Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar...

32
Aretxabala, errekan bera 104. atala 1673. urtea, Pedro de Basabilbeitia, eskribauaren agirietatik. 3. agiria Eskumena ematea. Hemen hasten da Larrabetzuko Astobiza dar Juanen ondasunen aurkako konkurtsoa eta Zugasti dar Santiago bere aitaita Rotaeta dar Juan Otxoak sortu zuen kapilautzaren patroia zen heinean bere eskumena eman zien hiru prokuradoreri. Aurrerantzean ere izango dugu berririk. 5. agiria Prestamua. Aztoreka dar Mari San Juanek 80 dukat eskatu zion, beheko bikoteari. Hiriko kalean elizaren aurrean zuen etxea hipotekatu zuen, etxearen auzoak alde batetik Leginezabal dar Rodrigo eta Olea dar Frantziskaren etxea eta bestetik Asua dar Martin eta Ibarra dar Magdalenarena (Foteri) Juan------------- Mari San Juan Barrenetxe Madariaga 6. agiria Prestamoa. Lezama dar Domingo dugu prestatzaile honetan, eta ondoko bikoteari prestatu ere, 50 dukat. Beraien Gortazar edo Kortazar baserria hipotekatu zuten. Abazeri izena zeramala esana dugu beste toki batetan eskerreko argazkian agertzen denak. Bestalde argi ikus daiteke etxe zoru bi betetzen dituela orain, antzina etxe bik okupatuko zuena hain zuzen. Eskumako etxea gaurdaino Olea abizeneko etxea dugu, ezkerraldean beraz, eskumako argazkian ikus dezakeguna izan zitekeen Barrenetxe eta Madariaga dar bikotearen etxea, elizaren aurrez aurre, orain etxe berri hori dagoen tokian hain zuzen.

Transcript of Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar...

Page 1: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Aretxabala, errekan bera

104. atala

1673. urtea, Pedro de Basabilbeitia, eskribauaren agirietatik. 3. agiria

Eskumena ematea.

Hemen hasten da Larrabetzuko Astobiza dar Juanen ondasunen aurkako konkurtsoa eta Zugasti

dar Santiago bere aitaita Rotaeta dar Juan Otxoak sortu zuen kapilautzaren patroia zen heinean bere

eskumena eman zien hiru prokuradoreri. Aurrerantzean ere izango dugu berririk.

5. agiria

Prestamua.

Aztoreka dar Mari San Juanek 80 dukat eskatu zion, beheko bikoteari. Hiriko kalean elizaren

aurrean zuen etxea hipotekatu zuen, etxearen auzoak alde batetik Leginezabal dar Rodrigo eta Olea dar

Frantziskaren etxea eta bestetik Asua dar Martin eta Ibarra dar Magdalenarena (Foteri) Juan------------- Mari San Juan

Barrenetxe Madariaga

6. agiria

Prestamoa.

Lezama dar Domingo dugu prestatzaile honetan, eta ondoko bikoteari prestatu ere, 50 dukat.

Beraien Gortazar edo Kortazar baserria hipotekatu zuten.

Abazeri izena zeramala

esana dugu beste toki batetan

eskerreko argazkian agertzen

denak. Bestalde argi ikus

daiteke etxe zoru bi betetzen

dituela orain, antzina etxe bik

okupatuko zuena hain zuzen.

Eskumako etxea gaurdaino

Olea abizeneko etxea dugu,

ezkerraldean beraz,

eskumako argazkian ikus

dezakeguna izan zitekeen

Barrenetxe eta Madariaga dar

bikotearen etxea, elizaren

aurrez aurre, orain etxe berri

hori dagoen tokian hain

zuzen.

Page 2: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Maria------- Juan

Kortazar Alaio

9. agiria

Obligazioa

Aldana dar Pedro eta izen bereko semeak eman zuten obligazioa Asuaga dar Thomas

Domingoren aitaren alde. Asuagako lurretan berrogei haritz landatuko zituztela bakoitza erreal bi

ordainduta.

10. agiria

Prestamua.

200 dukaten prestamua eskatu zuen beheko bikotea, oraingoan Goiri dar Marinari (Lezama).

Agirre baserria jarri zuten hipotekan. Juan-------- Maria

Bolinaga Belarrinaga

Agirre Ugarte

11. agiria

Ordain agiria.

Lezama dar Domingok ordainagiria eman zien 130 dukat ordaindu ziotelako. Ikusi nola Lezama

dar Domingori ordaintzeko beste bati eskatu zien. (goian) Juan--------- Maria

Bolinaga Belarrinaga

12. agiria

Ondasun zerrenda. Alkatea Lezama eta Meñaka dar Antonio. Mari Otxoak ondasun zerrenda egitea

eskatu zuen. " primeramente una mesa de caoba y otras dos de nogal la mayor con sus cajones y llave, mas dos bancos, mas dos escabeles

(bancos sin respaldo) quatro camas de pluma, cuatro cuxas de madera , mas ocho arcas con su llave tres de ellas nuebas y las

demas traydas mas dos cubas la una nueba, mas dos calderas medianas, mas dos radas de madera, sarten y dos cucharas de

yerro, seis asadores de yerro, tres picheles de estaño de azunbre, seis platos de estaño, dos pares de medias de seda negra, y

otras de color, una pollera de chamelote de plata ..." zerrenda luzea ganadua eta beste ondasun mugikorrak. Mari Otxoa-------- Santiago

Goitia Zugasti

+

13. agiria

Hilburuko agiria.

Lezama dar Juliana Arraibi eta Zubiaur dar Martin Santorunen alarguna. Pedro------- Juliana Domingo; Juliana------- Martin Santorun

Lezama Isuskiza Lezama Lezama Arraibi eta Zubiaur

Larrabetzuko Andra Mari elizan hilobiratua izan dezatela neure anaia Domingoren hilobian nire

gurasoak hilobiratuak dauden tokian. Bere ondorengo bezala utzi zuen anaia.

Lekukoak, Landaida dar Martin lizentziatua, Ruigomez dar Juan, Axkarraga dar Domingo,

Rotalde dar Domingo, Gerra dar Thomas gaztea.

14. agiria

Eskumena agiria.

Lgina dar Mari Ibañez alarguna Larrabetzu Hiriko biztanleak Urizar dar Juan, Zaballa dar Pedro

eta Munitiz dar Juan Korrejimenduko prokuradoreei eskumena eman zien. Gerra eta Goikoolea dar

Thomasekin zuen auzian defenda zezaten. (garai honetan Landaida dar Domingo Korrejidorearen

entzutegiko eskribaua).

15. agiria

Hilburuko agiria. Loroño Sarrikolea dar Maria Inigezena. Pedro------- ----------Magdalena

Page 3: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Loroño Legina

Sarrikolea Ubiritxaga

Mari Ibanez; Maria Inigez------- Domingo

Loroño Loroño Goikouria

Sarrikolea Sarrikolea

Antonia; Maria------------ Martin

Goikouria Goikouria Castillo edo Gaztelu

(240 dukat)

Lezama dar Domingoren hilobian lurperatu dezatela. Sarrikolea dar Diegoren hilobiaren ondoan

Andra Mari elizan, non hiru seme eta ahizpa lurperatuak baititut... nire arimaren alde meza bi eman

ditzatela Aingeru-guarda baselizan (San Roken) ... eta abar. Anaidiei ere zenbait erreal utzi zien...

Zorra die, Barrenetxe dar Martin (Elexoste), Basaraz dar Martin (Marinena), Astoreka dar Juan

eta bere emazteari, denei ordaintzeko eta bere ondasunetan ateratzeko ere agintzen du.

Hilburuko-ordezko Ligina dar Juan lizentziatua, benefiziadua. Lekukoek, Gaztelu dar Juan,

Leginezabal dar Rodrigo, Gallartzagoitia lizentziatua eta Gerra dar Tomas gaztea.

16. agiria

Hilburukoa, agiria. Pedro; Maria; Juan-------- Josefa

Arteaga Arteaga Arteaga Alegria

Maria Bañez-------- .......

Arteaga Garai

Matias

Garai

Garai dar Matiasek Lezamako Andra Mari elizan hilobiratua izan dezatela eskatu zuen, bere

aitaitak lurperatuak dauden hilobian.

17. agiria

Ezkontza kontratua.

Goikoolea etxean (Elizalden) alde batetik Irazazabal dar Pedro (Lezama) Ursularen aita eta

bestetik Hormaetxe dar Mariana (Zamudio) haren ama aurkeztu ziren ni eskribau honen aurreran. Alaba

Ursula bere aitaren esanetan, Mari-Anarekin ezkon gabe eta gazte izan ziren garaian izan zuten, horrek

esan nahi zuen ondasunen eskubide gabe gelditu zela. Halere bere aitak errekonozitu zuen eta agirian

dioenez Marianarekin ezkondu ere egin zen eta beste alaba bi izan zituzten. Gero bigarren ezkontzan ere

seme bat eta alaba bi izan zituen.

Bestalde, Pedrok dio bere anaia bat Yucatan Indietako Nueva Españan, Meida ziutatean zendu

zela Irazazabal dar Sebastian kapitaina izan zena eta honek lobarentzat halako ondasunak utzi zituela

baina oraindik ez zutela ezer eskuratu. Hortaz neskaren amak utzitakoa eta bere osabak agindutakoa

ezkonsari bezala emango ziola esan zuen.

Hara hemen, Indietako ondasunen egarriz nola bizi ziren Euskal Herrian ere. Mariana---- --- Pedro------2.--- Maria Martin-------- Marina

Hormaetxe Irazazabal Beazkoetxea Zarandona Belarrinaga

Ursula-------------------------------------------- Domingo

Irazazabal Zarandona

(Zamudio) (50 dukat)

19. agiria

Prestamua. "...Hipotecamos unas casas que tenemos en esta dha villa que alindan por una parte con casas de Antonio de Bergara y por otra

con la callejuela y casa de Domingo de Lezama...."

Page 4: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Legina dar Juan abadea dugu honetan prestatzaile. Beheko bikotea berriz zentsoa saldu zuena,

beraien Hiriko etxea hipotekatuz. Goitik beherako etxe hau hirian zegoela diote, Bergara dar Antonioren

etxeak alde batetik eta bestetik kantoia eta Lezama dar Domingoren etxea. Beraz hemen deskribatzen

duen etxea, gerora Elorriaga izenaz eraiki zena izango litzake, gaur egun ere izen hori daramalarik.

Bikotean bazituen beste zorrak ere, hau da Zugasti dar Santiagoren ondorengoei 30 dukat, Orrantia dar

Migeli 50 dukat eta Lezama dar Domingori beste 20 dukat, denak etxe hauen lepo. Pedro--------- Katalina

Elexaga Garaita (Hiri honetako biztanleak)

20. agiria

Bolinaga eta Agirre dar Juan (Larrabetzuko biztanlea). Bere Agirre etxearen lepo zituela esan

zuen hainbat zor eta haien artean Asuaga dar Domingok sortu zuen kapilautzari, Gaztelu dar Frantzisko,

Zandoika dar Juan (Amorebieta) eta Ugalde dar Juan kapilautzaren patroi zirenari, beste Sarrikolea dar

Batxilerrak sortu zuen kapilautzari ere, Agirre dar Juan kapilaua izanik eta beste zentso bat Belarrinaga

dar Martin ospitaleko maiordomoari, ospitalearen dirua baitzen. Santiago Abad .......

Pedro------------ Mari Yñiguez Abendaño Zabala .......

Sarricolea Guerra “mi hijo que lo hube en mi mocedad “

Loroño

Maria Joanes------------- Juan,

Sarrikolea Abendaño (Abadiñone baserria)

Loroño Sarrikolea

Maria Cruz------------- Juan

Abendaño Castillo

"En la villa de Larravesua .... notifique la peticion a Juan de Castillo y Maria Cruz de Abendaño patronos de la

capellania que dejo el bachiller Sarricolea y al licenciado Juan de Aguirre capellan de la dha capellania para que busquen

empleo de los 68 ducados ..."

Bolinaga Agirre dar Juanek zorra ordaindu zuenean, kapilautzaren dirua enplegatu beharra

zegoen berriz, hortza ondotxo arduratuko zen kapilaua bera, errentan eskuratzen baitzituen.

Arkudun etxe hori

igarotako urteko berrogeita

hamarreko hamarkadan

egina dugu Elorriaga dar

(Briñas) sendikoak, baina

gu ari garen garaian toki

horretan zuten Elexaga-

Garaita bikoteak bere etxea.

Kalea berbera baina ez

genuke ezagutuko, gaur

egungo etxeak gogoan.

XVII. gizaldian oraindik

etxeak ia guztiz zurezkoak

ziren. 2011. urteko

Urtarrilak 5 ean ateratako

argazkia.

Page 5: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

22. agiria

Zentsoa.

Beheko bikoteak 110 dukat hartu zituen Lezama dar Domingorengandik. Hipoteka bere

Leginena etxearen gainean jarri zuen, etxe horren baso, harizti eta lur-soro guztiek tartean. Leginena etxe

Hiritik Sarrikolearantz dagoen azkenengo etxea da, gorago ere esana dugun lez. Pedro---------- Mª Martinez

Asuaga Axkarraga

23. agiria

Legina dar Juan lizentziatu eta benefiziadua, Zugasti dar Martin Fidela eta Prokuradore Orokorra

, Belarrinaga dar Martin kapitaina ospitaleko maiordomoa eta Elexaga dar Juan aurkeztu ziren.

Bolinaga Agirre dar Martin zorrak ordaindu zituen eta goiko guztiek aitortu eta ordain agiria ema

zioten.

24. agiria

Zentsoa.

Elexaga dar Juanek ospitalearen alde memoria bat sortu zuen. "Larrauzena" etxearen lepo, zein

Hiri honetan baitago eta Azilona dar Marinaren etxe eta Zugasti dar Martinen etxe bitartean zegoen, berea

Elexaga dar Juanena baitzen.

Ez da lehenengoa baserri eta

leinu-etxe honetaz hitz egiten

duguna. Hemen leinu-zuhaitzean

ikusten dugunlez, Etxea Sarrikolea

eta Loroño dar Pedrorena zen, beraz

honengan gelditu zelako. Beste

Sarrikolea dar ospetsuak Hirian

zuten bere leinu etxea (esandako

Plazako edo Errebaleko Jauregian

hain zuzen).

