Post on 14-Oct-2014
EGILEAK: Silvia Mangas
Clara Prego
Bakarne Usandizaga
Aintzane Zufiria
HAUR HEZKUNTZA3.MAILA
AURKIBIDEA
1.- SARRERA ……………………………………………...……. 2
2.- IKASTETXEEN EZAUGARRI OROKORRAK ………...….. 3
2.1.- Haurtzaro Ikastola ………………………...…………….. 4
2.2.- Santo Tomas Lizeoa ………………………………..…… 4
2.3.- Gamon Ikastetxea ……………………….………………. 6
3.- TEKNOLOGIA BERRIEN BALIABIDEAK ETA
ERABILERAK ………………………………………………..12
3.1.- Haurtzaro Ikastola …………………………..…………... 12
3.2.- Santo Tomas Lizeoa …………………………..………… 14
3.3.- Gamon Ikastetxea ………………………………….……. 15
4.- ZENTROEN KONPARAKETA GRAFIKOAK ………… ….. 17
5.- PROPOSAMENAK ……………………………………… …. 18
5.1.- Haurtzaro Ikastola ……………………………...………... 18
5.2.- Santo Tomas Lizeoa ……………………………………... 18
5.3.- Gamon Ikastetxea …………………………….………….. 20
6.- EBALUAZIOA ……………………………………………….. 22
1
1.- SARRERA
Haur Hezkuntzako 3.mailako ikasleak gara
- Silvia Mangas Oreretarra, Orereta –Errenteriako
Cristobal de Gamon ikastetxe publikoan egin ditu
praktikak 4 urtekoen gelan.
- Clara Prego Ondarrutarra, Silviak egindako
ikastetxe berean egin ditu praktikak baina 2 urteko
gelan
- Bakarne Usandizaga Lasartearra, honek
Donostiako Santo Tomas Lizeoan burutu du bere
praktika garaia 3 urtekoen gelan
- Aintzane Zufiria Oiartzuarra. Oiartzungo
Haurtzaro ikastolan aritu da, 4 urtekoen gelan
2
2.- IKASTETXEEN EZAUGARRI
OROKORRAK
2.1.- HAURTZARO IKASTOLA
Haurtzaro ikastola Oiartzun herrian dago eta
bertan 800 ikaslek ikasten dute, D ereduan. Bertan
hiru etapa burutzen dira; Haur Hezkuntza (HH), Lehen
Hezkuntza (LH) eta Derrigorrezko Bigarren hezkuntza
(DBH), guztiak eraikin berean, hauek burutzeko 48
irakasle daude
.
2.2.- SANTO TOMAS LIZEOA
stomas@ikastola.net
Nik eskola kontzertatu batean
egin ditut aurtengo praktikak,
3 urtekoen gela batean Santo
3
Tomas Lizeoan, hain zuzen ere. Lizeoa sei eraikin
ezberdinez osatuta dago eta ni 2-3 urteko haurrentzat
bereziki eraikitakoan egon naiz.
Gaur egun, Santo Tomas Lizeoak 2 urterekin hasi eta
Unibertsitatearen aurretiko maila guztiak ezarrita ditu eta
D ereduz garatzen du irakaskuntza, bertan 1772 ikasle
matrikulatuak dituelarik, honela banatuta:
HAUR HEZKUNTZA
2
urtekoak
100
3
urtekoak
101
4
urtekoak
104
5
urtekoak
99
404
LEHEN HEZKUNTZA
1.mailan 104
2.mailan 106
3.mailan 105
4.mailan 107
5.mailan 106
6.mailan 107
4
635
DERRIGORREZKO BIGARREN
HEZKUNTZA
1.mailan 115
2.mailan 128
3.mailan 118
4.mailan 135
496
BATXILERGOA
1. mailan 128
2. mailan 109
237
GUZTIR
A
1772
Orokorrean, Haur eta Lehen Hezkuntzan 25
haurrek ikasten dute gela bakoitzean, eta DBHn eta
Batxilergoan, 25-30 ikasleek.
Irakasle eta irakasle-laguntzaileen aldetik, hau da
aurtengo kopurua:
HAUR HEZKUNTZA 24
5
LEHEN HEZKUNTZA 34
BIGARREN
HEZKUNTZA
22
BATXILERGOA 60
Honetaz aparte, ikastolako pertsonala zuzendaritza
taldeak, administrariak, liburutegi arduradunak,
kontserjeak, mantenmenduko arduradunak,
garraioaren begiraleek eta jantokiko begiraleek
osatzen dute.
