Cloze bideogalderaosoa

Post on 28-Jun-2015

379 views 6 download

description

moMoodle cloze moduko galderak egiteko prozesu osoa urratsez urrats

Transcript of Cloze bideogalderaosoa

Aurkezpen honetan zehar cloze+bideo galdera bat egiteko urrats guztiak ikusiko ditugu.

Zure galdera zure ikasgaiari egoki diezaiokezu adibide hau ez baduzu egin

nahi. Moodle ikastaroko hamabosgarren gaian galdetegi bat daukazu. Bertan ikus ditzakezu CLOZE galderaren hiru adibide. Horietako batek erromanikoari buruzko

bideoa eta galdera batzuk ditu.

CLOZE-Multimedia

CLOZE-Multimedia 1 Berariazko karpeta egin gure dokumentuetan

Karpeta honetan gordeko ditugu behar diren fitxategi guztiak

Lehena gure lana antolatzea

CLOZE-Multimedia 2 Bideoa bilatu: irizpideak

Adibidea bideo honekin egingo dugu

Erabiltzen badugu “site:eslvideo.com” , Googlek web horren barruan soilik bilatuko du.

eslvideo.com orria ingeleseko ariketa asko ditu bideoekin. Bideoari buruzko galderak eta

erantzunak eginda dituenez lana errazten digu.

Emaitzetan bilatu: bideoa eta haren azpian galderak

eta erantzunak daude

CLOZE-Multimedia 3 Bideoa topatuta

Ez baduzu bideo berbera topatzen nahikoak dira bideo bat

eta dagozkion galderak

Galderak + erantzunak kopiatu…

…eta bloc

baten itsatsi

CLOZE-Multimedia 4 Galderetarako datuak eskuratu

Kopiatzeko: eskumako botoia (seleccionar todo)

eta gero berriro eskumako botoia

(copiar)

Gorde

CLOZE-Multimedia 5 Bideoa txertatzeko kodearen bila

Bideoaren beheko parteko Youtubeko tinbrean klikatu

Youtubeko bideoaren orrira joango gara.

Txertazeko boitoian klikatu…

Kodea hautatu eta kopiatu

CLOZE-Multimedia 6 Bideoaren “embed code” eskuratu

Txertatzeko kodea kopiatu beste bloc batera

Gorde

CLOZE-Multimedia 7 Orain arteko laburpena

1. Karpeta bat egin dugu lan guztiak gordetzeko.

2. Bideoa eta dagozkion galderak bilatu ditugu (eslvideo.com)

3. Galderak eta erantzunak kopiatu + “bloc” batean itsatsi

4. Bideoaren “Youtube” lekura joan gara txertatzeko kodearen bila

5. Bideoaren kodea kopiatu eta “bloc” batean itsatsi. Gorde.

6. Gure karpetan bi “bloc” ditugu: bideoa eta galderak

CLOZE-Multimedia 8 Cloze galderen sintaxia

Hauxe duzu cloze galderaren sintaxia. Formula orokor desberdin batzuk kopiatu ahal duzu ikastaroko ondorengo baliabidean:

3.2.1. Cloze galderetarako sintaxiak

Gloze galderek sintaxi berezia dute sistemari erantzun zuzena eta okerrak adierazteko

