535 guaixe

24
SAKANAKO ASTEKARIA 2015eko abenduak 24, osteguna • 2. aroa • 535. zenbakia Igandeko hauteskundeetan Ahal Dugu sendotu da >>5-8 Amiantoaren kaltetuek elkartea sortuko dute >>9 Gerra eta bakea, Haize Berriak bandaren kontzertua >>21

description

 

Transcript of 535 guaixe

Page 1: 535 guaixe

SAK

AN

AKO

AST

EKA

RIA

2015

eko

aben

duak

24,

ost

egun

a • 2

. aro

a • 5

35. z

enba

kia

IgandekohauteskundeetanAhal Dugusendotu da>>5-8

Amiantoarenkaltetuekelkartea sortukodute >>9

Gerra eta bakea,Haize Berriakbandarenkontzertua >>21

Page 2: 535 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a2

Argazkiak emateko lekuak: • Altsasu: Foru Plaza 23-1 • [email protected] • Ordainketa, Guaixeren bulegoan edo ondoko kontu zenbakian egin daiteke:

3035 0018 47 0181012564 ZORION agurrakEta orain... 4 euro argazkia eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen opari-papera doan! Bazkideek 3,50 euro!ARGAZKIAK ASTEBETE LEHENAGO EKARRI, TOKIRIK GABE GELDITUKO ZARA BESTELA!

MusikaGerra eta bakea, Gernika 1937.Abenduaren 26an, larunbatean,20:00etan Altsasuko Iortian. HaizeBerriak banda eta Josu Maroto.

Iñaki Auzmendi. Abenduaren 26an,larunbatean, 20:30ean EtxarriAranazko kultur etxean.

Chuchín Ibañez y sus mariachis.Abenduaren 26an, larunbatean,22:00etan Olatzagutiko Clinkerjatetxean. Kontzertu-afaria.

Los Tenampas y el Mariachi.Abenduaren 27an, igandean,17:00etan, Lakuntzako Kultur Etxean.

El Txino Kudeiro. Abenduaren30ean, asteazkenean, 18:00etanAltsasuko Intxostiapunta gaztegunean.

Elkartasun kontzertua. Ilbeltzaren2an, larunbatean, 19:30ean eta22:00etan Altsasuko Iortia kulturgunean. Trasteando.

Entzun zak. Ilbeltzaren 2an,larunbatean, 20:00etan LakuntzakoSorginak tabernan.

Arkada Sozial eta Alerta Gorria.Ilbeltzaren 5ean, asteartean,23:00etan Altsasuko Gaztetxean.

Zama doinuz arinduz. Ilbeltzaren10ean, igandean, 18:00etan eta20:00etan Etxarri Aranazko kulturtxean. Sare eta Etxerat.

AntzerkiaPanpinen mundu magikoa.Abenduaren 27an, domekan,12:00etan eta 17:00etan AltsasukoIortia kultur gunean. Luis PardosAntzerki Ekoizpenak.

Ekoetikopatetikoa. Ilbeltzaren 2an,larunbatean, 19:00etan EtxarriAranazko kultur etxean. Jabi Rodileta Anabel Arraiza.

Victor y el monstruo(Frankenstein). Ilbeltzaren 10ean,domekan, 17:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

Txotxongiloak Itsasminez. Abenduaren 27an,igandean, 17:30ean Etxarri Aranazkokultur etxean. Manolo Gomez etaEnkarni Genua.

Ipuin kontalariaIzaskun Mugika. Abenduaren 28an,astelehenean, 19:00etan Urdiaingoliburutegian.

Bideo emanaldiak365 egun bideo ikuskizuna.Abenduaren 25ean, ostiralean,19:00etan Hiriberriko Txiteraelkartean eta abenduaren 27an,igandean, 18:30ean eta 19:00etanIrurtzungo kultur etxean.

Proiekzioak Arista oeste del Chamlang (Nepal).Abenduaren 30ean, asteazkenean,20:00etan Irurtzungo kultur etxean.Mikel Zabalza.

Iparrameriketatik bidaia. Ilbeltzaren3an, igandean, 19:00etan IrurtzungoPikuxar euskal txokoan. Jorge Iriarte.

ZinemaUna segunda oportunidad.Abenduaren 25ean, ostiralean,21:45ean eta abenduaren 27an,domekan, 20:00etan Altsasuko Iortiakultur gunean.

8 apellidos catalanes. Abenduaren25ean, ostiralean, 20:00etan eta22:15ean eta abenduaren 27an,domekan, 20:10ean Altsasuko Iortiakultur gunean.

Los juegos del hambre. Sinsajo II.Ilbeltzaren 1ean, ostiralean,22:00etan eta ilbeltzaren 3an,domekan, 20:10ean, Altsasuko Iortiakultur gunean.

Planet 51. Ilbeltzaren 3an, igandean,17:00etan Etxarri Aranazko kulturetxean.

Una noche. Ilbeltzaren 3an, igandean,

19:00etan Etxarri Aranazko kulturetxean.

El puente de los espias. Ilbeltzaren7an, ostegunean, 19:00etan,ilbeltzaren 8an, ostiralean, 22:00etaneta ilbeltzaren 10ean, domekan,20:10ean Altsasuko Iortia kulturgunean.

Una nueva amiga. Ilbeltzaren 8an,ostiralean, 21:45ean eta ilbeltzaren10ean, domekan, 20:00etanAltsasuko Iortia kultur gunean.

Star wars. El despertar de la fuerza.Ilbeltzaren 14an, ostegunean,19.00etan Altsasuko Iortia kulturgunean.

Film laburrak Emanaldia. Abenduaren 26an,larunbatean, 18:30ean IrurtzungoPikuxar euskal txokoan.

Zatoz agur. Abenduaren 25ean,ostiralean, 20:00etan eta 22:15eaneta abenduaren 27an, domekan,20:10ean Altsasuko Iortia kulturgunean. Filmaren aurretik.

Mendi irteerakErga (finalista). Abenduaren 31n,ostegunean, 9:00etan IrurtzungoPikuxarren txokolate-jana etamendira. Pikuxar eta Iratxo menditaldea.

Aizkorri. Abenduaren 31n,ostegunean, goizez. AltsasukoMendigoizaleak.

Bargagain. Ilbeltzaren 4an,astelehenean, goizez. AltsasukoMendigoizaleak.

Beriain. Ilbeltzaren 6an,asteazkenean, 9:00etan Unanutik.Sakanako Mendizaleak.

ErakusketakMigel Angel Agirreren oroimenezkoVIII. marrazki eta margo lehiaketa.Ilbeltzaren 6ra arte, 18:30etik21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara Altsasuko

Iortia kultur gunean.

Jaiotzak. Ilbeltzaren 10era arteOlatzagutiako Sakanako BelenzaleenEgoitzan. Astelehenetik larunbatera18:00etatik 20:00etara. Domeketaneta jai-egunetan, 13:00etatik14:30era eta 17:30etik 20:30era.

Jose Maria Urabaien. In Memoriam.Ilbeltzaren 9tik 28ra arte, 18:30etik21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean.

LiteraturaUn armario lleno de sombras(Antonio Gamoneda). Ilbeltzaren7an, ostegunean, 18:00etanIrurtzungo liburutegian. Irakurletaldea.

Bestelakoak Mus txapelketa. Abenduaren 27an,igandean, 16:00etan IrurtzungoPikuxar euskal txokoan.

Jolas parkea. Abenduaren 28an,astelehenean, 11:00etatik 13:00etaraOlatzagutiako Erburua kiroldegian.

Jolas parkea. Abenduaren 29an,asteartean, 12:00etatik 14:00etaraeta 17:00etatik 20:00etara Irurtzungofrontoian.

Gabonetako jolas parkea.Abenduaren 30ean, asteazkenean,11:30etik 13:30era eta 16:30etik19:30era Etxarri Aranazko frontoian.

Eguberritako jolas parkea.Ilbeltzaren 4an, astelehenean,16:30etik 19:30era Urdiaingofrontoian. Ondoren txokolate-jana.

Deialdiak Euskal Presoak Euskal Herrira!Abenduaren 25ean, ostiralean,20:00etan Irurtzunen, UharteArakilen, Lakuntzan, Arbizun, EtxarriAranatzen, Bakaikun, Altsasun etaOlaztin. Hileko azken ostiralekoelkarretaratzea. Abenduaren 27an,domekan, 20:00etan Altsasukoplazan, elkarretaratzea.

Iker eta IratiOndarraZORIONAK bikote!!!!! Orain-goan… LAU URTE!!!!! Muxupila bat eta besarkadak denon partez!!!!!

Lierni ZabalaMauleon Zorionakprintzesa!7 muxu haundi amatxo,aitatxo eta famili guziyan partes.

Lierni 7 muxu Etxarriko lagu-nen partes. Ea txokola-tea prestatzen diguzun,e? Ondo pasa zure egu-nean .

Zorionak Luis ta urte askotako! Besarkada bat eta JO TA KE!

abenduak-ilbeltzak24-14Sakanan antolatzen diren ekitaldien berri emateko: [email protected]

Vascuencearenlegea: abenduak 15ZORION EGURRE!29 urte, lazkarriostiyoi! Al-daketa-Gobernubek asmoikez baka de... Helduan urtien...ZORIONEKO AGURRE! Etxa-rriko EHE.

Page 3: 535 guaixe

ezkaatza >>Guaixe • 2015eko abenduaren 24a 3

Ilbeltzaren 2an, larunbatean,19:30ean eta 22:00etan AltsasukoIortia kultur gunean

Trasteando taldeak aurten 10 urtebete ditu. Bere emanaldien urtero-ko zerrendan Eguberriak elkarta-sun kontzertuak eskaintzeko gor-de dituzte. Eta hala izanen da Egu-berri hauetan ere. Taldeko 15 kideakIortia kultur gunera igoko dira,euren hango eta hemengo doinuezentzuleei une atseginak eskaintze-ko asmoz.

Cruz Mari Martinez taldekide-ak jakinarazi digunez, urteurre-na ospatzeko aurreko elkartasunkontzertu guztietan lagundu die-ten musikari guztiak gonbidatudituzte. Izan ere, Trasteandok gita-rrak eta ahotsak ditu adierazpide,baina halako emanaldietan meta-lak, txirulak eta akordeoiak dituz-te lagun. Taldearen ibilbideko kan-tuen aukeraketa batekin osatukodute 10. elkartasun kontzertukoerrepertorioa.

Eta horri gizarte erantzukizu-na batuko diote, sarreran jasota-ko dirua ongintzara bideratuz.Aurten Nafarroako Elikagai Ban-

kuari eta Accion contra el Ham-bre gobernuz kanpoko erakunde-ei (GKE) bideratuko zaie dirua.Orain arte emandako bederatzikontzertuetan 22.500 euro ingurujaso ditu taldeak, guztiak GKEeieman dietena. Martinezek gogo-ra ekarri du argitaratu dituztenhiru diskoetako dirua, 10.000 bateuro, Accion contra el Hambre era-kundearendako izan zela. Egitenduten musika sozialaren zifrakdira horiek.

10 urte Atzera begiratuz, Martinez dioenez,Trasteandok “espazio bat bete duherrian”. Eurek egiten dutena“musika sozial” gisa definitu duMartinezek. Hala, abendueromoduan Josefina Arregi klinikaneta Aita Barandiaran adinduenetxean kontzertu bana eskaini dute.Aurten bertan bitan kantatu duteIruñeko kartzelan. Araian ia urte-ro elkartasun kontzertua egitendute. Burlatan aritu dira aurten ere.

Jarritako helburuak betetzat joditu Martinezek. Atzera begirako-an Trasteandok argitaratutakobost diskoak gogora ekarri ditu.Haietako hiru elkartasunezkoakziren eta beste bietan Altsasukojoan den mendeko 50eko eta 60koherri kantuak jaso zituzten. “Altsa-suko memoria inmateriala jasodugu horrela” zehaztu digu Mar-tinezek. Ez ditu ahaztu ere LuisMari Lopezi eta Anjel Iriarteri,Potajeri, egindako omenaldiak.

IkastolekSatrustegiren lana“bihotzez” eskertuduteHerrialdean sortu zen aurrenekoikastolak 50 urte bete dituela eta, Nafa-rroako Ikastolen Elkarteak (NIE) hain-bat jarduera antolatu ditu. “Ikastolensorrerako garai zail eta malkartsu haie-tan ezinbesteko erreferente izan zirenlau lagun” saritu zituen NIEk ostira-lean: Jorge Cortes Izal, Jose MariaSatrustegi, Jesus Atxa eta CarlosGaraikoetxea. Arbazuarra zenarenMaria Jesus arreba izan ekitaldian. NIEko buru Josu Reparazek azalduzuenez, lauren “inplikazioagatik, egin-dako lanagatik eta izandako ausar-diarengatik” saritu zituzten. Adiera-zi zuenez, “bihotzez eskertzen bai-tiegu ikastolen eta euskararen aldeNafarroan eginiko lana eta beti egon-go baikara zorretan beraiekin”.+www.guaixe.eus

Elkartasunari 10 urte doinuak jartzen

Trasteando taldeko kideak. Utzitakoa

Altsasu»SAKANA

Utzit

akoa

Page 4: 535 guaixe

Urteko azken Guaixeko Astekoa-ri betegarria paratzera nator.Garai bateko ustezko elur xora-garrien gabezian, egun hauetakomagia xuri goxoa berriz bizitze-ko Hollywoodeko film bigun horie-tako bat ikusi beharrean gaude.

Gabonak eta bigunkeria, gain-kontsumoa, familia nahiz lagunelkartze, opari garaia eta afarien

aroa. Honi guztiari elkartasuna-ren azala gehitu behar diogu.Erromako Aita Santuak Urbi etOrbe bedeinkatzen ditu gizakiakoro Belen ondoan zartako galan-tak dabiltzan bitartean, kolono-ak kolonizatzaile eta palestina-rrak odol irensle.

Gabonak, orohar, Europa zaharberrian argiaren esnatzea eta

hotzaren etorrera dakartza. Olen-tzero, nonbait, egur supila beste-rik ez omen zen, hau da, argiareneta beroaren ekarlea. Basotik etor-tzen zen zera hori, hastapeneanegur enbor eder bat zena, panpinbihurtu zuten Bidasoa aldean due-la ehundaka urte eta azkeneanPapa Noel eta Santa Klausen fes-takide dugu saltokietan.

Kantauri Pirinioko bazter hone-tan Durangoko azoka egun bere-zi hauen mezulari bitxia dugu etaopariekin nola asmatu ez daki-gun askori laguntza ederra ema-ten digu. Aurtengoarekin 50.aegin du Azokak eta arranditsu-ki ospatu dute/dugu Landakoinguruan. Olentzerok bezala abia-puntu xumea izan zuen zera

horrek tamaina, itxura eta mui-na hartu eta egun Frankfurtki-de dugu behinola nafarra zenAnboto azpiko hiri hartan.

Etor bitez beste 50 (edo 500 kli-ma aldaketa errukior) eta Guai-xeren lagunek zein sakandar guz-tiek 2016 zoriontsua eduki beza-te.

Urte berri on!

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a4 iritzia

astekoa

Raf Atxuri

LAGUNTZAILEAK:

GuaixeERREDAKZIO BURUA: Alfredo Alvaro Igoa • [email protected]: Maider Betelu Ganboa • [email protected]: Ainhoa Etxeberria PikabeaPUBLIZITATEA: Maria Saez de Albeniz • [email protected] eta Eneida Carreño Mundiñano • [email protected] ERREDAKZIO LAGUNTZAILEAK: Maialen Huarte Arano,

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza, Larraitz Amadoz Lazkano etaErkuden Ruiz BarrosoZUZENTZAILEA: Garazi BarandallaARGITARATZAILEA: Bierrik Fundazioa. Foru plaza 23-1. 31800Altsasu • 948 564 275 • 948 562 107 • 618 882 675 KOORDINATZAILEA: Goizeder Anton Iturralde • [email protected] ZERBITZUA: Guaixe komunikazioa • Amaia AmilibiaSalgado • [email protected]: Gixane Andueza Goikoetxea • [email protected] GORDAILUA: NA-633/1995TIRADA: 3.200

BAZKIDEAK

Eguberri. Urteberri

Zazpi hilabete egin ditu NafarGobernu berriak. NafarroaGaraian gobernu aldaketa emanda, baina “Vascuence”-aren lege-ak indarrean jarraitzen du, aregehiago, jarraituko du, eta eus-kaldunon hizkuntza eskubideenzonifikazioa ez da epe motzeandesagertuko. Hala ere, gobernuberriak agintera iritsi denetikazkartasunez jokatzen jakin due-la onartu beharra dago, gai hone-tan behintzat. Hizkuntza politi-kan sakoneko aldaketarik eragin

gabe, Euskararen Lege berri bategiteko prozesurik abian jartze-ko asmorik erakutsi gabe, etaaurreko legegintzaldi bukaeranonartu ziren hainbat neurri balia-tuz, euskaltzale askok aldarrika-tzen genuen aldaketa irudikatze-ko gaitasuna demostratu baitigu:D eredua, Euskalerria irratiarilizentzia, diru-laguntzak, etab.

Aipatutako keinuak garrantzi-tsuak izan dira oso, urteetanadministrazioen laguntzarik gabeeuskaldunok zeharkatzen aritu

garen erdararen basamortuarenerdian, oasi bat topatu baitugu.Baina kontua da, hilabete haue-tan egindako horretatik harago,ez dagoela euskaraz bizitzea posi-ble egin dezakeen eta euskaldu-non hizkuntza eskubideak ber-matuko dizkigun EuskararenLege berri bat ardatz izango duenhizkuntza politika bultzatzekoasmorik.

Bi aukera ditugu: Euskaldunonhizkuntza eskubideak bermatu-ko dizkigun lege berri baten

babespean bidea egiten hastea, etaeskubide horiek guztiak urra-tzen dizkigun eta edozein neurribermatzaileren aplikapenerakog alg a izango den“Vascuence”aren legepean bideaegiten jarraitzea.

“Vascuence”aren legeak 29 urtebete berri ditu. Euskaldunokaukera paregabea dugu urratsberri bat aurrera eraman eta pai-ratzen dugun lege arrotz eta dis-kriminatzailearen indargabetzeaerdiesteko; hizkuntza politika

eragingarri propioa aldarrika-tzearekin batera, EuskararenLege berriaren oinarria jartzenhasteko.

Guztion artean, “aldaketa” edu-kiz betetzeko garaia da. “Aldake-taren Gobernua” izenarekin bereburua izendatzen duen gober-nuari, erroko aldaketak exijitze-ko garaia.

Ekin diezaiogun!

Sakanako EHE

Aspaldi publizitatean Gabonakheldu direla iragartzen dabiltza.Gabonetan publizitatearen inda-rra ikaragarrizkoa da,eta, zori-txarrez, sexuen hezkuntzan ezdigute asko laguntzen. Emakumeeta gizonen munduak erabat kon-trakoak agertzen zaizkigu, ema-kumeentzat mundu arrosa bul-tzatuz eta gizonezkoentzat, aldiz,urdina.Gaurkoan etxeko txikien-

tzat bultzatzen dizkiguten ere-duak aztertuko ditut.

Arratsalde bat telebista pareaneseri, inguruko komertzioakaztertu eta gehiegi pentsatu gabeedonork asmatu dezake zein jos-tailu bideratzen diren neskenda-ko eta zein mutilendako.Horre-la, txikitatik bi mundu ezberdi-netakoak izango bagina bezalaikustera behartzen gaituzte, nes-

kendako eta mutilendako jostai-lu ezberdinak iragarriz. Neska etamutil izateko forma ugari daudeeta horrelako mezuek gure iza-teko erak mugatzen dituzte. Zer-gatik mutil bati ezin zaizkio zain-tzara bideratuta dauden jostai-luak oparitu? Zeinek asmatu dueraikuntzako jolasetan neskakez direla trebeak?

Eta bidaltzen dizkiguten mezuei

ez badiegu jaramonik egiten?Neskak horrelakoak dira etamutilak bestelakoak bezalakomezuak zapuzten baditugu etamutil eta neska izateko era ezber-dinak begiratzen hasiko bagina,jostailuak sexurik gabe begira-tzea lortuko genuke. Horrela, jos-tailuak ez neskekin ez mutilekinez erlazionatzean, etxeko txikiakaskoz gauza gehiagorekin dis-

frutatzera animatuko genituzke.Jostailu bakoitzak abilezi ezber-dinak bultzatzen ditu, eta gura-soen esku dago erabakitzea zeinabilezi bultzatu nahi dituenberaien seme-alabengan, bizitza-rako ahalik eta abilezia gehiagoedukiz autonomoagoak eta abe-ratsagoak garela jakinda.