Guztira 170 langile daude.
Instalazio aldetik, ikasleen gelak eta arduradun
ezberdinen bulegoez gain, jolasleku estaliak,
psikomotrizitateko gelak, ikus-entzunezko gelak,
komunak, kontserjearen etxea, galdara gela, teknologia
gelak, gimnasilekuak, egongelak, botikin gelak, musika
gelak, laborategiak,
informatika gelak, liburutegia, eskulan gelak, sukaldea
eta abar aurkitu ditzakegu.
2.3.- CRISTOBAL DE GAMON
6
Cristóbal Gamon Ikastetxe publikoa 1972. urtean
eraiki zen Premiazko Egitasmoari jarraituz. Errenterian
kokatuta dago, kaputxinos auzoan . Pasai Antxotik
gertu.
Cristóbal de Gamon ikastetxea, sei eraikinek
osatzen dute. Hauetariko bost Errenteriako
Sorgintxulo 6 kalean daude eta seigarren eraikina, z/G
ko Mandoegi kalean, hau ere Errenterian. Azken hau
Mandoegi edo Gamon Txiki izenez ezaguna da.
Mandoegin edo Gamon txikin lehen hezkuntzako
bigarren zikloko ikaslean daude. Eraikin honek ez
dauka ez gimnasiorik ezta ordenagailu gelarik ere, hau
dela eta bertako ikasleak bai zoinketa eta baita
informatikako klaseak ere Cristobal De Gamon
eraikinean burutzen dituzte.
Sorgintxulo sei zenbakiko kalean dagoen Cristobal
de Gamon ikastetxeak bost eraikin ditu.
7
Ikastetxeko sarrera nagusitik sartuz
gero,ezkerretara eraikinik handiena dugu. Hemen Haur
Hezkuntzako bigarren zikloko haurrak daude. Eta
lehen Hezkuntzako lehen eta hirugarren ziklokoak
Eraikin honek bi solairu ditu. Beheko solairuan
daude: Haur Hezkuntzako gelak, errefortzu gela,
psikomotrizitate gela, bideo gela, haur Hezkuntzako
tutoretza, azken hau zikloko bilerak egiteko erabiltzeaz
gain material biltzeko ere erabiltze da. Jangela eta
bedelaren gela eta psikomotrizitate gela, gela hau
Lehen Hezkuntzako haur guztiek erabiltzen dute
Bigarren solairuan Lehen Hezkuntzako lehen eta
hirugarren zikloko gelak daude eta berauen tutoretza
gelak ere. Ordenagailu gela, liburutegia Ingeleseko
gela eta beronen tutoretza gela eta material
ezberdinen gela, papera ....el aula de audición y
lenguaje,
Eraikin nagusiaren aurrean, eraikinik txikiena
dago, bertan zuzendaritzako gelak, idazkaritza,
irakasleen gela eta guraso Elkartearen bulegoa daude.
Haur Hezkuntzako umeek erabiltzen duten
patioaren erdian beste eraikin txiki ba dago “Txaleta”
deiturikoa. Bertan Haur Hezkuntzako hiru urteko
haurrak daude
Hiru urteko haurren erabiltzen duten eraikinaren
azpialdean,Haur Hezkuntzako bi urteko haurrek
erabiltzen duten eraikina dago.
8
Eraikin honek itxita eta babestutako patio bat
dauka eta eguraldi txarragatik beste patiora atera ezin
direnean bertako haurrek erabiltzen dute soilik.
Bi urteko haurren eraikinaren aurrean gimnasioa
dago Hau Lehen Hezkuntzako ikasle guztiek erabiltzen
dute eta baita eskolaz kanpoko
Jarduera batzuk burutzen dituztenak ere hain
zuzen ere: Karate eta Gim Jazz egiten dutenek.
