adi! aldizkaria

16
nazioarteko aldizkaria d a i ! 1 zenbakia DOAN 2011 azaroa BERBETAN: MAITE FRAILE LONDRES ERREPORTAJEA: TOLOSAKO INAUTERIAK INKESTA: NON GUSTATUKO LITZAIZUKE IGAROTZEA URTE AMAIERA? IGUAZUKO UR-JAUZIAK 5. ORRIALDEA

description

munduan bidaiatzeko jakitekoak.

Transcript of adi! aldizkaria

Page 1: adi! aldizkaria

nazioarteko aldizkaria

da i!1 zenbakia

DOAN

2011 azaroa

BERBETAN: MAITE FRAILE LONDRES ERREPORTAJEA: TOLOSAKO INAUTERIAK

INKESTA: NON GUSTATUKO LITZAIZUKE IGAROTZEA URTE AMAIERA?

IGUAZUKO UR-JAUZIAK5. ORRIALDEA

Page 2: adi! aldizkaria

e

bBILBOKO ZINE DOKUMENTAL ETA LABURMETRAIA NAZIOARTEKO ZINEMALDIA

FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DOCUMENTAL Y CORTOMETRAJE DE BILBAO

INTERNATIONAL FESTIVAL OF DOCUMENTARY AND SHORT FILN OF BILBAO

Page 3: adi! aldizkaria

a

e

b

1 zenbakia2011ko azaroa

BRASIL Hegoameriketako kontinentea

Zuzendaria: Nuria ArroyoErredakzioa: Nuria ArroyoLaguntzaileak: Wikipedia, GazteaukeraArgazkiak: Maite Fraile, Asier Samaniego, Nuria ArroyoPublizitatea: Nuria ArroyoMaketazioa: Nuria ArroyoImprimategia: Euskal Herriko Unibertsitatea-EHUAle kopurua: 1Lege Gordailua: BI-85-01ISSN: 1577 - 9027

3AZAROA ADI! 1

erreportajeaTOLOSAKO INAUTERIAK

berbetanMAITE FRAILErekin

Iguazuko Ur-jauziak mirarigai

PARIS Argien hiria

KROAZIA Adriatikoko perla

Bidaiarien gutunak

Maite Fraile Aretxabaletarrak irailean hartu zuen Londreserako

hegazkina. Ikusnetzunezko ikasketak amaitu eta ingelesa praktikatu

asmoz ekin zion bere bideari. Erresuma Batuko hiriburutik eman

digu bere ikuspuntuaren berri.

da i! Argitaratzailea:

Arroyo Koop. Elk.Tel: 94 601 20 00Sarriena auzoa z/gLEIOA [email protected]

Gipuzkoako herriko inauteriok bide luzea eta gogorra jasan

dute, egun, Euskal Herria harro egoteko moduko duten fama

izatera heltzeko

MSTak bere horretan dirau

a artikulua

artikulua

aurkibideamundua biran

mundua biran

mundua biran

4

5

5

6

8

10

12

14

Page 4: adi! aldizkaria

Brasil Hego Amerikako estatu han-diena eta pupulatuena da. Guztira8.547.400 km2 eta 191.000.000

biztanle baino gehiago ditu, eta mundukobosgarren estatua da eremuan eta biztan-lerian. 2009an. Hego Amerikako eremua-ren erdia hartzen du, eta bertako estatuguztiekin muga du Txile eta Ekuadorrekinizan ezik.Hiru mendez Portugaldar Inperioarenkolonia oparoa izan zen eta, egun, portu-galdarren ondasun kulturala duenAmeriketako estatu bakarra da. Bertakohizkuntza ofiziala portugesa da, lusofo-niako estatu handiena. Biztanleen gehien-goa katolikoa da.Errepublika federal eta liberala, Brasilekkontraste geografiko eta soziologiko han-diak ditu. Eremuaren gehiengoakAmazonas oihan tropikalak hartzen du;

hego-ekialdeko kostaldean,São Paulo eta Rio de Janeiromegalopoliak daude. EtaBrasilia hiriburu berria,berriz, estatuaren hego-erdialdean dago.Desberdintasun ekonomikoakmunduko handienetakoakdira; aberatsak oso aberats dira, eta txiro-ak oso pobre.Espainiarrek Amerikara iritsi eta zortziurtera, portugaldarrak lurralde batera iritsiziren, bertakoek Caesalpinia echinatazuhaitza erabiltzen zutena. Zuhaitz honipau-brasil izena eman zioten, hau da,"txingar-makila", egostean kolorea gorri-bizia jariatzen baitzuen su txingarrak oroi-taraziz. Horrela, lurraldeari Terra do pau-brasil izena eman zioten.Izenaren jatorriaren beste hipotesi bat

irlandar mitologiako Hy-Brazil uharteada, XVI. mendeko europar marinelek eza-gutzen zutena eta Angelino Alorto italiarmapagileak hedatu zuena 1325eko mapabatean, "L'isola brazil" izenarekin.Jatorria bress hitz zeltikoan du, "santu"esanahiarekin, hau da "Hy Brazil" "LurSantua" edo "Lur Bedeinkatua" litzateke.Atlantikoaren erdialdean legokeen uhar-tea da, eta portugaldarrak Brasilera iriste-an, hori izan zen lurralde hari emandakoizena, ez baitzekiten kontinentea zela.

handik mugitu nahi. Hirian geratzen dirabaldintzak hobeagoak direlako. Horrekdesoreka handiak eragiten ditu, hiri bat-zuetan mediku kontzentrazio masiboadagoelako, hainbat herritan ia bat ere ezdagoen bitartean.

Lurren banaketa brasildar ugari kezkatzendituen beste gai bat da. Izan ere, herrialde-ak 850 milioi hektarea ditu eta horietatik300 milioi erein daitekeen lurrak dira. 200milioi abeltzaintzarako erabiliak dira eta60 milioi nekazaritzarako. Horrek esannahi du oraindik 100 milioi hektarea libregeratzen direla, erabili barik, hainbat pert-sona langabezi hutsean edo haziendetan“esklabuen” modura lanean dauden arte-an. Esklabuen modura haziendetako jabe-ak eurez aprobetxatzen direlako, badaki-telako ez daukatela besterik eta mehatxat-zen dituzte. Gauzak horrela, behargineksoilik aukera bakarra daukate: isildu etaaginteak bete, euren buruak kalean ezbadituzte ikusi nahi.

Baina unibertsitatean sartzeko, gazteekfroga bat gainditu behar dute. Frogahorretan notarik onenak lortzen dituzte-nek aukeratzen dute lehenengo, eta nor-mala denez, aberatsek nota hobeagoakateratzen dituzte eskola on batean ikasidutelako. Horiek dira, orduan, lehenakunibertsitatea hautatzen, eta logikoadenez, publikoak hautatzen dituzte gehienbat. Eskola publikoetan (maila eskasagoadutenak) ikasi duten gazteen txanda helt-zen denerako, unibertsitate publikoetan ezdago jada lekurik eta pribatuetara joanbehar dira, dirutza hori guztia ordainduta.Baina ezin dituzte ordaindu eta horrega-tik, gazteen ehuneko 10ek bakarrik ikas-ten dute unibertsitatean Brasilen. Haudela eta, abertasek lanbide onak lortzendituzte eta abertsago bilakatu ere, txiroeklurretan lan egiten duten bitartean.

