AUZO BIZI BAT, ALDAPEN ARTEAN · 2019. 1. 13. · ematen diete, betiere 2014. urte-ko datuei...

8
AUZO BIZI BAT, ALDAPEN ARTEAN Herri txiki baten izaera du. Horixe diote egiatarrek eta horixe bera erakusten du egunerokoak. Sortzailea, langilea eta euskalduna, halakoxea da Egia // I-VIII IRUTXULO.HITZA.EUS ESTITXU ZABALA OSTIRALA, 2016KO APIRILAREN 29A Egia

Transcript of AUZO BIZI BAT, ALDAPEN ARTEAN · 2019. 1. 13. · ematen diete, betiere 2014. urte-ko datuei...

  • AUZO BIZI BAT,ALDAPEN ARTEANHerri txiki baten izaera du. Horixe dioteegiatarrek eta horixe bera erakusten duegunerokoak. Sortzailea, langilea etaeuskalduna, halakoxea da Egia // I-VIII

    IRUTXULO.HITZA.EUSES

    TITX

    U Z

    AB

    ALA

    OSTIRALA, 2016KO APIRILAREN 29A

    Egia

  • –ARITZ SORZABAL

    Auzo antolatua,euskalduna, lan-gilea, sortzai-lea... modu asko-tan definitu dai-teke Egia. Izaerapropioa duela

    ezin du inork ukatu, bai gizartearlotik begiratuta, baita orografia-ri dagokionean ere. Herri txiki batageri da aldapen artean, egiata-rrek egiatarrentzat egina.Aitzindaria ere bada. Donostia-

    ko lehen jatetxe begetarianoakbertan ireki zituen ateak; Garraxi,alegia. Bizia da, zalantzarik gabe;hainbat eta hainbat eragilek egi-ten dute lan auzoarentzat. Jai gi-roa ere ez da falta; Porrontxo jaiekhiru hamarkada baino gehiagokohistoria dute. Auzoari Sohogoiti-zena jartzea ere ez da kasualita-tea, diziplina anitzeko artista uga-ri bizi baitira Egian. Industria ira-gan oparoari buruz, zer esanik ez;Tabakalerak hitz egingo balu...Donostiako Hiri Behatokiaren

    2014. urteko datuen arabera,14.828 biztanle ditu Egiak, 7.976emakume eta 6.852 gizonezko, hi-riaren biztanleriaren %8. Donos-tiak 186.091 biztanle ditu, urtebereko datuen arabera.Biztanleriaren auzokako bana-

    keta ez da gehiegi aldatu azkenurteetan. Hiriaren erdialdea etahirirako sarbide nagusiak diradentsitate handiena dutenak;Amara, Erdialdea eta Altzan do-nostiarren %38,6 bizi dira. Biga-rren mailan, 10.000 eta 20.000biztanleko tartean, beste ardatzhandi bat dago, eta hor ageri da

    Egia; Gros, Intxaurrondo, Anti-gua eta Aieterekin batera.Egiak biztanleria kopuruari

    eutsi dio, ia galerarik izan gabe,2013 eta 2014 urteen arteko epe-aldian –15 gutxiago besterik ez–.Auzotarren adinaren batez bes-tekoari dagokionez, auzo zaha-rrenen artean dago. Donostiako

    biztanleriaren batez besteko adi-na 45,1 urtekoa bada, Egian 46,3urtekoa da; emakumeak, 48,3;gizonezkoak, 43,9. Bakarrik Er-dialdeak eta Grosek dituzte ba-taz besteko handiagoak; 48,8 eta48,6, hurrenez hurren.18 urtetik beherako 2.158 egia-

    tar daude; 18-29 arteko, 1.544;

    30-44 arteko, 3.177; 45-64 arteko,4.264; 65-84 arteko, 3.005; eta 84urtetik gorako, 680.Egiatarren artean, bada kopuru

    bat atzerritik etorritakoa: 1.123pertsona. 612 emakume eta 511 gi-zonezko, zehazki. Hain justu,atzerritarrek auzoko biztanleria-ren %7,6 hartzen dute. Bakarrik

    Erdialdeak, Grosek eta Amarakdute ehuneko handiagoa.

    Sare propioaDonostiaren erdialdeko auzoe-tan daude saltoki gehienak: hi-riko establezimenduen ia laur-dena Erdialdean biltzen da(%23,9), eta, ondoren, Grosen

    Herri txiki eta bizi bat ageri da Egiako malden artean, egiatarrek egiatarrentzat egina. Izaera propioa du, auzo antolatua da eta langilea; sortzailea eta euskalduna ere bada.

    Gustuko lekuan, aldaparik ez

    Bi emakume erosketak egiten, Karmengo Ama kalean. LIDE FERREIRA

    II //EgiaSakonean

    IRUTXULOKO HITZAOstirala, 2016ko apirilaren 29a

  • (%12,6) eta Amaran (% 11,9).Egia zenbaki horietatik urrutidago (%6,2), baina badu beresare propioa, zerbitzu arloanbatez ere.Orokorrean, 1.168 establezi-

    mendu daude auzoan, eta ho-riek 4.720 pertsonei enpleguaematen diete, betiere 2014. urte-ko datuei erreparatuta. Zerbitzuak sektoreak 991 es-

    tablezimendu ditu Egian, eta4.338 pertsonei ematen die languztira. Eraikuntza arloak 134establezimendu ditu, 207 lan-gilerekin. Industriak, berriz, 40establezimendu ditu, 125 langi-lerekin.

