Aldizkari elektronikoa

11
IKASTETXEKO ALDIZKARI DIGITALA PARTAIDEAK: Asier Korta. Iker Imaz Estitxu Pinatxo Isabel Iriondo 1.2 JARDUERA

Transcript of Aldizkari elektronikoa

Page 1: Aldizkari elektronikoa

IKASTETXEKO ALDIZKARI DIGITALA

PARTAIDEAK:

Asier Korta.Iker ImazEstitxu PinatxoIsabel Iriondo

1.2 JARDUERA

Page 2: Aldizkari elektronikoa

1. Sarrera Aldizkariaren helburu garrantzitsuetariko bat ikastetxea eta

ingurune soziala harremanetan ipintzea da, batetik gure lanaren adierazle izan nahi duelako, eta bestetik, gure ingurune sozialarekin harremanetan ipintzeko baliozkoa delako.

Erabiliko ditugun erremintak:

Google Apps. Google-en tresna honi esker aldizkarian parte hartzen dugun guztiok koordinatzeko.

Irudi-tratamendurako eta maketaziorako programa bereziak: Publisher, Indesing, Photoshop, Gimp...

Online publikatzeko programak (ISUU adibidez). Papera, boligrafoak, argazki kamera...

IKASTETXEKO ALDIZKARI DIGITALA

Page 3: Aldizkari elektronikoa

2. Helburuak:

Ikastetxea eta ingurune soziala harremanetan ipintzea. (gurasoak, inguruko ikastetxeak, eta hauetako irakasleak eta ikasleak, inguruko zerbitzu sozialetako lankideak, osakidetzako lankideak e.a).

Ingurune sozialaren parte hartzea bultzatzea.

Ikastetxean egindako lanaren eta ikastetxea beraren adierazle izatea.

Informazio, Komunikazio eta Teknologien erabilpena bultzatzea.

IKASTETXEKO ALDIZKARI DIGITALA

Page 4: Aldizkari elektronikoa

Informazioa, hartu-emanak , etab. areagotzeko modu eraginkorrago bat martxan jartzea.

Ahozko eta idatzizko adierazpena lantzea; eta irakurmen ulermena hobetzea.

Helburu komun batean elkartzen diren era desberdinetako ekintzak modu sortzailean egitaratzea.

Ikasleak motibatzea.

Paperaren erabilera murriztea.

IKASTETXEKO ALDIZKARI DIGITALA

Page 5: Aldizkari elektronikoa

3. Esku-hartzen duten pertsonen funtzioak:

Zuzendaritza taldea:

Lerro editoriala azpimarratu. Publikatu aurretik onarpena eman, azken finean, zuzendaritza

taldea izango da aldizkariaren azkeneko arduraduna. Ingurune sozialarekin harremana bultzatu. IKT-en erabilpena bultzatu. Prestakuntzak antolatu.

IKT dinamizatzailea:

Sorkuntza prozesua dinamizatu eta antolatu. Prestakuntza planifikatu eta eskaini. Bitartekoak ipini eta zalantzak argitu. Esparru desberdinak koordinatu. Irudi-tratamendurako eta maketaziorako programak erabili. Ingurune sozialarekin harremana bultzatu.

IKASTETXEKO ALDIZKARI DIGITALA

Page 6: Aldizkari elektronikoa

Irakasleak:

Ikasleak motibatu aldizkarian parte-hartzeko. Ikasleen sorkuntzak koordinatu. Norberaren lanak proposatu eta egin. IKT dinamizatzailearekin koordinatu. Ahozko eta idatzizko adierazpena landu; eta irakurmen ulermena

hobetu.

Ikasleak:

Gaiak proposatu Proposatutako gaiak landu. Ahozko eta idatzizko adierazpena landu; eta irakurmen ulermena

hobetu.

Gurasoak eta inguruko ikastetxeetako ikasle eta irakasleak:

Gaiak proposatu Proposatutako gaiak landu.

IKASTETXEKO ALDIZKARI DIGITALA

Page 7: Aldizkari elektronikoa

4. Zuzendaritza-taldearen eta IKT dinamizatzailearen egitekoa:

Zuzendaritza taldea eta IKT dinamizatzailearen arteko lankidetza eta koordinaketa funtsezkoa da.