Argazkiko etxea berriz,

Abendañoren ondorengoek XIX.

gizaldian eraikitakoa dugu, gerora

ikusiko dugunez.

Beraz garai honetan ugazaba

Abendaño dar Mari Cruz zen.

Page 6: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

25. agiria

Zentsoa, prestamua. Apirila.

Gallartzagoitia dar Juanek (Lezama) prestamua eskatu zion ondoko Murgiatarrak sortu zuen

memoria eta kapilautzari. Murgia dar Maria Ankuleria etxearen ugazaba izan zena Hiri honetan .

Gallartzagoitia etxea hipotekatu zuen (Lezama)

26. agiria

Obligazioa.

Gerra eta Goikoolea dar Thomasek Leura dar Thomasen alde eman zuena, Leura dar hau

Etxebarriko burdinolaren alokatzailea zen. Gerra dar Tomas hiru mila ikatz zama entregatuko zizkiola

agindu zion, mila ikatz zama urteko bakoitzeko San Migel egunerako Etxabarri burdinola horretan.

28. agiria

Galdakaoko Abendaño dar Pedrok Legina dar Juan abade Hiriko benefiziaduarengandik 800

dukat hartu zituen.

Abendañok Gallartza Goikoetxea baserria saldu omen zuen Legina dar Juan benefiziaduaren

alde, eta Elorriaga errotaren erdia ere. Noski errotaren erdia horren tokia, zeren eta badirudi garai

horretan ez zegoela lan egiteko egoeran.

29 agiria

Etxe hau dagoen tokian, erdi

aroko neurriak kontuan sorube

edo etxe-leku bi zeuden,

neurriei begiratzen badiogu.

Zugastiren etxe ondoan

zegoena ere hor egon ohi zen.

Hasieran kaleko etxeak ere

solairu bikoak ziren,

behealdean korta, denda edo

tailerra eta goian etxebizitza

eta ganbara txiki bat. Gerora

badirudi, ganbararen tokian

beste etxe bizitza bat atera

zutela, batzuek oraindik

gorago jasoz beste ganbaratxo

bat atereaz, baina hau

hipotesia dugu ez baitugu

irudirik lortu.

Page 7: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Apirilak 25

Gallartzagoitia dar Maria Saezek prestamua eskatu zuen eta bere fidatzaileak Gallartzagoitia dar

Domingo lizentziatua eta Gallartzagoitia dar Juan Lezamakoak izan ziren Gallartzagoitia dar Perez

Segama Juanek sortu zuen memoriaren alde. Prestamu hau Gallartza Aretxinmieta baserriaren gainean

egin zen Larrabetzu Elizaldeko lurraldean zegoen baserria hain zuzen eta Gallartzagoikoetxea zeritzon lur

soro bat, zein Gallartzagoitia etxearen lurren aldamenean baitzegoen, bere antzinako serbidunbre bidea

zuena.

Aretximieta Larrabetzuko Elizalden zegoela aipatzen zuen agiriak bereziki. Jakina bere ondoko

baserriak Lezamari baitzegokien.

30. agiria

Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak

hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San Migel egunerako, zama bakoitzeko lau erreal ordainduta,

Aldana baserriko egurrarekin.

Lekukoak, Aretxabaleta dar Thomas, Ruigomes dar Juan (aguazila) eta Gerra dar Thomas gaztea.

31. agiria

Obligazioa.

Morgan ere erosi zituen Lezama dar Domingok ikatzak. Zorroza dar Migel behartu zen berarekin

berrehun eta hogei ikatz zama eramango zizkiola agindu baitzion Sarrikolea burdinolara. San Juan

egunerako Larrabetzuko Hiri eta Elizaldeko burdinola horretan.

Lekukoak, Larrea dar Domingo, Legina dar Pedro eta Gerra dar Thomas gaztea.

32. agiria

Zentsoa

Dukat bateko errenta saldu zioten Legina dar klara eta Kafranga dar Asensiok, Agirre dar

Domingo (Agirregoitia) eta Sarrikolea dar Luzia bikoteari. Hipoteka Hiriko kalean zuten etxe baten

gainean jarri zuten, Belarrinaga dar Pedroren ondorengoei erositakoa. Alde batetik Azilona dar Maria eta

elizaren aldetik Garaita dar Martinen "Zapateria" zeritzotena. Lekukoak, Ruigomez dar Juan, Asuaga dar

Pedro eta Gerra dar Thomas gaztea. Martin--------- Maria

Legina Elexaga

Klara-------------- Asensio

Legina Kafranga

34. agiria

Obligazioa.

Larrea dar Domingok (Lezama) Oginbarrena dar Angelaren (Lezama) alde. Estuproa edo

bortxaketa egin ei zuen, beraz zor ziona ordainduy behar zuen.

Lekukoak, Loroño dar Juan, Basabilbeitia dar Domingo eta Gerra dar Thomas gaztea.

Bestalde eta ez badute aipatzen ere, esan dezakegu Gerra dar Thomas hau eskribau bidean

zegoela. Bere sinadura hainbat aldiz errepikatuak esan nahi du Basabilbeitia dar eskribauarekin lan egiten

zuela.

36. agiria

Ordain agiria

Sarria (Goxenetxe) dar Pedro aurkeztu zen esanez: Beika dar Pedrok printzipal bezala eta Beika

dar Juanek bere fidatzaileak obligazioa sinatu zutela bere alde, hirurogeita hamar dukatena Landaida dar

Domingo eskribauaren aurrean. Orain dirua itzuli ondoren ordain agiria eman zien.

Lekukoak, Belarrinaga dar Domingo, Legina dar Thomas eta Gerra dar Thomas gaztea.

Page 8: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

38. agiria

Larrabetzu Hirian.

Gastetuaga dar Pedro gazteak Aretxabaleta dar Thomas bere anaiarengandik (biak Hirikoak)

ehun eta hirurogeita hamazortzi dukat hartu zituela aitortu zuen, Elexaga dar Maria Perez amak agindu

ziona. Demagun Aretxabaleta Lezamako baserria zela, agian aita zen etxe horretakoa.

Lekukoak, Olea dar Juan, Askoeta dar Juan eta Ruigomez dar Juan, denak Hirikoak. Maria Perez ------------ .......

Elexaga Gastetuaga (Aretxabaleta?)

Pedro; Thomas

Gastetuaga Aretxabaleta

39. eta 40. agiriak

Esan liteke eskribauak gehienbat prestamu eta ordain agirietan zutela lana, agiri bi hauetan ere

Sarria dar Pedro dugu Sondikako Beikari erosi zion obligazioa.

Olabarrieta dar Pedrok ere Leginezabal dar Rodrigori ordaindu behar zizkion prestamua,

berrogeita hamar dukatena.

Bankurik gabe funtzionatzen zuen prestatzaile sistemak ematen zien lan handiena eskribauei.

42. agiria

Zandoika eta Goikoolea dar Juan (Amorebieta), Asuaga dar Domingo eta Gaztelu dar Frantzisko

(Larrabetzuko Hirikoak), Asuaga dar Domingo abadeak sortu zuen memoria eta kapilautzaren patroi ziren

aldetik honako hau esan zuten: Agirregoitia dar Domingok zuen memoriaren dirua Herkinigo dar Pedro

Ruizek hartu zuela Bolinaga Agirre dar Juan eta bere emazte Belarrinaga dar Mariari emateko,

Alkatearen agindura, baina berari ez zitzaiola oraindik ordain agiria eman.

Beti eskribauaren lana diruaren inguruan eta kapilautzak bankua bezala funtzionatzen zuteneko

beste bat.

Lekukoak, Zandoika eta Goikoolea dar Jazinto, Gerra dar Thomas gaztea, Rotalde dar Domingo.

Sinatzaileak, Zandoika eta Goikoolea dar Juan eta Goikoolea eta Zandoika dar Jazinto.

.... agiria, 1673. Ekainak 6

Ordain agiria.

Lezama eta Aldape dar on Juan (Etxebarri) aurkeztu zen esanez: Belarrinaga dar

Domingorengandik bostehun eta berrogeita hamar erreal hartu zituela eta aitortzen zuela, 1670. urtean

Aztoreka dar Pedro eskribauaren testigantzaz egin zion prestamua zela eta.

Lekukoak, Lezama dar Domingo. Lezama dar Antonio eta Gerra dar Thomas gaztea.

45. agiria

Lezamako sendia eta Legina dar Juan. Garai Arteaga dar bikoteari zegokien Legina-

Elorriagarengandik ehun eta hogei dukat eskuratzea, Giiko anai-arrebaren alde eman zuten obligazioa

zela eta.

Matiasen bigarren deiturak esan nahi du Arteaga baserrira ezkondu zela, bere emaztearen

baserrira hain zuzen. Honako tesia hainbat aldiz errepikatu badugu ere, uzte dugu merezi duela hartan

jarraitzea, zeren eta une batean ohitura hau galduko zen eta une hori igartzea da gure asmoetariko bat. ........------ Juan; Maria Ibañez

........ Arteaga Arteaga

Maria------------------------- Matias Juan--------- Maria

Arteaga Garai eta Legina Elorriaga

(zendua) Arteaga

Page 9: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

46. agiria

Goikoolea dar Jazinto 1673. Apirilak zortzi zendu zen. Zandoika eta Goikoolea dar Juanen

aitaginarreba zena. Honek ondasun zerrenda egiteko eskaria egin zuen. .......------------Jazinto

Gaztelu Goikoolea

Juan Abad; Maria Banez------- Juan

Goikoolea Goikoolea Zandoica

Goicoolea

Goikoolea etxean, Larrabetzu Elizaldeko lurraldean 1673. Maiatzak 16, Gaztelu dar Frantzisko

Elizaldeko biztanle eta maiordomoa zenaren aurrean, ez baitzegoen fidelik Elizalden, Zandoika eta

Goikoolea dar Juanen presentziaz, Hilburuko ordezko zen heinean eta Goikoolea eta Zandoika dar Jazinto

bertan zeudelarik .....

Lehenengo eta behin intxaurrondozko mahaia bere aulkiekin, bereari zegokiona Goikoolea dar

Maria Sanzen senarra zelako, hildakoaren alaba, gehi idatz mahai hamabost gabetarekin eta beste

mahaitxo bat zein idatz mahaiaren azpian baitago.

Esandako Goikoolea etxean ... 7 kutxa handiak, hauetako bost bere giltzarekin eta beste biak

giltzarik gabe bereak zirela aldarrikatzen du etxearen ondorengo zen aldetik .... bi aulkitxo eta jesarlekua

zaharrak, lumadun ohea bere altzairua eta jantzia dena erabilia ... kutxa arrunta bat erabilia ... azpiri zahar

bat etxe hartakoa ... mahaia kutxarekin hau ere erabilia .... Gardoki eta Asuagadar Thomasekin zuen

ganadua erdi banako irabazian bere balioa 70 dukat .... Xarabeitia dar Juan Antoniorengan zuen zaldi bat,

zein zirudien zorretan baitzeukan ... izara bat ondrakoa deitzen zena, beste trabeserazko funda bat hau ere

ondrakoa deitzen zena .... beste funda batzuk .... burdinazko sardaia eta lapiko bi ... bost anega laurden

gutxiago gari zein Belarrinaga Etxebarria dar Juan zor baitzuen .... Goikoolea dar Juan Abadeak utzi ei

zuen 100 errealen zorra Durangoko Arraibi dar Jualiana andereari. ..... hamabi dukat Jazintok Elizaldeko

Medel eta Zeledon elizari ordaintzeko agindu zuena gatik, bere seme Juan Abaden hilobiratzekoan erabili

zuten kasulla batengatik. .....

Ikusten denez, nabarmentzen zen bakarra idatz mahaiarena bakarrik zen, beste altzairuak ez ziren

hain deigarriak. Ondorengo agirian berriz ikusiko dugu idatz mahaiaren sentidua, burdinola hornitzaile

eta zati baten ugazaba ere bazen aldetik.

47. agiria, 1673. Ekainak 14

Olaburiaga leinu-etxean (Zamudioko Arteagako San Martin Elizalden egin zen agiria)

Jacinto-------------.......

Goikoolea Gaztelu

Juan----------Maria Ibañes Rodrigo------- Ageda

Zandoika Goikoolea Basabil Tellaetxe

eta Zaballa

Jacinto------------------------- Maria Bentura

Zandoika Goitia

Goikoolea (2200 dukat eta

(Goikoolea leinu-etxea 700 arreoan)

Goikoolea burdinolaren

zortzi herena eta errotaren

laurdena)

Ondasunak; Larrabetzuko Elizaldeko Medel eta Zeledon lurraldean zeudenak ... gehi Lezamako

Olabarria burdinola nagusiaren laurdena ... gehi Lezamako Olazarra olatxoaren laurdena ... gehi

Zamudioko Agirre etxe eta baserria zeinek ondasun lotuak baitziren ......

Ondasun hauek beraz justifikatzen zuten Goitia dar Maria Benturak ezkontzara ekarri zituen

2200 dukat dirutan eta 700 arreotan. Beti bezala gehienbat Jazinto Zandoika eta Goikoolearen zorra

ordaintzeko balioko zituenak.

48. agiria

Page 10: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Basabil eta Hormaetxe dar Frantziskok. Oxanguti leinu-etxean Korrejidorearen aginduz egin

ziren egur mozketak zirela eta auzia zegoen Ugarte dar on Agustin lizentziatua eta Oxangoiti dar

Agustinen artean, Oxangoiti leinu-etxearen ondoretza tarteko....

Lekukoak, Loroño eta Gallartzagoitia dar Domingo, Asuaga dar Pedro eta Loroño eta Gallartzagoitia dar

Thomas.

49. agiria

Zentsoa

Olea eta Ganguti dar Juan zorretan jarri zen Lezama dar Domingorekin, berrogei dukat eta bere

Ganguti leinu-etxea (Elizaldeko lurraldean) hipotekatu egin zuen.

50. agiria

Galdakaoko Elizalden, Ekainak 20

Zugasti dar Santiago zendu zenetik bere ondasunak, hau da Rotaeta dar Juan Otxoak egin zuen

"binkulo"koak Zugasti dar Martin honen eskuetan geldituko ziren. Horregatik Eizaga dar Marina edo

Maria Cruzek 3000 dukat eraman zituen ezkontzara, Basozabal dorre eta etxearen hipotekaz baliatuz.

