Post on 23-Jan-2020
Zure diruaren garrantzia
4. DBHko Gida Didaktikoa
Bizi garen munduan guztizko interkonexioa dago, gure
ekintza guztiek ondorio orokorrak dituzte.
Egilea: Laguntzailea:
Lizentzia:
“Errekonozimendua –Ez komertziala-Berdin parekatu “
Espainia. Creative Commons
1
AURKIBIDEA Aurkibidea..................................................................................................................... 1 Sarrera…………………………………………………………………….....………………... 2 1. Justifikazioa….………………………………………………...……………................... 3
2. Oinarrizko gaitasunei egidako ekarpena...……………..…………......………….. 5
3. Unitatearen xede didaktikoak …..……………………….…..………….…............. 7
4. Edukiak: Zure diruaren garrantzia......................................................................... 8
5. Metodologia…………………………………………….………..…………….……….. 9
6. Saioen plangintza…………...…………………………………….……..…............... 12
7. Jarduera osagarriak eta sakontzekoak................................………………..….. 17 8. Eranskinak……………………………………………………………………………….. 18
2
Sarrera
Gida didaktiko hau da Fiarek egindako hezkuntza-proposamena; izan ere,
proposamen horrek Diruak eta finantzek gure gizartean duten tokia eta horien
eragina mundu mailako justizia ekonomikoan izenarekin ezagutzen den
sentsibilizazio-proiektua osatzen du. Proiektu hori Bizkaiko Foru Aldundiak
finantzatu du, laguntzak emateko programaren esparruan, zertarako eta,
garapenerako laguntza-, sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak egiteko.
Material honekin egin nahi da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH)
laugarren mailako ikasleak sentsibilizatu, diruak eta finantzek gure gizartean
duten tokiaz eta horien eraginaz mundu mailako justizia ekonomian, eta,
berebat, ohiko modelo ekonomikoa aldatzeko beharraz.
Material didaktiko hau DBH-ko laugarren mailako ikasleekin lan egiten duten
irakasleentzako egin da eta eurentzat diseinatuta dago.
3
1. Justifikazioa
Bizkaiko Foru Aldundiaren egitasmo gidatzaileak, 2009-11. urteetako
garapenerako lankidetzari dagokionez, garapenerako hezkuntzari eskainitako
atalaren lehen paragrafoan hauxe baieztatzen du: “Garapenerako hezkuntza
hezkuntza-prozesu bat da, bideratuta dagoena, besteak beste, kontzientzia
kritikoa sortzera munduko errealitatearen aurrean; herritar guztiak ere
sustatzera, mundu mailako politikan parte hartze aktiboa eta arduratua izan
dezaten, eta gizartea mobilizatzera, gizakiaren garapen bidezkoa, ekitatearen
araberakoa eta iraunkorraren alde, betiere giza eskubideei sor zaien begirunea
aintzat hartuta”.
Hezkuntzaren Lege Organikoak azpimarratzen du herritarrak gai bihurtzea dela
hezkuntzaren helbururik behinenetakoa; hainbatez, horrek eragiten du heziketa
morala zeharka gailentzea hezkuntzaren aldi guztietan. Heziketa horrek
barneratzen du jokabide eta balore esanguratsuak ikastea, zertarako eta,
gurea bezain gizarte korapilatsuetan parte hartzeko, eta, errealitateari begira,
hausnarketa kritikoa egiteko.
Ikasketa horiek bultzatzen dute gaztearen heldutasun moralaren prozesua,
elkarrizketarako irekia den arrazionaltasuna erabilita, eta, oro har, gazteei
lagundu egiten diete autonomia eta gaitasun kritikoa maila bat gorago
igoarazten.
Egun, kontsumitzaile gisa hartutako erabakiek sare izugarria osatzen dute. Zinez,
zio txiki horien batuketek berehalako ondorioak sortzen dituzte maila handi
batean eta urrun egon daitezkeen tokietan, halakoak sortzeko beren-beregi
guk adostasunik eman ez arren. Krisi ekologikoari buruz hitz egiterakoan maiz
gogoratzen digute horiek etorkizuneko belaunaldietan ere eragina izan
dezaketela eta, azken finean, mundu osoaren egonkortasunean. Esan
dezagun bide batez, ondorio horiek ez ditugula ezagutzen edo, behintzat,
horien erantzukizuna ez dugula geure gain hartzen. Horrenbestez, nahi izan ala
ez, ekonomiako militanteak gara, konpromisoak hartzen ditugulako (kontsumo-
aukerak) eta horien bitartez eraiki dugulako gizartea. Beharbada beste garai
4
batzuetan jakin ahal izango genuen baserri zehatz bateko esnea
kontsumitzeak, denda batean edo bestean arropa erosteak edota geure dirua
tokiko finantza-erakunde txiki batean gordailutzeak ekar zitzaketen ondorioak.
Egun, ezin da halakorik egin, ez, behintzat, modu errazean.
