Post on 07-Aug-2020
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
2012KO URTARRILAREN 23KO OHIKO BATZARRA.
ALKATEA
BEINAT ANZOLA JN.
ZINEGOTZIAK
KARMELE AURREKOETXEA AND.
IÑAKI ITURRIOTZ JN.
SORAYA LIZUNDIA AND.
GURUTZNE AZUMENDI AND.
IÑIGO URIARTE JN.
AITOR ETXEBARRIA JN.
JON ZABALA JN.
IÑIGO UNDURRAGA JN.
OLATZ URKIZA AND.
AINARA URIBE AND.
IDAZKARIA
PRESENTACION GARMILLA AND.
Adierazotako eguneko arrastiko zazpirak dirala lehenengo deialdian eratu da
Udalbatzea, Igorreko udaletxeko batzar-aretoan. Beinat Anzola alkatea izan da
batzarburua, Presentacion Garmilla idazkariak lagunduta, eta adierazo diran zinegotziak
etorri dira.
1.- AURREKO AKTEA IRAKURRI ETA ONTZAT EMOTEA.
Egiteko dago.
2.-EUSKEREA SUSTATU, ZABALDU ETA NORMALIZATEKO DIRU-
LAGUNTZEN ESKAERA, ABENDUAREN 7KO 194/2011 FORU
DEKRETUAREN KARGURA
Jarraian, 194/2011 Foru Dekretuaren kargurako diru-laguntzen eskaera-
proiektuaren barri emon da. Proiektu hori euskera-teknikariak egin dau, Arauzo
andreak, eta hauxe da bere edukia.
1. Familia bidezko ondorengoetaratzea 3.300
2. Ikastaro espezifikoak: arratiera ikastaroa 660
3. Ikastaro espezifikoak: etorkinentzako Aisa ikastaroak 660
4. Berbalagun proiektua 600
5. Euskararen erabilera sustatzeko sentsibilizazio saioak eskolan eta
ludoteka: umeentzako saioak
23.250
6. Merkataritzan ere euskeraz 900
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
7. Euskeraren alde ludikoa sustatzeko egitasmoak 2.100
8. Irakurketa txokoa 510
GUZTIRA 31.980
Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho
batez, honakoa erabagi dau:
1.- Diru-laguntzea eskatuko da, 194/2011 Foru Dekretuaren kargura, erabagi
honen azalpenean adierazotakoaren arabera.
2.- Erabagi hau, eskatutako agiri osogarriakaz batera, Bizkaiko Foru
Aldundiaren Kultura Saileko Euskara Sustatzeko Zerbitzuari jakinarazoko
jako.
2-2.- DIRU-LAGUNTZA ESKAEREA, TOKIKO EKINTZA PLANAK
EZARTEKO (TOKIKO AGENDA 21) ABENDUAREN 20KO 214/2010 FORU
DEKRETUAREN KARGURA.
Ostean, abenduaren 20ko 214/2011 Foru Dekretuaren edukiaren ganeko
informazinoa emon da. Horren bidez, tokiko ekintza-planak ezarteko diru-laguntzak
deitu dira (Tokiko Agenda 21).
Igorreko Inazio Zubizarreta eskoletako lehen-hezkuntzako eraikineko leihoak
barritzeko diru-laguntzea eskatzeko proponidu da.
Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez,
honakoa erabagi dau:
1.- Igorreko Inazio Zubizarreta eskoletako lehen-hezkuntzako eraikineko leihoak
barritzeko diru-laguntzea eskatuko da, 214/2011 Foru Dekretuaren kargura. Horren
proiektua 175.485,62 €-koa da.
2- Igorreko Udalak ez dauala eskaera honen xede dan proiekturako diru-
laguntzarik eskatu eta jaso adierazoko da.
3- Igorreko Udalak, egun, zerga-aitorpenak egunean daukazala, bere izenean ez
dagoala zerga-aldiko zerga-zorrik eta Gizarte Segurantzagazko zorrakaitik
erreklamazinorik ordaindu behar ez dauala adierazoko da.
3.-IGORREKO UDALEKO KULTURA, EUSKERA ETA KIROL
ARLOAREN DIRU-LAGUNTZAK NORGEHIAGOKA-ARAUBIDEAREN
ARABERA EMOTEKO 2012KO DEIALDIA ONTZAT EMOTEA.
Diru-laguntzen ganeko zemendiaren 17ko 38/2004 Lege Orokorrean
xedatutakoa beteteko (bagilaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bitartez emon zan
ontzat lege hori garatzeko Araudia), Igorreko Udalaren diru-laguntzak arautzeko
ordenantzea tramitau zan. Aitatutako ordenantzea indarrean sartzearen ondorioz,
aldaketa garrantzitsua egon da Igorreko Udalak laguntzak emoteko tramitazino moduan.
Halanda ze, diru-laguntzen emokidea eraenduko daben deialdiaren oinarriak
ontzat emon eta eragindako taldeei jakinarazo beharko jake.
Ordenantzearen 4. artikuluak xedatutakoaren arabera, Alkatetzeari edo
udalaren osoko bilkureari jagoko diru-laguntza honeen deialdia egiteko eskumena.
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
Udalbatzea jakinaren ganean geratu da eta, aho batez, honakoa erabagi dau:
1- Ontzat emongo dira Kultura, Euskera eta Kirol Arloaren diru-laguntzen
emokidea eraenduko daben deialdiaren oinarriak, eta eragindako taldeei jakinarazoko
jake.
2- Erabagi honen eta deialdiaren oinarrien publizidadea egingo da, horren
ganeko iragarkia ipinita Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, udalaren iragarki-taulan eta
udal-informazinoak ipinteko gordeta dagozan ganerako lekuetan.
3.- Modu berean, oinarrien kopiak eta ordenantzearen testua bialduko jakez
taldeei.
4- Erabagi honen egiaztagiria egingo da, espedientean jasota geratu daiten.
Modu berean, Igorreko Udaleko Kultura Batzordeko buruari eta Udaleko kultura-
teknikariari (karguaz jaubetzen danean) jakinarazoko jake.
4.-IGORREKO UDALEKO GIZARTE ONDOIZATE ARLOAREN DIRU-
LAGUNTZAK NORGEHIAGOKA-ARAUBIDEAREN ARABERA EMOTEKO
2012KO DEIALDIA ONTZAT EMOTEA.
Diru-laguntzen ganeko zemendiaren 17ko 38/2004 Lege Orokorrean
xedatutakoa beteteko (bagilaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bitartez emon zan
ontzat lege hori garatzeko Araudia), Igorreko Udalaren diru-laguntzak arautzeko
ordenantzea tramitau zan. Aitatutako ordenantzea indarrean sartzearen ondorioz,
aldaketa garrantzitsua egon da Igorreko Udalak laguntzak emoteko tramitazino moduan.
Halanda ze, diru-laguntzen emokidea eraenduko daben deialdiaren oinarriak
ontzat emon eta eragindako taldeei jakinarazo beharko jake.
Diru-laguntza honeek emoteko modua arautzen dauan Ordenantzearen 4.
artikuluak dino Alkatetzeak edo Gobernu Batzarrak egingo dauala deialdia, «Bizkaiko
Aldizkari Ofizialean» eta iragarki-taulan argitaratuko dan iragarkiaren bitartez.
Alkateak Udalaren Osoko Bilkureari eskuordetu deutso Gizarte Ondoizateko
diru-laguntzak emoteko deialdia egiteko eskumena.
Udalbatzea jakinaren ganean geratu da eta, aho batez, honakoa erabagi dau:
1- Ontzat emongo dira Gizarte Ondoizate Arloaren diru-laguntzen emokidea
eraenduko daben deialdiaren oinarriak, eta eragindako taldeei jakinarazoko jake.
2- Erabagi honen eta deialdiaren oinarrien publizidadea egingo da, horren
ganeko iragarkia ipinita Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, udalaren iragarki-taulan eta
udal-informazinoak ipinteko gordeta dagozan ganerako lekuetan.
3.- Modu berean, oinarrien kopiak eta ordenantzearen testua bialduko jakez
taldeei.
4- Erabagi honen egiaztagiria egingo da, espedientean jasota geratu daiten.
Modu berean, Gizarte Ondoizate Batzordeko buruari eta Arratiako Udalen
Mankomunidadeko Gizarte Ondoizate Arloari jakinarazoko jake.
4- 2011KO DEIALDIAREN KARGURA EMONDAKO DIRU-
LAGUNTZAK JUSTIFIKETAKO ESKAEREA.
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
Igorreko Udalaren 2012rako diru-laguntzak emoteko deialdia egin da eta
kontuan hartu da jagokon ordenantzan adierazotakoa. Honakoa dino:
Persona edo erakunde batek ondino be Udalak aurretiaz emondako diru-
laguntzei buruzko egiaztagiria aurkeztu ez badau, ez da bere eskabidea kontuan hartuko.
2011n diru-laguntzea eskuratu daben talde desberdinei berau justifikau behar
dabela jakinarazoko jake.
Udalbatzea jakinaren ganean geratu da.
5.- DIRU-LAGUNTZEAREN ESKAEREA, ZENBAKIKO JAUBEEN
ERKIDEGOAN IGONGAILUA INSTALETAKO, ZURKITZE FINKA-
ADMINISTRAZINOAK ESKATUTA
Arestion aitatutakoak,. zenbakiko Jaubeen Erkidegoaren ordezkaritzan,
igongailua instaletako diru-laguntzearen eskabidea bialdu dau, Osoko Bilkureak
2011ko martiaren 14ko erabagiaren bitartez emondako obretako lizentziaren arabera.
Bidezko egiaztapenak egin dira, eta zerrendako persona bat be ez da udal-
kutxetako zordun lez azaltzen.
Ekonomialariak horretarako aurrekontu-gordailu nahikoa dagoala jakinarazo
dau.
Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez,
honakoa erabagi dau:
1.- Diru-laguntzea emongo da; zenbatekoa: 5.409,11 euro, 431-7802 partidearen
kontura, eskatutako lehenengo ordainketea egiteko.
2.- Erabagi hau interesdunei eta kontu-hartzailetzeari jakinarazoko jake.
5-2.- ZENBAKIAN IGONGAILUA INSTALETAKO OBRAKAITIKO
UDAL DIRU-LAGUNTZEAREN BIGARREN ZATIA ORDAINTZEKO
ESKABIDEA, HIGIEZIN HORRETAKO JAUBEEN ERKIDEGOAK
ESKATUTA.
jaunak, kaleko zenbakiko Jaubeen Erkidegoaren ordezkaritzan (), aitatutako
helbidean igongailua instaletako obrakaitiko udal diru-laguntzearen bigarren zatia
ordaintzeko eskatu dau. Lehenengo zatia Osoko Bilkurearen 2009ko bagilaren 13ko
erabagiaren bitartez emon jakon.
Honakoa dino udal-arkitektoak egindako aldeko txostenak:
“1.- Igongailua instaletako obrek obretako udal-lizentzia daukie, Osoko
Bilkurearen 2009ko urtarrilaren 19ko erabagiaren bidez emonda.
2.-Obra Amaierako Ziurtagiria erantsi da, oneretxita eta sinatuta, eta Obra
Amaierako Likidazinoa, 39.605,52 euroko kontrata-aurrekontuagaz, BEZa kanpo.
3.- Teknikari honek bere garaian egin eban ikuskapenean larrialdietako argiak
eta seinaleak instaletea falta zala egiaztau zan. Gaur, argiak ipinita dagozala eta
instalazinoa bere garaian emondako lizentziagaz eta egikaritze-proiektuko alderdi
nagusiakaz bat datorrala egiaztau da.
Udal-ekonomialariak egindako aldeko txostenak aurrekontu-gordailua nahikoa
dala dino.
Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez,
honakoa erabagi dau:
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
1.- 2009ko bagilaren 13ko osoko bilkurearen erabagiaren bidez emondako diru-
laguntzearen amaierako % 50ari jagokon 3.246,35 €-ko kopurua ordainduko dala
adierazoko da.
2.- Partidea finkatuko da, indarrean dagoan aurrekontuko 431-780.02 partidearen
pentzura ordaintzeko.
3- Eraikuntza, Instalazino eta Obren ganeko Zergea arautzen dauan
indarreko Ordenantzan adierazotakoaren arabera, likidazino osogarririk egin behar ez
dala adierazoko da, diferentziarik ez dagoalako lizentzia emoteko erabili zan 32.463,54
€-ko zenbatekoaren eta obra-amaierako likidazinoan adierazotako zenbatekoaren artean.
4.- Erabagi hau jakinarazoko jake interesdunari eta kontu-hartzailetzeari,
ordaintzeko.
6.- 2012KO AURREKONTUAK HASIERAN ONTZAT EMOTEA.
Orduan, aurrekontu-proiektuaren barri emon jako Udalbatzeari, jagokon
batzordeak horren ganeko txostena egin ostean, Tokiko Ogasunen Araudiaren ganeko
abenduaren 28ko 39/1988 Legearen 149. artikuluan adierazotakoaren arabera.