Olatz Berastegi

hara zer dien

Jostailuek ez dute sexurik

barrutik kanpora

Aldaketa edukiz betetzeko garaiaErredakzioaren oharra >>Eguberritako oporrak direla etaGuaixe astekariaren aurtengo az-ken zenbakia gaur argitaratu da.

ZUZENKETA >>Joan den astean Uharteko 3 fusilaturen gorpuak Iberon bilatzen ari direla jaki-narazi genuen. Zehaztu beharra dago Silverio Astiz Lakuntza Uharte Arakilgoalkatea zela eraman zutenean. Bestalde, okertu eta hirugarren fusilatuarenabizena gaizki eman genuen. Honakoa da zuzena: Victor Martirena Irañeta.

Page 5: 535 guaixe

sakanerria >>Guaixe • 2015eko abenduaren 24a 5

Hauteskunde orokorrak

Garmendiaksegituko duAltxorrotx hautagaitzako JoseManuel Garmendia Lakuntza bes-te lau urtez izanen da Lizarragaben-goako kontzeju burua. 34 lixarren-gotarrek osatzen duten erroldatik18k eman zuten botoa (%52,94).Haietatik 12k Garmendiaren alde-ko botoa (%66,66) eman zuten. Bos-tek (%27,77) txuri bozkatu zuten etaboto bat baliogabea izan zen (%5,55).

Zuhatzu»

Lizarragabengoa»

Arregi kontzeju buruZuhatzuko Kontzejuan Zuriñe Orma-etxea Padillari lekukoa hartuko dioJuan Pedro Arregi Sarasak. Arregikerroldako 27 zuhatzuarren 16 boto(%59,25) jaso zituen. Beste boto txu-ri bat ere izan zen. %62,96ko partehartzea izan zen kontzeju hautes-kundeetan.

15.601 sakandarrek botoa emate-ko aukera izan zuten igandean,duela lau urte baino 205 gutxiagok.2011ko deialdiarekin alderatuta,parte hartzea %3,47 igo zen, %69,41izanik. Beraz, hamar sakandarre-tatik zazpik botoa emateko esku-bidea erabili zuten.

Sakandarren artean babesgehien lortu duen zerrenda EH Bil-durena izan da, 2.816 boto (%26,25).Duela lau urteko emaitzekin alde-ratuta koalizioak 1.310 boto edo%13,89 galdu ditu. Boto horietakoaskok oraingoan Ahal Dugurenalde egin dute. Maiatzeko foruhauteskundeekin alderatuta EHBilduk deialdi honetan 806 boto-ko galera izan du.

Indarrez sartu da Podemos-Ahal Dugu eta sakandarren biga-rren aukera bihurtu da, 2.227(%20,76) botorekin. Hautagaitzamorea EH Bildurengandik 589botora gelditu da. Pablo Iglesiase-nak udaberriko deialdian baino 946boto gehiago eskuratu ditu. Partehartzea igotzeak eta beste auke-ren boto galerak (EH Bildurenabereziki, eta Geroa Bai eta PSN-rena, neurri txikiagoan) on egindio hautagaitza moreari. GeroaBaik sakandarren gogoko hiruga-rren aukera izaten segitzen du1.994 boto jaso ondoren (%18,59).Koalizioak aurreko deialdian bai-no 106 boto (%0,22) gehiago esku-ratu ditu. Nafarroako Gobernuaberritzeko hauteskundeekin alde-ratuta, berriz, Geroa Baik Saka-nan 741 boto galdu ditu.

UPN-PP koalizioa bigarrenindarra izatetik laugarren izate-ra pasa da lau urtetan 502 boto gal-du ondoren. 1.673 sakandarrek(%15,59) babesa azaldu diote koa-lizioari. Erregionalisten eta popu-larren koalizioak Sakanan hautes-kunde orokorretan segituan boto-

ak galtzen dituen hirugarren deial-dia izan da. Pentsatzekoa da aurre-tik koalizioa bozkatu zuten batzukCiudadanosen alde egin dutela.Udaberrian banatuta aurkeztuziren eta orduko bien emaitzenbaturak orain baino 12 boto gehia-go ematen ditu.

PSNk ibarreko zerrendan pos-tu bat galdu du eta bosgarrenindar bihurtu da. Sakandarren1.077 boto (%10,04) jaso dituztesozialistek, 2011n baino 312 gutxia-go (%3,15). PSNk ibarrean foruhauteskundeetan baino 265 botogehiago jaso ditu.

Ciudadanos alderdiaren alde338 sakandarrek egin dute (%3,15).Riverarenak ibarreko seigarrenaukera dira. Alderdi laranjak uda-berrian baino 217 boto gehiago jasoditu. Izquierda-Ezkerrak sustatu-tako Orain Batera-ren zerrenda-ren alde 234 (%2,18) sakandarrekegin dute. Duela lau urte baino 96gutxiago (%1,03ko galera). Koali-zioak foru hauteskundeetan bai-

no 54 boto gehiago jaso ditu hau-teskunde hauetan. Babes gutxienjaso dutenen artean, bestalde, aipa-garria Sain-en jauzia 130 boto ira-bazita (142 eta %1,32).

AlderaketakNafarroako Gobernua babestenduten lau alderdiek (EH Bildu,Geroa Bai, Ahal Dugu eta I-E) 7.271boto jaso dituzte, duela lau urte bai-no 927 gehiago. Udaberriko hau-teskundeekin alderatuta 547gutxiago.

EH Bildu eta Geroa Bairen arte-an 4.810 boto eskuratu dituzte,duela lau urte baino 1.204 gutxia-go. Foru hauteskundeetako emai-tzekin alderatuta 1.547 boto gutxia-go. UPN-PP eta PSN blokeak behe-rako joerarekin segitzen du.Oraingoan 2.750 boto eskuratuditu, aurrekoan baino 814 botogutxiago, baina udaberrian baino253 gehiago. Bi espazio horienartean sartu da Ahal Dugu. +www.guaixe.eus

Datuak Udalerrika lehen indarraEH Bildu 8: Lakuntza, Arbizu, Ergoiena,Etxarri Aranatz, Bakaiku, Itur-mendi, Urdiain, Olatzagutia etaZiordia. UPN-PP 3: Arakil, Irañeta eta Uharte Ara-kil.Ahal Dugu 2:Irurtzun eta Altsasu.Geroa Bai 1: Arruazu.EH Bildu / PP-UPN 1:Boto berdinketa Iturmendin.

Parte hartzea gehien haziduten herriak1. Uharte Arakil 7,62 puntu 2. Arakil 6,2 puntu3. Altsasu 5,47 puntu

Parte hartzea jaitsi dutenherriak1. Bakaiku 4,61 puntu*2. Arbizu 3,15 puntu*3. Ziordia 0,73 puntu

*Parte hartzea jaitsita ere Sakanakobatez besteko %69,41eko partehartzea baino handiagoa dute.

Parte hartze handieneko udalerriak1. Bakaiku %76,552. Arruazu %74,423. Arakil %72,92

Abstentzio handienekoherriak 1. Ergoiena %37,462. Olatzagutia %36,583. Irañeta %32,17

Boto txuri gehien izan dutenherriak 1. Iturmendi %3,272. Irañeta %2,063. Urdiain %1,67

Boto baliogabe gehien izanduten herriak 1. Uharte Arakil %2,562. Olatzagutia %1,483. Bakaiku %1,35

Ahal Dugu gora, EH Bildu behera

Page 6: 535 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a6 sakanerria

SAKANAKO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 15.601 15.806

Parte hartzea 10.829 %69,41 10.422 %65,94

Abstentzioa 4.772 %30,59 5.384 %34,06

Boto baliogarriak 10.729 %99,08 10.280 %98,64

Boto baliogabeak 100 %0,92 142 %1,36

Zerrendei emandakoak 10.623 %98,10 10.151 %97,40

Boto zuriak 106 %0,98 129 %1,24

HAUTAGAITZAAhal dugu 3.240 %30,20

Ciudadanos 2.209 %20,59

EH Bildu 1.807 %16,84 Amaiur 1.871 %18,20

Geroa Bai 1.473 %13,73 Geroa Bai 1.752 %17,04

IU-Batzarre-UpeC 1.067 %9,95 Izquierda-Ezkerra 1.412 %13,74

Libertate Nafarra 336 %3,13

PSOE 168 %1,57 PSOE 174 %1,69

Recortes Cero-Berdeak 44 %0,41

SAIN 21 %0,20 SAIN 8 %0,08

UPN-PP 11 %0,10 UPN-PP 55 %0,54

UPyD 3 %0,03 UpyD 18 %0,18

PACMA 0 %0,00

Equo 60 %0,58

Pirata 50 %0,49

PUM+J 18 %0,18

U.C.E 11 %0,11

ALTSASUKO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 5.721 5.788

Parte hartzea 3.986 %69,67 3.716 %64,20

Abstentzioa 1.735 %30,33 2.072 %35,80

Boto baliogarriak 3.946 %99,00 3.637 %97,87

Boto baliogabeak 40 %1,00 79 %2,13

Zerrendei emandakoak 3.919 %98,32 3.589 %96,58

Boto zuriak 27 %0,68 48 %1,29

HAUTAGAITZAAhal dugu 922 %23,37

Geroa Bai 668 %16,93 Geroa Bai 640 %17,60

EH Bildu 636 %16,12 Amaiur 1.045 %28,73

UPN-PP 632 %16,02 UPN-PP 855 %23,51

PSOE 585 %14,83 PSOE 771 %21,20

Ciudadanos 167 %4,23 %0,11

SAIN 139 %3,52 SAIN 4 %0,11

IU-Batzarre-UpeC 124 %3,14 Izquierda-Ezkerra 173 %4,76

PACMA 24 %0,61

Recortes Cero-Berdeak 12 %0,30

UPyD 7 %0,18 UpyD 44 %1,21

Libertate Nafarra 3 %0,08

Equo 17 %0,47

Pirata 30 %0,82

PUM+J 9 %0,25

U.C.E 1 %0,03

ARAKILGO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 768 751

Parte hartzea 560 %72,92 501 %66,71

Abstentzioa 208 %27,08 250 %33,29

Boto baliogarriak 560 %100,00 495 %98,80

Boto baliogabeak 0 %0,00 6 %1,20

Zerrendei emandakoak 555 %99,11 483 %96,41

Boto zuriak 5 %0,89 12 %2,40

HAUTAGAITZAUPN-PP 143 %25,54 UPN-PP 158 %31,92

Ahal dugu 125 %22,32

EH Bildu 119 %21,25 Amaiur 154 %31,11

Geroa Bai 84 %15,00 Geroa Bai 90 %18,18

PSOE 39 %6,96 PSOE 38 %7,68

IU-Batzarre-UpeC 19 %3,39 Izquierda-Ezkerra 22 %4,44

Ciudadanos 15 %2,68

PACMA 6 %1,07

Recortes Cero-Berdeak 3 %0,54

Libertate Nafarra 1 %0,18

SAIN 1 %0,18 SAIN 2 %0,40

UPyD 0 %0,00 UpyD 5 %1,01

Equo 6 %1,21

Pirata 2 %0,40

PUM+J 5 %1,01

U.C.E 1 %0,20

ARBIZUKO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 838 824

Parte hartzea 595 %71,00 611 %74,15

Abstentzioa 243 %29,00 213 %25,85

Boto baliogarriak 589 %98,99 609 %99,67

Boto baliogabeak 6 %1,01 2 %0,33

Zerrendei emandakoak 582 %97,82 607 %99,35

Boto zuriak 7 %1,18 2 %0,33

HAUTAGAITZAEH Bildu 253 %42,95 Amaiur 394 %64,70

Geroa Bai 179 %30,39 Geroa Bai 129 %21,18

Ahal dugu 68 %11,54

UPN-PP 46 %7,81 UPN-PP 60 %9,85

Ciudadanos 13 %2,21

PSOE 12 %2,04 PSOE 13 %2,13

IU-Batzarre-UpeC 5 %0,85 Izquierda-Ezkerra 7 %1,15

PACMA 4 %0,68

Recortes Cero-Berdeak 1 %0,17

SAIN 1 %0,17

UPyD 1 %0,17 UpyD

Libertate Nafarra 0 %0,00

Equo 2 %0,33

Pirata 2 %0,33

Hauteskunde orokorrak

Page 7: 535 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a sakanerria 7

ARRUAZUKO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 86 94

Parte hartzea 64 %74,42 68 %72,34

Abstentzioa 22 %25,58 26 %27,66

Boto baliogarriak 64 %100,00 68 %100,00

Boto baliogabeak 0 %0,00 0 %0,00

Zerrendei emandakoak 64 %100,00 68 %100,00

Boto zuriak 0 %0,00 0 %0,00

HAUTAGAITZAGeroa Bai 28 %43,75 Geroa Bai 21 %30,88

EH Bildu 24 %37,50 Amaiur 38 %55,88

Ahal dugu 7 %10,94

PSOE 2 %3,13 PSOE 2 %2,94

UPN-PP 2 %3,13 UPN-PP 5 %7,35

UPyD 1 %1,56

Ciudadanos 0 %0,00

IU-Batzarre-UpeC 0 %0,00 Izquierda-Ezkerra

Libertate Nafarra 0 %0,00

PACMA 0 %0,00

Recortes Cero-Berdeak 0 %0,00

SAIN 0 %0,00

Pirata 2 %2,94

BAKAIKUKO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 290 276

Parte hartzea 222 %76,55 224 %81,16

Abstentzioa 68 %23,45 52 %18,84

Boto baliogarriak 219 %98,65 223 %99,55

Boto baliogabeak 3 %1,35 1 %0,45

Zerrendei emandakoak 219 %98,65 223 %99,55

Boto zuriak 0 %0,00 0 %0,00

HAUTAGAITZAEH Bildu 92 %42,01 Amaiur 119 %53,36

Geroa Bai 50 %22,83 Geroa Bai 46 %20,63

UPN-PP 40 %18,26 UPN-PP 45 %20,18

Ahal dugu 24 %10,96

PSOE 5 %2,28 PSOE 7 %3,14

Ciudadanos 3 %1,37

IU-Batzarre-UpeC 3 %1,37 Izquierda-Ezkerra 3 %1,35

Libertate Nafarra 1 %0,46

PACMA 1 %0,46

Recortes Cero-Berdeak 0 %0,00

SAIN 0 %0,00

UPyD 0 %0,00 UpyD 1 %0,45

Equo 2 %0,90

ERGOIENAKO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 347 365

Parte hartzea 217 %62,54 227 %62,19

Abstentzioa 130 %37,46 138 %37,81

Boto baliogarriak 217 %100,00 224 %98,68

Boto baliogabeak 0 %0,00 3 %1,32

Zerrendei emandakoak 217 %100,00 221 %97,36

Boto zuriak 0 %0,00 3 %1,32

HAUTAGAITZAEH Bildu 75 %34,56 Amaiur 127 %56,70

Geroa Bai 62 %28,57 Geroa Bai 45 %20,09

Ahal dugu 38 %17,51

UPN-PP 24 %11,06 UPN-PP 31 %13,84

PSOE 13 %5,99 PSOE 15 %6,70

Ciudadanos 3 %1,38

IU-Batzarre-UpeC 2 %0,92 Izquierda-Ezkerra 2 %0,89

Libertate Nafarra 0 %0,00

PACMA 0 %0,00

Recortes Cero-Berdeak 0 %0,00

SAIN 0 %0,00

UPyD 0 %0,00

Equo 1 %0,45

ETXARRI ARANAZKO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 1.935 1.949

