BIZKAIKO HITZA...2018/11/23 · Hala ere, ohituren ariketak ga-rrantzia duela azpimarratu du...
Transcript of BIZKAIKO HITZA...2018/11/23 · Hala ere, ohituren ariketak ga-rrantzia duela azpimarratu du...
-
BIZKAIKOHITZA
JAIZ
KI F
ON
TAN
ED
A / F
OKU
Hasi da Euskaraldia; hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen 11 eguneko ekinaldia b Gaurtikabenduaren 3ra, ohiko solasaldiak euskaldunago egiten saiatuko dira, herriz herri, milaka bizkaitar b 2-5
Belarri eta ahoengaraia
Txotxongilo jaialdiaBilboko auzoetara ere
zabalduko dituzte ikuskizunak aurten
12‘Hiruka’ Uribe Kostakoeuskarazko hedabidea itota dago,eta laguntza eskatu die herritarrei
7Ostirala
2018ko azaroaren 23aIX. urtea376. zenbakia
-
nekatuzjoan dira.Beste batzue-tan, ordea, kon-trakoa gertatu deladio: «Hasieran, zaila izanzen, baina, Euskaraldiaren egu-nak hurbildu ahala, taldea sortu,eta jende piloa jarri da laneangauzak egiteko gogoz».Antzeko egoera bizi izan du Ro-
berto Blanco EnkarterrietakoEuskaraldiko koordinatzaileak.Eskualdearen tamainak eta gaz-telerak duen presentziak hainbatzailtasun ekarri dizkiela adierazidu, batik bat, dinamikaren non-dik norakoak azaltzeko orduan.Aldiz, badaki zer indar duen Eus-karaldia bezalako egitasmo ba-tek, eta egindako lanarekin pozikazaldu da. «Honek gauza askoekarriko dizkigu. Hemen, esta-distiken arabera, euskaldun askodaude, biztanleen %50 euskaldundira; baina gure artean ez dagokontakturik: edo ez dugu elkarezagutzen, edo, ezagutzen badu-gu ere, gure eguneroko jarrera er-deraz egitea da», kexatu da. Ho-rregatik, hizkuntza ohiturak itzu-larazteko ariketak «baliohandia» izango duela deritzo. Ba-tetik, euskaraz dakiten pertsonakedo ulertzeko gai direnak identi-fikatzeko eta harremanetan jar-tzeko, eta, bestetik, harremanhori euskaraz eraikitzeko; «osoonuragarria izango da». Antzeko ikuspuntua du Fer-
nando Landaburu Portugaleteko
Euskaraldikoarduradunak ere.
«Zailtasun aldetik, argiada: lurraldez baino, populaziozgara asko, eta jende guztiarenga-na iristea konplikatua da». Eus-taten datuen arabera, zortzi milaeuskaldun eta euskara ulertzenduten bederatzi mila pertsona in-guru daude Portugaleten, baina,Landaburuk aipatu duenez, saka-banatuta daude. «Ez dugu elkarezagutzen, bakoitzak bere ingu-rua du, eta ez dugu batak bestea-ren berririk», erantsi du. Horre-gatik Euskaraldia elkar ezagutze-ko aukera ona izan daitekeeladeritzo: «Euskaldunon sareagehiago zabaltzea lor dezakegu».Alde horretatik, belarriprest-enfiguraren garrantziaz mintzatuda: «Badago nukleo bat euskal-duna dena, euskaltzalea, kon-bentzituta dagoena. Baina horre-kin batera behar dugu nolabaite-ko koltxoi sozial bat, ekosistemaireki bat, eta, horretarako, osoegokiak dira ikasleak eta gazte-ak».Lekeition, errealitatea bestela-
koa da. Bizkaiko arnasguneetakobat da Lea-Artibaiko eskualdea.Hala ere, ohituren ariketak ga-rrantzia duela azpimarratu du Ja-nire Lauzirika Lekeitioko Euska-raldiko arduradunak, herri eus-
2 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23aAstekoad
Euskaraldia Bizkaiko herriak
Peru Azpillaga Bilbo
Euskaraldia dina-mikak erronkabota dio euskal gi-zarteari: 11 egunezbada ere, hizkun-tza ohiturak alda-
tzea, eta euskarari bultzada ema-tea. Hori lortzeko, berdin du eus-kara ahoan bizirik izan edoeuskara ulertzeko belarriak prestedukitzea; erdara hutsean egitendiren elkarrizketa eta harrema-nak gutxienez elebidun bihurtzeada helburua. Hala, gaur egun eus-kararen erabilerak duen egoeraribuelta ematen saiatuko da Euska-raldia, ezagutza mailak erabile-ran ere isla izan dezan.Bizkaian askotarikoa da oso
euskararen ezagutza eta erabile-ra. Badira oso erdaldunak direneskualdeak, bai eta euskararenarnasgune direnak ere. Hala ere,Eustaten azken datuen arabera,euskaldun direnen eta euskaraulertzen dutenen baturak erdal-dun elebakarren kopurua gaindi-tzen du: %56tik gora dira euskal-dun edo ia euskaldunak. Zehazki,2016an, Eustaten arabera,407.859 euskaldun zeuden(%36,61), eta 219.598 pertsona zi-ren (%19,71) euskara ulertzekogai. Hortaz, Euskaraldiaren bideztokian toki eratu diren batzordeeta lantaldeek sustatu egingodute pertsona horiek guztiak eus-karaz mintza daitezen edota, gu-txienez, elkarrizketa elebidune-tan jardun daitezen.Hori ahalbidetzeko, bi rol mota
zehaztu dituzte hizkuntza ohitu-ren ariketa gauzatzeko. Biak nor-
beraren ezagutza mailaren etaeuskaraz aritzeko konpromisoa-ren arabera: ahobizi eta belarri-prest. Ahobiziak euskaraz egingodio ulertzen duenari, horrek er-daraz erantzun arren. Eta ezeza-gunei ere, lehen berba gutxienez,euskaraz egingo die. Belarripres-tak, berriz, prest egongo dira edo-zein pertsonak euskaraz egin die-zaien, eta erdaraz edo euskarazerantzuteko aukera izango dute.Biak ala biak, gaurtik hasita aben-duaren 3ra arte, dagokien rola ze-hazten dien txapa eramango dutesoinean, Euskaraldian parte har-tzen duten gainerako pertsonekidentifika ditzaten.Euskara ohiturak baina, ez dira
berdinak leku guztietan, eta be-raz, Bizkaiko txoko bakoitzeanberezko forma hartuko du Eus-karaldia dinamikak. Zenbait he-rrietan, lantaldeak hilabeteakeman dituzte egitasmoa presta-tzen, eta beste askotan, ordea, az-ken asteetan hasi dira txapak ba-natzearekin batera jendea izenaematera animatzen. Dena dela,helburu berberarekin aritukodira denak: hizkuntza ohiturakaldatu, eta euskarari, 11 egunezbada ere, sakon arnasteko aukeraematea. Peru Calabazak, esatera-ko, Uribe Kostako zenbait herri-ren koordinazio lanetan emanditu azken hilabeteak: Gorliz,Plentzia, Sopela, Urduliz, Lemoizeta Barrika. «Deigarriena izan daikustea zein diferenteak diren he-rri eta talde bakoitzaren dinami-kak eta ibilbideak». Azaldu due-nez, leku batzuetan talde eragile«oso potenteak» izan dira, baina,denborak aurrera egin ahala,
Gaur hasi eta abenduaren 3ra arte egingo daEuskaraldia. 11 egunez, milaka euskal herritarrekbultzada emango diote euskararen erabilerari.‘Ahobizi’ zein ‘belarriprest’ rolekin, ekinaldiakeragin desberdina izango du tokian-tokian.
Euskarazarnastekoprest
Deigarriena izan daikustea zein desberdinaizan den herri eta taldebakoitzaren ibilbidea»Peru CalabazaUribe Kostako koordinatzailea
«Zailtasunak zailtasun,egitasmo honetan betiaterako gara irabazle;abiapuntu garrantzitsuaizango da»Fernando LandaburuPortugaleteko arduraduna
«‘Belarriprest’ figura ezdago ondo barneratuta;jendeak euskara txartomenperatzen duennorbaitekin lotzen du»Janire LauzirikaLekeitioko Euskaraldiko arduraduna
‘‘
JAIZKIFONTANEDA /FOKU
-
formula mo-
duko bat dago
bakoitzeko zenbat
txapa eskatu behar
diren jakiteko, eta, ho-
rren arabera, Areatzan bela-
rriprestgehiago egon beharko li-
rateke ahobizi baino. Beobideren
ustez, arazoa ariketa esplikatzeko
orduan izan dute: «Euskara bul-
tzatzeko grina duenak ahobizi
izan behar duela uste du. Belarri-
prestek agian ez dute grina hori
erakusten, eta haiengana heltzea
zailagoa da; beldurra kendu, eta
jarrera guztiz aktiboa izan ez
arren, ariketa ondo ateratzeko
funtsezkoa da jarrera pasibo hori
har dezaten».
Berdin gertatzen da gainontze-
ko tokietan. Lekeition, adibidez,
parte hartzea handia izan bada
ere, oso belarriprest gutxi daude.
«Aurreikusten zena baino han-
diagoa izan da parte hartzea. Nik
uste belarriprestfigura ez dagoela
ondo barneratuta, jendeak lotzen
du hori euskara txarto menpera-
tzen duen norbaitekin, berari
euskaraz egin, baina berak erde-
raz erantzun dezakeena», ondo-
rioztatu du Lauzirikak. Haren
aburuz, euskaldun zahar bat zein
euskaldun berri bat, biak izan
daitezke belarriprest. «Biak dira
garrantzitsuak, eta interpretazio-
aren arabera ere antzekoak».
Portugaleten, euskarak askoz
presentzia txikiagoa du Lekeition
baino. Eta belarriprest gehiago
egotea espero zuten, baina ez da
hala izan. «Ez genuen espero.
Inertzia soziala izan da, edo ez
dugu beharbada ondo azaldu be-
larriprest rolak zer-nolako ga-
rrantzia duen», adierazi du Lan-
daburuk. Azken egunak balantza
orekatzeko lanean eman dituzte
eta, kostata bada ere, hurbiltzea
lortu dute: 1.400 pertsonak eman
dute izena; horietatik 800 ahobizi
dira, eta 600, belarriprest.
Datuak gorabehera eta toki ba-
koitzeko ezaugarriak kontuan
izanik, oro har, denek azpimarra-
tu dute hizkuntza ohiturak alda-
tzeko ariketak zer garrantzi izan-
go duen euskararen erabilerari
beste norabide bat emateko or-
duan. Landabururen esanetan,
badu kutsu zabal eta transbertsa-
la, eta elkarlanerako aukera pare-
gabea eskaintzen du. «Zailtasu-
nak zailtasun, nik uste dut egitas-
mo honetan beti aterako garela
irabazle, beti lortuko dugu zerbait
positiboa», erantsi du. «Portuga-
leten behintzat, zenbait jendek le-
hendabiziko aldiz sentituko du
norbait euskaraz zuzentzen zaio-
la». Aurrera begira, dinamikak
ondorio positiboak utz ditzakeela
uste du, gainera, Landaburuk:
«Abiapuntu garrantzitsua izango
da, katarsi baten modukoa».
Blancok, berriz, urduri dagoela
aitortu du, eta tokian toki egongo
diren desberdintasunak kenduta,
zenbait herritan egindako lana du
gogoan. Euskaraldiak, Enkarte-
rrietan euskarak duen presentzia
handitzeko balio dezakeela uste
du, eta haien eskualdean ere eus-
kararen ezagutza badela aldarri-
katzeko. «Euskaldunak badaude;
ariketaren bidez aditzera emango
dugu hemen gaudela eta euskaraz
aritzeko eskubide osoa dugula».
Areatzan, berriz, «freskotasuna»
nabari du Beobidek: «Badirudi
gogotsu dagoela jendea». Orain-
dik balorazioak egiteko goiz dela
azaldu du, eta, behin Euskaraldia
igarota, jendea hartutako kon-
promisoan berrestea gustatuko
litzaioke. «Jendeak hamabiga-
rren egunetik aurrera bere kon-
promisoa ez galtzea litzateke hel-
burua. Hau da, konpromisoa ohi-
tura bihurtzea». Argi du denek ez
dutela pauso hori emango, baina,
gutxienez, zati handi bat horreta-
rako prest agertzea espero du Be-
obidek.
kaldunetan
ere badagoela-
ko «asko» egiteko.