2.3.1.- BESTE GELA AIPAGARRIAK
PSIKOMOTRIZITATE GELA
ERREFORTZU GELA
LIBURUTEGIA- MEDIATEKA
2.3.2.- ESKOLAREN NORTASUN EZAUGARRIAK
HEZKUNTZA ORIENTAZIOA
Hezkuntza interbentzioa den heinean, zenbait
ezaugarri ditu, hala nola, prozesu sistematiko,
koordinatu, artikulatu eta apropos bideratutakoa izan
behar du.
9
Guzti hau antolatzeko, Orientazio Saila sortzen da,
arlo honetan egindako lanaren bultzatzaile eta
koordinatzailea.
Helburua, ikasle bakoitzak hezkuntzari dagozkion
arlo guztietan,heldutasuna lor dezala hezkuntza
prozesua bukatutakoan.
HIZKUNTZA TRATAERA
Eredu elebidun baten alde aukera egin dute ;
helburua, ikasleek gure komunitatean dauden bi
hizkuntzak ezagutu eta menperatzea da
Bigarren hizkuntzaren lorpena (gehiengo handi
batentzat euskara) murgiltze goiztiar eta
intentsiboaren bidez lagunduko dugu. Murgiltze hau,
hala ere, ez da osoa izango, zeren haurren ama
hizkuntza (gaztelera) ere lantzen baita bere
ikasketetan.
Euskararen erabilerari lehentasuna ematen dion
hizkuntza eredua proposatzen dugu, baina erdararen
trataera zuzen eta, gure ustez, beharrezkoa ahantzi
gabe.
Hizkuntza komunikatzeko eta pentsamenduaren
eraikuntzarako oinarri gisa ulertu.
10
HEZKIDETZA
Ikastetxearen hezkuntza proposamena, hezkidetza
Pertsona bezala aniztasuna kontutan hartzen duen
heziketa integrala eta sexuari buruzko kultur
estereotipoak gainditzen saiatzen dena, aldi berean
lehen aukeratutako balore positiboak bultzatzen
dituena.
EZKONFESIONALTASUNA
Eskola publiko bezala, ezkonfesional eta pluralista
da, aukera ideologiko, politiko, eta erlijioso guztiekiko.
Erlijioa izate soziokulturaltzat hartzen da, eta bere
aurrean kolektibo bezala ez dira definitzen. Kritika
gaitasun eta ezberdintasunari errespetua bultzatuz.
Legea kontuan hartuta, eskolak, ahal den neurrian,
aukera erlijioso ezberdinei, hala eskatze duten
ikasleentzat, erlijio arloan erantzuna antolatzea
eskainiko die. Aldi berean, erlijio dela eta, eskolak
antolatutako kultur ekintzaren batean parte hartzen ez
duten ikasleen jarrera errespetatuz erantzun egokia
ematen sartuko dira
11
2.3.3.- ESKOLAKO ARAUAK
1. Behar beharrezkoa da guraso eta irakasleak
elkar lanean aritzea umeen heziketan.
2.Tutorea izango da familia eta eskola lotzeko
bidea. Edozein gauza behar izan ezkero gurasoak
berarengana jo beharko dute. Gaia bideratzeko behar
diren pausoak berak emango ditu.
3.Oso garrantzitsua da haurrak normaltasunez eta
garaiz etortzea eskolara , hau dela eta asistentziaren
kontrola eramango da.
4.Inork ere ezingo du eskolatik atera gurasoen
baimen idatzirik gabe.
5.Ikasleek nahita egindako kalte materialak beraiek
ordainduko dituzte.
6.Segurtasuna eta ordena dela eta, gurasoak ez
dira kotxez sartuko ikastetxean.
7.Diziplina hutsegiteak idatziz jakinaraziko zaizkie
gurasoei, eta berau sinatuta itzuliko da ikastetxera.
8.Ikastea, jolastea, ondo pasatzea... ondo dago,
ezinbestekoa da, baita garbitasun elikadura eta
loarekiko ohitura ona ikastea ere. Guzti hau lortzen
bada, haurrak osasuntsuagoak izango dira eta eskolan
arrakastatsuagoak.
