologia aldetik oso mahai onada. Elektronika oso berezia dau-ka, eta bertan lortzen den soinumaila ikaragarria da; digitalarenabaino hobea dela esango nukenik. Digitalak beste soinu bat du,
ez da analogikoaren mailara aile-gatzen.Mota honetako mahai batekin
lan eginda zeunden?
Horrelako kalitateko batekin ezdut sekula lan egin lanean dihar-dudan 38 urteetan. Kondentsado-re bipolarrak ditu, esaterako. Etamahaiek, normalean, kondentsa-dore polarizatuak izaten dituzte.Zarata ere gutxiago ateratzen du,eta ekualizadorea ere oso ona du.Bertan lan egitea zelakoa da?
Gozamena da; lan egiteko orduanerrazagoa da, eskola zaharreanbezala. Mahai digitaletan nahas-ketak ordenagailuan egiten dira,baina, kasu honetan, ordenagai-luan landu beharrean, mahaianbertan ematen dira azken uki-tuak. Askoz errazagoa da, eta soi-nuak ere beste gorputz bat du.Noiz hasi zinen konpontzen?
2016ko martxoan erosi nuen, etaia bi urte nire elektronika lante-gian gordea izan ostean, oraindela sei bat hilabete hasiko nin-tzen konponketa lanekin. Etaoraindik ere badago zer konpon-
du. Bertan lan egiteko moduandago orain, baina beste hilabete in-guru beharko dut azken ukituakegin eta guztiz konpontzeko. Konponketa lanak zelan joan
dira?
Hutsetik hasi behar izan nintzendena berrizten. Asko gozatu dutkonponketa lanetan, eta lan hauburutu ahal izateagatik oso poziknago. Batez ere, bertan grabatuziren disko handi haien sorguneanolabait berreskuratzea lortu du-dalako nago zoriontsu. Ordu askoeman ditut biziberritzen, eta penaeta dena emango dit lana amai-tzen dudanean.Mahaiak 38 urte ditu; piezak aur-
kitzea ez zen erraza izango.
Interneti esker, han etahemen –Alemanian, Errusian etaTxinan, esaterako–erosi ahal izanditut pieza asko, baina zaila izanda pieza horiek aurkitzea. Egiaesan, pieza nahiko bereziak dira,eta kosta zait horiek aurkitzea.Nazioarte mailan dagoen merka-tua txikia bada ere, pieza zaharrakedo horiek imitatzen dituztenakbadaude oraindik. Pieza guztiak aurkitu dituzu?
Den-denak ez. Falta diren piezabatzuk nik asmatu beharko ditut.Potentziometroak eta etengai-luak garbitzekoa ere neuk asmatubehar izan dut.Nolatan?
Potentziometroak eta etengailuakultrauhinekin garbitzen ditut nor-malean, baina potentziometroaketa etengailuak dauden moduluaoso luzea da, eta halako makina lu-zerik ez dut aurkitu merkatuan.Horretarako, ultrauhin makinabat fabrikatu behar izan dut mo-duluak garbitu ahal izateko. Beste-lakoan, potentziometroak etaetengailu guztiak banan-bananaskatu, eta ultrauhinen makinatxiki horietako baten sartu beharizango nituen, baina hori guztiaegitea erotzekoa izango litzateke.Konponketa lanak hasi baino ari-nagoko bi urteotan, beraz, makinahori diseinatzen eta fabrikatzenaritu naiz. Egia esan, mahaia geldi-rik egon baldin bada ere, zelankonpondu ikertzen aritu naiz den-bora horretan guztian. Mahai hau ez da zaharberritu du-
zun lehena, ezta?
Gauzak zaharberritzea oso gustu-ko dut. Tailerra soinu trastez bete-ta daukat. Aurreko soinu mahaia,esaterako, nik zaharberritu nuen.Aurrera begira zer amets bete-
tzea falta zaizu?
Horrelako mahai bat nik diseina-tu eta egitea gustatuko litzaidake.Buruan badut proiektu bat, bainahorrek orain ez dudan denboraeskatzen dit. Asmoa badut, bainaez dakit noiz gauzatuko dudan.
«Mahai honen erraietatik sortudira talde askoren kantuak»
Xabi Navarro Etxeberria, ‘Jota’ b Soinu teknikari eta ekoizlea
Hondatuta zegoen Xoxoa diskoetxeko soinu mahaia biziberritu du Musikorta estudioko Jotak.Mahai horretan grabatu zituzten euren lanak Mikel Laboak, Oskorrik, Itoizek eta Txomin Artolak.
