Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

34
II 2013 Bilboko Hiruhilekoko Koiuntura Txostena

description

Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko II hiruhilekoa

Transcript of Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Page 1: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

II

2013

Bilboko Hiruhilekoko Koiuntura Txostena

Page 2: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

1

Laburpena

Suspertze ekonomikoa atzeratzen ari da, eta, egia esan, Nazioarteko Diru Funtsaren

aurreikuspenen arabera, munduko hazkunde ekonomikoa % 3,1ekoa izango da 2013an,

hau da, apirilean argitaratutako aurreikuspena baino 0,2 gutxiago. Euroguneko

hazkunde-aurreikuspena ere beherantz berrikusi da pixka bat (-% 0,6 2013an).

Espainiako ekonomiaren kasuan, berriz, ia hiru aldiz txarragoa izan da bilakaera

(-% 1,6).

Euskal ekonomiaren kasuan, Eusko Jaurlaritzak ere berrikusi egin ditu hazkunde-

aurreikuspenak, eta 2013an BPG % 1,2 jaitsiko dela kalkulatu du (-0,1 pp apirilarekiko).

Hiruhilekoka aztertuta, tasa negatiboak ikusten dira 2013 guztian zehar (eskaintza eta

eskariaren ikuspegitik), baina susperraldi ekonomikoa finkatzen joango da pixkanaka

urteak aurrera egin ahala. Euskal ekonomia, hain zuzen, 2014an % 0,8 haziko dela

aurreikusten da, finantza-baldintzak hobetzearen, zerga-politika malguagoa ezartzearen,

eta nazioarteko ingurunea hobetzearen ondorioz.

2013ko bigarren hiruhilekorako, hain zuzen, BPGak urte arteko % 1,7ko jaitsiera izatea

aurreikusten da. Barne-eskariaren ikuspegitik, % 2,2ko beherakada aurreikusten da

(-% 1,8 batez beste 2013an). Ekarpen negatiboak izango dituzte etxeetako kontsumoak

(-% 1,1 bigarren hiruhilekoan), kontsumo publikoak (-% 3,3) eta kapital-eraketa

gordinak (-% 4,2). Eta azken hiruhilekoetan gertatu den moduan, kanpoko saldoak

bakarrik izango du ekarpen positiboa agregatuan (% 0,6 bigarren hiruhilekoan).

Eskaintzaren ikuspegitik, 2013rako aurreikuspenek ere hazkunde negatiboak erakusten

dituzte hiruhileko bakoitzaren amaieran, baina txikiagoak urteak aurrera egiten duen

heinean. Horrela, bada, eraikuntza % 6,1 uzkurtzea espero da 2013ko bigarren

hiruhilekoan, doikuntza-prozesu nabarmena mantenduz industriarekin edo zerbitzuen

sektorearekin alderatuta (-% 2,7 eta -% 0,8, hurrenez hurren).

2013an euskal ekonomiak hondoa joko duela aurreikusiz, enpleguaren bilakaerari

dagozkion zenbatespenek 21.000 lanposturen galera erakusten dute guztira 2013rako

(-% 2,3 urtez urtekoa) eta beste 6.000 enpleguren galera 2014rako (-% 0,7).

Hiruhilekoko bilakaeran, gainera, ez da aurreikusten urte arteko tasa positiborik, ezta

2014ko bigarren erdian ere.

Bilboko hiribilduko lan-merkatuko kopuru nagusiek erakusten dutenez, biztanleria

aktiboa nabarmen hazi da 2013ko lehen hiruhilekoarekiko (% 6,6), eta okupazioak

bilakaera positiboa izan du (% 6,5), baina langabeziak, aldiz, bilakaera txarra (% 7,1).

Biztanleria langabearen hazkundea (hiribilduko 30.000 biztanletara heldu da jada)

emakumeen artean gauzatu da esklusiboki, eta agerian geratu da krisi ekonomikoaren

eragina eta aurrez lan-merkatuan aktibo ez zeuden pertsonak lan-merkatuan txertatu

direla. Ondorioz, biztanleen arteko langabezia-tasa % 18an geratu da, eta pixka bat

handiagoa da gizonen artean (% 19,2) emakumeen artean baino (% 16,7).

Bilbon bizi diren biztanle

aktiboak 10.300 pertsona

gehitu dira, eta biztanleria

langabea % 7,1

Euskal ekonomia % 1,2

uzkurtuko da 2013an, eta

pixkanaka suspertzen

joango da urteak aurrera

egin ahala.

Munduko BPGa % 3,1

haziko dela aurreikusten

da. Euroguneak

atzeraldian jarraituko du

(-% 0,6)

Page 3: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

2

Biztanleria okupatua 136,7 mila pertsonakoa da (hiruhileko arteko % 6,5eko hazkundea

izan du, beraz), eta enplegu-tasa, berriz, % 47,8koa da biztanleria egoiliar

guztiarentzat. Industriako okupazioak izan du, nabarmen, bilakaerarik positiboena

(% 19,2), baina zerbitzuek jarraitzen dute biztanleria okupatuaren zati handiena biltzen,

hau da, 112,8 milaka pertsona (aurreko hiruhilekoan baino % 5,2 gehiago).

Eraikuntzako okupazioak, bestalde, beheranzko doikuntzarekin jarraitzen du, % 1,6ko

beherakada izan baitu.

Emaitza horiek alde handia erakusten dute hiribilduko enpresetan afiliatutako

biztanleriak izandako bilakaerarekin alderatuta, ia ez baitu aldaketarik izan aurreko

hiruhilekoaren amaierako datuarekin alderatuta (-% 0,1). Zehazki esanda, 2013ko

bigarren hiruhilekoaren amaieran hiribilduko enpresetan 163.227 pertsona zeuden

Gizarte Segurantzan afiliatuta: 218 pertsona gutxiago lehen hiruhilekoaren amaieran

baino. Kotizazio-erregimenen arabera, pixka bat behera egin du Erregimen Orokorreko

afiliazioak (-% 0,2), baina gainerako erregimenek tasa positiboak izan dituzte, kopuru

txikiko hazkundeak lortuz.

Sektorekako bilakaerak % 0,2ko batez besteko beherakada erakutsi du zerbitzuen

sektoreko afiliazioan, guztira 144.117 pertsona afiliatura helduz ekainaren amaieran

(biztanleria afiliatu guztiaren % 88,3). Hirugarren sektoreko jardueren baitan,

hezkuntzaren arloko afiliazioaren beherakada nabarmentzen da, ia 900 pertsonako

galera garbia izan baitu martxoarekiko (-% 5,6). Industria eta energiaren sektoreko eta

eraikuntzaren sektoreko jardueretan 9.000 pertsona afiliatu inguru aritzen dira kasu

bakoitzean, eta izan dituzten hiruhileko arteko aldakuntzak aurkako ikurrekoak dira:

+% 1,2 eta -% 0,3, hurrenez hurren.

Bilbon bizi den biztanleriaren lan-kontratazioak, bestalde, beheranzko joera nabarmena

izan du. Bigarren hiruhilekoan zehar, zehazki, 25.424 lan-kontratu formalizatu dira

guztira, hau da, Bilboko biztanleriak aurreko urteko hiruhileko berean izenpetutakoak

baino 4.566 kontratu gutxiago (-% 15,2). Sexuaren arabera, emakumezkoen

kontratazioak gizonezkoenak baino askoz portaera txarragoa duela ikusten da (-% 22,8,

-% 5,7ren aldean), eta adin-tartearen arabera ere beherakada izan da oro har, nahiz

eta alderatuta nabarmen txikiagoa izan 25 urtetik beherakoen artean (-% 20,2).

Maiatzean hiribilduan erregistratutako langabeen kopurua maximo historikora heldu

bazen ere 32.646ko pertsonarekin, ekainean zehar kopuru hori doituz joan da. 32.210

pertsonarekin amaitu da hilabetea, eta, beraz, 349 enplegu-eskatzaile gutxiago izan dira

martxoan baino (-% 1,1). Hala eta guztiz ere, urte arteko kopurutan oso txarra izaten

jarraitzen du balantzeak, 2012ko ekainean enplegu-eskatzaile gisa erregistratutakoak

baino 2.519 pertsona gehiago baitira (% 8,5 gehiago).

Sexuaren arabera xehatuz, hiruhileko arteko bilakaera desberdinak ikusten dira:

gizonezkoen artean erregistratutako langabezia-tasa % 2,3 jaitsi da, eta

emakumezkoen artean, aldiz, hazkunde txiki bat lortu da. Adinari begira ere ez da

homogeneotasunik ikusten, erregistratutako langabezia jaitsi egin baita 35 urtetik

beherako biztanleen artean (-% 6,3 16tik 14 urte bitartekoen artean eta % 5,6 25 eta

Erregistratutako

langabezia % 1,1 jaitsi

da martxoarekiko

Hiribilduko enpresetako

biztanleria afiliatua ia ez

da aldatu aurreko

hiruhilekoarekiko

Biztanleria egoiliarrak

izenpetutako lan-

kontratuen beheranzko

joerarekin jarraitzen dute

(%-% 15,2)

Page 4: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

3

34 urte bitartekoen artean), eta pixka bat igo adin horretatik gorako eskatzaileen

artean. Nabarmendu beharreko emaitza da, halaber, biztanleria langabearen % 52k

horrela erregistratuta daramala urtebete gutxienez (eta % 31k bi urte gutxienez).