    Bestalde, txikizkako merkata-ritza arloko 131 denda daude, 348langilerekin. Ostalaritzak, berealdetik, 64 establezimendu ditu,173 langilerekin. Langabeziari dagokionez,

    Donostian 9.926 langabe zeu-den martxoaren 31n, Lanbide-ren zerrendetan oinarritutakoEspainiako Enplegu ZerbitzuPublikoaren Lan Behatokiakemandako azken datuen arabe-ra. Horietatik 825 egiatarrakdira, 429 emakume eta 396 gi-zonezko. Egian, langabezia tasa%13,8koa da.Zerbitzuen sektorea da kolpa-

    tuena Egian, Donostian bezala,623 langaberekin. Industria sek-torea dator ondoren, 70 langabe-rekin; eraikuntza, 59 langabere-kin; eta nekazaritza eta arrantza,7 langaberekin. Aktibitaterik ga-beko sektoreak 66 langabe bil-tzen ditu auzoan.Urteko lehen hiruhilekoko

    datuek irakurketa propioa duteEgian. Donostian langabe ko-puruak gora egin arren, auzoanlanpostuak mantendu dira.Hain zuzen ere, urtea 258 lan-gabe gutxiagorekin abiatu zenDonostian, baina Egian ia ez dueraginik izan hilabeteotako joe-rak. 824 langabe zeuden auzo-an urtarrilaren 1ean, eta 825langabe daude gaur egun.Hori bai, Egia ere kolpatu du

    azken urteotako krisiak, hirikogainontzeko bazterretan bezala;ia mila langaberen langara iritsizen auzoa, 2013. urtean.

    [email protected]

    // IIIEgia

    Sakonean

    IRUTXULOKO HITZAOstirala, 2016ko apirilaren 29a

    Egia aitzindaria da;Donostiako lehenbegetarianoak bertanireki zituen ateak ‘Soho’ goitizena erejasotzen du auzoak,artista ugari bizidirelako Egian

    Auzoaren argazkia

    BIZTANLERIA14.828.Donostiako Hiri Behato-kiaren 2014. urteko datuen ara-bera, 14.828 biztanle daudeEgian; 7.976 emakume eta 6.852gizonezko. 46 urte.Donostiako biztanleria-ren batez besteko adina 45,1 ur-tekoa da; Egian, 46,3 urtekoa.84 urtetik gorako 680 auzotar.Egian 680 auzotar daude 84 urte-tik gora dutenak. 45 eta 64 urtebitarteko biztanleen arteandago kopururik handiena: 4.264.Beste muturrean, 18 urtetik be-herako 2.158 egiatar daude.

    ZERBITZUAK131 denda.Txikizkako merkata-ritza arloko 131 denda daude, 348langilerekin. 64 taberna eta jatetxe.Ostala-ritzak 64 establezimendu dituauzoan, 173 langilerekin.

    LANGABEZIA825 langabe.Egian 825 langabedaude 2016ko martxoaren 31kodatuei erreparatuz gero, Lanbi-deren zerrenden arabera.429 emakume.Langabezian 429emakume daude zehazki, eta396 gizonezko.623 langabe, Zerbitzuetan.Zerbitzuen sektorea da kolpa-tuena, alde nabarmenarekin, 623langaberekin.

    –A. SORZABALEgia Euskaraz batzordeak EgianEuskaraz Bizi Nahi Dugulakoproiektuari ekin zion urtarrila-ren hasieran. Hala, zortzi astez,eguneroko bizitza euskaraz egindute hainbat eragilek auzoan,astebeteko txanden bitartez. 350lagunek baino gehiagok egindute euskaraz bizitzeko ahalegi-na, eta ateratako ondorioen berrieman dute Egia Euskaraz Ba-tzordeko lagunek.Bertako kide Aitziber Gurutze-

    agaren hitzetan, «Egia esan, es-pero baino askoz baikorragoaizan da; eta zoriondu nahi ditu-gu parte hartu duten norbanakoeta eragile guztiak. Astebetekoariketa horrek balio izan du ja-rrera batzuk ikasteko; beraz, hauez da bukaera izango, hasierabaizik».Guztien ekarpenak onak izan

    dira, Gurutzeagaren hitzetan:«Bagenekien %100 euskaraz bi-zitzera ez ginela iritsiko, mu-gak ditugulako, baina lortu du-guna da euskara gehiago era-biltzea. Batetik, jendearenkontzientzian eragin du, eta ezbakarrik partaideetan. Beste-tik, norbanakoak bere ingu-

    ruan eragin du, denda baterajoan eta euskaraz eskatzean,adibidez». Gauzak hala, euskaraz bizi

    zela uste zuena bere gabezietazohartu omen da, eta oso erraz jo-tzen zuela maiz gaztelerara:«Hori oso garrantzitsua da aurre-ra begira jarrera aktiboago bathartzeko». Hizkuntz komunitate bat trin-

    kotu dutela uste du Gurutzea-gak, eta aurrera begira erabileraareagotzeko pausoak eman di-tuztela: «Orain, esperientzia jasonahi dugu, eta jakin nahi duguaurrera begira partaideak zer

    egiteko prest dauden. Ondorio-ak atera eta ikusiko dugu zeinbeste kanpaina egin».

    Hirutik bat, erdaldunBestalde, zenbakietara itzulita,auzotarren hizkuntza gaitasunaridagokionez, Donostiako Udalak2011. urteko datuekin osatu du2015-2019 arteko EuskararenPlan Orokorra. Txostenaren ara-bera, 5.571 euskaldun daudeEgian; 3.966 ia euskaldun; eta4.745 erdaldun. Horrenbestez,hiru egiatarretatik bat da erdal-duna. Euskal Estatistika Erakun-dearen (Eustat) datuak dira.