Osasun kontuetan ere, arazoak daude.Medikuntza hir handietan ikasten da, etaikastera doaezen gazteek gero ez dute

Lehen esan bezala, Brasileko biz-tanleriaren artean ezberdintasunsozial ugari eta nabarmenak

daude. Hezkuntzan adibidez, eskola pri-batuek publikoek baino maila handiagoadaukate, baina garestiagoak ere badira.Txiroek ezin dute hori ordaindu eta esko-la publikoetara bidali behar dituzte hau-rrak. Arazoa da gero, eskola bukatutakoaneta unibertsitatera joateko ordua heltzendenean, egoera aldatzen dela.Unibertsitate publikoak pribatuak bainohobeagoak dira, eta doakoak edo oso dirugutxi ordainduta. Pribatuak aldiz, osogarestiak dira eta maila ez da oso ona.

Sao Pauloko ikuspegi panoramikoa.

1º de agosto akanpamenduko eskola, Cascavel, Paraná.

4

mundua biranBRASIL

Hegoameriketako kontinentea

Page 5: adi! aldizkaria

artikuluaMSTak bere horretan dirau

artikuluaIguazuko Ur-jauziak mirarigai

ten, munduko zazpi mirarietako bat bezala proposatua izan da. Iguazú ibaiak sortzen ditu 275 ur-jauziak, 80 metroko altueragehienez edukita, Iguazu ibaiak eramandako urek osatuta."Deabruaren Zintzurra" izenekoa tokirik ikusgarriena da, baitaaltuena ere, eta eguraldiaren arabera zaila izan daitekeena iriste-koa. Ur jauzi hau, bi herrialdeen arteko muga naturala egiten du.Guzti honegatik eta bere ikusgarritasunagatik, lurrez eta urezbetetako Iguazuko eremu hau izan da aurten, Ameriketan, bisitarigehien eduki duen Parke Nazionala. Hurrengo urteari begira ere, adituek aurten baino bisitari gehiagoespero dituzte. Izan ere, mundu berriko zazpi mirarietako batbihurtzear egon da aurten.

Iguazu ur-jauziak Parana (Brasil) eta Misionesko probintzia-ren (Argentina) artean kokatuta dauden ur jauziak dira, ParkeNazionala osatuz. Puerto Iguazu (Argentina) eta Foz do

Iguaçu (Brasil) dira hiririk gertuenak.Paraguay eta Argentinarenarteko mugatik gertu ere badaude, 11 km-tara zuzen jarraituta.Iguazú edo Iguaçu guaranierazko hitzak "ur handia" esan nahidu. Álvaro Núñez Cabeza de Vaca espainiarrak topatu zituen XVI.mendeko erdialdean, eta "Saltos de Santa María" izena eman ziz-kien. Bere aurretik, guaraniek bizitoki eduki zuten ingurua, etaazkenean eurek zeukaten izenara berriro bueltatu zen, Iguazu.1984an UNESCOk gizaki guztien ondaretzat hartu zuen eta aur-

Brasilgo MST (Movimento dos tra-balhadores rurais Sem Terra)lurrik gabeko landa langileen

mugimendu soziala da. Bere sustatzaileasko CPT (Comissão Pastoral da Terra)apaiz ezkertiarrak, askapenerako teologia-ren ingurukua izan ziren eta ekoizpengabeko latifunduak landa lan-gileen artean banatzeazuten helburu.1970-85eko epean,diktadura milita-rrean eman zirenlur arlo handiakesku gutxitangelditu ziren, etahau landa eremukobiztanleen pobreziare-kin batera, lurrak okupat-zen hasi ziren. Era honetan MSTanazio mailan sortzea erabaki zen 1985eanCuritiban egindako kongresuan, Brasilosoko 1500 delegatuen parte hartzearekin.2011an MST-ak 27 urte beteko ditu. Urtehauetan zehar 370 mila familiek 7,5 milioihektarea hartu dituzte 2.500 okupazio

ingururen bitartez. 2002an MST-ak eta beste hainbat mugi-mendu sozialek euren botoa eman ziotenLuis Ignazio Da Silvari, Lulari, PT-kohautagai zenari. Honen garaipena esangu-ratsua izan zen; izan ere, ezkerreko alder-di baten lehenengo garaipena izan zen

Brasilen XXI.mendean.Baina gaur egun,

Lularen gober-nuak ez dauka

antz handi-rik hasiera-ko ezkerre-ko ideolo-

g i a r e k i n ,hala ere, gizar-

te-mugimendue-tan aldaketarako itxa-

ropen handia zegoen. Bere gobernuko 8 urteetan politika asis-tentzialista buru izan da "Gosea 0", "Argiaguztiontzako" edo "Familia poltsa" pro-gramen bidez, baina ez da gizarteak espe-ro zuen benetako aldaketa gertatu, ez etaagindutako nekazal-erreforma egin.

40 milioi brasildarrek pobrezi hutseanbizitzen jarraitzen dute eta lurraren %46apopulazioaren %1aren eskuetan egotenjarraitzen du. Bankuek eta multinaziona-lek betetzen dute %1 hori, lurraren erabil-pen desegoki bat eginez, adibidez transak-zio inmobiliarioak egiteko erabiliak dira. Lurrik gabeko nekazariek 1800 eskolaingur sortu dituzte 160 000 haurrentzat eta3900 irakaslek zazpi unibertsitate publi-kotan formakuntza jaso dute. Halaber hel-duen alfabetazio kanpaina bereziak dituz-te martxan. Eskola hauetan Paulo Freireaskapenerako teologiako apaizaren dok-trinak jartzen dituzte praktikan, elkartasu-nean eta ingurumenaren zaintzan heztendituzte haurrak: MSTa edozein alderdipolitikoengandik eta elizarengandik inde-pendientea da eta buruzagitzan emakumeeta gizonen arteko parekotasuna dago%50ean.Gaur egun, MSTak 1,5 miloi pertsona(300.00 familia) asentamentuetan biltzenditu eta beste 150.000 oraindik akanpa-mentuetan daude.

Iguazuko ur-jauziak Brasildar ikuspegitik. 5AZAROA ADI! 1

MSTko kideak frijol zelai batean.

a

aBrasilgo nekazarien mugimendua indartu egin da eta gero eta eremu

handiagoa hartu du azken urteotan

Brasil eta Argentinako mugan dagoen ur-jauzi multzoa munduko zazpi mirari

berrietako semifinalista geratu da

Page 6: adi! aldizkaria

markatzen dute. Eskuinaldean daudeMontmartre muinoa (131 m), tontorreanSaint-Pierre de Montmartre eliza duela,Belleville muinoa (128,5 m),Ménilmontant (108 m), Buttes-Chaumont(103 m), Passy (71 m) eta Chaillot (67 m).Ezkerraldean daude Montparnasse (66m), Butte-aux-Cailles (63 m) eta Sainte-Geneviève (61 m). Eta 1864tik, PariskoUdala Sena ibaiaren iturbururen jabea erebada. Frantziako bideen zero puntua Notre-Dame katedralaren aurrean dago, lauzaizardun batek irudikatua. Senak hiriazeharkatzen du arku bat eratuz, hego-ekialdetik sartuz eta hego-mendebaldetikirtenez. Hogeita hamar zubi baino gehia-gok ahalbidetzen dute pasabidea, horienartean Pont Neuf ezaguna, hiriko zaharre-na.Beste bi ur-bidek zeharkatzen dute hiria:Bièvre ibaia, hegoaldetik iristen dena etaegun lurrazpikoa, eta Saint-Martin ubidea,1825ean irekia eta 4,5 km luze dena.Ubidea La Villette urmaelean hasten da,lur azpitik igarotzen da Faubourg-du-

Temple karrikatik Bastillaraino, eta Senanisurtzen da. Berez Ourcq ubidearen azkentartea da, baina Senaren saihesbide gisaerabiltzeko ere eraiki zen, Ile Saint-Louisinguruetatik Saint-Denis arteko bidezido-rra baita.Frantzia historia luzea eta garrantzitsuadaukan herrialdea da, eta Paris, hiriburuaizanik, historia horretako momenturik