Honakoa da diru-sarrera eta gastuen laburpena, kapituluen arabera:
GASTUAK, GUZTIRA SARRERAK, GUZTIRA
1. KAPITULUA, GUZTIRA.- 1.106.200,00 1. KAPITULUA, GUZTIRA.- 963.000,00
2. KAPITULUA, GUZTIRA.- 2.030.500,00 2. KAPITULUA, GUZTIRA.- 75.000,00
3. KAPITULUA, GUZTIRA.- 24.600,00 3. KAPITULUA, GUZTIRA.- 423.700,00
4. KAPITULUA, GUZTIRA.- 412.284,62 4. KAPITULUA, GUZTIRA.- 2.647.250,00
5. KAPITULUA, GUZTIRA.- 23.050,00
6. KAPITULUA, GUZTIRA.- 280.751,22 6. KAPITULUA, GUZTIRA.- 500,00
7. KAPITULUA, GUZTIRA.- 51.000,00 7. KAPITULUA, GUZTIRA.- 1.600,00
8. KAPITULUA, GUZTIRA.- 30.000,00 8. KAPITULUA, GUZTIRA.- 30.000,00
9. KAPITULUA, GUZTIRA.- 228.764,16 9. KAPITULUA, GUZTIRA.- 0,00
GUZTIRA 4.164.100,00 GUZTIRA 4.164.100,00
GASTU ARRUNTAK, GUZTIRA (C.1 – C.4) 3.573.584,62 SARRERA ARRUNTAK, GUZTIRA (C.1 – C.5) 4.132.000,00 SARRERA ETA GASTU ARRUNTEN ARTEKO ALDEA 558.415,38
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
Aurrekontua osotzen daben agiriak diranez, plantilla organikoa eta lanpostuen zerrendea be emon behar dira ontzat (akteagaz batera erantsi dira).
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
RELACION PUESTOS DE TRABAJO 2012
PUESTO
F/L
ESC
G
TITU
RPT
CD
CE
PROD
PL
FECHA
ACRE
TP
DED
S.PROV
SIT
OBSV
Secretario-Interventor F HN A-1 FHN 25 25 23.528,04 2.197,90 4 31-12-01 3 S Normal C-M C
Administrativo F G C-1 C-1 14 14 16.619,52 1.027,08 2 31-12-93 2 N Normal C-O C
Aux. Admin. Contabilidad F G C-2 C-2 11 11 15.052,56 537,63 2 31-12-93 2 N Normal C-O C
Aux. Admin. Actas F G C-2 C-2 11 11 15.052,56 537,63 2 30-06-92 2 N Normal C-O C
Aux. Administrativo F G C-2 C-2 10 11 13.780,56 460,41 2 31-07-91 2 N Normal C-O C
Aux. Admin. Multi F G C-2 C-2 10 11 13.780,56 460,41 3 21-07-08 3 N Normal C-O V
Alguacil F E AP AP 9 9 13.541,04 953,75 2 30-06-92 2 N DEad/I C-O C + 30%
Alguacil F E AP AP 9 9 13.541,04 545,13 2 29-05-01 2 N DEa/I C-O C + 15%
Economista F E A-1 A-1 24 24 22.539,72 2.009,30 4 29-05-01 4 N Normal C-O C
Aparejador F E A-2 A-2 23 23 23.698,80 1.897,55 3 31-12-94 3 N Normal C-O C
Fontanero F E C-2 C-2 11 11 15.052,56 135,89 1 30-12-92 1 N Normal C-O C
Conserje F E AP AP 9 9 13.541,04 359,64 2 31-12-92 2 N DE/I C-O C Vivienda
Aux. Biblioteca F E C-2 C-2 10 11 13.780,56 460,41 3 31-12-92 3 N Normal C-O C
Aux. Biblioteca F E C-2 C-2 10 11 13.780,56 460,41 3 21-12-08 3 N Normal C-O C
Monitor Socorrista F E C-2 C-2 11 11 15.052,56 537,63 2 30-07-91 3 N Normal C-O V
Arquitecto F E A-1 A-1 24 24 22.539,72 2.009,30 3 29-05-01 3 N Normal C-O C
Peón L E AP AP 8 8 12.504,72 44,72 1 04-03-03 1 N Normal C-O C
Peón L E AP AP 8 8 12.504,72 295,96 1 04-03-03 1 N Normal C-O C
Oficial de primera L E C-2 C-2 8 11 11.325,24 537,63 1 04-03-03 1 N Normal C-O C + 3 niveles*
Técnico de cultura F E A-2 A-2 18 18 18.358,68 1.688,03 3 01-10-07 3 N DEa/I C-O V + 14,7%
Técnico de euskera F E A-2 A-2 18 18 18.358,68 1.360,63 4TP 21-07-08 4TP N Normal C-O V
* Oficial de 1ª: Nivel 8 de Udalitz + 3 niveles por encargado de obras
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
2012KO LANPOSTUEN ZERRENDA
LANPOSTUA
F/L
ESK
TAL
TITU
LL
O
CO
OZ
PROD
HE
DATA
EMA
N
L
M
DED
HS
EG
OHAR
Idazkaria-Artekaria F HN A-1 FHN 25 25 23.528,04 2.197,90 4 31-12-01 3 S Arrunta M-K B
Administraria F O C-1 C-1 14 14 16.619,52 1.027,08 2 31-12-93 2 N Arrunta K-L B
Admin. Lagun. Kontabilita F O C-2 C-2 11 11 15.052,56 537,63 2 31-12-93 2 N Arrunta K-L B
Admin. Lagun. Aktak F O C-2 C-2 11 11 15.052,56 537,63 2 30-06-92 2 N Arrunta K-L B
Admin. Laguntzailea F O C-2 C-2 10 11 13.780,56 460,41 2 31-07-91 2 N Arrunta K-L B
Admin. Lagun. Anitza F O C-2 C-2 10 11 13.780,56 460,41 3 21-07-08 3 N Arrunta K-L H
Alguazila F B LT LT 9 9 13.541,04 953,75 2 30-06-92 2 N DEad/I K-L B + 30%
Alguazila F B LT LT 9 9 13.541,04 545,13 2 29-05-01 2 N DEa/I K-L B + 15%
Ekonomilaria F B A-1 A-1 24 24 22.539,72 2.009,30 4 29-05-01 4 N Arrunta K-L B
Aparejadorea F B A-2 A-2 23 23 23.698,80 1.897,55 3 31-12-94 3 N Arrunta K-L B
Iturgina F B C-2 C-2 11 11 15.052,56 135,89 1 30-12-92 1 N Arrunta K-L B
Atezaina F B LT LT 9 9 13.541,04 359,64 2 31-12-92 2 N DE/I K-L B Etxebizitza
Liburutegi laguntzailea F B C-2 C-2 10 11 13.780,56 460,41 3 31-12-92 3 N Arrunta K-L B
Liburutegi laguntzailea F B C-2 C-2 10 11 13.780,56 460,41 3 21-12-08 3 N Arrunta K-L H
Sorozle - Monitorea F B C-2 C-2 11 11 15.052,56 537,63 2 30-07-91 3 N Arrunta K-L B
Arkitektoa F B A-1 A-1 24 24 22.539,72 2.009,30 3 29-05-01 3 N Arrunta K-L B
Peoia L B LT LT 8 8 12.504,72 44,72 1 04-03-03 1 N Arrunta K-L B
Peoia L B LT LT 8 8 12.504,72 295,96 1 04-03-03 1 N Arrunta K-L B
1. mailako ofíciala L B C-2 C-2 8 11 11.325,24 537,63 1 04-03-03 1 N Arrunta K-L B + 3 niveles*
Kultura teknikaria F B A-2 A-2 18 18 18.358,68 1.688,03 3 01-10-07 3 N DEa/I K-L H + 14,7%
Euskera teknikaria F B A-2 A-2 18 18 18.358,68 1.360,63 4TP 21-07-08 4TP N Arrunta K-L H
* 1. Ofiziala: Udalitzeko 8. maila + 3 maila arduradun moduan
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
PLANTILLA DE FUNCIONARIOS 2012
DENOMINACION
GRUPO
ESCALA
SUBESCALA
CLASE
CATEGORIA
Nº
Secretario - interventor A-1 Habilitación Nacional Secretaría - Intervención 1
Arquitecto A-1 Administración especial Técnica Técnico superior 1
Economista A-1 Administración especial Técnica Técnico superior 1
Aparejador A-2 Administración especial Técnica Técnico medio 1
Técnico de cultura A-2 Administración especial Técnica Técnico medio 1
Técnico de euskera A-2 Administración especial Técnica Técnico medio 1
Administrativo C-1 Administración general Administrativo 1
Auxiliar Administrativo C-2 Administración general Auxiliar 4
Auxiliar biblioteca C-2 Administración especial Servicios especiales 2
Fontanero C-2 Administración especial Servicios especiales Personal oficios Oficial 1
Monitor socorrista C-2 Administración especial Servicios especiales Personal oficios:
Cometidos especiales
1
Alguacil AP Administración especial Servicios especiales 2
Conserje AP Administración especial Servicios especiales Personal oficios 1
PLANTILLA DE LABORALES 2012
DENOMINACION
GRUPO
CLASE
CATEGORIA
OBSERVACIONES
Nº
Oficial de primera C-2 Administración especial Servicios especiales Personal oficios 1
Peón AP Administración especial Servicios especiales Personal oficios
Contrato relevo (15% jornada laboral)
1
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
Peón AP Administración especial Servicios especiales Personal oficios 1
2012KO FUNTZIONARIOEN LANGILERIA
IZENA
TALDEA
ESKALA
AZPIESKALA
MOTA
KATEGORIA
ZB
K
Idazkari - Artekaria A-1 Nazio Gaikunta Idazkaritza - Artekaritza 1
Arkitektoa A-1 Administrazio berezia Teknikoa Goi mailako teknikaria 1
Ekonomilaria A-1 Administrazio berezia Teknikoa Goi mailako teknikaria 1
Aparejadorea A-2 Administrazio berezia Teknikoa Goi mailako teknikaria 1
Kultur teknikaria A-2 Administrazio berezia Teknikoa Goi mailako teknikaria 1
Euskera teknikaria A-2 Administrazio berezia Teknikoa Erdi mailako teknikaria 1
Administraria C-1 Administrazio orokorra Administraria 1
Administrari laguntzailea C-2 Administrazio orokorra Laguntzailea 4
Liburutegi laguntzailea C-2 Administrazio berezia Zeregin bereziak 2
Iturgina C-2 Administrazio berezia Zeregin bereziak Zereginetako langilea Ofiziala 1
Sorosle monitorea C-2 Administrazio berezia Zeregin bereziak Zereginetako langilea 1
Alguazila LT Administrazio berezia Zeregin bereziak Zereginetako langilea 2
Atezaina LT Administrazio berezia Zeregin bereziak Zereginetako langilea 1
Igeltseroa LT Administrazio berezia Zeregin bereziak Zereginetako langilea Ofiziala 1
2012KO LAN KONTRATUKO LANGILERIA
IZENA
TALDEA
MOTA
KATEGORIA
OHARRAK
ZBKº
1. mailako ofiziala C-2 Administrazio berezia Zeregin bereziak Zereginetako langilea 1
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
Peoia LT Administrazio berezia Zeregin bereziak Zereginetako langilea
Errelebo kontratua (lan orduaren %15)
1
Peoia LT Administrazio berezia Zeregin bereziak Zereginetako langilea 1
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
13
HITZEZ-HITZEZKOEN TAULA
F/L/A:Funtzionaria/Laborala/Aldi batekoa
ESK: Eskala
HN: Habilitazio Nazionala
O: Orokorra
B: Berezia
TAL: Taldea
TITU: Titulazioa
LLO: Lanpostuaren Langari Osoa
DO: Destinoagatiko Osakina
OZ: Osakin Zehatza
PROD: Produktibitate osakina
HE: Hizkuntza Eskakizuna
LM: Lanpostu mota
DED: Dedikazioa
DEa: Lanordu luzatu modalitatea
DEad: Lanordu luzatu modalitatea eta
erabateko disponibilitatea
I: Bateraezintasuna
M-K: Merituen konkurtsoa
K-L: Konkurtso - lehiaketa
OHAR: Oharrak
HS: Hornidura Sistema
EG: Egoera
B: Beteta
H: Hutsik
A-1: Lizentziatura
A-2: Diplomatura
C-1: Goi Mailako Batxilerra L.H. 2.
Maila, edokidekoa.
C-2: Eskola-agiriduna. L.H. 1. Maila,
edokidekoa
LT: Eskolaratze-egiaztiria
TABLA DE LITERALES
F/L/E: Funcionario/Laboral/ Eventual
ESC: Escala
HN: Habilitación Nacional
G: General
E: Especial
G: Grupo
TIT: Titulación
RPT: Relación Puesto Trabajo
CD: Complemento Destino
CE: Complemento Específico
PROD: Complemento productividad
PL: Perfil lingüístico
TP: Tipo Puesto
DED: Dedicación
DEa: Modalidad Jornada Ampliada
DEad: Modalidad Jornada Ampliada con
Disponibilidad Absoluta
I: Incompatibilidad
C-M: Concurso de méritos
C-O: Concurso - oposición
OBSV Observaciones
SPROV: Sistema Provisión
ST: Situación
C: Cubierto
V: Vacante
A-1: Licenciatura
A-2: Diplomatura
C-1: Bachiller Superior, F.P. 2º Grado o
equivalente
C-2: Graduado Escolar, F.P. 1º Grado o
equivalente
AP: Certificado de Escolaridad
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
14
Ostean, alkateak testu hau irakurri dau:
Bildu alkatetzara eroan eban hauteskundeetako Programan iragarri Ordukoa betetzen
baino ez gabiz. Aurrekontuak herriari begira hartzean direan erabakirik garrantzitsuena
direala kontuan aukinda, euren diseinua hobetu, herritarren ekarpenen kudeaketea
sistematizatu eta webgunea hartu-emon gune bihurtu.
