BAKEAREN ALDEKO EGNA -...

8
2016ko otsailaren 19a, Ostirala Zenbakia: 400 Nafarroa, Euroscolari begira Nafarroako 7 ikastetxetako 19 taldek hartuko dute parte Euro- pako Parlamentuak antolatzen duen lehiaketa honetan. Haur- ten, Europar Batasunerako sarrera gogoratuko da. 3. ORRIA BAKEAREN NAZIOARTEKO EGUNA Sagrado Corazón ikastetxeko ikasleak, Bakearen Eguna ospatzen. JAVIER BERGASA BAKEAREN ALDEKO EGUNA Konpromisoa eta solidaritatea Nafarroako ikastetxe guz- tietan, bakea eta indarkeria eza aldarrikatzeko eki- taldi desberdinak prestatu ziren. 4 ETA 5. ORRIALDEAK HISTORIAREN TXOKOA SALGADO, ARIMA ALDARRIKATZAILEA IRUDIETAN 8. ORRIALDEA NAFARROAN BARRENA ARALARKO SAN MIGEL, NAFARROAKO BIHOTZEAN 6. ORRIALDEA

Transcript of BAKEAREN ALDEKO EGNA -...

2016ko otsailaren 19a, OstiralaZenbakia: 400

Nafarroa, Euroscolari begiraNafarroako 7 ikastetxetako 19 taldek hartuko dute parte Euro-pako Parlamentuak antolatzen duen lehiaketa honetan. Haur-ten, Europar Batasunerako sarrera gogoratuko da. 3. ORRIA

BAKEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Sagrado Corazón ikastetxeko ikasleak, Bakearen Eguna ospatzen. JAVIER BERGASA

BAKEAREN

ALDEKO EGUNAKonpromisoa eta solidaritatea Nafarroako ikastetxe guz-tietan, bakea eta indarkeria eza aldarrikatzeko eki-taldi desberdinak prestatu ziren. 4 ETA 5. ORRIALDEAK

HISTORIAREN TXOKOA

SALGADO, ARIMA ALDARRIKATZAILEA IRUDIETAN

8. ORRIALDEA

NAFARROAN BARRENA

ARALARKO SAN MIGEL, NAFARROAKO BIHOTZEAN

6. ORRIALDEA

22016ko otsailaren 19a, Ostirala

AISIA Musika

NAHASTE-BORRASTE

BERTSOLARITZA

Bardoak, bigarren faseari ekiteko prest

Astebeteko etenaldiaren ondoren, gaur jarriko da berriro martxan Bardoak, Nafarroako taldekako txapelketa eta martxoaren 5era bitarte sei saio jokatuko dira Barañain, Leitza, Iruñea, Igantzi, Etxarri-Aranatz eta Beran. Lehenengo fasetik sailkatutako sei taldeak binakako ligaxkatan elkar-tuta, joan-etorriko saioetan arituko dira eta horie-tatik hiru talde pasako dira martxoaren 19an Etxa-rri-Aranatzen jokatuko den finalera. Fase hone-tan saioen egitura mantenduko bada ere, bertso-lariek ariketa berriak egin beharko dituzte, talde lana handituz. Txapelketaren gaineko informazio osoa www.bertsozale.eus atarian aurkituko duzue.

DANTZA ETA MUSIKA

Oberena dantza taldea, bere 75 urteurrena ospatzen

Baluarteko Areto Nagusiak Iturri zaharretik, indar berriz ikuskizuna hartuko du gaur, arratsaldeko 20.00etan, Oberena dantza taldearen eskutik. Tal-dearen 75 urteurrena dela eta ospatzen den ema-naldi honek kantuak, musika eta dantza uztart-zen ditu eta bi ekitalditan dago banaturik: lehen-bizikoan, zaharra dena aurkeztuko da eta bigarre-nean, berritasuna, indarra eta gaztetasuna. Soka dantza horretan garai bateko dantzariak agertuko dira buruan, eta gazteen errepertorio berriari esku-tik harturik. Sarrerak 12 eurotan ohiko kanaletan eskura daitezke: Baluarteko webgunean, txartel-leihatilan eta 902 15 00 25 telefonoan.