Eskaintzaren ikuspegitik, aurreko hiruhilekoetan bezala, sektorekako koiunturaren

bilakaeraren adierazleek agerian jartzen dute jarduera ekonomikoa okertu dela, eta

joera atzerakorrarekin jarraitzen duela. Zerbitzuen sektore osoa hartuta, salmenten

bilakaeraren indizeak % 5,1eko jaitsiera nominala izan du Bizkaian1 2013ko lehen

hiruhilekoan, oro har beherakadak izan baitira merkataritzan (-% 4,8 batez beste) eta

hirugarren sektoreko gainerako jardueretan: garraioan, ostalaritzan, informazioa eta

komunikazioak arloan, enpresentzako zerbitzuetan, etab. (-% 9,3 batez beste).

Gainera, krisiaren eraginak ukaezina izaten jarraitzen du zerbitzuen sektoreko

enpleguaren eta enpresa-sarearen enplegu-mailetan, urte arteko aldakuntza negatiboek

jarraitzen baitute, bai Bizkaiko sektore osoko langile okupatuen indizea kontuan hartzen

baita, eta bai hiriburuko afiliazioaren eta Gizarte Segurantzan izena emandako enpresen

kopuruak kontuan hartzen badira ere (-% 2,1 eta -% 2,3 hurrenez hurren, etxeko

zerbitzuaren azpisektorea deskontatu ondoren).

Turismoari dagokionez, bigarren hiruhilekoan izandako emaitzak okerragoak dira

urtebete lehenago izandakoak baino. Hiribilduko hotel-establezimenduen kasuan,

ostatu-gauek atzera egin dute nabarmen (-% 11,4) Estatuko eskaria asko uzkurtu

delako (-% 20,2 eta -% 11,4 ostatu-gauen eta sarreren arabera, hurrenez hurren).

Atzerriko turismoak, bestalde, joera positiboarekin jarraitu du (% 5,7 bidaiari gehiago

eta % 1,6 ostatu-gau gehiago), baina aurreko hiruhilekoetan baino maila txikiagoan.

Bilboko aireportuko bidaiari-fluxua kontuan hartzen badugu, 2013ko bigarren

hiruhilekoan izandako balantzea ere negatiboa da, 138.750 bidaiariren galera garbia

izan baita aurreko urteko aldi berarekiko (-% 12,3). Hotel-establezimenduetan bezala,

nazioko emaitza txarrek (-% 18,8) eragin handia dute emaitza globalean, nazioarteko

hegaldien trafikoa ia ez baita erori joan den urtearekiko (-% 0,7).

Industria-jarduerari dagokionez, Bizkaiko industria-ekoizpenaren indizeak eboluzio

negatiboari eutsi dio. Urte arteko % 1,6ko beherakada izan da apirilean eta maiatzean.

1 Hirugarren sektoreko jarduerari begira oro har eta merkataritzari bereziki, Lurraldeko emaitzak hiriburuari

aplika dakizkio neurri handi batean.

Hoteletako ostatu-gauak

% 11,4 jaitsi dira

hiribilduan…

… eta bidaiarien aireko

trafikoa % 12,3

Zerbitzuen sektoreak

salmenten, enpleguaren

eta enpresa-sarearen

beherakadarekin

jarraitzen du

Moteltze txikia Bizkaiko

industria-ekoizpenean, eta

bultzada handia

esportazioetan

Page 5: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

4

Orotara, moteltze txiki bat sumatu da ekoizpenaren beherakadaren erritmoan, urteko

lehen hiruhilekoan erregistratutako batez besteko atzerakada handixeagoa izan baita

(-% 2,8). Orotara, industria-ekoizpenaren bilakaera txarra ez dator bat esportazio

bizkaitarren eta Bilboko Portuko salgaien itsas trafikoaren hazkunde handiarekin

(% 39,1 eta % 17,9ko urte arteko hazkundea apirila-maiatza aldian, hurrenez hurren).

Page 6: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

5

Testuingurua

MUNDUKO EKONOMIA

Uztailean munduko ekonomiaren hazkundearen ikuspegiak eguneratzean, Nazioarteko

Diru Funtsak aurreikusi du 2013an % 3,1ekoa izango dela munduko hazkundea. Horrek

esan nahi du, beraz, pixka bat jaisten direla apirilean egindako proiekzioak (% 3,3), eta

horren oinarria hauxe da, Nazioarteko Diru Funtsaren arabera: “barne-eskaria ahuldu

egin dela eta garrantzia handiko merkatu emergenteetako ekonomia batzuetan

hazkundea hoztu egin dela, eta, gainera, eurogunean atzeraldia luzatzen ari dela”.

2014rako, urteko hazkundearen aurreikuspena % 3,8koa da, hau da, 0,2 pp beherago

hau ere apirilean egindako zenbatespena baino (% 4,0).

Aurreikuspenak eremu geografiko handietan xehatuz gero, ekonomia aurreratuetan

orotara % 1,2ko hazkundea aurreikusten da 2014rako, eta % 5,0 eta % 5,4ko tasak

merkatu emergenteetako ekonomietan eta garatzen ari direnetan 2013 eta 2014

urteetarako, hurrenez hurren. Aipatu beharrekoa da bi herrialde taldeetako hazkunde-

aurreikuspenak beherantz berrikusi direla, Udaberriko Txostenean adierazitakoa baino

portaera txarragoa aurreikusten baita herrialde gehienetarako.

Eurogunean, berriz, batez beste % 0,6 jaitsi dira hazkunde-aurreikuspenak 2013an,

apirilean egindako aurreikuspena baino 0,2 puntu beherago geratuz. 2014rako

hazkunde positiboaren aurreikuspena mantentzen da (% 0,9), baina aurreko

hiruhilekoan aurreikusitakoa baino pixka bat txikiagoa (-% 0,1 pp).

Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, “2012an euroguneko atzeraldia “espero baino

sakonagoa izan zen, izan ere, eskari txikiaren, konfiantza deprimituaren eta balantze

ahulen interakzioak areagotu egin baitzituen hazkundeko ondorioak eta baldintza fiskal

eta finantzario murriztaileen eragina. 2013 eta 2014 urteei dagozkien aurreikuspenen

arabera, aurreikusitako susperraldiaren atzeratu egingo da, eta gako-eremuetako

politiken ezarpena ere atzeratu egingo da.

Espainiako ekonomiari dagokionez, zehazki, Nazioarteko Diru Funtsak hazkunde

negatiboaren zenbatespena % 1,6an mantentzen du 2013rako. 2014rako, aldiz,

beheranzko berrikuspen handi samarra egiten du, eta zero hazkundeko tasa

zenbatesten du, 0,7 puntu portzentual jaitsiz apirilean egindako aurreikuspena.

Munduko hazkundearen

aurreikuspenen beheranzko

berrikuspena egin du

Nazioarteko Diru Funtsak:

% 3,1 2013an

Espainiako ekonomiaren

uzkurduraren

aurreikuspena mantentzen

da 2013rako (-% 1,6)

Page 7: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

6

munduko BPG 2012 2013 2014

(Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

MUNDUKO BPG 3,1 3,1 3,8

Ekonomia aurreratuak 1,2 1,2 2,1

AEB 2,2 1,7 2,7

Eurogunea -0,6 -0,6 0,9

Alemania 0,9 0,6 1,3

Frantzia 0,0 -0,2 0,8

Italia -2,4 -1,8 0,5

Espainia -1,4 -1,6 0,0

Ekonomia emergenteak eta garatzen ari

direnak

4,9 5,0 5,4

Txina 7,8 7,8 7,7

India 3,2 5,6 6,3

Brasil 0,9 2,5 3,2

Errusia 3,4 2,5 3,3

Iturria: Nazioarteko Diru Funtsa (2013ko uztaila).

EUSKAL EKONOMIA

Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritzak uztailean argitaratu ditu

2013 eta 2014 urteetarako Euskadiko hazkunde ekonomikoaren aurreikuspen berriak.

Hazkunde ekonomikoaren zenbatespen berriak aztertzen baditugu, euskal ekonomia

% 1,2 uzkurtuko da 2013an (apirilean egindako aurreikuspena baino puntu portzentual

bat gutxiago), eta hazkunde txiki bat (% 0,8) izango du 2014an, “baldintza

finantzarioak hobetuko direlako, eta nazioarteko egoera hobetuko delako”.

Aurreikusten den hiruhileko bilakaerak erakusten duenez, hazkundeak negatiboak

izango dira, 2013 guztian zehar, bai eskariaren eta bai eskaintzaren ikuspegitik. Hala

eta guztiz ere, susperraldi ekonomikoa finkatzen joango da pixkanaka urteak aurrera

egin ahala, eta urte arteko tasak ikur positibokoak izatera pasatuko dira 2014ko lehen

hiruhilekotik aurrera.

Barne-eskariaren kasuan, eta azken hiruhilekoetan gertatzen ari den moduan, 2013

guztian zehar BPGaren hazkundearen agregatu guztien ekarpena negatiboa izango dela

aurreikusten da. 2013ko bigarren hiruhilekorako aurreikuspenen arabera, zehazki,

barne-eskaria % 2,2 jaitsiko da (-% 1,8 urte guztian) faktore hauen bilakaera txarraren

ondorioz: etxeetako kontsumoa (-% 1,1) bigarren hiruhilekoan), kontsumo publikoa

(-% 3,3) eta kapital-eraketa gordinean (-% 4,2).

Euskal ekonomia % 1,2

uzkurtuko da 2013an,

tasa negatiboak

erregistratuz urte

guztian zehar.

