Post on 07-Jul-2020
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
BERRIA
Euskal preso politikoen eskubideen errespetua aldarrikatuko dute bihar Bilboko eta Baionakokarriketan bFrantziako Estatuan hurbiltze batzuk egin dira, baina egoera blokeaturik da geroztik b 4-5
Zigor politikoaren morroiloa
nola jauzarazi
Elkarrizketa Hori To kasketa markaren sortzaile
Juana eta Ddiddue Etxeberrirekin
8Inauteriak Urdiñarbekogazteek maskaraden itzulia
abiatu zuten igandean herritik
2Ostirala
2019ko urtarrilaren 11X. urtea381. zenbakia
www.iparraldekohitza.eusieh@hitza.eus
Joanes Etxebarria Maule
Lehena «hotz izu-garriarekin» egindute. «Egiazkomaskarada den-bora bat, negu-koa», Beñat Etxe-
goinberri Kabana Handiaren hi-tzetan. Behe-laino artean abiatuziren auzoz auzo barrikadak egi-tera. «Gure artean goxoki, seriosontsa egin behar baitzen, bainagiro ona nagusi» Maritxu Nege-lua Katiniersa beltzaren errane-tan. Eta lehen maskaradak, fun-tsean, «hein batean joan dira»Maiana Barreix kantiniersa go-rriaren ustez. Ikusle anitz ere gus-tura egon omen ziren.Gorriak eta beltzak. Herri gu-
txitan bezala, gazteria handia bai-tute besteak beste, dantzarietanbi aitzindari talde plantatu dira.Beltzak, beltzetan dira: erran nahibaita kauter eta buhameen alde-an. Horren adibide hoberena daXabi Etxegoinberri, Entseinaribeltza eta Buhame Gehiena denaaldi berean.Dantzariak beti lehenak dira
prestaketa lanetan hasteko. Urteeta erdi lehenago biltzen hasi zi-ren. Azkenean dozena bat diraarropekin ari direnak, erdi gorrierdi beltz. «Graala» da, «ame-tsa», maskarada bat egitea Ba-rreixen dantzari ibilbidean, baina«estres bat ere bada: badakizujendeek zure zangoak xeheki soeginen dituztela baina zerbaitgaizki bada aitzina jo eta hobekiondokoan».Dantzarietan zerbait aldatzen
ari dela senti daiteke. Aurtengoaitzindari troparen trebatzailee-tan ziren Peio Bedekarratz etaIban Etxegoinberri, Beritza kon-
painiako dantzariak (Üda Batezikuskizuna besteak beste). Mari-txu Negeluak laburtzen du:«Ageri da Zuberoan beste ingu-rumen bat badela dantza mun-duan». Agerikoa da fisikoki go-gorra dela dantzari ofizioa, bainaaurten, balletetako dantzarienmaneran, luzaketak egiten erehasi dira: «Iduri zait gauzak ontsaegin direla», trenkatzen du lehenhalakorik egiten ez zuen kanti-niersak. Teknika landu dute, etalehenago dobleak ez baziren sar-tzen «ez zuen inporta», dio Ne-geluak: «Orain teknika anitz lan-du dugu eta hori ontsa da, zehaz-tasun txikietan baita diferentziaegiten dantzari batetik bestera».Behin maskarada bat ikusi
duenak badaki ikuslearen begira-dak zorrozten direla aitzindariendantzetarako, zer erranik ez ba-naka ari direlarik. Beltz eta go-rriek, haatik, ez dituzte dantzaberak ematen aurten: Godalet
dantza, Gabota eta «ohikoak»gorriek, beltzek aldiz Sotil dantzaadibidez. Negelua kontent da bel-tzetan aritzeaz: «Godalet dantzaez dut batere maite; bakarkaagertzean hori da txarrena: goda-letari so zara eta ez dakizu noizzartatuko den», dio, ulertuz bestebatzuen gustukoa izatea.
BelagileakBerritasunetan, belagileen edosorginen talde berria da agian ai-pagarriena. Beñat Etxegoinberrikhastapeneko bilkuretan partehartu zuen, deliberatzeko «mas-karada zertara eraman nahi ge-nuen». Neska talde euskaldunbat bazutela jakinik, haientzat as-matua izan da naturarekin hertsi-ki lotua den taldea. «Nahiago di-tut neskak haien artean ikusi etaez mutilen artean haiek bezainbasa izan nahiz. Ez dira mutilenitzalean eta kargu inportantea ba-dute». Berrikuntzen aldekoa daMaiana Barreix ere: «Neskak be-har dira beltzerian» bere ustez,eta joan den igandean «jendeakmaitatu duela» iruditu zaio.
Berritasunekin kausitu dutela-koan da Negelua ere, ohartarazizgaitzena dela «ez originala egiteaoriginala egiteko». Pitxu hiltzendenean, aurten ez dira medikuakizanen berpiztuko dutenak, bela-gileak baizik. Sinbologiari eutsinahian aldiz, hartzak —Eslovenia-tik ekarriak, nola ez— belagileekiratzarriko dituzte igandez igan-de, dantzari beltzek indartukoduten zopa dela medio. Gazteak inguratuak izan dira
inauterien prestaketan. Dantzen-tzat bezala beste sailetan: belagi-leen taldea asmatzeko eta ida-tziak lantzeko, arropak egitekoedo kauteren predikuak idaztekobesteak beste. Azken lan horretanJean Jacques Etxeberri bere burua«Kabana zahar» gisa definitzenduen herritarra ari da PatrickLousteaurekin batean. 1977ko eta1982ko maskaradetako Kauterburua izan zen eta geroztik predi-kuak idazten laguntzen aritu da1993an, 2006an eta aurten ere.Kabanaren predikua eta bere tal-dekideen jokoa aldatzen ikusiditu: «Ari gara antzerkian haboro
Joan den igandean hasi zituztenaurtengo maskaradak Urdiñarbekogazteek beren herrian, berritasunbatzuekin. Igande batetik besterahainbat herritan ibiliko dira oraindikaitzina, azkena beren herrian emanarte apirilaren 21ean.
Iratzarri dute hartza
Urdiñarben talde berri bat agertu da.
