Post on 03-Jul-2015
description
IRUZKIN
HISTORIKOAK
BURUTZEKO
JARRAIBIDEAKJARRAIBIDEAK
ADIBIDEA: CADIZeko KONSTITUZIOA
EGILEA: Mentxu Gandarias
1. TESTUA
ARRETAZ
IRAKURRIIRAKURRI
IRAKURRI AHALA ULERTZEN
EZ DITUZUN HITZAK ARGITU EZ DITUZUN HITZAK ARGITU
HIZTEGI BATEN LAGUNTZAZ
GORTE NAGUSIAK
ETA BEREZIAK
GATIBUTASUNA
ERREGEORDETZA
BERRETSI
BI HEMISFERIOETAKO ESPAINIARRAK
SUBIRANOTASUNA
NAZIOA
MONARKIA MODERATUA
NAZIOA
GORTEAK
BERRIRO IRAKURRI BAINA
ORAIN, IRAKURRI AHALA
AZPIMARRAKETAK EGIN
SAIATU IDEIAK SAILKATZEN
Nazioa: definizioa
SARRERA
herritarren betebehar fiskala
subiranotasuna
konfesionaltasuna
sist.politikoa
botere banaketa
herritarren eskubideak
2.TESTUAREN IZAERA
TESTU MOTAJATORRIAREN
ARABERAFORMAREN
ARABERA
EDUKIAREN
ARABERA
•Lehen mailakoa, historikoa?
•Bigarren mailakoa, historiografikoa?
•Juridikoa?
•Narratiboa?
•Lekukotasunezkoa?
•Zirkunstantziala?
•Politikoak?
•Ekonomikoak?
•Sozialak?
•Kulturalak?
•Militarrak?
•Erlijiosoak?
•….
AUKERAKETAK ONDO AZALDUTA EGON BEHARKO
DIRA. INFORMAZIO ZEHATZA EZINBESTEKOA DA.
ADIBIDEA:
• 1.MAILAKO INFORMAZIOA ematen digu testuak, egoera
zuzen-zuzen bizi izandako protagonistek idatzitako
dokumentua da, hau da, TESTU HISTORIKOA.
•TESTU JURIDIKOA DA komentatu beharreko testuan
1812ko Konstituzioko hainbat artikulu daudelako.
•Edukiari begira, artikuluetan GAI EZBERDINAK jorratzen
dira: politikoak (estatuaren definizioa, botere banaketa …),
ekonomikoak (zerga) eta erlijiosoak.
TESTUAREN EGILEA
•Bakarra?
•Talde lana, kolektiboa?
•Testuaren egilea identifikatzea beharrezkoa da
egilea bera garrantzitsua denean edo testua hobeto
ulertzeko lagungarria izan daitekeenean.ulertzeko lagungarria izan daitekeenean.
•Egilearen ideologia eta egindako beste lan
historiko batzuk aipatzea ere interesgarria liteke.
•Ez dugu atal hau larregi jorratu beharrik.
TESTUAREN EGILEA
•EZ DAGO EGILE BAKARRA, ESPAINIAKO GORTEETAKO ORDEZKARIAKbaizik. Cadizen bildutakoek, gainera, nazio espainiarra ordezkatzen zutela eta
euretan subiranotasun nazionala zegoela adierazi zuten. Lehenengo aldiz,
Espainiako nazioa nazio mailako gorte batzuetan zegoen adierazita. Gorteak Erdi
Arotik zeuden erreinu ezberdinetan (Nafarroa, Aragoi, Gaztela) baina bizitza
independientea izan zuten eta ez ziren inoiz elkartu erakunde nazional gisan.
•GERRA EGOERAK BALDINTZATU ZUEN ORDEZKARITZA POLITIKOA.
1810ean, Goreneko Batzar Zentralak bere lekua Erregentziako taldeari utzi zion
eta honek berreskuratu zuen Gorteetarako deialdia. Funtsezkoena zehaztutakoan,
1810eko irailean hasi ziren berriro saioak.