Herritar eragilea eta arduratsua izatea ez da bakar-bakarrik halakoa zarela
sinestea ; izatez, herritar eragilea eta arduratsua izatea da, gehienbat, gura
izatea horretara iristea eta jakitea halakoa nola izan, gero halakoa izaten
aritzeko. Helburu horiek lortzeko modurik seguruena eta egokiena hezkuntza
da, gizartean ekonomia-alorrean, herritar eragileak eta arduratsuak heztera
bideratuta dagoena. Politika-hezkuntzak lehentasun erabakigarria du
ekonomia-alorrean, justiziari eta erantzukizunari dagokienez.
Esandakoak justifikatzen du honelako unitate didaktikoak egotea; egiatan,
horien bitartez nahi izan da zer eta, justizia garatzea oztopatzen duten
norbanakoen nahiz taldeen jokabideetan, gizartean askatasuna eta
berdintasuna sentsibilizatzea eta heztea. Kasu zehatz honetan, kontua da,
herrien eta gizarteen garapenerako finantza-bitartekotzak eta ohiko eredu
ekonomikoaren aurrean beste alternatiba batzuk egoteak dituzten ondorioak
sorraraztea. Alternatiba horien bitartez nahi izan da, hain zuzen ere, ekonomia
eta gizarte zuzenagoa eta duinagoa sustatzea.
5
2. Oinarrizko gaitasunei egindako ekarpena
2006. urteko Hezkuntzaren Lege Organikoak gaitasunen alorra sartzen du
hezkuntza-sistemaren curriculumaren definizio eta antolakuntzan. Gutxieneko
edukiei buruzko Dekretuaren I. Eranskinean, 2006. urteko abendukoan,
definitzen dira oinarrizko gaitasunak eta bertan deskribatu ere horietariko
bakoitza, eta, berebat, gai desberdinek nola laguntzen duten horien
garapenean, hezkuntza ziklo guztietan.
Zure diruaren garrantzia izeneko unitate didaktiko honen bitartez gauzatzen da,
eta zuzenean eta oinarrian gauzatu ere, gizartearen eta herritarren gaitasuna.
Horren arrazoi da unitatean ikasitako gaiak, hala nola, gizartea osatzeko
finantza-bitartekotzaren ondorioak eta ohiko eredu ekonomikoaren aurrean
diren alternatibak, hain justu ere, arazo etikoa, ikaslea bultzatzen duena
hausnarketa pertsonala egitera.
Gaitasun horrek ahalbidetzen du zein gizartetan bizi eta horren errealitatea
ulertzea; herritar demokrata moduan lankidetzan jardutea, elkarrekin bizitzea
eta horretan aritzea, eta konpromisoa hartzea.
Unitate didaktikoa ari da balore-eskala propio eta pertsonala lantzen, modu
zuhur eta kritikoan.
Beste ikuspuntu batetik begiratuta, lantalde parte-hartzaileen dinamikak
garatzen direnez gero, erabilitako metodologiak ere lagundu egiten die
gizarteari eta herritarrei gaitasun hori eskuratzen; hainbatez, dinamika horiek,
helburu berbera lortze aldera, erraztu egiten dituzte maila berekoen arteko
topaketa eta ikasleen arteko lankidetza. Modu horretan lotura sozialak sortzen
dira euren artean eta gaitasun hori indartzen da.
Halaber, eskoletan erabilitako lan-sistemak ere gaitasuna sustatzen du,
bakoitzaren autonomia eta ekimenari dagokienez, eta lagundu egiten dio
norbanakoari jarrera bat hartzen eta bere burua defendatzen, elkarrizketaren
bidez. Banakako balorazio eta hausnarketak egitea eskatzen zaienez gero,
6
ikasleek euren ikuspegi pertsonala landu behar dute eta, horren ondorioz,
euren autonomia ere moldatu.
Hizkuntza-komunikazioa da, zeharka bada ere, landutako beste gaitasunetako
bat. Unitatearen lan guztia irakurketan, idazketan, entzute eta erantzunean
oinarritzen da; oro har, komunikazioa etengabe lantzen da. Honela terminoak
eta kontzeptuak egoki erabiltzeak duen garrantzia azpimarratzen da, eta, era
berean, ikaslearen hiztegia aberastu.
7
3. Unitatearen xede didaktikoak
1. Ekonomia-arloan, pentsaera kritikoa garatzea, injustiziarentzat
mesedegarri diren kontsumo-jarraibideak identifikatzeko eta
konturatzeko zer nolako eragina duten banakako aukerek espazio
publikoan.
2. Fiareren proposamena ezagutzea, finantza-bitartekotzaren eta banku
etikoaren alternatiba gisa eta zalantzarik gabe balioztatzea gizarte
zuzenagoa eraikitzeko ahaleginak, dirua modu arduratsuan erabiliz, eta
halako gizartearen beharrizana ulertzea.
3. Gizartea osatzeko, diruak eta finantza-sektoreak duten garrantzia eta
pisua ulertzea.