IKUS-ENTZUNEZKOA

Laburbira, euskarazko film laburrak herriz-herri

Otsailaren 20tik aurrera, euskarazko zortzi film labur 27 herritan ikusi ahalko dira, Laburbira eki-menari esker: “Zea Bingo” (Ane Urkiola), “Errepli-ka” (Iñigo Gaiton Gonzalez de Txabarri), “Jorrai” (Uda Films), “Fishura” (Yago Mateo), “Bere bizit-zetako bat” (Aitor Gametxo), “Brunilda” (Eriz Alberdi), “Hartx Txiki” (The Arlotes eta Uraitz Sou-bies) eta “Semeak” (Iker Azkoitia). Martxoaren 19an iritsiko daNafarrora (Berriozarrera). Topa-guneak antolatzen du Laburbira, tokian tokiko euskara elkarteekin lankidetzan, eta Eusko Jaur-laritzaren eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundien laguntzaz.

DEMODE QUARTET, 27AN BERRIOZARRENSarreran agortzear Datorren asteburuan, ‘a capella’ abesten duen lauko-te nafarrak kontzertua eskainiko du Berriozarreko auditorioan.

Demode Quartet talde nafarra osatzen duten lau kideak, ‘Epa!’ ikuskizuna aurkezteko promozio irudi batean.

Diario de Noticias

Datorren larunbatean, otsaila-ren 27an, Demode Quartet ahots laukote nafarrak bere

ikuskizuna aurkeztuko du Berrio-zarreko auditorioan, arratsaldeko zortzietan. Emanaldia arrakasta-tsua izango dela dirudi, izan ere, ia sarrera guztiak saldu dira dagoe-neko. 2010ean ibilbideari ekin zioe-netik, Demode Quartetek loreak besterik ez ditu jaso han eta hemen, emanaldiz emanaldi.

Taldearentzat 2013ko Donostiako Zinemaldiaren Inaugurazio eta itxiera ekitaldien hasiera ematea lehenengo bidaiaren amaiera izan zen. Erronkaz eta poztasunez bete-riko bidaia hori 2010ean hasi zen, lehenengo ikuskizunaren estrenal-

dia egin zuten urtean. Lehenengo hori, a capella abestutako bertsioez beteriko antzerki ikuskizun bat izan zen: pianoz, biolaz, gitarraz eta kaxa flamenkoz lagundutako abestiak egiten zituzten, baita

koreografia atseginak eta elka-rrizketa bitxiak. Orain bigarren ikuskizunarekin dabil taldea: Epa! Ikuskizun honetan lehenengo ikuskizunaren gakoak mantendu dituzte, euren hitzetan, “bertsioak

egiten disfrutatzeaz” eta euren buruaz barre egiteaz ahaztu gabe. Esku-soinua biolaren truke aldatu dute oraingoan, eta Itoiz, Lertxudi edo Leteren abestiak Aretha Fran-klin, Queen edo Madonaren abes-

tien ordez taularatu. Abesti guztiak taldearen eskuetatik, ahotsetatik eta musika tresnetatik pasatu dira eta emaitza ordu bete eta hogei minutuko show bat da, ikusleria aho zabalik utziko dutena.

Sinopsia Jatorria, giltza, gakoa, esentzia... gai-nontzeko kulturetatik bereizi eta desberdin egiten gaituena. Horre-xen bila ibili dira hainbat hamarka-detan zehar artista eta intelektual euskaldunak. Demode Quarteteko lau pertsonaiak ere horretan ibili dira. Beraiek musika eta folklorea erabili dute euren ikerketa gai beza-la. Bidaiatu dute, irakurri, entzun... Ondorioa: erantzunak baino galde-ra gehiago proposatzen dituen ikuskizuna.

2016ko otsailaren 19a, Ostirala 3

IKASTETXEAK Europar Batasuneko lehiaketa

NAFARROAKO TALDEAK

EUROSCOLARI BEGIRAZazpi ikastetxetako 19 talde izan dira Europako Parlamentuak antolatzen duen lehiaketan ize-na eman dutenak. Helburua, Espainiaren Europarako sarrera gogoratzea da.

