Post on 22-Sep-2019
2015eko otsaila
EAE-KO EKONOMIA
Industria giroak hobekuntza erakutsi zuen 2014an zehar ................................ 2. or.
Gaualdien 2014ko balantzea positiboa izan zen ................................................ 4. or.
Lehenengo aldiz, KPIak behera egin du urte amaiera batean ............................... 6. or.
INGURUNEKO EKONOMIA
Munduko ekonomiak hazkunde erritmoari eutsi dio 2014ko azken zatian .. 8. or.
NDFk beherantz zuzendu ditu ekonomia hazkundearen 2015eko eta 2016ko aurreikuspenak .................................... 10. or.
Ekonomiaren aldagai nagusiak
2012 2013 2013 2014
III IV I II III
EAE-KO EKONOMIA
BPG -2,0 -1,7 -1,4 -0,5 0,4 0,9 1,3
Kontsumo pribatua -1,6 -1,0 -1,2 0,1 0,2 1,4 2,2
Kontsumo publikoa -0,9 -1,4 -1,4 -3,0 1,0 0,8 -0,1
Kapital eraketa gordina -7,0 -4,6 -4,7 -1,0 -1,1 -0,1 0,0
Barne eskaria -2,8 -1,9 -2,1 -0,6 0,0 1,0 1,4
Esportazioak -4,7 0,9 5,5 3,4 3,4 2,3 2,5
Inportazioak -5,7 0,4 4,1 3,0 2,6 2,4 2,5
Lehen arloa 10,9 -5,5 -15,3 -4,3 -22,6 -17,1 -13,2
Industria -5,2 -2,6 -2,3 -0,1 0,8 0,9 1,4
Eraikuntza -7,6 -4,7 -4,7 -1,2 -1,4 -1,5 -2,0
Zerbitzuak -0,4 -0,9 -0,5 -0,5 0,6 1,1 1,7
Balio erantsi gordina -2,1 -1,6 -1,4 -0,5 0,3 0,7 1,3
Ekoizkinen gaineko zerga garbiak -1,1 -2,7 -1,9 -1,1 1,9 2,2 0,8
ESPAINIAKO EKONOMIA
BPG -2,1 -1,2 -1,0 0,0 0,7 1,3 1,6
Kontsumo pribatua -3,0 -2,3 -2,2 -0,1 1,3 2,3 2,7
Kontsumo publikoa -3,7 -2,9 -2,4 -1,1 0,5 0,7 0,9
Kapital finkoaren eraketa gordina -8,1 -3,8 -2,6 -0,5 0,5 3,2 3,1
- Aktibo finko materialak -9,2 -4,2 -2,6 -0,5 0,0 3,5 2,9
- Eraikuntzan -9,3 -9,2 -9,7 -8,3 -8,1 -2,0 -1,2
- Ekipamendu ondasunetan -9,0 5,6 11,4 14,7 15,4 12,7 9,5
- Jabetza intelektualaren produktuak -0,2 -1,3 -2,7 -0,3 2,9 1,9 3,9
Nazio eskaria (ekarpena) -4,3 -2,7 -2,4 -0,5 1,2 2,2 2,5
Esportazioak 1,2 4,3 4,9 5,1 6,3 1,5 4,6
Inportazioak -6,3 -0,5 0,5 3,8 8,9 4,8 8,2
NAZIOARTEKO EKONOMIA
BPG
AEB 2,3 2,2 2,3 3,1 1,9 2,6 2,7
Txina 7,7 7,7 7,8 7,7 7,4 7,5 7,3
Japonia 1,5 1,5 2,3 2,5 2,9 -0,2 -1,2
Europar Batasuna -0,4 0,1 0,2 0,9 1,5 1,3 1,3
Eurogunea -0,7 -0,4 -0,3 0,4 1,1 0,8 0,8
Alemania 0,6 0,2 0,3 1,1 2,3 1,4 1,2
Frantzia 0,3 0,3 0,3 0,8 0,8 0,0 0,4
Erresuma Batua 0,7 1,7 1,7 2,7 2,9 3,2 3,0
Iturria: Eustat, INE eta Eurostat.
Ogasun eta Finantza Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza Legezko gordailua: VI 500/06 ISSN 1887-1534
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 1
Laburpena
Urtarrilean zehar argitaratu diren datu ekonomikoek, oro har, baikorrak izatera gonbidatzen
dute. Beraien artean, industria giroaren indizearen bilakaera ekarri dugu buletin honetara,
2014an saldo gazi-gozoa utzi baitzuen. Alde batetik, azken sei urteko emaitzarik
onenetariko bat eskaini zuen, baina, beste aldetik, oraindik urrun dago krisiaren aurretik
izaten zituen balioetatik. Zorionez, urtean zehar erakutsi zuen ibilbideak begi bistako
hobekuntza iradokitzen du sektoreko enpresen igurikimenetan. Ekoizpenaren joeraz duten
iritzi gero eta hobea nabarmentzen da. Aitzitik, eskari zorroa oraindik txikiegia da.
Eustatek hoteletan igarotako gaualdiez argitaratu dituen datuak ere positibotzat jo behar
dira, zeren eta 2014an, guztira, serie historiko osoan inoiz jaso den kopururik handiena
lortu zelako, 2013ko datuaren aldean gorakada nabarmena eskuratuz. EAEko hiriak gero
eta erakargarriagoak direla hautematen da, batez ere Donostia, lehen aldiz milioi bat
gaualdi baino gehiago izan dituelako, eta Bilbo. Aitzitik, kostaldeko herriek eta Bizkaiko
barnealdeak beren emaitzak okertu zituzten. Gero eta turista atzerritar gehiago
erakartzeko joera dagoen arren, Estatuko eta atzerriko turisten banaketa antzekoa izan zen
2013an eta 2014an.
Inflazioari dagokionez, aurreikuspenak bete ziren eta KPIak tasa negatibotan (%-0,7)
amaitu zuen urtea, lehen aldiz 1979tik, hots, EAErako datuak daudenetik. Indize
orokorraren beherakada bortitz hori, oso bereziki, petrolioak nazioarteko merkatuetan izan
duen merkatze biziaren ondorioz gertatu da, erregaien eta berogailurako gasolioaren
bitartez KPIaren indize orokorra baldintzatzen duelako. Elikagai freskoek ere, hauek ere oso
gorabeheratsuak baitira, prezioak jaitsi zituzten urte arteko tasan. Hala ere, azpiko
inflazioa, kontsumoko prezioen hondoko joera hobeto adierazten baitu, zertxobait igo zen,
baina oraindik oso maila txikian dago (%0,3).