12
HAUR HEZKUNTZAKO LEHEN ZIKLOA
H. H. LEHEN ZIKLOA
2 URTEKO GELA 3 URTEKO GELA
TALDEAK IKASLE KOP. TALDEAK IKASLE KOP.A. TALDEA 15 A.TALDEA 21B. TALDEA 15 B.TALDEA 21C. TALDEA 14 C.TALDEA 22
GUZTIRA 44 GUZTIRA 64
3.-
3.-3.-
13
H. H.BIGARREN ZIKLOA
4 URTEKO GELA 5 URTEKO GELA
TALDEAK IKASLE KOP. TALDEAK IKASLE KOP.A. TALDEA 22 A.TALDEA 23B. TALDEA 22 B.TALDEA 23C. TALDEA 23
GUZTIRA 67 GUZTIRA 46
3.-TEKNOLOGIA BERRIEN BALIABIDEAK ETA
ERABILERA
3.1.- HAURTZARO IKASTOLA
Haurtzaro ikastolan ordenagailuekin haurrek lehen
topaketa Haur Hezkuntzan egiten dute. Gela
bakoitzean ordenagailu bat dago eta, tresna
hauen erabilerako lehen urratsak emanez, Urtxintxa
proiektu kurrikularraren edukiak lantzen, osatzen eta
sakontzen dituzte.
Jarraitzeko, ikastolan bi informatika gela daude.
Horietako bat Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua
dago, eta , bertan, proiektu kurrikularrari lotutako
programak erabiltzen dituzte ikasleek. Zehatz esateko,
geletan lantzen dituzten Txanela eta Beleko proiektuak
sakontzeko ikastolek sortu dituzten programekin
aritzen dira neska-mutilak, ordenagailuek ematen
dieten motibazioez baliatuz.( Gelako tutorea den
irakasleak berak irakasten die informatika).
Bigarren gelan DBH-ko ikasleak aritzen dira.
Hemen, ikasleei informatikako edukien gutxienekoak
ziurtatzeaz gain, informatika ikas arlo guztietan bitarte
instrumental egokia bihurtzea du helburu. Hau da,
14
ordenagailua ikasleari bere lana erraztu eta egokituko
din benetako tresna aproposa izatea. (bi irakasle
espezializatu daude irakasten).
Ordenagailuez gain, badira beste hainbat aparatu
teknologiko erabiltzen direnak: DVD aparatua, musika
aparatuak, diapositibak errepresentatzeko kanoia...
Hori dena barnebiltzen duen gela osatuta dago
Haurtzaro ikastolan. Izan ere, DBH3 eta DBH4.
mailetan bideogintza tailerra lantzen da eta besteak
beste irudiaren trataera lantzen dute. Horretarako
ikus-entzunezko gela hau egokituta dago: bideogintza,
bideo-dokumentuen diseinua, irudien grabaketak eta
irudien editatzea landu ahal izateko. Hori guztia
lantzeko beraz, IKT berrien edukiez baliatzen dira, hala
nola, Adobe photoshop, Power Point eta Pinnacle
Studio programak et Internet sarea.
Haur hezkuntzari dagokionean, gehien bat musika
aparatua erabiltzen dute. Izan ere, arratsaldero ordu
laurden batez musika arloa ematen dute, eta hau
gehienbat aparatu honetaz baliatuz. Gela bakoitzean
bat aurki genezake.
Argazkiak berriz kanoia edo proiektore baten
bitartez aurkezten dituzte eta horretarako gela bat
egokituta dago pantaila handi batekin.
DVD aparatuak ziklo bakoitzeko bi daude, eta hau
erabiltzeko eskaera taula erabiltzen dute.
15
Aipatu behar da, azkenik, irakasleen lanerako ere
tresna egokiak eta ezinbestekoak bihurtu direla
ordenagailuak eta kanpo/barruko sareak. Gure
ikastolak aintzakotzat hartu du hori, eta etengabeko
berritze bide horretan murgildurik dago. Aurrera
begiratze horrek guztiak, urtero-urtero bere
ahalmenaren baitako ekipamendu-inbertsio handiak eta
jarraipen estuak eskatzen baditu ere, Haurtzaro
ikastolak ez du gainean dugun erronka berri horren
trena galdu nahi eta orain arte bezala, gure ikastola
Informazio eta Komunikazio Teknologietan aitzindari
izan dadin ahaleginduko gara.
IKT taldea:
IKT arloak dimentsio handia hartu du urte gutxitan
Haurtzaro ikastolan. Urrats kuantitatiboak (diru-
inbertsio handiak) eta kualitatiboak (gizabaliabideen
parte hartzea, prestakuntzak, programazioak...) eman
dira. Horrek IKT arlo osoari buruzko ezinbesteko
hausnarketa eskatzen du.
