Post on 13-Nov-2020
IPAR EUSKALHERRIKOHITZA
GIL
LA
UM
E F
AU
VE
AU
Hogei pilotari gazte hautatu dituzte Hazparneko Berria trinketean ireki den eskola berrian trebatzekob Biharko profesionalak formatzea du helburu Manu Martiarenak zuzentzen duen zentroak b 4-5
Eliteko pilotarien
eskola
Elkarrizketa Vincent Bosler The Very Small Orchestrako
kantari-gitarrista bere lanaz mintzo da
8Politika Hautetsiek ez dituzte kargu sari berak
bozkatzen herri batetik bestera
2-3Ostirala
2020ko irailaren 25aXX. urtea460. zenbakiaPREZIOA: 0,50 €
www.iparraldekohitza.eusieh@hitza.eus
2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25aAstekoa
Iñaki Etxeleku Baiona
Herriko etxeetako auzapez,axuant eta delegazio kargu gu-ziak hautatu bezain laster, bakoi-tzari dagozkion hautetsi sariakbozkatu zituzten denetan. EuskalHirigune Elkargoak ere, bestalde,uztailaren 31ko biltzarrean eginzituen lehendakari, lehendaka-riorde eta kontseilari delegatue-nak. Elkargoko hautetsi horiekberek, gainera, hautagaitzak jarridituzte dauden sindikatu mistoezberdinetan, hala nola Mugikor-tasunen sindikatua, Bil Ta Garbihondakinena, Biarritzeko aire-
portuarena eta beste. Horietanere sari bat altxatzen baitute lehendakari eta lehendakarior-deek. Jakinez zenbaitek bestehautetsi karguak izan ditzaketela,bestalde: departamendu kontsei-lari edo eskualde kontseilari, demagun.Karguak metatzearekin, sariak
ere metatzen zaizkio hautatuaden hautetsiari. Bizkitartean, legeak muga bat jarri die. Zamakgordin gisa ekarriak dira; ez da,beraz, hautetsiak garbi altxatzenduena. Delako muga hori, gordin,8.434,85 eurokoa da. Ez du ken-tzen, hautetsiak beste ofizio edo
diru iturri bat izanez ondoan, saria gehi dezakeela. Ipar Euskal Herriko zenbait hiri
nagusi aztertzerakoan, ohar dai-teke ez dela denetan berdin joka-tu sarien finkatzeko momentuan.Baina Elkargoan hartu kargueiere so egin behar zaie hautetsika.Euskal Elkargoko lehendakariari200.000 biztanlez goitiko elkar-goen tasa aplika dakioke. Gore-naz, 5.639,63 euroko hilabetero-ko saria, gordin. Beste gisan bana-tu ziren sariak uztaileko bilkuran.Lehendakariak berak, Jean ReneEtxegaraik, 3.889 euroko sariadu. Baionako auzapez gisa duenagehitu behar zaio: 1.527 euro. Hirien bizilagun kopuruen ara-
bera finkatu ditu administrazioakauzapez, axuant, kontseilari, etaordezkaritza sarien tasak. Doni-bane Garazi eta Mauleren gisan,adibidez, 1.000 eta 3.499 bizilagu-nen artean diren hirientzat, auza-pezaren saria ,gorenaz, 2.006 eu-
rokoa izan daiteke. Hendaian etaDonibane Lohizunen (10.000-19.999 biztanle artean), 2.528euro. Angelun eta Biarritzen(20.000-49.999 biztanle artean),3.500 euro. Baiona da bizilagungehien duena (50.000-99.999tartean); auzapezaren saria 4.278euro arte joan daiteke.
Bizkitartean, aukera bat gehia-go dute aipatu hiri horiek: sariaemenda dezakete administrazio-ak onartu salbuespenezko ezau-garriak dituztelako. Alabaina,kantonamendu hiriburu direnek%15eko emendatzea egin dezake-te sari bakoitz. Gune turistikoekarriak diren hiriek beste%25eko emendioa aplika dezake-te. Batzuek baliatu dute.
Gehikuntzak gorenera ekarridituztenak Angelu, Biarritz etaDonibane Lohizuneko herrikoetxeak dira aztertu hirien artean.Claude Olive Angeluko auzape-zak du saririk handiena. Ondotik,Maider Aroztegi Biarritzekoak.Oinarrizko sarian ez dute gorenahautatu, baina kantonamendu
buru eta gune turistikogisa balia ditzaketenemendatzeak egin dituz-te. Donibane Lohizunek,ttipiagoa izanagatik, oi-narrizko saririk gorena
finkatu du Jean-Francois Irigoienauzapezarentzat, eta horiei gehi-tu bi emendioak.
Oposizioa, maiz, deus gabeHendaian ere bozkatu dituzte biemendioak, baina oinarrizko sariapalagoak ber denboran. Horrezgain, Baionak bezala, axuant edo-ta delegaziorik gabe diren zinego-tzi soilentzat sari bat bozkatu du
Hautetsiek ez dituzte denetan berdinbozkatzen beren kargudun sariakAuzapez, axuant, delegatu, Elkargoko kargudun eta herriarteko sindikatuen ordezkaritza sariak meta ditzakete hautetsi batzuek b Legeak muga bat finkatu du, baina bizi pribatuko sariak ere badira
Karguen eta sarien bozka egin zen Euskal Elkargoko herriarteko kontseilua, 2020ko uztailaren 31an, Baionako Lauga gelan. GUILLAUME FAUVEAU
Angelun, Biarritzen eta Donibane Lohizunendituzte bozkatu auzapez eta axuant saririk gorenak
3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25a Astekoa
Hego Lapurdiko hiriak: 103 euro.Kotte Ezenarro auzapezak oharbat gehitu zuen sariak bozkatu zi-ren uztailaren 29ko kontseiluan:«Badira herri batzuk, eta ez zaitongi iduritzen, zeinetan oposizio-ko hautetsiak saririk gabe utziakbaitira». Egun berean, sari hauta-ketari buruz oposizioko taldeekegin oharrei nahi izan zien ihar-duki, gainera: «Bakoitzak ikusbeza, baina, ni oposizioan nintze-larik, Hendaiako hautetsi gisanuen saria zuzenki isuraraztennion Herriko Etxeari elkarte bati,zeinek bospasei urtez 100 euro es-kuratzen baitzituen hilabetero».Ez da hautetsi bakarra Ezenarrohori egin edo egiten duena.Mauleko Louis Labadot auza-
pezarentzat oinarrizko saririk go-rena bozkatua izan da. Ez haatikaxuantentzat. Labadot komunis-ta kexatzen da erraten zaiolariksaririk gorena hautatu duela:«Galdera bera egin behar litzaiekeerabaki bera hartu duten Zubero-ako beste 35 herriei». Ez du onar-tzen emendatze bat dela erratea.Frantziako Senatuan bozkatuaraua betetzen duela dio «behar-tzen gaituena saririk handienahartzera». Beste hiriei so eginez,ohar daiteke ez dela arras hala.