«Euskarak presentzia
handia du hemen, Bizkaiko
beste herri askotan baino gehia-
go. Ezagutza eta erabilera handia-
goak dira, eta, alde horretatik,
jendea lasai sentitzen da». Alta,
horrek ere arazoak ekar ditzakela
ohartarazi du Lauzirikak: «Jen-
dea gehiegi erlaxatzea ekartzen
du horrek; egunerokotasunean
askotan pentsatzen dugu ederki
egiten dugula euskaraz, hots, ara-
zo gabe bizi garela euskaraz, eta
oharkabean pasatzen zaizkigun
egoerak gertatzen dira: bi hiz-
kuntzak erabiltzea elkarrizkete-
tan, euskaraz hastea baina erda-
rara pasatzea, eta halakoak. Be-
raz, badago erronka ere»,
ondorioztatu du. Ekainean mar-
txan jarri zirenean euskara ba-
tzordean, Lekeitio arnasgune
izanda Euskaraldiak izan beha-
rreko funtzioa zehazten saiatu zi-
ren, eta, Lauzirikak nabarmendu
duenez, herritarrak aktibatzea
izan behar du helburu .
Zailtasunak zailtasun, bidea
egitea lortu du egitasmoak, eta
Bizkaiko herri gehienetako ateak
jo ditu euskararen aldeko deiak.
Gaur hasiko da 11 eguneko arike-
ta, eta izen emateak ugariak izan
dira lurraldeko txoko askotan.
Hori bai, oro har, ahobizi askoz
gehiago izan dira belarriprestbai-
no, eta, tokiko ezaugarriak des-
berdinak badira ere, badirudi
joera bera izan dutela eskualde
guztietan. Yazmina Beobide Are-
atzako Euskaraldiko arduraduna
da, eta, bertan ere, ahobizienko-
puruak alde nabaria ateratzen die
belarriprestei. Azaldu duenez,
3BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23a Astekoad
EuskaraldiaBizkaiko herriak
Ariketarekin aditzeraemango dugu hemengaudela eta euskarazaritzeko eskubide osoadugula»Roberto BlancoEnkarterrietako koordinatzailea
«Jendeak hamabigarrenegunetik aurrera berekonpromisoa ez galtzealitzateke helburua; hots,ohitura bihurtzea »Yazmina BeobideAreatzako Euskaraldiko arduraduna
‘‘
JAIZKI FONTANEDA / FOKU
-
4 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23aAstekoa
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
Poza, ilusioa, irrika.
Eta hasteko gogoa.
Horixe adierazten
dute, irribarre za-
balarekin, Euska-
raldiaren Bilboko dinamikan, nor
bere auzoan, lanean diharduten
Garazi Gallok, Beatriz Rodrigue-
zek eta Hirune Zabalak. «Bilbon
ez dago galtzeko ezer; dena dugu
irabazteko!». Horra irrikaren se-
kretua. Gallo eta Zabala ahobizi
dira; Rodriguez, belarriprest.
Guztiek parte hartu dute forma-
kuntza saioetan, eta horrek Eus-
karaldia izango dena irudikatzen
lagundu die. Baikor daude dato-
zen 11 egunetan bizitzea aurrei-
kusten dutenarekin, eta Bilbo hi-
rian sorpresak espero dituzte.
Lehen hitza euskaraz egitea
kosta egiten da Bilbon, Gallo eta
Zabalaren esanetan. «Bilbo er-
dalduna da, etiketa hori du. Adi-
bidez, Gipuzkoara bazoaz, denda
batean sartu, eta euskaraz egingo
duzu, baina Bilbon ez», dio Zaba-
lak. Estres linguistikoa aipatu du:
«Begiratuko duzu ze itxura duen,
ea euskararen aldeko txaparik-
edo duen... eta, bestela, erdaldu-
na dela pentsatuko duzu zuzene-
an». Deserosotasunak saihestea-
rren, gazteleraz egingo du euskal
hiztunak.
Beldurra eta lotsa dira zuzene-
an gaztelerara jotzeko arrazoia.
Aho batez diote hori hiru hizla-
riek. «Aurrean dugunak euska-
raz jakin ez, eta gutaz zer pentsa-
tuko ote duen beldurra». Gallo-
rekin formakuntza saio batean
izan zen lagun batek azaldu zuen,
adibidez, berari buruz «erradika-
la» dela pentsatzeak oztopatzen
ziola lehen hitza euskaraz egitea.
Euskaldun gehien dituenaGiro erdaldunean dagoela siniste-
ak gazteleraz eginarazten du, bai-
na datuek beste ikuspuntu bat ere
uzten dute agerian. «Munduan
euskaldun gehien dagoen lekua
da Bilbo», dio Julen Orbeak, Eus-
karaldia Bilbon koordinatzeko la-
nean ari denak. Bilboko Udalak
emandako datuen arabera, hiri-
buruko herritarren erdiak baino
gehiagok ulertzen du euskara,
%23 euskaldun alfabetatuak dira,
eta beste %28k badakite euskaraz,
maila batean edo bestean.
Beraz, Bilbo ez da euskararen
arnasgune, inondik inora ere,
baina euskaldunak egon badaude
hirian barreiatuta. Euskaraldiak
horiek ikusaraziko ditu, horretaz
seguru daude Gallo, Rodriguez
eta Zabala. «Euskaldunak armai-
rutik ateratzea izango da», Gallo-
ren hitzetan. «Identifikazioak»,
herritarrek ahobizi edo belarri-
prestpina agerian eramateak lo-
tsak desegin egingo dituela irudi-
tzen zaio Zabalari. Euskaldunek
euskaraz egiteko beldurra bertan
behera eroriko dela.
Euskaraz aritzeko «oztopoak»
gaindituko direla uste du Rodri-
guezek ere. Eraginkorra izango
dela 11 eguneko ariketa. Are, jada
eragiten hasia dela dio. Kanta-
briakoa da Rodriguez, Torrelave-
gakoa. Hamar urte darama Bil-
bon, eta bost urte euskara ikasten.
Ondo moldatzen da euskaraz,
baina lagunekin beti egin du gaz-
teleraz.
Euskaraz bizitzeko jauzia egite-
ko, ohiturak aldatzea da zailena.
Baina bera hasia da azken astee-
tan. Euskaraldirako formakuntza
saioa egin zuenean aldatu zuen
jarrera: «Pentsatu nuen, ‘zerga-
tik itxarongo dut Euskaraldia hasi
arte? Ez du zentzurik, dagoeneko
hartu baitut erabakia’». Bere lan-
tokian euskaldun zahar bat bade-
la bazekien, eta, Euskaraldirako
formakuntza saioa egin ondoren,
euskaraz egin zion lankide horri.
«Lehen egunetan, pixka bat arra-
roa izan zen, zeren gu beti aritzen
ginen gaztelaniaz», aitortu du.
Baina egunetik egunera egoera
normalduz joan zen, eta euskaraz
jarraitzen dute ordutik. «Aste bat
igaro eta gero nahiko natural ate-
ratzen zaigula uste dut; hasi gara
ohitura aldatzen».
Euskaraz ondo moldatzen da
Rodriguez, eta belarriprest da.
Medikua da, psikiatra. «Kontsul-
tan ere belarriprest rolari eutsiko
diot, eta txaparekin egongo
naiz», dio. Hain zuzen, bere lana-
gatik aukeratu du rola: «Ezin dut
kontsulta osoa euskaraz egin; ez
naiz hain trebea». Pazienteari,
ordea, euskaraz egiteko atea za-
balduko dio, eta berebiziko ga-
rrantzia ematen dio horri: «Ama
hizkuntzan errazagoa da edozein
gauza azaltzea, eta osasun alorre-
an oso garrantzitsua da hori kon-
tuan izatea». Eta bere esperien-
tzian oinarrituta dio, lehen egu-
netan euskararako jauzia egitea
kosta egiten den arren, eginaren
eginaz erraztu egiten dela: «Le-
hen bi egunetan, beldurra izango
duzu; hirugarrenean, gutxiago;
eta laugarrenean, ahaztuta izan-
go duzu, ohitu egingo zara».
Belarriprest-ak giltzarriBelarriprest direnengan jarri du
fokua, hargatik, Gallok ere:
«Euskaraz entzuteko prest dago-
ela esatea bera oso garrantzitsua
da; horiek ate berriak zabalduko
dizkiote euskarari». Bat dator Za-
bala: «Belarriprest-ik gabe ez
goaz inora. Behar ditugu belarri-
prest-ak. Horiei esker, euskaraz
aritzeko guneak ugarituko dira;
aukerak sortuko dituzte, bere pi-
nari esker ahobizi-ari euskaraz
egiten utziko baitiote». Hori, ar-
nasgune gisa ulertzen du.
Gaur hasiko den ariketaren
beste alde on bat, Galloren hitze-
tan: «Talde baten parte zara, ez
zaude bakarrik, eta horrek inda-
rra ematen dizu, konfiantza; bel-
durrak uxatzen laguntzen du».
Hartara, ekinaldiari gogotsu
heldu, eta «helburu txikietara»
jotzeko deia egin du Zabalak. «Jar
ditzagun lorgarriak diren helburu
txikiak, eta alboratu ditzagun
konplexuak; horrela aldatuko
dira ohiturak, pixkanaka, guztiak
eroso sentituta». Hala, norberak
bete ditzakeen konpromisoak
hartuta, aurrera egingo dela dio.
«Eta sorpresa atseginak izango
ditugu».
Bi ‘ahobizi’ eta ‘belarriprest’ bat. Zein baino zein motibatuago:«Bilbon dena dugu irabazteko». Haien ustez, gaur hasiko denEuskaraldiak erakutsiko du uste baino euskaldun gehiagodaudela hiriburuan eta hizkuntza ohiturak alda daitezkeela.
Aukerak eta sorpresakaurkitzeko irrikan
Beatriz Rodriguez, Hirune Zabala eta Garazi Gallo, solasean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
d
Euskaraldia ‘Belarriprest’ eta‘ahobizi’ Bilbon
Euskaraz entzutekoprest dagoela esateabera oso garrantzitsuada; ate berriak irekitzendizkio euskarari»Garazi GalloAhobizi
«Lehen bi egunetan,beldurra izango duzu;hirugarrenean,gutxiago; laugarrenean,ohituta egongo zara»Beatriz RodriguezBelarriprest
«Jar ditzagun lorgarriakdiren helburu txikiak,eta alboratu ditzagunkonplexuak; horrelaaldatuko dira ohiturak»Hirune ZabalaAhobizi
‘‘
-
5BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23a Astekoa
EKITALDI BATZUK
AZAROAK 23, OSTIRALA
Bilbo
12:00. Hasiera, Euskaldunan.
19:00. Hasiera jaialdia Miribillan,
Kittu taldearekin. Kantu poteoa.
19:00. Hasiera jaialdia Uribarrin.
Karaokejira, eta gero, luntxa.
19:00. Hitzaldia Otxarkoagan:
Bakean dagoena bakean utzi.
19:30. Lehen berba jaia BBK
aretoan.
20:00. Ekitaldia Zorrotzan.
Biziprest Eguna San Frantzis-
kon.20:00etan hasita, auzokide-
en argazkia, trikitilariekin kalejira...
Galdakao
17:00. Umeentzako tailerrak.
18:30. Hasiera ekitaldia.
19:00. Gazteentzako herri kirolak.
20:00. Trikipoteoa, Iturrondotik.
21:00. Esaera zaharren sari bana-
keta. Kontzertuak: Akabu, Ziztada
and Rlantz eta Parrapas erromeria.
Gorliz
20:00.Burrunba elektrotxaranga.
Lemoiz
19:30.Armintzan, mintzopoteoa.
Plentzia
19:00.Harrera ekitaldia: Txan ma-
goa, hamaikakoaren agerraldia...
Portugalete
19:00.Hasiera jaia. La Basu.
Sopela
19:00.Kantu jira herrian zehar.
AZAROAK 24, LARUNBATA
Bilbo
Bilbi Biziprest Eguna. Bilbo
Zaharra plazan: 11:30ean tortilla
lehiaketa. 12:00etan, talo tailerra.
13:00etan, kontzertua: Aneguria.
Galdakao
13:15.Galdakaoko Musika Ban-
darekin kalejira, Torrezabaletik.
19:00.Areto Dantza elkartearen
dantza saioa. Iturrondon.
Sopela
19:00.Bertsolari dokumentala.
AZAROAK 25, IGANDEA
Bilbo
Txurdinaga Biziprest Eguna.
12:00etatik 15:00etara, Euskaral-
diaren egunerokoa. 13:00etan,
triki kalejira.
Galdakao
12:00. Inaxio Perurena harri-jaso-
tzailearen erakustaldia eta herri
kirolak familientzat.
Gorliz
17:00. Familientzako zirku tailerra.
AZAROAK 26, ASTELEHENA
Bilbo
Santutxu Biziprest Eguna.
Karmelo plazan: 10:00etan, parte
hartzaileei harrera: bertsolariak,
txistulariak, txokolate jana.
Jarraian, goizeko Mintzodromoa.
19:00etan, arratsaldeko mintzo-
dromoa eta ekitaldia.
AZAROAK 27, ASTEARTEA
Bilbo
Zazpikaleak Biziprest Eguna.
12:00etan, Plaza Barrian, Euskara-
ren Katea. 16:00etan, kartel jartze
masiboa. 19:00etan, Unamuno
plazan, Katea ez da eten!giza
katea.
19:00.Otxarkoagako auzo etxean
hitzaldia: ¿Cómo ayudar a nues-
tros hijos e hijas a ser plurilingües?