Neskez osatua, belagileak naturaren
ordezkariak dira. I. MIQUELESTORENA
Urdiñarben euskaraoroek konprenitzendute. Espero dutausartuko direlamintzatzera»Maiana BarreixEntseinari gorria
«Teknika anitz landudugu eta hori ontsa da,zehaztasun txikietanbaita diferentzia egitendantzarietan»Maritxu NegeluaKantiniersa beltza
«Nahiago ditut neskakhaien artean ikusi,belagileen taldean, etaez mutilen artean haiekbezain basa izan nahiz»Beñat EtxegoinberriKabana handia
«Ari gara antzerkianhaboro eta basakeriangutxiago. Garaianbasago ziren bainaeuskara ulertzen zuten»Jean Jacques EtxeberriKauteren laguntzailea
‘‘
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 11Gaiak
EGUTEGIA
URTARRILA
13, igandea. Ürrüstoi-Larrabile.20, igandea. Altzürükü.27, igandea. Lexantzü.OTSAILA
3, igandea. Mendikota.10, igandea. Eskiula.17, igandea. Pagola.23, larunbata. Maule.MARTXOA
3, igandea. Barkoxe.10, igandea. Idauze-Mendi.17, igandea. Garindaine.24, igandea. Larraine.30, larunbata. Aloze.APIRILA
7, igandea. Hoki.14, igandea. Muskildi.21, igandea. Urdiñarbe.
eta basakerian gutxiago agian.
Garaian basago ziren baina oroek
euskara konprenitzen zuten»,
trenkatzen du.
Maskaradak bisitatzen dituen
herrietako istorioekin prestatu
prediku umoretsuak kabanak
berak idaztea da normalena, bai-
na azken urteetan itzaleko lanak
egin dituztenak izan dira beste
herrietan ere. «Zergatik parte
hartzen dugun?» galdetzen du
Etxeberrik, ihardetsi aitzin: «Lo-
tsa bat bada bakarrik uzten badi-
tugu frantsesera lerratzen ahal di-
rela. Uste dugu guk parte hartuz
ez direla lerratuko». Iduri bai-
tzaio «pobrezia» badela belau-
naldi berrietan, «hitzen aldetik
edo ohartzeko istorio bat zertan
ahul den».
Arizaleetan berriz, euskararen
erabilpenak sorpresa baikorra
ekarri du. Maiana Barreix: «Ur-
diñarben euskara oroek konpre-
nitzen dute, espero dut ausartuko
direla mintzatzera. Hori da hel-
buru handiena, inportanteena
enetako». Igandeetako ibilbide-
an indartuko dute taldeko giroa.
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2019ko urtarrilaren 11 Gaiak
BARRIKADAK. Ohikoa da goizeko barrikadetan bidea oztopatzea, batzuetan
dantzariei lekua uzteko, besteetan beltzeriak hala nahi baitu. ELIANE HEGUIAPHAL
BELTZAK. Beltzen taldean kauterak, belagileak eta buhameak badira.
Aurten, Entseinari beltza da Buhame nagusia. ELIANE HEGUIAPHAL
DANTZARIAK. Urdiñarben, beste herri gutxitan bezala, dantzari beltzak eta
gorriak badira. Irudi honetan, bi zamaltzainak buruz buru. ELIANE HEGUIAPHAL
PREDIKUA. Kabana Handiaren predikua momentu azkarra da, kezka doi bat
pizten duena, herriko istorioen aipamena egiten baitu. ELIANE HEGUIAPHAL
BELAUNALDIAK. Herri anitzetan begi bistakoa da belaunaldi gazteetan
maskaradekiko atxikimendu handia badela. ELIANE HEGUIAPHAL
BARRIKADA HAUSTEA. Goizeko barrikadak egiazko barrikadak omen ziren
lehenago, dantzariek jauzika gainditu beharrekoak. ELIANE HEGUIAPHAL
Badira bizpahiru argazkilari zuberotar urte oroz maskarada edo pastoraletan direnak, argazki tresna eskuetan. Horietan da Eliane Heguiaphal, joan
den igandean Urdiñarbeko gazteen lehen maskaradako argazkiak egiten ari izan zena. Bere argazkietan ikusgai dira aurtengo pertsonaia batzuk eta
joan den asteko giroa. Heguiaphalek erakusketak egin izan ditu, Zuberoako ihauterietako irudiekin besteak beste, eta Interneten ere ikusgai dira
bere hainbat argazki ondoko helbidean: https://kalostra.jalbum.net/.
MASKARADA IRUDITAN
4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko utarrilaren 11Astekoa
Iñaki Etxeleku Donibane Lohizune
Badu bulta bat
jada —2014tik—
Frantziako pre-
sondeg ie tan
diren euskal
preso politikoak
hasiak direla galdegiten hurbila-
go den espetxe batera aldatuak
izatea. Baina joan den udaberrian
baizik ez dira gauzak hasi mugi-
tzen.
Bi motatako aldaketak dira:
jada kondenatuak eta zigor luze-
ko zigorretxeetan direnek egin
lekualdatze galdea, alde batetik;
berriki zigortuak izan eta oraino
presondegi arruntean direnek
egina, bestetik. Bidea arras admi-
nistratiboa bada ere, azken hitza
Frantziako Justizia Ministerioak
du, hark baitu ematen baia ala
eza. Xantiana Cachenaut aboka-
tuak segitzen ditu hurbiltze eska-
erak, eta esplikatu du nola egiten
den: «Afektazio aldaketa eskaera
egiten da kartzelako auzi idazka-
ritzan. Presondegiak abisu bat
idazten du presoaren eskaeraz,
igoarazten du ministeriora, eta
hark erabakitzen du». Mont-de-
Marsan eta Lannemezango pre-
sondegietara ekarriak izan diren
preso guziek bere baitarik galdea
egin dute: ez da administraziotik
etorri den ekinaldi bat. Haatik,
ministerioak DPS edo preso bere-
ziki zainduaren estatusa kendu
die batzuei, presondegi aldaketa
aisago egiteko.
«DPS estatutuak erran nahi du
segurtasun neurri bereziak badi-
rela. Usaian, preso bat baino
gehiago mugi ditzakete furgoneta
batean, baina DPSentzat ez da ha-
la: pertsona bakarrarentzat auto
bat ezartzen dute, motoak aitzi-
netik eta gibeletik. Dispositibo
handi bat, hots». Gero, tratamen-
du ezberdina dute preso arruntei
konparatuz. Bizkitartean, gertatu
presondegiaren araberakoa da.