4. Lantaldeetan integratzea eta horiekin lankidetzan aritzea, modu
eraginkorrean elkarrekin komunikatzea, elkarrizketa eta parte-hartze
demokratikoaren bitartez, modu aktiboan parte hartuta helburu
erkideak lortzeko.
8
4. Edukiak: Zu diruaren garrantzia
(Kontzeptuari buruzkoak)
- Kontsumo-gizartea eta ondorioak
- Dirua eta horren erabileta arduratsua eta kritikoa
-Banku etikoak eta finantza alternatiboak
Fiare eta banka etikaren proiektua
(Prozedurari buruzkoak)
- Arrazoitutako elkarrizketaren erabilera
- Errealitatearen azterketa kritikoa
- Nork bere jokabideei buruzko hausnarketa
(Jarrerari buruzkoak)
- Kontsumo-gizartearen aurrean joera kritikoa
- Injustizia-egoeren eta horren iraunarazte eta aldaketaren aurrean,
erantzukizu pertsonala
9
5. Metodologia
Metodologia edozein unitate didaktikoren zati oinarrizkoa da, are gehiago,
honen moduko unitatearen kasuan, berori baita errealitate zehatz baten
sentsibilizazio-unitatea, arazo etikoak tratatzen dituena; beraz, estrategia
egokiak aukeratuz gero, jarduerak berak laguntza eman dezake pertsonen
arteko harreman zuzenagoak eta orekatsuagoak ezartzeko, eta euren gaitasun
kritikoa garatzeko.
Jarrerak gizartearen testuinguruan ikasten dira eta, zati batean, pertsonaren
eta bere ingurunearen arteko elkarreragina dute abiapuntu. Ikasleen
ikastaldiak esanguratsua behar du izan, beste modu batera esanda, eduki
berriek lotura izan behar dute aurretiaz ikasleak zituzten jakiteekin eta horiekin
bat etorri, eta jakite hori abiapuntutzat hartuta egituratuko dira eskema
materialak. Horretarako, ikasleek berak zeregin aktiboa behar du izan prozesu
honetan.
Bigarren mailako irakaskuntzako ikasleak motibatzeko, edukiek, esan bezala,
lotura izan behar dute euren afektibitatearekin, ikasleek horien alderdi ona ikusi
behar dute eta euren bizitzan esanahia dutela sinetsi.
Modu horretan, saioen ahalik eta errentagarritasun handiena bermatzeko eta
ikasleen autonomia sustatzeko helburuekin, unitate didaktiko hau egiteko
ikastaldi-estrategien plangintza eta jarduerak, teorikoak nahiz praktikoak,
baliatu dira, eta horiek ikaslearen parte-hartze eragilea eskatzen dute.
Jarraian aipatzen dira erabilitako metodologiaren alderdi esanguratsuenetako
batzuk:
• Elkartze
Ikasleak elkartzeko modu desberdinak daude: dela talde handi bakar
batean, dela azpitalde txikietan. Unitate honen bi saiotan, bi aukerak
aldizkatzen dira, bi-biek dituztelako onurak eta erabilgarritasun propioa.
10
Lehena, elkartze orokorra, alegia, honako jarduerei buruzkoa da,
zeinetan kide guztiek aldi berean zeregin bera egiten duten.
Beste une batzuetan, antolatutako jarduerak proposatzen dira, talde
mugikor edo moldakorren inguruan. Beste modu batean esanda, hiru
ikasle edo gehiagok osatutako taldeak, jarduera zehatz bat egiteko.
Elkartze hauek zeregina amaitu arteko iraupena izaten dute, eta ez dute
barneko egitura zehatzik izaten, jarduera bera baita norabideak
ezartzen dituena.
Taldean lana egitea beti da interesgarria, horrek ikasleei elkarri laguntza
emateko aukera eskaintzen dielako eta, halaber, pertsonarteko jarrerak
eta harremanak lantzen direlako, eta horrek, gainera, klasean giro ona
sortzen du.
Beste jarduera batzuk banaka egitekoak dira.
• Baliabideak eta materialak
Unitatea garatzeko proposatzen diren materialak, teorikoak nahiz
praktikoak, ikasleen ikasteko moduarekin bat etorriko dira eta ikasleak
zein estimuluetara egon ohituta eta estimulu horiekin, horien bitartez
lortuko baita eurek arretaz jarraitzea; hain zuzen ere, egungo 16 urteko
ikasle batek ez du zer ikusirik orain dela hiru hamarkada adin bera
zutenekin. Egungo gazteak estimulu azkarrak, zirraragarriak eta sendoak
jasotzen ohituta daude, horrexegatik Power Point moduko tresna bat
oinarri bezala erabiltzea, baliagarria da euskarri gisa irakaslearentzat,
bere aurkezpena egiteko orduan eta osagai gisa, jakinarazi nahi diren
ideiak argitzeko orduan. Horrelako euskarria lagungarria da, izatez,
taldearen arreta erakartzeko, ikasgai erkidea ikasteari begira, hain juxtu
ere, beste baliabide batzuk baino erakargarriagoa delako, bertan sartu
ahal baitira bideoak edo irudiak.