Iazko laugarren hiruhilekoan, BPGa hainbat herrialdeetan zenbat hasi zen jakin berri dugu
eta balantzea, oro har, ona da. Txinak sendotasun handia erakutsi du berriro, eta hazkunde
tasa aurreko hiruhilekoetakoa baino zertxobait apalagoa izan zen arren, bat-bateko
lurreratzearen mamua uxatzeko balio izan du. Beste aldetik, herrialde anglosaxoiek
gehikuntza tasa garrantzitsuak lortu zituzten, hala AEBetan (%2,5) nola Erresuma Batuan
(%2,7). Azkenik, Espainiako BPGak adierazten du urte arteko aldakuntza tasa bizkortu zela
2014ko azken laurdenean, %2,0ra arte.
NDFren aurreikuspen berriek adierazten dute munduko hazkundea areagotuko dela bai
aurten bai 2016an. Dena dela, urrian uste zutenaren aldean beheranzko zuzenketa
garrantzitsu bat egin dute. Zuzenketa hori, bereziki, azaleratzen ari diren herrialdeei
eragiten die, aurreko txostenean uste zutena baino nabarmen gutxiago haziko direlako.
Kasu deigarriena Errusiarena da, aipatu diren bi urteetarako BPGaren oso jaitsiera bortitza
iragarri dutelako. Petrolioa ekoizten duten beste herrialde batzuek ere izan dute
beheranzko zuzenketa bat. Ekonomia aurreratuei dagokienez, AEBei eta Espainiari balio
altuagoak ematen dizkiete orain urrikoak baino, baina Euroguneko gainontzeko herrialde
handiei aurreikuspena beheratu die. Halaber, Japonia urrian iragarri zuena baino gutxiago
haziko dela espero du orain.
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
2 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Industria giroak hobekuntza erakutsi zuen 2014an zehar
Azken sei urteko
daturik onenetako
bat izan da
Ekoizpenaren
joerak oso
bilakaera ona
erakusten du…
…baina eskari
zorroa ez da behar
bezain handia
Saldu gabe dauden
amaitutako
produktuen stocka
oso txikia da
2014. urtea amaituta, industria giroaren indizeak utzi duen balantzea gazi-
gozoa da, zeren eta saldoa aurreko bi urteetakoa baino nabarmen hobea
baita, baina sektoreak oraindik nolabaiteko ezkortasuna erakusten du.
Estatistika hori osatzeko kontuan hartzen dira enpresek eskari zorroaz,
amaitutako produktuen stockaz eta ekoizpenaren joeraz eman dituzten
erantzunak, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak egiten duen inkesta
baten bidez. Bada, industria giroaren indizeak -12,6ko balioa hartu zuen
2014an batez beste, 2013an jaso zuen -21,2aren eta 2012ko -23,0aren oso
gainetik dagoela. Are gehiago, azken sei urteko bigarren daturik gorena izan
da. Zentzu horretan, begi bistakoa da industria arloko enpresak konfiantza
berreskuratzen ari direla. Halere, ikuspegi historiko batetik 2014ko balioa
oraindik apala da, bereziki krisiaren aurreko urteetan jaso ziren emaitzekin
alderatzen bada. Zehatz-mehatz adierazita, 1995etik 2008ra bitartean, bi
urte horiek barne, lortu ziren batez besteko saldoak 2014koa baino altuagoa
izan ziren.
Zorionez, adierazle horrek urtean zehar erakutsi zuen ibilbideak
itxaropenerako arrazoiak eskaintzen ditu. Izan ere, urtarrilean ezkortasun
argia islatzen zuen -20,2ko balioa jaso bazuen, hilekoz hileko bilakaera
hobea hauteman zen urte amaieran -9,3ko datua eskuratu arte, azken
urteetako baliorik gorenetako bat delarik. Bilakaera horren zati handi bat
ekoizpenak datozen hilekoetan izango duen bilakaeraz eman dituzten
erantzunek eragin dute. Izan ere, ekoizpenaren joera urtarrileko -7,1etik
abenduko 6,4ra igaro zen, jadanik eremu positiboan. Are gehiago, azken sei
hilekoetan emaitza guztiak eremu positiboan kokatu ziren. Hain zuzen ere,
datorren orrialdean dagokion irudian ikus daitekeenez, serie leunduak
ekoizpenaren joerari buruzko igurikimenen oso hobekuntza garrantzitsua
seinalatzen du.
Hobekuntza erlatiboa da eskari zorroaren atalean ere. Zehatz-mehatz, eskari
zorroaz eman zituzten erantzunek urtarrileko -50,4tik urte amaierako -
22,6ra igaro ziren, ia hogeita zortzi puntuko hobekuntza bilduz. Dena dela,
ikuspegi historiko batetik, urte osoko batez besteko balioa (-32,3) jaso diren
okerrenetariko bat izan zen.
Aitzitik, adierazlearen hirugarren osagaiak, hots, saldu gabe dauden
amaitutako ekoizkinen stockak, balio txikiak jaso zituen. Beraz, industria
alorreko enpresariek uste zuten merkatuan tokirik aurkitzen ez zuten
produktu manufakturatuen kopurua nahiko txikia zela. Estatistika horren
arabera, 2014ko batez besteko balioa 6,8 izan zen eta 2000. urtera joan
behar da hori baino zenbaki txikiago bat aurkitzeko, baina urte hartako 6,7
hura oraingoaren oso hurbil zegoen. Are gehiago, maiatzean datu negatibo
bat jaso zen. Horrek esan nahi du hileko horretan sektoreko enpresek uste
zutela eskari berriei aurre egiteko eskura zeuzkaten ekoizkinak ez zirela
nahiko. Serie historiko osoan, oso gutxitan jaso dira aipatu dena bezalako
datu negatiboak.
