A_Tapiaren_agerraldia_Legebiltzarrean_2013 02 08
-
Upload
irekia -
Category
News & Politics
-
view
159 -
download
2
Transcript of A_Tapiaren_agerraldia_Legebiltzarrean_2013 02 08
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
DEPARTAMENTO DE DESARROLLO ECONÓMICO Y COMPETITIVIDAD
EKONOMIA GARAPEN ETA LEHIAKORTASUNAREN SAILBURUA, ARANTZA TAPIAREN AGERRALDIA LEGEBILTZARREKO
BATZORDEAN
Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 8an
Egunon,
Hasi aurretik, esan nahi dizuet niretzat ohore handia dela, benetan, Eusko
Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunaren Batzorde honen
aurrean agertzea. Asko eskertzen dizuet hemen egotea eta niri arreta ematea;
nik neuk ere harreman hurbila, solasa eta elkarlana eskaini nahi dizkizuet. Gure
arteko harremanaren bidez, jakina, politikaren jokoan bakoitzak dauzkan lekua
eta eginbeharrak errespetatuz, Euskadiko jendearen mesederako izango diren
oinarrizko akordioak lortu nahi nituzke.
Horrexegatik, esan beharrik ere ez dago: ni neu, sailburua, eta nire lan-talde
osoa, zuen esanetara gauzkazue behar gaituzuenerako. Gobernuaren egitura
berriak Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuna izenean bildu ditu
ekonomiako hiru sektore produktiboak: industria eta energia, merkataritza eta
turismoa, nekazaritza eta arrantza.
Kontu horiek guztiak multzo bakar batean jarrita, administrazioa murrizteko eta
kargu publikoak gutxitzeko gobernuak hartutako erabakia betetzeaz gain,
elkarrekiko laguntza eta lankidetza bultzatu nahi ditugu, eta gure produkzio-
sareko sektore guztiek norabide berean egin dezatela lan. Industria,
merkataritza, turismoa, nekazaritza eta arrantza, denak elkarrekin lanean sail
berdinean, eta elkarrekin lotuta; gure jardun bateratua ez dadin izan batzuen
eta besteen lan-arloa biltze hutsa, baizik sinergiak sortzeko abagunea.
2
Utzidazue, arren, gaurkoan nirekin dauzkadan lau sailburuordeak aurkezten.
Estibaliz Hernaez, Berrikuntza, Teknologia eta Lehiakortasunekoa; Juan
Ignacio García de Motiloa, Industriakoa; ; Itziar Epalza, Merkataritza eta
Turismokoa, eta Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Landa Garapenekoa.
Ez gara oraintxe hasi. Euskadi hobeto ari zaio aurre egiten krisiari Espainia
baino, gu baino lehenagoko eusko jaurlaritzek erabilitako estrategiei esker,
nagusiki.
80ko hamarkadan, euskal ekonomia modernizatzearen alde egindako apustuak
aukera eman zigun ekonomia abarkatuz, sektoreko krisien aurrean hain ahul ez
izateko, eta, aldi berean, gure enpresak teknifikatzeko eta nabarmentzeko,
langile kualifikatuak erakartzeko eta nazioartekotze-prozesu geldiezina martxan
jartzeko.
Horretan ibili ziren arduradun politikoek eta orduko industria-politikek ondo
merezia dute gure esker ona.
Garai hartan bezala, lana erruz daukagu egiteko orain; eta, halere, lanerako
grinak ez digu eragozten egoeraren larria ikustea. Irrikaz ekin diogu erronkari,
baina itsutu gabe; etorriko zaigun borroka latzaren jakitun gara. Batez ere,
langabeziaren kontra jardun beharko dugulako, eta krisiak euskal herritarron
artean zartatu duen arraila ixten.
Horretara jarri behar ditugu indarrak eta ahaleginak. Lana eta aberastasuna
sortuz besterik ez baitago gaurkoa konpontzerik. Edo beste era batera esanda:
ekonomia berpiztuz. Ez dira herri-administrazioak lana sortzen dutenak.
Enpresei dagokie zeregin hori. Gure ardura enpresentzat giro egokia sortzea
da, hazkundea eta enplegua errazago etor daitezen.
Eta, horretarako, ezinbestekoa da administrazioek eta eragile ekonomiko eta
sozialek elkarrizketaren eta adostasunerako jarreraren alde egitea. Batzuen
eta besteen ahaleginak batu behar ditugu, sinergiak eratu eta eraginkorragoak
izan.
3
Horiek esanda, nire agerraldiaren mamiari helduko diot orain, hiru zatitan
banatuta:
Lehenik eta behin, gure estrategia zein testuinguru ekonomikotan aplikatu
beharko dugun azalduko dizuet, zein joko-zelai egokitu zaigun gure politikak
abian jartzeko.
Horren ondoren, gure sailaren jardun-asmoaren nondik norako orokorrak
azalduko dizkizuet.
Eta, amaitzeko, laburxeago, sailaren lan-ildo zehatzagoak, sailburuordetzaka.
1. Sailaren estrategiaren testuinguru ekonomikoa
Munduko ekonomiaren aldaketa bat-bateko honek kolokan utzi ditu duela gutxi
arte balekoak zitzaizkigun hazkunde-, berrikuntza- eta kudeaketa-paradigmak .
Globaliazioa errealitatea da, bai lehia eta bai hedatzeko aukerak mundu-
mailakoak dira orain; alegia, munduko beste iturburu batzuetara zabaltzen dira
orain. Industria-merkatuetako eskariaren sofistikazioa eta azken merkatuetako
kontsumitzaileen polarizazioa direla-eta, enpresak behartuta daude negozio-
eredu berriak sortzera, lehiatzen jarraitzeko aukerarik izango badute.
Aukerak zabaltzeko asmoz, jarduera berriak sortu dira, planteamendu sektorial
lineal eta elkarrekiko loturarik gabekoak alde batera utzita. Teknologia eta
bateratasun teknologikoa gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira enpresa-
jardueretan, eta besteengandik nabarmentzeko bereizgarri bihurtzen ari dira.
Negozioa egiteko erak berraztertzeko eta berriak sortzeko premia eragin digu horrek, are gehiago: politika publikoan jarduteko era berritu beharra.