«Kartzelak aplikatzen ditu DPS
neurriak, edo ez. Askotan, konde-
natuen zigorretxeetan aspalditik
ezagutzen dituzte presoak, ikus-
ten dute ondo pasatzen dela, eta
gertatzen da ez aplikatzea. Baina
presondegi arruntetan gertatzen
da DPS ez den preso bati neurri
beren aplikatzea; adibidez, bi or-
duetarik esnatzea gauetan. Hori
presoentzat oso gogorra da». Bes-
te neurrien artean dira presoa le-
kualdatzen denean zangoak eta
eskuak lotzen zaizkiola eta zain-
dariz inguratua dela hurbiletik.
2017ko uztailean, 36 euskal preso
ziren oraino bereziki zainduen es-
tatusarekin. Gaur egun, dozena
bat dira. Horretan ere deliberoa
ministerioarena da. Urte guziz be-
rritzen zaio presoari estatusa; be-
raz, urtero parada badu ministe-
rioak kentzeko. «Batzorde bat
biltzen da kartzelan, eta presoari
bi aukera ematen zaizkio: edo
oharrak idatziz egitea, edo ahozko
eztabaidara joatea. Preso gehie-
nek, gutienez, idatzizko oharra
egiten dute. Ministerioak eraba-
kitzen badu DPSa mantentzea,
aukera dugu errekurtso adminis-
tratibo baten sartzeko adminis-
trazio auzitegian. Baditugu hain-
bat bideratuak bai administrazio
auzitegian, bai dei auzitegian».
Ezezkoa ematen duenean mi-
nisterioak, «motibazio erabat po-
litikoengatik» dela salatu du Ca-
chenautek. «Kasu gehienetan
esaten dute presoak ihes egiteko
aukera badagoela, sustengua izan
dezaketela kanpoan ihesaldi bat
antolatzeko, ez dutela erabat
moztu militantzia politikoarekin
edo erakundearekin». Ez du ho-
rregatik epaimahaiak datu kon-
kreturik aurkezten susmo horien
frogatzeko. «Batzuetan hala dio-
te, baina elementurik ekarri gabe,
eta beste batzuetan da euskal pre-
soen kolektibo gisa egiten dituz-
ten mugimendu politiko ba-
tzuengatik: adibidez, afixak jar-
tzea ibilaldi denboran. Dena den,
estatutu hori erabat politikoa da.
Batzuentzat mantentzeko erabil-
tzen dituen argudioak ez ditu
atxiki besteentzat». Gertatzen
zaie erratea presoak auzibideak
oraino irekirik dituelako Espai-
nian atxikitzen diotela.
Hurbilago, arinagoFrantziako presodengietan atxiki
47 presonerretarik 27 dira, beraz,
Mont-de-Marsan eta Lanneme-
zanen artean. «Lehen aldia da
gertatzen dela holako kopuruak
izatea Euskal Herritik gertu.
Haientzat aldatzen du gauza as-
ko», uste du abokatuak. «Beti
kezka handi bat izan zaie jakitea
familiakoak bideetan direla eta
gerta dakiekeena. Bideko arris-
kuak, gehi kartzelara berandu
iristea eta bisita galtzea».
Bi kartzeletan euskaldun anda-
na bildurik izateak egunerokoa
aldatu diela dio: «Bai Lanneme-
zanen, bai Mont-de-Marsanen el-
karrekin dira, eta ez da inoiz ger-
tatu euskal presoak hola izatea.
Zeldetan bakarrik dira, baina egu-
nean zehar elkartzen dira. Horre-
kin oso pozik dira».
Lannemezan zigor luzeko pre-
sondegia izanki, baldintzak doi
bat hobeak dira. Mont-de-Marsa-
nerat etorri direnetan badira zigor
luzeko zigorretxe batetik jinak,
eta haiek galdu dute baldintzen
aldetik: «Egia da zentraletan bisi-
‘Orain presoak’ lelopean, manifestaldiak eginen dira bihar Baionan —17:00etan, Errepublika plazatik—eta Bilbon. Administrazioak 27 euskal preso politiko ekarri ditu Mont-de-Marsan eta Lannemezangopresondegietarat, baina, gainerakoentzat —horietan emazte presoak—, egoera blokeatua da.
Presoentzat egoera blokeatua da
Moulins-Yzeure
760 1Saint-Martin-de-Re
500 1
Aranjuez450 2
Estremera465 5
Soto del Real370 2
Alcala Meco409 1
Besarkada Etxea(Gasteiz)
1
Langraiz bidekoak5
Basauri4
Zaballa1
Valdemoro425 1
Osny920 1
Fresnes870 2
Reau890 6
Rennes
755 3
Lannemezan
290 13
Mont-de-Marsan
215 14 Muret
385 2
Roanne
790 3
Arles
710 1
Zuera
220 9
Logroño
105 3
El Dueso
225 2
Kilometroak, Altsasutik
Preso kopurua
Soria
230 1
Burgos
180 3
Dueñas
255 1
Mansilla
320 3
Villabona
390 4
Monterroxo
585 2
Lama
690 7
Curtis
615 8
Valladolid
295 2
Topas
410 6
Teruel
405 1
Valentzia II / Valentzia III
563 16
Ocaña I / Ocaña II
460 4
Herrera de la Mancha
580 7 Villena
660 8
Foncalent
715 3
Almeria
945 6
Granada
815 13
Jaen II
720 6
Kordoba
780 10
Algeciras
1.045 7
Huelva II
945 9
Caceres II
610 2
Brieva
470 1
Badajoz
705 1
Vale de Judeus
890 1
Sevilla II
885 10 Murtzia I / Murtzia II
795 17
Castello I / Castello II
540 14
Puerto I / Puerto III
970 21
Paris
Madril
ITURRIA: BERRIA
EUSKAL PRESOEN EGOERA
Euskal presoakFrantzian
Euskal Herria
Madril
Paris
47
Euskal presoakEspainian
217
Guztira
276
AltsasuAltsasu
«Bai Lannemezanen, bai Mont-de-Marsanenelkarrekin dira, eta ez dainoiz gertatu euskalpresoak hola izatea»
«Egia da ez dela emaztezigorretxerik EuskalHerritik gertu, bainaadministrazioaridagokio konpontzea»Xantiana CachenautAbokatua