NEREA BEDIALAUNETA ALKORTA
Berbetan b 11BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 1a
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 1a12 b Proposamena
Natalia Salazar Orbe Ea
Ea eta Elantxobe /
azken 37 urte
hauetan / asko zi-
kindu dute / ka-
poral berde batek
/ eta muxurdin
urdin batzuek / baina ez dute
mantxatu. / Euskaldunen itsaso-
aren aurreran, / hura bezain gar-
bi, bezain xahu, bezain aratz, /
Busturialde hau / enada da / eta
Ea eta Elantxobe / haren begiak /
dira. / Orain / Amerikako zikin-
keria guztia / depositatu nahi
dute / Ogellako plaian, / Apikale-
ostean... / Munduko Zentral nu-
klearrik handiena.Gabriel Ares-tik 1974ko urriaren 13an idatzizuen Enaden Begiakpoema. Gi-roa gaiztotuta zegoen. 1960ko eta1970eko hamarkadetan, erregi-
men frankistak hainbat zentralnuklear eraikitzeko proiektuaegin zuen. Bizkaian, Lemoizkoazgain, Ogeian ere (Ispaster) aurrei-kusi zuten bat. Protesta handiakizan ziren 1970 eta 1980ko ha-markadetan. Nuklearraren aur-kako aldarriak indar handia har-tu zuen norbanako, auzo eta he-rrietan. Ezaguna da Lemoizgeldiarazi zuen borroka; ez ho-rren ezaguna Ogeiak zeukan me-hatxua. Jardunaldiak egingo di-tuzte bihar eta etzi, Ean, herrita-rrek egindako mobilizazio etaborroka latz haiek gogoratu etabelaunaldi berriek zer gertatu zenjakin dezaten. Ekologia, memoriahistorikoa eta indarren bilguneaizango dituzte ardatz. Arestirenpoemaren beraren izena jarri die-te jardunaldi hauei: Enaden Be-giak.
Euskaldunak: / Iberdueroko
akzioak sal itzazue! / Iberduero-
ko akzioak sal itzazue! / Iberdue-
roko akzioak sal itzazue! / Erra
itzazue! / Diru hori madarikatua
da! / Diru hori madarikatua da! /
Diru hori madarikatua da! / Ze-
ren / Ogellan zentral nuklear bat
konstruitzea / enadari begiak
ateratzen bezalakoa / bailitzate-
ke!!! Hala bukatu zuen poemaArestik; eta herritarrek heldu zio-ten haren deiari. Kezka sortu zen,lehenengo, etxetik gertu era ho-rretako elementu garrantzitsubaten mehatxua ikusten zutenenartean. Gero etorriko ziren anto-laketa, mobilizazioak eta protes-tak. Antolatzaileek gogora ekarrinahi dute «plan basati haiek beti-ko gelditzeko euskal jendarteakizan zuen borroka emankorra».Iratxe Arriola Eako alkateak
jardunaldien helburu bikoitzaazaldu du: «Batetik, oroimenaberreskuratu nahi dugu. 1970 eta1980ko hamarkadetan egondakomugimenduen berri eman nahidiegu belaunaldi berriei». Beste-tik, nagusi diren ereduez bestela-ko eredu batzuetan sinistenduten herri, elkarte eta behetikgora antolatzen diren mugimen-duak sustraitu eta euren asmoakaurrera eramateko oinarriak fin-katzeko lagungarri izan nahidute, «bizitza zentroan jartzenduten planteamenduak aurreraeramateko bideak marraztenhasteko».Horrez gain, Enaden Begiak
fundazioa ere aurkeztu dute. Eus-kal Kostalde Ez Nuklearra Defen-datzeko Batzordeko kide izanda-koek herriaren esku utziko dituz-te batzordeak koordinatu zuen
Enaden Begiak jardunaldi ekologistak egingo dituzte Ean bihar eta etzi. Energia nuklearrarenaurkako borroka ezagutarazita, topaketok memoria historikoa eta indarren bilgunea izatea duteasmo. Azalduko dute, Lemoizen ez eze, Ogeian ere geldiarazi egin zutela zentrala egiteko asmoa.
Enara askeen oihartzuna
Ogeiako paraje naturalak guztiz bestelako itxura izango zuen zentral nuklearra egiteko proiektuak aurrera egin izan balu. AINTZINA MONASTERIO
Enaden Begiakfundazioa sortu berridute. Han gordeko dutenuklearren kontrakoborrokaren historia
Balio naturalari etaenergia berriztagarrieiburuz hausnartzekotartea hartuko dutejardunaldietan
N. .S. O. Bilbo
Sortu berri da Enaden Begiak fun-dazioa; hamar urtez Lemoizkozentral nuklearra geldiaraztekoborrokan aritu zen Euskal Kostal-de Ez Nuklearra DefendatzekoBatzordeak sortu eta bildutakomateriala jasoko du. Batzordekokidea izan zen Juan Tomas En-ziondo (Bilbo, 1947), eta fundazio-koa ere bada. Batzorde haren ma-teriala eta historia Ean gordekodituzte, udalak utzi dien aretoan.Enaden Begiak fundazioa sortu
berri duzue. Nork osatu du?
Euskal Kostalde Ez Nuklearra De-fendatzeko Batzordeak hainbatmaterial jaso zuen borrokan arituzen hamar urteetan: liburuak,agiriak, informazioa, kartelak,irudiak... Horrez gain, topaketabatzuk egin ziren Bilbon 1980an,eta 300 euskal artistak artelan ba-tzuk egin zituzten. Hori guztiaetxeetan gordeta izan dugu. Garaihartan gertatutakoaren transmi-
sioak kezkatuta gintuen, ordea:gizarte zibilak mobilizazio han-diak egin zituen, milaka pertso-nak hartu zuten parte. Hori guztiahurrengo belaunaldiei nola hela-razi ez genekiela, Eako Udalareninteresa aurkitu genuen. Ideia na-gusia fundazio bat sortzea izan da.Batzordearen materiala jasokodugu; udalak lokal bat utzi digu. Zer helburu dituzue?