Parte hartzea 1.389 %71,78 1.369 %70,24

Abstentzioa 546 %28,22 580 %29,76

Boto baliogarriak 1.380 %99,35 1.361 %99,42

Boto baliogabeak 9 %0,65 8 %0,58

Zerrendei emandakoak 1.361 %97,98 1.350 %98,61

Boto zuriak 19 %1,37 11 %0,80

HAUTAGAITZAEH Bildu 603 %43,70 Amaiur 837 %61,50

Geroa Bai 287 %20,80 Geroa Bai 237 %17,41

Ahal dugu 237 %17,17

UPN-PP 162 %11,74 UPN-PP 181 %13,30

PSOE 40 %2,90 PSOE 61 %4,48

Ciudadanos 17 %1,23

IU-Batzarre-UpeC 10 %0,72 Izquierda-Ezkerra 17 %1,25

PACMA 3 %0,22

Recortes Cero-Berdeak 1 %0,07

UPyD 1 %0,07 UpyD 7 %0,51

Libertate Nafarra 0 %0,00

SAIN 0 %0,00

Equo 4 %0,29

Pirata 5 %0,37

PUM+J 1 %0,07

IRANETAKO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 143 145

Parte hartzea 97 %67,83 89 %61,38

Abstentzioa 46 %32,17 56 %38,62

Boto baliogarriak 97 %100,00 89 %100,00

Boto baliogabeak 0 %0,00 0 %0,00

Zerrendei emandakoak 95 %97,94 87 %97,75

Boto zuriak 2 %2,06 2 %2,25

HAUTAGAITZAUPN-PP 31 %31,96 UPN-PP 37 %41,57

EH Bildu 19 %19,59 Amaiur 26 %29,21

Geroa Bai 17 %17,53 Geroa Bai 19 %21,35

Ahal dugu 15 %15,46

Ciudadanos 8 %8,25

Libertate Nafarra 2 %2,06

IU-Batzarre-UpeC 1 %1,03 Izquierda-Ezkerra 1 %1,12

SAIN 1 %1,03

UPyD 1 %1,03

PACMA 0 %0,00

PSOE 0 %0,00 PSOE 2 %2,25

Recortes Cero-Berdeak 0 %0,00

Equo 1 %1,12

PUM+J 1 %1,12

IRURTZUNGO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 1.559 1.590

Parte hartzea 1.095 %70,24 1.054 %66,29

Abstentzioa 464 %29,76 536 %33,71

Boto baliogarriak 1.084 %99,00 1.031 %97,82

Boto baliogabeak 11 %1,00 23 %2,18

Zerrendei emandakoak 1.076 %98,26 1.012 %96,02

Boto zuriak 8 %0,73 19 %1,80

HAUTAGAITZAAhal dugu 296 %27,31

UPN-PP 206 %19,00 UPN-PP 296

EH Bildu 204 %18,82 Amaiur 285 %27,64

PSOE 149 %13,75 PSOE 158 %15,32

Geroa Bai 130 %11,99 Geroa Bai 193 %18,72

Ciudadanos 49 %4,52

IU-Batzarre-UpeC 27 %2,49 Izquierda-Ezkerra 47 %4,56

PACMA 11 %1,01

UPyD 4 %0,37 UpyD 16 %1,55

Libertate Nafarra 0 %0,00

Recortes Cero-Berdeak 0 %0,00

SAIN 0 %0,00 SAIN 3 %0,29

Equo 7 %0,00

Pirata 3 %0,29

PUM+J 1 %0,68

U.C.E 3 %0,29

Hauteskunde orokorrak

Page 8: 535 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a8 sakanerria

Hauteskunde orokorrak

ITURMENDIKO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 310 319

Parte hartzea 214 %69,03 203 %63,64

Abstentzioa 96 %30,97 116 %36,36

Boto baliogarriak 213 %99,53 199 %98,03

Boto baliogabeak 1 %0,47 4 %1,97

Zerrendei emandakoak 206 %96,26 198 %97,54

Boto zuriak 7 %3,27 1 %0,49

HAUTAGAITZAEH Bildu 52 %24,41 Amaiur 78 %39,20

UPN-PP 52 %24,41 UPN-PP 65 %32,66

Ahal dugu 39 %18,31

Geroa Bai 31 %14,55 Geroa Bai 33 %16,58

PSOE 18 %8,45 PSOE 17 %8,54

Ciudadanos 8 %3,76

IU-Batzarre-UpeC 4 %1,88 Izquierda-Ezkerra 2 %1,01

UPyD 2 %0,94 UpyD 1 %0,50

Libertate Nafarra 0 %0,00

PACMA 0 %0,00

Recortes Cero-Berdeak 0 %0,00

SAIN 0 %0,00 SAIN 1 %0,50

Pirata 1 %0,50

LAKUNTZAKO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 934 939

Parte hartzea 649 %69,49 648 %69,01

Abstentzioa 285 %30,51 291 %30,99

Boto baliogarriak 647 %99,69 646 %99,69

Boto baliogabeak 2 %0,31 2 %0,31

Zerrendei emandakoak 642 %98,92 632 %97,53

Boto zuriak 5 %0,77 14 %2,16

HAUTAGAITZAEH Bildu 226 %34,93 Amaiur 329 %50,93

Geroa Bai 155 %23,96 Geroa Bai 134 %20,74

Ahal dugu 110 %17,00

UPN-PP 68 %10,51 UPN-PP 70 %10,84

PSOE 52 %8,04 PSOE 64 %9,91

Ciudadanos 11 %1,70

IU-Batzarre-UpeC 7 %1,08 Izquierda-Ezkerra 15 %2,32

PACMA 6 %0,93

Recortes Cero-Berdeak 3 %0,46

Libertate Nafarra 2 %0,31

UPyD 2 %0,31 UpyD 6 %0,93

SAIN 0 %0,00 SAIN

Equo 9 %1,39

Pirata 1 %0,15

U.C.E 4 %0,62

OLAZTIKO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 1.170 1.229

Parte hartzea 742 %63,42 745 %60,62

Abstentzioa 428 %36,58 484 %39,38

Boto baliogarriak 731 %98,52 740 %99,33

Boto baliogabeak 11 %1,48 5 %0,67

Zerrendei emandakoak 721 %97,17 735 %98,66

Boto zuriak 10 %1,35 5 %0,67

HAUTAGAITZAEH Bildu 213 %29,14 Amaiur 286 %38,65

Ahal dugu 159 %21,75

UPN-PP 108 %14,77 UPN-PP 147 %19,86

Geroa Bai 102 %13,95 Geroa Bai 116 %15,68

PSOE 97 %13,27 PSOE 148 %20,00

Ciudadanos 20 %2,74

IU-Batzarre-UpeC 16 %2,19 Izquierda-Ezkerra 21 %2,84

PACMA 3 %0,41

Libertate Nafarra 2 %0,27

Recortes Cero-Berdeak 1 %0,14

SAIN 0 %0,00 SAIN 1 %0,14

UPyD 0 %0,00 UpyD 6 %0,81

Equo 5 %0,68

Pirata 2 %0,27

PUM+J 1 %0,14

U.C.E 2 %0,27

UHARTE ARAKILGO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 654 652

Parte hartzea 430 %65,75 379 %58,13

Abstentzioa 224 %34,25 273 %41,87

Boto baliogarriak 419 %97,44 373 %98,42

Boto baliogabeak 11 %2,56 6 %1,58

Zerrendei emandakoak 412 %95,81 365 %96,31

Boto zuriak 7 %1,63 8 %2,11

HAUTAGAITZAUPN-PP 95 %22,67 UPN-PP 119 %31,90

Ahal dugu 92 %21,96

EH Bildu 89 %21,24 Amaiur 123 %32,98

Geroa Bai 74 %17,66 Geroa Bai 69 %18,50

PSOE 33 %7,88 PSOE 38 %10,19

Ciudadanos 12 %2,86

IU-Batzarre-UpeC 6 %1,43 Izquierda-Ezkerra 12 %3,22

PACMA 5 %1,19

Recortes Cero-Berdeak 3 %0,72

UPyD 3 %0,72 UpyD 1 %0,27

Libertate Nafarra 0 %0,00

SAIN 0 %0,00 SAIN 1 %0,27

Equo 1 %0,27

Pirata 1 %0,27

URDIAINGO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 531 553

Parte hartzea 355 %66,85 360 %65,10

Abstentzioa 176 %33,15 193 %34,90

Boto baliogarriak 351 %98,87 359 %99,72

Boto baliogabeak 4 %1,13 1 %0,28

Zerrendei emandakoak 345 %97,18 356 %98,89

Boto zuriak 6 %1,69 3 %0,83

HAUTAGAITZAEH BILDU 120 %34,19 Amaiur 182 %50,70

GEROA BAI 99 %28,21 Geroa Bai 82 %22,84

AHAL DUGU 63 %17,95

UPN-PP 32 %9,12 UPN-PP 53 %14,76

PSOE 18 %5,13 PSOE 29 %8,08

CIUDADANOS 6 %1,71

IU-BATZARRE-UPEC 6 %1,71 Izquierda-Ezkerra 5 %1,39

PACMA 1 %0,28

LIBERTATE 0 %0,00

NAFARRA 0 %0,00

RECORTES CERO- 0 %0,00

BERDEAK 0 %0,00 UpyD 1 %0,28

SAIN Equo 3 %0,84

UPYD Pirata 1 %0,28

ZIORDIKO HAUTESKUNDE OROKORREN EMAITZAK

KONGRESUA2015 2011

Kopurua % Kopurua %

Hauteskunde errolda 315 332

Parte hartzea 214 %67,94 228 %68,67

Abstentzioa 101 %32,06 104 %31,33

Boto baliogarriak 212 %99,07 226 %99,12

Boto baliogabeak 2 %0,93 2 %0,88

Zerrendei emandakoak 209 %97,66 225 %98,68

Boto zuriak 3 %1,40 1 %0,44

HAUTAGAITZAEH Bildu 91 %42,92 Amaiur 103 %45,58

Ahal dugu 32 %15,09

UPN-PP 32 %15,09 UPN-PP 53 %23,45

Geroa Bai 28 %13,21 Geroa Bai 34 %15,04

PSOE 14 %6,60 PSOE 26 %11,50

Ciudadanos 6 %2,83

IU-Batzarre-UpeC 4 %1,89 Izquierda-Ezkerra 3 %1,33

Recortes Cero-Berdeak 1 %0,47

UPyD 1 %0,47 UpyD 4 %1,77

Libertate Nafarra 0 %0,00

PACMA 0 %0,00

SAIN 0 %0,00

Equo 2 %0,88

Page 9: 535 guaixe

Txartelak 85 establezimendutan abantailak eskaintzen ditu.

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a sakanerria 9

Ihabar»

SAKANA

»

»

Helburu horrekin pausoak ema-ten ari dira hainbat sakandar. 20bat izan ziren hilaren 11n jarrita-ko deialdiari erantzun ziotenak.Euskal Autonomia Elkartekoamiantoak kaltetutakoak biltzendituen Asvimiae elkarteko JesusUzkudunek antolakuntzari buruz-ko hainbat argibide eman zizkien.Aldi berean, Asvimiaek sakanda-rrak ilbeltzaren 15ean eginen duenbatzarrera gonbidatu ditu. Uzku-dunek, hala ere, argitu digu diru-laguntzak jaso edo beste edozer-tarako elkartea Nafarroan legez-tatzea ezinbestekoa dela.

Amiantoak eragindako gai-

tzen ondorioei elkarrekin aurreeginda helburuak lortzeko auke-ra gehiago izanen dituztela ustedute elkartearen sustatzaileek.Uzkudunek bileran gaztigatu zue-nez, amiantoa erabili dutenenpresek hura erabili duten lan-gileen zerrendak osatu behardituzte. “Batzuetan ez da betetzenedo ez dira amiantoarekin lanegin duten langile guztiak ager-tzen. Beraz, norbera arduratubehar da zerrenda horretan dago-ela ziurtatzeaz. Horrek gaitzakjustifikatzen laguntzen du”.Horretarako, Lan OsasunerakoInstitutura jo beharra dago. Uzku-

dunek gaztigatu zuenez, “lanetikeratorritako gaitzek ez dute epemugarik” eta bere senarrarenlanerako jantziak garbituz gaixo-tutako 81 urteko emakumearenadibidea jarri zuen.

Filma Ilbeltzaren 22an, Altsasuko GureEtxea eraikinean La plaza de lamúsica filma proiektatuko dute.Juan Migel Rodriguezek zuzen-du duen filma horretan amian-toari lotutako munduan barna-ko hainbat istorio jasotzen dira.

Sakanan euskarazko hedabideaksustatzen dituen erakundeak izenaaldatu du, Bierrik fundaziotikGuaixe fundaziora

Astelehenaz geroztik Sakananeuskarazko hedabideak susta-tzen dituen fundazioak Guaixeizena du, Guaixe fundazioa. Era-kundeak argitaratzen duen aste-kariaren izen bera, Guaixe, har-tu du bere eginkizuna zein denargi azaltzeko. Izan ere, Guaixeastekariaren eguneroko kudeake-tan makina bat tramite egin behardira, bai administrazioen aurre-an, bai hornitzaileekin, bai enpre-sa edo establezimenduekin… eta

aurretik zegoen izenak nahas-mena eragiten zien bati bainogehiagori.

Horregatik, fundazioko patro-natuak izena aldatzea erabakizuen. Hala, 1994tik Sakanan eus-karazko hedabideen sustapenare-kin identifikatu den izena, Bierrik,erabiltzeari utziko diogu. LehenikBierrik elkartea izan zen. 2008anelkarteak egitura juridikoa alda-tu eta Bierrik fundazioa izaterapasa zen. Orain, identifikazio hobe-ago bat izateko, fundazioak izenaaldatu eta Guaixe fundazioa ize-na hartu du.

Eguberri aurreko erosketak Saka-nan eta BeleixeGuaixe txartelare-kin egin dituztenek azken hiruasteetan zozketa batean parte har-tzeko aukera zuten. Horretarakofitxa batean erosketak egindakoestablezimenduetako hiru zigilujaso behar ziren. Hala egin du MªCruz Mundiñano altsasuarrak etaNekaturrek, Euskadiko nekazalturismo elkarteak, emandako bilagunendako 2 gaueko egonaldiairabazi du. Floren Beraza irinta-rrak, berriz, Artazako kanpinean2 lagunendako gaua txabola bate-an pasatzeko aukera eta Finlan-dia saioa eskuratu ditu.

BeleixeGuaixe txartelak Saka-nako 85 bat establezimenduetanurte guztian abantailak eskain-tzen ditu. Haren bidez ibarreanerosketak egitea sustatu nahi daeta, horrekin, dendak eta besteestablezimenduak zabalik segi-tzea lagundu nahi da. Horrela,herriek bizia baitute. Txartelaeskuratu nahi dutenek 948 564 275te le fonora hots e gin edowww.guaixe.eus web orrian sar-tu daitezke. Urteko 50 eurokoekarpenaren truke txartelarenabantaila guztiak izanen dituzteeta, gainera, Guaixe astekariaetxean jasoko dute.

Egun, abenduaren 26an ospatzendute Ihabarren Doneztebe eguna.Garai batean herriko jai nagusiakospatzen zituzten data horrenbueltanMaialen Huarte Arano

Herriko festa nagusiak abenduanizaten zituzten ihabartarrek.Doneztebe dute herriko zainda-ri eta haren eguna abenduaren26 da. Hori horrela, egun horrenbueltan jai handiak ospatzenzituzten herrian, santuaren ome-nezko mezarekin batera. Orainere egun hori gogoratzen da.Abenduaren 26ak jai eguna iza-ten segitzen du herritarrendako.Meza nagusia antolatzen da etaegun osoko egitaraua ere bai.Haurrendako eta helduendakobana bazkari prestatzen dituzte.Aurten gainera, haurrendako tai-lerrak ere izanen dira. Kantuanarituko dira bazkal ostean etadantzaldia ere izanen dute. Larun-batarekin tokatu da aurtenDoneztebe eguna.

Horren aurretik baina, Olen-tzero ere herrira iritsiko da. Gur-di gainean, ikazkina Beriain men-ditik behera iristen da. Arratsal-deko sei terdiak aldera egiten dubisita herrian. Gurdia bete oparijaisten da. Laguntzaileak ere bada-kartza, menditik Ihabarreraino-ko bidea argitzen dizkioten lagu-

nak, suziak eskuetan dituztela.Txistuaren erritmoan, Olentze-rok jendea kantuan entzun nahiizaten du. Ihabar herria zeharka-tzeko du, kalez kale kalejira giro-an. Plazara iritsitakoan, opariakbanatuko ditu.

Gabonetarako ere ez dute egi-tarau makala Ihabarren. Badiraurte batzuk zenbait ekimen anto-latzen direla. Pelikulak eta doku-mentalak jartzen dira herriko

etxean ikusgai. Hala, hilaren25ean Invisibles dokumentala iza-nen da, 20:00ean. Ilbeltzaren lehe-narekin euskara 365 egun bideoproiekzioa eta Relatos Salvajesfilma ikusteko aukera, 20:00ean.Ilbeltzaren 3an talo tailerra iza-nen da 18:30ean. Ilbeltzaren 6anMinerita eta Humana dokumen-talak izanen dira. Azkenik, hila-ren 9an larunbatarekin Del Revespelikula jarriko dute.

Guaixe fundazioa; izen berria, egiteko bera

Amiantoak kaltetutakoakelkarte nafarrerantz

BeleixeGuaixe txartelak bi egonaldi oparitu ditu

Duela bi asteko bileran 20 bat sakandar elkartu ziren.

Donezteberen omenezko jaiak

Doneztebe ospakizunean ez da bazkaririk falta. Artxiboa

Page 10: 535 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a10 sakanerria

Irurtzun»

Maialen Uharte Arano

Eskola txikia da Amalur. Montes-sori hezkuntza ereduarekin aridira aurrera egiten. Haurrarenjokaerak eta jarrerak behatzetiklaguntzen zaio umeari bere gara-penean.

Erga mendiaren magaleankokatua dago Amalur. Irurtzun etaAizkorbe artean sortu dute esko-la. Haur hezkuntzako bost neska-to ari dira bertan ikasten. Eskola-ren berezitasun nabarmenena ere-duari lotutakoa da: haur horiekMontessori sistemarekin ari dirahezten. Italiatik dator haurrakhezteko modu hori, 1912an MariaMontessorik berak erabiltzenzituen moduetatik. Hezkuntza ere-du hori errespetuan oinarritzenda: haurraren beharrak zeintzukdiren aztertu eta behar horiek ase-tzeko bidea erakusten zaie Ama-lurren ere. Denek ez dute erritmoberbera, ez eta jakin-min berbe-rak ere, hortaz, gakoa bakoitzariberea eskaintzea da. Nola egitenda hori? Bada, ume bakoitzarenjokaerak eta jarrerak ezagutu etaaztertu, egunerokoan behatu etaondoren haurrari jakin-nahihoriek ase ahal dizkion aukerakeskaini.

9:30etatik 10:00etara bitarteanditu ateak zabalik Amalurrek.Horixe da haurrak eskolara iris-teko duten tartea. Ordu erdikotartea dute, norberak goizean duenlasaitasunaren arabera molda dai-tezen. "Batzuetan ohetik altxatzeaerrazagoa da besteetan baino etaeskolara sartzeko aukera hori iza-teak eguna lasaitasunez hartzekoaukera ematen du", azaldu du CrisMata eskolako sortzaile eta amak.

Askatasun mugatua da, "goiz par-te osoa eskainiko balitz haurraknahi duen unean etortzeko neu-rrigabekeria izanen litzateke, bai-na ordu erdiko tarteak bestelakoerritmo bat eramateko moduaeman diezazuke", azaldu du. Nor-beraren erritmoak errespetatzendira hasteko, gero, komunitatea-renak errespetatu ahal izateko.Horretan oinarritzen da, besteakbeste, Montessori eredua.

Ezagutzarako aukera anitzHaurraren jakinduria txoko des-berdinen bidez garatzen da. Une-an-unean umeari kitzika sortzendion hori lantzeko aukera eskain-tzen zaio. Horretarako gidari iza-nen duen hezitzailea dute eskolan,Garoa Gartziandia. Haurrak eza-gutzen ditu Gartziandiak. Egune-

ro egoten da beraiekin. Egunerobehatzen ditu eta badaki zer ika-si nahi duten, zer probatu edo zerezagutu nahi duten. Haur bat sagarbatekin ikusten baldin badu, adi-bidez, motrizitatea lantzeko txo-kora joateko gonbitea eginen dio.Han, sukaldaritza izanen du pro-batzeko. Edo josten, garbitzen,intxaurrak zuritzen ikasi dezake.Neskato bat eskolan dauden objek-tuak kontatzen sumatzen badu,honi zentzumenen txokoa aurkez-tuko dio: bertan gorputz geome-trikoak, koloretako boteak, instru-mentu kromatikoa... izanen ditupisuak aztertzeko, ukimena modupraktikoan lantzeko eta hizkuntzalantzeko.

Matematiketako txokoa erebadute. Zenbakiak memoriaz ikas-tetik zentzumenen bidez ikastera

pasa dira Amalurren. Bat zenba-kiaren ahoskera entzuteaz gaine-ra, bat zenbakia eskuekin ukituere egin dezakete. Egurrez egin-dako material ugari dituzte. Moduhorretan, bat zenbakia esateanukitu duten horrekin erlaziona-tzen dute.

Euskaraz mintzo dira Amalu-rren. Baina ez euskaraz bakarrik.Hizkuntzak ikasteko txokoa erebadutelako. Kantuan aritzen dira,letrak ikasten dituzte, elkarrizke-tak sortzen dituzte, ipuinak sor-tzen dituzte... eta nahi izanez gero,gaztelaniaz eta ingelesez egitekoaukera ere badute. Txoko kultu-ralean berriz, esperimentuak lan-tzen dituzte. Biologia, kimika...zeharka ikasten dituzte. Badituz-te munduko mapak ere, herrial-deak ikasteko. Mintzaera ere lan-

tzen dute. Norberak sentitzen due-na kaleratzeko gunea da. Margo-ekin, kantuekin, plastilinekin,buztinarekin... sorkuntza lantzenda.

Interesari erantzuna emannahiaHaurrek berez dute Mundua eza-gutzeko irrika. Hortik abiatuta,Montessori eredua ohiko ikaste-txeek eskaintzen dutenetik alden-tzen da. Ez erabat, baina haurra-ren hezkuntza beste modu bateangaratzen da. Bata zein bestea diraegokiak. Batean zein bestean lor-tuko da gizakiak garatzea. Ama-lurren haurrari behatu eta honekduen interes horri eman nahi zaioerantzuna irakasterako orduan.Ume bakoitza bat eta bakarra da,hortaz,norberaren beharretaraegokitzen dira. Ez dago irakasle-rik, gida dute eskolan. Gida horrekez du irakasten baizik, haurrakdira ikasten dutenak. Baita gidakberak ere. Esku-hartze kontzien-te bat dago gidaren eta haurrenartean. Gidak behatu egiten ditu;norberaren jokaera eta jarrerakapuntatu egiten ditu; proposame-nak eginez erantzun bat ematenzaie, nahi duten hori ikas dezaten;haurra bera beste behin miatuondoren, hezitzaileak umeak pro-posamen horren aurrean izanduen erantzuna berriz apuntatuegiten du . Haurrek ezagutzarakobeharra dute, horregatik, Montes-sori eredua erabili den esperien-tzietan agerian geratu da, haurrekcurriculuma osatzea lortzen dute-la. Hau da, ez direla tematzen txo-ko batean bakarrik egoten, beste-ak ere ezagutu nahi dituztela.

Haurraren garapena lantzeko beste modu bat

Bost familiaren lana,aurreraMatrikula bakarra ordaintzen da,haur bakoitzeko (300 euro) etabaita hilabeteko kuota ere. Hile-ro ordaintzen duten hori gaine-ra, modu desberdinetan ordaindezakete: gurasoak Amalur esko-lan aktiboki ari badira lanean,material salmentan … 150 euroordaintzeko aukera eskaintzenzaie. Gurasoek guztiz parte har-tzen ez badute ordea, zertxobaitgehiago, 200 euro hilean. Ama-lur eraiki zuten gurasoek argi duteez dela eskola elitista bat. Moduasko dago hilabeteko kuota horiordaindu ahal izateko. Adibidez,Montessori materialaren sal-mentarekin kuota murriztea lordaiteke.

Urrats handiegiaemateari beldurHaurrak jaiotzen direnetik hiruurte betetzen dituzten arte, gura-soen altzoan izaten dira. Bat-batean, hiru urte betetzen dituz-telarik ikastetxe handi bateraegin behar izaten dute salto.Magaletik "kaosera" ia kontura-tu gabe. Beldurra sortu zitzaienAmalur eskola sortu zuten gura-soei. Eta horregatik hasi zireneskola sortzeko ideiarekin. Ezzen lan erraza izan. Denbora askopasa dute hausnartzen, mintza-tzen, ideiak mahai gainean jar-tzen, ados jartzen eta erabaki-tzen. Gauza batek bestea daka-rren moduan, ideia eraikitzenhasi ziren. Pedagogikoki zeinbehar zituzten aztertu eta beharhoriek nola bete zitzaketen pen-tsatu ondoren (urtebeteko lana),leku fisikoaren bila hasi ziren.Gero hezkuntza eredua zein iza-nen zen zehazten joan ziren eta,ondoren, baliabide ekonomiko-en bila hasi ziren. Montessori-ren eredua ezartzearekin bate-ra, haren materialaren salmen-tarekin lortu dute finantzaketa.

Familien parte hartzea Amalurren garrantzitsua da gura-soen parte hartzea. Eskolan dau-den bitartean Garoa Gartzian-diarekin daude, bera gizartehezitzailea da eta haurrak gida-tzeko ardura du. Gurasoek aldiz,proposamenak egin ditzakete.Tailer ezberdinak edo ateraldiakproposatu ahal dituzte ezagu-tza horiek zabaltzeko. Mendi ate-raldi bat esaterako, ingurume-narekin hartu-emana izan etaanimaliak ezagutzeko. Edo esku-lan tailerra. Interesgarri zaienaaurkez dezakete.