Page 8: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

7

Kanpo-eskariari dagokionez, bestalde, 2013an ere positiboa izaten jarraituko duela

espero da, urteko % 0,6ko batez besteko hazkundearekin, eta gainerako agregatuen

ekarpen negatiboa partzialki neutralizatuko duen elementua izango da. Nolanahi ere,

aipatu beharra dago azken aurreikuspenen arabera kanpo-eskariak 2013ko hazkunde

ekonomikoan egingo duen ekarpena hiru puntu txikiagoa izango dela apirilean

zenbatetsitakoa baino (% 0,9).

EAEko BPG II. 2013 2013 (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

BPG -1,7 -1,2

Etxeetako kontsumoa -1,1 -0,9

Kontsumo publikoa -3,3 -2,2

Inbertsioa -4,2 -3,7

Barne-eskariaren ekarpena -2,2 -1,8

Kanpoko saldoaren ekarpena 0,6 0,6

Industria -2,7 -2,0

Eraikuntza -6,1 -5,6

Zerbitzuak -0,8 -0,6

Iturria: Eusko Jaurlaritza. Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2013ko

uztaila)

Eskaintzaren ikuspegitik, 2013rako aurreikuspenek ere hazkunde negatiboak

aurreratzen dituzte jarduera-sektore guztietarako (lehen sektorearen kasuan izan ezik,

baina sektore horrek BPGan duen eragina oso txikia da). Barne-eskariaren agregatuen

kasuan bezala, urte arteko tasa negatiboak aurreikusten dira, baina betiere txikiagoak

urteak aurrera egin ahala.

Industrian oro har urte arteko % 2,7ko beherakada aurreikusten da 2013ko bigarren

hiruhilekorako, eta urtea urteko batez besteko % 2,0ko atzerakadarekin amaituko dela.

Zerbitzuen bilakaera pixka bat hobea izango dela aurreikusten da, batez besteko

% 0,8ko beherakadarekin bigarren hiruhilekoan, eta % 0,6ko beherakadarekin urte

guztian. Eraikuntzako jarduerak, bestalde, bere doikuntza-prozesuarekin jarraitzen du

2013 urtean zehar, eta urteko batez besteko % 5,6ko beherakada zenbatesten da

(-% 6,1 bigarren hiruhilekoan).

2013an euskal ekonomiak hondoa joko duela aurreikusiz –nahiz eta suspertzen joan

urteak aurrera egin ahala–, enpleguaren bilakaerari dagozkion zenbatespenek 21.000

lanposturen galera erakusten dute guztira 2013rako, eta beste 6.000 enpleguren galera

2014rako. Horrek esan nahi du, beraz, batez besteko urte arteko -% 2,3ko beherakada

izango 2013an (-% 2,6 bigarren hiruhilekoan), eta -% 0,7koa 2014an. Hiruhilekoko

bilakaeran, gainera, ez da aurreikusten urte arteko tasa positiborik, ezta 2014ko

bigarren erdian ere.

Page 9: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

8

Lan-merkatua

MAGNITUDE NAGUSIAK

Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera, 2013ko bigarren hiruhilekoan Bilbon bizi den

biztanleria aktiboa 166,7 milaka pertsonakoa da, eta horrek esan nahi du % 6,6 hazi

dela joan den hiruhilekoarekiko. Termino absolutuetan, hazkunde horrek esan nahi du

10.300 pertsona aktibo gehiago daudela lehen hiruhilekoan baino: 8.300 gehiago

pertsona okupatuen artean eta gainerako 2.000 pertsona langabezian.

Bilbon bizi den biztanleriaren jarduera-tasa 3,7 puntu portzentual hazi da aurreko

hiruhilekoarekiko, % 58,2ko batez bestekora helduz 2013ko bigarren hiruhilekoan.

Gizonezkoen jarduera-tasak ia 10 punturekin gainditzen du emakumezkoena,

% 64,1eko eta % 53,3ko batez bestekoak baitituzte, hurrenez hurren.

Biztanleria okupatua 136.700 pertsonakoa da, eta, beraz, hiruhileko arteko % 6,5eko

hazkundea izan du. Ondorioz, hiribilduan bizi den biztanleriaren enplegu-tasa % 47,8an

geratzen da, aurreko hiruhilekoan baino hiru puntu portzentual gorago (% 44,8).

Okupazioaren bilakaera hobexeagoa izan da gizonezkoen artean (% 7,8, 4,9 milaka

gehiago) emakumezkoen artean baino (% 5,2, 3,4 milaka). Horrela, bada, gizonezkoen

enplegu-tasa % 47,9koa izatetik % 51,8koa izatera pasatzen da, eta emakumeena,

aldiz, 2,2 puntu igo da, % 44,4an geratuz.

Jarduera-sektoreen arabera, zerbitzuen sektoreko okupazioak nagusi izaten jarraitzen

du hiribilduan bizi den biztanleriaren artean 112,8 milioi pertsonarekin. Hazkunde

nabarmena izan da azken hiruhilekoan (% 5,2, 5.600 pertsona gehiago). Industriako

okupazioak izan du hazkunde erlatibo handiena (% 19,2, 2.800 pertsona), eta

eraikuntzako sektoreak, aldiz, bilakaera txarra izan du, % 1,6 jaitsiz, 6.300 pertsona

arte guztira.

Azaldutako moduan, biztanleria langabea 2.000 pertsona gehitu da, 30.000 pertsona

arte helduz guztira bigarren hiruhilekoan, eta horrek esan nahi du langabezia-tasa

% 18,0koa dela. Hazkunde hori Bilboko emakumezkoen artean bildu da esklusiboki

(13.900 pertsona), gizonezko langabeak 16.100 baitira. Bilakaera horren arabera,

emakumezkoen langabezia-tasa % 16,7ra arte hazi da, eta gizonezkoena, aldiz,

% 19,2n geratu da.

Bilbon bizi den biztanleria

aktiboaren hazkunde

esanguratsua

Page 10: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

9

Biztanleria aktiboa, okupatua eta langabea

Iturria: EIN, Biztanleria Aktiboari buruzko Inkesta. 16 urte eta hortik gorako biztanleria.

BIZTANLERIA AFILIATUA

2013ko bigarren hiruhilekoaren amaierako datuen arabera, hiribilduko enpresetan

Gizarte Segurantzara afiliatutako biztanleak jaitsi egin dira pixka bat lehen

hiruhilekoarekiko. Erantsitako grafikoan ikus daitekeenez, apirilean eta maiatzean

afiliatutako pertsonen kopuruak gora egin zuen pixka bat (163.627 eta 164.003,

hurrenez hurren), baina ekainaren amaieran, aldiz, pixka bat behera egin zuen

biztanleria afiliatuak, 163.227 pertsona arte: 258 gutxiago martxoan baino (-% 0,1).

Orotara, urte arteko balantzeak negatiboa izaten jarraitzen du, 4.914 pertsona

afiliaturen galera garbia izan baita 2012ko ekaineko datuarekin alderatuta (-% 2,9).

% 7,1 hazi da biztanleria langabea, lehen hiruhilekoan 28,0 milaka pertsona izatetik

30,0 milaka pertsona izatera pasatuz bigarren hiruhilekoan. Horrela, bada, Bilboko

biztanleriaren langabezia-tasa % 18,0koa da, eta % 17,9koa izen aurreko hiruhilekoan.

Emakumezkoen langabezia-tasa % 16,7 arte igo da, eta hala ere gizonezkoena baino

txikiagoa izaten jarraitzen du, bigarren hiruhilekoan, eta 1,3 puntu portzentual jaitsi

ondoren, % 19,2n geratu baita.

Bilboko enpresetan

afiliatutako biztanleriaren

jaitsiera txikia

Page 11: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

10

Biztanleria afiliatua

Kotizazio-erregimen desberdinak aztertuz, ikusi da erregimen orokorrak hartzen duela

biztanleria afiliatu guztiaren % 82,2, ondoren Langile Autonomoen Erregimen Berezia

dagoela (% 13,5), eta ondoren Etxeko Langileen Erregimena (% 3,8). Itsasoko

Langileen Erregimen Berezian eta Nekazaritzako Erregimen Berezian dagoen afiliazio-

partaidetza, beraz, oso-oso txikia da (guztizkoaren % 0,4).

Azken hiruhilekoan izandako bilakaera aztertuz gero, ikusten da egoera ez dela ia aldatu

martxokoarekiko. Nolanahi ere, aipa daiteke Erregimen Orokorreko pertsona afiliatuen

kopurua pixka bat jaitsi arren (-% 0,2), gainerako kotizazio-erregimenetako afiliazioak

bilakaera ona izan duela (hazkunde txikiekin izan bada ere).

pertsona afiliatuak 06.2013 ∆ %

GUZTIRA 163.227 -0,1

Erregimen Orokorra 134.193 -0,2

Autonomoak 22.099 0,1

Etxeko langileak 6.211 0,1

Nekazariak eta Itsasoko

langileak

724 0,3

Aldakuntza-tasa martxoarekiko

Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

174,9

(2009) 173,5

(2010)

171,7

(2011)

167,4

(2012)

173

170

170 172

169,2 168

167,3 167

163

163

160

164

168

172

176

2009

2010

2011

2012

01

02

03

04

05

06

07

08

09

10

11

12

01

02

03

04

05

06

07

08

09

10

11

12

01

02

03

04

05

06

2011 2012 2013

Urtekoa Hilekoa

[milakoetan]

Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa

Erregimen Orokorra da

afiliatuen kopurua

murriztu duen

erregimen bakarra

Page 12: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

11

Jarduera-adarrak aztertuz, ikusten da Bilbon zerbitzuetako jarduerek 144.117 pertsona

afiliatu dituztela ekainaren amaieran (biztanleria afiliatu guztiaren % 88,3), eta batez

beste % 0,2ko beherakada izan duela martxoaren amaierako kopuruarekiko.