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 11 Astekoa
ta ordu aski zabalak direla, eta hormurriztuak izan zaizkie. Batzuekgaldu dute pixka bat bizi baldin-tzetan, baina hurbilketaren on-dorio baikorra azpimarratzen du-te preso guziek». Bereziki, pre-sondegia hurbilago izateak ekarrihobekuntza: «Batek esan digu fa-milia lasai etortzen ikustea, pozik,ez nekatuta, kristoren irabaziadela». Hamar preso gelditzen diragizonetan ministerioak hurbila-razi ez dituenak. «Badira Reaundirenak [Mikel Albisu Iriarte etaMikel Karrera Sarobe]. Batek kar-tzelaldia bukatuko du laster, hila-bete baten buruan. Gelditzen daJakes Esnal Saint-Martin-de-Ren.Bat Moulin-Yzeuren [Aitzol Irion-do Yarza], eta beste bat Arlesen[Garikoitz Aspiazu Rubina]. BiMureteko presondegian: JosebaFernandez eta Ion Parot. Berrikikondenatu dituztenak, bestalde:abenduko epaiketan zigortu di-tuzten Xabier Goienetxea eta Iña-ki Reta. Azkenik, David Pla, otsai-laren 4an eta 5ean epaituko dute-na, Iratxe Sorzabalekin batera». Plaz aparte, beste guziek hur-
biltzeko galdea egina dute, etaarraposturik gabe dira. Bi hilabe-teko epea du administrazioakihardesteko. Ez badu hala egiten,ezezkoa bezala da, eta abokatuekerrekurtsoa jartzen dute. Horiekhorrela, gobernuarekin solasakeraman dituzten Euskal Herrikobitartekariek errana dute solasakmoztuak bezala dituztela minis-terioarekin, eta hurbildu gabegelditzen diren presoentzat argida blokeatze zerbait badela. Hele-ne Davo Justizia ministroaren ka-bineteko zuzendariorde eta horraarte euskal presoen gaian solaski-de izan denak ulertarazi du bikti-ma elkarteek preso batzuk begi-tan dituztelako geldituak direla.
Emazteak beti petzeroEmazte presoak ere urrunduriketa barreiaturik uzten ditu admi-nistrazioak. Gehiago dena, hur-biltzeko aterabiderik gabe: «Egiada ez dela emazte zigorretxerikEuskal Herritik gertu, baina, be-rez, hurbiltasun eskubideari begi-ra, administrazioari dagokio horikonpontzea. Adibidez, gizonenespetxe batean ireki edo erreserbadezake solairu bat emakumeen-tzat». Ez dira horretarik ari mo-mentuko. Hamar dira euskal emazte pre-
soak Frantziako kartzeletan: Re-aun, Marixol Iparragirre, IzaskunLesaka, Ainhoa Ozaeta eta IratxeSorzabal; Roannen, Alaitz Ara-mendi, Lorentxa Beyrie eta ItziarMoreno; eta Rennesen, AlaitzAreitio, Marina Bernardo etaSaioa Sanchez.
I. Etxeleku Kanbo
Bezperan sartuak ziren Roanne-tik Jeanine Beyrie Xenbero (Kan-bo, 1953) eta senarra, alabari bisitaeginik. «Zama morala eta dirumailakoa gero eta astunagoakzaizkigu», aitortu du. «Ez da ber-din bidea 48 urtetan egitea edo 65urtetan». Lorentxa nola da?
Preso.Eta zuek nola zaudete?
Bisita batetik sartzen. Aitzineko errefusen ondotik,
zertan da Lorentxa baldintzape-
an aske gelditzeko eskubidea?
Hirugarren galdera jarri zuenduela urte bat. Uztail-agorriletanParisen egon da, delako CNE ho-rretan [Ebaluazio Zentro Nazio-nala]. Sei aste pasatu ditu, uda be-tean, beroarekin, zelda zikin bate-an. CNEko txostena goaitatzendugu, eta, gero, auzialdia, baldin-tzapeko askatasunarentzat. Aurtengo igurika daiteke?
Espero dugu. Ez da egina. Jakinezurte bat ematen duela CNEk txos-tena ateratzeko, eta gehienetanpresoaren kontra doala. Ebaluazio hori nola egiten dute?
Hamabi galdeketa ukan ditu. Gil-tzapetzearen eta presondegikoprofesional batzuen aitzinean ira-gan da. Psikologoak, psikiatrak...aditu batzuk omen. 23 urte eta 27urte artean zuten emazte batzukziren... esperientzia handikoak,hots. Arras formatuak diren hala-ko jendeek —atentatuetan, Bata-clanekoak baizik ez dituzte ezagu-tzen— dute erabakiko zer bilakatubehar diren terroristaguziak. Urrats administratibo horiek lu-
zatzen dituzte epeak?
Estatu zapaltzaile baten logika da.Izanagatik medikuntza sailekoak,iduritzen zait aldiro auzi lagun-tzaile batzuk ditugula parean. Lo-rentxak ikusi mediku guziek har-tu erabakiak beti izan dira terro-ristatzat zeukaten norbaiten ara-berakoak. Presoak eskubiderikgabeko pertsonak dira. Pentsa-tzen duzularik medikuak onar-tzen duela kontsulta egitea aitzi-nean duen pazientea eskuburdi-nekin estekaturik eta presozainahor egonez, larria da. Nolaz zan-gopila dezake hola mediku sekre-tua. Eta, ebakuntza gelan esku-burdinekin lokarrarazten delarikpertsona bat, eta ebakuntza bu-
katuta iratzartzean beti eskubur-dinekin dela ohartzean... Alabaren zigor metaketa 27 urte-
tik 25era apalarazi du zuen Paris-
ko abokatuak.
Kalkuluak gaizki eginak izan bai-tziren. Normalki, 2023an aterabehar zuen, eta kalkuluak berrizegin, eta 2021ean bukatuko lukekondena. Baldintzapeko askata-sunarentzat inportantea da. Emazte presoen baldintzentzat,
bigarren zapalkuntza aipu da.
