Post on 11-Aug-2015
ZER ESANGO DU?
Mikel etxera heldu da eta laister afaltzeko ordua izango da. Zer esango
dio amari?
Laister bazkaltzeko ordua da. Zer esango dio amak Amaiari?
Ane eta Aitor burrukan ari dira. Zer esango zenieke?
Gelara andereño berria etorri da. Zer ari da esaten Andoni?
Maialenek ez du egun ona izan gaur. Haserre dago eta edalontzian urik ez
duela konturatu da. Zer ari da esaten?
Zer esango dio aitak Josuri komunean zertan ari den ikusten
duenean?
Miren mahaia prestatzen laguntzen ari da. Zer esango dio
amak?
Xabier eta Jokin gela jasotzen ari dira. Zer esango diete aitak eta
amak bukatzen dutenean?
Azken geltokian amonatxo bat igo da autobusera. Zer esango dio
Igorrek?
Julenek katarroa du eta eztulka ari da. Zer esango dio Ikerrek?
Idoiak lagun bati deitu nahi dio. Zer esango dio amari?
Peru auzokidearen etxera joan da azukrea eskatzera. Zer esaten dio
joaterakoan?
Martinek oparia ekarri dio Leori. Zer esango dio Leok?
Anderrek marrazki bat egin du gelan. Zer esaten ari da?