4
Logika ekonomiko berrira egokitu behar hau, alabaina, krisi ekonomiko bihurtu
den finantza-krisiaren testuinguruan tokatu zaigu. 4 urtez apurka gero eta
gehiago ahuldu ondoren, Euskadi berriro ere atzeraldian sartu zen 2012.
urtean; BPG % 1,2 murriztu zen, eta oraingoz testuinguru ekonomiko latza
izango du aurrean, 2013an BPGk oraindik ere atzera egiteko aurreikuspena
baitago (beste % 1,1). Gaur-gaurkoz, krisian gaude, lana eta esfortzua egitea
besterik ez dugu, eta halaxe izango da hurrengo urteetan ere. Hona hemen
egungo egoeraren adierazgarri batzuk:
o Ekonomia globala eta, batez ere, europarra moteltzen ari direnez,
esportazioak ere indarra galdu du, eta esportazioa zen, hain justu, gure
ekonomiaren habea azkeneko urteetan.
o Zor subiranoak eta kredituak ekonomia errealean eragin dituzten arazo
finantzarioek hor diraute oraindik, gure enpresak eta familiak itotzen.
o Kontsumorik ez dago eta inbertsioek behera egin dute, ezertan ziurtasunik ez
dagoelako, ezkortasuna nagusitu delako eta behar besteko finantzaziorik ez
delako.
o Ekintza publikorako marjina txikia dago. Egonkortasun eta Hazkunderako
Itunak eta Europako Itun Fiskalak taxutu dute arau-multzo hori, aurrekontu-
egonkortasunerako arau-multzo berriaren eraginez.
o Enpresa-sarea eta enplegua galdu dira, orain arte aipatutakoen ondorioz eta
gure ekonomiaren lehiakortasuna, itxuraz, gero eta txikiagoa delako, are
txikiagoa globalizazioa zenbat eta handiagoa izan.
Egoera larria izanagatik ere, zorionez Euskadin berme bi ditugu gure burua sendotzeko, batetik, autogobernua ondo baliatzen asmatu dugula eta, bestetik, eredu sozio-ekonomiko gure-gurea sortu dugula, lehen ere krisi
latzak gainditzen lagundu diguna eta oinarrirako habe sendoa ematen diguna,
krisia nolabait laburtu eta arintzeko, eta herrialde lehiakorra, elkartua eta
bizimodu onekoa eraikitzeko.
5
Denbora luzean egindako ahaleginari esker, gaur egun ekonomia emankorra
gara, dibertsifikatua, mundura zabaldua, langile kualifikatu askokoa, eta apustu
gogorra egina daukagu berrikuntzaren eta teknologiaren alde.
Hona hemen gure ekonomiaren abiapuntuaren bereizgarri nagusiak:
o Industria da euskal ekonomiaren motorra. Gure industriek, Barne Produktu
Gordinaren % 25a sortu ez ezik, enplegu guztiaren % 22a ematen dute,
nagusiki, manufakturazko enpresen eskutik (BPGren %19). Esportazioaren
hein handienaren oinarri dira, eta gure herriko zerbitzu aurreratuen eta
hirugarren sektoreko jardueren iturburu. Horrexek ematen digu aukera erabat
ezkor jarri gabe begiratzeko etorkizunari, industria delako enplegua eta
aberastasuna sortzeko motor eragilea, nola zuzenean hala zeharrean.
80ko hamarkadatik aurrera modernizatzen hasi izanari esker, euskal
industria gero eta sakonago errotu da, eraginkortasuna, kalitatea,
teknifikazioa eta nazioartekotzea landuz, eta lehiakortasun handiko
klusterrak osatu ditugu, hainbat arlotan: metalak eta manufaktura,
automozioa, makineria astuna, energia edo aire-espazioko ontzigintza.
Halere, 2008an hasitako krisi honek agerian utzi du baditugula zenbait gaitz,
industria-ehuna oraindik ere gehiago landu behar dugula adierazten dutenak.
Besteak beste, gure enpresak ez direlako behar bezain handi beren
sektorean gogor borrokatzeko, ez dutelako beren lana kanpoko merkatuetan
ondo zabaltzerik lortu, eta ez dutelako asmatu berrikuntza eta teknologia
beren mesedetan erabiltzen produktuei balio gehiago emateko. Gaitz horiek
gutxi ez, eta, gainera, industriaren sektore guztia gure enpresen
bideragarritasuna kinka larrian daukan kreditu-falta beraren mendean dago.
6
o Gure enpresa-sarearen barruan, Euskadik baditu mundu mailan lehiatzen
diren enpresa traktore batzuk. Gure ekonomian berebiziko garrantzia dute
enpresa horiek, balio erantsia sortzen, eragindako enplegua eta jakintza
sortzen eta abar.
Baina, nahiz etengabe handitzen ari diren eta nazioarteko merkatuetan
sartuta dauden, gure enpresa traktore horiek ere ezin izan diote izkina egin
mundu mailako ekonomiako lehia gero eta handiagoari eta aldaketa
bizkorrei, eta besteetatik bereiziko dituzten lehiakortasun-estrategiak behar
dituzte, adibidez, bakoitzaren zein herrialde osoko balio-kateak ematen
dituen gaitasunak burua erabiliz baliatuz.
o Garapen ekonomikoaren nahiz industria lehiakorragoaren bila, Euskadi
gogor ari da jakintzaren eta berrikuntzaren alde. Ahalegin horren emaitzak
barne-produktu gordinaren % 2 inbertitu izanean ikusten dira, bai eta, 2011.
urtean, Euskadin I+G+b arloan 11.000 ikerlari jardun izanean ere; hori guztia
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistema konplexu eta ondo
eratuari esker, betiere, enpresen lehiakortasuna areagotzeko jakintza-
estrategiaren barruan.
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sistema ondo errotzeko behar
zen denbora pasatzen utzi eta gero, eta jakinda jakintza sortzea eta
egokitzea etenik gabe egin beharreko kontua dela, gaur egungo erronka zera
dugu, jakintza zabaltzeko ahalmena handitzea, irabazi ekonomiko eta soziala
ateratzeko.
o Krisia hasi zenetik hona, eta bereziki gogor azkeneko bi urteotan, euskal
salerosleak eskariaren gainbeherari eta sektoreko lehiari aurre egin
beharrean dabiltza; hori nahiko lan ez, eta gainera kreditua bildu ezinik
dabiltzanez, dendak ixteko kinka larrian daude asko eta asko.