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 3
Industria giroaren indizea
-50,0
-40,0
-30,0
-20,0
-10,0
0,0
10,0
2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
Industria giroaren indizea
Urte arteko tasa leundua
Eskari zorroa
Urte arteko tasa leundua
-40
-20
0
20
2010 2011 2012 2013 2014
-90
-45
0
45
2010 2011 2012 2013 2014
Ekoizpenaren joera
Urte arteko tasa leundua
Amaitutako ekoizkinen stocka
Urte arteko tasa leundua
-30
-15
0
15
2010 2011 2012 2013 2014
0
10
20
30
2010 2011 2012 2013 2014
Iturria: Industria, Energia eta Turismo Ministerioa.
INDUSTRIA
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
4 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Gaualdien 2014ko balantzea positiboa izan zen
Gaualdi gehien izan
duen urtea izan zen
Atzerriko turisten
pisua ez zen aldatu
2014an
Bilbo da berriro
turista gehien
erakarri zuen hiria
Gipuzkoak jaso ditu
landetxeetako
gaualdien erdia
baino gehiago
Eustatek argitaratu dituen datuen arabera, hoteletan igarotako gaualdien
kopurua %10,6 hazi zen abenduan aurreko urteko hileko beraren aldean.
Horren ondorioz, 2014. urte osoan 4.657.000 gaualdi baino gehiago zenbatu
ziren, estatistika horren serie historikoan beste errekor bat markatuz. Urteko
kopuruak %4,0 batean gainditu zuen 2013an lortutako balioa. Urte horretan,
eta baita 2008an eta 2009an ere, pausu bat atzera eman zen aldagaiaren
etengabeko gorakadan, turismoa garatzeko apustu irmo baten ondorioa
dena. Oro har, eskaini ziren plaza guztiak (10 milioi baino zertxobait
gehiago) aurreko urtekoak baino apur bat gutxiago izan ziren, baina beraien
betetze maila 2013koa baino handiagoa izan zen martxotik aurrerako hileko
guztietan.
Turisten jatorriari dagokionez, Estatukoen eta atzerrikoen arteko banaketan
ez zen inolako aldaketa hauteman. Hain zuzen ere, gaualdi guztien %62,6
Estatuko pertsonek egin zituzten eta gainontzeko %37,4 atzerritarrek. Bi
ehuneko horien eta 2013an jasotakoen arteko aldea hamarren bakarrekoa
da. Beraz, atzerriko turisten pisua areagotzeko joera galgatu da. Kontuan
hartu behar da duela hamar urte atzerritarrek gaualdien %29 bereganatzen
zutela, eta duela hogei urte, berriz, %24,1 bakarrik. Denbora tarte horretan,
atzerritarren gaualdien kopurua lau aldiz biderkatu da, 1994ko 438.000
haietatik 2014ko 1.740.000etara.
Bizkaiak jaso zuen gaualdien kopururik handiena, guztietatik %47,0
bereganatuta. Ondoren, Gipuzkoa dago %39,1arekin. Hala eta guztiz ere,
gaualdien gehikuntzarik handiena azken lurralde horrek lortu zuen 2014ko
guztizkoan, %5,0. Bizkaiak, berriz, %3,5 handitu zituen gaualdiak eta
Arabak %3,0. Deigarria da Donostiako emaitza ona, urte batean milioi bat
gaualdien langa gainditzea lortu zuelako eta beraren aurreko kopurua %5,2
areagotu zuelako. Antzeko gehikuntza tasa lortu zuen Bilbok (%5,3) eta bere
1.443.000 gaualdiei esker azken urteetako emaitzarik onena eskuratu zuen.
Gasteizek 2013ko emaitza hobetu zuen, baina urrun dago aurreko bi
urteetan lortu zituen balioetatik. 2014ko balantze orokorra oso positiboa izan
bazen ere, adierazi behar da kostaldean, hala Bizkaian nola Gipuzkoan,
bultzada hori ez zela nabaritu eta zenbakiek okerrera egin zutela. Bizkaiko
barnealdean ere gaualdiak murriztu ziren, kasu horretan %8,0 kezkagarri
batean, 2013ko jaitsierari segida emanez.
Askoz ere zenbaki apalago batzuekin, baina landetxeetan igarotako
gaualdiek ere emaitza ona lortu zuten 2014. urtean. Establezimendu
horietan, 326.000 gaualdi baino gehiago jaso ziren, 2013ko emaitza %11,4
batean areagotuz. Ostatu mota horrek onarpen handiagoa dauka Estatuko
turisten artean, guztizkoaren %81 handik iristen direlako. Hala ere atzerriko
bisitarien artean, %39,4ko gehikuntza eskuratu zen. Gipuzkoa da modalitate
hori gehien garatu duen lurraldea eta gaualdi guztien erdia baino gehiago
(%55,8) bereganatzen ditu. Bizkaiaren (%29,5) eta Arabaren (%14,7)
emaitzak nabarmen apalagoak dira.
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 5
Hoteletan igarotako gaualdiak
Urteko batuketa milioitan
2
3
4
5
2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
Hoteletan igarotako gaualdiak
Urte arteko tasa leundua
-14
-7
0
7
14
2010 2011 2012 2013 2014
Hoteletan igarotako gaualdiak
Jatorriaren araberako banaketa
0
20
40
60
80
100
2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
Atzerritarrak
Estatukoak
Iturria: Eustat.
TURISMOA
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
6 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Lehenengo aldiz, KPIak behera egin du urte amaiera batean
KPI indizea inoizko
maila apalenetan
dago
Petrolioaren
prezioaren
merkatzeak
azaltzen du indize
orokorraren
jaitsiera
Azpiko inflazioa
zertxobait igo da
berriro
Taldeen erdia baino
gehiago merkatu da
urte arteko tasan
INEk argitaratu duen azken zenbatespenaren arabera, EAEko KPIak %-0,7an
kokatu zuen urte arteko aldakuntza tasa pasa den abenduan, aurreko datua
baino sei hamarren beherago. Lehen aldia da serie historiko osoan, EAErako
1979an hasi baitzen, adierazle horrek urte arteko jaitsiera bat jaso duela
abendu batean. Beste aldetik, urte osoko batez besteko inflazio tasa %0,2
izan zen, hau ere serie osoko txikiena delarik, baina ez dago 2009an jaso
zen %0,3 hartatik oso urrun. Aurreko buletinetan adierazi zenez,
kontsumoko prezioen jaitsiera hori ekarri duen arrazoi nagusia indize
orokorrean portaera gorabeheratsuena erakusten duten produktuek izan
duten bilakaera da, hau da, energiako ekoizkinek, beherakadaren zati
handiena eragin baitute, eta elikagai freskoek, biak duela urtebete baino
merkeago saltzen baitira orain.
