ARTE PROIEKTUA
-
Upload
andra-mari-ikastola-etxarri-aranatz -
Category
Documents
-
view
218 -
download
3
description
Transcript of ARTE PROIEKTUA
Ikasleak artista
Aurtengo ikasturtean, Andra Mari ikastolako ikasleek Arte Proiektu
interesgarri batean hartu dute parte. HHko 4 urteko gelako umeak, Arbizuko
ikastolako lagunak, LHko 2., 4. eta 6. mailako ikasleak eta DBH 1, 2 eta 3.
mailako gazteak artista bilakatu dira. Nola?
Otsailetik aurrera, Sakanako 7 artista ezberdinek utzi dizkiguten obretatik
abiatuta, artelan berriak sortu dituzte, euren sormen eta irudimenari
askatasuna emanez! Aste luzeak eman dituzte lanean, eta azkenik, euren
sorkuntza guztiak erakusketa polit batean jendartean aurkezteko prest utzi
dituzte. Erakusketa, datorren ekainaren 4tik 8ra bitartean izango duzue ikusgai
Etxarriko kultur etxean. Erakusketa horretan, artisten lan originalez gain,
ikasleen produkzioak eta produkzio horien prozesua jasotzen duen ikus-
entzunezkoa izango dituzue ikusgai. Erakusketa ederra izango da beraz!
Era berean, oso eskertzekoa izan da Sakanako zazpi artista hauek gure arte
proiektuarekin bat egiteko izan duten gogoa eta asmo ona. Aurpegi ezagunak
eta gertukoak: José Ramón Andaren obra bat landu dute DBHko ikasleek.
Gorritiren eskultura bat HHko 4urtekoek eta Arbizuko ikastolako umeek,
Sagri Mauleonen obra bat LH 2ko ikasleek, Miren Ustarroz ikasle ohiaren
escultura bat 10 urteko gazteek, Mikel Okiñena Irurtzuarraren metakrilatozko
“Balena” lana LH6koek, eta Olatz Aldasoro (ikasle ohia hau ere) eta Argiñe
Berastegiren koadro bana DBH 1. eta 2. mailako ikasleek.
Eskerrik asko beraz, sakanako zazpi artista hauei euren lanak uzteagatik eta
euren gomendio eta laguntza eskeintzeagatik, eta gogoratu, ikasleok eginiko
artelan guztiak ikusgai izango dituzuela ekainaren 4tik aurrera Etxarriko kultur
etxean.
Animatu eta etorri gure lanak ikustera!!!!