7 aholku mezu elektronikoak ondo diseinatzeko

Post on 15-Apr-2017

85 views 4 download

Transcript of 7 aholku mezu elektronikoak ondo diseinatzeko

7 aholkumezu elektronikoen diseinuahobetzeko

Mezu elektroniko ulerterrazak osatzeko argi eta erraz idazteaz gain, testuaren diseinuari ere ondo erreparatu behar diozu, eta, horretarako, aholku batzuk aplika ditzakezu.

1 Luzera

Ez da komeni mezuak hiru paragrafo baino gehiago izatea. Horrela, mezua osorik ikusiko da pantailan, korritze-barra erabiltzeko beharrik gabe.

2 Tarte zuriakIrakurketa errazteko, utzi tarte zuriak paragrafoen artean eta mezuaren marjinetan. Espazio hutsak testua egoki egituratzen laguntzen du eta mezuaren ideiak hobeto bereizten dira. Aldiz, informazioa kontzentratuegi eskaintzeak ulergarritasuna moteltzen du.

3 Letra mota

Letra mota ondo aukeratzeak nabarmen errazten du testuaren irakurketa. Erabil itzazu ohiko letra motak, testua posta elektronikoaren plataforma ezberdinetan irakurri ahal izateko.

4 Letra tamaina

Letraren tamainari dagokionez, 12 puntukoa gomendatzen dugu, tarteko neurri egokia baita pantailan zein paperean irakurtzeko.

5 Letra larriak

Ez idatzi dena larriz, pantailan letra larriak OIHUAK dira eta. Gainera, larriz idatzitako testuak nekagarriak dira, eta irakurketa oztopatzen dute, ez baikaude ohituta horrela irakurtzen.

Letra larrien erabilera

Testua nabarmentzeko baliabiderik gomendagarriena letra lodia da. Hala ere, formatu gabeko testuetan letra lodia islatzen ez denez, letra larria erabil daiteke hitz solteak bereizteko (neurriz).

6 Kolorea

Kontuan izan testu zatiak nabarmentzeko ez duzula kolorerik erabili behar. Hobekien ikusten dena letra beltza da, hondo zuriaren gainean. Salbuespen gisa, koloreak erabiltzen dira loturak nabarmentzeko.

7 Diseinu soilaSaiatu testuei diseinu soila ematen, koloreak, aukera tipografikoak eta letra tamainak gehiegikeriaz erabili gabe. Izan ere, postaren konfigurazioaren arabera, aukera horietako asko ez dira beti ikusgarri, eta, ondorioz, erabiltzaile batzuek informazio hori galtzeko arriskua dute.

Bukatzeko …

Mezu elektronikoen diseinuarekin lotutako aholku hauek erabiliz gero, nabarmen hobetuko duzu komunikazioa zure posta-hartzaileekin.Adibidea ikusi