Aurten, boskarrenez egin dira aurrekontuak modu parte hartzailean Igorren. 7 auzo
batzar egin dira, irailaren 12tik 28ra, Garbe-Mikelen, San Kristobalen, Gezala-Basauntz,
San Juan, Urkuzu-Garakoi, Erdigunea-Olabarrikoa eta batzar berezia Kultura-kirolaren
inguruan. Eta 150 lagunek hartu dabe parte batzarretan, iazko zifrak hobetuz. Aurrez
aurre egon gara herritarran aurrean, udalaren egitasmo eta konpromisoak azaldu eta
auzotarron ekarpenak entzuten. Esfortzu handia izan da, baina satisfakzino handia be,
harreman zuzena lortu dogulako herritarrakaz.
Honetaz aparte, sarean be aurrera egin da, batzarretako aktak eskura egon dira
webgunean, igorre.net-en
Herritarrek batzarretan botatako ekarpenen sistematizazinoari begira, batzarretan
jasotakoagaz ia 40 egitasmoa jasotzen dauzen plana osatu da, aukera ekonomikoen
arabera gauzatzen joango dana. Gauza batzuk epe laburrean egitekoak dira, beste
batzuk, luzeagoan.
Informazino eta parte-hartzean be aurrera egin dogu, gardentasunean. Plenoak sarean
dagoz orain, edozeinek ikusteko moduan, eta jenteak ikusi egiten dauz. Badago zer
hobetua baina hasi gara pausotxoak emoten, bidea egiten. Jentea bertaratu egiten da
plenoetara, ez da aspaldiko sasoi ilunetan moduan. Herritarrek badaukie interesa,
aukera egokiak emonez gero.
Eta auzo batzarretan jasotakoak eta gure programagaz joan gara aurrekontuak
negoziatzera. Herritarrek esan dabenagaz eta biharko Igorrerako geure ideia eta
egitasmoakaz. Guk argi zehaztu doguz gure lehentasunak, argi egoazan programan.
Inbertsino sozialak handitzea lehenetsi dogu, alferreko gastuen aurrean. Pertsonengan
inbertitzeko obligazinoa dauka administrazinoak, gure ustez, ongizatea, andra eta
gizonen bardintasunean, bihar etziko belaunaldietan, euskara zabaltzen, kultura eta
kirola herritarren eskura ipinten, igorreztar barriak bertakotzen, ingurua jagoten. Berba
bitan, bizitzeko moduko herri bat egiten, igorreztarron neurrikoa, danon artean.
Aurrekontuak ez dira gureak, guk beste batzuk egingo genduzan, baina honeek
aurkezten doguz osoko batzarrera, adostasuna bilatzeagatik, erantzunkizunagaitik eta
herriaren onerako, igorreztar guztion onerako. Ez gara helmugara heldu, baina norabide
egokian goazela uste dogu.
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
15
Jon Zabala jaunak, EAJ/PNVren izenean, aurrekontua azalduko dauan galdetu
deutso alkateari.
Ostean, alkateak 2012rako aurrekontu-proiektuaren oinarrizko ildoak azaldu
dauz eta, adierazo dauanez, aurrekontua idazteko erabili diran erispideak kontuan
hartuta, eta azken hamar urteetan erabilgarritasun ekonomiko urriena daukan
aurrekontua izango danez, gai batzuk kanpo geratu behar izan dira, adibidez,
brigadearen kontua, horri buruzko ikuspuntu desberdinak egozan arren. Asmoa gizarte-
inbersinoa indartzea, ondo funtzionau daben partidak igotea (adibidez, euskerearena)
eta kulturari eta kirolari buruzkoak mantentzea da, Igorre kultura-erreferentea bihurtu
dalako Arratia mailan. Gastu arruntari jagokonez, gordailuak mantendu diran arren,
euren kudeaketea hobetu gura da zenbatekoak egokitu daitezen, eta, horretarako,
daborduko egin dira kudeaketa batzuk garbiketearen, telefono-gastuen eta abarren
inguruan. Herritarren partaidetzeari jagokonez, sustatu gura dan proiektu indartsu bat
dago. Daborduko egin da horren ganeko lehenengo foroa. Partaidetzako foroa sustatzea
moduan, lehentasuna daukan gaia dala uste da. Ganera, gazteriaren arloa indartu gura
da. Orain arte Gazte Informazino Bulegoak (GIB) kudeatu dau eta bere
funtzionamentua urria da horretara bideratzen diran baliabide ekonomikoen
bolumenerako. Hori dala eta, Igorreko Udala GIBetik urten da eta gastu txikiagoagaz
kudeatu gura dau arlo hori, 27.000,00 € inguru bideratuz. Aurretik 40.000,00 €
ingurugaz egiten zana baino kudeaketa hobea egitea espero dabe baliabide horreekaz.
Ostean, Jon Zabala jaunak egin dau berba, EAJ/PNVren izenean. Honako testua
irakurri dau:
Gora behera asko egon dira BILDUn aurrekontuetan.
Hiru batzar egin dira:
1. Lehenengo batzarra Alkatetzatik bota zan aurrekontu proposamen bat. EAJ eta
I.D. proposatu eben aurrekontuetan sartu behar zirala Enplegua sustatzeko ekintzak.
EAJ tak beste proposamen bat egin eban. Zelan eta aurrekontua %7 bajatzen zanez
gastu korrienteetan (partida gehienetan) ajuste bat egon behar zala berantza. Batzuk ezin
ziran bajatu kontrataziora atarata egozalako (Mantenimendu kontratuak..).
2. Bigarren batzarra Bilduko bigarren aurrekontuak. Kontutan hartu zan enplegua
sustatzeko ekintzetarako dirua sartzea. Partida batzuk bajatu ziran enplegua sustatzeko
partidan dirua egoteko. Bataz beste gastu korrienteak 15.000€ igon ziran. EAJ
lehenengo batzarreko gauza bardinak proposatu eban.
3. Hirugarren batzarra Bilduko hirugarren aurrekontuak. EAJtak eta IDk Euren
aurrekontuak aurkeztu ta gero. Alkatea ez zan egon. Iñakik eroan eban batzarra. EAJtak
proposatzen dau %3,90 ko jaitziera gastu korrienteetan. IDk %2,11. Bilduk onartzen ,
dauz jaitziera batzuk, % 0,80, gure proposamenak kontutan hartuz: Publizitateko
partida, Ibilgailuen aseguroak…
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
16
Obren aldetik gora beherak egon dira aurrekontuetan:
Bildun lehenengo aurrekontuetan 91.000 € eta zuek dekozuen listetik gauza bakar bat
agertzen zan: Urkuzuko paso zebrea.
Bigarren aurrekontuan 76.000 € eta listetik hamar gauza egon ziran egiteko. Hemetik
kendu zan dirua enpleguaren partidan sartzeko. 10 obra agertzen ziren.
Nik daukadan asken aurrekontuetan 110.000 € obretarako dagoz eta hor ez dago
zerrendarik.
Aurrekontu honeek, EAJtan ustez, oso Kontzerbadoreak dira, iazko aurrekontuen
jarraipena da, ez dago asmorik gauza barririk edo ekintza barririk bultzatzeko, Enplegua
sustatzeko partidea kendu eskero.
Naiz eta zeozer kudeatzen hasi, aurrekontuetan ez dira agertzen argi, teléfono…
fakturak jaizteko. Kontratu barriak topau, adjudikaziora atara…
Aurten 400.000 € egongo da erremanente moduan (Hiazko aurrekontuen %10).
Zergaitik? Partidak ajuste barik dagozalako. Horregaz diruegaz gauza asko egin ahal
dira. Aurten be holako erremanentea egongo da? Partidak ondo ajusta eskero eta beste
gauza batzuetan ipini, gauza gehiago egin ahalko ziran urte barruan.
Aldatu dan bakarrenetakoa partehartzea da. Irailan auzoko batzarrak egon ziren, non
agertzen dira aurrekontuetan han agertutako eskaerak? Aurten 11.000 € gasta dira
diagnostikoa egiteko. 34 orriko informe pobre bat egin da. Mankomunitateko Agenda
21etik (ONDOANegaz) egin zan hiaz,hori be ez dozue kontuan hartu. Ekintzak bikoiztu
egiten dira. Zenbat bider egin behar da diagnostikoa?
Aurrekontuak ez diñozkue non gastatuko dan dirua. Partida bakotzean zertan gastatuko
dan. Bakarrik Euskera eta Kultur-etxeko ekintzak daukaguz eta honek, askenak, bariku
goizean botata dauz e-mailez.
Partida asko zabalik dagoz, badaezpadan!!!, jakinde hiaz ez zala €rik gastau:
Integración, infancia… zeozer pentsatu beharko da. Arlo horretan aurrekontuetan dirua
ipintzea ondo dago baina pentsatu beharko da ekintza batzuetan. Ez bada gastatzen
erremanentera joango da atzera.
1. Partehartzea: 18.000€
Guk uste dogu lan hau eginda dagoela. Bikoiztu egiten dala. Auzotarren batzarrakaz
egin da. Agenda 21 eko informea dago.. Subentzioa etorriko da eta egin beharko dogu
kreditoen modifikazioa. Kontratu bat atara nahi dozue 18.000 €rokoa, dirulaguntzarik
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
17
badator sobretan dan diruagaz zer egingo da? Beti lez erremanentera. Diru hori beste
gauza batzuetarako erabili leike.
2. Berdintasuna.
Guk beti esan dogu Mankomunitateak eroan behar ebala.
3. Komerzioa.
Uste dogu bariantea egin da gero gure komertzianteak bultzatu behar direla. 2.000€gaz
zer uste dozue egingo dabela? Ordenantzatan bultzatu gurean eta orain beherantza.
4. Aurreko plenoan esan neutsuen obrak izen abizenakaz ipinteko. Jakin gura dogu zer
egingo dan, ez zerrenda bat ipini (zuen listetik) egiteko moduan dagozanak. Hiaz be
holan ipini ziran eta askenean zerrenda haretatik zenbat gauza geratu ziran egin barik?
Garbe, industrialdea, gezala, torrea….
5. Gazteria.
25.000 + 5.000= 30.000 € ., bi partida dagoz, bat gazteria eta juventud eta actividades
infancia juventud. Igorre Arratiako Gazte planatik atara dozue. Handik diru laguntza bat
egon zan. Badakit Gazte informazio bulegoan ez zirala gauzak ondo egin, baina beste
era batera kudeatu ahal zan diru laguntza hori. Orain udalen diruagaz kudeatu beharko
da.
EAJtak eskatu dau gastu korrienteen partidak bajatutea, hainbeste erremanente egon ez
daiten, beste gauza batzuetan erabilteko diru hori.
Alkateak Zabala jaunak adierazotakoari erantzunez adierazo dauanez, partidak
aldatu egin dira, orientazinokoak dira eta proiektuak ez dira aitatzen. Aldatu izanak zera
erakusten dau, ganerako taldeakaz adostasuna lortu gura dogula. Partidak
orientazinokoak izateari jagokonez, Udalak batzordeen bidez funtzionetan dau eta
bakotxaren xede zehatza jagokon batzordean erabagiko da. Horrenbestez, uriguneetan
eta auzoetan hobekuntza-obrak egiteko partidea 112.000,00 eurokoa bada eta hainbat
proiektu badaukaz (Mulei eta Basarteren saneamentuak eta tanteo bat Urkuzuri
jagokonez), horrek ez dau esan gura proiektuok gauzatuko diranik, baldin eta
batzordeak beste lehentasun batzuk dagozala uste badau.
Zabala jaunak euskerearen partidearen kontua ulertzen ez dauala-eta
adierazotakoari jagokonez, bere ustez ez badabe ulertzen gura ez dabelako da. Harrituta
geratu zan GIBren ganean bientzat hain garrantzitsua dan kontu honetan ezezko
erantzuna jaso ebanean. Izan be, bere taldean bera izan zan GIBi beste aukera bat
emoteko proponidu ebana eta horretarako gazteen lokalei buruzko azterlan bat eskatu
eban, baina emoitzea hain izan zanez urria, azkenean GIB abandonetako erabagia hartu
zan.
Jon Zabala jaunak EAJ/PNVren izenean adierazo dauanez, euskerearen
programea aurkeztu ostean entregau jaken.
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
18
Alkateak segidu dauanez, EAJ/PNVk argien gaia aitatu dau eta bera
merkatariakana hurreratu zan, gai hau eurakaz erabagiteko. EAJ/PNVren ustez proiektu
bat egiteak lehentasuna badauka, jagokozan aldaketak egin ahal dira, 2011ko
superabitaren kontura. Hori da, hain zuzen be, batzordeetan funtzionetearen abantaila.
Superabita dagoala-eta adierazotakoaren arabera, egoera ekonomiko ona udal-
ekonomialariaren kudeaketa onari eta udalak une jakin batzuetan egin dauan kudeaketa
onari esker dala adierazo da. Beti komeni da superabit txiki bat izatea eta 400.000,00 €
eukiko dira.
EAJ/PNVren ordezkariak erantzun dauanez, hori beti egingo da urtebete
beranduago eta, partidak egokitu ezkero, aurten erabilteko dirua atara leiteke.
Alkateak erantzun dau bere taldeak lehentasuna emon deutsala kontu publikoak
garbi eukiteari, sustorik ez eukiteko.
Jon Zabala jaunaren esanetan, 2011ko gerakina % 10ekoa izan da eta partidak
egokitzeko proponidu dau, gerakinak ez daian % 4a gainditu. Badaki beste alderdi
batzutan aldatu ezin diran adjudikazinoak dagozala.
Iñigo Undurraga jaunak ID taldearen izenean erantzun dauanez, gai hori
batzordean eztabaidatu da eta eurak udalera sartu ziranean, aurreko legegintzaldian
1.000.000 eurotik gorako gerakina egoan (aurrekontuaren % 250) eta apurka-apurka
murrizten joan da, 400.000 €-ra arte (aurrekontuaren % 10). Beraz, kudeaketea hobetu
egin dala uste dau. Gastu arrunten partidak paper ganean egokitzea erraza da baina
errealidadean zailagoa da eta horrek defizita sortuko leuke. Aurrekontuak idazteko
orduan zuhurra izan da eta aurrekontu hau, azken bost urteetakoagaz alderatuta,
justuena da, alde handiagaz. Sortutako gerakina zertan gastau behar dan izango da
eztabaidea.