Nolanahi ere, aipatu beharra dago hirugarren sektorearen azpisektoreen bilakaera

heterogeneoa izan dela lehen hiruhilekoarekiko. Izan ere, nabarmentzekoa da

hezkuntzaren sektoreak izandako beherakada erlatiboa (-% 5,6, 900 pertsona

afiliaturen galera garbiarekin martxoarekiko), edo ostalaritzarena (-% 4,9, 411 pertsona

gutxiago), eta, bestalde, osasunaren sektorean izandako afiliazio-susperraldia (% 3,8,

424 pertsona gehiago), edo ostatu-zerbitzuetakoa (% 5,5, 65 pertsona gehiago).

Merkataritzako azpisektoreak (20.834 pertsona afiliatu ditu guztira) hiruhileko arteko

% 0,2ko hazkundea izan du.

pertsona afiliatuak

jarduera-adarrak 06.2013 ∆ %

Lehen sektorea 374 -3,9

Industria eta Energia 9.616 1,2

Industria 5.886 -0,8

Energia 1.518 -0,2

Hondakinak eta ura 2.212 8,0

Eraikuntza 9.120 -0,3

Eraikuntza 3.193 -1,5

Eraikuntzako laguntzailea 5.927 0,4

Zerbitzuak 144.117 -0,2

Merkataritza 20.834 0,2

Administratiboak eta laguntzaileak 16.146 2,5

Hezkuntza 14.964 -5,6

Profesionalak, zientifikoak eta teknikoak 11.287 0,8

Administrazio Publikoa 10.697 1,0

Osasuna 11.551 3,8

Gizarte-zerbitzuak 7.417 1,2

Finantza-jarduerak eta aseguruak 8.930 0,1

Garraioa eta biltegiratzea 8.938 0,9

Ostalaritza 8.036 -4,9

Informazioa eta komunikazioak 6.762 -1,8

Etxeko langileak 6.860 0,1

Aisiakoak eta kulturalak 2.826 -2,0

Ostatua 1.237 5,5

Higiezinak 1.196 2,4

Beste zerbitzu batzuk 6.436 -2,2

Aldakuntza-tasa martxoarekiko

Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

Hezkuntzako afiliazioa

% 5,6 jaitsi da

martxoarekiko

Page 13: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

12

Industria eta energiaren jardueretako afiliazioak, bestalde, 9.616 pertsona ditu guztira,

eta batez beste % 1,2ko hazkundea izan da martxoarekiko. Talde horren baitan,

bereziki nabarmentzen da hondakinen kudeaketarekin eta urarekin zerikusia duten

jardueretako afiliazioak izandako hazkundea (% 8,0). Bestalde, eraikuntzaren sektoreko

afiliazioa jaitsi egin da % 0,3 (9.120 pertsona arte guztira), eta lehen sektoreko

afiliazioa, berriz, % 3,9 (374 pertsona bakarrik).

Azkenik, afiliazioaren bilakaera beste euskal hiriburuetakoarekin alderatzen badugu,

(% 0,8 batez beste) Bilbok izan du bilakaera txarrena, eta hiruhileko arteko tasa

negatiboa duen bakarra da. Nabarmentzekoa da afiliazioak Iruñean izan duen

hazkundea (% 1,3 martxoarekiko), Donostiaren eta Gasteizen lortutako tasak bikoiztuz

(% 0,6 eta % 0,5, hurrenez hurren).

Bestalde, Espainiako bost hiriburu handienen multzoan heterogeneoa izan da bilakaera

(-% 0,4). Izan ere, okerrera egin du afiliazioak martxoarekiko Valentziako enpresetan

(-% 1,6), Sevillakoetan (-% 1,4) eta Madrilgoetan (-% 0,2), eta bilakaera positiboa izan

du, aldiz, Bartzelonakoetan (+% 1,0) eta Zaragozakoetan (+% 0,2).

benchmarking

pertsona afiliatuak 06.2013 ∆ %

Madril 1.656.934 -0,2

Bartzelona 970.175 1,0

Valentzia 319.748 -1,6

Sevilla 297.683 -1,4

Zaragoza 252.626 0,2

G-5en batez bestekoa .. -0,4

BILBO 163.227 -0,1

Gasteiz 107.364 0,5

Donostia 104.137 0,6

Iruñea 90.696 1,3

G-3ren batez bestekoa .. 0,8

G-9ren batez bestekoa .. 0,0

Aldakuntza-tasa martxoarekiko

G-5: Madril, Bartzelona, Valentzia, Sevilla eta Zaragoza

G-3: Gasteiz, Donostia eta Iruñea

G-9: G-5, G-3 eta Bilbo

Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

Bilboko afiliazioaren

bilakaera ez dator bat

gainerako euskal

hiriburuetakoarekin

Page 14: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

13

KONTRATUAK

Martxoaren eta ekainaren artean, Bilbon bizi den biztanleriak 25.424 lan-kontratu

formalizatu zituen, eta horrek esan nahi du urte arteko % 15,2ko beherakada izan zela

2012ko bigarren hiruhilekoan erregistratutako kontratuen kopuruarekiko (4.566

kontratu gutxiago kopuru absolutuetan).

Sexuaren arabera xehatuz datuak, agerian geratzen da kontratazioak askoz portaera

txarragoa izan duela emakumezkoen artean, 3.811 kontratu gutxiago erregistratu

baitira 2012ko bigarren hiruhilekoan baino (-% 22,8). Gizonezkoen arteko kontratazioak

ere behera egin du, baina askoz maila txikiagoan (755 kontratu gutxiago, -% 5,7ko

urtez arteko aldakuntza).

Kontratatutako pertsonen adina kontuan hartzen bada, aipatu beharreko lehen emaitza

hauxe da: formalizatutako kontratuen kopuruak behera egin duela oro har. Nolanahi

ere, nabarmentzekoa da behera egin duela kontratazioak 25 urtetik beherakoen artean

(-% 20,2) eta 44 urtetik gorakoen artean (-% 17,5), gainerako beste segmentuekin

alderatuta.

kontratuak II.2013 ∆ %

GUZTIRA 25.424 -15,2

Emakumezkoak 12.916 -22,8

Gizonezkoak 12.508 -5,7

16 - 24 urte 4.549 -20,2

25 - 34 urte 9.223 -13,7

35 - 44 urte 6.441 -11,7

45 urte eta gehiago 5.211 -17,5

Aldi baterakoak 23.374 -9,9

Mugagabeak 2.050 -49,4

Zerbitzuak 22.615 -16,8

Eraikuntza 1.316 -5,6

Industria 1.341 2,6

Lehen sektorea 152 31,0

Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.

Iturria: SEPE.

Aldi baterako kontratuek nagusi izaten jarraitzen dute argi eta garbi, 2013ko bigarren

hiruhilekoan Bilboko biztanleriak izenpetutako kontratu guztien % 92, hain zuzen.

Kontratu horiek % 9,9 jaitsi dira joan den urteko epealdi berarekin alderatuta, kontratu

mugagabeek (hasierako kontratuek eta bihurketek barne) ia bost aldiz jaitsiera

Joera negatiboari eutsi

zaio biztanleria egoiliarrak

erregistratutako

kontratuen kopuruan

25 urtetik beherakoek

izenpetutako kontratuek

maila handiagoan

jarraitzen dute behera

egiten (-% 20)

Kontratu mugagabeak %

49,4 jaitsi dira

Page 15: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

14

handiagoa izan baitute (-% 49,4), 2.000 kontratuko galera garbiarekin. Kontratazio

mugagabearen beherakada handia emakumeen artean gertatu da bereziki (-% 65,

1.934 lanposturen galera garbiarekin), gizonezkoen artean beherakada askoz txikiagoa

izan baita (-% 6,3).

Azkenik, aipatu beharra dago zerbitzuen sektoreari atxikitako kontratuek nabarmen

nagusi izaten jarraitzen dutela biztanleria egoiliarraren artean (guztizkoaren % 89),

nahiz eta bilakaera txarrena izan % 16,8ko urte arteko beherakadarekin. Eraikuntzako

jarduerei atxikitako kontratuek ere behera egin dute (-% 5,6), baina industrian

formalizatutakoek, aldiz, bilakaera positiboa izan dute (% 2,6). Azkenik, lehen sektoreko

kontratazioa, oso txikia bada ere, hobetu egin da joan den urtearekiko (% 31,0).

ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA

Krisi ekonomikoaren eraginak oso negatiboa izaten jarraitzen badu ere jarduera-

ekonomikoaren plano guztietan, Bilboko langabezia erregistratuak jaitsiera txiki batekin

amaitu du 2013ko bigarren hiruhilekoa. Langabezian dauden 32.646 pertsonako

maximo historikoa erregistratu ondoren maiatzean, ekainaren amaieran kopurua 32.210

pertsonakoa izan da, eta horrek esan nahi du % 1,1 jaitsi dela lehen hiruhilekoaren

amaierarekiko (349 pertsona gutxiago).