Lemoiz
18:00. Jakoba Errekondoren
hitzaldia: Landareak lantzen.
AZAROAK 28, ASTEAZKENA
Bilbo
Uribarriprest Eguna.16:45ean,
tailerrak. 18:15ean, mintzodromoa.
19:30ean, ikastetxeen bideoklipa-
ren proiekzioa eta luntxa. Gero,
Gitarra taldearekin kantaldia.
17:30.Musika tailerra Zorrotzan.
19:00. Jon Maiaren solasaldia
Otxarkoagan: Berriak jaio ginen.
Galdakao
17:00.Umeentzako tailerrak.
19:00.Manu Etxebarriaren
berbaldia: Euskarak be badauko
umorea!. Udal euskaltegian.
Lemoiz
18:00.Berdintasuna eta maskuli-
nitateak. Gizonduz ekimena.
AZAROAK 29, OSTEGUNA
Bilbo
Deustu Biziprest Eguna.
11:30ean bertso klasea. 12:30ean,
ardo dastaketa. 17:15ean, familien-
tzako zuzeneko ikuskizuna. Luntxa
18:15ean, eta 19:00etan, ekitaldia
eta Azken dantzaldia. 20:00etan,
Aferak bertso dinamika.
Lemoiz
19:00.Sendabelarrak eta uken-
duak tailerra Begoñe Agirrerekin.
AZAROAK 30, OSTIRALA
Bilbo
Indautxu Biziprest Eguna.
10:30etik 13:30era eta 16:00etatik
18:00etara, giza futbolina. Ginka-
na 17:30ean; gero, txokolate jana.
20:00etan kontzertua: Gaualdeko
Hasperena eta Clancy eta Tommy.
19:00.Bertso saioa Txurdinagan:
Aitor Sarriegi, Maddalen Arzallus,
Onintza Enbeita eta Angel Mari
Peñagarikano.
19:30.Otxarkoagan, garagardo
dastaketa Ugarte plazan.
20:00.Santutxun, elektrotxaranga.
20:30.Sanfran koruarekin kantu-
poteoa, San Frantziskon.
21:30.Bertso afaria Zorrotzan:
Miren Amuriza eta Julio Soto.
21:00.Zazpikaleetan bertso afaria,
7 Katu gaztetxean: Asier Alcedo,
Aissa Intxusti eta Maider Ruesgas.
Galdakao
19:00.Euskal dantza ikastaroa.
Gorliz
19:00. Beatriz Egizabalen baka-
rrizketa: Ttak. Udaletxean.
20:00. Kontzertua: 3zpa4.
Lemoiz
17:30.Euskaraldian euskaraz
jolastu. Probatu eta gozatu.
19:00.Nire zoru pelbikoa tailerra.
Urduliz
20:00.Hitza egin / Faire la parole
dokumentala. Kultur etxean.
ABENDUAK 1, LARUNBATA
Bilbo
Miribillaprest Eguna.12:00etan
trikipoteoa. 14:30ean, bertso baz-
karia: Miren Amuriza eta Andoni
Egaña.
Otxarkoaga Biziprest Eguna.
11:00etan familientzako ginkana
elebiduna. 13:00etan, Bizipenen
txokoa. Bazkaria 15:00etan, eta
19:00etan, kontzertua.
Errekaldeko Biziprest Eguna.
12:00etan, hasiera ekitaldia. Gero
flashmoba, eta gero, abesbatza.
14:00etan, auzoko musikariak.
17:00etatik 19:00etara Bizipenen
txokoaeta tailerrak.
Zorrotzako Biziprest Eguna.
12:30ean hasita, ipun kontalaria
eta koreografia. 14:00etan, talde-
ko argazkia. Eta, 17:00etan, euska-
raokea.
Galdakao
12:30.Andra Mari eta Eltziegoko
dantza taldeen saioa.
Plentzia
21:30.Kontzertua: Audience eta
Agropunkers.
Lemoiz
17:00.Txokolate jana eta disko
festa.
20:00.Beatriz Egizabalen baka-
rrizketa: Ttak.
ABENDUAK 2, IGANDEA
Barrika
17:30. Umeentzako antzerkia,
Emakumeen Hitzakoen dantzak,
taloa eta txokolate jana. Euskaral-
diari amaiera hitzak.
Bilboko Biziprest Eguna!
12:30. Bilboko ahobizieta belarri-
prestenargazki erraldoia Isozaki
dorreen eskaileretan.
12:30-14:30. Ledesma kalean,
Bilboko kaleak euskaraz bizi!,
txaranga eta trikitilariekin.
13:00.Umeentzako puzgarriak
Deportivo frontoian.
15:00.Bazkari herrikoia Deportivo
frontoian. Bazkalostea, Nafar Kan-
tu taldearekin.
18:30. Itxiera ekitaldia Kafe Antzo-
kian.
Lemoiz
10:30.Mendi martxa Armintzatik,
Etzandarrira.
Sopela
12:00.Bertso jira, Aitor Mendiluze
eta Julio Sotorekin.
ABENDUAK 3, ASTELEHENA
Galdakao
10:00. Mintzodromoa.
20:00.Gure oroitzapenak filma.
Lemoiz
18:00.Bertso jasa, bat bateko
jolasa. Bertsolaritza tailerra
haurrentzat, Urizarko gelan.
Euskaltegiek elkarrekin kaleratutako agendaren irudia. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
d
Euskaraldia Bizkaiko agenda
-
6 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23aIritzia
RZIPRIZTINAKNerea Ibarzabal
Itzulera
Inbidia diot zenbaiti, bueno,
askori, baina aste hauetan
zenbaiti. Sare sozialak uz-
ten hasi dira batzuk, izan
Twitter, izan Facebook… baina
badoazela erabaki dute batek
baino gehiagok, denbora batera-
ko behintzat. Mezuak idatzi di-
tuzte agur esanez, azalpenetan
gehiegi sakondu barik baina no-
labaiteko nekea transmitituz, edo
erredura, edo jakinduria. Gehia-
go jakiteko gogoa piztu digute
gainerakooi, benetako arrazoi
bat egon behar delako honelako
erabakiaren atzean, eztabaida
mingarriren bat gutxienez, irai-
nen batzuk, desprestigioa.
Edo agian ez. Beharbada orain-
txe hasi da geure mundutik ihes
egiteko asmatutako mundua
masiboki abandonatzeko unea,
exodoa. Itzulera? Eta nora itzul-
tzen dira? Ez jakitera zein artiku-
luk sortu duen iskanbila saree-
tan, ez ezagutzera zein den mo-
dako esaldia, zein erreferentek
izan duten eztabaida gai arantza-
tsuren baten inguruan —euskal-
kia/batua, ezker abertzalea/mar-
xistak, MTV ez/euskal kulturaren
presentzia bai, komunean bideta
bai/bideta ez…—? Itzul daiteke
horra? Egunkaria irakurtzera eta
norberak ondorioak ateratzera,
beheko komentarioetan nork zer
jarri duen ikusteko aukerarik ba-
rik? Zoragarria litzateke. 2025.
Itzulera. Hemen pelikula bat
dago.
Inbidia diot zenbaiti, baina
beldurra ere ematen didate,
Matrix-en pilula gorria hartu
izan balute bezala. Egiaren jabe
dira, ikusi dute berez zeuk ere
ikusi duzuna, sare sozialena ne-
ketsua, egozentrikoa, errepika-
korra, gorrotagarria dela, eta bes-
te ezeri ez dizkiozula hainbeste
minutu eskaini. Eta beraiek alde
egitea erabaki badute, zerbaite-
gatik izango da. Asko ikasi duzula
iruditzen zaizu, baina, bai? Ha-
rreman berriak egin dituzula
pentsatu nahi duzu, baina, bai?
Informatuago zaudela uste duzu,
baina, bai zera. Eta urteak dara-
matzazu, hala ere, mundu horre-
kiko konexioa galdu barik, bada-
ezpada, ea justu gaur zerbait ger-
tatu behar den eta zu ez zauden.
Askotan sentitzen duzu den-
dena uzteko eta mezu diskretu
batekin agurtzeko gogoa, baina
horrelakoetan beste profil bat
sortu ohi duzu beste aplikazioren
batean, eta horrek entretenituta
mantentzen zaitu beste urtebe-
tez.
Inbidia diot zenbaiti, eta pisu
handiagoa ematen diot probatu
eta uztea erabaki duenaren ber-
bari, inoiz probatu ez eta absti-
nentzia horretaz harro dagoena-
renari baino. Badakit epidemia
batek bezala harrapatuko nauela
ihesaldi birtual honek neu ere,
eta hasi beharko dudala agurreko
mezua pentsatzen, norbere hila-
rrikoa nola. Edo hori, edo isil-isi-
lik alde egin eta inoiz ez jakin noiz
jabetu diren zure ausentziaz.
Eta bitartean zuek, dagoeneko
sareak utzi dituzuenok, kalean
topo egiten dugunean konta ie-
zaguzue ea zerbait aldatzea lortu
dugun kanpoko mundu horre-
tan, edo lau katu baino ez garen
geure buruak berresten eta bes-
teenak zalantzan jartzen.
Itzul daiteke horra?Egunkaria
irakurtzera etanorberak ondorioakateratzera, behekokomentarioetan
nork zer jarri duenikusteko aukerarik
barik?
BIZKAIKO HITZAk irakurleen
eskutitzak plazaratzen ditu. Ez
dituzte 1.400 karaktere baino
gehiago izan behar, tarteak bar-
ne, eta BIZKAIKO HITZAk moz-
teko eskubidea du. Helbide ho-
netara bidali behar dira, izen-
abizenak eta herria adierazita:
Bizkaiko Hitza, Uribitarte kalea
18, 3-C, 48001 Bilbo.
Eskutitzak Internet bidez
bidaltzeko:
%
Haurren aurkakoabusuak salatzekodeia egin dute
BILBO b500 lagun elkartu ziren
astelehenean Bilbon umeen kon-
trako abusuak salatzeko. Garai-
tza elkarteak deituta, haurren
aurkako sexu abusuekin lotuta-
ko delituak preskriba ez daitezen
aldarrikatu zuten. 13 urtetik be-
herako umeen artean, lau neska-
tik batek eta zazpi mutiletik ba-
tek jasan du halako erasoren bat.
Irudia b Sestao
Gaubeila egin dute Navalen, lanpostuei eusteko Sestaoko Naval ontziolaren instalazioetan pasatu zuten astelehen gaua enpresako 177 langileek. 22:00etan sartu eta 06:00etan atera ziren, baina ez
gaueko txandan lanean aritu zirelako, lanpostuak defendatzeko protesta egin zutelako baizik. Era horretako protesta egiten duten bigarren aldia da.
Oraingo hau, enpresak langile guztientzako aurkeztutako enplegurako erregulazio espedientea epaitegiek onartu dutela jakin ostean egin dute.
Bestalde, asteazkenean Batzar Nagusiek aho batez onartu zuten testu bat Aldundiari eskaera batzuk helarazteko. Batetik, gainerako administrazio
publikoekin batera, Navalen akziodun bilaka dadin eskatu zioten, Europako araudiak onartzen dituen mugen barruan. Horrez gain, plan bideragarria
izango duen inbertsiogile bat aurkitzeko lanetan parte hartzeko galdegin diote, eta baita balizko zerga onurak azter ditzan ere. HITZA
Arma trafikoan ez parte hartzekoeskea, Aldundiari
BILBO bHainbat kolektibok elka-
rretaratze ikusgarria egin zuten
joan den larunbatean, Aldundia-
ren egoitzaren aurrean, Gerra
hemen hasten da lelopean. Ar-
men trafikoan parte hartzeari utz
diezaiola eskatu zuten. Horrez
gain, iaz armak Arabia Saudira
bidali behar zituen ontzia karga-
tzeari uko egin zion suhiltzaileari
babesa ematen dioten 173.000
sinadura entregatu zituzten.
-
Peru Azpillaga Bilbo
«Aurreikuspen ekonomikoak ez
dira bete, eta Hiruka proiektua,
gaur egun, kolokan dago. Hori de-
la-eta ari gara jendeari laguntza
eske: egitasmoa sostengatzeko,
Uribe Kostako herritarrei Hiru-
kalagun egin daitezela eskatzen
diegu». Halaxe mintzatu da Unai
Brea HirukaUribe Kostako heda-
bideko erredakzioburua. Orain
dela lau urte abiatu zuten proiek-
tua, beste bi hedabideren batuke-
taren bidez: UKaldizkaria –pape-
rean soilik argitaratzen zen ha-
maboskaria–eta Ukberri.nethe-
dabide digitala. «Tradizio luzeko
bi hedabide horiek elkartzea era-
baki genuen, papereko astekari
bat atera eta webgune bat izateko,
dena Hiruka-ren izenpean»,
azaldu du Break.