Hain zuzen ere, petrolio gordinaren salneurria 110 dolarren (80 euro)
inguruan ibili zen iazko lehen hilekoetan, baina uztailean ezusteko
merkatzeari ekin zion. Gaur ere merkatzeko prozesuak bere horretan dirau
eta lehengai horren upela 50 dolarren azpitik ordaintzen da. Beraz,
petrolioaren salneurria %50 baino gehiago jaitsi da. Bilakaera horren atzean,
batez ere eskaintzaren aldetiko zioak daude. Petrolioa erauzteko teknika
berriak eta merkatu kuota handitzeko ekoizle handi batzuek daramaten
estrategia aipatu behar dira bereziki. Jaitsiera horren ondorioz, EAEren eta
Eurogunearen arteko inflazio aldea bost hamarrenetara zabaldu da,
petrolioaren gorabeherek eragin handiagoa dutelako EAEko prezioen
egituran.
Kontsumoko prezioen beherakada ez da orokorra. Izan ere, KPIaren gune
egonkorrena, hots, azpiko inflazioa, hamarren bat handitu zuen urte arteko
tasa, abenduan %0,3an kokatu arte. Tasa hori oso apala da oraindik, baina
azken sei hilekoetako altuena da. Talde horren barnean, zerbitzuek %0,7 igo
zituzten beren prezioak, bai industriako ekoizkinek bai elikagai landuek
jaitsiera txikiak izan zituzten bitartean. Aitzitik, erregaietan eta elikagai
freskoetan gertatu ziren beherakadek hondar inflazioa azaroko %-1,0tik
2014ko azken hilekoko %-4,8ra igarotzea eragin zuten.
Hala eta guztiz ere, adierazi behar da prezioen jaitsiera guztiz orokorra izan
ez bazen ere, KPIa osatzen duten talde guztietatik erdia baino gehiago jaitsi
zirela 2014ko amaieran. Izan ere, talde guztietatik zazpi balio negatibotan
kokatu ziren. Haien artean, nabarmenak dira, beherakaden
bizitasunarengatik, komunikazioak (%-5,6) eta garraioa (%-5,0). Azken
talde honek izan zuen aldakuntza handiena, azaroko emaitzaren aldean lau
puntu jaitsi zelako, aipatua izan den erregaien merkatzearen ondorioz.
Aitzitik, gehien garestitu ziren salneurriak, eta KPIa osatzen duten
gainontzeko taldeak baino askoz ere gehiago garestitu ere, hezkuntza
arlokoak izan ziren (%2,9), unibertsitateetako tasen igoeraren ondorioz.
Halaber, besteak izeneko atalak igoera nabarmena izan zuen, %1,4koa
aurreko urteko hileko beraren aldean.
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 7
KPI indize orokorra
Urte arteko aldakuntza tasa
-2
0
2
4
6
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
Petrolio upelaren prezioa eurotan
0
40
80
120
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014
KPI talde nagusiak. 2014ko abendua. Urte arteko aldakuntza tasa
Euskadi Espainia Eurogunea
INDIZE OROKORRA -0,7 -1,0 -0,2
Janariak eta alkoholik gabeko edariak -0,1 -0,3 -0,6
Edari alkoholdunak eta tabakoa -0,2 0,4 2,1
Jantziak eta oinetakoak 0,4 0,2 0,4
Etxebizitza 0,6 -0,2 -0,1
Etxeko tresneria -0,1 -0,6 0,1
Medikuntza -0,2 -0,2 0,9
Garraioa -5,0 -5,5 -2,3
Komunikazioak -5,6 -5,7 -2,6
Aisia eta kultura -0,9 -1,2 -0,2
Hezkuntza 2,9 1,2 0,9
Hotelak, kafetegiak eta jatetxeak 0,4 0,6 1,5
Bestelakoak 1,4 1,3 0,9
Iturria: INE eta Eurostat.
INFLAZIOA
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
8 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Munduko ekonomiak erritmoari eutsi dio 2014ko azken zatian
Ekonomia
anglosaxoien
hazkunde tasa
nabarmena da
Txinako BPGa %7,3
hazi zen laugarren
hiruhilekoan
AEBak %2,5 hazi
ziren, barne
eskariaren
indarrean
oinarrituta
Erresuma Batuak
eta Espainiak
hazkunde erritmoa
bizkortu dute
Gaur arte argitaratu diren ekonomia adierazle nagusiek iradokitzen dute
2014ko laugarren hiruhilekoan munduko ekonomiak hazkunde erritmoa
egonkortzeko joera nahiko orokorra erakutsi zuela. Hala eta guztiz ere, datu
makroekonomikoek berriro hauteman zituzten portaera kontrajarriak
ekonomia behinenen artean. Esate baterako, AEBek eta Erresuma Batuak
gehikuntza tasa sendoak lortzen jarraitu zuten bitartean, Japoniako azken
datuek ekonomia jardueraren ahultasuna seinalatu zuten berriro. Azaleratzen
ari diren herrialdeen artean, nabarmentzekoak dira Txinako ekonomiaren
gorakada –adituek uste zutena baino hamarren bat gehiago hazi baitzen- eta
Errusiako ekonomiaren narriadura orokorra, petrolioaren salneurriaren
jaitsierak eta nazioarteko zigorrek eragin dituzten kalteen ondorioz.
Zehatz-mehatz adierazita, Txina %7,3 hazi zen 2014ko azken hiruhilekoan,
hots, aurreko hiruhilekoan beste. Beraz, ia 2010eko hasieratik hautematen
den moteltze arin eta kontrolatuaren irudiak bere horretan jarraitzen du. Hori
horrela izanda ere, herrialde horretako hazkunde tasak bultzada handia eta
hazkunde egonkorra erakutsi zituen berriro, ohizkotasun berriarekin bat
eginez, termino hori baita Txinako gobernuak erabiltzen duena gaur egun
azken hamarkadetan baino jarduera erritmo apalagoak lortuko direla
adierazteko. Urteko balantzean, BPGaren hazkundea %7,4 izan zen, bertako
gobernuak aurreikusi zuena baino hamarren bakar bat gutxiago. Horrek
baieztatzen du azken ekitaldietako moteltzea, 2012an eta 2013an %7,7 hazi
ondoren eta 2011n %9,3ko tasa eskuratu eta gero.
