Post on 23-Jun-2020
Jardueraren deskribapenerako gidoia
Izenburua: JOLASTOKIKO JOLASAK, DENBORAPASAK EUSKERAZ eta HIZTEGIA ABERASTEN.
Eremua:
• Eremu instituzionala: eskolan eta eskolatik kanpo egitekoa.
• Gelaz kanpoko jarduerak: jolastokian egitekoa.
Estamentua:
• Ikasleak eta irakasleak
Etapa :
• HH: jolastokiko jolasak
• LH: jolastokiko jolasak eta denborapasak.
• DBH: denborapasak.
Partaide kopurua: HH, LH eta DBHko ikasleak.
Iraupena:
• Denborapasak eta hiztegia aberasten astero aldetzen dira.
• Jolastokiko jolasak hileko lehen eta azken barikutan egiten dira.
Arduraduna:
• Denborapasak/hiztegia aberasten: Normalkuntzako teknikariak.
• Jolastokiko jolasak: Normalkuntzako teknikariak eta tutoreak.
Arduradunaren zeregina
• Astero eskolako pasabideetan denborapasak/hiztegia aberasten saila
eguneratzea.
• Jolastokiko jolasen programaketa, koordinaketa eta bideratzailea.
Materiala:
• Jolasaren araberakoa: soka, pelota, klarionak....
Helburua:
• Umeek euskeraz eta euskerarekin goza dezaten.
Azalpena:
• Denborapasak/hiztegia aberasten: Astero denborapasa desberdinak
jartzen dira eskolako LH eta DBHko pasabideetan. Beti egitura berdina
izanik: Asmakizuna, txistea, hitz zakua eta denborapasa (hitz zopa,
gurutzatuak, 7 desberdintasunak,laberintoa, zenbakiz lotutako
marrazkiak...).
Hitz zakua: www.euskaljakintza.com/gaurko hitza.
Denborapasak: internetenik ateratzen ditugu.
• Jolastokiko jolasak: Hilearen lehenengo eta azken barikutan, Lhko
umeek euskal jolasak egiten dituzte jolastokian. Hhkoek, hilean baten
ere egiten dute, normalean hilearen erdiko astean.
Jolasak honako web orrialdetik lortzen ditugu: www.aisia.net/jolasak
Oharrak: ARGAZKIAK
JOLASTOKIKO JOLASAK
LH 3 “LAPIKORA” SOKA SALTO JOLASA
LH 5 “BAT, BI, HIRU EGUZKI” HARRAPAKETA JOLASA
LH 2 “KASU-KASU” BALOI JOLASA
LH 4 “LAPIKORA” SOKA SALTO JOLASA.
LH 1 “KASU-KASU” BALOI JOLASA
LH 6 “BAT, BI, HIRU EGUZKI” HARRAPAKETA JOLASA
DENBORAPASAK