Herriarteko sindikatuakAuzapez, axuant, Elkargoko le-hendakari, lehendakariorde edodelegatu izateaz gain, ez da ahan-tzi behar, anitzetan, hautetsi berek kargu gorenak hartzen di-
tuztela herriarteko sindikatumisto batean edo besteetan. Etahaietan ere karguaren araberakosaria altxa dezaketela.Ondokoak dira sindikatu mis-
toak: Scot edo Lurralde Koheren-tziarako Sindikatua, Bil Ta Garbihondakinen sindikatua, Athurri-(Ipar) Euskal Herriko Mugikorta-sunen sindikatua, Biarritzeko ai-reportuko antolaketarena, Ura-ren sindikatua. Bil ta Garbik joanden agorrilaren 26an bozkatu zi-tuen lehendakari eta lehendaka-riorde kargudunak, eta ber olde-an, sariak. Martine Bisauta berrizhautatu zuten lehendakari, etaharen saria: 1.455 euro gordin.Gehitu behar zaizkio, beraz, El-kargoko lehendakariorde gisaduen saria eta Baionakozinegotzi gisa duena.Sindikatuko lehendaka-riordeentzat, 727 eurokosaria bozkatu zuten. Adi-bide gisa, azpimarragarrida Elkargora sartu berri den Mai-tena Kurutxet Arrangoitzekoaxuantak ere metatu dituela kar-guak herrian eta Elkargoan. Beste sindikatuei dagokienez,
Euskal Elkargoak ez ditu jakina-razi oraindik kargu banaketak etasariak. Adibide gisa, 2017an Mu-gikortasunen Sindikatuko presi-dente egin zelarik Claude Olive,Angeluko auzapez eta Elkargo le-hendakariorde gisa zituen sariezgain, milako bat euroko sari gehi-garria bozkatu zitzaion.Zehaztu behar da lehentze pla-
tan eman diren lurralde poloeta-ko buruek ere (10 dira), bedera1089 euroko saria ukanen dutela.
Kanpoan lan bat deneanBeste erakunde frankotan badi-tuzte ordezkaritzak hautetsiek:Ekonomia Mistoko Sozietateak,Gizarte Ekintzarako Herriko Zen-troak, Ipar Euskal Herriko Turis-mo Bulegoa, Euskararen Erakun-de Publikoa edo Lurraren TokikoErakunde Publikoa. Ez da dene-tan saririk banatzen, haatik. Antton Kurutxarri Baigorriko
axuant eta Euskal Elkargoko le-hendakariordea —euskara/gaskoihizkuntza politika eta kultura es-kumenak—, konparazione, Eus-kararen Erakunde Publikoko le-hendakari bilakatuko da, ontsa-laz, nahiz ez den oraino ofiziala.Erakundeak urriaren 8an eginendu biltzar nagusi erabakitzailea.Ez du, haatik, saririk ukanenEEPko buru gisa, ez eta EKEkoedo Kontserbatorioko kargudungisa ere. Bai, haatik, lehendaka-riorde eta axuant gisa. Horrezgain, segitzen du historia-irakaslelanetan. Hauturik ez duela espli-katu du, pribatuan —eskola giris-tino batean— ari delako eta ez bai-tira geldialdian ematen ahal, fun-tzio publikoan gerta daitekeen
bezala: «Disponibilitatea ez duguhartzen ahal. Pribatuan ez duguuzten ahal lana; beti badugu me-hatxua konkurtsoaren galtzeko.Nik ez dut utzi; haatik, ttipitu dutheren batez». Bi hereneko lanjardunean da, beraz, ikasturtehastapenetik. «Orain ari naizohartzen sobera dela, eta xedeanuke erdira pasatzea heldu denurtean». Elkargoko karguarekin,bereziki, denetarat ez dela hel-tzen ohartu da. «Biziki konplika-tua da, zeren eta bilkura anitz gal-degiten baititu eskuin eta ezker,egitura desberdinetan. Beharrikirakasle naizela, ordutegia arramoldatu baitidate uda hondarre-an. Arratsetako bilkurak eginga-rri dira, baina egunez badira fran-ko; edo egokitzen dira ene egute-gira, edo batzuetan teknikariakigortzen ditut ene ordez, laneannaizelako». Badira beste hautetsi batzuk
enpresaburu segitzen dutenak,edo parteak dituztenak enpresaedo negozio batzuetan. Badiraerretretan direnak, eta erretretasaria ere altxatzen dutenak.
