Bi irakasle gelan
-
Upload
urtaroak-hogeita-hamaika -
Category
Education
-
view
89 -
download
3
Transcript of Bi irakasle gelan
BI IRAKASLE GELAN
ZER dA?
● Bi hitz hauek esan nahi dute, klase batean bi irakasle egongo direla, biak maila berekoak, eginbehar berdinekin eta erresponsabilitate berarekin.
● Kontuan izanik umearen hazkuntza eta hezte prozesuan haurra dela protagonista; hezitzaileak gidariak besterik ez dira iznago ikaste prozesuan zehar entzute aktiboaren bidez eta behar duten eskakizunei erantzuten jakinez, ondoren, mundura zabal daitezen.
ZERGATIK?
Lehenik, bi irakasle egoteak, lau begik bigilatzea dakar eta hori bet da ona umeen zaintzari begira.
Bigarrenik, kontuan izan behar dugu pertsona bakoitza ezberdina dela, eta bakoitzak gauzak modu ezberdinean ulertu eta ikusten dituela, haurrekin ere gauza bera gertatzen da, hau da, irakasle bakoitzak bere espektatibak jartzen ditu ume bakoitzean eta askotan etiketatu egiten ditu modu egoki batean; honetarako ere bada oso aberasgarria hezitzaile bikotea egotea, izan ere, bi pertsonen artean, objetibitate handiagoa lortuko dute bakarrak baino.
Hirugarrenik, umeei atxikimenduzko irudia “aukeratzeko” posibilitatea zabaltzen zaie.
Laugarrenik, bai proiektuak bai jarduerak egiterako edo proposatzeko momentuan, ideaia gehiago edukiko dituzte bi pertsonen artean, eta batek bestearena hobetu dezake.
Bostgarrenik, batek bestearen ahultasunak edo egun txarrak orekatu ditzake.
Azkenik, gurasoentzat ere laguntza bat da, bi irakasleen artean errazagoa izango baita guraso guztiekin harreman estua mantentzea eta beren seme-alaben garapenari buruz hitz egitea.