Ega BHIko ikasle talde bat, Euroscolaren XX. ediziorako bideo baten grabaketan. D.N.

Diario de Noticias

Nafarroako zazpi ikastetxetako 19 taldek parte hartuko dute Euroscola lehiaketaren edizio

berrian. Aurtengo edizioan, parte-hartzaileen artean honako hau sus-tatu nahi da: Espainiaren eraldake-ta-prozesuari buruzko hausnarketa bat 1986an Europar Batasunean sar-tu zenetik abiatuta; pentsamendu kritikoa sustatzea, eta etorkizunera-ko finkatutako erronkak aztertzea.

Burlatako Askatasuna BHI eta Ibaialde BHI ikastetxeak, Lizarrako COlegio del Puy ikastetxea, Donezte-beko Mendaur BHI, Noaingo Elor-tzibar BHI, Gareseko Padres Repara-

LABURREAN

3 Sariak: 15 Euroescola sari izan-

go dira: 10 maila orokorrerako,

eta haiek autonomia erkidego

eta hiri ezberdinetakoak izan

beharko dute, eta 5 lehiaketaren

ingelesezko bertsiorako. Talde

irabazle bakoitzak, bertako

kideez gain, programan parte

hartzeko beren zentroko beste

14 ikasle eta irakasle bat gonbi-

datu ahalko ditu. Gainera, 400

euroko iPad bat zozkatuko da

beren bloga aurkezten duten

taldeetako irakasle liderren

artean.

dores ikastetxea eta Tuterako CIP-ETI ikastetxea dira 2016ko ediziora aurkeztu diren Nafarroako ikas-tetxeak.

Lehiaketaren lehenengo fasean, tal-deek blog bat prestatu beharko dute, eta garatzen dituzten edukiak jarri-ko dituzte bertan: Europako funtsekin egindako proiekturen bat ikertzea; 1986an 15 eta 18 urtekoak ziren bere inguruneko pertsonak elkarrizketatzea (45 eta 48 artean, gaur egun), eta egun 50 eta 55 urte artean daudenak elkarrizketatzea, 30 urte hauei buruzko informazioa ikuspen handiago batetik eman ahalko dutenak. Talde bakoitzak, gai-nera, zabalkunde-plan bat pentsatu

beharko du ekimena ahalik eta jen-de gehienari iristeko.

Irabazleek Europako Parlamentuko Euroscola Programan parte hartzeko saria jasoko dute Estrasburgoko egoitzan, eta baita diru-laguntza bat ere bidaiaren gastuen zati bat ordaintzeko. Laguntza hori zentroa dagoen hiriaren eta Estrasburgo hiriaren arteko distantziaren arabe-ra finkatuko da.

Ikasleek, horrenbestez, Europarla-mentuaren lana bertatik bertara eza-gutu ahalko dute gazteentzako gaurkotasuneko gaiak eztabaidatuz, gainerako parte-hartzaileekin negoziatuz eta Europako gaurkota-suneko gaiei buruzko akordioak

bozkatuz edo hartuz. 15 Euroescola sari izango dira: 10

maila orokorrerako, eta haiek auto-nomia erkidego eta hiri ezberdineta-koak izan beharko dute, eta 5 lehia-ketaren ingelesezko bertsiorako. Tal-de irabazle bakoitzak, bertako kideez gain, programan parte hartzeko beren zentroko beste 14 ikasle eta ira-kasle bat gonbidatu ahalko ditu. Gai-nera, 400 euroko iPad bat zozkatuko da beren bloga aurkezten duten tal-deetako irakasle liderren artean.

Iragan edizioan, Iruñeko Nafarroa-ko faseko garailea eta Espainiako faseko irabazleetako bat Jesusen Ala-bak zentroko Europeace taldea izan zen. ■

42016ko otsailaren 19a, Ostirala

GAUR EGUN Ekimenak

NAFARROAKO IKASTETXEAK, BAKEAREN ALDEParte-hartze zabala Ikastetxeek Bakearen eta Indarkeria Ezaren Egunarekin bat egin zuten, pertsonen arteko bizikidetza osasuntsuaren aldeko apustua eginez.