    Hitzetatik ekintzetara igaro diraeuskararen erabilera sustatzeko

    Proiektuaren aurkezpenean egindako talde argazkia. AGURTZANE ALTUNA

  • –NEREA LIZARRALDE

    Kultura, politika, in-gurumena, euska-ra, aisialdia, kirola,jaiak... hainbat ar-lotan lanean ari di-

    ren eragilez saretutako auzoa da;30 baino gehiago dira. Autoges-tioan oinarritutako egitasmobizi eta landuak dira. Askok, or-dea, ez dute euren proiektuakaurrera eraman ahal izateko le-kurik, eta behar hori asetzekomobilizatu behar izan dira. Egiako eragileen artean Auzoe-

    txea izeneko egitasmoa abiatu zu-ten, elkarlanean oinarriturikoproiektu autogestionatuen guneasortzea zuten helburu gisa. Gizar-te Kutxaren Onkologiko zaharrautzita, eta hutsik zegoela ikusita,bertan sartu eta erabiltzen haste-ko erabakia hartu zuten 2014komaiatzean. Auzoetxea, ordea, ber-tan behera geratu zen, sartu etaberehala kanporatu baitzituzten. Gazte asanblada izan zen Au-

    zoetxearen egitasmoa gehienlandu zuen eragilea. Egiako Txo-min Campok azaldu du gazteasanbladaren sorreratik abianzegoen ideia bat zela: «Auzoanhainbat gaztetxe izan dira, etagaldutako espazioa berreskura-tu behar zela erabaki zen».

    Lehen gaztetxea, JareñonDonostiako lehen gaztetxea, hainzuzen, Egian sortu zuten, 1987. ur-tean, 70.eko hamarkadatik utzitazegoen Jareño lantegian. IñakiSubijana egiatarra gaztetxekokide izan zen. Azaldu du proiektusendo bat zela: «Euskara talde batgenuen, argazki laborategi bat,txalaparta eta pintura lantegiak,liburutegia... eta garaiko musikatalde indartsuenak izan ziren;Kortatu, Cicatriz, Su Ta Gar etaRuper Ordorika, besteak beste».Udalak, ordea, Egia kultur

    etxea eraiki nahi zuen bertan, etagaztetxea bota zuen: «Bulego bateman nahi ziguten eraikin be-rrian, baina ezezkoa eman ge-nien. Ezinezkoa zen gure proiek-

    prestatu zuten arren, ezin izanzuten ospatu: «Eraikina garbi-tzen denbora pila bat eman ge-nuen, baina, esperientzia gutxigenuenez, berehala kanpoanutzi gintuzten», kontatu du Txo-min Campok. Halere, ez zutenetsi, eta auzoko hainbat eragilekere gune autogestionatu bat be-har zutela jabetuta, Auzoetxea-ren proiektua lantzen hasi ziren.Onkologikotik bota ondoren,

    auzotarrek Gizarte Kutxari eraiki-na uzteko eskaera egin zioten.Udala bitartekari izateko baldin-

    tua bulego txiki batean aurreraeramatea». 1.999. urtean Kar-mengo Amaren kaleko 4. zenba-kian beste gaztetxe bat sortu zu-ten, baina berehala bota zuten.2005ean Ametseneak hartu zuenlekukoa, Ametzagaina kalean,baina hura ere bota egin zuten, is-tilu gogorren artean. Gune autogestionatuen hu-

    tsuneari aurre egiteko asmoz,eta aurreko belaunaldien lanarieutsi nahian, 2012an, gazte ba-tzuek Garralda etxea okupatuzuten. Inauguraziorako jai bat

    tza jarri zuen, eta udalarekin ha-rremanak hasi zituen. Ez zirenados jarri, eta bertan behera gera-tu zen egitasmoa.

    Txondorra kultur guneaEz du Auzoetxearen izaera bera,baina hau ere bai, Egiak dituenespazio beharrei irtenbide bat bi-latzeko bultzatutako proiektubat da. Txondorra guneak euska-ra, kultura eta artea uztartzen di-tuen espazioa da. Duela bi urtehasi zuen bidea, hainbat auzota-rrek bultzatuta, Karmengo Ama-

    ren 60. zenbakian. Ttan Ttakunirratia eta Antxeta Ttan Ttakunaisialdi taldearekin partekatzendute leku bera. Txondorra sor-tuz, lokala biziberritu, eta proiek-tu bideragarri bat lortu nahi zu-ten, espazioaren gastuak ordain-du ahal izateko, gutxienez.Lan egiteko, bilerak egiteko,

    sortzeko eta ikasteko gunea daTxondorra. Musika gela, xilogra-fia eta serigrafia tailerra, Hack-mildegia... Bizi-bizirik dagoTxondorra. Kontzertu eta sola-saldiak ere egiten dituzte bertan. Haur guneko guraso eta hau-

    rrek ere badute tokia Txondo-rran. Auzoko guraso talde bateksortu zuen taldea. Leku bat be-har zuten, 0 eta 6 urte bitartekohaurrentzat ez baitzegoen ezer:«Haur txikiekin egoteko leku batbehar genuen, Donostia osoanez baitago zerbitzurik. Duelahiru urte, esfortzu izugarria egineta gero, lortu genuen udalakHaur Txokoa –6 eta 12 urte bitar-teko haurrentzako gunea–uzteagoizez», esan du Haur gune-koAmaia Galarzak.

    90eko hamarkadatikHainbat egitasmoren babesle-kua izan da Aitor ikastolarengune hau. Hain zuzen, gurasotalde batek 90eko hamarkadanAntxeta Ttan Ttakun aisialdi tal-deari utzi zion, gaztetxoentzakojarduerak egiteko.Euskara sustatzeko proiektu

    gisa jaio zen, eta bertan sortu zu-ten jada hogeitik gora urteko ibil-bidea egin duen Ttan Ttakunirrati libre eta euskalduna. Nahizeta auzoko irrati gisa sortu, Do-nostia osora zabaltzea lortu du:«Udaleko euskara patronatuazenaren laguntza izan dugu iahasieratik, baina geure kabuzlortu dugu bizirautea, eta irratiagaratzea. Asanblada ireki batenbidez, unean-uneko egoerataramoldatuz, gorantz egiten arigara», adierazi du Asier Mendi-zabal irratiko kideak.

    [email protected]

    Herri mugimendu aberatsa du Egiak; 30 eragiletik gora daude. Eurenproiektuak garatzeko espazio falta izan da zailtasunik handiena, etagune propio eta autogestionatuak lortzeko hainbat pauso eman dituzte.

