BERDIN TASUNA ETA JABE KUNTZA...Feminismoa pentsamendu korronte ezberdinez hornitzen den praktika...
Transcript of BERDIN TASUNA ETA JABE KUNTZA...Feminismoa pentsamendu korronte ezberdinez hornitzen den praktika...
EMAKUMEON JABEKUNTZARAKO ETA BERDINTASUNERAKO ESKOLA2014ko iraila – 2015eko maiatza
BERDINTASUNAETA JABEKUNTZA
Antolatzailea: BERDINTASUNERAKO ZERBITZUA#BerdinEskolaVG
ARGIBIDE GEHIAGO HEMEN:
Telefono bidezko arreta-zerbitzua: 010
BERDINTASUNERAKO ZERBITZUASanta Maria, 11 – Etxanobe Etxea Tel.: 945 161 345
www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna
Berdintasunaren aldeko lanari dagokionez adostasun handia dago emakumeen jabekuntzaren alde lan egiteko beharraren inguruan, emakumeek bizitzako esparru guztietan parte hartze eta eragin handiago izatea lor dezaten. Hori dela eta, Eskolaren jarduera batzuk emakumeentzat dira soilik. Baina, horrez gain, Eskolak zenbait jarduera antolatzen ditu gizonentzat eta, oro har, herritar guztientzat; izan ere, berdintasunaren helburuan aurrera egiteko pertsona eta gizarte-eragile guztien inplikazioa eta konpromisoa beharrezkoak dira.
Emakumeen jabekuntza eta balio-aldaketa dira, besteak beste, Vitoria-Gasteizko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako III. Planaren lan-helburuetako batzuk. Aipatutako Plana Udala 2014ko eta 2015eko eperako gauzatzen ari da. Beraz, Berdintasunerako III. Planetik abiatuta egituratu da Eskola, eta lotu egiten da Udalak berdintasunaren arloan egiten dituen programekin.
Eskolaren helburua proiektu kolektibo baterantz aurrera egitea da, non inplikatutako pertsonek eta entitateek lagundu eta parte har dezaketen. Horiek horrela, eta Berdintasunerako III. Planak berdintasunaren
dis
ein
ua
: ww
w.tk-
tald
ea
.co
m –
inp
rim
atz
aile
a: G
ráfica
s D
OS
BI
GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEA
IDENTITATEA, SUBJEKTI-BOTASUN FEMENINOA ETA BALIO-ALDAKETA
GIZARTE ANTOLAKETA ARDURAKIDEA
KOMUNIKAZIOA ETA GAITASUNAK
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI AURREA HARTZEA
KULTURA-ANIZTASUNA ETA ELKARTASUNA
KULTURA BIRDEFINITZEA
FEMINISMOA
IKASTURTEAREN HASIERA
HITZALDIAK
ZINEFORUMA
IRAKURKETA-KLUBAK
LANTEGIAK
TALDE JAKIN BATZUEN-TZAKO LANTEGIAK
IKASTURTEAREN AMAIERA
ILDO ESTRATEGIKOAK
JARDUERAK
arloan herritarren parte hartzea sustatzeko duen konpromisoarekin koherente izanik, zehaztu eta azpimarratu beharra dago programazioak zenbait emakume-elkarteren eta gizarte-talderen proposamenak eta ekarpenak jaso dituela eta, halaber, udal zerbitzuen eta beste erakunde batzuen laguntza izan duela.
Eskolaren lan-ibilbideari esker, kasu honetan ikasturte osorako programazioa eskaini ahal izango dugu eta, beraz, jarduerak 2014ko irailean hasi, eta 2015eko maiatzean amaituko dira. Horrez gain, eta ohikoa denez, ahalegin handia egin dugu gai anitz eta euskarri ezberdin landu ahal izateko, baita jarduerak hainbat ordutegitan eta lekutan egiteko eta zenbait iraupenetakoak izan daitezen ere.
Eskolaren programazioa zenbait lan-ildo estrategikotan antolatu da, hartara, hitzaldiak, zineforuma, antzerki-foruma, irakurketa klubak eta lantegiak egingo ditugu. Halaber, berezitasuna dela-eta talde jakin batzuei zuzendutako beste jarduera batzuk gauzatuko ditugu.
3
4
2014-2015 IKASTURTEAREN HASIERAMontehermoso KulturuneaIrailak 17, 18:30ean 7
HITZALDIA ZERTAN DATZA TRANSFEMINISMO IZENEKO HORI? Josebe Iturrioz López 8 HITZALDIA MATXISMOA, MATXISMO OSTEKOA ETAGENERO-INDARKERIA Miguel Lorente Acosta 9
MAHAI-INGURUA AMATASUNA EZTABAIDAGAI Beatriz Gimeno / Rebeca Madrazo Torre 10
HITZALDIA ESKOLA, GENEROA ETA KULTURA-ANIZTASUNAAmelia Barquín 11
HITZALDIA EKOFEMINISMOA, BESTE MUNDU BAT POSIBLE DELAKO Alicia H. Puleo 12
MAHAI-INGURUA EMAKUMEA ETA KIROLA: ESTEREOTIPOAK HAUTSIZ ETA MUGAK GAINDITUZAinhoa Azurmendi / Maider Unda Glez. de Audicana 13
HITZALDIA “FRESKO-FRESKO”. HELDUAROAN DAUDEN EMAKUMEEI BURUZKO HAUSNARKETA Anna Freixas 14 ZINEFORUMA BERDINZINEMAHelena González Estévez 15
IRAKURKETA-KLUBA FEMINIST AGENDA EUSKAL LITERATURANGema Lasarte Leonet 19
IRAKURKETA FEMINISTAKO KLUBA ORDU BIOLETABegoña Etayo Ereña 20
LANTEGIA AUTODEFENTSA FEMINISTA EMAKUMEENTZATMaitena Monroy Romero 22
LANTEGIA GENEROA, LIDERGOA ETA ADIMEN EMOZIONALAMiriam Ocio Saenz de Buruaga 23
5
LANTEGIAK SEXUALITATE ANITZ. SEXUALITATE-ANIZTASUNAK Inma Ruiz de Lezana Marañón 24 / 41 / 45
LANTEGIA GENERO-ISLAMOFOBIA “BEGIRADADESKOLONIZATZEKO TRESNAK” Brigitte Vasallo 25
LANTEGIA AMA BAKARREKO FAMILIEN JABEKUNTZAMaría García Álvarez 26
LANTEGIA FEMINISMOA PERSPEKTIBAN. GURE HISTORIABERRESKURATZEA Gladys Giraldo Velásquez 27
LANTEGIA POSTA ELEKTRONIKOA ETA INTERNETEKOOINARRIZKO ERABILERA Mentxu Ramilo Araujo 28
LANTEGIA JENDAURREAN HITZ EGITEKO TEKNIKAKEsti Redondo Tirado 29
LANTEGIA LEGEAREN OSTEAN, ZER? GENERO-INDARKERIAREN AURKA LEGEAK DUEN INPAKTUARI BURUZKO HAUSNARKETAKMaría Naredo Molero 30
LANTEGIA EMAKUMEZKOEN RAPA Saioa García, La Omega Rapera 31
LANTEGIA ADINEKO EMAKUME BERRIAK: BIZITZEKO BESTEMODU BATZUK SORTUZ Inma Merino de Castro 32
LANTEGIA AMODIOZKO FILMAK IKUSTEN DITUZTEN GIZONAK Gizonak, maitasuna eta berdintasun-harremanakJosetxu Riviere Aranda 33
LANTEGIA TALDE-LANA: ANTOLAKETA MAILAKOALDAKETARANTZ, BERDINTASUNEAN LAN EGITEKOMETODO GISANatalia Navarro Oliván / María Viadero Acha 34 LANTEGIA EMAKUMEONTZAKO CLOWNAK Virginia Imaz Quijera 35
66
LANTEGIA IKUSIZKO MEZU FEMINISTA: EUSKAL MUGIMENDU FEMINISTAREKIKO HURBILKETA HISTORIKOA ETA EKINTZA-PROPOSAMENETARAKO ZENBAIT ERREMINTA PRAKTIKOPaca Robles Martín / Miryam Cameros 36
LANTEGIA FILL-MINUTUAKNagore de Caso Molero. Kolonbia-Euskadi Elkartea 37
LANTEGIA (GEURE BURUA) ZAINTZEN IKASIInma Merino de Castro 38
LANTEGIA EMAKUME ZAPALDUAREN ANTZERKIABelén Nevado Méndez 39
LANTEGIA JENDAURREAN HITZ EGITEKO TEKNIKAKMiriam Ocio Saenz de Buruaga 40
ANTZERKI-FORUMA “ETZAK LO HARTU” On:Giz Berdintasunerako Elkartea eta Ander Azurmendi Ormazabal 42
LANTEGIA HIZKERAREN ERABILERA EZ SEXISTAAmelia Barquín 43
LANTEGIA GENEROA, FEMINISMOA ETA ZEINU-MINTZAIRAMayte Greco Sanabria / Raquel Lucas Espinosa 44 LANTEGIA CEDAW ITZAL TXOSTENA: PARTE-HARTZEA ETA ERAGIN POLITIKOA GAUZATU ETA BIDERATZEKO BESTE BIDE BATZUKBegoña San José Serrán / Victoria Jiménez Zozaya 46
LANTEGIA ANTZERKI-SORKUNTZA KOMUNITARIOA: “MODAK TRABA EGITEN DU, HARITIK TIRA EGIN DEZAGUN” INDARKERIA MATXISTAK ETA MODAREN INDUSTRIA Mobiolak arte-taldea, SETEMen eta Arropa Garbia Kanpainaren bidez. 47
LANTEGIA SAREAN LAN EGITEKO TRESNAK ETA AKTIBISMOAINTERNETEN Mentxu Ramilo Araujo 48
2014-2015 IKASTURTEAREN AMAIERAMontehermoso Kulturunea Maiatzak 29, 18:30ean 49
PARTE-HARTZAILEAK:
Iñaki García CalvoVitoria-Gasteizko Udaleko Berdin-tasunerako Zerbitzuko zinegotzi-
ordezkaria.
Zuriñe Elordi RomeroVitoria-Gasteizko Udaleko Berdinta-sunerako zerbitzuburua.
Aurkezpena Prestatzaileek ikasturteko lan-ildoak aurkeztuko dituzte.