Errespetu osoa"ohiko" ikastetxeetakoirakasleekinAmalur eskolasortzeko ideiaizan zutenetikgurasoek argidute ez daude-la "ohiko" ikas-tetxeetako ira-kasleen meto-doen aurka.Hezkuntza ereduak arazo"estrukturala" duela uste dute."Aurrera pauso handiak emandira eta irakasle bikain askodago ohiko eredu horietan lane-an", uste du Alfredo Prieto Ama-lur eskolako sortzaile eta gura-soak. Baina oraindik asko faltada hezkuntza sistemarekin era-bat ados egoteko. HorregatikAmalurren haurraren garapenabeste modu batean lortu nahidute. Urte askotako lanarenemaitza da Amalur. Gurasoeklasaitasun osoz uzten dituztehaurrak eskolan. Badakitelakoerrespetuan, espazio harmoni-ko batean, gune lasai batean, kon-fiantzako toki batean daudela.

Etorkizuna sortzeke

Oraindik ez dira etorkizunazhitz egiten gehiegi aritu. Ama-lurrek haur eskolako tartea bai-no ez du, oraingoz. Eta bertandiren bost neskatoek sei urtebetetzen dituztenean, zer egi-nen dute? Hortxe dago gakoa etahortik etorriko da erronka. Orain-dik ez dute horretaz serioski jar-duteko aukerarik izan, bainaproiektuarekin aurrera segitze-ko aukerak aztertuko dituzteladiote. Hau da, haur hezkuntza-ko etapa betetzeaz gain, hara-tago joateko aukera planteatunahi dute.

Amalur eskolako ikasleetako batzuk gelan. Utzitakoa

Page 11: 535 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a sakanerria 11

SAKANA

Eñaut Agirrebengoa Apaolaza

Hezkuntza Departamentuak eus-karazko ahozko gaitasunareninguruko webgune bat aurkeztuzuen urrian. Honek ahozkokomunikazio gaitasunaren oina-rri teoriko eta didaktikoak etaikastetxeetan buruturiko prakti-kak jasotzen ditu. Gobernukoeuskara teknikari Esther Muger-tza eta EIBZ Euskararen Irakas-kuntzarako Baliabide Zentrokoirakasle Yolanda Olasagarre arbi-zuarra arduratu dira web orriahezurmamitzeaz. Azken honi egi-tasmoaz galdetzeko parada izandugu.

Zergatik erabaki zenutenproiektu honi ekitea?Estherrek eta biok irakasleentza-ko prestakuntza eskaintzen dugueuskarazko ereduan. Orduan horeuskararen nolabaiteko sustape-na egiten hasi ginen. Egoera pixkabat aztertuta, bi gauza ikusi geni-tuen: batetik, ikasleen motibazioalandu behar zela, eta bestetikhauen ahozko gaitasuna jorratubeharra zegoela. Izan ere, irakas-leek ikusten zuten euren ikasleekez zutela behar adina euskarahitz egiten, eta zerabilten euska-raren kalitatea ez zela nahikoa.Horrela, bada, bi adar horiek lan-tzen hasi ginen, eta webguneanaurkeztu duguna ahozko gaitasu-nari begirako jarduna izan da.

Ahozkotasuna ikastetxeetan ezda behar bezala lantzen? Ez. Egokiena modu planifikatu etasistematiko batean jorratzea litza-teke, baina ez da hala gertatzen.Orain arte ahozkoa idatzizko para-metroetatik begiratu izan da.Ahozkoak berezko ezaugarri ba-tzuk ditu, eta lanketa apropos bategiteko hauei erreparatu beharzaie. Esaterako, ahozko ekoizpenamomentuan gertatzen da, ezin de-zakezu egindakoa zuzendu, atzeraegiteko aukerarik ez duzu. Idatziz-koan, aitzitik, bai. Bakoitzak bere

ezaugarriak ditu, beraz, modu be-rezituan jorratu behar dira. Bestal-de, askotan ekoizpen bakarreandena eskatu izan zaio ikasleari, etahori ezinezkoa da.

Zenbat denbora eman duzueegitasmoa garatzen?Duela zortzi bat urte motibazioa-ren inguruan lan egiteari ekin ge-nion, eta geroago ahozkoarenlanketa propioa egitera igaro gi-nen. Hasiera batean prestaketajasotzen aritu ginen, batik batMondragon Unibertsitatearenikuspegitik. Horretaz landa, ahoz-ko jarduna sortzeko Mintzola egi-tasmoa eratu zen, eta prestaketalanetan honi ere erreparatu ge-nion. Behin behar bezala forma-tuta, 2010-2011 ikasturtean ikas-tetxeetan esperientziak garatzeneta frogatzen hasi ginen.

Zer aurki daiteke zuen webgu-nean?Alde batetik, gure planteamen-dua zein den; hots, ahozkoarenirakaskuntza zer ikuspuntutatikjorratzen dugun. Horretarakoikasle zein irakasleengandik jaso-tako inpresioetatik abiatu gara.Bestetik, euskara ikasle askoren-dako eskolan soilik lantzen denhizkuntza dela kontuan hartuta,oinarri soziolinguistiko bat ema-

teko beharra ikusi dugu. Oinarrihori hizkuntza tratamenduari be-girakoa da. Horrez gain, eginda-koaren ondorio eta hausnarketakere bildu ditugu. Horrela, aipatu-riko elementuekin oinarri teorikobat osatu dugu. Baina hori lana-ren alderdi bat baino ez da. Izanere, ondoren, didaktikari begira,sekuentzia didaktiko batzuk lan-du ditugu. Horretarako Genevakoeskolak egindako proposamene-tik abiatu gara. Sekuentziak mai-laz maila (Haur Hezkuntzatik Ba-txilergoko lehenengo maila arte)jorratu ditugu, irakasleei presta-kuntza eman diegu, eta ondorenhauek praktikan jarri dituzte.Maila bakoitzeko gutxienez ere-du bat eskaintzen dugu.

Genevako eskolak egindakoproposamenari egin diozu aipa-men. Zer dio honek?Oso azaletik esanda: hizkuntza el-karrekin interakzioan eraiki etasortzen dugula eta hori diskurtsoe-tan gauzatzen dela. Beraiek propo-satutako sekuentzia didaktikoahartu dugu tresna gisa ahozko hiz-kuntza eskolan lantzeko. Prozesuahelburu komunikatibo bat zehaz-tuta hasten da. Gero ikaslea graba-tu egiten da, prozesuaren hasieranzer gaitasun dituen ikusteko. On-doren, irakasleak prozesua disei-natzen du, beti ere ikasleekin ne-goziatuta. Behin lanketa burututa,ikaslearen amaierako grabazioaegiten da. Horrela ikasleak aukeradauka ikusteko zertan hobetuduen, zer hutsune dituen oraindik… Lanketa, baina, ez da hor amai-tzen, prozesu zikliko batez ari bai-kara. Horrela, urteen poderiozikaslea ahozko gaitasuna hobetuzjoaten da. Horrez gain, gertuagoko adituenekarpenak ere jaso dituzue. Bai. Hemen aditu oso aproposakditugu: Joxerra Ruiz, Uri Ruiz,Itziar Plazaola, Josune Zabalaedota Mondragon Unibertsitate-an ari den Miker taldea, kasu.Guzti horiek esandakoa, dudarikgabe, gertukoa eta kalitatezkoada, eta kontuan hartu dugu.

Sekuentzia didaktikoak prakti-kan jartzeko zailtasunik izan da?Irakasleek ahozkoa tartea dutene-an lantzen dute, jarduera solteenbitartez. Kurrikuluma oso zabalada, gauza asko landu behar dira,beraz normala da soilik denboradutenean jorratzea. Egoera horre-tan, zailtasunik handiena irakasle-ari beste modu batean lan egin be-har duela erakustea da, ez dituelaeduki gehiago gelaratu behar, bai-zik eta beste modu batean lan egin.Ikasleak protagonismoa hartzendu, irakaslearen funtzioa aldatuegiten da, eta hasieran hori barne-ratzea kosta egiten da. Baina buka-eran jasotzen ditugun balorazioakoso positiboak izaten dira; bai ira-kasleenak, eta bai ikasleenak ere.Finean, honek aukera ematen dioikasleriari hitza hartzeko, mutu ezgelditzeko.

Testuinguru linguistiko desber-dinetako zentroekin aritu zareteelkarlanean.Zentroak izan ditugu Iruñerrian,Leitzaldean, Elizondon, eta baitaSakanan ere. Datorren urtearenhasieran Agoitz, Doneztebe etaAtarrabiako ikastetxeekin ere ha-siko gara lanean. Orduan bai, tes-tuinguru desberdinetako eskual-deak hartu ditugu; gure proiektuaez dugu leku bakarrera mugatunahi izan.

Sakanan zentratuz, zer ikaste-txerekin aritu zarete hemen?Gurekin hasiera hasieratik egonden zentroa Altsasuko Mikel Do-nea Institutua izan da. Bidea haie-kin batera egin dugula esan daite-ke. 2010-2011 ikasturteaz geroztikia urtero sekuentzia didaktikoaklandu eta diseinatu ditu. Oso po-zik gaude orain arte zentro hone-kin izan dugun harremanarekin.Esperientzia oso-oso positiboaizaten ari da. Honez gain, banaka beste irakaslebatzuekin aritu gara lanean. Esa-terako, Zelandin bi irakasle aritudira gurekin elkarlanean azkene-ko bi urteetan. Gero Sakanakoikastolan ere esperientziaren bat

izan dugu. Prest dauden guztiekinjarduteko pronto gaude.

Elkarlana norekin hitzartzenduzue, ikastetxearekin edozuzenean irakasleekin?Hau prestakuntzaren baitan sar-tzen denez guk zentroarekin hi-tzartzen dugu, baldin eta ikaste-txeak prestakuntza hori eskatubadu. Altsasuko institutuarekinhori gertatzen da. Gero jazo dai-teke irakasle bat interesatua ego-tea eta eskaera berak egitea; ho-riendako prestakuntza Nafarroaosoan eskaintzen dugu. Eskaera-ren arabera egiten dugu lan. Ba-dakigu ikastetxe batzuetan gureprestaketa jasotzearen aldekoirakasle talde zabala dagoela, bai-na beste zenbaitetan egoera bes-telakoa da. Kasu guztietara egoki-tzen saiatzen gara.

Sekuentziak ebaluatzeko irizpi-deak ere jaso dituzue webgune-an. Jarduerak behar bezala eba-luatzeak zer nolako garrantziadauka?Ebaluazioak aurretik egindakoazpistak ematen dizkizu. Horrela,ebaluazio apropos bat egiteakaukera ematen dizu handik au-rrera egin beharrekoa behar be-zala egokitzeko. Webguneko atalhonetan bi bide ireki ditugu: bate-tik ikasleen ahozko ekoizpenaebaluatu behar dugu, eta bestetikproposamen didaktikoaren non-dik norakoak. Hala ere, ebalua-zioaren atal hau oraindik osatze-ke dago. Momentuz Lehen Hez-kuntzako 3. mailarakoproposamen bat egin dugu.

Beraz, webgunea pixkanakaeguneratzen joango zarete. Bai, lanean jarraituko dugu. Denaden, jada material asko dago eske-girik. Irakasleek ahozko gaitasunalandu nahi badute, oinarriak, mate-riala eta ikasleen ereduak dagoe-neko eskuragarri dituzte. Hori guz-tia https://sites.google.com/a/edu-cacion.navarra.es/ahozko-hizkuntza-irakastea/ helbidean aurki de-zakete.

Yolanda Olasagarre, EIBZko irakaslea eta ahozko hizkuntza irakasteko webgunearen sortzaileetako bat

«Ikastetxeetan ahozko komunikazioa modu planifikatu etasistematikoan jorratu beharko litzateke, baina ez da hala egiten»

gertutik >>Yoli Olasagarre

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko irakaslea

Esther Mugertza eta Yolanda Olasagarre. Goian, institutuko ahozkotasun taldea.

Page 12: 535 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a12 sakanerria

SAKANA

Olatzagutia»

Neguko solstizioarekin bateraegun esanguratsuak heldu diraSakanara. Hainbat ospakizun,ohitura eta erritu berritu eginendira hurrengo egunetan ibarra-ren luze zabalean. Sakandarrekargazki kamara edo telefonomugikorra aldean eramaten duteeta haiekin lekukotza jasoko dute,ziurrenik. Jasotako irudi horiekSakanako Eguberriko ArgazkiLehiaketara aurkezteko aukeradago orain. Hala egin nahi due-nak www.guaixe.eus web orrian

propio sortutako atalera jo etaargazkia igo besterik ez du. Par-te-hartzaile guztien irudiekin iba-rreko eguberria irudikatuta gel-dituko da.

Argazkiak aurkezteko aukerailbeltzaren 8ra arte izanen dazabalik. Aurkeztutako argazkienaldeko botoak emateko aukeraizanen da. Eta ilbeltzaren 20anboto gehien jaso duten hiru argaz-kien egileek sari gisa hainbatliburuz osatutako sorta bana jaso-ko dute.

Urteko azken egunetan gaude,Gabon bezperan. Gaur Olentzeroetorriko da, senitartekoak eta lagu-nak afari eta bazkari berezietanbilduko dira eta, zergatik ez,parranda egingo duenik ere ez dafaltako. Jakina, opariek ere izan-go dute bere tartea. Gabon edo Paz-ko zoriontsuak opatzeko egunakdira hauek. Eta, jakina, ate jokadagoen 2016ari ongi etorria ema-tekoak. “Urte berri on” izango da,abenduaren 31n eta ilbeltzaren1ean, ezinbesteko esaldia. Baina

urteko lehen egunari lotutako esal-di, edo, hobeto esanda, kanta ede-rra badaukagu gurean: Ur goiena,ur barrena…

2016an sartu berritan: Urgoiena, ur barrena…Abenduaren 31n, urtea despeditubezain pronto, 2016 urteari ongietorria emango diogu Sakanan.Herri askotan Ur goiena, ur barre-na…kantatuz eta iturrietako urteberriko lehendabiziko ura edanezemango diote ongi etorria urtea-

ri. Irañetan, Arruazun, Lizarraga-bengoan, Etxarri Aranatzen, Itur-mendin eta Urdiainen manten-tzen da iturriko ur berria jaso, uraedan edan eta Ur goiena, ur barre-na kantua kantatzeko ohitura.Bestalde, Altsasun urteko azkenegunean gaztainak eta ardoa bana-tuko dituzte Gure Etxean.

Sakanako Belenzaleen Elkarteak bere Olatzagutiako egoitzan jaiotza erakusketa ikusgarria ikusgai dago. Ilbeltzaren 10era arte bisitatudaiteke, astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:00etara. Domeketan eta jai-egunetan, 13:00etatik 14:30era eta 17:30etik 20:30era.

Jaiotzen erakusketa ikusgarria

»

Urteko azken egunak:agur eta ongi etorri

Sakanako EguberrikoArgazki Lehiaketa

Page 13: 535 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a sakanerria 13

SAKANA »

Gaur, ostegunean, Sakanako makinabat herri bisitatuko ditu ikazkinak

Basoa eta txondorraren epela utzi-ta, ikazkinak herrietako bidea har-tu du eta gaur, Gabon bezperan, gureherrietara iritsiko da. Olentzerokmakina bat hitzordu ditu Sakanan.Harrera horietarako prestakun-tzak ilusio guztiarekin egin dira,eta txikienak, bereziki, ikazkinakekarriko dituen oparien zain dau-de, irrikitan.

Gaur goizean pazkuan amoreseskean ariko dira haurrak Uhar-te Arakilen eta Etxarri Arana-tzen. Goizez, kantu-eskean erehainbat herritan ariko dira, esa-terako, Altsasun eta Ziordian.

Lana aurreratu zuen ikazkinaklarunbatean Etxeberri bisitatuz etaigandean Zuhatzura joanez. Bestal-de, Lamiatutur Olaztin egon zenigandean, Olentzeroren etorrerairagarriz. Iñigo Aritza ikastolako-ak postontziaren bila ibili zirenUrrizti, Sarabe eta inguruko para-je ederretan igandean, eta urruti-tik Olentzero eta Mari Domingiikusi zituzten. Azken hau igande-an Lizarragan izan zen, gaur Olen-tzero etorriko dela iragartzeko.

Gaur harrera beroa egingo dio-te ikazkin maiteari herri guztie-tan. “Horra, horra, gure Olentze-ro, pipa hortzetan duela eseritadago…”

Ilbeltzaren 5ean hiru erregeenkabalkadak iritsiko dira Sakanara

Ekialdeko hiru erregeek, Meltxo-rrek, Gasparrek eta BaltasarrekSakanarako bidea hartuta dute etailbeltzaren 5erako iragarri dute iri-tsiko direla. Erregeei behar beza-lako harrera egiteko prestatzenhasi dira Sakanan barna. Eta egunhorretan Sakanaz ez ahazteko,asteartean, fale edo fareekin ibi-liko dira goizeko 11:30etik aurre-ra haurrak Irañetan eta Lizarra-gan; arratsaldez Etxarri Arana-tzen, Iturmendin edota Altsasun.

Bestalde, txikiek idatzitako kar-tak jasotzeko haien morroiak edopajeak Altsasura ilbeltzaren 3an,igandean, 19:00etan Burunda fron-toira etorriko dira. Olatzagutian ere

egun berean, ilbeltzaren 3an, jarridute hitzordua, 18:30ean, kulturetxean. Lakuntzan ere ilbeltzaren3an, igandearekin, umeen goizekomezaren ondoren, etorriko diraerregeen laguntzaileak elizara,umeen eskutitzak jasotzera,11:45ean gutxi gorabehera.

Hiru erregeak Sakanara bidean

Hitzorduak Herria Ordua TokiaIrurtzun 18:30 Eliza.Uharte Arakil 18:30 Manuel Goikoetxearen zurgindegitik, ZerradoaLakuntza 18:00 Ibai aldetikArbizu 18:00 UdaletxeaErgoiena 18:00 Lizarragako eliz atetik.

Ondoren Dorraora eta Unanura joango dira. Etxarri Aranatz 18:00 ElizaBakaiku 18:30 ElizaIturmendi 15:00 Fara-joleak plazan

19:00 Pilaralde kaletikAltsasu 17:30 Farejoleen errege zozketa plazan

19:00 Sakana Institutua (LH)Olatzagutia 18:00 Jubilatu elkartetikZiordia 19:00 Texeria kalea

“Olentzero joan zaigu, mendira lanera…“

Hitzorduak Herria Ordua TokiaIrurtzun 18:30 Plazaolako zubia.Etxarren 16:30 Eliza.Satrustegi-Hiriberri 17:30 Satrustegiko elkartean txokolatada.

18:30 Olentzero Satrustegin.19:30 Olentzero Hiriberrira eta merienda.

Ihabar 18:30 Autobia azpiko zubia.Irañeta 18:00 Autobus geltokia.Uharte Arakil 18:00 Itxesin, Beriaingo bidea hasiera.Arruazu 19:30 Ubeldeko zubia.Lakuntza 18:00 Trenbide azpiko zubia.Arbizu 18:30 Plaza.Unanu 18:00 San Donato bidetik.Dorrao 18:30 Goitiko ur biltegia.Lizarraga 18:00 Menditik.Etxarri Aranatz 17:00 Aldapasoro auzoa.Bakaiku 17:30 Elkartean txokolate jatea. Mari Domingi ere etorriko da.

18:30 Zulanpe.Iturmendi 19:00 Estafeta kalea, Bakaiku aldetik.Urdiain 18:00 Portuko kalen.Altsasu 11:30 Plazan, Mari Domingi gaiteroekin.

Ondoren, Zumalakarregira, fanfarre, txistulari eta eskolaniakoekin.

17:45 Olentzero eta Mari Domingi San Juan baselizara iritsiko dira.Ondoren ibilbidea, Zumalakarregin, miura banaketa, txondorra eta askaria eta gero Foru plazara. Txalaparta, dantzariak, abesbatza…

Page 14: 535 guaixe

Eguraldia lagun, frontoian egite-koa zen jostailu trukaketa plazanegin zen azkenik igandean. Haurtxokoan jasotako txartelarekinuhartear txikiek, aukera zabala-ren artean, eurendako jostailubana hartzeko aukera izan zuten.Baina plazan jostailu trukeaz apar-te jolas kooperatiboak izan ziren.Haur, gazte eta helduak haiekingoiz-eguerdi pasa ederra izanzuten. Eskaintzak uhartear askoerakarri zituen, gainera.