    Eragile asko etxe bila ari dira oraindik

    Txondorra kultur gunean lanean ari diren kide batzuk. N. LIZARRALDE

    IV //EgiaHerritarrak

    IRUTXULOKO HITZAOstirala, 2016ko apirilaren 29a

  • –NEREA LIZARRALDE

    Auzotik eta auzoa-rentzat lanean arida 2000. urtetik.Egia bezalakoauzo «saltsero,

    bizi eta sortzaile» baten kezkaketa beharrak jaso, aztertu eta bi-deratzen ditu Egia Bizirik elkar-teak: «Kalean bertan nabaritzenda auzo bizia dela. Ekipamenduhobeak izango bagenitu, ziur ho-betuko zela, noski», azaldu duBerdaitz Gurutzeaga kideak. Ha-rro hitz egin du auzoak duennortasunaz: «Erdialdetik osogertu dago, baina oso desberdi-na da. Gauza asko eta asko dituemateko, eta giro handia dago.Gainera, auzoaren erronkei hel-du eta arazoei aurre egiteko prestdaude bizilagunak».Egun, fronte askotan ari dira

    borrokan. Plaza Haundin, au-zoaren bihotzean, estalki batjartzeko mobilizatzen ari dira;Iberdrolaren transformadoreeksortzen dituzten eragozpenaksalatu dituzte; eta Kalapie el-kartearekin batera mugikorta-sunaren inguruko txosten batlandu dute, zenbait zuzenketaeta proposamenekin. Azken urteotan, hain zuzen,

    lan handia egin dute oinezko etatxirrindularien segurtasuna ho-betzeko. Auzoan parte hartzeprozesu baten bidez osatutakoegitasmo bat egin zuten. Udal

    gobernu aldaketarekin, ordea,proiektua aldatu egin zela argitudu Gurutzeagak, eta udal gober-nuari eskatu dio auzoari buruz-ko proiektuak partekatzeko etaeztabaidarako aukera bat emate-ko: «Udalean aurkeztu dugunidatzi bat bera ere ez dute eran-tzun. Gauzak euren kasa eginnahi dituzte; orain arte erakutsidutena, behintzat, hori da. Pren-tsaren bidez izan dugu hainbataldaketen berri. Iazko azaroanizan genuen Duñike Agirrezaba-laga Auzoetako zinegotziarekinbilera bat, eta ez du inolakoemaitzarik eman». Bidegorria auzora iritsi izana

    aurrerapauso handitzat jo du: «30guneak sortu dira, espaloiak za-baldu dira... Oinezko zein txirrin-dulariak lasaiago doazela nabari-tzen da. Aparkatzeko arazoak horjarraitzen du, eta Tabakalera be-rrituarekin eta autobus geltokia-rekin egoerak okerrera egin du.Horri ere heldu behar zaio».

    Tabakaleratik baztertutaTabakalera berrituaz hitz egitean,sentimendu gazia dutela aitortudute auzo elkartekoek: «Beti izanda auzoarena, auzoan zegoen ta-bako fabrika bat zen. Hura berri-tzen hasi zirenean, Egiako eragile-ok bagenuen bertan espazio batizateko esperantza, baina kanpo-an geratu gara». Gurutzeagarenustez, Egiakoek ez dute proiek-

    tuan parte hartzeko aukerarikizan: «Oso polita da entzutea Ta-bakalera auzoan integratuta da-goela, baina auzoari entzuten ba-diozu, esango dizu zer beharduen, eta guk espazio falta larriaizan dugu betidanik. Tabakalera-ko lan taldearekin egin izan ditu-gu jarduera batzuk, baina betieraikinetik kanpo. Erakundeek ezdute ezer jakin nahi Egiaz. Ahalizan balute, eraikina Egiatik era-man, eta Miramarren jarriko zu-ten. Ez dugu inolako zalantzarik». Autobus geltokiaren lanen in-

    guruan, informazio falta izugarriaizan dela dio: «Geltokiaren ingu-ruko hirigintza lanak nolakoakizango ziren, obraren eraginak...Azalpen bat bera ere ez». Pasabi-deko lanak ere kritikatu ditu:«Kristoren obrak egin dira Taba-kalera berritzeko, eta pasabidea ezda ia landu. Ulertzen dut erakun-de asko daudela tartean eta ez delaerraza. Baina bukatuko da proze-

    su guztia, eta pasabideak oraindikjarraituko du berritu gabe. Egiako-ak beti azkenak. Mimo gutxirekinegin dute, egia esateko».

    Gentrifikazioaren kezkaTabakalerak eta autobus geltokiberriak auzoan izan dezaketeneraginaz hitz egiteko goizegi dela-koan dago Gurutzeaga, eta ardurahori agintariei dagokiela uste du:«Arduradunek aurreikusi behar-ko lukete, eta hori landu. Gukauzo elkarte gisa baliabide gutxiditugu. Agerikoa da aparkatzekoarazoa larritu egin dela, bainabeste kezka bat ere badugu, gen-trifikazioarena, adibidez. Mo-mentuz ez dugu nabaritu, bainaarazoa zein da konturatzen zare-nerako beranduegi dela».Hirigintza ikuspegitik auzoan

    aldaketa handiak eman direlaesan du: «Mandasko Dukearen in-gurua, esaterako. Atotxako futbolzelaia kendu zuten, eta babes ofi-

    zialeko etxeak egin zituz-ten –2003an sartu ziren bizilagunberriak–. Ekipamenduei dagokie-nez, kiroldegia egin, eta PlazaHaundi berritu zutenetik –duela10 urte–, ez da gehiegi egin. Teje-rian zegoen osasun etxea Ametza-gainan ireki dute».Merkataritzari erreparatuta, au-

    zoko saltoki tradizional asko itxiegin direla, eta lokal asko hutsikdaudela nabarmendu du: «Mer-kataritza zentro handiak babestuizanak eragina izan du, noski». Egiako auzotarren arazo larrie-

    netako bat leku falta izan delaadierazi du: «Gu Egia kultur etxe-ko bilera batean biltzen gara, ezdugu lokalik. Porrontxo jaietako-ek badute biltegi txiki bat, Aitzar-te mendi taldeak badu bere loka-la... Baina besteek ez dute lekurik.Espazio propio eta autogestiona-tuak aldarrikatu ditugu beti, etaoraindik ere erronka bat da».