Zabala jaunak batzordean adierazo ebanez, aurrekontuaren memoria falta zan eta
aurrekontu-partidetan ez zan dana ageri. Horren harira, alkateak udal-ekonomialariaren
defentsan esan dauanaren arabera, Kontuen Euskal Epaitegiak udalaren auditoretzea
egin eban 2008 eta 2009. urteei jagokenez eta 2008ko ekitaldian topau eben akats
bakarra onarpena ekitaldi ostean gauzatu izana izan zan. Hori, beraz, politikarien akatsa
da eta ez teknikariena. 2009. urteari jagokonez, Euskadi mailan aurrekontuen gaian
akatsik euki ez eben 20 udalen artean dago Igorre, eta, hortaz, gure teknikariek
egindako beharra balorau beharra dago.
Jon Zabala jaunak EAJ/PNVren izenean adierazo dauanez, Iñaki Iturriotz eta
Iñigo Undurraga jaunak oso gitxi batu dira beragaz aurrekontuak aztertzeko eta gaiari
dedikazino gehiago emotea beharrezkoa zala uste dau.
Idazkariak jakinarazo dau erabagi hau gehiengo sinplearen quorumagaz hartu
beharko dala.
Bozketea egin eta honakoa izan da emoitzea:
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
19
- Aldeko botoak: 6, 5 boto Bilduko zinegotzienak (Anzola,
Aurrekoetxea, Iturriotz, Azumendi eta Lizundia jaun-andreak) eta boto
1 IDko zinegotziarena (Undurraga jauna).
- Kontrako botoak: 5, EAJ/PNVko zinegotzienak (Uriarte, Etxebarria,
Urkiza, Zabala eta Uribe jaun-andreak).
Holan ba, gehiengoaren aldeko botoakaz, honako erabagia hartu da:
1.- Hasieran onetsiko da, guztiz, 2012ko aurrekontu bakarra, arestion aitatu
diran zenbatekoakaz.
2.- Ontzat emongo dira udalaren plantilla organikoa eta lanpostuen zerrendea.
3.- Hasieran ontzat emondako aurrekontua jente-aurrean azalduko da 15 egun
balioduneko epean, Bizkaiko Lurralde Historikoko Toki Erakundeen Aurrekontuei
buruzko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauaren 15.1 artikuluan agindutakoa betez.
Aitatutako epe horretan erreklamazinorik aurkeztuko ez balitz, behin betiko ontzat
emon dala ulertuko da.
4.- Hartutako erabagia jente-aurrean azalduko da, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean
eta udalbatzearen iragarki-oholean argitaratuta, aitatutako lege-testuaren 15. artikuluan
azaldutakoa betez.
5- Erabagi hau (aurrekontuaren laburpenagaz batera) telematikearen bidez
jakinarazoko jake Udaleko zinegotziei eta teknikariei.
6- Erabagi honen egiaztagiria egingo da, espedientean jasota geratu daiten.
7.- JAUNAK EGINDAKO ESKAERA
jaunak, Igorreko Udaleko funzionarioak, idazkia bialdu dau eta, bertan,
UDALHITZ agiriaren 100. artikuluan adierazotakoaren arabera, nominearen 3.606,07 €
konsumorako mailegu lez aurreratzea eskatu dau, 18 hiletan bueltetako.
Idazkari-kontuhartzaileak adierazo dau egin dan eskabidea bat datorrela
UDALHITZ hitzarmenean xedatutakoagaz eta, beraz, aldeko txostena emon deutso
eskaereari, Arostegi udal-ekonomialariak adierazo leikeana kontuan hartuta.
Arostegi jaunak adierazo dau bere lotura juridikoaren mailan saldo nahikoa
dagoala egindako eskabideari erantzuteko eta, beraz, aldeko txostena emon deutso egin
dan eskaereari.
Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez,
honakoa erabagi dau:
1- Egindako eskaerea onartu eta 3.606,07 €-ko nomina-aurrerakina emongo jako
jaunari, konsumorako mailegu legez, 18 hilekotan bueltetako.
2- Erabagi hau interesdunari eta Kontu-hartzailetza Sailari jakinarazoko jake,
ondore egokiak euki daizan.
8.- ESKARIAREN ARABERAKO GARRAIO-ZERBITZUAREN
EZARPENA ADJUDIKETEA: IGOTRANS
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
20
Osoko bilkureak 2011ko abenduaren 19an hartutako erabagiaren bidez,
lizitazinoa deitu eban, eskariaren araberako garraio-zerbitzuaren ezarpenaren
(IGOTRANS) ganean; zerbitzu hori udalaren fondoen pentzura finantzauko da. Ildo
horretatik, lizitazinora aurkeztu diran eskaintzak irakurri dira.
Aitatutako erabagia ezagutzera emon zan, udalerriko taxi-gidariei jagokezan
eskaintzak eskatu jakezanean. jaunaren (NAN zenbakia: ) eskaintzea baino ez da
aurkeztu, zerbitzuko 16 €-tan.
Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985
Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak,
ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian.
Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez,
honakoa erabagi dau:
1- Gastua prestauko da eta eskariaren araberako garraio-zerbitzuaren ezarpena
(IGOTRANS) jaunari (NAN zenbakia: ) adjudikauko jako, zerbitzuko 16 €-tan, 444-
226.05 partidearen pentzura, bere eskaintzea udalaren interesetarako abantailatsuena
dala uste dalako, erabagi honen azalpenen zatian adierazo danaren eta motibazino
moduan balio dauanaren arabera.
Halaber, adierazo beharra dago kontratu hau 5 egun naturaleko epean
formalizau behar dala, erabagi hau jasoten danetik zenbatzen hasita (135-4 artikulua),
3/2011 Legegintzako Errege Dekretuaren 156. artikuluan adierazotakoaren arabera.
2.- Kontratu hau burutzeko epea urtebetekoa da, 2012ko zezeilaren 1etik
hasita, betibe aurretik kontratua sinatu bada.
Beharraren epe orokorra zehazteko, honako epe honeek hartu beharko dira kontuan:
1. ADJUDIKAZINOA.- .
2. ADJUDIKAZINOA kontratugilearen profilean ARGITARATZEA.
3. KONTRATUA GAUZATZEA (156. art.)
- Epe orokorra: 5 egun natural, eskakizuna jaso danetik
zenbatzen hasita.
3.- DATUEN BABESA 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuko 26. xedapen
gehigarrian adierazotakoaren arabera, enpresa horrek ez daukanez udal honetako datu
personalak ikusteko aukerarik, Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko
15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko,
jasotako Datu Personalak hartu-emonen fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo
da; fitxategi horren helburua Udalaren hartu-emonak kudeatzea da, Datuak Babesteko
Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Ez da aurreikusi fitxategiko datuak
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
21
lagateko ezelango aukerarik, baina lagatekotan, eskumen berberak daukiezan herri
administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren
ardurea daukan organoa IGORREKO UDALA da, eta interesdunak ikusi, zuzendu,
ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan:
Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).
4- Erabagi hau lizitatzaileei, Osasuna, Ingurumena, Ongizatea eta Aukera
Berdintasuna Batzordeko buruari, kontratuaren arduraduna dan Soraya Lizundia
andreari eta Kontu-hartzailetzeari jakinarazoko jake, Bizkaiko Lurralde Historikoko
Tokiko Erakundeen Aurrekontuei buruzko abenduaren 2ko 10/2003 Foru Arauaren 40.
artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren ondoreetarako.
5- Baldintza ekonomiko eta administratiboen agiriko 12. artikuluan
adierazotakoaren arabera, kontratuaren adjudikazinoari buruzko iragarkiak
kontratugilearen profilean sartuko dira.
9-1.- ANDREAK ESKATUTAKO OBRETAKO LIZENTZIA,
ZENBAKIAN LEIHOAK ALDATZEKO
Arestian aitatutakoak (); NAN zenbakia: obretako lizentzia eskatu dau
aitatutako helbidean Leihoak Aldatzeko. Horretarako, 1.400,00€-ko aurrekontua
aurkeztu dau.
Honakoa dino udal-teknikariak egindako txostenak:
“Egin gura diran obrak honako honeek dira: gaur egun dagozan egurrezko
leiho marroiak kendu eta marroi koloreko PVCzko leihoak ipini.
Eskabideagaz batera, obren aurrekontua eta guztira bederatzi (9) auzokideetatik
hamabik (12) sinatutako agiria aurkeztu dira. Agiri horregaz leihoak aldatzeko
baimena emoten deutsoe eskatzaileari eta, modu berean, konpromisoa hartzen dabe
Erkidego horretako auzokideek etorkizunean leihoak aldatzean, eskatzaileak ipiniko
dauzan leiho barrien antzekoak ipinteko, koloreari eta kanpoko itxureari jagokenez.
Eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergea arautzen dauan zerga-
ordenantzearen 22. artikuluak dino leihoak aldatzeko obra-lizentzia eskabideagaz
batera, auzokide gehienek sinatutako agiria aurkeztu beharko dala, eta, bertan, honako
konpromisoa hartu beharko dabela: Erkidego horretako auzokideek, etorkizunean
leihoak aldatu ezkero, lizentziaren eskatzaileak ipiniko dauzan leiho barrien antzeko
kolore eta kanpoko itxurakoak ipiniko dabezala.
Horregaitik guztiagaitik, honakoa sinatzen dauan teknikariak, eskatu dan obra
lizentziaren aldeko txostena emoten dau, honako baldintza honegaz: obran sortzen
diran eskonbroak legeztatutako hondakindegira eroan beharko dira.”
Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985
Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak,
ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian.
Udalbatzeak, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau:
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
22
1- Emon egingo da eskatu dan obretako lizentzia, baina beren-beregi
adierazoko da herri-bidetik ikusteko moduko lekuan ipini beharko dala obretako
lizentzia honen datuak azaltzen dauzan erantsitako kartela.
2.- Lizentzia hau jaubetza-eskubidea salbu eta ganerakoei ezelako kalterik eragin
barik emon dala adierazoko da.
3- Honakoa izango da bere indarraldia:
*** 3 hilabetekoa beharrak hasteko eta 6 hilabetekoa amaitzeko. Epe
horretan, erabilerea aldatzeko edo lehenengoz erabilteko lizentzia eskuratzeko eskatzen
diran agiri guztiak aurkeztu beharko dira Udal Erregistroan (obra txikiak, tramitazino
laburtuko obrak, handitu, zaharbarritu eta finkatzeko obrak eta horreekaz lotutako
ganerako ekintzak).
Adierazo diran epe horreetan obrak hasi ez badira edo 180 egun baino gehiagoz
eten badira, lizentzia iraungi dala ulertuko da, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko
bagilaren 30eko 2/2006 Legearen 215. artikuluan adierazotakoaren arabera.
4- Arestion berbarik berba idatzi dan txostenean adierazotako baldintza
teknikoak ezarriko dira.
5- Obrak hasi aurretik, 57,60€ ordaindu beharko dauz, instalazino, eraikuntza
eta obren ganeko zerga moduan, hau da, arestion adierazotako aurrekontuaren % 4
(BEZa kanpo, holan bajagoko). (2004-11-30eko BAO).
6- Modu berean, herri-zerbitzuak emon eta administrazino-jarduerak
egiteagaitiko tasak arautzen dauzan ordenantzan xedatutakoaren arabera, obretako
lizentziak emoteagaitiko tasea ordaindu beharko da, 6,00 €-koa.
- Proiektu teknikorik bako obrak: 3.000,00 € arte: 6,00 €
(2011-12-19ko BAO).
7- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege
Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu
personalak eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergearen fitxategian sartu eta
tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua eraikuntza, instalazino eta obren
ganeko zergea kudeatzea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan
inskribiduta. Ez da aurreikusi fitxategiko datuak lagateko ezelako aukerarik, baina,
lagatekotan, eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez,
legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO
UDALEKO Ekonomia eta Finantza Arloa da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu
eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde
kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).
8- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege
Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu
personalak obretako lizentzien kudeaketa-fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo
da; fitxategi horren helburua obrak egiteko udal-lizentziak kudeatu eta, holan bajagoko,
emotea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Fitxategiko
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
23
datuak Bizkaiko Foru Aldundiari eta eskumen berberak daukiezan herri-
administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren
ardurea daukan organoa IGORREKO UDALEKO Urigintza Arloa da, eta interesdunak
ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz
helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).
9- Erabagi hau interesdunari jakinarazoko jako.
9-2.- ANDREAK ESKATUTAKO OBRETAKO LIZENTZIA,
ZENBAKIAN SUKALDEA ETA BAINUGELA ATONTZEKO.
Arestian aitatutakoak (NAN zenbakia: obretako lizentzia eskatu dau aitatutako
helbidean sukaldea eta bainugela atontzeko. Horretarako, 6.428,80€-ko aurrekontua
aurkeztu dau.
Instalazino, Eraikuntza eta Obren ganeko Zergea arautzen dauan Ordenantzearen
II. Eranskinean adierazotakoari segiduta, gitxieneko 7.200,00-€-ko zenbatekoa hartu da
oinarri lez ( SUKALDEA: 3.800,00€ eta BAINUGELA 3.400,00€ ) BAO, 2011-12-19).