16
Haurtzaro ikastolak IKT arloan datozen urtetarako
ezarri nahi duen iparra azaldu, eztabaidatu eta adostu
beharra dago eta hori ezin da mantenuko
arduradunaren eta dinamizatzailearen esku bakarrik
utzi.
Hori da IKT taldea sortzeko beharraren zergatia.
IKT teknologietan aurrerantzean gure ikastolan eman
beharreko urrats kualitatiboa eta kuantitatiboak
diseinatzea eta zuzendaritzari aurkeztea eta urrats
horiek gara daitezen plangintza diseinatzea eta aurrera
eramaten laguntzea.
3.2.- SANTO TOMAS LIZEOA
Teknologi berrien aldetik, 2-3 urteko haurrek ez
dituzte ordenagailuak erabiltzen eskola honetan, beraz
ez dago horretarako zuzendutako gelarik eraikin
honetan. Badute audiobisual gela bat, non haurrek
astean bitan ipuin edo antzerki bideoak ikusi ditzakete
bertako telebistan. Noizik eta behin (ez da ohizkoa)
diapositibak proiektatzen dira gelako paretan HHko
koordinatzaileak utzitako kañoi baten bidez. Gela hau,
jangelan gelditzen diren haurrek siesta egiteko
erabiltzen da egunero. Gela bakoitzean musika
entzuteko tresna bat dute.
17
3 urtekoen gelen
solairu berean
irakasleen gela dago eta
bertan bi ordenagailu
aurkitu ditzakegu.
Irakasleek batez ere
txostenak idazteko eta gurasoekin egin beharreko
bilerak zehazteko erabiltzen dituzte ordenagailuak.
Batzuetan materiala bilatzeko ere erabiltzen dituzte
( marrazkiak, olerkiak…..) gero inprimagailu bidez
kopia ugari eginez haurrentzat, baino gehienetan
material hori koordinatzaileak berak ematen dio
irakasle bakoitzari.
Lehen, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergo
eraikinetan bina informatika gela dituzte eraikin
bakoitzean. Lehen Hezkuntzakoek astean bitan
erabiltzen dituzte, batez ere jolasteko eta
ordenagailuekin ohitzen joateko. Bigarren
Hezkuntzakoek 2-3 orduz astero erabiltzen dituzte,
mekanografia eta ordenagailua maneiatzen ikasteko.
Batxilergoko ikasleek eskolako lanak egiteko erabiltzen
ohi dituzte.
18
3.3.- CRISTOBAL GAMON
Cristobal Gamon ikastetxearen informatikako
arduraduna zuzendaria da, gela bakoitzeko tutorea
baita informatikako irakaslea ere.
Gela bakoitzeko Ikasleek binaka erabiltzen dituzte
ordenagailuak denentzako adina ez baitute
Haur hezkuntzako bigarren zikloko ikasgeletan
ordenagailu bana daukate eta lehen hezkuntzako
geletan ere haur hezkuntzako lehen zikloan berriz ez
dute ordenagailurik soilik musika aparatua bat
daukate.
Lau urteko gelan ordenagailua modu librean
erabiltzen zuten eta irakurketa txokoarekin
erlazionatuta zegoen, bertan erabiltzen zuten
programa Urtxintxa proiektukoa zen; maila bakoitzari
CD bat dagokio, adibidez 4 urteko gelakoek Txirritx
erabiltzen zuten. Ordenagailuari dagokionez Ikasleek
erabilera erabat librea izaten zen, jolas moduan,
helburu nagusia bitarteko honekin harremanetan
jartzea delarik
Liburutegian ere beste 4 ordenagailu daude
Lehen hezkuntzako haurrek informatika gelan
astean ordubeteko saioa egiten dute, eta saio hau
arlo bat lantzeko zuzenduta dago. Adibidez: lan bat
egiteko beharrezkoa den informazioa Interneten
bilatzen dute. Lehen Hezkuntzan gehienbat lantzen
19
diren arloak matematika eta hizkuntza da. Modu
honetan edukiak ikasten dituzte eta horrekin batera
Internet eta Word (lanak egiteko ezinbestekoa delako)
aztertzen dituzte.