Gauzak, ordea, ez dira espero
bezala garatu. Proiektuak egin-
dako aurreikuspen ekonomiko
batzuk ez dira bete, eta krisi egoe-
ran sartu dira. Hiruka aldizkaria
Uribe Kosta osoan dohainik ba-
natzen den euskarazko astekari
bakarra da. 8.000 ale banatzen
dituzte, 450 banaketa puntu ditu,
eta eskualdeko hamar herrietan
dago presente: Plentzia, Erandio,
Leioa, Getxo, Berango, Sopela,
Barrika, Urduliz, Gorliz eta Le-
moiz. Kooperatiba formatua du,
eta abiatu berri duten kanpaina-
ren bidez, eskualdeko herritarrei
Hirukalagun bihurtzeko eska-
tzen diete. Hirukalagunekurtean
35 euroko ekarpen minimo bat
egingo diote proiektuari, eta,
hala, bere etorkizuna bermatu
ahal izango dute. Zu zara giltza
lelopean, 333 Hirukalagun lor-
tzeko erronka ezarri dute: «Orain
dugun premia ikusita abiatu
dugu dinamika, jendeak ekarpen
hori egin dezan proiektuarekin
aurrera jarraitu ahal izateko».
Kazetaritza birpentsatzenHalaber, Break jakinarazi du au-
rreikuspenak beteta ere 2019tik
aurrera aldaketa «sakonak» egin
beharko dituztela: «Zoritxarrez,
barne birmoldaketa bat egin be-
harko dugu, eta jende gutxiagok
osatutako enpresa bat sortu, mar-
txan jarraitu ahal izateko; orain
duguna ez baita bideragarria».
Horrekin batera, pro-
duktua bera ere aldatu
beharko dutela aurrera-
tu du. «Orain auzitan
dagoen gai bat papereko
produktuaren maiztasu-
na da». Egun, hamasei orriko as-
tekari bat argitaratzen du Hiru-
ka-k, eta etorkizunera begira
hainbat aukera dituztela dio Bre-
ak. «Oraingoz ez dugu erabaki,
eta finantzaketa kanpainak au-
rrera egin ahala joango gara dato-
rren urteko produktua defini-
tzen; Hirukalagun kopuruaren
arabera jakingo dugu ea aurrera
jarraitu ahalko dugun, eta, egite-
kotan, zein formatutan», zehaz-
tu du Break.
Hala ere, erantsi du nahiko argi
dutela papereko maiztasuna
aldatu egingo dutela, eta «apus-
tua egin» digitalizazioak eskain-
tzen dituen aukeren alde. «Toki-
komen ere hala egiten ari dira;
digitalizazioak hainbat aukera
eskaintzen ditu, eta horiek apro-
betxatu beharko ditugu». Azaldu
du, Tokikomek tokiko hedabide-
ei buruz egindako hausnarketa-
ren arabera, gero eta jende gehia-
go sartzen dela web atarietara
sakelakotik; ordenagailu finkoe-
tatik baino gehiago jada. Hortaz,
horretara egokitu beharko direla
adierazi du. «Indargune bat dugu
hor, eta uste dugu horretan egi-
ten dugun inbertsioa handitu
behar dugula; paperekoa ahaztu
gabe, noski».
Aurrera begira, ikus-entzunez-
koetan sakondu, bideo formatu-
ko gauza gehiago egin, edota sor-
tu berri duten sakelako aplikazioa
zabaltzen jarraitu beharko dutela
aipatu du. Aplikazioa udan atera
zuten, batez ere jaietako progra-
mazioa biltzeko. «Arrakasta izan
du, deskarga nahiko izan ditu ,eta
segida ematea erabaki dugu»,
nabarmendu du Break. Orain, es-
kualde osoko kultur agenda es-
kaintzen du aplikazioak; eremu
osoa hartzen duen bakarra da.
Uribe Kostako euskara hutsez-
ko tokiko hedabide bakarra da
Hiruka. Break argi du erronka
«handia» dutela. Uribe Kostan
160.000 biztanle inguru daude
eta euskara ulertzen dutenak
102.000 dira. Horregatik, kanpai-
naren helburu nagusia ekonomi-
koa izan arren, haien izena eza-
gutzera emateko ere baliatu nahi
dute kanpaina, eta hori lortzeko,
jardunaldi batzuk antolatu dituz-
te: «Ez ezagutzera emate soil ba-
tek bultzatuta, baizik eta eskual-
deari zerbait eskaintzeko asmoa-
rekin». Hala, abenduaren 13ra
arte, zenbait gai jorratzen ari dira
solasaldi eta mahai inguruen bi-
dez: elikadura, tokiko kazetari-
tza, literatura... «Herriei bizitza
apur bat eman, eta eztabaida pu-
blikoa piztu nahi dugu. Gainera,
bide batez, gure egoeraren berri
ere emateko baliatuko ditugu
saioak».
‘Hiruka’ hedabideak krisi egoeragainditzeko kanpaina abiatu duUribe Kostako euskara hutsezko hedabide bakarrak 333 ‘Hirukalagun’ lortu nahi dituproiektua bizirik mantentzeko b Hedabidearen produktua ere birdefinitu egingo dute
Zu zara giltza lelopean abiatu du Hiruka-k ekarpen ekonomikoak jasotzeko kanpaina. OSKAR GUTIERREZ / ARTEFAKTO
Kanpaina ekonomikoaz gain,‘Hiruka’ hedabideak berejardunaren inguruan hausnartueta eskaintza berrituko du
7BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23a Gaiak
-
Lander Unzueta
Lekerikabeaskoa Gernika-Lumo
Matxulu, Talig,
Hushe, Kane...
Baltistango es-
kualdetik ze-
har, Hushe
ibaiaren babespean sortutako he-
rrixken izenak dira. Pakistango
iparraldean dagoen eskualde hori
munduko gunerik ederren eta
harrigarrienetakoa da hura bisi-
tatzen duten kanpotarrentzat.
Hain zuzen ere, mendizaleen
artean arrakasta handia duen
helmuga da Hushe. Eskualde ho-
rretan munduko mendilerrorik
garaienetakoa dago: Karakorum
mendi multzoa. Karakorumen
daude, berriz, 6.000 metro baino
gehiago dituzten munduko men-
di gehien. Horien artean, lau zor-
tzimilako daude: K2, Broad Peak,
Gasherbrum I eta Gasherbrum II.
Agerikoa da, beraz, zergatik den
hain gune erakargarria mendiza-
leentzat.
Mendi erraldoi horiek igotzera
joan direnen artean, Alberto Iñu-
rrategi, Juanjo San Sebastian eta
Jon Lazkano euskaldunak daude.
1990eko hamarkadan hasi ziren
Karakorumeko mendiak igotzen,
eta, ordutik hona, hainbatetan bi-
sitatu dute Husheko eskualdea.
Bidaia horietan, hain eremu
arriskutsuak eskalatzeko ezin-
bestekoak zaizkien porter edo
xerpekin harreman estua egin
dute.
Herritarrei erreparatutaAdiskidetasun horretatik abiatu-
ta, Pakistango iparraldeko herri-
tarrek duten egoeraz jabetu ziren
mendizaleak. Hango biztanleen
bizi baldintzak gogorrak direla
ikusi zuten, ez soilik klimagatik,
baita oinarrizko arlo askotan du-
ten garapen falta handiagatik ere:
esate baterako, hezkuntzan, osa-
sunean, ekoizpenean edota gene-
ro berdintasunean. Egoera hori
aldatu nahirik, Baltistan funda-
zioa sortu zuten 2001ean.
«Bitxia da. Bidaiatu dudanean,
nire lehen helburua paisaiaz go-
zatzea izan da: mendiak, hara-
nak, errekak… inoiz ez dut errepa-
ratu jendearengan. Maitasunez
bete naute inoiz ikusiko ez ditu-
dan pertsonek. Haur horiek hez-
kuntza jasotzeko aukera izatea
nahi dut». Hala mintzatu da San
Sebastian.
Hiru mendizaleak atzo izan zi-
ren Gernika-Lumoko Astra fabri-
ka sozialean. Han, Husheko biz-
tanleek duten egoerari buruzko
hitzaldia egin zuten. Mendizaleen
ikuspuntutik betiere, Pakistanen
azken 30 urteetan izandako espe-
rientziak azaldu zituzten Iñurra-
tegik, Lazkanok eta San Sebastia-
nek. Hango herritarren artean
sortutako harremanak nolakoak
diren azaldu zuten, eta eskualde-
ak izandako eraldaketari buruz
ere aritu ziren.
Mendi mundutik sortutako
proiektua izan da fundazioa, bai-
na urteak pasatu ahala helburuak
handituz eta hedatuz joan dira,
Baltistango herritarrek dituzten
beharrizanak zein diren ikusita.
Horrela, Iñurrategik bere zaleta-
suna abiapuntutzat hartuta egin
beharrekoei buruz hitz egin zuen.
Haren esanetan, «kirolariek gau-
zak egiteko filosofia bati jarraitu
behar diote; azken finean, ardura
bat dute». Ardura horretatik, be-
harrizan horretatik jaio zen Bal-
tistangoei laguntzeko gogoa.
San Sebastian, berriz, funda-
zioak egindako aurrerapenei bu-
ruz aritu zen: «Lehenengo mendi
eskola sortu zuten hango jendea-
rentzat. Hala, alpinismo teknikak
ikasteko eta irakasteko eskola
egin zuten. Horri esker, zamake-
tariak izateaz gain, gidari lanak
egiteko aukera ere badute orain
hangoek. Ondoren, ureztatze sis-
tema eta nekazaritza garapenera-
ko proiektuak etorri ziren».
Dena den, fundazioaren oina-
rria hezkuntzaren garapena dela
azaldu du. Horren erakusgarri,
herrixkako neskatoak eskolatze-
ko sortu duten proiektua dago,
baita genero berdintasunaren
alorrean egin dituzten sentsibili-
zazio kanpainak edota osasun
alorreko trebakuntza tailerrak
ere.
Baltistan fundazioa2001. urtean sortu zen fundazioa,
eta helburua izan da eskualdeko
biztanleei beharrezko gaitasunak
eta azpiegiturak eskaintzea. Ba-
liabide horiek eskainita, gizon eta
emakumeentzat berdintasunez-
koa izango den garapen ekono-
mikoko eredu iraunkorra susta-
tzea da asmoa.
Elkartasunean mendia bide le-
lopean, fundazioak Baltistango
herritarrek sortutako Felix Iñu-
rrategi Foundation Baltistan Ma-
chulu erakundearekin egiten du
lan. Bi erakundeek proiektuen ja-
rraipena egiten dute elkarlanean,
herritarren beharrizanak identi-
fikatzeko eta horiei laguntza es-
kaintzeko ahalegina eginez.
Hainbat mendizalek Baltistan fundazioa sortu zuten, Pakistango Hushe bailarakoherritarren garapen soziekonomikoan eta hezkuntzan ekarpenak egiteko.
Elkartasunerako bidea bilatuz
Hushe herrixkako ume eta gazteek jasotzen duten hezkuntza indartzea da Baltistan fundazioaren oinarrietako bat. BALTISTAN FUNDAZIOA
Alberto Iñurrategi da proiektuaren sustatzaileetako bat. JON HERRANZ - GERARD PERIS
Kirolariek gauzakegiteko filosofia batijarraitu behar diote;azken finean, ardurabat dute»Alberto IñurrategiMendizalea
«Maitasunez bete nauteinoiz ikusiko ez ditudanpertsonek. Haur hauekhezkuntza jasotzekoaukera izatea nahi dut»Juanjo San SebastianMendizalea
‘‘
8 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23aGaiak
-
T7AK BAT(Euskadi)eatroa TX TAT
AK 1ABENDU
Auditorium // 20:30 // 6-12 €
KHAMI(Euskadi)
AK 2ABENDU
Auditorium // 19:00 // 6-12 €
.kulturleioa.comwww.
Eragin batzarrakprekaritateasalatuko du gaur
BILBO bPrekaritatearen eta es-
plotazioaren aurkako manifesta-
ziora deitu du gaurko Eragin
Bilboko Gazte Prekarioen Batza-
rrak. Enpresariek enplegua sor-
tzeko laguntzak jaso dituztela
baina langileei soldatak murriztu
dizkietela salatu dute. Bereziki la-
rritzat jo dute gazte, emakume
eta migratzaileen egoera.
21:00etan aterako da manifesta-
zioa, Plaza Biribiletik.
Nola trata ditzatennahi duten islatudute umeek artean
BILBO bHausnarketarako tartea
zabalduko duen erakusketa bitxi
bat jarri du Bidegintza gobernuz
kanpoko erakundeak Atxuriko
tren geltokian. Bilboko 300 ume
eta neraberi baino gehiagori gal-
detu diete zer-nola trata ditzaten
nahi duten. Erantzuna arte adie-
razpenen baten bidez islatu dute.
Igandera bitartean ikusgai daude
ume eta gazteon erantzun harri-
garriak.
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Lanuzteak egingo dituzte dato-
rren astean, berriro ere, Bizkaibu-
seko hainbat lineatako langileek.