Honakoa dino udal-teknikariak egindako txostenak:
“Azaldu dan obra honetan, erantsi dan aurrekontuaren arabera, etxebizitzan
sukaldea eta bainugela zaharbarritu gura dira:
Obra txikia danez eta urigintzako plangintzeari eragiten ez deutsonez, honakoa
sinatzen dauan teknikariak aldeko txostena emoten deutso eskatu dan obra-lizentzia
emoteari, honako baldintza honegaz: obran sortzen diran eskonbroak legeztatutako
hondakindegira eroan beharko dira.”
Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985
Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak,
ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian.
Udalbatzeak, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau:
1- Emon egingo da eskatu dan obretako lizentzia, baina beren-beregi
adierazoko da herri-bidetik ikusteko moduko lekuan ipini beharko dala obretako
lizentzia honen datuak azaltzen dauzan erantsitako kartela.
2.- Lizentzia hau jaubetza-eskubidea salbu eta ganerakoei ezelako kalterik eragin
barik emon dala adierazoko da.
3- Honakoa izango da bere indarraldia:
*** 3 hilabetekoa beharrak hasteko eta 6 hilabetekoa amaitzeko. Epe
horretan, erabilerea aldatzeko edo lehenengoz erabilteko lizentzia eskuratzeko eskatzen
diran agiri guztiak aurkeztu beharko dira Udal Erregistroan (obra txikiak, tramitazino
laburtuko obrak, handitu, zaharbarritu eta finkatzeko obrak eta horreekaz lotutako
ganerako ekintzak).
Adierazo diran epe horreetan obrak hasi ez badira edo 180 egun baino gehiagoz
eten badira, lizentzia iraungi dala ulertuko da, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko
bagilaren 30eko 2/2006 Legearen 215. artikuluan adierazotakoaren arabera.
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
24
4- Arestion berbarik berba idatzi dan txostenean adierazotako baldintza
teknikoak ezarriko dira.
5- Obrak hasi aurretik, 288,00€ ordaindu beharko dauz, instalazino, eraikuntza
eta obren ganeko zerga moduan, hau da, arestion adierazotako aurrekontuaren % 4
(BEZa kanpo, holan bajagoko). (2004-11-30eko BAO).
6- Modu berean, herri-zerbitzuak emon eta administrazino-jarduerak
egiteagaitiko tasak arautzen dauzan ordenantzan xedatutakoaren arabera, obretako
lizentziak emoteagaitiko tasea ordaindu beharko da, 30,00 €-koa.
- Proiektu teknikorik bako obrak: 3.000,00 € baino gehiago: 30,00 €
(2011-12-19ko BAO).
7- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege
Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu
personalak eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergearen fitxategian sartu eta
tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua eraikuntza, instalazino eta obren
ganeko zergea kudeatzea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan
inskribiduta. Ez da aurreikusi fitxategiko datuak lagateko ezelako aukerarik, baina,
lagatekotan, eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez,
legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO
UDALEKO Ekonomia eta Finantza Arloa da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu
eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde
kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).
8- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege
Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu
personalak obretako lizentzien kudeaketa-fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo
da; fitxategi horren helburua obrak egiteko udal-lizentziak kudeatu eta, holan bajagoko,
emotea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Fitxategiko
datuak Bizkaiko Foru Aldundiari eta eskumen berberak daukiezan herri-
administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren
ardurea daukan organoa IGORREKO UDALEKO Urigintza Arloa da, eta interesdunak
ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz
helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).
9- Erabagi hau interesdunari jakinarazoko jako
9-3.- ANDREAK ESKATUTAKO LIZENTZIA, FINKAK BEREIZTEKO.
Aurretik aitatu dan andreak (helbidea:, eta) finkak bereizteko lizentzia eskatu
dau.
Honakoa dino udal arkitektoak egindako txostenak:
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
25
“1. - Udal lizentzia eskatu da, finka bat bereizteko; Arau Subsidiarioen arabera,
finka hori lurzoru “urbanizaezinean” dago.
- Hasierako finkearen deskribapena:
1) Igorreko” onibarraren zati bat, lau mila bederatziehun eta hamalau
metro eta larogeta hamalau dezimetro eta berrogei dezimetro karratu
daukazana, Honako mugakide honeek ditu: iparraldean, andrearen beste onibar
bat, jarraian deskribauko dan “” onibarra, eta jaunaren onibarra; hegoaldean,
ibaia; ekialdean, onibar horren zatia, jaunarena dana, eta bereizitako lurzatia;
eta mendebaldean, errotako ibilgua eta jaunaren onibarra.
2) onibarra, seiehun eta hogeta hamahiru estatu edo, bestela esanda, hogeta
lau area, larogei zentiarea eta zazpi dezimetro karratu daukazana. Honako
mugakide honeek ditu: iparraldean, Igorrera jaisten dan auzo bidea;
hegoaldean, onibarra; ekialdean, jaunaren onibarra; eta mendebaldean,
jaunaren onibarra.
3) onibarra, hirurehun eta berrogeta hamabost estatu edo, bestela esanda,
hamahiru area, berrogei zentiarea eta berrogeta hamar dezimetro karratu
daukazana. Honako mugakide honeek ditu: iparraldean, jaisten dan errekatxoa;
hegoaldean eta ekialdean, eskatzailearen onibarrak; eta mendebaldean,
andrearen onibarra.
4) “” eta “mendien erdia, bi mila bostehun hirurogeta hamaka estatu eta
erdi (edo, bestela esanda, larogeta hamazazpi area, hirurogeta hamazazpi
zentiarea eta hogeta hamabost dezimetro karratu) daukazana. Honako mugakide
honeek ditu: iparraldean, andrearen onibarra eta” onibarra; ekialdean, del
andrearen onibarra eta mendi horreen beste zatia, jaunarena dana; hegoaldean,
jaunaren onibarra eta mendi horreen beste zatia, jaunarena dana; eta
mendebaldean, jaunaren onibarra eta zati batean, mendi horreen beste zatia,
jaunarena dana.
Aurretik deskribau dan “” onibarraren zati baten ganean, honako eraikina
egin da izeneko ETXEA, ondino zenbakirik ez daukana. Honako gela honeek
daukaz: beheko solairua kortarako, logelarako solairua, eta, horren ganean,
kamarea edo trastelekua. Harri-hormea kamarearen altueraraino heltzen da,
eta hona hemen ganerako elementuak: zementuzko blokeak, adreiluzko
trenkaden barruko bananketak, gaztainondo eta pinu zurezko taulak, pago
zurezko armadurea, gaztainondo zurezko atea eta leihoetako markoak, eta teila
arabiarra daukan estalkia. Orubean honako azalera hau dauka: HAMALAU
METRO (fatxadea) bider HAMAR METRO (hondoa), hau da, EHUN ETA
BERROGEI METRO KARRATU daukaz. Honako mugakide honeek ditu:
ekialdean, eskatzailearen” onibarra; eta iparraldean, hegoaldean eta
mendebaldean, onibarraren ganerako zatia.
INSKRIPZINOA.- Amorebieta-Etxanoko Jaubetza Erregistroan izena
emonda dago: Igorreko. liburukia,. liburua, zk.ko finkea, 1. inskripzinoa.
2. -Emoitzazko finken deskribapena:
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
26
Bereizitako finkea:
“” onibarra, hirurehun berrogeta hamabost estatu edo, bestela esanda,
hamahiru area, berrogei zentiarea eta berrogeta hamar dezimetro karratu
daukazana. Honako mugakide honeek ditu: iparraldean, jaisten dan errekatxoa;
hegoaldean eta ekialdean, eskatzailearen onibarrak; eta mendebaldean, del
andrearen onibarra.
Katastroa: poligonoa, zk.ko lurzatia.
Bereizketearen ondoriozko jatorrizko finkea:
Finkak deskribapen berari helduko deutso, bereizten dan onibarrari jagokona
baino ez dala aldatuko.
4.- Finka hori jaunaren eta andrearen beste onibar batera atxikiko da,
ustiatzeko unitate organikoa osotzeko asmoz. Onibar hori (Igorreko 2272 zk.ko finkea)
bestearen mugakidea da ekialdeko mugatik.
Multzoketa horretatik hurrengo finkea ondorioztatzen da:
” onibarra, hirurehun berrogeta hamabost estatu edo, bestela esanda, hamahiru
area, berrogei zentiarea eta berrogeta hamar dezimetro karratu daukazana. Honako
mugakide honeek ditu: iparraldean, jaisten dan errekatxoa; hegoaldean eta ekialdean,
eskatzailearen onibarrak; eta mendebaldean, andrearen onibarra.
LANDA-LURRA: " IZENEKO ONIBARRAREN EKIALDEKO LURZATIA.
Lurzati horrek bi mila laurehun eta hogeta hamalau metro eta hogeta hemeretzi
dezimetro karratuko azalerea dauka.
Honako mugakide honeek ditu: iparraldean, jaisten dan errekatxoa; ekialdean,
andrearen onibarra; hegoaldean, andrearen onibarra; eta mendebaldean, andrearen
onibarra. Mendebaldeko lurzatiak bide zortasuna eukiko dau finka horretako
hegoaldeko mugatik.
INSKRIPZINOA.- Amorebieta-Etxanoko Jaubetza Erregistroan izena emonda
dago: liburukia, liburua, . orria, zk.ko finkea, 2. inskripzinoa.
KATASTROKO AIPAMENA.- . poligonoa, zk.ko lurzatia. Katastroko gakoa:
4.- Bereizitako finkak 7.500 m
2-tik beherako azalerea dauka. Halanda be,
kontuan hartzen badogu, ustiatzeko unitate organikoa osotzeko asmoz, gero alboko
finka batera atxikiko dala, udal teknikaria nazan aldetik uste dot eragiketa hau ez dala
indarreko plangintzearen aurkakoa, eta, beraz, aurkeztutako eskabidearen ALDEKO
txostena egin dot.”
Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985
Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak,
ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian.
Udalbatzeak, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau:
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
27
1- Eskatu dan bereizteko lizentzia emongo da, erabagi honen azalpenean
idatzi dan txosten teknikoan adierazotakoari segiduta.
2.- Lizentzia hau jaubetza-eskubidea salbu eta ganerakoei ezelako kalterik eragin
barik emon dala adierazoko da.
3.- Modu berean, herri-zerbitzuak emon eta administrazino-jarduerak
egiteagaitiko tasak arautzen dauzan ordenantzan xedatutakoaren arabera, 38,48 €-ko
tasea ordaindu beharko dau (2011-12-19ko BAO).
4- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege
Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu
personalak eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergearen fitxategian sartu eta
tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua eraikuntza, instalazino eta obren
ganeko zergea kudeatzea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan
inskribiduta. Ez da aurreikusi fitxategiko datuak lagateko ezelako aukerarik, baina,
lagatekotan, eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez,
legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO
UDALEKO Ekonomia eta Finantza Arloa da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu
eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde
kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).
5- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege
Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu
pertsonalak obretako lizentzien kudeaketa fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo
da; fitxategi horren helburua obrak egiteko udal lizentziak kudeatu eta, holan bajagoko,
emotea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Fitxategiko
datuak Bizkaiko Foru Aldundiari eta eskumen berberak daukiezan herri
administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren
ardurea daukan organoa IGORREKO UDALEKO Urigintza Arloa da, eta interesdunak
ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz
helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).
6- Erabagi hau interesdunari jakinarazoko jako.
9-4.- AUZOKO ZENBAKIAN DAGOAN BASERRIKO ESTALGIA
KONPONTZEA, JAUNAK ESKATUTA.
Arestian aitatutakoak (helbidea: ; NAN zenbakia: obretako lizentzia eskatu
dau, aitatutako baserriko estalgia konpontzeko.
Honakoa dino udal-arkitektoak egindako txostenak:
“1.- Teknikari eskudunak egindako eta bere Alkargo Profesionalak 2011ko
maiatzaren 23an ontzat emondako proiektua aurkeztu da. Proiektuan, funtsean,
iparraldeko fatxadan dagoan eranskinaren altuerea handitzea aurreikusi da.
Igoera horrek baserriaren multzo bolumetrikoa aldatzen dau, bere osoerea
nabarmen aldatuz.
Berez, hegal hori igo ezkero, buruhorma barria agertuko zan jatorrizko
baserriaren ganean eta sortuko zan emoitza estetikoa ez zan oso egokia izango.
Edozelan be, lurzoru urbanizaezinean dagozan eraikinen araubide orokorrari buruzko
2.4.13 artikuluan adierazotakoaren kontra doa. Honakoa dino, hain zuzen be:
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
28
“2.4.13. artikulua.— Lurzoru urbanizaezinean dauden eraikinen
araubide orokorra.
1. Hala eraikuntza lerroek eta Garraio eta Komunikazioetako Sistema
Orokorreko babes zerrendek, Uraren Sistema Orokorraren eraikuntza lerroak
edo sektoreko gainerako legeren batek sortutako ukipen eta mugapenak, nola
arau subsidiario hauetako gorde beharreko elementuen katalogoak
babestutako eraikinen araubide berezitik eratorritako mugapenak
lehentasunez aplikatzearen, eta 1.3.19 artikuluaren 1. zenbakian
adierazitakoaren kaltetan gabe, lurzoru urbanizaezineko lurretan dauden
eraikin guztietan zaharberritzeko eraikuntza-eskuhartzeak egin ahal izango
dira, dauden bi aldaeretan (kontserbazioa eta apainketa), bai eta sendoketa-,
berrikuntza- eta zabalkuntza-eskuhartzeak ere, baldin eta eraikitako azaleran
%5eko baino gehiagoko hazkundea sortzen ez bada, eta modernizatu beharra
edo zerbitzu eta instalazioez hornitu beharra badago. Hori guztia ezertan
kaltetu gabe dauden eremuko parametro arkitektonikoak betetzen diren edo ez
diren betetzen, horiexek, edozein kasutan ere, oin berriko eraikuntza
eskuhartzeetan aplikatzekoak baitira.