Bil Ta Garbi hondakinensindikatuak 1.455 euroko saria bozkatu du berelehendakariarentzat
HERRIKO ETXEAK: HILABETEROKO SARIA
ANGELU
Auzapeza Claude Olive 4.356 euro
Axuantak 14 1.419na
Zinegotzi delegatuak 11 980na
BAIONA
Auzapeza Jean Rene Etxegarai 1.527 euro
Axuantak 17 987 / 769na
Zinegotzi delegatuak 8 689na
Zinegotzi soilak 16 120na
BIARRITZ
Auzapeza Maider Aroztegi 4.247 euro
Axuantak 13 1.470na
Zinegotzi delegatuak 8 (+5 azpidelegatu) 612na
DONIBANE LOHIZUNE
Auzapeza Jean-Francois Irigoien 3.539 euro
Axuantak 9 1.497na
Zinegotzi delegatuak 6 267na
HENDAIA
Auzapeza Kotte Ezenarro 2.640 euro
Axuantak 9 926na
Zinegotzi delegatuak 7 490na
Zinegotzi soilak 16 103na
MAULE
Auzapeza Louis Labadot 2.307 euro
Axuantak 6 663na
Zinegotzi delegatuak 2 663na
EUSKAL HIRIGUNE ELKARGOA: HILABETEROKO SARIA
Lehendakaria Jean Rene Etxegarai 3.889 euro
1. Lehendakariordea Renée Carrique 1.555
2. Lehendakariordea Kotte Ezenarro 1.555
3. Lehendakariordea Martine Bisauta 1.555
4. Lehendakariordea Daniel Oltzomendi 1.555
5. Lehendakariordea Maider Aroztegi 1.555
6. Lehendakariordea Claude Olive 1.555
7. Lehendakariordea Sylvie Durruti 1.555
8. Lehendakariordea Roland Hirigoien 1.555
9. Lehendakariordea Isabelle Pargade 1.555
10. Lehendakariordea Antton Kurutxarri 1.555
11. Lehendakariordea Jean-Francois Irigoien 1.555
12. Lehendakariordea Bruno Karrere 1.555
13. Lehendakariordea Jean-Yves Bussiron 1.555
14. Lehendakariordea Jean-Pierre Laflaquier 1.555
15. Lehendakariordea Arnaud Fontaine 1.555
Kontseilari delegatua Olivier Alleman 1.089
Kontseilari delegatua Emmanuel Alzuri 1.089
Kontseilari delegatua Philippe Aramendi 1.089
Kontseilari delegatua Edouard Chazouillere 1.089
Kontseilari delegatua Maitena Kurutxet 1.089
Kontseilari delegatua Solange Demarq-Egiguren 1.089
Kontseilari delegatua Joseba Erremundegi 1.089
Kontseilari delegatua Francis Gonzalez 1.089
Kontseilari delegatua Battitt Laborde-Lavignette 1.089
Beste kontseilari guztiak 208 hautetsi 233na
BIL TA GARBI SINDIKATUA: HILABETEROKO SARIA
Lehendakaria Martine Bisauta 1.455 euro
Lehendakariordea Michel Thicoipe 727
Lehendakariordea Philippe Elizalde 727
Lehendakariordea Daniel Arribere 727
Lehendakariordea Maitena Kurutxet 727
Lehendakariordea Michel Ibarra 727
4IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2020ko irailaren 25aAstekoa
Joanes Etxebarria Hazparne
Bidasoaren alde
honetan pilotari
profesionalen
estatusa ez da
ezker paretako-
en bera; trinke-
tean, Elite Pro mailan ari diren
pilotariek beste ofizio bat ere ba-
dute pilotaz gain. Erdibideko iza-
era horrek agerian uzten du pilota
profesionala haboro garatzeko
lekua badela oraino ere. Alde
horretatik, beste urrats bat egin
da Hazparneko Berria trinketean,
gazteen formakuntza zentroa
sortzearekin.
1998 eta 2000. urteen artean
sortu diren hogei gazte hautatu
dituzte Ipar Euskal Herri osoko
pilota batasun desberdinetan le-
hen urtearentzat. «Momentuan
ontsa ari direnak eta oraino hobe-
ki egiteko esperantza» dutenak
dira pilotari gazte horiek, Manu
Martiarena zentroko zuzendaria-
ren erranetan. Pilota batasunetan
«anitz badute jadanik», Martia-
renaren arabera, baina Hazpar-
nen eskaintza osagarria eta zeha-
tza dute: fisikoaren lanketa bere-
zia astelehenean, teknika astear-
tean, eta partidak asteazkenean.
Laurak enpresako buru Jean-
Marc Charritonen mezenasgoak
ekarri dizkie ahalak: Berria trin-
ket berrituaren koadroan, mus-
kulazio gela, barnetegiko gelak,
jangela eta trinketa bera dituzte.
Gazteak gidatzeko, hiru treba-
tzaile: fisikoa lantzeko, Vincent
Itoiz; teknikarentzat, Alain He-
giabehere; eta asteazkenetako
partidak zuzentzeko, Antton
Amulet.
Trebakuntzetan, trinket zolatik
so zaie Martiarena, hainbat aldiz
pilota txapeldun eta azken urtee-
tako txapeldun batzuen trebatzai-
le izan dena. Prestakuntza fisiko-
ak hartu duen garrantzia baldin
badu, haren ustez, jokoaren bila-
kaerari ere zor zaio: «Guk behar-
bada teknikoki gehiago ezker jo-
katzen genuen trinketean; orain
pilota fiteago heldu da, eta ohar-
tzen gara gazteek oren eta erdiko
partidak egiten dituztela; fisikoki
hobeki prestatzen dira, eta gu bai-
no hobeki indarberritzen dira».
Zubi profesionala«Elite Pro urrun da oraino», Unai
Iribarren gazte saratarraren us-
tez, nahiz eta helburu urrun gisa
begi bistan duela ez gorde: «Ene-
tzat gehiago plazer hartzea da,
ahalik eta maila onena ukaitea eta
ondorioz geroz eta plazer gehiago
hartzea. Ez badugu plazer har-
tzen, pentsatzen dut ez dugula
aski maila izanen Elite Prora aile-
gatzeko. Ez da denei emana, ez da
biziki erresa, baina horrentzat en-
trenatzen gara, bai».
Taldeko pilotari batzuek jokatu
dituzte jadanik partidak goi mai-
lakoekin eta haien kontra, eta,
epidemiaren ondorioz azken hi-
labeteetan partida guti izan badi-
ra ere, gehiago izatea espero du
Martiarenak: «Heldu den urtean
ontsalaz lehiaketa anitz izanen
dira, eta hemengo gazteak ikusi
nahi nituzke Larralde eta Ducas-
souren partidak aitzin aritzen eta
gero haiekin, eta zerendako ez
gazteek irabaztea haien kontra».
Elitea ere gora tiratzeko xedea
ez du gordetzen zuzendariak, en-
tzuten diren kritika batzuei
oihartzun eginez. Profesionaletan
bi talde dira, A eta B, eta azken ho-
rretan ez lukete denek beren le-
kua. Manu Martiarena: «Batzuek
erraten dute B mailako pilotari
batzuek ez luketela hor izan be-
har, baina hor dira. Hoberena da
gazteek irabaztea horien kontra.