Hiru helburu nagusi ditugu: bate-
tik, zentral nuklearrak geldiaraz-teko egin zen borroka haren his-toria eta material guztia bildunahi dugu. Bigarrenik, iraunkor-tasunaren eta energia alternati-boen aldeko herri borroka berrieiesperientzia haren ekarpena egi-ten saiatuko gara. Azkenik, doku-mentazio zentro bat izango dugu,
gai honen inguruan ikertu nahidutenentzat. Jardunaldietan deiegingo diegu herrietan Lemoizenaurka lanean jardun ziren guztiei,daukaten materiala helarazteko.Euskal Kostalde Ez Nuklearra
Defendatzeko Batzordeko ki-
dea izan zinen. Nolakoak izan zi-
ren hastapenak, eta nola hasi
zenituzten mobilizazioak?
Lehenengo borroka Deban[Gipuzkoa] abiatu zuten. 1972.
urte inguruan, herrianzentral nuklearra eginnahi zutela jakinda,herritar batzuek txostenteknikoa egitea erabakizuten. Aldundiari hela-
razi zioten. Garai hartan oraindikaldundia frankista zen, noski.Hala ere, txostena kontuanhartu, eta erabaki zuen ez emateazentralaren obretarako baimenadministratiborik. Hor sentsibili-zazioa sortu zen. Ea, Ispaster etabeste inguru batzuetako herrita-rrak ere batu zitzaizkion mobili-
zazio horri. Lemoizko zentralaeraikitzeko lanak martxan zeu-den ordurako. Orduan sortu zeneuskal kostaldea defendatzekobatzordea. Auzo elkarteek eratuzuten, orduan ez baitzegoenlegeztatutako alderdi politikorik.Hainbat herritako auzo elkartee-tako eta Bizkaiko auzo elkartee-tako ordezkariak sartu zirenbatzordean. Tartean, ni neu. Tek-nikari eta abokatu talde bana erebagenuen. Hiru ardatz nagusizituen batzordeak. Lehenik,borroka juridikoa, Lemoizkozentralaren obrek aurrera egiteaahalbidetuko zuen baimen oro-ren aurka egiteko. Bigarrenik,informazio zientifikoa: adminis-trazioak eta Iberduerok esatenzuten energia nuklearra zela sorzitekeen garbiena eta osasunga-rriena —haien arabera, zentralnuklearren ondoan sortzen zirenarrainak gizenagoak ziren—; asta-keria izugarriak bota zituzten.Hala, txosten teknikoak aurkeztugenituen frogatzeko zentralnuklearrek, ondo funtzionatutaere, erradiazio txikiak sortzenzituztela, eta eragina zutela osa-sunean. Hirugarren ardatzamobilizazioena zen; berehalalortu genuen manifestazio han-diak egitea. Baina, bereziki, herriguztietan sortu ziren batzordetxikiak, eta horiek antolatzenzituzten hitzaldiak eta hainbatjarduera. Ikusgarria eta ereduga-rria izan zen. Gero indarkeriaagertu zen.Tentsio handiko garaiak ere
biziko zenituzten.
Gizarte zibilaren borroka osoaurreratuta zegoen, baina talkaegiten zuen etengabe administra-zioaren hormarekin, haren inda-rrarekin. Iberduerok esaten zuenLemoiz ezeren gainetik egingozutela. Egoera horretan, baziru-dien gizartean zabaltzen ari zelaea zer gehiago egin zitekeen. Etaorduan ETA sartu zen, bete-bete-an. Lehenik, sabotaje mordoaegin zituen, eta gero hildakoenhondamena iritsi zen. Hala ere,batzordeak mobilizazio guztieieutsi zien. Izan zen borroka hurabertan behera utzi zuenik, baina,orokorrean, denek azkenera artejarraitu zuten.Jardunaldiok garrantzitsuak
izango dira gogoeta egiteko.
Gure asmoa ez da antzinako kon-tuetan indarra jartzea. Egun gureherriak aukera handiak ditunatura, garapen ekonomiko zeinsubiranotasun arloetan. Zentralhaietako baten bat martxan bale-go, herri hau ez litzateke beraizango. Ez genukeen autonomia-rik izango, zentralak Madrilekkontrolatu behar dituelako.
«Herri borroka berrieiesperientzia harenekarpena egingo diegu»
Juan Tomas Enziondo b Enaden Begiak fundazioko kidea
Milaka herritarrek euskal kostaldean zentral nuklearrak egitekoproiektuaren aurkako borroka «eredugarriak» egungo Euskal Herrirairisteko izan zuen garrantzia azpimarratu du Enziondok.