Lekukoak, Arana dar on Diego (Santiago Ordenako Zalduna), Sarrikolea dar Pedro, Sarrikolea eta

Zamudio dar Diego lizentziatua (erret kontseiluetako abokatua, Domingoren sasi-semea), Urrutia dar

Juan, Zugasti dar Martin, Sarabia dar Gaspar, Lezama dar Domingo, Lezama eta Aldape dar Juan, Aldape

dar Alejandro, Gerra eta Goikoolea dar Thomas, Gerra eta Goikoolea dar Jazinto. Rodrigo; Maria Otxoa------- Santiago

Goitia eta Goitia eta Zugasti

Basabil Basabil (zendua)

(Lezama)

Juan; Martin------- Antonia

Eizaga Eizaga Bekea

(lizentziatua)

Maria Cruz------------Martin; Gabriel

Eizaga Zugasti Zugasti

Ikusten denez, ezkontza ospetsuen artekoa. Horregatik Eizaga andereak 3000 dukat eraman

behar izan zituen.

51. agiria

Goitia eta Lezama dar Mari Otxoa Zugasti dar Santiagoren alargunak, bere anaia Goitia eta

Basabil dar Rodrigori ordain agiria eman zion, bere seme Zugasti dar Martin eri ondasuna eman ziezaion.

Zirudienez Mari Otxoak berak eskuratu behar zuena, semeari emateko baimena eman zion nebari. Rodrigo; Mari Otxoa------- Santiago

Kaleko Zuhasti leinu-etxea,

ahaztu gabe XVI. gizaldian

Zugastiko baserria ere leinu

honetakoa izan zela, gero Gerra

abizenera igaro bazen ere. Gure

hipotesian Gerra bera ere Zugasti

sendikoa baitzen.

Olano leinua suertatu zen XIX.

mendean etxe honen jabe, beste

ondasunak tartean.

Bestalde etxe hau ere suak iruntzi

zuen 1829. urtean, beraz orain

ageri zaiguna era neoklasikoan

egina dela esango genuke sutearen

ostean alokatzeko asmoarekin eta

XX. mendeko azken partean

berriztatua

Page 11: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Goitia eta Goitia Zugasti

Basabil eta Lezama +

52. agiria

Kontu konponbide agiria.

Loroño eta Gallartzagoitia dar Domingo presbitero lizentziatua, Lezama Elizaldeko biztanlea eta

Irurigoitia dar Martinen artekoa, azkenengo hau kanpai-jole, enterradore eta eskola maisu, horregatik eta

bere ofizioak medio eliza ondoan zegoen etxetxoan bizi zen. Agiri honetan jabea eta beraren arteko

kontu konponketa.

53. agiria

Gastetuaga eta Olea dar Pedro zaharrak dirua eskatu zuen, bere seme izen berekoa fidatzaile

zuela, Larrabetzuko Elizaldeko Gallartza dar Pedro izan zen prestatzailea.

Lekukoak, Lezama dar Domingo, Gerra eta Goikoolea dar Thomas, Gerra dar Thomas gaztea. Sinatzailea

Gastetuaga dar Pedro gaztea, bere aitak esan zuen sinatu, eskua elbarri zeukalako.

55. agiria

Zugasti dar Pedro eta Zugasti dar Maria Bentura gazteen aldeko interesen arduradun atera zen

Goitia eta Lezama dar Mari Otxoa alarguna. Zugasti dar Martin zen seme nagusi eta ondasun lotuen

ondorego. Beste seme eta iloba adin gabekoak ziren, beraz ondasunen zerrenda egin ondoren gazteen

interesak zaindu nahi zituen ama eta amama zenak. Santiago--------- Mari Otxoa Martin--------- ......

Zugasti Goitia eta Lezama Gallarza ......

+

.........----------- Martin; Pedro; Gabriel------------- Maria Antonia

....... Çugasti Zugasti Zugasti Gallarza

Maria Bentura

de Zugasti

56. agiria

Prestamua "En la villa de Larrabezua .. yo el dho escrivano notifique la peticion y auto de esta otra parte en su persona a doña

Maria Antonia de gallarza viuda residente al presente en esta dha villa ... acepta la cuiraderia de Maria Bentura de Zugasti.."

Goiko agiria jarraituz, ondasunen zerrenda egin zen:

... 180 ikatz zama Goikoolea burdinolan tasatzaileak zamako bost erreal balio zuela esan zuen.

90 kintale mena errekaminatua edo arragoatua, 1440 errealetan tasatua.

Halaber ehun ikatz zama Olatxuko burdinola tiraderan .... 500 erreal.

halaber berrehun eta berrogeita hamar ikatz zama urkuluko burdinolan ... 1350 erreal.

Halaber hirurogeita sei kintal mena errekaminatu gabeak Urkulun .... 330 erreal.

Urkulun zegoen mailu nagusia eta Urkuluko arragoa etxea .... 2000 erreal ...

Larrabetzuko Hiriko alkatea eta epaile arrunta, Lezama eta Meñaka dar Antonio

Ondasun zerrenda: "Un calçon y ropilla de raso negro y jubon, de damasco con sus mangas de tafetan ..... 36 ducados.

.. una capa de palometa aforrado en bayeta plateada con su corcheta de plata...........100 reales

... sigue inventario de Mari Ochoa de Goitia

..... materiales que ay en las rerias de Urculu Goicoolea y Olachua y de las cavalgaduras y ganado de cabras bueyes

y bacas............"

sigue; 552 reales que le debe Martin de Alaio, 188 ... Domingo de Gardoqui, 691.. Thomas de Gardoqui, 819 ...

Pedro de Elexaga Aurre, 519 ... Ynigo de Urteaga, 629 .. Sebastian de Jauregui (Larª), 665 .. Juan de Bergara (Larrª), 231 .. .

Martin de Basaras, 491 ... Juan de Amarica, 89 .. Domingo de Aguirre, 334 .. Domingo de Madariaga, 897 .. Juan de,

Amarica maior, 1113 ... Celedon de Basaras, 470 ... Pedro de Leguina Albarado, 83 ... Antonia de Loroño, 259 .. Marina de

Sarricolea, 29 .. Agueda de Alaio, 178 .. Maria Perez de Alaio, 168 .. Pedro de Alaio, 287 .. Martin de Belarrinaga, 300 ..

Domingo de Basaras, 257 . Juan de Axpuru, 529 .. Juan de Basoguren, 859 .. Bartolome de Alaio Herquinigo, 60 .. Domingo

de Goitia y Herquinigo, 791 .. XPval de Ugalde, 229 .. Juan de Gojeneche, 539 .. Santiago de Herquinigo, 410 .. Gabriel de

Ugalde, 874 1/2 .. Bautista de Leguina, 557 .. Martin de Bolonburu, 234 .. Ynigo de Loroño, 257 .. Domingo de Ugalde de

Arriva, 500 .. Pedro Garcia de Elexaga, 195 .. Min de Uriarte, 195 .. Domingo de Oxinaga, 656 .. Domingo de Morga,

Aurrecoechea, 90 .. Thomas de Gardoqui, 281 1/2 .. Juan de Gangoiti maior, 84 .. Juan de Olea, 200 .. Juan de ganguti menor,

Page 12: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

1302 1/2 .. Domingo de Ugalde Barrena, 1925 1/2 .. Ursola de Aguirre, 710 .. Domingo de Barreneche, 88 .. Martin de

Lexarreta (Morga), 162 .. Domingo de Bolonburu Gallarça, 291 1/2 .. Pedro de Gorobileta, 370 .. Juan de Gabatica, ..

Domingo de Loroño, Juan de Belarrinaga, Domingo de Zarandona Aurteneche, Domingo de Barreneche, Min de Elexaga,

Domingo de Goicoa, Pedro de Orue, Pedro de Asuaga, Santorun de Gordia, Martin de Çorroça, yerno de Santorun de Gordia,

Domingo de Alaio, Martin de Estrada, Juan de Barreneche, Juan de lequerica, Juan de Aguirre, Francisco de Aldana

(Amorebieta), Juan de Jauregui 1484 1/2 reales, Domingpo de Elexaga por testimonio de Domingo de Landaida, .. 2073 reales

Juan de Aztoreca, 829 erreal Pedro de Leguina Uribe, . mas puso por inventario 70 quintales de fierro sotil X 86= 6020, 31

quintales de fierro tocho X 60= 1890, 658 reales que le debe Susana de Arriola (Durango), 800 ducados de censoa - binculo

fundado por Juan Ochoa de Rotaeta ...., 11470 reales, .... debe 1000 reales a los señores de Justicia y Reximiento de esta Villa

de la parte de la renta de la ferreria y molino de Urqulu, .... debe un doblon al Ldo. Martin de Landaida (350 reales), 346

reales a Pedro de Sarria, 132 a Magdalena de Belarrinaga de soldadas por el tiempo que le havia servido, 1760 que debe al

Conde de Gondomar por las rentas de las haciendas que su Señoria tiene en esta Anteiglesia y Villa, 44 reales a Josepha de

Barrena por las soldadas del tiempo que le havia servido, 66 reales a Maria de Echevarria por lo mismo, 308 reales a

Magdalena de Bengolea, 148 Matias de Burgoa, 200 a Juan de Azcoeta, 72 a Pedro de Çuaço, 59 a Juan de Landaida, Juan de

Ugalde, 44 a Juan de Goicoolea de soldadas, 1430 a Martin de Gallarça, 570 al ospital por el balor de monte que le hubo

comprado en los pertenecidos del ospital, 255 " a la iglesia de la Villa del metal de la campana que bendio a la anteiglesia de

Çamudio.

1673. urte honetan Larrabetzuko pertsonaia ospetsu bi zendu ziren eta ondasunen zerrenda egin

zuten bai batenak eta bai bestearenak.

Alde batetik Goikoolea dar Jazinto hil zen eta Zamudioko Zandoika eta Goikoolea dar Juan

zuinak ondasun zerrenda eman zuen. Zerrenda horretan igartzen da benetan baserri batzuetatik besteetara

zegoen aldea. Gaur egun ezagutzen dugun Goikoolea baserria beste hainbat baserri etxe bezala bitan

banatua dagoenez agian ez dugu imajinatzen nolakoa zitekeen bizileku bakarra eta ziurrenik beste

itxurako leinu-etxe bat izan zenean, han bertan baina XVII. gizaldian zegoena. Agiri honetako zerrenda

irakurriz, argi geratzen da inolako antzik ere ez zeukala baserri arruntekin. Adibidez bertan agertzen den

idazmahaia hamabost kutxarekin, pentsaezina zena baserri xume batetan. Zazpi kaxa handiak eta abar.

Ganadua ere bazuen baina "admeterian" edo erdi banako irabazian, ez zen izango bera abereak zainduko

zituena, erosi bai baina Gardoki eta Asuaga dar Thomasek zaintzen zituen.

Beste zendutakoa Zugasti dar Santiago izan zen, Deitura horretako bigarren adarrekoa hain

zuzen eta hainbat aldiz esan dugun eskribauen sendikoa. XV. gizaldiko agiri batetan ere errege katolikoen

eskribautza izendapenean agertzen baita Rodrigo izenarekin. Zertan esan ere ez, hemen zerrenda osoa ez

badugu jarri ere, agerian da nolako giza mailan bizi ziren sendi honetakoak.

57. agiria

Alaio dar Martinek beste prestamu bat eskatu zuen, 40 dukatena. Alaiogoikoa baserria

hipotekatu zuen, lehendik ere bazeukan dakigunez beste prestamurik.

58. agiria

Barrenetxe dar Migelen Hilburukoa

..... Barrenetxea etxean .... Loroñogoitia dar Pedro Larrabetzuko Medel eta Zeledon elizako

abadea etxe horretara etorri zen Migel eri sakramentu santua ematera .... eta ondoko esateari ekin zion:

Barrenetxe etxeko hilobian Medel eta Zeledon elizan lurperatua izan dadila agindu zuen.... bere

seme Migelek ikasketak jarraitzen bazituen, honen faltan ondorengo bere alaba Barrenetxe dar Angela

izendatu zuen. Domingo; Miguel------------------------- Maria Cruz

Barrenetxe Barrenetxe Elexaga

Miguel; Angela; Domeka

Barrenetxe Barrenetxe Barrenetxe

Eta Migelek apaizgoaz aurrera ez bazuen egiten ondorengo izan daitela Barrenetxen .... eta

besteen artean esan zion, semerik izango ez bazuen emazteari ordaindu beharko ziola ekarritako

ezkonsaria, kasu horretan ondorengo lobak izango zirelako.

Lekukoak, Goxenetxe dar Juan, Larrea dar Domingo maisua, Madariaga dar Domingo, Gaztelu dar Mari

Saez. Sinatzaileak, Loroño dar Pedro.

Une hartan eskribaurik ez zegoenez, esandako abadeak hartu zuen hilburukoa, gero eskribauaren

Page 13: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

aurrean baliatu egin behar izan zuten.

59. agiria

Alokatze agiria.

Gallartza dar Mariana andereak (Lezama eta Mungia) Galartzako etxea (Gallartza Goikoetxea?),

bere lurrak eta errota (Elorriaga edo "Erretorre" errota) alokatu zizkien Larrea dar Domingo eta

Hormaetxe dar Mari Otxoa bikoteari.... urte birako eta 37 dukat ordainduta, gehi etxeko hilobira ohizko

zen "oblada" (hilobira urteurrenean eramaten zen ogia) eraman beharra izango zuen ... matxura tronkalak

Marianaren kontura izango ziren eta zibilak alokatzaileen lepo ....

Hemen gorago aipatua dugun Elorriaga errotari buruz ari ziren eta Etxerre bezala ezagutzen

dugun Galartzako etxeaz.

60. agiria

Zentso edo prestamua.

Axpuru dar Juan eta Agirre dar Marianak 70 dukaten prestamua hartu zuten. Sarrikolea

batxilerrak sortu zuen kapilautzaren dirutik, urteko hiru dukat eta erdi errentarekin. Fidantzan Axpuru

etxe eta baserria jarri zuten. Juan------- Mariana

Axpuru Agirre

61. agiria

Maria Joanes------------- Juan (Abadiñone edo Abendañoena leinu-etxea, jakina Sarrikolea leinu-etxea)

Sarrikolea Abendaño

Loroño Sarrikolea

Juan----------------- Maria Cruz

Castillo Abendaño

Sarrikolea

Zandoika dar Juan (Zornotza), Asuaga dar Domingo eta Gazteluko Frantzisko patroiek 40 dukat

hartu zuten Agirre dar Martinengandik, esandako Asuaga dar Domingo abadeak sortutako kapilautzari

Bolinaga eta Agirre dar Juanek eta bere emaztea zen Belarrinaga dar Mariak 1666. urtean zorretan utzi

zutena, Gallartza dar Rodrigo Martinez eskribauaren aurrean egindako agirian eta urte honetan itzulia.

Etxerre izenarekin

ezagutzen dugu etxea,

baina zirudienez

Gallartza soilki edo

Gallartza Goikoetxea

bezala ere ezagutua

izan zen bere garaian.

Garai hauetan

Gallartzako errota ere

etxe horri atxikia ei

zegoen.

Page 14: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Gerora goiko bikotea izan zen Sarrikolea batxilerrak sortutako kapilautzaren patroi eta kapilau Agirre dar

Juan abadea.

62. agiria

Prestamu agiria.

Axpuru-Agirre bikoteak goiko kapilautzaren dirua (Asuaga dar Domingo abadearena) ere hartu

zuten, berriro ere bere Axpuruko etxe eta baserria hipotekatuz. Juan-------- Mariana

Axpuru Agirre

63. agiria

1673. urteko Uztailak 23

Alkatea Lezama eta Meñaka dar Antonio. Goxenetxe eta Sarria dar Pedro eta Elexaga Aurre dar Pedro

erregidoreak eta Zugasti dar Martin Fidela.

Garzienaren etxea errematatu zutenekoa. 950 dukatean eta nola Hiriari etxe horretaz jabetzea

komeni zitzaion, Orrantia dar on Migelekin harremanak tartean hiriari zegokiola onartu zuten, Astobiza

dar Juanen ondasunengan eskolako memoriaren dirua zutenagatik.

Hiria irmo zegoen Garziena etxearen jabetzaz. Bere inguruko herriek bazuten jadanik

kontseiluaren etxea eta ez zuen gutxiago izan nahi. Errematea Orrantia dar Thomasengan eman bazen ere

berarekin tratua egin ondoren egin ziren jabe aurrerantzean ere ikusiko dugun lez.

64. agiria

Barrenetxe dar Domingo, Olea Ganguti eta Barrenetxe dar Mari Ibanes bikotearen alde behartu

zen, ezkontza kontratuan agindutako arreo guztia ordainduko zielakoan.

67. agiria

Mando bate salmenta. Leginezabal dar Rodrigok saldu ziona Gastetuaga dar Pedro gazteari 59

dukatetan, ... " .. el precio de un macho de color rosalbo de seis años ....."

68. agiria

".... Lezamako Andra Mari elizako ortu santuan "zimmiterio" n .... biztanle guztien edo gehienen

Axpuru edo Aspuru leinu

etxea, gaur egun argazkian

ikus daitekeenez desitxuratu

eta erdi abandonatua, ganadu

korta soilki izan dena azken

denboran.

Ekialderantz begiratzen zuen

etxaurrea ikusten den bezala,

beheko solairua ukuilu edo

korta erabilia izan zela ere

igartzen da. Lehenengo

solairuan etxebizitza.

Page 15: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

aurrean ..... 1672. urtean errieta bat izan zen Elizalde honetako biztanleen artean eta hortaz .... Ojanguren

dar Martin eta Bolonburu dar Domingo fidelak ziren aldetik herritar batzuk kexatu eta salaketa jarri zien

.... errudun suertatu ziren beraz Orbegozo Egiliz dar Santiago, Zaballa Hormaetxe dar Pedro, Madariaga

dar Jeronimo, Bolibar dar Juan, Olabarrieta dar Pedro, Uribe dar Joseph, Ugaldeguren dar Joseph, Jugo

dar Juan eta Hormaetxe dar Martin eta Gernikako arbolara deituak izan ziren

Zamudion gertatu zen, beraz salaketa izan zen, kasu honetan iskanbila publikoa sortzea gatik eta

Elizaldea zen aldetik korrejidorea barik Gernikako asanbladara jo zuten. Tamalez ez dakigu zein izan zen

arazoa eta nolakoa Gernikan egin zen epaiketa (agian Gernikako agiriak hobeto ikertu beharra).

71. agiria

Balarrinaga-Etxebarria eta Herkinigo dar Antonia ere diru prestatzaile zebilen. Muxikako

Pagoeta dar Juan eri ehun dukaten zentsoa erosi baitzion. Alarguna zen eta ziur aski bere senarra izan

zenaren bidea jarraitzen zuen.

72. agiria

Lezama dar Domingok beste 40 dukat prestatu zizkion beheko bikoteari. Zelaia etxe eta baserria

hipotekatu zuten hauek.

Ikus dezakegunez bai gizonak eta bai andereak Zelai deitura bigarren abizena bezala agertzen

zuten. Honek esan nahi du jatorriz biak ere ez zirela etxe horretakoak, baina hori bai nahiz eta beste

nonbaitetik etorri bere kokagunea argi zegoen, Zelaia baserrikoak ziren, behintzat bertan bizi ziren. Agian

aurrerantzean Zelaia dar bezala agertuko ziren. Beste etxe bat ere bazeukaten Errebalen (Askatasun

Enparantzan). Martin----------- Maria Saez de

Goxenetxe Zarandona

Zelaia Zelaia

73. agiria

Alaio Bekoa dar Mari Perezek ere prestamua eskatu zuen, kasu honetan Zornotzako Etxebarria

dar Andres abadeak sortu zuen kapilautzaren patroiari (Gomuzio Etxebarria dar Pedrori) 75 dukat. Esan

behar dugu gorago ikusi dugunez, Alaio dar sendiak hainbat urtetan Zornotzako burdinoletan izan zituela

bere interesak, beraz Alaiokoek harreman estuak izan zituzten Zornotzakoekin.

76. agiria

Lezama dar Domingo Larrabetzuko biztanlea, Astobiza dar Juan eta Loroño dar Mari Ibanez

bikotearen ondasunen aurka egin zen errematean eskumena zuenak ..... eta gehien eskaini zuen Orrantia

dar Migel, zeinek bere eskubideak Larrabetzuko Hiriari eman baitzizkion ..... 950 zilarrezko zituenak...

Demagun errematea egin ondoren norbaitek hartu beharko zuela ordaintzeko ardura. Dakigunez

dirutza hori eduki zezakeen bakarra zen garai horretan esandako Lezama dar Domingo. Gero Gallartza

dar Tomasek (hau ere diruduna) fidela zen aldetik egingo zituen kontuak berari ez baitzaion dirua falta.

Baina noski Hiriak dena ordaindu beharko zuen.

1673. urteko Irailak 39

Orain dela urte gutxi,

1990. urtean honela

ezagutu genuen Zelaia

edo Zeleitze. Eskuma

aldean ikus dezakegu

aurreko aldea Eki

alderantz begira. Egia

esan nahiko

desitxuratua garai

honetan.

Page 16: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Agirregoikoa dar Domingo alkate (hau ere prestatzailea), benetan hau bigarren alkate zen zenbait

aldiz esan dugunez lehenengo alkatea eta aho batez izendatua pertsonaia ospetsu bat izaten zela, alde

bietako abantailak sortzen zuen egoera zen hain zuzen. Pertsonaiari oso ondo zetorkion Hiri bateko alkate

izatea bere jatorri ospeduna edozen tokitan erakutsi ahal izateko eta jatorri garbitasuna goraipatzen

zuelako eta Hiriari bere aldetik haren babesa espero zuenez ondo baitzetorkion. Kasu honetan ohi bezala

Rekalde dar Jazinto Urtadok ez zuen Hirian egun pare bat baino gehiago egingo, benetako alkatea

bigarrena izango zen, hau da Agirregoitiatarra.

Badirudi honelako diruaz ordaindu zutela Hiriko taberna eta udaletxea izango zen etxearen

errematea. Hamar dobloi zortzi dukatekoak = 800 dukat eta 24 dobloi dukat bikoak= 48 dukat eta beste

dukat bi beloitan.

77. agiria

Zaldia bat erosi zuen Hereño dar Pedro Etxanokoak, Belarrinagako Domingok saldu ziona. 800

erreal ordaindu zizkion. Honek ezan nahi du oso karu jarraitzen zuela bai zaldiak edo bai idiek, edonola

ere garraioa egiteko erabiltzen zen animaliek. Argi adierazten du garraioa oso garrantzitsua zela eta

animaliari etekina atera behar bazitzaion, kontuan izan nolako kostuaz egiten zen garraioa.

Lekuko izan ziren, Sarrikolea dar Domingo (Bilbo), Beika dar Pedro (Sondika) eta Gerra dar Thomas

gaztea (Larrabetzu)

78. agiria

Pedro--------- ......

Alaio .....

Bautista--------- Maria

Zugaza Alaio

Esandako Alaio dar Pedrok Zornotzako burdinolak hainbat urtetan ekin zuenak, zendu zenean

beraren alde zor zirenen zerrenda luzea utzi zuen bere hilburukoan. Bere alaba zenak eskuratu nahian

urteak egingo zituen. Hemen agiri honetan irakur dezakegun zordun batzuen izenak: Jauregi dar

Apariziok 500 kintal mena Fano eta Zubiaur dar Martin gazteak zorretan utzi zuena .... Arestizabal dar

Martin 400 kintal mena eta Samarripa dar Frantziskok 1000 kintal mena .... Zubiaur dar Zornotzakoak

500 kintal .... Ugalde dar Kristobal Sondikakoak 500 kintal .... Jauregi dar Aparizio eta Goronda dar

Migel (Erandio eta Sondika) 800 kintal ... Goiria dar Frantziskok 200 kintal ......

79. agiria

Billenena etxea alokatu zuen Meabe dar Santiagok Oxinaga dar Domingoren alde hamazazpi

dukaten gatik, urteko oblada (hileta ogia) eta hamar laurden txanpon, bere maiestateari zor omen ziena,

etxe hartan zeuden 18 haritz landare eta erdi irabazian zeuden lau behi hirurogeita lau dukaten

printzipalaren balioa zutena.

Lehenengoz agertzen zaigu Meabe dar hau Larrabetzun gerora oso ospetsu bilatuko zen sendia

Hirian osatu zuena hain zuzen. Billenena etxea aipatzen dugu eta dakigunez Billela dar leinukoa zen

Zubieta baserria. Etxe honek leinuaren eskuetan jarraitu zuen mendeetan, beraz ez dakigu Meabe dar

honek nolatan alokatu zezakeen etxe hori, ordezko bezala ez bazuen egin. Hortaz Billenena etxea Kalean

Lezama dar leinukoaren aurrez aurre zegoena izan behar zuen, gerora ere Olazabalaga dar anderearekin

ezkondu zen Meabe dar sendikoak beretzat izango zuena.

80. agiria

Lezama dar Domingo aitortu zuen Belarrinaga dar Domingok ehun eta hamar dukat eman

zizkiola. Mando baten salneurria zela aipatzen zuen, beraz oso karu atera zen mandoarena, esana dugunez

garraioak zuen garrantziaren adierazle zen.

81. agiria

Page 17: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

" ..... Ojinaga dar Domingo bizi zen etxean, zein Monasterio zeritzotena (Larrabetzuko Elizalde).

Zuazo eta Gaztelu dar Juan aurkeztu zen (Elizaldekoa) eta honako hau esan zuen: Esandako etxearen

ondoko zelaian iskanbila sortu zutela (Abuztuak 31) Elizaldeko jaietan, Gaztelu dar bere aita eta

Aurtenetxe da Domingoren artean ..... hauek espetxean zeudelarik ..."

Ez dago argi nolatan Ojinaga dar Domingok Billenena etxea alokatu ziola Meaberi eta bera

Monasterio zeritzon etxean bizi zela esaten zuenean, agian oraindik ez zen etxe hartara joan eta

gertakizunen garaian Monasterio´n bizi zen. Dakigunez Monasterio hau Elizaldeko elizaren aurreko etxea

dugu.

82. Agiria

Goiko agiria jarraituz, hemen dugu zekarten ondorioa. Zuazo Gaztelu dar Juan eri Aurtenetxe dar

Frantziskok 150 erreal ordaindu zion, argi dago zeinek irten zuen galtzen errietan. Dirua zirujaua eta

botikak ordaintzeko hain zuzen, beraz errieta nahiko sakona izan zen.

83. agiria

Legina dar Thomasen Hilburukoa.

"... mezak Bartolome deunaren baselizan, Angeruguardan (San Roke) Arantzazuko Ama

Birjinaren elizan, Arrosario Santuko aldarean ..... Zorrak ere baditut, Legina dar Juan Lizentziatuari 80

dukat, gehi zor diot Agirregoitia dar Domingori ere .... Kafranga dar Asentzio bizi den etxeko hilobian

lurperatu nazatela...." Juan--------- Marina

Legina Gallarza

Thomas------------------------------- Mari Bañes

Legina Belarrinaga

Mariana; Marina; Domingo; Thomas; Santiago

Legina Legina Legina Legina Legina

Villenena etxea kalean, Meabe

dar hari alokatu omen zioten eta

bere ondorengo bat ezkonduko

zen Larrabetzuko Olazabalaga

dar andere batekin. Gero

etxearen ugazaba bezala

agertuko zirenak, Arginzoniz

hauen ondorengoa gaurdaino

izan delarik bertan jabe.

Bitan banaturik ematen badu

ere kontuan izan behar,

Larrabetzuko kalea suteak hartu

zuenetik nahiko aldaturik

dagoela.

Page 18: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

85. agiria

Sarrikolea dar Pedrok sortu zuen kapilautza zela eta.

Sarrikolea eta Zamudio dar Domingo bere anaiaren hilburukoan agertzen zen aginduetara.

Sarrikolea eta Zamudio dar Pedro aurkeztu zen Larrabetzuko Hirian, Arrigorriagako Aldanondo

lurraldeko biztanlea eta honako hau esan zuen: Domingo bere anaiak Sevillan zendu aurretik eman zuen

hilburukoan 1646. urteko Otsailak 16 n, Calatravako Ordenako Zalduna zenak agindu ziola Larrabetzuko

Hiriko elizan sortu zezala 4000 zilarrezko dukatetan oinarritako kapilautza. Pedrok dirutza hau Etxabarri

dar Damian eta Zubiaur dar Zeberinaren ondasunen lepo jarri behar zirela agindu zuen. Ziurrenik

Etxabarri dar Damian zenduak zor ziona zelako. Bitxia da gerora haien ondasunak bere anaia

Pedrorengan etorri baitziren, beraz orain zetorren Sarrikolea dar hau bere anaiaren agindua betetzera.

Beste 1000 dukatak berriz Larrabetzun zituen ondasunen lepo geratuko ziren. Garai honetan berriz

Larrabetzuko ondasunak Sarrikolea eta Zamudio dar on Diego Domingo sasi semearena eta bere osaba

Manuel abadearenak ziren.

86. agiria

Ordain agiria.

Agirregoitia dar Domingok ehun eta hogei dukat hartu zituela Azilona dar Antoniorengandik

(Fika) aitortu zuen.

Martin--------- ......

Agirre ......

Goitia

Domingo------- Luisa

Agirregoitia Sarrikolea

89. agiria.

Ezkontza kontratua.

Larrabetzuko Hirian .... honako hauek aurkeztu ziren, 1673. urteko Urriak 4. Senitarteko ziren

laugarren graduan, beraz Aita Santuaren baimena eskatu eta ordaindu behar izan zuten.

Lekukoak, Loroño eta Gallarzagoitia dar Domingo, Agirre dar on Juan eta Gerra dar Thomas gaztea. Martin------- Maria Maria--------- ........

Agirre Elexaga Gortazar ........

Maria------------------------ Andres

Agirre Gortazar

90. agiria

Ezkontza kontratua. 1673. urteko Urriak 10.

Loroñogoitia dar Juan eri eman zioten bere izeneko baserria, anai arrebak, Pedro lizentziatua,

Susana, Maria Perez, Angela eta Maria Cruzek.

Lekukoak, Agirre dar Domingo alkatea (Agirregoikoa), Astobiza dar Juan, Lezama dar Domingo, Gerra

dar Thomas gaztea, Zugasti dar Martin, Axpuru dar Pedro eta Gerra eta Goikoolea dar Thomas. Juan------------- Mª Cruz Juan------------ Maria Saez

Loroñogoitia Legina Goxenetxe Kastillo

Juan---------------------------- Mariana

Loroñogoitia Goxenetxe

Baserriaren (450 dukat, ohe bi, gona bi "anaskote"zkoak, mantela hilobietakoa, ohizkoa zen

ondorengo erakoa eta maindirea onrakoa... hiru kutxa eta laiak. ...)

Page 19: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

91. agiria

Ordain agiria.

Loroñogoitia dar Pedrok ordain agiria eman zuen. Goinetxe dar Juanek Loroñogoitia dar sendiari

eman zizkion 50 dukatak eskuratu baitzizkion. Goiko ezkontzaz loturik dago hau ere, etxearekin gelditu

zenak beste arrebei zegokiena ordaindu zien aitaginarrebak. Martin--------- Susana Pedro--------- Mª Perez

Ojanguren Loroñogoitia Galarza Loroñogoitia

Zeledon------ Ana Frantzisko------- Mª Cruz

Basaras Loroñogoitia Bolunburu Loroñogoitia

92. agiria

Obligazio agiria.

Oar-bekoa dar Pedrok (Morga) ere Lezama dar Domingori eskatu zion dirua, ehun ikatz

zamarekin ordainduko zion prestamua, lau erreal lau marai gutxiago zama bakoitzeko salneurrian, Oar

zeritzon baserriko lurretan egindakoak. Argi dago honetan garraioa aparte izango zela. San Juan egunean

entregatu beharrekoak.

Lekukoak, Rui-Gomez dar Juan aguazila, Rotalde dar Domingo, Gerra dar Thomas gaztea.

93. agiria

Prestamua.

Zorroza dar Juanek ere Lezama dar Domingoren alde berrogeita hamar dukaten prestamua sinatu

zuen. Morgako Zorroza leinu-etxea eta baserria jarri zuen hipoteka bezala.

94. agiria

Prestamua.

Argazkian goiko

partean ikusten den etxe

multzoa dugu Loroño-

goitia abizena sortarazi

zuena. Behean Larra

baserria, biak ere

plataforma txiki haietako

baserriak.

Gaur egun hemen ere

irudia aldatua dago,

baserriak ez baitu

lehengo funtzioa.

Honetan ez da bere lanaz

bizitzeko plataforma

baserria.

Page 20: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Gerra eta Goikoolea dar Thomasek ere Lezama dar Domingoren alde sinatu zuen prestamua.

Oraingoan Basarazko dorrea, Sarrikoleako burdinolaren laurdena, Goikooleako burdinolaren zortzi

herena eta beste lau etxe Hirian jarri zituen hipotekaz. Basarazko dorrea agertzen zaigun heinean, esan

behar hau Burgoa dar ondorengo zelako zegokiola. Gerora ere sendi honen ondorengoek izango zirelako

ugazaba.

Lehendik ere 100 dukaten zor-zama eta beste 200 dukaten zentsoa zeukan esandako ondasunen

aurka.

95. agiria

Ordain agiria.

Lezama dar Domingo aurkeztu zen eta honako hau aitortu zuen: Gerra eta Goikoolea dar

Thomasek hogeita bost dukat ordaindu zizkiola, 1633. urtean honen aitak, Sarrikolea dar Domingok,

Lezama dar Rodrigok eta Astobiza dar Juanek denak bat eginda eskatu zioten ehun dukatetik bere partea

ordaindu ziola hain zuzen.

96. agiria

Indietatik dirua.

Galdakaon Zugasti dar Martin eta Heizaga dar Maria Cruz bere emaztea aurkeztu ziren eta

aitortu zuten; Heizaga dar on Juan Galdakaoko Elizaldeko lizentziatua eta Arratiako bikarioarengandik

1500 dukat hartu zituztela ... 500 peso Heizaga dar Fabian Mari Cruzen osaba Lima Peruko hirian bizi

zenak bidaliak eta beste 100 peso artean bidali zituenak. Heizaga dar Mari Cruzek sinadura jarri zuen.

Zugasti dar Martin alargun gelditu zen, baina luze gabe aurkitu zuen emaztea. Dirua ere ez

zitzaion falta emazte berriari. Martin-------- Maria Cruz

Zugasti Heizaga

97. agiria

Hiriko biztanle zen Olabarrieta dar Pedro aurkeztu zen esanez: Gastetuaga dar Pedrorengandik

hamazazpi dukat hartu zituela, beretzat egin zuen lanarengatik ordaintzeko falta zitzaiona baitzen.

Lekukoak, Zugasti dar Martin, Aretxabaleta dar Thomas eta Gerra dar Thomas gaztea.

98. agiria

Obligazioa.

Amezaga dar Juan ere Sarrikolea eta Loroño dar Mari Inigez alargunaren alde behartu zen,

berrogeita hamabost dukaten gatik hain zuzen. Amezaga etxe eta baserria hipotekatu zuen.

..... agiria, 1673. urteko Urriak 17.

Ordain agiria

Gallartza dar Thomasek aitortu zuen: Gaztelu eta Bolunburu dar Mari Ibanez alarguna eta

Bolonburu dar Frantziskoren aldetik zor zizkiotena hartua zuela... Bolunburu dar Martin izan zen

fidatzaile, Zubietako zelaian Landaida dar Domingo eskribauaren aurrean eman zuten zentsoa zela eta.

100. agiria

Ordain agiria

Lezama dar Domingok aitortu zuen Gortazar dar Maria alargunak 150 dukat itzuli zizkiola beste

410 dukaten zorraren partea .... Gortazar eta Sarrikolea dar Katalina fidatzaile izan zuen alargunak.

Lekukoak. Belarrinaga dar Martin, Sarrikolea eta Loroño dar Pedro.

... Zubieta baserriaren atarian egin zen agirietariko bat 1671. urtean.

101. agiria

Page 21: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Ordain agiria.

Gortazar dar Mariak eman zuen ordain agiria Agirre dar Martin eta Elexaga dar Mariaren alde,

250 dukat. Agirre dar Maria bere alabari ezkonsari bezala ordaindu behar ziona zen, Gortazar dar Andres

agiria egin zuen Gortazar dar Mariaren semearekin ezkondu zenean. Esan nahi zuen bikotea Gortazar

baserrira ezkondu zela. Martin------- Maria Maria---------- .......

Agirre Elexaga Gortazar .......

Maria------------------------ Andres

Agirre Gortazar

102. agiria

Agirregoitia dar Domingo Alkatea, Tabison Rekalde dar Jazinto Urtado lehenengo Alkatearen

faltan eta Lezama dar Domingo eta Zarandona dar Juan erregidoreak, Gallartza dar Thomas fidela

prokuradorea justizia eta erregimentu guztia besteen artean .... bildu ziren. Gallartza dar Thomas eri eman

zioten eskumena Eskolako maisuaren alde zegoen memoriako 350 dukaten zentsoa onartu zezan Garziena

etxea erosteko behar zutenaren parte bat ordaintzeko erabiliko zuena hain zuzen. Dakigunez 950 dukat

ordaindu behar zuten guztiz eta eskolako maisuaren dirua erabili zuten. Aurrerantzean diru hori Hiriaren

ondasunen lepo izango zen.

Berriz ari gara Udal kontseiluak Garziena etxea erosi zuenekoarekin, Udaletxe eta taberna izango

zenaz hain zuzen.

105. agiria

Ordain agiria.

Gallarza Barrena dar Maria Perezek eman zuen Ubiritxaga dar Juanen alde, nork zor baitzizkion

zaldi baten salneurria zela eta.

106. agriria

Hilburukoa.

Dei Domine amen .... Belarrinaga dar Domingo Hiriko biztanleak, beste Belarrinaga dar

Domingo eta Burgoa dar Mariaren ezkontzako semea ... Medel eta Zeledon elizan hilobiratu dezatela

eskatu zuen, Belarrinaga etxeko hilobian. Nere alaba Maria Sanez eri eskatu zion mezak Elizaldeko sei

aldareetan, baseliza guztietan ... eta Hiriko elizako aldare guztietan atera dezatela, Urkiola dar Domingori

23 erreal zor zizkiola ere eta Logroñoko Zenzia ostalariari 50 erreal, Bernedoko benta berriari 7 erreal,

Mendiola dar Juan Sanez eri 26 dukat, Betolaza dar Gabriel eri ..., "del Monteko" ostalariari 12 erreal,

Ubidea dar Juan Diez eri hamahiru eta erdi erreal, Ubidea dar Martin eri ..., Billarokoari 18 erreal eta

ardotarako sagia, Betolazako abadeari garizko zazpi anega, Lezama dar Domingori 78 dukat, Belarrinaga

dar Juanen alabei 25 dukat beste zor handiago baten ondar, mando bat erosi zien gatik, Agirre dar Martin

eri 82 dukat...... " Tanbien debo de las sisas del año pasado a Martin de Zugasti 300 reales mando se paguen " Argi dago

zerga kobratzaile izan zela igarotako urtean, jakina enkantean hartzen zuten lan hori eta igarri daiteke

nola lanagatik enkantean agindutakoa eta legez eskuratuaren tartekoa zela beraien irabazia. Domingo------------- Maria

Belarrinaga Burgoa

Domingo----------- Maria

Belarrinaga Herkinigo

Maria Sanz; Marina; Katalina

Belarrinaga

107. agiria

Eskumena.

Tabison eta Rekalde dar Jazinto Urtadori eman zioten eskumena Larrabetzuko zinegotzi eta

Page 22: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

biztanleek bildurik, Gernikako batzarrera joan zedin. Ez du aipatzen zeintzuk ziren Gernikan tratatu behar

ziren. Oraingoan bai Elizalde, Hiri, Ziutate, Merindade eta Enkarterri denak bat egin da deitu zituzten.

Erabakia hartzeko bildu zirenak, Gerra eta Goikoolea dar on Thomas, Zugasti dar on Martin,

Astoreka eta Aranguren dar on Juan, Agirregoitia dar Domingo, Lezama dar on Antonio, Ugalde dar

Matheo, Gaztelu dar Frantzisko, Ugalde dar Gabriel, Legina eta Uribe dar Pedro, Elexaga Aurre dar

Pedro, Loroño dar Domingo, Bolonburu dar Frantzisko, Alaio dar Martin .....

108. agiria

Gardoki dar Mariaren hilburukoa.

Alde batetik Agirre dar Martin eta bestetik Armoza dar Ursola Agirre dar Pedroren alarguna

aurkeztu ziren esanez: Domingo------- Maria

Agirre Gardoki

Goitia

Maria------ Martin; Pedro-------- Ursola (Bikotearen ondasun bezala Agirre etxe eta baserria,

Elexaga Agirre Agirre Armoça gehi ehun dukat mugikortasunetan, hau da ganadutan eta mailegutan)

+

Gardoki dar Mariak egin zuen hilburukoan, (1625. urtean Sarrikolea dar Abadearen aurrean, ez

zegoen eskribaurik une horretan eta gero Agirre dar Domingoren eskaerari erantzunez, Lezama dar

Rodrigo alkateak Gallartza dar Rodrigo Martinez eskribauaren testigantzaz Lezama dar Domingori eman

zion ondasunotaz baliatzeko)= Lezama dar Domingok berriz beste bat eman zuen 1662. urtean eta Agirre

dar Martin eri dobloi bat eman zion eta erlauntza bi eta "agredaz"ko fraka pare bat. Esandako Ursola

Pedroren alargunari zegokion baserria ..... Martinek bere aldetik ondasun mugikorretan partea zuela

argudiatu eta Ursulak ehun dukat ordaintzea lortu zuen, baserriko eskubideak lagatzearren.

Agirregoitia dar Domingok sinatu zuen, agiria

109. agiria

Ordain agiria.

Lezama eta Aldape dar Juanek Elexaga dar Pedro eta Aldana dar Pedro Garziari eman zien

prestamuan, Elexaga dar Domingo eta Amezaga dar Ageda bikoteak fidatzailea izan zen heinean

ordaindu zuen.

Etxebarrin egin zen agiria eta 250 dukaten kopurua izan zen. Jakina Lezama dar hau ere

Larrabetzuko Lezama sendikoa zen, Aldape dar amaren aldetik eta Etxebarriko burdinolen jabea.

Lekukoak, Ugalde dar Juan, Lezama dar Domingo eta Gerra dar Thomas gaztea.