Aurten Power Point erabiltzeko ikastaroa
antolatu dute. Iaz mapa kontzeptualak egiten ikasi
zuten. Interesatuta dauden irakasleek izena ematen
dute; hau da, ez daude behartuta hara joateko.
Gainera, gurasoei zuzendutako ikastaroak egiten
dira.
20
4.- ZENTROEN KONPARAKETA GRAFIKOAK
Grafiko 1
HH-KO GELA KOPURUAK
0 2 4 6
2 urtekogelak
3 urtekogelak
4 urtekogelak
5 urtekogelak
GAMON
SANTO TOMAS
HAURTZARO
Grafiko 2
HH-KO IKASLE KOPURUA
0 50 100 150
2 urtekoikasleak
3 urtekoikasleak
4 urtekoikasleak
5 urtekoikasleak
GAMON
SANTO TOMAS
HAURTZARO
21
5.- PROPOSAMENAK
5.1.- HAURTZARO IKASTOLA
Nire iritziz Haurtzaro ikastolak teknologia berrien
aurrean duen jarrera egokia da. Izan ere urtetik urtera
berrikuntzak sartzen saiatzen dira eta horretaz
arduratuko den taldea ere sortzeko lanetan ari dira.
Haur Hezkuntzari dagokionez gela bakoitzean
ordenagailu bat edukitzea, egunero musika aparatua
erabiltzea, argazkiak proiektore bidez ikustea...
aurrerapauso handia iruditzen zait, haurrak txikitatik
teknologia berriekin harremanetan jartzen baitituzte.
5.2.- SANTO TOMAS LIZEOA
1.Argazki kamera digitala maneiatzen erakutsi
genien eta bakoitzak bere gorputzean zuen berezitasun
bat erretratatu zuen edo sentimendu bat adierazi zuen
bere gorputzaren bidez, itzalak egin zituen eta abar.
Argazkiak eskolatik kanpo errebelatu ziren eta eskolara
eraman ziren hurrengo egunean.
2.Haurrek, argazkietan agertzen zena identifikatu
eta komentatu ondoren, lientzo txuri batean itsasten
joan ziren, “collagea” osatu arte.
22
Praktikaldi garai honetan hainbat galdera egin
dizkiot nire tutoreari programazioa, metodologia,
baliabideei…. buruz . Haur Hezkuntzan Urtxintxa
metodoa erabiltzen dute eta bertan jarduera ugari
aurkitu ditzakegu, gaika antolatuta daudelarik.
Orokorrean, irakasleek ados daude edukiekin eta
bakoitzak bertan proposatutako jarduera batzuk
aukeratzen
ditu, denak egitea ezinezkoa baita.Jarduera guztien
artean, badago atal bat, ipuinena haiz zuzen ere, beren
aburuz ez dena (ni ere ados nago) batere egokia haur
txiki horiekin lantzeko. Ipuinak luzeegiak dira eta ia ez
dute errepikapenik erabiltzen. Kontuan hartuta haur
horiek ez dakitela irakurtzen, ipuinak behin eta berriro
kontatuz memorizatzen dituzte, atal garrantzitsuenak
behintzat. Eraginkorragoak izateko, ipuin horiek
moldatu egin beharko lirateke eta horretarako, eskolak
jende “liberatua” du, baino nire tutoreak dioenez,
oraindik moldaketa horien zain daude eta bi hilabete
besterik ez dira falta kurtsoa amaitzeko.
Nik ikusi dudanez, eskolan baliabide asko dituzte
proiektu berritzaileak aurrera eraman ahal izateko,
baino urteko programazioarekin nahikoa dute eta ez
dute denborarik edo gogorik (?) hortik ateratzeko. Ni
egon naizen denboran eta Plastikako irakasleak
lagunduta, proiektu berri bat gauzatu dugu. Proiektu
23
hau “Gorputza” gaiarekin lotuta zegoen eta haurrek
“collage” bat egin behar zuten. Proiektua hiru saioetan
banatuta zegoen:
Miró-ren obra batzuk erakutsi genizkien, non
gorputz ezberdinak ikusten ziren. Ondoren diapositiba
serie bat proiektatu genuen, pertsonen ezaugarri
ezberdinak azpimarratuz eta “collage” ezberdinak
erakutsiz, kontzeptua barneratu zezaten. Haurrak
diapositibak komentatu behar zituzten
Prozesu guztia oso interesgarria izan zen eta
haurrek, disfrutatzeaz gain, beste jarduerekin bezain
beste ikasi zutela esango nuke. Anekdota bezala
komentatu behar dut 1. jarduera egiten ari ginela,
Gales-etik etorritako irakasle talde bat sartu zela
proiekzio gelan. Ikastola bere
osotasunean ikusten ari ziren eta kuriosoa iruditu
zitzaien 3 urteko haurrekin Miró bezalako artista bat
erabiltzen genuela plastikako jarduera batean. Azaldu
genienean “gorputza” lantzen ari ginela eta
horretarako oso egokia zela, txundituta erantzun zuten:
“Benetan egokia!!”