    [email protected]

    Tabako fabrikaren itxierak, lantegiizandakoaren etorkizunaren inguruko kezkapiztu zuen zenbait bizilagunengan. Orduansortu zen Egia Bizirik auzo elkartea; geroztik,euren ibilbideak ez du etenik izan.

    Hamasei urteauzoa egiten

    Ezkerretik eskuinera, Egia Bizirik auzo elkarteko Amagoia Zelaieta, Lola Calvo, Berdaitz Gurutzeaga,Mikel Pikaza, Manolo Fernandez eta Juan Mari Jauregi. EGIA BIZIRIK

    //VEgia

    Herritarrak

    IRUTXULOKO HITZAOstirala, 2016ko apirilaren 29a

  • VI //EgiaUdala

    IRUTXULOKO HITZAOstirala, 2016ko apirilaren 29a

    –NEREA LIZARRALDENola definituko zenuke Egiaauzoa? Zein ezaugarri nabar-menduko zenituzke?Nortasun handiko auzoa da za-lantzarik gabe. Eta baita donostiaraskok oraindik arakatzeko dutenauzoa. Trenaren etorrerak eraginhandia izan zuen auzoan, horrigehitu egin behar diogu malda bi-zian eraikitako gunea dela, bai be-herantz eta baita gorantz ere, Po-lloeraino. Atotxako futbol zelaiaeta tabako lantegi baten jardueraere bizi izan zuen auzoak.Nortasun berezia bai, baina

    baita garatzen eta eraldatzen ja-kin izan duen auzoa izan daEgia. Bizitza luzea duen auzoa.Aurrera begira zein erronkaditu udalak Egian?Egiak, Donostiako beste auzoekbezala, hiri proiektu amanko-mun bati ematen dio erantzuna.Horrela ulertu behar dugu auzoa,osotasun baten parte bezala. Halaere, auzo bakoitzak bere ezauga-rri eta bereizgarriak ditu. Egianortasun handiko auzoa da, hiriegituraketak eta auzo langilearenizaerak ematen diotena.Bestalde, aurrera begira udal

    honek baditu erronka ugari au-zoan. Adibidez, Tabakalerarenberrirekitzeak onura ugari ekarriditu auzoaren zati baten birgai-tzean, eta horrek bere jarraipenaizango du auzoan zehar. Mugi-kortasun arloan bidegorriareneta 30 guneen erronka dugu au-rretik, bizikletaren aldeko apus-tua mantentzen dugulako ga-rraio sistema jasangarri bezala.Euskara aldetik, orain dela astegutxi amaitu berri da EuskarazBizi Nahi Dugulako kanpaina,emaitza txukunekin. Ezin ahaztu krisi ekonomiko-

    aren eraginak auzotarren bizi-tzan ere eragina izan duela.Egiak %13,8ko langabezia tasadu, hiriko batez bestekoa %12,7denean; beraz, gainetik dagoentasa. Errenta maila aldiz hirikobatez bestekotik behera koka-

    tzen da, eta Diru Sarrerak Ber-matzeko laguntzen eskatzaileenzenbatekoa batez bestekotikgora. Egiatarrek beren bizitzaproiektua duintasunez gure hi-rian gauzatu ahal izatea da udalhonek duen xede nagusia, etahorretan ez dugu hutsik egingo.Zeintzuk dira abian direnproiektuak?Proiektu aipagarriena Tabakale-ra eraikina martxan jartzea da,zalantzarik gabe. Arte Garaiki-dearen erakuslea izango den es-pazio honek Egia auzoa izangodu ardatz. Eraikina irailean be-rrireki zen, martxa ona izan du,baina egia da oraindik badituelaespazio batzuk betetzeko. Den-borak emango dio bai edukia baiazken itxura eraikin guztiari.Bestalde, inguru horrek ere jaso

    ditu bere aldaketak; Blas de Oteroplaza horren adierazle da. Auzo-ko zaharren egoitzan ere berritzelanak aurreikusi dira. Bidegorriproiektua uda partean aurkeztuzen eta dagoeneko erabilgarridaude. Aurreko ekainean udale-ko ardurak hartu genitueneanhiri garbi eta zainduaren aldekoapustua egin genuen, horren ha-rira jarri ziren martxan auzoetakogarbiketa plan intentsiboak,hauek Egia auzotik ere pasa ziren.Orain hasiko dira, gainera, sanea-mendu lanak, 1,5 milioi eurotakoinbertsioa. Auzoak euskara lan-tzeko gune aproposa direla ustedugu, eta Egia lan horretan ai-tzindari izan da. Kultura eta ai-sialdi arloan, Jareñon berritze la-nak ere badira martxan; Gaztes-zenan, zehazki.Azkenik, autobus geltoki be-

    rriari erreferentzia egitea nahita-ezkoa da. Gatazka eta kezka gu-nea izan den Egiako pasabidea-ren arazo nagusienak konponduditugulako. Oraindik badago lanaegiteko, baina Egiak lortu du az-kenik auzora sartzeko merezizuen sarbide duina. Ez alde hone-tatik bakarrik, Iztuetako zubibi-dean eta Astiñeneko zubian be-

    rritze lanak ere gauzatuko dituudalak; beraz, auzora sartzeko sa-rrerek onurak izango dituzte.Zure ustez, Tabakalera berrituanola eragiten ari da auzoan?Tabakalera berriak Egian izanduen eta izaten ari den eraginaguztiz baikorra da. Horretan ezdut zalantzarik. Elementu asko-ren batuketa da, jakina, baina,esan bezala, Egiako pasabideakonpontzeak auzora joateko bi-dea erakargarriagoa egin du, Ta-bakalera inguruko eremuak bir-gaitzeak ere auzoaren balio azpi-marratzea lortu du. Oraindikdonostiar askorentzat, Egia ara-katzeko dagoen auzoa da. Taba-kalera erakargarria izan daitekebertako merkatari txikiak, taber-nak eta beste jarduerak ezagutze-ko. Betiere modu jasangarri bate-an. Baina Donostiako erdiguneabeste esparruetara zabaltzeko lanhorretan, Tabakalerak ezinbeste-ko papera jokatu du.