2. Aurreko zenbakiko mugapenekin, lurzoru urbanizaezineko edozein
eremutan egon eta testu bategin honi hasierako onespena ematen zaion unean
familia bakarreko edo bi familiako etxebizitza bezala erabiltzen diren
eraikinetan, berreraikuntza eta zabalkuntza lanak baimenduko dira eraikia
dagoen azalerako %25ean. Berreraiketa, zabalkuntzarekin edo gabe, lurzati
berean egin beharko da, baina berreraikuntzako eraikuntza-eskuhartzeko
gainerako zehazpen baldintzak betetzea ezertan kaltetu gabe; eraikina biltzen
duen solidoaren kokapena pixka bat aldatu ahal izango da lehen zegoenetik,
baldin eta bide, errepide eta ur-korronteekiko tarte gehiago uzteko xedea
betetzen bada. Kasu horretan, gainera, oin berriko eraikuntza-
eskuhartzeetarako ezarritako tarteetara egokitu beharko da.
3. Aurreko zenbakian adierazitako lanak eraikuntza-eskuhartze bakoitzeko
azalpenean ezarritakoa betez burutu beharko dira, eta edozein kasutan ere
eraikinaren hasierako egitura mantenduz, batez ere gainaldeari eta fatxadei
dagokienez. Hormaldeetan bertako arkitekturak berezkoak dituen
tratamenduak erabiliko dira, eta estaldura-materialari dagokionez, aurretik
zegoena mantenduko da, arau hauetako 2.4.12. artikuluan ezarritakoa betez.
4. Zabalkuntza lanetan ezin izango da sortu oin berriko eraikinetarako
eremu bakoitzerako ezarri diren gehieneko solairuen altuera eta kopurua
gaindituko duten eraikinik.
5. Lehendik zegoen eraikinak aurreko zenbakian adierazitako parametroak
gainditzen baditu, zabalkuntza lanak ezin izango ditu haiek handitu.
6. Etxebizitza bakarreko aurretiko eraikinen kasuan, baimena emango da
bi familiako etxebizitza erabilerara igarotzeko, beti ere artikulu honen
aurretiko zenbakietan ezarritako gainerako zehaztapenak betetzen badira.
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
29
7. Lehendik dauden eta industriako edo bildutako talde-etxebizitzako
erabilera duten eraikinen kasuan, familia bakarreko edo bi familiako
etxebizitzen erabilerarako ezarritakoa aplikatuko da, baina berreraikuntza-
eskuhartzea eta industriako erabileratik etxebizitza erabilerarako aldaketa
baztertuz eta baimendu daitekeen zabalkuntza handiena eraikitako azaleraren
%10 baino gutxiago izanik.
8. Hasierako kokapena aldatzea ekarriko lukeen berreraikuntza-eskuhartze
bat gertatzen bada, berreraikuntzari ekiteko ezinbesteko baldintza izango da
lehendik zegoen eraikina eraistea. Berreraikuntza lizentzia eskatu aurretik edo
bera eskatzearekin batera, dagoen eraikina eraistekoa ere eskatu beharko da.
9. Antzinako eraikin baten egitura aurriak ez badu biderik ematen
hirigintza arau hauetako 1.5.3. artikuluaren definizioaren arabera erakin bat
dela esan ahal izateko, lehengo eraikinaren perimetro bereko eta gehienez ere
beheko solairu, lehen solairu eta ganbara bat izango dituen eraikin bat egiteko
eraikuntza-eskuhartzea baimenduko da. Gainera, eraikin horiei, dituzten
ezaugarrien arabera, lurzoru urbanizagarrian dauden eraikinetan eraikuntza-
eskuhartzeak baimentzeko ezarrita dauden gainerako zehaztapen guztiak
aplikatuko zaizkie.
10. Artikulu honetako aurreko zenbakiko zehaztapenak ez zaizkie
aplikatuko beren jabeek eskatuta aurri deklaratu diren eraikinei.”
Aitatutako artikuluan baimenduta dagoz eraikuntzen bolumena eta azalerea
igoteko eragiketak, baina, betiere, hasierako eraikuntzen osoera formal eta estetikoa
mantentzen bada.
2.- Udal-teknikari legez, eta aurkeztutako eskaerea Igorre udalerrian indarrean
dagozan Udal Plangintzako Arau Subsidiarioetan adierazotakora egokitzen ez danez,
KONTRAKO txostena emon jako obretako udal-lizentzia emoteari, indarreko
urigintza-araudia bete ez dalako.
Udalbatzak, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau:
1.-EZEZKOA EMONGO JAKO eskatu dan obretako lizentziari, erabagi
honen azalpenean adierazotakoa oinarritzat hartuta.
2.- Erabagi hau interesdunari eta txostena egin dauan teknikariari jakinarazoko
jake.
9-4.2.- JAUNAK ESKATUTAKO OBRETAKO LIZENTZIA,
ZENBAKIAN DAGOAN BASERRIAREN ESTALGIA KONPONTZEKO.
Arestian aitatutakoak (helbidea: ; NAN zenbakia: obretako lizentzia eskatu dau,
aitatutako baserriko estalgia konpontzeko.
Honakoa dino udal-arkitektoak egindako txostenak:
“1.- Egin beharreko obran teiletako hondakinak kenduko dira, egoera txarrean
dagoan gapirioa kendu eta izei-egurrezko barriak ipiniko dira, kantoi landuko taulak
ipiniko dira, arrastelatu egingo da, lamina irazgatxa eta arrastel bikotxa jarriko dira
eta zeramikazko teila mistoa eta PVCzko kanaloia kolokauko dira.
Egikaritze materialeko aurrekontua 5.303,99 eurokoa da.
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
30
2.-Eraikina urbanizaezin legez sailkatutako eta landa-gune legez kalifikautako
lurzoruan kokatzen da.
3.- Egitura ez aldatzeagaitik obra txikia danez eta urigintzako plangintzeari
eragiten ez deutsanez, honakoa sinatu dauan teknikariak aldeko txostena emon deutso
eskatu dan obretako lizentzia emoteari, honako baldintza honeekaz:
“Obra burutzean beharrezko segurtasun-neurri guztiak hartu beharko dira,
bertan dagozan ibilgailu, oinezko, gauza eta zerbitzuei bai eta obrako beharginei
eurei be, istripu-arriskurik ez eragiteko, Beharreko Segurtasun eta Higienearen
ganeko Araudi Nagusian zehaztutakoaren arabera”.
Isurkien malda eta altuereak ez dira aldatuko, ez eta horren azalerea handitu
be. Maldetan gitxieneko moldaketa batzuk egin ahalko dira, ondoko estalgietako
hegalekin jarraitutasun geometrikoa lortzeko.
Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985
Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak,
ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian.
Udalbatzeak, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau:
1- Emon egingo da eskatu dan obretako lizentzia, baina beren-beregi
adierazoko da herri-bidetik ikusteko moduko lekuan ipini beharko dala obretako
lizentzia honen datuak azaltzen dauzan erantsitako kartela.
2.- Lizentzia hau jaubetza-eskubidea salbu eta ganerakoei inolako kalterik eragin
barik emon dala adierazoko da.
3- Honakoa izango da bere indarraldia:
*** 3 hilabetekoa beharrak hasteko eta 6 hilabetekoa amaitzeko. Epe
horretan, erabilerea aldatzeko edo lehenengoz erabilteko lizentzia eskuratzeko eskatzen
diran agiri guztiak aurkeztu beharko dira Udal Erregistroan (obra txikiak, tramitazino
laburtuko obrak, handitu, zaharbarritu eta finkatzeko obrak eta horreekaz lotutako
ganerako ekintzak).
Adierazo diran epe horreetan obrak hasi ez badira edo 180 egun baino gehiagoz
eten badira, lizentzia iraungi dala ulertuko da, Lurzoruaren eta Urigintzearen ganeko
bagilaren 30eko 2/2006 Legearen 215. artikuluan adierazotakoaren arabera.
4- Arestion berbarik berba idatzi dan txostenean adierazotako baldintza
teknikoak ezarriko dira.
5- Obrak hasi aurretik 212,15 € ordaindu beharko dauz, instalazino, eraikuntza
eta obren ganeko zerga moduan, hau da, arestion aitatutako aurrekontuaren % 4 (BEZa
aparte, holan bajagoko) (2004-11-30eko BAO).
6- Modu berean, herri-zerbitzuak emon eta administrazino-jarduerak
egiteagaitiko tasak arautzen dauzan ordenantzan xedatutakoaren arabera, obretako
lizentziak emoteagaitiko tasea ordaindu beharko da, 30,00 €-koa.
o Proiektu teknikorik bako obrak: 3.000,00 €-tik aurrera: 30,00 €
(2011-12-19ko BAO).
7- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege
Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu
personalak eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergearen fitxategian sartu eta
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
31
tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua eraikuntza, instalazino eta obren
ganeko zergea kudeatzea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan
inskribiduta. Ez da aurreikusi fitxategiko datuak lagateko ezelako aukerarik, baina,
lagatekotan, eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez,
legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO
UDALEKO Ekonomia eta Finantza Arloa da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu
eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde
kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).
8- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege
Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu
personalak obretako lizentzien kudeaketa-fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo
da; fitxategi horren helburua obrak egiteko udal-lizentziak kudeatu eta, holan bajagoko,
emotea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Fitxategiko
datuak Bizkaiko Foru Aldundiari eta eskumen berberak daukiezan herri-
administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren
ardurea daukan organoa IGORREKO UDALEKO Urigintza Arloa da, eta interesdunak
ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz
helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).
9- Erabagi hau interesdunari jakinarazoko jako.
9-5.- IGORREKO Z-20 UNIDADEKO B LUR-ZATIAN 10
ETXEBIZITZA, APARKALEKUAK, TRASTELEKUAK ETA LOKALAK
EUKIKO DAUZAN ERAIKINA EREGITEKO EMONDAKO OBRETAKO
LIZENTZIAKO PLANO ALDATUAK AURKEZTEA, ENPRESEAREN
ESKUTIK.
jaunak, enpresearen izen eta ordezkaritzan (jakinarazpenetarako helbidea: ,
etxabea, Bilbo), proiektuko plano aldatuak aurkeztu dauz. Proiektu horretarako obretako
lizentzia Alkatetzearen 2011ko maiatzaren 23ko Dekretuaren bidez emon jakon.
Honakoa dino udal-arkitektoak egindako txostenak:
“1.- Eskabideagaz batera, Z-20 guneko B lur-zatian 10 etxebizitzako oinarrizko
proiektuaren ganeko dokumentazino grafikoa aurkeztu da. Dokumentazino hori goi-
mailako arkitektoak idatzi dau eta bere alkargo profesionalak emon eban ontzat 2011ko
garagarrilaren 14an.
Eraikin honek Alkatetzearen 2011ko maiatzaren 23ko Dekretuaren bidez
emondako obretako udal-lizentzia dauka.
2.- Eskatzaileak emondako azterlan geoteknikoaren arabera, hareazko geruza
bat dago eta horren ganean ez zan komeni eraikinaren zimentazinoko lauzea
planteatea. Azterlan geoteknikoak dinoanez, buztinezko geruza trinkoago bat dago,
ezaugarri geotekniko hobeak daukazana, eta zimentazinoaren plakea horren ganean
hasteko gomendatzen zan.
Horrek apur bat igoko leuke blokearen multzoa.
3.- Udal-teknikaria nazenez, eta azterlan geoteknikoa eta oinarrizko
proiektuaren aldaketei buruzko dokumentazino grafikoa aztertu ostean, kotea aldatzea
justifikauta dagoala ulertzen dot. Edozelan be, sarbide-arrapalen egikaritzak eta
diseinuak bete egin beharko dabe Irisgarritasunaren Araudia, hau da, maldak % 8
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
32
baino txikiagoak izango dira, arrapalaren gitxieneko zabalerea 1,50ekoa izango da eta
dimensino bereko eskilara-buruak egongo dira. ALDEKO txostena emon jako
proiektuaren aldaketeari, espedientean sartzeko aurkeztu diran planoen arabera.
Udalbatzea jakinaren ganean geratu da, eta, labur eztabaidatu ostean, aho batez,
honakoa erabagi dau:
1.- Arkitekto teknikoak egindako eta lehen berbarik berba azaldutako txostena
onartuko da eta planteautako aldaketea ontzat emongo da.
2- Erabagi hau interesdunei jakinarazoko jake.
9-6.- IGORREKO Z-20 UNIDADEKO B LUR-ZATIAN 10
ETXEBIZITZA, APARKALEKUAK, TRASTELEKUAK ETA LOKALAK
EUKIKO DAUZAN ERAIKINEKO SOTOKO SOLAIRUAN
IBILGAILUAK GORDETAKO JARDUERA-LIZENTZIA,.
ENPRESEAREN ESKUTIK.
jaunak,. enpresearen izen eta ordezkaritzan, Igorreko Z-20 unidadeko b lur-
zatian 10 etxebizitza, aparkalekuak, trastelekuak eta lokalak eukiko dauzan
eraikineko sotoko solairuan ibilgailuak gordetako jarduera-proiektua aurkeztu dau.
Alkatetzearen 2011ko maiatzaren 23ko Dekretuaren bidez emon jakon obretako
lizentzia proiektu horri.
Honakoa dino udal-arkitektoak egindako txostenak:
1.- Eskabideagaz batera, goi-mailako arkitektoak idatzi eta bere alkargo
profesionalak 2011ko bagilaren 24an ontzat hartutako jarduera-proiektua aurkeztu
da.
