2~8. JUAN MARI ABURTO · 2017. 11. 30. · 5~8. JUAN MARI ABURTO 6~8. JUAN MARI ABURTO “GERO ETA...

8

Transcript of 2~8. JUAN MARI ABURTO · 2017. 11. 30. · 5~8. JUAN MARI ABURTO 6~8. JUAN MARI ABURTO “GERO ETA...

  • 2~8. JUAN MARI ABURTO

  • 332~8. JUAN MARI ABURTO

    Ezohiko elkarrizketa da hau, normalean

    kazetari batek Bilboko auziez egingo liokeelako

    elkarrizketa Bilboko alkate Aburtori. Baina, aurreko

    alkateekin alderatuta, oraingo alkate honek

    askoz profil euskaldunagoa erakutsi duenez, kazetariak

    elkarrizketa beste bide batetik eramatea planteatu du: Aburto alkateak euskararekin

    eduki duen harremana, eta Bilbok euskararen

    berreskurapenean jokatu behar duen papera.

    Elkarrizketa hau EAJk eta PPk Madrilen akordioa lortu baino lehenago egina dago.

    JUAN MARI ABURTO

    “Gauza serioa da niretzat euskarak garapena izatea

    Bilbon”

    MARTXELO OTAMENDI

    ARGAZKIAK: TXETXU BERRUEZO

  • 34 4~8. JUAN MARI ABURTO3~8. JUAN MARI ABURTO

    Orain dela aste gutxi, EGUNAren 80. urteurrena bete da. Nolaimajinatzen dituzu EGUNAko kazetariak lanean?

    Ardura handia eduki beharra dago, gerra hasi eta gero, EGUNA egunkaria argitaratzeko, eta euska-raz. Ordura arte sekula egon gabekoa. Eguneroko, bereziki, gerraren gaineko informazioa ematen zuen, frontean zeudenei eta bestelako herritarrei.

    Meritu bikoitza…

    Bai, proiektu hura bultzatu zute-nek, eta langileek, ideiak eta asmoak oso garbi zeuzkaten. Helburu garbia zeukaten, eta hori oso garrantzitsua da edozer gauza egiteko.

    Kontraesana ematen du ez argitaratzea euskarazko egunkaria “bake” garaian, eta bai egitea gerra gorrian.

    Horrela gertatzen dira gauzak. Egon ziren saio batzuk lehenago, baina ez ziren gauzatu. Ikaragarria da, gerraren erdian, frontea atzeraka zetorrenean lan hori hartzea. Jende bereziak bakarrik egin lezake hori. Tropa animatzea ere bazuen helburu EGUNAk, informatzeaz aparte, noski.

    Beste kontraesan bat: duela 80 urte Bilbon euskarazko egunkari bat egiten zen; gaur egun, ez.

    “ARDURA HANDIA EDUKI BEHARRA DAGO, GERRA HASI ETA GERO, EGUNA EGUNKARIA ARGITARATZEKO, ETA EUSKARAZ”

  • 354~8. JUAN MARI ABURTO3~8. JUAN MARI ABURTO

    Horrela gertatu zen orduan; Bilbo oraindik zona liberatua zen, eta inon egitekotan Bilbon egin beha-rra zegoen, beste hiruburuak hartuta zeudelako.

    Gaur egun ez da egiten.

    Asko aldatu da Bilbo orduz geroztik; ikaragarri handitu da, eta euskarak indarra galdu du hamarka-dotan, gazteleraren mesedetan.

    Bi omenaldi jaso ditu EGUNAk duela gutxi.

    Hori eta gehiago zor genien EGUNA egin zutenei. Posta kalean zeukan egoitza EGUNAk, eta hor egin genion lehen omenaldia, eraikinaren kanpoaldean, kalean, denon bistan. Bigarren ekitaldia Euskaltzaindiaren egoitzan egin genuen, eduki aka-demikoarekin, hitzaldiekin eta mahai inguru batekin.

    Zeu euskalduna zara, eta bi ekitaldiotan esaldi bera entzun nizun: “Bilbok euskara behar du, euskarak Bilbo behar du”. Hori berria da Bilboko alkate baten ahoan, orain artekoei entzun gabekoa. Hori da zure jardunaren atzean dagoena.

    Ulertu behar da Bilboren egoera soziolinguistikoan gauza batzuk egi-tea zailagoa izan dela beste leku eus-kaldunagoetan baino. Udala gizartean isla izan da hamarkada horietan, eta une bakoitzean egin ahal zena egin da.