Beste agiri batetan berriro behartzen ziren hirurak, Elexaga dar Domingo, eta Aldanako Pedro

Gartzia, 22 dukat zirela eta Lezama eta Aldape dar on Jaunaren alde. Domingo------- Ageda

Elexaga Amezaga

112. agiria

Salmenta eta enagenazio agiria.

".... guk Gumuzio dar Juan eta Herkinigo dar Mari Bañez senar-emazteok Hiriko alkate den

Tabison Rekalde dar Jazinto Urtadori zuhaiztia bere lur eta sustraiekin saltzen diogu, Lejarza deritzon

lurretan, zein palatu jakinarekin inguratua baitago. Behealdetik eta hegal batetik Lezama dar Domingoren

lur-soro eta zuhaiztiarekin ditu munarriak, goialdetik lur-zati hutsa Gallartza dar Rodrigo Martinezen

ondorengoena eta beste aldetik Olea dar Juanen lur-zati hutsarekin ..... hamazortzi gizalan ken hogeita

zazpi bara .... beste lur-soro bat hogeita lau zuhaitz oinekin, behealdean eta alde batetik Lezama dar

Domingoren lurrarekin munarri eta goialdetik Basaraz etxeko zuhaitzekin eta beste aldetik Aztobiza dar

Juan izan zenaren lurrarekin ....." . Mila seiehun eta hamaika erreal ordaindu zizkioten eta Legina Uribe

dar Pedrok tasatua izan zen.

113. agiria

Garziena etxea zela eta.

Page 23: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Ordain agiria

" ....Lezama dar Domingo aurkeztu zen esanez: Gallartza dar Thomasek, Garziena etxea eta

ondasunen salmentako bederatziehun eta berrogeita hamar dukaten errematean izan zenaren hartzaile

bezala. De La Riba dar on Martin korrejidore teniente jaunaren libramenduaz berrogeita hamar dukat

eman zizkiola aitortzen zuela, Asturizaga dar Juan Bilbo Hiriko eskribauaren testigantzarekin egin zen

bileran...."

Hemen dugu beste agiri bat Garziena etxea saldu edo enkantean Hiriko kontseiluak hartu

zuenekoa gerora herriko taberna eta kontseiluaren egoitza izango zen etxea hain zuzen. Hemen dioenez,

korrejidoreak eman behar ei zuen baimena, ezen etxeak eta lur ondasunak ez ziren hain erresak

enagenazioa edo salmenta egiterakoan. Sendi jabegoak nahiko sakratua zen, halere Hirian Hiriko legeak

erraztu egiten zuen ekintza hori.

114. agiria

Alokatze agiria.

Gumuzio dar Bautistak Galdakaon (Elrletxetan) bera bizi zen etxeari atxikita zegoen etxea

alokatu zien Astobiza dar Antonio eta Artaetxe dar Mari Joanes eri, etxe horrek betidanik izan zituen

lurrekin.

Dakigunez Gumuzio zeritzon bertan (Erletxetan) zegoen burdinolari ere, auzoak garai hartan

izen hori erabili zuen, Erletxeta nahiko berria dela esan behar, lehenengoz idatzita ikusi gabe oraindik

garai honetan. Beste askotan gertatzen den bezala, azkenengo izenarekin geratzen gara eta horrek historia

ilundu baino ez du egiten. Toponimiak askotan ematen digun informazioa ere estaliz.

115. agria

Eskumena.

Asuaga dar Thomasek eskumena eman zion Bilboko bikote bati Amarika dar Juanengandik

berrogeita zortzi dukat eskuratu zezan, berari zor zizkionak, Amarika eta Asuaga dar Maria Martinezekin

ezkondu zenean agindutakoak.

Maria Martinezen bigarren deiturak esaten digu, Asuagara ezkondu zela, gainera bere aitak

ordezkoa ordaindu behar zion. Juan----------- .........

Amarika .........

Thomas----------- Maria Martinez

Asuaga Amarika Asuaga

118. agiria

Goitia dar Mari Otxoak Zugasti dar Santiago bere senar ohia zendu zenean eman zuen ondasun zerrenda.

Zugasti dar Martinek esan zuen: zerrendan eman ziren ondasunak 64.765 errealen kopurua

ematen zutela. Halere bazegoela liburu bat zeinean zorrak ere agertzen baitziren, 7228 erreal eta Zugasti

dar Maria Benturari bere aitari eskaini ziotenak ..... eta une hartan ez zegoela inor kobratuko zituena

Santiagok bertan bera utzi zuela ... eta abar.

Hain da luzea zerrenda honetan datorkiguna, ez dugu uzte hemen jartzeak ezer dakarkigunik.

Halere baitaukagu fotokopia, inoiz interesgarri ikusten badugu begiratzeko. Bestalde hurrengo agirian

dioenez: Santiago------- Mari Otxoa

Zugasti Goitia

+

Martin--------- Maria Cruz

Zugasti Eizaga

Bikoeteak esan zuen ondoko beste bikotea ezkondu zenean 16500 erreal agindu ziotela ere

aipatzen zuen, baita esandako Mari Otxoa dar Goitiari ere beste 16500 erreal, aitarekin ezkondu zenean

ekarri zuen ezkonsaria zela eta. Gabriel------ Maria Antonia

Page 24: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Zugasti Gallartza

Maria Bentura

Zugasti

Sendi honen zuhaitza (Zugasti bigarren adarrekoa) orain artean egin badugu ere, aurrerantzean

osotuago bat egingo dugula agintzen dugu, beraz errepikapenak gehitu eztearren hemen utziko dugu.

Beste agiri batetan Zugasti dar Martienek bere amarekin ondorengotza zehaztu zuen.

121. agiria

Zugasti dar Martin patroi eta esandako Loroñogoitia dar Pedro lizentziatua eta benefiziadu

kapilauak, Rotaeta dar Juan Otxoak sortu zuen kapilautzakoak aitortu zuten Gallartza dar

Thomasengandik 175 dukat eskuratu zituztela. Diru hau ehun zilarrezko dukaten balioa ei zen eta

Gallartza dar Thomasek Garziena etxea eta lurraren enkanteko kopurua gatik hartu zituen 950 dukaten

jagolea zen aldetik eman zien diru hori, Aztobiza dar Juanek zor zituenak eta Zugasti dar Martin eri

zegozkionak.

Hiriak erosi zuen hainbat aldiz aipatu dugun etxea, eskolako esandako diruarekin ordaindu

zuenaz aparte bazeukan beste kopuru bat ordaintzeko oraindik. Gallartza dar Tomasek zeukan dirua beste

Astobiza dar sendiak zor zienei ordaintzeko.

Gero diru hau ondoko bikoteak zentsoan edo zorretan hartuko zuen. Pedro------------ Maria

Basabilbeitia Axkarraga

122. agiria

Basabilbeitia dar Pedro eskribauak berriro beste zentso bat saldu zuen, hau da zorretan jarri zen.

Oraingoan Agirregoitia dar Domingoren alde, hogeita hamar dukatena hain zuzen. Etxe-oste eta

Basabilbeitia etxeak hipotekatu zituen. Bitxia da berak egindako eta sinatutako agiria dugula, zalantzazko

zuzenbideaz agian, zeren eta beste eskribau baten aurrean egin behar baitzuen agiria.

.... ?. agiria

Zandoika eta Goikoolea dar Jazintok ere aitortu zuen Gallartza dar Thomasengandik 1458 erreal

hartu zituela Aztobiza dar Juanen etxearen salmentan lortutako 950 dukatetik. Asuaga dar Domingo

abadeak sortu zuen fundazioari zor baitzizkion Aztobizak, hirurogei dukaten printzipala zela eta

Goikoolea dar Juan abadea zendu zen arteko errentak.

Gazteluko Juanek ere aitortu zuen 70 dukaten errentak (210 erreal) hartu zituela Gazteluko

Martin abadearen ondasunen ondorengo zelako eta Garziena etxearen salmentari esker. Halaber beste

agiri batetan Gaztelu dar sendikoek abadearen Rotaeta dar kapilautza izan zuen heinean zor zizkioten

errentak ere eskuratu zituzten. Hau ere Garziena etxearen enkantetik.

.... agiria

Meabe dar Santiago agertzen zaigu 285. orrian, zenbaki gabeko agiri batetan, mando bi erosi

zituenekoan, Larrabetzuko biztanle bezala agertzen zen eta une hartan Markina-Xemeinen bizi zela ere ...

Jatorriz Markinakoak omen ziren Meabe dar hauek, Larrabetzun badirudi honetan Santiago

garraiatzaile bezala ekin zuela.

127. agiria

Gortazar dar Marik aitortu zuen Zarandona dar Maria eta Gortazar dar Pedro bere senar ohiaren

gandik hartu zituela beraien bizitzan Gortazar etxeko errentak. Marirena ei zen etxea eta bikotea bizi zen

bertan. Hortaz ordain agiria eman zion alargunari.

131. agiria

Elexaga dar Domingok zioen, berak eta bere emazteak .. Domingo de--- Mª Cruz de (Larrª) ... pueda otorgar poder

Page 25: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Elexaga Lotina para oponerse y para

que pueda pedir 100 dcºs

... una cama de p...... guarnecida tres veces con lienso de la tierra nuebas, dos

arcas nuebas y tres veses bestida su persona y otras cosas que truxo a poder de mi el dho Domingo ... al tiempo que se caso ..

agora puede haver dos años para que se le paguen de mis bienes .......

Le devuelvan el arreo ... (por no pagar otros acreedores ?)

Lotina dar anderak Elexagara eraman zituen ondasunak salbatu nahi zituzten agiri honetaz.

Zorrak ordaindu beharrean edo bahiketaren baten berak izan behar baitzuen lehen eskuratzen. Dakigunez

Elexaga baserria zorra handiekin zebilen garaian.

133. agiria

Garaita dar sendiaren etxean (Zornotza) Hilburukoa.

Oiarzo dar Maria zirudienez Larrabetzuko Hiriko sentitzen zen "vecina y natural de la villa", auskalo

nola gertatu zen ez baitugu orain arte deitura hori hirian nabaritu. Ezkongabea zen horratik zeren eta ez

zuen aipatzen senarrik. Aldiz arreba eta lobak zituen, halaber lehengusuak ere eta Marinena baserrian bizi

zen. Suposatu behar dugu Marinena Kaleko etxe bat zela, agian gerora jakingo dugu zein izan zitekeen

ere.

Hiriko elizan hilobiratzea eskatzen zuen eta mezak Bilboko eliza bat baino gehiagotan,

Elizaldeko Medel eta Zeledonen, Bartolome deuna eta Angerugoarda (San Roque) baselizetan ere.

Belarrinaga dar Josepha loba, Oiarzo dar Katalina bere arrebaren alaba, Belarrinaga dar San Juan loba,

Belarrinaga dar Marina ere, Garaita dar Martin Lehengusua, honi kutxa bi bidaltzen zizkiola esan zuen

bat Marinena etxean zegoena eta bestea Bera bizi zen etxean, agian Garaita etxean (Elexaga-Garaita)

bertan egin baitzuen agiri hau.

Zornotzako Garaita dar sendiko zean, tamalez ez dio nolatan izan zuen ondasun hain ugariak,

Belarrinaga dar koinatua ere zorretan baitzeukan, bera ezkongabe eta etxe edo lur ondasun gabea izatean.

Agian ofizioren bat zeukan baina hemen ez zuen aipatzen.

134. agiria

"Ni Goxenetxe dar Pedro elizgizon presbitero benefiziadua, zein San Cristobal de Banero

Oviedoko gotzaingoan daukat benefizioa, une honetan Larrabetzun bizi naizen honek ....."

Larrabetzun bizi baina benefiziadua Oviedon izanik ere berea eskuratu nahian eskumena eman

zuen bertako batek bidali ziezaion.

Erlijio bidean ere hainbat seme izan zuen Euskal herriak, nola ez Larrabetzuk, Halako batek

Jaenen ibilitakoak utzi baitzuen dirua eskola maisua ordaintzeko, gorago esana dugunez.

135. agiria

Ibarra dar Pedro Lezamako abadea eta Loroño dar Maria Inigez oraindik auzitan zebilen

Basozabal etxeko eskubideak zirela eta). Lezamako abadeak Valladolid eko Bizkaiko Aretora jo zuen

honetan bere eskubideak defendatzeko. Horretarako eskumena eman zion Ugalde dar Frantziskori bertan

prokuradore lana egiten zuenari.

Prokuradore hau esan dezakegu Larrabetzuko semea zela, halere ez dugu jakin oraindik nongo

etxetik irtendakoa zen, kontuan izan behar dugu Larrabetzun hiru etxe zeudela abizen hori eman zutenak:

Ugalde, Ugalde erdikoa (Gomuzione gerora) eta Ugalde-barrena. Elizako jaiotze zerrendetan agian aurki

daiteke.

136. agiria

Goxenetxe Sarria dar Pedro Hiriko elizako maiordomoa, Gaztelu dar Juan eta Gandarias dar

Domingo arotz maisuak ... elizako obraren arotzeria enkantean alokatua zuten Gallartza dar Rodrigo

Martinez eskribau zenduaren testigantzaz .... bai zurezko eta bai harrizko lana zen eta Elizaren

hamarrenak obrari lotua zeuden. Erdiak Billerias bizkondea eta Lenzesko konde jaunari zegozkion errege

erregina gure jaunen maiordomoa zenari, "maestre de canpo" eta jenerala Sevilla ziutatean eta beste erdia

Gaztelu eta Zarate dar Maria anderea eta Lezama dar on Antonio jaunari, Gaztelako erret gorenean bere

Page 26: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

maiestatearen kontseilukoari ....

Tamalez ez dugu beste berririk obra honi buruz, benetan eliza zaharraren irudia betetzeko egoki

izango zirenak hain zuzen.

137. agiria

Ordain agiria, Barrenetxe dar Martinek ere agindu ziena, beraz Martin semeak Barrenetxe

baserria hartu zuen ezkonsari. Martin-------- Marina Martin---------Maria

Barrenetxe Ugalde Belendiz Legina

Martin-------------------------- Maria

Barrenetxe Belendiz

Ordain agiria Barrenetxe dar Martin eri agindutako arreoa gatik. Olea Gangu dar aita semeak

ere aitortu zuten eskuratu zutela ezkonsaria Barrenetxe dar Martinen gandik.

Juan--------------- ........... Martin--------- Marina

Olea Ganguti ........... Barrenetxe Ugalde

+

Juan------------------------ Maria Bañez

Olea Ganguti Barrenetxe

.....(Garai honetan berriz ari dira Ibarra dar Pedro eta Mari Inigez Loroño dar bere auzian (Lezamako

Basozabal baserria zela eta).

141. agria

Zugasti dar Martin bere aita Santiago izan zenaren semeak eta Goitia eta Basabil dar Mari Otxoa

honen alarguna eta haren amak aitortu egin zuten, Rotaeta dar Juan Otxoak sortu zuen binkuluko edo

ondasun-lotuko kapilautzaren errentak eskuratu zituztela.

142. agiria

Gastetuaga dar Pedro gaztea (Hirikoa) aurkeztu zen esanez: Aretxabaleta dar Tomasengandik

(hau ere Hiriko biztanlea) 300 dukat hartuak zituela, 200 dukat Thomas beraren eskutik eta beste 100

dukatak Gastetuaga dar zaharra bere aita zenarengandik, bere amak agindu zizkionak baitziren. Kasu

honetan Aretxabaleta dar Thomas bere anaia zen, baina izen horretako baserrira ezkondu ei zen eta bere

deitura desberdinarekin agertzen zaigu. Maria Perez bere amak agindutako diruak ziren, Aretxabaleta dar

Tomaseri prestatutakoak, gero honek ehun dukat bere aitari eman baitzizkion. Orain agiri honetan biek

ordaindu ziotena. Pedro------------------ Maria Perez

Gastetuaga Elexaga

Pedro;

Gastetuaga

143. agiria

Goiko agirian Gastetuaga dar Pedro gazteak hartu zuenaren partea hemen joan zitzaion, Gallartza

dar Pedrorekin zuen berrogei dukaten zorra ordaintzeko, bere kidearekin erosi omen zizkioten zaldi edo

mandoak zirela eta.

Kronika eran

Kronika hau ez badago historia era ortodoxoan eginda ere, esango genuke agiri hauek

irakurtzean igarri dezakegula nola bizi ziren garaiko Larrabetzuko biztanleak, benetan hori baizen gure

asmoa. Agiri hauek erakusten digu beste ezerk baino hobeto nolako beharrizanak zeuzkan biztanleriak eta

Page 27: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

beharrizanetik atera ditzakegun ondorioak baliogarriak direla ezin ukatu.

144. agiria

Zarandona dar Agedaren hilburukoa. Alaio dar Pedroren alargunarena.

Alaioko etxeari zegokion hilobian lurperatua dezatela eskatu zuen. Mezak Elizaldeko Santu

Martirien elizan eta Hiriko baseliza guztietan bere arimaren alde atera zezatela. Bereziki San Juan

baselizako hiru aldareetan. Bilboko hiru elizatan ere, San Frantzisko tartean.

Bestalde Olaburiaga (hemen "Olaburniaga" jartzen du eta demagun argiago eta benetakoagoa

ematen duela izenak) burdinolako ofizialeak 16 dukat zor ziela aldarrikatzen du eta haien ordez

Belarrinaga dar Frantziskok. Kobratzeko agindua eman zuen, Basaraz dar Martinek ("Marinen" ezizenez)

ere 15 dukat, Gazteluko Frantziskok 16 dukat. Halaber Gardoki dar Ana nire lobari eman ziezaiela 16

dukat Belarrinaga dar Frantziskok zor zizkionak eta beste Gazteluko Frantziskoren 16 dukatak ere.

Basaraz dar Domingok hiru erreal eta zortzi marai zor zizkiola esaten zuen, Gallartza dar Thomasek ere

hiru erreal eta zortzi marai eta erdi, Basaguren dar Antoniok zein Goikoolea etxean bizi baitzen erreal bi

eta zortzi marai, zeinek eman ziezaiola Alaio dar Migel bere lobari agindu zuen, Alaio dar Pedro beste

lobari ere behi bat bere txahalarekin eta etxean une horretan izango ziren erleak, Gardoki dar Ana lobari

buruko oihala, koltxa eta andereen hiru alkandora, hiru gona ..... jantzi zuriaren erdia beretzat eta beste

erdia Alaio dar Maria Perez bere alabarentzat. Baserria (Alaio) bere alabari. Domingo-------- Maria Perez

Zarandona Zarandona

Agueda---------------- Pedro

Zarandona Alaio

Maria Perez , (loba) Ana

Alaio (baserria) Gardoqui Alayo

146. agiria

Ordain agiria.

Bolonburu dar Domingok aitortu zuen Goitia dar Juanengandik ehun eta berrogeita hamar dukat

hartuak zituela, honen arrebarekin ezkondu zenean agindu zizkiotenak. 147. agiria, Ordain agiria.

Goitia dar Juanek ere ordain agiria eman zion Ojanguren dar Martin koinatuari honen

arrebarekin ezkondu zenean eman zizkion 300 dukat eta 250 dukat arreotan eman zizkiona gatik Domingo------- Marina; Juan---------- Maria Cruz; Martin

Bolonburu Goitia Goitia Ojanguren Ojanguren

148. agiria

Ordain agiria.

Hormaetxe dar Antonia alargunak Zandoika dar Thomas eta Gojenetxe dar Antonia bere

emaztearengandik 350 dukat hartuak zituela aitortu zuen, zortzi errealeko dobloietan. Antoniak dukat

hauekin ordaindu zuen Lezama dar Domingorekin zuen zorra.

149. agiria

Lezama dar Domingok esan zuen Loroño baserriaren lepo eta Loroño dar Martin zendua eta bere

alarguna Hormatexe dar Antonia baserriaren ugazaba ziren heinean 138 dukat zituela, ehuneko bostean,

bat Loroño dar Juanen aurka eta bestea Loroñogoitia dar Martin bere zuina eta Loroño dar Mariarengan

eta fidatzaileak izan ziren Aurtenetxe eta Belarrinaga dar Martin eta Gallartza Gortazar dar Juanengan,

1588 eman ziren prestamuak Rotaeta dar Juan Otxoaren testigantzaz ..... bestea Loroño Aretxabaleta dar

Martinek eta Landaida dar Maria Saenz bere emaztea eta Loroño dar Martinek 1615. urtean Zugasti dar

Rodrigoren aurrean eman zutena. Juan---------- .........

Loroño .........

Marina---------- Martin

Page 28: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Loroño Loroñogoitia

Martin-------------------- Mª Saenz

Loroño Landaida

Aretxabaleta

Diego-------------- Maria Iñigez; Martin------- Antonia

Basozabal Loroño Loroño Hormaetxe

150 (bis). agiria

Obligazioa.

Lezama dar Domingok Zamarripa dar Juan eri ehun erreal aurreratu zizkion honek menarekin

ordainduko zizkionak, Sarrikolea burdinolan eskuratuko zituen, non hornitzaile baitzen esandako

Lezama dar Domingo. Kintaleko lau erreal eta erdi ordainduta.

151, agiria

Agirregoitia dar Domingok zion: Bolonburu eta Basaguren dar Juanek 1667. urtean hogei

dukaten obligazioa sinatu zuela bere alde.

152. agiria

Obligazio agiria. Martin----------- Antonia

Basaraz Gallarza

eta Marinena

Bikote honek 48 dukaten obligazioa sinatu zuen, ondoko bikotearen alde. Sebastian--------- Maria Cruz

Olazabalaga Gallarza

Marinena

Susmatzekoa da, Marinena etxekoak Mari Cruz eta Antonia zirela.

154. agriria

Obligazio agriria.

Lezama dar Domingoren alde Plaza eta Axpuru dar Juanek sinatu zuena. Ehun ikatz zama

txondorretik kanpo emango zizkiola, 50 San Juan egunerako eta beste 50 Abuztuko Andra Marietarako,

zama bakoitza lau erreak laurden gutxiagotan.

Lekukoak, Landaida dar Martin presbiteroa, Gerra eta Goikoolea dar Thomas eta Aretxabaleta dar

Thomas.

(Bergara dar Thomas Frantzisko eskribauak Larrabetzuko Hiri honetako zertifikantza bat sinatu zuen

1858. urtean. Ondoko ohar baten agiri dena, zorra ordaindu zenean jarritakoa Lezamako Jose Ygnacio eta

Manuel Dañobetiak ordaindu zutena.)

156. agiria

Astika dar Martinek Loroño Gallarzagoitia dar Domingo elizgizon presbiteroari zor zizkion 58

dukatak (idi biren salneurriarengatik) Urkuluko burdinolan berrogei kintal mena eramanaz ordaindu zion,

sei erreal laurden gutxiagotan kintala, gehi hondarrak. Zenbait aldiz esan dugun lez elizgizonak ere

burdinoletan hornitzaile.

158. agiria

Urtarrilak 28 Zugasti dar Santiagoren hilburukoa.

Bere emazte ohia utzi zuen bere ondasunen banatzaile bezala.

Page 29: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

1673. urtea

Korregimendua 2637/28, eskribanua, Asturizaga dar Juan Bautista.

Olabarrieta dar Pedro Larrabetzukoak "Arrankari" ezizenez, Gereta dar Antonio Igorreko haren

aurka auzi eraginkorra jarri zuen. 150 dukatena hain zuzen, mando baten salneurria zela eta 1672. urtean

saldu zionagatik.

Lekukoak, Burgoa dar Thomas haien artean eta Igorreko biztanlea, abizena Larrabetzuko izan arren.

Hasierako salmenta agiria berriz Gerra dar Joseph eskribauaren aurrean egin ei zen, hau ere

Larrabetzuko abizena eta partikularki eskribauen sendikoa.

Ez dugu aukera gehiegi ezizenak hemen agertzeko, nahiz eta jakin ia denak bazeukatela berea.

Hemen "Arrankari" deitzen zutela baieztatzen zuten.

1673. urtea, Hiriko kontseiluaren kontu liburutik. "En la capilla de San Antonio ziminterio de la yglesia parroquial de nuestra Señora Santa Maria de la dha villa de

Larrabvezua donde tienen de uso y costumbre de haser ayuntamiento para tratar y conferir las cosas tocantes al servicio de dios

nuestro señor oy dia domingo que se quentan ocho de este presente mes de Octubre año de 1673 como a las dos horas de la

tarde haviendose juntado a canpana tañida todos los vecinos o la mayor parte de ellos especielmente ...."

... bereziki Agirregoitia dar Domingo alkate eta epaile arrunta (bigarren alkate) Tabison eta

Rekalde dar on Jazinto Urtado alkate eta epaile arruntaren faltan, Lezama dar on Domingo eta Zarandona

dar Juan erregidoreak, Gallarza dar Thomas fidela sindiko prokuradorea, Astoreka dar on Juan, Gerra eta

Goikoolea dar onThomas, Lezama dar on Antonio, Zugasti dar Martin, Elexaga eta Aurre dar Pedro,

Legina Uribe dar Pedro, Olea dar Juan, Amarika dar Juan, Gastelu dar Juan, Ugalde dar Gabriel, Gaztelu

dar Frantzisko, Alaio dar Martin, Zarandona dar Domingo, Bolinaga Agirre dar Juan, Asuaga dar Pedro,

Belarrinaga dar Domingo, Belarrinaga dar Martin, Belarrinaga dar Frantzisko, Bergara dar Juan, Ugalde

dar Matheo, Axkarraga dar Domingo, Ruigomez dar Juan, Belarrinaga dar Pedro, eta beste bizilagun

guztiak edo haien parterik handiena .... Sindikoak esan zuen Hiri honek Garziena etxearen gainean zentso

bi zituela, zilarrezko ehun dukatena bat ea beloizko beste berrehun dukatena eta Astobiza dar Juanen

ondasunen zordunen konkurtsoan, zein esandako etxea baita Asturizaga dar Juan Bautista eskribauiaren

aurrean atera zena. zein bederatziehun eta berrogeita hamar dukatetan, hiri honetan suertatu baita

errematea. Kopuru hau Gallarza dar Thomasengan gelditzea erabaki zen. Zentso hauek Astobiza dar Juan

eta Hiri hau beraien patroia zen (Eskolarako Olea dar elizgizonak eta bere lobak utzitakoa) .... Juan Garzia------- .....

Loroño ......

Juan----------- Maria Ibanes

Astobiza Loroño

Eskribaua

Juan Garzia------ Antonia (Loroño dar Juan Garziaren ilobak ere haren

Astobiza Azibai Garzia goitizena hartu zuen, ohizko zen eran)

Ana Maria

Astobiza

Hiriak errematearen partea eskolako maisuarentzat zen diruarekin ordaindu nahi zuen eta

horretarako arazo tekniko batzuek salbatu behar ere. Baina horrez gain batzar honetan erabaki zen

Garziena etxearen jabe egingo zirela eta aurrerantzean maisuaren soldataz Hiria bera arduratuko zela, hau

da memorialaren zordun bihurtuko zela. 350 dukat hartu zituzten beraz hiritarrek eskolako memoriaren

diruetatik. Alde batetik zilarrezko ehun dukatak ehun eta berrogeita hamar beloizko (vellon) dukat

bezainbeste kontatzen zuen, beraz guztiz 350 dukaten zorra onartu zuen Hiriak eskolako memoriaren

alde.....

Sinatzaileak, Agirre dar Domingo, Luzarra dar Domingo, Gallarza dar Thomas

Astoreka dar Juan, Gerra eta Goikoolea dar Thomas

Lezama de Antonia,

Elexaga Aurre dar Pedro, Zugasti dar Martinezen

Legina dar Pedro, Olea dar Juan

Amarika dar Joan, Gaztelu dar Juan

Page 30: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Ruigomez dar Jhoan, Ugalde dar Gabriel

Gallarza dar Domingo, Asuaga dar pedro

Belarrinaga dar Pedro, ni, Basabilbeitia dar Pedro eskribauaren aurrean

Korrejidorearen eskuetan ei zegoen Hiraren zorra onartzea, batez ere hain zor handia zenean.

Kontuan izan behar da, eskolako memoriarena 350 dukatena zela baina Garziena etxea eta bere lurrak

950 dukatetan eman zirela enkantean eta Hiriak dena beretzat hartu zuen.