Ibilgailuak gordetako jarduerea gauzatuko dauan eraikinak obretako udal-
lizentzia dauka, Alkatetzearen 2011ko maiatzaren 23ko Dekretuaren bidez emonda.
2.- Jarduerea 10 etxebizitza, merkataritza-lokal eta aparkalekurako sotoko
solairua daukazan blokeko sotoko solairuan garatuko da. Igorre udalerrian
indarrean dagozan Udal Plangintzako Arau Subsidiarioen arabera, eraikuntza-
bloke hori bat dator Z-20 egoitzazko uriguneko B lur-zati pribaduagaz.
3.- Sotoko solairuak 25 x 17,5 metroko kanpo-dimensinoak daukaz eta
itxurea nahiko angeluzuzena da. Bertara sartzeko, Elexalde kaleagaz lotzen dan
kanpo-arrapala bat dago.
Sestrapean eraikitako azalerea, guztira, 389,67 m2-koa da eta honako
elementuetarako erabilten da:
13 aparkaleku-partzela.
8 trasteleku indibidual.
Zaborren gelea.
Instalazinoen barrutiak: armairu elektrikoa, gasaren armairua,
telekomunikazinoen barrutia, eguzki-energiaren gelea eta aireztapen-
gelea.
Igongailu-kutxea eta ataria.
4.- Garajera sartzeko arrapalak gehienez % 9,30eko maldea dauka, 5 metro
luzera x 4 metro zabaleradun dimensinoko eskilara-buruagaz eta % 5eko
maldeagaz.
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
33
Aireztapen-sistemea mekanikoa da. Arrapala nagusia dauka errodadura-
korridorean ganean aireztapen-gelarantz eta handik estalgira.
Erauzteko bidea eta sistemearen baldintzak Eraikuntzako Kode Teknikoan
ezarritakoak izango dira.
Suteen aurka babesteko instalazinoa osotzen dabe aparkalekuko gunean
dagozan ke-detektagailu optikoek eta trastelekuetan beroaren abiadurea
kontroletan daben detektagailuek. Instalazinoaz gain, 21A-113B su-itzalgailuak,
CO su-itzalgailua eta suteen eta CO detekzinoaren sirena nagusia dagoz. Elementu
guztiak CTE-DB-SI-4ra egokitzen dira.
Eremu guztia suteen sektore bakar legez mugatzen da, suteen
erresistentziagaz (EI-120). Larrialdietarako urteerak bete egiten dau Kode
Teknikoan ezarritako 35 metroko gehieneko tartea. Aparkalekuan larrialdietarako
argi-sistema bat dago eta CTE-DB-SUA-4ra egokitu beharko da argiztapen-mailei
jagokenez, horniduran akatsen bat badago.
5.- Egindako obreak bete egingo dauz tensino bajuaren ganeko indarreko
Araudi elektroteknikoa, Eraikuntzako Kode Teknikoa eta bere oinarrizko agiriak,
DB-SUA, DB-HS eta DB-SI delakoetan arreta berezia ipinita.
6.- Orokorrean aplikau behar diran eta lehen adierazo diran berariazko
arauez ganera, honako neurri zuzentzaile honeek be ezarri dira:
Debekatuta dago mueta guztietako errekin eta erregaiak biltzea,
ibilgailuen erregai-andelak alde batera itxita.
Solairuan, bandadun estalgia daukan suaren kontrako ontzi bat eukiko
da, koipez edo gasolioz lohituta egon leitekezan trapuak gordetako.
Gasolio edo koipeen edozein ustebako isuri xurgatzeko gai diran
produktuak (harea, etab.) biltzen dabezan ontziak instalauko dira.
Garajean ez dagoanez ibilgailuak garbitzeko berariazko gunerik,
debekatuta dago berton uragaz garbitzea; izan be, orio eta koipeak
eroan leikez euri-uren sarera, eta, horrek, kalteak eragingo leukez udal
sarean.
Sartzeko eta urtetako ateak isilak izango dira, eta indarrean dagozan
legeetan ezarritako segurtasun-elementuak eukiko dabez.
Edozelan be, logela, suete eta egongeletan 22:00ak arte ezin izango
dira 40 dB(A) gainditu, ezta 30 dB(A) 8:00ak arte, minutu baten
kalkulautako maila jarraitu baliokidean (Leq.), ez eta 45 eta 35 dB(A)
indizeak gehieneko balioetan 8:00etatik eta 22:00etatik aurrera,
hurrenez hurren.
7.- Aurkeztutako proiektua bat dator aplikau beharreko araudietan
ezarritakoagaz eta, horrenbestez, udal-teknikaria nazan aldetik, ALDEKO txostena
emon gura deutsat aurkeztu dan proiektuaren tramitazinoari.
Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985
Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da;
alkateak, ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta
ebatzi daian.
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
34
Udalbatzeak, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau:
1- Emon egingo da eskatu dan jarduera-lizentzia.
2.- Horren indarraldia lehen aitatutako obretako lizentzia emoteko dekretuan
adierazotakoa izango da.
3- Arestion berbarik berba idatzi da txostenean adierazotako baldintza
teknikoak ezarriko dira.
4- Jarduera ezingo da abian jarri, harik eta aurretik aitatutako neurriak hartu
eta udalari jagokon jakinarazpena edo adierazpena aurkeztu arte, erabagi honi
erantsitako ereduari segiduta.
Zerbitzugintzan sarbide librea izatearen eta hartan jardutearen ganeko
zemendiaren 23ko 17/2009 Legearen 7. artikuluan xedatutakoari segiduta,
udalari aitatutako jakinarazpena edo ardurapeko autorpena aurkeztuta,
mailegutzaileak jarduera honi ekin ahalko deutso.
Modu berean, zehaztasun-falta, faltsutasun edo funtsezko hutsen bat
badago ardurapeko jakinarazpen edo adierazpenagaz batera aurkeztutako
datu, adierazpen edo agiriren baten edo horreetakoren bat udalean aurkeztu
ez bada, ezin izango da eskubide edo jarduera horregaz segidu, gertaera
horreen barri jakin dan unetik (zemendiaren 26ko 30/1992 Legeko 71 bis
artikulua, abenduaren 22ko 25/2009 Legearen bidez aldatutakoa; azken
horrek hainbat lege aldatzen dauz, zerbitzugintzan sarbide librea izatearen eta
hartan jardutearen ganeko Legera egokitzeko).
5- Martxan hasi baino lehen, Foru Ogasunaren agiria aurkeztu beharko da,
Ekonomi Jardueren ganeko Zergan eta egin gura dauan jarduereari jagokon
epigrafean alta emonda dagoala egiaztetan dauana.
6.- Halaber, indarrean dagoan Establezimenduak edegiteko udal-
ordenantzearen 7. artikuluan adierazotakoaren arabera, jarduerea hasi aurretik
1.500 € ordaindu beharko dala adierazoko da (11-25 ibilgailu).
(2011-12-19ko BAO) Xedapen iragankorra: 2012. urtean, ordenantza honetan
arauturiko tasa salbuetsita egongo da 300,00 €-ko edo txikiagoko gitxieneko tarifa
jagoken jardueretarako.
7.- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege
Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu
personalak jarduera-lizentzien fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo da;
fitxategi horren helburua udalerriko edegiera-lizentziak eta sailkatutako jarduerak
eta sailkatu bakoak kontrolau eta kudeatzea da, Datuak Babesteko Euskal
Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Fitxategiko datuak Bizkaiko Foru Aldundiari
eta eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez,
legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO
UDALEKO Urigintza Arloa da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei
aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde kalea
1, 48.140 Igorre (Bizkaia).
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
35
8.- Erabagi hau interesdunei jakinarazoko jake eta, modu berean, lizentzia
emoteko oinarritzat hartu dan proiektuaren kopia be bialduko jake.
9-7.- OBRETAKO LIZENTZIA LUZATZEKO ESKAEREA,
ESKATUTAKOA, ZENBAKIAN DAGOAN ERAIKINAREN TERRAZA
ERANTSIA IXTEKO.
Interesdunak (helbidea:) 2010eko martiaren 22ko osoko bilkurearen erabagiaren
bidez obretako lizentzia luzatzeko eskatu dau,. zenbakian dagoan eraikinaren terraza
erantsia ixteko.
Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985
Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak,
ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian.
Udalbatzak, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau:
1- Luzapena emongo da, 2012ko irailaren 22ra arte.
2- Lizentzia hori indarrean dagoala adierazoko da, ez dalako lizentzia
iraungitzeko espedienterik hasi, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta
Administrazio Prozedura Erkidearen zemendiaren 26ko 30/1992 Legearen 87. eta 92.
artikuluetan ezarritakoaren arabera.
3- Erabagi hau interesdunari jakinarazoko jako.
9-8.- JNAK ETA Andreak ESKATUTAKO OBRETAKO LIZENTZIA,
ZENBAKIAN SUKALDEA ATONTZEKO.
Arestian aitatutakoek (); NAN zenbakia: eta) obretako lizentzia eskatu dau
aitatutako helbidean sukaldea atontzeko. Horretarako, 3.000€-ko aurrekontua aurkeztu
dau.
Instalazino, Eraikuntza eta Obren ganeko Zergea arautzen dauan Ordenantzearen
II. Eranskinean adierazotakoari segiduta, gitxieneko 3,800-€-ko zenbatekoa hartu da
oinarri lez ( SUKALDEA: 3.800,00€ BAO, 2011-12-19).
Honakoa dino udal-teknikariak egindako txostenak:
“Azaldu dan obra honetan, erantsi dan aurrekontuaren arabera, igeltserotza
eta iturgintza lanak egingo dira etxebizitzako sukaldean.
Obra txikia danez eta urigintzako plangintzeari eragiten ez deutsonez, honakoa
sinatzen dauan teknikariak aldeko txostena emoten deutso eskatu dan obra-lizentzia
emoteari, honako baldintza honegaz: obran sortzen diran eskonbroak legeztatutako
hondakindegira eroan beharko dira”.
Gai hau, Toki Araubidearen Oinarriak arautu ebazan apirilaren 2ko 7/1985
Legearen 21. artikuluan adierazotakoaren arabera, alkatearen eskumenekoa da; alkateak,
ekitaldi honetan, Udalbatzearen aldeko eskuordetzea egin dau, jakin eta ebatzi daian.
Udalbatzeak, labur eztabaidatu ostean, aho batez, honakoa erabagi dau:
1- Emon egingo da eskatu dan obretako lizentzia, baina beren-beregi
adierazoko da herri-bidetik ikusteko moduko lekuan ipini beharko dala obretako
lizentzia honen datuak azaltzen dauzan erantsitako kartela.
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
36
2.- Lizentzia hau jaubetza-eskubidea salbu eta ganerakoei ezelako kalterik eragin
barik emon dala adierazoko da.
3- Honakoa izango da bere indarraldia:
*** 3 hilabetekoa beharrak hasteko eta 6 hilabetekoa amaitzeko. Epe
horretan, erabilerea aldatzeko edo lehenengoz erabilteko lizentzia eskuratzeko eskatzen
diran agiri guztiak aurkeztu beharko dira Udal Erregistroan (obra txikiak, tramitazino
laburtuko obrak, handitu, zaharbarritu eta finkatzeko obrak eta horreekaz lotutako
ganerako ekintzak).
Adierazo diran epe horreetan obrak hasi ez badira edo 180 egun baino gehiagoz
eten badira, lizentzia iraungi dala ulertuko da, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko
bagilaren 30eko 2/2006 Legearen 215. artikuluan adierazotakoaren arabera.
4- Arestion berbarik berba idatzi dan txostenean adierazotako baldintza
teknikoak ezarriko dira.
5- Obrak hasi aurretik, 152,00 € ordaindu beharko dauz, instalazino,
eraikuntza eta obren ganeko zerga moduan, hau da, arestion adierazotako
aurrekontuaren % 4 (BEZa kanpo, holan bajagoko). (2004-11-30eko BAO).
6- Modu berean, herri-zerbitzuak emon eta administrazino-jarduerak
egiteagaitiko tasak arautzen dauzan ordenantzan xedatutakoaren arabera, obretako
lizentziak emoteagaitiko tasea ordaindu beharko da, 6,00 €-koa.
- Proiektu teknikorik bako obrak: 3.000,00 € arte: 6,00 €
(2008-11-18ko BAO).
7- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege
Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu
personalak eraikuntza, instalazino eta obren ganeko zergearen fitxategian sartu eta
tratauko dirala adierazo da; fitxategi horren helburua eraikuntza, instalazino eta obren
ganeko zergea kudeatzea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan
inskribiduta. Ez da aurreikusi fitxategiko datuak lagateko ezelako aukerarik, baina,
lagatekotan, eskumen berberak daukiezan herri-administrazinoei laga ahal izango jakez,
legean aurreikusita badago. Fitxategiaren ardurea daukan organoa IGORREKO
UDALEKO Ekonomia eta Finantza Arloa da, eta interesdunak ikusi, zuzendu, ezeztu
eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz helbide honetan: Elexalde
kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).
8- Datu Personalak Babestearen ganeko abenduaren 13ko 15/1999 Lege
Organikoaren 5. artikuluan eta 2/2004 Legean ezarritakoa beteteko, jasotako datu
personalak obretako lizentzien kudeaketa-fitxategian sartu eta tratauko dirala adierazo
da; fitxategi horren helburua obrak egiteko udal-lizentziak kudeatu eta, holan bajagoko,
emotea da, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren Erregistroan inskribiduta. Fitxategiko
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
37
datuak Bizkaiko Foru Aldundiari eta eskumen berberak daukiezan herri-
administrazinoei laga ahal izango jakez, legean aurreikusita badago. Fitxategiaren
ardurea daukan organoa IGORREKO UDALEKO Urigintza Arloa da, eta interesdunak
ikusi, zuzendu, ezeztu eta horreei aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dauz
helbide honetan: Elexalde kalea 1, 48.140 Igorre (Bizkaia).