7
Euskadin, merkataritzak BPGren %11,33 ematen du: 45.000 denda inguru
dira guztira eta bakoitzean, bataz beste, 3 lagun dabiltza lanean. Dendek,
aberastasuna sortzeaz gain, izugarri laguntzen dute herri eta hiriak
antolatzen, gizartea diseinatzen. Krisia gainditzeaz gain, sektoreak
bestelako egiturazko aldaketa batzuei ere egin beharko die aurre, adibidez,
aldatu egin direlako kontsumitzaileek ordutegiarekin, kalitatearekin, prezio
egokiekin, zerbitzuekin, kontratazio-sistemekin eta beste kontu batzuekin
zituzten ohiturak, eta apurka-apurka hirietan firma gutxi batzuetan ari delako
kontzentratzen salerosketa.
o Gure ekonomiaren alderdi positiboena nabarmentzearren, esan behar dugu
turismoa asko sendotu dela azken urteen, eta oso sektore dinamikoa dela.
Turismoko gastu totala igo eta igo ari da 2000. urtetik: BPGaren % 5,6 izan
zen 2010ean; nahiz bilakaera ez den orokorra, lurralde bakoitzean bere erara
garatu delako.
Turismoa etenik gabe hazten ari da, ikono bultzatzaile batzuei esker, eta
erreferentziazko bisita-leku bilakatu da. Halere, turismoari ere arazoak ari
zaizkio agertzen, eskaintza oso barreiatua delako, gehiegi atomizatua,
sektore publikoa garatzeko lana bikoiztuta dagoelako eta bertako
bereizgarririk ez duelako eskaintzen. Horiek horrela, argi ikusten dugu
Euskadik bisitarientzat dauzkan bereizgarriak (berrikuntza, tradizioa, kultura
eta abar) nabarmentzeko moduko ekintza turistikoa eskaini behar dela; hots,
orain arte arlo horren euskarri ziren oinarriak aztertu behar dira, ea zer
dagoen aldatzeko eta zer sendotzeko.
o Baserri-inguruak, lurretan, gure lurraldearen % 87 badira ere, baserritarrak
biztanleriaren % 9 besterik ez dira. Eta, halere, gure altxorra dira,
ekonomiari eta enpleguari ematen diotenagatik ez ezik, gure herriaren
izanarekin batzen gaituztelako eta gure lurren orekari eusten diotelako.
8
o Euskal ekonomian egundoko pisua ez badu ere (2010. urtean, BPGren
%0,4), 16.416 ustiategi jarduten dira nekazaritzan, guztira, 16.500 langile,
horretan bakarrik. Merkaturatze-kooperatibetan oinarritutako jarduera da
nekazaritza, eta produktuen kalitatea du lehiarako tresna zorrotzena;
alabaina, nekazaritzako elikagaien katean gero eta negoziatzeko gaitasun
gutxiago daukate baserritarrek. Are eta gutxiago, zahartu ahala zeinek
ordezkatu ez dutelako.
o Arrantza ere ez da oso oparoa barne-produktu gordinari egiten dion
ekarpenaren aldetik (2011. urtean, % 0,2 besterik ez), baina leku
batzuetan oso indar handia du: itsasertzean, BPGaren % 7 eta
enpleguaren % 20. Gainera, azkeneko urteetan, asko eta sakon ari da
berregituratzen eta modernizatzen.
o Elikaduraren industria BPGaren % 1,6 izan zen 2011n. Baserritar eta
arrantzaleen ekoizpenaren % 90 eraldatzen du, eta, nagusiki, enpresa
txikiek eta ertainek osatzen dute. Multzo honen barruan, denetan
dinamikoenak eta produktiboenak, edarien azpisektoreko enpresak.
Hazten ari da sektore hau azkeneko 10 urteetan, bai enpleguetan bai balio
erantsian.
Egungo testuinguru sozial eta ekonomikoa abagune ezin hobea da
Euskadirentzat aurrerapauso itzela egiteko lehiakortasunean eta ekonomia
nahiz gizartea garatzen. Pausoa luzatzeko, baina, gaur egungo egoeraren latzaz jabetu behar dugu, eta politikak eta erakundeak aldatu, berriztatu eta bereizi. Lehen ere eginda gaude, badakigu egiten, eta egingo dugu berriro ere.
9
2. Sailaren jarduera-planaren nondik norako orokorrak.
Azken hamarkada hauetan Euskadik aurrera egin baldin badu, izan da denon
ahaleginari esker eta, lehiatzeko orduan, neurri handi batean, geure eredua
izan dugulako. Hona hemen eredu horri eusten dioten elementuetako batzuk:
• Industria produktiboaren lehiakortasunaren alde egitea, tinko;
• proiektuak sortzearren eta balio bereziko proposamenak sortzearren,
jarduerak klusterretan biltzea;
• estrategia eta proiektu traktoreak sortzearren, arlo publikoaren eta
pribatuaren arteko lankidetza eta erakunde arteko lankidetza; edo
• autogobernu-gaitasuna hauspo-indar modura erabiltzea, lehiakorragoak
izateko tresna berriak inguratzeko.
Uste dugu eredu hori, funtsean, orain ere baliokoa dela, baina egokitu egin
behar dela, Euskadi gaur egun beste lehia-leku batean dagoelako, eta hasiak
garelako ikusten etorkizunean munduan zer-nolako joko-lekuak izango ditugun,
egokitu egin behar, haietara ere.
“Eredu berri" hori eraikitzeko, egin behar dena da honaino ekarri gaituen
orain arteko lehia-eredua indartu eta hobetu. Hori dela-eta, sail honen eta
jaurlaritza honen asmoa da, gure autogobernuak ematen dizkigun ahalmenei helduta, jarduteko orduan inposatzen zaizkigun mugei aurre egitea eta Euskadi, atzera, ekonomia-hazkundera eramatea eta , gure herriaren lehiakortasunaren eta garapen sostengarriaren norabidean, beste etapa batera salto egitea lortzea.