Urte honetan beraz egin zen jabe Hiria bere egoitza izango zenarekin. Gaur arte noski, nahiz eta

XIX. gizaldean Hiria suak hartu zuenean, etxe hau ere suntsitu baitzuen, urte batzuk geroago egin zen

bestea eta gaur egun ezagutzen duguna honen birmoldaketa besterik ez baita.

Zugasti dar Martin fidelak 1673. urtean eman zituen kontuak. 1672. urteko Bartolome deunaren

egunetik 1673. ko egun bere arte.

Larrabetzuko Hirian 1673. urteko Azaroak 23 .... ni Basabilbeitia dar Pedro eskribauaren aurrean

... kontseilua eta beste biztanleen aurrean, bereziki Tabison eta Rekalde dar Jazinto jauna alkate, Lezma

dar on Domingo eta eta Zarandona dar Juan erregidoreak, Gallarza dar Thomas fidela ... eta esan zuten

Zugasti dar Martin eri bere fideltzako kontuak hartzera bilduak izan zirela. 1672. urteko Bartolome deuna

egunetik 1673. eko Bartolome deunaren egunera arte.

DIRU SARRERAK:

Hasteko etxe zentsuarioak urtero ordaintzen zutena, hiru erreal eta erdi, Zarandonako Unzueta,

Usunsolo dar Pedrorena eta Belarrinagarenak, Herkinigo Aurre. 1700 erreal Urkuluko burdinola eta

errotako errenta. Taberna bien errenta gatik 300 erreal. Artolako errotaren errenta 220 erreal.

Abazeriaren errenta gatik 100 erreal. 400 erreal tabernari hornitzaile bien gandik.

Guztiz, 2723 erreal eta erdi

GASTUAK:

Alkatearen soldata gatik 88 erreal. 560 erreal eta 30 marai Akurio dar Manuel Jaurerriko

diruzainari errepartimendua gatik. Legina dar Juan lizentziatua abadeari 66 erreal lainoen bedeinkapena

gatik. Legina dar Thomas kanpaiak jotzen izan zuen lana gatik 50 erreal. Eskribau honi 44 erreal.

Ruigomez dar Juan aguazilari makila eramateagatik eta erlojua atontzearren 110 erreal. Tabison eta

Rekalde dar Jazinto Urtado alkateari 88 erreal eskola maisua bizi den etxea gatik. Ugalde dar Juan

lizentziatuari bula banatzeagatik 33 erreal. Abuztuko Andra Marietan danbolinteroari 92 erreal. Beste

500 erreal Barraikua dar on Juan eri eta Zabala dar Mari Saez eri prestamuaren errenta gatik. Juan de la

Iseka korrejidoreari 40 erreal eta 30 marai zor zioten soldata gatik. Balezilla dar on Martin eri 110 erreal,

bisita egiten etorri zenean gastatu zena. Zugasti dar Santiagori Gernikako Juntetara joan zenan 100 erreal.

37 erreal, hamalau kartzelako "grillo" ak konpontzearren eta bestea Olea dar Pedrori ardo horniketarena

enkantean jarri zenean. Hiriko erlojua konpondu zenean 186 erreal, lana egin zutenak Zuazo dar Martin

fraidea eta Ruigomez dar Juan. Andra Mari eta San Roke egunean egiten zen jaialdian San Frantziskoko

musika eta sermolariak 180 erreal. 26 erreal abazeria errematatu zenean gastatu zena. Bideen

konponketan 1240 erreal gastatu zirenak . Artolako errotako presa konpontzen 150 erreal.

Guztiz, 3709 erreal eta 26 marai.

Goiko diru sarreratik at beste 1100 erreal herrian gastatu den ardoak aman zuenagatik, beraz diru

sarrerak guztiaz 3823 erreal eta erdi. Fidelak 213 errealen zorra. Honetatik eskribauari 20 erreal eta 25

marai ordaindu behar zion eta Agirregitia dar Domingori beste hiru erreal Sarrikloea burdinolati haratago

agindu zitzaion bide bat konpontzearren. Hortaz 80 erreal gelditzen zen zorretan.

Sinatzaileak, Jazinto Hurtado Tabison de Recalde, Domingo de Lezama, Antonio de Lezama, Thomas de Gallarza, Pedro

de Elexaga Aurre, Pedro de Leguina, Domingo de Leguina, Domingo de Herquinigo.

Basabilbeitia dar Pedro eskribauaren agirietatik.

Zugasti dar Martin eri bere emazte Mari Cruz Heizagak eman zion eskumena ondoko diru

banaketa egiteko.

(bere aitaren heriotza ondoren egindako ondasun zerrenda banatzeko). Ondasun mugiezinak ez dira

Page 31: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

hemen aipatzen. Soilki bere dirua kontu liburutik, ezkondu zenean egindako kontratua eta ondasun

mugikorrak dira hemen argitzen direnak. Esana dugu sendia hau Larrabetzuko zerrenda luze baten

eskribau sendia zela. Kaleko etxe ezaguna, azken aldian Olanoren etxe bezala ezagutzen duguna, hau ere

ondorengo izan baitzen. Maria Otxoa--------------------Santiago

Goitia Zugasti

+

Maria Cruz----- Martin; Pedro ; Gabriel-------- Maria Antonia

Heizaga Zugasti Zugasti Zugasti Gallarza

+

Maria Bentuda

Zugasti

Y sacando el poder = dixo que el ynbentario de los bienes y recivos que havian quedado por fin y miuerte de

Santago de Zugasti su padre y de doña Mari Ochoa de Goitia su madre biuda muger que quedo del dho su padre havia

ynportado 64.765 reales segun parecia del dho Ynbantario y para la dha cantidad havia de deudas como constaba del dho

ynbentario y libro de .. y razon 7.228 reales y a doña Maria Bentura de Zugasti pago para su dote que le prometieron los dhos

sus padres y a don Gabriel de Zugasti padre de la susodicha 16.500 reales y a la dha doña Maria Oochoa de Goitia otros 16.500

reales por la dote y arreo que truxo a poder del dho su padre que las dhas tres partidas ynportaban 40.228 reales que asi se

devia y rebatidos con los dhos 64.765 reales quedaban en linpio 24.537 reales de ganancias en los quales ademas de la dha

dote asimismo tocaba a la dha doña Maria Ochoa de Goitia 12.268 reales de bienes gananciales y de los otros 12.268 reales de

dhas ganacias restantes que le tocaban a la dha y heredero del dho Santiago de Zugasti difunto tenia que haver asimismo la dha

doña Mari Otxoa 2.200 reales de arras "parrafirnales" que le dono y doto el dho su marido por las escrituras de contrato

matrimonial que entre los susodhos se otorgo= Y mas el abito y lecho cotidiano que ynportaba 1.650 reales =

y mas otros 1.650 reales de la mitad del gasto del entierro y demas funerarias del dho Santiago de Zugasti su marido

que de su parte puso y que quedaba para la lexitima parte del dho don Martin de Zugastiy don Pedro de Zugasti su hermano

6.769 reales que cada uno de los susodhos tocaba 3.384 reales y medio y agora porque no havia al presente quien se encargara

con las cobranzas que asi dexo en haver el dho Santiago de Zugasti difunto que contaban por el dho libro de quentas y razon

con tanta conbeniencia como el dho don Martin y por ser util de todos se havia ajustado el que corriese por su quenta el

arrendamiento de las ferrerias desde San Juan pasado deste presente año y sus entregos asta el tiempo limitado de los

arrendamientos conforme contenia en sus escrituras .... asimismo corren a su quenta y riesgo los recivos que contiene en el

libro y el dho ynbentario y quie para los dhos 34.268 reales le havia pagado ademas de 2.400 ducados en bestidos de la

persona de la susodha en ropa blanca en cosas de madera y en ajuar de casa conforme el apreciamiento del dho ynbentario y

memorial que se hizo en su razon y lo demas restante en dinero y los dhos 2.400 ducados le haya de dar y pagar dentro de

quatro años que corresn desde oy dia de lafecha desta escritura que desde luego por si y en virtud del dho poder de la dha su

muger (de Martin de Zugasti) se obligo con su persona y bienes y con los de la susodha de que pagara los dhos 2.400 para el

dho plazo ........

Jarraian, 119. agirian .......... Santiago de Zugasti ya difunto y doña Maria Ochoa de Goitia su muger padres de lexitimos del dho don

Martin de Zugasti al tienpo y quando caso don Gabriel de Zugasti hijo lejitimo tanbien de los dhos Santiago de Zugasti y doña

Mari Ochoa de Goitia con doña Maria Antonia de Gallarza le prometieron y dotaron al dho Gabriel para el dho casamiento y

para los hijos que dios nuestro señor les diese 2.000 ducados para los quales havia pagado el dho Santiago de Zugasti 500

ducados de vellon alo dho Gabriel su hijo y le quedavan por pagar 1.500 ducados ... estaban de ajustar con la dha doña Maria

Bentura de Gallarza (biuda) en que se le pagasen los dhos 1.500 ducados como madre de doña Maria Bentura de Zugasti hija

lejitima ....

Santiagoren heriotzan egin zen ondasun zerrendan, ia dena agertzen da, bai jantziak, etxeko tresnak,

altzairuak eta abar luzea.

Hauen artean .. En la villa de Larrabezua dho dia mes y año dhos ante el dho señor alcalde don Antonio de Lezama y Meñaca

alcalde y juez ordinario y de mi el dho escrivano la dha doña Mari Ochoa de Goitia y Lezama continuo en el dho ynbentario y

para efecto de hazer la baluacion de los bienes de madera recivio su merced el señor alcalde juramento en forma de derecho de

Domingo de Goitia maestro entellador vecino de la anteyglesia de de Larravezua el qual haviendolo echo a dios y a una cruz

prometio de hazer bien y fielmente la dha baluacion ... estando presentes el dho Rodrigo de Goitia y Vasabil y doña doña

Maria Antonia de Gallarza como tales curadores de los dhos sus menores y Martin de Zugasti su hijo mayor de la dha doña

mari Ochoa de Goitia y del dho Santiago de Zugasti su marido difunto en la forma y manera siguiente.

Primeramente puso por ynbentario la dha doña Mari Ochoa de Goitia como vienes que quedaron del dho su marido

difunto y de la susodha tres mesas que son dos de bufetes y una mesa con su caxon que el uno de los dhos bufetes es de caoba

y el otro bufete y la dha mesa con mas quatro bancos de castaño que los aprecio el dho Domingo de Goitia como persona

nonbrada por todas las dhas partes en 200 reales.

Yten .... dos arcas que estan en la sala de la casa donde bibio y moro el dho Santiago de Zugasti difunto que la una

de ellas esta labrad por delante y la otra lisa las quales se apreciaron en 16 ducados.

Yten otras tres arcas que estan en un aposento de la dha casa usadas ..... en 15 ducados, mas otras dos arcas que

estan en otro aposento .... 6 ducados, mas dos artesas biejas aprecio en tres ducados.

Page 32: Aretxabala, errekan bera 104. atala 6... · Lezama dar Domingo berriro ikatza erosten Aldana dar Pedro eta Pedro aita semeak egindakoak hain zuzen (Amorebieta). 100 ikatz zama San

Yten una cuja (Kutxa) de salce nueba que apreciada en 12 ducados , mas otras quatro cujas biejas ... en 8 ducados ..

Juan de Jauregui vecino de la anteiglesia de Echano juro en forma .... tasacion en la manera siguiente:

Primeramente ... los barquines (burdinoletako hauspoak) de Urqulu los quales aprecio el dho Juan de Jauregui ... 120

ducados ... mas puso por ynbentario los barquines de la herreria menor de Olachua los quales se apreciaron en 36 ducados.

Yten ... la miotad de los barquines de la herreria de Goicoolea .... 40 ducados.

En lo que toca a las cosas de cobre y estaño para su baluacion recivio juramento en forma de Juan de Ruigomes vecino de esta

villa como persona nonbrada por todas las dhas partes ... tasacion ...

Primeramente ... un caldero de cobre grande ... en seis ducados, mas puso otros dos calderos pequeños biejos ... en

tres ducados.

Yten tres pucheros biejos ... en beinte y quatro reales.

Yten cinco platos de estaño basto biejos en quarenta reales.

Ganado. Tasador Pedro de Goxeneche Sarria.

Quatro cabalgaduras con una de hedad de quinze años que los baluo en 3.500 reales. Mas puso en ynbentario 180

cargas de carbon que hay en la herreria de Goicoolea ... a cinco reales la carga ... nobecientos reales.

Yten la bena recaminada de nobenta quintales de fierro que baluo en 1.440 reales , mas puso en ynbentario cien

cargas de carbon que ay y se quedaron en la herreria tiradera de Olachua... a cinco reales la carga ... 500 reales. Mas puso por

ynbentario 270 cargas de carbon que estan en la herreria de Urqulu ... a cinco reales 1550 reales . Mas 66 quintales de bena por

recaminar en la herreria de Urqulu a cinco reales el quintal ... 300 reales.

Mas dos bacas con sus crias y un torillo 49 ducados. Mas puso por ynbentario dos nobillos que estan en admeteria

en Domingo de Loroño vecino de esta villa que su domo principal es de quince ducados y se aprecian por el tasador en 24

ducados . Mas puso por ynbentario dos bueyes y una baca que estan en admeteria en poder de Asencio de Bolonburu en el

molino de Errotabarria sita en la anteyglesia de Larravezua apreciados en 74 ducados. Mas dos bueyes que trae en admeteria

Domingo de Bolonburu en la casa de Zugasti que su domo principal es 46 ducados y fueron apreciados en 700 reales. Mas

puso por ynbentario una baca, dos cabras con seis crias que las dhas cabras fueron apreciadas en 15 ducados y la dha baca en

14 ducados. Mas quatro lechones en 14 ducados de vellon.

Mas puso por ynbentariuo el mazo de la herreria de Urqulu y l casa de la arragoa apreciados en 2000 reales.

Gorago eman genituen nola zenbait pertsona zorretan zegoela Zugasti dar Santiago honengan,

bere ekintza ekonomikoa Larrabetzu langoz herrian demagun izugarria zela, beste biztanleekin

konparatuz oso aberatsa eta ospetsua baitzen. Hirurogeita hamasei pertsonak zeuden zorretan Zugasti

honekin eta beste hirurogeita hamabiri berak zion zor. Honekin nahiko ondo ikus dezakegu nolako

ekintza ekonomikoa kudeatzen zuen, ez zen beraz errentarekin bizi zen haietakoa.