•PROBINTZIETAKO ORDEZKARI GEHIENAK EZIN IZAN ZIREN JOAN gerrako•PROBINTZIETAKO ORDEZKARI GEHIENAK EZIN IZAN ZIREN JOAN gerrako
oztopoengatik eta ordezkoak jarri zizkieten garai hartan Cadizen bizi zirenen
artean. Horrek desoreka handi samarra eragin zuen ordezkarien ideologian. Goi-
noblezia eta Elizako hierarkia ez ziren ia ordezkatuta egon Cadizen. Gauza bera
Amerikako espainiar lurraldeen kasuan.
•Oro har, Gorteak gutxiengo hiritar eta ilustratu baten ordezkari bihurtu ziren.
(euskal lurraldeetako ordezkariak gainerako probintzietakoak bezalaxe tratatu
zituzten, bereizketarik egin gabe). Laster joera nagusi bi azaldu ziren Cadizeko
ordezkarien artean: alde batetik LIBERALAK, eta bestaldetik, ABSOLUTISTAK.Gorteetako lehen saioek ehun bat diputatu batu zituzten, baina kopurua gorantzjoan zen, hirurehunera heldu arte.
TESTUAREN HELBURUAK
•Publikoa?
•Pribatua?•Hartzaileak/nori zuzendua?
•Eskualde mailan?
•Probintzia mailan?
•Estatu mailan?
•Egilearen asmoa edo helburua?
•Zertarako idatzi zuen dokumentua? Zer
bilatzen zuen?
•Estatu mailan?
•Nazioarte mailan?
TESTUAREN HELBURUAK
•Egilearen asmoa edo helburua?
•Espainiak konstituzio berria duela jakinaraztea?
EZ!!!!!EZ!!!!!
TESTUAREN HELBURUAK
Testu publikoa da, Estatuko gizarteak horren berri izateko egina.
•Hartzaileak Espainiako eta Amerikako kolonietako
biztanleak ziren. Nazio esparruko testua den arren,
Espainiako Erregimen Zaharra deuseztatzeko oinarriak
finkatu zituen eta ondorioz, oihartzun handia izan zuen finkatu zituen eta ondorioz, oihartzun handia izan zuen
garai hartan.
•Kontituzioaren bitartez, Antzinako Erregimenaren egitura
zaharkituei bukaera eman eta printzipio liberaletan oinarrituriko
estatu modernoago bati hasiera eman nahi izan zioten. Marko
juridiko berria zen, Erregimen Zaharra apurtuko zuena,
berdintasuna eta zentralismoa ezarriko zuena, nazioaren bizitza
politikoa arautzeko eta idei liberalei eusteko ahalegina.
TESTUAREN KOKAPENA
DENBORA:
• Informazio zehatza, ordenatua, GERTAERA
HISTORIKOEN BIDEZ, denborazkoen bidez,
gertaera orokorrenetik zehatzenera. Amaieran urtea.
•Seinalatu behar duzu, EZ EMAN INOLAKO
AZALPENIK; utzi hori testuingururako.
ESPAZIOA:
•Non idatzi zen dokumentua?
•Lekuak aparteko garrantzirik al du?
TESTUAREN KOKAPENA
Kontituzio honek Espainiako Aro
Modernoaren bukaera eta Garaikidearen
hasiera seinalatzen du, XIX.mendearen
TESTUAREN KOKAPENA
hasiera seinalatzen du, XIX.mendearen
hasieran (1812).
-Fointanebleauko Itunaren ondoren,
-Baionako abdikazioen ondoren,
-Independentzia Gerra bitartean, 1812an.
TESTUAREN KOKAPENA
CADIZEN onarturiko testua. Andaluziako hiri
hau frantsesen inbaziotik kanpo gelditu zen.
Denbora luzez Amerikako merkataritzaren
monopolioa izan zuen eta ondorioz hiriko
TESTUAREN KOKAPENA
monopolioa izan zuen eta ondorioz hiriko
burgesia garrantzisua zen. Ez da ahaztu
behar, bestalde, ilustratuak eta ideia liberalak
zituztenak ere gerra garaian hara joan zirela
Napoleonek hartu gabeko eremuak urriak
izan baitziren.