JUANAN RUIZ /FOKU
Proposamena b 13BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 1a
urteetako borroka luzean bildu-tako «esperientzia, material ba-liotsua, lanak eta artelanak». Eangordeko dute dena, zaindu eta za-baltzeko. Eta fundazioak kudea-tuko du hori guztia. Hala, herrita-rren ezagutzan jarriko dute den-dena. Horrez gain, materialaordenatu eta herritarren zeinikerlarien esku jarriko dute.Transmisioa ziurtatuta, inguru-nea babesteko kontzientzia, es-perientzia pilatua eta lan berrituaere ziurtatzea dute xede.Jardunaldietan parte hartzeko
deia egin diete herritarrei. Helbu-rua argia da: «Gure historia hur-bila ezagutzea, eta, inguru natu-ralari egiten zaizkion erasoak etasortzen diren arrisku berriak az-tertu ondoren, energia iturri be-rriztagarri alternatiboak hauta-tzea».
ENADEN BEGIAK
Jardueraz betetako bi eguneko
egitaraua prestatu dute Ean,
1970eko eta 1980ko urteetan
zentral nuklearren aurka egindako
borroka ezagutarazteko.
Bihar, larunbata
10:30.Lemoiz gelditzera darama-
tzan bideakhitzaldi eztabaida,
Eskolondoko hitzaldi aretoan.
13:00.Kalejira, OrKresta taldearen
eskutik. Kalerik kale.
16:30.Txangoa Ogeiara. Bertako
balio paisajistikoari buruzko azal-
penak emango ditu Lurgaiak. Be-
daronako frontoitik abiatuko dira.
Ondoren, umeentzako jarduera:
Altxorraren bila.
19:30.Dantzaldi-erromeria, Aiko
taldearekin. Frontoian.
21:30.Piztu aldaketadokumenta-
laren aurkezpena, frontoian.
Egun osoan.Erakusketa irekia:
Karteldegia, Kronologia 1972-1984.
Eskolondon.
Etzi, igandea
10:00.Aldarrikapen txangoa,
itsasontziz, Elantxobeko portutik
abiatuta. Izena eman behar da,
94-6275227 edo 649-354 834 zen-
bakietara deituta. Kostaldearen
balio naturala aztertuko dute.
13:00.Enaden Begiak fundazioa-
ren aurkezpena. Jarraian, Gladis
del Estal zenaren oroimen ome-
naldia. Eskolondon.
15:00.Herri bazkaria Oihana
Bartra eta Jon Maia bertsolariek
girotuta, frontoian. Aurretik eman
behar da izena.
18:00.Energia berriztagarriei bu-
ruzko aurkezpena eta eztabaida,
Eskolondon.
Egun osoan.Erakusketa irekia:
Karteldegia, Kronologia 1976-2018.
Eskolondon.
«Gizarte zibilaren borroka oso aurreratuta zegoen, bainaadministrazioaren hormarekinegiten zuen talka etengabe»
MUSIKA
ABANTOGlaukoma eta Urrats.
bGaur, 23:00etan, Las Carreraseko
jaietan, Haritzalde plazan.
ABANTOUltima Generacion.
bBihar, 22:00etan, Las Carreraseko
jaietan, Haritzalde plazan.
AREATZAThe Old Timey
String Band, A Contra Blues
eta The Buttshakers.
bGaur, 19:15ean, Music & Beer
jaialdian.
AREATZAConfluence, Anaut,
Laurence Jones eta Priscilla Band.
bBihar, 18:00etan, Music & Beer
jaialdian.
BAKIOSestaoko Orfeoia, Soinu
Bidea eta Bakioko abesbatza.
bBihar, 19:30ean, Karmengo
kaperan.
BARAKALDOLos Buhos.
bGaur, 20:00etan, La Vieja Bandan.
BARAKALDOLa Cosa Nostra.
bGaur, 20:00etan, Retrokafen.
BARAKALDOUther, Reticulate,
Burial Ruthless, Mutilated Judge
eta Obliterated Swarm.
bGaur, 20:30ean, Edaskan.
BARAKALDOBlack Valerie.
bGaur, 20:30ean, El Tubon.
BARRIKAFantabulous & Furry.
b Igandean, 13:00etan, Golfo Norten.
BERMEOLa Pulga & Lagunak
eta DJ Gipsy Queens.
bBihar, 13:00etan, Nuntxakun.
BILBOFairhaven Singers.
bGaur, 19:30ean, Atxuriko
Eleiz Museoan.
BILBOMarkos Untzeta.
bGaur, 20:00etan, Cotton Cluben.
BILBOXoel Lopez eta Olatz
Salvador.
bGaur, 20:00etan, Stage Liven.
BILBOThe Bilbobillies.
bGaur, 20:00etan, Molly Malonen.
BILBOConfluence.
bGaur, 20:00etan, Unamuno plazan.
BILBOAlaitasuna, Mikel Deuna
eta Mendibaiarte abesbatzak.
bGaur, 20:00etan, Zorrotzako
La Milagrosa elizan.
BILBOCharlie Cosh & Mikel
Gaztañaga.
bGaur, 20:30ean, La Campa
de los Ingleses tabernan.