Badira salbuespenakdiren pre-sondegiak, non presoak hein ba-tean errespetatuak baitira. Baina,gehien-gehienetan, guziz kontra-koa da. Errepresio instituzio batda, jendea haurtu nahi duena.Bestea menpeko uztea dute hel-buru. Kartzela egina da hausteko. Zigor luzeak dituzten emazteek
badakite urrun izanen direla, pre-sondegi guti baita. Orain proposa-tzen digute denak Rennesen (Ro-azhon) biltzea, pentsa. Gero, bisita guti dituzte. Roan-
nen badira ehun bat emazte, etaasteburuko bisitetan, lau edo bostfamilia. Jakinez gure hiru presoek[Lorentxa Beyriek, Alaitz Ara-mendik eta Itziar Morenok] kasik
astero badutela bisita. Atzo [igan-dean] bost familia ginen, eta errandigute: «Normala da, zeren etaEguberriko badira paketak». Gukenduta, lau familia denetarat!Eta presondegi barnean?
Adibide bat: Lorentxa preso denazgeroztik, pakete bat sartzen dugugurearen izenean eta beste batbeste preso baten izenean. Sekulaez bisita eta ez paketerik ez dutenemazteak dira. Aurten, Roannen,elkartasun saskihori debekatu di-gute. Euskal presoei zaindariekerran diete: «Nahigabetu gaitu-zue! Bazenekiten debekatua zela,eta halere saiatu zarete. Bazeneki-ten debekua gaindituz zigortuakizanen zinetela; ondorioz, zigortu-ko zaituztegu!». Sadismo hutsada. Barnean zarelarik, beti nagusisadiko baten meneko gertatzenzara; bere autoritarismoa markatunahiko duen frustratu baten gaira. Familientzat beti berdin dorpe?
Gurekin bazen Bilboko bikotegazte bat asteburu honetan, 17 hi-labeteko alabatxo batekin eta 4urteko beste batekin. Osteguneanabiatu ziren Bilbotik. Brive-la-Gaillarden lo egin zuten —hotelbatean, ez baituzu autoan lo egi-ten aro hauekin—. Ostiral goizeanbidea berriz Brivetik Roannera,14:30ean bisita egiteko. Ostiralgauean, hotela Roannen. Larun-bat goizean, 08:30ean, mintzate-gia presondegian. 14:30ean, hiru-garren mintzategia. 17:00etanatera, eta berriz Briverat. Hotela.Igande goizean, Brivetik abiatuBilbora. Bi aldiz 900 kilometro,hiru gau hoteletan. Mintzategiakgain-berotzen dituzte nahitara,sinetsarazteko presondegian ongidirela. Itogarria da! Pentsa biumerekin. Hara zer den bake pro-zesua gaur egun guretzat. Ahanzten den errealitate bat?
Orain zailena senideontzat daikustea kanpoan den jende gehie-nak ez duela kontuan hartzenbarnekoek oraino jasan eta bizibehar dutena. Presondegi gehie-netan, bisiten ondotik, miaketaguziak biluzik egiten dizkiete aldi-ro. Beren politika dute: izan deza-kezun den mendreneko irabaziaberehala xehatu behar dute. Pre-sondegiaren gizagabekeria eta rolmendekatzaile eta suntsitzaileagordetzen badugu, dugun ardurazatia gure gain hartu beharko du-gu geroan gauzak mintzen badira.Izaten uzten dioguna ere da pre-sondegia. Atzo bezala gaur ere,dena ez daiteke onartu. Familiekdugun desirarik biziena da biharpresoak karrikan izan daitezen.Jendeak karrikan ezagut ditzan,bidea zeharka dezan naturalkiagurtzera joateko. Pertsonalki,badakit norekin zorretan naizen.
«Errepresio instituzio batda kartzela, jendeahaurtu nahi duena»
Jeanine Beyrie Xenberob Lorentxa Beyrie presoaren ama
Lorentxa Beyrie kanboarra 2001ean atxilotu zuten, eta hemezortzigarrenurtea abiatu du presondegian; gaur egun, Roannekoan da, Kanbotik 700 kilometrora. Aita-amak hilabetero joaten zaizkio bisita egitera.
ISABELLE MIQUELESTORENA
Ideologia azkarra, Kurdistan eta jaka horiak
Momentu gogor eta
gozo artean iritsi
zaigu urte berria.
Niretzat, Milanetik
Parisera joatea ekarri du. Paris
pasio hiria da, iraultza hiria, mai-
tasun hiria. Erreinuaren mende-
etan zentralizatu Estatua tresna
itzela bilakatu zen burgesia iraul-
tzailearen eskuetan. Pariseko ko-
muna bide berri ekarle izan zen,
baina odoletan ito zuten. Gaur
egun oraindik ere, Europako hi-
riburu politikoa da, adierazten
dituen forma politikoetan aitzin-
dari. Azken hauteskunde presi-
dentzialetan, Le Pen subiranismo
arrazistaren adierazle izan zen,
Macron europeismo gaullista
proposatuz iritsi zen bitartean,
Frantziar subiranotasuna Euro-
pan zetzala esanaz. Orain, jaka
horiak iritsi dira.
Utzidazu parentesi bat egiten.
Euskaraz jaka horiak entzutean
bertso-munduan ibili denaren-
tzat horiek petoak direla ekarri
dit gogora. Antolaketaren inda-
rraz ari garenean, hor adibide
bat. Bertsularien lagunek Xilaba-
rekin azken urteetan xinaurri lan
bat ikusgarri egin dute. Taldeka-
ko txapelketak aurten Ipar Eus-
kal Herrian bertsoaren inguruan
bildu den indarrari beste adieraz-
pide bat eman dio.
Zure azken artikulua kurduei
erreferentzia egin eta ideologia
azkar bat aldarrikatuz bukatzen
zenuen. Eguberriko bi apairuren
artean irakurri dut, Trump-ek
Estatu Batuetako soldaduak
Siriatik atera nahi zituela, tokia
Turkiari utziz. Erdogani konfian-
tza osoa egiten dio Estatu Islami-
koaren aurkako borroka buru-
tzeko. Kurduen aliatu diren
Estatu Batuek tokia terroristatzat
dituzten turkiarrei utzi nahi
diete. Ideologia azkar bat izan
edo ez, potentzien arteko borro-
ka basatian harrapatuak.
Kurduekiko sinpatia modu
ezberdinetan landu da Europan.
Frantziak mila soldadu ditu
Sirian. Progresistak kurduen
alde, eta europarrak esku-hartze
militarra bake lurrunez estal-
tzen.