3.TESTUAREN AZTERKETA
Ideia horiek modu logikoan eta hierarkikoan aurkeztuta.
OINARRIZKO IDEIEN SAILKAPENA
Azpimarraketez baliatuko gara ideia nagusiak bereizteko
Ideia horiek modu logikoan eta hierarkikoan aurkeztuta.
GOGORATU: ez da ideien laburpena, SAILKAPENA baizik.
Ezin dira testuan agerturiko esaldiak hitzez hitz kopiatu
Informazio zehatza, egokia, ondo idatzia,…..izango da
Nazioa: definizioa
SARRERA
herritarren betebehar fiskala
subiranotasuna
OINARRIZKO IDEIEN
SAILKAPENA
konfesionaltasuna
sist.politikoa
botere banaketa
herritarren eskubideak
OINARRIZKO IDEIEN SAILKAPENA
1812ko Konstituziotik ateratako hainbat artikulu agertzen dira eta hauxe litzateke edukiari jarraituz egin genezakeen sailkapena:
1.artikuluan, Estatuaren definizioa dago: Espainia estatu bateratua da, bakarra eta ez dago Amerikako kolonietako eta Espainiako biztanleriaren arteko ezberdintasunik.
3.artikuluan, nazioaren subiranotasuna, burujabetasuna ezartzen da, hau
SARRERA EZINBESTEKOA DA
3.artikuluan, nazioaren subiranotasuna, burujabetasuna ezartzen da, hau da, boterea, legeak ezartzeko eskubidea herritarrena da, nazioarena.
8.artikuluan, salbuespenik gabeko ondasunen araberako sistema fiskalaezartzen da.
12.artikuluan, Eliza eta Estatuaren arteko harremanak ditugu aztergai. Estatua konfesionala da, bere erlijio ofiziala katolikoa da. Ez dago erlijio askatasunik, besteak debekatzen baitira.
OINARRIZKO IDEIEN SAILKAPENA
14.artikuluak estatuaren gobernu mota zehazten du: oinordetzako monarkia moderatua.
15-16-17.artikuluetan botere banaketa zehazten da:-botere legegilea Gorteek erregearekin batera izango dute.-botere exekutiboa erregeak izango du.-botere judiziala epaileen esku geldituko da.-botere judiziala epaileen esku geldituko da.
371.artikuluan, gizabanakoen eskubide batzuk agertzen dira: iritzi askatasuna eta prentsa askatasuna, hain zuzen.
4.TESTUAREN IRUZKINA
TESTUINGURU SOZIO-POLITIKO-EKONOMIKOA
GARAI HISTORIKOAZ DAKIZUNA AGERTZEKO LEKUA
AURREKARIAK ONDORIOAK
TESTUINGURUA
POLITIKOA
SOZIALA
EKONOMIKOA
• TESTUA BETI AHAZTU GABE.
• NOIZBEHINKA ERREFERENTZIAK EGINDA.
• IDATZI AURRETIK, AURREKARIAK ETA
ONDORIOAK ERE PENTSATZEA KOMENI DA
ERREPIKAPENAK EGON EZ DAITEZEN.
TESTUINGURUA POLITIKOA
•1788. Karlos IV.a, Espainiako errege borboitarra.
•1795etik Frantzia iraultzailearen aliatua da Espainia.
•1804. Trafalgar-ko porrot militarra
•1806. BLOKEO KONTINENTALA (Napoleonen asmoak)
•1807. FONTAINEBLEAUko Ituna
•1808.Inbasio frantsesa. Aranjuezeko matxinada. •1808.Inbasio frantsesa. Aranjuezeko matxinada.
Karlos IV.aren abdikazioa.
•1808.BAIONAKO ABDIKAZIOAK ETA ESTATUTUA.
