Post on 31-Jul-2015
IKUS -IRUDIAh a u t e m a t e a e t a a d i e r a z p e n a
● IKUSI = BEGIRATU
fijatu, behatu: forma, kolorea, ehundura...
● PERTZEPZIOA/HAUTEMATEAIrudia eta bere esanahia identifikatzeko gai garenean ematen da.
● IKUSTEA + HAUTEMATEA Irudiek transmititzen dutena ulertzea:
Ezaugarriak ezagutzea
+
Esanahia ulertzea
● IRUDIA = pertsona, objektu, ideia ...en itxura/ adierazpen ikusorra da, baliabide plastiko baten bidez adierazia (marrazki, margo, eskultura, argazki …)
● IRUDIAK inguruan ditugu INFORMATU + MEZUAK TRANSMITITZEN DITUZTE forma, kolore, zeinu … en bidez.
Forma errealik ez, baina obrak mugimendu + dinamismo sentsazioa transmititzen du baliabide
plastikoen bidez.
Jackson Pollock, Alkimia (1940)
IRUDIAREN OSAGAIAK
● ESANAHIA - GAIA (gertaerak, ideiak, sentimenduak …)
● IKUS ELEMENTUAK (esanahia lortzeko baliabideak): puntua, lerroa, planoa/orbaina/forma, bolumena, kolorea,ehundura, argia.
● MATERIALAK eta TEKNIKAK (irudia gauzatzeko baliabideak)
IRUDIA - INGURUNEA
● INGURUNE PUBLIKOA: gizataldeak konpartitua
● INGURUNE PRIBATUA: jabego pribatuan
INGURUNEA IRUDIZ JOSIA DAGO.
IRUDIAREN KONTSUMOA
IZAN DAITEKE:
● PASIBOA: iragarkiak … borondatea?
● AKTIBOA: irizpidea + zaintza + aportazioa
IKUS HIZKUNTZA EZAGUTUZ eta HAUTEMATE
/PERTZEPZIOA LANDUZ
Irudia eta bere esanahia
identifikatzeko gai
HAUTEMATE PROZESUAN ...
Hautemate prozesuan, behaketan garunak jasotzen
duen informazioa hautatu eta antolatu egiten du, informazioa
sinplifikatzeko asmoz.
NOLA?
Irudian formak espazioan nola banatuta /antolatuta dauden,
horren arabera, garunak hautematean hauen artean
harremanak sortzen ditu:
1.
Gertuen dauden formak unitate bisual moduan hautematen ditu.
Hurbiltasuna
Antzekoak diren formak taldekatu egiten dira eta figura moduan hautematen dira.
Antzekotasuna
Norabide batean ordenatutak elementuek figurak osatzen dituzte, forma berri moduan
hautematen dira.
Jarraitasuna
Ikusmenak forma ingurunea baina lehenago hautemateko joera du, bereziki kontrastea ala desberdintasunak (argi-
ilunak, kolorea, tamaina...) daudenean.
2.
Homogeneotasuna
Kontrastea gutxitu egiten da elementuen eta ingurunearen artean
desberdintasunak ez daudenean.
Unitatea
Garunak figura-mordoa figura bakar bat bezala hautematen du.
Kontrastea
Forma deigarriagoa da dituen ezaugarriak, hala nola, kolore, ehundura, proportzio edo kokapena,
besteengandik desberdintzen direnean.
IRUDI ADIERAZPENEAN IRUDI MOTAK
Bereizmen maila altuarekin (ikonikotasun mailaren arabera aldakorra) errealitatea
modu plastikoan adierazten dutenak; oinarri bezala irudi bisuala izango dute.
Aukera desberdinak daude, hizkuntza eta mugimendu artistiko desberdinetan ikusi
dezakegun bezala.
analogikoakerrealitatearen erakusgarriak
Arte abstraktuak errealitate berri bat proposatzen du, “errealitatearen” desberdina.
Figuraren bidezko errealitatearen errepresentaziotik urruntzen da; arte ez figuratiboa izango da.
Ez da “kanpo errealitatea” irudikatzera mugatzen.
Irudi mentalak
Garunak gogoetaren, pentsamenduaren, irudimenaren, ekintza intelektualaren
ondorioz sotzen dituenak. Irudi eta artelan askok hauetan dute jatorria.
Askok errealitateko irudi eta formetan dute jatorria.
Irudi sinbolikoak
Ideiak edo beste irudi konplexuagoak irudikatzeko erabiltzen dira.
Irudia eta ideia edo kontzeptuaren artean erlazioak ezartzen dituzten sinboloak;
unibertsaltasun maila izango dute.
Konbentzioen ondoriozko ideia eta irudien asoziazioak (seinaleak, ikurrak, markak).
Guztiok dugu norberaren unibertso sinboliko subjektiboa, egoerei zentzua ematen laguntzen
eta norberaren identitatearen eraikuntzaren parte hartzen duena.
irudi finkoak
Euskarrian mugitu gabe mantentzen direnak (argazkiak, margolanak, marrazkiak,
grabatuak, kartelak..)
irudi “mugikorrak”irudiak mugimenduan
Forma jarraitasun batean aldatzen dutenak, mugimenduaren sentsazioa
sortuz: zinema edo telebista proiekzioek, zein informatikoek, sortzen duten mugimendu sentsazioa abiadura
azkarrean gure begien aurrean igarotzen diren irudi finkoek sortzen dute.