AEBetan, kontsumo pribatuaren sendotasunak, berriro areagotu baitzuen
bere hazkundea, %2,8 arte, inbertsio pribatuaren egonkortasunak eta
kontsumo publikoaren hazkunde leunak, susperraldia finkatu baitzuen, iazko
azken hiruhilekoan BPGa %2,5 haztea ahalbidetu zuten. Hala ere, dolarraren
sendotasunak esportazioak (%2,0) gehiago haztea galarazi zuen eta, aitzitik,
atzerrian eginiko erosketen erritmoa bizkortu zuen (%5,3). Bi bilakaera
horien ondorioz, kanpo saldoa negatiboa izan zen. Urteko batez bestekoa
%2,4an kokatu zen, hots, aurreko urtean lortutakoa baino bi hamarren
gorago. Ekonomia jardueraren indarra lan merkatuaren bilakaeran islatu zen,
abenduan langabezia tasa %5,6ra murriztu zelako, 2008ko ekainetik inoiz
jaso den tasarik txikiena baita.
Europar Batasunean, Erresuma Batua %2,7 hazi zen 2014ko azken
hiruhilekoan, hirugarrenean baino bi hamarren gehiago, zerbitzuen eta
eraikuntzaren bultzadari esker. Emaitza horri esker, herrialde horretako
BPGa %2,6 gehitu zen 2014an. Tasa hori bertako gobernuak aurreikusi zuen
%3,0 baino beherago dago, baina 2007ko emaitza berdindu zuen, krisia hasi
baino lehenagoko urtearena. Espainia ere goranzko joera horretan
murgilduta egon zen eta BPGa %2,0 hazi zen iazko laugarren hiruhilekoan.
Horren ondorioz, 2014. urte osoko gehikuntza tasa %1,4 izan zen, 2007tik
lortu duen handiena.
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 9
Espainiako BPGa Erresuma Batuko BPGa
-1,2
1,4
-2,2
-1,7
-1,0
0,0
0,7
1,31,6
2,0
2013 2014 I II
2013
III IV I II
2014
III IV
1,7
2,6
0,9
1,7 1,7
2,4 2,4
2,62,5
2,7
2013 2014 I II
2013
III IV I II
2014
III IV
AEBetako BPGa Txinako BPGa
2,2
2,4
1,71,8
2,3
3,1
1,9
2,62,7
2,5
2013 2014 I II
2013
III IV I II
2014
III IV
7,77,4
7,87,5
7,97,6 7,4 7,5 7,3 7,3
2013 2014 I II2013
III IV I II2014
III IV
Iturria: INE, UK National Statistics, BEA eta Txinako Bankua.
AEB-ETAKO TAULA MAKROEKONOMIKOA
2013 2014 I 2014 II 2014 III 2014 IV 2014
BPG 2,2 1,9 2,6 2,7 2,5 2,4
Kontsumo pribatua 2,4 2,2 2,4 2,7 2,8 2,5
Barne inbertsio pribatu gordina 4,9 4,8 7,7 5,4 6,3 6,0
Kontsumo eta inbertsio publikoa -2,0 -1,1 -0,7 0,3 0,8 0,2
Esportazioak 3,0 2,8 3,9 3,8 2,0 3,1
Inportazioak 1,1 3,1 3,8 3,4 5,3 3,9
KPI 1,5 1,4 2,1 1,8 1,2 1,6
Langabezia tasa 7,4 6,6 6,2 6,1 5,7 6,2
Iturria: BEA.
HAZKUNDEA
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
10 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
NDFk beherantz zuzendu ditu ekonomia hazkundearen 2015eko eta
2016ko aurreikuspenak
Munduko
ekonomiaren
hazkundea
bizkortuko da
datozen urteetan
Ekonomia aurreratu
nagusien artean
alde handiak
egongo dira
hazkunde tasetan
Beheranzko
zuzenketa
handiagoa da
azaleratzen eta
garatzen ari diren
herrialdeetan
Beheranzko
arriskuak oraindik
garrantzitsuak dira
Urtarrilean, Nazioarteko Diru Funtsak munduko ekonomiaren datozen
urteetarako aurreikuspenak biltzen dituen txosten bat argitaratu zuen.
Igurikimen berriek zehazten dutenez, munduko BPGa %3,5 haziko da
2015ean eta %3,7, berriz, 2016an. Balio horiek 2014ko urriko txostenean
aurkeztu zituenak baino hiru hamarren txikiagoak dira urte bakoitzean.
Ekonomiaren bilakaera azken hilekoetan markatu duen faktore nagusia
petrolioaren merkatzea izan da, eskaintzaren aldetiko aldagaiek
baldintzatuta. Petrolioaren merkatzeak munduko hazkundea bultzatuko du,
baina goranzko eragin horrek ezin izango du konpentsatu dauden faktore
negatiboak, hala nola inbertsioaren ahultasuna ekonomia aurreratuetan eta
azaleratzen ari diren merkatuak pairatzen ari diren doikuntza.
Batez beste, ekonomia aurreratuak %2,4 haziko dira bai 2015ean bai
2016an. Oro har, petrolioaren salneurriaren jaitsierak ekonomia indartuko du
kontuan hartu den denbora tartean, erosteko ahalmena eta eskari pribatua
areagotuko dituelako. Eremu horretarako hazkunde aurreikuspenak, kasu
gehienetan, beherantz zuzendu dira. Hala eta guztiz ere, AEBek, ekonomia
aurreratu nagusia baita, bere hazkunde proiekzioa nola hobetu duten ikusi
dute. Barne eskari sendo batek, doikuntza fiskala horren zurruna ez izateak
eta lagunduko duen moneta politika batek estatubatuar ekonomia lagunduko
dute. Aitzitik, dolarrak izan duen balio irabaziak herrialde horretako
esportazio garbiak murriztuko ditu. Oso bestelakoak dira Eurogunerako
aurreikuspenak. Eremu horretan, lehengaien prezio merkeak, moneta
politika egokitzaileak eta euroaren balio galerak eragin positiboa izango
duten arren, pisu gehiago izango dute inbertsio ahularen eta azaleratzen ari
diren merkatuen bizitasun apalagoaren eragin negatiboek.
Azaleratzen eta garatzen ari diren ekonomien hazkunde tasa 2015ean eta
2016an, hurrenez hurren, %4,3ra eta %4,7ra iritsiko dela aurreikusten da.
Herrialde multzo horretan gauzatu da modu biziagoan hazkunde
aurreikuspenen beheranzko zuzenketa. Berrikusketaren arrazoiak Txinako
ekonomiaren bizitasuna zertxobait galgatu izana, Errusiarako aurreikusten
duen atzeraldia eta, oro har, lehengaiak esportatzen dituzten herrialde
guztien bizitasun apalagoa.
Petrolioaren prezioak etorkizunean izango duen bilakaerak eta horren
inguruko ziurgabetasunek baldintzatuko dituzte munduko hazkundearen
aurreikuspen horiek. Horri ekonomiaren garapenerako beste arrisku batzuk
gehitu behar zaizkio. Izan ere, arrisku geopolitikoak oso handiak dira
oraindik munduko toki batzuetan. Ikuspegi ekonomiko huts batetik,
nazioarteko finantza merkatuek oraindik gorabehera handiekin erantzuten
dute merkatuen mugimenduen aurrean. Beste aldetik, oso kezkagarria da
Euroguneko inflazio tasa apala eta ekonomian utzi ditzakeen kalteak. NDFk
ekonomia batzuei gomendatzen die egituretan eginiko inbertsioak handitu
behar dituztela.
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 11
Munduko BPGa
Urte arteko aldakuntza tasak Ekonomia garatuen BPGa
Urte arteko aldakuntza tasak
4,9
5,6 5,7
3,0
0,0
5,4
4,1
3,4 3,3 3,33,5
3,7
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
2,83,1
2,8
0,1
-3,4
3,1
1,71,2 1,3
1,82,4 2,4
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
Garapen bidean dauden ekonomien BPGa
Urte arteko aldakuntza tasak Garapen bidean dauden Asiako ekonomien BPGa
Urte arteko aldakuntza tasak
7,3
8,28,6
5,8
3,1
7,5
6,2
5,14,7
4,4 4,34,7
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
9,3
10,1
11,2
7,17,5
9,5
7,7
6,7 6,6 6,5 6,4 6,2
2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016
NDF-REN AURREIKUSPEN EKONOMIKOA
Oraingoak
Aurreko
txostenarekiko aldeak
2014 2015 2016 2015 2016
Munduko ekonomia 3,3 3,5 3,7 -0,3 -0,3
Ekonomia garatuak 1,8 2,4 2,4 0,1 0,0
AEB 2,4 3,6 3,3 0,5 0,3
Eurogunea 0,8 1,2 1,4 -0,2 -0,3
Alemania 1,5 1,3 1,5 -0,2 -0,3
Frantzia 0,4 0,9 1,3 -0,1 -0,2
Italia -0,4 0,4 0,8 -0,5 -0,5
Espainia 1,4 2,0 1,8 0,3 0,0
Erresuma Batua 2,6 2,7 2,4 0,0 -0,1
Japonia 0,1 0,6 0,8 -0,2 -0,1
Garapen bidean dauden ekonomiak 4,4 4,3 4,7 -0,6 -0,5
Txina 7,4 6,8 6,3 -0,3 -0,5
India 5,8 6,3 6,5 -0,1 0,0
Iturria: NDF. Munduko ekonomiaren aurreikuspenak.
AURREIKUSPENAK
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
12 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
EAEko ekonomiaren adierazle nagusiak
2012 2013 2014 Azken datua Urte arteko tasa
JARDUERA
IPI ..................................................... -5,9 -3,2 --- 14ko azaroa 3,1
- Bitarteko ondasunak ....................... -7,4 -2,5 --- 14ko azaroa 1,4
- Ekipamendurako ondasunak ............ -6,1 -3,3 --- 14ko azaroa 2,9
- Kontsumoko ondasunak .................. -4,1 -5,1 --- 14ko azaroa 1,7
- Energia ........................................ -2,8 -2,4 --- 14ko azaroa 6,5
Industria jardueraren indizea (IJI)(*) ..... -6,0 -2,1 --- 14ko urria -10,8
Ekoizteko ahalmenaren erabilera (%)(*) . 74,2 71,7 76,1 15eko I hiru 78,9
Eskari zorroa(*) .................................... -45,4 -46,3 -32,3 15eko urtarrila -27,4
Industria giroaren indizea ....................... -22,9 -21,2 -12,6 15eko urtarrila -9,1
Etxebizitza libreen salneurria €/m2 .......... 2.523,5 2.504,7 --- 14ko III hiru -2,7
Salmenten indizea prezio iraunkorretan
Azalera handikoak prezio iraunkorretan -3,2 -1,0 -1,2 14ko abendua 3,4
BMI txikizkakoa prezio iraunkorretan .... -5,2 -4,5 --- 14ko III hiru 1,6
Zerbitzu g/koiuntura-ind. Prezio iraunkorrak -6,3 -5,0 --- 14ko III hiru 2,3
Esportazioak ........................................ 2,4 -0,3 --- 14ko III hiru 11,2
Energiaz bestelakoak ......................... 0,6 0,6 --- 14ko III hiru 9,3
Inportazioak ........................................ -8,6 1,8 --- 14ko III hiru 20,1
Energiaz bestelakoak .......................... -7,4 -0,2 --- 14ko III hiru 17,0
Turismoen matrikulazioak ...................... -13,3 8,0 18,7 14ko abendua 18,0
Zamaketarako ibilgailuen matrikulazioa .... -17,5 -0,2 12,4 14ko abendua 30,7
Aireko trafikoa ...................................... 3,1 -9,1 5,3 14ko abendua 1,1
Hoteletan igarotako gaualdiak ................. 1,0 -3,1 4,0 14ko abendua 10,6
LAN KOSTUAK
Soldaten igoera:
- Indarrean dauden hitzarmenak ........ 2,7 1,3 0,7 14ko abendua 0,7
- Urtean zehar sinatutakoak ............... 2,0 1,1 0,5 14ko abendua 0,5
Lan kostuak
- Kostu guztiak ................................. 0,7 1,7 --- 14ko III hiru -1,7
- Soldata kostu guztiak ..................... 0,7 1,4 --- 14ko III hiru -1,6
- Bestelako kostuak .......................... 0,7 2,5 --- 14ko III hiru -2,0
(*) Balioak. Iturria: Eustat, Iberdrola, Trafiko Zuzendaritza Nagusia, Lan Harremanen Kontseilua, Industria Ministerioa, INE, Aduana eta Zerga Berezietako Saila eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 13