CLOZE-Multimedia 9 Lehen galdera prestatu-baliabideak ireki

Kodea hautatu eta kopiatzeko baliabidea (3.2.1.)ireki

Galderak gorde dituguneko “bloc”a

ireki

CLOZE-Multimedia 10 Lehen galdera prestau: hutsunea hautatu

Hutsunea joango den espazioa hautatzen dugu

Erantzun zuzena “usual” da: hirugarren aukera. Beraz beharko

dugu: Multichoice moduko sintaxia eta hirugarren erantzuna zuzenekoa

CLOZE-Multimedia 11 Lehen galdera prestau: sintaxia kopiatu

Bagoaz Moodle Irakasleentzat ikastarora eta kopiatzen dugu dagokion

sintaxia

CLOZE-Multimedia 12 Lehen galdera prestau: sintaxia itsatsi

Aktibatzen dugu berriro galderen “bloc” eta lehen hautatutako espazioan

galderaren sintaxia itsasten dugu

CLOZE-Multimedia 13 Lehen galdera prestau: sintaxia egokitu-1

Erantzun zuzena ebaki

Orain ixak ordeztu behar ditugu

CLOZE-Multimedia 14 Lehen galdera prestau: sintaxia egokitu-2

Erantzun zuzena itsatsi “XXXXXXX” gainean

CLOZE-Multimedia 15 Lehen galdera prestau: sintaxia egokitu-3

Hau badugu ondo

Orain erantzun oker bat hautatu eta ebaki

CLOZE-Multimedia 16 Lehen galdera prestau: sintaxia egokitu-4

Eta erantzun oker baten gainean itsasi ixak ordezkatuz

CLOZE-Multimedia 17 Lehen galdera prestau: sintaxia egokitu-5

Bi hauek baditugu ondo

Azken erantzun okerra hautatu eta ebaki

CLOZE-Multimedia 18 Lehen galdera prestau: sintaxia egokitu-6

Azken erantzun okerra dagozkion ixen gainean itsatsi

CLOZE-Multimedia 19 Lehen galdera prestau: sintaxia egokitu-7

Badugu cloze galdera egokituaNahi badugu balioa aldatu ahal dugu

CLOZE-Multimedia 20 Gainontzeko galderekin berdin egin

Hutsunea hautatu

Bere lekuan sintaxi

orokorra itsatsi (ikastaroko 3.2.1 orritik

kopiatu)Ixen lekuetan

erantzunak itsatsi

CLOZE-Multimedia 21 “Bloc de notas”en galdera guztiak gorde

Amaiera: galdera guztiak beteta eta lerro librerik gabe.

GORDE

CLOZE-Multimedia 22 Galderarako karpetan bi “bloc” ditugu

Hauxe da behar dugun guztia galdera burutzeko

Prestatze lanak amaitu dira. Gure ikastarora joango gara galdera

burutzera

CLOZE-Multimedia 23 Cloze motako galdera berria sortu

Gure ikastaroan sartu, galderetan. Galdera

berria sortu: Txertatutako erantzunak (Cloze))

CLOZE-Multimedia 24 Galderarren izena eta kategoria

Erosoago lan egingo dugu editore haundian: klikatu

ikono honetan

Kategoria hautatu eta galderaren izena idatzi

CLOZE-Multimedia 25 Bideoa sartzeko taula bat egin

Ezer baino lehen, editorean lerro batzuk irekiko ditugu. Gero saguarekin bigarren

lerrora itzuliko gara. Bigarren lerroan gaudela taula bat sortzeko botoiari eragin

Web orrian edukiak hobeto banatzeko taulak erabiltzen dira, hartara taula baten barruan jarri ahal dugu irudi edo bideo bat eta testua inguruan.

Taulekin lan egiteko MOZILLA

esploratzailea da hobea

CLOZE-Multimedia 26 Bideoaren taularen ezaugarriak ezarri

Lerro bateko eta zutabe bateko taula

Zabaleraren %50ekoa

Ezkerreko lerrokadura eta 3 pixeleko ertza.

CLOZE-Multimedia 27 Galdera idatzi eta bideoa kokatzeko ixak

Lehenengo lerroan galderaren prozedura

idazten duguTaularen barruan ixa pilo bat

idazten ditugu HTML lengoaiara pasatzerakoan jakiteko non

itsatsi behar dugun bideoaren kodea

CLOZE-Multimedia 28 “Bloc de notas”etik cloze galderak kopiatu

Irekitzen dugu galderen “bloc de notas”, dena hautatu eta kopiatu.

CLOZE-Multimedia 29 Galderen testua editorean itsatsi

Taularen aldamenean kokatu eta saguaren eskumako

botoiaz: itsatsi

CLOZE-Multimedia 30 Bideoaren kodea txertatu: HTML lengoiara aldatu

HTML iturrira pasatzeko botoiari eragin

CLOZE-Multimedia 31 HTML iturrian ixak bilatu eta hautatu

Saguaz ixak hautatu

CLOZE-Multimedia 32 Bideoaren kodea gorde dugun “bloc de notas” ireki eta kodea kopiatu

“Seleccionar todo” + “Copiar”

CLOZE-Multimedia 33 Bideoaren kodea itsatsi ixak ordeztuz

Editore haundira itzuli, eta ixak hautatuta daudela, eskumako botoiaz gainean klikatuz: itsatsi

CLOZE-Multimedia 34 Bideoaren HTML kodea itsatsita. HTML iturria aldatu

Amaitu dugu. Emaitza ikusteko HTML iturria aldatu…

CLOZE-Multimedia 35 Editore handitua itxi

Gerta daiteke emaitza editorean ere ez ikustea. Dena dela editore handitua itxi.

CLOZE-Multimedia 36 Galderaren orrian: aldaketak gorde

CLOZE-Multimedia 36 Galderen zerrendan aureikusteko botoiari eragin

CLOZE-Multimedia 19 Emaitza ikusi eta probatu