IKT dinamizatzaileak zuzendaritza taldea suspertu eta zuzendaritza taldeak IKT dinamizatzaileari adorea emango dio, ardura IKT dinamizatzailearena izanik, honek proposatuko ditu beharrezko diren bitartekoak: formakuntza, epeak, tresnak, parte-hartzaileak...

Zuzendaritza taldeak behar hauek kudeatuko ditu ikastetxearen beharrak kontuan hartuz

IKASTETXEKO ALDIZKARI DIGITALA

Page 8: Aldizkari elektronikoa

5. Ingurune soziala:

Aldizkariaren helburu garrantzitsuenetariko bat ikastetxea bere ingurune sozialarekin harremanetan ipintzea da. Honela aldizkaria, ikastetxearen sorkuntzak, ideiak, hau da, arima, ingurunera eramateko tresna bat izango da eta, era berean, ingurunearen parte-hartzea bultzatzeko.

Harremana lantzeko bitartekoak ipiniko dira eta IKT dinamizatzaileak sortu edota zabalduko ditu: Google Apps, ikastetxearen blogak, helbide elektronikoak, telefonoa...

IKASTETXEKO ALDIZKARI DIGITALA

Page 9: Aldizkari elektronikoa

6. Egingo diren jarduerak; nork eta nola Lehenengo baldintza, zuzendaritza taldearen inplikazioa da, honek

irakasleen parte-hartzea bultzatu dezan, IKT dinamizatzailearen laguntzarekin.

Zuzendaritza taldeak proiektuan sinetsi behar du, honetarako proiektu suspergarri bat aurkeztu beharko dio IKT dinamizatzaileak.

Zuzendaritza taldeak eta IKT dinamizatzaileak elkarlanean proiektuari forma emango diote.

Irakasleen prestakuntza; kooperazioa, lan egiteko moduaren ardatza denez, Google Apps-en inguruko prestakuntza beharrezkoa da, elkarlanerako tresna bezala.

Hortaz gain, irakasleek,aldizkari bat egiteko orduan, landu daitezken lerro kurrikularen inguruan formazioa jasoko dute eta honako tailer batek hezkuntzan dituen onurak ere ezagutzera emango zaizkie.

IKASTETXEKO ALDIZKARI DIGITALA

Page 10: Aldizkari elektronikoa

Prestakuntzaren arduraduna IKT dinamizatzailea izango da. Saioen kopurua irakasleen aurre-prestakuntzaren araberakoa izango da.

Beste momentu batean gurasoen prestakuntza ere landu daiteke, baina hau agian bigarren mailako ardura da.

Zuzendaritza taldeak eta IKT dinamizatzaileak azpimarratu beharko lituzkete egile desberdinek kontuan hartu behar dituzten lanak entregatzeko epeak,eta baldintzak,...

Koordinazio talde bat eratu: IKT dinamizatzailea, eta irakasle, ikasle eta gurasoen ordezkariren bat.

Beharrezko izango dugun beste jarduera ekintza mota bat, irakasle bakoitzak bere ikasleekin antolatzen duena izango da, sorkuntza prozesua..

Azkeneko ekintza mota; egindakoaren tratamendua, maketazioa eta online argitalpena. Honen arduraduna IKT dinamizatzailea izango litzateke.

IKASTETXEKO ALDIZKARI DIGITALA

Page 11: Aldizkari elektronikoa

7. Proiektua maila ezberdinetan kontrolatzeko sistema:

Ikasleak/egileak kontrolatuko du bere sormena. Bere ardura da idatzitakoa modu egokian aurkeztea.

Irakasleak ,ikasleak egindako lanak,zuzenduko ditu.

IKT dinamizatzaileak; ikasleak, gurasoak, inguruko beste ikastetxeetako irakasleak eta ikasleak, zerbitzu sozialetako lankideak, osakidetzako lankideak... ekarritako lanak, gainbegiratuko ditu, eta aurkezpen posibleen inguruan gomendioak eta iradokizunak luzatuko dizkie.

IKT arduradunek zuzendaritza taldearekin koordinatuz lanak publikatuko ditu.

IKASTETXEKO ALDIZKARI DIGITALA