Niños y niñas durante la concentración en el Día de la Paz y la No Violencia con el lema: ‘La paz nos hace crecer’. CARMELO ARMENDÁRIZ

Diario de Noticias

Bakearen Nazioarteko Eguna, mundu osoan eta nazio guz-tien artean benetako bakea

lortzera bideratutako ekimen eta pentsamolde guztiak goraipatzea du helburu. Bakea, hala, inolako indarkeriark gabeko gune bat beza-la ulertzen da, pertsonen arteko bizikidetza osasuntsua bilatzen due-na.

1981ean Nazio Batuen Asanblea Orokorrak egun hau egutegian markatu zuen. Helburua, mundu guztiko nazioek politika eta gizarte irizpide baketsuak sustatzera

UNESCOk dialogoaren eta

nazioen arteko

hurbilketaren aldeko

apustua egiten du

bultzatzea zen batez ere, indarkeria bere aldaera guztietan betiko desa-gertaraziz. Bakearen Munduko Egu-narekin lotutako bi egun existitzen dira. Horietako bat, urtarrilaren 30ean ospatzen da, Mahatma Gand-hiren heriotzaren urteurrenarekin bat eginez: Indarkeria Eza eta Bakearen Eskola Eguna da. Bigarre-na, urriaren 2an ospatzen dena, Indarkeria Ezaren Nazioarteko Egu-na da.

Tankera guztietako jardunaldiak, bakea ospatzeko Nafarroako ikastetxeek egun honekin bat egin nahi izan zuten

urtarrila bukaeran. Hala, ez zen gure lurraldeko bazterrik gelditu egun hau ospatu ez zenik. Iparral-detik hegoaldera eta ekialdetik men-debaldera, irakasleek eta ikasleek hainbat jarduera eta ekimen buru-tu zituzten gai honen harira. Ikas-leek euren artelanak erakutsi zituz-ten (muralak, marrazkiak, orlak, lore sortak...), baita kantuak abestu eta kirola egin ere, lehiakortasunik gabeko lasterketak eginez, adibidez.

UNESCOren mezua, ‘aldatzeko garaiz gaude’ “Inposizioaren, beldurraren eta gerretan oinarritutako ekonomien

kultura aldatzeko garaiz gaudela kontziente izan behar gara, orain-dik ere elkarrizketaren, bakearen eta hurbiltasunaren kulturak aurrekoa gaineratzen ahal duela”. Halaxe adierazi zuten UNESCOtik Bakearen eta Indarkeria Ezaren Eskola Egunaren inguruan, Ghan-di gidatu zuen izpiritua berreskura-tuz.

Jardunaldiak, izan ere, hezkuntza, arraza, kultura eta erlijio desberdi-netako pertsonen arteko bakea posi-ble dela eta bizikidetza beharrezkoa dela gogoratzeko balio du, indarke-riarako eta intolerantziarako leku-rik utzi gabe.

Ikastetxeak bakea eta

bizikidetzaren aldeko

besta handi batean

bilakatu ziren

2016ko otsailaren 19a, Ostirala5

Minbiziaren Kontrako Elkarteak Lodosan antolatutako lasterketa solidarioa. / CEDIDA Lizarrako Remontival Ikastetxe Publikoko ikasleak, bere marrazkiak erakusten. / D.N.

Murchanteko Haur Eskolakoek ere parte hartu zuten Bakearen Egunean. / D.N. Atarrabiako Santo Domingo Hezkuntza Fundazioko haurrak. / D.N.

Tuterako Anunciatako ikasleak. / D.N. Valle del Ebroko ikasleek antolatutako lasterketa. / D.N.

62016ko otsailaren 19a, Ostirala

NAFARROAN BARRENA San Migel Aralarkoa

San Migel Nafarroako izpiritual-tasun-gunerik ezagunenetakoa da eta elezahar askoren kabia, esa-terako, Goñiko Teodosiorena. Izan ere, Teodosio Goñerrian (Nafarroa) bizi omen zen eta eskualde hartako jauna zen. Ara-biarren aurka borrokan aritu ondoren, bidean ermitauz mozo-rrotua zegoen deabru bat topatu zuen. Deabruak esan zion emaz-tea morroi batekin engainatzen aritu zitzaiola.