Gazteek osasuna badute, kartsu
dira, emeki-emeki trinketeko
egiak irabazi behar du». Kantita-
tean baino, kalitatean zentratu
nahi du, halere, «bost Larralde
eta bost Ducassou berri atera-
tzea» ez baita hain errealista,
haren ustez.
Eskola berriko trebatzaile, zu-
zendari eta pilotarientzat argi da
helburu nagusia profesional be-
rriak formatzea dela. Airetik tal-
deko Betti Gurutxaga luhusoa-
rrak ez du gordetzen: «Horren-
tzat lan egiten dugu egunero,
horrentzat heldu gara. Posibilita-
tea baldin badut, xantza hori bal-
din badut, bai, entseatuko naiz
profesionaletara igotzen». Fisi-
koa bakarrik ez, dietetika ere lan-
tzen dute, adibidez, «emeki-
emeki profesional bizi» bat ukai-
ten ikasteko, zuzendariaren
hitzetan.
Lagunarteko giroanLagunarteko giroa nagusi da, ha-
lere, trebakuntzan. Luzaketa
denboran irriak, bukaeran irriak.
Trebakuntza bera, berriz, serioski
egiten dute. Aspalditik ezagutzen
dira taldekideak, beti elkarren
kontra jokatu baitute; gainera,
usu pareka hautatuak izan dira,
batasun beretik bikoteka hautatu
baitituzte. «Denak lagunak gara,
baina beti gure ber mailakoen
aurka aritzeak pusatzen du hobe-
ak izatera eta pentsatzen dut de-
nei on egiten digula», zehazten
du Iribarrenek.
Hasi baizik ez da egin zentroa-
Ikasturte honetan abiatu da pilotarien formakuntza zentroa Hazparneko Berriatrinketean. Batasun desberdinetako hogei pilotari hautatu dituzte, hoberenakdirelakoan, astean hiru eguneko trebakuntzetan parte hartzeko: fisikoa, teknikaeta partidak eginen dituzte, Manu Martiarenaren zuzendaritzapean.
Biharko elitearen eskola
Hazparneko Berria trinketean, joan den astelehenean, trebakuntza fisikoan. JOANES ETXEBERRIA
5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25a Astekoa
etortzen dira, baina irakatsi beharda eskoletan. Ene ustez, ideia ona izan da, tipitik hasi behar baita. Hazparneko zentroan ez da
zuberotar bakar bat ere.
Amikuztarrik ere ez; badirabatzuk Garazi-Baigorritik, bainagero kostaldean dira hoberenak. Zure garaian ere hala zen? Ami-
kuzen guti zineten?
Hamar bat ginen haurren mai-lan, eta bi bakarrik kadeteetan,besteak futbolera edo errugbirajoaten ziren. Orain ere ikusten da,baina gutxiago, ene ustez.
Profesionaletara heltzeko nola
egin zenuen?
Etxean aita banuen gibeletik beti,eta Amikuzen bagenuen talde batbiziki ona. Hazparnen diren gazte horiek
berezkoekin jokatzen dituzte
partida batzuk.
Biziki ontsa da, eta ikusten duguere gazteak berriz trinketetarahurbiltzen direla. Hazparnen hasidiren gazte horietan maila izuga-rri ona da, baina momentukoberezkoekin bada zilo handi bat.
Talde horrek irauten badu, zer-bait eginen dute, baina behardute landu oraino. Haien arteko giroak gehiago du
lehiatik ala adiskidetasunetik?
Oraino bakarrik bi aldiz bildugara, baina giroa biziki ona atze-maten dut. Beroketan mintzatzendira, jostatzen eta abar..., bainaentrenamendua hasten delarikserioski ari dira. Maila ona ikus-ten da. Ene ustez, denek gogoandute egun batez profesional iza-tea, eta landu behar da. Fisikoalandu behar da, eskuak ontsaukan, eta gero ikusiko dugu. Hogei gazteen hautaketa aho
batez adostu omen da egitura
desberdinen artean. Berezkoe-
tara jauzi egiteko, berriz, kanpo-
tik ikusirik, ez da hain argi hau-
tuak nola egiten diren.
Guk ere ez dakigu nola pasatzenden. Batzuetan pasatzen gara etaulertzen dugu, batzuk pasatzendira eta ez dugu ulertzen zeren-dako, batzuek galdegiten dute etaez dira pasatzen, eta ez dugu uler-tzen.
J.E. Ozaze
2012an sartu zen zirkuitu profe-sionalean Antton Amulet (Dona-paleu, 1988). Zuberoa eta Baxe-nabarreko eskoletan ibiltzen dapilota hezitzaile lanetan, PilotaBatzordearen kontu. Pilotari gisa,jantzi dituen txapel desberdine-tan azkena ez da tipiena, profe-sionalen lehen mailako Frantzia-ko txapeldun berria baita, PeioLarralde hazpandarrarekin bate-an. Hazparneko formakuntzazentroan ordezkari gisa hasi datrebatzaile lanetan, asteazkene-tan partiden gidari lanetan. Zure ibilbideari begiraturik, zer
desberdintasun da hogei gazte-
ek Hazparneko pilota eskolan
hasi formakuntzarekin?
Biziki ontsa da hori izatea; bada-kite aste guztiz badituztela entre-namenduak, bai fisikoki eta baiteknikoki. Hori biziki ontsa da,badute segida bat. Ni pixka batbakarrik nintzen, bakarrik anto-latzen nintzen eskuin-ezkerjokalariak deituz entrenatzeko,eta hori biziki zaila zen. Gaztehoriek badakite aste guztiz aste-lehen, astearte eta asteazkenetanariko direla; hori biziki ontsa da. Ideia biharko profesionalak for-
matzea da. Zuk badakizu zer
berezia den bide hori.
Behar da entrenatu aste guztiz,erritmoa galdu gabe. Fisikoki erebehar da muskulazio pixka bategin. Hor eskainia zaie hori: kol-patzen badira badute osteopatabat ere, dena dute. Ene aldetik,bakarrik antolatzen nintzenmedikua deitzeko, adibidez. Prestakuntza fisikoa, beste
kiroletan bezala, pilotari egoki-
tua ote da?
