100 - 2009 azaroa

Click here to load reader

  • date post

    31-Mar-2016
  • Category

    Documents

  • view

    236
  • download

    9

Embed Size (px)

description

deskribapena

Transcript of 100 - 2009 azaroa

  • 2009ko azaroa

    100 zb.

  • www.zestoaautoak.com

    IZENA/BI DEITURA:

    HELBIDEA:

    HERRIA:

    TEL.:

    KONTU ZENBAKIA ( 20 DIGITU):

    EEGGIINN ZZAAIITTEEZZ BBAAZZKKIIDDEETELEFONOZ (943 147 123)E-MAILEZ ([email protected]) FITXA BETE ETA KULTUR ETXEKO BUZOIAN SARTUZ

    POSTA KODEA:

    NORTASUN AGIRIA:

  • AA MM EE TT SS AA KK EE TT AA FF AA NN TT AA SS II AA KKEhungarren alea duzu hau, irakurle. Dagoeneko, 2.000 orrialde. Azkar esaten da. Ustedut badugula, zestoarrok, pozik egoteko motiborik. Zeinek sinistuko zuen, hasiera haie-tan, gure Danbolin ehun alera iritsiko zenik? Inor gutxik. Ni lehenengo alearenazal hark liluratuninduen: hankak zi-ruditen baina besoakziren; keinu bat des-berdin pentsatzeari.Eta handik gutxiraohartu nintzen zeinona zen irudi hura,zapata-etxe ezagunbatek antzeko argaz-kia zabaldu zueneanedonon, aldizkari etapublizitate-hormatan. Amets bat besterik ezzen Danbolin garaihaietan. Baina kontuzgero ametsekin! AmosOz idazleak dioen be-zala, ametsak bizirikmantentzeko era bakarra da inoiz ez gauzatzea. Berdin da zertan ari garen, lurralde bateraikitzen, fantasia sexual bat imajinatzen edo nobela bat idazten. Ametsak eta fanta-siak, errealitate bihurtzen direnean, desengainu izaten omen dira. Gauza bera gertatzenomen da nobela bat idazten denean. Buruan daukazun nobela azkenean idazten duzu-na baino askoz hobea izaten omen da. Danbolinekin ere horixe, gure ametsetan bikainabaina, gero, beroarena kendu egin behar! Ehun ale hauetan, 2.000 orrialde hauetan, denetik ikusi dugu gure aldizkarian: gauzaeder franko, gauza konbentzionalagoak, hala-moduzkoak, eta gogoz kontra malamane-ran egindako makina bat perla ere bai Denetik. Baina hala ere, merezi izan du. Baihorixe! Bat, bi, hiru, lau, bost, sei aurrera jarraitu du-eta gaurdaino. Eta ibilbide ho-rretan, jendetza ederra bildu ere bai, modu batera edo bestera: artikuluak idazten, al-dizkariko protagonista modura, diruz laguntzen, ekitaldietan parte hartzen Eta hor,alez aleko ibilbide luzean, alez aleko hinkili-hankala horretan, gogoa eta pasioa ere as-kotan sumatu dira. Eta horrek urrea balio du.Orain ez gara konturatzen zer garrantzia duen ehun Danbolin ateratzeak. Oraindikgoiz da hori neurtzeko. Urte batzuk pasa behar dute horretarako. Baina denbora pasaahala, XXI. mende hasierako Zestoaren testigu handi baten gisa ikusiko da Danbolin.Gure aiton-amonek bere koartotako leku maiteenetan gorde ohi dituzten egunkari-zati,bertso paper, argazki kuttun horien antzera; liluratuta uzten gaituzten aspaldi-aspaldi-ko maravilla horien antzera.

    arg i tara tza i l ea : Danbolin Zulo elkartea. Kultur Etxea. Axun Arrazola plaza 1, 20740 Zestoa (Gipuzkoa) Telefonoa: 943 147 123 h.el.: [email protected]

    danbo l in : Jone Bergara, Urko Canseco, Janire Diaz, Margari Eizagirre, Naiara Exposito, Joxeba Larraaga eta Nerea Odriozola

    kolabora tza i l e/zuzen tza i l e ta ldea : Lierni Arrieta, Jon Artano, Fernando Arzallus, Onintza Irureta , Mireia Orbegozo eta Nora Palmitano

    d ise inua e ta maketaz ioa : Eneko Aristii npr imateg ia : Gertu (Oati). l ege gorda i lua : SS-1108/2000 ISSN : 1576-9429

    dd aa nn bb oo ll ii nn E K E Z D U B E R E G A I N H A R T Z E N A L D I Z K A R I A N A D I E R A Z I TA KO E S A N E N E TA I R I T Z I E N E R A N T Z U K I Z U N A

    Fernando Arza l lus

    34 6 10 13 1618 19II NN KK EE SS TT AA EE NN BB II DD OO AA KK

    JJ AA RR DD UU NN II AA NNII SS AA BB EE LL OO LL AA II ZZ OO LL AA

    EE ZZ DD AA GG II RR OOKK II RR OO LL DD EE GG II AA NN

    DDAANNBBOOLLIINN ZZUULLOO

    UU DD AA LL EE KK OO BB EE RR RR II AA KK

    diruz lagundutakoa

    AA GG EE NN DD AA

    HH AA UU 11 00 00 ..AA DD AA

  • enb idoa I .

    D I E T A ? A Z A R O A N ?

    Zail xamarra Baina ez da dagoeneko EROSKIn txokolatezko turroi etapolboroiak apaletako errege bihurtu direlako, ez Santa Zezilia egunadator; hori da kontua.Izan ere, egun horretan, zarata ateratzen dugun guztiok bihurtzen gara musikari.Ai ene! Xixilik entzungo bagintu! Baina hori du onena Xixilik, bera ez zela musika-ria. Ez, ez Xixili beste santa normal bat zen. Ez zuen instrumenturik jotzen.Baina norbaiti otu zitzaion gure zaindari bihurtzea, eta akabo. Ordutik ez garaisildu musikari xaxiletrauok. Hori bai, bejondeiola santa bihurtu zuen hari, ze-ren nik bere omenez makina bat Pastel jango baititut aurten ere!

    Bereziak gara gu gero Goserik ez,eta azukreari ezin utzi! Ongi afalduarren, pastel eder bat atera etakoxk, kolpe denok!Aspaldi jakina da musikariok abe-rastu ez, baina jan inork bainogehiago jaten dugula! Dena ordaindaiteke hamaiketako edo afari onbatekin! Eta txistulariona gehiegi-keria bat da Guk Santa Zezilia,San Isidro eta Arrateko Ama Birjinaere gurtzen ditugu, afari on bat egi-tearren!Aurten, ordea, faena handi xamarraegin digu Xixilik Igandea da aza-roaren 22a! Zergatik faena? Xixili-ren eguna astegunez suertatzen ba-

    da, dilema bat izan ohi dugu denok Noiz ospatu? Aurreko asteburuan ala hu-rrengoan? BIETAN! Batean txistulariekin, bestean abesbatzakoekin, banda,kontserbatorioko lagunak, txaranga Baina aurtengoan aukeratu egin behar!Nik aspaldi apuntatu nuen nire agendan: larunbatean, IDIAKAITZ afaria! Ez naizentsegutara agertu ere egin Aurten, festetan jotzera ere gutxi! Baina Xixili egune-ko petit suisseak ez noa galtzera! Ez horixe Ezta dietan egonda ere.Zorionak, ba, zaratazale guztioi! Musikari xaxiletrauoi! Herriko banda, abesba-tza, txistulari eta musikari guztioi! Baita musikazale guztioi ere! Guztion omenez,nahi adina jan dezagun Triglizeridoa eta kolesterola, azaroaren 23an. GORA XI-XILI DEUNA!

    Oso aberas-garria dela de-nentzat herrikogauzetaz eta en-teratuta egotekoeta pixka batbustitzeko etapausuren bateman behar ba-da zerbaitetanba jakinaren gai-nean egotekoNik oso gustorairakurtzen det.

    Esteban Telleria

    54 urte

    Hilero etxe-an zain egotengaren gauza batda, falta suma-tzen degu. Kris-toren muga gain-ditu da 100 zen-baki! Jendearenpartehartzea ba-du, herrikoiada uste dut he-rri aldizkari gisaeredu dela esteti-ka aldetik eta de-netik niri ausar-dia gustatzenzait nahiz beti ezasmatu.