Irekiera-hitzaldia
Mari Luz Esteban GalarzaFeminista eta UPV/EHUko Gizarte Antropologiako irakaslea.
Emanaldia
Uxue Alberdi EstibaritzBertsolaria eta bertso feministen Eskolako sustatzailetako bat da.
Eta amaitzeko, Miryam Artola Dendaluce izango dugu gurekin; bere irudi eta biñeten bidez jardunaldiaren laburpena jasoko du mural batean.
Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte
Zeinu-mintzairako interprete edo haurtzaindegi zerbitzua behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu ondoko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez: 945 161 345
IKASTURTEAREN HASIERA 2014/15Irailak 17, asteazkena, 18:30ean ORTUÑO ARETOA - MONTEHERMOSO KULTURUNEA
7
8
HITZALDIAKORDUTEGIA: 19:00etatik 21:00etara TOKIA: Ortuño aretoa – Montehermoso Kulturunea
Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte
Zeinu-mintzairako interprete edo haurtzaindegi zerbitzua behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu ondoko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez: 945 161 345/ [email protected]
Feminismoa pentsamendu korronte ezberdinez hornitzen den praktika politiko aberatsa da. Bere baitan sortutako eztabaidek hainbat teoria eta praktika sortu dituzte. TransFe-minismoa feminismoaren barruan dagoen korronte bat da; ingelesez queer esa ten zaio, iraintzeko erabil-tzen den hitza, arraro edo maritxua adierazten baitu, eta aldi berean, baztertutako gorputz guztien aliantza bat bidera tzeko ahalegina. TransFeminismoak gorputza, sexua, generoa, desira eta nortasuna beza-lako kontzeptuen inguruko proposa-men berezi bat du. Horrek agenda politiko propioa sortzen du, zeinak transexualitatea, transgenerismoa edo trabestismoa lantzen dituen eta aldarrikatzen duen langile sexuale-kin lan bateratua edo pospornogra-fiaren lanketa.
Urriak 8, asteazkena
ZERTAN DATZA TRANSFEMINISMO IZENEKO HORI?
HIZLARIA
Josebe Iturrioz López.Medeak taldekidea da, eta talde horretan Transfeminismoa landu du Euskadin zein nazioarte mailan. Filosofian lizentziatua da, eta emakumeen eta gizonen ber-dintasuneko masterra egin du. Berdintasunerako teknikari egin du lan. Beti izan du aktibis-moarekiko lotura.
MODERATZAILEA
Zuriñe Estivariz Martínez de Antoñana. “7 menos 20” elkartea.
HIZKUNTZA Euskara
FEMINISMOA
LAGUNTZAILEA: “7 menos 20” elkartea.
9
Matxismo eta matxismo osteko kon-tzeptuetara hurbildu egingo gara. Miguel Lorenteren ustez, matxismo ostekoa hementxe dugu eta gelditu egingo da desberdintasun histo-rikoarekin jarraitzeko, anaia nagusi matxismoari laguntzeko, eta ordena naturalaren egitura hierarkizatuaren babespean desberdintasunaren familiari elkarrekin eusteko. Matxis-moaren eta indarkeriaren arteko lotura aztertuko dugu, desberdinta-sunaren inguruan sortu den kultura-ren emaitza baita. Desberdintasun horren arabera, gizona eta mas-kulinotasuna erreferentzia uniber-tsalak dira, eta emakumeek horien esanetara eta agindupean egon beharko dute. Hortaz, hilketekin eta genero-indarkeriarekin amaitu nahi badugu, egin behar dugu lan, eta gogor gainera, hautsi ahal izateko helburuak lortzeko indarkeria era-biltzera gizonak bultzatzen dituen identitatea.
Azaroak 12, asteazkena
MATXISMOA, MATXISMO OSTEKOA ETA GENERO-INDARKERIA
HIZLARIA
Miguel Lorente Acosta. Granadako Unibertsitateko Lege Medikuntzako irakaslea. Auzitegiko medikua. Genero Indarkeriarako Gobernuko ordezkari ohia.
MODERATZAILEA
Ander Bergara Sautua. Emakunde- Emakumearen Euskal Erakundeko Erakunde Lankidetzako Arloko arduraduna.
HIZKUNTZA Gaztelera
LAGUNTZAILEA: Emakunde- Emakumearen Euskal Erakundea.
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI AURREA HARTZEA
Gure gizartean emakumeok gure amatasunaren arabera definitzen gai-tuzte. Aintzat hartzen da ama izatea edo ez aukeratu dugun, esleitu digu-ten funtzioa betetzen dugun edo ez, seme-alabengatik dena utzi dugun edo geure buruan soilik pentsatzea-gatik geurekoiak ote garen...Mahai-inguru honetan “amatasunari ekiteko” bi jarrera ezagutuko ditugu. Bakoitzak bere iritzia eta hausnarketa izango ditu abiapuntu, eta ondoko helburua izango dugu: eztabaidaren bidez amatasunera hurbiltzea. Era berean, honako hauek izango ditugu ardatz: emakume eta ama izatea zer den adierazpen berri bat; jarrera horien atzean ikustea zer lehentasun eta balio ezkutatzen diren, eta femi-nismoaren ikuspuntutik emakumeei eta amatasunari buruzko hausnarke-ta egiteak berekin zer dakarren.
Abenduak 10, asteazkena
AMATASUNA EZTABAIDAGAI
LAGUNTZAILEA: Arabako Amen Elkartea (AMA).
HIZLARIAK
Beatriz Gimeno. Sexu-aniztasunaren eta ezgai-tasuna duten pertsonen eskubi-deen aldeko gizarte aktibista feminista.
Rebeca Madrazo Torre. Amatasun eta dolu-prozesue-tan laguntzen du doula gisa. La Kumpania-ko arduraduna da.
MODERATZAILEA
Nieves Sáenz de Cámara Polo. Gizarte langilea eta Ara-bako Amen Elkarteko (AMA) bozeramailea. Feminista eta edoskitzaro-prozesuetako prestatzailea.
HIZKUNTZA Gaztelera
IDENTITATEA, SUBJEKTI-BOTASUN FEMENINOA ETA BALIO-ALDAKETA
10
Gaur egun hezkidetza eta kultura-aniztasunaren kudeaketa dira eskolaren erronka nagusietako bi. Alde batetik, eskola mistoak ez digu berdintasuna ekarri espero genuen moduan, eta era berean, ez du norberaren identitatea osatzeko askatasunik ekarri nahiko ge-nukeen bezala. Beraz, badira berriz pentsatu eta eraldatu beharreko zenbait oinarrizko alderdi. Bestalde, immigrazioa izan da, seguru aski, eskolak azken urteotan bizi izan duen jazoerarik garrantzitsuena. Immigrazioarekin ikasgeletan beste zalantza batzuk sortu dira, eta ho-rien guztien artean genero-gaiekin zerikusia duten batzuk badira. Bidegurutze horretan, nola ulertu egoera berriak eta nola kudeatu hezkuntza-irizpideak erabiliz?
Urtarrilak 14a, asteazkena
ESKOLA, GENEROA ETA KULTURA-ANIZTASUNA
HIZLARIA
Amelia Barquín. Filologia Erromanikoan doktorea. HUHEZIn (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakulta-tea, Mondragon Unibertsitatea) egiten du lan, eta han “Kulturen arteko heziketa” eta “Heziketa eta generoa” ikasgaietako irakaslea da.
MODERATZAILEAMaría Jesús Portillo Torre.Lehen Haurtzarorako Hezkun-tzako Udal Unitateko teknikaria.
HIZKUNTZAGaztelera
LAGUNTZAILE: Udaleko Hezkuntza Zerbitzua.
KULTURA-ANIZTASUNA ETA ELKARTASUNA
11
12
Klima-aldaketaren garaiotan, ekofe-minismoak ekarpen interesgarriak egiten dizkio ekologiaren pentsa-mendu eta jardunbideari; izan ere, aipatu egiten du garapenaren eredu jasanezinean zer baldintza material eta sinboliko berezi nahasten diren. Hitzaldiak ekofeminismoan zer korronte dauden bereiziko du eta “ekofeminismo kritikoaren” giltza-rriak aurkeztuko ditu, “Ecofeminismo para otro mundo posible” libu ruaren egilearen arabera. Zaintzaren etikaren, naturarekiko jarreraren eta ingurumen mesedegarriaren arteko loturaz hitz egingo du, eta azpima-rratu egingo du mundu luze-zabale-ko emakume askok lan garrantzitsua egin dutela eguneroko bizitzan zenbait iraunkortasun-modutan inplikatu direlako.
Otsailak 11, asteazkena
EKOFEMINISMOA, BESTE MUNDU BAT POSIBLE DELAKO
HIZLARIA
Alicia H. Puleo. Filosofoa. Valladolideko Unibertsitatean Etika eta Filosofia Politikako irakasle titularra da. “Ecofeminismo para otro mun-do posible” liburua argitaratu du, besteak beste.
MODERATZAILEA
Andrés Alonso López. Udaleko Ingurumen Plangintzako zerbitzuburua.
HIZKUNTZA Gaztelera
LAGUNTZAILEA: Udaleko Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saila.
FEMINISMOA
13
Kirola gizonezkoen esparru izan ohi da; bertan, gizartearen beste arlo batzuetan ditugun genero-desberdintasunak agerian uzten ditu. Ondorioz, kultura, heziketa eta antolaketa arloko beste mito, estereotipo eta baldintza batzuk ere islatzen dira, eta horiek markatu eta zehaztu egiten dute gizonezko eta emakumezkook geure bizitza osoan kirolarekin finkatzen dugun harremana. Jardunaldiaren bidez, kirolaren es-parruan ditugun mito eta estereotipo nagusi batzuk hautsi nahi ditugu, eta aurkeztu nahi ditugu arlo horretako desberdintasunak gainditzeko gara-tzen ari diren zenbait neurri.
Apirilak 15, asteazkena
EMAKUMEA ETA KIROLA: ESTEREOTIPOAK HAUTSIZ ETA MUGAK GAINDITUZ
LAGUNTZAILEA: Udaleko Kirol Zerbitzua.
HIZLARIAK
Ainhoa Azurmendi.Avento enpresako kirol aholku-laria. Psikologian lizentziatua. Emakumeen eta Gizonen Berdintasuneko masterra egin zuen. Jarduera Fisikoko eta Kiroleko Psikologian
unibertsitate-aditua da.
Maider Unda González de Audicana. Emakumezkoen Borroka arabar kirolaria da. Espainiako txapelduna izan da 13 aldiz, eta bere mailan titulu gehien dituen borrokalaria; besteak beste, 2012ko Londreseko Joko Olinpikoetan Brontzezko domina lortu zuen. Gaur egun artzain egiten du lan familia-negozio batean.
MODERATZAILEA
Mikel Hoyos Sánchez.Udaleko Kirol zerbitzuburua.
HIZKUNTZA Gaztelera
GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEA
14
Zahartze-prozesuarekin lotura duten zenbait gai garrantzitsuz hitz egingo dugu hitzaldian: emakume izanik zahartzeak dituen berezko ezauga-rriak, adinekoen sendotasunak eta ahultasunak, osasuna, edertasuna eta horrekin lotutako gaien katalo-goa, sexualitatea, lotura afektiboak, zaintza-lanak, dirua eta horren ezku-tuko kontuak, agurrak etab. Horreta-rako, birpasatuko dugu emakumeok zer sendotasun eta aukera ditugun bizitzako etapa horretan eta horiei guztiei balioa emango diegu.
Maiatzak 13, asteazkena
“FRESKO-FRESKO”. HELDUAROAN DAUDEN EMAKUMEEI BURUZKO HAUSNARKETA
HIZLARIA
Anna Freixas. Bartzelonako Unibertsitatean Psikologian doktorea eta Kor-dobako Unibertsitatean irakasle erretiratua da. Bere lanen iker-keta-lerroak eta argitalpenak emakumeei eta zahartzaroari buruzkoak dira batez ere.
MODERATZAILEAJosé Antonio Jimeno Caballero. Udaleko Adineko Pertsonen Zerbitzua.
HIZKUNTZAGaztelera
LAGUNTZAILEA: Udaleko Adineko Pertsonen Zerbitzua.
IDENTITATEA, SUBJEKTI-BOTASUN FEMENINOA ETA BALIO-ALDAKETA
15
“BERDINZINEMA ” ZINEFORUMAORDUTEGIA: 18:30etik 21:00etaraTOKIA: Ortuño aretoa – Montehermoso KulturuneaKOORDINATZAILEA: Helena González EstévezZine eta Giza Eskubideetan aditua. ZINHEZBA Kultura Elkartea.
Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte
Haurtzaindegi zerbitzua behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu ondoko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez: 945 161 345
LABURPENA: Elkarrizketen eta familia-irudien bidez egituraturik, Sarah Polleyk bere familiari buruzko enigma handienetako baten eran-tzuna bilatzen du. Stories We Tell ikerketa-filma da; aita, ama, ahizpak, nebak, anaiak, arrebak eta lagunak agertuko dira, eta horien guztien adierazpen kontraesankorrek emo-zio-mosaiko bat osatuko dute faktura berritzailea duen film honetan.
Urriak 30, osteguna
STORIES WE TELL Zuzendaria: Sarah Polley
FILMA Jatorrizko bertsioa arabierazAzpitituluak: gaztelera
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZA Gaztelera
URTEA 2012
IRAUPENA 108 minutu
GENEROA Dokumentala
GAIAK Familia-harremanak.
FEMINISMOA
Zeinu-mintzairako interprete behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu on-doko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez: 945 161 345/ [email protected]
16
LABURPENA: Evelyn Peruko jaiote-rritik Espainiarako bidaia egingo du, jatetxe batean lehengusinarekin lan egingo duelakoan. Baina ziria sartu eta bahitu egingo dute errepideko klub batean prostituta lan egiteko. Burua jan dioten neska baten isto-rioa da: herri bateko neska inuzente bat sexu-esklabo bihurtuko da.
Azaroak 27, osteguna
EVELYNZuzendaria: Isabel de Ocampo
FILMAJatorrizko bertsioa gazteleraz
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZA Gaztelera
URTEA 2011
IRAUPENA 96 minutu
GENEROA Fikzioa-drama
GAIAK Immigrazioa.
Emakumeen salerosketa.
DINAMIZATZAILEA: Save The Children-eko Emakumeen Saleros-ketaren aurkako Gazteen Taldea.
LABURPENA: Amnistia Internaziona-laren arabera, munduko 91 herrialde-tan adierazpen-askatasuna mugatuta dago. Interneti eta sare sozialei esker, isiltasun hori hausten doa. Dokumental honek erakutsi egiten du teknologia berriak garrantzitsuak direla iraultza txikiak abian jartzeko; horrez gain, hiru emakume gogorrei egingo die omenaldia. Kubako Yoani Sánchez, Iraneko Farnaz Seifi eta Txinako Zeng Jinyan dira protago-nistak. Hiru emakume ziberaktibistek zerbait egitea erabakiko dute arma soil baina boteretsu baten bidez: ordenagailu eramangarria.
Abenduak 18, osteguna
FORBIDDEN VOICES(Ahots debekatuak) Zuzendaria: Barbara Millar
FILMA Jatorrizko bertsioa gazteleraz, ingelesez, txineraz, persieraz, frantsesez Gazteleraz bikoiztuta ikusiko da
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZA Gaztelera
URTEA 2012
IRAUPENA 96 minutu
GENEROA Dokumentala
GAIAK Adierazpen-askatasuna. Teknologia berriak. Blog egileak.
17
LABURPENA: Isabelle familia dirudun bateko 17 urteko gazte ederra da. Ematen du beheak eta goiak irentsi behar dituela. Autoezagutza sexualeko bidaia batek eramango du bizimodu bikoitza egitera: egunez ikasle, eta gauez, luxuzko prostituta. Lau urtaro eta lau abestiren bidez kontatutako istorioa da.
Urtarrilak 29, osteguna
JEUNE ET JOLIE (Gazte eta ederra) Zuzendaria: François Ozon
FILMA Jatorrizko bertsioa frantsesez
Azpitituluak: gaztelera
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZAGaztelera
URTEA 2013
IRAUPENA 95 minutu
GENEROA Fikzioa. Drama
GAIAK Nerabetasuna. Sexualitatea. Prostituzioa.
LABURPENA: Axun 70 urteko emakumea da, eta ospitalera joango da alabaren senar ohia zaintzera. Harrituta geldituko da ikusten duenean alboko oheko gaixoa zaintzen duen emakumea Maite dela, nerabezaroko adiskide handia. Laster ikusiko dute euren arteko kimikak bere horretan jarraitzen duela. Biek ondo pasatuko dute elkarrekin eta pozik egongo dira berriz topo egin dutelako, are eta Axunek Maite lesbiana dela jakin arte. Axunek sortzen zaizkion sentimendu kontrajarriekin borroka egin beharko du. Nori en tzun? Bihotzari ala buruari?
FILMA Jatorrizko bertsioa euskaraz
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZAEuskara
URTEA 2010
IRAUPENA 105 minutu
GENEROA Drama
GAIAK Lesbianismoa. Zahartzaroa.
Otsailak 26, osteguna
80 EGUNEANZuzendariak: José M a Goenaga eta Jon Garaño
Zeinu-mintzairako interprete behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu ondoko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez: 945 161 345 [email protected]
18
LABURPENA: Mariak, langile amo-rratuak, ez du bikotekiderik eta hiru seme-alaba ditu. Erabaki behar du zer egin adineko aita gaixoarekin; ez dute zaharren egoitzan onartu, zaindu ahal duen familia duelako. Baina Mariak lan gehiegi du eta ezingo du zaindu. Nola konpondu gure garaiko emakume askorentzat ohiko bihurtu den arazo hau?
Apirilak 23, osteguna
LA DEMORAZuzendaria: Rodrigo Plá
FILMA Jatorrizko bertsioa gazteleraz
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZAGaztelera
URTEA 2012
IRAUPENA 84 minutu
GENEROA Drama
GAIAK Krisi ekonomikoa. Familia-zaintzak.
LABURPENA: Gau batean, 32 urteko gizon batek autoa gidatzen du bai-mendutako abiadura luze gaindituz, eta haur bat harrapatuko du. Haurra hil egingo da handik gutxira. Gidari zuhurgabeari hiru eta hamabost urte bitarteko kartzela-zigorra jar diezaiokete, baina ama, Errumaniako goi mailako arkitekto bat, zigorra sai-hesten saiatuko da kosta ala kosta.
Maiatzak 28, osteguna
POZITIA COPILULUI (Ama eta semea)Zuzendaria: Calin Peter Netzer
FILMA Jatorrizko bertsioa errumanieraz Azpitituluak: gaztelera
ZINEFORUMAREN HIZKUNTZAGaztelera
URTEA 2013
IRAUPENA 112 minutu
GENEROA Drama
GAIAK Ama eta seme-alaben arteko harremanak. Peter Pan sindromea.
Zeinu-mintzairako interprete behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu ondoko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez: 945 161 345 [email protected]
19
LAGUNTZAILEA: Udal Liburutegien Sarea.
INFORMAZIOA JASOTZEKO ETA IZENA EMATEKO: 010 / Gizarte Etxeak eta Kirol Instalazioak/ www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna.
Haurtzaindegi zerbitzua behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu ondoko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez: 945 161 [email protected]
Gema Lasarteri irakasteaz gehien gustatzen zaiona ikasleengandik ikasten duen guztia da. Hori gogoan, irakurketa-kluba koordinatzera animatu da. Hitzarekin, isiluneekin, lasaitasunarekin eta baretasunarekin topo egingo dugu; eta hori emozioen estetikak baino ezingo digu eman, errealitatetik haratago doanean eta sinbolikotasuna azaleratzen denean aukera anitz eta fantasiaz betetako mundu baten moduan. Bere ustez, irakurtzeko hainbat modu daude. Susmatzen du irakurketak nork bere buruari esanahia ematen laguntzen diola, norberaren kontzientzia sortzen laguntzen duela.
Lantegi honen bidez, euskaraz idatzitako edo itzulitako literaturara hurbilduko gara ikuspuntu feminista abiapuntu; emakume zein gizonentzat da, berdintasuna sustatuko duen auto-kontzientzia sortzea baitu helburu. Saioetan zenbait literatura-testu azter-tuko ditugu, eta bertan jasotzen diren gertakizunak, edukiak, adierazpenak, pertsonaiak, eta abar. Emakumeok eta idazteko orduan nahita edo nahi gabe erabiltzen duten agenda izango dira erdigunea.
NORENTZAT Herritarrak
HIZKUNTZA Euskara
TALDEA Gutxienez 10 / gehienez 20
URTEKO PREZIOA Abonatuak: 5,40 €Ez abonatuak: 9,00 €
(*) Langabeziagatiko hobaria: % 15 (21 or. ikusi)
IZENA EMATEKO EPEA2014ko irailaren 8tik leku kopurua agortzen den arte
FEMINISMOA
Hileko bigarren ostegunetan. 2014ko urriak 9, azaroak 13 eta abenduak 11. 2015eko urtarrilak 8, otsailak 12, martxoak 12, apirilak 16, maiatzak 14 eta ekainak 11.
ORDUTEGIA: 19:30etik 21:30eraTOKIA: Iparralde gizarte etxea. Larrun aretoa.KOORDINATZAILEA: Gema Lasarte Leonet. Literatura Zientzietan doktorea eta UPV/EHUn Literaturaren Didaktikako irakaslea. Irakurtzea eta literatura ditu gogoko eta zenbait liburu eta artikulu idatzi ditu.
IRAKURKETA-KLUBAK
“FEMINIST AGENDA EUSKAL LITERATURAN” IRAKURKETA-KLUBA
20
LAGUNTZAILEA: Udal Liburutegien Sarea.
INFORMAZIOA JASOTZEKO ETA IZENA EMATEKO: 010 / Gizarte Etxeak eta Kirol Instalazioak / www.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna
Haurtzaindegi zerbitzua behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu ondoko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez:
945 161 345/ [email protected]
Hilean behin bildu egingo gara aldez aurretik irakurritako liburu edo artikulu jakin bati buruz hitz egiteko eta iritzia emateko. Emakumeon talde kontzien-tzian aztertzeko aukera emango digu-ten zenbait eleberri, poema, saiakera, iritzi-artikulu, etab. ikusiko ditugu. Laburbilduz, eremu amankomun bat sortuko dugu, non feminismoak gure bizitzak aberats ditzakeen.
KOORDINATZAILEA: Begoña Etayo Ereña. Genero-berdintasunean eta garapenerako lankidetzan aditu. María de Maeztu Forum Feministako kide da.
FEMINISMOA
I. LANTEGIA – HASTAPENA
Hileko laugarren ostegunetan. 2014ko urriak 23, azaroak 27 eta abenduak 18.2015eko urtarrilak 22, otsailak 26, martxoak 26, apirilak 23, maiatzak 28 eta ekainak 25.
ORDUTEGIA: 19:30etik 21:30eraTOKIA: Judimendi gizarte etxea. Gazte Factory aretoa.
II. LANTEGIA – AURRERATUA*
Hileko hirugarren asteazkenean.2014ko urriak 15, azaroak 19 eta abenduak 17.2015eko urtarrilak 21, otsailak 18, martxoak 18, apirilak 15, maiatzak 20 eta ekainak 17.
ORDUTEGIA: 18:30etik 20:30eraTOKIA: Montehermoso Kulturunea. 3. Heziketa Lantegiko Aretoa.
NORENTZAT Emakumeak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEA Gutxienez 10 / gehienez 20
URTEKO PREZIOA Abonatuak: 5,40 €Ez abonatuak: 9,00 €
(*) Langabeziagatiko hobaria: % 15 (21 or. ikusi)
IZENA EMATEKO EPEA2014ko irailaren 8tik leku kopurua agortzen den arte
OHARRA: Lantegi honi “aurreratu” izena jarri diogu iaztik egiten dugulako. Dena den, edozein emakumek eman dezake izena lantegi honetan.
“ORDU BIOLETA” IRAKURKETA FEMINISTAKO KLUBA
21
LANTEGIAKINFORMAZIOA JASOTZEKO ETA IZENA EMATEKO: 010, Gizarte etxeak eta kirol instalazioakwww.vitoria-gasteiz.org/berdintasuna
Haurtzaindegi zerbitzua behar baduzu, hiru egun lehenago esan 945 161 345 / [email protected]
(*) Langabezia-egoera: langabeek eskainitako jardueren prezioetan %15eko hobaria izango dute. Kasu horretan, izena eman beharko da gizarte etxe-etan eta kirol instalazioetan eta Izena Emateko Aldiei Buruzko Txostena eman beharko da. Egiaztagiri hori Lanbiden eskatu behar da eta eskuratzen denetik ikastaroaren hasi arte gehienez zazpi egun igaroko dira.
22
AUTODEFENTSA FEMINISTA EMAKUMEENTZAT
NORENTZAT 16 urtetik gorako emakumeak
HIZKUNTZA Gaztelera
PREZIOA Abonatuak: 10,32 €Ez abonatuak: 17,04 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:% 15 (21 or. ikusi)
TALDEA Gutxienez 10 / gehienez 20
IZENA EMATEKO EPEA 2014ko lantegiak: 2014ko irailaren 8tik lantegia hasi baino astebete lehenagora arte2015eko lantegiak:2014ko abenduaren 15etik lantegia hasi baino astebete lehenagora arte
Lantegiok trebetasun fisikoak eta indargune psikologikoak garatzea dute helburu, emakumeen aurka gerta daitezkeen indarkeria-gertaerei erantzuteko.
PRESTATZAILEAMaitena Monroy Romero. Fisioterapeuta eta emakumeen aurkako indarkerian aditua.
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI AURREA HARTZEA
22
1. LANTEGIAUrriak 17, ostirala, 16:00-20:00Urriak 18, larunbata, 10:00-14:00 eta 15:30-19:30Judimendi gizarte etxea. Erabilera askotarako Orixe aretoa.
2. LANTEGIAAzaroak 7, ostirala, 16:00-20:00Azaroak 8, larunbata, 10:00-14:00 eta 15:30-19:30Judimendi gizarte Etxea. Erabilera askotarako Orixe aretoa.
3. LANTEGIAAzaroak 11, 13, 18 eta 20, astearte eta ostegunak, 18:00-21:00Iparralde gizarte etxea. Larrun aretoa eta 3. lantegia.
4. LANTEGIAAbenduak 12, ostirala, 16:00-20:00Abenduak 13, larunbata, 10:00-14:00 eta 15:30-19:30Judimendi gizarte etxea.Erabilera askotarako Orixe aretoa.
5. LANTEGIAUrtarrilak 28 eta 29; eta otsailak 4 eta 5 (asteazken eta ostegunak), 18:00-21:00Iparralde gizarte etxea.Larrun aretoa eta 3. lantegia.
6. LANTEGIAOtsailak 20, ostirala, 16:00-20:00Otsailak 21, larunbata, 10:00-14:00 eta 15:30-19:30Aldabe gizarte etxea. Erabilera askotarako aretoa.
7. LANTEGIAMartxoak 13, ostirala, 16:00-20:00Martxoak 14, larunbata, 10:00-14:00 eta 15:30-19:30Aldabe gizarte etxea.Erabilera askotarako aretoa.
23
Askotan lidergo gaitasuna lan eremuarekin baino ez dugu lotzen, baina lidergoa gure bizitza pertsonal eta sozialeko zenbait egoeratan garatzen den kontzeptu konplexua da. Lider izateko gaitasunak zerikusia du trebetasun teknikoen erabilerarekin (beste baten esku uzteko gaitasuna, talde-lana, gatazkak konpontzea, motibazioa...) eta trebetasun eta gaitasun emozionalen garapena hobetzearekin. Hori guztia jabekuntza pertsonal eta sozialeko prozesu baten barruan, non beharrezkoa den mugatzen gaituzten genero baldintzak atzean uzten joatea eta gure ahalmenei ahalik eta
etekinik handiena ateratzea.
PRESTATZAILEAMiriam Ocio Saenz de Buruaga.Psikologoa eta komunikazioan eta generoan aditua.
GENEROA, LIDERGOA ETA ADIMEN EMOZIONALA
TOKIAMONTEHERMOSO KULTURUNEA Betolaza aretoa
NORENTZATEmakumeak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEAGutxienez 10 / gehienez 20
IZENA EMATEKO EPEA 2014ko irailaren 8tik urriaren 1era
PREZIOA Abonatuak: 15,05 €Ez abonatuak: 24,85 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
Urriak 7, 14, 21 eta 28; azaroak 4, 11 eta 18 (astearteak)Ordutegia: 18:00etatik 20:30era
KOMUNIKAZIOA ETA GAITASUNAK
24
Lantegi honetan ezgaitasun fisikoa/aniztasun funtzionala duten emakumeen sexualitatean eta alderdi erotikoan jarriko dugu arreta; horretarako, gorputz sexuduna, gure harremanak eta gozatzeko ditugun moduak ulertu eta ezagutuko ditugu, eta babeserako eta independentziarako giltzarriak identifikatuko ditugu, ezinbestekoak baitira geure burua zaintzeko eta beste pertsonekiko harremanekin gozatzeko.
PRESTATZAILEAInma Ruiz de Lezana Marañón. Sexologoa eta Emaize Sexologia Guneko psikologoa.
SEXUALITATE ANITZ. SEXUALITATE-ANIZTASUNAKUrriak 13, astelehenaOrdutegia: 16:30etik 20:30era
IDENTITATEA, SUBJEKTI-BOTASUN FEMENINOA ETA BALIO-ALDAKETA
TOKIAPILARREKO GIZARTE ETXEAErakusketa eta Hitzaldi aretoa
NORENTZATEzgaitasun fisikoa / aniztasun funtzionala duten emakumeak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEAGutxienez 10 / gehienez 15
IZENA EMATEKO EPEA2014ko irailaren 8tik urriaren 6ra
PREZIOA Abonatuak: 3,44 €Ez abonatuak: 5,68 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
25
Ikastaro honen bidez alteritatearen eraikuntza eta Mendebalde/Ekialde oposizioa pentsamendu kolonialaren testuinguruan kokatuko ditugu, eta ikusiko dugu zer eragin duten komunitate musulmanekin gauzatzen ditugun harreman-jardueretan. Jarrera islamofobak antzemateko egingo dugu lan, eta arreta berezia jarriko dugu emakume musulmanek jasaten duten genero-islamofobian. Azalpen teorikoa, ikus-entzunezko materialak eta talde-praktikak bateratuko ditugu.
PRESTATZAILEABrigitte Vasallo.Idazle, kazetari eta kulturen arteko bitartekaria.
GENERO-ISLAMOFOBIA. “BEGIRADA DESKOLONI ZA-TZEKO TRESNAK”
TOKIAMONTEHERMOSO KULTURUNEABetolaza aretoa
NORENTZATHerritarrak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEAGutxienez 10 / gehienez 30
IZENA EMATEKO EPEA 2014ko irailaren 8tik urriaren 14ra
PREZIOA Abonatuak: 10,32 €Ez abonatuak: 17,04 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
Urriak 21, 22, 23 eta 24 (asteartetik ostiralera) Ordutegia: 18:00etatik 21:00etara
KULTURA-ANIZTASUNA ETA ELKARTASUNA
LAGUNTZAILEA: NORABIDE / Kultu-rarteko Arloa (Udaleko Gizarteratze Zerbitzua).
26
Azken urteotan gizarte-aldaketa batzuk gertatu dira, eta aldaketa horiei esker zenbait familia-mota sortu dira. Horietako bat guraso bakarreko familiak dira; gure gizartean gero eta guraso bakarreko familia gehiago ditugu. Kasu askotan, emakumeak dira familia horietako guraso bakarra, eta horregatik “ama bakarreko” terminoa erabiltzen dugu. Hortaz, lantegi honen bidez, ama bakarreko familien errealitatea, beraien beharrak eta eskariak aztertuko ditugu, baita gizarteak nola ikusten dituen, intereseko zenbait alderdi juridiko eta fiskal eta abar. Horrez gain, elkar ezagutzeko eta iritziak trukatzeko eremu bat sortu nahi dugu, sareak sortzeko eta familiok bizitza publikoan gehiago parte har dezaten lortzeko.
PRESTATZAILEAMaría García Alvarez. Isadora Duncan Guraso Bakarreko Familien Fundazioko lehendakaria.
AMA BAKARREKO FAMILIEN JABEKUNTZA
TOKIAALDABE GIZARTE ETXEA Erabilera askotarako gela
NORENTZATEmakumeak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEAGutxienez 10 / gehienez 20
IZENA EMATEKO EPEA2014ko irailaren 8tik urriaren 18ra
PREZIOA Abonatuak: 3,44 €Ez abonatuak: 5,68 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
Urriak 25, larunbataOrdutegia: 10:00etatik 14:00etara
IDENTITATEA, SUBJEKTI-BOTASUN FEMENINOA ETA BALIO-ALDAKETA
27
Lantegi honen bitartez, ibilbide bat egingo dugu emakumeok emantzipatzeko egin dugun borrokaren historiatik eta Mugimendu Feministaren beraren historiatik. Hartara, aztertuko ditugu zenbait kultur testuingurutan eta garaitan izan diren teoria nagusiak, gertaera historiko garrantzitsuenak eta feminismoaren garapena. Feminismoak, edo feminismoek, gizakien bizitzako zenbait alderdi zalantzan jarri dituzten eta ezagun bihurtzen joan diren zenbait diskurtso sortu dituzte. Baina jatorriak, protagonistak eta lorpenak ez ditugu ezagutzen, nahiz eta genero berdintasuna eta mundu bidezkoagoa lortzeko beharrezkoak izan diren eraldaketen funtsezko erreferentea izan. Hori dela-eta, feminismoa joan den mendetik gertatu den iraultzarik garrantzitsutzat hartzen da.
PRESTATZAILEAGladys Giraldo Velásquez.Arabako Emakumeen Asanbladako kidea.
FEMINISMOA PERSPEKTIBAN GURE HISTORIA BERRESKURATZEA
TOKIAMONTEHERMOSO KULTURUNEA 2. heziketa aretoa
NORENTZATEmakumeak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEAGutxienez 10 / gehienez 20
IZENA EMATEKO EPEA2014ko irailaren 8tik urriaren 23ra
PREZIOA Abonatuak: 15,05 €Ez abonatuak: 24,85 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
Urriak 30; azaroak 6, 13, 20, 27; abenduak 4, 11 (ostegunak)Ordutegia: 18:00etatik 20:30era
FEMINISMOA
28
Lantegi honetan, posta elektronikoaren bidez nola komunikatu eta Interneten nabigatzen ikasiko dugu. Horrez gain, Internet eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak pertsonok erabiltzeko daudela ikusiko dugu. Halaber, hausnarketa egingo dugu zein garrantzitsua den ikustaraztea eta zabaltzea emakumeok Interneti buruz zer dakigun eta nola erabiltzen dugun eta hori zein baliagarria den berdintasuna eta errekonozimendua lortzeko.
PRESTATZAILEAMentxu Ramilo Araujo.Politika eta Administrazio Zientzietan doktorea. Ikerlaria. Teknologia erremintetan prestatzailea.
POSTA ELEKTRONIKOA ETA INTERNETEKO OINARRIZKO ERABILERA
TOKIAMONTEHERMOSO KULTURUNEA Ordenagailuen aretoa
NORENTZAT55 urtetik gorako emakumeak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEAGutxienez 8 / gehienez 12
IZENA EMATEKO EPEA 2014ko irailaren 8tik urriaren 29ra
PREZIOAAbonatuak: 10,32 €Ez abonatuak: 17,04 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
KOMUNIKAZIOA ETA GAITASUNAK
Azaroak 5, 6, 7, 12, 13 eta 14 (asteazken, ostegun eta ostiralak)Ordutegia: 11:30etik 13:30era
LAGUNTZAILEA: Udaleko Adineko Pertsonen Zerbitzua.
29
Jendaurrean hitz egiteko badira zenbait teknika erabilgarri, eta horiek lantegi honetan garatu eta landuko ditugu. Gainera, lengoaia modu ez sexistan erabiltzen ikasiko dugu, arlo guztietan emaku-meon agerpena sustatuz, baita mintzaldietan eta ahozkoa ez den komunikazioan ere. Horrez gain, generoarekin lotutako baldintzei buruz eztabaida-tuko dugu, eta horiek sortzen dizkiguten beldurrei aurre egiten ikasiko dugu.
PRESTATZAILEAEsti Redondo Tirado.Feminista eta Hezitzailea.
JENDAURREAN HITZ EGITEKO TEKNIKAK
TOKIAIPARRALDE GIZARTE ETXEA5. lantegia
NORENTZATEmakumeak
HIZKUNTZA Euskara
TALDEAGutxienez 10 / gehienez 20
IZENA EMATEKO EPEA 2014ko irailaren 8tik urriaren 31ra
PREZIOA Abonatuak: 13,76 €Ez abonatuak: 22,72 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
Azaroak 7, 8, 14 eta 15 (ostiral eta larunbatak)Ordutegia: Ostiralak, 16:30etik 20:30eraLarunbatak: 10:00etatik 14:00etara
KOMUNIKAZIOA ETA GAITASUNAK
30
Emakumeon giza eskubideen nazioarteko arauetan xedatutakoa oinarri –arau horiek Espainiar Estatuan lotesleak dira– aztertuko dugu nola aplikatzen den genero-indarkeriaren aurkako Lege osoa, ia 10 urtez indarrean egon eta gero. Zenbait datu eta argibide aurkeztu ondoren, identifikatuko dugu legea gauzatzeko orduan zer urrats eman diren eta zein oztopo nagusi izan dituen, batez ere, honakoei dagokienez: osasun arloan antzematea, biktimei arreta osoa ematea, babesa, justizia jasotzea eta ordaina jasotzeko eskubidea.
PRESTATZAILEAMaría Naredo Molero. Genero eta giza eskubideetan aditua den jurista eta ikerlaria.
LEGEAREN OSTEAN, ZER? GENERO-INDARKERIAREN AURKA LEGEAK
DUEN INPAKTUARI BURUZKO HAUSNARKETAK
TOKIAPILARREKO GIZARTE ETXEA 2. Bilkuren aretoa
NORENTZATHerritarrak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEAGutxienez 10 / gehienez 20
IZENA EMATEKO EPEA2014ko irailaren 8tik abenduaren 5era
PREZIOAAbonatuak: 6,88 €Ez abonatuak: 11,36 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
Abenduak 12, ostirala, 16:30etik 20:30eraAbenduak 13, larunbata, 10:00etatik 14:00etara
LAGUNTZAILEA: Gizarte Gaien eta Adinekoen Saila.
EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI AURREA HARTZEA
31
Lantegi honek rap musikaren historia aztertuko du, denboran barrena eta hainbat tokitan musika mota horretan parte hartu duten emakumeon bitartez. Arlo horretan emakumeek zer diskurtso eta jarrera izan dituzten eta dituzten, eta beraien notek eta musikak zer soinu duten aztertuko dugu. Gainera, poesiaren hiri-kulturaren adierazpen nagusia den honetan sakontzeko, gu geu ere ahalegin gaitezke munduaren aurrean gizarte-protesta moduan eta genero-ikuspegitik oihukatu nahi duguna barru-barrutik ateratzen, gure gorputzarekin eta gure ahotsarekin.
PRESTATZAILEASaioa García. La Omega Rapera. Gizarte-hezitzaile eta rap-egilea.
SORMEN-LANTEGIA “EMAKUMEZKOEN RAPA”
TOKIAALDABE GIZARTE ETXEA Erabilera askotarako aretoa
NORENTZAT16 eta 30 urte arteko neska-mutilak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEAGutxienez 10 / gehienez 20
IZENA EMATEKO EPEA2014ko irailaren 8tik 2015eko urtarrilaren 3ra
PREZIOA Abonatuak: 15,48 €Ez abonatuak: 25,56 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
Urtarrilak 10, 17, 24 eta 31; otsailak 7 eta 14 (larunbatak)Ordutegia: 10:30etik 13:30era
LAGUNTZAILEA: UdalekoGazteria Zerbitzua.
KULTURA BIRDEFINITZEA
32
Lantegi honetan elkarrekin topo egiteaz gain, partekatu ahal izango ditugu gure bizitza-ibilbideak, aldi berean, guztion ibilbideak direnak. Nork bere burua eta estimua nola zaindu landuko dugu, eta nork bere burua eta taldekideak hobeto ezagutzeko gune bat sortuko dugu; horretarako, zenbait elkartasun-sare eratuko ditugu. Halaber, analizatu egingo dugu izan eta egin nahi dugunaren eta inguruneak eskatzen digunaren artean batzuetan sortzen zaigun aldea. Helburua izango litzateke gure bizitzan egin beharreko aldaketak egitea eta modu koziente eta egokiagoan bizitzea. Gizartean parte hartze handiagoa ahalbideratuko dizkiguten gaitasunak sustatuko ditugu, bakoitzak aukeratzen duen lekutik egonda. Horretarako, norberaren zein gizarte mailako zailtasunak aztertuko ditugu, baina baita bizitzaren etapa honek eskaintzen dizkigun sendotasunak eta aukerak ere.