Egina da pixka bat, baina badaoraino bide anitz egiteko, eneustez. Desberdina da aitzineanedo gibelean ari bazara. Ez diragauza berak landu behar: aitzine-an behar da fite joan pilotenxerka, eta gibelean fisikoa landubehar da partida guztia atxikitze-ko, gehiago iraupena da landubehar dena.Pilota irakaslea zara ofizioz.
Entseatzen naiz fisikoa lantzentipi-tipitik. Entseatzen gara gau-zak aldatzen, baina ikusiko dugunola piztuko den. Ibiltzen naizeskoletan Zuberoan eta Amiku-zen, gazte-gazteekin; pilota era-kusten diet, gero gazte batzukpilota eskoletan sar daitezen. Haurrentzat pilota erakargarri
da, zure ustez, errugbiaren
ondoan adibidez?
Zuberoan bazen zulo handi bathasi nintzenean, duela hiru urte.Haurrak berriz etortzen dira pilo-tara orain. Eskoletatik pasatu eta
«Talde horrekirauten badu,zerbait eginen dute»
Antton Amulet b Pilotaria
GUIILAUME FAUVEAU
«Denek gogoan duteegun batez profesionalizatea. Fisikoa landubehar da, eskuak ontsaukan, eta gero ikusiko»
«Hazparnen hasi direngazte horietan, mailaizugarri ona da, bainaberezkoekin bada zilohandi bat»
«Denek nahiko dutehona jin, eta denaeginen dute haien izenahautatua izateko; ametsbat bezala izanen da»Manu MartiarenaPilota eskolako zuzendaria
«Ez badugu plazerhartzen, pentsatzen dutez dugula aski mailaizanen Elite Proraailegatzeko»Unai IribarrenPilotari saratarra
«Posibilitatea baldin badut, xantzahori baldin badut,entseatuko naiz igotzen, bai»Betti GurutxagaPilotari luhusoarra
ren ibilbidea, hogei kiderekin,baina gutiago balitz ez litzatekekexatuko Martiarena: «Jadanikanitz da, lan ona egiteko pentsa-tzen dut gutxiago izatea hobe dela. Aurten hogei, heldu den ur-tean beharbada hamabi izanendira». Adin aldetik ere, beheiti ti-raka garatzeko xedea dute helduden urtetik goiti. «Aurtengoakkasik zaharregiak dira», dio zu-zendariak, gehituz heldu denikasturtean hasi beharko luketelahamalau urteko gazteagoek ereHazparnen trebatzen. Haientzatizanen dira, preseski, trinketekologela desberdinak.Martiarenak argi du zentro be-
rriak pilotaren maila orokorra go-rago eramanen duela eta ez soilikbertan formaturik plazaratukobaitira profesional berriak: «Pilo-tak irabaziko du joko hobea. EliteProra pasatzeko ideia dute denek,hona etortzeko ideia hori da. De-nek nahiko dute hona jin, etadena eginen dute haien izenahautatua izateko. Amets bat be-zala izanen da hona jitea», zuzen-dariaren ustez, eta, ondorioz, era-gina orokorra izanen da.
Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400 karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzak mozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behardira, izen-abizenak eta herria adierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko: ieh@hitza.eus.%
6IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA
Ostirala, 2020ko irailaren 25aIritzia
HEMEROTEKA
Hartzaren
sinbolismoa
Joseba
Aurkenerena
Kazeta.eus (2020-9-21)
bbb Aurten, urtero Saran egitenden Idazleen Biltzarra irailaren 6ragibelatua izan da, koronabirusa-ren aginduei jarraituz. Ez da urte-rokoa izan, bistan da, mahaien ar-tean metro bateko tartea zegoen,eta barnean izateko musukoa edomaska beharrezkoa zen. JendeaSarako Biltzarrera joan bada ere,jende kopurua ez da beste urtee-tan izaten denaren erdira iritsi.Hala eta guztiz ere, egun goxoaeta ederra izan zela aipatu duteizan ziren guztiek. Baziren liburueta disko berriak nonahi, eta bisi-tariek aukera ezin hobea izan zu-ten, lasai, liburuak aztertzen ibil-tzeko eta baita mahaietan zirenidazleekin mintzatzeko ere.Nik ere hainbat liburu erosi
nuen, egia erran, nahi nituenakbaino gutiago, sakelan nituen so-sek ez baitzidaten gehiagorakobaimentzen. Eta orain, segidan,
bertan erosi nuen liburu bati buruzmintzatuko natzaizue, ene iduriz,merezi duelakoan. Idazlea Iker Üthürralt irakasle gaztea dugu, eta liburuaren izenburua, Hartza-
ren figura euskal kulturan.Iker Üthürralt Saint-Esteben zu-
berotarra dugu, Mitikilen 1997ansortua, Baionako UnibertsitateanEuskal Filologian lizentziaduna etagaur egun lehen mailako irakaslegisa lanean aritzen dena. Hauxeda, dakidanez, bere lehen argital-pena, baina liburuan erabili dituenazalpen gartsuak eta idaztekoduen luma zorrotza ikusirik, ez dutuste azkena izanen duenik. Gero-ak erranen. Zarautzeko Dakit argi-taletxeak plazaratu dio oraingoa.Üthürraltek sarreran honela
erraten digu: «Euskaldunek beti-danik harreman tinkoa ukan duteizadiarekin, eta osatzen dutenaberediarekin. Hain zuzen, euskalkultura aberats hori naturatik bere-ganatutako elementuetan oinarri-tu da, garatu da eta bizitzen jarrai-tzen du». Hauxe da liburuan ager-tu nahi duenaren abiapuntua.Europako gizon-emazte zaha-
rrek hartza leize-zuloetan ezagutuzuten, eta izadiaren zikloari jarrai-tzeko zuen trebezia miresteko au-kera izan zuten.Neguloa edo hibernazioa da,