    Azpimarratu nahi dut Tabaka-leraren beste lorpen bat dela ho-nakoa: Egia auzoa Donostia erdi-ra gerturatu egin du. Hiriko erdi-gunearen muga harago eramandu Tabakalerak, eta, gaur gaur-koz, Donostiako erdigunearenkontzeptua zabaldu egin du. Le-hen trenbideak egiten zuen

    «Garatzen eta eraldatzen jakin izan duen auzoa izan da»ENEKO GOIA DONOSTIAKO ALKATEANortasun handia du Egiak, alkatearen hitzetan. Tabakalerak onura asko ekarri dizkiola dio, etainguru horretan egindako birgaitzeak auzoan zehar jarraipena izango duela aurreratu du.

    DONOSTIAKO UDALA

    «Autobus geltokiarenonurarik ikusgarrienapasabidearena izan da»

    «Egian Euskaraz BiziNahi Dugulakokanpaina osoeraginkorra izan da»

    «Egiak duen altxorrikhandienetakoa, baitahiriak ere, KristinaEnea parkea da»

    ‘‘

  • //VIIEgia

    Udala

    IRUTXULOKO HITZAOstirala, 2016ko apirilaren 29a

    muga birrindu duelakoan nago.Donostiarrek, gaur, ez dute Egiaurruneko auzo bat bezala, Do-nostiaren erdi erdian dagoengune berri bat da. Eta autobus geltoki berria?Esan ohi den moduan, hiri ho-nek hiritarrekiko izan duen zorhistorikoa izan da autobus gelto-kiarena. Bistakoa da geltoki ho-nek jende mugimendu handiasorrarazi duela Maria Kristinazubiaren bi aldeetan, eta guretzathori oso positiboa da. Hiri hone-tan existitu izan diren hesi men-tal eta fisiko asko hautsi ditu eta.Gainera, garraio sistema eta

    mugikortasunari dagokionez,Egiako ingurua ardatz bihurtuda. Autobus geltokiari, trena etaetorkizun batean etorriko denAbiadura Handiko Trena gehitubehar zaizkio. Honi ere bizikletasarea eta errenta sistema ere gehi-tu behar dizkiogu. Beraz, auzokobehealdeko gunera iristeko kone-xioa behintzat landuta dago.Aurretik esan dudan bezala,

    autobus geltokiak modu nabar-menean izan duen onurarikikusgarriena Egiako pasabidea-rena izan da.Bidegorria ere duela gutxi sar-tu da auzoan.Bai, hala da. Honek osatu egitendu hirian zehar zabalduta dagoenbidegorri sarea, dagoeneko 65 ki-lometroko sarea dugu hirian ze-har. Bidegorrien helburua hiri ba-rruko mugikortasuna indartzeada, hau da, alde batetik besteraegin beharreko desplazamen-duak erraztea. Baina, aldi berean,hiri barruko bidegorriak ere besteudalerrietakoekin bat egiten du.Egiako bidegorriek, adibidez,hori ahalbidetzen dute, Mandas-ko Duketik Egia kaletik gora egi-ten duen bidegorria Loiola etaMartutenera iristen da, eta berta-tik Astigarraga eta Hernanirakobidea jarraitzen du.Merkataritza sustatzeko pro-posamen bat aurkeztu zuenIkei enpresak. Gomendio ho-riek kontuan hartu al dira?Udal gobernu honek gertukomerkataritza babestu nahi du.Bateragarriak izan behar dutemota ezberdinetako gune ko-mertzialak elkarbizitzea, besteedozein hiritan gertatzen denmoduan. Egia auzo izaera sen-doa duen gunea da eta bertakomerkatariek horretan zeresanhandia dute. Egiak duen izaerapropio horri eusten laguntzendiote dendek, eta udalak babesaeman behar dio horri.Egia Bizirik-ek Plaza Haundiegokitzeko proiektu bat aurkez-tu dio udalari. Proposamena az-tertzen ari zarete?