Nik uste dut horrelako jarduerak ez direla hain
zailak HHn egiteko eta haurrek asko ikasten dutela, ez
plastikan bakarrik baizik eta edozein arloetan: idazten ,
zenbatzen, naturaz, harremanetaz……..ikasteko.
24
5.3.- CRISTOBAL GAMON
Ikusi dudan bezala teknologia berriek Haur
Hezkuntzako geletan lekua izan dezatela saiatzen dira,
horregatik gela bakoitzean ordenagailu bat aurki
dezakegu. Ordenagailuan gauzatzen dituzten ariketak
batez ere jolasak dira. Horretaz gain, DVDak ikusten
dituzte.
Hala ere, teknologiei dagokienez hutsune bat
zegoela nabaritu nuen eta hori gainditzeko jarduera
batzuk proposatuko ditut.
Hasteko, Haur Hezkuntzan ez da proiektagailurik
erabiltzen; beraz, irakasleak ipuin baten irudiak gelan
proiektatuko ditu eta ipuina kontatuko die. Nik uste dut
proiektagailuaren erabilera erakargarria izango dela
eta, aldi berean, interesa sortuko diela.
Proposatzen dudan beste ariketa burutu ahal
izateko irakasleak grabagailu bat lortu beharko du.
Ariketa oso sinplea da, hain zuzen ere, egun batean
ikasleek gustatzen edo ezagutzen duten ipuin bat
kontatuko dute eta irakasleak kontakizuna grabatuko
du. Beste egun batean grabatutakoa martxan jarriko du
eta denek entzungo dute.
25
Azkeneko ariketa egiteko irakasleak argazki
kamara digital bat eskura izan behar du, eta esate
baterako, psikomotrizitate saioan ariketa bat egiten ari
diren bitartean, beraiek konturatu gabe irakasleak
argazkiak aterako ditu, gelako ordenagailuan sartuko
ditu eta beste egun batean elkarrekin ikusiko dituzte.
26
6.- EBALUAZIOA
Lan hau egitea interesgarria iruditu zaigu, izan
ere gure lanbiderako oso baliagarria izango baita.
Kontutan hartu behar dugu teknologiak gero eta
aurreratuagoak direla, eta gero eta beharrezkoagoak,
beraz hauei buruzko informazioa edukitzea eta hauek
menperatzea derrigorrezkoa bihurtu da.
Gaur egun informazio bisuala hain garrantzitsua den
honetan, frogatuta dago haurrek gehiago eta azkarrago
ikasten dutela baliabide berri horiek erabiliz. Beraz ,guk
irakasle bezala, naturalki informazio hori eskaini behar
diegu haurrei.
Lan hau egiteko garaian gehien kosta zaiguna
informazio bildu ondoren guztia batzea eta formatu egokia
ematea izan da. Izan ere, orain arteko lanetan ez gara
horretaz arduratu, baina hala ere nahiko txukuna atera
zaigula uste dugu.
Gaia lantzen hasi ginenetik dena bildu dugunera
arte, salto handia dagoela uste dugu, asko ikasi baitugu
tarte honetan. Aipatu behar dugu irakasleak pazientzia
handia izan duela gurekin, gai honetan “ezjakinak”
baikinen. Pausoak ez dira errazak izan, baina espero dugu
gure baitan gordetzea oinarrizko informazio hori gero
27
haurrekin aplikatu ahal izateko. Izan ere, haurrei asko
gustatzen zaie beraien burua filmetan ikustea…
28