    Baina nabarmena izan da defizit hori alkatetzetan. Zu zara, horrenbeste urte pasatuta, lehen alkatea euskarazko konbertsazio bat eduki daitekeena.

    Horrela gertatu da; begira deza-gun aurrera ea zer egin dezakegun euskara normalizatzeko Bilbon.

    Erreferentzialtasuna galdu du Bilbok euskararekin?

    Hamarkada askotan bai, baina nik uste dut hori aldatu dela azken

    “KONTZIENTEA NAIZ ALKATEAREN FIGURAK, GIZARTEARI BEGIRA, OSO LAN GARRANTZITSUA EGIN DEZAKEELA EUSKARAREN PRESTIGIOAN”

  • 36 6~8. JUAN MARI ABURTO5~8. JUAN MARI ABURTO

    “GERO ETA GAITASUN HANDIAGOA DAUKAGU EUSKALDUNARI ZERBITZUA EUSKARAZ EMATEKO”

    hamarkadotan; gero eta gehiago entzuten da, presentzia handiagoa dauka orain, erakundeen jardunean, eta herritarren eguneroko bizitzan ere bai.

    Aipatu dudan esapide hori (“Bilbok euskara behar du, euskarak Bilbo behar du”) euskaldunak zeuden bi ekitalditan entzun dizut. Entzuleak erdaldunak direnean ere esaten diezu?

    Leku guztietara nirekin dara-madan ideia da. Oso gauza serioa da niretzat euskarak garapena izatea Bilbon. Oso argi daukat, ez daukat zalantzarik horretan, eta kontzien-tea naiz alkatearen figurak, gizarteari begira, oso lan garrantzitsua egin dezakeela euskararen prestigioan.

    Pagasarrira igo, begiraleku horretatik Bilbora begiratu eta ez al zara deprimitzen, pentsatzen hasita

    hor azpian dagoen hori guztia euskaldundu behar dela?

    Horregatik esaten dut euskarak Bilbo behar duela.

    Bilbon jokatzen da euskararen etorkizuna?

    Ez Bilbon bakarrik, baina neu-rri handi batean bai. Oso hiri handia da, eta euskarak Bilbon aurrerapauso handia ematen badu, orokorrean ere emango du. Lan ikaragarria dago, baina EGUNA egunkariak bezala, guk ere determinazio hori hartuta dau-kagu.

  • 376~8. JUAN MARI ABURTO5~8. JUAN MARI ABURTO

    “NIRE LAN IBILBIDEAN AUKERA HANDIA EDUKI DUT EUSKARAZ LAN EGITEKO”

    Nola eragin?

    Bilbo da Euskal Herriko hiri nagusia, handiena. Eta euskaldun gehien daukana.

    Baina oso sakabanatuta daude.

    Hala da, baina euskaraz anto-latzen ari garen ekitaldiei esker, gero eta bilduagoak daude, ez horren sakabanatuak. Bide horretatik segitu behar dugu.

    Udaletxean zer osasun dauka euskarak?

    Gero eta gaitasun handiagoa daukagu euskaldunari zerbitzua eus-karaz emateko, kontratazio berrie-tan euskararen eskaera oso zabaldua dago…

    Eta lan hizkuntza?

    Hori zailago da orokorrean, eus-karaz ez dakiten dexente daudelako, baina sail batzuetan gero eta gehiago gertatzen da.

    Hor alkatearen eta zinegotzien figura sartzen da.

    Dudarik gabe. Arduradunok egiten badugu, prestigioa emango diogu euskarari etxeko langileen artean. Gako garrantzitsua da.

    Zer jarrera daukate zinegotziek?

    Denetarik. Abertzaleek euska-raz egiten dute, eta besteek, gaztele-raz. Etsigarria da PPko batzuen jarrera batzarrean idazkaria bertaratutakoen zerrenda pasatzen ari denean, sekula “bai” erantzuten ez dutenak. Behin baino gehiagotan esan izan diet horrenbeste kostatzen al zaien “bai” esatea. Ezta hori ere.

    Nola zabaldu orduan euskara Pagasarritik ikusten den hiri itzel horretan?

    Prestigio soziala da giltzetako bat. Hortxe dauzkazu Athleticeko jokalariak, ia gehienek badakite. Ez dizut azalduko zer garrantzi daukan

    Athleticek Bilbon; belaunaldi gazteek, umeek, jokalari horiek euskaraz hitz egiten ikusten dituztenean, euskarak urrats bat egin du, urrats garrantzi-tsua. Gaur egun Bilbon, eskolari esker, ume gehienek badakite euskaraz txu-kun samar.