EAEko ekonomiaren aldagai nagusiak
2012 2013 2014 Azken datua Urte arteko tasa
PREZIOAK
KPI indize orokorra: 2,3 1,6 0,2 14ko abendua -0,7
- Azpiko inflazioa ......................... 1,5 1,6 0,3 14ko abendua 0,3
- Hondar inflazioa ........................ 6,1 1,3 -0,6 14ko abendua -4,8
EBrekiko aldea ............................. -0,4 0,1 0,1 14ko abendua -0,6
IPRI ............................................ 2,4 -0,6 -1,1 14ko abendua -3,6
- Bitarteko ondasunak................... 0,1 -1,3 -0,6 14ko abendua 0,1
- Kontsumoko ondasunak .............. 1,8 0,0 -0,2 14ko abendua -0,6
- Ekipamendurako ondasunak ........ 1,2 1,3 -0,4 14ko abendua -0,3
- Energia .................................... 7,8 -1,8 -3,6 14ko abendua -15,9
LAN MERKATUA
BJA
Parte hartzaileak ........................... -1,8 2,1 0,8 14ko IV hiru -0,1
Partaidetza tasa ............................. 55,2 56,6 57,3 14ko IV hiru 57,5
Landunak ..................................... -2,9 -0,8 0,2 14ko IV hiru 0,8
Enplegu tasa guztira ...................... 48,7 48,5 48,7 14ko IV hiru 49,1
Gizonen enplegu tasa ..................... 54,0 53,7 53,6 14ko IV hiru 54,1
Emakumeen enplegu tasa ............... 43,7 43,6 44,2 14ko IV hiru 44,5
Langabezia tasa guztira .................. 11,8 14,3 14,9 14ko IV hiru 14,5
Gizonen langabezia tasa ................. 12,1 14,8 14,9 14ko IV hiru 14,2
Emakumeen langabezia tasa ........... 11,5 13,8 14,9 14ko IV hiru 14,8
Gazteen langabezia tasa ................. 31,2 39,1 37,3 14ko IV hiru 40,0
BAI
Parte hartzaileak ........................... -2,0 -2,1 -1,2 14ko IV hiru 0,3
Landunak ..................................... -5,6 -3,2 -0,9 14ko IV hiru 0,3
Langabezia tasa ............................. 15,6 16,6 16,3 14ko IV hiru 16,6
INEM
Langabeak ................................... 11,9 8,0 -2,1 14ko abendua -1,0
GIZARTE SEGURANTZA
Afiliatuak ..................................... -2,4 -3,2 0,3 14ko abendua 1,4
Iturria: Eustat, INE, Gizarte Segurantza eta SEPE
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
14 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Euskal Autonomia Erkidegorako urteko aurreikuspenak
Iturria: Ogasun eta Finantza Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza (2014ko urria), Hispalink (2014ko uztaila), Confebask (2014ko abendua), BBVA (2014ko urria), Laboral Kutxa (2014ko abendua) eta CEPREDE (2014ko abendua).
EAErako aurreikuspenak hiruhilekoka (2014ko urria)
2014
2014 2015
2015 III IV I II
BPG (m.p.) .............................................. 1,3 1,5 1,0 1,6 1,7 1,7
ESKARIA
Barneko azken kontsumoa ............................................0,7 0,7 0,8 0,9 1,0 1,1
Familien kontsumoa .....................................................1,1 1,1 1,0 1,3 1,4 1,5
Administrazioaren kontsumoa ................................ -1,0 -0,7 0,0 -0,2 -0,1 0,1
Kapital eraketa gordina ...............................................1,2 2,1 0,5 2,8 3,5 3,6
Barne eskariaren ekarpena ..........................................0,9 1,1 0,8 1,4 1,5 1,6
Kanpo arloaren ekarpena .............................................0,4 0,4 0,3 0,2 0,2 0,1
ESKAINTZA
Lehen arloa................................................................ 7,3 5,5 4,8 2,2 0,0 0,7
Industria ................................................................ 1,3 2,1 1,2 2,6 2,7 2,8
Eraikuntza ................................................................-1,0 -0,7 -1,1 -0,1 0,1 0,3
Zerbitzuak ................................................................ 1,3 1,5 1,1 1,5 1,6 1,6
Balio erantsi gordina ....................................................1,3 1,6 1,0 1,6 1,7 1,7
Ekoizkinen gaineko zerga garbiak 1,2 1,0 1,1 1,2 1,4 1,4
GOGORATZEKOAK
BPG nominala ........................................... 1,3 1,6 1,1 2,2 2,6 2,7
Hiruhilabete arteko BPGa ........................... 0,4 0,4 --- 0,4 0,5 ---
BPGren deflatorea ................................................ 0,0 0,1 0,1 0,6 0,9 1,0
Enplegua ............................................................. 0,3 0,4 0,0 0,6 0,6 0,7
Langabezia tasa ................................................... 15,2 15,4 15,3 15,2 14,9 14,9
Iturria: Ogasun eta Finantza Saila: Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza.
PIB
PIB
2014 2015 2014 2015
Eusko Jaurlaritza ................................ 1,0 1,7 BBVA ..............................................................1,1 1,8
Hispalink (BEGaren aldak. tasa) ..........................1,1 1,7 Laboral Kutxa ................................1,1 1,8
Confebask ........................................................1,1 1,9 CEPREDE……………………………. 0,6 2,0
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA 15
Espainiako ekonomiarentzat eginiko aurreikuspenak
Iturria: FUNCAS, Ekonomia eta Ogasun Ministerioa, CEPREDE, ELGE, NDF, Europar Batzordea, The Economist eta Consensus Forecast.