BILBOTresonrock eta TOR.
bGaur, 20:30ean, La Carbonerian.
BILBOMaren.
bGaur, 20:30ean, Jado lazan.
BILBOMi Hermana Corina.
bGaur, 21:00etan, Shaken.
BILBOOs Mutantes eta
Los Estanques.
bGaur, 21:00etan, Santana 27n.
BILBO Javier Merino Quartet.
bGaur, 21:00etan, Hacerian.
BILBOKartzarot eta Fantbulous
Furry.
bGaur, 21:30ean, Ibarrekolandan.
BILBOFire.
bGaur, 21:30ean, Irish Stonesen.
BILBOLos Ganglios, DJ Mimoloco
eta VJ Anisakis.
bGaur, 22:00etan, Bilborocken.
BILBOLet Hotzak.
bGaur, 22:00etan, Funikularreko
plazan.
BILBOMr. Bering.
bGaur, 22:30ean, Ambigun.
BILBODr. Kurogo & Niña Jonas:
Concierto para durmientes.
bGaur, 23:00etatik 08:00etara,
Azkuna zentroan.
BILBOTe mamas & T’empapas.
bGaur, 23:30ean, Kukuan.
BILBODUB Fever: Jah Life Intl.
Sound System, Watts Attack
Sound System eta Skank-Fu Hi-Fi.
bGaur, 00:00etan, Santana 27n.
BILBOGZK & Twist.
bGaur, 01:00ean, Kremlinen.
BILBOCrazy Jazzers.
bBihar, 19:00etan, Areatzan.
BILBOEdu Baste.
bBihar, 20:30ean, Otero 9 Etxean.
BILBOLarry Bird eta Nazca.
bBihar, 21:00etan, Shaken.
BILBOCapitan Cobarde & Los
Niños Perdios.
bBihar, 21:00etan, Azkenan.
BILBOSabes Muy Bien.
bBihar, 21:00etan, Deustuko
San Pedro plazan.
BILBOLast Infusion.
bBihar, 21:00etan, Hacerian.
BILBOCarlos Sadness.
bBihar, 21:30ean, Santana 27n.
BILBONorthagirres.
bBihar, 22:00etan, Satelite T-n.
BILBO Ilargi Beltza.
bBihar, 22:30ean, Funikularreko
plazan.
BILBOMillion Stylez, Big Sound
Boy, Thunder Clap Sound System.
bBihar, 23:00etan, Santana 27n.
BILBOZazkel.
b Igandean, 13:00etan,
Bilbo Zaharra plazan.
BILBOMicky & The Buzz.
b Igandean, 13:00etan, Nave 9n.
BILBONorthagirres.
b Igandean, 13:00etan,
Crazy Horsen.
BILBOMississippi Queen
& The Wet Dogs.
b Igandean, 18:30ean, Coppolan.
BILBOAneguria eta Behotsik.
b Igandean, 19:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOEuskadiko Orkestra
Sinfonikoa: Eztanda isila.
bAsteartean, 20:00etan,
Euskalduna jauregian.
BILBOGatibu eta Atom Rhumba.
bAsteartean, 21:00etan,
Kafe Antzokian.
BILBOReach.
bAsteartean, 21:00etan, La Nuben.
BILBODuarte.
bAsteazkenean, 20:00etan,
BBK aretoan.
BILBOGospelbeach.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBORhum Runners.
bAsteazkenean, 21:00etan, Nave 9n.
BILBODorian.
bOstegunean, 19:00etan, Fnac-en.
BILBOBilboko Orkestra
Sinfonikoa: Ravel, 80 urte.
bOstegunean eta ostiralean,
19:30ean, Euskalduna jauregian.
BILBO Ivan Melon Lewis Quartet.
bOstegunean, 20:00etan,
Conde Duque hotelean.
BILBOEl Mato a un Policia
Motorizado.
bOstegunean, 21:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBORetroespectre.
bOstegunean, 01:00etan, Kremlinen.
DURANGOMichael Reloaded.
bGaur, 20:00etan, Plateruenan.
DURANGODurangoko Orfeoia,
Pozalaguako Korala eta Andra
Mari Ikastola abesbatza.
bBihar, 20:15ean, Santa Ana elizan.
ERANDIOOxabi Erromeria.
bGaur, 22:30ean, Erandio Goikoan.
ERANDIOTierra Kritikal
eta Trikizio.
bBihar, 22:00etan, Erandio Goikoan.
ETXEBARRIDonestebe, Mendipe
eta Bagabiltza abesbatzak.
bGaur, 20:00etan, San Esteban
elizan.
GERNIKA-LUMOYellow Big
Machine eta Aizkorak Zorroztu
& The Mia Wallace Band.
bGaur, 21:30ean, Iparragirren.
GETXOMalvadillos.
bGaur, 21:30ean, Azkena Romon.
GETXO Juarez.
bBihar, 19:00etan, Ereagako
txiringitoan.
GETXOBrouwer Trio.
bBihar, 19:00etan, Andres Isasi
musika eskolan.
GETXOFeel Acoustic.
bBihar, 21:00etan, kirol portuan.