11
• Ariketak eta jarduerak
Proposatutako jarduerak era askotakoak dira, batzuk ikasleak
motibatzeko erabiltzen dira; halakoak dira laneko lehen saioan egiten
direnak, horietan galderak egiten zaizkie ikasleei, eurak ustekabean
harrapatzeko eta horrela eurek gogoeta egin dezaten; beste batzuk
ikasgaiak sakontzeko, errepasatzeko eta finkatzeko eta abarretarako
erabiltzen dira.
12
6. Saioen plangintza
Jarraian adierazten da jardueren egitaraua, hezkuntza-unitatearen bi saioetan
egin beharrekoa; saioek 50 minutuko iraupena dute.
1. SAIOA
Unitatearen helburua:
- Ekonomia-arloan, pentsaera kritikoa garatzea, ingurune fisiko eta sozialean,
kontsumorako gure erabakiek dituzten ondorioak identifikatzeko eta
injustiziarentzat mesedegarriak direnak antzemateko eta horrela
balioztatzeko banakako aukerek duten eragina espazio publikoan.
- Lantaldeetan integratzea eta horiekin lankidetzan aritzea, modu
eraginkorrean elkarrekin komunikatzea, elkarrizketa eta parte-hartze
demokratikoaren bitartez, modu aktiboan parte hartuta helburu erkideak
lortzeko.
Saioaren helburuak:
- Nork bere kontsumorako dituen ohiturak eta horien ondorioen gaineko
enpatia eta kontzientzia bultzatzea.
Edukiak:
- Kontsumo-gizartea eta horren ondorioak
- Dirua eta horren erabilera arduratsua
13
Jardueren segida Aurreikusitako
Iraupena
(minututan)
Baliabideak
1. Gaia 5’ -Ordenagailua
-Proiektagailua
-Power Point (2. diapositiva) 1. eranskina
2. Kausa-efektua 20’
-1. Lan Fitxaren fotokopiak
- Power Point. (3. Diapositiva) 1.
eranskina
3. Dirua eta horren erabilera
arduratsua
5’ -Ordenagailua
-Proiektagailua
- Power Point aurkezpena(5 eta 6.
diapositiba)
1) Gaia. Saioa sarrera-jarduerarekin hasten da. Jarraian esaldi bat ematen
zaie ikasleei, eurek horri buruz hitz egin dezaten eta gainerako kideekin
partekatu ditzaten esaldi horrek eurei sorrarazitako iritziak eta
hausnarketak. Hauxe da esaldia: “Bizi garen munduan guztizko
interkonexios dago, gure ekintza guztiek ondorio orokorrak dituzte".
2) Kausa-efektua. Jarduera hau “Benetan nahi duzu milioiak izan?”
delakoaren moldaketa bat baino ez da; egin-eginean ere, esamolde
hori Mugarik gabeko Ekonomialariak deituriko erakundeak asmatu zuen
Ekonomia zuzenago baten alde izeneko euren unitate didaktikoan
erabiltzeko. Hariari segiz, jarduera honen helburua da nork bere
kontsumorako dituen ohituren eta horien ondorioen gainean kontzientzia
bultzatzea eta sumindura sortzea, munduan dauden injustizien aurrean.
Irakasleak galdetzen du nori gustatu litzaiokeen, edozeren gainetik
aberatsa izatea; eskua altxatzen duten ikasleen artean, bost aukeratzen
dira. Bost ikasle horiek osatuko dute talde bat eta gainerako ikasleek,
bestea. Talde bakoitzari txartel mordoxka bat emango zaio, eta
jakinaraziko zaio helburua dela dena ez galtzea; horretarako
mordoxkatik porrot-txartela ateratzea saihestu beharko dute.
14
Txartelak zenbakien arabera ordenatuko dira eta ordena horren
arabera aterako dira. Lehenengo taldearen txarteletan, gizartearen
ezaugarriak azalduko dira, eta bigarrenekoetan, egintza horien
ondorioak. Txartelak ateratzen joango dira, bukatu arte eta mordoxkan
batik ez geratu arte. Jarduera amaitu ondoren, elkarrizketa hasiko dute
ikasleek, partekatu ditzaten izandako inpresioak eta, oro har, nola sentitu
diren azaltzeko.
3) Dirua eta horren erabilera arduratsua. Power Point-tresna baliatuta,
irakasleak aurkezpen labur bat egiten du, diruaren balioari buruz eta
horren erabilera modu arduratsuan egiteko premiari buruz.
15
2. SAIOA
Unitatearen helburuak:
- Lantaldeetan integratzea eta horiekin lankidetzan aritzea, modu
eraginkorrean elkarrekin komunikatzea, elkarrizketa eta parte-hartze
demokratikoaren bitartez, modu aktiboan parte hartuta helburu erkideak
lortzeko.
- Gizartea osatzeko, finantza-sektoreak dituen garrantzia eta pisua ulertzea.