Paris munduko turismo helmuga nagusiada, 30 milioi turistak bisitatzen baituteurtero. Intereseko leku asko daude hirian.Adibidez, Eiffel Dorrea, Notre-Damekatedrala, Garaipen Arkua, Sacré-Coeurbasilika etab. Horrez gain, Louvre etaOrsay museoek nazioarteko onarpena erebadute, baita Disneyland Resort Paris par-keak ere.Paris izena galiar herritik datorkio (sing.Parisius, pl. Parisii). Erromatarrengaraian, hiriaren izena Lutetia zen, bainaera berean Civitas Parisiorum (Parisii-enhiria) ere bazuen, gerora gailendu zena.Parisii izenaren jatorria, ordea, ezezagunada, nahiz eta inguruetako hainbat lekuriizena eman: Paris, Villeparisis,Cormeilles-en-Parisis eta Fontenay-en-Parisis. Erromatarren garaian, ParisiiakIngalaterran ere aurkitzen ziren, egungoEkialdeko Yorkshire konderrian.Parisko arroaren bihotzean kokatua, ParisSena ibaiertzetan dago, gune historikoasortu zen bi uharteen inguruan: Île de laCité mendebaldean eta île Saint-Louisekialdean. Hortik hedatzen da hiria, ibaia-ren bi aldeetan:Eskuinaldea (Rive droite)iparraldean etaEzkerraldea (Rive gau-che) hegoaldean.Paris intra-muros edoharresiz barnekoa, 1860anfinkatua inguruko udale-rriak bereganatu ostean,boulevard périphériqueizeneko ingurabideakmugatzen du, aldirietatikbananduz. Bide laster hau35 km luze da eta egun hirigintza proiek-tuak daude zatika estaltzeko, hiriburua etaaldirien arteko lotura naturalagoak eginahal izateko. Hirira sartzeko Parisko ateakerabiliz egiten da, antzinako harresietanirekitako ateak, egun sarbide nagusiakautobidez edo kale arruntez.Muga honen barnean, ibaiaren bi aldee-tan, igeltsuzko muinoek hirian orografia

Paris Frantziako hiriburua da, etaherrialdearen iparraldean dago,Sena ibaiaren ertzean. Hiriak

2.153.600 biztanle ditu, baina bere metro-politar gunea 12.067.000 milioi biztanle-koa da, Europar Batasuneko handiena,Frantziako Uhartea Île-de-France eskual-dean dagoena.Paris gaur egungo ekonomia-gunerik

garrantzitsuenetarikoa da, eta bere eraginapolitikan, artean, komunikabideetan,aisialdian, zientzian eta modan izugarriz-koa da, munduko metropolirik garrantzit-suenetarikoa baita.Parisko eskualdea, Frantziako Uharteaderitzona, Frantziako ekonomia-gunearenhiriburua da. 500,8 bilioi eurorekin,Frantziako Barne Produktu Gordinarenlaurdena sortzen du. La Défense,Europako negozio-barrutirik handiena,Frantziako enpresen erdiaren egoitzanagusia da, eta munduko 100 enpresarikhandietik 20rena ere. Era berean, UNES-CO edota OCDE bezalako erakundeenegoitzagune ere bada hiriburu frantsesa.

PARISArgien hiria

Dos días en París (2007)

Zuzendaria: Julie DelpyAktoreak: Julie Delpy, Adam Goldberg, Daniel Brül, Marie Pillet, Albert Delpy, Alexia Landeau, AdanJodorowsky, Alexandre Nahon.Marionek, argazkilari frantsesak, bere mutilagun amerikar berria, Jack, dakar Parisera bisitan, euren erroman-tizismorik gabeko erlazioari bultzada bat emateko saiakeran. Baina Marionen guraso astunek, Jacken zaletasu-nari monumentu guztiak fotografiatzeko eta kondoi frantsesak txiki geratuko zaizkiolaren uste osoari lotuta, ezdute asko laguntzen.

Eiffel dorrea.

Garaipenaren arkua.

6

mundua biran

Page 7: adi! aldizkaria

PARIS ARGIEN HIRIA

garrantzitsuenak bizi izan ditu. Parisiigaliar herriak menperatzen zuen gauregungo Parisko eremua Julio Zesarrentropak Paris bisitatu zutenean. Uste daParisiik fundatu zutela hiria K. a. 250 eta200 urteen bitartean, baina ezezaguna dahiriaren lehenengo kokapena. K. a. 52.urtean, erromatarrek hiria bereganatzendutenean, Lutetia izendatu eta Sena ibaia-ren ezkerraldean berreraiki zuten I. men-dean. Paris izena IV. mendean jaso zuenKlodoveok, frankoen buruzagiak, hiribu-ru bihurtu zuen 508. urtean, erromatarrakgaraitu ostean. IX. mendean zehar harre-siak eraiki zituzten eskuinaldeko ertzean,ezkerrekoa desagertu baitzen.XVI. mendearen amaiera eta XVII. men-dearen hasiera bitartean, Henrike IV.aklehenengo multzo arkitektonikoak erai-kiarazi zituen, hala nola Place des Vosges.Bere oinordekoa Luis XIII.ak harresialuzatu zuen eta Luis XIV.ak aipatutakoharresia bota eta bere ordez bulebar han-diak eraiki zituen. XVIII. mendearenamaieran Frantziako Iraultzak gogotsu jozuen Frantzia osoa baina batez ere berehiriburua, Paris; eta bertan jazo ziren lehe-nengo mugimendu herrikoiak, Bastillakokartzelaren hartzea, esaterako.Horren ondoren, Napoleon Bonapartejeneralak bere burua enperadore izendatuostean, Paris bihurtu zuen Inperioko hiri-buru. Luis Filiperen agintaldian, hiriainoiz baino lasterrago hazi zen. NapoleonIII.aren agintaldian hiriaren transforma-ziorik garrantzitsuena burutu zen.Enperadoreak Haussmann baroia bultzatuzuen Paris momentuko hiririk modernoe-

na bihurtzeko. Hiri zaharra suntsitu etabulebar handiak eta eraikin modernoakeraiki ziren, Garnier opera haien artean.Ur-hornikuntza berriak burutu ziren, baitabeste lan publiko asko ere. Paris, XIX.mendearen bigarren erdialdean, hainbateta hainbat Nazioarteko Erakusketarenegoitza izan zen. Haien artean garrantzit-suena 1889koa da, iraultzaren lehenengo

mendeurrena ospatzeko burutu zena.Ekitaldi honetarako eraiki zen EiffelDorrea, hasiera batean denboraldi batera-ko eraiki zena eta oraindik ere zutikdirauena. Bi pisurekin inauguratua izanzen, urte hartako ErakusketaUnibertsalerako. Dorrea botat-zekoa zen erakusketa bukatuostean, herritarrek ez zutelakohalako burdin hotzez egindakoestruktura hori eduki nahieuren herrian. Baina arkitekto-ak ez zuen bota nahi izan etadenbora irabazten joan zen,komunikabide batek bere ante-na han goian jartzea proposatuzuen arte. Horretarako hiruga-rren pisu bat eraiki beharkozuten, dorreak ez zeukalakobehar besteko altuera. Horriesker, dorrea bizirik dirau gauregun. XX. mendean Parisko metroa-ren lanak hasi ziren. FrançoisMitterrand presidentearenadministraziopean, 80 eta90ko hamarkadaren hasieran,hiriaren hirigintzak eta azpie-giturek berrikuntza handia jaso zuten. Champs-Élysées etorbidea, ia 3 km luzeda, La Concorde eta Charles de Gaulleplazak lotuz. "Ardatz historikoa" izenahartzen du, hiriko leku enblematikoakkonektatzen dituelako: Louvre-ko pirami-dea, Carrousel-eko Arc de Triomphe,Tuileries-eko lorategia, l'Obélisque, l'Arcde Triomphe eta l'Arche de la Défensemodernoa. Zinema, jatetxe, taberna eta