    Halaxe da, azterketa fasean denproiektua da. Bere unean ikusi-ko dugu zer egin.Auzo antolatua da Egia, hain-bat eragile ditu, eta auzo elkar-te mugitua du. Nolako harre-mana duzue beraiekin? Honekerrazten al du proiektuak ku-deatu eta egiteko lana?Nik pertsonalki oraindik ez dutaukerarik izan Egia Bizirik auzoelkartearekin biltzeko. Besteauzo eta bizilagun elkarteekinizan dut harremana, Ulia, ParteZaharra, Igeldo edo Amara Za-harra, besteak beste, baina Egia-koekin presentzialki ez. Halaere, badakit aktiboak direla saresozialetan, eta Twitter bidez bi-daltzen dizkidaten argazki etamezuak irakurri eta dagokiondepartamentuari helaraztendizkiot. Beste eragile eta hiritarguztientzako bezala, udaletxekoateak zabalik daude guztiontzat. Egian Euskaraz Bizi Nahi Dugu-lako kanpainaren jarraipenaegin al duzu? Zer iruditu zaizu?Alkate bezala erabateko konpro-misoa daukat gure hiria euskara-ren erabileran eredu izan dadin.Donostia Euskararen Hiria deladio udalaren kanpaina batek.Zentzu horretan, euskara bultza-tu eta sustatzeko egiten den edo-zein ekimen onuragarria da, etahelburu eta asmo horiekin bat da-tor. Egian Euskaraz Bizi Nahi Du-gulako kanpaina oso baikorra etaeraginkorra izan da, gure ustez.Egian euskara hutsean bizitzeaoso zaila izan arren, bertako bizi-lagunek ustekabe atsegin askohartu dituzte. Erdaraz hitz egite-ko ohitura zuten taberna, dendaeta komertzio askotako zerbitza-riei euskaraz egin dietenean, eus-karaz bazekitela konturatu dira;edo, euskara maila handirik izanez arren, euskararekiko jarrerabaikorra dutela, eta ahalegina egi-teko prest daudela. Auzoko bizi-ohiturak euskalduntzeko urratsgarrantzitsua izan da, gure abu-ruz.Zein da Egiako zure txokorikgustukoena?Nire ustez, Egiak duen altxorrikhandienetakoa, baita hiriak ere,Kristina Enea parkea da. Gainera,parke honek zubi lanak ere egitenditu, Urumearantz eramaten gai-tuelako, Amara aldera, edo baitaLoiolako Erriberara ere.Porrontxo jaietan izan al zara?Egia esan, oraindik ez dut aukera-rik izan. Iraila hilabete aktiboaizaten da normalean, estropadak,Zinemaldia, seme-alabak eskola-ra bueltan… Baina gauza haueta-rako inoiz ez da berandu izaten.Ea agendak laguntzen duen!

    [email protected]

    –ARITZ SORZABALEgiako pasabidea Donostiakopuntu kritikoetako bat izan dabetidanik; segurtasun faltaren-gatik, bereziki. Autobus geltoki-ko eta Tabakalera inguruko la-nen bitartez, auzora sarrera duinbat dute orain egiatarrek, EnekoGoia alkateak berak esandakoa-ren arabera. Bada, Egiako bestebi sarreretan ere, Iztueta eta Asti-ñenekoan, egokitze lanak au-rreikusita ditu udalak.Hain zuzen ere, 2016. urteko

    aurrekontuen arabera, Iztuetakozubibiderako 590.000 euro dau-de bideratuta; Astiñeneko zubi-rako, berriz, 175.000 euro lehen

    fase batean, eta horietatik75.000 euro desjabetzeak eginahal izateko.Loiolarekin muga egiten duen

    zubiak diru partida gehiagoizango ditu 2017 eta 2018 urtee-tan, adostutako konpromisoenarabera; 1,65 eta 1,25 milioi euro,hurrenez hurren.

    Iruresoro eta Blas de OteroAurreikusita dauden lanak dirahoriek, baina iaz egindakoak eregarrantzi handikoak izan dira.Iruresoro plazako saneamenduaberritzeko proiektua osatu zu-ten, esaterako, 26.600 euro in-bertitu eta gero. Lanak, berriz,

    aurten eta hurrengo urtean gau-zatuko dituzte; 1,45 milioi eurobideratu dituzte horretarako.Blas de Otero plazako birgaitze

    lanak iaz egindako obra nagusie-netako bat izan zen; diru kopu-ruari begira, behintzat. Milioibat euro baliatu zituzten horre-tarako, eta Egiako zaharren egoi-tzan hobekuntzak egiteko lanakegitea erabaki dute, proiektura-ko bideratutako 1,2 milioi euroakbehar bezala baliatzeko.30 kilometro orduko guneak

    eta bidegorriarekin loturak diralandutako beste esku hartze ba-tzuk.

    [email protected]

    Iztueta eta Astiñeneko sarrerakegokitzea izango dute orain xede

    Auzorako aurrekontuak

    INBERTSIOADiru kopurua.2015 eta 2018.urte bitarteko diru partidak au-rreikusita ditu udalak. Guztira,8.202.139,68 euro bideratu dituEgia auzora; horietatik2.214.888,28 baliatu ditu jada.

    PROIEKTUAKBlas de Otero plaza. 1.200.000euro. 1.015.978,36 erabili ditu pla-za berritzeko, eta gainontzekoazaharren egoitzan hobekuntzakegiteko erabiliko du.Autobus geltokiko sarrerenhirigintza lanak. 1.027.853,10euro. 733.911,10 baliatu ditu, etagainontzekoa igogailua eta ikus-

    men urritasuna dutenentzattaulak egiteko baliatu du.Tabakalera ingurua osatzekolanak. 170.000 euro. 53.116,22 ba-liatu ditu momentuz, Egia, Man-dasko Dukea eta Mundaiz kale-en arteko bidegurutzeko lanakdirela-eta.Atotxako lur azpiko pasabi-dea.200.000 euro. Udala Renfe-ren argi berdearen zain dagoesku hartze honi ekiteko.Dbus. 192.000 euro. Autobuskonpainiari ekarpen hori eginbehar izan dio, Aldapa-Egia mi-krobus linea berriak galera izanduelako.Saneamendua.26.600 euro ba-liatu zituen iaz Iruresoro plaza-ko saneamendua berritzekoproiektua osatzeko. 2016 eta

    2017. urteetan, 1.451.055,92 eurobideratuko ditu lanak gauzatzealdera.30 kilometro orduko guneeneta bizikletentzako bideen lo-turen proiektua.220.550 euro,2015 eta 2016 urteetarako. 193.282erabili ditu jada.Iztuetako pasabidea.590.000euro, 2016. urterako.Kultura.49.080,66 euro, 2016. ur-terako. Jareñon egingo ditu la-nak; terrazan eta Gazteszenan,hain zuzen ere.Astiñeneko zubia. 100.000 eta75.000 euro bideratu ditu 2016.urterako; desjabetzeak gauza-tzeko erabiliko du azken kopuruhori. Honez gain, 1.650.000 eta1.250.000 euro bideratu ditu, 2017eta 2018 urteetarako.