Sei egunez egin dituzte lanuzteak,
orain arte, Ezkerraldeko, Mea-
tzaldeko, Durangaldeko eta Arra-
tia-Nerboiko lineak kudeatzen
dituzten enpresetako langileek;
azaroko aste guztietan. Datorren
astelehenean eta ostegunean ere
hainbat autobus zerbitzu ez dira
ibiliko.
Goizean eta arratsaldean egingo
dute greba, orain arte bezala. Zer-
bitzua eten egingo dute 07:30etik
09:30era artean eta 18:00etatik
20:00etara. Hitzarmenaren nego-
ziazio prozesua blokeatuta dagoe-
lako eta lan baldintza hobeak es-
katzeko deitu dute lanuzteetara.
Lan hitzarmena 2017ko abendua-
ren 31n iraungi zen.
Greben ondorioz etenaldiak
izango dituzten autobus zerbi-
tzuek 42.000 erabiltzaile inguru
dituzte. Bi enpresak kudeatzen
dituzte linea horiek: Ezkerraldea
Meatzaldeak eta Pesalurrek. Be-
rrogei lineatan ematen dute zer-
bitzua, eta egunero ia berrehun
autobus ateratzen dituzte errepi-
deetara. Enpresa horien esku
dago Bizkaibusek ematen duen
garraio zerbitzurik handiena. Ia
mila langile dituzte. Eta sindika-
tuek enpreson murrizketa politi-
kak salatu dituzte.
Urrian ekin zieten mobilizazio-
ei. Hil horren azken egunean ba-
tzartu ziren enpresa batzordeak
eta enpresetako zuzendaritzak.
Bilera haren ostean, sindikatu
guztiek deitu zituzten langileak
lanuzteetara, hitzarmena berri-
tzeko negoziazioetan aurrera-
pausorik ez zegoela ikusita. Aza-
roko aste guztietan egin dituzte bi
greba egun. Erantzun handia izan
dute deialdiek, sindikatuen da-
tuen arabera.
Eusko Jaurlaritzak %30eko gu-
txieneko zerbitzuak ezarri zituen
greba egunetarako. Lehentasuna
eman diete beste garraiobide pu-
blikorik ez duten eremuei edo
osasun etxeetara doazen zerbi-
tzuei. Neurri juridikoak hartzeko
asmoa iragarri zuten sindikatuek,
gutxieneko zerbitzu horiek baino
gehiago eskaintzen ari zirelako.
Gurutzeta, Santa Marina zein
Usansoloko ospitaleetara Bilbo,
Lutxana eta Orozkotik doazenek
nabariko dituzte lanuzteok. Baita
EHUrako hainbat lineatan ere:
Bilboko hainbat lekutatik atera-
tzen diren lineetan zein Galdakao,
Ugao, Basauri, Etxebarri eta Er-
mua unibertsitatearekin lotzen
duten lineetan ere ondorioak
izango ditu grebak. Herrien arte-
ko zerbitzuetan ere egongo dira
etenak. Gutxieneko zerbitzuak
zeintzuk izango diren zehaztu du
Bizkaibusek linea bakoitzean,
erabiltzaileek kontsultatzeko au-
kera izan dezaten.
Bilbobusen, hitzarmen eskeBilbobuseko langileek ere lanuz-
teak egingo dituzte datorren hile-
an. Abenduaren 3an eta 5ean, bi
ordukoak izango dira; laukoak,
berriz, hilaren 10ean, 12an, 14an,
17an eta 19an. Abenduaren 21era-
ko, San Tomas egunerako, egun
osoko grebara deitu dituzte langi-
leak. Lan hitzarmena negoziatu
nahi dute, urtebete baitarama
blokeatuta.
Bizkaibusekohainbat lineatanlanuzteekinjarraituko duteBerriro egingo dituzte lanuzteak asteleheneaneta ostegunean, Ezkerralde, Meatzalde,Durangalde eta Arratia-Nerbioiko lineetan
42.000 erabiltzaile inguru dituzte lanuzteak egiten ari diren autobus lineek. LUIS JAUREGIALTZO / FOKU
9BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23a Gaiak
Aurreskua egingodiote Gernikakoeukaliptoari, bihar
GERNIKA-LUMO bEukaliptoaren
landaketa etengabe hazten ari
dela salatzeko, jarduera berezia
antolatu du biharko Kolore Guz-
tietako Basoak egitasmoak.
Aurreskua dantzatuko diote Ger-
nikako eukaliptoari. Euskal He-
rria museoko lorategian egingo
dute dantza, 13:00etan. Beltzez
jantziko da dantzaria. Eukalipto-
ak dakartzan arriskuak ikusarazi
nahi dituzte hala.
Bilbobusen bi eta lauorduko lanuzteakegingo dituzteabenduan; eta greba,San Tomas egun osoan
-
Aitziber Laskibar Lizarribar Bilbo
«Ez naiz zurea, nirea baizik».
Matxismoa amaituko bada pen-
tsaera asko aldatu beharko direla
eta, lelo hori aukeratu du Bizkai-
ko Aldundiak indarkeria matxis-
taren aurkako mezua zabaltzeko.
Igandean da azaroaren 25a, In-
darkeria Matxistaren Kontrako
Nazioarteko Eguna. Eta morez
janzten ari dira Bizkaiko herri
asko, indarkeria matxistari aur-
kakotasuna adierazteko.
Emakumeen Aurkako Indar-
keriaren Maparen arabera, 30 an-
dre hil ditu indarkeria matxistak
Bizkaian 2004tik. Ordutik, ema-
kumeen aurkako 35.000 eraso
zenbatu ditu; batez beste, 2.600
eraso urtean, eta, foru aldundiak
jakinarazi duenez, egonkor man-
tentzen da kopurua. Iaz, 2.768
zenbatu zituen. «Gizonen eta
emakumeen arteko desparekota-
sunean oinarritutako gizarte ba-
tean bizi gara», azaldu du zenba-
ki horien atzean dagoena Teresa
Laespada Berdintasuna Sustatze-
ko diputatuak. Hain zuzen, eraso
eta hilketa horiek ditu «despare-
kotasun horren adierazlerik la-
rriena».
Egoera irauli nahian, sentsibili-
zazio kanpaina abiatu du aldun-
diak. Emakumeen ahalduntzea
eta erabakitzeko askatasuna sus-
tatzea helburu duen leloa hartu,
eta oinarri bera duen irudia kale-
ratu du. Leioan eta Portugaleten
tamaina handiko horma irudiak
egin ditu. 17.000 kartel banatu
ditu Bizkaian, eta 127.000 itsasga-
rri, 15.000 txartel zorro, milana
koaderno eta oihalezko poltsa,
8.000 pin, eta puntu morea irudi-
katzen duten lurreko 80 binilo.
Herrietan zabaldu du kanpaina,
baita kirol esparruan ere, besteak
beste.
Herriek ere hartu dute beren
gain azaroaren 25ari begirako
mezua zabaltzeko ardura; bai
udalek, eta bai herri mugimen-
duek. Bilboko Udalak, adibidez,
puntu morearen bidez adierazi du
jarrera. Udaletxeko balkoian jarri
du, eta beste eraikin esanguratsu
batzuetan ere bai. Pin borobil mo-
reak ere banatuko ditu barrutie-
tako udaltegietan, ikastetxeetan,
osasun etxeetan eta kiroldegie-
tan, besteak beste. Gaur, irakur-
keta parte-hartzaile baten bidez
adieraziko du eraso matxisten
aurkako jarrera. 11:00etatik
13:00etara izango da irakurraldia,
Arriaga antzokian.
Bermeon, Emaginek eta Euskal
Herriko Bilgune Feministak In-
darkeria hitzaldia egingo dute
gaur, 19:00etan, Erroxape elkar-
tean. Igandean elkarretaratzea
egingo dute Lameran, 13:00etan,
eta, ondoren, ekitaldia eta adie-
razpen instituzionala. «Ezinbes-
tekoa da ulertzea gaur egungo gi-
zonezko eta andrazko ereduak al-
datu behar direla; harreman
afektibo eta sexual berriak sortu
behar ditugu, askatasunean eta
errespetuan oinarrituta», adiera-
zi du Idurre Bideguren alkateak.
Arrigorriagan, Herritarren
Martxa antolatu dute igandera-
ko. 12:00etan hasiko da herrigu-
nean, Abusura joateko. Abendua-
ren 26, 27 eta 28rako, berriz, auto-
defentsa saioak antolatu dituzte.
Zallan, txangoa egingo dute
gaur, Arangurenetik 11:30ean
abiatuta. Ondoren, elkarretara-
tzea egingo dute Euskadi plazan.
Berrizen ere martxa egingo dute
igandean, udaletxetik Urtiaga
plazara, 12:00etan hasita. Aurrez,
bihar, Las hermanas Rivas an-
tzezlana erakutsiko dute,
20:00etan, kultur etxean. Etxeko
leihoetan puntu morea jartzeko
deia egin du Berrizko Udalak.
Autodefentsa feminista ikasta-
roak izango dituzte Zornotzan
bihar goiz eta arratsalde. Ipuin
kontalari bat ere bai eguerdian.
Igandean, elkarretaratzea egingo
dute plazan, 13:00etan, eta ondo-
ren, Beldur Barik Flash Moba.
Ekitaldi ugari,indarkeriamatxistari aurre egitekoIndarkeria Matxistaren Kontrako NazioartekoEguna da etzi, eta salaketa herriz herri hedatukoda b Aldundiak sentsibilizazioari heldu dio
Aldundiak azaroaren 25aren harira Portugaleten egindako horma irudia. BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
10BIZKAIKO HITZA
Ostirala, 2018ko azaroaren 23aGaiak
-
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Nagore Gonzalez aktoreak (Bilbo,1987) ibilbide oparoa egin duagertokietan. En esperaantzezla-na antzeztuko du Badulaken,bihar eta abenduaren 1ean. Etzi,berriz, Mari eta gaileta fabrikaumeentzako antzezlana estreina-tuko du Pabiloi 6 espazioan. Bestehainbat proiektu ere badarabiltzaesku artean.Antzerki munduan hasi zinen,
telebistan aurpegi ezagun bila-
katu, eta, orain, berriz ere an-
tzerkira itzuli zara. Zein dizipli-
natan sentitzen zara gusturen?
Oso desberdinak dira. Bietanegon naiz izugarri pozik. Ez nukeesango gusturago nagoenik bate-an edo bestean. Nire kasuan,proiektuaren araberakoa da sen-tsazioa, euskarriaren araberakoabeharrean. En espera lanean buru-belarri
sartuta zabiltza. Zein da lan ho-
rren argumentua?
Bi eszena agertzen dira. Horieta-ko bakoitzean bi emakumerenarteko topaketa kasuala gerta-tzen da. Eszena bakoitza garaihistoriko batean gertatzen da,baina protagonistek bietan hitzegiten dute emakumeoi bakarrikgertatzen zaizkigun gauzei buruz.Pablo Allendek idatzi eta zuzen-dutako lana da. Eszena horietako batean, Ma-
rilyn Monroeren azalean sartzen
zara. Zaila izan da?
Lehenengo eszenan, MarilynMonroe naiz, eta Yolanda Marti-nez, berriz, Dorothy Parker idaz-lea da. Bigarren eszenan gauregungo bi pertsonaia anonimogara. Marilynen eszena defenda-tzen zailagoa da. Beste testuingu-ru batean dago, bigarrena bainoteatralizatuagoa da —bigarrenanaturalagoa da— ; Marilyn antzez-tea zaila da. Hasieran, erraza diru-di, oso argi daukazulako nolakoazen pertsonaia. Baina azalaraztendugun Marilyn ez da topiko hori;1960an Marilynek berak aurrera-pauso bat eman nahi izan zuen:ekoizpen etxe propioa sortu zuen,aktore on bilakatu nahi zuen, etaikasten hasi zen. Hala, Marilyn in-telektualago baten garai hori era-kutsi nahi izan dugu. Bestalde,erronka handia da fisikoki etamugimenduei dagokienez hainezaguna duguna antzeztea. Ka-rakterizazio potentea daramagu.Eta gero, hori guztia desagertu,eta bigarren eszenara goaz. Zer-nolako harrera izaten ari da
En esperaantzezlana?
Azaroaren 10ean estreinatu ge-nuen. Bi emanaldi egin dituguorain arte, eta oso pozik gaude.Oraindik zaila da baloratzen, es-
treinaldietara lagunak etortzendirelako, baina itxura ona dauka. Hori bukatu, eta beste proiektu
erabat desberdina taularatuko
duzu: haurrentzako antzezlan
bat. Zerbait aurrera dezakezu?
Bai. Eidabe konpainiaren Marieta gaileta fabrikada. Olatz Go-rrotxategik zuzentzen du, GalderPerezek idatzi du, eta taula gaine-an Itsaso Paia, Ainhoa Artetxe etahirurok ariko gara. Bi planotanbereizten da antzezlana. Batean,gaur egungo familia bat osatzen
dugu: ama, alaba eta amama.Gero, flashback-en bidez, iraga-nera joango gara, eta gaileta fabri-ka batean gertatu zirenak ikusikoditugu. Besteak beste, ordukogrebak eta emakumeen lana eza-gutuko ditugu. Antzerkira itzuli zara, baina film
labur batean ere parte hartu
duzu. Zinebin egon zara orain-
tsu. Zein lan aurkeztu duzue?