- Finantza-tartekaritzaren eta banku etikoaren alternatibak ezagutzea eta
zalantzarik gabe balioztatzea gizarte zuzenagoa eraikitzeko ahaleginak,
dirua modu arduratsuan erabiliz.
Saioaren helburuak:
- Fiareren finantza-tartekaritzaren alternatiba etikoa eta horren eragina
ezagutzea.
- Aurrezkiari aurre egiteko modu desberdinen kontzientzia hartzea.
Edukiak:
- Dirua eta horren erabilera arduratsua eta kritikoa
- Banku etikoak eta finantza alternatiboak
FIARE eta banku etikoen proiektua.
16
Jardueren segida Aurreikusitako
Iraupena
(min)
Baliabideak
1. Aurrezkia, bankuak eta
aurreztaile motak
10’ - Ordenagailua eta proiektagailua
. Power Point aurkezpena (7.eta 8,
diapositibak) 1.eranskina.
2. Aurreztaile-ariketa 10’ -II.lan fitxaren fotokopiak 3. eranskina
3. Banku etikoaren aurkezpena
5’
-Ordenagailua eta proiektagailua
-Power Point aurkezpena. (9 eta 10
diapositibak) 1. eranskina
4. Ezaugarriak 15’ -III. Lan –fitxaren fotokopiak 4. eranskina.
5. Fiareren aurkezpena 10’ - Power Point aurkezpena. (11 eta 12.
diapositibak) 1. Eranskina.
-Inteneterako sarbidea
1) Aurrezkia, bankuak eta aurreztaile motak aurkeztea. Irakasleak, Power
Point baliatuta, aurkezpen labur bat egiten du.
2) Aurreztaileen ariketa. Ikasleek binaka garatzen dute ariketa eta amaitu
ondoren, “talde zabalean” egiten dituzte euren zuzenketak.
3) Banku Etikoaren aurkezpena. Iraskasleak modu erraz batean Banku
Etikoa aurkezten du, ekonomia solidarioaren alternativa gisa.
Horretarako, Power Point-tresna erabil dezake.
4) Ezaugarriak. Ikasleek taldean egiten dute III. lan-fitxa; ariketa honetan,
ikasleek baku etikoaren ezaugarri bereziak identifikatu behar dituzte eta
aukera arrazoitu. Ariketa bukatu ondoren, “talde zabalean” egiten
dituzte haien zuzenketak.
5) Fiareren aurkezpena. Irakasleak Fiareren aurkezpena egiten du, banku
etikoaren proposamen gisa..
17
7. Jarduera osagarriak eta sakontzekoak
• Abestien bidez egindako jarduera. Ikasleei eskatu ahal zaie klasera ekar ditzatela aurretiaz ezagutzen dituzten abestiak, horien hitzek kontsumo-gizartea salatzen badute; horrez gain, abesti horiek klasean entzuteko jarri daitezke eta ikasleei eskatu azal dezatela abesti horietan zertaz ari diren protestatzen.
Abestien adibideak:
- “Consumismo” izenekoa, Habeas Corpus - “Muere en paz” izenekoa, Def con Dos - “Consumo gusto” izenekoa, Skap - “Libre” izenekoa, Berri Txarrak - “Canción Consumo” izenekoa, Luis Eduardo Aute
• Diruaren historia modu arin, erraz eta erakargarrian jakiteko, “El
Concursante” deituriko filmaren zati bat ikus daiteke. • Aldizkarietan agertzen diren moduko testa egin daiteke, horren bitartez
galdera honi erantzuteko: nolako aurreztailea zara zu? Galdera horri erantzuteko aukerak hauek izango lirateke: solidarioa, agresiboa, axolagabea, eta abar.
• Jarraiko bideoak interesgarriak izan daitezke elkarrekin egindako
hausnarketa eta iruzkinari begira:
- “El Concursante” izeneko filma. - “El valor de las cosas” izeneko laburmetraia. - “La isla de las Flores” izeneko laburmetraia - Setem-en “El ultimátum evolutivo” izeneko bideoa - Setem-ek Banca Limpia kanpainarako egindako bideoak.
• Interesgarria izango litzateke, berebat, proiektuen dinamika bat sortzea,
ikasleek egin ditzaten euren kabuz osagai desberdinei buruzko ikerketak, esaterako:
- Ekonomia solidarioa. - Kontsumismoaren ondorioak gizartean. - Kontsumismoaren eragina eta horren ondorioak garapen bidean
dauden herrietan. - Kontsumorako jarraibideen ondorioak ingurunean. - Banku Etikoaren aldeko kanpainak edota ohiko bankuen abusu
eta jokabide zitalei buruzko salaketak.
18
8. Eranskinak
Jarraian lagungarriak izan daitekeen dokumentuak aurkezten dira.
19
1. Eranskina
Power Point aurkezpena: Irakaslearentzat 1. diapositiba
Egilea: Laguntzailea:
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
2.diapositiba
Bizi garen munduan guztizko interkonexioa dago, gure
ekintza guztiek ondorio orokorrak dituzte.