Irurtzun aldeko OinarrizkoGizarte Zerbitzuen Mankomuni-

tateko Iosune Zabala Ijurkok“herrian halako ekimenak aurre-ra eramateko euren lanagatik etainplikazioagatik” Uharteko gura-soei eta udalari esker ona azalduzien. Zabalak azaldu digunez, jos-tailuak eta jolasak herritarrakelkartzeko balio zuen, baina elkar-tasuna ere adierazi zen: “premiakdituzten haur eta familien arteanbanatzeko joko eta jostailu askoeraman ziren”. Guztiei eskerrakeman eta halako ekimenak “denonartean aurrera eramaten” segitze-ko deia egin du.

Udazkenean Aralarko MikelDonea izendapena utzi eta Altsa-su institutua hartu zuen ikastetxe-ak orain logotipo bat aukeratunahi du. Logo hori zentroaren iru-dia izanen da ikastetxeko agirie-tan. Haren bidez ikastetxeari “nor-tasuna” eman nahi diote. Institu-tua gaitzat hartuta, edozein nahiadina logotiporekin aurkeztu dai-teke lehiaketara. Beti ere, origina-lak badira.

Ezaugarri teknikoei dagokie-nez, proposamenek gutxienez10x10 cm-ko neurria izan behar-

ko dute. Lanekin batera diseinua-ren zergatiaren azalpen txiki batgehitu behar da, bost lerrokoagehienez ere. Lanak ikastetxearenidazkaritzan aurkeztu behar dira.Proposamen bakoitzaren atzeanegilearen datuak agertu beharkodira. Martxoaren 4ko 14:15era arteaurkeztu daitezke lanak. Epaile-ek kontutan izanen dituzten iriz-pideak honakoak dira: irudiakxehetasun gutxi izatea; praktiko-tasuna (hainbat euskarritan era-bilgarria izatea, txuri-beltzeaninprimatu ahal izatea eta ikaste-

txearen datuak gehitu ahal izatea)eta originaltasuna.

Lan guztiak martxoaren 7tik11ra ikusgai izanen dira eta epai-mahaiak haietako bost aukeratu-ko ditu. Hil hartako 14tik 18rabitartean ikasleek boto bidez auke-

ratuko dute logoa. Irakasleek mar-txoaren 22an. Bi bozketek azkenaukeraketan %20nako balioa iza-nen dute. Gainontzeko %60a epai-mahaiarena izanen da. Aukeratu-tako lanaren sortzaileak 200 euro-ko saria eskuratuko du.

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a14 sakanerria

Uharte Arakil»

Urdiain»

Etxarri Aranatz»

Lakuntza»

SAKANASAKANA

»

Nafarroako Gobernuak sustatu etaSakanako Mankomunitateakantolatuta, ikastetxetan izan direntailerren helburua hondakinenprebentzioa eta gaikako bilketasustatzea izan da

Irurtzun, Lakuntza, Etxarri Ara-natz, Iturmendi, Urdiain, Altsa-su eta Olatzagutiako ikastetxee-tako Lehen Hezkuntzako eta DBH-ko 1. eta 2. mailako 242 ikasle izandira tailerretan parte hartu dute-nak. Ikasleek saioetan hondaki-nen kudeaketa zuzenaren garran-tziari buruzko informazioa jasodute, modu ludikoan eta, betiere,prebentzioan eta birziklapeneanoinarrituta, ingurumenarenbabesa hobetzen laguntzeko. Ikas-leak sentsibilizatzea hondakineiburuzko legediak jasotzen duenjardueretako bat da. Lege horrenhelburua hondakinak %10murriztea da eta %50eko birzikla-pen-mailak lortu nahi ditu etxe-ko eta merkataritzako hondaki-netan 2020. urterako.

Hondakinei buruzko sentsibi-

lizazio tailer horiek NafarroakoGobernuak Gestión Ambiental deNavarra (GAN) enpresa publiko-aren bidez bulkatu ditu eta Mank-ek antolatu eta babestu ditu. Eki-men hori foru administrazioak

hondakinak kudeatzeko sistemaintegratuekin sinatutako hitzar-menen barnean sartzen da. Hona-koak dira sistema horiek: ontzi ari-nak, papera eta kartoia (Ecoem-bes) ; beira-hondakinak

(Ecovidrio); eta tresna elektriko-en eta elektronikoen hondakinak,TEEH (Ambilamp, Ecoasimelec,Ecofimática, Ecolec, Ecolum, Eco-raee, Ecotic, Europako BirziklatzePlataforma eta Tragamóvil).

Zufiaurrek liburuaaurkeztu duBenjamin Zufiaurre Goikoetxeak,Nafarroako Unibertsitate Publiko-ko Eskola didaktika eta antolakun-tza katedradunak Glasgowgo etaLiverpoolgo UnibertsitateetakoDavid Hamiltonekin batera idatzi-tako liburua da. Bi irakasleen argi-talpenak Cerrando círculos en edu-cación: pasado y futuro de la esco-larizaciónizenburua du. Azaroaren25ean izan zen aurkezpena, Nafa-rroako Parlamentuaren egoitzan.

Maiorarenlaguntzaileetxarriarrak Rafael Carasatorre eta Jonas Erraz-kin etxarriarrak dira Fernando Maio-ra bere azken liburuan lagundudutenetako bi: Léxico autóctonohistórico de Navarra (egilea argi-taratzaile). Artaxoako ikerlariakBeratik Vianara arteko artxiboetanopatutako euskal hitzen bilduma egindu liburu horretan. Maiorak bere lanaetorkizunean euskararen Nafarro-ako mapa historikoa egiteko balia-garria izatea espero du.

Sakanako lau sortzailerenlanak ikusgaiJokin Alegriaren, Kaleren, koadro-ak, Xole Artolaren lanak. Bi lakun-tzarrekin batera, Elena Vera altsa-suarraren irudi digitalak eta MirenUstarroz uhartearraren eskulturak.Horiek guztiak Lakuntzako kulturetxean ikusgai izanen dira ostirale-tik ilbeltzaren 6ra arte, 17:00etatik20:30era eta jai egunetan goizez ere.

Garapen agenteakontratatzekodeialdiaSakanako Garapen Agentziak tek-nikari bat kontratatu nahi du, ama-tasun baja bat ordezkatzeko. Lan-postuaren egitekoak dira: industriadinamizatzaile gisa aritu, enpreseibisitak egin, tokiko garapena dina-mizatu eta enpresa, erakunde etabestelako erakundeen arteko elkar-lan foroetan parte hartzea. Besteakbeste euskara ezagutzea eta autoaizatea eskatzen [email protected] e-pos-tan jaso dezakete informazioa etaeman dezakete izena, beti ere, ilbel-tzaren 8ko 13:00ak arte.

Hondakinen inguruko sentsibilizaziokanpaina ikastetxeetan

Ikasleak hondakiei buruzko bideoa ikusten. Utzitakoa

Uharteko plaza jolas parke bihurtu zen. Utzitakoa

Ikasle eta irakasleek logoaren aukeraketan zeresana izanen dute.

Truke jolasa, eta gehiago

Altsasu institutuaklogotipo lehiaketaantolatu du

Page 15: 535 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a sakanerria 15

SAKANA

Aldeak atzo arratsaldean elkartuziren planaren finantzabideak etagobernantza eredua zehazteko

Sakana 2020 Plan Estrategikoa(SPE) aurrera eramateko ibarre-ko eta Nafarroako Gobernukoordezkariak elkartu ziren atzo. Bialdeek euren konpromisoak etazereginak lankidetza hitzarmenbat zehazteko lana zuten. SPE lantresna izanik Sakanako egoera-ri modu orokor eta partekatubatean erantzutea ahalbidetukoduen hitzarmena landu zuten.Erredakzioa ixterakoan ezgenuen jazotakoaren berri.

SPE gauzatzeko zazpi milioieuro inguru aurreikusten dira;2016rako 600.000 euro aurreikus-ten ziren. Nafarroako GobernukoEkonomia lehendakari-orde ManuAierdik pasa den ostegunean jaki-narazi zuen aurrekontuetan250.000 euro bideratuko direla.

Sakanako Mankomunitatekopresidente Aitor KarasatorreMuguruzak jakinarazi digunez,“bide orria zehaztuta daukagu.Planean jasotako guztia tarifatu-ta dugu”. Beraz, negoziazioandirua zein jarduerari, ekimenbakoitzeko zein diru-sail izanen

duen, noiz eta bestelako eraba-kiak hartuko dituzte. Sakanatikbeheko proposamenarekin joa-nen dira.

Karasatorrek espero du nego-ziazioak azkar garatzea. “Nafa-rroako Gobernuaren aurrekon-tuak otsailerako indarrean iza-

nen dira . Ez dakigu horren zaingelditu beharko dugun edo diru-sailen bat lehenago jasotzerikizanen dugun”. Mank-eko buruakSPEn jasotako beste jarduerabatzuk ohiko deialdi edo bestela-ko diru-sailekin finantzatzekoaukera ez du baztertu.

2016an SPEtik landudaitekeena1. Industria· Sakanako industria-ehunarenbehar eta gaitasunak aztertzensegitu. · Eskualdearen indarguneak zabal-tzeko Marketing Plana. · Industrialdeen inbentario etahobetzeko proiektuarekin segi-tzea. · Prestakuntza, kooperazioa, nazio-artekotzea eta enpresa-berrikun-tza sustatzea. · Utzugane eskualde garapenera-ko topagune gisa indartu. · Sektore foroak identifikatu etacluster programa sortu. · Hezkuntza eta industria arloenarteko kudeaketa parte-hartzai-lea. · Enpresa-inkubagailu edo enpre-sa-mintegi proiektuek ikerketa etadiseinua.

2. Energia· Administrazioan energia arlokosentsibilizazio eta kontzientzia-tze kanpainarekin segi eta indus-triara zabaldu. · Sakanako udalerrietako Alkate-en Pakturako bide-orria diseina-tzea. · Egitasmo berde, biomasa, argi-teria publiko eraginkor, mikro-sareeta bestelakoetan enpresei etaudalei aholkularitza eman. · Energia-pobreziaren programa-

ren diseinua.

3. Turismoa· Eskualdeko turismo eta kultu-raren kudeaketa eta aholkulari-tza indartzea. · On-line tresnak, irudi arlokoa, kar-telak, planoak, merchandaisingasortu eta bultzatzea. · Turismo produktuen inbentarioasortzea. Turismo eragileen arte-an natura eta kultura ondareariburuzko produktuen zabalkundeaegin. Turismo Planaren defini-zioa zehaztu. · Erromatar galtzadaren eta huraondoren Done Jakue bide gisaizandako erabileraren ikerketahistoriko zientifikoa. · Enneco, haritzaren memoria egi-tasmoa bulkatu.

4. Elikadura. · Eskualdeko produktuak, ekolo-gikoak eta kalitatezkoak kontsu-mitzearen onuren berri emanenduten prestakuntza eta sentsibi-lizazio jardunaldiak. · Merkaturatze tresna berrieninguruan ekoizleak trebatu. · Abeltzainen edota ekoizleenforoa sortu. · Ustiapenen eta tokiko elikadu-ra sistemen jasangarritasuneanhobetzeko aholkularitza eta akon-painamendua. · Turismo erakunde, jatetxe, den-da eta abarren arteko sinergiakbilatzea.

2015ean SPEtik landu denaAurten bi lan ildo aurreikusi ziren:batetik, SPEren kudeaketarekinzerikusia zuten ekimenak garatudira eta, bestetik, proiektu zeha-tzak definitu eta indarrean jarridira. Garapen egituraren artikulazioa· SPE instituzio eta erakunde auto-nomoei aurkeztu zien. Hasita. · Plana gauzatzeko elkarlan etafinantzazio markoak identifika-tu dira. Hasita.· Sakanako Sozio-ekonomia Beha-tokia elkarlan publiko-pribatura-ko eta estrategia hausnarketara-ko plataforma gisa bulkatu da.Hasita.· Sakanako Garapen Zentroa, Utzu-gane, egituratu eta indartu. Hasi-ta. · Udalen eta Sakanako Enpresa-rien Elkartearen arteko foroa sor-tu da enpresak mantentzeko etaberriak sortzeko. Planifikatuta. · Prestakuntza ikastaroetarakoeta enpresetan praktikak egite-ko, Lanbide Heziketa ikastetxea-ren eta eskualdeko ekoizpen ehu-naren arteko elkarlanari bultza-da. Hasita.· Cluster politiken eta enpresenarteko elkarlanaren ingurukoinformazioa eta prestakuntzazabaltzea. Planifikatuta. · Nafarroako Hiri Txikien PlanZuzendaria egiteko eskaera eginda.

Elikadura· Herri lurren kudeaketa plana egin.Hasita.· Sakanan ekoiztutako produktuenerakusgaiak egin. Planifikatuta. · Turismo, jatetxe, denda elkarte-en arteko sinergiak. Hasita.· Sakanako abeltzain eta ekoizle-en foroaren sorrerari bulkada

eman. Planifikatuta.

Industria eta Zerbitzuak· Industrialdeen egoeraren etaokupazio mailari buruzko ikerke-ta egin; lurren, industria orubeenkalifikazio inbentarioa. Hasita. · Industria inbentarioa eta ekoiz-pen-, teknika- eta teknologia-gai-tasunen mapa egin. Hasita. · Enpresen arteko artikulazioahobetzeko eta tokiko enpresekeman ditzaketen zerbitzuak azter-tu eta identifikatzea. Hasita. · Ideien garapenerako co-workinggunea sortzea. Planifikatuta.

Energia · Energia ekoizpenerako bioma-saren erabilera sustatzeko akzio-ak sortzea. Hasita.· Ibarreko Energia Baliabideenbideragarritasun ikerketa. Hasi-ta.· Energia berriztagarrien erabile-raren eta energia kudeaketa era-ginkor baten abantailen onuraketa ontasunak kanpainen bidezgizartean zabaltzeko interakzio-en sustapena. Hasita.

Turismoa· Dauden ekitaldien indartzea etaartikulazioa. Hasita.· Kartel, plano eta bestelakoak sor-tzea. Planifikatuta. · Turismo informazio puntuenprograma sortu. Hasita.· Ondarea baliatuz produktuak sor-tzea. Hasita.· Bordele-Astorga erromatar gal-tzadari, Baskoien bideari, balioaeman. Hasita.· Ibilbideen sistematizazioa eta sus-tapena. Hasita.· Kultura, historia edo kirol inte-reseko elementuen seinalezta-pena aztertzea. Planifikatuta. · Merchandaising-a sortzea. Hasi-ta.

Sakanako enpresekgehien eskatzendituzten laulanpostuakidentifikatutaMerkataritza-teknikaria, teknikari-administraria zerbitzutan, tornulari-fresatzailea eta muntaia-argiketariaeta industria-automatizaziomantendua dira lanpostuak

Sakanako Enpresarien Elkarteak (SEE)ibarreko enpresek gehien eskatuta-ko lanpostuak zein diren identifika-tzeko ikerketa egin du. Bi zerbitzuenarloan (merkataritza-teknikaria etateknikari-administraria zerbitzutan)eta beste bi industrian (tornulari-fre-satzailea eta muntaia-argiketaria etaindustria-automatizazio mantendua). SEE jabetu da ibarrean langabeziahandia izateaz aparte, bertako enpre-sek hainbat lanpostu sakandarre-kin betetzeko arazoak dituztela.“Desoreka hori” ezabatzeko asmozelkarteak ikerketa egin du. Horre-kin batera, SEEk langileak lanpos-tu horietarako trebatzeko presta-kuntza ibilbideak zehaztu ditu. “Hel-burua Sakanako langileen gaitasunprofesionalak hobetzea da eta, zen-baitetan, langileen ezagutzen egu-neratzea, enpresen lehiakortasungaitasuna handitu eta langabezia jais-teko”. Prestakuntza arautu, ez arau-tua, gaitasunen hobetzea eta bestejasotzen dira zehaztutako ibilbide-etan. Lastailean hasi ziren ikerketa egi-ten. Enpresen informazio histori-koa, enpresa handienei bisitak, gal-detegiak, elkarrizketa pertsonalaketa beste egin dituzte eskaeragehien duten lanpostuak identifi-katzeko. Nafarroako EnpresarienKonfederazioaren eta NafarroakoEnplegu Zerbitzuaren finantziazio-arekin.

Sakanak eta Nafarroako Gobernuakplan estrategikoa mahai gainean

»

Page 16: 535 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a16 oharrak

Benita Sáez de MaturanaPérez de Onraita

Lautadako lorea, neguan hartu duzu atseden.

HigiezinakETXEBIZITZAK

ERRENTAN EMAN

Pisua alokatzen dut Lakuntzan. 3 gela, 2komun. Deitu 689 23 27 08 Jose.

Galdutakoak / opatutakoakOPATUTAKOAK

Altsasuko Udaltzaingoak Altsasun galduta-ko gauza hauek ditu: diru-zorroak, poltsak etanezeserrak: 31. Audifonoa: 1. Betaurrekoak etabetaurreko-zorroak: 42. Euritakoak eta makilak:19. Belarritakoak, kateak, eskumuturrekoak,eraztunak, erlojuak eta imitaziozko bitxiak: 31.Arropak eta oinetakoak: 48. Bizikletak eta pati-nak: 10. Beste objetu batzuk: 8. Etxeko giltzak etaibilgailuak.

Oharrak Amalur Montessori Haur Eskola. Haurra bereosotasunean hartzen duen proiektua, beren ongi-zatea bermatzen duen proiektu euskalduna.Harremanetarako 620 25 42 30 [email protected]

Irurtzungo irakurle taldea. Ilbeltzaren 7an,“Un armario lleno de sombra” - AntonioGamoneda.

Odol-emaileak. Abenduaren 30ean, Irurtzunen,arratsaldez.

Arropa bilketa. Calais-eko errefuxiatuendako:mantak, lo zakuak, kanpin dendak, neguko arro-pa. Bilketa puntuak: Beheko Benta, 3. Altsasu.Astelehenetik ostiralera 15:45tik 17:45era. Besteordutegiak: 660 89 05 45.

GoiEner Iruñean. Landarek utzitako lekuan,Joaquin Beunza, 9 behea, Errotxapean, hilabete-ko lehenengo eta hirugarren asteazkenetan,17:00etatik 19:00etara etor zaitezke informazioa

jasotzera, zalantzak argitzera, ekarpenak egitera...

Autoenplegurako laguntza. Zure lanpostuasortu nahi baduzu Cederna-Garalurrek honakolaguntza eskaintzen du: ideia aztertzea, proiektuagaratzea, enpresa sortzea edota martxan dagoenjarduera sondotzea. Argibide gehiago: 948 56 7010 , [email protected] [email protected]

Mintzakide proiektua. Egonkortzeko denonlaguntza behar dugu, lagundu zabaltzen etafinantzatzen: http://goteo.org/project/zu-gabe-ezin

Nafarroako Elikagaien Bankuaren alde.Diru ekarpenak kontu korronte hauetan egindaitezke: Laboral kutxa 3035 0069 520690024878, Rural kutxa 3008 0001 160700279128 eta Caixabank 2100 2173 870200346965.

Euskonews ekonomikoki laguntzeko kanpai-na. Informazio gehiago:www.euskonews.com/[email protected], 943- 32 22 94.

3MBk kontu korrontea zabaldu du. Ruralkutxan eta jendeak han egin ditzake ekarpenak3008 0093 66 2460985811

Auzolana Josefina Arregui klinikan.Auzolanean parte hartu nahi dutenek 948- 56 3850 (klinika) edo 689- 03 51 20 (Patxi) telefonoe-tara hots egin dezatela.

Bazkideak Josefina Arregi klinikarako.Bazkidea izan nahi duenak urtean 12 € edo nahiduen kopurua eman dezake. Informazio gehiago:amigosjosefinaarreguilagunak.blogspot.com [email protected]

Eskuratu zure beleixeguaixe txartela. 50€kokuota urtean eta deskontu eta abantaila parega-beak betirako. Deitu 948 564 275 eta izena eman

edo bete formularioa gure webgunean www.guai-xe.eus.

Nafarroako Ondarearen DefentsarakoPlataforma laguntzeko. Eliza katolikoak,Iruñeako eta Tuterako Elizbarrutiaren bidez,Nafarroako herrietan egiten ari zen ondare publi-koen inmatrikulazioei aurre egiteko sortu zen.Egoitza Iruñeko Estafeta kaleko 57. zenbakiandago. Liburua argitaratu dute, hitzaldiak eman.Laguntza jasotzeko ondoko kontu korronteazabaldu dute Nafarroako Kutxan: 2054/0142 689152623199.