•1808ko Madrigo gertaera odoltsuak maiatzean
•1808-14. INDEPENDENTZIA GERRA. Hutsune
instituzionala: Probintzia Batzarrak, Batzar Zentrala
eta Erregeordetza Taldea.
•Gorteak biltzeko DEIALDIA. Zalantzak eta erabakiak.
SOZIALA
•GIZARTE ESTAMENTALA:
•Oinarriak
•Estamentuen ezaugarriak
•3.estamentuaren barruko diferentzia
TESTUINGURUA
•3.estamentuaren barruko diferentzia
ekonomikoak. Burgesiaren bazterketa
politikoa eta horren nahiak antolaketa berria
sortzeko. Interesak Cadizen.
EKONOMIKOA
•NEKAZARITZA TRADIZIONALAren iraupena.
Lurjabetza desorekatua eta lurren loturak.
•GREMIOEN KONTROLPEKO ARTISAUTZA. POLITIKA
PROTEKZIONISTA.
•BARNE MERKATARITZA AHULA (barne eskaera
pobrea, barne-aduanak XVIII.mendera arte, garraio
TESTUINGURUA
pobrea, barne-aduanak XVIII.mendera arte, garraio
sistemaren gabeziak)
•EUROPARI BEGIRAKO MERKATARITZA
DEFIZITARIOA.
•MERKATARITZA KOLONIALAREN MONOPOLIOA.
•OGASUNAREN PORROTA. Pribilegiodunak zerga
arruntetatik kanpo. Maileguak eta zor publikoa
ohiko konponbide eskasak.
EKONOMIKOA
•1798. LEHENDABIZIKO DESAMORTIZAZIOAK.
GODOYren proposamena Ogasunaren egoera
arintzeko.
•ALDARRIKAPEN NAGUSIAK CADIZEN.
TESTUINGURUA
•ALDARRIKAPEN NAGUSIAK CADIZEN.
Baionako Estatutua alde batera utzita (konstituziotzat hartzeko
baldintzak ez ditu betetzen), Espainiako lehen konstituzioa,
1810etik 1812ra Cadizen idatzitakoa da.
Konstituzioan ideia ilustratuen presentzia nabarmena eta
ukaezina da eta nazioarte mailan, honen aurrekariak Amerikako
Estatu Batuetakoa (1787) eta Frantziakoa (1791) izango
lirateke horietan ere printzipio nagusiak errepikatzen direlako
AURREKARIAK
lirateke horietan ere printzipio nagusiak errepikatzen direlako
(subiranotasun nazionala, berdintasuna, botere banaketa).
Sistema politikoa, dena dela, guztiz ezberdina izan zen kasu
guztietan. Frantziakoarekin alderatuz gero, sufragio motan,
erregearen eskubideetan edo erlijioaren garrantzian
ezberdintasunak daude. Originaltasuna, beraz, defendatzen da
historiagileen artean eta gainera beste herri batzuetan izan zuen
eragina ere aipatzen da (Portugalen, Italian edo Ameriketan).
ONDORIOAK
• 1812ko Konstituzioak gizarte estamentala guztiz apurtu
zuen berdintasunean oinarrituriko sistema ezarri
zuenean. Berdintasun juridikoa, ekonomikoa edo militarra,
salbuespenik gabeko politika izan zen Cadizen defendatu
zena. Gizabanakoen funtsezko eskubide eta askatasunen
alde egin behar zuen nazioak zioen testuak. Lehengo
estamentuen egiturak bazterturik gelditzen ziren, estamentuen egiturak bazterturik gelditzen ziren,
guztientzako eskubideak eta betebeharrak zehaztean.
• Subiranotasun nazionalak erregearena ordezkatu zuen
eta monarkia konstituzionalak absolutua baztertu zuen.
• Botere banaketak aurreko erregearen botere
kontzentrazioari muga ezarri zion.
• Administrazio zentralizatua.
• Produkzio liberal kapitalistaren harreman modernoei
bidea ireki zieten. Barne aduanen desagerpena ere
aldarrikatu zen, oztoporik gabeko merkatua ezartzeko.