Etxera iristean, Teodosiok ezpa-taz hil zuen bere ohatzean zetzan

Goñiko Teodosioren eta deabru eskalearen istorioabikotea, bere gurasoak zirela ohartu gabe. Aita Santuak peni-tentzia jarri zion, hots, mendie-tan alderrai ibili beharko zuen, bizkar gainean gurutzea erama-nik eta katez lotua, harik eta kateak hautsi arte. Aralar men-dian zebilela, behin batez heren-sugea agertu zitzaion eta Teodo-siok San Migelen laguntza eska-tu zuen. Aingeruak herensugea hil eta Teodosioren kateak hautsi zituen. Han bertan, Teodosiok santutegia eraiki zuen. Kateak hantxe daude eta San Migelen

erlikia ere bai.

Naturazaleen paradisu Aralar mendia bere osoan para-disua da naturan ibiltzea maite dutenentzat: mendiz alde batean, Plazaolaren Natur Bidea, Larraun errekaren iturburura daraman ibilbidea edota Astizko kobazu-loen bisita daude eta, mendiz bes-te aldean, berriz, Sakana eta tri-kuharrien bidea edo Uharte-Ara-kil bezalako herriak. Uharten ar-tzain zakurren lehiaketa egiten dute eta handik bertatik pista bat abiatzen da santutegiraino iris-teko. Neguan, elur handia bota badu, iraupen eskia egiteko toki egokia da Aralar.

ELIZA BAT BAINO

ASKOZ ERE

GEHIAGOGune garrantzitsu Mila urte baino gehiagoko historia bizkar gainean, San Migel Aralarkoa Nafarroako oroimen gune nagusieta-ko bat da, paraje natural ederra izateaz gain.

Haur talde bat, bertan ohikoa den elurrarekin jolasean. U. BEROIZ

Diario de Noticias

Mila urtetik gorako historia duen santutegia da San Miguel in Excelsis, Aralar mendian erai-

kia, Artxuetako tontorraren ondoan. Kasko horretatik ikuspegi zabala bezain ederra dago, ikusgarria bene-tan. Barnean, erretaula erromaniko bat aurkituko duzu, Europako esmal-tegintzaren lanik gorena. Lekua herensugea eta Teodosio Goñikoaren elezaharraz mintzatuko zaizu, iragan karolingiarraz, trikuharrien behino-lako garaiez. Iraganeko eraikuntza horiek hantxe segitzen dute zelai eta pagadi ederren artean barreiaturik.

San Migel santutegia hiru nabeko tenplu soila da, lau tartetan banatua, Aralar mendian. Leku estrategikoan dago, Artxueta mendiko tontorraren ondoan. Lekunberritik abiatzen da haraino iristeko errepidea eta ikuspe-gia ederra da benetan: Sakana osoa, San Donato mendia, bai eta Urbasa eta Andia mendiak ere. Hegoaldetik

mendi-pista bat abiatzen da goraino, Uharte-Arakiletik zehazki.

Gaur egungo tenplua XII. mendea-ren lehen erdian eraiki zuten, XI. mendearen hasierako eraikin erro-maniko bat handitzeko. Eraikina soi-la da eta ia ez du apainketarik. Kape-ra 1170etik 1180ra eraiki zuten, eta ateetan eta epistolako absidean dau-den apainketa batzuk garai hartan egin zituzten.

Mundu erdian ezaguna da santute-gia, bere erretaula dela medio. Arte-lan hori bi metro luze da, altueran 1,14 du eta tenpluaren presbiterioan dago. Arte erromanikoaren maisulan hau esmaltez eta harri-kristalez osaturi-ko aurrealde bat da, XII. mendearen hasieran egina. Eric “belgikarra” lapur ospetsuak lapurtu zuen erre-taula 1979an. Lapurtutako 18 domi-netatik eta 286 harribitxietatik 16 eta 191 berreskuratu ziren, hurrenez hurren, 1981etik 1985era. Erretaula zaharberritu eta Santutegira itzuli zen 1991n.