GETXOYao!.
bBihar, 22:00etan, Baste tabernan.
GETXORosebud.
b Igandean, 13:00etan, Ereagan.
GETXOSigma Project.
b Igandean, 19:00etan,
Andres Isasi musika eskolan.
GORDEXOLALomoken Hoboken,
Mocker’s, Last Fair Deal, Detroit,
Thee Renegades eta The Wizards.
bBihar, 18:00etan, Laugar Breweryn.
Areatza b Music & Beer jaialdia
Musika beltza eta garagardoa, bi egunezFood trucketa garagardo artean, gaur eta bihar blues ukituko musika beltzaz gozatzeko aukera paregabea izan-
go da Areatzako Music & Beer jaialdian. Hasteko, The Buttshakers kartelburuaren aurretik, The Old Timey
String Band eta A Contra Blues ariko dira gaur. Eta, bihar, Confluence, Anaut —argazkian—, Laurence Jones eta
Priscilla Band. Arratia aldean ondo sustraituta dago Music & Beer jaialdia. HITZA
BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 1a14 b Agenda
Agenda b 15BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko ekainaren 1a
IBARRANGELULuhartz.bBihar, 22:00etan, Elexalden.
IGORRE Izaro.bBihar, 21:00etan, Kiñu gaztetxean.
MAÑARIASermond’s, Storm,
The Wilsons eta Suizo 13.
bBihar, 21:00etan, plazan.
MARKINA-XEMEIN Itzalak.
bBihar, 20:00etan, Uhagonen.
MUNGIAThe Equalizers.
bGaur, 21:00etan, Zatozen.
MUNGIAKovertizo.
bGaur, 22:00etan, Zubikoan.
MUNGIABroken Izotz.
bBihar, 22:30ean, Zubikoan.
ONDARROAZe Esatek eta Hara.
bBihar, 23:00etan, Kamiñazpin.
ORTUELLAUri-Oste, Oihandi
eta Fruizko Lamiñe abesbatzak.
bBihar, 20:00etan, San Bernaben.
PORTUGALETECaledonian Road.bGaur, 21:30ean, Rock Volatinen.
PORTUGALETEPuraposse, Desorden eta Sinmas.
bBihar, 20:30ean, Grooven.
PORTUGALETEHey Bulldog.bBihar, 22:00etan, Rock Volatinen.
SOPELAMotorastola, Conteiner
eta Ultrasurf.
bGaur, 20:00etan, Plaza Beltzan.
SOPELA12 Strings.
bBihar, 20:30ean, Horkonponen.
SOPELAElbereth.
bBihar, 21:00etan, Plaza Beltzan.
ZALDIBARAlerta.bGaur, 22:00etan, Sorgin tabernan.
ZEBERIOOst eta Alma Culter.
bGaur, 20:00etan, plazan.
ZARATAMOLos Primos, Mr. Pongo,
Trastorna2 eta DJ Markelin.
bGaur, 21:30ean, Arkotxako jaietan.
ZARATAMOFetitxe, Zoo, Akerbeltz.
bBihar, 22:30ean, Arkotxako jaietan.
ANTZERKIA
BARAKALDOLa Taimadaren
Lo.Li.Ta, Atom Theaterren Loop
eta HMDK-HEARen Confetti.
bGaur, 19:00etan, Barakaldo
antzokian.
BARAKALDOGran Cabaret Pachon.
bBihar, 21:00etan, eta igandean,
19:00etan, Arimaktoren.
BILBONimu: Ni pies ni cabeza.
bGaur, 18:00etan, Casilda Iturrizar
parkean; eta igandean, 18:00etan,
Errekaldeko plazan.
BILBOCabaret de Mar a Mar.
bGaur, 19:00etan, Errekaldeko
plazan.
BILBORoko eta Alvaro Puertas:
Ninemusikala.
bGaur, bihar eta igandean,
20:00etan, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOKantu Kolore: Far West.
bGaur, 20:00etan, Casilda Iturrizar
parkean.
BILBOMario Gas: Caligula.
bGaur eta bihar, 20:00etan, eta
igandean, 19:00etan, Arriaga
antzokian.
BILBOLa Nordika: Rojo estandar.
bGaur, 20:00etan, Errekaldeko
plazan.
BILBOAlanbike: Sal Marina.
bGaur, 20:00etan, Pabiloi 6en.
BILBOLos Torreznos: El cielo.
bGaur, 20:00etan, Azkuna
zentroan.
BILBOLa Tropa Produce: Grinder
musikala.
bGaur, 20:30ean, eta bihar,
21:00etan, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOACT: Gobi Dance Company
taldearen Volitant, RL/Pren At One
Pointeta Yang Han Biren Trigger
Warning.
bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOTrapu Zaharra: Sefiní.
bBihar, 13:00etan, Casilda Iturrizar
parkean.
BILBOZirika Zirkus: Tren geltokia.
bBihar, 18:00etan, Casilda Iturrizar
parkean; eta igandean, 13:30ean,
Sabino Arana kalean.
BILBOTiritirantes: A su servicio
en la calle.
bBihar, 19:00etan, Errekaldeko
plazan.