Lugorri produktu ekologikoen elkartea etadenda. Sakanan produktu ekologikoak zuzeneaneskuratzeko gunea da Lugorri, inguruko nekazarieta abeltzainekin harremanetan jarriz edo horni-tzaile desberdinei eskatuz. Bertako eta urtarokoproduktu ekologikoen alde egiten du Lugorrik.Lugorriko partaide egiteko 50 euroko kuotabakarra eskatzen da. Lugorriko Lakuntzako den-dan (Mankomunitatearen parean) salgai dagoe-na: fruta, barazkiak, ogia, ardoa, olioa, gazta,arroza, pasta, gailetak, txokolatea, haragia, behiesne eta esne begetalak, eztia, arrautzak, gara-gardoa, lekaleak, ozpina… Informaziorako: 656711 130 (Gorka).

Herrialde behartsuak laguntzeko Etxarrikoboluntarioen kanpaina. Haietan premiazkoakdirenak, eta Etxarrin jasotzen direnak: udakoarropa eta oinetakoak; sehaskak; ohe arropa;esku oihalak; sukaldeko tresneria; idazteko maki-nak; ordenagailuak; kanpin dendak… Nora era-man: Etxarriko Eliz korta kalera, gaztetxe ondora,irratia zegoen tokira, astelehen eta asteazkene-tan. Harremanetarako: 948 460 804 edo 948460 875 telefonoak.

Kultur bitartekaritza+ itzulpen zerbi-tzua Sakanan. Sakanako MankomunitatekoImmigrazio Zerbitzuak martxan jarria, etorki-nekin harreman zuzenean ari diren profesiona-lei, eta baita etorkin beraiei ere, bai ahozko nola

idatzizko itzulpen zerbitzua eskaintzeko.Eskaintzen dena: itzulpenak bai frantseseranola arabierara, eta hizkuntza ezberdinak direlamedio, sor daitezkeen gatazken aurrean bitar-tekaritza zerbitzua. 9:00etatik 10:30era osa-sun zentroetan, 11:00etatik 12:30era ikastetxe-etan eta 13:00etatik 14:30era gizarte zerbi-tzuetan. Astelehenetan Etxarri Aranatzen,astearteetan Irurtzunen eta ostegunetanAltsasun. Aurretik txanda eskatu 648 07 07 10edo [email protected] postaelektronikoan.

Gazteendako sexualitate aholkularitza.Hileko lehen astearteetan, 15:00etatik17:00etara Altsasuko Intxostiapunta gazte gune-an (Burunda kaletik sartuta. 948 564 785 telefo-noa edo [email protected] helbidea). Adina:12-30 urte.

Izan zaitez Mintzakide! Euskara ongi dakienbat ikasten edo trebatzen ari den bizpahiru per-tsonarekin biltzen da, astean behin, ordu batez.Taldeak gustuko duena egitea aukeratzen du:kafea hartu, paseatu… baina beti euskaraz.Informaziorako: 607 624 392 telefonoa, [email protected] e-posta edosakanamintza.blogspot.com ataria.

Euskal Memoria Fundazioak babesleakbehar ditu. Euskal Herriaren memoria berresku-ratzea helburu duen Euskal Memoria Fundazioak6000 babesle behar ditu. Informazio guztia:www.euskalmemoria.com web gunean.

Iparraldeko Ikastolak laguntzeko. Bi kontuzenbaki zabaldu dituzte jendeak dirua emateko:3035-0059-82-0590731197 (Euskadiko Kutxa)eta 2101-0045-97-0003310786 (Kutxa).

Garraio laguntzarako diru bilketa. SortzenIkasbatuazek eremu erdaldunekoak diren etaikasketak D ereduan egiteko beste eskualdeetarajoan behar duten ikasleen garraioa laguntzekoEuskadiko Kutxan hurrengo kontu zenbakia

zabaldu du: 3035 0058 36 0581182278.

Emakumeendako doako aholkularitza juri-dikoa. Senarrak ez dizula seme-alaben aldekomantenu-pentsioa, tratu txarrak sufritzen ari baza-ra, dirurik ez baina dibortziatu nahi duzula, izatezkobikotearen eta ezkontzearen aldeak…Emakumearen Bilgunera jo, Altsasuko Gure Etxean(948 564 823 edo [email protected]).

Ezgaituen Elkarteak bazkideak eta lagun-tzaileak behar ditu. Sakanako EzgaituenElkarteak bazkide kanpaina martxan jarri du.Horretarako 660 29 96 17 telefonora hots eginbehar da. Bestalde, Sakanako ezgaituek aisiabehar dute. Laguntzailea izan nahi baduzu deitu649 189 249 (Eladia). Eskerrik asko SakanakoEzgaituen Elkartetik.

1 HIGIEZINAK

2 TEKNOLOGIA

3 LANA/NEGOZIOAK

4 DENETARIK

5 IBILGAILUAK

6 HARREMANAK

7 AISIA/KIROLA

8 FAMILIA/ETXEANORBANAKOEN IRAGARKIAKGuaixe astekarian: Astebete: 3€ / 3 Astez: 8€ (BEZ barne). Argazki bakoitzeko 3€.Lan eskaerak/eskaintzak eta pribatuak ez diren ikastaroak: doan.Webgunean: guaixe.iragarkilaburrak.com-en.

HARREMANETARAKO

Telefonoa: 948-56 42 75Posta elektronikoa: [email protected]

Jaiotzak

• Leia Martinez Reparaz,abenduaren 13an Altsasun.• Unai Ramos Santamaria,abenduaren 16an Altsasun• Ibai Larraza Carrasco,abenduaren 17an Altsasun.• Alain Lizarraga Goñi,abenduaren 17an EtxarriAranatzen.

Heriotzak

• Benita Saez de Maturana Perez,abenduaren 18an Altsasun.• Laureano Lizarraga Artola,abenduaren 20an Dorraon.

Informazio hau epaitegietan etaudaletan jasotzen da. Agertu nahi ez

duenak, han jakinarazi dezala.

Lehen zurekinetortzen nintzen,

orain zuregana nator.2015ean hildako gure bazkide

eta bezeroak gogoratuz

Page 17: 535 guaixe

Asteburuan Binakakoan dabil-tzan pilotari sakandarrek ez dutepunturik biltzea lortu. Ostiralean Altsasun jokatutakopartida gogor eta estuan, hasieranparez pare aritu ziren Ezkurdia-Barriola eta Irujo-Rezusta. Tantogogor eta lehiatuak izan ziren, etaez zen inor gailentzen. Ezkurdiaeta Barriola aurreratu egin ziren,12 eta 13, baina 13ko berdinketa-ren ondoren Irujo eta Rezusta gai-lentzen hasi ziren. Iberoko aurre-laria erremate bikainak egitenhasi zen, eta atzeko koadroetanRezustak primeran eutsi zienEzkurdiaren eta Barriolaren era-soei. Horrela, tantoak pilatzenjoan ziren eta azkenean 22 eta 15gailendu ziren Irujo eta Rezusta,txapelketako euren 3. puntua lor-tuta. Aldiz, puntu batekin daudeEzkurdia eta Barriola.

Bestalde, oraindik punturikgabe dauden bi biko lehiatu zirenasteartean Arrasaten, BengoetxeaVI.a eta Untoria iazko txapeldu-nak eta Irribarria eta Zubieta.

Partida hasieran bi bikoakparez-pare aritu ziren, 8ra berdin-du arte. Hortik aurrera zeharoaldatu zen partida. Leitzarrak ezzuen akatsik egin eta errioxarrabikain aritu zen atzean, eta 7 tan-to egin zituzten segidan. Irribarriabuelta ematen saiatu zen, baina

akats nahikotxo egin zituen. Buka-eran, 22 eta 13 galdu zuten Irriba-rriak eta Aitor Zubieta etxarria-rrak, eta txapelketan punturik bil-du gabe jarraitzen dute.

Elkarren kontraAsteburuan txapelketako 4. jardu-

naldia dago jokoan. Igandean,Tolosako Beotibarren, Ezkurdiaketa Barriolak Irribarria eta Zubie-ta izanen dituzte aurkari. Bi tal-deak puntuen faltan daude, pun-turik ez baitute Irribarriak etaZubietak eta bakarra Ezkurdiaketa Barriolak. Lehia oso estuaespero da.

kirola >>IZOTZ IRRISTAKETA

IOSEBA FERNANDEZ PRESTATZEN: IosebaFernandez irristalaria Gabon aurreko biz-pahiru aste hauetan Alemanian egon da

kontzentratuta, izotz irristaketaren teknikaeta ezaugarriak ikasten. Izotzean aritu edoez, ondoren hartuko omen du erabakia.

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a 17

Zubieta eta Ezkurdia arerioak izango dira igandean Tolosan.

»Pilota

Irurtzun EHko KlubenArteko TorneoNazionaletik kanpoFinal laurdenetan irurtzundarrekgaldu egin zuten Aurrera Saiazenkontra

Euskal Herriko Kluben Arteko Tor-neo Nazionalean final laurdenakjokatzen ari dira. Irurtzunek Tolo-sako Aurrera Saiaz izan zuen aur-kari. Irurtzundarrek jokatutako 3 par-tidetatik 2 galdu zituzten, eta txa-pelketatik kanpo geratu dira. Bestalde, zenbait pilotari sakandarZangozako lau t́ erdian parte hartzenari dira. Asteburuan, kimuetan, Obe-renako Leizari 2 eta 18 irabazi zionAldabideko Imazek. Haurren kate-gorian, Oberenako Otondori 15 eta18 irabazi zion Aldabideko Imazek.Aldiz, Aldabideko Goikoetxeak 14 eta18 galdu zuen Lizarrako Pierolarenkontra. Seniorretan, Irurtzun talde-ko Murgiondok 7 tantotan utzi zuenZugarraldeko Galartza.

Emaitzak:

Lau t´erdian: Beloki (Aurrera Saiaz) 5 /Ezkurdia (Irurtzun) 18Buruz buru: Urretabizkaia (Aurrera Saiaz)18 / Armendariz (Irurtzun) 11Binaka: Labaka-Telletxea (Aurrera Saiaz) 22/ Lansalot-Mariezkurrena (Irurtzun) 12

Elkarren kontraEzkurdia-Barriola eta Irribarria-zubieta igandean lehiatuko dira, Tolosan (ETB1, ntb)

Sailkapena:

Irujo-Rezusta eta Artola-Albisu 3 puntuOlaizola II.a-Urrutikoetxea 2 puntuAltuna III.a-Merino II.a 1 puntuEzkurdia-Barriola 1 puntuBerasaluze II.a-Beroiz 1 puntuBengoetxea VI.a-Untoria 1 puntuIrribarria-Zubieta 0 puntu

Binakako 4. jardunaldia

Altuna III.a-Merino II.a / Arto-la-Albisu(ostiralean, 17:00etan,Eibarren. ETB1, ntb)Berasaluze II.a-Beroiz / Bengo-etxea VI.a-Untoria (larunbate-an, 20:30ean, Etxebarrin)Olaizola II.a-Urrutikoetxea /Irujo-Rezusta (larunbatean,18:00etan, Bilbon. ETB1, ntb)Ezkurdia-Barriola / Irribarria-Zubieta (igandean, 17:00etan,Tolosan. ETB1, ntb)

Page 18: 535 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a18 kirola

Areto futbola

Areto futbola Pala

»

»

NKJen Emakumeen Paleta Gomakotxapeldunak dira Orella-Beltza etaOtxoa-Gomez

Igandean Nafar Kirol JolasenEmakumeen Paleta Gomakolehen faseko finalak jokatu ziren.Jokatutako lau finaletatik Etxa-rri Aranazko Gure Pilotako palis-tak hirutarako sailkatu ziren, etabi txapel ekarri dituzte Orella-Bel-tzak, benjaminetan, eta Otxoa-Gomezek, haurretan. KimuetanIrisarri-Irisarri txapeldunordeakizan dira.

Magna Gurpeak 4.postuan despeditukodu urteaPalma Futsalen kontra 5 eta 4 galduzuten irurtzundarrek asteartean

Sailkapeneko hirugarren postuangozo-gozo zebilen Magna Gurpea,baina asteartean Palma Futsalen kon-tra 5 eta 4 galdu ondoren laugarrenpostura jaitsi da Irurtzungo taldea.Okerrena da Imanol Arregiren muti-lak 0 eta 2 irabazten zihoazela JaviEseverrik eta Victorrek partidakolehen 4 minutuetan sartutako goleiesker. Baina Palma Futsalek bina ber-dintzea eta 3 eta 1 aurreratzea lor-tu zuen. Roberto Martilek hiruna ber-dindu zuen atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian, Palma FutsalekoVadillok bi gol sartzea lortu zuen.Javi Eseverrik, penaltiz, Irurtzun-goen laugarrena sartu zuen, eta nahizeta berdeak atezain-jokalariarenformularekin aritu, ez zuten mar-kagailua aldatzea lortu eta 5 eta 4galduaz iritsi ziren etxera. “Marka-gailuan aurretik jarri gara baina gumin egiteko pazientzia izaten jakindu Palma Futsalek” adierazi zuenpartida bukaeran Imanol Arregik. Sailkapen orokorrean Inter Movis-tar da liderra (46 puntu). Magna Gur-pea laugarrena da (30 puntu). Ilbel-tzaren 4an sailkapenean 12.a denSantiago Futsal hartuko du talde ber-deak Anaitasunan, 20:30ean.

Benjaminendako I. GabonetakoTorneoa antolatu duSDA-kAbenduaren 26an jokatuko da,ostiralarekin, 15:00etan hasita

Sociedad Deportiva Alsasuak (SDA)I. Gabonetako Areto Futbol Torne-oa antolatu du Altsasun. Horretara-ko Nafarroako Gobernuaren, Altsa-suko Udalaren eta hainbat babes-leren laguntza izan du. Aretofutboleko torneoan benjamin mai-lako neska-mutikoek hartu ahaldute parte, 8 urtekoek.

6 talde

Torneoan benjamin mailako 6 are-to futbol taldek parte hartuko dute:Lakuntzako Lagun Arteak, SD Alsa-sua-Seguros Sayasek, Urdiain KirolElkarteak, S.D. Alsasua-Arquitectu-ra Floresek, Olaztiko Sutegi KirolElkarteak eta S.D. Salvatierrak. Osti-ralean jokatuko da Torneoa,15:00etatik aurrera Zelandi Kirol-degian.

Irurtzungo 12+12orduak asteburuanGuan taldeak Gabonetan antolatu-tako 12+12 areto futbol txapelke-ta aurten abenduaren 26an eta27an izanen da, larunbatean etaigandean. Txapelketan izena emannahi duten taldeek 649 092 346telefonora hots egin beharko dute. Txapelketa honetan ohikoa denez,sari potoloak izango dira: talde ira-bazleak 500 euro jasoko ditu, biga-rrenak 250 euro eta hirugarrenak 100euro, eta torneoko jokalari onena-rendako eta atezain onenarendakoere saria izango da. Horretaz gain,final handiko atsedenaldian Gabo-netako zare bat zozketatuko da.

1.Gure Pilota Pala Torneoko finalajokatuko da igandean, 10:00etatikaurrera, Etxarri Aranatzen

Asteburuan erabakiko da nortzukjantziko dituzten I. Gure PilotaSakanako Pala Torneoko txapelak.Txapelketa Nafarroako PilotaFederazioak antolatu du, Sakana-ko Mankomunitatearen, EtxarriAranazko Gure Pilota klubaren etaArbizuko eta Etxarri AranazkoUdalen laguntzarekin. Mank-ekokirol teknikari Amaia Gerrikagoi-tiak adierazi zigunez, NafarroakoPilota Federazioak, Mank-ek etaGure Pilota klubak indarrak batu

dituzte, helburua “txapelketaindartsu bat antolatzea” delako,“hurrengo urteko pala egutegianEuskal Herri mailan lekua izan-go duena”. Eta badirudi lortu dute-la, izan ere puntako palistak lehia-tzen ari baitira astebururo Etxa-rri Aranazko eta Arbizukofrontoietan.

Finalak igandean jokatukodira, abenduaren 27an, 10:00etatikaurrera Etxarri Aranazko Eus-kalerriari pilotalekuan. Sekulakopartidak jokatu dira orain arte etafinal ikusgarriak espero dira. Eatxapelak Sakanan gelditzen diren.

Finalak

Kimuak: Eider-Julene / Auritze-OlaiaKadeteak: Maddi-Maitena /Luzia-IuneGazteak: Saioa-Naroa / Uxue-AroaPromozioa:Arrizabalaga-Parot/ Murillo-GabirondoElitea: Garmendia-Ruiz de Larra-mendi / Araiztegi-Bordagaray

Emaitzak

KimuakEider-Julene 17 – Auritze-Olaia 18Haizea-Maialen 18 – Miren-Ane 15Eider-Julene 18 – Haizea-Maialen 14

KadeteakElorri-Irantzu 15 / Luzia-Iune 25Iraia-izaro 14 / Uxue-Ane 25Maddi-Maitane 25 / Uxue-Ane 23Iraia-Izaro 17 / Luzia-Iune 25

GazteakNaroa-Dinora 21 / Saioa-Naroa 25Biain-Aroa 25 / Naroa-Dinora 23

Promozio maila Igoa-Argain 22 / Murillo-Gabirondo 30Otaegi-Maiza 30 / Isasmendi-Ardanaz 11

Elite mailaMuneta-Etxaniz 22 / Garmendia-R. deLarramendi 30Aristorena-Arrieta 30 / Martin-Huizi 2

Nortzuk dira palista onenak?

Sakanako I. Gure Pilota Pala Torneoan parte hartu duten palista batzuk.

Otxoak eta Gomezek 25eta 8 irabazi zieten Montoyari eta Senosiaini.

NKJ. Emakumeen Paleta Gomako 1. fasekofinalak:

Benjaminak: Gure Pilota A (Orella-Beltza)13 / Mendillorri (Murillo-Arbizu) 18Kimuak: Esteribar (Fernandez-Martinez) 18/ Gure Pilota (Irisarri-Irisarri) 6Haurrak: Gure Pilota A (Otxoa-Gomez) 25 /Auñamendi A (Montoya-Senosiain) 8Kadeteak: Auñamendi (Saragueta-Erro) 25/ Mendillorri (Nagore-Azanza) 11

2 txapel SakanaraPREFERENTE MAILA. 1. multzoa

14. jardunaldia

Arrotxapea 1 – Etxarri Aranatz 0

Gares 2 – Lagun Artea 0

Asteburu honetan gauzak gaizki joanzaizkie Sakanako taldeei. EtxarriAranatzek lidergoa galdu zuenArrotxapearen kontra 1 eta 0 galdu etagero. Partida lehiatuan, azken uneanArrotxapeak garaipenaren gola sartu zuen.Garesen 2 eta 0 galdu zuen Lagun Arteak.Lakuntzarrek Gares estutu zuten, baina ezzituzten 3 puntuak lortu.

Sailkapena >>1. Gares . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .31 p2. Etxarri Aranatz . . . . . . . . . . . . . . .30 p9. Lagun Artea . . . . . . . . . . . . . . . . . .19 p

Asteburuko jardunaldiaEtxarri Aranatz – Aibarés

(Ilbeltzaren 9an edo 10ean, San Donaton)Lagun Artea – Castillo de tiebas

(Ilbeltzaren 10ean, Lakuntzan)

ERREGIONAL MAILA. 3. multzoa14. jardunaldia

Altsasu 2 - Mendillorri 1

Partida berehala kontra jarri zitzaionAltsasuri, Mendillorri 4. minuturakoaurreratu baitzen. Baina Altsasudominatzera pasa zen, gol aukerak sortuzituen eta berdintzea lortu zuen. Bigarrenzati lehiatuan bukaera aldera garaipenarengola sartu zuen Alexanderrek.

Sailkapena >>1. Lezkairu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .38 p

10. Altsasu . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .15 p

Asteburuko jardunaldiaBeti Kozkor – Altsasu

(Ilbeltzaren 9an edo 10ean, Lekunberrin)

ELOMENDIKO TXAPELKETA2. faseko 3. jardunaldia. A multzoa

Egiarreta 3 – Bar Mikel 1

Zaldua 2 – Apolo 4

Sailkapena >>1. Egiarreta . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .9 p7. Zaldua . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . .3 p

Asteburuko jardunaldiaUnziti – Egiarreta (Ilbeltzaren 9an)Zalduak atseden jardunaldia.

Futbola

SDA-ko benjaminak.

Page 19: 535 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a kirola 19

Mendia Mendia

Gimnasia erritmikoa

Ehunka lagun bildu ziren Aralarren,Nafarroako mendizaleen egunhandian

Gabonetako bezperetan baina uda-berriko tenperaturekin ospatu zenaurtengo Mendigoizale Egunaigandean Aralarren. 51. ediziohonetan mendizalez bete zen san-tutegia. Mendizale gehienek oinezjo zuten, Uharte Arakildik, Lakun-tzatik, Iribasetik edo Madotzetik,baina autobusetan hurbildu zire-nak ere asko izan ziren.