San Migel Aralarkoaren erretaula. N. MAZKIARAN

Zulaika anaia-arrebak San Migel Aralarkoaren alboan dagoen ostatuaren jabeak. N. MAZKIARAN

SAN MIGEL

ARALARKOA

2016ko otsailaren 19a, Ostirala 7

KLASK!

ETXEZ-ETXE, GOZOKI BILKETA SARRI-GURENEKO KALEETAN BARRENA. Sarri-

gureneko D ereduko ikastetxe publikoko ikasleak herriko

kaleetan barrena ibili ziren Santa Ageda bezperean.

Dagoeneko tradizio bat den bezala, etxez etxe eskean

joan ziren eta gozoki andana bildu zuten haurrek. Bilke-

taren ondoren, merendu ederra izanen zuten denek hala

denek. P. CASCANTE

OILARRA PROTAGONISTA BAZTANEN. Baztango ikastetxe

publikoko eta ikastolako haurrek Orakunde edo Oilarraren Eguna bezala

ezagutzen den besta ospatu zuten duela gutxi. Orakunde, Gizakunde (gizo-

nen besta) eta Emakunde (emakumeen besta) bezala ezagutzen diren bes-

ten ondoren heldu dena da. ONDIKOL

SAN BLAS, OPILAK NAGUSI LODOSAKO OSPAKIZUN EGUNEAN. Lodosako biztanleek

besta egun zoragarriaz gozatzeko aukera izan zuten.

Haurrek, goiz-goizetik, opil ederrak erakutsi zituzten.

Opilen gainean, gominolak erabiliz, haurrek euren ize-

nak idatzi zituzten, eder eta koloretsu. Ezkilen soinuari

jarraituz, hamabiak iritsi baino minutu batzuk lehena-

go, lodosarrak elizara hurbiltzen joan ziren. Herriko eli-

za nagusitik atera zen San Blasen ohorezko prozesioa.

MARÍA SAN GIL

GOSARI SOLIDARIOA KASEDAN. Francisco Javier Sáenz de Oiza

Kasedako ikastetxe publikoko ikasleriak gosari bat antolatu zuen herriko pla-

zan, helburu solidarioarekin. Bertan bildutako diru guztia, Ospitaleko 4. ama-

tasun-haurtzaroaren solairurako material didaktikoa eta jolasak erostera

bideratuko da. MARIAM ZOZAYYA

SANTA AGEDARI ABESTEN LIZARRAN. Santa Agedako

bertsoak Lizarrako kaleetan zehar aditu ziren joan zen otsailaren 4ean, jai

egunaren bezperan, tradizioari jarraiki. Goizeko 11.00etan, Remontival D

ereduko ikastetxe publikoko ikasleek Ega ibaiaren herria muturrez-mutur

zeharkatu zuten. MAITE GONZÁLEZ

82016ko otsailaren 19a, Ostirala

IDATZI GAITZAZU...

HARREMANETARAKO Albiste, argazki, iradokizun edota bestelako infor-

mazioa helbide honetara bidali: AAula de Noticias. Muro Kalea, 19 31.500 Tudela

Tf: 948 847 415 Fax: 948 847 093 [email protected]

DIARIO DE NOTICIASEK EKOIZTUTAKO GEHIAGARRIA: 3 Koordinazioa: NNieves Arigita 3 Erredakzioa: NNieves Arigita, Fermín Pérez-Nie-

vas, Juan Antonio Martínez, Miren Mindegia.

HISTORIAREN TXOKOA Sebastião Salgado

ARGAZKILARI

MILITANTEAGogorra bezain ederra Brasildarraren lanak bost konti-nenteetako gizakiaren baldintza agertzen du bere osotasunean, benekotasunetik abiatuz.

Salgado. D.N.