Nolanahi ere, kopuru hori 2012ko ekainaren amaieran erregistratutakoarekin alderatzen

bada, azken urteko balantzeak oso negatiboa izaten jarraitzen du, 2.519 pertsona

gutxiago baitzeuden erregistratuta enplegu-eskatzaile gisa (% 8,5eko urte arteko

hazkundea).

Erregistratutako langabezia

22,7

(2009)

25,5

(2010)

27,4

(2011)

30,8

(2012)

28

26,8

30

26,6

27,4

30

29,7

31

33

32

22

24

26

28

30

32

34

2009

2010

2011

2012

01

02

03

04

05

06

07

08

09

10

11

12

01

02

03

04

05

06

07

08

09

10

11

12

01

02

03

04

05

06

2011 2012 2013

Urtekoa Hilekoa

[milakoetan]

Iturria: SEPE.

Erregistratutako

langabezia % 1,1 jaitsi

da martxoarekiko

Zerbitzuen sektoreak

hartzen ditu hamar

kontratutatik bederatzi

Page 16: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

15

Erregistratutako langabezia-tasa nahiko orekatuta dago sexuaren arabera, baina

emakumeen langabeziak gainditu egiten du hala ere gizonezkoena kopuru absolutuetan

(16.423 langabe 15.787ren aldean). Gainera, bi taldeek aurkako hiruhileko arteko

bilakaera dute, gizonezkoen artean erregistratutako langabeziak % 2,3ko jaitsiera izan

baitu (379 pertsona gutxiago martxoaren amaieran baino) eta emakumezkoen

langabeziak, aldiz, igoera txiki bat (+% 0,2, 30 pertsona gutxiago).

Adin-segmentuen arabera xehatuz datuak, agerian geratzen da gazteen artean

erregistratutako langabeziaren jaitsiera: % 6,3 16 eta 24 bitarteko pertsonen artean

(161 pertsona gutxiago martxoaren amaieran baino), eta % 5,6 25 eta 34 urte bitarteko

pertsonen artean (432 pertsona gutxiago). Bestalde, 35 urtetik gorako biztanleriaren

artean bilakaera txarra izan du, hiruhileko arteko % 0,6ko hazkundearekin 35 eta 44

urte bitarteko pertsonen artean, eta % 1,4ko hazkundearekin 45 urtetik gorakoetan.

Biztanleria langabearen ia herenak (% 30,7) urte erdi baino gutxiago darama enplegu-

eskatzaile gisa izena emanda, eta bosten batek baino gutxixeagok (% 17,3) urte erdi

eta urtebete bitartean. Gainerako % 52k langabezian darama urtebete gutxienez,

banaketa nahiko berdintsuarekin kontuan hartutako iraupen-tarteen artean: % 21 1 eta

2 urte bitartean egon da enplegu-eskatzaile gisa, % 14,4 2 eta 3 urte bitartean, eta

gainerako % 16,6k egoera horretan darama 3 urte baino gehiago.

erregistratutako

langabezia 06.2013 ∆ %

GUZTIRA 32.210 -1,1

Emakumezkoak 16.423 0,2

Gizonezkoak 15.787 -2,3

16 - 24 urte 2.394 -6,3

25 - 34 urte 7.293 -5,6

35 - 44 urte 8.796 0,6

45 urte eta gehiago 13.727 1,4

6 hilabete arte 9.883 -11,6

6 hilabete - 1 urte 5.560 2,5

1 - 2 urte 6.756 7,7

2 - 3 urte 4.653 -1,1

3 urte baino gehiago 5.357 7,5

Ez du prestaziorik jasotzen 20.803 0,7

Prestazioak jasotzen ditu 11.407 -4,2

Aldakuntza-tasa martxoarekiko

Iturria: SEPE eta Lanbide

Aurkako bilakaera

sexuaren arabera, eta

gazteen langabeziaren

jaitsiera nabarmena

Biztanleria langabearen

ia herenak langabe gisa

izena emanda darama 2

urte gutxienez

Page 17: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

16

Erregistratutako langabezia erreferentziako hiriburuetan oro har jaitsi egin da lehen

hiruhilekoaren amaierarekiko. Nolanahi ere, aipatu beharra dago Bilbok duela,

Valentziarekin batera, bilakaera txarrena, % 1,1eko beherakadarekin bi kasuetan. G-5

taldean, Bartzelonan erregistratutako langabeziaren hobekuntza nabarmendu behar da

(-% 6,3), Madrilen eta Zaragozan erregistratutako beherakadak gaindituz, adibidez

(-% 3,9 eta -% 3,7, hurrenez hurren).

Gainerako euskal hiriburuetan, batez beste % 4,5 jaitsi da erregistratutako pertsona

langabeen kopurua, eta, beraz, jaitsierak handiagoak izan dira. Donostian, zehazki,

erregistratutako langabezia % 2,7 jaitsi da martxoarekiko, Gasteizen % 3,6, eta Iruñean

% 7,3.

benchmarking

erregistratutako langabezia 06.2013 ∆ %

Madril 247.525 -3,9

Bartzelona 107.913 -6,3

Valentzia 81.852 -1,1

Sevilla 88.980 -2,3

Zaragoza 61.497 -3,7

G-5en batez bestekoa -- -3,4

BILBO 32.210 -1,1

Gasteiz 21.639 -3,6

Donostia 11.689 -2,7

Iruñea 16.627 -7,3

G-3ren batez bestekoa -- -4,5

G-9ren batez bestekoa -- -3,5

Aldakuntza-tasa martxoarekiko

Iturria: Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioa.

Erregistratutako

langabezia gainerako

kapitaletan baino

gutxiago jaitsi da

Bilbon

Page 18: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

17

Merkataritza

Bizkaiko merkataritza-sektoreak bilakaera negatiboarekin jarraitzen du, krisi

ekonomikoaren eragina etxeetako eta enpresetako kontsumo-ahalmenean oso handia

izaten ari dela erakutsiz. Horrela, bada, 2013ko lehen hiruhilekoan merkataritzako

salmenta-indize orokorrak urte arteko % 4,8ko beherakada izan du; bilakaera negatiboa

duen zortzigarren hiruhilekoa da jarraian.

Azpisektorekako azterketak erakusten duenez, beherakada orokorra dago salmenta-

bolumenean, batez besteko % 3,0ko jaitsierarekin txikizkako merkataritzan (gasolina-

zerbitzuguneak kontuan hartu gabe) , eta -% 2,1ekoa handizkako merkataritzan eta

-% 3,7koa motordun ibilgailuen salmenta eta konponketaren azpisektorean. Txikizkako

merkataritzaren baitan, 2013ko lehen hiruhilekoan % 2,8ko beherakada izan du

janarien salmenta-indizeak, eta % 3,1ekoa gainerako produktuenak.

merkataritza 2012 IV. I.2013 (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

SALMENTAK -4,2 -4,8

Motordun ibilgailuen salmenta eta

konponketa

-11,2 -3,7

Handizkako merkataritza -2,8 -2,1

Txikizkako merkataritza* -4,8 -3,0

Janariak -4,8 -2,8

Gainerako produktuak -4,9 -3,1

PERTSONA OKUPATUAK -2,9 -2,7

*Indize orokorra, gasolina-zerbitzugunerik gabe

Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Oinarria: 2010

Iturria: Eustat.

Bizkaiko azalera handietako bilakaera ez dator bat lehen adierazitakoarekin, 2013ko

lehen hiruhilekoko joera positiboari eutsi baitzaio. Zehazki esanda, bigarren hiruhilekoan

salmenta-indize orokorrak urte arteko % 3,0ko hazkundea izan du bai janari-

produktuen salmentek eta bai gainerako produktuek izandako portaera onari esker

(% 4,5 eta % 2,3ko hazkundeak, hurrenez hurren). Bi produktu-taldeetan, gainera,

hobetu egin da aurreko hiruhilekoan lortutako emaitza.

Azalera handietako

salmentak % 3,0 igo

dira bigarren

hiruhilekoan

Bizkaiko merkataritza-

sektorearen salmenta-

indizeak bilakaera

negatiboari eutsi dio

Page 19: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

18

merkataritzako azalera handiak I.2013 II.2013 (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

SALMENTAK 1,2 3,0

Janariak 2,6 4,5

Beste produktu batzuk 0,6 2,3

PERTSONA OKUPATUAK -2,5 -2,3

Bizkaiko datuak, prezio korronteetan, egutegi-efektua zuzenduta. Behin-behinekoak.

Iturria: Eustat.

Bizkaiko matrikulazioak, bestalde, urte arteko % 3,2ko hazkundea izan du 2013ko

bigarren hiruhilekoan. Zehazkiago esanda, 3.546 automobil matrikulatu dira, eta, beraz,

lehen urte arteko hazkundea da azken urte eta erdiko hiruhilekoko matrikulazioen

kopuruan.

Matrikulazioen banaketa aurreko txostenetan azaldutakoaren antzekoa da: guztizkoaren

% 74,8 automobil partikularrak dira, % 11,0 haziz 2012ko bigarren hiruhilekoan zehar

matrikulatutako bolumenarekiko. Gainerako % 25,2 enpresako automobilak edo

bestelakoak dira, eta, kasu horretan, urte arteko aldakuntza negatiboa da (-% 14,7).

automobilen matrikulazioa II.2013 ∆ %

GUZTIRA 3.546 3,2

Partikularrak 2.653 11,0

Enpresak eta beste batzuk 893 -14,7

Bizkaiko datuak. Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa

Iturria: Faconauto

Merkataritzaren sektoreko enpleguaren bilakaera kontuan hartuta, krisiaren eraginak

oso handia izaten jarraitzen du, eremu horretako erreferentziako adierazleek erakusten

duten moduan. Bizkaia guztian, sektore horretan okupatutako langileen indizea % 2,7

jaitsi da 2013ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko epealdi berarekiko. Eta azalera

handiei dagokienez, salmentetan bilakaera positiboa izan arren, enpleguak behera egin

du, urte arteko % 2,3ko beherakadarekin 2013ko bigarren hiruhilekoan.