denda ugari daude etorbidearen alde bie-tan. 1975etik, Frantziako Tourra bertanamaitzen da.Parisera ikastera joatea pentsatuta dauka-tenentzako ere aukerak badaude.Ezagunena Parisko SorbonaUnibertsitatea da (La Sorbonne).Farntziako unibertsitaterik zaharrena da,eta Europa mailan ere urte gehien dutenen

artean dago. Denbora lasai hartzeko ere leku apropo-sak aurkitu daitezke hirian barrena.Luxembourg lorategia esaterako, Louvremuseotik gertu, edo Pompidou arte

modernoko museoa. Bertan ambienteezberdineko gelak aurkitu daitezke, inspi-razio bila doazenentzako edo arteareniksupuntu ezberdinak ulertu nahi dute-nentzako. Eraikinak ere, gordetzen dituenobren moduan, egitura abstraktua dauka,tutak eta eskailerak kanpotik doazela,eraikinari eraikuntza-lanetan dagoen erai-kin baten itxura emanez. Eta futbol zale-entzako, Paris Saint-Germain FC hiriko

futbol talde nagusia eta ezagunena da,Champs-Elysees kalean zehar, talde hone-tako hainbat dendaHiriburua, Frantziako burdinbide sarekoerdigunea da. Sei tren geltoki nagusiakhiru trenbide-sarera konektatuak daude:TGV (abiadura handiko trena), Corail tre-nak (abiadura normalekoak) eta Transilien(aldirietakoak).

Pariseko ikuspegi panoramikoa.

La Sorbona.

7AZAROA ADI! 1

mundua biran

Page 8: adi! aldizkaria

Tolosak Okzitaniako Tolosa hiritikjaso zuen izena, latinezko eta okzi-tanierazko izena, euskarazkoaz

gain, horrela baita (frantsesez Toulouseda). Hiribildua 1256an sortu zuenAlfontso X.ak eta, garaiko ohiturari jarrai-tuz, ospe handiko hiri baten izen beraeman zion. Tolosa GipuzkoakoTolosaldea eskualdeko udalerri nagusiada, ezaguna bertako Inauteriak direla eta.Hamar urtez (1844-1854) Gipuzkoakohiriburua izan zen.Gipuzkoako probintziaren erdialdeandago, Donostiatik hogeitabost kilometro-ra. Tolosa Oria ibaiak zeharkatzen du.Asteburuetako merkatuez eta urteanzeharko feriez gain, Donibane jaia(Tolosako euskaran, sanjoanak) da zalegehien biltzen duen ospakizuna.Sanjoanak ez dira, hala ere, inauterienparera heltzen. Bertan, Bordondantza

dantza mota nabarmendu daiteke.

Tolosako inauteriak dira Tolosasozialki eta kulturalki ospetsubihurtzen duten jai alai eta dotore-

ak. Tolosaren muina zein den galdetzenbadiogu geure buruari, konturatuko gara

Tolosako inauteriek duten xarma eta bere-zitasuna Euskal Herriko toki gutxitan aur-kitu ahal izango dugula. Gainera, jakinada Frankismo garaian aurrera egin zuteninauteri bakarretakoak izan zirela

Tolosakoak. Hainbat dira arrazoiak,horien artean txosnak, Tolosako hainbateragilek jartzen dituzten behin-behinekotaberna mugikorrak, laster batean muntatueta desmuntatu daitezkeenak. Prezio mer-keak eta jai herrikoiak bultzatzen dira,kontzertu ezberdinak, sagardo dastaketak,txokolatadak, etab. eskainiz. Besteakbeste, honako talde hauek dira Txosnabatzordea osatzen dutenak: TolosaldekoAHT Gelditu! Elkarlana, BilguneFeminista, Euskal Herria Sozialista aldiz-karia, Sanblaspiko Gazte Asanblada, etab.Kaldereroek, Inauteriak hastear daudela

adierazten digute jai hauek. Ostegun Gizena Tolosako jendearentzaturteko egunik garrantzitsuenetarikoa delaesan dezakegu. Goizean, hamaiketakotxiki bat egin ondoren, jendea udaletxera

hurbiltzen da 12:00etako txupinazoa ikus-tera, baina lehenago, 11:45ak aldera,herriko Udaletxeko enparantza lepo betet-zen dute eta bertan sortzen dengiroa(herriko txarangen laguntzaz)aparte-koa izaten da. Orduan, 12:00etako txupi-nazoaren ondoren, jendea tabernetara joa-ten da edari eta txistor bila. Arratsaldekolau eta erdietan, berriz, ohikoa izaten dazezenak ikustera joatea,zezenen lehenegunari hasiera emanik. Gau partean,tolo-sar gazte jendeak afariak eduki ohi ditu. Ostiral mehea inauterietako egunik lasaie-na dela. Goizean Ozenki txistulari taldeaikus daiteke Tolosako kaleetatik igarotzeneta arratsaldean umetxoentzako zezen-txiki eta poniak ateratzen dituzte zezenplazan. Larunbata edo Zaldunita bezpera,umetxoen eta helduen danborrada alai etazaratatsua da. Lehenengo eta behin, goi-zean, buruhandi eta erraldoiak ateratzendira Tolosako parte zaharretik. Ondoren,arratsaldean, gaztetxoak beren danborrahartu eta Tolosako kaleetara abiatzen dira.Larunbatean, ez dira zezenak ateratzen(Inauterietako egun bakarra). Gauean,berriz,normalean gaueko 12:00etan, inau-terietako danborradarik nagusiena aterat-zen da, helduen danborrada, hain zuzenere. Igandea edo Zaldunita eguna, inauterieta-ko beste egun garrantzitsua da. Goizeko8:00etan Diana hasten da eta nahikoajende biltzen da nahiz eta ordu ona ezizan. Geroxeago, 10:30ean, sokamuturraegiten da. Goizetik hasita, egun osoanhainbat txaranga ateratzen dira kalez kaleTolosako giroa alaitzera. Gero arratsalde-an,jendea zezen plazara hurbiltzen da

erreportajeaTolosako inauteriak

Tolosako txaranga.

8

eTolosako inauteriak

Gipuzkoako herriko inauteriok bide luzea eta gogorra jasan dute,

egun, Euskal Herria harro egoteko moduko duten fama izatera

heltzeko

Page 9: adi! aldizkaria

erreportajea

zezenen ikuskizunaz gozatzera.Egun osoan zehar jendeak egin-dako karrozak ibiltzen diraTolosako kale batzuetatik etabeste karroza batzuek toki fin-koa hartzen dute eta hor igarot-zen dute eguna.Astelehena edo Astelehenita

herriko jendearen eta gertukoherrien eguna da, ume, gaztezein helduak ateratzen direlakokonpartsetan dantzan. Gero,sokamuturra ateratzen da plazaberrian, eta arratsaldean, berriz,beti bezala, larunbatean izanezik, zezenak ateratzen dira,16:30 ean. Egunik jendetsuenadela astelehenita, izan ere, kan-potik izugarrizko jende pilaetortzen da eta jaia Tolosakobazter guztietara zabaltzen dute.