Diario de Noticias

Beste argazkilarirenak baino askoz ere nabarmenago, Sebas-tião Salgadoren argazkiek giza

baldintzaren alderdirik ikusgarrie-nak erakusten dizkigute, baita gor-dinenak ere. Minas Geraisen 1944ean sortutako argazkilari brasildar honek hainbat sari esanguratsu jaso ditu bere ibilbide profesionalean zehar, hala nola, Argazki Humanistaren Eugene Smith saria, Kodak Saria, Arteen Asturiasko Printzea edo World Press Photo saria. Ospearen eta arrakastaren gainetik, bere lana komunikatzaile konprometituarena izan da, gordinkeria eta edertasuna inork baino hobeago uztartu ditue-larik. Berak “argazkilaritza militan-tea” bezala definitu izan du egiten duen lana, “gizakia hobeki ulertzera eramaten gaituena”.

Erretratoekiko agertzen duen pasioak espezialitate honetan nagu-si bilakatu du Salgado, izan ere, giza-kiaren baldintza, gardentasunez eta egiaz jantzirik agertzen du, betiere bere kamerak enfokatzen zuen horrekiko errespetua galdu gabe.

Konpromisoaren jatorria 24 urte zituela, Sebastião Salgado Ekonomian lizentziatu zen San Pablo y Venderbit Unibertsitatean, Ameri-ketako Estatu Batuetan. Ondoren, Europara joan zen eta bertan Esta-tistika Ekonomikoa ikasi zuen. Garai hartan piztu zitzaion argazkilaritza-rekiko harra, eta Afrikara bidaiatzea erabaki zuen Kafearen Nazioarteko Erakundearen eta Munduko Ban-kuaren lan baten bitartez. Bere bidaietako batetik bueltan, Parisera joan zen bizitzera eta han ekin zion argazkilaritza profesionalaren ibil-

INTERESGARRIA

3 ‘Migrations’: Langileetan inspi-

ratutako argazki bildumaren ize-

na da. Bilduma osatzeko, Sal-

gado herri bizimodua utzi eta

hirietan pilatu ziren bost konti-

nenteetako 43 herrialdetan ibili

zen.

3 Bere semearen begiradapean:

Bere semeak, Jualiano Salga-

dok, bere aitari buruzko pelikula

bat grabatu zuen. Filmaren pro-

mozio elkarrizketa batean hala-

xe azaldu zuen: “Bere talentua

ez dago itxarotean, baizik eta

argazkia ikusten duenaren eta

argazkiko figuraren arteko kone-

xioa aurkitzean, izan hau balea

bat, pertsona bat edo paisaia

bat”. Julianok bere abizena

aldatu izan du, bere aitarena

eramatearen “ardura” eta karga

medio.

bideari. Hasiera freelance bezala lan egin

zuen eta beranduago Gamma argazki agentziarentzat lanean hasi zen, Afrika, Europa eta Hego Ame-riketa eremu nagusi bilakatuz.

1997an, Hego Ameriketako indiar eta nekazarien inguruko bere argazki saiakera ospetsuari ekin zion. Lan hura liburu formatuan argitaratu zen. Ordutik, beste argazki bildumak argitaratu zituen eta erakusketak antolatu ziren han eta hemen, horie-tako asko Médicos Sin Fronteras GKEa laguntze aldera. UNICEFen enbaxadore bezala ere ibili izan da.

Argazkilariaren begirada 1994an, berrehun eta berrogeita hamar argazkiz osatutako erakusketa

bat aurkeztu zuen Rio de Janeiroko Arte Modernoko Museoan. Bere

obrako gai nagusiak tuaregak, hainbat tribu, Indonesiako sufre-meate-

gietako langileak, Kazakhstan hegoaldeko langileak eta antzekoak dira.

Salgadoren argazki gogoangarri batzuk Lurra eta Langileak liburuetan

daude bilduta. Nazioarteko sariak irabazi dituzten irudi nagusiak, berriz,

hauek dira: Nômades atravessando o Lago Faguibim, ressecado (Mali,

1985), Refugiados da Seca (Txad, 1985), Refugiados en marcha para o

Sudão (1985), Mina de ouro de Serra Pelada (Brasil, 1986), Franceses

na Indochina (1987), Familia de Mineiro de Carvão (India, 1989), Guerra

do Golfo (Kuwait, 1991). 1998an, Arteetako Asturiasko Printzearen Saria

eman zioten.