To, ideologia azkar bat. Hain
zuzen, Marx eta Engelsek, ideo-
logiak, errealitatearen ikuskera
faltsu gisa ikusten zituzten. Gure
ideiak bizi dugun errealitatearen
ispilu dira eta ez alderantziz. Ez
dugu errealitatea gure ideien ara-
bera moldatzen, errealitateak
moldatzen gaitu. Eta zer da
errealitatea?. Gizakiak, biziko
bada, jan behar du, eta jango
badu, janaria lortu. Horretara
iristeko, gizakia belaunaldiz be-
launaldi antolaketa sozial gero
eta konplexuagoetan egituratu
da. Ehiztari-biltzaileek beren
bizi-iraupena ziurtatzen zuten.
Esklaboez baliaturik, Aristoteles
eman zuen Greziak. Ekoizteko
gaitasuna hain apala izanik, giza-
ki bat edo gehiago guziz beste ba-
ten menpe ezarri zituzten. Uga-
zabak eta esklaboak. Esklabotza-
ren aurka gaudela? Errealitateak
moldatu gaitu.
Zer errealitateren ondorio dira
gorago aipatu jaka horiak? Pro-
testa fiskal baten iragarle dira.
Etxe jabeak, hiriguneetatik
urrunduak, tokiko zerbitzu pu-
bliko mugatuekin eta zerga
gehiago ordaintzera kondena-
tuak. Etorkizuna ikusteko modu
bat zuten eta erori zaie. Frustra-
tuak dira. Zerbitzuak nahi dituzte
zergak ordaindu gabe. Internet
bidez, azken modako mugiko-
rretik burutu nahi dituzte azpie-
gituren aurkako protestak. Thai-
landian ekoiztu arropa jantziz;
etorkinen aurka. Beren protestan
langileak ere izan dira, ezin da
ukatu.
Ezkerreko taldeak lerroan jarri
dira besteen gibeletik, langileen-
tzat nahasmena besterik ez daka-
rren mugimendu bat sustenga-
tuz, lansariaren igoera ere alda-
rrikatzen zuela erranez, langileak
eskuinari ez uzteko... Horren ai-
tzinean, argipen borroka bat da
beharrezkoa, langileak banatu
beharrean batzeko eta klase au-
tonomia ziurtatuko duen borro-
ka bat eramateko. Fenomeno
bera da Brexitaren edo Italiako
gobernu populistaren gibelean
ere. Ez dira berehalakoan desa-
gertuko. Ideia azkarrek ideiak
argi izatea galdetzen dute.
35ELIKAGAI BANKUAK ZENBAT URTE BETE DITUEN
Urtebetetze urtea du 2019a elikagai bankuak. Badu 35 urte elkarte batek,
herritar boluntarioen ekimenez, janari soberakinak biltzen dituela hazku-
rri saltegi nagusietan, karrikan eta beharretan den jendeari jatera emate-
ko. Aterbe, diru iturri, janari gabeko eta beharrean direnen aldeko beste
elkarte anitzen gisan oinarrizko eskubideen betearazteko lanetan dabil
elkartea. Ekainean antolatuko ditu gertakari bereziak urtemugaren mar-
katzeko. Baionan ere badu taldea elikagai bankuak, eta azarotik abiatua
du bere neguko kanpaina: aste guziz dabiltza hazkurri biltzen eskuin eta
ezker. Egoitza berria ere estreinatuko du, funtsean, Baionan, 2019 hon-
darrean, eta hazkurri idor eta freskoen erresalbu gune berria izanen du.
ipar euskal herriko hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 ka-
raktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta ipar euskal herriko hitzak moz-
teko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herria adie-
razita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: ieh@hi-
tza.info.
%
Pagolako ‘Domingo Garat’ pastoralakafixa lehiaketa bat zabaldu du
PAGOLA bHeldu den uztailaren 28an eta agorrilaren 4an emanen dute
pagolarrekDomingo Garatpastorala, eta gertakari horretarako afixa-
ren egiteko deialdi bat zabaldu dute, parte hartu nahi duen ororentzat.
Afixaren izaria 40x60 zentimetrokoa izan behar da, eta martxoaren
15era arte dute parte hartzaileek Pagolako Herriko Etxean uzteko pro-
posamena. Afixan agerrarazi behar den testua hau da: «Domingo
Garat Pastorala Pagolan - 2019ko üztailaren 28an eta agorrilaren 4ean
3ak30tan». Xehetasun gehiago eska daiteke oskaxezola@gmail.com
helbidean. Herriko etxea astearte arratsaldetan, asteazken, ostegun
eta larunbat goizetan zabalik da. Bestalde, pastoraleko lehen errepika
saioa eginen dute herritarrek bihar, 20:30ean.
ELEKETAOrtzi Murua
Maddi Sarasua
Argipen borroka batda beharrezkoa,langileak banatu
beharrean batzekoeta klase autonomia
ziurtatuko duenborroka bateramateko
6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 11Iritzia
Irudiab Baiona
Indartsu jarraikitzen dute Jaka HoriekLarunbatean milaz goiti ziren Baionako karriketan barnekomotz horiz jantzirik manifestatzen —irudia—. Astele-
henean, Prefetak hamabost eguneko debekua jarri zien Biarritzeko Harraustako autobideko pagalekuan ego-
teko. Ondorioz, biharamun goizean Mugerreko pleita guneko sartzea itxi zieten kamioiei Jaka Horiek, eta arra-
tsaldean Angeluko Casino supermerkatuaren aitzinean elkarretaratu ziren. Indartsu hasi dute urtea, estatuak
eman erantzunekin ez direla ados adierazteko. Larunbat honetako deitua da bederatzigarren gertaldia Frantzia
guzian. Ipar Euskal Herriko Jaka Horien Facebook kontuan, Orain presoakmanifestaldiarekin bat egitea ibili da
solasetan. Jaka Hori talde batek dei egin du Biarritzeko karriketan azantz egitera joateko bihar. I. MIQUELESTORENA
INAUTERIAK
ÜRRÜSTOI-LARRABILEUrdiñar-beko maskaradek bigarren jalgial-
dia dute.
b Igandean, goizean, barrikadak;
bazkalondoan, joko nagusia, plazan.
BERTSOA
SARATaldekako bertso-afari de-safioa. Xilaban nagusitu berri den
Mattin Salto taldeak Leitzako Alda-
tzea Komeni taldea izanen du pa-
rean, hots, 2018ko Nafarroako bar-
doetako irabazlea. Afaria, 25 euro.