    Herritar batzuk, Egiako pasabidetik igaro eta gero. Ingurua erabat berritu dute. AGURTZANE ALTUNA

  • «Auzo mitikoa da;aisialdirako nahiadina aukera ditu»

    Jon JakaBizilaguna

    Auzo mitikoa da; aisialdirako nahiadina aukera ditu: Gazteszena,Bukowski, Kata taberna... horiekguztiak oso mitikoak dira. Gaine-ra, Egian eragile asko daude. Po-rrontxo jaiak, adibidez, oso ezagu-nak dira. Kirolari dagokionez, Su-dur Krosak jendetza mugitu du,Egia Eskubaloia ere badago, etatxirrindularitza proba bat ere egi-ten da. Plaza Haundin jarduerapila egiten dira; auzoaren errefe-rentzia gunea da. Bestalde, auzolangilea da, eta oso soziala. Kan-poko edo beste auzoetako jendeabeti da ongietorria. Azken batean,Egia herri txiki baten antzekoa da:kaletik zoazela, bi metro egin etalagun, ezagun edo familiakoekintopo egiten duzu. Gabeziaren bataipatze aldera, eskailera mekani-ko batzuk jarriko nituzke, kristo-ren aldapak baititugu. Eta PlazaHaundi estaltzea nahiko nuke.

    ‘‘

    Bost egiatarrek euren auzoaren inguruan emandako iritziak bildu ditu IRUTXULOKOHITZAk; orokorrean, pozik daude bertako zerbitzuekin, baita aisialdirako dituzten aukerekin ere.

    «Ez nuke ezergatik aldatuko»

    ‘‘ «Hemengo dendatxikiak nekez arigara bizirauten»

    Amaia JauregiDendaria

    Ez dakit berezko garapenagatikedo krisi ekonomikoagatik izanden, baina auzoak asko galduduela uste dut. Inguruan jartzenari diren saltoki handien eraginez,hemengo denda txikiak nekez arigara bizirauten. Badirudi, auzoaklo egiteko bakarrik izatea nahi du-tela. Bezeroak dendara etortzea,batekin eta bestearekin hitz egi-tea... horrek ematen dio bizitasu-na auzo bati. Tabakalerak eta au-tobus geltokiak, oraingoz, ez digu-te ezer onik ekarri. Aparkalekuaketa zirkulazioa kendu dizkigute.Lehen, Egia kaletik pasatzen zenjendea; orain, beste bide batzueta-tik doa. Horren ondorioz, guk be-zeroak galdu ditugu. Halere, gau-za onak ere badaude! Erdialdetikgertu dago; egiatarrak oso jatorrakdira; artista asko daude, eta kutsuhori hiri osoan zehar erakutsi be-har dugu.

    ‘‘ «Kultura eskaintzaikaragarria daedozein egunetan»

    Josu UrbietaOstalaria

    Egia, agian, Donostiako auzo be-reziena da. Askorentzat itsusienabada ere, nik oso gustukoa dut.Hemen ez dituzu ikusiko eraikinneoklasikorik, ez eta frankiziarikere. Nortasun horrek, batzuetan,bisitariak uxatzen ditu, bainabertakoentzat lasaitasuna eta ba-besa suposatzen du. Gainera,uste dut Egiak lortu duela hirigu-ne guztietan ikus daitekeen ho-mogenizazio triste horretatikihes egitea. Kultura eskaintzaikaragarria da edozein egunetansaiatzen bazara ere. Gutxien esti-matzen dudana da zirkulazioa,eta horrek sortu duen zarata. Etaazken boladako presentzia poli-ziala neurriz kanpokoa iruditzenzait. Faltan sumatzen dut gauzabat bereziki: noizbait Egia kaleaoinezkoena egitea, tranbia kolo-retsu batekin, gora eta behera,Lisboakoen antzera.

    ‘‘«Hiriko lekupribilegiatu bateanbizi gara»

    Julian PascualErretiratua

    Auzoak asko irabazi du. Donos-tiako erdialdean gaude; hirikoleku pribilegiatu batean bizi gara.Zerbait gehiago egin daitekeenauzoa hobetzeko? Dudarik ez,beti egin daitezke gauzak. Adibi-dez, espaloiak eta lorategiak zer-txobait utzita daude. Baina, bue-no, ulertzen dut beste auzo ba-tzuk ere euren beharrak izanditzaketela, eta denontzako diru-rik ez egotea. Egian, zerbitzuasko ditugu: autobus geltoki be-rria, dendak, trena... Tabakalera-rekin itxuri berrituago bat lortudugu. Gainera, auzoa oso handiaez denez, bizilagunen artean eza-gutzen gara, eta horrek harrema-netan eta giroan laguntzen du.Beraz, dugunarekin oso gusturanago. Beste auzo batzuetatik eremugitzen naiz, bereziki, Gros etaAltzatik; baina Egia ez nuke ezer-gatik aldatuko.

    Ez nintzateke ezergatik Egiatikmugituko. Herri txiki moduko batda; konfiantzazko giroa sortzenda, eta nik horri balioa ematendiot. Ikastolak Egiako zati bat izanbehar duela argi izan dugu beti.Beraz, hona datozen neska-muti-lek zuzeneko harremana dute au-zoarekin, bizilagunek bertakoasentitzen dutelako euren burua.Gainera, aisialdirako aukerak ba-ditugu, eta asko gure artean anto-latzen ditugu. Bizimodua hemenegin nahi duenarentzat kale giroabadago. Poteoa asko jaitsi da, bai-na badira oraindik auzotik ibil-tzen diren kuadrilla gazteak. Ga-bezia handiena erosketena delaesan daiteke. Elikatzeko moldagaitezke beste inora mugitu gabe,eta lan handia egiten ari dira ber-tako dendak sustatzeko. Arropaerosteko, berriz, atera behar gara.Baina hori ez da txarra!

    «Ikastolak Egiakozati bat izan beharduela argi izan dugu»

    Nerea TxapartegiIrakaslea

    ‘‘

    Ostirala, 2016ko apirilaren 29a