Atico B. Pablo Allendek idatzita-koa da hori ere. Iaz, Zinebik sariaeman zion proiektua garatzeko,
eta aurtengo Zinebin estreinatudugu. Zer-nolakoa izan da esperien-
tzia?
Oso polita eta aberasgarria. Guantzerkitik gatoz eta diziplina ho-rretan moldatzen gara ondoen.Pablok proiektua erakutsi zida-nean esan nion antzerki bat beha-rrean film labur baterako lanazela hura. Gero filma teatralizatusamar geratu zaigu, baina ikustengenuen beste euskarri batean ho-beto garatuko genuela, eta horre-
tarako lantaldea osatu genuen.Estibaliz Alonso, Gheada Estudioeta Kiko Monzon harrapatu geni-tuen bidetik, soinua eta zinema-tografia lantzeko. Aktore gisa,Ane Pikaza eta biok ari gara. Osopozik geratu gara emaitzarekin.Zer-nola uztartzen dituzu lan ho-
riek guztiak, horrenbeste erre-
gistrotan arituta aldi berean?
Arreta handia jarri behar duzu.
Lanez gain, bizitza ere badaukazu,
gainera. Goizean gaileta fabrika
bateko langilea zara, eta arratsal-
dean, Marilyn. Zoramena da. Bai-
na beti ez da hala. Hilabete hau po-
tente samarra izaten ari da. Lan
bakoitzean buru-belarri kontzen-
tratuta eta prestatu dudan guztia
azalerazita, eta beste guztia bloke-
atuta lortzen dut denak uztartzea.
Garai txarrak ere iritsiko dira.
Bai, bolada luzez egon zaitezke la-nik egin gabe. Lan hau gogorra daalde horretatik. Ba al duzu beste proiekturik
esku artean?
Bai, Lyceum club lanarekin arigara biran. 2016an hasi ginen tau-laratzen Maria Goirizelaiak idatzieta zuzendutako lan hori. Hain-bat hitzordu ditugu zehaztuta So-pelan, Bilboko Ariagan, Berrizen,Ermuan eta Elorrion. The RockyHorror Picture Show lan guztizdesberdinarekin ere lanean arinaiz, Malabrigo Teatro konpai-niarekin. Abenduaren 29an Do-nostian egongo gara. Eta etor dai-tezkeen proiektuetarako esku za-balik nago [barreak].Arte Ederretan lizentziatua zara,
irakaslea ere bai. Zer lan etorki-
zun irudikatzen duzu?
Hezkuntzako zerrenda bateanizena ematera noa. Denera iritsiahal izateko malabarismoak egi-ten aritzen naiz, eta gauza batzukaukeratzen eta beste batzuk baz-tertzen. Antzerkia da nire boka-zioa, eta, ahal dudan heinean,hortik bizi naiz; prekaritatean,noski. Baina argi daukat aukerahori nahi dudala. Patatak jangoditut bizitza osoan, baina zorion-tsu naiz.
«Antzerkia da nirebokazioa, eta, ahal dudanheinean, hortik bizi naiz»
Nagore Gonzalez b Aktorea
Arte Ederretan lizentziatua eta irakaslea da Gonzalez; argi du aktore izannahi duela, nahiz eta jakin prekaritatean bizitzera kondenatzen duela.Emakumea ardatz duten hainbat antzezlanetan ari da buru-belarri.
MARISOL RAMIREZ / FOKU
11BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23a Berbetan
-
Natalia Salazar Orbe Bilbo
Komunikatzeko
eta arte adie-
razpena lan-
tzeko beharra-
ren antzera,
irudimena as-
katzeko zein gizartearen behar
eta injustiziak salatzeko objek-
tuak bitarteko gisa erabili dituzte
zibilizazio anitzek milaka urtetan
zehar. Objektu horiei bizitza ima-
jinarioa eman izan diete, horiekin
antzeztu dute, mezuak zein arte
adierazpenak zabaltzeko edo
errituak irudikatzeko. Txotxon-
giloen aitzindari haiek asko gara-
tu dira batean eta bestean. Bilaka-
era eta aberastasun horren era-
kusgarri bihurtuko da Bilbo,
gaurtik abenduaren 2ra arte. Bil-
boko Nazioarteko 37. Txotxongilo
jaialdia egingo dute.
Desberdina izan da txotxongi-
loen bilakaera eremu eta kultura
batzuetan eta besteetan. Hala
ekarri du gogora Josu Kamara
jaialdiaren antolakuntza taldeko
eta Kukubiltxo taldeko kideak.
«Ekialdekoak ez dauka zerikusi-
rik Europa aldean egin denare-
kin». Txotxongilo klasikoari, ale-
gia, eskuko panpina moduan era-
biltzen denari buruzko pasadizo
bitxia ekarri du gogora. Indar
handia hartu omen zuen Europan
emakumeek egindako greba
handi baten ostean. «Sistema bi-
txi hori bururatu zitzaien: eskula-
rrua jantzi, eta horrekin hasi ziren
kontatzen ugazabek zer egiten
zieten eta euren egoera zein zen.
Hortik aurrera, txotxongiloek
beste era bateko mezuak emate-
ko modu berriak sortu ziren».
Gaur egun, ez dago txotxongi-
loen ikuskizunak eremu jakin ba-
karrean kokatzerik. Unibertso
geldiezin horren lekuko bihurtu-
ko da jaialdia. «Sormen klasiko-
ak zein magikoak egon daitezke.
Ez dauka mugarik, sormen han-
diko esparrua da eta».
Jaialdia antolatzeko lantaldea
aldatu zuten duela bi urte. Juanjo
Corrales jarri zen talde horren
buru. Antolatzaile berriez gain,
aldaketak sartu dira egiteko mo-
duetan ere. «Aro berri batean
sartu nahi dugu, eta pauso be-
rriak eman, 1982an abiatu zuten
jaialdiari ate eta leiho berriak za-
baltzeko».
Aldaketa horren adierazgarri,
Bilboko hainbat eremutan izango
da dozena bat ikuskizun baino
gehiago ikusteko aukera. Helbu-
ruetako bat horixe baitu lantalde
berriak: txotxongiloen jaialdia eta
ikuskizunak Bilbo osora zabal-
tzea. Auzoetan dituzten «konpli-
zeak» baliatu dituzte asmo hori
gauzatzeko. «Otxarkoagan, Es-
kena produkzio eszenikoko en-
presen elkarteak kudeatzen duen
Harrobia espazioa dago. Beraiekin
harremanetan egon gara, eta han
ere programatuko eta egingo di-
tugu gauzak». Hirian, antzerkia-
ren eremuan «beste agente ga-
rrantzitsu bat» da Pabiloi 6, eta
espazio horrekin ere elkarlanean
ari dira. Ikuskizunetako batzuk
hara eramango dituzte.
Bilboko Nazioarteko 37. Txotxongilo Jaialdia egingo dute gaur hasi eta abenduaren 2ra arte. CamposEliseos antzokia izango du egoitza nagusi, baina Harrobia eta Pabiloi 6 espazioek eta Errekaldekogizarte etxeak ere hartuko dituzte ikuskizunak, jaialdia hiriko auzoetara zabaltzeko helburua betez.
Istorio eta aldarrien mezulariak
Greziako Hop Signor Puppet Theatre konpainiak Jirafa aurkeztuko du, Campos Eliseos antzokian. YORGOS NOUNESIS AKA
12 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23aProposamena
-
Hala, nahiz eta jaialdia CamposEliseos antzokiko Kupulan zen-tralizatu, ahalegina egin dute«auzoetara ere joateko, eta txo-txongiloen mundua hiri osora za-baltzeko». Harrobiaz eta Pabiloi 6espazioaz gain, Errekaldeko gi-zarte etxean ere antolatuko dituz-te emanaldiak. «Elkarlan horre-tan sakontzea da asmoa». Esfor-tzu hori emaitza eta erantzun onaizaten ari dela sumatu dute. Kolaborazioena da beste arda-
tzetako bat. «Corralesen lehenlana izan da Tolosan [Gipuzkoa]egiten duten jaialdiarekin harre-manak egitea eta jaialdi biak el-karlanean egiten saiatzea. Ikuski-zun batzuk batean eta besteanizango dira, baina, batez ere, hel-buruak eta gogoak dira parteka-tzen ditugunak».
AniztasunaJaialdiaren mamiari erreparatu-ta, «aniztasuna» nabarmendudu Kamarak. «Modu guztietako,teknika anitzetako eta jatorri des-berdinetako ikuskizunak ditu-gu». Euskal Herriko ordezkaribakarra dute: Anita Maravillas
konpainia. Haren ondoan arikodira Espainiako, Herrialde Kata-lanetako, Italiako, Australiako,Greziako, Israelgo, Argentinakoeta Hungariako sortzaileak eta ar-tistak. Mundu osoko tradizioarenerakusgarri izango dira sortzailehoriek guztiak. Jatorri anitz eta egiteko modu
desberdinak ekarriko dituzte ar-tistok. Manipulazio erak ere dene-tarikoak izango dira: txotxongiloklasikoak, harizko txotxongiloakzein teknika berritzaileak lantzendituzten konpainien topalekuizango da jaialdia. «Gero etagehiago ikusten ari gara fusioabeste adierazpen artistikoekin zernola lantzen den: musikarekin,zinemarekin edota arte plastikoe-kin, besteak beste». Teknika ho-riek nahastu eta uztartzen dituz-ten ikuskizun ikusgarriak izangodira Bilbon.Gertuko saioak izango dira.
Formatu txiki edo ertaina izangodute. Ez dute ekarri formatu osohandirik. Baina ikuskizun bitxi-rik ez da faltako. Girovago etaRondella familiak eta Dromoso-fistas konpainiak Arriaga ondoan
jarriko dituzten kamioi eta auto-busetan eskainiko dituzte ikuski-zunak. «Antzoki gisa dituzte ego-kituak barrutik. 35 ikus-entzulesartzen dira bakoitzean. Antzerkimugikorrak dira. 3 urtetik gora-koentzako saioak emango dituztebatean; eta 7 urtetik gorakoentza-koak, bestean».Mintegiek eta ikastaroek boro-
bilduko dute jaialdia. Orain arte,ikastaroak profesionalentzat izandira. Aurten, zaleentzat ere izan-go dira. Objektuekin jolasteragoaz izeneko ikastaro praktikoaemango dute Pabiloi 6 espazioan.Bestalde, txotxongiloen munduan murgilduta daude-nentzako mintegia prestatu dute.Diziplinaren egoerari buruz ezta-baidatuko dute. Argi dutena zerada: «Txotxongiloek urte osoanegon behar dute bizirik nazioar-teko jaialdi batek zentzua izate-ko».
Jojo lana taularatuko du Herrialde Katalanetako Borja Ytuquepintas konpainiak. XAVIER VALLS
IKUSKIZUN BATZUK
‘Jon Braun’
Anita Maravillas.Maitasunak
zoritxarrei aurre egiteko ematen
duen ausardiari buruzko istorioa
aurkeztuko du jaialdian Euskal
Herriko ordezkari bakarrak, Ani-
ta Maravillas taldeak. Jon Braun
eta Malintxe neba-arrebak ba-
natu egingo dituzte, eta Jon
arrebaren bila abiatuko da.
‘Mr. Train’
Trukitrek konpainia.Nowhere
geltokian, Mr. Train eta haren
txakurra bizi dira. Mr. Train noiz-
nahi ari da txakurra uxatzen. Bai-
na, egun batean, txakurra ez da
itzuliko, eta gizona, txakurraren
faltan sumatzen duela eta, haren
bila abiatuko da. Aurkituko ote
duen jakiteko, Herrialde Katala-
netako Trukitrek konpainiaren
lana ikustera joan beharko da.
‘Dena berdea zenean’
Key Theatre.Hormigoi grisaren
atzean ezkutatzen diren belar-
diei eta esperantzari buruzko is-
torioak kontatzen ditu Israeletik
iritsitako Key Theatre konpai-
niak, koaderno birziklatuek eta
orrialde horituek apaindutako
agertoki batean.
‘Criaturas particulares’
Roberto White.Elkarren artean
loturarik ez duten zazpi istorio
motz, poetiko eta umoretsu kon-
tatuko ditu artista argentinarrak,
clown hizkuntza, gorputz txo-
txongiloak, mimo antzerkia
eta objektu antzerkia uztartuta.
Besteak beste, puxikak eta
ping- pong pilotak erabiliko ditu.
‘Antón Retaco’
Los Titiriteros de Binefar.Ma-
ria Luisa Gefaellen Antón Retaco
haurrentzako liburuan oinarritu-
tako ikuskizuna taularatuko du
Espainiako Los Titiriteros de
Binefar konpainiak. Bizitza libre-
aren, herri antzerkiaren eta gau-
za umilen aldeko istorioa aur-
keztuko dute.