garai bateko arbaso zaharrek,gehien miretsi zutena, azken fine-an hartzak, natura berak neguanegiten duena, errepikatzen baitu.Neguan lo, lurrak egiten duen be-zala, eta bedatse edo udaberria-ren hastapenetan iratzartzen da,ama-lurraren antzera. Basabürükoherrietan hartzari aitañideitu izandiote, gizakiaren lehen arbaso sa-kratua zelakoan, Europako bestehainbat tokitan bezala.Hartzak euskal iruditerian eta
kulturan ildo sakona utzi digu, etainauteriarekin loturiko ekitaldietanbizi-bizirik darrai oraino. Horixe daUthürraltek liburuaren hirurogeitahiru orrialdeetan jakitera emannahi diguna. Horretarako, hartza-
ren figura aztertzen du Ipar Hemis-ferioko hainbat herri eta kultura-tan, historiaurreko aztarna arkeo-logikoekin hasiz, herri sinesmenzaharretan izan zuen eraginarekinjarraituz, eta eliza giristinoak ekarrizion desakralizazioarekin amaituz.Horretaz gain, biziki ongi aztertu
du Bortuetan, hau da, Pirinioetan,izan duen eragina eta utzi dituenarrasto kulturalak. Haren ustez,hartza Pirinioetako arima izanomen da. Euskal mitologian har-tzak izan duen indarra aipatzendigu gero, Txomin Peillenen hain-bat testigantza gogora ekarriz. Ai-patu euskaltzain zuberotarrak eus-kal animismo zaharra aztertu zuenSanta Grazin eta horretarako1985ean luze mintzatu zen Basa-bürüko herri horretan hil zuten az-ken hartzaren ehizan parte hartuazen Dominika Prebenderekin etabaita haren aita Pettirirekin ere.Pettirik honela azaldu zion: «Eüs-kaldün zaharrek ziozien gizunahartzetik jiten dela. Gizuna hartze-tik fabrikatürik düzü eta gizunabeno intelijentago düzü».Ondoren, hainbat ipuin zahar
kontatu ondoren, Aita Junes Case-nave-Harigile apez eta ikertzailezuberotarrak Santa Grazin aurkitu-tako kantu ederra aipatzen diguÜthürralt-ek, oso-osorik, beste
hainbat argitalpenetan barruan di-tuen hitz lizunak kenduta, azaldubaita sarri. Kantuan iradokitzenzaigunez, hartz batek neska batbahitu eta bortxatu zuen. Hona he-men, bada, Hartzaren kantorea:Herri guztiek beren animalia sa-
kratu eta totemikoak izan dituzte,eta euskaldunen artean hartzaizan da mende luzeetan miresmeneta begirunea jaso dituena. Gurearbasoen gogoan hartza zen bizia-ren ametsa eta etengabeko gurpilibilkaria hobekien islatzen zituena.Neguan lotan gelditzen da beda-tsearen aiduru, ama-lur berari agi-tzen zaion bezala, eta hartza ira-tzartzean lurra iratzartzen zaigu.Bere loaldi eta iratzartzearekin urteoroz errepikatzen zaigun biziarenzikloa irudikatzen du.Garai zaharretatik datorkigu
euskaldunoi Paleolito Aroan, leize-zuloetako iluntasunetan landuta-ko sineste erlijiosoa, zulo haietan,mundu izoztu hartan euskara etaeuskaldunak jaio baikinen. Gurehizkuntza eta gure izaerarekin ba-tera, biziari buruzko ikuspegia,gure mundu-ikuskera berezia,gure sineste zaharrak alegia, gara-tu genituen. Hau da, ene irudikoz,eta laburbilduz, liburu honen me-zua, Iker Üthürralt irakasle gazteakbiziki ongi iradoki diguna.
Hartza, ihauteriz, Uztaritzen. G.FAUVEAU
MUSIKA
BAIONAEpaiska elkartearen
sostengu gaualdiaren karietara,
The Very Small Orchestra
taldearen azken kontzertua.
Lehenago, 1620 Nafarroa
Beheregainaantzerkia. Aitzin,
hitzordua Herriko Etxean euskal
presoen aldeko elkarretaratzeko.
bGaur, 19:00etarik goiti,
Zizpa gaztetxean.
BAIONA Julie Calbète kantuz,
XII. mendeko Hildegarde de
Bingenen musikak, baita
inprobisazioak ere, eta Denise
Laborde kantuz. Kitorik.
Tokiak 50 lagunera mugaturik.
bUrriaren lehenean, ostegunez,
17:00etan, 18:00etan eta
19:00etan, Arteen Eskolan.
BERTSOA
MUSKILDIXilaba txapelketaren
bigarren kanporaketa, ondoko
bertsolariekin: Patxi Iriart, Gillen
Hiribarren, Pettan Prebende, Oier
Urreizti, Maddi Sarasua Laskarai
eta Maindi Murua Berra.
bBihar, 17:00etan,
Posonpesenean
ABIAN JAIALDIA
SARAEuskal Elkargoko kultura
zerbitzuaren kultur denboraldiaren
abiatzeko jaialdiaren karietara:
Palabras konpainiaren
Qu’est-ce que tu fabriques?arte
grafiko eta soinu emanaldia,
frantsesez.
bGaur, 18:00etarik goiti,
Arraya hotelean.
Delit de facade konpainiaren
En apneeantzezlana, frantsesez.
bGaur, 19:30ean, kirol zelaian.
Mecanica Theatre konpainiaren
La Femme de Pierreantzezlana,
frantsesez.
bGaur, 19:30ean, VVF egoitzan
Le Petit Theatre de Pain
konpainiaren Le Grand Bancal
kaberete berriaren lehen
emanaldia Euskal Herrian.
bGaur, 21:00etan, Xoko Goxon.
Tobrogoi taldearen Depannage
du jour musika emanaldia.
bBihar, 14:30, 16:30 eta 22:30ean,
errebotean.
La Libentere konpainiaren
Papiersdansesdantza emanaldia.
bBihar, 15:00etan, VVF egoitzan.
Arriera konpainiaren Eden
antzerki, musika eta arte bisual
emanaldia.
bBihar, 15:00etan, parkean.
Jupon konpainiaren Ensemble
zirku emanaldia.
bBihar, 15:00etan eta 21:00etan,
errebotean.
Pez Limbo konpainiaren
Oxidoantzezlana, euskaraz.
bBihar, 16:00etan, parkean.
Nanoua taldearen Kutxetan ibilki
objektu antzerkia, euskaraz.
bBihar, 16:30ean, VVF egoitzan.