PRESTATZAILEAInma Merino de Castro. Emakumeon jabekuntzan eta emakumeon aurkako indarkeriarekiko esku-hartzean aditua. Sexologo eta sexu- eta osasun-hezitzailea.
ADINEKO EMAKUME BERRIAK: BIZITZEKO BESTE MODU BATZUK SORTUZUrtarrilak 13, 20 eta 27; otsailak 3, 10, 17 eta 24; martxoak 3, 10, 17, 24 eta 31 (astearteak)Ordutegia: 18:30etik 20:30era
TOKIAMONTEHERMOSO KULTURUNEA 3. heziketa lantegia
NORENTZAT55 urtetik gorako emakumeak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEA Gutxienez 10 / gehienez 20
IZENA EMATEKO EPEA 2014ko irailaren 8tik 2015eko urtarrilaren 6ra
PREZIOAAbonatuak: 20,64 €Ez abonatuak: 34,08 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
IDENTITATEA, SUBJEKTI-BOTASUN FEMENINOA ETA BALIO-ALDAKETA
LAGUNTZAILEA: Udaleko Adineko Pertsonen Zerbitzua.
EN EUSKERA DELANTE DE TÍTULO DICE: LANTEGIA:
LO HE ELIMINADO PORQUE TODOS SON TALLERES????
33
Gizonoi zaila zaigu maitasunari, harremanei, sentimenduei buruz hitz egitea; batez ere, gure artean bada. Lantegi honetan gizonok amodioa eta amodiozko praktika nola irudikatzen dugun aztertuko dugu. Maitasun erromantikoaren mitoek gure harremanetan zer eragin duten eta horrek berdintasunean oinarritutako harreman afektibo eta sexualak ezartzeko orduan zer zailtasun dakarren
aztertuko dugu.
PRESTATZAILEAJosetxu Riviere Aranda. Maskulinotasunetan eta Berdintasunean aditua. Emakunde- Emakumeen Euskal erakundeko Gizonduz Ekimenaren koordinatzaile eta sustatzailea.
AMODIOZKO FILMAK IKUSTEN DITUZTEN GIZONAK GIZONAK, MAITASUNA ETA BERDINTASUN-HARREMANAK
Urtarrilak 15, ostegunaOrdutegia: 18:00etatik 21:00etara
IDENTITATEA, SUBJEKTI-BOTASUN FEMENINOA ETA BALIO-ALDAKETA
TOKIAMONTEHERMOSO KULTURUNEA2. heziketa lantegia
NORENTZATGizonak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEAGutxienez 10 / gehienez 20
IZENA EMATEKO EPEA 2014ko irailaren 8tik 2015eko urtarrilaren 8ra
PREZIOA Abonatuak: 2,58 €Ez abonatuak: 4,26 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
34
TALDE-LANA: ANTOLAKETA MAILAKO ALDAKETARANTZ,
BERDINTASUNEAN LAN EGITEKO METODO GISA
Lantegi honen bidez, modu praktikoan egin nahi dugu aurrera ondoko arloei dagokienez: – Aztertzea eta antzematea elkarteok nola kopiatzen ditugun zenbait
genero-desberdintasun gure erakundeetako eguneroko jardueretan. – Finkatzea zergatik entitate mota guztiok, eta batez ere gizartearekin eta
hirugarren sektorearekin lotutakook, gure lan egiteko eta erlazionatzeko moduan era koherentean aplikatu behar ditugun gure ekintza publikoetan sustatzen ditugun berdintasunezko printzipio eta baloreak.
– Zenbait aukera praktiko proposatzea gure elkarteetan berdintasuna sustatuko dituzten tresnak gaineratzeko; horretarako, gure egituretan, erabakiak hartzeko moduetan eta lan egiteko eretan oinarrituko gara.
PRESTATZAILEAKNatalia Navarro Oliván. Genero eta Garapeneko Nazioarteko aholkularia, GKEetako, Herri Admi-nistrazioetako eta Garapen Agentzietako genero-berdintasunaren aldeko
antolaketa-aldaketa prozesuak sustatzen aditua.
María Viadero Acha. Gizarte-langilea, soziologoa eta ikerlari feminista. Prozesuetako prestatzailea eta dinamizatzailea. Mugarik Gabeko genero-arduraduna.
Urtarrilak 16, ostirala, 16:30etik 20:30eraUrtarrilak 17, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara
TOKIAIPARRALDE GIZARTE ETXEA 5. lantegia
NORENTZAT Talde eta elkartee-tako emakume eta gizonak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEAGutxienez 10 / gehienez 20
IZENA EMATEKO EPEA 2014ko irailaren 8tik 2015eko urtarrilaren 9ra
PREZIOA Abonatuak: 10,32 €Ez abonatuak: 17,04 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:% 15 (21 or. ikusi)
GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEA
LAGUNTZAILEA: Udaleko Herrita-rren Parte Hartzerako Zerbitzua.
35
CLOWNPARA MUJERESLantegi hau clown antzerkiaren kodea ikasten hasi nahi duten
emakumeontzat zein zerbait dakiten eta gehiago sakondu nahi dutenontzat da. Horretarako, emakume horiek guztiok norberaren komikotasuna bilatzeko bidaiari ekingo diote. Lantegiak sexu-genero eraikuntzarekin lotutako zentsura desaktibatu nahi du jolasen bidez. Lantegiak batez ere ondo pasatzea eta nork bere buruaz barre egitea du helburu, eta, horrez gain, umorearen bidez jabekuntzarako baliabide gehiago lortuko ditugu.
PRESTATZAILEAVirginia Imaz Quijera. Pailazo profesionala. Clown eta mozorro antzerkiko formazioa du eta clown lantegietako animatzailea. “Oihulari Klown” antzerki-taldeko zuzendaria.
EMAKUMEONTZAKO CLOWNAK
TOKIAJUDIMENDI GIZARTE ETXEAErabilera askotarako aretoa
NORENTZATEmakumeak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEAGutxienez 10 / gehienez 40
IZENA EMATEKO EPEA2014ko irailaren 8tik 2015eko urtarrilaren 16ra
PREZIOA Abonatuak: 20,64 €Ez abonatuak: 34,08 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
Urtarrilak 23, 24, 30 eta 31 (ostiral eta larunbatak)Ordutegia: ostiralak, 17:00etatik 21:00etaraLarunbatak: 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era
KULTURA BIRDEFINITZEA
36
Lantegiak bi atal ditu. Lehenengoan, Paca Roblesek euskal mugimendu feministaren historia azalduko digu ekoizpen estetikoaren bitartez. Topatutako materialen bidez orain dela gutxiko historia aztertzen saiatuko gara; horretarako, kartelak, pegatinak, liburuxkak, muralak etab. erabiliko ditugu. 70eko eta 80ko hamarkadetan mugimendu feministak material grafiko asko ekoiztu zituen aldarrikatzeko, proposamenak egiteko, proposamen horiek jendaurrean jartzeko, ikusgarri bihurtzeko, bere mezuak entzunarazteko eta bere eskariak jendearengana hurbiltzeko. Etorkizuna iraganaz ikasiz eraiki ahal izango dugu. Bestalde, Myriam Camerosek ilustrazioa lengoaia gisa ulertzea proposatuko digu. Irakurtzeko eta irudiekin gauzak kontatzeko praktikan sakontzea. Eta, horretarako, marrazketa-tekniken inguruko zenbait ariketa praktiko, truku batzuk eta zenbait ikusizko baliabide ekarriko dizkigu: horiek sormen-begirada eraikitzen lagunduko digute.
PRESTATZAILEAKPaca Robles Martín. Arabako Emakumeen Asanbladako kidea da. “Ekoiz-pen estetikoaren bidez euskal mugimendu feministaren historiarekiko hurbil-keta” lanaren koordinatzailea.
Myriam Cameros. Diziplina anitzeko artista. Arte Ederretan lizentziatua. Ilus-trazio Aplikatuko graduatu ondokoa eta Haur eta Gazte Literaturako masterra. “La Cenicienta que no quería comer perdices” da bere lanik ezagunena.
IKUSIZKO MEZU FEMINISTA: EUSKAL MUGIMENDU FEMINISTAREKIKO HURBIL-
KETA HISTORIKOA ETA EKINTZA-PROPOSAMENE-
TARAKO ZENBAIT ERREMINTA PRAKTIKO
TOKIA “SIMONE DE BEAUVOIR” ELKARTEEN ETXEA Erabilera askotarako aretoa
NORENTZAT Elkarteetako eta taldeetako emakumeak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEA Gutxienez 10 / gehienez 20
IZENA EMATEKO EPEA2014ko irailaren 8tik 2015eko urtarrilaren 28ra
PREZIOA Abonatuak: 7,74 €Ez abonatuak: 12,78 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
Otsailak 4, asteazkena eta 5, osteguna, 18:00etatik 20:30eraOtsailak 6, ostirala, 16:30etik 20:30era
FEMINISMOALAGUNTZAILEA: Udaleko Herri-tarren Parte Hartzerako Zerbitzua.
37
Lantegi honen bidez, parte hartzaileei oinarrizko trebakuntza eskaini nahi zaie ikus-entzunezko lan errazak egin ditzaten. Lan horiek eginez, nahi dutena adierazi ahalko dute, euren errealitateak ikusgarri egin, euren interesak zabaldu ahalko dituzte..., grabatzeko eta lanak editatzeko gailu digital berriak (smarthone edo tablet) erabiliz. Hartara, emakumeek segurtasun handiagoa lortuko dute teknologia horiek erabiltzen, batez ere aisialdian. Emakumeok eurentzat interes zuzena dituzten gaien inguruan egin ahal izango dituzte proiektuak.
PRESTATZAILEANagore de Caso Molero.Nagore de Casok Ikasketa Feministetako eta Genero-ikasketetako masterra du. Dial Irrati Alternatiboa zuzendu eta kudeatzen du. Prisma Irratian Kolonbia- Euskadi Elkarteko boluntarioa da.
Kolonbia-Euskadi Elkartea.