BILBOAimar & Cia: Etxea / Casa /
Home.
bBihar, 20:00etan, Errekaldeko
plazan.
BILBOLos Torreznos: La cultura.
bBihar, 20:00etan, Azkuna zentroan.
BILBOPantzart: Lur-Ikara
kabareta.
bBihar, 20:30ean, eta igandean,
19:00etan, Pabiloi 6en.
BILBOPass & Company:
Juguete Roto 3pO.
bBihar, 20:45ean, Errekaldeko
plazan.
BILBOThe coaching comedy:
Nadia Bolaños, Sergio de Miguel,
Ander Kortazar eta Aritz Garcia.
bBihar, 21:00etan, Bilborocken.
BILBOACT: Sandman & Sabine
Molenaarren Kali, Robin Boon
Daleren ¿Qué hacen las cosas?
eta Los Moñekosen We-Ding!.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOTrapu Zaharra: Etsita.
b Igandean, 12:30ean,
Funikularreko plazan.
BILBOEl Gran Rufus: Pink Impact.
b Igandean, 19:00etan,
Errekaldeko plazan.
BILBOLas Fellini: Operación
Travesti 6.
b Igandean, 19:00etan, Bilbo-
rocken, eta 23:00etan, Badulaken.
BILBODantzerti: Espacio
experimental.
bOstegunean, 19:30ean,
Fundicion aretoan.
BILBOPiszifaktoria: Takoidun
zapata gorria.
bOstegunean, 20:00etan, Biran.
BILBOParasite Kolektiboa: Jokoa.
Bilbo b Zirkualde
Errekaldeko plaza hartu dute zirkuko artistekZirkualde kalealdia udaberri oro loratzen da Bilbon, eta, atzotik igandera
arte, Errekaldeko plaza zirkuko artisten bilgune bihurtuta dago. Cabaret
de Mar, La Nordika, Tiritirantes, Pass & Company, Nimu, El Gran Rufus...
eta Aimar & Cia —argazkian—, Etxea / Casa / Home lanarekin. HITZA
bOstegunean, 20:00etan,
Bilborocken.
BILBO Impro y Punto.
bOstegunean, 20:30ean,
Luz de Gasen.
BILBO Isabel Leon: Tarjeta SIM.
bOstegunean, 21:30etan, Sarean
elkartean.
GERNIKA-LUMOMetrokoadroka
& Pez Limbo: Miss Karaoke.
bGaur, 20:30ean, Lizeo antzokian.
IURRETATtipia: Egur taupadak.
bGaur, 17:00etan, kultur etxean.
LEKEITIOPirritx, Porrotx eta
Marimotots: Borobilean.
b Igandean, 12:00etan, plazan.
SANTURTZIDavid Guapo: #Quenonosfrunjanlafiesta2.
bGaur, 20:30ean, Serantes aretoan.
SESTAOGazteleku: Hipnosia
eta Gabonetako ipuina.
bGaur, 20:00etan, Musika Eskolan.
DANTZA
BILBONatalia de Miguel:
Clara, un mundo feliz.
b Igandean, 19:00etan, Hacerian.
GETXOAgurra, Berantzagi, Itxartu,
Itxas Argia eta Zasi Eskola.
bBihar, 20:00etan, Malakate plazan.
IBARRANGELULorea taldea etaTrikitixa Eskola, gorpuztietako
txupinazoan.
bGaur, 20:00etan, plazan.
BERTSOLARITZA
DERIOAne Labaka eta Beatriz
Egizabal: Erradikalak gara.
bGaur, 20:00etan, Baserri
antzokian.
EANuklearrik ez! bertso-bazkaria:
Oihana Bartra eta Jon Maia.
b Igandean, 15:00etan, frontoian.
ELORRIODurangaldeko V. Kopla
Txapelketa: Bittor Altube, Txaber
Altube, Eneko Abasolo Abarkas,
Miren Amuriza, Aitor Bizkarra,
Eneko Barruetabeña, Aitor Este-
ban, Manu Goiogana, Unai Iturria-
ga, Gorka Pagonabarraga, Ander
Sarriugarte eta Beñat Ugartetxea.
bBihar, 22:00etan, gaztetxean.
IBARRANGELUBertso poteoa:Ander Elortegi, Xabat Galletebeitia
eta Ibai Amillategi.
bGaur, 21:00etan, Elexaldeko
tabernetan.
HITZALDIAK
BILBOPatricia Muñoz, Belen
Sole eta Beatriz Diaz: Santutxu,
Gran Bilbao, mujeres en la guerra
y la represión franquista.
bAsteazkenean, 19:00etan,
Karmelan.
ELORRIOLiz Quintana: Emakume
etorkin zaintzaileak, ezinbesteko
lan ikusezin hori.
bAsteazkenean, 19:00etan,
kultur etxean.
BESTELAKOAK
BILBOKastañoseko Euskal Jaia.
bGaur, bihar eta igandean,
Funikularreko plazan.
BILBOKlasikoen irakurketa:
Txomin Agirreren Kresala.
bOstegunean, 08:00etatik
20:00etara, Arriaga antzokian.