La Libentere konpainiaren
Papiersdansesdantza emanaldia.
bBihar, 17:00etan, VVF egoitzan
Mairüren kontzertua.
bBihar, 17:30ean, Xoko Goxon.
Pernette konpainiaren
La figure du baiserantzezlana.
bBihar, 19:00etan, errebotean
Jour de fete konpainiaren,
Voce ai silenziemanaldia.
bBihar, 20:00etan, kirol zelai
ondoan.
ZINEMA
BIARRITZBi urte, lau hilabete
eta egun batdokumentala.
bGaur, 20:00etan,
Le Royal zinema gelan.
DONIBANE LOHIZUNEBi urte, lau
hilabete eta egun bat.
b Irailaren 29an, asteartean,
20:30ean, Le Select zinema gelan.
BESTELAKOAK
BAIONALiteratura eta itzulpena,
etxe berekoAnjel Lertxundi
idazlearen hitzaldia.
bBihar, 18:30ean, Jakinola
hizkuntza etxean.
BAIONAAtx teatroa konpainiaren
Tomiris, mendeku zilegi baten
istorioaantzezlana.
bGaur, 18:15ean, hiribarneko
mediatekan.
BIARRITZEuskal kazetaritzaz
iniziazio tailerra, Nora
Arbelbiderekin.
bBihar, 14:00etan, mediatekan.
ITSASUArimen gaua zer da?.
Jaime Altunaren hitzaldia.
bGaur, 19:30ean, Sanoki gelan.
Irudiab Ziburu
Euskal Herri kolonizatuazariko dira gaur ZiburunBaltsan elkarteak antolatu Egia, aitortza, erreparazioahitzaldi zikloaren
karietara, Kolonizatua Euskal Herria?galdeari erantzutera gomitatu ditu
Ane Ablanedo irakasle eta pedagogia librean aditua eta Eneko Bidegain
Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta idazlea. Hitzaldia gaur izanen
da, 20:30ean, Baltsan elkartearen egoitzan, Ziburun. BERRIA
Harri Salda.Lander Garrok Bi urte,
lau hilabete eta egun batbere do-
kumentala aipatu du Harri Saldan.
Itziar Madinak, Eñaut Etxamendi-
ren idazlan narratiboak, Alain Iriar-
tek, Euskal Elkargoa, eta Battitt
Crouspeyre & Bixente Hirigarai
bertsotan aritu dira, Xilaba.
Bihar
13:00.Punttukabertso emanaldia.
17:00.Erro Ta Berri musika saioa.
18:00.Kultur saioa.
Etzi
09:05.Gure Bazterrak Iruñea-
Veleian.
15:00.Errugbia zuzenean.
AEK-n ERAKASLE BATEKBI XEDE DITU.Euskara erakasten dizu etaikas dezazun nahi du.
Kurtso presentzialak
Mintzapraktika
Ikastaldiak
Eskaintza konbinatua
aldizkaria
EUSKARA KURTSOAK
Eman izena irailean
15 Gau Eskola Ipar Euskal Herrian
www.aek.eus05 59 25 76 09 · iparraldea@aek.eus
Sartzea urriaren 5ean
7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2020ko irailaren 25a Agenda
Iñaki Etxeleku Baiona
«Zuen dantza lagunak har itza-zue»... Dantzarako gonbita egi-nez abiatzen ditu maiz kontzer-tuak Vincent Boslerrek (Arca-chon, Okzitania, 1971), The VerySmall Orchestrako gitarra jotzaileeta kantariak. Umorea erabiltzendu etengabe. Hamarnaka aldiz jodu taldeak Baionako ostatu kan-toi edo aitzinaldeetan, begitarteaarrai eta basoa eskuan duen pare-ko ikus-entzulea lorietan utzirik.Etxekoz etxeko, lagunarteko gi-roan aritu da hirukotea beti, berebluesa eta rocka zabaltzen. KasikBaionako taldea bilakatzeraino.«Inportantea eta sinbolikoa zi-tzaigun Baionan bukatzea» dioBoslerrek berak. Gaur emanendute azkeneko kontzertua, Baio-nan, Zizpa gaztetxean.Aspaldi sartu zinen harremane-
tan musikarekin?
Burasoek abesbatzan kantatzenzuten, eta arrebekin aritu ginen.Etxean soinu tresnak izan dira be-ti: pianoa, gitarra. 8-10 urtetanjartzen nintzen piano gibelean,nolanahika jotzen nuen, eta bura-soek erabaki zuten klaseetanematea. Ez zen besterik behar las-ter okaztaturik izan nendin musi-karekin. Berriz hasi nintzen lizeo-an sortu genuen punk taldeare-kin: The Fucking Rats. Nehork ezzekien fitxik jotzen. Poesia handiaegiten genuen... Baina aspalditikdut harremana musikarekin. Bu-rasoek gauza bikaina eginaraztenziguten: arratsean egongelaraeramaten gintuzten, lurrean etza-narazten, argia itzaltzen eta diskobat jartzen zuten; klasikoa edoPink floyd izan zitekeen. Ilunpeanentzuten genuen, zoragarria zen.Gehienetan, biharamunean nireohean iratzartzen nintzen. Noiz bilakatu zaizu ofizio?
The Fucking Rats bukatu, eta tal-de bat baino gehiago sortu geni-tuen. Zuzenbide Fakultatean nin-tzen, eta, pentsa dezakezunez, eznuen gauza handirik egiten; ba-xoa ustekabez ukan nuen, ordukoneska laguna zuzenbidean zen,eta, beraz, bertan eman nuen ize-na. Ez nuen ha egiten, eta buraso-ek berriz ere sustengatu nindu-ten, izena eman bainuen jazz es-kola batean, Bordelen. Sasoilarigisako lanak egiten nituen ostala-ritzan, Biscarrossen. Ber denbo-ran kontzertu batzuk bagenitueneskuin-ezker. Emeki-emekiohartu nintzen lan kaka batzukegitea pegeseria bat pagatua iza-teko ostalaritzan, edo pegeseriabat pagatua izatea musika egi-nez...; miserian bizitzekotan, ho-
be zen gustuko nuen zerbait egi-nez izatea, menturazko bizitza se-xual baterako modua emango zi-dakeena... Ez da gezurka ari izanbehar; adin horretan neskak eza-gutu nahi dituzu. Betidanik bizikiherabea izan nintzen, eta urratsa-ren egiteko moldea zitzaidan. Rock eta blues mundua noiz
etorri zen?