ONDORIOAK
• Ondasunaren araberako zerga sistema.
ONDORIOAK
• Gorteetan onartu zen proposamen baten arabera
Konstituzioa aldatzeko ahalegina egingo zuenaren gainean heriotza-zigorra ezarriko zen. Hau gutxi balitz,
Independentzia Gerra bukatutakoan, erregeari Espainian sartzeko ibilbidea prestatu zitzaionKonstituzioa zin egin arte herritarrek aintzat hartuko ez Konstituzioa zin egin arte herritarrek aintzat hartuko ez
zutela jakinaraziz. Bazirudien konstituzioa babesturik zegoela eta erasorik ezin izango zuela izan.
ONDORIOAK
• Baina Espainian sartu zenez geroztik, Fdo VII.ak
probokazioz beteriko jarrera izan zuen erregeordetzak
prestatutakoari kasurik egin gabe. Gainera, Valentziara
heltzeaz batera Pertsiarren agiria agertu zen Cádizeko
hainbat diputatuk sinaturik. Azkenik, Noblezia eta Kleroaren
zati handi baten laguntzaz eta Inperio napoleonikoaren
bukaera ziurtaturik, Fernandok Fernando VII.ak ilegaltzat bukaera ziurtaturik, Fernandok Fernando VII.ak ilegaltzat jo zuen Cádizeko Gorteen deialdia eta egindako lan legegile guztia ezereztu egin zuen. Cadizeko Konstituzio
liberala ezeztatu zen.
BALORAZIOA
•Testuaren garrantzia garaia ulertzeko
•Irakurketa objektiboa edo subjektiboa
•Egilearen ideologiaren islada testuan
•Terminoak, erabilitako hiztegia,…
•….
•Errepikapenak ekidin beharko ditugu
•Cadizeko Konstituzioaren artikuluak idazteko talde
aurrerakoiek/liberalek eta atzerakoiek/absolutistek parte hartu
zuten. Konstituzioan, beraz, elementu liberalak eta
tradizionalak elkarturik daude. Oraindik ere Erregimen
Zaharraren zantzuak aurki daitezke (Estatu konfesionala,
erregearen paper legegilea), baina, aldi berean, garai hartan
guztiz iraultzaile izan ziren kontzeptuak eta erakundeak ere
BALORAZIOA
guztiz iraultzaile izan ziren kontzeptuak eta erakundeak ere
bildu zituzten (subiranotasun nazionala, berdintasun juridikoa,
botere banaketa, ganbara bakarreko gorteak, pribilegioen
desagerpena,…).
•Espainiako bizitza politikoa modernizatzeko eta zentralizatzeko
urrats aurrerakoi garrantzitsua izan zen (foru-erregimari ez zaio
inolako aipamenik ere egiten).
• Cadizeko testuak fede erlijiosoa eta izpiritu iraultzailea
elkartu zituen eta, gainera, nazioaren independentziarako
nahiari lotu zitzaionez, bere eraginak nazio esparrua gainditu
zuen eta Europa osoan eta Amerika Latinoan ere zabaldu zen.
• Konstituzioak indargabetzen zuen aurreko sistema zaharra,
desberdinetasunean eta pribilegioan oinarritzen zena.
Berdintasuna zen konstituzioa bilatzen zuena, eta horrekin
gizartearen eta politikaren antolamendu berria.
• Iraupen laburreko testua da. Gerrak eta Fernando VII.ak ez
zioten Cádizeko Konstituzioari behar beste denbora eman
berrikuntzak ezartzeko eta horien eragina baloratu ahal izateko
(1812-1814). Izan ere, Fernandoren “estatu kolpea”ren ostean,
Espainia frantsesen erasoen aurreko egoerara itzuli zen.
Italiako eta Alemaniako mugimendu liberaletan eragin
handia izan zuen. Italian edo Portugalen, esaterako, ia
aldaketarik izan gabe, oinarrizko legetzat hartu zuten.