10
Zehatzago esanda, eredu berria honako printzipio hauen gainean eraiki nahi
dugu:
1. Epe laburrerako eta ertainerako ekintzak eta emaitzak: Gure sailak
helburu bikoitza izango du: alde batetik, berehalakoan, krisiak euskal
enpresetan eragiten dituen ondorioak indargabetzea edo zuzentzea; eta,
beste alde batetik, gure ehun ekonomikoaren lehiakortasunaren aurrerabidea
sendotzea, horixe baita, batez ere hori, gure ongizatea etenik gabe eta
sostengarritasunez hobetzeko modua.
2. Industria produktiboaren aldeko apustua. Zalantzarik gabe, gure sailak
industria produktiboaren alde egiten du, hura baita gure zutarria. Zergatik?
Daukan pisua daukalako eta, ikusia denez, herresta–ahalmen handia
duelako; aberastasuna eta enplegua sortzeko motorrik indartsuena delako;
eta nazioarteratzearen eta I+G+Bren palanka nagusia delako. Horregatik,
eboluzioan aurrera egiten lagundu nahi diogu, beste fabrikazio-modu bat
lortu arte, aurreratuagoa, eraginkorra, sostengarria, teknologia eta material
berriak inguratzeko gai baina gai, era berean, diseinua berritzeko,
produktuak hobeto merkaturatzeko, zerbitzu eta konponbide hobeak
emateko eta negozio-eredu eta kudeaketa-sistema berriak aurkitzeko.
3. Guretzat, ekonomia zehar-bide bat da: Sail honen menpe dauden arlo
guztiak dira ekonomia-gai, denak dira aberastasuna eta ongizatea sortzeko
gai. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila sortu baldin badugu, izan
da (egiturak mehetzeko premiari erantzuteaz gainera) seguru gaudelako
Jaurlaritzaren/Sailaren esku dauden ekonomia-jarduera guztiak zeharka
landu behar direla, buruan, beti, lehiakortasuna hobetu beharra edukita.
Enpresa-ikuspuntua izan behar dugu, aberastasuna eta enplegua sortu
beharra, eta ez, soilik, industria (eta hari loturiko zerbitzuak) lantzeko orduan,
baita turismoa, merkataritza, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta
nekazaritzako elikagaien industria jorratzeko orduan ere, ahaztu gabe -jakina
ezetz- beste arlo batzuetan ere ikaragarri ondorio positiboak eragiten
dituztela, hala nola, lurraldea garatzeko, nortasuna indartzeko eta abar.
11
4. Ahaleginak fokalizatzea: Egoera ekonomikoak eta herrialde modura
daukagun tamainak berak ere baliabideak mugatu egiten dizkigu, eta,
horregatik, zalantzarik gabe, politikak eta jardunak fokalizatu egin behar
ditugu, hain justu, emaitzak lortzeko indar handiagoa edukiko dugun
lekuetan. Horrek esan nahi du proiektu berritzaileak eta bultzatzaileak behar
ditugula, enplegua eta eskaintza bereizgarriak sortzeko modukoak, baina
esan nahi du orobat Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea
espezializatu egin behar dugula eta nazioarteko gobernu-ekintzak bereziki
lurralde jakin batzuetan indartu.
5. Politikak zatika antolatzea: Politikak diseinatzeko orduan, enpresak banan-
banan edo ezaugarri bereko enpresa-taldeak hartuko ditugu gogoan,
kontuan hartuta zein garapen- eta heldutasun-estadiotan dauden, zein
tamaina duten eta zein arlo edo azpiarlotan diharduten, hartara, ad-hoc
konponbideak diseinatu ahal izateko. Ekonomia sustatzeko sistemako beste
eragile batzuekin lankidetzan, sailak zatikatze-lan horretan aurrera egiteko
asmoa du, bai politikak diseinatzeko orduan eta baita ekintzaileei eta
enpresei laguntasuna emateko orduan ere (ETEei eta handiei).
6. Pertsonak erdigunean: Ez daukagu inolako zalantzarik pertsonak direla
enpresek duten aktiborik funtsezkoena. Enpresek, lehiakortasuna
hobetzearren, langileek gehiago parte hartzeko prozesurik abiarazten
badute, sailak lagundu egingo die. Helburua izango da pertsonei hazten
laguntzea, lanbidean eta pertsona modura garatzeko tarteak edo moduak
sortzea. Epe luzerako horrelako proiektuak sortzen laguntzeko asmoa
daukagu.
7. Lurralde arteko oreka: Euskadi lurralde orekatua da, eta, hain zuzen ere,
horixe du indargunerik handienetako bat. Jaurlaritza honen ustez,
lehentasunetako beste bat da gure lurralde, eskualde eta udalerrietako kale,
baserri eta itsas bazterrak garatzea. Gure ustez, merkataritza, nekazaritzako
elikagaien arloa eta arrantza funtsezko baloreak dira Euskadirako eta
euskaldunontzat, eta ez, soilik, ekonomiarako eta enplegurako dakarten
12
guztiarengatik, baita gure nortasunarekin duten loturarengatik eta lurraldeari
eusteagatik ere. Horretarako, garbi dago zer egin behar den: lurralde,
eskualde edo herri bakoitzera egokitutako ekoizpen-ereduak indartu behar
ditugu;, eredu horiek bata bestearen bide-lagun izan behar dute; hurrengo
belaunaldiek ere lan horietan jarraitzea lortu behar dugu; eta pertsonak izan
behar du denetan gauzarik garrantzitsuena, politika, ekonomia edo gizarte-
arloko beste ezeren aurretik.
8. Eragile arteko lankidetza: Erakunde arteko lankidetza eta lankidetza
publiko-pribatua behar ditugu, jarritako helburuak lortuko baditugu.
Horretarako, orain arteko formuletako batzuk atzera berriro asmatu beharko
ditugu, agortzen hasiak ez ote dauden itxura baitute. Lankidetza-bide
horietan aitzindari-lana egin nahi dugu, ea lortzen dugun helburuak
bizkorrago jotzea eta baliabideak zuzenago erabiltzea.