DURANGODeiadar Mendien
Eguna: Oiz tontorrera igoera,
eta adar jotzea.
b Igandean, irteera 09:00etan,
Garai herritik, eta adar jotzea
12:00etan, gailurrean.
LEIOATxorierriko jaiak.
bGaurtik igandera, egun osoan,
herrigunean.
LEKEITIOEuskal Eskola
Publikoaren Jaia: Zapran gagoz.
b Igandean, egun osoan,
herrigunean.
sBIZKAIA MAITE
Natalia Salazar Orbe Zeanuri
Zaharrak berriari utziohi dio lekua; halabe-harrez. Hala gertatzenda bizitzako arlorik
gehienetan. Lurrari lotutako jar-dueretan ere gauza bera gertatuda mendeetan. Teknologiak,erreminta tradizionalak albora-tzera ez ezik, jarduerak eurak erealdatzera bultzatu ditu. Zeanurinbadute horren adibiderik. XVIII.mende amaieran sei burdinolaeta hemezortzi errota zeuden he-rrian. Duela berrogei bat urte, 11errotak ziharduten lanean;1979an hiru errota besterik ezzeuden, eta euretako bik etxerakobesterik ez zuten egiten lan. Gauregun, bakar batek dihardu lane-an, eta eginbehar nagusia da ira-ganean izan zuten indar hura go-goraraztea. Olabarriko errota da.
Arratia errekako uren indarra-ren bultza baliatu dute Olabarri-ko errotariek aleak ehotzeko.Ogibidez errotaria zen azken zea-nuriztarra han aritua zen: Benig-no Pujana. Hura desagertu zene-an, Ana Mari alabak hartu zuentradizioz familiaren ogibideaizandakoaren lekukoa. Ferminnebarekin batera errota zaharbe-rritzeko lanetan dihardute.
Historiaren lekukoEuskal Herriko industria tradi-zionalaren adibiderik argieneta-koa, lanean mantentzen dutehala. Errota martxan. Gaur egu-nera museo bat balitz bezala iritsida ia. Aleak ehotzeko ez ezik, egi-ten duten lana ikusteko ere zaba-lik ditu ateak bisitarientzat. Ola-barriko errotaren barrenak ber-tatik bertara ikusteko. Errotenibilbidea antolatu ohi dute Zea-
nurin maiatzeko lehen domekan.Bada, baina, aukerarik ibilbideaedonoiz egiteko. Hiru harrikoerrota aurkituko dute bisitariek.Bisita egin nahi duenak telefonozdeitu behar du (94-673 93 27).Olabarriko errota ere burdinola
izandakoa da. Iragan haren arras-toak gorde ditu barrenean: ola za-harreko lanabesak, hain zuzen. Jon Urutxurtu zeanuriztarrak
errotei buruz egindako ikerketanjasotakoak dira Olabarriko erai-kinaren datuetako asko. Ander
Manterolaren berbak ekarri zi-tuen gogora berak. Haren arabe-ra, norbaitek lan bat utzi arrenlanbideak jarraitu egiten zuela
adierazteko esaera bat dute he-rrian: «Gu hil eta gero be, zorroakerrotara joango dira». Hala ere,errotak ez ezik, eurekin bateraerrotariak ere desagertzen aridira. Errotari zahar batek esanada: «Errotak eurek joango dira gubaino lehenago». Eta hark izan
zuen arrazoia.Gorbeia mendiaren
magalak ikusmira ikus-garria eskaini die men-deetan bisitariei zein to-kiko bertako bizilagunei.
Eremu malkartsu haren oinetan,burdinolei astindu handia emanzieten zeanuritarrek. Metalurgiatradizionalaren krisiak nekazari-
tzara bideratu zuen jende asko.Horren ondorioz, uztak oparoa-goak ziren. Urak bultzatutakomekanismoa balitz legez, goraka-da horrek laboreak ehoko zituz-ten erroten premia ekarri zuen.Hala, herrian zeuden eraikinakbaliatuta, burdinoletako askoerrota bilakatu zituzten. Nekazari mundu tradizionalari
ere iritsi zitzaion gainbehera, or-dea. Orduan ere, errotek ezin izanzieten aurre egin aurrerapen tek-nologikoei. Eta garai batean bur-dinolek egin zuten legez, haiekere gelditu zituzten barrukoerraietako mekanismoak. Harrigeldoetan iltzatuta utziz.
Burdinola izandako eraikin asko eta asko errota bilakatuzituzten Zeanurin, metalurgia tradizionala krisiak astinduzuenean. Olabarriko errotak soilik jarraitzen du martxan.
Erroten goraldiarenazken ordezkaria
Olabarri errotaren funtzionamendua kanpotik zein barrutik ezagutzeko aukera ematen dute bisita gidatuetan. JON URUTXURTU / RAKEL GARCIA
Iraganean errotek izandako garrantzia ezagut daiteke Olabarrin. GORBEIALDEA
Olabarriko errotak zelanfuntzionatzen duen ikustekobisita gidatuak egiten dituzte.Izena emateko deitu behar da
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2018ko ekainaren 1a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]