    Zure kasu partikularrean, euskaldun berria zara?

    Ez, txikitatik jakin izan dut; gero, adin batean, erdi galduta eduki nuen, eta gero erabat berreskuratu nuen.

    Etxeko hizkuntza izan da zuretzat? Gurasoekin?

    Ez erabat. Ama Fikakoa zen, euskalduna, eta aita Deriokoa zen. Aitak ia dena ulertzen zuen, baina berba egin ez. Hortaz, gazteleraz hitz egiten nuen etxean, salbu Fikara joa-ten nintzenean, amamarekin erabat euskaraz egiten bainuen.

    Ikasketak?

  • 38 8~8. JUAN MARI ABURTO7~8. JUAN MARI ABURTO

    “URKULLU LEHENDAKARIAK OSO GARBI DAUKA DEFINITUTA BIDEA: PROPOSATU, EZTABAIDATU, ADOSTU ETA NEGOZIATU”

    Gazteleraz denak, eskola eta unibertsitatea. Deustuko unibertsi-tatean ikasi nuen zuzenbidea, gaz-teleraz, baina egunero geneuzkan atsedenaldietan, 45 minutu irauten zutenak, eskola lagun euskaldunak topatzen nituen euskaraz berba egi-teko.

    Eta unibertsitate aurrekoak?

    Horiek ere gazteleraz. La Sallen ikasi nuen, Santiago Apostolen, eta azken urteetan Deustuan. Garai har-tan eredu bakarra zegoen, gaztela-niazkoa.

    Etxean gazteleraz, eskolan ere bai, euskara gutxi hitz egiten zen Bilbo hartan…

    Horrela da, horregatik saiatzen nintzen unibertsitatean euskaldune-kin praktikatzen.

    Behin ikasketak bukatuta, lanean hasita, izan al duzu aukera euskaraz lan egiteko?

    Bai, ibili naizen lanpostuetan bai. Barne Sailean lan egin nuen Atutxa sailburuaren garaian, eta, lantaldean asko euskaldunak zirenez, euska-raz egiten nuen Atutxarekin, Martia-rena sailburuordearekin eta beste batzuekin. Gero aldundian ere bai, diputatu nintzen, eta diputatu nagu-siarekin, lantaldearekin. Ondoren, Jaurlaritzan sailburu nintzela berdin,

    lehendakariarekin, lankideekin… Nire lan ibilbidean aukera handia eduki dut euskaraz lan egiteko.

    Udaletxean orain.

    Etxe honetan gero eta euskal-dun gehiago dago. Zinegotzi euskal-dunen artean euskaraz egiten dugu, inguruko lankideekin ere bai, etortzen diren herritarrekin… Asko daukagu egiteko oraindik erabat normaliza-tzeko, baina aurreratzen ari gara, eta hau Bilbo da…

    Gatozen politika orokorrera. Nola ikusten duzu egoera? Autonomia Estatutua berritzeko ahalegina egingo da Eusko Legebiltzarreko lantaldean…

    Lan interesgarria dauka lantalde horrek, aurreko legegintzaldian hasi zuen lana bukatu behar du orain; iritsi da momenturik garrantzitsuena: tes-tuak aztertu eta erabaki.

    Espainiako egoera politikoa ikusita, posible ikusten duzu edukietan benetako aurrerapena egitea?

    Hori da helburua, ahalik eta akordiorik zabalena lortzea Eusko Legebiltzarrean, gero oinarrizko akor-dio horrekin Madrilera elkarrekin joa-teko. Urkullu lehendakariak oso garbi dauka definituta bidea: proposatu, eztabaidatu, adostu eta negoziatu. Beste modurik ez dago egiteko.

    Bi zailtasun daude: lehena, adostasun zabala lortzea Eusko Legebiltzarrean, PPtik EH Bilduraino; eta bigarrena, Madrilek onartzea Legebiltzarrean adostutakoa.

    Ezer ez da erraza. Gure alder-diak lan handia egingo du adostasun hori lortzeko, eta lor liteke bakoitzak bere aldetik jartzen badu. Zailtasuna ikusita ere, baikor naiz lortuko dugula.

    Lortuko duzu PPko zinegotziek batzarrean “bai” erantzutea idazkariaren galderari?

    Esperantza badut.

  • 398~8. JUAN MARI ABURTO7~8. JUAN MARI ABURTO

    AURKIBIDEA INDICE: