1 Norberaren Ezagutza
-
Upload
idurre -
Category
Entertainment & Humor
-
view
269 -
download
2
Transcript of 1 Norberaren Ezagutza
LANA BILATZEA
PAUSUAK:
1. Norberaren gaitasun eta mugen azterketa
2. Lan aukerak aztertu
3. Proiektu profesionala idatzi
4. Helburuak lortzeko lagungarri diren formakuntza saioak jaso
1.- NORBERAREN EZAGUTZA
IDENTITATEA: Jaiotzatik dugun ezaugarria, besteengandik bereizten gaituena.
Norberaren ezagutza egokia egiteak lan aukeraketarako asko laguntzen du. Gainditu beharreko zailtasunak nun indartu jakiteko ere laguntzen digu.
IZAKERA (pertsonalitatea)
Gure ezaugarri guztien batura da. Gure izakeran arlo askok eragiten dute:
– Esperientzia– Gaitasunak– Kanpoko eraginak– Norberak norberari buruz dugun iritzia– Espektatibak
Norberari buruzko lan hau egiten badugu, erabakiak hartzen lagunduko digu honek.
Introspezkio edo barrura begirako ahalegina egin behar dugu.
Holland-ek deskribaturiko izakerak:
Konbentzionala Ekintzailea Soziala Realista Intelektutala Artista
Konbentzionala: Ezarritako arauak jarraitzen ditu, gizartean txertatuta daudenak. Gauzak ondo egitea gustoko du. Ordenatua eta efikaza da. Datuekin, hitzekin zerikusia duten lanak egiteko joera du.
Ekintzailea: Energia asko duen pertsona da, inpulsoak
jarraitzen dituena. Besteengan eragitea gustoko du, zuzentzea, antolatzea eta kontrolatzea gustatzen zaio. Onura ekonomikoa gustatzen zaio.
Soziala: Besteen ongizateaz arduratzen da. Giza
harremanak gustoko ditu, jendartean lan egitea atsegin du. Ulerkorra, diplomatikoa, kooperatiboa izaten da. Egoera errealetatik alde egiteko joera erakusten du.
Realista: Helburu moduan balorazio objetibo eta
neurgarria duten arloak aukeratzen ditu. Praktikoa, orekatua eta zintzoa da. Makinekin lan egitea gustoko du, objetuekin. Eskulanetan trebea da.
Intelektuala: Errealitateari aurre egiten dio inteligentzia
erabiliz. Jarduera fisiko eta sozialak ekiditen ditu. Pertsona independientea da, analitikoa, zehatza. Arazo konplexuak ebaztea gustoko du. Hausnartzea gustatzen zaio, gauzen sorrerari buruzko arrazoiak topatzea.
Artista: Sortzailea da, sentsibilitate handikoa.
Ohikoak edo konbentzionalak diren jarduerak ekiditen ditu. Gauza berriak sortzea gustoko du, norberak sortutako ideak lantzea du gustoko. Imaginazio handikoa da, idealista, expresiboa,
BOKAZIOA
Norbaitek lan jakin bat egiteko gogo berezia erakusten duenean, bokazioa duela esaten da.
Hollanden arabera bokazioa zera da: lan giro egoki baten hautaketa, norberaren izakerarekin bat datorrena.
Pertsonak euren gustokoak diren anbiente edo giroak topatzen dituzte.
Bokazioa aukeratzeko kanpo eraginak:– Gizarteak guregan duen eragina– Familiak, lagunek … gugandik zer espero duten.– Gizarteak prestigiatu egiten ditu lanbide batzuk.– Gure interes eta gaitasunak:
Zer izan nahi dugun Besteek zer espero dute guregandik
Zein ezaugarrirekin egiten duzu bat zuk? Haur hezkuntza lan giroak zelako izan behar
du zure ustez?