Festa 1964. urtean hasi zen ospa-tzen, urte horretan zendutako hirumendizale –Jesus Ganuza, EmilioCastiella eta Javier Ardanaz–omentzeko. Urte horretan hirumendizale horien alde meza eginzen Aralarren eta jende asko hur-bildu zen bertara. Orduan, urte-ro mendizaleen oroimeneko festaegitea erabaki zen, Gabonen aurre-ko igandean.

Mendizaleendako egun kuttu-na da, joandako mendizaleak oroi-tzeko eta beste klubetako aspaldi-ko lagun mendizaleekin biltzekoeguna. Eta baita ere urtea despe-ditzeko egun ederra. Aurreko hiruurtetan bezala, Anaitasuna klubakantolatu zuen eguna. 10:45ean hasizen hildako mendizaleen oroime-nezko meza, Mikel Garciandiakemandakoa. Mendizaleen mate-riala bedeinkatu zuen apaizak.Lekunberriko abesbatzak kanta-

tu zuen eta ohorezko aurreskuadantzatu zen bertan. Ramon Arra-tibel “Rayo” lixarrengotarrakmendian bizia utzitako mendiza-leen aldeko poema irakurri zuen.Bukaeran, bildutakoek, AralarkoMikel aingerua gurtu zuten. Gar-ciandiak nabarmendu zuenez,“mendizaleak santutegiko ezin-besteko zati bat dira”.

Santutegiko aterpean mendiza-leen inguruko erakusketa presta-tu zuten. Garai bateko argazkiak,artikuluak eta beste bildu zituz-

ten. Juan Mari Feliu izan zen fes-ta honetako sustatzaileetako bateta festak jarraitzea da bere nahie-tako bat. Izan ere, mendi klubeta-ko kide gehienak beteranoak dira.“Garrantzitsua da anaitasunekofesta honek jarraipena izatea etabelaunaldi berriak festaren anto-laketan eta parte hartzean sar-tzen joan daitezela” nabarmenduzuen Feliuk.

Hamaiketakoa eta dantzakMezaren ondoren hamaiketako

bikaina eskaini zuten mendiza-leek, trikitixa eta pandero doi-nuek goxotu zutena. Aralarkotabernako ardura hartu berriduten Mikel eta Miren Zulaikakprestatu zuten auzatea, eta dene-tatik zegoen: salda, patata torti-lla, txistorra, haragia, kroke-tak… Casa Salinasek ardo dasta-p e n a e s k a i n i z u e n . 5 0 0pertsonendako auzatea prestatuzen, eta dena bukatu zen. Ondo-ren, mendizale asko dantzatzeraanimatu ziren.

Casimirok etaAbregok K2raegindako igoerahizpide LakuntzanLarunbatean, 19:00etan, Lakuntzakoudaletxean

Zabalarte mendi klubak antolatu-ta, larunbatean, 19:00etan, JosemaCasimirok hitza hartuko du Lakun-tzako udaletxean antolatutako hitzal-di-proiekzioan. Casimiro 1986anMari Abregorekin K2ra egindako igo-eraz arituko da. Duela ia 30 urteegindako espedizioan bizitakoakgogoratzeko eta ordutik hona gau-zak zenbat aldatu diren jabetzekoezinbesteko hitzaldia izango daLakuntzakoa, mendizaleek galduezin dutena.

Mendigoizale egun udatiarra

Sakanako Mendizaleak taldekoak, Aralarrera igotzen. Santutegia mendigoizalez bete zen igandean.Utzitakoak

Mikel ZabalzaIrurtzunenVallejorekin eta IñurrategirekinChamlangeko espedizioari buruzkoazalpenak emango ditu abenduaren30ean, 20:00etan, Irurtzunen

Gabonei begira Irurtzunen presta-tutakoen artean, mendiak bere tokiabadu. Egungo mendizale ezagun etahandienetakoa den Mikel ZabalzaIrurtzungo Kultur Etxera etorriko daabenduaren 30ean, 20:00etan,Nepalen berriki egindako espedi-zio baten berri ematera. Zehazki,Alberto Iñurrategirekin eta JuanVallejorekin batera mendebaldekogailur-hertzatik Chamlangeko (7.319m) igoera konplikatua nola egin zutenizango du hizpide Zabalzak. Hiru-koteak 2015eko urriaren 18an zapa-tu zuen Chamlangeko gaina, espe-dizio oso konplikatuan.

Nepal berreraikitzera

Sarreran borondatea eskatuko da,eta jasotakoa Nepalen berreraiki-tzera bideratuko da, Iñaki Otxoa deOlzaren SOS Himalaya fundazioa-ren bitartez.

»

Iskiza Sakana Gimnasia Erritmi-koko taldeak Gabonetako erakus-taldia egin zuen igandean Zelan-din. Taldeko gimnastak ezin poli-tagoak: maillot ikusgarriak, ileamottoetan bilduta eta makillatuta.Haiei begira, senitarteko eta lagu-nak. Gimnastak ikasturtean bar-na ikasitako mugimenduak, kore-ografiak eta dantzak eskaini zituz-ten, irakasleen argibideakjarraituz. Zelandin bildutakoekikuskizun ederraz gozatu zuten.

Gabonetakoerakustaldiederra

Utzitakoa

Page 20: 535 guaixe

Bizikletan ere urteari agurSociedad Deportiva Alsasuakantolatuta, 2015eko San Silbestrea33. Urbasa Igoera izanen daabenduaren 31n, 15:30ean

Sociedad Deportiva Alsasuak Altsa-suko Udalaren laguntzarekin etahainbat komertzioren babesarekinantolatutako San Silbestre bizikle-ta martxak 33. edizioa hartuko duaurten. Proba 15:30ean abiatukodute zikloturistek. Gehienen asmoaongi pasatzea da, baina badagolehiatzera doanik ere. Aipatzekoada badagoela txirrindularitza pro-ba honen ondotik 19:00etan abia-tzen den San Silbestre oinezko las-terketan parte hartzen duenik ere.

Urbasara Altsasutik

Urbasako igoera Altsasutik egingoda, eta txirrindulariek Urbasakotontorrera heldu beharko dute. Igoondoren salda beroa hartzeko auke-ra izango da, gorputza berotzeko.Proba despeditu eta gero, txirrin-dulariek Sociedad Deportivakotabernan kamiseta bat jasoko dutedortsala bueltatzerakoan. Bertaneginen da sari banaketa, 17:30ean. Aurreko urtean 100 txirrindulariinguruk parte hartu zuten eta IonZeberio Morras eta Patxi Cia Apes-tegia izan ziren azkarrenak.

Izen ematea

Proba hasi baino 45 minutu lehe-nago Sociedad Deportiva Alsasuan.

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a20 kirola

Atletismoa

Mendia Txirrindularitza

Mendi tontorrak, mendizaleentopaleku egun seinalatuetan

Urtea bukatu eta hastearen ingu-ruko mito eta ohitura asko daude.Eta mendi tontorrak dira horie-tako bat. Gurean oso hedatua dagoegun seinalatu horietan mendira

jotzea, tontor garaietatik urteajoaten ikusteko edo urteari ongietorria emateko. Sakanako men-dizaleek, jakina, ohitura horiberreskuratuko dute.

Urtea despeditzeko Aizkorri,Trinitatea eta Aralar dira ohiko-

enak. Lakuntzarrek Aralar alde-ra joko dute, Lakuntzaskoarrira.Eta urteari ongi etorria egiteko,askok Aralarko San Migelera,Beriainera eta beste joko dute.Bestalde, urteko lehen igande-an, ilbeltzaren 3an, Altsasuko

Mendigoizaleek Bargagainerajoko dute urteari ongi etorriaematera. Eta, jakina, Errege egu-nean Sakanako MendizaleekBeriain itzotzeko ohitura dute.Bertan jango dituzte azkenekoturroiak.

37. San Silbestrea jokatuko daAltsasun eta 14. LasterketaOlatzagutian

Urtearen azkeneko egunean zapa-tilak jantzi eta 2015 urtea korrikandespedituko dute sakandar askok.San Silbestre lasterketak ate jokadaude, eta korrikalariendako aka-so probarik herrikoienak eta gus-tukoenak dira. Sakanan bi probajokatuko dira: Altsasuko San Sil-bestreak 37. edizioa beteko du aur-ten, Nafarroako zaharrena. Olazti-ko San Silbestreak, aldiz, 14. edizioaizanen du.

Altsasuko San Silbestrea, Na-farroako zaharrenaDantzaleku-Sakana klubak etaSakana Triatloi Taldeak antolatu-ta, aurten 36. edizioa beteko duNafarroako proba beteranoenadenak. Aipatu proba Mario Memo-riala izendatu zuten, bertan 17urtez gailendu zen Mario Lopezde Uralde korrikalari altsasua-rraren omenez.

Haurrak 18:00etan eta hel-duak 19:00etanAbenduaren 31n, ostegunarekin,arratsaldeko 18:00etan emanendiote hasiera lasterketari, gazte-txoenen lasterketarekin. Aurre-benjaminak (400 m), benjaminak(800 m) eta kimuak (1.200 m) ari-ko dira, plazatik abiatuta euren-dako propio prestatutako distan-tzia osatzen. Haurren kategoria-

koek helduen proban parte hartu-ko dute, euren kasuan zirkuitua-ri buelta bat emanez (1,5 km) .Ondoren, helduen proba guztiaosatu nahi badute, aurrera jarrai-tu dezakete.

Kadeteak, jubenilak, seniorraketa beteranoak 19:00etan udaletxeaurretik abiatuko den proba nagu-sian ariko dira. KorrikalariekAltsasun barna prestatutako zirkui-

tuari hiru buelta eman beharko diz-kiote, guztira 5 km osatuz. Proba-ko lehen hiru gizon eta emakumez-koek trofeoa jasoko dute, eta lehen-dabizikoek txapelak.

2014an 667 korrikalariAurreko urtean 500 korrikalarirenerronka nota handiz gainditu zen,667 korrikalarik parte hartu bai-tzuten San Silbestrean, 516 probanagusian eta 151 kategoria txikie-tan. Hiriberriko Ibai Huarte (14:46)eta Izaskun Beunza (17:19) gailen-du ziren. Antolatzaileek aurten ereurtea korrika egiten despeditze-ra animatu dute. Ea aurreko urte-ko kopuru horiek mantentzendiren.

Izena emateko: www.dantza-lekusakana.comIzena ematea dohainik da, eta Dan-tzaleku Sakanak web gunean ize-na emateko gomendioa egin du. Bes-tela, egunean bertan izena emate-ko aukera egongo da, 18:30ak arte.

Mendiak

Trinitatea. Abenduaren 31n, oste-gunean, Irurtzundik, 9:00etan.Irurtzungo Iratxo eta Pikuxarelkarteak antolatuta, txokolata-da eta Trinitatera igoera. Aurten10. edizioa izango da. Iratxo men-di taldeko finalista eguna izanenda. Aizkorri. Abenduaren 31n, oste-gunean. Altsasuko Mendigoizale-ek eta Olaztiko Sutegik deituta. Lakuntzaskoarri. Zabalarte men-di elkarteak antolatuta, abendua-

ren 31n, ostegunean, VI. Lakun-tza-Eskuarri igoera eginen da.Irteera goizeko 8:30ean, plazatik.Hamaiketakoa eginen dute. Beriain. Ilbeltzaren 6an, asteaz-kenarekin, 9:00etan Unanutik.Sakanako Mendizaleak taldeakantolatuta, Errege Egunean urte-ro egin ohi duten bezala.Bargagain. Ilbeltzaren 3an, dome-kan, Altsasuko Mendigoizaleekantolatuta. Urteko lehen igande-an Bargagainera jotzen dute altsa-suarrek, 8:00etan aterata. Goianhamaiketakoa eta festatxoa.

Agur 2015… KORRIKAN

Altsasuko aurreko urteko San Silbestrean 667 korrikalari aritu ziren.

Errege Egunean Beriainen bildu ziren mendizaleetako batzuk.

Agur 2015 eta ongi etorri 2016, mendian

Olazti >14. San Silbestrea

San Silbestre lasterketaren 14. edi-zioa jokatuko da urteko azken egu-nean Olatzagutian, 18:00etan,Sutegi elkarteak antolatuta. Laukategoriendako lasterketak anto-latu dituzte: txikiak, 7 urtera arte-koak (300 m), 8-11 urte bitarte-koak (600 m), 12-15 urte arteko-ak (zirkuituari itzuli bat, 1.240 m)eta helduak. Kasu honetan herrigunean antolatutako zirkuituari4 bira eman beharko diete korri-kalariek, 5 km osatzeko. Proba18:00etan hasiko da, eta frontoiaizango du irteera eta helmuga. Pro-ban izena eman nahi duenak las-terketa aurretik irteeran jarrita-ko mahaitik pasa beharko du,17:00etatik aurrera.

Page 21: 535 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a 21

kultura >>ANDA ETA SALAZAR WKn: Bilboko Windsor Kultur-gintza galeriak bere jarduna biltzen duen 44-44 era-kusketa kolektiboa ikusgai du ilbeltzaren 30era arte.Jose Ramon Anda eta Dora Salazarren lanak daude.

Abenduaren 10ean, aretoaleporaino bete zegoelaaurkeztu zuen MariRomero Fernandezek

bere liburua: Una casa en la buhar-dilla (2015, Tandaia). “Idazte pro-zesu guztia nola izan zen kontatunuen eta bukaeran galderak egi-teko aukera gutxi gelditu zen.Legazpin bezala, Altsasun ere jen-deak ni hitz egiten segitzeko gogozgelditu zela ematen zuen”.

Liburuaren tituluak aipatzenduen ganboikoko etxea AltsasukoForu plazan zegoen, Juanito etaOiarbide tabernak zirenaren gai-nean. “Berriki etxea bota dutebeste bat jasotzeko”. Familiaren-dako, betidanik, ganboikoko etxeada.“Senideak Extremaduratikhona etortzen ari zirenean… hasie-ran etxe hartan bi familia baterajarri ginen bizitzen, gehi amona,gehi izeba bat. Jende pila. Bai gubai Altsasuko Fortuna abizenazuen beste familia bat”.

Extremaduratik etortzean“elkartzeko toki bat zen ganboi-koko etxea: etxebizitza opatu arte;dela jaun hartzea, dela ezkontza,han ospatzen genituen”. Rome-rok gogoratu duenez, “harremanoso estuak genituen etxe hartan”.Eta gaineratu du, “Altsasun bizi-tzen jarraitu banu, ez dakit etxe-ak niretako hainbeste erakarpenizanen lukeen”.

Izan ere, 10 urterekin Legazpi-ra joan ziren bizitzera. Etxea ez zuengehiago ikusi. “Baina Altsasura joa-ten nintzen bakoitzean lekuak era-kartzen ninduen”. Etxean bizita-ko oroitzapenak biziberritzenzituen. “Ume pila jaio ziren han.Hil ere bai”. Etxe hori “beti buel-taka” zuen.

Prozesua“Sentimenduak azalean nituen unebatean, justu bihotzeko izeba bathil zenean, ganbarako etxeko gil-tza lortu genuen”. Han sartu etaeskailerak igotzearekin batera oroi-tzapenak bata bestearen atzetik

etorri zitzaizkion Romerori. 2012urtea zen. Han bizi izan baitzituz-ten pozak eta tristurak; “herrimi-na, diru aldetik une estuak…”

Etxera joan “eta hainbeste sen-tipen nola bideratu ez nekienezidazten hasi nintzen”. Liburua-ren idazketa “nahiko azkar” eginzuen, “barruan nuen guztia di-dabatean atera zen”.

La casa de la buhardillaliburuaizan zen emaitza, berak idatzitakolehen liburua. “Autobiografia da.Eleberri bat bezala idatzita dago.Gauza batzuk literatura ukituadute. Batez ere, nire familiarren his-toria dago jasoa, Extremadura utzizutenetik Altsasura etorri arte”.Romerok azaldu digunez, liburua-ren kapitulu bakoitza familiakokide bati eskainia dago, “batez ereamaren familiakoei”. Abiapuntuhori izanda historia guztia garatuzuen Romerok liburuan.

Romerori, argitaratzeagatik, jen-deak “ausarta” dela esan dio.“Hasieran ez nuen argitaratzekoasmorik”, aitortu digu. Senideek,lankide eta lagunek irakurri etaasko gustatzen zitzaiela esaten zio-ten; kritika idatzi positiboak ere jaso

zituen. “Nire lagunak eta lankide-ak badira, zer esanen didate, ba”pentsatzen zuen Romerok. Harik etaBernardo Atxagak irakurri zuenarte. “Altsasuko lehengusina batZalduendoko batekin ezkondutadago eta haren bidez iritsi zitzaionliburua”. Atxagak e-posta bidezeman zion iritzia. “Niretako bai-kortasun handia izan zen hura.Gertukoa ez zen eta literaturan adi-tua zen baten kritika zen”. HorrekRomerori liburua “ongi” egon zite-keela eta jendeari irakurtzea gus-tatuko litzaiokeela pentsarazi zion.

Santiago de Compostelako Tan-daia argitaletxeak antolatutakolehiaketara aurkeztu zuen. Libu-rua euren katalogoan nahi zutelaesanez deia jaso zuen Romerok.Adostasuna lortu eta bi aldeekdirua jarrita argitaratu zen libu-rua lastailaren 16an. “Harrera osoona izan du”. Dagoeneko bigarrenedizioa kalean da.

Bestalde, pasa den urteko maia-tzaren 14an Romerok Ecoenvesekbirziklatzearen inguruan antola-tutako Los profes cuentan ipuinlehiaketako saria jaso zuen.+www.guaixe.eus

Haize Berriak bandak Gerra etabakea kontzertua eskainiko dularunbatean, 20:00etan, AltsasukoIortia kultur gunean

Atomo-bonbak Hiroshimaneta Nagasakin; Dresdengobonbardaketa… horiek eta

gehiago utzi zituen orain dela 70urte bukatu zen II. Mundu Gerrak.8 urte lehenago Durangok eta Ger-nikak bonbardaketa krudelakjasan zituzten. Mundu Gerrarenakaberaren urteurrena gogora-tuz, Haize Berriak bandak musi-ka eta irudia uztartzen dituen kon-tzertua prestatu du. EmanaldianSakanako musika elkarteak Josu

Maroto ilustratzaile, karikaturaegile eta hiri bizitza zuzeneanmarrazkietan jasotzen dituen sor-tzailearen laguntza izanen du.

Bandatik aurreratu dutenezemanaldian musika eta irudiare-kin batera, “poza eta tristura,gerra eta bakea batuko dira. K.A.1274 urteko Kadesh batailatik II.Mundu Gerrara arte historiagerra-gatazkaz josita dago. ThierryDeleruyelle-k, Jan Hadermann-ek eta Jan Van der Roost-ek gataz-ka hauei doinua jarri diete, etamusika-lan horiekin gozatzeazaparte, hunkitu eta ikaratuko gai-tuzte kontzertuan”.

Joseba Salegiren lana ostiralean,20:00etan eta 22:15ean, eta domekan,20:10ean, Altsasuko Iortia kulturgunean proiektatuko dute 8 apellidoscatalanes filmaren aurretik

Joseba Salegik zuzendutakoZatoz Agur film laburra Ior-tia kultur gunean ikusgai

izanen da asteburuan. HaizeBerriak bandako Estibaliz Curieleta Arkaitz Martinez Mariñela-rena musikariak aktore laneanjarri ditu Salegik, Tarima Beltzaantzerki taldeko Merche Herreraeta Juan Manuel Herrerorekin,Zaparekin, batera.

Film laburraren abiapuntuaEnrike Zelaiaren Xuberoa pieza-ren banda eta akordeoirako mol-daketa da. Doinuaren letrak etagaur egungo altsasuar gazteriaren

errealitateak bat eginen dute pan-tailan. Agur, Zuberoa lelo ezagu-na duen piezan Zuberoatik Pari-sera izan zen emigrazioaren berriematen da. Doinuaren bariazioanoinarrituta gertaera historikoazena gaur egungo Sakanara eka-rri du Salegik, “gaur egun gure iba-rrean gazteen emigrazioa gerta-tzen ari delako”. DVDa aurki sal-gai izanen da. +www.guaixe.eus

Paperezko ganbara

Altsasuko gazteriaren egoerajasotzen duen film laburra

Mundu gerra osteko bakeaospatzera

Page 22: 535 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a22 kultura

Aplikazioenmunduan nabigatzen

IIIDuolingoHizkuntzak ikasi eta errepasatze-ko balio duen aplikaziorik balio-enetarikoa. Hizkuntza desberdinpila ditu barne: Ingelera, alemana,italiera, frantsesa, portugesa...(Doan).

UntappdGaragardoen sare soziala. Edatenduzun garagardoa puntuatu, argaz-kia igo eta kokapena jarri deza-kezu, opari moduan dominak lor-tzen joango zara. Sare sozial guz-tiak bezala, lagunak egin ditzakezu,bere ibilbideak jarraitu, besteenchecking-ak komentatu edota “gus-tuko dut” eman. Garrantzitsuena,garagardoez asko ikasi dezakezu!(Doan).