FILL-MINUTUAK
TOKIAMONTEHERMOSO KULTURUNEA 2. heziketa lantegia
NORENTZAT16 eta 30 urte bitarteko neskak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEAGutxienez 10 / gehienez 20
IZENA EMATEKO EPEA2014ko irailaren 8tik 2015eko otsailaren 3ra
PREZIOA Abonatuak: 11,83 €Ez abonatuak: 19,53 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
Otsailak 10, 12, 17, 19 eta 24, astearte eta ostegunakOrdutegia: 18:15etik 21:00etara
KOMUNIKAZIOA ETA GAITASUNAK
LAGUNTZAILEA: Udaleko Gazteria Zerbitzua.
38
Emakumeok oraindik beste pertsona batzuk zaintzeko rola gauzatzen dugu: haurrak, bikotekidea, adineko pertsonak... Lantegi honetan saiatuko gara aztertzen zer den zaintzea eta hori zer den emakumeontzat: eskubidea edo betebeharra. Ikusiko dugu nolakoak diren zaintzeko nahiagatik edo betebeharrarengatik gauzatzen ditugun zaintzak eta zeri egiten diogun uko “maitasunagatik” edo beste norbait zaintzeagatik. Rol horren aurrean, belaunaldi-zailtasun batzuk eta zenbait jarrera aurkituko ditugu, baina funtsean zaintzak partekatzen ditugu “beste emakume batzuek zainduko gaituztelako”. Baina, nola zaindu dezakegu beste era batez? Mugak jar ditzakegu? Nola negozia dezaket neure buruarekin ama txarra, alaba txarra, zaintzaile txarra naizela ez sentitzeko? Halaber, geure burua zaintzeko beharraren inguruan eta geure buruarekiko horrek dakarren arduraren inguruan hausnartuko dugu, gure bizi-kalitatea hobetzearren.
PRESTATZAILEAInma Merino de Castro.Emakumeen jabekuntzan eta emakumeen aurkako indarkeriarekiko esku-hartzean aditu. Sexologo eta sexu- eta osasun-hezitzaile.
(GEURE BURUA) ZAINTZEN IKASI
TOKIAIPARRALDE GIZARTE ETXEA5. lantegia
NORENTZATEmakumeak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEAGutxienez 10 / gehienez 20
IZENA EMATEKO EPEA2014ko irailaren 8tik 2015eko otsailaren 13ra
PREZIOA Abonatuak: 6,88 €Ez abonatuak: 11,36 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
GIZARTE ANTOLAKETA ARDURAKIDEA
Otsailak 20, ostirala, 16:30etik 20:30eraOtsailak 21, larunbata, 10:00etatik 14:00etara
39
Gaur egun emakumeok oso une berezia bizi dugu, gizarteko ideiek emakume ezin hobearen eredua islatzen baitute, eta eredu hori gure bizitzan oso barneratuta dugunez, are eta “berdintasunean” bizi garela pentsa dezakegu. Eredu hori identifikatzea, zalantzan jartzea eta eraldatzea dira zapalduaren antzerkira eskainitako topaketa honen helburu nagusiak.Aurre-iritzirik eta konplexurik gabe gure benetako nahiak askatuz eremu bat sortzeak piztu egingo digu nor garen eta nork izan nahi dugun erabakitzeko gaitasuna. Emakume zapalduaren antzerkiko ariketen eta jolasen sistemak aberastasun handia ekarriko digu, eta finkatuta dagoenetik haratago ikusteko, entzuteko, sentitzeko eta pentsatzeko gaitasuna emango digu; horretarako, geure burua jardunean ikusiko dugu
antzerki-arte boteretsuaren bitartez.
PRESTATZAILEABelén Nevado Méndez.Antzerki-ikasketak ditu, zenbait antzerki-taldetan aktore lanak egiten ditu, eta 1999an “Detritus teatrus” taldea sortu zuen.
EMAKUME ZAPALDUAREN ANTZERKIA
TOKIAIPARRALDE GIZARTE ETXEA5. lantegia
NORENTZATEmakumeak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEAGutxienez 10 / gehienez 20
IZENA EMATEKO EPEA2014ko irailaren 8tik 2015eko apirilaren 11ra
PREZIOA Abonatuak: 10,32 €Ez abonatuak: 17,04 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
KULTURA BIRDEFINITZEA
Apirilak 18, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etaraApirilak 19, igandea, 10:00etatik 14:00etara
40
“Ideia bat komunikatzen jakitea, ideia bera bezain garrantzitsua da”. Ikastaro honetan, komunikazio prozesu hori zertan datzan jakingo dugu, zein diren gure beldurrak ikusiko dugu, baita zer elementuk parte hartzen duten prozesu horretan ere; hortaz, horiek ezagutuz eta horretan entrenatuz, jendaurrean hitz egiteko eta ohitura hartzeko teknika batzuk ikasiko ditugu, betiere entzuleak nortzuk diren eta zein egoeratan gauden aintzat hartuta.
PRESTATZAILEAMiriam Ocio Saenz de Buruaga.Psikologoa eta komunikazioan eta generoan aditua.
JENDAURREAN HITZ EGITEKO TEKNIKAK
TOKIAALDABE GIZARTE ETXEAErabilera askotarako aretoa
NORENTZATEmakumeak
HIZKUNTZA Gaztelera
TALDEAGutxienez 10 /gehienez 20
IZENA EMATEKO EPEA2014ko irailaren 8tik 2015eko maiatzaren 8ra
PREZIOAAbonatuak: 13,76 €Ez abonatuak: 22,72 €
(*) Langabeziagatiko hobaria:
% 15 (21 or. ikusi)
Maiatzak 15, 16, 22 eta 23 (ostiral eta larunbatak)Ordutegia: Ostiralak, 16:30etik 20:30eraLarunbatak: 10:00etatik 14:00etara
KOMUNIKAZIOA ETA GAITASUNAK
41
TALDE JAKIN BATZUENTZAKO LANTEGIAKINFORMAZIOA:Tel. 945 161 345 / [email protected]
Haurtzaindegi zerbitzua behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu ondoko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez:
945 161 345 / [email protected]
Lantegi honetan arreta jarriko dugu aniztasun funtzionala du-ten, eta zehazki, adimen ezintasuna duten emakumeen sexua-litatean eta alderdi erotikoan; horretarako, gorputz sexuduna, gure harremanak eta gozatzeko ditugun moduak ulertu eta ezagutuko ditugu, eta babeserako eta independentziarako gil-tzarriak identifikatuko ditugu, ezinbestekoak baitira geure burua zaintzeko eta beste pertsonekiko harremanekin gozatzeko.
PRESTATZAILEAInma Ruiz de Lezana Marañón.Sexologo eta Emaize Sexologia Guneko psikologo.
SEXUALITATE ANITZ.SEXUALITATE-ANIZTASUNAK
IDENTITATEA, SUBJEKTI-BOTASUN FEMENINOA ETA BALIO-ALDAKETA
Urriak 7, asteartea eta 8, asteazkena, 18:00etatik 20:00etara
LAGUNTZAILEA: APDEMA. Adimen-ezintasuna duten Pertsonen aldeko Arabako Elkartea.
TOKIAZENTROA: APDEMA ELKARTEKO LOKALAK. Zerkabarren kalea, 1. zk., Vitoria-Gasteiz
HIZKUNTZA Gaztelera
NORENTZATAdimen ezintasuna / aniztasun funtzionala duten emakumeak
42
“Ez lorik hartu” batez ere gizonentzako jarduera bat da, eta bi atal ditu: “No te duermas” antzezlana eta forum-eztabaida. Bigarren atalari dago-kionez, ikusleak zenbait talde txikitan banatuko dira antzezlanean ikusi eta entzundako gaien inguruan hobeto lan egin ahal izateko. Antzezlanean ondoko gaiak agertzen dira: maskulinotasunaren gizarte-eraikuntza, genero-indarkeria, erantzunkidetasuna, bikote-harremanak, homofobia, berdintasuna...
PRESTATZAILEAKOn:Giz Berdintasunerako Elkartea eta Ander Azurmendi Ormazabal aktorea.
“ETZAK LO HARTU”ANTZERKI-FORUMA
TOKIAMENDIZORROTZEKO KIROL GIMNASIOA
HIZKUNTZA Euskara
NORENTZATUPV/EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultateko ikasleak
IDENTITATEA, SUBJEKTIBO-TASUN FEMENINOA ETA BALIO-ALDAKETA
Urriak 10, ostiralaOrdutegia: 13:30etik 16:30era
LAGUNTZAILEA: UPV/EHUko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea (Vitoria-Gasteizko SHEE).
43
Agian noizbait entzun dugu hizkuntza era sexistan erabil daite-keela. Seguru aski noizbait esan digute euskara ezin dela modu sexistan erabili ez duelako genero gramatikalik, gaztelerak duen moduan. Baina ikusiko dugu euskarak badituela “generoz tindatu-riko” zenbait esparru eta horiei buruz hausnarketa egitea interesa-garria dela. Horrez gain, gaztelerari dagokionez, beharrezkoa dugu denok barnean hartzeko moduko erabilera sustatzea, hizkuntzak bi genero gramatikal dituela aintzat hartuta. Hori dela eta, lantegiak bi lantegi ezberdin eta independente ditu publikoaren arabera. Le-henengoan, euskararen erabilera ez sexistari buruzko hausnarketa egingo dugu; bigarrenean, gazteleraren erabilera ez sexista izango dugu hizpide. Batean zein bestean, erabilera okerrak aztertzeaz gain, euskararen eta gazteleraren erabilera egokiagoa egiteko zenbait aukera ikusiko ditugu.
PRESTATZAILEAAmelia Barquín. Filologia Erromanikoan doktorea. HUHEZIn (Humanitate eta Hezkuntza Zien-tzien Fakultatea, Mondragon Unibertsitatea) egiten du lan, eta han “Kulturen arteko heziketa” eta “Heziketa eta generoa” ikasgaietako irakaslea da.
HIZKERAREN ERABILERA EZ SEXISTA
TOKIAVITORIA-GASTEIZKO IRAKAS-LEEN UNIBERTSITATE ESKOLA
HIZKUNTZA Euskara / Gaztelera
NORENTZATGasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikasleak (UPV/EHU)
Azaroak 28, ostirala Ordutegia: 9:00etatik 13:30era
LAGUNTZAILEA: Vitoria-Gasteizko Irakasleen Unibertsitate Eskola – UPV/EHU.
GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEA
Mintegi honek, Entzuten duten pertsonak eta Gorrak, hau da, gorren komunitatearen ezagupenak batu nahi ditu genero-berdintasunean eta feminismoan denok erabiltzeko moduko erreminta bat sortzea-rren. Genero-ikuspegia landuko dugu gorrekin eta zeinu-mintzaira erabiltzen duten entzuleekin, eta nabarmenduko ditugu Pikara ma-gazinek Zeinu-Mintzairako Glosategi Feministan jasotako terminoak. Taldeekin aldez aurretik egindako topaketen ondorioz informa-zioa bilduta, bi taldeak batuko ditugu proposamen bakoitza modu praktikoan lantzeko; hartara, elkarrekin zenbait termino sortuko di-tugu eta grabazio batzuk egingo ditugu taldeak glosategiari zenbait ekarpen egiteko.
PRESTATZAILEAKMayte Greco Sanabria.Gizarte-lanean diplomatua. Begirale soziokulturala. Zeinu-mintzairan aditua eta Genero-berdintasunean prestatzailea.
Raquel Lucas Espinosa.AEGIko zuzendari exekutiboa. Granadako Unibertsitatean Soziologian lizentziatua eta Tratu Txarretan eta Genero-indarkerian aditua.
GENEROA, FEMINISMOA ETA ZEINU-MINTZAIRA
TOKIA“ARABAKO GORRAK” ELKARTEKO LOKALAK. Palentzia kalea, 6, behea. Vitoria-Gasteiz
HIZKUNTZA Gaztelera
NORENTZATPertsona gorrak eta zeinu-mintzairako interpreteak. Hilaren 17a, ostirala, arratsaldez: gorrak.Hilaren 18a, larunbata, goizez: Zeinu-mintzairako interpreteak. Hilaren 18a, larunbata, arratsaldez: go-
rrak eta zeinu-mintzairako interpreteak.
Urriak 17, ostirala, 16:30etik 20:30eraUrriak 18, larunbata, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era
LAGUNTZAILEA: ARABAKO GORRAK, Arabako Pertsona Gorren Elkartea.
GENERO-IKUSPEGIA TXERTATZEA
44
45
Lantegi honetan arreta jarriko dugu aniztasun funtzionala duten eta, zehazki, adimen ezintasuna duten emakumeen sexualitatean eta alderdi erotikoan; horretarako, gorputz sexuduna, gure harremanak eta gozatzeko ditugun moduak ulertu eta ezagutuko ditugu, eta babeserako eta independentziarako giltzarriak identifikatuko ditugu, ezinbestekoak baitira geure burua zaintzeko eta beste pertsonekiko
harremanekin gozatzeko.
PRESTATZAILEAInma Ruiz de Lezana Marañón.Sexologo eta Emaize Sexologia Guneko psikologo.
SEXUALITATE ANITZ.SEXUALITATE-ANIZTASUNAK
IDENTITATEA, SUBJEKTI-BOTASUN FEMENINOA ETA BALIO-ALDAKETA
Urriak 22 eta 29, asteazkenak, 18:00etatik 20:00etara
LAGUNTZAILEA: Adimen-ezintasuna duten pertsonen komunitateko ekintzarako eta parte hartzerako TALUR elkartea.
TOKIATALURREKO LOKALAK Adriano VI.aren kalea, 8. zk. - Vitoria-Gasteiz
HIZKUNTZA Gaztelera
NORENTZATAdimen ezintasuna / aniztasun funtzionala duten emakumeak
46
CEDAW Itzal Plataformak egindako lanak utzi dizkigun giltzarri eta ezagupenetako batzuen inguruan hausnarketa egiteko eta horiek az-tertzeko eremu bat da lantegi hau. Plataforma horretan gaur egun 250 erakundek egiten dute lan eta oso ezberdinak dira jarduerari zein lu-rraldeari dagokienez (erakunde feministak, GGKEak eta gizarte zibileko beste erakunde batzuk). Hausnartu egingo dugu antolaketa, metodolo-gia eta estrategia mailako zenbait alderdiei buruz; izan ere, horiei esker ekintzara eta eragin politikora zuzendutako zenbait adostasun lortu dugu aniztasun-egoera batean, Itzal-txostena egiteko berariazko egitura ardatz. Txosten hori Nazio Batuen CEDAW Komitean aurkeztuko da.
PRESTATZAILEAKBegoña San José Serrán.Zuzenbidean lizentziatua da. Toki Administrazioko langile ohia. Aktibis-ta feminista. CEDAW Itzal Plataformako kidea, COMPIko lehendakaria (Emakumeen Berdintasunerako Antolakuntzen Koordinatzailea) eta Poli-tika Feministako Forumeko presidenteordea.
Victoria Jiménez Zozaya.Politika Zientzietan eta Soziologian lizentziatua. Aholkulari independen-tea, generoan eta gizarte-politiketan aditua. CEDAW Itzal Plataformako kidea, Alternativas Insólitas izeneko hizketaldi feministako kidea.
CEDAW ITZAL TXOSTENA:PARTE-HARTZEA ETA ERAGIN POLITIKOA GAUZATU ETA BIDERATZEKO BESTE BIDE BATZUK
TOKIA“SIMONE DE BEAUVOIR” ELKARTEEN ETXEA Erabilera askotarako aretoa
HIZKUNTZA Gaztelera
NORENTZATErakunde feministetako, GGKEe-tako eta inplikatutako beste erakundeetako emakume eta gizonak
Urriak 29, asteazkena, 16:30etik 20:30era
LAGUNTZAILEA: Udaleko Herrita-rren Parte Hartzerako Zerbitzua. FEMINISMOA
47
Ikusleen parte-hartzea pizteko moduko antzezlana sortzean datza. Gizarte-antzerkiko tekniken eta sorkuntza kolektiboko praktika batzuen bidez azken lana egingo dugu, eta publikoa bera izango da lan horren protagonista. Lantegian, ikasi egingo dugu antzerkia tresna eraginkorra dela elkarrizketarako, elkar ulertzeko eta gizarteko eta pertsonen arteko arazoei aukerak bilatzeko.Lantegiko prozesurako eta antzezlanerako ondoko gaia proposatzen dugu: arropa egiteko industriaren atzean dagoen errealitatea. Emaku-meentzat sortzen diren injustiziak eta urratzen diren eskubideak, bai arro-pa egiten den fabriketan, bai merkaturatzeko katean. Lanari, publizitateari, kontsumoari... buruzko gaiak landuko ditugu, hausnartuz, sortuz eta gure esku dagoena aldatuz. Lantegiaren helburua ondokoa da: parte-hartzaileak aldatzea, sormena-ren bidez askatzen ikastea eta antzerki-jolasaren bidez hausnarketarako eremu bat ikustea parte hartze aktiboaren eta publikoarekiko elkarrekin-tzaren bidez.
PRESTATZAILEAKMobiolak arte-taldea (Itziar Zorita, Sonia Villamor), SETEMen eta Arropa Garbia Kanpainaren bidez.
ANTZERKI-SORKUNTZA KOMUNITARIOA: “MODAK TRABA EGITEN DU, HARITIK TIRA EGIN DEZAGUN” INDARKERIA MATXISTAK ETA MODAREN INDUSTRIA
TOKIAIPARRALDE GIZARTE ETXEA 5. lantegia
HIZKUNTZA Gaztelera
NORENTZAT Herritarrak
INFORMAZIOA JASOTZEKO ETA IZENA EMATEKO2014ko irailaren 8tik 2015eko otsailaren 6ra, ondokoaren bidez:SETEM Hego [email protected]: 945 120 746
Otsailak 13, 14, 27 eta 28; martxoak 13, 14, 27 eta 28; maitzak 8 eta 9Ordutegia: ostiralak, 16:30etik 20:30eraeta larunbatak 10:00etatik 14:00etara
ANTOLATZAILEA: SETEM Hego Haizea.
LAGUNTZAILEA: Udaleko Garapene-rako Lankidetza Zerbitzua.
KULTURA-ANIZTASUNA ETA ELKARTASUNA
48
Lantegi honetan, sarean lan egiteak eta Internet bidezko aktibis-moak gizarte-mugimenduetarako duten garrantziari buruz hausnar-tuko dugu. Lankidetzan lan egiteko Interneten ditugun erreminta anitzetako batzuk aztertuko ditugu. Eta proiektu jakin batzuetan erabiliko ditugu aipatutako erreminta horiek, ikusteko zeintzuk erabil ditzakegun, zertarako balio duen bakoitzak eta nola erabili ahalik eta modu egokienean, bat edo batzuk, beste pertsona batzuekin bizitasun handigoarekin lan egiteko.
PRESTATZAILEAMentxu Ramilo Araujo.Politika eta Administrazio Zientzietan doktorea. Ikerlaria. Teknologia erremintetan prestatzailea.
SAREAN LAN EGITEKO TRESNAK ETA AKTIBISMOA INTERNETEN
TOKIAMONTEHERMOSO KULTURUNEA Ordenagailuen aretoa
HIZKUNTZA Gaztelera
NORENTZATElkarteetako eta taldeetako emakumeak
Maiatzak 5, 7, 12, 14 eta 19 (astearte eta ostegunak)Ordutegia: 18:00etatik 21:00etara
LAGUNTZAILEAK: Udaleko Informazioaren Teknologien Saila.Udaleko Herritarren Parte Hartzerako Zerbitzua.
KOMUNIKAZIOA ETA GAITASUNAK
49
PARTE-HARTZAILEAK
Iñaki García Calvo. Vitoria-Gasteizko Udaleko Berdin-tasunerako Zerbitzuko zinegotzi-
ordezkaria.
Zuriñe Elordi Romero. Vitoria-Gasteizko Udaleko Berdinta-sunerako zerbitzuburua.
Amaierako hitzaldiaAmelia Valcárcel Bernaldo de Quirós.UHUNko Filosofia Moraleko eta Politikako katedraduna, Estatuko aholkulari eta Prado Museoko Errege Patronatuko presidenteordea.
AntzerkiaANTZERKI-SORKUNTZA KOMUNI-TARIOKO antzezlanaren antzezpena: “Indarkeria matxistak eta modaren industria”. SETEM Hego Haizeak antolatutako lantegian egin da aipatutako antzezlana, Emakumeen Berdintasunerako eta Jabekuntza-
rako Eskolaren esparruan.
Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.
Zeinu-mintzairako interpretea edo eta haurtzaindegi zerbitzua behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu ondoko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez:945 161 [email protected]
IKASTURTEAREN AMAIERAMaiatzak 29, ostirala, 18:30eanORTUÑO ARETOA - MONTEHERMOSO KULTURUNEA
50
OHARRAK