‘Historia de una semilla’
La Canela konpainia.Gizakiak
bizitzako garai anitzetan igaro-
tzen dituen faseetan oinarrituta
dago hazi baten istorioari buruz-
ko lan hau. Metafora horren bi-
dez, maitasunak bizitzan duen
garrantziaz hitz egingo du La Ca-
nela Espainiako konpainiak.
Haurtzaroan gizakiek duten in-
darra estimulatzearen garran-
tziaz hitz egiten du lanak.
‘Hari batetik zintzilik’
Di Filippo Marionettes. Italia
eta Australia arteko konpainia
da Di Filippo Marinettes, eta ha-
ren lana ikustera doazenei txo-
txongiloak bizirik daudela irudi-
tuko zaie, emozioak transmiti-
tzeko gai baitira. Soiltasunez eta
poesiaz betetako ikuskizuna
aurkeztuko dute Bilbon.
Teatri Mobili
Girovago & Rondella eta
Dromosofistas.Kamioi bat eta
autobus bat ezohiko antzerki es-
pazio bihurtuko dituzte Giovago
e Rondella familiak eta Dromo-
sofistas konpainiak. Manoviva
eta Antipodiantzezlanak izango
dituzte aukeran Arriaga ondoan
jarriko dituzten agertokietara bil-
tzen direnek.
13BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23a Proposamena
Informazio gehiago
nahi izanez gero,
jo webgune honetara:
bilbaotxfest.org
@
-
MUSIKA
ARRIGORRIAGAMeridian.
bGaur, 20:00etan, Lonbo aretoan.
ARTEAGAKelma.
bGaur, 19:00etan, kultur etxean.
ARTEAGALowe.
bBihar, 20:30ean, Batzokian.
BARAKALDOPendejo, Cordura
eta Craneon.
bGaur, 20:00etan, Mendigon.
BARAKALDOUdal Musika Banda.
bGaur, 20:00etan, Barakaldo
antzokian.
BARAKALDOSub Rats eta Bataälla.
bGaur, 20:00etan, El Tubon.
BARAKALDOUdal Txistu Banda.
bOstegunean, 20:00etan,
Barakaldo antzokian.
BERANGOErasoka, Faltons,
Doubling Boys eta Vietcong 68.
bBihar, 21:30ean, Rock & Rollan.
BERMEOD-Tox, Nevada
eta Kaleko Urdangak.
bGaur, 22:00etan, Nuntxakun.
BERMEOVersus, Gatazka 2.0
eta Ost.
bBihar, 22:00etan, Nuntxakun.
BILBONeur(o)n eta Mikel Beizama.
bGaur, 19:00etan, Bilbo Arten.
BILBO Isabel Marco.
bGaur, 19:00etan, Fnacen.
BILBOBilboko Korala, Rossini eta
EHUren abesbatzak, Bilboko Udal
Musika Banda eta Benito Lertxundi.
bGaur, 20:00etan, Bilbo Arenan.
BILBORefuge eta Prima Nocte.
bGaur, 20:00etan, Rock Starren.
BILBODani Flaco.
bGaur, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOEl Canijo de Jerez
y la Banda Magnetica.
bGaur, 20:30ean, Stage Liven.
BILBONiña Pastori.
bGaur, 20:30ean, Euskaldunan.
BILBOKaotic Lovers eta Rackzones.
bGaur, 20:30ean, Shaken.
BILBOButron Delta.
bGaur, 21:00etan, La Nuben.
BILBOThe Inspector Cluzo.
bGaur, 21:00etan, Satelite T-n.
BILBOGonzalo Portugal.
bGaur, 21:00etan, Luberren.
BILBOEmpty Files.
bGaur, 21:30ean, Azkuna zentroan.
BILBOArco.
bGaur, 21:30ean, Azkenan.
BILBOSupersuckers
eta Negracalavera.
bGaur, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOEl Trio Calavera.
bGaur, 22:30ean, Ambigun.
BILBODebonair eta MLDV.
bGaur, 01:00ean, Kafe Antzokian.
BILBOLa Desconocida del Sexto
eta Tucson Band.
bBihar, 12:00etan, Garabian.
BILBOLolo Garcia Trio.
bBihar, 12:00etan, La Riberan.
BILBOThe Owl Project, Sr. Tarzan
eta Ikimuri DJ.
bBihar, 19:00etan, Dock aretoan.
BILBOLorelei Green.
bBihar, 19:00etan, Zubiarten.
BILBOAne Zugaza eta Birkit.
bBihar, 19:00etan, Otxarkoagako
Harrobian.
BILBOThe Bilbobillies.
bBihar, 19:00etan, Singularren.
BILBOBribones Blues Band.
bBihar, 19:30ean, Erriberako azokan.
BILBOKarla Imbert.
bBihar, 19:30ean, La Barberia
del Norten.
BILBOMaestranza de Sevilla
eta OLBE: Fidelioopera.
bBihar eta asteartean, 19:30ean,
Euskaldunan.
BILBOLa Furia, Pupil-Les
eta Machete en Boca.
bBihar, 20:00etan, Stage Liven.
BILBOCarlos Nuñez.
bBihar, 20:00etan, BBK aretoan.
BILBOMr. JL.
bBihar, 20:00etan, Satelite T-n.
BILBOLa Granja.
bBihar, 20:30ean, Hika Ateneoan.
BILBOThe Amsterdammers.
bBihar, 20:30ean, Cotton Cluben.
BILBOBlack Monuments
eta Escape-ism.
bBihar, 21:00etan, Shaken.
BILBOCaliza eta Hickeys.
bBihar, 21:00etan, Muellen.
BILBOLucas Colman.
bBihar, 21:30ean, Azkenan.
BILBOGlaukoma eta
Nikotina & Little Martin Selektah.
bBihar, 22:00etan, Kafe Antzokian.
BILBOArnau Griso.
bBihar, 22:00etan, Santana 27n.
BILBORijuana vs. Lanzallamas.
bBihar, 22:30ean, Ambigun.
BILBO JMJ Trio.
b Igandean, 12:30ean, La Riberan.
BILBOSonic Trash.
b Igandean, 13:30ean, Satelite T-n.
BILBOGaztezulo Festa: Zea Mays,
Grises, Xabi Solano, Zuriñe Hidalgo,
Xabi Bandini, Liher, Jon Basaguren.
b Igandean, 18:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOBaskery.
b Igandean, 20:00etan,
BBK aretoan.
BILBOOscar D’Leon.
b Igandean, 22:00etan, Santana 27n.
BILBOEuskadiko Orkestra
Sinfonikoa: Agata erupzioan.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Euskaldunan.
BILBOThe Hot Sprockets.
bAsteazkenean, 20:30ean,
Kafe Antzokian.
BILBOHamlet.
bOstegunean, 19:00etan, Fnacen.
BILBO Javier Navas Quartet
& Enrique Oliver.
bOstegunean, 20:00etan,
Conde Duque hotelean.
BILBOLove of Lesbian:
Espejos y Espejismos.
bOstegunean, 20:30ean,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOThe Bleeding Flares.
bOstegunean, 21:00etan, Shaken.
DURANGO Juan Carlos Irizar.
bBihar, 19:00etan, Arrupe aretoan.
DURANGOElena Orobio
eta Carlos Lopez Pardo: Un músico
entre la nieblakontakizuna.
bBihar, 20:00etan, San Agustinen.
DURANGOSu Ta Gar.
bBihar, 22:00etan, Plateruenan.
ERMUAAlboka eta Txindurri.
bGaur, 22:15ean, Ermua antzokian.
GERNIKA-LUMOBullets of Misery,
Holy Txala eta Karmak.
bBihar, 20:30ean, Astran.
GETXONazioarteko Trikitixa
Jaialdia: Remco Sietsema, Filippo
Gambeta & Carmelo Ruso, Irati
Gutierrez & Amets Ormaetxea
eta Iñaki Plaza.
bBihar, 19:30ean, Andres Isasi
musika eskolan.
GETXOBiotz Alai eta Ondarreta
abesbatzak.
bBihar, 20:00etan, Mertzedeen
elizan.
GETXOTrikisession.
bBihar, 22:00etan, Azebarrin.
MARKINA-XEMEINEmeki, Larri
Brankan eta Xemein abesbatzak,
Haizea Martiartu, Mikel Ansola
eta Manuel Pere.
bBihar, 17:30ean, Mesedeen elizan.
MUNGIATantak Korala, Danontzat
Abesbatza, Gure Ametsa Txistulari
Taldea, Alaiak Mungialdeko Soinu-
lari Alkartea, J.M. Arregi Abesbatza
eta MMUK.
bBihar, 20:00etan, Andra Mari
elizan.
ONDARROAEskean Kristo
eta Hara.
bBihar, 20:00etan, Portuko Ranpan.
PORTUGALETELa Basu.
bGaur, 19:00etan, Merkatuan.
PORTUGALETEEnara.
bGaur, 20:00etan, Santa Klaran.
PORTUGALETETempus Floridum
Ensemble.
bBihar, 20:00etan, Santa Maria
elizan.
PORTUGALETEThe Space Octo-
pus, SamoaH eta Down the Ladder.
bBihar, 20:30ean, Grooven.
SESTAOBilbao Orkestra Sinfonikoa.
bGaur, 20:00etan, Musika Eskolan
izango da.
SOPELAMursego.
bGaur, 22:00etan, Plaza Beltzan.
SOPELACraig Brown Band.
bOstegunean, 22:00etan, Triangun.
Zornotza b Euskal Herriko Doinuak jardunaldia
Asteburu osoa, txalaparta hutsarekinJotzen Perkusioek eta Juan Antonio Alañak asteburu osorako egitaraua antolatu dute Etxanon, txalapartaren
bueltan. Euskal Herriko Doinuak jardunaldian txalaparta, adar eta perkusio instrumentuen erakusketa izango
da, txalaparta eta adarra jotzeko tailerrak, Hutsun txalaparta taldearen kontzertu didaktikoa gaur, Juan Antonio
Urbeltz eta konpainiaren Hots-Larretan bihar, bai eta herri bazkari eta bazkaloste animatua ere. HUTSEAN
14 BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23aAgenda
-
ZORNOTZAHutsun: Txalapartahutsakontzertu didaktikoa.
bGaur, 20:00etan, Etxanoko
frontoian.
ZORNOTZA Juan Mari Beltran,Ixiar Jauregi eta Errege Belda:
Hots-Larretan.
bBihar, 20:00etan, Etxanoko elizan.
ANTZERKIA
ABADIÑOKilkarrak: La �pera de los suburbios.
bBihar, 19:00etan, Errotan.
ARRIETATartean: Tabernaria. Instrukzioak botatzeko ondo
bat kaña.
bGaur, 19:00etan, Uriena txokoan.
ARRIGORRIAGAKiki eta Moko:Irriparra barra-barra.
bAstelehenean, 18:00etan, Abusu
zentroan.
BARAKALDOFestuc: Adiós, Peter Pan.
bBihar, 18:00etan, Gurutzetako
kultur etxean.
BARAKALDOEntrecajas: Intensamente azules.
bBihar, 20:30ean, Barakaldo
antzokian.
BASAURIRadio Rara Teatro: Los años rápidos.
bBihar, 20:30ean, Social antzokian.
BERANGOMasa Coral Ensanche:Si las mujeres mandasen zarzuela.
bBihar, 20:00etan, Berango
antzokian.
BERRIZBenetan Be: Inondik inora.bGaur, 18:15ean, kultur etxean.
BERRIZDoble Sentido: Las hermanas Rivas.
bBihar, 20:00etan, kultur etxean.
BILBOTeatro Español & Traspasos Kulture: Rojo.
bGaur eta bihar, 19:30ean, eta
igandean, 19:00etan, Arriaga
antzokian.
BILBOZero 10: Fuga de conejos.bGaur, 20:30ean, Campos Eliseos
antzokian.
BILBOGirovago & RondellarenManovivaeta Dromosofistas
konpainiaren Antipodi.
bGaurtik astelehenera arte,
10:00etatik 13:00etara eta
17:00etatik 20:00etara, Arriagan.
BILBOEnriqueta Vega: Diva Di Palo.
bGaur, 19:30ean, Zorrotzako
udaltegian.
BILBOCabezafuego eta Beatriz Sanchez: Bumaye!.
bGaur, 20:00etan, Biran.
BILBOAlbert Boadella: El sermóndel bufón.
bGaur eta bihar, 20:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBODavid Caiña:�¿Cómo verderla muerte?
bGaur eta bihar, 20:00etan, eta
igandean, 19:00etan, Pabiloi 6n.
BILBOAnita Maravillas: Jon Braun.bBihar, 19:00etan, Campos
Eliseos antzokian.
BILBOA-Teatral: La prudencia.bBihar, 19:00etan, Buiako
udaltegian.
BILBOBaidefeis: Construyendo a Verónica.
bBihar, 19:30ean, Garabian.
BILBODavid Gonzalez eta Ivan Villanueva: Contratiempoymarea.
bBihar, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, Hacerian.