Gora egin du Bizkaian

matrikulatutako

automobilen kopuruak

Page 20: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

19

Bizkaiko hiriburuan, urte arteko bilakaera negatiboa izan du biztanleria afiliatuak,

% 4,1eko beherakada izan baitu aurreko urteko epealdi berarekiko (880 pertsona

gutxiago kopuru absolutuetan).

Azpisektoreka xehatuz datuak, afiliazioaren galera orokorra ikusten da. Galera hori

handixeagoa da handizkako merkataritzan (-% 5,5) txikizkako merkataritzan baino

(-% 3,5) edo motordun ibilgailuen salmenta eta konponketan baino (-% 3,8).

Nolanahi ere, martxoaren amaieran erregistratutako afiliazio-mailak alderatuz,

susperraldi txiki bat ikusten da azken hiruhilekoan, batez beste % 0,2 hazi baita

merkataritza sektore osoan (38 pertsona afiliatu gehiago, eta horietatik 24 handizkako

merkataritzako enpresei atxikitakoak).

Merkataritza-sektoreko zailtasunak nabari dira enpresa-sarearen galera kontuan

hartzean ere. Ekainaren amaieran, zehazki, merkataritza sektoreari atxikitako 2.908

enpresa daude Gizarte Segurantzan alta emanda Bilbon: 145 gutxiago urtebete

lehenago zeudenak baino (-% 4,7). Txikizkako merkataritzak 78 enpresako galera

garbia izan du (-% 3,9), handizkakoak 59 enpresakoa (-% 7,3), eta ibilgailuen salmenta

eta konponketako jarduerek 8 enpresakoa (-% 3,5).

Bilbon 880 afiliatu

galdu ditu

merkataritzak 2012ko

ekainarekiko

Page 21: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

20

Turismoa

Bilboko hotel-establezimenduetako eskariak joera negatiboari eutsi dio 2013ko bigarren

hiruhilekoan, eta okertu egin ditu aurreko hiruhilekoan lortutako emaitzak, Aste Santua

egokitutako daten ondorioz2.

Zehazki esanda, apirilaren eta ekainaren artean Bilboko hotel-establezimenduek

187.003 bidaiariren sarrera erregistratu du guztira, eta horrek esan nahi du % 4,6ko

jaitsiera egon dela 2012ko epealdi berarekiko. Emaitza horretan sartzen dira bidaiari

nazionalen jaitsiera handia (-% 11,4) eta atzerritar jatorriko bidaiarien gorakadak

(% 5,7).

Ostatu-gauei dagokionez, bilakaera txarragoa izan da, urte arteko % 11,4ko jaitsiera

erregistratuz (187.003 guztira). Nazioarteko bidaiarien ostatu-gauak guztizkoaren erdia

baino gehixeago dira (% 56), eta % 20,2ko beherakada izan dute 2012ko bigarren

hiruhilekoarekiko.

Bestalde, atzerriko turisten ostatu-gauak gehitu egin dira pixka bat (% 1,6), eta

partzialki orekatzen dute hotel-eskari nazionalak izandako jaitsiera handia.

Establezimenduen kategoria aztertuz gero, ikusten da ostatu-gauen jaitsiera antzekoa

izan dela hiru izarreko eta gehiagoko hotel-establezimenduetan (-% 11) eta kategoria

txikiagoko ostatuetan (-% 13,1).

Bien bilakaera txarraren ondorioz, eta ostatu-gauen kopuruak izandako jaitsiera

nabarmen handiagoa izan denez sarrerek izandakoa baino, Bilboko hotel-

establezimenduetako batez besteko egonaldia 1,81 egunekoa izan da 2013ko bigarren

hiruhilekoan, eta, beraz, urte arteko % 7,2ko jaitsiera erregistratu da.

2 Izan ere, kontuan izan behar da 2012an apirilean izan zirela ostegun santua eta ostiral santua, eta aurten, berriz,

martxoan.

Hotel-eskariak okerrera

egiten jarraitzen du

Eskari nazionalaren

jaitsiera handia

erabakigarria izan da

Page 22: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

21

turismoa II.2013 ∆ %

OSTATU-GAUAK 339.370 -11,4

3 izar edo gehiagoko hotelak 273.350 -11,0

3 izar baino gutxiagoko hotelak eta pentsioak 66.020 -13,1

Estatukoak 182.982 -20,2

Atzerritarrak 156.388 1,6

BIDAIARIAK 187.003 -4,6

Estatukoak 104.813 -11,4

Atzerritarrak 82.190 5,7

BATEZ BESTEKO EGONALDIA (ostatu-gauak) 1,81 -7,2

Aurreko urteko epealdi berarekiko aldakuntza-tasa

Iturria: Eustat

Hiribilduko hotel-jardueraren emaitzak txarrak nabarmen geratu dira erreferentziako

beste hiriburuetan lortutakoekin alderatzean. Izan ere, 2013ko bigarren hiruhilekoan

ostatu-gauak batez beste % 5,6 jaitsi dira gainerako euskal hiriburuetan.

Emaitza horren arrazoi nagusia Gasteizko hotel-establezimenduetako ostatu-gauen

jaitsiera handia da (-% 19,9), Iruñean erregistratutakoak % 3,0 gehitu baitira, eta

Donostiakoak mantendu aurreko urtearekiko (% 0,1).

Espainiako bost hiriburu handienen multzoan, hoteletako ostatu-gauek batez beste %

1,4 egin dute behera 2012ko bigarren hiruhilekoarekiko. Kasu honetan, Bartzelonan eta

Sevillan pixka bat gora egin dute (% 1,7ko hazkundea bietan), eta Madrilgo hotelek,

aldiz, emaitza txarragoa lortu dute, urte arteko % 8,0ko jaitsierarekin. Valentziak

(-% 1,6) eta Zaragozak (-% 0,8), bestalde, beherakada txikiak izan dituzte.

Hiribilduko hotelek

emaitza txarragoa lortu

dute erreferentziako

kapitalekin alderatuta

Page 23: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

22

benchmarking

ostatu-gauak II.2013 ∆ %

Madril 3.930.493 -8,0

Bartzelona 4.515.779 1,7

Valentzia 852.823 -1,6

Sevilla 1.107.425 1,7

Zaragoza 329.597 -0,8

G-5en batez bestekoa (hiriak) -- -1,4

BILBO 339.370 -11,4

Gasteiz 113.242 -19,9

Donostia 260.260 0,1

Iruñea 140.215 3,0

G-3ren batez bestekoa (hiriak) -- -5,6

G-9ren batez bestekoa (hiriak) -- -3,9

Aurreko urteko aldi berarekiko aldakuntza-tasa.

Iturria: Eustat eta EIN.

Page 24: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

23

Garraioa

ITSAS GARRAIOA

Bilboko Portuko salgaien itsas trafikoak 5.039 mila tonako trafikoa izan du guztira

apirilean eta maiatzean, eta, beraz, urte arteko % 17,9ko hazkundea lortu du aurreko

urteko epealdi berarekiko. Portuko trafikoaren bilakaera onari eutsi zaio, 2012 urtearen

amaieraz geroztik bilakaera positiboak izan baititu etenik gabe.

Ontziratu gabeko likidoak dira kontuan hartu diren bi hilabeteetan kargaren erdia

(% 49,5), eta kasu honetan urte arteko % 32,7ko hazkundea izan du jarduerak aurreko

urtearekiko. Kargaren beste heren bat salgai orokorrak dira (% 33,9); horien bolumena

% 2,6 hazi da. Gainerako trafikoa ontziratu gabeko solidoak (urte arteko % 4,5eko

hazkundea), eta bestelako karga dira.

Bestalde, aipatu beharrekoa Bilboko Portua 493 merkataritza-ontzik erabili dutela

kontuan hartutako bi hilabeteetan zehar, eta horrek esan nahi du % 5,8ko hazkundea

egon dela aurreko urteko epealdi berarekiko.

Salgaien itsas garraioa

Salgaien portuko

trafikoak suspertzen

jarraitzen du

Page 25: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

24

AIREKO GARRAIOA

Bilboko aireportuak 2013ko bigarren hiruhilekoan 989.921 bidaiari izan ditu guztira, eta

horrek esan nahi du % 12,3ko beherakada egon dela aurreko urteko epealdi

berarekiko. Kopuru absolutuetan, 138.750 bidaiariko galera garbia da, eta, beraz, batez

beste 46.000 bidaiaritik gora gutxiago hilero.

Loiuko aireportutik pasatu diren ia bidaiari guztiek merkataritza-hegaldietan bidaiatu

dute (% 99,7); hegaldi nazionaletako bidaiarien kopuruaren bilakaera oso txarra izan

da, urte arteko % 18,8ko beherakada izan baitu 2012ko bigarren hiruhilekoarekiko.

Nazioarteko hegaldietako bidaiari-kopuruak ere tasa negatiboa erregistratu du, baina

askoz txikiagoa (-% 0,7).