Zure diruaren garrantzia, Fiare 2
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
3.diapositiba
Zure diruaren garrantzia, Fiare
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
4.diapositiba
Diruak badu usainik.Zenbait erosi eta diru kantitate bat ordaintzen dugun bakoitzean, diru
gutxi zein asko izan, enpresa horren eta erabiltzen dituen produkzio
metodoen arrakastari laguntzen diogu.
Sistemak kontsumitzailetzat behar gaitu, funtsezko kate maila gara,
horregatik botere handua dugu.
Aukeratzen dugunean, ekintza hori garrantzitsua da, dirua nola eta zertan
erabili erabakitzen dugunean, erabaki horiek garrantzitsuak direlako.
Zure dirua erabiltzeko moduak, erabilera horren ondorioen
erantzunkizuna ere ematen dizu.
Zure diruaren garrantzia, Fiare 4
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
20
5. diapositiba
DiruarenDiruaren erabileraerabilera
garrantzitsuagarrantzitsua da, da,
baitabaita gastatugastatu ezez etaeta
aurrezteaaurreztea
erabakitzenerabakitzen
duguneandugunean ere.ere.
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
6. diapositiba
El ahorroJendeak, dirua luzaroan erabiliko ez duenean, bankuetan gordetzen du. Bankuek, berriz, diruagordetzeko modu desberdinak eskaintzen dituzte.
Zure diruaren garrantzia, Fiare 6
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
7.diapositiba
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
8. diapositiba
Aurreztaile mota
� Aurreztaile gogorra
� Aurreztaile axolagabea
� Aurreztaile kontserbadorea
� Aurreztaile arduratsua
� Aurreztaile zuzen eta solidarioa
Zure diruaren garrantzia, Fiare 8
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
21
9.diapositiba
Aukera arduratsu batzuk� Elkartasunezko ekonomiak, gure gizartean diren
injustizia era desberdintasun mota guztiak aldatzea lortzeko lan egiten du.
Zure diruaren garrantzia, Fiare 9
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
10. diapositiba
Banka etikoko ekimenak� Diruaren balio soziala iragartzen dute:
� Kredituaren bidez, gizartean eragin positiboa duten jarduera ekonomikoei laguntza ematen diete.
� Dirua enpresa, jarduera eta proiektu sozial, ekologiko, kultural eta solidarioei uzten diete eta, horrela, giza garapenaren alde egiten dute, bai munduko iparraldeko gizarteetan eta bai hegoaldekoetan ere.
� Aurrezki eta inbertsio produktu arduratsu eta gardenak eskeintzen dituzte.
Zure diruaren garrantzia, Fiare 10
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
11. diapositiba Fiare:
banka etikoko proposamen batHelburu bikoitza bete nahi du:
� Gizartean eragin positiboa duten jarduera
ekonomikoak finantzatzea. Esan nahi
baita, proiektu eta enpresa sozial,
ingurumeneko, kultural eta humanitarioei
laguntza ematea...
� Aurreztaile eta inbertitzaile arduratsuei
honelako jarduerei laguntza emateko
aukera eskeintzea, finantza entitateak
beren dirua zertan erabiltzen duen
arduratsuki erabakitzeko bidea eman
duelarik.
Eta hori guztia era garden batean.
� http://www.proyectofiare.com/Zure diruaren garrantzia, Fiare 11
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
12.diapositiba
Zure diruaren garrantzia, Fiare 12
Finantzaturiko proiektuak:
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
___________________________________
22
2. Eranskina
I. Lan fitxa: Zorte kontua
Txartelak: Irakasleak txartelak puntuetatik ebakiko ditu eta pila bi egingo ditu; pila hauek sortu diren bi taldeen aurrean jarriko ditu.
❶❶❶❶ KAUSA
Papera agertu zenean, honek abantaila
handiak ekarri zituen, zalantzarik gabe, lehen
zeuden beste euskarri batzuen aldean
(harlauzen aldean, adibidez). Gaur egun lehen
munduan papera eduki ahal izatea guztiz
normala da. Denok erosi ahal ditugu ehunka
orri dakartzaten paketeak, blok eta
koadernoak, eta prezio merkean gainera.
Lehen munduko pertsona bakoitzak, papera
eta kartoia kontsumitzen duenean, zuhaitz
bat erabiltzen du urtero. Herri garatuetan,
batez beste, pertsona bakoitzeko kilogramo
bat paper eta kartoi botatzen da astero.
❶❶❶❶ ONDORIOA
WWFren arabera, egunero 40.000 futbol
zelairen pareko baso superfiziea galtzen da.
Honen arrazoi nagusiak basoetako suteak,
legez kanpoko mozketak, baso bihurtzeak,
klima aldaketaren ondorioak eta neurriz
kanpoko kontsumoa dira.
❷❷❷❷ KAUSA
Iragarki bat aldizkari bateko moda orrialdean:
“Bakero desgastatuak prezio erdian; neurri
eta estilo guztiak, gerturatu!”.