Asteartea edo Asteartita Inauterien azkeneguna da, eta, beraz, inauteriei agur esanbehar diegu.Asteartita eguna goizeko6:00etan hasten da alboradarekin. Bi ordugeroago, goizeko 8:00etan, pattar zezenaospatzen da. Bertara,gau horretan festazgozaturiko gazteak eta baita edade guztie-tako jendea ateratzen da. 10:30ak alderasokamuturra ateratzen da eta 11:30eankonpartsa eta karrozak ateratzen hastendira. Karrozak goiz eta arratsalde osoanibiltzen dira gora eta behera. Amaitzeko,24:00etan, Sardinaren hileta ospatzen da.Inauteriak ez dira ezer musikarik gabe.Baina Musika taldeak ez dira faltaTolosan. Adibidez, Tolosako TxistulariBandak, Tolosako musika Bandak eta 20txarangak, peñek edo sozietateek bainogehiago osatzen dute jai giroa. Inauteriekhorrelako musika girorik gabe, ospakizunhoriek ez lukete daukaten prestigio edoxarmarik edukiko. Talde horiek, era guz-tietako abestiak jotzen dituzte (abestilasaiak nahiz biziak) eta jendeak, oro har,abesti gehienak ezagutu ohi ditu. Gainera,jotzen diren kanta gehienak beste herribatzuetako festetan ere entzun ahal ditu-gu. Aipatu beharra dago ohiko inauterieta-ko errepertorioa 17 abestik osatzen dutela.Jantziak edo mozorroak ere garrantzitsuakdira. Ez du garrantzirik bakoitzak eraman-go duen mozorroa polita ala itsusia den,garrantzia duena zerbait aldean eramateada. Koloreak, tamainak edota luzerak ber-din dio, jendeak dena aurpegi onaz hartuohi du. Mozorroak era guztietakoak izandaitezke eta jendeak originalenak estima-tu ohi ditu.Tolosako inauteriak aldaketa ugari jasan

ditu urteetan zehar. XIX. mende osoanzehar eta XX. mende hasieran era guztie-tako ekintzak antolatzen joan ziren.Adibidez, bertsolariak, idi-apostuak, etab.Geroago, 1937.urtean debekatu egin zeninauteriak ospatzea, garai hartako erregi-men politikoak, frankismoak, jarritakozenbait eragozpenen ondorioz. 1943. urte-ra arte, inauteriak xumeki ospatzen hasiziren berriro. Eta orduz geroztik, urteaskoren buruan, ikusgarritasunean etaasistentzian nabarmen hobetu dira jaiok.Inauteriek beti aurrera begiratzen dute etaez diete uko egiten ideia berriei. Horrenadierazgarri dugu, 25 urte hauetan inaute-riek izan dituzten aldaketak. Alde batetik,ikusgarritasunean irabazi dute, baina hainbereizgarria izan ohi den inprobisaziopuntu hori galdu gabe eta betiere, betikoospakizun tradizionalak alde batera utzigabe.Tolosako inauteriak edonongo inau-teriak bezalakoak dira, betiko osagaiakkontuan hartzen dituztela: musika, dantza,sonoritatea, kolore biziak, gastronomiaetab. Horregatik guztiagatik, esan dezake-gu Euskal Herrian dauden garrantzitsue-netarikoak direla.Kuadrilek inauterietan duten garrantziahandia da. Kuadrilla ugarik parte hartzen

dute era guztietako ekintzetan, hala nola,karrozetan (hilabeteak igarotzen dituzteahal duten karrozarik politena eta origina-lena sortzen) eta zezenak hasi baino lehen,zezen plazako jendearen aurrean era guz-tietako ikuskizunak sortuz.Gaztetxoek ere garrantzia handia izan ohidute inauterietan. Alde batetik, inauteriakbaino astebete lehenago, kaldereroen egu-nean ospatzen den gaztetxoen festibalak(umeen danborrada eguna), zenbait pert-sona erakartzen ditu umetxoak danborra

jotzen ikustera eta entzutera. Bestalde,danborraren burrunbaz, umetxoak denbo-ra luzean protagonista bihurtzen dira dan-borrada egunean. Gazteenei bideraturiko eguna aurkeztenzaigu, Astelehenita. Egun honetan, milaka

gaztek parte hartzen dute zenbait hilabete-tan prestaturiko desfile eta konpartsetan,gurasoei eta konpartsan lan egin dutenpertsonei eguna alaituz. Lagun taldehauek aktore gisa jokatzen dute zenbaite-tan, gaur egungo gizartean gaizki ikustendituzten gauzak umore onez kritikatuzedota gaur egungo politika munduko etazenbait pertsonaia garrantzitsu imitatuz.Urtean zehar lekuz kanpo egon litezkeen

txantxa horiek, inauterietan barre pixkabat egiteko erabili izan ohi dira, jendearenharridura eta alaitasuna pizteko.Inauteriez gain, ezin ditugu ahaztuTolosan aurki ditzakegun beste zenbaitjarduera ere. Urtean zehar herrian egitendiren ekintza kulturaletan gehien nabar-mentzen direnak honakoak dira: batetik,koralen festibala eta, bestetik, txotxongi-loen festibal internazionala. Ekintza kul-tural horiek turismoa erakartzea dute hel-buru nagusi .

Oria ibaia, Tolosa.

Astelenita eguna, Tolosan.

Tolosako zezen plaza.

9AZAROA ADI! 1

Tolosako inauteriak e

Page 10: adi! aldizkaria

PLITVICE PARKE NAZIONALA

KROAZIAAdriatikoko Perla

Zagreb Kroaziako hiriburu eta hiri handiena da.Errepublikako gobernu, kultura, ekonomia eta zientziahiri nagusia da. Austria-Hungariako Inperioaren garaian

Agram eta Zágráb izenak izan zituen.Panoniako zabaldiaren hegoaldean kokatua dagoenez,Erdialdeko Europaren eta Itsaso Adriatikoaren arteko bide lotu-ne garrantzitsua da. Hiria Medvednica (hartzen mendia) mendi-ko hegoaldeko magalaren eta Sava ibaiaren artean dago, gutxigorabehera 122 metroko garaieran.Bi muino ditu, bata Gradec, bertan Gornji Grad (hiri garaia)kokatzen delarik eta bestea Kaptol eta bien artean jadanik desbi-deratuta dagoen Medve‰ãak erreka pasatzen zen tokian Krvavimost kalea dago. Hauen barrenean Trg Bana Jelaãiça plazakDonji Grad beheko hiri berriagoari paso ematen dio. Plazatikbertatik hasten da Zagrebeko etorbide nagusia den Ilica kaleaere, sei kilometro luze dena.Erromatarrek Panoniako hiriburu izendatu zuten Andautoniak.o. I mendean.Zagreben lehenengo aipamena 1094ko dokumentu batean agerida, Hungariako errege Ladislao I.ak Kaptol fundatu zueneanGradecen pareko muinoan. Hiri biak banatuta mantendu zirenmendeetan zehar, bata apezpikuaren herria izanik eta bestea

erregeena. 1242an mogolek Kaptol erasotu zuten baina apezpikuhiriak aurrera egitea lortu zuen. Bela IV.a errege hungariarrakGradec erresumako hiri aske bihurtu zuen, jauntxo feudaletatiksalbu, artisauak era-karri nahi baitzituenhirira. Kaptol etaGradecen artekolehiakortasun handiaetorri zen orduan,urteetan zehar istiluugari izan zituztela-rik. 1593an otoman-darren erasoak etorriziren, baina hauei ere ongi eutsi zieten.XVII. mendean Nikola Frankopan Banak Gradec aukeratu zuenbizitzeko. Hurrengo mendeetan izurrite eta suteek hiri biak askokaltetu zituzten eta hiri biek bat egitea erabaki zuten 1850an.Hiria nabarmen handitzen ari zen eta beheko lur lauetan zabalt-zen hasi zen, Sava ibairaino iritsi arte.XIX. mendean Zagrebek berpizkunde iliriar abertzalea haztenikusi zuen. Lehen Mundu Gerraren ondoren Austria-HungariakoInperioa desegitearekin batera esloveniar, kroaziar, serbiar, bos-

niar eta mazedoniarrek lehenengo Jugoslaviasortu zuten Alexandro I.aren agindupean.Hiriburua Belgrado aukeratu zuten, erregeazuen hiriburu bakarra baitzen. BigarrenMundu Gerraren ondoren ere egitura berdi-nak jarraitu zuen, herrialdea komunistabazen ere.1991an Kroazia askeko hiriburu bihurtu zeneta bertan daude Kroaziako gobernuarenegoitzak.

Zagrebeko ikuspegi panoramikoa.

Ban Josip Celacic plaza, Zagreb.

Plitvice Lakuetako Parke Nazionala(kroazieraz Nacionalni parkPlitvička jezera), Kroaziako parke

naturalik garrantzitsuena da. 1949anizendatu zuten parke nazional eta 1979anUnescok gizateriaren ondare izendatuzuen. Zagreb hiriburutik 137 kilometrohegoaldera dago, Bosniarekiko mugatikoso gertu.Lika-Senj eskualdeko Mala Kapela men-dietan kokatzen da, Kroazia erdialdean.296 km²ko azalera du parkeak. Mesetakarstiko batean altuera desbedineko 16laku eta berauek konektatzen dituzten 92urjauzi daude. Matica ibaiaren urak hart-zen ditu eta 133 metro beherago Koranaibaia sortzen du.Goiko hamabi lakuak (Gornja jezera)dolomita harrietan eratu dira. Lakurik

handienak lehenengoa den Prošćanskojezero (68 ha), Galovac (12'5 ha) eta azke-nengoa den Kozjak (81 ha) dira. Behekolau lakuak (Donja jezera) txikiak dira.Kareharritan sortutako lakuak direnezkobazulo ugari ere aurkitzen dira.Urjauzien artean aipatzekoa da VelikiSplat, 78 metrotako saltoa. Lakuak medi-terraniar eta alpeetar floraz inguraturikdaude. Pagoak, izeiak, pinuak eta astiga-rrak dira nagusi eta baso hauetan hartzarreez eta otsoez gain 120 hegazti espe-zietik gora bizi dira.1893an jadanik parkearen kontserbaziora-ko komisio bat eratu zen eta 1896rakolehenengo hotela eraiki zuten bertan.Garai hartan 1000 bisitari jaso ohi zituz-ten urtero. 1949an Yugoslaviako gober-nuak parkea nazionalizatu zuen. Gaur

egun ia milioi bat bisitari hartzen dituparkeak. Turistentzako ibilbide politaprestatua dago; tren batek goiko lakuraeramaten du jendea eta ondoren lakuguztien ertzetik bidexka eta zubiak iga-roz behean bukatzen da bisitaldia.Tartean handiena den Kozjak lakua itsa-suntziz igarotzen da.

Parkeko lakuetako bat.

10

mundua biran

Page 11: adi! aldizkaria

KROAZIA ADRIATIKOKO PERLA

Split Kroaziako hiria da, Dalmaziako hiriburua etaKroaziako bigarren hiririk handiena da. GreziarrekAsphalatos izeneko kolonia sortu zuten. Izena inguruan

hazten zen landare ohikoenak eman zion, oteak. ErromatarrekDalmazia hartu zutenean hiriaren izena Spalatum bihurtu zen.Garai hartan Dalmaziako hiriburua zen Salonaetik 10 kilometro-ra zegoen herrixka bat baino ez zen, baina 305ean, 59 urte zitue-la eta gaixotasun batek ia ia hil ondoren, Diokleziano erromatarenperadoreak erretiroa hartu zuen. Itsaso Adriatikoko kostaldeanjauregia eraiki zuen.Dioklezianoren jauregiak 38.500 m²ko azalera zeukan eta erdiabaino gehiago kanpamendu militarrak osatzen zuen. Harresiek 16dorre zituzten inguruan eta palazioak ate bana zeukan aldebakoitzean. Aterik handiena Porta aurea (Urrezko atea) zen,Salonarako bidera ematen zuena. Beste ateak Porta argentea(zilarrezko atea), Porta ferrea (Burdinezko atea) eta itsasora ema-ten zuen Porta aenea ziren. Palazioaren erdian Jupiterren tenpluaeta Dioklezianoren mausoleoa zeuden. Palazioa kareharriz etamarmolez egina zegoen erabat.V mendetik aurrera Dioklezianoren jauregia hiri bihurtzen hasizen eta 630. urtean avaroek Salona suntsitu zutenean palazioarenharresietan babestu ziren biztanleak. Splitek artzapezpikua lortuzuenean Salonaren ondorengo hiritzat hartua izan zen, eta ondo-rioz Dalmaziako hiriburu bihurtu zen.Jadanik Spalato izenarekin 812 eta 1089 artean BizantziarInperioaren menpe egon zen arren, autonomia handia izan zuen.XII mendean hungariarrak izan ziren Dalmaziaren jabe eta 1420urtean Veneziaren menpe gelditu zen. XVI. mendean hiria nabar-men handitu zen, aintzinako Dioklezianoren harresietatik harata-

go hedatu zelarik. Ordutik aurrera Dalmazia osoaren bilakaerahistorikoa izan zuen, 1797an Napoleonen menpe eta 1809tikaurrera Austriar Inperioaren menpe. 1919an, Lehen Mundu Gerrabukatzean Jugoslaviak hartu zuen eta izena aldatu zioten, Splitkroazierazko aldaera hartu zuelarik.Dioklezianoren jauregia 1979an Gizateriaren ondare izendatuzuen Unescok. Gaur egun Spliten alde historikoa mugatzen dugarai bateko palazioaren harresiak. 650 urtean Dioklezianoenmausoleoa zena San Duje katedrala bihurtu zen (kroazierazKatedrala Svatog Dujma) eta XIII eta XVI mendeen artean kan-pandorrea gehitu zioten.XIV. mendeaz geroztik harresiari itsatsia auzo berriak sortu zirenhala nola Lučac, Manus, Dobri, Lovret eta Veli Varos.175 metroko altuera duen Marjan muinoa Spliten sinboloetakobat da. Bertatik badiaren ikuspegi ederrak daude eta museo arke-ologiko bat ere bai.

zitsuenen artean, Hiri Zaharreko harresiak daude. XIII. eta XVI.mendeen artean eraiki ziren. 25 metrotako altuera eta 6 metrota-ko zabalera dute. Errektangulu itxura ematen dio hiriari eta erpinbakoitzean dorre zirkular batek babesten du.Milicevic plazan kokatzen dira Dubrovnikeko eliza garrantzit-suenak, hala nola, frantziskotarren eta klaratarren komentuak etaSalbatzailearen eliza.Stradun edo Placa kalea Dubrovnikeko kalerik garrantzitsuenada. 1667ko lurrikarak erabat suntsitu zuenez gaur egungo eraiki-nak estilo barroko berbera dute. Kalearen muturrean 16 kanila-dun Onofrioren iturri famatua dago.Elafita uharteak Dubrovniketik iparraldera dauden 14 uharte dira,hauetatik hiru handienak baino ez daude populatuta; Koločep,Lopud eta Sipan. Plinio Zaharrak aipatu zituen bere Naturalis his-toria obran. Izena greziarrek eman zioten, elaphos oreina da gre-zieraz.Pelješac penintsula 65 kilometrotako penintsula luzea da. Iparekialdean erabat soila da baina hego mendebaldean mahasti eta

laranjondoek estaltzen dute. Iliriarrakbizi izan ziren antzinatik eta 1333tikaurrera Dubrovnikek bereganatu zuen.Ardoa egiten da bertan.Lokrum uhartea Dubrovniketik 600metrotara dagoen uhartea da.Mediterranear basoak estaltzen du eta1959an eraikitako lorategi botanikoadauka bertan. Jatetxe bat eta hondartzanudista bat dagoenetik toki turistikoabihurtu da.

Dubrovnik (italieraz Ragusa) Adriatikoan dagoenKroaziako hiria da, Dalmaziako hegoaldean. Turismohandia jasotzen duen hiria da eta horretaz gain itsas-

portu garrantzitsua da eta Dubrovnik-Neretva eskualdeko hiribu-rua. 1979tik aurrera hiriaren alde historikoa UNESCOrenGizateriaren Ondarea da.VII. mendean eslaviar inbasioek Epidaurum (gaur egungoCavtat) suntsitu zuten eta bertako biztanleak kostaldeko Laus ize-neko uharte batean babestu ziren. Pixkanaka inguruko eslaviarre-kin nahastuz joan ziren eta Adriatikoko kai garrantzitsua bihurt-zen hasi zen. VIII. mendean arabiarrek erasotu ondorenBizantziar inperioari laguntza eskatu zioten eta honek bereDalmazia probintzian sartu zuen. XI. mendean, bere itsas flotagaratu zuen eta XII. menderako harresi handiak eraiki zituen.1204ean, Veneziak Konstantinopla menperatzean, Dubrovnik ereeskuratu zuen 1358an independentzia eskuratu eta RagusakoErrepublika sortu zen arte. 1808an, Napoleonek hartu zuen hiria, errepublikari amaiera ema-nez eta 1815ean, Vienako BatzarrakHabsburgotarren inperioaren eskutan utzizuen. Hortik aurrera gainbehera etorrizen. Bi mundu gerrek kaosa ekarri zutenhirira eta ez zen berrindartu Titorengaraian turismo gune bihurtzen hasi arte.1991ean Kroaziak independentzia alda-rrikatu zuen eta Jugoslaviako armadaksei hilabetez setioa ezarri zion hiriariharresi barneko eraikin ugari suntsituz.Hirian aurkitzen diren ondasun garrant- Hiri Zaharreko harresia, Dubrovnik.

11AZAROA ADI! 1

mundua biran

Page 12: adi! aldizkaria

Afrika bizitza da

Uztailaren 11an iritsi nintzenSenegalen hego-mendebaldekoUsuy herrira, Senegaleko

Casamance eskualde aberatsean kokaturikotxoko lasai eta abegitsu hartara, BakerakoLankidetza Batzarrea (BLB) gobernuz kan-poko erakundeak bertan dituen proiektuetanparte hartuz.Nekazal ingeniaritzan ditudan ikasketezbaliatuz bertako emakumeek dituzten barat-zeetan aholkulari moduan aritzeko lanarekinjoan nintzen, bertako nekazal garapeneanlaguntzeko asmotan. Baina zoritxarrez nereegonaldiak, uztailetik urrira izan bainitzenbertan, sasoi hezearekin kointziditu zuen etabaratza guztiak bertan behera utzita aurkitunituen euri eraso bortitzengatik eta jende guz-tia, haur, emakume eta gizon, arrozaren lan-ketan aritzen direlako, arroza baita oinarrizkoelikagaia lurralde haietan.Horrela bada, batetik BLBk zituen besteproiektuen jarraipena eta ebaluazioan aritunintzen: ospitala, osasun etxeak, putzuak,euri-ur zisternak, amategiak, barazki hornitzezentruak, eta abar, eta bestetik, proiektuberrien identifikazio lanetan ere bai: zenbaitherrixketako osasun azpiegituren egoera,herriko jendearekin elkarrizketak...Casamance eskualdea duela 20 urte hasi zenerrebelio eta guda baten azken arnasak bizit-zen ari da, bakea gertu dela dirudi eta jende-ari esperantza hori sumatzen zaio irribarrean.Baina guda honek eskualdea erabat baztertu-rik utzi du herrialdeko gobernuari dagokio-nez. Garraio azpiegiturak benetan penaga-rriak dira, herritarren gehiengoak argindarriketa urik ez du etxean eta osasun zerbitzuaknegargarriak dira. Usuy departamenduan esa-terako, 40.000 biztanlerentzat mediku etaospital bakarra dute 12 oherekin: lau hau-rrentzat, lau gizonentzat eta beste lau emaku-meentzat. Herrixketan "osasun etxeak" dituz-te clamoxil pare bat eta lau parazetamolekin,bertan estatuak ordaindu beharko luken for-matutako erizain bolondresak aritzen diralanean aspertu eta hiriburuetara alde egitenduten arte.

Pozaren pozez bizitako

abentura

Sentitzen ikasi dut, bi astetan gauzekiko ikuspegia aldatu egin dut, ezberdin begi-ratzen ditut gauzak, ikusi ezin daitezkeen gauzak ere ikusi egiten ditut.

Poloniako herri txiki baten izan naiz bi astez, Janowice Wilkie, Wroclaw hiritik osogertu. Poloniako herri ezkutu honen paraje miragarri asko ezagutu ditut, sentitu ditut.Natura maitatzen ikasi dut. Atzerriko kulturak beste ikuspegi batetik ikusi ditut, hurbilhurbiletik, beste herrialdeetan herritarrak kexkatzen dituzten arazoez ohartu naiz.

Euskal Herritik kanpo beste milaka herrialde zoragarri daudela ziur nago orain, eta hel-burutzat daukat herrialde guzti horiek ezagutzea. Jendearekin oso harreman onak eginditut, denak gara oso ezberdinak baina gauza batek batzen gaitu, hor egotearen sentsa-zioak eta nahiak.

Hasierako egun biak ez ziren oso erosoak izan ingeles maila eta lotsa dela eta, baina den-borak aurrera egin zuen heinean lotsa alde batera uzten joan ginen eta modu batean edobestean ezagutzen hasi ginen, hitz egiten, gauza sakonei buruz ere hitz egin genuen. Suaegin genuen eta hor hasi ginen sentimenduak biluzten, kipulak bezala geroz eta gehiago.Oso esperientzia ona izan da, eskolan ikasten ez diren gauzak ikasten dira eta hauek dirahain zuzen bizitzaren gazi goxoak. Izugarria.

Belgikako hegoaldean dagoen zen-tro batean pasa ditut abuztuko 3aste, beste 7 boluntariorekin bate-

ra, elbarritasun zerebrala duten gazteekinjolas eta aktibitateak egiten. Pultserak,kamixetak, txotxongiloak, eta beste milagauza egin ditugu, baina izan dugu denbo-ra aste bukaeretan Belgikako lekuak erebixitatzeko.

Bertako eguraldiak, Donostiko eguraldia-ren antz handia du, hau da, aste oso batigaro daiteke eguzkia ikusi arte. Beroaegiten du udan, baino euria ere ikus deza-kegu maiz.Behin, zentroko ikastolan geundela, ekait-za hasi zuen, eta bertako gazte asko bel-durtuta zeudela, soinu bortitz bat entzunzen. Tximista eta trumoi artean, kazkaba-rra hasi zuen: golfeko pelotak izango bai-

liran, 25 gradu egiten zituen udako arrat-salde normal batean, kazkabarra. Inoizikusitakoa! Ordu bete beranduago, izuga-rrizko eguzkia eta beroa, zeru guztiaoskarbi!Onartu behar da, Belgikako eguraldia ezdela munduko hoberena, baina garagar-doa, ez da batere txarra. Beraien arteanoso desberdinak diren garagardo pila batdituzte, gozoak, garratzak, 9 gradukoak,gradu bateakoak... bariedade handiakdituzte hortan.

Eta janari tipikoa zein den? Patata friji-tuak, eta gofreak. Txokolatea ere ez dagobatere gaizki! Izan ere, Belgikak badituhainbat gauza interesgarri. Hala ere, jaki-na da hori: han geunden bitartean, turistenerdiak gaztelaniaz hitz egiten zuten, tahorien artean, askok euskeraz.

Go rka Zarate Belgika

S ara Garc ia Polonia

Le ire Arro yo

Senega l

Belgikaren lilurak

12

[email protected] gutunak

Page 13: adi! aldizkaria

Non gustatuko litzaizuke

igarotzea urte amaiera?

PauloAlde Zaharra

Hego hemisferioko edozeinherrialdetan, han uda izangobaita.

IratiArangoiti

Nik beti pasa izan ditut gabonakgurasoekin eta aitona-amonare-kin. Gustatuko litzaidake familiaosoarekin momentu horiek gozat-zea.

SergiTarragona

Normalean, lagunekin kotxeahartu eta edozein lekutara joa-ten gara gabon zaharrak ospat-zera beste herri batean. Aurten,iparraldera joatea pentsatudugu.

IxoneSantutxu

Hondartzan eguzkipean pasat-zea gustatuko litzaidake. Betihotzez inguraturik gaude datahorretan eta aldatzeagatik.

Javier Deustua

Niri, egia esan, berdin dit nonegon urteko azkenengo egunean,familiarekin baldin banago.Baina zeozer aukeratzekotan,mendia aukeratuko nuke, elurra-gatik.

IzaskunSan Inazio

Madrilen gustatuko litzaidakeigarotzea, Sol plazako erlojua-ren aurrean. Ia egia den horren-beste jende biltzen dela telebis-tan ikusten dugun moduan.

13

Page 14: adi! aldizkaria

berbetanMAITE FRAILErekin

“Gazteak, ingelesa ikasteaz gain, hona etortzen dira lan bila”

14

oso hiri kapitalista eta jendetsua zela izanzen, Londres erdialdean denda, komertzioeta taberna mordo bat baitaude jendezjosia.

Ikasten, lanean… Kontaiguzu nolakoa

den zure egun arrunt bat Londresen.

Orain dela hiru hilabete iritsi nintzen, bi

bidaia al da? Nolako inpresioa izan

zenuen heltzerakoan?

Bai, Londresera egiten dudan lehen bidaiada. Heltzerakoan, Holborn metroko gelto-kian geratu ginen Aretxabaletako lagunbat eta ni, agentziara joateko. Agentziabati ordaindu genion lana eta etxea topat-zeko heldu bezain laster. Lehen inpresioa

Zergatik aukeratu zenuen Londres?

Londres, ekintza eta alternatiba ezberdi-nak eskaintzen dituen hiri bat delako,musikaren aldetik historia asko du eta ber-tako kultura gertutik ezagutzeak erakarriegiten ninduen.

Londresera egiten duzun lehenengo

Maite Fraile Aretxabaletarrak irailean hartu zuen Londreserako hegazkina.

Ikusnetzunezko ikasketak amaitu eta ingelesa praktikatu asmoz ekin zion bere bideari.

Erresuma Batuko hiriburutik eman digu bere ikuspuntuaren berri.

Testua: Gazteaukera

Argazkiak:Maite Fraile

b

Page 15: adi! aldizkaria

berbetanMAITE FRAILErekin

“Gazteak, ingelesa ikasteaz gain, hona etortzen dira lan bila”

15

astetara lana aurkitu nuen eta orain artelanean aritu naiz kafetegi batean, Caffe

Neron. Laster ingeleseko klaseak hartukoditut lanean ari naizen bitartean nire inge-les maila hobetzeko. Denbora librean,lagunekin irteten naiz Londoneko lekuberriak bisitatzera: kaleak, museoak, arro-pa azokak… eta asteburuetan taberna

ezberdinetara joaten gara zerbeza batzukedatera. Azkenaldian St Paul katedraleanegon gara munduko krisi ekonomikoarenkontra protestatzen, Occupy London

mugimenduan. Gazte eta heldu asko hur-bildu gara bertara.

Gazte asko al dago zu bezalako egoeran

Londresen (ikasten eta lanean) eta zer-

gatik uste duzu erakartzen duela

horrenbete jende hiriak?

Bai jende asko dago nire egoera berdine-an, gehienak lanean. Euskal herrian etaEspainian langabezia altua denez, ingele-sa ikasteaz gain hona etortzen dira lanbila, hemen oso erraza baita kafetegietan,taberna eta jatetxeetan zerbitzari eta kit-

chen porter (harrikoa egiten dutenak)bezalako lanak aurkitzea.

Zer da zure bizimodu berriaz gehien

gustatzen zaizuna eta gutxien?

Nire bizimodu berritik gehien gustatzenzaidana, ingeles maila hobetzen ari delaigartzeaz gain independenteki eta eguneroesperientzia berriak eta ezberdinak bizit-zen ari naizela da. Gutxien, jende asko etaprisaka bizi dela da, ez zait gustatzen bizi-modu erritmo azkar hori.

Talka kultural handia izan al da zuret-

zat ingelesen ohitura eta kulturara egi-

tea? Ezberdintasun handiak aurkitzen

al dituzu?

Bai talka handia izan da, oso kulturaezberdinak baitira Euskal Herrikoa etaIngalaterrakoa. Euskal Herrian jendeaberoagoa da, hemen hotzagoak eta zuze-nagoak dira, baina bueno denetik dagohemen, oso kultur anitza den hiria daLondres, munduko herrialde ezberdineta-ko pertsona asko bizi baitira, ingelesakbaino gehiago uste dut nik. Bai ezberdin-

tasunak ditu Euskal Herriarekin, kotxeekezkerretik gidatzeaz gain hemengo janariaez da han bezalako ona, pintxopoteoakbotaten ditut faltan…

Krisian murgildurik, nabaritzen al da

horrelakorik Londresen?

Bai, nabaritzen da krisian murgildurikgaudela eta batzuk aitzaki bezala hartzendutela langileei ez ordaintzeko. Badutlagunen bat edo beste, bere managerrak,egindako lanagatik gutxiago ordaindu edoezer ordaintzen ez diotela. Bestalde,Londres oso kapitalista da eta asko igart-zen dira klase sozialak.

Munduko bazter ezberdinetako jendea

ezagutzeko aukera izan duzu.

Nolakoak izan dira orain arteko hartu

emanak?

Bai munduko jende ezberdin asko ezagu-tu dut, txinoak, hego-afrikarrak, italiarrak,espainiar asko eta euskaldunen bat. Osoonak izan dira orain arteko hartu emanak,jende jatorra ezagutu dut eta oso poziknago.

Herriminik, izan al duzu? Zeintzuk

dira zure trikimailuak lagunengandik

eta familiarengandik gertuago sentitze-

ko?

Bai, noski badut herrimina, asko gogorat-zen naiz familia eta lagunena. Beraiekinkomunikatzeko e-postak eta facebooksare soziala erabiltzen dut.

Festarako giro ona aurkitu al duzu?

Bai festarako giro ona aurkitu dut, hobere-na aste bukaera bakoitza ezberdina delada, leku ezberdinetan izaten gara, horrelaluzarora begira gehien gustatzen zaigunjai giroa aukeratzeko.

Page 16: adi! aldizkaria

Pertsona batentzako forfaita eskuratzean, beste bat doan

Balioduna astelehenetik ostiralera. Abenduaren 12tik urtarrilaren 7ra. Formigaleko eski estazioan soilik.

Negu honetan eski denboraldia inoiz baino zuriagoa.

PIRINIOAKzatoz eta jabetu

Helduak Umeak

1 Egun 42,00 € 33,50 € 2 Egun 82,00 € 65,50 €3 Egun 121,50 € 97,00 €1/2 Egun 34,00 € 27,00 €1 Egun, Gaueko eski (beharrezko erreserba, 18:00tik a

20:30etara, oinarrizko osasun asistentzia barne) 17,00 € 12,00€