    Iaki Egaa

    50 urte

    1 0 0 . d a n b o l i nk a l e r a t z e r a g o a z ,o r a i n a p r o b e t x a t ue s a n b e h a r r e k o a ke s a t e k o

    J agoba As t iazaran

    Pi n t a d a .Eskerrak eman nahi dizkiegu, urtero bezala aurten ere, Huancavelica eta Acobambako jangeleta-rako janaria eta diru-laguntza ekarriz udaletxe azpira gerturatu zirenei.Gure helburua elikagai sorta urteroko kontenedorearekin batera bidaltzea izaten da. Horrekgastu bat gehiago esan nahi du, baina zuen laguntzari esker lortu da beste urte batez.Gogor ari gara lanean, haiei eraikitzen eta lan egiten erakutsiz, Udal, Foru Aldundi eta EuskoJaurlaritzaren proiektuen bidez. Helburua beren bidea bakarrik egiten ikastea da. Badakigulan luze eta gogorra izango dela, baina zuekin elkarlanean jarraituko dugu.

    MM JJ ee ss uu ss ee tt aa TT ee oo

  • AMAIKAaldrebeskeria idazten eta esaten dira euskaraz. Askotan entzun dugu ospitale batean lehen lan-darea jartzen duela, solairu adierazteko; autobusen ordutegian bihar eta berandu, eta gazte-laniaz maana y tarde; trenen gonazpikoak ere ikusi omen zituen norbaitek, eta azpiancombinaciones de trenes Ia mito ere bihurtu dira. Bakarren batek esango du, Tira, behintzateuskaraz jarri dute. Izugarrizko amorrua ematen dit erantzun horrek. Euskaraz agertu behar du,noski, baina zuzen. Oraingo honetan, ordea, ez dut nahi gai serioei heltzerik. Adibide batzukeman nahi dizkizuet; barre egin beharko, negar ez egiteagatik.

    Ba al dakizue zer jartzen zuen arropa denda bateko erakusleihoan? Ehiztaria, 25 . Etagaztelaniaz? Cazadora 25 . Ezetz asmatu zer den "batasun ibiltaria"? Ba "unidad mvil". La-gun batzuk Bilbon izan ginen, eta Deustu auzoko kartel batean Urgencias/Premiazko irakurrigenuen. Wazemanken azaltzen da, ba, Larrialdiak/Apretones? Horrexen parekoa. Donostiakoizozki denda batean, kirten izeneko zaporea zegoen. Gaztelaniaz mango zioen. Afrodisiakoaote zen? Hau ez dakit egia den, baina norbaitek kontatu zidan lekatxo ere jartzen zuela: gazte-laniaz, vainilla. Hori da hitzak asmatzeko gaitasuna!

    Horietako asko ezagunak egingo zaizkizue, Mihiluzen ikusi dituzuelako beharbada. Halaere, seguru ez dakizuela zer gertatu zitzaigun ahizpa eta bioi orain dela gutxi gure herriaren ize-narekin. Ez da goian aipatutako adibideen kasu berbera, baina antzekoa da.

    Altzako denda batera joan ginen aurrekontu bat eskatzera, eta, beste zenbait daturekin ba-tera, etxeko helbidea eskatu ziguten. Ahoz esan genion. Gaztelaniaz ari ginen. Hurrengo egune-an, posta elektronikoz jaso genuen aurrekontua. Zerbait xelebrea zegoen helbidean. Honela zio-en: "Calle Xxxxxx, N xx, 20740, 6 A". Herriaren izenik ez. Eta, gainera, gu lehenengo solairuanbizi gara! Irakurri berriro altuan bukaerakoa, gaztelaniaz: 6 A. Bai, bai; guri ere kostatu zitzai-gun konturatzea: guk Zestoa esan, eta hark sexto A ulertu zuen. Graziosoa izan zen.

    5Ba oso gus-

    tora irakurtzendet, ez da gauzabat zain-zainegoten naizenabaina iristen de-nean gustora ira-kurtzen det. Egiaesan motxetxoairuditzen zait, se-gituan irakurtzenda.

    Ainhoa Canseco

    31 urte

    Zer esangodizuet ba, egite-ko beste horren-beste eta gehia-go. Zerbait pro-posatzekotan? baagian tarteanumeek ere txokobat izan dezatela,edo ipuin batkontatu edo

    Ana Artola

    39 urte

    E nbido 2 . M i r e i a O r b e g o z o

    Oso ondoiruditzen zait arizaretela, nik osogustora letzendet, ederki arizarete, gezurrikez dizuet esan-go! oso ondodago.

    Paloma Aranbarri

    65 urte

    Ba zer esa-tea nahi duzuba, segitzekohorrelaxe, ho-betzeko betiegoten da bai-na segi horre-laxe!

    Patxi Arregi

    51 urte HXE L E B R E K E R I A K

  • JAzaroaren 19an 100 urte