Horiexek printzipioak, eta, jarraian, azal ditzagun lanean erabiliko ditugun
palanka sendoenak, lehiakortasun-eredu berri hori legegintzaldi honetan
gauzatzen hasteko:
1. Finantzazioa indartzea: Kreditua emateko gaur egun dauden mugak direla-
eta, garaiotan, enpresen finantzaketari arreta berezia eskaini behar zaio, bai
haien errekuperazioa erraztearren -plan bideragarrietan oinarrituta-, bai eta
hobeto lehiatu ahal izan daitezen, balio erantsi handiagoa lortuz,
merkatuetan aurrera eginez eta enpresa-proiektu berriak abiaraziz. Hortaz,
derrigorra da eskura ditugun finantzaketa-bideak zabaltzea eta hobetzea.
Berehala egin beharrekoa da.
Hori dela eta, gutxi barru, ETEen zirkulatzaile-premiak finantzatzeko funtsa
jarriko dugu martxan. Baina, haren osagarri, beste hainbat tresna ere
plazaratuko dugu, batzuetan, orain artekoak egokituz (arrisku-kapitala,
partaidetza-kredituak, abalak, aurrerakin itzulgarriak, interesen hobariak eta
abar), eta tresna berriak sortuz.
13
2. Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistemaren berrantolaketa:
Gure ekonomia garatzeko giltzarrietako bat I+G+Bren aldeko apustua izan
da, eta apustu hori indartu egin behar da, gure enpresa-ehunak eta gizarte
osoak aurrera egitea nahi baldin badugu. Borondatea argia eta sendoa da,
baina, borondate horrek, bidea argitzeko irizpide batzuk ere behar ditu,
alegia, bikaintasuna; esparru bereizi batzuen inguruan ikerketa-masak
finkatzea; eta, batez ere, sail honen ikuspuntutik, emaitzen transferentzia eta
aplikazioa hobetzea. Badugu nahikoa ezaguera metaturik, eredua ondo
sendotuta dago; eginkizun horietan oso aurreratuta gaude; eta, orain,
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistema berriro errebisatu
eta antolatu behar da, helburu horiek gogoan hartuta.
3. Dibertsifikazioa, gure ahalmenetan oinarriturik: Ondo dago betiko gure
industria-arloen lehiakortasuna hobetzen saiatzea, berrikuntzarako eta
nazioarterako bidea zabaltzea, baina, ahalegin horrekin batera, derrigorra da
egitura dibertsifikatzeko ahalegina egitea, hazteko leku asko duten arlo edo
esparru berrietara abiatzea (ekonomia berdea, energia, "hiri adimentsuak"
edo bizitzaren inguruko esparrua) edo Espezializazio Adimenduen
Estrategia. Dibertsifikazio-prozesu horrek gure ekoizpen-ehunaren eta
eragile zientifiko-teknologikoen ahalmenetan oinarritu behar du, eta,
lagungarri modura, besteak beste, teknologia konbergenteak erabili behar
ditu (bio, nano-mikro, IKTak).
4. Jarduera-kate osoak bultzatzea: Gure sailak, esandako horren haritik,
ekonomia-arloko jarduera-kate osoak indartzeko ahalegina egingo du
(ikerketa-lanetik merkaturaino), hori bai, kate-begien edo kateen arteko
harremanak ahaztu gabe.
Esate baterako, berrikuntza lortu nahi badugu eta nazioartera iritsi nahi
badugu, enpresa traktoreek enpresa txiki eta ertainen sarea herrestan
eramateko duten gaitasuna indartuz; nekazaritzan eta arrantzan, ekoizleen,
eraldatzaileen eta merkaturatzaileen arteko harremana erraztuz; edo
elikagai-industria horren eta turismo-arloaren eta energia-arloaren arteko
14
loturak biziberrituz). Azken batean, gure herrialdearen jarduera ekonomikoa
josten duten balio-kateen multzo askaezin hori klusterizatzeko beste ekinaldi
batera abiatu nahi dugu, atzera klusterraren jatorrizko filosofiari helduz, gure
lehiakortasuna garatzeko eragile biziak eta bizkorrak izan daitezen.
5. Nazioarteratzea: Sailak lurrera ondo lotuta utzi nahi duen lehiakortasun
horretan, hauxe da indargarri modura erabili beharreko funtsezko
bektoreetako bat. Enpresa askok dute, lehenagotik, beren estrategietara eta
praxira bilduta, baina, kasuan kasu, ikusiko dugu alde handiak daudela
nazioarteratzearen mailan eta norainokoan.
Gainera, krisia dela-eta, are eta premiazkoagoa da, are eta larriagoa,
merkatuak eta arriskuak dibertsifikatzea eta kanpoko merkatuetako aukerak
alferrik galtzen ez uztea, hartara, balio-katearen barruko jarduera guztiak
indartzeko. Aipa ditzagun, jarraian, nazioartera zabaltzeko politika berria
diseinatzeko orduan kontuan hartuko ditugun beste oinarri batzuk:
segmentazioa; enpresen premiei hobeto erantzutearren, sistemako beste
eragile batzuekiko lankidetza-tresnak aurkitzen saiatzea; eta, gobernu-lana
egiteko orduan, batez ere herrialde eta eskualde batzuk hartzea begitan,
euskal enpresetarako balio handienekoak, hain justu.
Nazioartera zabaltze hau ez da, soilik, enpresek egin beharreko zerbait,
herrialde osoak baizik. Kultura-aldaketa bat dakar, eta ez nolanahikoa.
Horretarako, herrialde-ikur bat sortzeko estrategia oso bat behar dugu,
nazioartean ibiltzeko aterpe moduko bat, Euskadi ikus errazagoa egingo
duena, eta kokaleku bat emango diona. Aterpe horrek, gainera, hazten ari
diren arloetan oinarritu behar du, hala nola, turismoan edo gastronomian,
baina ez ditugu ulertu behar tokian tokiko ekonomia eta enplegua
dinamizatzeko faktore modura soilik, aitzitik, ekonomia-eredua nazioartera
zabaltzeko eta sostengarritasunean garatzeko tresna gisa.