Hegaldi nazionalek hartzen dituzte garraiatutako bidaiari gehienak, guztira 593.508

pertsona bigarren hiruhilekoan (guztizkoaren % 60,1). Barajas (Madril) eta El Prat

(Bartzelona) aireportuekiko konexioek hartzen dute hegaldi nazionaletako trafikoaren

erdia, bidaiarien % 26,7 eta % 26,2ko kuotekin, hurrenez hurren. Bestalde, nazioarteko

hegaldietako bidaiari-kopurua 393.000 izan da; kasu honetan Londres (nazioarteko

trafikoaren % 17,6), Frankfurt (% 14,4), Munich (% 13,8) eta Paris (% 10,9) hiriekiko

konexioak nabarmentzen dira.

Espero izatekoa denez, Loiuko aireportuko hegaldi-kopuruak (iritsierak eta irteerak) ere

bilakaera negatiboa izan du 2013ko bigarren hiruhilekoan (-% 12,7), 1.637 hegaldi

gutxiago izan baitira 2012ko hiruhileko berarekiko.

aireko garraioa II.2013 ∆ %

BIDAIARIAK (kop.) 989.921 -12,3

Merkataritza-hegaldietan:

Nazionalak 593.508 -18,8

Nazioartekoak 393.630 -0,7

ERAGIKETAK (kop.) 11.285 -12,7

Aurreko urteko epealdi berarekiko aldakuntza-tasa

Iturria: AENA

Erreferentziako gainerako aireportuetan erregistratutako hiruhileko bilakaerarekin

alderatuz gero, oro har, ikusten den bilakaera ez da Loiuko aireportuan

erregistratutakoa bezain txarra.

Indartu egin da

aireko garraioko

bidaiarien

beherakada

Erreferentziako

aireportuek ere

bidaiariak galdu dituzte

Page 26: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

25

Espainiako bost hiriburu handien multzoan, El Prat aireportua da bidaiarien aireko

trafikoko urte arteko tasa positiboa duen bakarra, oso eskasa bada ere (% 0,3). G-5

multzoko trafikoaren urte arteko beherakada metatua % 8,3koa da; beherakada

handiak egon dira Madrilgo aireportuan (-% 15,0), Sevillakoan (-% 14,7) eta

Zaragozakoan (-% 12,9).

Bestalde, gainerako euskal hiriburuetan % 10,7ko beherakada metatua erregistratu da

2013ko bigarren hiruhilekoan, Donostiako aireportuan eta Iruñekoan izandako bidaiari-

beherakadaren ondorioz (-% 3,3 eta -% 6,6, hurrenez hurren).

benchmarking

aireportuetako bidaiariak II.2013 ∆ %

Madril 10.192.407 -15,0

Bartzelona 9.581.842 0,3

Valentzia 1.254.082 -2,2

Sevilla 1.024.094 -14,7

Zaragoza 111.850 -12,9

G-5eko metatua .. -8,3

BILBO 989.921 -12,3

Gasteiz 1.096 -88,9

Donostia 72.619 -3,3

Iruñea 48.128 -6,6

G-3ko metatua .. -10,7

G-9ko metatua .. -8,5

Aurreko urteko epealdi berarekiko aldakuntza-tasa

Iturria: AENA.

Page 27: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

26

Ekonomia produktiboa

BARNE PRODUKTU GORDINA

2013ko lehen hiruhilekoan Bizkaiko ekonomiak uzkurdurari eutsi dio, urte arteko

-% 1,7ko aldakuntza-tasa erregistratu baitu BPGak. Beherakada hori zertxobait hobea

bada ere Autonomia Erkidego osoan (-% 1,9), Araban (-% 2,0) eta Gipuzkoan (-% 2,1)

lortutakoa baino, Bizkaiko BPGaren urte arteko bosgarren beherakada da jarraian.

Bizkaiko ekonomiak ere joera negatiboarekin jarraitzen du hiruhileko arteko bilakaeran,

2012 urtearen amaieran erregistratutako hazkundea baino % 0,3 beherago geratuz.

Kasu honetan, 2011ko laugarren hiruhilekoaz geroztik izandako hiruhileko arteko

seigarren beherakada da jarraian.

Bizkaiko BPGa

ZERBITZUAK

Zerbitzuen sektoreko salmenta-indize orokorraren bilakaerak negatiboa izaten jarraitzen

du, eta 2013ko lehen hiruhilekoan urte arteko % 5,1eko beherakada izan du Bizkaian.

Emaitza aurreko hiruhilekoan izandakoa baino zertxobait hobea izan arren (-% 6,1),

adierazle horren urte arteko bederatzigarren beherakada da jarraian, erantsitako

grafikoak islatzen duen moduan.

Lehen esan bezala, merkataritzaren sektoreko salmenta-indize orokorrak urte arteko

% 4,8ko beherakada erregistratu du. "Gainerako zerbitzuak" epigrafeak (garraioa,

ostalaritza, informazioa eta komunikazioak, enpresentzako zerbitzuak, etab.) % 9,3ko

Zerbitzuen sektoreko

salmenta-indizeak maila

negatiboetan jarraitzen du

Bizkaiko ekonomiak

uzkurtzen jarraitzen du

Page 28: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

27

beherakada nominala izan du batez beste. Bi kasuetan (merkataritzan eta gainerako

zerbitzuetan), gainera, salmenta-indizearen bilakaera txarragoa da aurreko hiruhilekoan

erregistratutakoa baino.

Zerbitzuen salmentak

Jarduera-adarrei erreparatzen badiegu, aipatu beharreko lehen alderdia da oro har

mantendu egiten dela salmenten beherakada 2013ko hiruhilekoan zehar. Erantsitako

koadroak islatzen duenez, merkataritzakoak ez diren hirugarren sektoreko adar

guztietan salmentak asko okertu dira 2012ko lehen hiruhilekoarekiko (% 10 inguruko

edo gehiagoko beherakadekin). Salbuespena izan da garraioaren eta komunikazioen

adarra, horri lotutako adierazleak % 3,6 egin baitu behera.

zerbitzu-sektoreko salmentak

2012

IV. 2013 I. (Urte arteko aldakuntza-tasa , %)

Zerbitzuak -6,1 -5,1

Merkataritza -4,2 -4,8

Beste zerbitzu batzuk -8,9 -9,3

Garraioa eta biltegiratzea -8,3 -3,6

Ostalaritza -11,6 -12,1

Informazioa eta komunikazioak -6,9 -9,6

Jarduera profesional, zientifiko eta

teknikoak

-9,3 -10,7

Administrazio-jarduerak eta laguntza-

zerbitzuak

-6,0 -14,2

Bizkaiko datuak, egutegi-efektua zuzenduta

Iturria: Eustat.

-0,5

-1,9 -0,6

-1,7 -2,6

-7,5

-2,3

-6,1 -5,1

I-10

96,9

I-11

96,5 I-12

94,0 I-13

89,2

-10

-8

-6

-4

-2

0

2

4

6

8

10

12

14

80

85

90

95

100

105

110

I II III IV I II III IV I II III IV I

2010 2011 2012 2013

Indizea Urte arteko aldakuntza-tasa

Page 29: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

28

Enpleguaren bilakaerari dagokionez, 2013ko lehen hiruhilekoan Bizkaiko zerbitzuen

sektorean okupatutako langileen indizeak % 4,0 egin du behera aurreko urteko epealdi

berarekiko, eta, beraz, suspertze txiki bat ikusi da aurreko hiruhilekoan erregistratutako

beherakadarekiko (-% 4,8). Emaitza horrek finkatu egiten du zerbitzuen sektoreko

okupazioak izandako bilakaera negatiboa (jarraian erregistratutako urte arteko

seigarren aldakuntza), eta agerian jartzen du enpresa gehienetan zailtasunak izaten ari

direla.

Zerbitzuen sektoreko lan-merkatuaren okertzea argi ikusten da hiriburuan ere:

ekainaren amaieran, hain zuzen, Bilbon 144.117 pertsona zeuden afiliatuta zerbitzuen

sektorean, eta 2012ko ekainean, aldiz 147.053.

Hortaz, afiliazioen galera garbia 2.936 pertsonakoa3 izan da, eta hori urte arteko

% 2,0ko beherakada da. Azpisektoreka xehatuz gero, bereziki nabarmendu beharrekoa

da sektore hauetako afiliazio-galera: informazioa eta komunikazioak (-% 10,9), garraioa

eta biltegiratzea (-% 6,5), eta finantza eta aseguruetako jarduerak (-% 6,0).

INDUSTRIA

2013ko apirilari eta maiatzari dagokienez, Bizkaiko industria-ekoizpenak aurreko

hiruhilekoetako joera negatiboari eutsi dio, eta % 1,6ko beherakada erregistratu du

aurreko urteko epealdi berarekiko.

Industria-jarduerako sektore desberdinek izandako bilakaerak beherakada orokorra

erakusten du ekoizpenean, baina indar desberdinekoak. Horrela, bada, manufaktura-

industrietako enpresetako ekoizpenak jaitsiera txiki bat izan du aurreko urteko apiril eta

maiatzarekiko (-% 0,7), energia, gas eta uraren jarduerei atxikitako enpresetako

ekoizpenak % 7,4 egin du behera, eta erauzketa-industriei dagokien ekoizpena, aldiz,

% 39,8 murriztu da.

3 Aurreko txostenetan aipatutako moduan, beherakada hori handiagoa izango litzateke etxeetako enpleguaren

erregularizazioak izandako eragina (arlo horrek bilakaera ona izaten jarraitzen du). Izan ere, azpisektore hori

deskontatuz gero, zerbitzuen sektoreak izandako afiliazio-galera garbia 3.985 pertsonakoa da 2012ko bigarren

hiruhilekoarekin alderatuta (-% 2,8).