AFI: Analistas Financieros Internacionales; ICAE-UCM: Instituto Complutense de Análisis Económicos-Madrileko Unibertsitate Konplutentse; ICO: Instituto de Crédito Oficial; IEE: Instituto de Estudios Económicos; IFL-UC3M: Flores de Lemus Institutua-Carlos III Unibertsitatea Madril; NDF: Nazioarteko Diru Funtsa; E. Batzordea: Europar Batzordea;NDF:Nazioarteko Diru Funtza; ELGE: Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea.
Hiruhilabetekako aurreikuspenak Espainiako ekonomiarentzat
2014
2014 2015
2015
IV I II III IV
BPG ............................................................. 1,8 1,3 1,8 1,8 2,0 2,2 2,0
Kontsumo pribatua ......................................... 1,8 2,0 1,7 1,4 1,6 2,0 1,7
Kontsumo publikoa ......................................... -0,5 -0,1 -0,5 -0,5 -0,3 0,4 -0,2
Kapital finkoaren eraketa gordina .................... 2,1 1,0 2,0 2,4 3,4 4,2 3,0
- Aktibo finko materialak ............................... 2,0 0,8 1,8 2,3 3,2 3,9 2,8
- Eraikuntzan .......................................... 0,5 -3,2 1,7 2,5 2,9 3,6 2,7
- Ekipamendurako ondasunetan ................. 4,3 7,6 2,1 2,0 3,7 4,2 3,0
- Landutako aktiboetan ............................. -0,7 1,6 -2,3 -0,1 2,9 4,5 1,3
- Aktibo finko immaterialak ............................ 3,3 3,2 3,8 4,2 5,5 6,7 5,1
Barne eskari erreala ........................................ 1,5 1,4 1,4 1,2 1,5 2,0 1,5
Esportazioak ................................................. 4,3 4,0 5,1 6,0 6,5 6,8 6,1
Inportazioak ................................................. 3,5 4,8 3,8 4,4 5,2 6,5 5,0
Iturria: CEPREDE.
BPG
BPG
2014 2015 2014 2015
AFI .............................. 1,4 2,0 La Caixa ......................... 1,3 1,9
BBVA ................................ 1,3 2,0 Repsol ............................ 1,4 2,2
Bankia .............................. 1,3 2,0 Santander ...................... 1,4 2,3
Catalunyacaixa 1,4 2,3 BATEZ BESTEA ................ 1,4 2,1
Cemex .............................. 1,3 2,0 Gobernua (2014-09) ........ 1,3 2,0
CEPREDE-UAM 1,3 2,0 Espainiako Bankua (2014-10) 1,3 2,0
FUNCAS ............................. 1,4 2,4 Europar Batzordea (2014-10) .........................................
1,2 1,7
ICAE-UCM .......................... 1,4 2,3 NDF (2014-10) ................. 1,3 1,7
IEE ................................... 1,4 2,5 ELGE (2014-09) ................ 1,2 1,6
IFL-UC3M .......................... 1,3 1,9 The Economist (2015-01) 1,3 1,8
Intermoney ..................... 1,4 2,2 Consensus Foreca. (2015-01) 1,3 2,0
2015eko otsaila KOIUNTURA DI-DA BATEAN
16 OGASUN ETA FINANTZA SAILA: EKONOMIA ETA PLANGINTZA ZUZENDARITZA
Nazioarteko ekonomiari buruzko aurreikuspenak
Herrialdea edo eremua
Erakundea Aurreikuspenaren
data
2014 2015
Azkena Aurrekoa Azkena Aurrekoa
AEB The Economist 2015eko urtarrila 2,3 2,3 3,1 3,0
Consensus Forecast 2015eko urtarrila 2,4 2,3 3,2 3,0
ELGE 2014ko azaroa 2,2 2,1 3,1 3,1
NDF 2014ko urria 2,2 1,7 3,1 3,0
Europar Batzordea 2014ko azaroa 2,2 2,8 3,1 3,2
Japonia The Economist 2015eko urtarrila 0,3 0,5 1,0 1,1
Consensus Forecast 2015eko urtarrila 0,2 0,3 1,2 1,2
ELGE 2014ko azaroa 0,9 0,9 1,1 1,1
NDF 2014ko urria 0,9 1,6 0,8 1,1
Europar Batzordea 2014ko azaroa 1,1 1,5 1,0 1,3
Erresuma Batua The Economist 2015eko urtarrila 2,9 3,0 2,7 2,6
Consensus Forecast 2015eko urtarrila 2,7 3,0 2,6 2,6
ELGE 2014ko azaroa 3,1 3,2 2,7 2,8
NDF 2014ko urria 3,2 3,2 2,7 2,7
Europar Batzordea 2014ko azaroa 3,1 2,7 2,7 2,5
Europar Batasuna Europar Batzordea 2014ko azaroa 1,3 1,6 1,5 2,0
NDF 2014ko urria 1,4 1,6 1,8 1,8
Eurogunea The Economist 2015eko urtarrila 0,8 0,8 1,1 1,1
Consensus Forecast 2015eko urtarrila 0,8 0,8 1,1 1,1
ELGE 2014ko azaroa 0,8 0,8 1,1 1,1
NDF 2014ko urria 0,8 1,1 1,3 1,5
Europar Batzordea 2014ko azaroa 0,8 1,2 1,1 1,7
Alemania The Economist 2015eko urtarrila 1,4 1,4 1,2 1,3
Consensus Forecast 2015eko urtarrila 1,5 1,4 1,4 1,3
ELGE 2014ko azaroa 1,5 1,9 1,1 1,5
NDF 2014ko urria 1,4 1,9 1,5 1,7
Europar Batzordea 2014ko azaroa 1,3 1,8 1,1 2,0
Frantzia The Economist 2015eko urtarrila 0,4 0,4 0,9 0,8
Consensus Forecast 2015eko urtarrila 0,4 0,4 0,9 0,8
ELGE 2014ko azaroa 0,4 0,9 0,9 1,0
NDF 2014ko urria 0,4 0,7 1,0 1,4
Europar Batzordea 2014ko azaroa 0,3 1,0 0,7 1,5