MoovitGarraio publikoaren aplikaziorikegokiena. Metro eta bus ordutegieta mapa guztiak ditu barne, zeinordutan iristen den edo iristekozenbat falta den informatzen zai-tu. (Doan).

Maps.meMapak internet konexiorik gabeikusteko aplikazio bikaina. Mapakdeskargatu eta internet ez duzunleku batera joaten bazara (adib.atzerrian), problemarik gabe mugi-tu ahal izango zara. (Doan).

Eztanda IrratiappEztanda Irratia streaming entzu-teko aplikazio ofiziala. Horretazgain, programazio osoa ikus deza-kezu. Aplikazio honen sortzaileani naiz, eta aplikazioaren bigarrenbertsioaren prozesuan nabil. Adiegon, laster kaleratuko dudala!(Doan).

KeepGoogle-ek eginiko nota aplika-zioa. Listak, nota sinpleak, argaz-kiak, audioak edota marrazkiakgorde ditzakezu. Gainera, erra-zago ikustarazteko, atzealdekoloreduna jartzeko aukera

duzu. Gmail kontuarekin zurenota guztiak sinkronizatuta dau-de, zure edozein dispositibotanikustarazteko. Horretaz gain,zure lagunekin notak lotu ditza-kezu, eta zuzenean editatu.(Doan).

mSecureZure kontu guztien pasahitzakgordetzen dituen aplikazioa.Pasahitz master bat jarri aplika-zioa ireki ahal izateko eta barne-an gorde ditzakezu erabiltzen ditu-zun pasahitz ezberdinak, inoiz ezahazteko. (7,99€).

Opera MaxInternet datuak aurrezteko balioduen aplikazioa. Internetetik nabi-gatzen duzunean deskargatzendiren argazki edota bideoen kali-tatea pixka bat jaitsiz datu pilaaurrezten ditu. Lasai egon, zerenmugikor pantaila txikietan ez dabatere nabaritzen kalitate jaitsie-ra hori. (Doan).

AudialsMunduko streaming irrati guz-tiak, mugikorrean dituzun mp3abestiak entzuteko eta abestiak“jaisteko” balio duen aplikazioa.Abesti zehatz bat nahi izanez gero,aplikazioan zein abesti den jarri,eta munduko irrati guztietan begi-ratzen hasiko da abestia aurkituarte, abesti osoa grabatu eta jai-tsiko du. (Doan).

Appy GeekNews Republic-ek eginiko tek-nologia berriak irakurtzeko balioduen aplikazio ikaragarri polita.Zure gustukoen atariak gorde, etaeguneko eta puntako teknologiaberri guztiak zure esku izan.(Doan).

KioskAlbiste irakurketa aplikazioa. Inter-neten dauden albisteen portal eza-gunetarikoak ditu barne. Berriakpartekatu eta gogokoetan jarriditzakezu, gero forma azkar batezireki ahal izateko. Aplikazio erra-za, azkarra eta ikusgarria.(Doan/1,46€).

bazterretik

Iosu Lizarraga

Ilbeltzaren 6ra arte, 18:30etik21:00etara eta domeketan19:00etatik 21:00etara AltsasukoIortia kultur gunean

Migel Angel Agirre oroi-menezko VIII. marraz-ki eta margo lehiaketa-

ra aurkeztutako marrazkiakikusgai daude gaurtik. Altsasu-ko ikastetxeetan ikasten aridiren haurrek eguberria irudi-katzen lehiaketara aurkeztutako400 marrazki inguru ikusgai dau-denak. Lehiaketak hiru mailaditu: 0 eta 6 urte bitartekoa; 7 eta9 urte artekoa eta 10 eta 12 urte-koena. Maila bakoitzean bi saribanatuko dira. Sari horiek, etafamiliak emandakoa, erregeenmagoen etorrera iragartzenduen morroien bisitan banatu-ko dira, ilbeltzaren 3an. Marraz-ki onenak errege kabalgatarenegitarauaren berri ematen duen

kartela ilustratuko du. MigelAngel Agirre izan zen lehiaketasustatu zuena, 2006 hil zen etabere oroimenezko antolatzaile-ek bere izena jarri zioten.

Bestalde, Iortia kultur guneko

kristaldegiak Olentzerorenmarrazkiez beteta daude. Egube-ra Taldeak txikiei ikazkinarenmarrazkia egiteko gonbitea luza-tu zien eta haiekin erakusketaantolatu du.

Pisu-kideengorabeherakjendaurreanIlbeltzaren 2an, larunbatean, 19:00etanEtxarri Aranazko kultur etxean

Sakanako sortzaileen lanakezagutarazi nahi dituen Ager-

tokiye programaren barruan,Atea Tatroak Ekoetikopatetiko-bikoa antzezlana jokatuko duEtxarri Aranatzen. Alex Tellokidatzi eta zuzendutako antzezla-neko protagonisten papera Ana-bel Arraizak eta Jabi Rodilekjokatzen dute.

Biki eta Viktor pisu-kideak etahaien elkarbizitza dira antzezla-naren ardatza. Viktor etxebizi-tzaren jabea da eta lanik egiten ezduenez Bikik ordaintzen dionerrentarekin eguneroko gastueiozta-ozta aurre egiten die aurre.Bikik eta Victorrek elkar ezagu-tu zutenetik urte bat pasa deneankontratuaren berritzea eztabai-datu beharko dute. Horretarako,jendaurreko hitzordu bat antola-tu dute eta publikoak lagundukodie negoziaketa aurrera eramaten.Antzezlanak Donostiako Poltsi-koko Antzerki Sorkuntzaren lehia-keta irabazi du aurten.

Eguberri marrazkiak

Elkartasun jaialdibikoitzaIlbeltzaren 10ean, igandean, 18:00etaneta 20:00etan, Etxarri Aranazko kulturetxean

Zama doinuz arinduz, izen horidu Sarek eta Etxeratek Etxarrin

antolatu duten elkartasun jaial-diak. Jakinarazi dutenez “disper-tsioaren errealitatearen kontaki-zuna musikari ezagunez lagundu-ta” eginen da. Jaialdian Esne Beltza,Oreka Tx, Maider Ansa (Tximele-ta), Ruper Ordorika, Vendetta,Naroa Gaintza (22 m2), Tapia etaLeturia eta Aitor Gorosabel etaXabier Bastida (Sutagar) ariko dira.

Sarrerak aldez aurretik Etxa-rri Aranazko udaletxean (bulegoordutegian) edo www.etxarriara-natz.eus web orriaren bidez erosidaitezke, baita Xapatero eta LekuOna tabernetan ere.

Bakarlarietxarriarra etxerabueltan Iñaki Auzmendik kontzertua eskainikodu larunbatean, 20:30ean, EtxarriAranatzen

Punto y seguidoizenburua emandio Iñaki Auzmendik gaur

eskainiko duen kontzertuari. Gita-rra lagun, ahots sendoarekin, bereaurreneko diskoa den Raíces de Pie-dra y Esperanzadiskoa aletuko du.Baita hurrengo lanean jasokodituen kantu berriak ere. OholtzanJuanmi Arzelus (gitarra elektri-koa) arbizuarrak, Julia Moralesek(zeharkako txirula) eta Ana Tur-canek (biolina) lagunduko diote. +www.guaixe.eus

Page 23: 535 guaixe

Guaixe • 2015eko abenduaren 24a kultura 23

CITROËN SAN MIGUELA L T S A S U

Total olioetan % 30eko des-kontua. Pneumatikoen alda-ketetan % 20 deskontua.

IRUBIDE JATETXEAA L T S A S U

Gosaria (kafea+pintxoa edobolloa+laranja zuku natura-la) 2,50€.

SAKANA OPTIKAA L T S A S U

%15eko deskontua gradua-tutako betaurreko osoetan(montura+lenteak). %10ekodeskontua beste edozeinartikulutan eta ikusmena-ren errebisioa doan.

HOSTOAK LOREGINTZA

L A K U N T Z A20 €tik gorako erosketetan% 8ko deskontua, garaiko lan-dareetan izan ezik.

ILAIA ILEAPAINDEGIAE T X A R R I A R A N A T Z

Deskontu bereziak.

T. IRIARTEI R U R T Z U N

50 €ko erosketa eginez geroetxeko produktua opari.

NUEVA IMAGENA L T S A S U

%10eko deskontua.

ARRUAZUKO OSTATUAA R R U A Z U

Asteburuko menuarekin,kafea edo txupitoa doan.

LOGUREA L T S A S U

%20ko deskontua (eskaintzaberezietan izan ezik).

ML MODAA L T S A S U

100 €tik gorako eroskete-tan, 10 €tako deskontu-balebat hurrengoan erabiltzeko.

www.guaixe.eus-enzerrenda osoa ikusgai

Nonerabili

Idoia Zufiaurre, Chuffi, artistaurdiaindarrak Enrique Villarreal ElDrogasen Hegan egiteko zapatilakliburu berriaren ilustrazioak egin ditu

Erkuden Ruiz Barroso

Haikuak erabili ditu Enri-que Villarrealek, El Dro-gasek, barruan zuenaadierazteko. Haikuak

Japoniako testuak dira eta arauzehatzak dituzte. Hegan egitekozapatilakez da kontakizun soil bat.“Istorio, kontakizun txiki, poemaeta esaeren liburu bat da”. IdoiaZufiaurrek, Chuffik, Villarrealenhaikuak ilustratzeko “ohorea”izan du. Villarrealek bigarren bilo-ba izan du, hortaz, liburu berriaumeei zuzenduta dago. Hala ere,helduek ere liburuaz disfrutatudezakete. “Umeendako denez iru-dimena lanean jartzen da”.

Villarrealek Zufiaurrerenmarrazki bat ikusi zuen eta bereliburu berriaren ilustratzaileaizatea nahi izan zuen. Zufiaurrekaskatasun sortzailea izan du ilus-trazioak egiteko. Testuetan oina-rritu da baina marrazkiekin“jolastu” du. “Nik asko disfruta-tu dut. Far asko egin dut. Oso exi-jentea izan da, baina askatasunanuenez oso lan atsegina izan da”.Chuffik, Villarrealen hitzakmarrazkira eramatea “erraza”dela dio, Villarreal oso pertsonasortzailea baita.

Umeendako liburuaPublikoa oso kritikoa dela dio,izan ere, “umeei ezin zaie engai-natu”. Gainera, liburua umeeizein helduei bideratuta dago,beraz, exijentzia bikoitza da: “ume-ek norbaitekin irakurtzen ohidituzte liburuak, eta, baliteke hel-duek aproposa duten haiku bat aur-kitzea. Guztiok dugu ume batbarruan lotan”. Gaiak oso ani-tzak dira eta marrazkiak “eroak”,baina betiere “egitura” batenbarruan. “Umeendako irudiakdirela kontuan hartuta egin dutlan”. Villarreali zein dagoenekoliburua ikusi dutenei “asko gus-tatu” zaiela azaldu du Zufiarrek.“Horrek betetzen zaitu”.

Chuffik beste hainbat proiek-tu artistikoetan erabiltzen dituentresnak erabili ditu oraingoan ere,baina lehenengo aldia da liburubaten ilustrazioak egiten dituela.“Ilustrazioan egin dut igeri betibaina ez dut holako zerbait inoizegin”. Etorkizunerako antzekoproiektu bat omen dauka eskutan,baina oraindik ez du ezer itxi.“Aurrera eramatea espero dut”. Ezdu berak egindako liburu ilustra-tua argitaratzea baztertzen. “Egi-ten badut ez da apalean gelditze-ko liburu bat izango”.

Hegan egiteko zapatilak pasaden asteazkenaz geroztik dago sal-gai.

Abenduaren 9an Sustrai Colinabertsolari lapurtarra IturmendikoArrano Beltza Eskola Publikora etorrizen. Iturmendiko eta Urdiaingo LH 4.,5. eta 6. mailako ikasleei bere H gabeliburuari buruz hitz egin zien.

Iturmendiko Arrano Beltza eskola

Urdiaingo ikasleak oinezetorri ziren egin zuen egu-raldi ona zela eta. Esko-lan denak elkartu ziren

eta Colinari harrera egin zioten.Saio batez ikasleek nahi zituztengaldera guztiak egiteko aukera izanzuten, bertsolariak gogo onez eran-tzun zielarik. Ikasleek liburu batidazteak suposatzen duen lana etadenboraz jabetzeko aukera izanzuten eta idazlea aurrez aurre eza-gutzeak dakartzan onura guztiakezagutu ahal izan zituzten.Jarraian, Urdiaingo ikasleek Coli-nari bertso batzuk eskaini zizkio-ten eta berak, esker onez, beste ber-tso batekin erantzun zien.

Bertso saiotxoa bukatu ondo-ren, ikasleek euren liburuak sina-tzeko eskatu zioten eta gehiengo-ek poz-pozik liburua etxera fir-matuta eraman zuten.

Bisitari amaiera emateko, Itur-mendiko haurrek bertsolari fama-

tua elkarrizketatu zuten beraieksortzen duten Beti Handi aldiz-karian argitaratzeko.

Goiza ondo bukatzeko, Urdiain-go eta Iturmendiko ikasleek elka-rrekin jolasteko aukera izan zuteneta haien arteko harremanak sor-tu eta sendotzeko aukera parega-bea izan zen.

Ekintza hori Nafarroako Hez-kuntza Departamentuaren etaEuskal Idazleen Elkartearen elkar-lana eta laguntzari esker burutu

ahal izan da. Horrela, gure ikas-tetxeek ikasleei euskal literaturazikasi eta gozatzeko aukera emandiete. Irakurzaletasuna sustatze-ko lagungarri izan den ekintza bat

izan da, bide batez, ikasleei lite-raturaz gozatzeko bidea emanez.Euskal literatura erakusteaz apar-te, ikasleak gozatzen ere ikusiditugu.

Ikastetxe parte-hartzaileakHerria Ikastetxea IdazleakIrurtzun Atakondoa Unai Elorriaga eta Jasone OsoroEtxarri Aranatz San Donato Xabier MendigurenUrdiain Urdiain Sustrai Colina eta Pello AñorgaAltsasu Zelandi Castillo SuarezOlatzagutia Domingo Bados Sustrai Colina

Irudimenak hegan, egiteko liburua

Sustrai Colina Iturmendiko etaUrdiaingo ikasleekin

Utzitakoa

Page 24: 535 guaixe

SAKANAKO ASTEKARIA • 2015eko abenduak 24, osteguna • 2. aroa • 535. zenbakia

G : tenperatura>>Max. °C Min. °C euria l/m2

Irurtzun - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Etxarri A. - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Altsasu - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Aralar - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-Urbasa - . . . . . . . . . . - . . . . . . . . .-

: eguraldiaasteko >>

Min: 7 Max: 12 Min: 6 Max: 14 Min: 6 Max: 12 Min: 6 Max: 11 Min: 7 Max: 12 Min: 5 Max: 11 Min: 5 Max: 12

ostirala larunbata igandea astelehena asteartea asteazkena osteguna

euria: 5% euria: 5% euria: 5% euria: 8% euria: 8% euria: 18% euria: 20%

Bazkide zozketaABENDUKOSARIAK:

2.,3. ETA 4. SARIA:Artazako kanpinerako deskon-

tua , Lacturale lotea, Artiumerako

sarrerak, Gaztezulo aldizkarirako

harpidetza eta Magna

Gurpearako bi sarrera.

1. SARIA: Ekainberri kobazuloetarako

sarrera, Artazako kanpinera-

ko deskontua, Lacturale lotea,

Artiumerako sarrerak,

Gaztezulo aldizkarirako har-

pidetza eta Magna

Gurpearako bi sarrera.

: ilargiaren aldia>>ilbete ilbehera ilberri ilgora

25 2 10 16

1.- Nola sortu zitzaizunBangaloreko topaketan partehartzeko aukera?Ideia Kalkuta Ondoan GobernuzKanpoko Erakundeak sustatu zuen.Honek Euskal Herriko bi mugimen-du feministari, Mugarik Gabe-ri etaBilgune Feministari gonbitea luza-tu zien. Bilgune Feministan barneaukeraketa egin zen, eta nire ize-na proposatu zuten, ingelera eta eus-kara maila aproposa daukadalako.

2.- Bidaiak ez zizun zalantzarikeragin?Niretzat zalantzarik handienahorrelako esperientzia batean par-te hartzeko gai izango ote nintzenzen. Han egin nezakeen ekarpenakzalantza sortzen zidan. Baina behinbehar bezalako lanketa bat egin-da, nire burua prest ikusi nuen.

3.- Euskal Herriko beste hirupertsonekin izan zinen. Bai, oso lagungarria izan zen. Bil-boko aireportuan Mugarik Gabetaldeko kide Maria Viadero topa-tu nuen, eta ondoren, behin Indiangeundela, Yolanda Barcorekinelkartu ginen. Yolanda elkarlane-an dabil Kalkuta Ondoan-ekin.Asko ikasi dut haiengandik.

4.- Mundu guztiko aktibistakelkartu zineten Indiako topaketan. Bost egunetako batean auzitegi sin-boliko bat eratu genuen, Emakume-en Gorteak deiturikoa. Hamar orduzizan ginen testigantzak entzuten.Istorio gogorrak eta, era berean, bizi-ki interesgarriak aditu genituen.Mundu osoko emakumeak izanziren esperientziak kontatzen: Hego-

afrikakoak, Irakekoak, Afganistan-goak, Estatu Batuetakoak… Aniz-tasun hori da urtero ospatzen dentopaketa hau berezi egiten duena.

5.- Zer nolako egoera bizi duteemakumeek Indian?Kastaren arabera egoera nabar-men aldatzen da. Kasta edo klasebaxukoek ez zuten jardunaldi haue-tan parte hartzeko aukerarik izan.Baina egoera latza dela badakit.Adibidez, ezkontzetan familiekdote handiak ordaindu behar iza-ten dituzte, eta horrek emakumealoturik uzten du. Gainera, alabakez izateko abortuak ugariak dira,eta une honetan Indian emakume-ak baino gizon gehiago daude. Horiarazo handia da.

6.- Egoera hori izanda, menturaziraultzailetik badu horrelakotopaketa bat bertan egiteak. Uste dut emakumeek bertan biziduten egoerak zeresana izan zue-la aukeraketan. Emakumeeneskubide urraketa larriak gerta-tzen ari dira, kaleko bortxaketakkasu, eta horri aurre egitekohorrelako egitasmo bat bertangaratzea erabaki estrategiko osoaproposa dela deritzot.

7.- Gerrek emakumeenganduten eragina aztertu zenuten. Bertatik ondorio nagusi bat ateragenuen: emakumeok indarkeriaarazoak mundu osoan pairatzenditugula. Eskubideen zapalkuntzaleku guztietara zabaldu da. Horrekfuntsezko egiten du gure arteantopatzea, biltzea eta erresistentziamota desberdinak elkarbanatzea.

8.- Zer desberdintasun daudegerran dauden herrialdeetakoborroka feministaren etahemengoaren artean?Konflikto egoeran dauden herrial-deen kasuan egoera latza da, denabiziraupenera zuzendurik dago.Hori dela eta, hainbat alor, borro-ka feminista kasu, ezin dituztehorren sakonki jorratu. Kasubatzuetan lortzen dute, eta horrekizugarrizko meritua dauka.

9.- Bestelako gatazkak ere izanzenituzten hizketa gai. “Gatazka” hitza erabiltzerakoanarmak etortzen zaizkigu burura,baina gure lurraldeen nukleari-zazioa, gure gorputzen kontrola,pobrezia, gutxiengoen bazterke-ta … Guzti hauek ere gerrak dira.Eta zer esanik ez patriarkatuaz.Oraindik hor dugu, emakumeoneskubideak urratzen.

10.- Zer egin daiteke munduanindarrean den sistema patriarkalhorrekin behin betiko amaitzeko?Oinarrizkoena feministon arteansareak eta aliantzak ehundu etasendotzea da. Bestetik, erresisten-tzia mota desberdinak garatu, etaondoren elkarbanatzeak garran-tzi handia dauka.

11.- Topaketa hauetan partehartzeak zenbateraino aldatudizu aurretik zenuen ikuspegia?Konturatu naiz denok dugula zer-bait esateko. Nahiz eta gazteak edofeminismoan esperientzia gutxi-koak izan. Gainera, han bizitakoguztiak hemen borrokatzen jarrai-tzeko indar handia eman dit.

>>11galdera

Iosune Diaz ArceAltsasuko BilguneFeministako kidea

Testua: Eñaut Aguirrebengoa Apaolaza

Josune Diazi egindako elkarrizketa, osorik: www.guaixe.eus