6. Enpresaren eta jende ekinaren zeregina indartzea: Lanari ekiteko jarrera
eta lana bera atzera biziberritu egin nahi baldin baditugu, derrigorra da
gizarteak enpresa eta enpresa-buruak balioestea, funtsezkoak baitira
aberastasuna eta ongizatea sortzeko. Ekonomia osasuntsu garatuko bada,
15
enpresa berriak sortu behar; eta, horretarako, ekin egin behar, ezinbestean;
eta, batez ere, "etxe barruan ekin behar", hau da, enpresaren egitura,
baliabide eta indarguneetan oinarrituta, enpresa balioa, enplegua eta
aberastasuna sortzeko kontzeptu modura ulerturik.
7. Maila askotako aginte-lana: Enpresen lehiakortasuna hobetzen saiatzeaz
batera eta aldi berean, herri-administrazioek ere bide horretan aurrera egin
behar dute. Are eta garbiago gaur egungo egoera ekonomiko zail honetan.
Hori dela-eta, guk, gure aldetik, agintzen dugu hobetuko dugula gure sailaren
eraginkortasuna eta eragimena, aginte-lana maila askotan hobetuz:
a. Barruan, hau da, sailean, gure egoitzetan, administrazio-erakunde
autonomiadunetan, eta erakunde eta sozietate publikoetan.
b. Sailen artean. Hau da, Jaurlaritzan, badira beste arlo batzuk ere
lehiakortasuna lortzeko eta ekonomia garatzeko berebiziko garrantzia
dutenak, eta derrigorra da haiekin lankidetzan aritzea. Gogoan ditugu,
adibidez: Hezkuntza, Enplegua, Garraioa eta Mugikortasuna,
Ingurumena, Lurralde Antolamendua eta Lehendakaritza.
c. Kanpoan. Hau da, badira beste eragile batzuk ere oso-oso
garrantzitsuak ekonomia sustatzeko eta berrikuntza lortzeko politikak
diseinatzeko eta exekutatzeko, eta derrigorra da haiekin helburuak
adostea eta lankidetzan aritzea, beste kultura bat sustatuz: errazkeriatik
urrunduz, etenik gabeko ebaluaketa eginez, eta jarritako helburuen eta
konpromisoen jarraipena eginez.
8. Euskadi lurralde erakargarria: Datozen lau urteetan, gure sailak lortu nahi
duena da, azken batean, Euskadi enpresa-proiektuak garatzeko lurralde
erakargarria bihurtzea, bai gure antolakunde eta ekintzaileentzat eta baita
atzerriko inbertsiogileentzat ere, aurretiaz zehaztutako lehentasunezko
jarduera-esparru ekonomikoetan. Helburu hori lortzen baldin badugu,
errazagoa izango da erreferentziazko gure enpresen egoitzei hemen bertan
eustea eta nazioarteko enpresa-proiektuak eta/edo inbertsioak erakartzea,
gure balio-kate nagusiak osatzera etor daitezen.
16
Eta lehiakortasuna bultzatzeko ekintza horien osgarri modura, proiektu eta
inbertsio estrategikoak erakartzeko eta gure artean lotzeko ekintza berezi
batzuk ere bultzatuko ditugu.
3. Sailaren jarduera-ildoak
Beste lehiakortasun-eredu baten aldeko apustua eginik, orain, Ekonomiaren
Garapen eta Lehiakortasun Sailean, guk kudeatu beharreko programa, plan,
egitura eta aurrekontu guztiak errebisatzen eta eredu berri horren arabera
egokitzen ari gara. Denbora beharko dugu, eta legegintzaldian zehar apurka-
apurka egin beharko dugu, eragile publikoekin eta enpresa-eragileekin
lankidetzan.
Edonola ere, krisi-garai honetan gure enpresa-ehunari lagundu ahal izateko,
indarrean dauden gure programa nagusiak 2013an ere indarrean mantenduko
ditugu, eta krisiari aurre egiteko berariazko neurri batzuk ere hartuko ditugu.
Jarraian, legegintzaldian zehar gure sailaren lana bideratuko duten jarduera-ildo
nagusiak azalduko ditugu. Zirriborro bat besterik ez da, baina, edonola ere,
ekainean, Sailaren Jarduera Plana aurkeztuko dugu, eta han zehatzago
azalduko ditugu gure lanaren oinarrizko ildoak: 2013-2016 bitarterako ekintzak,
proiektuak eta beharrezko baliabideak eta guzti.
Berrikuntza, Teknologia eta Lehiakortasuna Sailburuordetza
1. Gure sailarekin zerikusia duen neurrian, Zientzia Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea berrantolatzea, enpresetarako
transferentzia errazago egin dadin eta emaitzak errazago lor ditzagun, eta
baita ikerketa-lanean bikaintasuna lortzeko eta espezializazioa lortzeko ere.
17
Zehatzago, gai hauek landuko ditugu:
• ZTBESren helburuak argitzea eta barruko eragile bakoitzaren rola
zehaztea.
• Sarea ebaluatzea, emaitzak lortzen ote diren ikusteko, eta jakiteko ea
zenbateraino den bikaina hainbat eremutan.
• Gobernu-lana egiteko eskema eta finantzaketa-eredua eta nazioartera
zabaltzeko eredua errebisatzea.
• Konbergentzia teknologikoa errazteko bideak zabaltzea.
• Gure sailarekin duen harremanean Innobasque-k betetzen duen rola
errebisatzea.
2. Klusterizazio-politika egokitzea, eta, horretarako, kluster bakoitzaren
heldutasun-maila kontuan hartzea. Jarduera ekonomikoa eta sailaren
helburuak dinamizatzeko funtsezko tresna da.
Zehatzago, gai hauek landuko ditugu:
• Oraingo klusterrak ebaluatzea eta, beharrezkoa bada, berriro definitzea,
eta baita haiekiko harreman- eta finantzazio-eredua ere.
Kluster arteko esparru berriak identifikatzea eta ustiatzea: balio-kate ezberdinak
bata bestearekin lotzen diren puntuak.
3. Enpresen negozio-ereduaren barruko osagaiak berritzeko ahalegina indartzea (diseinua, merkaturatzea, produktua, sarreren/kostuen egitura).
Horretarako, sailaren programak eguneratu eta doitu egin beharko ditugu,
arlo bateko eta besteko errealitatera eta enpresen dimentsioetara hurbilduz.
18
4. Berrikuntza lankidetzaren bidez bultzatzea, hainbat formula erabiliz, esate baterako, saiakerak egin behar ditugunerako, denon artean erabiltzeko lekuak eta azpiegiturak; zeharkako konponbide berritzaileak
diseinatzeko eta merkaturatzeko programak; eremu estrategikoetan,
demostrazioak egiteko proiektuak martxan jartzea, eta abar.
5. Ekintzailetza Euskal Zerbitzua benetan garatzea, izapideak arintzearren,
eta esparru honetan diharduten eragile guztien arteko lankidetza
ahalbidetzearren.
6. Erreferentziako eskualde-kopuru mugatu bat aukeratu, eta haiekiko harremanak indartzea. Proiektuak hainbat eskualderekin batera garatuz,
gure ekonomiari nazioartera zabaltzen lagunduko diogu, negozio-aukera
gurutzatuei errazago antzemango diegu, politika publikoan metatu ditugun
esperientziak trukatu, eta abar.
ETE sarean IKTak erabiltzen laguntzea, 2015eko Agenda Digitalean gai hori
dela-eta jasotako lerroetatik irten gabe.
Industria Sailburuordetza
1. Fabrikazio-estrategia aurreratu bat martxan jartzea, arlo honen garapen
zientifikoa, teknologikoa eta industriala garatzeko, eta, hartara, Euskadik
posizio hobea izan dezan industria-ekonomien artean, ezagueran eta balio
erantsietan oinarrituriko fabrikazio intentsiboa baliaturik.
2. Ezagueretan oinarriturik, ekoizpen-egitura lehiakorragoa, berritzaileagoa
eta intentsiboagoa sustatzea, honela:
19
• Eragin handiko proiektu estrategikoak aukeratzea eta sustatzea.
• Enpresa traktoreek beren hornitzaile-kateak herrestan eramateko duten
gaitasuna indartzeko baliabideak definitzea.
• Ehuna dibertsifikatzen laguntzea, balio erantsi handiagoko teknologia,
produktu eta/edo merkatuetara.
• Enpresetan erabakiak hartzeko dituzten zentroek Euskadin jarrai dezaten
laguntzea, lehiatzeko lurralde erakargarria eraikiz.
• Atzerriko inbertsioak eta proiektuak erakartzeko politika aktibo bat
garatzea, izan baditugun balio-kateak osatu ditzaten, enplegua sor
dezaten eta tokian kokiko lehiakortasuna bidera dezaten.
3. Industria-sareari finantzen aldetik laguntzea, kreditu-mugak gainditu ditzaten, proiektu bideragarrietan oinarriturik.
• ETEen zikulatzailea Finantzatzeko Funtsa martxan jartzea.
• Finantza-erakundeekiko eta elkarrekiko berme-sozietateekiko
hitzarmenak egokitzea, premien arabera.
4. Industria garatzeko proiektuak finantzatzeko berariazko tresnak eguneratzea eta indartzea, egitura lehiakorragoak eraikitzen lagundu
dezaten, eta Zailtasunak dituzten proiektuak ernetzeko berariazko beste tresna batzuk indartzea, merkatu orokorrean lehiatzeko baldintzetara
egokitzen lagunduz.
5. Euskadi 3E2020 energia-estrategia garatzea. Garaiotan, teknologia eta
industria behetik gora datozen energia-esparruen inguruan garatzeari
emango diogu garrantzirik handiena.
• Enpresa traktorea erabiliz, jarduera teknologikoa eta industriala
bultzatzea, lehentasunezko 3 eremutan: Offshore, Sareak Elektriko
adimenduak eta energia biltegiratzea.
• Energia aurreztearekin eta zuhur erabiltzearekin eta, EEE bitartez,
horniketa-azpiegiturekin zerikusia duten jardun-ildoak garatzea.
20
6. Euskal enpresei nazioarteko merkatuan hobeto lehiatzen laguntzea, nazioartera zabaltzeko fase guztiak jorratuz.
Nazioarteratzea dela-eta sailak egiten dituen jarduerak ikuspuntuaren arabera
banatzea: enpresa esportatzaile berriak, enpresa nazioarteratuak eta kokapen
anitzeko enpresak.Jarduera-kate traktore osoei eta etorkizuneko esparru berriei
nazioarteratzen laguntzea; eta naziorteratzeko proiektuetan lankidetzan
aritzeko aukerak
Nazioarteratzen laguntzeko euskal sistema sendotzea, irizpide modura
eraginkortasuna eta kokapena hartuta.
• Nazioarteratzeko herrialde/eskualde egokienak aukeratzea, eta
Jaurlaritzaren egiturak eta baliabideak haietara egokitzea.
• Merkataritza-ganberekin, arlokako elkarteekin eta klusterrekin
lankidetzan aritzea, eta eragile bakoitzaren jardun-esparruak
koordindatzea.
7. Antolakundeetan, pertsonak osorik garatzen laguntzea.
• Talentua gaitzen, atzematen eta lotzen laguntzea, enpresak nazioartean
hobeto lehia daitezen.
• Euskal talentuarekin, nazioarteko sare bat bultzatzea (Red Basque-
Talentia), mundu osoan ezagunak diren enprsetan eta zentroetan.
• Langileek antolakundeetan gehiago parte hartu dezaten laguntzea.
21
Merkataritza eta Turismo Sailburuordetza
1. Nazioartean, Euskadik, destino modura, besteen artetik bereizgarria izan behar du, geure nortasuna erakusten duten gauzak indartuz.
• Esparru honetako eskumenak dituzten erakundeek eta organismoek
(lurraldeetako agentziek, Basquetourrek, CiTourgunek eta abarrek)
komunikatzen eta turismoa sustatzen egiten dituzten ahaleginak
errebisatzea, koordinatzea eta arrazoiz antolatzea.
• Turismo-baliabide traktoreen inbentarioak egiteko bultzada.
• Tresna berriak garatzea, errazagoa izan dadin Euskadin dugun
turismoaren ebaluaketa eta jarraipena egitea.
2. Turismo-industria indartzea eta sendotzea, Euskadi erreferentziazko destino modura garatu beharra hartuz ardatz gisa, eta, aldi berean, arlo honetako enpresa-sarea apurka-apurka nazioartera zabaltzeko oinarriak jarriz, industriarako zehaztu ditugun lehiakortasun-parametroak erabilita.
3. Turismo-arloko arauak eguneratzea, eta euskal turismo-administrazioa ondo antolatzea eta tamaina egokia ematea (aldundiekin, udalekin, toki-
erakundeekin eta eskualde-erakundeekin lankidetzan).
4. Likidezia Funtsa izeneko ekimena merkataritzaren premia berezietara egokitzea (enpresen tamaina, kudeaketa egiteko gaitasuna eta abar),
proiektu bideragarrietan oinarrituz.
5. Merkataritzari laguntza osoa ematea, euskal merkataritza-sarearen lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzeko.
• Kudeaketa-gaitasuna areagotzea eta euskal merkataritza-sarean
teknologia berriak sartzea.
22
• Belaunaldi-txandaketa eta enpresa-eskualdaketa bultzatzea (berrenpresa
proiektua).
• Merkatarien artean elkarteak osatzeko eta lankidetzan aritzeko ohitura
indartzea.
• Euskadiko herri nagusietan merkataritza-planak egiten laguntzea, eta
gainbehera dauden lekuetan plan bereziak egiten laguntzea.
EUDELekin lankidetzan, merkataritzari buruzko udal-ordenantza ezberdinak
eguneratzen eta bateratzen laguntzea.
Nekazaritza, Arrantza, Elikagaiak eta landa-garapena Sailburuordetza
1. Ekoizleen lehiakortasuna indartzea eta nekazaritzako elikagaien katean duten zeresana ere indartzea, balio erantsi handiagoa izan dezaten.
a. Nekazaritzako elikagaien katean parte hartzen dutenen arteko
kontratazioak sustatzea
b. Produktuen eskaintzaren egitura sustatu horien negoziazioa
indartuz
c. Enpresen arteko lankidetza bultzatzea, nekazarien eta
arrantzaleen sareak eta elkarteak erabiliz, unibertsitatea eta Azti
eta Neiker berrikuntza-zentroak erabiliz.
d. Elikagaien industria garatzen laguntzea, tokian tokiko
produktuetara loturik eta Euskadi markara loturik, kalitate-berme
gisara.
e. Gertuko eta bertakoen arteko komertzializazioa sustatu.
f. Baso-sektoreari bultzada eman
23
2. Enpresa berriak martxan jartzen laguntzea, enplegua sortzeko, jendeari
herrian bertan lana emateko, eta arrantzale- eta nekazari-herriak atzera
berriz bizkortzeko, orain arteko tradizioak eta lan egiteko modua galdu gabe.
3. Arlo honek, lehiatzeko dituen egitura-gabeziak zuzentzea.
a. Belaunaldi gazteei aurrekoen lekua hartzen laguntzea.
b. Arloa hobeto gobernatzea, erakunde arteko koordinazioa bultzatuz
eta inguruko eragile nagusiekiko koordinazioa bultzatuz. Ekoizle-
elkarteak, zentro teknologikoak, landa-garapenerako agentziak
eta abar.
c. Landa-inguruko azpiegiturak hobetzea.
d. Mendi-Indemnizazio konpentsatzaileak sustatu.
e. Nekazari-lurrak babestu eta sustatu. Nekazari-lurren bankuak
sustatu eta Nekazaritza Sektorearekiko Erasanerako Protokoloa
garatu.
4. Nekazaritzan eman daitezkeen arriskuak kudeatzeko sistema garatu eta
sustatu.
5. Nekazaritza eta arrantza neurriz (sostengarritasunean) garatzea sustatzea. Oreka behar da, ingurumena hobetzearen eta ekoizpen-kostuak
garestitzearen artean.
a. PAC 2014-2020 barruan ingurumenerako jasota datozen laguntzak
garatzea, laguntza horiek nekazari-arloarekin egituratuz.
b. Arrantza sostengarria eta berrizalea baloratzea, hau da, zer harrapatua
zaintzen ere jakingo duena eta ontzi eraginkorrak eta bideragarriak
izango dituena.
6. Garatuko diren politiketan genero irizpideak kontutan hartuz, Emakume
Nekazarien Estatutuaren garapena.
24
Bukatzeko.
Enplegu-maila bere onera ekartzeko, lehiakortasuna hartu behar dugu
ezinbestean erronka nagusitzat Euskadin. Lehiakorrak izan behar dira gure
enpresak eta euskal ekonomia osoa; guztiok, eragile instituzional, sozial eta
ekonomiko guztiak ere barruan gaudela. Eusko Jaurlaritzak lehiakortasuna
hobetzeko ahalegin guztiak egingo ditu, betiere, aintzakotzat hartuta helburu
horrek bateragarri izan behar duela iraunkortasunaren eta gizarte-babesaren
printzipioekin, oinarri-oinarrizkoak baitira euskal gizartearentzat.
Lehiakortasuna hobetzea, oinarrizko erronka kolektibotzat hartu behar dugu,
eta horixe da gure apustua.
Guztion artean aurrera atera behar dugu erronka hori, gure enpresen oraina eta
geroa bermatzeko.
Guztion artean aurrera atera behar dugu erronka hori, gure gazteei kalitatezko
enplegua eta aukera profesionalak eskaintzeko.
Guztion artean aurrera atera behar dugu erronka hori, gure ongizate eta bizi-
kalitate mailari eusteko.
Aurrean ditugun erronka guztiak ikusita, fede osoa izan behar dugu geure
buruarengan etorkizunari aurre egiteko orduan; gure arteko banaketak gainditu
behar ditugu eta topaguneak bilatu, guztion artean dugun proiektu hori sendotu
eta indartzeko.
25
Beste garai berri batzuk datozkigu, eta uste dut, benetan, politikaren ikuspegi
tradizionala atzean geratuko dela, eta herritarrei zerbitzu emateko modu berriak
sortuko direla. Dimentsio berri horretan ez dago elkarren aurka egoterik, gure
arteko ezberdintasunek eraikigarri izan behar baitute; ez dago inor baztertzerik,
integraziorako ordua iritsi baita. Ez da berekoiak izateko garaia, eta eskuzabal
jokatu behar dugu denok, begirada harantzago daukagula, urrutiagora begira.
Horixe da nire asmoa, eta abiaburu horretatik ekingo diot legegintzaldi honetan
aurrean dugun lanari.
Eskerrik asko guztioi.