9- Erabagi hau interesdunari jakinarazoko jako
10.- ALKATETZEAREN DEKRETUEN BARRI EMOTEA Toki-araubidearen oinarriak arautu dauzan 7/1985 Legearen 22-2, a) artikuluan
azaldutakoaren arabera, osoko bilkureari jagoko gobernu-organoak kontrolau eta
ikuskatzea. Lege-testu bereko 46-e) artikuluak dinon moduan: ohiko osoko bilkuretan
korporazinoko beste organoak kontroletako ipinitako parteak bere gorputz-zatia izan
beharko dau, erabagien partetik bananduta, benetan udaleko talde guztiei eskariak,
galderak eta mozinoak aurkezteko garaian euren parte-hartzea bermatzeko, bai
jarduteko moduan, bai arautzeko moduan.
Alkate jaunak 2011ko abenduaren 13tik (105 bis zenbakia) 2012ko urtarrilaren
13ra arte (6. zenbakia) emon diran Alkatetzearen Dekretuen barri emon dau. Hamen
horreen laburpenak:
105bis
Dekretua 2011-12-13 kontzertua ordaintzea.
106. Dekretua 2011-12-14 Txabolearen alboa eraisteko errekerimentua. 107. Dekretua 2011-12-19 Betaurrekoak ordaintzea 108. Dekretua 2011-12-22 Sabino Arana 23-25 urbanizazinoa egiteko obretako
segurtasuna eta osasuna koordinetako zerbitzua adjudiketea. 109. Dekretua 2011-12-23 Ordainketen ganeko dekretua. 1. Dekretua 2012-01-02 Garakoi zubiko obren 3. ziurtagiria onestea. 2. Dekretua 2012-01-02 Garakoi zubiko obren 4. ziurtagiria onestea. 3. Dekretua 2012-01-10 -ren txabolan egindako obrea geldiarazotea. 4. Dekretua 2012-01-10 Euskera Agoan zerbitzua adjudiketea. 4 bis Dekretua 2012-01-10 Produktibidade-osogarria. 5. Dekretua 2012-01-13 Aparketako txartela emotea. 6. Dekretua 2012-01-13 Errolda-inskripzinoko bajea.
11.- ESKAERAK ETA GALDERAK
Zemendiaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak ontzat emon eban Toki
Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren
Erregelamenduaren 82-4 artikuluan adierazotakoaren arabera, eskaera eta galderen
ganeko puntua azalduko da ohiko batzarretan.
Iñaki Iturriotz jaunak, BILDUren izenean, honako testu hau irakurri dau:
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
38
Igorre Danontzat herri platafomaren baiezko botoa baloratu gura dogu herriaren
aurrean. Arduraz jokatu daualako negoziazinoan eta beti prest agertu dalako berba
egin eta aurrekontueri ekarpenak egiteko.
Datu bat, zenbakietara etorrita 4 milioi 164 mila eta ehun euroko aurrekontuan, dirua
partida desberdinetan zelan gastau, %98ª baino gehiagoan ados egon gara eta
zailtasunak puntu gitxitan topau doguz.
Honek esan gura dau, gaur, nahiz eta kontrako botoa emon aurrekontu honeri
errealidadean ez dagoazala kontra, %1,92 diferentzia, dirua honetan edo haretan
inbertidu. Bakotxaren filosofian barruan baina Igorreren ona gura dauanak ezin deutso
ezezkorik emon aurrekontu proposamen honeri.
Bilduren apostua inbertsino soziala izan da aurtengo aurrekontuetan. Pertsonetan be
inbertidu egin behar dalako nahiz eta emoitzak ladrilluenak baino beranduago etorri.
Mezidu daualako bihar etziko gazte, ume, herritarretan dirua jartzea eta batez be, bizi
dogun egoera krisi ekonomiko moduan definitan gabizenari benetako urteera pertsonen
eta geu garenaren kudeaketagaz eta kulturagaz gainditu behar dalako.
Horregaitik eroango dogu aurrera parte-hartzeko proiektua, herria eta erakundeak
hurratzeko, parte-hartzea antolatu egin behar dalako kultura horretan heztea gura
badogu bihar etziko igorreztarrok geure erabagiak hartzeko gai izan gaitezan eta ez lau
hormen artean bulegoetan itxita dagozan bi pertsonen artean onartzea herri
osoarentzat urte guztia baldintzatuko daben zenbakiak.
Batzuk guri hori leporatzen badeuskue be, zenbakiak ipini baino ez doguzala egiten,
zeroak ipintea bakarrik ez da herri bat ezagutzea eta beharrizanak asetzea baina gatxa
da urteetako zuon dinamikari alternatiba errealak topau deutsaguzala onartzea. Parte
hartzea kritikauko dozue, baina zegaitik? Benetan sinistan al dau oposizinoak parte-
hartzean?
Erantzuna ez dakienarentzat, egoera bat planteauko dogu. Hamabosterik plenoak
egiteari, herrian aurrean agertzeari ezetz bozkatu deutsazue birritan, beraz parte-
hartzea zer da, egotea eta ikustea? Foroetarako deialdian nortzuk egon ginan danok
dakigu hemen beraz herriaren hiru alor batu ziran batzarretan ordezkari politikook,
udal teknikari eta beharginak ondo bete eben euren papela, herritarrak zoriondu
genduzan eta barriz be zoriontzen doguz.
Proiektoari lepoa emon eta gero zatozie ezetzagaz, ikusi barik eta inongo aukerarik
emon barik, ezta konfiantzaren gitxiengoa be. Komisinoak zabalak dira, gonbidatuak
ekarteko aukera be badago eta oraindik ez dogu inongo ekarpenik jaso, ezetzak bai,
zalantzak ugari baina aurrerapauso eta pentsatzeko konpromiso bakar bat ere ez.
Oposizino eraikitzailea definitzen dozue, mila igorreztarren babesa daukazue eta bost
ordezkari udalean baina pentsau al dozue herriak zer esango dauan? Guk beste jarrera
bat espero genduan, adostasunezkoa eta alkarlanekoa.
Aurrekontuen beste partidetan ez dogu aldaketa handirik proposatu. Kultura eta
kirolean orain arte dagozan partidak mantenduko doguz, baina ez mantendu
mantentzeagaitik, beharrezkoa dalako baino eskaintzak emotea herritarri kultur etxean
esate baterako, Arratiako erreferente kultural bihurtzen dabilen honetan eskaintza
murrizteak ez ebalako zentsurik izango. Bardin kirolean, emoten diran ikastaro eta
kurtsilloak baino zer gitxiago?
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
39
Baina gero bai, ausartak zarie batzuk bigarren kapitulotik dirua kentzeko. Ausartak
austeridadea apliketako, emoten dau marianogaz bazkiten dozuela egunero. %7ª kendu
behar da, nondik bardin da, kendu, gitxitu, argitarako diru kopurua bajatu egin
zenduen eta ez zenduan jakin ezta urte amaieran ordaintzen danik be baserri guztietako
farolen gastua, ezta argi indarrak ze igoera izango dauan be. Teknikariek, ekonomistak
egindako prebisinoak ez dozuez ontzat emoten, zalantzan jartzen dozue berak egiten
dauazan aurreikuspenak esanez gitxi arriesgatzen dauala, oso kontserbadoreak dirala
gure aurrekontuak.
Adibide bat ipintearren, aurkeztu zenduen proposamenean inbertsino soziala eta
pertsonengan inbertitzeari eta beste hainbat errekorteren ostean 80.000 mila euro atera
dozuez hirigintzan gastatzeko, argi dau, zuok frontoiari txapela ipinteko moduko diru
partida atera dozue.
Hirigintza gaietan behin eta barriz eskatu dozue proiekto handi baten, proiekto itzel
baten beharra, eta zuon ahotik ez dau urten proposamen bakar batek be. Ez zarie gai
izan idatziz aurkezteko, izena eta abizena jartzeko zeuok aurreko plenoren batean bota
dozuen moduan. Zer da gura dozuena, zer da zeozer handia egitea? Ez dogu aituten
Bizi doguzan garaiok ez dira inbertsino erraldoiak egiteko. Gure ustez gauza txikiak
egin behar dira, txikiak, arin efektibitateaz eta hurbilekoak, auzoetako bideetan zein
erdigunean, danok osatzen dogulako herria,
Ske superávit handia egoten da, eztakit zenbat milloiko remanentea egotea ez da egokie.
Ez da egokie norentzat, zuontzat, aurreko ANVkoan behar ona aitortu behar dozuelako,
edo herrien aurrean argi geratzen dalako aurrekoen gestinoa egokia izan zala?
Ezin da ukatu zenbakiak hobeak dirala positiboan negatiboan baino eta Igorreko
herriak beti izan dau zorioneko joera hori, urte luzeetan atzera egin da be, ondo ikusten
da ebatzi hori. Aurten sobrau dan dirua, datorren martien, bi hilabete eskas barru
herriarena izango da, ez da ezer galduko eta mahaiaren bueltan jesarrita pentsau
beharko dogu danon artean zetan erabiliko dan diru kopuru hori, eta alde horretatik
patxadaz aztertzea komeni jaku.
Ez dagozan kontraesanak topau gurean daroazuez azken asteok, eta mahai honek lau
hanka dekoz, hemen gagozan hiru taldeen ordezkariak eta kanpoan dagoen gehiengoa,
hankarik sendoena, herria. Zer deko oposizinoak herriari eskaintzeko? Erantzunkizun
garaiak dira bizi doguzanak, erantzunkizuna behar dau agintean dagoenak eta
erantzunkizun bardinagaz jokatu behar dau oposizinoak be.
Onartu geinke gure kontra egitea alderdi moduan baina aurrekontu honeri ezetza
emotea herriaren kontra joatea da, herriak gura eta eskatu dauana ez ikustea eta neurri
batean igorreztarrak zigortzea.
Jarraian, hainbat jentek egin dau berba. Labur azalduta.
Jon Zabala jaunak EAJ/PNVren izenean Iturriotz jaunari galdetu deutso ea
zenbat bider bildu zan beragaz aurrekontuen gaia jorratzeko eta zenbat denporan zehar.
Izan be, bilerak 13:00etan hasten ziran eta 13:45etan amaitu eta hortik aurrera
Beinategaz bakarrik egoten zan.
Aitor Etxebarría jaunak EAJ/PNVren izenean adierazo dauanez, Urigintza
Batzordean oin dala hilabete bi baino lehen eskatu eban udalak esku artean daukan
inbersinorik indartsuenaren egoerea eta aurreikuspenak aurkezteko eta ondino ez dauz
IGORREKO UDALA iFK: P-4810700G Elexalde 1- 48140 Igorre (Bizkaia) udala@igorre.net www.igorre.net Tfnoak. 946315384/76 Faxa. 946315455
40
datu horreek eskuratu. Lehenengo eta behin zenbakiak euki behar dira eta gero
erabagiak hartu, eta ez alderantziz. Bera urigintzako batzordeetara joaten da eta Iturriotz
jauna ez da egon honetan, ezta beste batzuetan be. Bere taldeak udalerriko enpreseari
babesa emoteko eskatu eban eta lortu dan gauza bakarra 300,00 €-ko salbuespena izan
da.
Alkateak erantzun dauanez, teknikariei eskatu jakez Etxebarría jaunak aitatu
dauzan datuak eta eurek be ez daukiez.
Jon Zabala jaunak EAJ/PNVren izenean esan dau 47 partidatik 26tan egon dirala
ados eta besteetan akordioa “ez zuretako, ez niretako” izan dala Iturriotz jaunaren
eskutik.
Karmele Aurrekoetxe andreak BILDUren izenean adierazo dauanez, euskerearen
partideari jagokonez, batzordean adostasuna egon da eta, gazteriaren gaian, 2011n
Gorbeialderen bidez kudeatu zan eta beste modu batera kudeatu gura da.
Iñigo Uriarte jaunak EAJ/PNVren izenean adierazo dauanez, bera da bere
taldeak gazteriaren arloan daukan ordezkaria eta batzordetik kanpo enterau da udalak
GIBetik urteteko eukan asmoaz.
Karmele Aurrekoetxea andrearen erantzunetan, gazteariari buruzko proiektua
batzordean aztertuko da.
Alkateak dino bera GIBen egotearen aldekoa zala eta horren ganeko azterlana
eskatu ebala konfiantza modura. Baina emoitzea hain izan zanez penagarria, Igorre
GIBetik urtetea aukeratu zan.
Soraya Lizundia andreak BILDUren izenean adierazo dauanez, bardintasunaren
gaia oso garrantzitsua da bere talderarentzat eta bere garaian gai horreek garatuko zituan
teknikari bat kontratetako proponidu zan. Une honetan, ordea, ezinezkoa izan da, baina
ezin dogu ahaztu emakumeen gaia danona dala eta ez bakarrik BILDUrena.
Alkateak dinoanez, EAJ/PNVk gai hau mankomunidadearen bitartez kudeatu
behar dala esan dau eta, horren harira, mankomunidadeak aukera hori aztertzeko eskatu
da.
Eta beste aztergairik ez dagoala, lehen adierazotako eguneko iluntzeko zortzirak
eta hamabost minutu diranean, alkateak amaitutzat jo dau batzarra eta nik, idazkariak,
hau guztia ziurtatu egin dot.
ALKATEA
IDAZKARIA
ZINEGOTZIAK