❷❷❷❷ ONDORIOA
Bakeroen higatu itxura lortzeko, sandblasting
izeneko teknika erabiltzen da, hots: ehunaren
gainean area zorrotada aplikatzen da
zuzenean. Metodo hau 1966an debekatu zen
Europan baina beste herrialde batzuetan,
adibidez Turkia, Bangladesh, Txina edo
Indian, legezkoa da oraindik eta bertan egiten
da guk janzten dugun arroparik gehiena.
Kalkulatzen denez, 5.000 enplegatu inguru
silikosi izeneko gaixotasun kronikoak jota
daude.
23
❸ KAUSA
Autoa oso garraiobide erosoa da: arina eta
eraginkorra da eta pertsonei
independenteagoak izateko aukera ematen
die; gaur egun ia familia guztiek daukate auto
bat edo bi. Espainiako Estatuan 18 milioi
ibilgailu daude.
❸❸❸❸ ONDORIOA
Hiru hamarkadatan obesitatea azeleratu egin
da; honekin zerikusia duten faktoreetako
batzuk sedentarioak izatea eta kotxea gehiegi
erabiltzea dira.
❹ KAUSA
Bidaiak egitea gero eta errazagoa da, web orri
pila bat baitugu eskura, urteko edozein
sasoitan prezio merkeko hegaldiak bilatu ahal
izateko.
❹ ONDORIOA
Aireko hegaldi kopurua esponentzialki gehitu
da, kostu txikiko konpainiak agertu baitira, eta
honen ondorioz hegazkintzaren sektoreak
atmosferaren kutsaduran gero eta eragin
handiagoa du. Hegazkintzaren kutsadurazko
isuriak 1994tik 2004ra %85 hazi dira. Kotxeek
ez bezala, hegazkinek beren kutsadura goi
atmosferan ere isurtzen dute, estratosferako
ozonoa ere ukiturik.
❺ KAUSA
10 eta 15 urteen bitarteko haurren %5ek eta
gazteen %85ek sakelako telefonoa daukate;
teknologia hau luxuzko produktutzat sortu
zen, baina azkar-azkar hedatu da. Leku
aldaketetan denbora eta dirua aurrezteko
bidea ematen du eta aukera ematen digu
mezu, dei eta argazkien bidez etengabe
kontaktuan egoteko.
❺❺❺❺ ONDORIOA
Egunero erabiltzen ditugun sakelako
telefonoak egiteko, batez ere Afrikan,
kontinentearen erdi aldeko herrialdeetan
aurki daitekeen mineral urri bat behar da.
Mineral honen izena Koltan da. Eta gure
errealitatetik urruti badago ere, baliabide urri
hau ustiatzeagatik benetako gatazkak izaten
dira.
Gainera, sakelako telefonoen osagairik
gehienak Asiako herrialdeetan fabrikatzen
dira eta bertan langileen soldatak eta laneko
baldintzak beharko liratekeen baino askozaz
txarragoak izaten dira.
24
3. Eranskina
II. Lan fitxa: Irakaslearentzat.
• Jarraian agertzen diren ezaugarriak dagokien aurreztaile motarekin lotu.
AURREZTAILE MOTA
1. Aurreztaile gogorra 2. Aurreztaile axolagabea 3. Aurreztaile kontserbadorea 4. Aurreztaile arduratsua 5. Aurreztaile zuzen eta solidarioa
EZAUGARRIAK:
a) Bere aurrezkiei ahalik eta etekinik handiena atera nahi die, ahalik eta denborarik laburrenean ahal den diru gehiena lortu nahi du eta horretarako guztia galtzeko arriskua ere hartuko du. ( ) 1
b) Ez da kezkatzen bankuek irabazi arin horiek nola edo zeren truke lortzen
dituzten jakiteko. Batzuetan honela pentsatzen dute: “Bankuak beste batzuek kontrolatu behar dituzte. Joko honetan guztiek irabazi nahi dute ahalik eta gehiena. Zuk ere zergatik ez? ( ) 1
c) Honela pentsatzen duzu: “Nire bankuak, nire aurrezkiak erabiliz, dirua irabazten du. Zergatik ez dut nik ere irabaziko?”. ( ) 2
d) Etekinak ateratzen diren bitartean, zergatik kezkatu, bankuak diru
horrekin egiten duenaz ( ) 2
e) Bankuek dirua ziur dagoela bermatzen dute, arriskatu, nahi duenak bakarrik arriskatzen du, beraz, bankuen zerbitzuak erabili eta haien abantailak aprobetxatuko dituzu. Diruaren jabeak duen erantzukizuna, aurrezkiez ez jokatzean datza. ( ) 3
f) Bere aurrezkiez kezkatzen da, ez ditu galdu nahi, baina bankuak
aurrezkiak erabiliz egiten duenak ere kezkatzen du. Bankuan gordetzen duten diruarekin egiten duenari buruzko informazioa emateko eskatzen dio: zertan inbertitzen duen, nori eta zein baldintzatan egiten dituen maileguak… ( ) 4
g) Haren ustez diruaren zirkuituak justiziaren eta elkartasunaren alde egin
behar du beti. Diruak pertsonen zerbitzupean egon behar du, ez pertsonek diruaren zerbitzupean. Horregatik beren dirua gordetzeko, dirua arduratsuki, zuzentasunez eta elkartasunez erabili nahi duten bankuak aukeratzen dituzte. ( ) 5