Gure Irratiak antolaturik. Lekuak
atxiki, 05 59 54 21 31 zenbakira
deituz.
bArrats honetan, Urtxola jatetxean.
MUSIKA
ANGELUThe Hellectric Devils tal-dearen kontzertua. Sartzea, kitorik.
bGaur, 20:00etan, La Halle
aux Bieres garagarno ostatuan,
Aturri etorbideko 96.ean.
BAIONALa Cocote Rose taldea-ren kontzertua. Sartzea, 12 euro
(10 euro kideentzat).
bGaur, 20:30ean, After 8 aretoan.
BAIONA Solaris Trio taldearen
kontzertua (jazz-latin), gomita
hauek lagundurik: Stephane
Barbier saxofoilaria, Chritophe
Barennes pianoan, Jean Pierre
Lacroix kontrabaxuan, Lutfi Jakfar
baterian. Ondotik, oholtza parte-
katzea.
bGaur, 20:30ean, Le Madysson
ostatuan, Hayet bideko 6.enean.
BAIONA Inoren lurretankontzertu
itzuliaren karietara, Eraso taldea-
ren kontzertua, baita Ztah taldea-
rena ere.
bUrtarrilaren 18an, ostiralez,
20:00etan, Magneto casematean.
BIARRITZKuma No Motor, Estri-calla eta Anestesia taldeen kon-
tzertuak. Sartzea, 7 edo 10 euroan
aitzinetik hartuz. 13 euro lekuan
berean.
bUrtarrilaren 19an,larunbatez,
21:00etan, Atabal kontzertu gelan.
DONIBANE-GARAZIPoziKantakorua, bere musikariekin.
b Igandean, 17:00etan, elizan.
MAULE-LEXTARREBass musicgaualdia, Loop Victim taldearekin.
bBihar, 22:00etan, Zinka ostatuan.
Zuzenean Zure Esku.Kanaldu-
dek ekoitzi azken Zuzenean zure
esku emanaldia Baionako Euskal
Ikasketetako ikasleek eraman
dute beren sailaren aurkezteko,
irakasleak lagun. Bestalde, Etxea
dokumentala ikus daiteke Kanal-
dude.eus atarian.
Larunbatean
16:00.Mintzalekusaioa, euskal
presoen egoeraz.
17:00.Orain presoakmanifestal-
dia, zuzenean.
Igandean
15:00.Errugbia: Donibane Lohi-
zune - Nafarroa.
ko disko, LP eta mota orotako eus-
karriak trukatzeko parada izanen
da. Egunean zehar, siesta musika-
tu saioak proposatuko zaizkie
nahiantei.
b Igandean, 09:00etarik
18:00etara, Atabal kontzertu gela
nagusian.
MENDIBEEuskal Herriko XI. Mustxapelketaren karietara, Ipar Iratiko
kanporaketen lehenengo itzulia.
Ondoko itzulia aste bat berantago
eginen da, Lekunberri Murgiarte-
nian. Izena eman Ferminenian
(05 59 37 11 03) edo Intxauzpean
(05 59 37 87 39).
bGaur, 20:30ean, Ferminenea
landetxean.
DANTZA
BAIONASalsa timbayonne elkar-teak antolaturik, salsarekin eta Ku-
bako musikekin dantzatzeko
gaualdia, denentzat.
bGaur, 18:00etarik goiti, Napoleon
gelan.
IZPURAMutxik’aperO, dantza jau-ziak eta aperitifa, Garaziko Mutxi-
koak elkarteak antolaturik.
b Igandean, 11:00etan, Faustin
Bentaberri gelan.
HITZALDIAK
BAIONAEuskal kantuaren intona-
zio berezia: Zubero, Baxenabarre
eta Lapurdiko lekukoakAgustin
Mendizabal etnomusikologoaren
hitzaldia antolatu du Euskal Etno-
poloak. «Iparraldeko herri kantae-
ra tradizionalak dituen ezaugarrien
artean, bada bat nortasun berezia
ematen diona eta adituak aspaldi-
danik harritu izan dituena: intona-
zio neutro edo erdibidekoa dei-
tzen ahal duguna», diote antola-
tzaileek.
bUrtarrilaren 17an, ostegunez,
18:00etan, hiriko Euskal
Erakustokian.
IKUSKIZUNAK
MAULE-LEXTARREMouka kon-painiak Hitz eta mahaingauzaki
antzerkia emanen du. Hiru urtez
goitikoentzat. Sartzea, 4, 5 edo 8
euroan, araberan. 25 minutuko
iraupenekoa.
bUrtarrilaren 17 eta 18an,
10:00etan.eta 14:30ean,
Zerbitzugunean.
BESTELAKOAK
BIARRITZHamargarren diskoazoka iraganen da. Bigarren esku-
Irudiab Baiona
Eguerditik hasiko da presoen aldeko mobilizazioaOrain presoakaldarrikapenarekin bihar Baionan egitekoa den manifestaldiaren karietara, animazioak izanen dira eguerditik aitzina, Baiona Xaho pla-
zan. Ziganteak ibiliko dira lehenik karriketan. Karpa bat izanen da Xahon, jateko eta edatekoekin. Bertso saioa eginen dute Amets Arzallus eta Sustrai
Colinak bertan, 12:30ean, Maindi Murua gai jartzaile. 14:00etan, Gaia elkarteak herri-kirol animazioak eramanen ditu. Manifestaldia bera 17:00etan
abiatuko da, Santespieta auzotik, berriz ere Xaho plazarat jiteko. Hor, kontzertuak izanen dira: Foisis Jaunak —irudian— eta sorpresa taldea . HITZA
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko urtarrilaren 11 Agenda
Joanes Etxebarria Urdiñarbe
Maule eta Atharratzeko honda-kindegietan bildu plastikozkoontziekin eta atzeman larruekinegiten dituzte kasketak. Arreba-anaiek Hori To marka sortu dute—Instagramen: hori.to.design—.Bunetaren herrian, kasketak
egiten dituzue.
DDIDDUE ETXEBERRI: Hatsarre-an ez genekien batere zer egin.Usu joaten gara hondakindegira,eta behin zego andana bat ikusigenituen; horiek azken hondakingisa joaten dira, lurperatuak iza-teko. Ikusi genuen forma, prefos-ta, eta zer lan egiten ahal genuenelkarrekin. Kasketak zerendakoez? Ber denboran, larru zahar ba-tzuk atzeman genituen; Maulekolantegi zahar batean baziren az-kon larru elibat, 400 bat kilo. Bibizi ukan zituzten jadanik: lehe-
nik, auto jargiak egiteko ziren,eta, gero, arra baliatuak izan zireneskularruak egiteko. Azkon la-rrurik ez da haboro, eta horrengainean erortzea irrigarria zen. Ezdelarik haboro larru hori izanen,beste zerbait hartuko dugu. Holada sortu kasketaren ideia.Ddiddue diseinatzaile, Juana
arropa sortzaile eta jostun...
Arropak egitea zen logikoena...
JUANA ETXEBERRI: Justuki sobe-ra arropa bada munduan, ene us-tez. Zernahi atzematen ahal da,eta pret-a-porter egitea ez dut so-bera maite; orduan, nahiago dutikuskizunentzat arropak sortu,gauza bereziak egin. Kasketan ereatzematen dugu ahal direla gauzabereziak egiten estiloan, materia-lak nahasiz —plastikoa, larrua,beste oihal bereziak...—. Forma as-ki zabala da; horregatik, ontsa zen. D.E.: Erraten ahal da badela kon-
traste handi bat plastikoaren etalarruaren artean adibidez. Egite-ko manera Pop Brut deitzendugu: pop plastikoarekin, gauzakoloretsuak, eta brut larruarekin.Maite ditugu nahasketa horiek.J.E.:Naturala eta sofistikatua na-hastea. Anai-arrebak zarete.
J.E.: Uste dut ontsa ezagutzen du-gula elkar, badakit Ddiddue zer-tan ona den eta zertan txarra den;berak enekin, ber gauza. Onar-tzen badugu bakoitzak gure iza-tea, badakigu noiz besteari lekuautzi behar zaion, eta alderantziz.Proiektu batean, laguntzen du.D.E.:Badugu elkarrekiko intuiziobat ere, ez dakit nola erran. Gus-tuak ere berak ditugu; hori den-borarekin sortu dugu. Halako xede batek pario handi
bat iduri du. Merkatu ikerketa
bat egin duzue hasi aitzin?
D.E.: Ideiatik partitu gara; orainari gara merkatu lan hori egiten. J.E.: Egia erran, ez dugu merkatuikerketarik egin denek bezala.Justuki tripak nahi genituen eza-rri gauza batean. Kasketa bat lan-jerosa da amiñi bat, nehorentzatez baita gauza beharrezkoa, bai-na, halere, modako gauza bat da. Ekologistak zarete?
J.E.: Ez dugu egin nahi ehunekoehunean naturala; ez dugu moralbatean sartu nahi ere. Gauza daahal dugula zerbait sortzen le-hengai berriak erabili gabe. Ezdugu nahi lan egin oihal berri ba-tekin edo lehengai berri batekin...Bada aski gauza mundu honetanberritzeko edo transformatzeko.Baina ez dugu erran nahi oro ko-toiz eginen dugula: kotoia natu-rala da, baina gibelean horrek dupestizida haboroen beharrik; be-raz, ez du deus erran nahi. Ez
dugu horretan sartu nahi. Justubagoaz hondakinen xerka.D.E.:Hondakindegi batera joate-an, beti pentsatzen dugu: «Ho-rrekin zer egiten ahal da?». Inte-resgarriena da zure buruan ikus-ten duzula zer ahal duzun egiten,eta lehengai hori badakizu hon-dar hondakina dela, lurpera joa-nen dela. Hondakindegietan jendea izan
ohi da, gauzak errekuperatzen.
D.E.: Dumpster diving deitzen dahori: hondakinen barnera jauziegitea da, literalki. Normalki de-bekatua da; guk Euskal Elkargoa-ri baimena galdetu diogu erraneznahi genituela hartu plastikozkoontziak Maule eta Atharratzekohondakindegietan, eta hitzarmenbat adostu dugu. Ontziekin ari baitzarete, kaske-
ta bakoitza bakarra da?
D.E.: Bai, arraina bezala da: hel-tzen denaren arabera [irriak]. Ze-goaren araberakoa izanen da ai-tzinekoa; larrua ere desberdinada. Larrua serigrafiatzen dugu;erran nahi du serigrafiak baduelaserie istorio hori, baina bakoitzakbadu bere nortasuna. J.E.: Ez da bi aldiz kasketa beraegiten ahal, hori segur. Norbaitekmanatu nahi badu, gaitz da gure-tzat modelo bera berriz egitea.Denbora hartzen du ikustekozein plastiko zein larrurekin joa-nen den, marrazkiarekin alagabe, hariaren kolorea... Modelobatentzat denbora behar dugu. D.E.: Entseatzen gara estetika be-rezi bat atxikitzen, eta denborahartzen du. Badakizue kasketa horiek nori
saldu?
J.E.: Hori xerkatzen ari gara justu-ki, zein gunetan eta nori saldu.Zer jende mota zer gunetara joa-ten den zeren xerka, hori da gogo-rrena. Ez dugu sekula hori landu,baina ari gara. D.E.: Hori da artisaua zarelarik:produktu on bat egiten ahal duzu,eta ez saltzen jakin. Behar duzuartisaua eta komertziala izan. Ha-lere, badakigu hondakinen birzi-klatzeaz sentsibilitate doi batukan behar dela, amiñi bat sos-dun izan behar da; gainera, amiñibat bio, amiñi bat ez dakit zer...J.E.:Behar da moda maitatu... de-nek ez dute ahal hori ezartzen. Kasketak bezala, besterik iza-
nen da?
J.E.: Lehenik lanparak egin nahigenituen lekuko harriekin, eta,emeki-emeki, kasketetan hasi gi-nen. Horrekin segituko dugu,baina ez dugu automatak izannahi, ekoizpen hutsean. Beti be-har dugu sortu.
«Ez da bi aldiz kasketa beraegiten ahal, hori segur»
Juana eta Ddiddue Etxeberri b Sortzaileak
Elkarrekin lan egiten ohituak dira, nahiz bakoitzak bere bakarkako ibilbidea ere ukan, Juanakarropa sortzaile gisa eta Ddidduek diseinuan. Bien artean kasketak sortu eta saltzen hasi dira.
JOANES ETXEBARRIA
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2019ko urtarrilaren 11 b 0.50 €
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: ieh@hitza.info