Hastapenetik. Jazz eskola eginnuen, baina batere jazz egitekoasmorik ukan gabe. Bordelen zenmusika eskola serioenetariko batzen. Musika teknikan eta teorianzalu nahi baduzu hobetu, jazzaeskola hoberenetariko bat da. Gi-tarrarekin hasi orduko, ezkertianaizenez, koinatak Jimi Hendrixiburuzko bideo bat eskaini zidan;gitarraren historian den ezkerrikezagunena. Eguberriz zen, gauhartan berean begiratu nuen.
Naski hiru aldiz segidan so eginniola, goizeko seiak arte, hainnintzen balditurik. Hendrixetikabiatuz zuhaitz osoa egiten duzu:rythm & blues, blueslariak... etaHendrixek eragin 1970eko musi-kak: rock, hard rockaren hasiera.Eskola zahar horretakoa naiz.
Kantari ona zara. Egoera eta
gune orotara egokitzen ikasi
duen ahots eta kantaera duzu.
Ttipidanik horretan ibili zarela-rik, segur da badituzula erreflexubatzuk. Dena den, ez da egun ba-kar heldu den gauza. Fucking Ra-tsekin bagenuen kantari bat, eta,bereizi ginelarik, bateria jotzaile-
arekin egin genuen beste taldebat;kantatzen hasi nintzen, kan-tari bat atzeman artean. Beti ho-rretan naiz: norbait atzeman artekantuz ari naiz [kar kar]. Kantuaesperientzia da. Kanta, eta berrizkanta. [The Very] Smallekin ditu-gun kantuak ehunka aldiz kanta-
tu ditut, egoera ezberdi-netan: kanpoan, oihar-tzuna duen gela batean,oihartzunik gabekoan,kantatzen duzuna en-tzuteko tresneriarekin
edo deus gabe. Arituz ikasten da. Baduzu ahoskera mundu bat
Jonnhy Cash edo Arnoren gisa-
koak kantatzerakoan.
Bai, bai. Batzuk ukatuko dizkizu-te dituzten eraginak, baina ene-tzat argi da; nire autoan sartzenbazara, Jonnhy Cashen azken seidiskoak kausituko dituzu, geldi
geldia entzuten ditut eta kanta-tzen. Ikaragarri maite dut; Bas-hung eta Arno bezala. Ez da uste-kabetarik. Dudan boz tinbreakekarri nau halakoen kantaerara.Baita haien musika munduak ere.Nonbaitik ere, Bashungek bizikimaite zuen Jonnhy Cash. Musikafamiliak badira. Very Smallekin, herri talde bila-
katu zarete. Soiltasun eta zintzo-
tasun horretan harreman biziki
azkarra eraiki duzue zaleekin.
Nahitara ala halabeharrez?
Irri egingarria aipatzen baituzu,ezen biziki berriki ohartu baika-tzaizkio horri. Kasik gelditzea era-baki dugunetik. Aski hunkigarriada sentitzea zure lekua egina du-zula, familiakoa zarela nolabait;Baionan eta zabalago Ipar EuskalHerrian ere; kanpoan ere, Akita-nian ibiltzen garelarik. Sendi dajendea atxikia zaiola egiten dugu-nari. Hau ez zen batere pentsatuaizan. Kiki (Graziet), Herve (DonRivaldo Tutti Corto) eta hirurokhorrelakoak gara: kontzertua bu-katu eta ez gara eskapatzen limo-sina batean; tragoak hartzen ditu-gu jendeekin. Denek ezagutzengaituzte, ikusi gaituzte gure arte-an mokokatzen; jendeekin bizigara, hesirik gabe. Jendeen arrazoiberengatik heldu gara kontzertu-ra: jostatu, estekak oro askatu,presioa kendu, presioak edan. Gero, zerekin segituko duzu?
The Poguesen kantuak berrizhartuko dituen talde bat munta-tuko dugu. The Very Big Smallformazioarekin segituko duguhalere, noiztenka, besteak besteantzerki musika egiteko. Le PetitTheatre de Pain antzerki taldeare-kin ere egin genuen kabaret bat,eta berriz deitzen bagaituzte, pla-zerekin izanen da. Arte diziplinabat baino gehiago biltzen dituzu-larik aurpegira, zerbait gertatzenda: gauza bati adi zaude, eta bestearte forma batek hunkitzen zaitu.Taldea gelditzen badugu, hain zu-zen, kexaturik ez bukatzeko etaartetan elkarrekin aritzeko plaze-ra ez galtzeko egiten dugu. The Hyenesekin ere ari zara, eta
disko berria aterako duzue.
Urriaren 16an aterako da. Ez dugualdatu epea [COVID] egoeragatik,nehork ez baitaki nola egin. Musi-ka egiten dugu, diskoa atera etadefendatu nahi dugu, baina noizigoko gara oholtzara egiazki? Ezdakigu. Akustikoan ere jotzendugu,diskoko mezuak zabaldunahi baititugu, eta ez dugu egoeraekonomiko hobea igurikatuko.Ez da alde ekonomikoa garrantzi-tsuena, baizik eta pasarazi nahidugun mezua eta plazer hartzea.
«Jendeekin bizi gara,hesirik gabe; denekezagutzen gaituzte»
Vincent Bosler b Gitarra jotzailea eta kantaria
Hamar urteko ibilbidea eginik, azken kontzertua emanen du gaur Boslerkantari eta gitarrista den The Very Small Orchestra hirukoteak, Zizpan,Epaiskaren alde. Baionan, ostatu, terraza eta geletako ikur bilakatu da.
MELANIE TOROK / TOROK PHOTOGRAPHY
«Taldea gelditzen badugu,kexaturik ez bukatzeko etaarteetan elkarrekin aritzekoplazera ez galtzeko izango da»
IPAR EUSKAL
HERRIKOHITZA
OSTIRALA, 2020ko irailaren 25a
Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.
Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne.
Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa).
Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.
Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: ieh@hitza.eus