BILBOEidabe: Mari eta gaileta fabrika.
b Igandean, 12:00etan, Pabiloi 6n.
BILBOTrukitrek: Mr. Train.b Igandean, 18:30ean, Campos
Eliseos antzokian.
BILBODi Filippo Marionnettes:Appeso ad un filo.
bAstelehenean, 18:30etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOBence Sarcadi: BudapestMarionnettes.
bAsteartean, 11:00etan eta
18:30ean, Errekaldeko udaltegian;
asteazkenean, 11:00etan eta
18:30ean, Deustuko udaltegian;
eta ostegunean, 18:30ean,
Otxarkoagako udaltegian.
BILBOMiren Gaztañaga, KepaErrasti, Gabriel Ocina, Arantza
Goikoetxea eta Aritza Rodriguez:
Garai zekenak.
bDatorren asteartetik aurrera,
11:00etan, eta 19:30ean, Arriagan.
BILBOHop Signor: Giraffe.bAsteartean, 18:30ean,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOBorja y Tuquepintas: Jojo.bAsteazkenean, 18:30ean,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOKey Theatre: When all was green.
bOstegunean, 18:30ean,
Campos Eliseos antzokian.
BILBOBea Insa & La Pacheca Collective: Paradigma.
bOstegunean, 19:30ean,
Errekaldeko udaltegian.
BILBOMastodonte: Anatomía de un éxodo.
bOstegunean, 22:00etan,
Kafe Antzokian.
DURANGOArena en los Bolsillos:Max txikia.
b Igandean, 12:30ean eta 17:30ean,
San Agustin kulturgunean.
Bilbo b Musika
Gaztezulo 200 FestaAdin nagusiko bihurtu da Gaztezuloaldizkaria, eta 200. zenbakia argita-
ratu dute. 18 urteko ibilbidea ospatzeko, kontzertu berezia antolatu dute
iganderako, Bilboko Kafe Antzokian: Zea Mays, Grises —argazkian—,
Xabi Solano, Zuriñe Hidalgo, Xabi Bandini, Liher, Jon Basaguren. HITZA
ERMUAMarkeliñe: Euria.bBihar, 17:00etan, Ermua antzokian.
GERNIKA-LUMO 7 Grados: Y todo por amor.
bGaur, 20:30ean, Lizeoan.
GERNIKA-LUMOPatata Tropikala:Kalean otso, etxean uso.
b Igandean, 17:00etan, Lizeoan.
GETXOGramagia eta Toni La Sal:La famiglia Torombole.
bBihar, 12:00etan, Erromoko
kultur etxean.
LEIOATanttaka: Como un vientohelado.
bGaur, 20:30ean, Kultur Leioan.
LEIOACaramuxo: Redondo.bBihar, 17:00etan eta 18:00etan,
Kultur Leioan.
MUSKIZErre Produkzioak: El chef.bBihar, 19:30ean, Meatzari aretoan.
SANTURTZIFele Martinez, LolaCasamayor, Lucia Barrado, Nuria
Gonzalez, Monica Regueiro eta
Cristina Plazas: Todas las mujeres.
bGaur, 20:30ean, Serantes aretoan.
SANTURTZIDani Muriel, Jose Manuel Seda, Javier Lago eta
Diana Palazon: Nerón.
bBihar, 20:30ean, Serantes aretoan.
SOPELABilbao 700 & III Millenium:Lyceum Club.
bGaur, 20:00etan, Kurtzion.
DANTZA
BASAURIElirale: Ninika.b Igandean, 12:30ean, Social
antzokian.
BILBOMarta Carrasco: Perra de nadie.
bBihar, 20:00etan, eta igandean,
19:00etan, Fundicion aretoan.
BILBOMoskuko Balleta: Beltxargen aintzira.
bAsteazkenean, 20:00etan,
Campos Eliseos antzokian.
BILBONazario Diaz: Háblame,cuerpo.
bOstegunean, 20:00etan,
Azkuna zentroan.
BILBOOtradanza: Rito.bOstegunean, 20:00etan,
Zabalguneko eraikinean.
ELORRIOProyecto Larrua: Baserri.bGaur, 20:30ean, Arriola antzokian.
LEIOA Imaginart: Little Night.b Igandean, 17:00etan, 18:00etan
eta 19:00etan, Kultur Leioan.
BERTSOLARITZA
ARANTZAZUBertso afaria: AnderElortegi eta Xabat Galletebeitia.
bBihar, 14:00etan, Herriko Tabernan.
BASAURIMaite Berriozabal, Nerea Ibarzabal eta Ane Labaka.
bGaur, 18:00etan, Marienean.
BILBOAferak bertso dinamika.bOstegunean, Deustuko
Herriko Tabernan.
IGORREBizkaiko Bertsolari Txapelketa. 2. finalaurrekoa:
Eneko Abasolo Abarkas, Malen
Amenabar, Oihana Bartra, Onintza
Enbeita, Nerea Ibarzabal eta Beñat
Ugartetxea.
b Igandean, 17:00etan, kiroldegian.
JATABEBertso afaria: Sustrai Colina eta Sebastian Lizaso.
bBihar, 21:00etan, Jatazpi txokoan.
MALLABIAMallabiko BertsolariGazteen Txapelketa: Ane Beloki,
Beñat Iguaran, Joanes Illarregi eta
Lurdes Ondaro.
bGaur, 21:30ean, Trabaku Behekoa
jatetxean.
BESTELAKOAK
BERANGOLur Korta kontalaria:Denak gara ezberdinak.
b Igandean, 18:00etan, antzokian.
BERMEOLupe Lekuona kontalaria.bGaur, 18:00etan, liburutegian.
BERRIATUAErroak Loran Jaia:bazkaria, kantaldia eta erromeria.
bBihar, 14:30ean, herrigunean.
BERRIZMaider Alzelai kontalaria:Aminalien biltzarra.
bBihar, 12:15ean, kultur etxean.
BILBOEneko Etxebarrieta: Musikagalduaren bila ipuin musikatua.
bBihar, 18:00etan, Abandoko
udaltegian.
BILBO Juanjo Corrales eta KoldoVio: Objektuekin jolastera goaz,
txotxongilo saio praktikoa.
b Igandean, 11:30ean, Pabiloi 6n.
DURANGOLiteratura emanaldimusikatua: Arrate Mardaras, Eider
Gorritxategi, Erika Lagoma, Esti
Gonzalez, Koro Benito, Kristina
Mardaras, Leire Bilbao, Maddi
Sanchez, Mireia Delgado, Eunate
Zarrabeitia eta June Iturriaga.
bGaur, 19:00etan, Andragunean.
ZAMUDIOAmeli Ipuinenjostuneeta Irati Celestino: Saxofonistaren
istorioa ipuin musikatua.
bBihar, 11:30ean, liburutegian.
15BIZKAIKO HITZAOstirala, 2018ko azaroaren 23a Agenda
-
Uxue Gutierrez Lorenzo
Mendebaldeko
kristautasune-
an eta judais-
moan erabil-
tzen zuten
errezoa da letania. Jainkoa gur-
tzea helburu, erreguesan gura du
hitzak latinez. Horregatik, Eako
ibilbideetako bat Letanien Bidea
izendatu zuten. Izan ere, erlijioak
behinola herrian izandako ga-
rrantziaren erakusleiho da bidea,
otoi zaharraren izenpean.
Historikoki itsasoari loturiko
herria izan bada ere, larrez eta ha-
rriz inguratua dago Eako paisaia
urdin-berdexka. Kresal eta belar
usainek bat egiten dute bertan,
sakabanatutako baserriz osatuta-
ko herri arrantzalean. Izen bere-
ko ibaiak zeharkatuta, lau zubi
ditu herri ñimiñoak. Hala ere, txi-
kitasunean altxor handiak ezku-
tatzen dituzten herri horietako
bat da. Txoko sekretuetako ba-
tzuk ezagutzeko aukera ematen
du, hain zuzen, Letanien Bideak.
Itsasoa eta mendia batu ez ezik,
eraikin historiko andana ere bil-
tzen du ibilbideak. Oinetako ero-
soak jantzita, bi orduz paraje eder
bezain harrigarriaz gozatu ahalko
du bidaiariak. Izan ere, ibilbidea
laburra baina paisaia aldetik oso
aberatsa da. Bidea behinola gur-
tzagune izandakoez josia dago,
lehenbizikoa abiapuntuan ber-
tan: Andra Mari eliza xumea. Be-
darona auzoaren magalean dago,
eta estilo errenazentista du. Bidea
hasi aurretik, komeni da barrual-
dea ikuskatzeko tartea hartzea.
1740. urtean egindako erretaula
bat dago barnean. Han irudikatu-
ta daude Jesusen Bihotza, San
Jose eta Andra Maria. Hasieratik
uler daiteke, beraz, ibilbidearen
izenaren zergatia.
Andra Mari Eliza atzean utzita,
eskuinetara dagoen bidexka har-
tuko du bisitariak, Bedarona au-
zorantz. Harrizko harresi artean
irekitzen da bidea, maldan gora.
Aldapa erdian Bedaronako erre-
pidea gurutzatu, eta, bukaerara-
ko, ibilbidearen bigarren gune er-
lijiosoarekin egingo du topo bi-
daideak: San Bartolome ermita.
Behinola, herritarrek kandelak
eskaintzen zizkioten santuari,
amesgaiztoak uxatuko zizkiela-
koan. Gaur egun, erromeria eta
meza egiten dituzte abuztuaren
24an, haren omenez.
Larre zabal baten kokatua dago
ermita, izen bereko baserriaren
parean. Hara heltzeko aldapa aski
bortitza bada ere, ingurua atse-
den hartzeko egokia da. Bidaia-
riak parajeaz gozatzeko geldialdia
egin dezake han; eta, bide batez,
ermita bisitatu. Izan ere, egun ar-
gitsuetan, iparraldeko kostaldea
ikus daiteke ekialdean; eta harriz-
ko Lapatza hondartza, aldiz,
mendebaldean.
Arrantzaleen zaindariEtenaldiaren ondoren, Talako
Ama ermitara bidea hartuko du
txangoak, antzinako gurutze bide
izandakoan aurrera eginez.
Oraingoan, maldan behera egin
beharko du bisitariak baselizara
iristeko. Eraikuntza txiki samarra
bada ere, Erdi Aroan zehar erre-
zogune ezinbestekoa izan zen he-
rrian. Jainkoa gurtzeko asmoz,
opariak uzten zituzten hor erro-
mesaldian zebiltzan fededunek.
Olioa zen oparirik ohikoena. He-
rriak itsasoarekin duen lotura es-
tua oinarri, gehienbat Eako itsas
gizon eta andrazkoak biltzen zi-
ren harak. Horrela, bidaia luzee-
tan babesa eskatzen zioten arran-
tzaleek jaungoikoari.
Egun, ohitura zaharrak indarra
galdu du, Eako arrantzale tradi-
zioa beherakadan dabilen eran.
Dena den, ohitura erlijiosoa gal-
duta ere, ospakizuna antolatzen
dute urtero, abenduaren 8an, Ta-
lako Amaren omenez. Antza de-
nez, arrantzale talde batek Ama
Birjinaren irudia aurkitu zuen
itsas barrenean; eta olatu artetik
hura berreskutatu ostean, baseli-
za eraiki zuten haren ohorez. Ho-
rrela, kondairaren arabera, Tala-
ko Ama arrantzaleen eta itsasoko
gizon-emakumeen zaindari
bihurtu zen. Gaur-gaurkoz, han-
dik igarotzen direnek kandelak
utzi ohi dizkiote Ama Birjinari.
Orain, Eako interesgune bihurtu
da herritarrentzat zein turisten-
tzat.
Ibilbidearen azken geldiune er-
lijiosoa atzean utzita, kairako bi-
dea har dezake bisitariak. Ermita
alboko bidexkan barrena, herrira
batuz doa Letanien Bidea. Bukae-
ra herriko kaian du ibilbideak,
Beletxe etxearen parean.
Lehengo eta gaurko paisaiek
bat egiten dute Letanien Bidean,
tradizio zaharrak garai berrietara
ekarriz.
Garai batean erlijioak Ean zuen garrantziari men eginez, gurtzak, naturak eta itsasoakbat egiten dute Letanien Bidean. Bizkaiko kosta miresteko aukera paregabea da bidea.
Naturari erreguka doan bidea
Irudian, Eako Letanien Bidearen ibilbidearen zati bat. Garai batean erlijioak herrian zuen garrantziaren ondorioz jaso du izena bideak. EAKO UDALA
BIZKAIKO HITZAOSTIRALA, 2018ko azaroaren 23a
Zuzendaria: Aitziber Laskibar Lizarribar. Argitaratzailea: Bizkaiko Hedabideak SM.Lege gordailua: SS-1515-2010 ISSN: 2173-1721
www.bizkaia.hitza.eus [email protected]
sBIZKAIA MAITE
letanien Bideak eraikin erlijiosoak, itsasoa eta natura batzen ditu. EAKO UDALA
Erlijioak herrianizandako garrantziarenerakuslehio da bidea,otoi zaharrarenizenpean