25
3. Eranskina
III. Lan fitxa: Ikaslearentzat. • Jarraian agertzen diren ezaugarriak dagokien aurreztaile motarekin lotu.
AURREZTAILE MOTA
1. Aurreztaile gogorra 2. Aurreztaile axolagabea 3. Aurreztaile kontserbadorea 4. Aurreztaile arduratsua 5. Aurreztaile zuzen eta solidarioa
EZAUGARRIAK:
a) Bere aurrezkiei ahalik eta etekinik handiena atera nahi die, ahalik eta denborarik laburrenean ahal den diru gehiena lortu nahi du eta horretarako guztia galtzeko arriskua ere hartuko du. ( )
b) Ez da kezkatzen bankuek irabazi arin horiek nola edo zeren truke lortzen
dituzten jakiteko. Batzuetan honela pentsatzen dute: “Bankuak beste batzuek kontrolatu behar dituzte. Joko honetan guztiek irabazi nahi dute ahalik eta gehiena. Zuk ere zergatik ez? ( )
c) Honela pentsatzen duzu: “Nire bankuak, nire aurrezkiak erabiliz, dirua
irabazten du. Zergatik ez dut nik ere irabaziko?”. ( )
d) Etekinak ateratzen diren bitartean, zergatik kezkatu, bankuak diru horrekin egiten duenaz ( )
e) Bankuek dirua ziur dagoela bermatzen dute, arriskatu, nahi duenak
bakarrik arriskatzen du, beraz, bankuen zerbitzuak erabili eta haien abantailak aprobetxatuko dituzu. Diruaren jabeak duen erantzukizuna, aurrezkiez ez jokatzean datza. ( )
f) Bere aurrezkiez kezkatzen da, ez ditu galdu nahi, baina bankuak
aurrezkiak erabiliz egiten duenak ere kezkatzen du. Bankuan gordetzen duten diruarekin egiten duenari buruzko informazioa emateko eskatzen dio: zertan inbertitzen duen, nori eta zein baldintzatan egiten dituen maileguak… ( )
g) Haren ustez diruaren zirkuituak justiziaren eta elkartasunaren alde egin
behar du beti. Diruak pertsonen zerbitzupean egon behar du, ez pertsonek diruaren zerbitzupean. Horregatik beren dirua gordetzeko, dirua arduratsuki, zuzentasunez eta elkartasunez erabili nahi duten bankuak aukeratzen dituzte. ( )
26
4. Eranskina
Lan fitxa: Ikaslearentzat.
Banka etikoari dagozkion ezaugarriak identifikatu, zergatik aukeratu dituzun
esanez.
Badu finantzaketa ildo bat, gizartetik baztertuta dagoen edo egoteko arriskua duen jendeari zuzenduta. Maileguak emateko irizpide nagusia, eskatzaileen bermeak eta abal emaileak dira. Honelako bankuetan dirua gordetzen duten pertsonek beti dakite diru hori non inbertitzen den eta emandako maileguak hartu dituzten proiektuei buruzko informazioa lortzea oso erraza da. Bezeroen baloreekin bat ez datozen proiektuak finantzatu ahal dituzte. Beren helburu nagusia etekin ekonomikorik handiena lortzea da. Bezeroak bere dirua behar badu, nahi duenean eraman ahalko du. Gainerakoa hazten, produzitzen jarraituko du bere kontuan. Bazkideak eta bezeroak beren diruaren helburua ezagutzen dute eta haren gaineko erabakiak hartu ahal dituzte. Inbertitzeko irizpidea eta ondorengo inplikazio printzipioak hauexek dira: errentagarritasun ekonomiko eta finantzarioa eta arriskuak dibertsifikatzea. Honelako banku batzuek, ordainsari maila txikiagoak definitzen dituzte, bi helburu lortzeko, definitu ere, hots: gizartearen eta finantzen arloko errentagarritasuna. Entitate honetan dirua gordetzen duten aurreztaileak, prest daude beren etekinak diruaren helburu arduratsuagatik sakrifikatzeko. Erabakiak hartzean akziodunek bakarrik parte hartzen dute eta beti ere jarritako kapitalaren arabera. Ez ohi dute informaziorik ematen, finantzatzen dituzten proiektuei buruz. Honelako bankuetako akziodunek, beren inbertsioek ahalik eta errentagarritasunik handiena edukitzea bilatzen dute. Kreditu bat jaso ahal izateko gertatu behar diren baldintzak honako hauek dira: aurkeztutako proiektuak errentagarritasun soziala edukitzea eta gainera finantzen ikuspegitik proiektua bideragarria izatea.