Bizkaiko industria-

ekoizpena % 1,6 jaitsi da

Page 30: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

29

KANPO-MERKATARITZA

Apirilean eta maiatzean zehar, Bizkaitik kanpora egindako salmentak 1.730,2 milioi

eurokoak izan dira guztira, eta lurraldeko inportazioak, aldiz, 1.629,8 milioi eurokoak.

2012ko bihileko berarekin alderatuz gero, ikusi da esportazioak % 39,1 hazi direla, eta

ehuneko hori ia hamar aldiz handiagoa da inportazioen balioaren hazkundea baino

(% 4,1).

Esportazioen bultzada handia argi ikusten da 100,4 milioi euroko kanpo-merkataritzaren

saldoan, eta horrek esan nahi du % 106,2ko kanpo-estaldura izan dela apirilean eta

maiatzean.

kanpo-merkataritza I.2013 II.2013 (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

ESPORTAZIOAK 6,1 39,1 INPORTAZIOAK 9,9 4,1

Bizkaiko datuak. Lehen hiruhilekoko datuak apirila-maiatza aldiari dagozkio.

Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.

industria I.2013 II.2013 (Urte arteko aldakuntza-tasa, %)

PRODUKZIOA -2,8 -1,6

Manufaktura-industria -2,9 -0,7

Energia, gasa eta ura -2,7 -7,4

Erauzketa-industriak 2,0 -39,8

Bizkaiko behin-behineko datuak, egutegi-efektua zuzenduta.

Bigarren hiruhilekoko datuak apirila-maiatza aldiari dagozkio.

Iturria: Eustat

Esportazioen hazkundea oso

garrantzitsua da urteko

bigarren hiruhilekoan

Page 31: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

30

Jarduera ekonomikoak

Hiribilduan 36.137 jarduera-lizentzia ekonomiko indarrean direla amaitu da 2013ko

bigarren hiruhilekoa, eta horrek esan nahi du hiruhileko arteko % 0,4ko hazkundea

lortu dela (160 gehiago kopuru absolutuetan). Hiru lizentzietatik lau enpresa-jarduerei

dagozkie (guztizkoaren % 75,6), eta gainerako ia guztiak jarduera profesionalei.

Jarduera profesionalek, hain zuzen, hiruhileko arteko % 0,7ko igoera izan dute, 8.499

arte guztira. Lizentzia artistikoak, bestalde, indarrean dauden lizentzia guztien

guztizkoaren % 1 baino ez dira.

jarduerak II.2013 ∆ %

Jarduera ekonomikoak 36.137 0,4

Enpresa-jarduerak 27.361 0,3

Industria 1.379 0,1

Eraikuntza 2.140 1,2

Zerbitzuak 23.842 0,3

Jarduera profesionalak 8.499 0,7

Jarduera artistikoak 277 1,1

Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga)

Zehazkiago, Bilbok 95 enpresa-jarduera gehiago ditu erregistratuta martxoaren

amaieran zituenak baino, eta, beraz, % 0,3ko hazkundea izan da azken hiruhilekoan.

Multzo honetako lizentzia gehienak zerbitzu-jarduerei dagozkie, 23.842 lizentzia guztira

(aurreko hiruhilekoan baino 68 gehiago, % 0,3ko hazkundearekin). Bestalde, industria-

jarduerei atxikitako lizentziak (1.379 guztira) % 0,1 hazi dira, eta eraikuntzako

sektorekoak (2.140) % 1,2.

Beste adierazle ekonomiko batzuk aurreikusi ez bezala, jarduera-lizentzien kopuruaren

urte arteko bilakaerak emaitza positiboa lortu du. Oro har, jarduera ekonomikoen

lizentzien kopurua % 0,8 hazi da 2012ko bigarren hiruhilekoarekiko, eta 275 lizentzia

gehiago zenbatu dira kopuru absolutuetan. Emaitza horren arrazoi nagusia lizentzia

profesionalen eta artistikoen bilakaera ona da (% 3,2 eta % 3ko hazkundea izan dute,

hurrenez hurren), eta horrela enpresa-jardueren lizentziek kopuruari eutsi diote

orotara.4

4 Jarduera-azpisektoreka ikur eta maila desberdineko urte arteko bilakaeren ondorioz lortu da emaitza hau.

Jarduera ekonomikoen

lizentzien hazkunde txikia

Page 32: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

31

Erantsitako koadroan islatzen denez, hiribilduko enpresa-jardueraren adar nagusiek

portaera heterogeneoa izan dute azken hiruhilekoan. Jaitsiera handienak handizkako

merkataritzako lizentziei (-% 11,1), higiezinen zerbitzuei (-% 9,3), eta jatekoak ez

direnen txikizkako merkataritzari (-% 6,1) dagozkie; igoerak izan dituzte, aldiz, zerbitzu

pertsonalek (% 4,6) edo enpresentzako zerbitzuek (% 1,6), esate baterako.

enpresa-jarduerak adar nagusiak II.2013 ∆ %

Txikizkako merkataritza, jatekoak ez direnak 4.270 -6,1

Enpresei eskainitako zerbitzuak 4.186 1,6 Sukaldaritza eta janari-edarien zerbitzuak 3.049 -2,7 Eraikuntza 2.140 0,3 Janari eta edarien txikizkako merkataritza 2.020 -0,1 Handizkako merkataritza 1.514 -11,1 Zerbitzu pertsonalak 1.318 4,6 Higiezinen zerbitzuak 943 -9,3 Finantza- eta aseguru-zerbitzuak 849 -2,7

Aurreko hiruhilekoarekiko aldakuntza-tasa.

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundia (Ekonomia Jardueren gaineko Zerga).

SOZIETATE BERRIAK

Urteko bigarren hiruhilekoan zehar, 232 merkataritza-sozietate berri erregistratu dira

Bilbon. Datu horrek % 10,0ko hazkundea erakusten du eratutako sozietate berrien

kopuruari dagokionez aurreko urteko epealdi berarekiko (21 sozietate gehiago), baina

lehen hiruhilekoan erregistratutako kopurua baino txikiagoa da (13 sozietate gutxiago).

Eratutako sozietate berrien sektore-atxikipena aurreko hiruhilekoetan ikusitakoaren

antzekoa da. Horrela, bada, sozietate berrien % 74,1 hirugarren sektorekoak dira (172

guztira), % 19,4 eraikuntzakoak (45), eta % 6 industriaren eta energiaren sektorekoak

(14). Sozietate berri bat bakarrik da lehen sektorekoa.

Urte arteko kopuruei erreparatuz, eraikuntzako enpresen kopuruaren hazkundea

nabarmentzen da (% 50); hazkunde hori zerbitzuen sektoreko sozietate berriek

izandako hazkundea (% 4,9) baino askoz handiagoa da. Bestalde, sozietate industrial

berrien kopurua egonkor mantendu da aurreko urtearekiko.

Bilakaera desberdina

jarduera-adarren

arabera

21 sozietate gehiago

eratu dira 2012ko

bigarren hiruhilekoan

baino

Page 33: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

32

Merkataritza-sozietate berriak

Page 34: Bilbaoko hiruhileko koiuntura txostena 2013ko ii hiruhilekoa

Hiruhileko koiuntura - 2013ko II. hiruhilekoa

33

2013KO II. HIRUHILEKOA ADIERAZLEAK

Azken datua

Δ Urte artekoa

(%) Aldia

LAN-MERKATUA

Biztanleria aktiboa (milakoetan)** 166,7 0,9 II. hiruh.

Biztanleria okupatua (milakoetan)** 136,7 -2,7 II. hiruh.

Biztanleria langabea (milakoetan)** 30,0 21,5 II. hiruh.

Langabezia-tasa (%)** 18,0 20,2 II. hiruh.

Erregistratutako biztanleria langabea (pertsona kopurua)**

32.210 8,5 Ekaina

Afiliatutako pertsonak (kop.) 163.227 -2,9 Ekaina

Erregistratutako kontratuak (kop.)** 25.424 -15,2 II. hiruh.

MERKATARITZA

Merkataritzako azalera handien salmentak (indizea)***

90,5 -3,0 II. hiruh.

Pertsona afiliatuak 163.227 -2,9 Ekaina

Kontsumoko prezioak (indizea)*** 104,2 2,0 Ekaina

TURISMOA

Ostatu-gauak (kop.) 339.370 -11,4 II. hiruh.

Bidaiariak (kop.) 187.003 -4,6 II. hiruh.

Batez besteko egonaldia (ostatu-gau/bidaiari) 1,81 -7,2 II. hiruh.

GARRAIOA

Salgaien itsas garraioa (milaka tona) 5.039 17,9 Api-Mai

Bidaiarien aireko garraioa (milakoetan) 989.921 -12,3 II. hiruh.

ENPRESA-JARDUERA

Enpresen jarduera-lizentziak 27.361 0,0 II. hiruh.

Produkzio industriala (indizea)*** 94,5 -1,6 Api-Mai

Merkataritzako sozietate berriak (kop.) 232 10,0 II. hiruh.

* puntu portzentualak

** Bilbon bizi den biztanleria

*** Bizkaiko adierazlea

Iturria: Eustaten, SEPEren, Lanbideren, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Ministerioaren, EINen, Estatuko Portuen eta AENAren datuetan oinarritutako lanketa propioa.